30.04.2013 Views

2. maila Beroketa-anatomia.pdf - gorputzheziketa

2. maila Beroketa-anatomia.pdf - gorputzheziketa

2. maila Beroketa-anatomia.pdf - gorputzheziketa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GURE GORPUTZA

Gure gorputza makina konplexu bat da. Makina hau sistema ezberdinaz

osatua dago:

Arnas sitema: Bere ardura da airean dagoen oxigenoa

odoleraino garraiatzea eta gorputzak sortzen duen

anhidrido karbonikoa kanporatzea.

o Osagaiak:

Arnas bideak: Airea biriketaraino

garraiatzeko dauzkagun bideei deitzen zaie.

Birikak: Bere barnealdean albeoloak daude,

hauetan airea eta odolaren arteko gas

trukaketa egiten da.

Odol sistema: Odola gorputz osoan zehar garraiatzea du

helburua.

o Osagaiak:

Bihotza: Odola mugitzen duen giharra da.

Motor baten lana egiten du.

Zainak eta zaingorriak: Odola garraiatzen

duten hodiei deitzen zaie. Zaingorriak

giharretara oxigeno asko daukan odola

garraiatzen dute. Zainetan ordea

giharretatik CO2 asko duen odola biriketara

garraiatzen da.

Odola: Giza gorputza modu egokian

funtzionatzeko behar dituen elikagarri eta

O2 garraiatzen duen likidoa da. Bertan

gorputzak sortzen dituen hondakin eta CO2 ere

garraiatuko dira.

1

Sistema Lokomotorea: Mugimendua sortzeko gaitasuna du.

o Osagaiak:

Muskuluak: Gorputzaren

jarrera mantendu eta

mugimendua sortzeko

gaitasuna dute. Uzkurtu eta

erlaxatzeko gaitasuna dute.

Gorputzean 650 muskulu

daude.

Hezurrak: Gorputza

sostengatzen dute. Gizakiak

206 hezur ditu.

Artikulazioak: Bi hezur

elkartzeko balio dute. Eta

gorputzaren mugimendua

baimentzen dute.

Nerbio sistema: Gorputzaren funtzionamendua eta

inguruarekiko harremana erregulatzen du.

o Osagaiak:

Erdialdeko nerbio sistema: Garuna,

zerebeloa eta bizkar-muinaz osatua.

Jasotako informazioarekin erabakiak

hartzea dute helburu.

Inguraldeko nerbio sistema: Nerbio

hartzaile eta eferenteaz osatua.

Informazioa jaso eta erdialdeko nerbio

sistemara bidali bai eta bertan hartutako

erantzunak muskuluetara bidaltzea.

Digestio-aparatua: Janaria organismoan sartu eta hau

odolera pasako diren elikagarrietan bihurtuko ditu.

o Osagaiak:

Digeri hodia: Ahoa, hestegorria eta

urdailaz osatua. Bertan elikagaien

digestio egiten da.

Hesteak:Bertan elikagarriak xurgatzen

dira odolera pasatuz.

Ipurdia: Sortutako hondakinak

gorputzetik kanporatzeko lekua.

2

• Bete itzazu hezur eta gihar nagusien izenak. Informazioa liburutegian

edo interneten bilatu.

3

Zer da beroketa?

BEROKETA

Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren

prestakuntza ariketak dira.

Zertarako egiten da?

Beroketaren bidez lesioak izateko arriskua gutxitu egiten dira.

Beroketa egiten badugu ondoren egingo dugun ekintzaren

errendimendua hobetuko dugu.

Zer lortzen dugu beroketaren bidez?

Giharren eta artikulazioen tenperatura igotzen da, hauen kontrakzio eta

luzapen mugimenduak erraztu egiten direlarik.

Arnasketa eta bihotz taupaden erritmoa handitzen da; honela odol

gehiago iristen da giharretara, behar duten oxigeno eta elikagaiak

eramanaz. Odolaren birbanaketa gorputzean.

Egingo dugun ariketarekiko mentalki prestatzen laguntzen gaitu

Kontzentrazioa eta motibazioa handituz bai eta antsietate eta buruko

tentsioak motelduz.

Beroketaren printzipioak.

Beroketa modu lasai batean egin behar da, nekea sortu gabe. Lasai hasi

eta modu progresiboan intentsitatea handituz.

Beroketaren iraupena ez da finkoa. Kirol bakoitzak eta kirolari bakoitzak

denbora ezberdina eskainiko dio beroketari. Honela goi mailako kirolari

batek ordu beteko beroketa egiten duen bitartean, guk gure klaseetan

nahikoa izango dugu 5’ edo 10’ minutuko beroketa batekin.

Beroketan saiatuko gara gorputzeko gihar taldeak gehienak lantzen.

Saiatuko gara beroketa eta praktikan arteko denbora ahal dugun

laburrena izaten, gorputza berriz hoztu ez dadin.

Orokorrean beroketan barruan ariketa ezagunak erabiltzen ahaleginduko

gera.

Beroketaren atalak

Beroketa batean bi atal nagusi bereizten ditugu:

1. Alde batetik beroketa orokorra deitzen duguna: Izaera orokorra

du, hau da; ez du saioan edo lehiaketan egingo dugun

ekintzarekin lotura zuzenik eta kirol modalitate antzekoentzako

berdintxua izan daiteke. Helburu nagusia du gihar multzo

nagusiak aktibatzea.

Beroketa orokor batean hiru zati bereiztu daitezke:

4

Zenbait bitxikeri:

a. Korrika saioa. Gorputzaren tenperatura igotzeko modu

egokiena korrika saio bat egitea da. ( 2-3 minutu)

b. Mugikortasun eta malgutasun ariketak. Mugikortasun eta

malgutasun ariketen bidez, gorputz osoko artikulazioak

berotzen ahaleginduko gara. Komenigarria da ariketa

hauek modu ordenatu batean egitea; adibidez txorkatilatik

hasi, ondoren belaunak, aldaka, bizkarra, sorbalda,

ukalondo eta eskumuturra, lepoarekin amaitzeko,

artikulazio nagusienak landuaz.

c. Intentsitate handitze ariketak. Kirol praktikan izango dugun

intentsitatera hurbiltzen ahaleginduko gara. Honetarako

jolasak, saltoak, erritmo aldaketak, progresiboak, edo indar

ariketak egin ditzakegu bihotz taupadak progresiboki

handitzeko.

2. Aurreko beroketa orokorraren ondoren beroketa zehatza

deritzona egingo genuke. Hau da landuko dugun kirol

modalitatearekin harreman zuzena duena. Hemen kirolaren

inguruko teknika eta taktika ariketa orokorrak landuko ditugu;

paseak, jaurtiketak, sakeak, jokalditxoak, eta abar. Beti

errazenetik zailenera eta intentsitatea pixkana handituz.

a. Saskibaloian sarrerak, paseak, jaurtiketak eta oposizio

ariketak egingo genituzke

b. Esku pilotan, “peloteoa” aurkariarekin, material forgaketa,

hormatik hurbil kolpekadak, keinu teknikoak etab.

Beroketa garrantzi handiagoa hartuko du eta bide

batez luzeagoa izango da:

o Lesio bat badugu.

Lesioa gertatzekotan gaizki dugun

gorputz atala ondo berotzen dugula ziurtatu beharko dugu

o Eguraldi hotza edo kaxkarra egiten badu.

o Kirol maila altuagoa badut.

o Adin handiagoa badut.

o Goizetan arratsaldetan baino

Lasaitze fasea.

Ariketa edo saio bat hasterakoan beroketa garrantzia duen bezala, are

garrantzitsuagoa da amaieran lasaitze fasea deritzona.

Hau da; saioa amaitzerakoan gure gorputzari eguneroko martxari modu

progresibo batean egokitzen lagunduko dizkien ariketak. Honetarako

5

lasaitze ariketak erabiliko ditugu; erlaxazio ekintzak, arnasketa ariketak,

malgutasun ariketak, ibiltze ekintzak edo jolasak, eta abar.

Beroketa Orokor baten adibidea.

Korrikaldi lasaia:

o Bizpahiru minutu korrikan modu lasai batean.

o Norabide aldaketak, saltoak, makurtzeak, eta abar tartekatuko

ditugu. Klasean egunero egiten ditugun mugikortasun artikular

ariketak esaterako.

Mugikortasun eta malgutasun ariketak:

o Ariketa bakoitza 8 edo 12 aldiz errepikatzearekin nahikoa izango

da.

Intentsitate handitze ariketak:

o 10 abdominal.

o 10 besoen flexio.

o 3 x 50 metroko lasterketa progresiboa.

6

o Jauziak

o Erritmo aldaketak

o Etab.

4 pertsonako taldetan, 20 minutuko beroketa orokor eta beroketa

zehatz bat prestatu behar duzue zuen ikaskideei 20 minutuko saio

batean egiteko. Saioa, nola ez, zuek zuzenduko diezue ikaskideei.

Saioaren txosten bat entregatu beharko da. Txosten honetan ondorengo

atalak adierazi beharko dira.

o Taldekideen izen abizenak

o Klasea aurrera eramateko beharrezko materiala.

o Beroketa ze motako saioari begira egingo den: Ze kirol izango

da beroketa ostean egin beharko genukeena ( baina ez

duguna egingo)

o Beroketa orokorra: Zer egin den azaldu pausuz pausu.

o Ariketa bakoitzean azaldu beharrekoa:

1. Ondo bereizita egon beharko dira beroketaren

atalak.

2. Marrazkien bitartez deskripzioa egin. (Hitzez ere

lagundu zaitezke).

3. Denbora edo errepikapenak azaldu.

o Beroketa zehatza:

1. Ondo bereizita egon beharko dira beroketaren

atalak.

2. Marrazkien bitartez deskripzioa egin. (Hitzez ere

lagundu zaitezte).

3. Denbora edo errepikapenak azaldu.

4. Zelaian ariketak duen disposizioa

5. Ariketa bakoitzean erabiliko den materiala.

BALIOA: 2 puntu ebaluaketa notatik.

7

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!