30.04.2013 Views

Eibarko euskara. Morfologiako alor baten azterketa - Euskadi.net

Eibarko euskara. Morfologiako alor baten azterketa - Euskadi.net

Eibarko euskara. Morfologiako alor baten azterketa - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Jakintza-arloa: Hizkuntzalaritza

Eibarko euskara

Morfologiako alor baten azterketa: izen

sintagmaren deklinabidea, adjektibo sintagma

eta adberbio sintagma

Egilea: NEREA ARETA AZPIRI

Urtea: 2002

Zuzendaria: ROSA MIREN PAGOLA

Unibertsitatea: UD-DU

ISBN: 978-84-8438-327-7

Hitzaurrea

Lan hau 2001-2002 ikasturtean aurkeztutako doktorego tesia da. Deustuko

Unibertsitatean “Bikain Cum Laude” lortu zuen Rosa Miren Pagola doktorearen

zuzendaritzapean burututako Eibarko euskara. Morfologiako alor baten

azterketa: izen sintagmaren deklinabidea, adjektibo sintagma eta adberbio

sintagma tesiak. Epaimahaian Pello Salaburu, Patxi Goenaga, Orreaga Ibarra,

Patxi Altuna (†Pax) eta Juan Manuel Etxebarria jaun-andreak egon ziren.

Tesia bera hitz bitan aurkezteko, edukien mamiari eta euskarri fisikoari

erreparatuko diogu: alde batetik, paperean aurkeztu nuen aukeratutako gaiaren

azterketa linguistikoa (geografia linguistikoaren eta soziolinguistikaren

ekarpenez), marko teorikoaren eta metodologikoaren ondoan, azterlan guztia

lekukoen hainbat adibide errealen transkripzioz hornituta, eta ondorioekin

batera. Beste alde batetik aurkeztu nituen eranskin guztiak, CD-ROM baten:

edonorako balio izan dezakeen galdekizun linguistikoa; Corpusa:

galdekizunaren erantzunak eta jardun askeko testuak; eta tesia lantzerakoan

sortutako bestelako emaitzak: hainbat azterketa fonetiko-akustiko, iruzkinekin;

lekukoen eta egile askoren iritzi pertzeptualak eta metalinguistikoak; eta lexiko

eta fraseologia-ipuin mailako emaitzak, besteak beste. Oraingoan aurkeztutako

bertsioan zuzenketa txikiren bat egin dut, eta atal nagusien hasieran laburpen

gisako taulak ezarri ditut, baina mamia originalaren berbera da.

Ikerlan hau sortu eta gorpuztu bazen hainbat alderdik horretarako lagundu

zutelako izan zen. Batetik, betidanik etxean eta inguruetan entzun dudan

“Eibarko euskara” etxeko euskara izan dudalako. Bestetik, txikitatik bestelako

euskara ereduak ezagutzerakoan konturatu nintzelako eskolan ikasitakoaren

eta jardun arruntetan erabilitakoaren artean bazela alde handia, eta hainbat

gogoeta eta jarrera sortu zitzaizkidan piskaka-piskaka. Eskolako eredu

normalizatuaz gain, herri bakoitzeko euskara ereduak ere bitxi eta interesgarri

gertatu ohi zaizkit beti, baina beti ere Eibarkoarekiko atxikimendu bereziz.

Txikitako gogoeta eta jarrera horiek helduz joan dira ikasketen eta euskararen

egoera, historia eta barne egituren ezagutzaren puruan. Euskal Filologiako

ikasketak euskararen inguruko jakingura goseak bultza eginda egin nituen eta

Eibarko euskara tesi baterako adinakoa ote zen sortu zitzaidan zalantza gisa.

Euskalkiak eta hizkerak zehatz aztertu behar direla hainbat egilek aldarrikatzen

dutenez, duda edo beldur horri aurre egin nion. Gainera, lantzean behin beste

herri batzuetako monografiak sortuz joan dira, eta Eibarko euskara nola edo

hala jorratu duten lanen ezagutza ere lagungarri izan da ahozko hizkera ahalik

zehatzen ezagutzeko nahia eta gogoa indartzeko. Egindakoa eginda, hemengo

hau dugu hainbat lanen emaitza.

Euskal Filologiako ikasketak burutu, eta doktoradutza kurtsoak hasterakoan,

Patxi Altuna izan nuen laguntzaile lan honen zuzendari den Rosa Miren Pagolaren

eskuetan uzteko bidea urratu baitzuen. Lehenengoa beti gogoan izango dut

zuzendari zorrotz eta era berean lagun izan denarengana igortzearren.

Bigarrenarekiko esker oneko ez ezik zordun ere ikusten dut nere burua, bere

eten gabeko ohar eta iruzkinak barik ez nukeelako egin dudan lana egingo.

Bestalde, txarki eginak neure hobenez dira.

Beraz, geroago aurkeztuko dugun metodologia aukeratu genuen eta maila

bakoitza gauzatzea hasierako helburuetara lotuta egon da une oro. Nolanahi

ere, ikuspegi eta jarrera ñabardurak aldatuz joan ziren, denboraren joanean

berezko eta ikasketaren ondoriozko bilakaera legez.

Izan ere, prestakuntzaren iturri nagusia bibliografia izan bazen ere, aipatu

beharrekoa da aukera izan nuen guztietan ikerketa lanean lagun zezaketen

Eibarko Instituzioetako, Unibertsitateetako eta osterantzeko pertsona

partikularrekin harremanak sendotuz joan nintzela. Unibertsitateetako

irakasleengandik, Euskaltzaindiko kideengandik eta beste aditu euskaldun

batzuengandik argitaratu gabeko informazioa, aholkuak eta materiala jaso ahal

izan nituen.

Aipatzekoa ere bada nire hasiera-hasierako asmoa ia utopikoa ere bazela: hasi

umeen hizketak aztertzetik (ikaste prozesua barne dela), eta azterketa

soziolinguistiko zehatzak egiteko asmoa ere banuelako. Baina tesi baterako

baino, hiru edo lau tesirako adinako gaia ere bazen hori guztia; bai behintzat

azterketa monografiko ugarirako. Beraz, helburuak murriztu egin behar izan

ziren, bai jasoketa eremu mailan (nahiz eta gramatikako alor gehienak jaso

ziren azkenerako), bai azterketa mailan, oinarrizkoena hautatu nuelakoan.

Beraz, aztergai izan den corpusa erdietsitakoan –”corpora” ere dei diezaioke–,

ahozkoaren “azterketa” batez ere maila linguistikoan egin zen, soziolinguistika eta

pragmatika bigarren mailan baino ez direla ageri.

Handik hona zortzi urte luze joan dira, luzeak bezain oparoak nire bizitzan. Tesia

amaitu zenean, praktikoki –bihotzean eta buruan ez delako agortzen inoiz, eta

gaztetan ekindako asmoei eten barik heltzen zaie oharkabean bada ere–, nire

laneko ikerbideak bestelako joera batzuetan murgildu dira, oraindik ere corpus

artean jarraitzen dudan arren. Baina tesia begiratzen, kontsultatzen, aztertzen

dudan bakoitzean, orduan garratz egindako lanaren damurik ez dut, eta une

hartan ahal izan nuen ondoen egin nuen lana orain nekez hobetuko nukeela

sarritan pentsatzen dut, beti ikaste prozesuan gauden arren, eta zenbait

azalpenerako kontzeptu zehatzagoak erabil zitezkeela pentsatu arren.

Tesi lanaren emaitzen ikerketari dagokionez, Partizipioari eskainitako atal batek

Eusko Ikaskuntzaren beka jaso zuen, eta argitaratu ere egin dute oraintsuan:

“Eibarko aditzaren zenbait berezitasun: partizipioen forma eta zenbait

erabilera”, in Oihenart. Cuadernos de Lengua y Literatura (2009). Tesiko

bestelako emaitzak ere osterantzean argitaratu dira erabiltzaileentzat:

garrantzitsuena, Deustuko Unibertsitatearen eta Eibarko Udalaren artean 2003.

urtean atera zuten liburua izan da: Eibarko euskara: izen sintagmaren

deklinabidea (“Euskal Herria Saila”, 21), baina han tesi osoaren zatitxo bat

baino ez zen kaleratu. Hango Aurkezpenean R.M. Pagola-k adierazitako hitz

batzuk ekarriko ditut hona, besteren hitzez esateko zein balio izan dezakeen

lan honek: “Onartu beharra dago lan hau zientifikotasun eta zorroztasun handiz

egina dela eta hagitz emankorra gerta daitekeela nahiz hizkuntzaren

deskribapen-azalpenerako, nahiz dialektologiarako, nahiz edozein gramatika

normatibotan hizkuntza mintzatuaren aberastasunak izan lezakeen eragina

kontuan hartzeko. Horrenbestez, erraz ohar daiteke lana ez dela denborapasakotzat

hartzekoa, baina bai ustiagarria, eredu bezala jarraigarria eta, lan

eskerga den aldetik, hagitz eskergarria ere”. Deustuko Unibertsitatean,

bestalde, Internet helbidean 68 erregistro fonetiko-akustiko

argitaratu zituzten. Tesiko emaitzen artean alderdi lexikologikoa ere aipatu

denez, esatekoa da T. Etxebarria-ren Lexicón del euskera dialectal de Eibar

lana aberasteko iturrietariko bat izan zela tesiko datu-base lexikala: horren

emaitza da gaur egun sarean http://www.eibarko-euskara.com/ helbidean

kontsultatu daitekeen Hiztegia, baita askoren artean egindako Eibarko hiztegi

etnografikoa liburua ere (2003). Beste alde batetik, tesirako egindako

grabazioak digitalizatzeko ardura (ehundaka orduak) Badihardugu Euskara

Elkartekoek hartu dute, Eibarko Udalaren laguntzaz. UEU-ren ekimenez

datorren edizio digital honekin borobiltzen da tesiaren gaur arteko ibilbidea, eta

oraindik ere tesi osoaren paperezko edizioa eskatzen duenik badenez, neuri

ere osasuna, indarra eta baliabideak eskatzea zilegi bekit, aurrez eskerrak

emanez zeregin guzti hauetan laguntzen dutenei.

Nerea Areta

2010

1 . LIBURUARENA

A) ATARIKOAK

1 . AURKEZPEN OROKORRA 3

2 . OINARRIZKO TERMINOLOGIA 5

3 . LABURDURAK 5

3 .1 . Terminologia orokorrean 5

3 .2 . Datu baseko tauletan 6

3 .3 . Bibliografian 6

4 . HELBURUAK 7

4 .1 . Nagusiak 7

4 .2 . Orokorrak 7

4 .3 . Zehatzak 8

5 . GAIA 8

5 .1 . Jasotako mailak 8

5 .2 . Aztertutako maila 9

5 .3 . Gaiaren ezaugarriak 9

B) SARRERA TEORIKOA

AURKIBIDEA

1 . TEORIA EREMU OROKORRENEI HURBILKETA

11

13

1 .1 . Dialektologia orokorraren aurkezpena 13

1 .2 . Hizkuntza geografiaren aurkezpena 17

1 .3 . Soziolinguistikaren aurkezpena 20

2 . EUSKAL DIALEKTOLOGIAREN JOERA NAGUSIAK 23

2 .1 . Sarrera 23

2 .2 . Euskal dialektologiaren historia 24

2 .3 . Euskalkien jatorria 26

2 .4 . Landutako alorrak 27

2 .4 .1 . Euskalkien sailkapena 27

2 .4 .1 .1 . Euskal idazle zaharrenen kontzientzia 27

2 .4 .1 .2 . L .L . Bonaparte-re n aurretiko egileen sailkapenak 28

2 .4 .1 .3 . L .L . Bonaparte-ren lana euskal dialektologian 28

2 .4 .1 .4 . L .L . Bonapartez geroko sailkapen lanak 30

2 .4 .2 . Gramatika mailak 31

2 .4 .3 . Beste alor batzuekiko loturak 32

2 .4 .4 . Monografiagintza 32

2 .5 . Gaurko euskal dialektologiaren egoera eta etorkizuna 35

3 . EUSKAL HIZKUNTZA GEOGRAFIA 36

4 . BIZKAIERA EUSKAL DIALEKTOLOGIAN 38

4 .1 . Euskalkien sailkapeneko bizkaieraren lekua 39

4 .2 . Bizkaiera landu duten lanak 45

4 .2 .1 . Monografiagintza 45

4 .2 .2 . Euskal dialektologiako eta euskarazko lan orokorrak : bizkaieraren lekua eta tratamendua 45

4 .2 .3 . Bereziki bizkaierazko lanak 47

4 .2 .3 .1 . Lan orokorrak 47

4 .2 .3 .2 . Gramatika lanak 48

4 .2 .3 .2 .1 . Gramatika osoa 48

4 .2 .3 .2 .2 . Gramatika zatiak, atalak : fonetikoa 49

4 .2 .3 .2 .3 Gramatika zatia : morfosintaktikoa 49

4 .2 .3 .2 .3 .1 . Morfosintaxia, orokorki 49

4 .2 .3 .2 .3 .2 . Morfologia, orokorrean nahiz atalka 50

1

4 .2 .3 .2 .3 .3 . Gramatika zatiak : sintaktikoa 52

4 .2 .3 .2 .4 . Gramatika zatiak : lexikoa; hiztegiak; toponimia 52

4 .2 .3 .2 .5 . Hizkuntza geografia 53

4 .2 .3 .2 .6. Soziolinguistika 53

4 .2 .3 .2 .7 . Didaktika 53

4 .2 .3 .2 .8 . Ortografiarako eta idatzizko erregistrorako normalizazio lanak 54

4 .3 . Emaitza literarioak, bizkaieraz idatzitakoak, "in dialect. . 55

5 . EIBARKO EUSKARAREN AZTERKETAREN EGUNGO EGOERA 55

5 .1 . Eibarko hizkuntzaz kanpoko ezaugarri orokorrak : aurkezpena 55

5 .1 .1 . Datu geografikoak eta komunikazioak 55

5 .1 .2 . Datu demografikoak eta egoera soziolinguistikoa 57

5 .1 .3 . Datu sozio-ekonomikoak eta historikoak 59

5 .1 .3 .1 . Datu sozio-ekonomikoak 59

5 .1 .3 .2 . Datu historikoak 59

5 .1 .4 . Euskararen lekukotza 62

5 .2 . Eibarko euskararen lekua euskal ikerketetan, "on dialect . . 65

5 .2 .1 . Erreferentziako lanak, bibliografia aipamenen bildumak 66

5 .2 .2 . Lan orokorrak 67

5 .2 .3 . Gramatikako atalak 69

5 .2 .3 .1 . Alor fonikoa 69

5 .2 .3 .1 .1 . Fonetika-fonologia 69

5 .2 .3 .1 .2 . Grabaketak 71

5 .2 .3 .2 . Morfosintaxia 72

5 .2 .3 .2 .1 . Morfologia 72

5 .2 .3 .2 .2 . Sintaxia 75

5 .2 .4 . Lexikoa 75

5 .2 .4 .1 . Hiztegiak, hitz bildumak 75

5 .2 .4 .2 . Toponimia 78

5 .2 .4 .3 . Antroponimia, onomastika 80

5 .2 .5 . "Soziolinguistika" : Eibarko euskararen soziologia 80

5 .2 .6 . Etnografia 81

5 .2 .7 . Testu azterketa 82

5 .2 .8 . Apologia eta "gutxiespena-txarrespena" 82

5 .2 .8 .1 . Aldeko lanak 82

5 .2 .8 .2 . Aurkako lanak 84

5 .2 .9 . Irakaskuntza 84

5 .2 .10. Ortografia 85

5 .3 . Tesi honen antzerako asmoen aldarrikapenak, aitzindariak 85

5 .3 .1 . Aipamen orokorrak 86

5 .3 .2 . Tesiaren izaera monografikoaren justifikazioa 86

5 .3 .3 . Hizkera "jatorrak" batzeko premia 87

C) METODOLOGIA 91

1 . METODOLOGIA OROKORRA 93

1 .1 . Oinarri teorikoen ezarpena 93

1 .2 . Azterketagaiaren izaeraren mugaketa 94

1 .3 . Galdekizunak 95

1 .3 .1 . Galdekizun nagusia 95

1 .3 .1 .1 . Eraketa 95

1 .3 .1 .2 . Frogaketa : aurreinkesten aldia 97

1 .3 .1 .2 .1 . Aurreinkesten aldiaren emaitza 98

1 .3 .1 .3 . Behin betiko galdekizun nagusiaren erabateko prestaketa 99

1 .3 .1 .4 . Behin betiko galdekizun nagusia 99

1 .3 .2 . Gai askeak lantzeko galdetegia 100

1 .3 .3 . Dialektologia pertzeptuala "jasotzeko" galderak 100

1 .3 .4 . Galdekizunez eta solasaldi askez lortutako materialen balioa 100

1 .4 . Lekukoak 101

1 .4 .1 . Kontuan hartu diren aldagarri edo bariableak 101

1 .4 .1 .1 . Adina 101

1 .4 .1 .2 .Sexua 101

1 .4 .1 .3 . Alderdi geografikoa 101

1 .4 .1 .4 . Hezkuntza, ikasketak 102

1 .4 .2 . Bete beharreko baldintzak 102

1 .4 .3 . Lekuko kopurua 103

1 .4 .3 .1 . Galdekizunerako 103

1 .4 .3 .1 .1 . Aurreinkesten aldikoak 103

1 .4 .3 .1 .2 . Behin betiko grabaketaldi sistematikokoak 104

1 .4 .3 .1 .3 . Lekuko nagusien ingurukoak 105

1 .4 .3 .2 . Besteak 106

1 .4 .4 . Lekuko guztien zerrenda 106

1 .5 . Kanpo-lana : material bilketa, korpusaren eraketa 107

1 .5 .1 . Grabaketak 108

1 .5 .1 .1 . Galdekizuna landu deneko aldia 108

1 .5 .1 .2 . Bestelako grabaketak 108

1 .5 .1 .2 .1 . Tesigileak grabatutako beste zinta batzuk 108

1 .5 .1 .2 .2 . Beste bidez lortutako grabazioak 108

1 .5 .2 . Grabatu gabeko materiala 109

1 .5 .2 .1 . Grabatu gabeko apunteak 109

1 .5 .2 .2 . Bestek eginiko transkribaketak 110

1 .6 . Informazioaren prozesaketa 110

1 .6 .1 . Korpusarena 110

1 .6 .2 . Lekukoena 112

1 .6 .3 . Galdekizunarena, transkribaketak bideratzeko 112

1 .6 .4 . Taulen diseinua eta eraketa-osaketa 113

1 .6 .4 .1 . Taula bereziki metodologikoak 113

1 .6 .4 .2 . Hizkuntza datuak (transkripzioak) gordetzeko taulak 113

1 .7 . Transkripzioak 113

1 .8 . Korpus osoaren berrikusketa orokorra 117

2 . EMAITZAK 118

2 .1 . Lekukoen eta beste zenbaiten iritzien multzoa 118

2 .2 . Espektrogramak, emaitza akustikoak 118

2 .3 . Lexikoa 119

2 .4 . Ahozko ondarea 119

3.AZTERKETA 119

D) MORFOLOGIAKO ALOR BA TENAZTERKETA : IZEN

SINTAGMARENDEKLINABIDEA, ADJEKTIBO SINTA GMA E TA

ADBERBIO SINTAGMA 123

1 . DEKLINABIDEA 125

1 .1 . AURKEZPENA 125

1 .1 .1 .Kasuak ; azter eremua ; atalen egitura 125

1 .1 .2 .Atal berezietan jasotako mailak

126

1 .1 .3 .Orokortasunak

127

1 .2 . DEKLINABIDEA KASUZ KASU. IZEN-SINTAGMA : IZEN ARRUNTAK 127

1 .2 .0 . AMAIERA MUGAGABEAK 128

1 .2 .0 .1 . -a itsatsiaren zenbait kasu 128

1 .2 .0 .1 .1 . Eibarko euskaran euskara arautuko formak betetzea 128

1 .2 .0 .1 .2 . Eibarren -a itsatsiduna egiten duten berba batzuk 129

1 .2 .0 .1 .3 . Euskara arautuko -a itsatsia ez gordetzea 129

1 .2 .0 .1 .4 . -a /-e alternantzia 129

1 .2 .0 .1 .5 . Mugatuan batzuetan izen berezi legez funtzionatzen duten hitzak ("ama/amia") 130

1 .2 .0 .1 .6 . Lekuko batzuen erabileran -a itsatsia duten berbak 131

1 .2 .0 .1 .7 . Mailegu batzuen joera 133

1 .2 .0 .1 .8 . -ia amaieradun berba batzuk. Maileguak eta euskal jatorrikoak 133

1 .2 .0 .1 .9 . Leku izenak, batez ere -ia/ixa eta -ua amaieradunak 134

1 .2 .0 .2 . Mugatzaile singularra erantsitakoan neutralizatutako amaierak 135

1 .2 .0 .3 . Amaieran -i bokal sabaikari soila duten berbak 135

1 .2 .0 .4 . -o /-u amaierak 136

1 .2 .0 .5 . Diptongoak berba amaieran 137

1 .2 .0 .5 .1 . Amaierako diptongoen alternantzia 137

1 .2 .0.5 .2 . Diptongo batzuen jokaera mugatzailea hartzerakoan 138

1 .2 .0.6 . Hiatoak 142

1 .2 .0.7 . Bokal luzeak 142

1 .2 .0.8 . Amaierako hiru bokalen elkarketa 143

1 .2 .0.9 . Kontsonanteak 143

1 .2 .0 .10 . Amaiera kontsonantikoaren eta bokalikoaren arteko alternantzia 145

1 .2 .1 . NOMINATIBOA (0) 146

1 .2 .1 .1 . Alderdi formala 146

1 .2 .1 .1 .1 . Mugagabea 146

1 .2 .1 .1 .2 . Mugatu singularra 146

1 .2 .1 .1 .2 .1 . Amaiera arruntak, jokaera nagusiak 146

1 .2 .1 .1 .2 .2 . Gertakar i bitxiak 149

1 .2 .1 .1 .3 . Mugatu plurala 150

1 .2 .1 .2 . Erabilera 151

1 .2 .1 .2 .1 . Erabilera arruntak 151

1 .2 .1 .2 .2 . Erabilera bitxiak 151

1 .2 .1 .2 .2 . I .Mugagabean 151

1 .2 .1 .2 .2 .2 . Mugatu singularrean 153

1 .2 .1 .2 .2 .3 . Mugatu pluralean 155

1 .2 .1 .3 . Ondorioak 156

1 .2 .2. PARTITIBOA (-(r)ik(an)) 156

1 .2 .2 .1 . Alderdi formala 157

1 .2 .2 .1 .1 . Amaiera bokalikoei erantsita 157

1 .2 .2 .1 .2 . Amaiera kontsonantikoei erantsita 158

1 .2 .2 .1 .3 . Aditzarekiko komunztadura 159

1 .2.2 .2 . Erabilera 159

1 .2.2 .2 .1 . Ezezko perpausetan 159

1 .2 .2 .2 .2 . Galderetan 159

1 .2 .2 .2 .3 . Moduzko esaldietan 160

1 .2 .2 .2 .4 . Baldint7a7.ko esaldietan 160

1 .2 .2 .2 .5 . Konparaketetan 160

1 .2 .2 .2 .6 . "Nola" galdekariarekin erlazionaturiko zenbait perpausetan 161

1 .2 .2 .2 .7 . Ezeztapena esan nahi duten egituretan 162

1 .2 .2 .2 .8 . "Asko" eta "gitxi" erako zenbatzaile-aditzondoekin egiten diren perpausetan 162

1 .2 .2 .2 .9 . Partitibo kasu markaz esanahi berezia hartzen duten berbak 162

1 .2 .2 .2 .10 . Baiezko esapide adierazkorretan 163

1 .2 .2 .2 .11 . Ezeztapenaren eta baieztapenaren kurutzaketaz 164

1 .2 .2 .2 .12 . Jakineko egitura duten esaldietan 164

1 .2 .2 .3 . Ondorioak 164

1 .2 .3 . ERGATIBOA (-(e)k) 165

1 .2 .3 .1 . Alderdi formala 165

1 .2 .3 .1 .1 . Mugagabean 165

1 .2 .3 .1 .2 . Mugatu singularrean 166

1 .2 .3 .1 .3 . Mugatu pluralean 166

1 .2 .3 .1 .4 .Kasuen arteko sinkretismoa 166

1 .2 .3 .2 . Erabilera 167

1 .2 .3 .2 .1 . Objekturik eskatzen ez duten aditzekin 167

1 .2 .3 .2 .2 . Data adierazteko 168

1 .2 .3 .2 .3 . Ergatiboa zergatia adierazteko : 168

1 .2 .3 .2 .4 . Singularraren erabilera "bitxiak 168

1 .2 .3 .3 . Ondorioak 168

1 .2 .4 . DATIBOA ( -(e)(r)i) 169

1 .2 .4 .1 . Forma 169

1 .2 .4 .1 .1 . Mugagabean 169

1 .2 .4 .1 .2 . Mugatu singularrean 170

1 .2 .4 .1 .3 . Mugatu pluralean 171

1 .2 .4 .2 . Erabilera 172

1 .2 .4 .2 .1 . Aditzarekin komunztadura gordeta 172

1 .2 .4 .2 .2 . Postposizio eta lokuzio batzuen lehenengo atalean 172

1 .2 .4 .2 .3 . Egitura berezi batzuetan 173

1 .2 .4 .3 . Ondorioak 173

1 .2 .5 . EDUTEZKO GENITIBOA (-(r)(e)n) 173

1 .2 .5 .1 . Alderdi formala 173

1 .2 .5 .1 .1 . Mugagabean 173

1 .2 .5 .1 .2 . Mugatu singularrean 175

1 .2 .5 .1 .3 . Mugatu pluralean 175

1 .2 .5 .1 .4 . Hurrenkera 175

1 .2 .5 .2 . Erabilera 176

1 .2 .5 .2 .1 .Edutezko genitiboa - leku-denborazko genitiboa nahaste 176

1 .2 .5 .2 .2 . Perpauseko kasu marka ondoko izenari edo izenlagunari txertatuta 177

1 .2 .5 .2 .3 . Norbaiten etxe, leku, talde . . . esanguraz 178

1 .2 .5 .2 .4 . Jabego-erlazioa adierazten ez duten erabilerak 179

1 .2 .5 .2 .5 . Data adierazteko 179

1 .2 .5 .2 .6 . Esakune batzuetan, errepikapenez 179

1 .2 .5 .2 .7 . Esangura zehaztugabez, -(r)(e)n bat egitura 179

1 .2 .5 .2 .8 . Zergatizko balioz 180

1 .2 .5 .2 .9 . Jabetza adierazten ez diren erabilerak 180

1 .2 .5 .2 .10 . Edutezko genitibo marka beste kasu marka batzuetan barrena 181

1 .2 .5 .3 . Ondorioak 181

1 .2 .6 . LEKU-DENBORAZKO GENITIBOA ( -(e)(ta)ko/go) 182

1 .2 .6 .0 . Leku-denborazko kasuez zenbait ohar 182

1 .2 .6 .1 . Alderdi formala 182

1 .2 .6 .1 .1 . Mugagabean 183

1 .2 .6 .1 .2 . Mugatu singularrean 185

1 .2 .6 .1 .3 . Mugatu pluralean 186

1 .2 .6 .1 .4 . Hurrenkera 186

1 .2 .6 .2 . Erabilera 187

1 .2 .6 .2 .1 . Edutezko genitiboa - leku-denborazko genitiboa nahaste • • . . • 188

1 .2 .6 .2 .2 . Izenlaguna izenari dagokion kasu markaz • • . . . • • . . . .189

1 .2 .6 .2 .3 . "Nungo galdetzailea + izena deklinatuta / -ko izenlaguna" egitura 190

1 .2 .6 .2 .4 . Esanahiaren araberako formak oinarritzat • • • . . . . • 190

1 .2 .6 .2 .5 . "Nongo (norako)" galderari erantzunak • 191

1 .2 .6 .2 .6 . Gorputzeko atalei erantsita, nonbaiteko "mina" edo gaixotasuna adierazteko 193

1 .2 .6 .2 .7 . Jakineko egituretan : "-ko seme/alaba ( . . .)" • • • • • • . • • 194

1 .2 .6 .2 .8 . Jakineko egituretan : "lekutakua" 194

1 .2 .6 .2 .9 . "Noizko" galderari erantzuna 194

1 .2 .6 .2 .10 . "Noiz" esanguraz 197

1 .2 .6 .2 .11 . "Zertarako", helburuzko zentzua 197

1 .2 .6 .2 .12 . Aditz izenetan oinarrituta, izenak sor daitezke • 198

1 .2 .6 .2 .13 . "Zelako"/"zenbateko" galderei erantzuna 199

1 .2 .6 .2 .14 . "Zereko" galderari erantzuna 201

1 .2 .6 .2 .15 . Kasu marka erator atzizki legez 201

1 .2 .6 .2 .16 . Egitura superlatiboak sortzeko 203

1 .2 .6 .2 .17 . Adberbio esapide batzuetan 203

1 .2 .6 .2 .18 . Deklinabide beste kasu markak har ditzake (berdeklinazioa) 203

1 .2 .6 .2 .19 . Balio banakariz 204

1 .2.6 .2 .20 . -kos/-gos aldaera 205

1 .2 .6 .2 .21 . Defmizioetan 205

1 .2 .6 .2 .22 . Postposizio batzuetan 205

1 .2 .6 .2 .23 . Leku izenetan txertatuta 206

1 .2 .6 .2 .24 . Data adierazterakoan 207

1 .2 .6 .2 .25 . Osterantzeko titulu, aipamenetan 207

1 .2 .6 .3 . Ondorioak 207

1 .2 .7 . INSTRUMENTALA (-(e)s)

1 .2 .7 .1 . Forma 208

1 .2 .7 .2 . Erabilera 208

1 .2 .7 .2 .1 . "Zerez" galderari erantzuten 208

1 .2 .7 .2 .2 . "Zertaz" galderari erantzuten 209

1 .2 .7 .2 .3 . Postposizio batzuen aurrekari 209

1 .2 .7 .2 .4 . "-(r)(e)n/-gaitxikpreguntes ibili/egon/jardun" erako egituran 210

1 .2 .7 .2 .5 . Zergatia adierazteko 210

1 .2 .7 .2 .6 . Frekuentatiboa adierazteko 210

1 .2 .7 .2 .7 . "Zertan", ekintza adierazteko 211

1 .2 .7 .2 .8 . Adberbio eta lokuzio adberbialak sortuz 211

1 .2 .7 .2 .9 . Aditzari txertatuta 213

1 .2 .7 .2 .10 . Egitura berezi batzuetan 213

1 .2 .7 .2 .11 . Bestelako erabilerak, iritzia edo ustea adierazteko 214

1 .2 .7 .2 .12 . Instrumentalari leku-denborazko genitiboaren marka erantsirik (-sko) 215

1 .2 .7 .2 .13 . -ska(s) atzizkian 215

1 .2 .7 .3 . Instrumentala ordezkatzeko bideak 216

1 .2 .7 .3 .1 . Nominatiboa 216

1 .2 .7 .3 .2 . Postposizio batzuen bitartez 216

1 .2 .7 .3 .3 . Inesiboa 216

1 .2 .7 .3 .4 . Soziatiboa 217

1 .2 .7 .3 .5 . Motibatiboa 218

1 .2 .7 .3 .6 . Edutezko genitiboz osatutako egiturak : "-n/re preguntia eiñ" 218

1 .2 .7 .3 .7 . Ablatiboa 218

1 .2 .7 .4. Ondorioak 218

1 .2 .8 . SOZIATIBOA (-(r)(e)kin /-(e)(g)as) 219

1 .2 .8 .1 . Alderdi formala 219

1 .2 .8 .1 .1 . Mugagabean 220

1 .2 .8 .1 .2 . Mugatu singularrean 221

1 .2 .8 .1 .3 . Mugatu pluralean 221

1 .2 .8 .2 . Erabilera 222

1 .2 .8 .2 .1 . Kidetasuna adierazteko 222

1 .2 .8 .2 .2 . Zergatia adierazteko 222

1 .2 .8 .2 .3 . Modua adierazteko : "zelan" 222

1 .2 .8 .2 .4 . Nolakotasuna adierazteko, "zelako"-ren galderei erantzun zuzenak 223

1 .2 .8 .2 .5 . Denbora adierazteko 224

1 .2 .8 .2 .6 . Berdeklinazioa 224

1 .2 .8 .2 .7 . Komunztaduraz 224

1 .2 .8 .2 .8 . Jakineko egitura batzuetan 225

1 .2 .8 .2 .9 . Inesiboaren ordez 226

1 .2 .8 .2 .10 . Esanahi bereziak : hizketagaia adierazteko 226

1 .2 .8 .3 . Ondorioak 226

1 .2 .9 . MOTIBATIBOA (-(re/n)(g)aitxik/(g)aittik(an)) 227

1 .2 .9 .1 . Forma 227

1 .2 .9 .1 .1 . Mugagabean 228

1 .2 .9 .1 .2 . Mugatu singularrean 229

1 .2 .9 .1 .3 . Mugatu pluralean 229

1 .2 .9 .2 . Erabilera 230

1 .2 .9 .2 .1 . Zergatiaz galdetzeko galdetzaileak eta egiturak 230

1 .2 .9 .2 .2 . Zergatia adierazteko 231

1 .2 .9 .2 .3 . Zentzu kontzesiboz 231

1 .2 .9 .2 .4 . Hizketagaia adierazteko 231

1 .2 .9 .2 .5 . Jarrerak adierazteko 231

1 .2 .9 .2 .6 . Beste kasu marka batzuen lekuan. Kurutzaketak 231

1 .2 .9 .2 .7 . Modua adierazteko 232

1 .2 .9 .2 .8 . Denbora adierazteko 232

1 .2 .9 .2 .9 . Osterantzeko erabilerak 232

1 .2 .9 .3 . Ondorioak 233

1 .2 .10 . DESTINATIBOA ( -(r)(e)ndako/-retako //-ntzat/-retzat //-ntzako/-(re)tzako) 233

1 .2 .10 .1 . Forma 233

1 .2 .10 .1 .1 . Mugagabean 234

1 .2 .10 .1 .2 . Mugatu singularrean 235

1 .2 .10 .1 .3 . Mugatu pluralean 235

1 .2 .10 .2 . Erabilera 235

1 .2 .10 .2 .1 . Destinatiboko subjektuaren arabera . Kurutzaketak 235

1 .2 .10 .2 .2 . Destinatiboaren eta -rako markadun adibideen esangura banaketa 238

1 .2 .10 .2 .3 . Adizlaguna den ala izenlaguna den ere, nahastea sor daiteke 238

1 .2 .10 .3 . Ondorioak 238

1 .2 .11 . PROLATIBOA (-tzat/-tzako) 239

1 .2 .11 .1 . Forma 239

1 .2 .11 .1 .1 . Formaren bestelako aldaerak 240

1 .2 .11 .2 . Erabilera 240

1 .2 .11 .2 .1 . Erabilera arrunta 240

1 .2 .11 .2 .2 . Prolatiboaren balioak, esangurak 240

1 .2 .11 .2 .3 . Zein beste bidez ordezkatzen den 241

1 .2 .11 .3 . Ondorioak 241

1 .2 .12 . INESIBOA (-(e)(ta)n ; -(e)gan //-(e)n/-re(n) gain) 242

1 .2 .12 .1 . Alderdi formala 242

1 .2 .12 .1 .1 . Bizidunak-bizigabeak, deklinabidea 242

-Bizidunen eta bizigabeen deklinabideko kurutzaketak leku-denborazko kasuetan 242

-Bizidunen inesiboko formak 245

1 .2 .12 .1 .2 . Mugagabean 248

1 .2 .12 .1 .3 . Mugatu singularrean 249

1 .2 .12 .1 .4 . Mugatu pluralean 250

1 .2 .12 .2 . Erabilera 251

1 .2 .12 .2 .1 . Animalia izenen deklinabidea 251

1 .2 .12 .2 .2 . Eguraldi eta hozbero fenomenoak 252

1 .2 .12 .2 .2a . Bestelako mugagabeak 252

1 .2 .12 .2 .3 . Inesiboa postposizioetan 253

1 .2 .12 .2 .4 . Denbora adierazteko 253

1 .2 .12 .2 .5 . Jarduera adierazteko 257

1 .2 .12 .2 .6. Helburuzko esanguraz 259

1 .2 .12 .2 .7 . Modua adierazteko 259

1 .2 .12 .2 .8 . Kopurua adierazteko 261

1 .2 .12 .2 .9 . Zerbaiten balioa -salneurria- adierazteko 261

1 .2 .12 .2 .10 . Inesibo kasu marka beste kategoria batzuei ezarririk 261

1 .2 .12 .2 .11 . Askotasuna edo ugaritasuna adierazteko 262

1 .2 .12 .2 .12 . Inesiboa bestelako esapideetan 262

1 .2 .12 .2 .13 . Errepikapenetan 263

1 .2 .12 .2 .14 . Toponimoetan 263

1 .2 .12 .2 .15 . Inesiboaren galdetzailea determinatzaile legez 264

1 .2 .12 .3 . Ondorioak 264

1 .2 .13 . ABLATIBOA ( -(e)(ta)tik//-(r)(e)(n)(g)andik) 266

1 .2 .13 .1 . Forma 266

1 .2 .13 .1 .1 . Mugagabean 267

1 .2 .13 .1 .2 . Mugatu singularrean 269

1 .2 .13 .1 .3 . Mugatu pluralean 270

1 .2 .13 .2 . Erabilera 271

1 .2 .13 .2 .1 . Bizidunen formak osatzeko ordezko bideak 271

1 .2 .13 .2 .2 . Berdeklinazioa 271

1 .2 .13 .2 .3 . Erabilera edo esangura nagusiak 272

1 .2 .13 .2 .4 . Ablatiboaz eta adlatiboaz osatutako egiturak 273

1 .2 .13 .2 .5 . Denbora puntuala, "noiz", adierazteko 274

1 .2 .13 .2 .6 . Leku zehatza, "non", adierazteko 274

1 .2 .13 .2 .7 . "Non zehar" adierazteko 275

1 .2 .13 .2 .8 . "Nola", modua adierazteko 275

1 .2 .13 .2 .9. Ablatibo kasu marka lexikoan 275

1 .2 .13 .2 .10 . Jatorria, sorrera adierazteko 275

1 .2 .13 .2 .11 . Mota adierazteko 276

1 .2 .13 .2 .12 . Aditzondo batzuetan 276

1 .2 .13 .2 .13 . Atzizkien kurutzaketaz 276

1 .2 .13 .2 .14 . Aldi osoak adierazteko 276

1 .2 .13 .2 .15 . Proportzioak, zatikiak adierazteko 276

1 .2 .13 .2 .16 . Errepikapenezko egituretan 277

1 .2 .13 .3 . Ondorioak 277

1 .2 .13 .3 .1 . Formari dagokiona 277

1 .2 .13 .3 .2 . Erabilerari dagokiona 279

1 .2 .14 . ADLATIBOA ( -(e)(ta)ra //- (e) (n) (g)ana) 279

1 .2 .14 .1 . Forma 279

1 .2 .14 .1 .1 . Mugagabean 280

1 .2 .14 .1 .2 . Mugatu singularrean 282

1 .2 .14 .1 .3 . Mugatu pluralean 283

1 .2 .14 .2 . Erabilera 284

1 .2 .14 .2 .1 . Adlatiboa erator bide legez 284

1 .2 .14 .2 .2 . Ekintzaren denbora tartea adierazteko 284

1 .2 .14 .2 .3 . Leku tartea adierazteko 284

1 .2 .14 .2 .4 . Inesiboaren edo instrumentalaren "ordez 284

1 .2 .14 .2 .5 . Modua adierazteko 284

1 .2 .14 .2 .6 . Leku zehatza adierazteko 285

1 .2 .14 .2 .7 . Kokapen edo leku aldaketa adierazteko 286

1 .2 .14 .2 .8 . "Zertara" adierazteko 286

1 .2 .14 .2 .9 . "Nora" eta "zertara, zeren bila, zer ekartzera" adierazteko 286

1 .2 .14 .2 .10 . Egitura berezi batzuetan 287

1 .2 .14 .2 .11 . Ekintza adierazteko 288

1 .2 .14 .2 .12 . "Noren traza, antza" adierazteko 288

1 .2 .14 .2 .13 . "Norenganako" galdekariari dagozkion formak 288

1 .2 .14 .2 .14 . Adlatiboa bestelako egituretan 288

1 .2 .14 .2 .15 . Adlatiboaren beste erabilera batzuk 289

1 .2 .14 .3 . Ondorioak 289

1 .2 .14 .3 .l . Formari dagokiona 289

1 .2 .14 .3 .2 . Erabilerari dagokiona 290

1 .2 .15 . ADLATIBO BUKATUZKOA ( -(e)ra(i)ño(k) /-(e)rarte //(-(e)(n)gana(i)ño(k)) 290

1 .2 .15 .1 . Alderdi formala 290

1 .2 .15 .1 .1 . Mugagabean 293

1 .2 .15 .1 .2 . Mugatu singularrean 294

1 .2 .15 .1 .3 . Mugatu pluralean 294

1 .2 .15 .2 . Erabilera 294

1 .2 .15 .2 .1 . Eskatzen dituen aditzak 294

1 .2 .15 .2 .2 . Kasu markari leku-denborazko genitiboa gehituta, izenlagun bihurtuta 295

1 .2 .15 .2 .3 . Esapideetan 295

1 .2 .15 .2 .4 . Zein beste bidez ordezkatzen den 295

1 .2 .15 .3 . Ondorioak 295

1 .2 .15 .3 .1 . Formari dagokiona 295

1 .2 .15 .3 .2 . Erabilerai dagokiona 296

1 .2 .16 . ADLATIBO BIDE ZUZENEZKOA (-(e)ru(n)tz /(-(e)(n)gan(ar)utz)) 297

1 .2 .16 .1 . Forma 297

1 .2 .16 .1 .1 . Mugagabean 298

1 .2 .16 .1 .2 . Mugatu singularrean 298

1 .2 .16 .1 .3 . Mugatu pluralean 298

1 .2 .16 .2 . Erabilera 298

1 .2 .16 .2 .1 . Leku zehatza adierazteko 299

1 .2 .16 .2 .2 . Lekuaz gaindiko kontzeptuak adierazteko 299

1 .2 .16 .2 .3 . Denbora zehaztugabea adierazteko 299

1 .2 .16 .2 .4 . Leku-denborazko genitiboaren kasu marka erantsita 299

1 .2 .16 .2 .5 . Inesibo marka gehituta 299

1 .2 .16 .2 .6 . Zein beste bidez ordezkatzen den 300

1 .2 .16 .3 . Ondorioak 300

1 .2 .17 . BOKATIBOA

1 .2 .17 .1 . Mugatzailez edota determinatzailez

301

301

1 .2 .17 .2 . Mugagabez 303

1 .2 .17 .3 . Deklinabide kasu markaz 304

1 .2 .17 .4 . Ondorioak 306

1 .3 . BESTELAKO BUKAERA BATZUEN DEKLINABIDEA : -E(E)-REN EREDUA 306

1 .3 .1 . Forma mugagabeak 308

1 .3 .3 . Forma mugatu pluralak 308

1 .3 .4 . Ondorioak 309

1 .4 . KASU ARRARO BATZUEN DEKLINABIDEA : METAHIZKUNTZA, MAILEGU BATZUK,

ETA ABAR

309

1 .4 .1 . Metahizkuntzazko forma batzuk 309

1 .4 .1 .1 . Kontsonante izenak 309

1 .4 .1 .2 . Bokal izenak 311

1 .4 .2 Mailegatutako hitz batzuen deklinabidea 311

1 .4 .2 .1 . -a itsatsia duten berbak 311

1 .4 .2 .2 . Bestelako maileguak : "té, sofá" 312

1 .4 .3 . Ondorioak 312

1 .5 . MUGAGABEA . SINGULARRA ETA PLURALA 313

1 .5 .1 . -tzu(k) atzizki pluralgilea egitura mugagabeetan 313

1 .5 .2 . Determinatzailearen ondoko forma mugatuak 314

1 .5 .3 . Mugagabearen eta mugatu singularraren arteko nahasketa 314

1 .5 .4. Ondorioak 314

1 .6 . FORMA MUGATUAK : ERABILERA 314

1 .6 .1 . Arrunki mugagabe erabiltzen diren egituretan 315

1 .6 .2. Singularraren erabilera 315

1 .6 .3 . Pluralaren erabilera 316

1 .6 .4 . Ondorioak 317

1 .7 . ARTIKULU GRADU HURBILEKOAZ MUGATURIKO DEKLINABIDE EREDUAK 317

1 .7 .1 . Lehenengo graduko artikuluaz mugaturikoak : mugatu singularra (-au) 318

1 .7 .1 .1 . Alderdi formala 318

1 .7 .1 .2 . Erabilera 319

1 .7 .2 . Bigarren graduko artikuluaz mugaturikoak : mugatu singularra (-o(r)i) 319

1 .7 .2 .1 . Forma 319

1 .7 .2 .2 . Erabilera 320

1 .7 .3 . Gradu hurbileko artikuluaz mugaturiko deklinabide ereduak : plurala 321

1 .7 .3 .1 . Forma 321

1 .7 .3 .2 . Erabilera 322

1 .7 .4 . Ondorioak 323

1 .8 . IZEN BEREZIEN DEKLINABIDEA 323

1 .8 .1 . Lagun izenak 323

1 .8 .1 .1 . Bokalez amaitatutakoak 324

1 .8 .1 .2 . Kontsonantez amaitutakoak 324

1 .8 .2 . Leku izenak 325

1 .8 .2 .1 . Bokalez amaitatutakoak 325

1 .8 .2 .2 . Kontsonantez amaitutakoak 326

1 .8 .2 .3 . Zalantzazko leku izenak 327

1 .8 .2 .3 .1 . Amaieran -i(a) edo -u(a) dutenak 327

1 .8 .2 .3 .2 . Forma anitz hartzen dituzten leku izenak 328

1 .8 .2 .3 .3 . Euskarazko beste aldaki batzuetan ez bezala egiten diren beste leku izen batzuk 329

1 .8 .2 .4 . Leku izenak esapideetan 329

1 .8 .3 . Ondorioak 329

1 .9 . ADIZLAGUNAK SORTZEKO GALDETZAILEETATIK ERATORRITAKO EGITURAK 330

1 .9 .1 . Errepikapenez 330

1 .9.2 . Galdetzaile bikoteez : "nundik-nora" 331

1 .9 .3 . Galdetzaileei partikulak erantsirik 332

1 .9.3 .1 . -baitx-erantsita 332

1 .9 .3 .2 . -nai osagaia ondorik erantsita 332

1 .9 .3 .3 . edo- partikula aurretik erantsita 333

1 .9.3 .4 . "Ezezko" formak, i- osagaia aurretik dutela 333

1 .9 .4 . Bestelakoak 334

1 .9 .5 . Ondorioak 335

1 .10 . ERAKUSLEAK 335

1 .10 .1 . Izenordain legez erabilitako erakusleak 335

1 .10 .1 .1 . Arruntak 335

1 .10 .1 .1 .1 . Forma singularrak 336

1 .10 .1 .1 .1 .1 . Kasuz kasuko ezaugarri orokorrak 336

1 .10 .1 .1 .1 .2. Formazko orokortasunak 340

1 .10 .1 .1 .2 . Forma pluralak 340

1 .10 .1 .1 .3 . Erakusle arrunten erabilera 342

1 .10.1 .1 .3 .1 . Gradue n arteko erabilera, bereizketa 342

1 .10 .1 .1 .3 .2 . Forma arrunten eta indartuen erabilera 344

1 .10.1 .1 .3 .3 . Bestelako erabilera duten erakusleak 344

1 .10.1 .1 .3 .4 . Egitur a konplexuagoetako partaide 346

1 .10.1 .1 .3 .5 . Egitur a adierazkorretan 346

1 .10 .1 .1 .3 .6 . Galdera "erretorikoetan" 348

1 .10 .1 .1 .3 .7 . Zuzenek o estiloan 349

1 .10 .1 .1 .3 .8 . Osterantzeko erabilerak: "aren baten, orrenbaten" egiturak 349

1 .10 .1 .1 .3 .9 . Erakusleak solasaldiko laguntzaile, komodin gisa 349

1 .10 .1 .1 .4 . Ondorioak 350

1 .10 .1 .2 . Indartuak 352

1 .10 .1 .2 .1 . Singularreko formak 353

1 .10 .1 .2 .1 .1 . -(t)xe atzizkiaz indartutako formak (1 .- modua) 353

1 .10 .1 .2 .1 .2 . a- aurrizkiaz indartutako formak (2 .- modua) 355

l .10 .1 .2 .1 .3 . eu- aurrizkiaz indartutako formak (3 .- modua) 356

1 .10 .1 .2 .1 .4 . a— . . -(t)xe aurrizki-atzizkiz indartutako formak (4.- modua) 357

1 .10 .1 .2 .1 .5 . ber- aurrizkiz indartutako formak (5 .- modua) 357

1 .10 .1 .2 .1 .6 . ber- aurrizkiz indartutako formak pertsona izenordain legez 359

1 .10 .1 .2 .1 .6 .1 . "Bera" 3 . pertsona izenordaina 359

1 .10 .1 .2 .1 .6 .2 . "Berori" 2 . pertsona izenordaina 363

1 .10 .1 .2 .1 .7 . Erakusle a errepikatzerakoan : "erakusle arrunta + ber- aurrizkiz indartutako gradu bereko

erakuslea" (6 .- modua) 363

1 .10 .1 .2 .1 .8 . Erakusle a errepikatzerakoan : "-(t)xe atzizkiz indartutako erakuslea + ber- aurrizkiz

indartutako gradu bereko erakuslea" (7 .- modua) 364

1 .10 .1 .2 .1 .9 . ber- aurrizkiz eta -(t)xe atzizkiz indartutako formak (8 .- modua) 364

1 .10 .1 .2 .2 . Pluraleko formak 365

1 .10 .1 .2 .2 .1 . 1 .- modua 365

1 .10 .1 .2 .2 .2 . 2 .- 4 .- eta 5 .- moduak 366

1 .10 .1 .2 .2 .3 . 3 .- modua 366

1 .10 .1 .2 .2 .4 . 6 .- modua 367

1 .10 .1 .2 .2 .5 . 7 .- modua 367

1 .10 .1 .2 .2 .6 . 8 .- modua 368

1 .10 .1 .2 .3 . Forma indartuen erabilera 368

1 .10 .1 .2 .3 .1 . Forma arruntek betetzen dituzten moduko funtzioetan 368

1 .10 .1 .2 .3 .2 . Forma indartuek bereziki betetzen dituzten funtzio eta erabilerak 369

1 .10 .1 .2 .4. Ondorioak 370

1 .10 .2 . Erakusleak determinatzaile gisa 371

1 .10 .2 .1 . Singularreko forma arruntak 375

1 .10 .2 .2 . Pluraleko forma arruntak 378

1 .10 .2 .3 . Forma indartuak 380

1 .10 .2 .4 . Formazko ezaugarri orokorrak 382

1 .10 .2 .4 .1 . Determinatze 1 .-moduaren eta bere aldaeren inguruko iruzkinak 382

1 .10 .2 .4 .2 . Formazko eta erabilerazko orokortasunak 382

1 .10 .2 .5 . Ondorioak 384

1 .10 .3 . Balio erakuslea duten adberbio kategoriako formak 385

1 .10 .3 .1 . Forma arruntak 385

1 .10 .3 .2 . Forma indartuak 388

1 .10 .3 .2 .1 . 1 .- moduaz indartutakoak 389

1 .10 .3 .2 .2 . 2 .- moduaz indartutakoak 390

1 .10 .3 .2 .3 . 3 .- moduaz indartutakoak 391

1 .10 .3 .2 .4 . 4 .- moduaz indartutakoak 391

1 .10 .3 .2 .5 . 5 .- moduaz indartutakoak 392

1 .10 .3 .2 .6 . 6 .- moduaz indartutakoak 392

1 .10 .3 .2 .7 . 7 .- moduaz indartutakoak 392

1 .10 .3 .3 . Erabilera 393

1 .10 .3 .3 .1 . Solasaldirako laguntzaile edo komodin gisa 393

1 .10 .3 .3 .2 . Jakineko egitura adberbialetan 394

1 .10 .3 .3 .3 . Esapideetan 394

1 .10 .3 .3 .4 . Erakusleen funtzioa beteaz 397

1 .10 .3 .4 . Ondorioak 397

1 .11 . ZENBATZAILEAK . . . . . 398

1 .11 .1 . Zenbatzaile zehaztuak 398

1 .11 .1 .1 . Zenbaki kardinal batzuen deklinabidea 399

1 .11 .1 .1 .1 . Bat, batzu(e)k 399

1 .11 .1 .1 .1 .1 . Formari dagokiona 399

1 .11 .1 .1 .1 .2 . Erabilera 401

1 .11 .1 .1 .2 . Bi 406

1 .11 .1 .1 .2 .1 . Forma 406

1 .11 .1 .1 .2 .2 . Erabilera 408

1 .11 .1 .1 .3 . Bost 410

1 .11 .1 .1 .3 .1 Alderdi formala 410

1 .11 .1 .1 .3 .2 . Erabiler a 411

1 .11 .1 .2 . Zenbatzaile zehaztuez orokorki 411

1 .11 .1 .2 .1 . Zenbaki kardinalak orokorrean 411

1 .11 .1 .2 .2 . Ordinalak 414

1 .11 .1 .2 .3 . Banakariak 415

1 .11 .1 .2 .4 . Bestelako ezaugarri eta erabilerak 416

1 .11 .1 .3 . Ondorioak 421

1 .11 .2 . Zenbatzaile zehaztugabeak 423

1 .11 .2 .1 . "Asko"-ren deklinabidea 424

1 .11 .2 .2 . Zenbatzaile zehaztugabeak orokorrean 425

1 .11 .2 .3 . Ondorioak 433

1 .11 .3 . Zenbatzaile orokorrak 433

1 .11 .3 .1 . "Dana" 433

1 .11 .3 .2 . "Guzti(x)a" 435

1 .11 .3 .3 . "Osua, oso bat 436

1 .11 .3 .4 . Orokortasuna, erabatekotasuna adierazteko beste zenbatzaile eta bide batzuk 437

1 .11 .3 .4 .1 . Izatez zenbatzaileak ez diren beste kategoria batzuetako formak 437

1 .11 .3 .5 . Ondorioak 439

1 .12 . IZENORDAINAK 439

1 .12.1 . Pertsona izenordain arruntak 440

1 .12.1 .1 . Lehenengo pertsona singularreko izenordaina: "ni 440

1 .12 .1 .2 . Bigarren pertsona singularreko lagunarteko izenordaina : "i 442

1 .12 .1 .3 . Bigarren pertsona singularreko errespetuzko izenordaina (edo neutroa) : "zu" 442

1 .12 .1 .4 . Lehenengo pertsona pluraleko izenordaina : "gu" 443

1 .12 .1 .5 . Bigarren pertsona pluraleko izenordaina: "zuek" 444

1 .12 .1 .6 . Hirugarren graduko izenordainak 445

1 .12 .1 .7 . Ondorioak 445

1 .12 .2 . Pertsona izenordain indartuak 446

1 .12 .2 .1 . Forma indartu soilak 447

1 .12 .2 .2 . Errepikapenez lortutako formak 448

1 .12 .2 .3 . Ondorioak 449

1 .12 .3 . Izenordain bihurkariak 450

1 .12 .3 .1 .Ondorioak

452

1 .12 .4 . Izenordain elkarkariak 452

1 .12 .4 .1 . Ondorioak 453

1 .13 . IZENORDAIN ZEHAZTUGABEAK 453

1 .13 .1 . Galdetzaileak 453

1 .13 .1 .1 . "Nor, nortzuk" 454

1 .13 .1 .1 .1 . Mugagabean 454

1 .13 .1 .1 .2 . Pluralean 455

1 .13 .1 .2 . "Sein, seintzu(e)k" 455

1 .13 .1 .2 .1 . Mugagabean 456

1 .13 .1 .2 .2. Pluralean 457

1 .13 .1 .2 .3 . Galdetzailearen determinatzaile erabilera 457

1 .13 .1 .3 . "Se(r), sertzu(e)k" 458

1 .13 .1 .3 .1 . Galdetzailearen (izenordain zehaztugabearen) mugagabea 458

1 .13 .1 .3 .2 . Mugagabe plurala 459

1 .13 .1 .3 .3 . Erabilera 459

1 .13 .1 .4 . Ondorioak 463

1 .13 .2 . Galdetzaileetatik eratorritako izenordain mugagabeak 464

1 .13 .2 .1 . Errepikapenez 466

1 .13 .2 .2 .1 . -baitx erantsita 466

1 .13 .2 .2 .2 . Edo-/ero- erantsita, 466

1 .13 .2 .2 .3 . E-/i- erantsita 467

1 .13 .2 .2 .4 . -bera erantsita 469

1 .13 .2 .2 .5 . "Beste"-z osatutako perifrasietan 469

1 .1 3 .2 .2 .Atzizki eta aurrizki erako partikulak erantsirik 470

1 .13 .2 .3 . Ondorioak 470

2 . ADJEKTIBO SINTAGMA 470

2 .1 . Izenondoak 471

2 .1 .1 . Hurrenkera eta mugatzaileak 471

2 .1 .1 .1 . Izenarekiko hurrenkera eta mugatzaileen banaketa 471

2 .1 .1 .2 . Izenondoen arteko hurrenkera 473

2 .1 .2 . Izenondoak juntaduran 474

2 .1 .3 . Izenondoz eratutako egiturak 474

2 .1 .4 . Partizipioa eta izenondoa 475

2 .1 .5 . Izenondoen osagarriak 476

2 .1 .6 . Izenondo bereziak 476

2 .1 .6 .1 . "Utz" 476

2 .1 .6 .2 . "Beste" 477

2 .1 .6 .3 . "Edar/eder" 479

2 .1 .6 .4 . "On" 481

2 .1 .6 .5 . Koloreak 482

2 .1 .6 .6 . Beste batzuk 484

2 .1 .7 . Izenondoen generoa 489

2 .1 .8 . Ondorioak 490

2 .2 . Aposizioa 491

2 .2 .1 . Aposizio ez-murrizgarriak 492

2 .2 .2 . Aposizio murrizgarriak 493

2 .2 .3 . Aposizioak eta kasu markak 494

2 .2 .4 . Bestelako egiturak 494

2 .2 .5 . Ondorioak 495

3 . ADBERBIO SINTAGMA 496

3 .1 . Adizlagunak 496

3 .1 .1 . Postposizioak edo atze-hitzak 496

3 .3 . Aditzondoak 510

3 .3 .1 . Sailkapen formala 510

3 .3 .1 .1 . Bakunak 510

3 .3 .1 .2 . Eratorriak 511

3 .3 .1 .3 . Konposatuak 513

3 .3 .2 . Sailkapen semantikoa 514

3 .3 .2 .1 . Zirkunstantziaren bat adierazten dutenak 514

3 .3 .2 .2 . Nozioren bat adierazten dutenak 514

3 .3 .2 .3 . Iritzi-adberbioak 514

3 .3 .3 . Kategoria-aldaketak 517

3 .3 .3 .1 . Adberbio lexikalizatuak 517

3 .3 .3 .2 . Izenondoa adberbio gisa 517

3 .3 .3 .3 . Partizipioa adberbio gisa 518

3 .3 .3 .4 . Zenbatzaileak adberbio gisa 520

3 .3 .3 .5 . Aditzondoak izenondo gisa 521

3 .3 .3 .6 . Esaera adberbialak 521

3 .4 . Nahaste semantiko-pragmatikoak 521

3 .5 . Ondorioak 522

4. ADJEKTIBOEN, ADBERBIOEN ETA BESTE OSAGAI BATZUEN MAILAKATZEA 523

4 .1 . Marka fonetikoak erabilita 523

4 .1 .1 . Bokalak luzatuta 523

4 .1 .1 . Kontsonanteak luzatuta 523

4 .1 .3 .Kontsonante bustiduraz

524

4 .2 .Marka morfologikoak erabilita 525

4 .2 .1 .Atzizki bidez

524

4 .2 .2 . Errepikaketaz 525

4 .3 . Maila adberbioak 527

4 .3 .1 . Goi maila, osotasuna adierazteko 527

4 .3 .2 . Erabatekotasuna adierazteko 529

4 .3 .3 . Erabateko ezeztapena, ukapena adierazteko 529

4 .3 .4 . Nahikotasuna adierazteko 529

4 .3 .5 . Gutxitasuna, ez-nahikotasuna, adierazteko 530

4 .3 .6 . Beste zenbait 530

4 .4 . Konparazioa 530

4 .4 .1 . Desberdintasunezko konparazioa 530

4 .4 . 1 . 1 . Gehiagotasuna adierazteko 530

4 .4 .1 .2 . Gehiegitasuna adierazteko 532

4 .4 .1 .3 . Gehientasuna adierazteko 533

4.4 .2 . Berdintasunezkoa 534

4.4 .2 .1 . Nolakotasuna, modua adierazterakoan 534

4 .4 .2 .2 . Zenbatasuna, kopuruak adierazterakoan 535

4 .5 . Harridura perpausak eta izenondo, aditzondo eta bestelakoen maila 535

4 .6 . Zehaztasuna eta zehaztasun eza adierazteko 536

4 .7 . Gaztelerazko atzizkiak eta egiturak 536

4 .8 . Ondorioak 536

E) ONDORIOAK 539

F) BIBLIOGRAFIA, ERREFERENTZIAK 559

BIBLIOGRAFIA

561

• KONTSULTATUTAKO INTERNET GUNE NAGUSIAK :

588

• ERABILITAKO DOKUMENTAZIOA 588

2 . TAULENA

• 1 . Taula: Biztanleria 1996 58

2. Taula : Hizkuntza-gaitasuna(>=5 urte) 1981-1986-1996 58

• 3 . taula. Hizkuntza-bilakaeraren tipologia 58

+4 . taula . Etxeko hizkuntzaren erabileraren tipologia 59

Lekukoen taula orokorra 101

Ezaugarrien konbinatoria lekuko bakoitzarentzat 102

Lekuko guztien taula kodeka antolatuta 106

Transkripzio zeinuen taula

114

A) ATARIKOAK

1

1. AURKEZPEN OROKORRA

Tesi hau sortu eta gorpuztu bada hainbat alderdik horretarako lagundu dutelako izan da. Batetik,

tesigileak betidanik etxean eta inguruetan entzun duen “Eibarko euskara” etxeko euskara izan duelako.

Bestetik, txikitatik bestelako euskara ereduak ezagutzerakoan konturatu zelako eskolan ikasitakoaren eta

jardun arruntetan erabilitakoaren artean bazela alde handia, eta hainbat gogoeta eta jarrera sortu

zitzaizkiolako piskaka-piskaka. Eskolako eredu normalizatuaz gain, herri bakoitzeko euskara ereduak ere

bitxi eta interesgarri gertatu ohi zaizkio beti, baina beti ere Eibarkoarekiko atxikimendu bereziz.

Txikitako gogoeta eta jarrera horiek helduz joan dira ikasketen eta euskararen egoera, historia eta barne

egituren ezagutzaren puruan. Euskal Filologiako ikasketak euskararen inguruko jakingura goseak bultza

eginda egin zituen tesigileak eta Eibarko euskara tesi baterako adinakoa ote zen sortu zitzaion zalantza

gisa. Euskalkiak eta hizkerak zehatz aztertu behar direla hainbat egilek aldarrikatzen dutenez, duda edo

beldur horri aurre egin zaio. Gainera, lantzean behin beste herri batzuetako monografiak sortuz joan dira,

eta Eibarko euskara nola edo hala jorratu duten lanen ezagutza ere lagungarri izan da ahozko hizkera

ahalik zehatzen ezagutzeko nahia eta gogoa indartzeko. Egindakoa eginda, hemen tesi hau hainbat lanen

emaitza.

Tesia nola burutu, ordea, ez da bapateko erabakien emaitza izan. Tesia asmo moduan ezarri

baino lehenago ere, tesigileak hainbat ohar eta apunte eginak zituen, ahoz besteri entzundako berbak,

formak, egiturak... papereratuz, baina kasik sistematizaziorik gabe –hori bai, lekukoaren eta dataren berri

ongi adierazirik–. Edozelan ere, ikerketa lan sendorik, hauxe tesi hau da tesigilearen lehenengoa.

Euskal Filologia burutu, eta doktoradutza kurtsoak hasterakoan, Patxi Altuna izan zen

tesigilearen laguntzaile lan honen zuzendari den Rosa Miren Pagola-ren eskuetan uzteko bidea urratu

baitzuen. Lehenengoari eskerrak eman behar dizkiot zuzendari zorrotz eta era berean lagun izan

denarengana igortzearren. Bigarrenarekiko esker oneko ez ezik zordun ere ikusten dut nere burua, bere

eten gabeko ohar eta iruzkinak barik ez nukeelako egin dudan lana egingo. Bestalde, txarki eginak neure

hobenez dira.

Horrenbestez, tesiko proiektua garatuz joan gara aldian aldiko egoera eta eskakizunei aurre

eginez. Tesigilearentzat laguntza handikoa izan da Eusko Jaurlaritzak lau urtez emandako beka, bai diru

iturria suposatu izan duelako, bai planifikazioa eta lanak zehatz jorratzen lagundu izan duelako.

Beraz, geroago aurkeztuko dugun metodologia aukeratu genuen eta maila bakoitza gauzatzea

hasierako helburuetara lotuta egon da une oro. Nolanahi ere, ikuspegi eta jarrera ñabardurak aldatuz joan

dira, denboraren joanean berezko eta ikasketaren ondoriozko bilakaera legez.

Izan ere, tesigilaren prestakuntzaren iturri nagusia bibliografia izan bada ere, aipatu beharrekoa

da aukera izan duen guztietan tesi lanean lagun dezaketen Eibarko Instituzioetako, Unibertsitateetako eta

osterantzeko pertsona partikularrekin harremanak sendotuz joan dela. Unibertsitateetako

irakasleengandik, Euskaltzaindiako kideengandik eta beste aditu euskaldun batzuengandik argitaratu

gabeko informazioa, aholkuak eta materiala jaso dira.

Aipatzekoa ere bada tesigilearen hasiera-hasierako asmoa ia utopikoa ere bazela: hasi umeen

hizketak aztertzetik (ikaste prozesua barne dela), eta azterketa soziolinguistiko zehatzak egiteko asmoa

3

4

ere baitzuen. Baina tesi baterako baino, hiru edo lau tesirako adinako gaia ere bazen hori guztia; bai

behintzat azterketa monografiko ugarirako. Beraz, helburuak murriztu egin behar izan dira, bai jasoketa

eremu mailan (nahiz eta gramatikako alor gehienak jaso), bai azterketa mailan, oinarrizkoena hautatu

delakoan.

Beraz, aztergai izan den korpusa erdietsitakoan –”corpora” ere dei diezaioke–, ahozkoaren

“azterketa” batez ere maila linguistikoan egin da, soziolinguistika eta pragmatika bigarren mailan baino ez

direla ageri.

2. OINARRIZKO TERMINOLOGIA

ALDABERATASUN /ALDAKORTASUN: “variabilidad”.

ALDAERA: “variante”.

ALDAGARRI: “variable”.

ALDAGARRITASUN: “variabilidad”.

ALDAKETA: “cambio”.

ALDAKI: “variedad”.

ALDAKOR: aldatzeko joera duena, “variable”.

ALDAKUNTZA: “variación, variabilidad”.

ALFABETIZATU: euskaraz alfabetizatua.

BARIETATE: “variedad”.

DETERMINATZAILE 1 : edozein izenen eremu orokorrena mugatzen duen kategoria-funtzioa. Funtzio

hori, besteak beste, betetzen dutenen artean mugatzailea, erakusleak, zenbatzaileak, galdetzaile batzuk eta

abar ditugu.

GLIDE: bai goranzko bai beheranzko diptongoetan gune silabikoa ez den erdi-kontsonantea zein erdibokala,

yod zein wau.

JATOR: euskarari dagokionez, Eibarkoari bereziki, zentzu subjektiborik gabe daragilbu, “ohikoa, betikoa,

tradiziozkoa, molde zaharrekoa” adierazteko, eta ez “ona, zuzena” esanguraz.

HIZKERA: jakineko leku bateko hizkuntzaren erabilera, zentzu dialektologikoz. Lekukoen hitz egiteko

era, zentzu idolektikoagoz.

HIZKETA: “parole”, Saussure-k ezarritako zentzuz nagusiki.

HIZKUNTZA: “langue”, Saussure-k ezarritako zentzuz; “idioma”.

KURUTZAKETA: guk sinkretismo, ordezkaketa eta alternantzia gertakariak izendatzeko hitz orokortzat

aukeratu dugu.

LEKUKO NAGUSI: galdekizun nagusia bete duen lekukoa, edozein adinekoa.

LEKUKO ZAHAR: adinez, 60 urte baino gehiagoko lekukoa.

MUGATZAILE: “artículo”.

3. LABURDURAK

3.1. Terminologia orokorrean

abl.: ablatiboa

adib.: adibidez

adl. b. zuz.: adlatibo bide zuzenezkoa

adl. buk.: adlatibo bukatuzkoa

adl.: adlatiboa

aip. lib.: aipatutako liburua (opus citatus)

arg.: argitalpena, argitarapena

Bizk.: bizkaiera(z)

dat.: datiboa

dest.: destinatiboa

e.a.: eta abar

ed. gen.: edutezko genitiboa

EE: Eibarko euskara

erg.: ergatiboa

erref.: erreferentzia

1 Interesgarria litzateke EUSKALTZAINDIA-k iragarrita duen X. ARTIAGOITIA-ren eskutik gai horren inguruko hitzaldia

ezagutzea: “Oharrak determinatzaileen inguruan” (erreferentzia hemendik hartu da: EUSKALTZAINDIA, 2001). Aurretik ere egile

horrek badu zerbait idatzia (1998, adibidez) izen sintagmako determinatzaileen inguruan, ikuspegi teorikoz, determinatzaileek eurek

sintagma nagusia osatzen dutelakoan eta sintagma horren burua determinatzailea delakoan. Edonola ere, ez dugu jarrera hori

geureganatu lan honetarako.

5

6

hur.: hurrengoa(k)

ibid.: ibidem (arestian aipatutako leku berean)

ines.: inesiboa

inst.: instrumentala

iz.: izena

izlag.: izenlaguna

izond.: izenondoa

izord.: izenordaina

kom.: komuna, euskarazkoa orokorrean

komunz.: komunztadura

leku-denb. gen.: leku-denborazko genitiboa

mot.: motibatiboa

mugag.: mugagabea

mugat.: mugatua

nom.: nominatiboa

oh.: oharra

or.: orria, orrialdea

or. eta hur.: orria/orrialdea eta hurrengoak

part.: partitiboa

pl.: plurala

prol.: prolatiboa

sing.: singularra

soz.: soziatiboa

3.2. Datu baseko tauletan

•“Fenomenoa” eremuan zeinu hauek ditugu besteak beste (deklinabide kasuen izenen laburdurak

ez ditugu ipiniko, oso erraz identifika daitezkeelakoan):

m: mugagabe

s: singular

p: plural

ind: indartu

1: erakusleen inguruan, lehenengo gradukoa

2: erakusleen inguruan, bigarren gradukoa

3: erakusleen inguruan, hirugarren gradukoa

•Adizki jokatuen tauletan, erantzun alokutiboen aurrean bi marka egon daitezke:

g: gizonezkoa

n: andrazkoa

3.3. Bibliografian eta informazio iturrietan

...: izenburuan, hasierako hitza edo hitzak bakarrik aipatzen ditugunean darabilgu (adib.:

EUSKALTZAINDIA: Nazioarteko..., 1992)

-A.S.J.U.: Anuario del Seminario de Filología Vasca «Julio de Urquijo» aldizkaria

-B.R.S.B.A.P: Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País aldizkaria

-Euskal G. O.: Euskal Gramatika Orokorra (E. ZUBIRI, I. ZUBIRI; 1995)

-EHHA: Euskal Herriko Hizkuntz Atlasa (EUSKALTZAINDIA)

-EHU: Euskal Herriko Unibertsitatea – Universidad del País Vasco

-F.L.V.: Fontes Linguae Vasconum aldizkaria

-TE I-II-II-IV T. EUA, TEF, 19/87: Toribio ETXEBARRIA, IV TOMOS “LEXICÓN DIALECTAL DEL

EUSKERA EIBARRÉS, Eibarko Udal Artxiboa, Toribio Etxebarria Fondoa, 19/87 (dokumentazioa)

-TE APUNTES, EUA, TEF, 19/87: Toribio Etxebarria, APUNTES SOBRE FORMAS VERBALES EN

EUSKERA EIBARRÉS, Eibarko Udal Artxiboa, Toribio Etxebarria Fondoa, 19/87

-TE FICHAS, EUA, TEF, 19/87: Toribio Etxebarria, FICHAS PREPARATORIAS DEL “LEXICÓN”,

Eibarko Udal Artxiboa, Toribio Etxebarria Fondoa, 19/87

4. HELBURUAK

4.1. Nagusiak

Oraingo lan hau, dialektologikotzat har badaiteke ere, lekua bakarrik ardatz moduan hartuta

lekukoengandiko ezaugarriak jasotzea ez ezik, badu eremu osoago bat: Eibarko hizkera jatorraren hizkuntzsistema

bereizlea (inguruko herrietakoekiko) lortzeko bidea sortu nahi dugu, eta ondoren, azterketa sinkroniko

estrukturalaren bidez morfologiako alor baten sistema azaltzea, sistema hori osatzen duten aldaeretatik

abiatuz. Gainera, Eibarrek udalerri legez osatzen duen unitate administratibo-territorialak gure ustez badu

pareko unitate linguistikoa 2 eta oinarri horien gainean eraikitzen da lan hau.

Herrian herriko euskararen deskribapen zeregin hori, bestalde, beste toki batzuetan jadanik egina

dago, baina Eibarko hizkerari dagokionez, egiteko dago oraindik, hizkera honen ezaugarri nagusiak

erabiltzeari utzi baino lehenago, besteak beste, Administraziotik batez ere jarraitzen den euskararen arautze

eta normalizazio prozesuaren ondorioz.

Eibarko euskararen gai hau aztertu duten egileen lanetan nabari den osotasun eza, teoria eta praktika

linguistikoaren ildotik egingo den lan estrukturatu eta sistemiko honetan beteko da. Bide horretatik ikerketa

lanaren norabidea ikuskatzen joan gara, zientziaz eta zorroztasunez zatikako lan guzti horiek bateratu eta

elkarren arteko loturak ezarri nahiez, lan oso baten hizkuntz-sistema osatuz, gainditzeko; zati bati edo besteari

bakarrik erreparatu gabe, guztia batuz baino. Geroago, gaur egungo joerekin adosago diratekeen proiektu eta

egitasmoentzat beharrezko diren oinarri eta irizpideak ezarri nahi genituzke.

Beraz, goikoa lortu ahal izateko, aurren-aurrenez gure tesiaren helburu zehatzak jarri dira, bai

orokorrak bai zehatzak.

4.2. Orokorrak

•Ikerketa lan oso baten, Eibarrek historikoki izan duen eta duen ondasun linguistiko jatorra jasotzea.

2 Unitate handiagoak hartuz gero, hala ere, ez da gauza bera gertatzen: gaur egungo eskualdekako zatiketa administratiboa (gure kasuan,

Deba Goiena eta Deba Barrena, Deba Bailara osatuz) ez dator bat azpidialektotan egin den sailkapen tradizionalarekin, gaur egun

administratiboki Gipuzkoa den lur zati hori, Bizkaieraren edo Mendebaldeko euskararen zati baita. Dena dela, gogoan izan behar dira

dialektologia orokorraren mailan diren dialekto edo geolektoen eremuen eta mugen inguruko iritziak eta azalpenak.

7

8

•Azterketa sinkroniko estrukturalaren bidez, herriko aberastasun kultural linguistikoa jasotzea; eta,

era berean, euskal hizkuntzan egiten ari diren ikerketa linguistikoetan laguntzea ikergai eta ikuspegi berriak

ekarriaz.

•Eibarko hizkeraren morfologiako zati baten sistema linguistiko berezia eratzea.

•Beste egileen lanak, dagoeneko Eibarko deklinabidearen zenbait arlo era batera edo bestera

aztertuta dituztelarik, ikerlan oso baten sartzea: eremu linguistikoaren alderdi inmanentea ez ezik, eragina

duten hizkuntzaz kanpoko faktoreak ere (soziolinguistiko eta geografikoak, esaterako) aintzakotzat hartuta.

•Gerora, egungo joerekin adosago diratekeen proiektu eta lan linguistikoentzat, tresna eta irizpide

erabilgarri eta funtzionalak ezartzea.

Badu gainera, ekarri onuragarria herriko mugak gainditzen dituen ondasun kultural baten

berreskurapenerako: oinarrizko nortasunaren definitzaile den memoria historikoa gordetzeko eta ikertzeko,

hain zuzen ere.

4.3. Zehatzak

•Eibarko euskara inguru linguistiko eta administratiboan kokatzea.

•Azpieuskalki mailako gaur eguneratutako sailkapena aurkeztea, Eibarkoa ardatz-tzat hartuta.

•Maila linguistikoei dagokienean, deklinabidea sistematikoki biltzea eta aztertzea, Eibarko sistema

ezartzeko asmoz; baita sistema orokor hori osatzen duten azpisistemak eratzea ere. Deklinabidearekin lotuz,

adjektibo eta adberbio sintagmak aztertzea.

•Aldaeretan eragina duten aldagarri geo-soziologiko nagusiak aipatzea; gure oraingo lana alderdi

kualitatiboan finkatuz.

•Metodologia zientifikoa bitarteko dela, herri mailako nahiz maila kultoan daudekeen aurreiritziak

baieztatu edo gezurtatzea.

•Sistema linguistiko mailan, Eibarko euskara berezia dela egiaztatzea, bai ezaugarri eta elementu

mailan, bai sisteman sortzen diren harremanen arloan. Inguruko herrietako aldakiekiko eta euskararekiko

orokorrean ezaugarri amankomunak badituelarik, bertakoak baduela kualitate (eta kantitate) berezia agertzea.

5. GAIA

Tesirako aukeratu dugun gaia batetik murritza da; baina bestetik zabala ere bai, eta horrek

ondorioak dakartza; beraz, Eibarko hizkeraren azterketan ekitera goazen lehen hurbilketa honetan, aurrez

egin beharreko zenbait ohar azaltzeari bidezkoa deritzogu. Izan ere, lan hau askoz ere eremu zabalago baten

kokatzen baita euskal dialektologia, euskal hizkuntzalaritza eta areago hizkuntzalaritza orokorra aintzat

hartzen baditugu.

Eremu “murritza” diogu, tesi lanerako hautatu den aztergaia gogoan izanez gero. Gaiari dagokionez

bi maila bereizten dira:

5.1. Jasotako mailak

Eibarko hizkera jasotzeko eratu dugun tresna –galdekizuna– gai aldetik murritza da gramatikako

zati batzuk bakarrik jasotzen dituelako:

•Fonetika eta fonologia segmentalak:

.-Fonologia: bokalen eta kontsonanteen bikote minimoak.

.-Fonetika: gertakari fonetikoetara hurbilketa.

•Morfologia:

.-Deklinabidea: izena, adjektiboa, izenordainak, erakusleak, zenbatzaileak; adberbioak.

.-Aditza: adizki jokatuak, adizki jokatugabeak, aditz tratamenduak, neutralizazioak

(fonetiko-morfologikoak), komunztadura, forma pasiboak, aditz nagusi-aditz laguntzaile

harremana, aditz izena, partizipioa, aditz bereziak, eta abar.

•Sintaxia:

.-Koordinazioa.

.-Menderakuntza.

.-Bestelako testu-loturak (lokailuak).

•Gai horiei dialektologia pertzeptualari dagokion atala ere gehitu diegu, eta bidenabar lexiko maila

ere jaso dugu 3 .

5.2. Aztertutako maila

Egin den hizkuntza azterketari dagokionez, gaia areago murriztu dugu eta morfologiara mugatu

gara, galdekizun osoaren hiru atal bereziki aztertuz. Izen sintagmaren deklinabidearen ondoan adjektibo eta

adberbio sintagmak ere jorratu ditugu; izenlagunak eta adizlagunak dira aztertutako eremu horien arteko

zubi. Maila horietan jasotako aldaera guztiak kontuan izan ditugu eta horrek hizketa maila zehatz jorratzera

eraman gaitu, hizkuntza mailako abstrakzio eta orokortasunen oinarrian.

5.3. Gaiaren ezaugarriak

Jasoketa eta azterketa soziolinguistikaren ekarriez egin dugu, lekuko bakoitzaren jatorri

geografikoaz gain, sexua eta adina kontuan hartuta. Hizkuntzalaritzaren alorrean barne ─zenbaitek lagungarri-edo

direla ere esango luke, baina ez gara hemen eta orain hauen arteko mugen gora-beheren barna abiatuko─

hizkuntzalaritzari, dialektologiari eta soziolinguistikari so gaude oraingoan preseski eta gehienbat,

bestelako sail eta jakintzak erabat bazterturik utzi gabe, noski. Hizkuntzalaritzari dagokionez, ikuspegi

estrukturalista hartu dugu batez ere.

Bestelako mugak ere, agian garrantzitsuagoak, lehenengotik aipatzea zuzena eta argigarria dela

dirudi: kronologia aldetik, azterketa sinkronia mailan egin da, Eibarko hizkeraren gaur egungo nolabaiteko

3 Hori guztiori CD-ROM-ean aurkezten dugu, geroago azalduko denez. Galdekizunez jasotzeke utzi ditugu hainbat gai: arlo

fonikoan, ez dugu suprasegmentalak aztertzeko galderarik egin. Ezaugarri segmentalak jaso baditugu ere, ez dugu inolaz ere

azterketa fonetiko akustiko-artikulatorioak eskaintzen dituen azter eremu guztietan barrena ikertu. Geroko lanetan transkripzio

fonetiko zehatzak beharko lirateke, horrenbestez, eta helburuak, noski, guztiz bestelakoak beharko dute izan. Lexikoaren arloan ere

ez dugu lexikologia-lexikografia lanik burutu. Semantikan ere ez dugu sakondu. Hizkuntzalaritzak beste zientziekin batera aztertuko

lukeena ere ez dugu zehazki arakatu: esaterako, soziolinguistika ardura zaigu, baina hurbilketa gisakoa egin dugu bakarrik;

9

10

“egoera” azaltzekotan; aztertutako korpusak ahozko izaera du nagusiki 4 , eta erregistro aldetik lagunarteko

askea 5 aukeratu da. Lagunarteko ahozko erregistroa ez dugu, baina, zeharo landu: kanpoan utzi ditugu

solasaldi biribilduak (kantuak, ipuiak, errefrauak eta abar); lexikalizazio bidean diren lokuzio eta esaera

batzuk, ostera, kontuan izan ditugu. Tesiko korpusaren izaera hizkuntza erregistro erreala da, lekukoen

ekoizpenetan oinarrituta baitago. Ikusi dugunez, hizketa-hizkuntza 6 bikote ezaguna ere kontuan hartu beharrekoa

da. Azkenik, eta duda dugu muga objektibotzat har daitekeen, lekukoek eurek ezarri dute lanaren

norabidea, betiere tesigilearen kontzientzia sozio-linguistikoaren galgatik iragazita, inoren oharrak eta

argitasunak kontuan hartuta.

Nolanahi ere, gure lana ez da gramatikalari teoriko hutsa, eta badakigu ez dugula ikerketa eremua

zeharo agortuko. Ziur gaude, bestalde, atal bakoitzak merezi dituela azterketa monografiko zabal, zehatz

eta sakonak (elipsia aztertzeko adibidez, nahiz hitzen hurrenkera...). Guk bidea zabaldu dugu Eibarko

euskararen ahozko jardun jatorraren ikerketan, erregistro lauan jardun duten lekukoen ekoizpenak

aztertzerakoan.

pragmatika ere ez dugu landu, ez eta testu-gramatika ere (azken bi horiek anaforiko eta balio erakuslea duten osagai eta egituretan

balio izan digute); psikolinguistika ere ez dugu baliatu (komunztaduraren ataleko adibideren batzuk azaltzeko bakarrik).

4 Maila idatzia ahozkora zeharo makurtuta erabili da.

5 Ahozko bapateko solasaldiaren ezaugarri batzuk hauek dira (tesirako ardura dutenak, behinik behin): unitate-zati foniko motzak

eratzen dira eta hori, alde batetik, arnasa hartzeko etenak egin behar direlako da; grabaketa denbora errealean da (nahiz eta geroko

azterketa arte denbora iragan); aurrez-aurre jarduten da: in praesentia gertatzen da ekoizpena eta harrera ere bai; elkarrizketa izaten

da, hizlarien jardun proportzioa aldatu arren; gramatikak badu zer aztertu eta argitu baina pragmatikak ere bai, interpretazio bidean;

intonazioak interpretatzeko lagundu egiten du; hizlariek inguruaren gaineko hainbat isileko eta entzulearekiko baterako suposizio

azaltzen dute hizketaldian; solasaldiko konektoreak ere bereziak dira, eta askotan ingurukoari erreferentzia isilez adierazten da,

keinuz eta abarrez: grabazioan, beraz, ezinezkoa da horiek antzematea eta derrigorra da grabaketaldiko unearen oroimenera jotea

baina hala ere, hizkuntza konektoreak ere badira, noski (testu loturak −“lokailuak”−, anaforikoak, kataforikoak...): solasaldian

esanak indartzekoak, aurreko gaia jarraitzekoak, ondoriozkoak, gaia aldatu edo amaitzekoak, eta abar (gu geu, hurbildu baino ez

gara egin alor horretara); etenaldiak eta soinuen luzapenak izaten dira: zalantza kasuetan, oroimenari astia emateko, indartzeko...;

informaziorik gabeko komodin gisako soinuak eta keinuak erabiltzen dira: bokalak, kontsonanteak, zaratak.... −gehienak

sistematikoak dira (jakineko esangura eta funtzioa dutenak), batzuk fisiologikoak ere badiren arren−; esaldiak-solasaldiko unitateak

ez dira beti erabat burutzen: errepikapen asko, aurresuposizioak eragindako elipsiak...; aurretik esandakoen zuzenketa sarri egiten

da; kate fonikoaren laburketa. L.M. LARRINGAN-ek eta I. IDIAZABAL-ek alderdi hori jorratu zuten “Ahozkoari antza hartzeko

hiru gogoeta” berbaldian (EUSKALTZAINDIA-ren Biltzarrean barrena, 2001); G. BIZKARRONDO-ren “Gramática y lengua

coloquial” ere (in I. TURREZ, A. AREJITA, C. ISASI, 1998, 35-47) ezagutzekoa da, besteak beste.

6 Ohar hau korpusa burututakoan sortu dugu, horrek eragin digun hausnarketa dela medio: beti edo ia beti sistematikoa eta

linguistikoa denari erreparatzen zaion arren (hori irizpide gisa, zein forma, erabilera... onartu edo ezesteko erabiliz, batez ere), ezsistematikoa,

bakana, arraroa denari ere erreparatu behar zaiolakoan gaude, izan ere, horixe da erreferentzia nagusi bat sistema bera

definitzeko: forma, erabilera, egitura “arraro” edo “bakanak” ez baleude, nola definitu sistematikoa eta linguistikoa dena?

Horregatik, eta lekukoekin lanean jardun eta gero konturatu gara sistema bera benetan abstrakzio oso handia dela, errealitatetik oso

urrun dagoela, eta errealitatea, maila horretatik begiratuta, ekoizpen ez-linguistiko arraro eta bakanez osatuta dago, besteak beste.

Orduan zein da sistemaren balioa?: zertarako balio du?, zergatik?... Zergatik gutxietsi benetakoa dena?; zergatik errealitateko

ekoizpenak salbuespenez eta azal ezinezko egitura-forma-erabilerez josita badaude hain garrantzi handia eman arau orokorrenei?...;

zergatik ez balio berbera eman salbuespen eta arrarotasun horiei?... Zein harreman dago hizkuntza-hizkuntzalaritza eta ekintza

linguistiko komunikatibo-komunikazioaren artean ulermenaz gain?...

B) SARRERA TEORIKOA

11

1. TEORIA EREMU OROKORRENEI HURBILKETA

Tesiaren gaia eta gorputza kokatze aldera eratu da atal hau, dagokion inguruan ezarri asmoz. Alderdi

teoriko orokorrenen aurkezpenak egingo ditugu, dialektologiarenak, hizkuntza geografiarenak eta

soziolinguistikarenak alegia. Ondoren, euskal dialektologiaren joera nagusiak aztertu ondoren

(monografiagintza bereziki), euskal hizkuntza geografiaren emaitzak arakatuko dira, eta horren ostean

bizkaiera edo mendebaldeko euskara aztertu duten lanei lotuko gatzaizkio, azkenik Eibarko euskararen

azterketaren gaur egungo egoera ezartzeko.

1.1. Dialektologia orokorraren aurkezpena

Gure lanaren sarrera gisa ezinbestekoa da dialektologia orokorrari so egitea. Hala ere, hain eremu

zabala denez, alperrikakoa litzateke hau bezalako tesi baten zientzia horretan aztertu eta jorratzen diren alor

guztiei begirada kritikoz erreparatzea; dialektologiaren historian eta emaitzetan eragina izan duten zenbait

kontzeptu nagusi ekarriko ditugu hona. Guk geure prestakuntza oinarri sendoen gainean ezarri asmoz zehatz

jaso ditugu tesian baliagarri zaizkigun gai eta kontzeptu batzuen gaineko iritzi, ikuspegi eta azalpenak, baina

hemen azaltzeak ez du zentzurik ez baikenuke berrikuntzarik ekarriko alor horretarako.

Gaur egungo dialektologiaren egoera hizkuntzalaritzaren barruan batzuek “nahasi”-tzat hartzen

badute ere, gure iritziz ez du zertan horrela izan: aztergai jakina du –dialektoak 7 – eta aldaki edo

barietateak edozein hizkuntza bizitan daude, bai oso indartsu, bai galzorian direnak ere; izan ere,

hizkuntzak aldakuntza eta aldaketak berezkoak ditu. Besteak beste, gainera, dialektologoak hizkuntzalari

izan behar du. Besterik da ikergaia tradizioz kontuan hartu den alderdi geografikora mugatu behar den ala

beste alderdi batzuk ere, soziologikoa kasu, kontuan hartu behar diren hainbat egilek gaur egun

aldarrikatzen dutenez. Aztergaiaren ahozko edo idatzizko izaera, estilo aldetiko faktoreak, erregistroak eta

abar ere kontuan hartu beharrekoak dira dialektologian barrena abiatutakoan, beti ere helburuak hasieratik

ongi zehaztuta.

Aldagarritasunari dagokionez, hizkuntzan bertan (dialektoetan aplikatzekotan aipatzen dugu hemen),

inmanenteki begiratzen badiogu gai horri, aldatzeko joera handiagoa edo txikiagoa duten atalak ditugu:

morfologia mailan, esaterako, izenorde pertsonalak “’noyaux durs’ et peu évolutifs” dira −horrela azaltzen du

J.B. ORPUSTAN-ek euskaraz ditugun genitibo arkaikoak, esate baterako 8 −; beste mailetan, fonikoan eta

lexikoan, aldatzeko joera handia dela dirudi. Nolanahi ere, dena bilduz, W.N. FRANCIS-en (1989, 148) zita

dakargu: “dialect variation is evinced in all parts of language: in phonology, morphology, syntax, semantics,

and lexicon. No part of language is proof against change, and differential diachronic change is the source of

synchronic variation”. Hizkuntzaren dimentsio estruktural eta historiko horiei geografikoa gehituz gero,

“dialektologia tradizionalaren” aurrean geundeke; horiei dimentsio soziala eta estilistikoa erantsi, eta alderdi

soziolinguistikoa bete-betean ezarriko genioke azterketa dialektalari. Dena den, W.N. FRANCIS-ek dioenez,

7 “Dialekto” kontzeptua bera arazotsua da batzuek ukatu egin/egiten dutelako, eta darabiltenek era askotara definitzen dutelako,

besteak beste, zein faktoretan erreparatzen duten. Ondorioz, terminologiari dagokionean, “dialekto”-ren ondoan “-lekto”-dun berba

asko aurki daitezke: “soziolekto”, “idiolekto”, “basilekto”, “isolekto”, “geolekto” eta abar.

8 in G. AURREKOETXEA, X. VIDEGAIN (1992, 553).

13

14

“Actually no study has attempted to deal with all five as yet” 9 , alderdi linguistikoa, geografikoa, denporazkoa,

soziologikoa eta estilistikoa batzen duena, alegia.

Azpimarratu nahi dugu aldagarritasunak hizkuntza orokorrean joten duela, eta dialektoena kasu bat

baino ez da (gero, egile bakoitzak dialektoaz zein kontzeptu duen ere alda daiteke): W.N. FRANCIS nola

hurbiltzen den gai honi ikusi baino ez dago hori argi ikusteko, zeren eta bariazio dialektala beste bariazio

moten artean kokatzen baitu, beste azpisailkapen bat ere eginez 10 . Aipagarria da, hizkuntza aldakuntza

(dialektala barne) gertatu arren, nola azaltzen duen komunikazioa ez eteteko ematen dituen arrazoiak 11 :

hizkuntza naturalaren erredundantzia da bata, eta “the ability of the hearer to adapt his interpretative faculties

to the language he is receiving. (...) consciously or unconsciously” 12 bestea.

Ikusi denez, aldaketetarako faktore batzuek eragina izan behar dute, eta gehienetan hizkuntzaz

kanpokoak izaten dira, adibidez: hiztunen jarrerak, prestigioa ─agerikoa nahiz azpian dagoela igartzen dena─;

aldaketaren sorreraren jatorri geografikoa eta soziala; zein datu edo informaziotan oinarritzen den aldaketaren

ikerketa lana; populazioari dagokionez, noiz hasi den aldaketa, zein distantzia dagoen aldaketa hedatzen den

talde batetik bestera; aldaketa leku anitzetan batera hasi den...; hizkuntza ukipenak nahiz hizkuntza edo

barietateren baten isolaketa; faktore politikoak, kulturalak, eta abar.

Dialektologiaren historiara hurbilketa laburra eginez gero, dialektologiaren lehen aztarnetatik –

egiptiarren, sumeriar-akadiarren, indiarren eta hebraiarren artean 13 – eta gaur egunera arteko bilakaera azaldu

beharko litzateke. XVI. mendera arte dialektoen eta aldakien kontzientzia zen arren, hortik aurrera hasi ziren

lan “dialektologikoak” garatzen baina metodo zehatzik ezartzeke.

XIX. mendean etorri ziren teoria eta metodo aldetik lorpen handiak, lan erkatzaileetatik jakineko

metodoz eratutako lanetara. Neogramatikoen lanak erabakiorrak izan ziren dialektologiaren sorrerarako,

zientzia legez; areago, dialektologiaren eta hizkuntzalaritzaren sorrera oso estu lotuta etorri zen. Baina hiru

egilek hartu zuten batez ere dialektologia zientzia gisa, Ascoli-k, Schuchardt-ek eta P. Meyer-ek.

Dialektologiaren geroko bilakaera guztiz baldintzatu zuen Schuchardt-en ekarrietariko batek, dialektoen

arteko mugen arazoa planteatzeak hain zuzen, ondorioz, polemika sortu baitzen hizkuntzalarien artean:

emaitza nagusia isoglosen kontzeptu-tresna izan zen. Mende horren joanean gorpuztuz joan zen

dialektologiaren tresna metodologiko nagusitzat hartu izan den adarra, hizkuntza geografia hain zuzen, eta

kartografiaren bidez lehenengo atlas dialektologikoak sortzen joan ziren. Horretarako, galdekizunak eta

inkestak landu ziren. Metodoak ez ezik, teknikak ere aurreratuz eta hobetuz joan ziren, fonetika

esperimentalaren ildotik, adibidez. P. Rousselot izan zen monografia dialektalak egiten ekin ziona, batez ere

herriguneak zituela aztergai; horrela, dialektoen eremuen arazora berrikuntza ekarri zuen, apez horrek burutu

zituen beste hainbat lanen eta lorpenen artean. XX. mendean, dialektologia – hizkuntza geografia –

9 Aip. lib., 195.

10 (1989, 15-47).

11 Aip. lib., 16-19.

12 Aip. lib., 18.

13 R.M. PAGOLA-ri hartu zaio datu hori (1991, 14).

hizkuntzalaritza estrukturala hirukoteak guena jo zuela baiaezta daiteke, egun ere erabiltzen den metodologia

sortarazi zuenetik 14 . Dialektologia tradizionaltzat hartzen denaren sorrera izan zen hori.

XX. mendearen hasieran “hitzak eta gauzak” joera gailendu zen jarrera etimologikoa sortuz.

Saussure-ren ikuspegi teorikoek berrikuntza ekarri zuten bai hizkuntzalaritzara bai dialektologiara.

Orokorrean, baina, K. ROTAETXE-k dioenari jarraiki, fonetika, lexiko eta geografia linguistiko mailan ─eta

oro har dialektologia lanetan─ egiten ziren lanak burutzeko “zientzia naturaletako” eredua erabiltzen zen,

orduko dialektologoen iritzia halakoa zelako; gaurko egoerara jauzi eginez, “behar bada, oraindino ere bada,

batzuen kasuan”, “hizkuntz ikasketak (...) sozialak” izan arren, eta ez naturalak 15 . Bilakaera piskaka etorri da,

estrukturalisten hainbat ekarrirekin, hala nola sustrato eta diasistema kontzeptuak 16 . Nolanahi ere, lehenago

ere azpimarratu denez, azterketa dialektologikoetarako gero eta gehiago aldarrikatzen da beste faktore

batzuen azterketa, soziolinguistikoa bereziki. Areago, gaur egun oso erabilia den beste kontzeptu batek ere

ezinbesteko lekua du gaur egungo lanetan, polimorfismoak 17 hain zuzen, bai sistema mailan (polimorfismo

dialektala) bai lekuko bakoitzaren mailan (polimorfismo idiolektala) bai gizartearenean ere (polimorfismo

soziala).

Dialektologiaren ibilbide horretan zerikusia izan duen beste kontzeptu bikote bat aipatuko dugu,

hizkuntza literarioak-dialektoak harremana hain zuzen. Dialektoaren definizioa berez zaila bada, hizkuntza

literarioen kontzeptua ondoan ezarritakoan ez da zailtasun hori saihesten. Dialektoen bilakaeran eragin handia

izan du zein jarrera hartu izan den horien aurrean: hizkuntza literarioak onetsi eta dialektoak gaitzetsi, ala biak

onartu bakoitza bere mailan. Gaur egun, azken fase horretan gaudela dirudi.

Dialektologiaren barne, baditugu azterketetarako azpiarloak, dialektoak handik edo hemendik

ikertzen dituztenak. Maila gramatikalei dagokienean, dialektologiako lanetan maila fonologikoa ─morfologia

morrontzan hartuta─ gailendu izan dela dirudi, nahiz eta ia aztertu gabeko alorra ere baduen,

suprasegmentalena hain zuzen; maila lexikoa usu aztertu izan da; alderdi morfosintaktikoa ostera, oso gutxi

landua izan da lan dialektologikoetan, batetik kartografiatzeko zaila delako eta bestetik isoglosak

ezartzerakoan emankortasun txikia duelako. Baiezpen hori indarturik geratzen da J.K. CHAMBERS-ek eta P.

TRUDGILL-ek isoglosa motez diotenarekin:

“Ambos tipos de isoglosa gramatical [morfologikoak eta sintaktikoak] son bastante raros, y, de

hecho, su aparición, incluso en las más voluminosas recopilaciones de datos dialectales, es

probablemente tan escasa y esporádica que con muy poca frecuencia han sido estudiados con

detenimiento. No existen ni tan siquiera aproximaciones sobre cómo se deberían ordenar entre sí o

con respecto a los otros tipos de isoglosas” (1994, 151).

Nolanahi ere, alderdi hori jaso eta aztertzeko aldarrikapenak badaude 18 . Dialektologiaren beste iker

eremu batzuk: maila soziolinguistikoa, dialektologia pertzeptuala 19 ; maila etnografikoa.

14 R.M. PAGOLA-k (1991, 26) lan bi dakartza eredugarri: PENNY, R. J.: El habla pasiega. Ensayo de dialectología montañesa,

London, Tamesis Books Limited, 1970 (1969); eta MARTINET, A.: “Description phonologique du parler Franco-Provençal

d'Hauteville (Savoie)”, Revue de Linguistique Romane, XV, 1939, fonetika arloan zehazki. Frantziako Atlas Linguistikoak (ALF)

ere mugarria ezarri du dialektologiaren alorrean.

15 In G. AURREKOETXEA, X. VIDEGAIN (1992, 55).

16 Erabakiorra izan zen U. WEINRICH-en artikulua (1954).

17 Polimorfismoa bera betikoa den arren, bere azterketa ez da hain aintzinakoa, nahikoa berria baino. Ikus horren berri: R.M.

PAGOLA (1991, 64); G. AURREKOETXEA, X. VIDEGAIN (1992, 180).

18 Ikus, adibidez, G. SALVADOR-en iritziak (1987, 33-34).

15

16

Metodologiaren aldetik, bilakaera hau izan du funtsean: XIX. mendean hizkuntzalaritza

historikoaren eta konparatistaren laguntzaile izatetik −“metodo” edo “disziplina” hutsa zen−, XX. mendean

zientzia maila lortu zuen arte.

XX. mende hasierako hainbat joera gainditu dira: deskribapen soilak, dialekto sailkapenak, bereziki

lexikoan oinarritutako lanak...; eta estrukturalisten eraginez maila fonikoari garrantzi handiagoa ematen

hasten zaio, besteak beste. Estrukturalismoak erabili izan duen terminologiaren gako hitzak, “dialektoen

arteko aldeei” erreferentzia eginez, honako hauek dira, besteak beste: “Inbentarioa, distribuzioa, inzidentzia,

alofonia” 20 . Azken finean, dialektologia-estrukturalismoa ez daude elkarren lehian, elkar-lanean jarduteko

moduan baino, J.J. MONTES-ek erakusten duenez, “no se trata de un dilema: estructuralismo o dialectología,

sino de una conjunción: dialectología y estructuralismo” (1995, 111). Dena den, zehazkiago aipatzen du

metodo estrukturalistak dialektologiarentzat duen ekarria, “el estructuralismo es aplicable sobre todo en las

últimas etapas de la investigación dialectal (las de ordenación, presentación e interpretación del material),

aunque, naturalmente, desde las primeras etapas debe tenerse en cuenta que los materiales han de servir para

evidenciar las relaciones estructurales y, por consiguiente, dar prelación a lo que tiene carácter sistemático” 21 .

Izan ere, dialektologia egiteko eretariko bat da estrukturala.

Egun, dialektologian diharduten zenbaitek −G. REBUSCHI-ren esana dakargu oraingoan 22 −,

dialektologian jarrera bi bereizten dituzte: dialekto “intercomprehénsible” multzo baten barrena, dialekto

bakoitzaren deskripzio zientifikoa egin, lan monografikoak, alegia (dela maila linguistiko guztiak aztertzen,

dela maila bakan bat bereiziki) −aipaturiko egileak beharrezko eta oinarrizkotzat joten du zeregin hau, baina

ez nahikoa dialekto multzoaren azterketa agortzeko−. Honenbestez, beste jarrera “deskripzio globala” egitea

da.

Dialektologiari gramatika sortzailearen ikuspegitik hainbat egilek begiratu diote 23 , eta joera horrek

estrukturalismoa gainditu du abstrakzio maila handiagoa egiten den neurrian 24 ; dialektoen arteko aldeak

azpiko egituran, transformazio erregeletan zein azaleko egituran izan baitaitezke. Gainera, “alderdi

sinkronikoa eta diakronikoaren uztardura” agertzen da egitura, osagai eta erregelen artean, nahiz eta

“Honek ez du esan nahi, ordea, azpiko egiturak eta fonologiazko erregelak hizkuntz aldaketen

bilakaerarekin beti bat datozenik, jakina denez” 25 . Bide horrek ere jaso ditu kritikak, nolanahi ere 26 .

19

Tesi honetan bilketa maila soilean landu dugu gai hori.

20

In G. AURREKOETXEA, X. VIDEGAIN (1992, 74).

21

Ibid.

22

In G. AURREKOETXEA, X. VIDEGAIN (1992, 32-33).

23

Ikus, esate baterako, G. REBUSCHI-ren eta X. FALCON-en azalpenak (in G. AURREKOETXEA, X. VIDEGAIN; 1992); W.N.

FRANCIS-enak (1989, 171-192); F. GIMENO-renak (1993, 126-134); eta K.M. PETYT-enak (1980, 171-185).

24

Joera horren barruan kokatzen den minimalismoaren bidetik, badirudi hizkuntza arau unibertsalen bila joateak aplikazio jakinak

lantzea duela helburu, hala nola “hizkera naturala” −gaztelaniazko “lenguaje natural” delakoa: ez da, dirudien arren, ahozkoa

mintzaira horretakotzat hartzen dena hizkuntzalaritza joera horretan− lantzeko programa informatikoetan erabiltzeko, eta abar.

Adibidetzat jar daiteke EHU-k eskaini zuen Ikastaroa (1997b). Guk geuk ez dugu ezagutzen dialektologiako aplikaziorik egin denik

metodo edo ikuspegi horri jarraiki, ez euskalkietan behintzat.

25

G. AURREKOETXEA, X. VIDEGAIN (1992, 74). Dialektoek erregela kopuru ezberdina izan dezaketela onar dezakegu;

sinkronikoki deskribatzen ari garenean erregelen aplikazioaren hurrenkera aldagarria dela ere bai; baina harritzen gaituena azken

puntu hori diakronia eta sinkronia batzeko erabiltzea da. Alegia, jatorrizko forma zaharrago batetik abiatuta, egungo egoera

azaltzeko, erregelek aldaketak gertatu diren hurrenkera ez gordetzea eta hala ere ontzat hartzea. Tesigilearen ustez horrek metodoari

balioa kentzen dio egiantzekotasunaren aldetik, benetako bilakaeraren eta erregelen aplikazioaren emaitza bat bera izan arren

(gogoan izan W.N. FRANCIS-ek ere horixe azpimarratzen zuela (1989, 182)).

26

Ikus adibidez: W.N. FRANCIS (1989, 181); J.J. MONTES GIRALDO (1995, 113); K.M. PETYT (1980, 185).

Bai estrukturalismoaren bai generatibismoaren gainetik legoke soziolinguistikaren jarrera eta

azterketa-emaitzak 27 .

W.N. FRANCIS-ek ─fonologiaz mintzo zelarik ere, orokorrean ere har daitekeelakoan gaude─,

aurrekoa sintetizatuz, lau “eskola” bereizten ditu, bata bestearen ondorik sortuak gainera:

“The traditional approach is diachronic and item-centered; the structural approach is synchronic and

system-centered; the generative approach is panchronic (ie both synchronic and diachronic) and

rule-centered; the sociolinguistic approach is panchronic and speaker-centered” (1989, 149).

F. GIMENO-k beste sintesis mota bat egiten du:

“Desde un punto de vista teórico, dialectología es el estudio de la variedad y variación diatópica y

diastrática de la lengua (en los varios “estados” de lengua, y estilos), y no dispone de un método

propicio y específico para recoger y estudiar sus materiales. De manera que si se nos pidiera un

campo de la lingüística románica que haya mostrado un progreso teórico y metodológico

ininterrumpido, no dudaríamos en aludir a la dialectología: dialectología tradicional, geografía

lingüística, dialectología histórica, dialectología estructural, dialectología social y dialectología

transformativa” (1993, 17).

Honela laburtzen du R.M. PAGOLA-k gaur egungo egoera:

“Teknologiaren garapena iritsi zaio, bestalde, gure gai honi ere, eta horrek metodologiaren

eguneratzea ekarri du. Linguistika konputazionalak eta matematikoak dialektologian lortzen dute,

hain zuzen ere, erabilerarik onurakorrena. Frekuentzien indizeek eta horren ondorioek, erabat

automatizaturik, geografia linguistikoa eta geolinguistika aztergairik interesgarrien bihurtzen dituzte.

Hauek horrela izanik ere, ordea, ardatz nagusietan ez dute aldaketarik izan gai hauek” (1991, 31).

1.2. Hizkuntza geografiaren aurkezpena

Lehendabizi egin beharreko ñabardura, dialektologia / geografia linguistikoa bikotearen artekoa

litzateke. Aipagarria da liburuetan zein tratamendu izan duten bai batak bai besteak (maila teorikoaz nahiz

praktikoaz):

•Dialektologiako lan “soilak”, hizkuntza geografia lantzen ez dutenak ditugu batetik.

•Oso arrunta da izenburuak dialektologia (maila orokorrean) aipatzen duenean, liburuaren egituran

atalen bat hizkuntza geografiarentzat ─edo bere emaitzentzat─ atalen bat eskaintzea, bestetik.

•Beste hainbat lan bakarrik hizkuntza geografiaz dira: dela teoria edo historia; dela emaitza praktiko

puntuala (teoriaren aplikazioa); dela aurrekoaz eginiko ondorengo lanen bat edo lanen bilduma...

•Beste batzuek, dialektologia eta hizkuntza geografia, biak aurkezten dituzte lehenengotik

izenburuan.

Alde horretatik, hizkuntza geografia batzuetan bereiziki lantzen denez, lan ugariago dugu

dialektologiaren sail zabalean printzipioz dirudikeena baino. Tesi honetan ez da hizkuntza geografia egin,

baina horren metodoak eta tresnak erabili dira laguntzaile gertatu diren neurrian.

27 Arestian azaldutako aipamen orokorren ondoan beste erreferentzia batzuk ere jarriko ditugu, metodologia lantzen edo azaltzen dutenez.

Ikus daitezkeen lanak besteak beste −ez dugu aipamenen zerrenda agortuko, baina ikertzaile legez nora jo daitekeen azaldu nahi dugu; izan

ere, metodologia aipamenak hainbat lekutan sakabanatuta aurki daizteke liburuetan−, hauek dira 27 : G. SALVADOR (1987; 15. or. eta hur.,

21, 22, 23, 32, 38. or. eta hur., 43, 46. or. eta hur., 49, 87, 110, 112, 122-123, 126, 164, 233); J. FISIAK (1988; 58, 423, 435. or. eta hur.,

477, 647, 667. or. eta hur.); A.R. THOMAS (1988; 1. or. eta hur., 89, 109, 154, 187. or. eta hur., 220, 225. or. eta hur., 241, 251, 279, 286.

or. eta hur., 362. or. eta hur., 373. or. eta hur., 464. or. eta hur., 510. or. eta hur., 52. or. eta hur., 569. or. eta hur., 586. or. eta hur., 586, 600.

17

18

Egileen ikuspegiak, izan ere, aldakorrak dira alor horiei dagokienean. Jarraian egile batzuenak

azalduko ditugu, goikoaren erakusgarri:

•R.M. PAGOLA-ren hitzak jasoz, biak XIX. mendearen erdi aldean sortu ziren 28 , baina, batzuen

iritziz, “Bi adar hauen artean ez dago bereizketa garbirik”, eta “Aski arrunta eta onartua da geografia

linguistikoaren ikuspegi hori, hots, herrialde konkretuetan jasotzen den informazio linguistikoa mapetara

aldatzearena” 29 , “Gertakizun bakoitza mapa batetara” aldatzen delarik, eta ondorioz atlas linguistikoek

(mapen multzoak) hizkuntza maila guztietako gertaerak bilduko ditu 30 ; dialektologiaren zeregina, nagusiki,

leku bakoitzeko ─”hablas locales” 31 ─ hizketen azterketa konparatiboa egitea den bitartean, eta maiztasun

gutxiagoz, leku bakoitzeko deskripzioak burutzea inguruko hizketekin harremanetan jarri gabe. G.

SALVADOR-ek erdibidetik joten du, hasiera baten “Cuando yo hablo de Dialectología hablo de Geografía

lingüística” (1987, 23) dioen arren, jarraian “desde luego la Geografía lingüística no puede sustituir a los

estudios monográficos y pormenorizados de las hablas locales (...) No se trata, pues, creo, de investigaciones

de naturaleza distinta, sino de diferente concentración y, por supuesto, de presentación muy diversa” 32 baitio.

T. NAVARRO TOMAS-engan ere antzerako ikuspegia ageri da, bai dialektologiak bai hizkuntza geografiak

herri hizkerak aztertzen dituzten bitartean, azken horren zeregin nagusia gertakizun dialektalen eremuak eta

mugak ezartzea zela uste baitzuen 33 . K.M. PETYT-ek honela dakusa arazoa: “`Linguistic geography' is

properly a sub-division of dialectology; it is concerned with the regional distribution of linguistic varieties and

their particular elements. Usually its goals are to show up such distributions on maps and also to establish the

causes of particular geographical distributions” (1980, 30), bere ikuspegitik dialektologiak eskualdekako

barietateak baino urrunago joten duen bitartean ─hots, alderdi geografikoa eta soziala aztertuz─.

•F. GIMENO-ren ustez hizkuntza geografiak iker eremu jakina du 34 . Dialektologiak ez du

materialak jaso eta aztertzeko bere metodo berezia; bai ordea geografia linguistikoak: metodo dialektologikoa

eta konparatiboa da, jakineko lurralde baten inkesta bidez jasotako datuak mapetan islatzen dituena, zehazki.

Horrenbestez, hizkuntza geografia “No debe entenderse, pues, como relaciones entre el contexto geográfico y

la lengua, sino como relaciones entre el espacio geográfico y la difusión (y disposición espacial) de los hechos

lingüísticos. Ni se ocupa, por consiguiente, de las fronteras entre comunidades idiomáticas, sino de la

extensión y distribución de fenómenos particulares (fonemas, lexemas...), dentro de una o más comunidades,

y de los límites entre las áreas ocupadas por tales fenómenos, los cuales sólo en casos especiales pueden

coincidir con los límites de la lengua o lenguas estudiadas” 35 .

•G. SALVADOR-engandik 36 −jarrera estrukturalistaz idazten du− hartzen dugu E. COSERIU-ren 37

ikuspegia: dialektologia ez da dialektoen deskribapena −dialektoak entitate beregainak bailiran−, dialektoen

arteko harremanena baino; horregatik, dialektologiak duen metodo egoki bakarra hizkuntza geografiarena da.

or. eta hur., 650, 685); K.M. PETYT (1980; 49. or. eta hur., 89, 101. or. eta hur., 110. or. eta hur., 117. or. eta hur., 130, 135, 141, 145, 148,

171. or. eta hur., 187, 208 9. oh., 210 28. oh., 211 29. oh., 223); eta gehi daitekeen abar luzea.

28 (1991, 35-36).

29 Aip. lib., 36.

30 Aip. lib., 202.

31 Ibid.

32 Ibid.

33 (1975, 9).

34 (1993, 80-81).

35 Ibid.

36 (1987, 40).

•Dena den, badirudi inoiz hizkuntza geografia dialektologiaz landa, hizkuntzalaritzarekin zuzenean

lotu izan dela. K. JABERG-en hitzak dakartzagu hori argitzeko: “la investigación lingüístico-geográfica (...)

disciplina especial de la lingüística” (1995, 71) 38 . Baina lotura hori jada hizkuntza geografiaren sorreran

bertan egina zen, 1918an, J. GILLIÉRON-en hitzetan, “La géographie linguistique n'est peut-être qu'une

humble servante de la linguistique, mais una servante qui souvent fait marcher la maison en l'absence

fréquente des autres membres et dont la voix doit toujours être écoutée même en leur présence” (W.N.

FRANCIS, 1989, sarreraren aurreko orrialdea). Honelako iruzkina egiten du mende bat geroago W.N.

FRANCIS-ek, dialektologia soziolinguistikaren ekarriez hornitzen bada, “Then linguistic geography will no

longer be the humble handmaid in the linguistic household, as Gilliéron designated it in the rather ironic

statement (...), but a fullfledged member of the linguistic family” 39 .

Bestalde, jakinekoa da hizkuntza geografiaren emaitza nagusia atlasak direla; baina emaitza

horiek hizkuntzalarientzat 40 ez eze, beste arlo batzuetan dihardutenentzat ere baliagarri gerta daitezke:

historialarientzat; geografoentzat; folklorea lantzen dutenentzat; ekonomian dihardutenentzat; erdi mailako eta

goi mailako hezkuntzan; elebitasuna aztertu nahi dutenentzat; antropologoentzat; narratologiako edota

semiotikako espezialistentzat; dialektologia pertzeptualari dagozkion hainbat alderdi argitzeko;

soziologoentzat; erabilera dokumentaletan, didaktiko eta pedagogikoetan...

Nolako eremuetako hizkuntza ezaugarriak ezarri atlasetan?: badirudi joera orokorra eremu

handietako eta eremu txikietako atlasak bereiztea dela 41 , erdibideak daudelarik ere, baina “ezin denez dena

arakatu, atlasen ikuspegiak sintetikoa izaten beharko du jarraitu” (G. AURREKOETXEA, X. VIDEGAIN;

1992, 479). Izan ere, isoglosa multzoekin lan egitea aurrerapauso handia izan da, baina arazoa isoglosak,

fenomenoak aukeratzerakoan sortzen dira.

Hizkuntza atlas hauek egiteko-osatzeko metodologia, garaiekin batera aldatzen doa, eta bai datuak

batu eta tratatzeko orduan, bai atlasaren beraren soportean, beste iker arloetan gertatzen den antzera,

informatika da gaur eguneko ezinbesteko bitartekoa: hizkuntza atlas informatikoak horren adibide garbiak

dira.

Nolanahi ere, oinarrizko kontzeptuak dialektologiako atalean aurkeztutakoak dira: “mugak,

eremuak, isoglosak”, esaterako. Kartografiaketara makurtu dakizkion gaiak ere, gramatikazkoez gain,

etnografiazkoak, soziolinguistikazkoak eta abar izan daitezke.

Terminologiari gagozkiolarik, H. GOEBL dakargu hona: berak erabat sinonimotzat joten ditu

“géolinguistique” eta “géographie linguistique” 42 , disjunzioaren marka ezartzen baitie 43 (bigarrena, gainera,

parentesi artean sartuta).

37 COSERIU, E.: “Los conceptos de `dialecto', `nivel' y `estilo de lengua' y el sentido propio de la dialectología”, Lingüística

Española Actual, III, 1981 (1-32), lana hartzen du oinarritzat G. SALVADOR-ek (1987, 38).

38 69. orrialdean ere antzerako iradokizuna egiten du.

39 Aip. lib., 214. Badirudi, edozein modutan ere, hizkuntza geografia eta dialektologia ez dituela bereizten ohar horiek egiterakoan.

40 K. JABERG hizkuntzalari zientifikoez ari da; zehazkiago, hizkuntz-geografian jantziak direnez. Hala ere, horiek ere ondorio

okerrak atera edo datuak gaizki uler ditzakete. “¡Incluso los lingüistas no aciertan a menudo a manejarse en este terreno con soltura,

cuánto más difícil no será a los profanos el acceso a la intimidad de los atlas!” (1995, 88).

41 Horrela egiten dute hainbat egilek: R.M. PAGOLA-k (in AURREKOETXEA, G.; VIDEGAIN, X.; 1992, 478); K. JABERG-ek

(1995, 9-71); M. ALVAR-ek (1975, 38-39)-(1977)-(1983; 190, 193-199)-(1991); M. CONTINI-k (P. GARCIA MOUTON, 1944,

97-99).

42 In G. AURREKOETXEA, X. VIDEGAIN (1992, 430).

19

20

Erabiltzen den terminologiaren eremuan, beste izen batzuk dakartzagu hona: “atlas dialectal” 44 ;

“geografía dialectal” 45 ; ““geología lingüística” (o geografía lingüística histórica)” 46 ; “geolinguistika”, usu

zabaldua “hizkuntza geografia”-ren zentzuan 47 ; zentzu berberarekin erabili zuen Dauzat-ek “géologie du

langage” 48 .

1.3. Soziolinguistikaren aurkezpena

Dialektologiari eskainitako atalean ikuskatu ahal izan dugu zein eragin handia duen giza faktoreak

hizkuntzarengan ─dialektoak ere barne─ 49 . Alderdi hori hizkuntzalaritzan, dialektologian eta hizkuntza

geografian jaso izan da (edo ez), dela intuitiboki ─giza alderdia aitortu bai, baina gero aztertu ez, edo bakarrik

azalpen-interpretazio mailan─, dela sistematikoki ─soziolinguistikaren bidea jorratuz, disziplina legez, bere

barneko aldakiekin─. Ibilbide historikoari gainetik hurbiltzen bagatzaizkio, soziolinguistikaren sorrera

“ofiziala” joan den mendeko 6. hamar urtekoan ezartzen ia erabateko adostasuna dagoela baiezta daiteke 50 .

Horregatik, eta tesi hau berez soziolinguistikaren arlotik abiatzen ez denez 51 , uste dugu oraingo

zeregina ez dela soziolinguistikaren beraren azalpen oso eta zehatz bat egitea 52 , eta lan honetarako erabili

diren kontsiderazio batzuk aurkezteari nahikoa deritzogu.

Erabaki horren sustraiak ez dira hutsetik atera, dena dela. Hainbat egile bat datoz soziolinguistikaren

eremu zabalean esparru zehatzagoak ezartzerakoan, soziolinguistika bera ere oso zabala baita. Beste iker

eremu mordoa kanpoan utzirik, tesi honi dagokionez “soziolinguistika estrikta” edo “hutsa”, edo “zehazki

soziolinguistika” dei dezakegun esparru berezien hori ardura zaigu. H. LOPEZ MORALES-ek honela

definitzen du: “el estudio de la lengua (se trata de una disciplina lingüística) pero en su contexto social; es

decir, el análisis de todos los casos en que los factores sociales influyen en la lengua y en su manejo dentro de

una comunidad de habla dada” 53 .

Bereziki horrexeri helduko diogu aurrerantzean. Soziolinguistikaren sorreran ikergunea datu

linguistikoen eta datu sozialen arteko kobariazioa aztertzea bazen ere, hainbat alderdi kili-kolo agertzen ziren:

batetik, bariable demografikoak a priori aukeratzeagatik ─”mercado lingüístico” 54 lako kontzeptuekin

nolabait gainditurik─; bestetik, gizarte jakinetako aldagarri partikularrak ere aintzat hartu behar izatearen

premiagatik, komunitatearen egiturak berak ezarritakoaren arabera. Soziolinguistikaren lehen aro hori

43

Antzera uler daiteke K. JABERG-en Estudios de geolingüística. Sobre problemas y métodos de la cartografía lingüística lanaren

izenburu hori ere (1995).

44

In K. JABERG (1995, 28).

45

Aip. lib., 38.

46

In F. GIMENO (1993, 86), M. ALVAR (1991, 20).

47

P. GARCIA MOUTON (1994).

48

In J.J. MONTES GIRALDO (1970, 73-6. oh.).

49

Besteak beste, ikus: F. GIMENO MENENDEZ (1993; 63, 65-66, 71-22. oh., 74, 75, 108-109, 118, 117-126, 135-166, 167-171);

F. MORENO FERNANDEZ (1990b; 22, 41-45, 202-204); H. LOPEZ MORALES (1993, 14-19, 30-32, 119, 119-7. oh., 256); E.

FIGUEROA (1994, 1-2); R. WARDHAUGH (1992; 24-25, 157-164).

50

Baina iritzi hori ez da zeharo erabatekoa; ikus egile batzuen ikuspegiak eta azalpenak: F. GARCIA MARCOS (1993; 9-12, 13-22,

69-70); H. LOPEZ MORALES (1993; 7-13, 17-18-3. oh., 264); S. ROMAINE (1996, 11 1. oh.); E. FIGUEROA (1994, 1); R.

WARDHAUGH (1992; 169, 187); R. FASOLD (1993, 223); F. MORENO FERNANDEZ (1990, 103-3. oh.); F. MORENO

FERNANDEZ (1990b, 21-3. oh.).

51

Nahiz eta ez dugun gizarte alderdia alde batera uzten, ezta gutxiagorik ere; bestenaz, gainera, egungo hizkuntzalaritzako joera

nagusienetarikoari ez-ikusi egitea litzateke, eta lehengo mendeetako usadioari jarraitzea, erraztasunaren bidetik.

52

Horretarako aski bibliografia zabala eta berria dago edonoren esku, soziolinguistikak egun duen indarraren adierazgarri.

53

In F. MORENO FERNANDEZ (1990, 80).

54

Ikus H. LOPEZ MORALES-en azalpen kritikoa (1993, 137-140), edota beste laburpen batzuk: F. GARCIA MARCOS (1993, 38);

R. FASOLD (1993, 242-244).

deskripzio mailan geratzen zen 55 . Soziologia estratifikazionalaren ekarriak erabiltzen ziren faktoreak eta

aldagarriak kontuan hartzerakoan 56 : adina, sexua; hezkuntza, lanbidea, onurak, arraza, etnizitatea, bizileku eta

ingurua, ideologia, eta abar ─horietariko batzuk “gizarte klase” eta “maila edo estrato soziokulturala”-ren

barne 57 ─.

Adinaz eta sexuaz isuri diren iritzi eta jarrera batzuk azalduko ditugu ondoren:

•Adina. S. ROMAINE-ren lanean ñabardura bat aurki daiteke gai aldetik 58 : umeak noiz hasten ote

diren nagusien balorazio sozialekin konturatu eta bereganatzen aztertzea litzateke arlo bat, eta beste bat, adin

talde bakoitzak zein berezitasun dituen aztertzea 59 .

•Sexua 60 . Alderdi honek oinarrian objektiboa dirudi baina egileen lanak begiratu baino ez dago

zein nolako konplexua den konturatzeko. Oinarrizko terminologian, arazoa dago “sexua” ala “generoa”

berba hautatu, ezaugarri biologikoak ala sozio-psikologikoak kontuan hartzen diren. Bigarren alderdi

horretan eragina dute hainbat faktorek: sozializazio erak, gizarteko hainbat faktorek, aurreiritzik, normak

eta preskripziok, tabuek, hezkuntzak, azpikultura soziolinguistikoak eta abar. Umetatik (eta bizi guztian,

noski) hizkuntzaren erabileraren gainean zer eta nola ikasten den, eta gizartean emakumeek eta gizonek

duten funtzioaren arabera eratzen dira hizkuntza ezberdintasunak. R. WARDHAUGH, esaterako, ondorio

hauetara heltzen da: baliteke hizkuntzak eurak sexistak ez izatea, hiztunak baino; baina hizkuntzari

dagokionez, “O sexo é outro dos factores implicados na variación, que parece ser inherente á lingua”

(1992, 363); S. ROMAINE-ren ondorioetariko bat ere aipagarria da, hauxe baitio:

“El papel desempeñado por mujeres y hombres per se depende en gran medida del tipo de

comunidad” (1996, 172), “parece que los hombres y las mujeres no son conservadores ni

innovadores por sí mismos, sino sólo en relación con un cambio dado en una comunidad

determinada. Interpretando desde esta perspectiva los hallazgos de la sociolingüística urbana,

podríamos decir que las mujeres de clase media están simplemente siendo conservadoras en su

apego al estándar, mientras que las aspiraciones al estándar de las mujeres de clase obrera serían

innovadoras” 61 .

Soziolinguistikaren joera “bariazionista” deskripziotik eredu teorikoak ezartzera jauzi zenean sortu

zen. Generatibismoaren oinarri teorikoei, probabilitatearen faktorea gehitu zitzaien, eta orduan “la actuación

pasó a ser considerada como reflejo estadístico de la competencia” (F. MORENO FERNANDEZ, 1990, 84)

“y su formalización tendría por base la llamada «regla variable»” (H. LOPEZ MORALES, 1993, 188) 62 .

55 Ikus egile hauen azalpenak, besteak beste: F. MORENO FERNANDEZ (1990, 81-84); F. MORENO FERNANDEZ (1990b, 114-

118).

56 Tesi hau, neurri batez, maila honetan geratzen da, aldagarri batzuk kontuan hartzean; bariazionismoak aintzat hartzen dituen beste

faktore batzuk ere gogoan izan badira ere.

57 Kontzeptu orokor horiek nahikoa erlatiboak dira, soziologian bertan ere ─beraz, soziolinguistikan ere bai─, alabaina. Ikus

adibidez: F. MORENO FERNANDEZ (1990b; 82-90, 175-181); H. LOPEZ MORALES (1993; 52-83, 129, 129-133, 129-17. oh.);

F. GARCIA MARCOS (1993, 42-43); R. WARDHAUGH (1992; 63-64, 171-176); R. FASOLD (1993, 223-226, 235-238); S.

ROMAINE (1996; 87-88, 89-96, 103-106, 143-150, 263-265, 267); G. WILLIAM (1992, 78-87).

58 (1996, 102-103). Ikus gainera H. LOPEZ MORALES-ek (1993, 112-118) eta F. GARCIA MARCOS-ek (1993, 41-42) diotena.

59 Ibid., 16. oh.

60 Ikus gainera: H. LOPEZ MORALES (1993, 118-128); F. GARCIA MARCOS (1993, 41); S. ROMAINE (1996; 100-101, 123-

162, 171-172, 171-7. oh.); R. FASOLD (1993, 89-118); G. WILLIAMS (1992, 88-92).

61 Aip. lib., 173.

62 Ikus soziolinguistikaren eredu bariazionista horren azalpen teoriko-metodologikoa: H. LOPEZ MORALES-en eskutik, in F.

MORENO FERNANDEZ (1990, 83-87); F. GIMENO MENENDEZ (1993, 135-137, 148-152); F. MORENO FERNANDEZ

(1990b; 16-17, 37, 46, 60, 67, 78-79, 109, 110, 121, 132, 160, 162, 164-165, 172, 215, 216); F. GARCIA MARCOS (1993; 15, 16,

29-44); R. WARDHAUGH (1992; 164-186, 187-221; 225, 226-250 ─gertatzen ari diren aldaketei dagokienez─, 420-421); R.

FASOLD, 1993, 223-268); S. ROMAINE, 1996, 259-269). H. LOPEZ MORALES-en (1993) abiapuntu eta xede nagusia eredu

21

22

Soziolinguistikak generatibismoa nola gainditu zuen azaltzeko kontzeptu eta tresna hauek aipatzen dira:

kuantifikazioa, erregela aldakoiaren kontzeptua, hizkuntza erregistroak eta estiloak, hiztun-entzule idealaren

kontzeptua gainditzea, besteak beste 63 .

Eredu bariazionistan, gizarteko faktore bereziez gain ─goian aipaturiko adina, sexua, faktore

“soziokulturala”, arraza eta etnia, jatorria (hirikoa edo landakoa) eta merkatu linguistikoa─, konpetentzia

soziolinguistikora ere jo behar da aldaketen azalpenak egiteko orduan. Horrek esan gura du jakineko

komunitate bateko hiztunen kontzientzia soziolinguistikoa, hizkuntza fenomenoen aurrean jarrera “onak” eta

“txarrak” eragiten dituen hiztunen sinismen multzoa, hiperkorrekzioa eta beste fenomeno batzuk eragiten

dituen hizkuntza segurtasuna/segurtasun eza, eta abar kontuan hartu behar direla. Hala ere, badira ahaztu ezin

diren bestelako eragileak ere, direla hizkuntza ukipenak (horren barne kasuistika zabala izan daiteke), direla

estiloaren araberakoak (bariazio diafasikoa), edota komunikabideak. Komunzki onartzen diren aipaturiko

faktoreei 64 beste batzuk gehi diezaieke 65 : erregistroarena; hiri eremua-landa eremuarena 66 . Dena den, bat

gatoz baieztapen honekin: “el principal objetivo de un análisis variacionista consistirá en determinar el grado

de contribución de cada uno de los factores mencionados a la variación” (F. GARCIA MARCOS, 1993, 32).

Aidean geratzen dira hainbat arazo, bai teorikoak (“comunidad de habla” 67 , “estructura social” eta

“factores sociales” justu zer diren argitzea, esaterako), bai praktikatik datozenak (ikerketa batzuek frogatu

dute faktore batzuk ez direla unibertsalak, nahiz eta horrek ez duen esan nahi egon ez daudenik). Beste

kontzeptu interesgarri batzuk gertakizun soziolinguistikoa eta komunikatzeko konpetentzia dira.

2. EUSKAL DIALEKTOLOGIAREN JOERA NAGUSIAK

2.1. Sarrera

Ez dugu uste oraingo zeregina euskal dialektologia osoaren bilakaera, egileak, irizpideak,

emaitzak, eta abar zehatz-mehatz aipatzea eta iruzkina egitea denik, horrek bestelako lana eskatzen

bariazionistarena da, eta xeheki agertzen ditu hainbat alderdi; baina eredu teoriko-metodologiko legez zehatzen 182-204.

orrialdeetan barrena egiten du, oinarri teorikoen ekarpenak eta horiei eginiko kritikak aipatuz, besteak beste.

Eredu bariazionista probabilistiko hori soziolinguistikaren baitako osoena izaki ere, izan ditu kritikak, gehienbat

soziolinguistikaren izakera bera ere kritikatu den neurrian. Ikus adibidez S. ROMAINE-rena (1996, 259-260), E. FIGUEROA-rena

(1994; 69-110, 166-172, 177-178, 182), J. GUMPERZ-ena (in E. FIGUEROA, 1994, 112), R. WARDHAUGH-ena (1992; 215-221,

244-245), R. FASOLD-ena (1993, 244-257); eta G. WILLIAMS-ek egiten duen kritika soziologiaren ikuspegitik (1992, 66-93).

63

Beste zenbait ikerlarirentzat, S. ROMAINE kasu (1996, 260), nahikoa erlatiboa da gainditze hori, zergatik eze, bere ustez aldatzen

den funtsezko gauza, datuak benetako informanteengandik hartzea da-eta, datuak batzeko beste era bat, “lo cual es un logro

importante” (ibid.), eta ez lengoaiaren teoria eraikitzeko era ezberdin bat.

64

Ikuspegi soziologiko kritiko batez, ikus G. WILLIAMS (1992, 75-78).

65

Barietate bai geografikoak, bai sozialak, bai kontestualak nozino teoriko eta abstraktuak direla onarturik, metodologikoak azken

finean, eta hizkuntza erregistroen arteko bereizketa egitea ere gauza bera dela ontzat emanda, F. GIMENO MENENDEZ-en

azalpena, hainbat ñabarduraz hornitua, jarrai dezakegu (1993, 33-45); metodologiara makurtuagoa F. MORENO FERNANDEZ-ena

dugu (1990b, 61-69, 94-105). F. GARCIA MARCOS-ek komunikazioaren esparrura mugatzen ditu, eta kakoa edo baldintzaileak

ZER esaten den edo gaia, NOLA adierazten den eta NORTZUK diren hiztun-entzuleak dira bere ustez (1993, 20-22); S.

ROMAINE-ek egoera edo ingurunea eta helburuak ere aipatzen ditu (1996, 36-38).

66

Ikus adibidez: F. GIMENO MENENDEZ (1993, 121-124); H. LOPEZ MORALES (1993, 136-137); S. ROMAINE (1996, 88); R.

WARDHAUGH (1992, 64).

67

Ikus, adibidez, F. GIMENO MENENDEZ-ek “comunidad de habla”/”comunidad lingüística”/”comunidad idiomática”-ren artean

egiten duen bereizketa (1993, 45-49); ikus gainera: H. LOPEZ MORALES (1993, 52-7. oh.), F. GARCIA MARCOS (1993, 17-19).

Kontzeptu horiek marko teoriko-metodologiko zabalago baten kokatzen dira, “entitate sozial”-arena, hain zuzen (gizabanakoa, sare

soziala, talde soziala (“grupo social”), klase soziala eta hizketa-komunitatea “comunidad de habla” ditu bere barne) (F. MORENO

FERNANDEZ, 1990b, 52-55). Komunikatzeko konpetentziarekin ere zerikusia dauka, egile hauek besteak beste, diotenez: S.

ROMAINE (1996, 39-41); E. FIGUEROA (1994; 56-59, 84-90); R. WARDHAUGH (1992, 141-155); R. FASOLD (1993, 40-42).

Soziologoen ikuspegia ere aintzat hartzekoa da: G. WILLIAMS (1992; 69-75, 80-87).

duelako 68 . Lehenengotik esan beharra dago, agian “beharrik” ez den arren ere, “euskal” “dialektologiak”

ez duela dialektologia mota berezirik adierazten; dialektologia zientzia esparrua, teoria aldetik, euskararen

ikerketara aplikatutakoan sortzen da gure “euskal dialektologia” hori.

Edonola ere, bereizketa egin beharra dago:

•Batetik, badirudi euskararen historiara hurbilduz, hastapeneko berrietatik bertatik euskara ez

zela bat bere lurralde osoan, euskalkitan banatuta zegoen, beste hizkuntza guztietan gertatzen den bezala.

•Bestetik, euskalariek egin duten “euskal dialektologia” arestian aipatu dugun dialektologia

zabalenaren aplikazioa litzateke. Ez dugu ukatzen, inolaz ere, ikertzaileek izan ditzaketen ikuspegi eta

teoria berririk, baina ez dira izan mundu zabalean oihartzuna izateko bestekoak.

Beraz, maila epistemologiko nagusia euskalarien −edo zehazkiago adierazteko, euskal

dialektologoen− gaindi den neurrian, euskal dialektologiara egin beharko genukeen hurbilketa ikerketen

emaitzen ingurukoa litzateke 69 . Tesi hau ere emaitza horietako bat da, dudarik gabe, monografiagintza

sailekoa hain zuzen ere.

Edonola ere, atariko honetan euskalaritzaren bideekin bat egiten dugu, honek hasiera eta jarraipena

izan badu, jarrerak jarrera, euskalkien mamiz egin baitu egungo euskara estandarraren aldarrikapen eta

egitatzera arte behintzat. Haren historiaren eta emaitzen zati bat euskal dialektologiaren historia eta emaitza

litzateke 70 .

Hasiera-hasieratik jasoko dugu dialektologiaz dihardutenek egiten duten banaketa: “on dialect”

eta “in dialect” diren lanak hain zuzen ere. Gu batez ere euskalkiez jardun duten lanez arduratuko gara eta

horren berri, gainetik bada ere, ematen saiatuko gara, lanen izaerari erreparatuz batez ere. Gure azter

eremuari (hizkuntzazkoa, noski) aipamen bereziak egingo dizkiogu beharrezko edo aipagarri iritzitakoan

(bizkaierari, mendebaldeko euskarari; eta zehazkiago, Gipuzkoako alde administratibokoa den

bizkaierazko edo mendebaldeko barietateari). Batez ere euskalkien sailkapena jorratuko da Eibarko

barietatea kokatuz joateko; mendebaldeko euskararen-bizkaieraren aipamenak jasoko dira ahal den

guztian. Monografien atala ere besteak baino gehiago garatuko da.

2.2. Euskal dialektologiaren historia

Gai horri hurbildu zaizkionak aldiak jartzerakoan bi gauza nagusitan datoz bat:

68

Ikus horrelako lanen adibide gisa: R.M. PAGOLA (1991); O. IBARRA MURILLO (1995; 28-36, 71-72); K. ZUAZO (in R.

GOMEZ, J.A. LAKARRA; 1994); ZENBAITEK (1978); R.M. PAGOLA (in R.M. PAGOLA, Tx. PEILLEN, P. DÍEZ DE

ULTZURRUN; 1992; 9-33, 37-59).

69

Besterik da dialektologiako metodoak, kontzeptuak eta teknikak erabilita euskal dialektologiaren eremuan lan “dialektologiko”

sakonik egin ote den.

70

Euskalkiak bidenabar baino aztertu ez zituen mintegi bat aipatuko dugu, euskal dialektologiaz izan ez arren, haren lekua eta

emaitzak kokatzeko lagungarri gerta daitekeelakoan –ez da gai hori landu duen ikastaro bakarra, noski–: EUSKAL HERRIKO

UNIBERTSITATEA (1997); eta euskalaritzaz zen neurrian, R. Gómez-en saioa aipatuko dugu: egitarauan ikastaro bakarra eman

behar zuela jartzen bazuen ere (“Euskarari buruzko ideien historiaz” (64. or.)), data, izenburua eta mamia erabat aldatu ziren, eta bi

ikastaro eman zituen (bata 1997-VIII-30ean eta bestea hurrengo egunean), eta egun bakoitzean banatu zuen dokumentazioaren

izenburuak hauexek ziren: “I. Zer dakigu euskalaritzaren historiaz?” lehenengo egunekoa, eta bestea: “II. Zer dakikegu

euskalaritzaren historiaz?”. Egile horrek 2000. urteko Uda Ikastaroetan ere euskal dialektologiarako ekarria (argitalpenen ikuspegi

eta irizpideen aldetik) izan dezaketen ikastaro bi eman zituen (EHU, 2000). Aipatu beharrik ez dago euskalaritzaren gai zabala

hainbat egilek nahikoa sakon aztertu dutela eta aztertzen dihardutela aipatutakoaz landa; gainera, hainbat argitalpen ere badira gai

horri heldu nahi izanez gero.

23

24

•Batetik, L.L. Bonaparte-ren lana euskal dialektologiaren lehen mugarritzat hartzean: bai R.M.

PAGOLA-k 71 bai K. ZUAZO-k onartzen dute horren aurreko eta geroko lanen bereizketa 72 .

•Bestetik, 1936. urtean erabateko etena gertatu zela.

Mamiari dagokionez ere, hau da, denboraren joan horretan nork zer egin zuen eta nola, nahiko

ados daude egileak:

•A. Campión, R.M. de Azkue, Revista Internacional de los Estudios Vascos, atzerriko

ikertzaileak, bertako zenbait ikerlan ziren euskal dialektologiaren ardatza Espainiako guda zibilaren

aurretik.

•Horren ondotik berriz, K. ZUAZO-ren ustez aldi berezia osatzen du 1950-1980 urteen artekoak:

aldizkarietako argitalpenen ondoan, ikertzaile atzerritarren lanak aipatzen ditu, eta bereziki K. Mitxelenaren

eta P. de Yrizar-en lana 73 .

•1980. urtetik aurrera euskal dialektologiak bestelako itzala du Euskaltzaindiaren sorrera

ofizialaren ondotik eta Unibertsitateetako Euskal Filologia ikasketen ezarpenarekin (euskal dialektologia

ikasgaietariko bat dela esan beharrik ere ez dago, horrek ikerketa mailan dakartzan ondorio guztiekin)

euskal dialektologiaren emaitza zientifiko eta zehatzenak etorri dira. Horrez gain, instituzio publikoen

ardura ere azken urteetan biztu egin da ikerketa monografikoak bultzatzerakoan batez ere.

Orain arte aipatutakoak ezin uztartzeke utzi hizkuntzalaritzaren-dialektologiaren eta

euskalaritzaren bilakaerarekin, bakoitza bere sasoiko lore baita. R. GÓMEZ-i jarraiki 74 , euskal

dialektologiaren hastapenak euskalaritzarenarekin bat datoz, Berpizkunde garaian (orduantxe sortu eta

piztu ziren herri hizkeren gramatikak), helburu didaktikoz eginiko gramatikagintzan eta hiztegigintzan

erreparatuz gero behinik behin. XVIII. mendean Larramendi izan zen erreferentzia nagusia edozein

alorretan gure gaiari dagokionez. XIX. mendean euskararen ikerketa, euskalaritza eta euskal dialektologia

atzerritarren esku jarri zen, batetik; eta bestetik, bertokoen ekarria ere nabarmena izan zen: Astarloa-k

Frantziako arrazionalisten joerak bere eginez gramatika greko-latindarren ereduekin amaitu eta ekarpen

berria egin zuen, batez ere morfologia atalerako. Gainera, bertan zein kanpoan ziren hizkuntza

eztabaidetan gaietariko bat euskalkien auzia zen. XIX. mendean eta XX.aren hasieretan erabili zituzten

metodoak edo bideak hauek ziren: teorikoa (Astarloa-ren eskutik, esaterako), deskribatzailea (van Eys-en

kasua), didaktikoa (Añibarro-k, adibidez), datu-biltzailea (L.L. Bonaparte-ren eta R.M. Azkue-ren kasua).

XX. mendeko hasieran “jarrera aprioristikoa” zuten euskalariak garbizaleak ziren, eta “hiperbizkaieraren”

kontzeptua eta auzia garatu zuten; “jarrera zientifikoa” zutenek berriz, ikerlan garrantzitsuak egin zituzten

eta instituzio sortzaile ere izan ziren. Sasoi hartan loratu ziren gramatika dialektalak eta arauemaileak,

Azkue-rena kasu. Hiztegigintzan ere lan garrantzitsua egin zuen egile horrek. Denboraren joanean

euskararen normalizazioak hartu izan ditu ahalegin eta ekimen gehienak, eredu arautua eta euskalkien

arteko “jokoa” sortuz, gaur egunera arte, geroago eta ikertzaile espezializatu gehiagok dihardutela lanean

euskal ikerketen eremu bakoitzean. Guk ez dakigu R. GÓMEZ-ek proposatzen dituen azterketak egitea,

batzuk bederen, euskalarien lana den ala euskal dialektologoen lana den, ala elkar-osatze lana izan behar

71 (1991).

72 K. ZUAZO gerokoaz bakarrik arduratzen den arren (in GOMEZ, R.; LAKARRA, J.A., 1994).

73 In R. GOMEZ, J.A. LAKARRA (1994, 22-32).

duen 75 .... Edonola ere, hizkuntzaz kanpoko eraginek euskararen ingurukoa baldintzatzen duten neurrian

euskalkien ingurukoa ere baldintzatu egiten dute, ezinbestez. Gainera, R. GÓMEZ-ek berak aitortu

zuenez 76 , euskalaritzaren zati diren gramatika-testuek duten balio edo interes linguistikoen artean

dialektologikoa dago, eta horrez gain, argitu beharreko asko daude eraginen alorrean, berrikuntzen

eremuan, eta abar.

Bilakaera horretan egileak hainbat metodori atxiki izan zaizkie: hurbilketa ez zientifikoa,

zeharkakoa baizik, hasieretako egileena, esate baterako (A. Oihenart, M. Larramendi, eta abar); datu

bilketa eta erakusketa soila (L.L. Bonaparte genuke adibide 77 ); hizkuntzalaritzaren bideak jarraiki etorri

diren metodo zientifikoak: hizkuntza geografia; hitzak eta gauzak; estrukturalismoa; dialektometria;

gramatika sortzaile-bihurtzailea 78 . Azkenik, K. ZUAZO-k aipatzen duen euskalzale hizkuntzalaridialektologo

“amateur”-en metodoa ere hortxe genuke, norabide eta irizpide garbi eta sistematikorik

bakoa 79 .

Edozein modutan ere, metodo-tekniken azalpen aldetik hutsuneak izan dira euskal

dialektologiazko lanetan (geroago gutxiago, gure ustez), eta G. AURREKOETXEA-ri jaso dizkiogu hitz

batzuk:

“Lanak ugari egin eta argitaratu izan badira ere, lan horietan erabili den metodologiaz edo

dialektologiaren grabaketa eta jasotze lanetarako metodologiaz, ordea, ezer gutxi argitaratu da

gure artean. Badirudi bakoitzak ahal izan duen eran egin duela berari zegokiona, inor ez baita

gelditu sakontzen metodologiaren azterketa” (1986, 413).

2.3. Euskalkien jatorria

Euskalkien jatorri historikoari helduz, euskaldunen kultura eta euskara bera paleolitiko sasoikoa

dela onartuko diegu Barandiaran-i eta Bosch Gimpera-ri 80 ; baina euskarak handik hona iraun badu,

“hainbat dialektotan banatua” iraun duela ere onartzen dugu 81 . Euskara bakarretik datozen ala beti zatituta

izan diren ezin jakin daiteke gaur egun, baina dena dela, euskalkien zatiketaren froga historikoak

gutxienez tribuen garaietatik datozkigula argi dagoela dirudi 82 . Jarraian guri dagokigun lurralde eta

tribuari erreparatuko diogu batez ere, karistioen tribuari hain zuzen ere. Sánchez Albornoz-ek honela

mugatu zuen haien lurraldea:

“Al occidente del Deva y del Zadorra y entre el Ebro y el mar habitaban los caristios o cavietes”

(R.M. PAGOLA, 1991, 79).

Eta hainbat egilek tribuen eta euskalkien arteko lotura ezarri dute. Gure azterguneari dagokionez

hauxe adierazi zuen Caro Baroja-k:

“El límite E. de los caristios coincide con el del dialecto vizcaino [sic] en su variedad

guipuzcoana” (R.M. PAGOLA, 1991, 82).

74 EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA (1997).

75 Azken horri men egiten diogu guk geuk, tresna kritikoa eta metodo zehatza behar baita, baina baita euskalkien ezagutza ere.

76 EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA (2000).

77 Ez zen bilketa soil-soila ere izan, gogoan badugu sailkapena, irizpideak eta abar denboraren joanean eta lanaren ondorioz aldatzen

joan zela, J.A. ARANA MARTIJA-k erakusten duenez (in G. AURREKOETXEA, X. VIDEGAIN; 1992, 3-15).

78 Badira emaitza batzuk euskalkien eremuan: P. SALABURU-k bere tesia Chomsky-ren teoria eta metodoei jarraiki burutu

baitzuen, Hizkuntz teoria eta Baztango euskalkia: fonetika eta fonologia, 1984. urtean. Era horretako erregela batzuk ezarri zituen

O. IBARRA-k ere Ultzamako euskararako (1995), adibidez.

79 Ikus egile horrek euskal dialektologiaren emaitzen eta etorkizunaren gainean dioena (in R. GOMEZ, J.A. LAKARRA; 1994, 38-

39).

80 R.M. PAGOLA (1991, 74).

81 Aip. lib., 75.

82 R.M. PAGOLA (1991; 77-83, 89-91).

25

26

ustez:

Beranduagoko Elizaren barrutien banaketak aurrekoa indartu egiten du A. de Mañaricua-ren

“El antiguo territorio (...) de los caristios [correspondió a] la diócesis de Álava. (...) Esta

coincidencia, siglos más tarde, de la geografía eclesiástica con la muy anterior geografía tribal y

con la lingüística no pueden atribuirse a casualidad y tiene raíces hondas que avalan las

presunciones que apuntamos” (R.M. PAGOLA, 1991, 84).

J. SAN MARTIN-ek ere jaso du banaketa horren berri:

“Eskualdekako administraritza zatiketa hauek nahiko argi daude lehengo apezpikutegien arabera:

karistioak Kalahorrakoa, varduloak Iruñekoa eta autrigoiak Valpuestakoa. Oroi, bestalde,

Calagurris (Kalahorra) erromatarren garaian Vasconiaren hiriburu nagusia zela” (2000, 12).

Edozelan ere, euskalkien euren bilakaera denboraren ardatzean hainbat faktoreren mende izan

dira eta dira oraindik ere, baina gai hori aztertzea dialektologia/hizkuntzalaritza historikoaren zeregina

delakoan geure lanetik at utzi dugu.

Egungo hizkuntza egoera, euskalkiei dagokienean beraz, hauxe litzateke:

“[euskara] dialektotan banatua arkitzen da; dialekto horiek gradu ezberdinetan bereizten dira eta

berezienak bazterretakoak dira, Bizkaiera eta Zuberera, alegia. Dialektoen zenbaitasun hori ez da

azken mendeotan gertatu, baizik eta erromatarren garaietakoa da gutxienez; geroztik urrunketa

handiagoa gertatu denaren aztarnak bil daitezke” (R.M. PAGOLA, 1991, 91).

Areago, euskalkien barruko aldaerak ingurukakoak eta herrikakoak ez eze, etxetik etxerakoak 83

ere badira, eta hori euskal idazle klasikoen kontzientzian eta hitzetan ere bazen.

2.4. Landutako alorrak 84

Nola heldu bada euskalki horien inguruko ikerketei?: jakinekoa da lan ugari, zientifiko eta

sendoenak XX. mendean barrena eginikoak direla, baina aurretik ere egin ziren lanak.

2.4.1. Euskalkien sailkapena

Garaiari erreparatuz, egile “zaharr”enengandik ekinda, gehien landutako saila euskalkien

sailkapenarena izan da, eta hori azaltzeko R.M. PAGOLA-k damaigun arrazoia honakoa da: euskararen

historiako hasieretako testigantza idatzia euskalkizkoa dela, alegia, eta

“Ez da, beraz, harritzekoa, euskararen zatiketa zela eta, euskal idazleek −Etxepare-k izan ezik,

honek ez bait du horrelakorik aipatzen− izan dute kezka, ez bait zekiten zein dialektotan idatzi

edo nola erabili euskara ongi ulertuak eta ahalik eta irakurle gehien izateko. Honela, zeharbidez,

83 Bitxitasun gisan, oraingo eran herri mailan entzuten da “euskalkiak” izena izan beharrean “portalkiak” izan beharko luketela,

esate baterako. Izan ere, euskalkiez ez ziharduen, baina euskararen kasuan ere berdin gertatzen da, Rousselot bera ere konturatu zen

senitarte baten bertan ere, kideek ez zutela era berdinean berba egiten (ZENBAITEK, 1978): azken finean, norberak bere idiolektoa

baitu ororen gainetik, edo azpitik... Hori guk geuk ere ondo jasan behar izan dugu geure lanean, lekuko bakoitzak bere berezitasunak

baititu, eta horri ezin zirkin egin inolaz ere, errealitatearen eta errealismoaren izenean. Baina ez dituzte denek horrelako banaketak

besterik gabe onartzen; O. Bloch-en gogoetak dakartzagu orain artekoa erlatibizatzeko: “arrazoi extralinguistikoz aldakiak bereiz

badaitezke ere, hizkuntzaren aldetik ez dagoela muga zehatzik ezartzerik dialektoen aldakien artean; fenomeno linguistikoak ez

zirela, iraganaldian, parrokien hedaduraren arauera banatu eta orainaldian ere ez direla udalerrien arauera banatzen” (R.M.

PAGOLA, 1991, 207).

84 Ez garrantzi eta transzendentzia gutxi duelako, tesi honetan leku berezirik ez duelako baino, ez da garatuko euskalkien eta eredu

literario eta arautuen arteko harremanen atala, besteak beste.

dialektoei buruzko ikusmira agertzen dute, eta dialektoen banaketa ere ezartzen dute, ez apeta

hutsez, baizik, gehienbat, arrazoi historikoz, erligiosoz edo politikoz” (1991, 91-92).

Euskalkien sailkapenaren “historian” mugarri izan zen L.L. Bonaparte-ren lana, hasi bere lanen

helburuetatik, eta metodologia eta emaitzei erreparatuz behinik behin.

2.4.1.1. Euskal idazle zaharrenen kontzientzia

Idazle zaharrengan bazen euskalkien zatiketaren kontzientzia, hauengan esate baterako: J.

Leiçarraga, P. Axular, J. de Tartas. A. Oihenart bereziki aipatu beharrekoa da; egile hau euskalkien arteko

aldeaz ohartzeaz gain, “seinalatzen du ez dituela hizkelkiak ez deskribatzen ez erkatzen 85 : horrekin

konturatzeak berak ikusmira aski aintzindaria adierazten du dialektologiaren alderditik” (R.M. PAGOLA,

1991, 97), eta areago, “Bokalismoari dagokion puntu fonetiko garrantzitsua seinalatzen du, isoglosa ere

ezarriz” 86 : beraz, “Euskal dialektologiaren aitzindarietakoa da (...) haren idatziek, beren laburtasunean,

metodologia zorrotz eta zuzenera jotzen dutelako. Metodologia hori garatu izan balitz, euskal

dialektologiaren historia [sic] urrats distiratsua eman zezakeen” 87 . Beste egile garrantzitsu bat Sara-ko J.

Etcheberri zen; horrek ere dialektologia bera ez zuen landu baina bazuen euskalkienganako adimen eta

jakituria zorrotza: “honen adierazgarri, bazterretako eta elkarren artean urrutikoak diren hizkerak

kontrajartzen ditu, elkarren artean ezberdintasun sakonak dituzten Zuberoa-koa eta Bizkai-koa, esaterako;

edo baita hurbilekoak ere, nola Zuberera eta Behe-Nafarrera (...) eta honek garbi agertzen du, erkaketa

hori dela eta, Etcheberri-k zuen euskal dialektoen ezagutza sakona” 88 . Euskalkienganako ardura horrek

egundaino ere irauten du, noski, eta egun lotura zuzen-zuzena du euskararen eredu estandarrarekin 89 .

2.4.1.2. L.L. Bonaparte-ren aurretiko egileen sailkapenak

Euskalkien sailkapenari L.L. Bonaparte-k aurretik heldu ziotenen artean, berriz, hauexek ditugu:

lehen aipatutako A. Oihenart, eta batez ere M. Larramendi, “dialektologia mailan, berri eta berritzaile

gertatzen da, ordurarte ibili gabeko bideak zabaltzen ditu eta aitzindari bezala agertzen da, toki-lanak ahogaldekizunez

baliatuz egiten bait ditu” (R.M. PAGOLA, 1991, 100), jaso zuen materiala solas askeek eta

“galdekizun” bidez arteztuek osatu zuten. Ondorioz, euskalkien lehenengo sailkapena egin zuen, eta lau

bereizten zituen: bizkaierari dagokionez, “mugak hagitz zehatz ezarri ondoren, haren barnean aurkituriko

desberdintasunak seinalatzen ditu. Gero Bizkaieraren hainbat ezaugarri eskeintzen eta haren azpieuskalkiak

ere ongi ezagutzen ditu, ederki bereizten bait ditu Gipuzkoako Bizkaiera, eta ekialdekoa ere,

hots, Markina eta Elorrio-koa (...) Bizkaieraren ezaugarriak hizkuntza maila orotakoak ematen ditu, baina

ugarienik lexikokoak” 90 , Gipuzkeraz jarduterakoan ere bizkaierazko aldea aipatu zuen “Los lugares

rayanos de Vizcaya usan más del dialecto de Vizcaya: los interiores, empezando desde Elgoibar (...)” 91 :

beraz, bizkaierazko muga Eibarren jarri zuen. M. Larramendik jarraitzaileak izan zituen euskal

85

R.M. Pagola argitaratutako pasartea kopiatzerakoan erratu egin da, hauxe baitakar “cuya exposición y mutua comparación en

particular es objeto de nuestro trabajo actual” (1991, 97), jatorrizko “no es” ezeztapenaren lekuan (A. OIHENART, 1926, 353).

86

Aip. lib., 97.

87

Aip. lib., 98.

88

Aip. lib., 99.

89

Ikus ikuspegi historikoz P. DE YRIZAR-ek eginiko laburpena (1981, I, 97-100).

90 Aip. lib., 103.

27

28

dialektologiaren alderditik, eta gai hori jorratu zutenen artean A. de Cardaveraz, D. de Goitia, P.P.

Añibarro −ez zuen funtsean euskalkien sailkapena aldatu, baina M. Larramendi-k bizkaieratzat eman

zituen aditz formekin ez zegoen zeharo ados: Gramática vascongada-n konjugazioa ematerakoan adierazi

zuenez “el P. Larramendi apuntó algo de ellas entre las conjugaciones de Guipúzcoa, fue casi como nada,

y no pasó de dos tiempos, y esos no son legalidad” 92 −. M. de Zabala-k bizkaiera aztertu zuen, eta aldaketa

bokalikoetan oinarrituta bereizi zituen lau barietateetariko bata Markina aldekoa zen; Eibarko hizkera ere

zeharbidez hortxe kokatu zuen Markinako gertakarien isoglosak handik at ere betetzen zirelako: “Las

eufonías marquinesas están en uso en la villa de Marquina y los pueblos de su circunferencia y siguiendo

por la raya de Guipúzcoa se extienden también a los de esta provincia que hablan el dialecto vizcaíno y

(...)” 93 . J.F. Aizquibel-ek euskararen batuketa proposatu zuen ongi ezagutzen zuen zatiketa dialektalaren

aurrean: euskalkiak laburki deskribatu eta bakoitzaren ezaugarri zenbait emateaz gain hiztegiko hitzak

euskalkika markatu zituen. Euskalkiei izena ematerakoan J.I. Arana piskat aldendu egin zen

besteengandik: guri ardura digun “bizkaiera” “Euskara sartaldekoa” 94 deitu zuen, eta horren ekialdeko

mugatzat Deba ibaia jarri zuen 95 .

2.4.1.3. L.L. Bonaparte-ren lana euskal dialektologian 96

Uka ezina da haren ekarria euskal bai dialektologiara bai hizkuntzalaritzara, berak egin zuelako

estreinakoz euskalkien sailkapena irizpide linguistikoz, berak egin zuen euskararentzat lehen mapa

linguistikoa, euskalkien testuak ere berak argitaratu zituen estreinako aldiz, eta alderdi kulturalean,

hizkuntzaren kezka ernarazi zuen, bai Euskal Herrian bertan, bai kanpoan ere neurri batez; hau da,

“euskararen inguruan hizkuntzalaritzako lan zientifikoa hasi eta hedatu zuena izan zen. Bera izan zen

lehena euskal hizketen material linguistikoak metodoz batzen eta datu horiek idatziz edo mapetan ezarriak

ematen” (R.M. PAGOLA, 1991, 161). Goian adierazi dugunez, euskararekiko lana ez zuen hutsetik ekin,

aurrekoen emaitzak, batzuk bederen, ezagutzen zituenez 97 .

Guk gehienbat jasoko duguna, dena den, Printzearen lanean bizkaierari dagokiona izango da, eta

bereziki Gipuzkoa aldeko barietateari eta Eibarko hizkerari dagokiona, gure eremu zehatza euskal

dialektologiaren sailkapenetan kokatu asmoz.

1865. urtean Printzea Euskal Herrian izan zenean Eibartik hurren Bergaran eta Markinan izan

zen (ziurrenik Eibartik 98 joango zen bi herri horien arteko bidea egin zuenean); handik urte betera ere

Bergaran eta Durangon izan zen. Bizkaierarako izan zuen laguntzaile nagusia J.A. Uriarte izan zen; beste

laguntzaileen moduan, “euskarazko materialak batzen, idazten, itzultzen” (R.M. PAGOLA, 1991, 121)

91 Ibid.

92 Aip. lib., 109.

93 Aip. lib., 111.

94 Aip. lib., 112.

95 Aip. lib., 112.

96 Ikus egile hauen azalpenak: R.M. PAGOLA (1991, 115-163); P. de YRIZAR (1981 I, 95-125).

97 Edozein modutan ere, ez dagokigu guri orain haren lan guztia aztertzea, eta hori egin nahi duenak jo dezake beste egile eta lanen

aipamen eta azalpenetara, R.M. PAGOLA-ren “LUIS LUCIANO BONAPARTE” atalera esate baterako (1991, 115-163), edo eta

bere emaitza lanen argitalpenetara: L.L. BONAPARTE (1991). Bera+ erabili zituen materialen argitalpenetara ere jo dezake

ikerleak, esate baterako: R.M. PAGOLA, et alii (1992)-(1993)-(1994)-(1995)-(1996); R.M. PAGOLA, I. IRIBAR, J.J. IRIBAR

(1997)-(1997b)-(1997c)-(1999)-(1999b)-(1999c).

98 Eibarren V. Agirre Gisasola ezagutzen zuen, gutunak idazten zizkioten elkarri.

jardun zuen, baina Bonaparte-k lan guztia osatzeko laguntzaileen lanaz gainera bere kanpo-lanez eta

galdekizunez lortutakoa ere erabili zuen, eta baita itzulpenak ere.

Lanaren puruan, emaitzak heldu ziren euskal dialektologiaren alorrera: 1861. urte inguruko

sailkapen gisakoan Burundako euskarak eta bizkaierak elkarren arteko kutsu apurra zutela antzeman

zuen; 1862. urtean ñabardurak ezarri zituen eta zazpi euskalki bereizi zituen, baina urte hasieran (1862-II-

19ko gutunean zioenez) oraindik eredu literarioaren irizpideak pisu handia zuen, eta bizkaieran bertan

“inkulto”tzat joten duen “le biscayen du centre” (R.M. PAGOLA, 1991, 132) eta “le biscayen littéraire

des livres” 99 bereizi zituen bakoitza euskalki apartekotzat hartuta. Baina urte horretako ekaina alderako

jarrera aldatuz zihoan Langue basque et langues finnoises liburuaren argitalpena prestatzen ziharduela,

eta ekialdeko eta mendebaldeko bizkaierazko azpieuskalkiak bereizi zituen. Ekialdean Markinako eta

Bergarako aldakiak bereizi zituen: Eibarko euskara bere ustez Bergarako aldakiaren barruan zela pentsa

dezakegu, izan ere, argi asko adierazi zuen “Que le biscayen est parlé non seulement dans tout la partie de

cette province où le basque est en usage, mais en outre dans une partie de Guipuscoa et (...)” 100 . Horixe da

arrunki lehenengo sailkapentzat hartzen dena; hori osatzeko ezaugarri fonetikoak erabili zituen

irizpidetzat, eta morfologiazko ezaugarri bakarra: ergatibo pluralaren kasu marka hain zuzen ere.

Hurrengo sailkapena (1865. urterako burutua zuen) osatzeko irizpideak gehitu zituen, morfologiazkoak

batez ere, eta lexikokoak: bizkaierari dagokiona ez zuen bat ere aldatu; 1866. urteko sailkapenean ere

bizkaierari tratu bera eman zion, ez zuen aldatu funtsean, baina apurka tokien izenak gehituz joan zen:

bizkaiera barruan hiru azpieuskalki bereizi zituen, horietako bata Gipuzkoako alde administratiboan

egiten zena zen, eta hor barruan bi talde egin zituen: batetik, Bergara aldekoa, eta beste aldetik Leintz-

Gatzaga aldekoa. Eibar ez du aipatzen, baina bai ondoko Soraluze, Elgoibar, Antzuola eta Oñati:

Bergarako aldakiaren barruan dela pentsatzen zuela suposatu behar, bada.

Behin betiko sailkapena, gerora zerbait aldatu arren, 1869 101 . urtea daraman argitalpenean

ezagutzera eman zuen −hala ere, hainbat autorek ez dute data hori onartzen eta Le verbe basque en

tableaux... 1871-1872. urte inguruan argitaratuko zuela uste dute 102 −: bereizi zituen zortzi euskalki, eta

bizkaierari dagokion egitura nagusia ez zuen funtsean aldatu, hiru azpieuskalkien banaketa gorde zuelako.

Berrikuntza Mendebaldeko bizkaieraren atalean ezarri zuen, aurretik banatu zituen zazpi barietateak

“Mendebaldeko” horren barruan sartu baitzituen; guri dagokigun “Gipuzkoako bizkaieran”, aurrekoan

moduan, Bergara aldeko eta Leintz-Gatzaga aldeko euskara bereizi zituen 103 . R.M. PAGOLA-k iruzkin

hau egiten du sailkapena dela eta:

“Sailkapen honek antz haundia du, bere alderdi nagusietan, historiak suposatzen duen (...)

banaketarekin. Ez dakigu kontutan izan zituen erizpide historikoak sailkapenak egiterakoan (...) bai,

ordea, tokian-tokiko lan luzea, datuen bilketa neketsua eta sailkapen saioen behin eta berrizko

erripikatzea [sic]; lan iraunkor hori behar besteko arrazoia da azken sailkapena azaltzeko, erizpide

historikoetara jo gabe. Garrantzitsua zera da, bi bideetatik, historiakotik eta hizkuntzarenetik, gauza

99 Ibid.

100 Aip. lib., 135.

101 R.M. PAGOLA-k eginiko lanaren azalpenean “1869”. urtea jarri zuen, bai testu lauan bai 45. oharrean ere (R.M. PAGOLA,

1991; 149, 45. oh.); baina bibliografiaren atalean kontsultatuz gero beste data bat aurki dezakegu, “1864”koa hain zuzen ere (aip.

lib., 264). Argitalpenak duen data 1869. urtekoa da (L.L. BONAPARTE, 1991, I, 175).

102 R.M. PAGOLA (1991; 149, 45. oh., 264).

103 R.M. PAGOLA (1991, 150).

29

30

bera frogatzera edo ondorio berak indartzera iritsi dela, banaketa biak, eleizarena historian eta

hizkuntzarena, oso antzerakoak bait dira.

Gipuzkoako mendebaldean, Deba ibaiaren bailara euskalkiz Bizkaierakoa da, herri batzuk

karistioen leinukoak ez diren arren, esaterako Arrasate, barduloen leinukoa baita. (...)

Gehien ere Bizkaieraren azpi-euskalkien banaketa zehatzagoa eskatu izan zaio. Hark ezarri

zituen hiruetatik, ekialdekoa, mendebaldekoa eta Gipuzkoa-koa, bigarrenak, mendebaldekoak, bere

zazpi aldakiekin saski-naski itxura hartzen du. (...) Zerbaitek eragin zion Printzeari gehiago ez

zatitzeko Bizkaiera. Gure ustez, izan daiteke bizkaitarrak ez direnentzat Bizkaierak duen erabateko

itxura hori, batasun itxura hori beste euskalkien aurrean. Ezagutu, ongi ezagutzen zituen Bonaparte-k

aldakien arteko desberdintasunak, baina ez bide zien azpi-euskalkitan tajutzeko adinakoak eritzi”

(1991, 152).

Dena den, teoriatik L.L. Bonaparte-ri etorri zitzaion kritika nagusiak euskalki, azpieuskalki, aldaki,

barietateak... “garbiegi” bereizi zituela izan zen, ez zuela isoglosa multzoen aniztasunak, mugikortasunak

sailkapenean eta bere lanetan islarik izan; eta beste alde batetik, eratu zuen mapa linguistikoan ere ez zuela

hizkuntza ezaugarririk-irizpiderik jarri mugak ezartzerakoan eta ondorioz ez zuela hizkuntza atlasik lortu,

egin zezakeen arren. Kritikaren alde ona jasotzekotan ezin hobea da aurrekoa onartuta R.M. PAGOLA-k

egiten diona: “lana bera da gelditzen dena eta lana egiteko era. Hizkuntza aztertzeko era esan nahi da, edozein

aurreritzitik aske, erabilera sinkronikora lotuz, eta, beste edozein elementuz gain, tokian tokiko hizketa bizia

baloratuz; guzti hau ez da batere arbuiagarri” (1991, 162).

2.4.1.4. L.L. Bonapartez geroko sailkapen lanak

Sailkapen zeharo berriak baino, haren sailkapenaren/sailkapenen aplikazioak 104 ditugu batez ere.

Bera gerozko euskal dialektologo eta euskalari gehienek erabili izan dituzte haren emaitzak 105 . Atzerriko

ikertzaileek ere jardun izan dute gai horren inguruan (beste batzuekin batera, jakina): W. J. Van Eys, J.

Vinson, G. Lacombe, C.C. Uhlenbeck dira ezagunenetarikoak 106 . Eztabaida gogorrak ez dira falta izan gai

hori dela eta, batez ere bizkaieraren inguruan, zein ote den beste euskalkiekiko lekua, beste hizkuntza bat

ote den... eta izen berriak ere asmatu dituzte: “hiperbizkaiera” kasu 107 .

Gaur egun, erraz aurki ditzakegu edozein euskal dialektologiazko lanetan L.L. Bonaparteren

lanari aipamenak, eta haren euskalkien sailkapenaren funtsezko balioaren aitorpenak ere bai, aldatu edo

eta moldatu dutenez apurtxo bat aldatu edo dutela bakarrik, oraindik ere erabilgarri dela eta antzerako

adierazpenak.

104 Ikus adibidez: P. de YRIZAR (1981 I, 95-125)-(1981 II, 241-356); TXILLARDEGI, G. AURREKOETXEA (1987). Moldaketak

moldaketa, gogoan izan P. de Yrizar-en lanak, adibidez, aditz laguntzaileak aztertuz osatzen joan den saila. Honako euskalki hauek

aztertu ditu: gipuzkera (P. YRIZAR, 1991)-(P. YRIZAR, 1991b), bizkaiera −ikus Bizkaierari eskaini diogun atalean egile horrek

nola onartzen duen Eibarko aditz sistema Markinako barietatekotzat, Bergarako barietatekotzat baino gehiago− (P. YRIZAR 1992)-

(P. YRIZAR, 1992b), erronkariera (P. YRIZAR, 1992c), goi nafarrera (P. YRIZAR, 1992d)-(P. YRIZAR, 1992e)-(P. YRIZAR,

1992f), lapurtera (P. YRIZAR, 1997), behe nafarrera (P. YRIZAR, 1999)-(P. YRIZAR, 1999b). Gogoan izan behar da baina, L.L.

Bonaparte-ren sailkapenari aldaketa eta zuzenketa batzuk egin zizkiola, bokal eufonietan eta aditz aldaeretan oinarrituta (P.

YRIZAR, 1981, II, 241-330).

105 Aldatzeke, A. Campión-ek −bere gramatikan bizkaiera zein herritan zegoen bizirik adierazi zuen: Gipuzkoako alde

administratiboan, besteak beste Eibar aipatzen du (1977, 37)− eta S. Arana-Goiri-k, esate baterako; nahiz zerbait aldatu eta zuzendu

asmoz: R.M. Azkue-rena genuke horren erakusle. Datuak hemendik hartu ditugu: R.M. PAGOLA (1991; 164-169, 176-184, 194);

ZENBAITEK (1978, 40-53).

106 Ikus R.M. PAGOLA (1991, 169-176).

107 Ikus R.M. PAGOLA (1991, 172-176); R. GOMEZ, J.A. LAKARRA (1994, 14-15).

Azkenaldian sortu da Bonaparte-ren lana orokorrean gainditu eta eguneratu nahi izan duen lanik:

hor dago K. ZUAZO-ren euskalkien sailkapen eta mapa eguneratua 108 , 106 hizkuntza ezaugarri aztertuz

eratutakoak. Hizkuntzaren atal guztietako irizpideak erabili ditu isoglosak ezartzerakoan, eta mugak eta

sailkapena aldatzeaz gain, terminologia ere aldatu egin du: bost euskalki bizi antzeman ditu −zuberera,

nafar-lapurtera, mendebaldekoa, erdialdekoa, eta nafarrera−, eta hildako edo hil zorian den beste bat,

Ekialdeko nafarrera, hain zuzen. Asmo edo “behar” hori argitaratua zuen urte batzuk lehenago 109 , eta

nolabaiteko aurkezpena ere aurretik egina zuen 110 . Tarteko hizkerak eta euskalkien arteko eraginak

zehaztea litzateke ekarrien aldetik ezaugarri nagusietarikoa.

2.4.2. Gramatika mailak

Atal honetan maila morfosintaktikoaren aipamena egingo dugu batez ere, tesiko azterketa maila

horretara mugatzen baita. Nolanahi ere, morfologiako lan mordoa aditzari mugatu zaizkio 111 eta

deklinabidera joteko “gramatika” erako lanetara jo beharra dago, A. Campion-en Gramática de los cuatro

dialectos literarios de la lengua euskara lanera, esaterako. Dialektologia orokorrean legez, euskal sintaxia

ez da dialektologikoki lar jorratu; I. CAMINO-k uste duenez, ezaugarri sintaktikoek ez dute euskalkien

sailkapenerako balio handirik, nahiz eta hizkuntzalaritzako gramatika sortzaile-bihurtzailean berebiziko

garrantzia duen alor horrek 112 . Gaur egun mugaketa horiek gainditzen daudela uste dugu.

Maila fonikoaren jasoketa zehatzak lehenengo grabaketekin etorri ziren 1900. urtean 113 . R.

Trebisch etnografoak 1913. urtean egin zituen grabaketetan 114 bizkaiera 115 ere jasota dago: Bergarakoa,

Lekeitiokoa, Markinakoa eta Mungiakoa, herriko lekuko biren ahotik 116 . Gaur egun aurrerapen handia

dago gai horretan, bai jasotzeko tresnerian bai aztertzekoan ere. Maila fonetiko-fonologikoa aski landua

izan da baina suprasegmentalen alorreko basamortua egungo lan batzuk betetzen dihardute. Maila lexikoa

ere landua izan da 117 , bai joan den mendeko hasieran, bai egun ere.

108 K. ZUAZO (1998)-(1999, 80-82).

109 In R. GOMEZ, J.A. LAKARRA (1994, 42-43).

110 Uda Ikastaroetako mintegian: EHU (1997, 63-64). Bi ikastaro eman zituen: bata 1997-VII-30ean “Euskalki zatiketa eta

sailkapenaz (I)” eta bestea handik bi egunera: “Euskalki zatiketa eta sailkapenaz (II)”.

111 Adibiderako, kaleratu berria den J.Mª ETXEBARRIA-ren lana (2002). “Bizkaiera” zatia, batuako formen ondoan 47-135.

orrialdeetan barrena dago.

112 1999. urtean eman zuen “Dialektologiako hamar kontzeptu” ikastaroan tesigileak hartutako apunteetatik iragazi dugu hona

(“Euskal dialektologia (I)” Ikastaroaren barrena), XVIII. Uda Ikastaroak, 1999) (ikus egitaraua in EUSKAL HERRIKO

UNIBERTSITATEA, 1999).

113 Ikus erreferentzia eta azalpena in EUSKO IKASKUNTZA (2000).

114 R.M. PAGOLA-k aurrenekoak balira legez aipatzen ditu. Edozein modutan ere, ez die nolanahiko balioa aitortzen,

testimoniozkoaz gain hizkuntza balio handia dutela baitio (1991, 185-187).

115 J.Mª. ETXEBARRIA-k berak argitaratu ditu (1990, 187-204).

116 J.Mª Etxebarria-k azaldu zituen grabaketa horien inguruko datu zehatzak, in G. AURREKOETXEA, X. VIDEGAIN (1992, 607-

618).

117 J.M. Mocoroa-ren lana (Repertorio de locuciones del habla popular vasca, oral y escrita, en sus diversas variedades.

Analógicamente clasificado por categorías y conceptos a base de los cuadros e índices de A. Pinloche y F. Brunot. ─ Ortik eta

emendik, 1990 [ale bi]) ere ezin aipatzeke utzi besteak beste ahozko iturriak erabili dituelako. Guk, argitaratutakoaz landa, Eibarko

Udalaren bitartez lortu eta erabili dugu argitaratu gabeko 168 orriko lan bat, Eibarko lekukoen erantzunez osatutakoa hain zuzen;

izenburua hauxe du: Relación de locuciones del padre Mokoroa de los siguientes testigos: Aixerixa, Agirre D., Irugarrendar bat,

Kalamua, Txonta, Garaoitxi, Izparkari, San Martin J., Etxebarria, Gastezar, Ibar-gurutze, Urki, Lendakaria, Langille, Ermu-zale,

Arrate, Pagope, Txirio-kale, Mekola. Hala ere, edukiari begiratu bat emanez gero, lehenengo zortzi informanteen esanak batzen

dituela bistara joten du, eta ez besteenak; horrez gain, beste zenbait argibide egin behar dira mamia ulertu eta erabiltzeko: erreza da

konturatzea “Agirre D.” “informantea”, esaterako, hain ezaguna den Txomin (Domingo) Agirre abade eleberrigilea dela, eta ez

Eibarko lekuko bat... (bere adibideek betetzen dute lanaren zati handiena gainera). Aixerixa lekukoaren adibide sarreretan, esaterako,

Elgoibar, Elkano eta Eibar leku izenak ageri dira: nola interpretatu? Beste pertsonaietatik ezagun egiten zaigun bakarra SAN

MARTIN J. da; ezizenei erreparatuta, eta adibideen fitxetan leku izena denetan “Eibar” ipintzen duenez, zilegi da Eibarkoak direla

uste izatea eta eibartartzat hartzea; gainera, ezizenetatik bederatzi Eibarko toponimiakoak dira, agian lekukoaren jatorrikoak.

31

32

Ahozko hizkera bizia aztertu zuen N.H. HOLMER-ek 118 esate baterako, bere asmoa “representar

las formas lingüísticas como se pronuncian (o como el autor las ha oído pronunciar) por varios individuos y

en diversas partes de las Vascongadas. Sólo pretende ser una fiel reproducción del vasco hablado” baitzen

(1991, 2).

2.4.3. Beste alor batzuekiko loturak

Etnologia-etnografia gaiek kabida izan dute euskal dialektologiaren lanetan, baina ez da

horrelakorik gertatu soziolinguistika maila kontuan hartuz, nahiz eta azken honen aldarrikapenak gero eta

indar handiagoa duen 119 . Soziolinguistika diogunean, baina, kuantitatiboaz dihardugu, bariazionistaz, eta

ez hizkuntzaren soziologiaz, hizlarien jarrerez, legeen eraginez, hizkuntz ukipenaz eta abar 120 .

Euskararen, euskalkien alderdi soziologikoa aztertzen duten lanak eta proiektuak asko dira:

instituzioetatik bultzatutako bat aipatuko dugu bakarrik, II. Soziolinguistikazko Mapa (1986-1996) 121 .

2.4.4. Monografiagintza

Hau ez da izatez gramatikako zatia, baina gramatika (osoa nahiz zatika) azaltzeko era bat denez,

hementxe jarriko dugu. Gainera, tesi lan hau ere sail horretan kokatzen da, monografiagintzan hain zuzen

ere. Horrexegatik jo dugu euskal dialektologiaren historian egin diren monografia batzuen aurkezpenera;

guk bizkaieraren inguruan egin direnei erreparatuko diegu gehienbat eta horiexek aurkeztuko ditugu

hemen. W. Rollo-rena izan zen lehenetarikoa: The basque dialect of Marquina 122 . Ahozko hizkuntza zuen

aztergai, eta egileak berak aitortu zuen ez zela azterketa osoa. Bizkaieraren eremuan alboko herri bateko

euskara izan zen aztergai ondotik, baina doktoradutza tesi batek damaion zehaztasunez: K. Rotaetxe-ren

Estudio estructural del euskara de Ondarroa 123 , hain zuzen ere. Sasoi horretan piztu zen herri, auzo,

haranetako hizkerak aztertzeko gogoa eta emaitza oparoa izan du alor horrek euskal dialektologian eta gaur

egun ere bizirik darrai joera horrek.

Tesi eta tesina ugarik hartu dute monografia dialektal itxura, gune jakin bateko euskara-hizkera

aztertu nahiz, edo gramatika atalen bat. Hemen dakartzagu batzuk: A. Arejita-ren: La obra de Juan Antonio

Moguel doktorego tesia 124 ; J. Arreche-rena: Basauriko euskararen azterketa linguistikoa 125 ; J.A. Arrietarena:

Un estudio sobre el habla vasca de Motrico 126 ; M.B. Azpiazu-rena: Toponimia de Vergara 127 ; E.

Barrutia-rena: Mundakako arrantzaleen jakintzaren lexiko eta enziklopedia 128 ; J.M. Elexpuru-rena: Bergara

aldeko lexikoa 129 ; J.M. Etxebarria-rena: Zeberio-Araneko euskararen azterketa etnolinguistikoa 130 ; J.Mª

118

(1964 -)-(1991).

119

Horrelako saiotxo bat I. MENIKA-k egin zuen, baina guk dakigunez ez du gehiago zabaldu (1996, 173-188). Gazteen hizkera

aztergai du I. ESNAOLA-k; argitaratutako artikulu baten erreferentzia jarriko dugu: (1997, 63-75).

120

O. IBARRA (1995, 72); K. ZUAZO (in R. GOMEZ, J.A. LAKARRA; 1994, 40-42).

121

(1999).

122

(1925).

123

(1978).

124

(1994). I. aldea hau da: I Gramática descriptiva de la lengua.

125

(1993-1994). Gero argitaratua: J. ARRETXE (1994).

126

(1974).

127

(1976, argitaratu gabea).

128

Ale 2. Gero argitaratua: E. BARRUTIA (1996).

129

Argitaratu bakoa.

130

(1988, ale 2). Gero argitaratua: J.M. ETXEBARRIA AYESTA (1991).

Etxevarria-ren tesina: Léxico rural vasco de Amorebieta (Vizcaya) 131 , eta tesi amaitu gabea: Bizkai aldeko

hizkera mintzatuen azterketa 132 ; I. Gaminde-rena: Urduliz eta Gatikako herri hizkeraren azterketa

linguistikoa 133 ; R. Gandarias-ena: Ispasterko intonazioaren deskribapena: azterketa fonetikoa 134 ; M.

Olazar-ena: Mungialde, Bermio ta Ondarruko euskal-abostegia 135 ; M. Salinas-ena: Descripción fonética del

euskera de Lekeitio 136 ; J.A. Uriarte-rena: Fruizko hizkera: azterketa linguistikoa 137 .

Oraindik amaitzeke dauden tesiak ere aipa ditzakegu (unibertsitatean erregistratutako urtea jarriko

dugu; ez dugu lortu argibiderik bakoitzaren defentsa egina ote den ala ez), hemen doaz batzuk: V. Arbizurena:

Laudioko haraneko toponimia azterketa 138 ; Mª R. Igueregui-rena: Izenaren morfologia Gernika eta

Bakioren arteko lurraldean: agozko euskal dialektologiaren ikerketa 139 ; Mª N. Echevarria-rena: Gorozikako

hizkeraren azterketa morfosintaktikoa 140 ; Mª I. Ereño-rena: Galdakaoko euskera biziaren azterketa 141 ; Mª C.

Icazuriaga-rena: Kortezubi eta Inguruko euskararen azterketa 142 ; J.A. Urdangarin-ena: Ondarruko

euskeraren azterketa soziolinguistikoa 143 ; E. Ortego-rena: Barrikako euskarari buruzko ikerketa

linguistikoa 144 ; J. Rodriguez-ena: Valores temporales y modales en el castellano y euskera de Orozko 145 ;

M.N. Bilbao-rena: Getxoko euskararen azterketa 146 ; M.I. Menica-rena: Ahozko erregistroen (morfojoskera

arloan) bilketa, analisia eta sailkapena bizkaierako euskaldun hiztunengan 147 . Aipatutakoetan, beraz,

jakineko herrietako euskara-hizkera orokorrean da gai nagusia, zenbaitek gramatikako atal bereziren bat

aukeratu duten arren.

Unibertsitate mailan jorratzen da, bada, monografiagintza, baina herri mailako lagun, talde eta

instituzioen ekinbidez ere emaitza luzea izan du monografiagintzak, eta adibide batzuk jartzearren hemen

ipiniko dira argitalpen batzuen erreferentzia: F. Aranberri-ren: Ermua eta Eitzako euskara lana 148 , eta

Ermua - Eitzaga leku-izenak. Geure izanaren barrena 149 ; R. Garzia eta K. Arregi-rena: “Hikako aditzjoko

alokutiboa Markina aldeko subeuskalkian” 150 ; L. Baraiazarra-rena: “Markina-Xemeingo euskara

aztertzen” 151 ; R.M.S. Bereicua-rena: “A survey of linguistic variables in the Central zone of the Deva

River Valley. The zone of Placencia in contrast with its neighbours towns of Eibar and Vergara” 152 ;

zenbaiten Bergarako euskera 153 ; X. Burgete-ren eta I. Gaminde-rena: Otxandioko euskaraz 154 ; L.

131 (1975, argitaratu gabea).

132 (1990-1992).

133 (1992, ale 2). Argitarapen baterako bidea eman zuen: I. GAMINDE (1992b); azentuari eskainitako zatiaren laburpen batzuk ere

argitaratu ditu aldizkarietan: (1994, 55-58)-(1994, 89-110).

134 (1996).

135 (1970). Horren erreferentzia aurkitu dugu egungo argitarapenetan: M. OLAZAR (Olazar´tar Martin) (1998).

136 (1976).

137 (1995, ale bi).

138 (1990-1992).

139 (1990-1992).

140 (1990-1992).

141 (1990-1992).

142 (1990-1992).

143 (1990-1992).

144 (1992-1993).

145 (1992-1993).

146 (1993-1994).

147 (1993-1994).

148 (1996).

149 (2001).

150 (1981).

151 (1986, 1, 143-159).

152 (1972-VI, 20-28).

153 (1988).

33

34

Eleizalde-rena: “Breves notas acerca del lenguaje de Vergara” 155 ; J. Elortza-ren eta besterena: Arrasateko

euskara 156 ; A. Errazti-rena: Iurreta Elizateko Euskara eta Toponimia 157 ; J.M. Etxaburu-rena: Ondarrutar

berbetea; I. Gaminde-renak: “Butroiko Euskara” 158 , Abadiñoko euskaraz 159 , Bilboko Larraskituko

euskaraz: lexikoa eta testuak 160 , Bilboko euskara 161 , Leioako euskararen gramatikaz 162 , Foruko

euskeraren morfosintaxiaz 163 , Bakio berbarik berba 164 , MEÑAKA BERBARIK BERBA, on-line 165 ; I.

Gaminde-ren eta besteren: “Zeanuriko intonazioaz” 166 ; I. Gaminde-ren eta M. Salterain-en: Abadiñoko

lexikoaz 167 ; J.I. Hualde-ren eta X. Bilbao-rena: A phonological study of the basque dialect of Getxo 168 ; J.I.

Hualde-ren, G. Elordieta-ren eta A. Elordieta-rena: The basque dialect of Lekeitio 169 ; C. Izaguirre-rena: El

vocabulario vasco de Aranzazu-Oñate y zonas colindantes 170 ; J. Izquierdo-rena: Plazentziako aditzaren

paradigma, argitaragabea 171 ; W.H. Jansen-ena: “Acento y entonación en Elorrio” 172 ; J. Larrañaga-rena:

Antzuolako hizkera 173 ; B. Markaida-ren, I. Gaminde-ren eta E. Markaida-rena: Sopelako euskaraz 174 ; I.

Menika-rena: “Markina-Xemeingo hizketaren azterketa” 175 ; J.L. Ormaetxea-rena: Aramaioko euskara 176 ; A.

Pérez-ena: Bermeoko herri hizkera 177 ; P. Pujana-rena: Oletako euskal aditza = El verbo vasco de Oleta

(Alava): flexiones IKA del Valle de Leintz (Gaztaga, Eskoriatza, Aretzabaleta y Arrasate), del Valle de

Angiozar (Bergara), de Zeanuri y de la zona de Mungia 178 ; A. Ros eta J.M. Cabello-rena: Basauriko

toponimia 179 ; W. Rollo-rena: The basque dialect of Marquina 180 ; N. Urkijo-rena: Zenbait apunte Laudioko

euskaraz 181 ; L.M. Zelaieta-rena: Zornotzako aditz-eren karinkara 182 ; eta K. Zuazo-rena: Deba ibarreko

euskeria 183 . Aipatu ditugun lan gehienak joan direneko hamabost urteetan eginikoak edo argitaratutakoak

dira, eta horrek erakusten du alor honen bizitasuna.

Gehienak lan zabalak dira, orokorrak, “hizkera, euskara, dialect” hitzek izenburuan erakusten

dutenez; gai mugatuagoa dutenak ere badira, lexikoaz eta aditzaz batez ere. Gure ustez baina, azterketa horiek

ez dute agortzen jakineko herri edo inguru horretako euskararen ikerketa.

154

(1991).

155

(1908-V, 239-245).

156

(1999).

157

(1994).

158

(1982, 403-460).

159

(1991).

160

(1994).

161

Kanpoko azaleko izenburua: Bilbo, berbaz berba.

162

(1989).

163

(1989).

164

(1999).

165

Internet helbidea: http://bips.bi.ehu.es.

166

(1995, 97-121).

167 (1991?).

168 (1992).

169 (1994).

170 (1994).

171 (1986).

172 (1992).

173 (1998).

174 (1993).

175 (1996).

176 (1998).

177 (1991).

178 (1979).

179 (1997).

180 (1925).

181 (1994).

182 (1990).

183 (1999).

Dena den, goiko zerrendak etorkizunean egile eta azter-eremu gehiago izango ditu, goiko

zerrendetakoez gainera beste zenbait proiektu garatzen ari baitira: Ondarroan 184 , Mallabian 185 , Soraluzen 186 ,

Mutrikun 187 ...

2.5. Gaurko euskal dialektologiaren egoera eta etorkizuna

Oinarrietara joz gero, ohiko euskalkien atzerakada 188 nabarmena da. Baina edozein modutan ere,

guk ez dugu uste dialektologiaren eta euskal dialektologiaren arrisku nagusia hizkuntzaren “arkeologo”

huts bihurtzea denik: egile bakoitzak aukeratutako gaiak, helburuek eta jakintza teoriko-teknikoek

bermatuko dute euskal dialektologiaren emaitzen izaera eta kalitatea (ohiko euskalkiak gal daitezke,

agian, eta horiek ahozko erabileratik galdutakoan genuke arkeologo lan hori; baina hainbat faktoreren

eraginez “euskalki” edo euskarazko aldaki berriak eratzen ari direnez, hainbat ikuspuntutik abia daiteke

euskal dialektologoa ikerketetara).

Besterik da orain arte egin den euskal dialektologiaren garapen maila nahikoa ote den ala ez,

hainbat egilek hutsune nabarmenak sumatzen baitituzte, bai eginkizun diren zereginen mailan, bai egin

diren lanetako jasoketa, metodo eta aurkezpen mailan ere 189 .

Euskal dialektologiak baditu zereginak, ikertzaileak, interesa eta etorkizuna gure iritziz; XX.

mendean egin izan diren jardunaldi eta saio akademikoak ikusi besterik ez dago: Unibertsitateetako

irakaspenetan Euskal Filologiako gaietariko bat izateaz gain, hainbat erakundek antolatuta ekitaldi eta

jardun akademikoak egin dira 190 . Horrez gain, jada aipatu diren zein isilpean utzi diren hainbat argitalpen

kontuan hartzekoak dira.

3. EUSKAL HIZKUNTZA GEOGRAFIA

Zergatik dialektologiaz gain hizkuntza geografiaz arduratu?, eta euskal hizkuntza geografiaz

bereziki?: argi dago tesi honen helburua ez dela atlas moduko ezer egitea 191 , ezta kartografia egitea ere, eta

isoglosak ezartzea ere ez... Lan honen mamiak eta korpusaren azterketaren emaitzen berezko ezaugarriek ez

dute laguntzen gehiegi horretarako; baina argi dugun beste gauza bat da ezin daitekeela itsuan eta bakarka lan

184

Itsas giroko lexikoaren inguruko tesia prestatzen dihardu M. Etxaburu-k, adibidez.

185

P. Mugarza-k dihardu bertoko euskara aztertzen, tesi gisa aurkeztuko du.

186

E. Unamuno-k Udaleko beka du hango euskara aztertzeko.

187

J. Larrañaga-k dihardu bertoko euskara aztertzen, tesi gisa aurkeztuko du.

188

R.M. PAGOLA-ren lanean aurki dezakegu euskalkien atzerakadaren aipamen eta azalpenik (1991, 76). O. IBARRA MURILLOk

dialektologiaz orokorrean dioena guk euskal dialektologiari egokituko genioke. Honela dio berak:

“Gaur egungo herri hizkeraren ikerketa dialektologikoaren arazo nagusiena, jatorrizko hiztunen desagertzea da (...) Bigarrenik,

aldaketa soziokulturala: herri hizkera komunikabideen presio nabarmena jasaten ari da, eta honek, hizkeraren jatortasuna kolokan

jartzen du. Hirugarrenik, hizkeraren azalpide (espresiobide) diren errealitate sozio-teknikoak ordezkatzen ari dira eta berriak

inposatzen; herriko hizkera heriotz bidean dagoen zibilizazioaren gordeleku bihurtzen delarik.

Honengatik guztiarengatik, dialektologiaren arriskua aurreko hizkuntza egoerei, hondarrekoei, benetakoak ez direnei erreferentzia

egitea da; eta horrela, dialektologia “arkeolinguistika” bihur daiteke” (1995, 70).

189

Ikus adibidez O. IBARRA-ren aldarrikapena (1995, 71) eta K. ZUAZO-ren iritziak (in R. GOMEZ, J.A. LAKARRA; 1994, 38-

39).

190

Batzuk aipatzearren: 1981. urtetik 1985. urtera Euskaltzaindiak bost dialektologia jardunaldi ospatu zituen, gai edo helburu

nagusia “Euskal Herriko Atlas Linguistikoa” zela; 1991. urtean Euskal Dialektologiako Kongresua antolatu zuten Donostian “Julio

Urquijo” Mintegikoek; Euskaltzaindiak ere L.L. Bonaparte-ren mendeurrena ospatuz 1991. urte horretan Nazioarteko Dialektologia

Biltzarra antolatu zuen. Urte aberatsa izan zen hori horrelako jardunaldietan, 1991. urte horretan Labayru Ikastegiak ere “Euskalki

literarioak” izenburu nagusi zuen hitzaldi multzoa antolatzea bere gain hartu zuen. 1997. urtean euskal dialektologia Nafarroan gai

izan zuten Udako Euskal Unibertsitatekoek antolatutako jardunaldiek; eta Euskal Herriko Unibertsitateak XVIII. Uda Ikastaroetako

egitarauan “Euskal Dialektologia” eskeini zien interesatuei 1999. urtean.

191

Eibarko mikro-atlasa egin zitekeen lortutako korpusarekin.

35

36

egin, eta ezinbestekoa dela orain arte landutako gaiak eta moduak ezagutzea guk egin dezakegun ekarria

onuragarri gerta dadin euskararen geroko ikerketetarako. Hortxe dago guk euskal hizkuntza geografiaz dugun

kezka eta interesaren kakoa, metodologian hain zuzen ere.

Jakinekoa da hizkuntz geografiaren azken emaitza nagusia atlasak izaten direla, eta mapa horiek

egin ahal izateko baliabide nagusiak galdekizunak eta inkestak direla, leku bakoitzean lekuko bati edo

gehiagori galdekizuna erantzun eragin eta gero. Baina galdekizuna bera ere gertatu beharra dago, helburuak

zeintzuk diren, galdekizuna halakoa. Gure lanerako egokia zitekeen galdekizunaren bila abiatu ginen euskal

dialektologian eta euskal hizkuntza geografian barrena, baina lanen arteko bateratasun eza izan da aurkitu

dugun lehena, hainbat adibide agertu arren zein bidez lortu izan diren ez delako ia inon ere agertzen.

Galdekizun bateratu oso bat falta da izan da orain arte euskalkien azterketari ekitea nahi duen edonorentzat,

batetik eta bestetik pusketatxoak badiren arren 192 .

Euskal hizkuntza geografiaren alorrean begiratu eta erabili ditugun galdekizunak hauek dira, besteak

beste: G. AURREKOETXEA, X. VIDEGAIN, X.: Euskal Herriko Hizkuntz Atlasa: Galdesorta

Cuestionario Questionnaire 193 ; X. BIDEGAIN, J.M. ETXEBARRIA, G. AURREKOETXEA: Euskal

Herriko Atlas Linguistikoa. Galdekizuna 194 . Oraindik zeharo burutu barik dagoenez, ezin argitasunik eman

Eibarko berri. R.M. PAGOLA-k Nafarroako fonetika aztertzerakoan erabili zuen galdekizunaren emaitzak

begiratu eta erabili ditugu 195 . P. de YRIZAR-ek gertatu zuen “Atlas Lingüístico del País Vasco. Cuestionario

de formas verbales” ere erabili dugu, galderak nahikoa ez izateaz gain, batzuetan aldrebes samarrak ere

badiren arren. Eibarko erantzunak “eib.” markatzen ditu 196 . Bestalde, 21 aditz forma maparatu zituen 197 eta

Eibarrerako erabili zuen iturria T. Etxebarria-ren lana, Erizkizundi irukoitza eta J. San Martin-en lekukotza

izan zen 198 : Eibarko formak eta ezaugarriak ezagutzeko amaierako aurkibide toponomastikora jo daiteke 199 .

Euskal Herriko Hizkuntz Atlas horri begira A.M. ECHAIDE-k Nafarroan burututako saioa ere begiratu

dugu 200 : lan horretan ere item-ak hutsean ageri dira, galdera markorik gabe; gainera, zer lortu nahi duen

suposatzea ez da zaila baina horixe da, suposaketa, ez baitu argibiderik ematen zertarako batu nahi duen item

bakoitzaren erantzuna.

A.Mª ECHAIDE-k atondutako Azkue-ren galdekizuna ere erabili dugu: Erizkizunde hiruzkoitza =

Triple cuestionario = Triple questionnaire (euskara 1925) 201 . R.M. Azkue-k ez zuen galdekizuna atlas bat

burutzeko egin, euskara batua gorpuzteko baizik; dena den, aukeratu zuen metodoa antzerakoa da. Hor

aurkitu duguna hauxe da: hizkuntza ezaugarrien emaitza, erantzunak (galderarik ez); Eibarrek “69” zenbakia

du eta lekukoak sasoi hartan 49 urte izango zituen 202 C. Careaga zen (eibartarren artean gizon famatua);

192 Argitaratutakoak bederen, hankamotz geratzen dira, batzuk, fenomeno gutxiegi agertzen dituztelako −eta askotan sistematizazio

handirik gabe−; eta beste zenbaitek, fenomenoak ugariago agertzen ditu, baina nola ebokatu erakutsi gabe −fenomenoak eurak, narrugorri−.

193 Euskera-ko separata (1993).

194 (1985, argitaratu gabea).

195 (1992).

196 (1956b)-(1981, I, 157-170). Eibarko formak eta ezaugarriak ezagutzeko amaierako aurkibide toponomastikora jo daiteke (1981 I, 322).

197 (1981 II).

198 (1981 II, 203).

199 Aip. lib., 410.

200 (1989). Galdekizuna bera K. Mitxelena-k egin zuen.

201 (1984).

202 Menturazko forma hori jarri dugu ez dugulako adinaren erreferentzia, herrian bizi izandako urteen aipamena baizik.

inkestagilea berriz, “O.A.”, Odón de Apraiz, izan zen 203 . Etnografiaz den arren, inkesta lanerako eta gai

askeen aurkezpenerako beste bat ere erabili dugu: J.M. BARANDIARÁN-en: Guía para una encuesta

etnográfica 204 . Erabili dugun beste galdetegi bat I. Gaminde-k utzitakoa izan da (ikertzaile horrek ere ez du

hizkuntza atlasik egiteko asmo nagusirik, baina galdetegi teknikaz herri askotako informazioa batzeko

baliatzen da): ez du izenbururik eta guk “Galdekizuna” jarri diogu. Kontsulta hutserako Euskalerriko Atlas

Etnolinguistikoa [EAEL] ere erabili dugu 205 ; ez dago Eibarko daturik, baina bai bizkaiera edo mendebaldeko

euskalkia egiten den, edo zubi-hizkerak duten Gipuzkoako zati administratiboko herri batzuetakoak:

Antzuola, Arrasate, Elgoibar, Mutriku eta Oñati, hain zuzen ere.

Laguntzaile gisa, metodoaz diren lanak ere begiratu ditugu, hala nola G. Aurrekoetxea-rena: “Euskal

Herriko Hizkuntz Atlasa (EHHA): inkesta metodologia eta ezezko datuak” 206 ; G. Aurrekoetxea-ren “Euskal

Herriko Hizkuntz Atlasaren informatizapena” 207 ; G. Aurrekoetxea-ren eta X. Videgain-en: “Historia y futuro

del Atlas Lingüístico Vasca (EHHA)” 208 ; I. Ibarra-ren eta X. Videgain-en “Atlas linguistikoa eta

informatika” 209 . F. Leizaola-ren “Metodología para la realización del Atlas Etnolingüístico de Euskalerria –

EAEL-” 210 ere gauza batzuetarako baliagarri izan zaigu. Gai horri orokorrean heldu dio R.M. Pagola-k “Atlas

linguistikoak egiteko metodologia” kapituluan 211 .

Datu soziolinguistikoak lortzeko, edo hobeto esanda, euskararen alderdi soziologiko bat ezagutzeko

J.I. Ruiz Olabuenaga-ren Atlas Lingüístico Vasco-ra 212 jo dugu. Hor ez du euskalkirik lantzen, euskararen

presentzia geografikoa 213 eta erabilera baino, eta mapetan agertzen dena “los ámbitos geográfico-sociales en

los que «existe» el euskera como tal, al margen de sus variantes más o menos pronunciadas (...) pretendemos

iniciar el conocimiento del asentamiento geográfico del euskera como tal, sin reparar en las diferencias

dialectales” 214 ; bere lanak galdera hauei erantzun nahi die: “−¿Cuántos individuos hablan euskera? −¿Qué

espacios geográficos ocupan tales euskaldunes?” 215 . Atlas hau L.L. Bonaparte-k eta P. de Yrizar-ek eginiko

mapegandik urruti dago, egileak hasieratik kritikatzen baitu horrelako ikertzaileen ikuspegi unibertsalista eta

orokortzailea 216 .

Lehenxeago aipatutakoagatik, ez gara euskal hizkuntza geografiaren nondik norakoak aztertzen eta

sakontzen luzatuko. Horren historiaren berri bibliografian aurki daiteke 217 .

203 Aip. lib.; 43 17. oh.; 45.

204 (1976).

205 (1983-1990).

206 (1986).

207 In G. AURREKOETXEA, X. VIDEGAIN (1992, 319-337).

208 In P. GARCIA MOUTON (1994).

209 (1986, 425-433).

210 In G. AURREKOETXEA, X. VIDEGAIN (1992, 647-658).

211 (1991, 226-240).

212 (1984).

213 B. Ohyarçabal-en lana ere bide horretakoa litzateke (1992, 349-366); eta baita neurri baten ere P. de Yrizar-en lan batzuk (1981 I,

171-272).

214 Aip. lib., 12.

215 Aip. lib., 13.

216 Gogoan izan L.L. Bonaparteren sailkapenari egin zizkioten kritiketatik bat muga garbiegiak ezartzea izan zela; J.I. Ruiz-ek beste batzuk

ere gehitzen dizkie: eremu horietako hizlariek euskaldunak direla dirudiela, eta abar.

217 J.Mª ETXEBARRIA-ren saioan (1986, 375-412) edo R.M. PAGOLA-renean (1991, 241-255), batetik, ikuspegi orokorra eta anitza

aurki dezakegu; saio murritzagoak denboraz eta gaiz ere badira, bestetik: J. ARZAMENDI-ren lana (ZENBAITEK, 1978, 27-57); P. de

YRIZAR-en ale biak (1981), edo K. MITXELENA-ren lana (1964, 427-442).

37

38

Beraz, ez dugu uste lan honetan euskara atlasetan edo mapetan erakutsia duten lanen erreferentzia

eta iruzkina egitea ere dagokigunik, tesi honek bereziki geolinguistikaren metodo eta teknikei erreparatu dien

neurrian 218 .

4. BIZKAIERA EUSKAL DIALEKTOLOGIAN

Euskalkien banaketaren kontzientzia bera zaharra bada, gauza bera gertatzen zaio kontzientzia

horren emaitza edo aplikazioari: antzinakoa da bizkaieraren berezkotasunaren inguruko jabetza eta baita

horren isla ere. Ez dugu gogaikarri gertatu nahi, baina hainbatetan aipatu dugun bereizketa lehenengotik

azalduko dugu: bizkaieraz idatzi edo eginikoa eta bizkaieraren gainean eginikoa, hain zuzen ere; guk beti ere

bigarren aukera hau landuko dugu.

Ez ditugu bizkaiera landu edo azaldu duten lan guztiak aipatuko, ez baita gurea lan diakronikoa ezta

historiagilea ere (lagun egin dezake gertakari batzuk azaltzeko, hori ere aitortu beharra dago), baina halako

azalpen laburra egingo diogu. Aldizkarietan azaldutako artikulu guztien zerrendak asko ere asko luzatuko

luke gure oraingo lana, eta ez diogu horri zehatz ekingo. Euskal dialektologiaren eremuan, bizkaiera edo

“mendebaldeko euskara” oraingo zenbaiten deituraz, beti izan da apartekoa. Dena den, euskalki honek izan

dituen historia, ikerketak, joerak, jarrerak, metodoak... euskal dialektologiaren atalean azpimarratu dugun

legez, euskalaritzarekin estu lotuta daude 219 .

Beraz, ikuspegi historiko orokor batetik abiatuz gero, bizkaieraren emaitza (euskal dialektologiaeuskalaritzaren

ikusbidetik) aitzindarien artean dago: Errenazimendu garaiko R. de Micoleta-ren hizkuntz

irakaskuntzarako gramatika genuke horren adierazgarri garbia 220 . XVIII. mendean, M. Larramendi-ren

gizaldia, bizkaierak izan zuen haren lanean islarik, bai egin zuen euskalkien sailkapenean, bai beste lanetan

ere (M. Larramendi-k ez zuen, hala ere, hiztegiko hitz bakoitza euskalkika markatu). XIX. mendean lanak

asko ugaritu ziren, bai atzerritarren lanez, bai bertokoenez; joera biltzaileak, irakaskuntzazkoak, zientifikoak

eta garbizaleak, denek izan dute nola edo halako isla bizkaieraren ikerketan. XX. mende hasieran datu

bilketak aurrera darrai, joera arau-emailearekin batera, didaktikak ere ez du lekurik galdu, ez lehenago ez

geroago; Espainiako gudaren ostean berriz jarraitu-ekin zitzaion lanari gero eta metodo zientifikoagoekin,

euskalzale afizionatuen emaitzak ugari izan diren arren.

Gaika aipatuko ditugu hainbat lan, ahal denean aitzindari historikoak aipatuaz. Edozein modutan ere,

bizkaiera ez da beti unitate gisa agertu historian, ezta gaur egun ere. Batzuetan eremu linguistiko osoa

(Bizkaia-Gipuzkoako zatia(-Araba)) hartzen duen arren, bestetan aintzat hartzen dena eredu literarioa da

bakarrik; sarritan Bizkaiko zati administratiboa bakarrik da lanen eremua; eta bestetan mendebaldeko

euskararen zati geografiko bat bakarrik. Eibarko berri azaltzen bada erreparatuko diegu bereizketa horiei,

baina osterantzean ez. Hiru lan mota bereiziko ditugu: monografiak alde batetik, euskal dialektologiako eta

218

Aipatzekotan, Euskaltzaindiaren baitan Euskal Herriko Hizkuntz Atlasa mamitzen dihardutenek kaleratu duten orain arteko emaitza

nagusia aipatuko genuke (EUSKALTZAINDIA, 1999), hortik tesiko korpuserako grabaketa zati bat lortu baitugu.

219

R. Gómez-ek 1997. urteko Uda Ikastaroetan banatu zuen dokumentazioan azaldutako ezaugarri nagusiak eta tesigileak hartutako

apunteak erabiliko ditugu (ikastaroak lehen ere aipatu dira. EHU (1997, 63-64)). 2000. urtekoetan eskaini zituen materialak ere

erabili dira: “Gramatika testuen edizioa I, II”. Ikastaroa hauxe zen: EHU (2000).

220

Nahiz eta R.M. PAGOLA-ren ustez ez duen gramatika legez balio handirik, “baina Bilbo-ko euskaran eginaren xarma ezin

izango zaio ukatu” (1991, 96 26. oh.).

euskarazko lan orokorrak beste alde batetik, eta bereziki bizkaierazko lanak beste aldetik. Horien aurretik

euskalkien sailkapenean bizkaierak duen lekua azalduko da, gainetik bederen.

4.1. Euskalkien sailkapeneko bizkaieraren lekua 221

Bizkaiera geografikoki kokatzekotan, egun Bizkaiko Lurralde Historikoan egiten dena eta Gipuzkoa

eta Arabako Lurraldeetako toki batzuetan egiten dena hartuko genuke kokaleku nagusitzat. Ez dugu jardungo

atzerrira edo Euskal Herritik kanpora joandako euskaldunen euskararen nondik-norakoak aztertzen, aski gai

garrantzitsua den arren. Aspaldi lurralde oso hori autrigoien eta karistioen leinuak bizi zirena da, Arrasate

barduloen leinukoa bazen ere 222 , eta Eibarri dagokionez hauxe ardura zaigu gehien: “Al occidente del Deva y

del Zadorra y entre el Ebro y el mar habitaban los caristios o cavietes” (R.M. PAGOLA, 1991, 79). Edozelan

ere, karistio horien eta autrigoien arteko harremanak sendoak izango ziren, “lurraldeko toki batetik bestera ere

komunikazioa erraza delako” 223 . Badirudi banaketa horrek elizaren egituran jarraipena izan zuela: egia da

izan, karistiarren diozesia XX. mendea ondo joana izan arte Arabakoa zela, Eibar barne 224 .

Euskal dialektologiaren atalean euskalkien sailkapenari saio berezia eskaini zaionez, irakurlea

haraxe ere igorriko dugu sailkapenen zehaztasun bila; gainera, bizkaieraz eta gure tesiaren eremuaz ere zerbait

aipatua dugunez, ez dugu hemen den-dena berriz errepikatuko. Hurrenkera kronologikoa zaintze aldera, egile

zaharrenengandik hasiko gara: J. Leizarraga euskalki aniztasunaz konturatu bazen ere, P. Axular izan zen

euskalki ia denak aipatu zituena, Bizkaikoa barne 225 ; A. Oihenart izan zen hizkuntzaz beraz gehien jardun

zuena idazle zaharren artean, eta bizkaierarentzat “mendebaldekoa” eta “autrigónica, o bizcaína” 226 izenak

darabiltza 227 . Hainbeste aldiz aipatu dugun M. Larramendi jesulagunak ere heldu zion euskalkien sailkapenari

Hiztegian batez ere 228 , gainera ordura arte euskal dialektologian erabili gabeko teknikak erabilita: “toki-lanak

aho-galdekizunez baliatuz” 229 ; gainera informazioa solasaldi askez eta arteztuz lortu zuen. Emaitzetariko bat

euskalkien sailkapena izan zen, irizpide hauek kontuan hartuta: “declinaciones del nombre, y pronombre, que

consisten en los articulos, y á las conjugaciones del verbo, que consisten en terminaciones, ò inflexiones,

diferentes” 230 , eta bere ustez euskalki nagusi, garbi eta erregularrenak nafarrera, bizkaiera eta gipuzkera ziren.

Bizkaierari dagokionez, muga garbiak ezarri zizkion lehenengo eta gero barruko aldeak aipatu zituen:

Gipuzkoako bizkaiera, ekialdekoa edo Markina eta Elorriokoa, eta Bilbo aldekoa. Eibarri hiztegian zuzenago

egiten dion aipamena hauxe da: “Los lugares rayanos de Vizcaya usan más del dialecto de Vizcaya: los

interiores, empezando desde Elgoibar o desde Azcoitia por el lado septentrional (...) usan el dialecto de

221 Gure gai honi heltzen diotenak hauek dira, besteak beste: R.M. PAGOLA (1991; 78-80, 82-83, 89, 90-91, 98, 152); R.M. PAGOLA

(1992); K. ZUAZO (in R. GOMEZ, J.A. LAKARRA, J.A.; 1994; 26-28, 36-37); TXILLARDEGI, G. AURREKOETXEA (1987;

XXXVI-LIX, 1-16); P. de YRIZAR (1981 I, 95-125).

222 R.M. PAGOLA: “Gipuzkoako mendebaldean, Deba ibaiaren bailara euskalkiz Bizkaierakoa da, herri batzuk karistioen leinukoak

ez diren arren, esaterako Arrasate, barduloen leinukoa baita” (1991, 152).

223 Aip. lib., 80.

224 Aip. lib., 83-85. Lehen ere aipatu da gai hau, euskalkien jatorriaren atalean: 2.3.

225 R.M. PAGOLA (1991, 92-94).

226 Aip. lib., 97.

227 Aip. lib., 95-99.

228 Aip. lib., 99-106.

229 Aip. lib., 100.

230 Aip. lib., 102.

39

40

Guipúzcoa” 231 ; Corografía-n berriz bizkaieraren barruko aldeak aipatu zituen: “hay sus diferencias y no

pocas. Se extiende a parte de la provincia de Guipúzcoa ya que por esta parte empieza en Elgoibar y más en

Eibar continuando por Vergara, Mondragón, Arechavaleta, Escoriaza, Salinas y Oñate” (P. YRIZAR, 1981 I,

99) 232 . Hiztegian bizkaieraz jarri zuen “que “bien hablado es muy agradable en las terminaciones del verbo y

en un gran número de locuciones, y para hablarle bien tienen particular gracia las mujeres y lo mismo sucede

en los demás dialectos”.” (P. YRIZAR, 1981 I, 98); Korografian aldiz hauxe dio, “gizonek zakarsko samar

hitz egiten dutela” (R.M. PAGOLA, 1991, 105). Bere jarraitzaileek ez zuten larregi aldatu berak

erakutsitakoa, Añibarro-k bizkaierari dagokiona zerbait zehaztu bazuen ere: aditza gehiago landu zuen, eta

maila fonetikoan bokal arteko kontsonante tartekatzea aipatu zuen 233 : “Mucha parte de Bizcaya, algunos

Pueblos rayanos suyos (... ) posponen una b a la u de nombres y conjunciones (...) y una «j» herida al ia” 234 .

M. de Zabala-k aldaketa ekarri zuen bizkaierako azpieuskalkiak bereizterakoan bokal elkarketetako

aldaketetan oinarrituta 235 : Markinakoa, Arratiakoa, Erdikoa eta Orozkokoa banatu zituen. Eibarko euskara

Markinakoaren barruan jarri zuen: “Las eufonías marquinesas están en uso en la villa de Marquina y los

pueblos de su circunferencia y siguiendo por la raya de Guipúzcoa se extienden también a los de esta

provincia que hablan el dialecto vizcaíno (...)” 236 . J.I. Arana-k ere bizkaieraren eremu osoa aipatu zuen,

“sartaldeko” euskalkiaz ziharduenean: “Euskara sartaldekoan, ceñean Deba-ibaitic Bizcaia-ren atzenerañoco

errienac eta cembait Arabacoarenac ere sartzen diran, berba egin dute itzpide eta erausi ederrian bere

liburuetan” 237 . J.A. Moguel-ek ere aipatu zuen euskalkien gaia Confesio ta Comunioco eracasteac (1800)

liburuan: berba aurrekoan, dialektologia sailkapena dakar eta Eibarkoa euskara bizkaitartzat jo zuen,

lexikoan hitz batzuk gipuzkoako erakoak dituela aitortu arren 238 . Denen ezaugarria da euskalkien gaia

bidenabar baino ez aztertzea, beste helbururen bat bete asmoz.

Nolabaiteko helburu garbia zuena 239 eta euskalkien sailkapena lortzeko lan egin zuen lehenengoa

L.L. Bonaparte ikertzaile ezaguna izan zen. Bizkaieraren mugaketa eta banaketa gutxi aldatu zuen bere lanen

puruan, aldatu zerbait aldatu bazuen ere 240 . Eman dugu bere berri euskal dialektologiari eskainitako atalean

231 Aip. lib., 103.

232 Euskalkien sailkapena, beraz, Larramendi-k bi lanetan landu zuen batez ere (gramatikan aipatu egin zituen bakarrik): Diccionario

trilingüe del castellano, bascuence, y latín (1745) eta Corografía de Guipúzcoa-n, 1950 (1882).

233 Eibar “Pueblos rayanos” horien artean sartuko zuela uste dugu; ezaugarri fonetiko horiek agiri zaharretan txandaka azaltzen dira

sasoi horretan. 1685. urtean Miguel de Basterretxea-k Eibarko Untzaga plazan kantatu zituen kopletan ez bata ez bestea ez da agiri,

baina ez dakigu Basterretxea nongoa zen, kopletako gaia eta aipatutako lekuak eibartarrak izan arren: “Zeloac, amoraduen...” -b-

tartekatu beharko litzatekeen lekuan, eta -j- artikuluaren aurretik tartekatzeko ez dago adibiderik (E. IZAGIRRE, M.

LIZARRALDE, A. NARBAIZA; 2000, 37-43). Baina (XVIII. mendeko adibideak jarriko ditugu bakarrik) handik 69 urtera Eibarko

“Ordenanza Municipalac Eusqueras, Elecinuetaracoz” dokumentuan (1754. urtekoa) ezaugarri biak daude, grafia gorabehera;

adibideak: “atrebiduba, adelantauba, onrauba...; barricha, Errichak...” (aip. lib., 44-49), baina eskribaua nor eta nongoa zen ez

dakigu. 1861-1873. arteko urteren baten F. Arrate abade eibartarrak Aginagan idatzitako sermoian -j-ren errealizazioa betetzen da

baina ez kontsonante belarearena: “eguichascuac, perfectuaak, gorrotua...; vicicha, lujuricha, gaistaquericha...” (aip. lib., 50-60).

XIX. mendean sortu zen Eibarren idazlerik (mende horretan baina, jaio eta koskontzeko astia izan zuten bakarrik), R. Galdós esate

baterako (1885-1953), baina horrek bizkaiera eta gipuzkera literarioruntz joten zuen idazterakoan (bere lan zati batzuk ezagutzeko jo

bibliografiara: aip. lib., 97-109), eta T. Etxebarria (1887. urtean jaiotakoa): bere lan “linguistiko” nagusia ezagutu nahi duenak

Flexiones verbales y Lexicón del euskera dialectal de Eibar (1986) begiratu dezake.

234 R.M. PAGOLA (1991, 109).

235 Aip. lib., 110-111.

236 Aip. lib., 111.

237 Aip. lib., 112.

238 Erreferentzia J. SAN MARTIN-i hartu diogu (1979a, 198).

239 Mapa linguistikoa egitea zuen xede, “bertan euskararen euskalki, azpi-euskalki eta aldakiak oso ongi zehaztuak ager zitezen” (R.M.

PAGOLA, 1991, 157).

240 R.M. PAGOLA (1991, 115-163); TXILLARDEGI, G. AURREKOETXEA (1987; XXXVI-LI, 7-9); P. de YRIZAR (1981 I, 100-

123).

eta ez gara berriz bere jardunaren ezaugarri orokorrak azaltzen geratuko. Atal honetan aipatzekoa zera da,

bizkaierarako erabili zuen lekuko edo laguntzaile nagusia Fray J.A. Uriarte izan zela 241 .

Itzulpenak erabili zituen batez ere, eta zenbait testu original ere bai. Dena den, kontuan hartzekoa da

L.L. Bonaparte-k bizkaieraren sailkapena egiteko erabili zuen material nagusia itzulpenak zirela, eta gehienak

aipatutako Uriarte-k egin zituela: “horrek, bistan da, azpi-euskalkien ezaugarriak askotan zalantzan jartzen

ditu. Esaterako, Markinako azpi-euskalkira itzultzean, Bizkaiera literariora itzultzea zuen asmotan, horrek

berekin daramatzan ondorio guztiekin” (R.M. PAGOLA et alii, 1992 I, 6). Horrez gainera, testu erlijiosoak

ziren gehientsuak “eta horrek sortzen duen askatasun faltaz, ez da erraz gertatzen aldaki dialektalei

beharrezko duten bizitasuna eskaintzea” 242 .

J.A. Uriarte-z gain beste iturri batzuk ere izan zituen: E.M. de Azcue, J.C. Renteria,

Sagarminaga, Arrese Beitia, A.X. de Aguirre, J. de Anchotegui, L. Iza, E. Madina, eta lan anonimoak

besteak beste 243 .

L.L. Bonaparte-k egin zituen sailkapen guztietan aipatu zuen bizkaiera 244 , sailkapenak zelanbait

“mailakatuta” egin zituela gogoan izan behar da baina; bilaketa, jasoketa, behaketa eta gutun askoren

puruan ikuspegia aldatuz joan baitzen. Hasieretan, bizkaiera inkultoa eta liburuetako bizkaiera literarioa

bereizten zituen, baina urteak joan ahalean “literariotasunari” eta idatziari garrantzia gutxitzen joan

zitzaion 245 . Lehen sailkapen edo bereizketan, 1861. urte inguruan, ekialdeko eta mendebaldeko bizkaiera

bereizi zituen: ekialdekoan berriz, Markinakoa eta Bergarakoa. Hurrengo sailkapenean (1864-1865.

urteetan tajutua) bizkaierarekikoa ez zuen aldatu. Hirugarren sailkapenean (1866) bizkaierari zegokiona

ez zuen aldatu funtsean, baina apurka tokien izenak gehituz joan zen: bizkaiera barruan hiru azpieuskalki

bereizi zituen, bata Markinakoa (Elorrioko aldakia bereizi zuen horren barruan); bestea “mendebaldekoa”

dei egin diezaiokeguna, zazpi barietate edo aldaki barruan dituela), eta bestea Gipuzkoako alde

administratiboan egiten zena zen. Hor barruan bi talde egin zituen: batetik, Bergara aldekoa, eta beste

aldetik Leintz-Gatzaga aldekoa. Eibar ez du aipatzen, baina bai ondoko Soraluze, Elgoibar, Antzuola eta

Oñati; Bergarako aldakiaren barruan dela pentsatzen zuela suposatu behar, beraz. R.M. PAGOLA-k

iruzkin hau egiten du: “Bizkaierari (...) dagokionez, berriz, tokien zerrenda aski murritza da. Zera esan

nahi du horrek, Pirineo aldera egin zituen bidaiek asko lagundu ziotela hobeto ezagutzeko eta hobeto

jasotzeko toki horietako aldakiak” (1991, 146). Laugarren sailkapenak, behin betikotzat jo izan dutena

(1869. urtekoa), ez du berrikuntza handirik bizkaierarentzat, izenetan ez bada, “Ekialdekoa,

Mendebaldekoa eta Gipuzkoakoa” izena jarri baitzien azpieuskalkiei.

L.L. Bonaparteren ondorik euskalkien sailkapenaren saioak jarraitu zuten, esana den eran,

funtsezko aldaketa garrantzitsurik gabe: zehazte eta biribiltze lanak lirateke gehienak. Sailkapena

241

Bizkaieraren gainean lan egiteko erabili zituen dokumentuak argitaratuta daude: R.M. PAGOLA et alii (1992). Honela diote

argitaratzaileek:

“Argitaratu gabe utzi ditugun testuak hitzen edo adizkien zerrendak dituztenak izan dira; Miguel de Baraicuak jasotako

deklinabide zerrendak eta adizki paradigmak hain zuzen: batzuk Larramendiren gramatikatik jasoak eta Pablo de

Astarloaren eskuizkribuetatik besteak. J. A. Moguelen Peru Abarca lanetik jasotako hitzen zerrenda ere ematen du

Barraicuak eta hori ere kanpoan utzi dugu (...) Oraingo honetan argitaratu gabe utzi dugu Luis Luciano Bonapartek

Bizkaiera euskalkian eginiko “eruan” aditzaren paradigmen eskuizkribua ere” (aip. lib. I, 6).

242

Ibid.

243

Aip. lib. I, 5-9; R.M. PAGOLA (1991, 125-130).

244

Nagusiki R.M. PAGOLA-ren azalpenari lotu gatzaizkio sailkapen hauek azaltzerakoan (1991, 130-163); TXILLARDEGI-k eta

G. AURREKOETXEA-k ere (1987, 7-9) azaltzen dituzte sailkapenak baina mamizko aldaketekin eta azalpenik gabe.

41

42

aldatzeke utzi zutenen artean, A. Campión eta S. Arana-Goiri ditugu, esate baterako 246 . Zerbait aldatu eta

zuzendu asmoz ere jardun zuten zenbaitek: R.M. Azkue-rena genuke horren erakusle 247 . Bere hiztegian 248

bizkaieraren alorrean aldatu zuena hauxe zen: Altzola, (¿)Elgoibar 249 eta Antzuola gipuzkeratzat jo

zituen 250 ; gero Morfología vasca 251 gramatikan Antzuola atzera bizkaiera barruan kokatu zuen 252 . Areago,

Euskal dialektologiaren hastapenak liburuaren egileek 253 gaurko sailkapenean Deba ibarreko euskaratzat

hartzen den zati bat gipuzkerako iparraldeko hizkera berezitzat jo zuela azpimarratzen dute: “Azkuek,

[gipuzkerako] Iparraldeko azpi-euskalkian laugarren hizkera bat ere bereizten zuen, Elgoibar, Altzola,

Mendaro, Astigarribia, Mutriku eta Deba hartzen dituena”, izan ere “Azkuerentzat, Altzola eta Elgoibarko

euskarak ez dira bizkaieraren barnean kontsideratu behar, gipuzkeraren barnean baizik” 254 . Erizkizundi

irukoitza bizkaierako lekuetan bete arazteko gehien jardun zuen inkestagilea N. Ormaetxea izan zen, 50

lekutako erantzunak jaso baitzituen; O. de Apraiz-ek egin zituen Deba arroko inkestak, Eibarkoa barne,

eta beste inkestagile askok leku bakar batekoak egin zituzten 255 . Edozein modutan, lan ikaragarria egin

zuela denek onartzen badute ere, R.M. Azkue-ren lanaren balioa bere jarrerak jarri du zalantzan: iturriak

ez zituen zaindu eta azaldu berari etorritako moduan, “zernahi aldatzeko kezkarik” ez zuen, “Ez zen, ez,

oso begiratua jasotzen zuen informazioarekin (...) aldatu egiten du bere kasa, gauza berriak sartu, itzuli

bere gisa eta iturria beti ematen duen arren, sekula ez da erabat fidagarria (...) erabili nahi badira

dialektologian, egiaztatu beharra izaten dute, ez bait da beti egia berak dioena” (R.M. PAGOLA, 1991,

183) “dialektologoa behartua dagoelako datorkion materialaren jatortasuna kasuz-kasu egiaztatzera” 256 .

Beranduago P. de Yrizar-ek Euskal Herriko hizkuntz atlasa egitekotan bizkaiera non batu, zein

herritan, egin zuen proposamenean L.L. Bonaparte-k bizkaieraren barruan egin zuen zatiketa bere

horretan utzi zuen funtsean 257 . Eibar Bergara aldeko aldaki barruan legoke, baina ez du aipatu ere egiten,

bai ondoko Soraluze. Elgoibarko euskara gipuzkeratzat joten du aldiz, “aun reconociendo la fuerte

influencia vizcaina que se aprecia en su habla” 258 . Hala ere, P. de Yrizar-ek aurreko lanetan herrika

zehatzago jokatu zuen aditz laguntzaileen egitura azaltzerakoan: Eibarko euskara Gipuzkoako

bizkaieraren eremuan, Bergarako aldakian legoke, Bergarako, Antzuolako, Elgetako, Oñatiko eta

Soraluzeko euskararen ondoan 259 . Beste iritzi metaketa bat ere kaleratu zuen P. Yrizar-ek, bere ikuspegia

aditzaren alorretik eskainiaz 260 , nahiz eta Eibarko berri beste alde batetik dakarren: “La forma de hablar

245

R.M. PAGOLA (1991, 132-133).

246

R.M. PAGOLA (1991, 164-169).

247

R.M. PAGOLA, 1991 (176-177, 176-184).

248

(1969 (1905)).

249

K. ZUAZO-k Hiztegiaz hauxe dio: “euskera kiputxian sartu eban Altzola (baiña Bizkaikuan Elgoibar)” (1999, 80); Hiztegiaz

jardutean P. de YRIZAR-ek, aldiz, hauxe dio: “hay algunas diferencias con relación a los datos de Bonaparte. Nos parece la más

importante la inclusión de Alzola y Elgóibar (vizcainos para Bonaparte) en el dialecto guipuzcoano” (1981 I, 124). Edozein

modutan ere, Erizkizunde irukoitza-n (A.M. ECHAIDE, 1984, 46) Elgoibar gipuzkerako beste herriekin batera dago.

250

R.M. PAGOLA (1991, 177 72. oh.); K. ZUAZO (1999, 80-81); P. de YRIZAR (1981 I, 124).

251 (1969 (1925)).

252 R.M. PAGOLA (1991, 177 72. oh.).

253 TXILLARDEGI, G. AURREKOETXEA (1987, 85).

254 Aip. lib., 81.

255 A.M. ECHAIDE (1984, 43-45).

256 Aip. lib., 184.

257 (1981 I, 137-139).

258 Aip. lib. I, 139.

259 R.M. Azkue-ri jarraituz, Elgoibarko eta Altzolako euskara gipuzkeratzat jo zuen, Mendaro, Deba eta Mutrikuko euskara ere bai,

jakina (1981 I; 38-46., I. mapa).

260 (1981 II, 244-250).

de los de Ermua es más parecida, tanto en la pronunciación como en la vocalización y conjugación, a la

de Eibar, que a las de Elorrio Zaldibar” 261 . Gainera, Lizundia-ri jarraiki, Markinako barietatea

azpimarratzen du arrazoi historikoen bidetik, hauek osatzen dute bere ustetan: Bizkai aldeko Markinako

merindadeko euskarak, eta antzina Markina izan ziren Gipuzkoako herrietakoak ere bai: Elgoibarko,

Eibarko, Soraluzeko eta Durangaldera beranduago atxekitako Ermuko eta Mallabiko euskarak, izan ere,

“Considera Lizundia que la variedad de Vergara debe ser desposeída del valle del Ego, y de la cuenca

baja del Deva, hasta Sasiola, que pasarían al marquinés” (1992 II, 413).

Mutriku 1863. urteko L.L. Bonaparte-ren mapan ez dago kolorez jarria, zati handi bat behintzat.

Ez dakigu ziur nola interpretatu hori, baina beraz geroko egileek gipuzkeratzat hartzeko ez dute zalantza

handirik izan itxuraz: R.M. Azkue-k gipuzkerako beste herrien ondoan dakar 262 eta P. de Yrizar-ek

gipuzkera barruan kokatu zuen Azpeitiko aldakiaren barruan 263 . Horixe berori egin zuten Euskal

dialektologiaren hastapenak liburuaren egileek 264 , Mutrikuko eta Elgoibarko euskara Azpeitiko aldakiaren

barruan kokatu. K. ZUAZO-k hauxe dio: “Bonapartek, Azkuek eta Irizarrek legez, neuk be garbi ikusten

dittut Mutriku, Mendaro eta Elgoibar euskera kiputxian sartzeko errezoiak (...) Baiña euskera kiputxaren

eragiña ukaeziña dan arren, ez da ahaztu bihar, era berian, mendebaleko euskeriarekin dauken lotura estua

(...) tarteko hizkeratzat jotia erabagi dot” (1999, 81).

Atzerriko ikertzaileek ere jardun izan dute gai horren inguruan (beste batzuekin batera, jakina):

W. J. Van Eys, J. Vinson, G. Lacombe, C.C. Uhlenbeck ditugu ezagunenetarikoak 265 . Eztabaida gogorrak

ez dira falta izan gai hori dela eta, batez ere bizkaieraren inguruan, zein ote den beste euskalkiekiko lekua,

beste hizkuntza bat ote den... eta izen berriak ere asmatu dituzte: “hiperbizkaiera” kasu 266 . Gai hori

oraintsu ere jorratzen jarraitu dute: I. Laka-k 267 , J.A. Lakarra-k 268 eta K. Zuazo-k 269 besteak beste.

K. ZUAZO-ren saioa izan da azken urteetan euskalkien sailkapena orokorrean bere gain hartu duen

bakarretakoa 270 : L.L. Bonaparte-rena gainditzeko eta eguneratzeko asmoa zuen egile horrek euskalkien beste

ikuspegi bat ekarri du. Bereiztutako sei euskalki multzo nagusietatik bat “Mendebaldekoa” da, orain arte

“bizkaiera”-tzat ezaguna izan dena. Berrikuntzetako bat, L.L. Bonaparte-k egin ez zuena, “tarteko

hizkerentzat” lekua jartzea izan da; aipagarria den beste ezaugarri bat euskalkien arteko eragina markatzea

da. Bizkaierari gagozkiola, uste dugu hemen leku aproposa dugula Deba arroko euskara aipatzeko (horixe

baita garbi-garbi Eibarko euskararen lekua): K. ZUAZO-k liburu osoa eskaini zion Mendebaldeko

euskararen zati edo alde horri 271 ; gainera, arestian aipatutako tarteko hizkerak ditu barne (Mutriku, Mendaro

261

Aip. lib., 247.

262

A.M. ECHAIDE (1984, 47).

263

(1981 I, 130).

264

TXILLARDEGI, G. AURREKOETXEA (1987, 85).

265

R.M. PAGOLA (1991, 169-176); P. de YRIZAR (1981 I, 123-125).

266

Aip. lib., 172-176; R. GOMEZ, J.A. LAKARRA (1994, 14-15).

267

(1987).

268

(1986, 639-682).

269

(1988, 367-377)-(1989, 75-90)-(1992)-(1994).

270

K. ZUAZO (1998)-(1999, 80-82). J.L. LÉONARD-ek ere euskalkien sailkapenaren gai hori, xumeki bada ere, jorratu zuen

“Aréologie et moduralité des réseaux dialectaux: étagement spatial et structural des processus (morpho)phonologiques dans le macroréseau

dialectal basque” berbaldirako (EUSKALTZAINDIA-ren Biltzarrean barrena, 2001).

271

(1999). Urte horretan K. ZUAZO-k ikastaro bi eman zituen gai hori jorratuz: “Deba arroko euskara (I)” eta “Deba arroko euskara

(II)” (EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA: “Euskal dialektologia (I)” (C.1 Ikastaroa), XVIII. Uda Ikastaroak, 1999). Mamia

funtsean liburukoa zen, jardunean hainbat iritzi pertsonal isuri bazituen ere. Liburuko mapetan nahikoa argi ikusten da bereizitako

euskalki bakoitzaren eremua: euskalki guztiena 82. orrialdean dakar; eta mendebaldeko euskararena, euskalkien arteko eragin eta

guzti, 94. orrialdean. Deba arroko hizkeren sailkapenaren mapa 79. orrialdean. Beste mapa asko ere baditu: mendebalde guztiko

43

44

eta Elgoibar jo ditu hatakotzat), eta euskalkien arteko eragina ere (mendebaldekoaren eta erdialdekoaren

artekoa 272 , bereziki) eskualde osoan betetzen da goitik behera 273 . Erdialdeko euskara dute Debakoek eta

Itziarkoek K. ZUAZO-ren ustez eta horregatik ez du bere liburuan aztertu; administratiboki Mallabia ere

Deba Beheko eskualdekoa da, baina euskalkiz aldaki anitz dituela ikusirik, batzuk Eibar-Ermua herrikoen

eragin handiagoz, eta besteak Berriz-Durango-Markina herrikoen eraginez, hori ere ez du aztertu;

Aramaioko Olaeta auzoko euskara ere ez du aztertu, Otxandioko euskararekin lotura gehiago duelakoan 274 .

Deba ibar horretan hiru azpieuskalki edo aldaki bereizi ditu: “Debagoiena”, “Debaerdikua” eta

“Debabarrena” 275 . Guri, Eibarko euskararen ikuspegitik, ardura diguna Debaerdikua da baina ez osorik, hor

multzo bi egin baititu: batetik Antzuola eta Bergarako euskara (agian erdialdeko euskararen eta

Debagoienako euskararen eragin gehiago dutelako), eta bestetik Soraluzeko, Eibarko, Elgetako, Ermuko eta

Zaldibarko Eitzaga auzoko euskara, “Eibar aldeko berbetak” 276 . K. ZUAZO-k dialektologia lana egin

duenez, hau da, ezaugarriak alderatu eta erabileraz eta lekuz multzoak egin, konbinatoriaz, ez dugu

sakonago aztertuko geure korpusaren azterketan lagungarri denean baino. Eibarko euskararen korpusa,

bibliografia begiratuz erraz antzeman dezakegunez, liburuetatik atera du eta baita “barriemoille” batzuen

adierazpenetatik ere. Lekuko eibartarrak hauek izan ditu K. ZUAZO-k: J. A. Argoitia, B. Azpiri eta S.

Basauri 277 .

4.2. Bizkaiera landu duten lanak

4.2.1. Monografiagintza

Gai hau euskal dialektologiaren atalean aipatu izan da. Han aipatu dira bizkaiera lantzen duten lan

eta monografia ugari, bai tesi, tesina zein hizkuntzalarien eta herri mailakoen lanak. Han azaldu denez gero,

ez dugu hemen berriro errepikatuko.

4.2.2. Euskal dialektologiako eta euskarazko lan orokorrak: bizkaieraren lekua eta tratamendua

Euskalkien sailkapena landu dutenak albo batera utzita 278 , badira hainbat lan euskal

dialektologiaz, eta horietako batzuek bizkaiera ez aztertzea erabaki arren (N.M. Holmer-ek, adibidez 279 ),

hizkuntz ezaugarri orokorren mapa 21. orrialdean (mapa hutsa da, ez du ezaugarririk txertatu), Deba arroan betetzen ez diren

mendebaldeko ezaugarri orokorren mapa 28.ean, Deba arroan betetzen diren erdialdeko euskararen ezaugarrien mapa 32.ean, Deba

arroko ezaugarri bereizgarrien mapa 53.ean, Debabarreneko eta Debaerdiko ezaugarri bereizgarrien mapa 61.ean, Debagoieneko

ezaugarri bereizgarrien mapa 66.ean.

272

Gogoan izan behar da K. ZUAZO-k ez zituela hizkuntz “berrikuntzak” gogoan izan irizpideak ezartzerakoan; hori egin izan balu

bestelako emaitzak izango zituzkeen eta euskara normalizatuaren lekua eta euskalkietan duen eragina ere azaldu egin beharko

litzateke nahi eta nahi ez, noski.

273

Aip. lib., 80-82.

274

Aip. lib., 13.

275

Aip. lib., 13-15.

276

Aip. lib., 13-14.

277

Aip. lib., 11. Tesigileak hiru lekukoak ondo ezagutzen ditu, eta hiruetariko bat ere ez da ez oso gaztea ez oso zaharra. Beraz,

“Deba ibar osoko gazterixiak, dana dala, ebakitzen dau sarrixen” (1999, 37) dioenean, pentsa dezakegu ez dela lekuko horien

ebakera, orokorrean lekukoek edo egileak −izatez eibartarra denez− antzemandako ezaugarria baizik. Gauza bera gertatzen da

adibidez “Debabarrenako eta Debaerdiko bereizgarrixak” (aip. lib., 60) aztertzerakoan, hau dionean: “ → billakaeria ixa

erabatekua da, batez be kaletarren jardunian. Adiñ haundiko hiztunak, eta baserri auzuetan bizi diranak, hobeto gorde dabe

ebakeria” (aip. lib., 62). Gu geu ados gaude horrekin, baina ebakeraz diharduenean ez zen noski liburuetan oinarrituko, eta erabili

dituen Eibarko lekukoen artean ez da oso zaharra denik, eta baserritarra bat da bakarrik (B. Azpiri, eta bera euskaraz ongi

alfabetatua, Eibarko Udaleko itzultzailea da eta); egilearen zuzeneko ezagutzaren ondorio da, beraz, baiezpen hori.

278

Gai hau arestian azaldu da.

este batzuek bai egin dute. Esate baterako, eta ez ditugu denak aipatuko adibide batzuk baino: P.A.

Añibarro-k didaktikoa izan nahi zuen bere gramatika egin zuenean 280 , gainera, bizkaieraz gain beste

euskalki batzuk aztertu arren, bizkaierazko lanen arteko “klasiko”-tzat joten du L. Villasante-k −gogoan

izan behar da aditza dela gramatika moduko horren gunea−. Asmo deskriptiboz egin zuen A. Campion-ek

lau euskalki literarioen gramatika, “con ella aspiro á llenar un vacío que deploran en España todos los que

desean conocer el mecanismo y el génio de un interesantísimo idioma” (1977 I, 9), eta lau euskalkitako

adibidez hornitu zituen bere azalpenak, bizkaiera barne; azalpen batzuk nahastean badira ere, beste

batzuetan ondo bereizten ditu euskalki bakoitza 281 . G. Urrutia-k lau euskalkitako aditzak era “sintetikoz”

azaldu zuen 282 , ez analitikoz; euskalkietariko bata bizkaiera zen. R.M. Azkue-k bere Morfologiako 283

azalpenetan bizkaiera beste euskalkien ondoan landu zuen, korpusa lortzeko bibliografia eta

eskuizkribuak ez eze lekukoen erantzunak ere erabilita 284 . Aditzaz J.Mª Etxebarria-k egin duen lanean

ere 285 bizkaierazko formek atal bat osatzen dute, batuako formen ondoan aurkeztuta 286 . Euskaraz eta

euskalkiez ez baina gaztelaniazko dialektoez ziharduen lan baten ere ageri da bizkaiera: P. de Mugica y

Ortiz de Zárate-ren lanean hain zuzen ere 287 .

A. Irigoyen-en De re philologica linguae vasconicae 288 artikulu eta lan bilduman baditu

bizkaierari eskainitakoak, besteren artean: “Curiosidades y observaciones sobre el dialecto vizcaíno

literario” 289 eta “Bizkaian -o eta -a elkarketa -oa egiten den eremuko hitz mailegatu arruntak azken -o eta -u

bokalei dagozkiela, azentua ere gogoan harturik” 290 .

P. de Yrizar-ek bere Contribución... lan bilduman 291 bizkaierari bereiziki eskainitako artikulu bat

badu “Sobre la exploración lingüística del País Vasco (dialecto vizcaino)” 292 , bizkaierako datuak danean

etengabe isurita badaude ere.

R.M. Azkue-ren Erizkizundi irukoitza...ren argitalpen berrian 293 bizkaierari dagozkion datuak

herrien zerrendan 1-73 zenbakiak dutenak dira 294 : horien informazioa liburu osoan barreiatuta daude,

noski. K. Mitxelena-ren Fonética Histórica Vasca lan mardoak 295 ere euskalkien artean bizkaiera

aztertzen du “vizc.” markatuz, beste guztiekin batera, jakina. Euskal dialektologiaren hastapenak

279

(1964)-(1991). Egileak ohar hau egiten du liburuaren sarreran: “Prescindiendo aquí de Francia, así como del vizcaino −las que el

autor conoce de un modo muy imcompleto y que, por tal motivo tratará muy de paso” (1991, 1), baina bizkaiera apur bat landu egin zuen,

hiru lekukoren jardunak erabilita, Bergara, Oñati eta Bilbokoak (aip. lib., 9). V. ABRAHANSON-ekin batera “Apuntes vizcaínos” atera

zuen 1968-1977. urteen bitartean hiru zatitan (R.M. PAGOLA, 1991; 192, 101. oh.).

280

(1970).

281

Ikus adibiderako XVIII. kapitulua, “Conjugación perifrástica del verbo bizcaino” (1977 II, 560-607) eta ondoko kapitulua

“Conjugación sencilla de los verbos bizcainos transitivos” (aip. lib., 608-628); iragangaitzekin ere beste hainbeste egin zuen, aditz

laguntzaileen eta trinkoen artean banatuta (aip. lib., 717-743, 744-752).

282

(1920).

283

(1925).

284

Aditza lantzeko Eibarko lekukoak Iñarra-Iraegi anaiak izan zituen (1925, 804).

285

(2002). Orokorrean, liburuak asmo dibulgatzailea du, egileak hau dioenez: “Mi intención es hacer algo que pueda acercar el

verbo auxiliar vasco a niveles más divulgativos y sencillos” (aip. lib., 9).

286

Aip. lib., 47-135.

287 (1892).

288 (1985).

289 Aip. lib., 43-57.

290 Aip. lib., 121-130.

291 (1981 I, II).

292 (1981 I, 137-139).

293 A.M. ECHAIDE (1984).

294 (1984, 43-45).

295 (1990).

45

46

liburuan 296 berriz, bizkaierak (beste euskalkien moduan) atal berezia du, dialektologiaz eta euskal

dialektologiaz orokorrean sarrera egin eta gero. Sailkapenaren historia gainetik azaldu eta datu

soziolinguistiko batzuk jarri ostean bizkaieraren ezaugarri fonetiko, morfologiko eta sintaktiko batzuk eskaini

zituzten, batez ere argitaratutako bibliografian oinarrituta 297 . R.M. Pagola-ren euskal dialektologiaren

inguruko lanean bizkaieraren aipamenak ugariak dira 298 .

Lan zehatzagoetan ere gordetzen dute izenburu-orokorra−egitura-euskalkika banaketa, eta I.

Gaminde-k Euskaldunen azentuak liburuan 299 azaldutakoa izan daiteke eredu garbi bat, bizkaieraren

azalpena hemen ere piskat barreiaturik dagoen arren: Erdialdeko aztentubidekoa da Oñatiko euskara,

Mendebaldeko sistema berezietako zati Antzuola-Bergara eta Zeberio-Arratiakoa, eta bestalde, Doinuazentu

sistema osatuko lukete beste aldakiek. Eibarko lekuko M.A. Arrillaga izan zuen 300 , eta Urolako

Mendebaldeko sistema bereziaren barruan kokatu zuen Eibarko euskararen azentu sistema 301 . Dena den,

ondorio horiek ateratzeko Gaminde-k erabili duen informazioa sistemaka edo multzoka nahiz euskalkika

agertu beharrean lurraldeka egin du. Aurretik gai berberaz argitaratutako lan baten ere antzerako egitura

sumatzen dugu, banaketa euskalkika eta azentu-sistemaka den arren: J.I. HUALDE-ren Euskararen

azentuerak lanaz 302 dihardugu.

A. Irigoyen-ek bere toponimia lanean ere atal bat Bizkaiko eremuari eta bertako datuei eskeini

zien: “Las lenguas de los vizcainos: Antroponimia y Toponimia medievales” 303 , nahiz eta leku askotako

izenak aipatu eta aztertu horiengandik aparte. L.M. Mujika-k ere Euskal toponimiazko materialeak

liburukiak egiterakoan Gipuzkoako Lurralde Historikoko herrietako toponimia aztertu zuen bakarrik

baina hor ere bizkaiera edo mendebaldeko euskara darabilten herrietakoa ere batu behar izan zuen, noski,

eta XII., XV., XVI., XVII. eta XVIII. liburukiak dira hain zuzen ere Deba, Mutriku, Eibar, Soraluze,

Bergara, Aretxabaleta, Arrasate Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñatikoa dakartenak. Hiztegietan

ere agertzen da bizkaiera beste euskalkien artean, P. Mugica-renean adibidez, “B” markatuta 304 , joera hori

lehenagokoa den arren; nabaria da P.A. Añibarro-ren laneko izenburua Voces bascongadas: diferenciales

de Bizcaya [sic], Guipúzcoa y Navarra con la distinción que las usa cada nación, anotadas con sus letras

iniciales, B. G. N. y quando [sic] es común a todas, precede una C 305 .

Bestelako lanetan ere aurki dezakegu bizkaieraren aipamenik: E. Elgoibar-en, I. Gaminde-ren eta

B. Zubizarreta-ren Euskararen galera Nafarroan (1587-1984) 306 lanean adibidez.

4.2.3. Bereziki bizkaierazko lanak

4.2.3.1. Lan orokorrak

296

TXILLARDEGI, G. AURREKOETXEA (1987).

297

Aip. lib.; XIX- LXII, 1-78.

298

R.M. PAGOLA (1991); R.M. PAGOLA, Tx. PEILLEN, P. DÍEZ DE ULTZURRUN (1992).

299

(1998).

300

Aip. lib., 11.

301

Aip. lib., 29.

302

(1997).

303

(1986, 1-140).

304

Ale bi dituen Diccionario vasco-castellano (1981); gaztelaniatik euskararakoan ez du euskalki markarik jarri (1987).

305 (1963).

306 (1987).

Goian adierazitako zatikako lanez gain badira, hala ere, bizkaieraren inguruko lan orokor

gehiago, hau da, ikuspegi edo/eta alor bat baino gehiago azaltzen dituztenak. Hemen kokatuko genuke

Bizkaiko zati administratiboko euskara-bizkaiera bakarrik erakusten duen I. Gaminde-ren liburu bat:

Ahozko bizkaieraz 307 , nahikoa eskematikoki AEK euskaltegiak egina duen banaketa geografikoko-

(linguistikoko?) hizkuntz ezaugarri nagusiak azaldu asmoz egindakoa. Badira lan orokor txikiagoak ere, K.

Zuazo-renak lakoak: batetik, eremu txikiagokoak, lehenago aipatu den Deba ibarreko euskeria 308 hain

zuzen 309 ; bestetik, formatoz murritzagoak: “Bizkaieraren ezaugarriez gehiago” 310 ; “Euskera ote da

Bizkaiera?” 311 .

Aipatzekoak dira Mendebalde Kultur Elkartearen argitalpenak 312 (artikulu batzuen gaiak oso-oso

zehatzak izaki ere); eta bizkaieraren gainean edo mendebaldeko euskararen gainean ezer argitaratzeka duen

arren, Deba arroko Badihardugu Euskara Elkarteak egina du eremu horretako herriz herriko bibliografiaren

eta materialen zerrenda, norbaitek kontsultatu nahiko balu.

4.2.3.2. Gramatika lanak

4.2.3.2.1. Gramatika osoa

Gramatikek hainbat helburu izan ditzakete: irakaskuntzarakoa; deskribatzailea eta arauemailea

besteak beste.

•Gramatika didaktikoak, irakastekoak:

Lehenago ere aipatu denez, irakastekoa da bizkaierazko lehen “gramatika” 313 modukoa, R.

Micoleta-k Bilbon paratu zuena: Modo breve de aprender la lengua vizcayna 314 . Harrezkero izan dira

bizkaiera bereziki irakastea nahi dutenak 315 : L. Astigarraga y Ugarte-k eta F. Arrese Beitia-k moldatutakoa,

esaterako, Diccionario manual bascongado y castellano y elementos de gramática para uso de la

juventud de Vizcaya: con ejemplos en ambos idiomas 316 .

Denboraren joanean azaldu dira gramatika gehiago ere: J.M.R. Dornaku-rena: Euzkel-iztija ó sea

Gramática de la lengua vasca: según el método de Ollendorf 317 ; P. de Zamarripa-rena: Gramática

vascongada: con vocabulario vizcaíno - castellano y castellano – vizcaíno 318 . Argitalpenen puruan

izenburua ere piskat aldatuz joan zen: 7. argitalpena Gramática vasca zen (1950), azalean dialecto

307

(1988).

308

(1999).

309

Eremu horixe izan zuen I. LASPIUR-en hitzaldi edo artikulu batek: Leniz-tik Deba arteko ibarreko euskara. Egilea hil eta gero bere

dokumentazioaren artean eskuizkribua azaldu zen, eta argitasun hau ematen digute moldatzaileek: “Euskaraz eskuz idatzia (23orr.) eta

gaztelaniazko itzulpenarekin batera (3 orr. mekanografiatu). Hitzaldia emateko baimena eskatu behar zen sasoi hartan; eta baimen

eskaerak bete-behar hori zuen. Hauxe da hitzaldiaren gaztelaniazko izenburua: Contenido de la charlaintitulada [sic] “El vascuence en la

cuenca del Deva”” (I. LASPIUR, 1999a, 109).

310

(1988, 367-377).

311

(1989, 75-90).

312

(1997)-(1998)-(1999)-(2000)-(2001).

313

J.A. LAKARRA-k “hizkuntz eskuliburu”-tzat joten du, bere sasoian egiten zenetik piskat baitu: poetika, didaktika, lexikoa,

testuak, elkarrizketak... (1996, 136-140), Voltoire-ren lanarekin antz handia izaki. Ikus gainera A. ZELAIETA-k eginiko edizio

kritikoa (1995).

314

(1653).

315

Lan orokorragoak lehenago aipatu dira, beste euskalki batzuekin nahaste.

316 (1884).

317 (1910).

318 (1915).

47

48

vizcaíno badakar ere. Gramatika horrek nola edo halako eranskina zuen: Vocabulario vasco-castellano:

suplemento a su Gramática vasca, en cuyo tomo se da el castellano-vasco 319 ; geroago Vocabulario vascocastellano

y castellano-vasco: suplemento a su Gramática vasca 320 . Guk ez dakigu garbi P. Zamarripa-k

egin zuen Manual del vascófilo: libro de modismos, onomatopeyas, elipsis, uso distinto de la S y la Z y

otras cosas que conviene saber para hablar y escribir bien en vascuence vizcaíno 321 gramatika gisa egin

zuen, ala didaktikako liburua egin nahi zuen, bietatik du zerbait.

•Gramatika preskriptiboak:

S. Altube-ren lana (Erderismos, 1975) litzateke horietariko bat, gogoan izan behar da liburua 1929.

urtean atera zuela lehenengoz, R.M. Azkue-k lanean ziharduen garaian.

4.2.3.2.2. Gramatika zatiak, atalak: fonetikoa

Aipatu dugu jadanik euskal dialektologiaren atalean bizkaierazko lehen grabaketen gaia, oso

azaletik bada ere. Grabaketa zahar horien ondoan berriak ere jasotzen dituen Bizkaieraren Fonoteka

egiten dabiltza, Bizkaiko hizkeren grabaketak gordetzeko, hizkera horiek geroko ere jasoz, eta erabilgarri

jartzekotan 322 . Deustuko Unibertsitatean ere antzerako asmoekin gertatzen dihardute “Fonataria” Internet

orria 323 : bilaketak egiteko irizpideen artean, beste euskalkien ondoan, bizkaierazko ekoizpenak aurkitzeko

aukera dago.

Ez da bizkaieraren azalpen fonetikoa, baina Zeberioko haraneko eredua erabili duenez, J.M.

Etxebarria-ren Euskal fonetika eta fonologia lana 324 hemen jartzea erabaki dugu. Aldaketa batzuk eginda

berriz atera zuen Euskal fonetika eta fonologia: euskera biziaren azterbidean 325 .

Kanpotarrek ere jardun dute bizkaieraren alor hau aztertzen, T. Navarro Tomás-ek adibidez:

“Observaciones fonéticas sobre el vascuence de Guernica” 326 , formato txikian bada ere.

Gai zehatza da I. Gaminde-k “Hotsen erabilpen frekuentziaz Bizkaian” 327 artikuluan jorratutakoa.

Egile horrek euskarazko lanetarako aldarrikatu izan den gaia bizkaierarako aztertu du: Bizkaieraren azentumoldeez

328 . Gipuzkoako herrietan bizkaiera egiten den eremua ere aztertu du: Antzuola, Arrasate, Elgoibar,

Oñati −barietateen arteko trazarengatik Ermua ere aipatuko genuke− (batez ere oinarrizko frekuentzien

azterketan oinarrituta eta hitz markatuak eta markatu-gabeak banatuta bi multzo nagusi bereizi ditu: doinuazentudunak

eta indar-azendudunak; azken hauek azentu tinkokoak izan daitezke edo azentu mugikorrekoak

319

(1930).

320

(1957, 4. arg.).

321

(1913; azalean “1914” dakar). 1987. urtean facsimil berriz argitaratua.

322

AHOLAB eta Bizkaiko Foru Aldundia dira besteak beste egitasmoak aurrera egin dezan lan egiten dihardutenak (ZENBAITEK,

2000- (erreferentzia INTERNET bidez hartua: http://bips.bi.ehu.es)). INTERNET-en aurki daiteke materiala on-line baina ez dakigu

datu-basea osorik dagoen; helbidea hau da: bips.bi.ehu.es/bizkaifon.

323

www.fonatari.org helbidean kontsulta daiteke.

324

(1986). Honela aurkeztu zuen egileak hurrengo argitalpenean: “Liburu honetan, teoriari deutsala, abiapuntu bat dager, Euskadiko

mendebaldeko ertz-ertzean dagoen Zeberio haraneko euskera biziaren azterketa. Helburua ez da besterik, Fonetika eta Fonologia

bitarteko direla, herriko euskera biziaren azterketa zehatza egiteko bide bat zabaltzea baino” (1991, 7)

325

(1991).

326

(1923, 49-56).

327

(1993, 107-139). Bizkaiko esparru admisnistratiboa du aztergai bakarrik, ez du kontuan hartu Gipuzkoako barietatea.

328 (1995).

ere ustez). Horren aurretik J.I. Hualde-k argitaratu zuen artikulu bat “Acentos vizcaínos” 329 , Gaminde-ren

lanaren aitzindari.

Zehatz ere zehatza da bizkaierako frikari txistukarien azterketa, eremuz zabala den arren;

URRUTIA, H. et alii: Fonética Vasca I. Las Sibilantes en el Vizcaíno 330 . Gipuzkoako bizkaiera ere aztertu

zuten, baina lekuko bakarra erabili zuten horretarako, Bergarakoa bera.

4.2.3.2.3. Gramatika zatia: morfosintaktikoa

4.2.3.2.3.1. Morfosintaxia, orokorki

R.M.S. Bereicua-k “A survey of linguistic variables in the Central zone of the Deva River Valley.

The zone of Placencia in contrast with its neighbours towns of Eibar and Vergara” 331 ezaugarri batzuk

aztertu zituen.

4.2.3.2.3.2. Morfologia, orokorrean nahiz atalka

XX. mendearen lehen laurdenean “afijoak” lantzea oso arrrunta zen, horrek deklinabide kasu

markak eta gramatikako hainbat ezaugarri aztertzeko bidea ematen zuen. Erakusbidetzat J. Altuna-ren

Afijos del euzkera 332 dakargu. M. Zarate-k deklinabidea aztertu zuen: Euskal deklinabidea: (bizkaieratik

baturantz) 333 . Lan txiki eta zehatzagoak ere badira, jakina 334 .

Aditzaren gaia ugari landu da, gramatika lanetan ez eze lan berezietan ere bai; denak kritikoki

aztertzea guretzat lan antzua litzateke eta batzuk aipatu egingo ditugu hurrenkera kronologikoan:

AÑIBARRO, P.A. (O.F.M.): Gramática bascongada... 335 ; gipuzkerarekin eta nafarrerarekin batera

azaltzen du bizkaieraren aditza.

ZAVALA, J.M. de (O.F.M.): El verbo regular vascongado del dialecto vizcaino 336 . K. ZUAZO-k iruzkina

egin zion lan horri: ““El verbo regular vascongado del dialecto vizcaíno” gramatikaren ekarriez” 337 .

ZABALA, J.: La conjugación en el euzkera bizkaino: dos estudios sobre la conjugación bizkaina en su

forma actual según una posible reforma 338 . Ikasleak errazago hantzeman dezan, metodo sintetikoa

aukeratu du bere ustez argiena delako “su facilísima formación” azaltzeko 339 .

URRESTARAZU, A. UMANDI: Formas verbales vizcaínas = Bizkaierazko aditz-erak 340 . Izatez, adizki

trinkoen azalpena da, eta egileak alderdi didaktikoari garrantzi handia ematen dio, erabileraz hauxe baitio:

329 (1989, 275-325).

330 (1988).

331 (1972-VI).

332 (1915).

333 (1975) 2. argitalpena 1979. urtean egin zuen.

334 Adibiderako, I. GAMINDE-rena (1991b) aipa dezakegu, kasu marka bakarraz baitihardu –bere iritziz bi, lekuzko ablatiboa eta

denborazkoa– eta zehazki “balioez” baina lar jorratzeke: lan gehiena mapetan ezarririk dago.

335 (1970) Izatez, 1820an paratutakoa.

336 (1848).

337 (1988b, 547-567).

338 (1919; in G. URRUTIA, 1920).

339 Aip. lib., 5.

340 (1955).

49

50

“creemos que, tanto el profesor que quiera enseñar como el alumno que quiera aprender el dialecto

vizcaino, podrán utilizar sin dificultad el método expuesto” 341 , liburua “ikasgay”ka antolatu du gainera.

VILLASANTE, L.; ITURRIA, C.; ZABALGOGEASCOA, A.: Paradigmas de la conjugación vasca

(Dialectos Guipuzcoano y Vizcaíno) 342 .

INTXAUSTI, J. (O.F.M.): Euskal-aditza: gipuzko-bizkaierak: paradigmas verbales y método racional

para su estudio 343 . Aditz laguntzailearen taulak dira bakarrik: formak binaka eman dituzte taula

bakoitzean, goikoa gipuzkerakoa eta behekoa bizkaierakoa.

IRAOLAGOITIA, F.: Aditza bizkaieraz. Euskeraz egin: aditza bizkaieraz (azalean: Euskeraz egin: aditza

bizkaieraz) 344 .

PUJANA, P.: Euskal-aditza (bizkaiera) = Flexiones del verbo vasco vizcaino 345 : “Aditza ondotxo ikasi ta

erabilli gura daben guztientzat” 346 egin du liburua egileak.

PUJANA AGIRREGABIRIA, P.: Oletako euskal aditza = El verbo vasco de Oleta (Alava): flexiones IKA

del Valle de Leintz (Gaztaga, Eskoriatza, Aretzabaleta y Arrasate), del Valle de Angiozar (Bergara), de

Zeanuri y de la zona de Mungia 347 .

EGUSKITZA GOROSTITZA, J. (“EGUZKI”): Aditza: bizkaierazko erabileran 348 .

GAMINDE, I.: Aditza bizkaieraz 349 . Hizkeren sailkapena egin ostean, “bokal ezberdinen arabera

mugatzaileak eragindako aldaerak kontutan hartu ditugu” (1984 I, 5) −12. taldekoa da Eibarko euskara

irizpide horien arabera: “ia, ia, ixa, ua, ua” (1984 I, 12)−, aditz formak banan-banan azaltzen ditu lekuan

lekukoak, batzuk mapetan ere ezarriz. III. alean azaltzen dira Eibarko 216 adizkiak (1985, 538-541).

IRAZOLA, J. M.: Euskal aditza bizkaiera eta batua 350 . Eskolarako liburua da batez ere, ariketa eta guzti.

YRIZAR, P. de: Morfología del verbo auxiliar vizcaino: (estudio dialectológico). Subdialecto oriental

(variedad de Marquina), subdialecto occidental (variedades de Guernica, Bermeo y Plencia) 351 .

YRIZAR, P. de: Morfología del verbo auxiliar vizcaino: (estudio dialectológico). Subdialecto occidental

(variedades de Arratia, Orozco, Arrigorriaga y Ochandiano), subdialecto de Guipúzcoa (variedades de

Vergara y Salinas) 352 . Lan honetan P. de Yrizar-ek Bergarako barietatean lau aldaki bereizi zituen:

Bergarakoa bertakoa, Eibarkoa, Soraluzekoa eta Oñatikoa. Eibarko aditzarentzat, beraz, atal berezia du

409-436 orrietan barrena, izan ere “la comparación de las formas verbales eibarresas con las de los

restantes pueblos de la variedad bonapartiana de Vergara, justifica plenamente la consideración del

eibarrés como subvariedad independiente” 353 , nahiz eta “Se plantea la cuestión de si la inclusión de Eibar

en la variedad de Vergara es correcta, pero éste es un problema más complejo, en el que no podemos

341

Aip. lib., 5.

342

(1955).

343

(1960).

344

[s.d.].

345

(1978). “Zer eta zertarako” atalean hauxe dio: “Morgan, 1970-go bagillak 29. 2º Argitalpena Arteagan, 1978-go Urtarrillak 1”

(aip. lib., 8). Azalean: Ikasi ta zabaldu! dakar.

346

Aip. lib., 5.

347 (1979).

348 (1984).

349 (1984-1985, 3 ale).

350 (1989).

351 (1992, 1. alea).

352 (1992b, 2. alea).

353 Aip. lib., 413.

entrar aquí” 354 : badirudi Lizundia-rekin eta J. San Martin-ekin bat datorrela Eibarko aditza Markinako

ereduan sartzerakoan. Edonola ere, argitaratutako lanez gain argitaratu gabeak 355 ere erabili ditu Yrizar-ek

Eibarko aditzen berri emateko eta lekuko gisa zeharka erabili duen laguntzailea J. San Martin izan da.

Emaitza, adizki laguntzaile indikatiboko formen zazpi taula; interesgarriagoak dira baina,

“Observaciones...” izenpean dakartzan oharrak.

ZALLO, E.: Bizkaierazko Aditza. Oinarrizko Ikasbidea 356

Lan zehatzagoek ere aztertu dute bizkaierako aditza: alokutiboaren gaia zenbaitek aztertu dute,

R. GARZIA eta K. ARREGI-k jakineko inguru batekoa: “Hikako aditz-joko alokutiboa Markina aldeko

subeuskalkian” 357 ; forma batu gisako proposamena egin du E. BARRUTIA-k: Hitanoaren proposamena

bizkaieraz 358 ; I. GAMINDE-k ere landu du hori: “Bizkaiko Aditz Trinkoen Alokutiboak” 359 . Beste lan

batzuk: GAMINDE, I.: “Ezezko nominalizazioak bizkaieraz” 360 . Egileak berak agertzen digu lanaren nondik

norakoa 361 : “Artikuluska honetan Bizkaieraren eremuan ezezko nominalizazioetan “ez” adberbioaren

kokaguneaz ihardungo dugu; hala nola, berau ager dakigukeen kokagune desberdinen hedadura

geografikoaz ere”, aurreikusita duen arren 362 “Beste kasu askotan jazotzen dan legez, hemen ere Gernikako

itsasadarretik hasita Bizkaia goitik behera erdibitzen duen isoglosa berriro agertzen” dela. Bada,

Bizkaieraren eremu horretan, Gipuzkoan egiten dena ere aztertu du eta Eibar ere barne sartzen du,

“Bergarako barietatea” 363 barrena. Lanaren emaitza, bizkaieraren barruko isoglosak ezartzea izan da;

horretarako erabili duen langaia herriz herri adierazita dakarkigu. Lanaren gibelean, atal garrantzitsuarekin

bukatzen du, lekukoen aipamenarekin hain zuzen ere; baina, hemen hutsune bat egin du egileak, eta

Eibarkoa ez du adierazi... 364 IRIGOIEN, A.: “Ahal izaitea eta ezin izaitea nola adierazi izan diren euskaraz

mendebaldean” 365 : Refranes y Sentencias, Moguel-en hainbat lan, F. Bartolome, Olaetxea-ren Dotrina eta

Leizarraga-ren lana aztertzen ditu; IRIGOYEN, A.: “Bizkaiko aditzaren erabileraz oharrak” 366 . ELORDUI,

A.: “Hegomendebaldeko bizkaieraren aditz egituraren aldaketa-bilakabidea eta hizkuntz desagerpena” 367 .

4.2.3.2.3.3. Gramatika zatiak: sintaktikoa

Talde batek jardun zuen Bizkaierazko joskera 368 liburua osatu eta argitaratzeko lan egiten.

Izenburua piskat guzurtia izan daiteke, asmo nagusia ez baita joskera bere zabalean erakustea, deklinabideaz

eta aditzaz erabaki eta kaleratutako idaztarauei jarraipena ematea baino 369 .

354

Ibid.

355

Lan honen ekarri nagusia Eibarko aditzaz lehenago argitaratu eta landutakoa aztertu egin zuela da, R.M. Azkue-k bere

Morfología Vasca egiteko erabili zuen eskuizkribua barne, edo Erizkizundi irukoitza-ko Eibarko erantzunen koadernoa... Pena da

indikatiboa landu izatea bakarrik.

356

(2001).

357

(1981).

358

(1987, separata).

359

(1988, 181-240).

360

(1990, 85-97).

361

Aip. lib., 86.

362

Aip. lib., 85.

363

Aip. lib., 87.

364

Aip. lib., 94.

365

Artikulu argitaragabea.

366

(1983).

367

(1996, 713-751).

368

A. AREJITA, et alii (1989).

369

Ikus ortografiaren atalean, 1983. urteko Bizkaieraren idatzizko arauak. Deklinabidea eta aditza liburuaz dioguna.

51

52

Gai zehatzagoak jorratzen duten lanak ere badira, I. Gaminde-k eginikoak adibidez: “Bizkaieraren

esaldi denborazkoez” 370 , “Esaldi kausalak Bizkaian” 371 .

4.2.3.2.4. Gramatika zatiak: lexikoa; hiztegiak; toponimia

Hiztegiak, hitz bilduma formakoak izan daitezke, jakineko gaien ingurukoak. Hemen adibide

batzuk: J. GOROSTIAGA: Vocabulario del Refranero vizcaíno de 1596 372 ; R. LARRAÑAGA: “Relación

de algunas palabras euskericas habituales en Soraluze-Placencia de las Armas” 373 ; A. SARASUA: Deba

Ibarreko, Lea-Artibaiko eta inguruetako Txori-izenen bilduma 374 .

Toponimia-antroponimia ere landua izan da, batez ere iragan mendeetakoa. Lan batzuen aipamena

jarriko dugu: J. ENRÍQUEZ: Foguera-vecindario de las villas de Vizcaya de 1511 375 ; A. IRIGOYEN, E.

OLASOLO: Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y

XVIII 376 ; J. KEREXETA: Fogueraciones de Bizkaia del siglo XVIII 377 .

Deba arro inguruan lagun artean erabiltzen diren berbak, esaerak eta abar jaso ditu A.

TELLERIA-k Berbeta Berua liburuan 378 . Bailaratik kanpo ere, edonon erabiltzeko iradokitzen du egileak.

4.2.3.2.5. Hizkuntza geografia

Euskal hizkuntza geografiaz esan dugunaz gain, bereziki bizkaieraren eremua aztertzen duen lan

bat bada, G. Aurrekoetxea-rena: Bizkaieraren egituraketa geolinguistikoa 379 , metodo dialektometrikoz

egina. Eibarrek lan horretan duen kodea H303 da.

4.2.3.2.6. Soziolinguistika

Euskal dialektologiaren atalean egin da euskal soziolinguistikaren aurkezpen xume bat. Han jorratu

ez den jarreren ikuspegitik heldu dio A. NARBAIZA-k Eibarko euskara: gutxiespenaren historia saioari 380 .

Egileak argitzen du zein duen oraingo xedea: “Lanaren helburua Eibarko euskerak -mende honetan zehar

uste dut eta ez aurrerago- izan duen gutxiespena -edo txarrespena nahi bada- aztertzea litzateke. Gutxiespen

hori bizkaierak nolabait izan duenaren, eta egun ere duenaren (¿) barruan kokatuko genuke Eibarkerarekiko

areagotua, gure ustez. (...). Hurrengo itauna Eibarko euskara mordoilo omen denaren oihartzuna nondik

etorri den galdetzea litzateke. Eta zergatik. Nork edo nortzuek bultzatu zuten. (...) Jarraian gipuzkeraren eta

bizkaieraren arteko harremanei gainbegiratu bat emango diegu, eta, ondoren, XX. mende honetan

eibarkeraren inguruan esan direnak papereratuko” 381 .

370 (1992c, 405-430).

371 (1992d, 183-194).

372 (1953).

373 (1995, 35-42).

374 Argitaratu bakoa.

375 (1997).

376 (1998).

377 (1992).

378 (2003).

379 (1995).

380 (1998). INTERNET-en on-line aurki dezake nahi duenak: www.eibar.org.materixala helbidean. Liburuaren lehen zirriborroa hauxe

izan zen: Bizkaieraren gutxiespena. Eibarkeraren topikoa (1995?, argitaratu gabea); Eibarko Udalari esker lortu dugu.

381 Aip. lib., 12-13.

4.2.3.2.7. Didaktika

Euskara eskolan nahiz bestela erakusterakoan bizkaierak aspalditik izan du nork aztertu atal hori,

bai egile zaharrek, bai oraingoek ere. Labayru Ikastegian adibidez, horixe da euren zereginetariko bat 382 .

Hor, gainera, eskura daude argitaratu gabeko multikopiaz zabaldutako lanen erreferentzia “bibliografiko”

mordoa, eta argitaratutakoena ere bai 383 . Bestalde, Eusko Jaurlaritzak 1982. urtean bizkaierak irakaskuntzan

beharko lukeen lekua eta hori lortzeko orientabideak ezarri zituen: harrezkero etorri dira Instituzio horren

babespean eginiko lan batzuk 384 .

Gaurkoek aitzindariak badituzke, jakina. Irakurtzen ikasteko S. Arana Goiri-k egin zuen saio bat

Umiaren lenengo aizkidia: Bizkaiko euzkeraz irakurtzen ikasteko 385 eta beranduago F. Iturrioz-ek ere bai:

Txomiñ-ikasle: euzko-umiei irakurtzen erakusteko lenengo idaztia. Bizkaieraz 386 . Bizkaiko euskara

irakasteko R.M. Azkue-k ere ahalegina egin zuen: Método práctico para aprender el euskera bizkaino y

gipuzkoano 387 ; liburu lagungarri eta guzti: Clave de temas: complemento del método práctico para

aprender el euskera bizkaino y gipuzkoano 388 . F. Belausteguigoitia-k ere landu zuen arlo hori: Euzkerazko

ikasbide erraza: (bizkayeraz) = Método fácil para aprender el euzkera: (dialecto bizkaino) 389 . Aipatu

dugu P. Zamarripa-k egin zuen Manual del vascófilo: libro de modismos, onomatopeyas, elipsis, uso

distinto de la S y la Z y otras cosas que conviene saber para hablar y escribir bien en vascuence

vizcaíno 390 : ez dakigu gramatika soiltzat jo ala didaktikako metodo liburutzat jo, bietatik du zerbait.

Oraintsuago J. Villegas-ek eta J. Kerexeta-k ere egin zuten saio bat: Nire biotza: método fácil para el

aprendizaje del euskera bizkaino 391 .

Guregandik hurrago izan dira saio batzuk aditzaren inguruan: J. Intxausti-renak kasu baterako:

Euskal-aditza: gipuzko-bizkaierak: paradigmas verbales y método racional para su estudio 392 ; eta Las 7

lecciones del Euskal-aditza 393 . J.M. Irazola-k ere horretan jardun du Euskal aditza bizkaiera eta batua

osatzerakoan 394 . Lan hori J.Mª. Pitarke-k erabili zuen berea egiteko: Aditz IV: aditz komparatua 395 .

Irratiaren bitartez euskara irakatsi-ikasteko ere egin dituzte ahaleginak, J. Oñatibia-k esate

baterako: Método de euskera radiofónico = Euskera irrati bidez: bizkaiera 396 .

4.2.3.2.8. Ortografiarako eta idatzizko erregistrorako normalizazio lanak

Gai hau lantzea ere ez da gaur egungo berrikuntza 397 : S. Arana Goiri-k landua zuen jada 398 .

Guregandik hurreragoko ikuspegiz egin zuten A. Arejita-k eta beste batzuek Bizkaieraren idatzizko arauak.

382

(1996).

383

Guk ez ditugu berriz kopiatuko hemen, ikus aip. lib., 289-291, 291-297 orrietan.

384

Ikus, esaterako, beherago aipatutako J.M. IRAZOLA (1985); 4.2.3.2.8. atalean ere aipatzen da A. AREJITA-ren eta besteren lana

(1983).

385

(1897).

386

(1931).

387

(1896).

388

(1896).

389

(1912).

390

(1913). 1987. urtean facsimil berriz argitaratua.

391

(1978).

392

(1960).

393

(1965).

394

(1985). Argitalpen zabalagoa egin zuen 1987. urtean eta beste bat 1989.ean.

395

(1984).

396

(1965). Handik bi urtera (1967.ean) berriz argitaratu zuen.

397

Gain-gainetik egiten dute A. AREJITA-k eta bestek gai honen aurkezpena (2001, 9-10).

53

54

Deklinabidea eta aditza 399 . Aurretiko guztien bilduma eta ekarri berriak ditu A. Arejita-k eta bestek paratu

duten liburua 400 , baina bereziki idatzizko “eredu jagiari itxura egonkorrago bat emoteko” 401 atondua da,

besteak beste 402 . Bizkaiera osorako ez zati baterako baino, egin zuen proposamena J.M. Elexpuru-k: Deba

arroko bizkaierazko herri-euskeraren idatz arauak. Eztabaidarako proposamenak 403 . Guk dakigunez,

oraingoz inon ere argitaratu gabea da. Oinarritzat, L.L. Bonaparte-ren jadanik klasikoa den euskalkien

sailkapenari eusten dio, preseski Bergarakoa eta Salinaskoa ekarriz bere proposamen-azterlan honetara;

horrenbestez, Eibar ere jokoan sartzen da. Helburua berriz, hauxe du: “Ez dugu Deba Arroko euskara baturik

nahi. Herri bakoitzak bere euskara mantentzea eta lantzea litzateke helburua” (1 or.); eta lana garatuz daraman

heinean, azterketa linguistikoa berak hobesten duen ortografia ereduari aplikatzen dio (zenbait alderdi

soziolinguistiko ere agertzen dira nahastean). Bide batez, bere iritzi pertsonalak azaltzen ditu 404 .

Debagoienako talde batek ere egin zuen ortografia arauen gaineko liburuxka euren ingururako baina ez dugu

aurkitu horren erreferentzia bibliografikoa. Eibarkoek beste hainbeste egin dute, baina Eibarrerako bereziki:

Eibarreraz idazteko oiñarrizko erizpidiak 405 . Deba arroko Badihardugu Euskera Alkartiak ere prestatu ditu

herri hizkeran idazteko irizpideak, batez ere Deba Ibarrera mugatuta, edonorako irizpide orokorrak aurkeztu

nahirik 406 .

4.3. Emaitza literarioak, bizkaieraz idatzitakoak, “in dialect”

Ez ditugu bizkaieraz idatzitako testuak, dokumentuak, liburuak, ahozko dokumentuak eta abar

aipatuko, horrek bestelako ikerketa eskatuko lukeelakoan, baina ikuspegi kritikoz emaitza horri zenbait

hurbildu zaionez gero, egile batzuen azterketa edo/eta edizio kritikoak aipatuko ditugu erakusgarri soil

gisa: J.A. Lakarra-k prestatu zuen Refranes y Sentencias... 407 edizio kritikoko liburuan datu interesgarri

asko daude. Bestalde, ezaugarri gramatikalak ez ditu jorratzen, baina Mogeldarren, Astarloatarren eta Frai B.

Santa Teresa-ren lanei hurbildu nahi zaizkienak X. Altzibar-en Bizkaierako idazle klasikoak: Mogeldarrak,

Astarloatarrak, Frai Bartolome: Nortasuna, Idazlanak, Grafiak 408 liburura jotea ezinbesteko izango du.

Mogeldar baten lana (Juan Antoniorena hain zuzen ere) ikuspegi linguistikoz zehatzago ezagutzeko, A.

Arejita-ren tesia erabil dezake interesdunak 409 . Alderdi literario mugatuaz du izenburua baina generoen

arteko “gatazka” erakusten digu besteak beste A. Toledo-k Euskal elaberriaren sorrera liburuan 410 .

5. EIBARKO EUSKARAREN AZTERKETAREN EGUNGO EGOERA

398

(1896).

399

(1983). Ez dira arau soilak: deskribapen modukoa eginez, “bizkaierako eredu batu” gisakoa lortu nahi izan dutela dirudi. Handik

bi urtera berriz argitaratu zuten (1985).

400

(2001).

401

Aip. lib., 9.

402

INTERNET-en ere aurki daiteke gai horretaz informazioa: www.sustatu.com helbidean hainbat lotura daude “Bizkaieraz idazteko

arauak sarean” atalean.

403 (1991).

404 Guk alde asko onartu egiten ditugu baina ez gaude hemen ideologiatan eta jarreretan sartzeko.

405 (1997).

406 K. ZUAZO, BADIHARDUGU EUSKERA ALKARTIA (2002). Liburuaren lehenengo atala eta bigarrenaren aurkezpena

(“Liburuaren edukiaz” (aip. lib., 56-57)) nahikoa subjektiboak dira, eta hainbat ikuspegi eta jarrera diskutigarriak ere bai. Ortografiako

irizpide orokorrez gain, morfosintaxia eta alderdi lexikoa ere aurkezten da.

407 (1996).

408 (1992).

409 (1994).

410 (1989).

5.1. Eibarko hizkuntzaz kanpoko ezaugarri orokorrak: aurkezpena

5.1.1. Datu geografikoak eta komunikazioak

Gaur egun Eibar Gipuzkoako Lurralde Historikoan dago, berorren mendebaldean kokatuta; Deba

Beheko 411 eskualdeko burua da. Justizia aldetik Bergarako Barrutiaren menpe egondakoa da.

Kokapen geografikoa koordenadetan hauxe da: latitudea 43º 11' N, longitudea 2º 28’ W:

“Geografoek, gure herria, Eskualde Eurosibariarreko Probintzia Kantabro-Atlantikoan sartu dute” (A.

SARASUA, 1996, 18).

Eibarko zabalera 22 km 2 ingurukoa da, eta azal horretan Urko mendia da altuena ipar aldetik, ia

800 metrokoa baita; bere ondoan Kalamua, Akondia eta Arrate mendiak ditu. Hego aldetik, Galdaramiño,

Egoarbitza eta Illordo mendiak daude. Bien bitartean Ego errekak egindako sakon unean zabaldu eta luzatu

da Eibar; eta industriaren puruan hazi dena, mendiari lurra jaten izan da: huriko toponimian, nekazari

munduko jatorria duten asko daude, dela baserri izenetik datozelako, dela lehen solo, zelai edo baso

izandakoetatik datozelako.

Klima inguru osokoa 412 modukoa, ozeanikoa, atlantikoa: euritsua; muturreko tenperaturarik barik

arrunki.

Egitura geografikoari dagokionez, litologia aldetik kare-harriak eta lapitzak daude: hortik harrobiak

ugari izatea (gaur bat ere erabiltzen ez den arren); su-mendizko lurrak daude ipar-sortaldean, Arrate

inguruan eta hiri barruko zati baten. “Areta” baserriaren izenak izan dezake ezaugarri horiekin zerikusirik,

adibidez, edo “Aretape” soloaren izenak, baina ez gara hemen etimologiatan hasiko.

Eibarko erreka nagusia sartalde-sortalde norabidearekin doan Ego erreka da: Bizkai aldetik dator

eta Maltzagan Deba ibaiarekin bat egiten du. Ego errekara erreka txikiagoak doaz: Matsaria, Ubitxa eta Ibur

errekak esate baterako (hauetara ere badoaz errekatxo txikiak, baina neguan batez ere edo euri ufala egiten

duenean). Bestalde, Aginaga auzoan jaiotzen dira Artibai errekara doazen Urko eta Aginaga errekak.

Jatorrizko landaretza klima atlantikoak baldintzatzen edo errazten duena da: haritza zan antzina

ugarien, gaztainak, pagoak, sagastiak eta lizarrarekin batera; mendian, ota, ira eta txilarra egon izan da beti.

Toponimian laga dute arrastoa 413 . Gaur, basoen itxura aldatuta dago eta pinu beltza da nagusi baina ez

bakar 414 .

Mugak: ipar aldetik ekialderuntz, Markinarekin eta Elgoibarrekin; ekialdetik hego alderuntz,

Soraluzerekin eta Bergararekin; hego aldetik mendebalderuntz-iparralderuntz Elgetarekin, Zaldibarrekin,

Ermuarekin eta Mallabiarekin; Eibar zortzi herriren tartean dago, beraz.

Baserri auzoak, baserritarren nahiz kaletarren ikuspegiz bost dira: Aginaga, Arrate, Gorosta,

Kinarraga-Otaola eta Mandiola; eta “kalea” ingurua. Baina Udaleko administrazioaren ikuspegiz lau

entitatetan biltzen da Eibar osoa: Aginaga, Arrate, Eibar eta Maltzaga. Eibar entitatean inguru urbanoaz gain

411 Gaur egun “Debabarrena” izena ere erabiltzen da.

412 Kostaruntz, Mendaro inguruan eguraldi aldaketak sarri izaten dira; barruko alderuntz, Ermuan, Elgetan, Elorrion, Bergaran

adibidez, bi edo hiru gradu zentigradoren aldea izaten da tenperatura aldetik (neguan gehiago nabarmentzen da ezaugarri hori: izozte

handiagoak, elur gehiago...).

413 Ikus J. SAN MARTIN-en toponimia liburua (2000).

414 Ikus oso zehatz azalduta Eibarko geografiazko hainbat ezaugarri eta euren bilakaera A. SARASUA-ren lanean (1996, 18-23).

55

56

Gorosta, Mandiola eta Otaola auzoak sartzen dira; Maltzaga entitatea berriz “corresponde al termino [sic] de

Maltzaga con la casa Etxenagusia” (EIBARKO UDALA, 1996-VI-19). Instituzioetako erroldetan berriz,

Eibar-Amaña, Eibar-Azitain, Eibar-Azitain landa eremua, Eibar-Erdialdea, Eibar-Ipurua, Eibar-Legarre,

Eibar-Urki eta Eibar-Urkizu bereizten dute.

Komunikazioak: gaur egun bizi garen “informazio eta komunikazioaren gizarte” honetan ez dakigu

nondik jo, INTERNET helbideak jarri, ala ohiturari jarraiki bideak eta trenbideak aipatu. Ermua eta

Elgoibarrekin, N-634 errepide nagusiarekin lotzen da; Markina eta Elgetarekin, bide lokalen bitartez. A-8

autopistak Azitainen du sarrera, Bilborako nahiz Donostiarako; laister, ziurrenik sarrera Azitainen izango

duen autopista Gasteizeraino ere izango da Eibarren. Gutxi gorabehera leku igualtsuetara heltzen zen, baina

bideen egitura aspaldiko denboretan bestelakoa zen: Maltzagatik Beasainera joan zitekeen, Arabako erregebide

nagusira irten, Tolosara jo eta Frantziara ere joan ahal izateko; edo Elgoibarrera joanez gero, kostako

bidean jarri. Elgeta-kaletik goruntz abiatuz gero Araba aldera joan zitekeen eta nahi izanez gero Riojara ere

bai, ardoa ekartzeko besteak beste; Olarreagatik Bizkai aldera joaten zen. Aginagako San Idelfonso

santutxua Donejakue bidearen aztarna dela dirudi, antzinako bide batena, dudarik gabe, izan ere Eibarko

bideetatik Santiagorako ruta asko hartu zitezkeen; eta ez ditugu baserrien eta auzoen arteko oinezkoen

bideak eta burdi-bideak, Arraterakoak eta abar aipatuko. Trenbideak Donostia eta Bilbo lotzen ditu.

INTERNET-eko bideetan, tartean, eibartarren saio euskalduna dugu: www.eibar.org, oso-osorik euskaraz,

eta gehiena Eibarko euskaran idatzia: Eibarko berri bilatzeko aukerakoak dira batez ere “link” eta

“materixala online” atalak; Eibarko Udalak ere badu INTERNET orri bat, baina ez da informazio askorik

ageri 415 : www.eibar.net.

5.1.2. Datu demografikoak eta egoera soziolinguistikoa

Hizkuntzaren soziologiaren aldetik datuak lortzeko iturri nagusitzat Soziolinguistika datubasea

erabili dugu 416 . Datu horietatik euskararen erabilera, euskaldunen kopurua eta abar ardura zaigu, baina

horien kualitateaz dena da gehien ardura zaiguna: biztanleen ama-hizkuntza, batetik 417 ; biztanleriaren

etxeko hizkuntza zein den, bestetik; eta azken finean etxeko hizkuntzaren erabileraren tipologia azaltzen

duena da gure ikerketarekin gehien lotzen den taula, seigarrena, izan ere, “euskaldun zahar aktiboak”,

“euskaldun zahar aktiboak bietan” −euskaraz eta gaztelaniaz izango da, noski−, “euskaldun zahar

pasiboak euskaraz”, “jatorrizko elebidun aktiboak euskaraz”, “jatorrizko elebidun aktiboak bietan” eta

“jatorrizko elebidun pasiboak euskaraz” kopurutan azaltzen baitituzte, besteak beste. Euskaldun berrien

datuak ere hortxe dira, baina horiek euskara arautuaren bidezko alfabetatze prozesuaren emaitza izango

direla pentsa dezakegu; baliteke norbaitek euskaldun zaharren euskara bakarrik ikasi izatea eta horrela

“euskaldun berri” bihurtzea, baina izatekotan ere, hori oso kasu gutxitan gertatuko litzateke gure ustez. 5.

taula, hizkuntza-bilakaeraren tipologiaren datuak erakusten duena, interesgarria da euskaldun zaharren

datuak dituelako.

415

Udalak web orri berria atera du martxoan: www.egoibarra.com. Hainbat informazio on-line eskura daiteke, baita euskarazko

grabaketa zatitxoak ere.

416

On-line jarri dute denon eskura www.euskadi.net INTERNET helbidean. Guk handik hartu ditugu datuak.

417

Nolanahi ere, kopuruak aztertzerakoan konturatu gara zerbait ez dagoela ondo. Eibar guztiko datuak ez dira biztanleria

guztiarenak, eta auzoka aztertuz gero, Azitainen adibidez 20.000 lagun baino gehiago bizi direla dirudi, egia ez den arren, noski.

Deba Beheko datuak ere kontsultatu ditugu Eibarko datuak eskualdekoekin alderatu ahal izateko,

zela edo halako batasun linguistikoa ere baduenez azpieuskalki aldetik. Gipuzkoako eta Bizkaiko datuak

ere begiratu ditugu, izan ere, edozein lurraldetako datuak ikusita ere, bizkaierazko euskaldun zaharrak ez

daude Gipuzkoako lurralde administratibo osoan, ezta Bizkaikoan ere; beraz, berdin samar joten du bata

begiratu ala bestea. Euskal Autonomi Erkidegoko datuak ere kontuan hartu beharrekoak dira ikuspegi

orokorra lortze aldera. Eibarko auzo guztietako datuak begiratu ditugu, eta adinari dagokionez, 20 urtetik

gorakoenak interesatzen zaizkigu, gure lekukoen profilaren muga adin horretatik gorakoa delako.

Gehien erabili dugun errolda 1996. urtekoa da, jakina, 1991. urtekoa 418 eta taula batzuetarako

1986.ekoa ere eskura izan arren. Urte horretan ekin genion gure tesiaren mamia lantzen, eta bidezkoa

iruditu zaigu kontuan hartutako datu guztiak urte horretakoak izatea, beste urteetakoak izatea lagungarri

gerta daitekeen arren.

Hemen oinarrizko datu gordin batzuk:

♦1. Taula: Biztanleria 1996

Zenbaki absolutuak

Biztanleria - Gizonezkoak -Emakumezkoa

Biztanleria -Biztanleria

-Biztanleria

-Biztanleria

- Biztanleria -

Guztira Guztira k - Guztira 20tik 24ra 25etik 29ra 30etik 34ra 35etik 39ra 40tik 44ra

Eibar 30314 14854 15460 2428 2247 2196 2286 2117

Biztanleria

45etik 49ra

- Biztanleria

50etik 54ra

-Biztanleria

55etik 59ra

- Biztanleria

60tik 64ra

-Biztanleria

65etik 69ra

-Biztanleria

70etik 74ra

-Biztanleria

75etik 79ra

-Biztanleria

80tik 84ra

Biztanleria -

85 edo

gehiago

2109 1871 1673 2078 1959 1561 973 680 507

Biztanleria - Gizonezkoak -Emakumezkoa

Biztanleria -Biztanleria

-Biztanleria

-Biztanleria

- Biztanleria -

Guztira Guztira k - Guztira 20tik 24ra 25etik 29ra 30etik 34ra 35etik 39ra 40tik 44ra

Eibar 100 100 100 8.01 7.41 7.24 7.54 6.98

Biztanleria

45etik 49ra

- Biztanleria

50etik 54ra

-Biztanleria

55etik 59ra

- Biztanleria

60tik 64ra

-Biztanleria

65etik 69ra

-Biztanleria

70etik 74ra

-Biztanleria

75etik 79ra

-Biztanleria

80tik 84ra

Biztanleria -

85 edo

gehiago

6.96 6.17 5.52 6.85 6.46 5.15 3.21 2.24 1.67

♦2. Taula: Hizkuntza-gaitasuna(>=5 urte) 1981-1986-1996

Zenbaki absolutuak

1981 -

1986 -

1991 -

1996 -

1981 -1981

- 1986 -1986

– 1991 -1991

- 1996 -1996

Erdaldun

Erdaldun

Erdaldun

Erdaldun

Euskald Elebidun

Euskald Elebidun

Euskald Elebidun

Euskald Elebidun

Elebakarra

Elebakarra

Elebakarra

Elebakarra

unak Hartzaileak unak Hartzaileak unak Hartzaileak unak Hartzaileak

k

k

k

k

Eibar - guztira 13144 6576 14768 14517 4242 14154 14601 3882 12704 14565 3704 11072

1981 -

1986 -

1991 -

1996 -

1981 -1981

- 1986 -1986

- 1991 -1991

- 1996 -1996

Erdaldun

Erdaldun

Erdaldun

Erdaldun

Euskald Elebidun

Euskald Elebidun

Euskald Elebidun

Euskald Elebidun

Elebakarra

Elebakarra

Elebakarra

Elebakarra

unak Hartzaileak unak Hartzaileak unak Hartzaileak unak Hartzaileak

k

k

k

k

Eibar - guztira 38.11 19.07 42.82 44.11 12.89 43 46.82 12.45 40.73 49.64 12.62 37.74

418 Ez dugu ahaztu behar Eibarko Udalak 1996. urtean kaleratu zuela gai honi eskainitako liburu osoa: J. AZKARRAGA, F.

MUNIOZGUREN (1996). Erabili zituzten datuak, besteak beste, 1981. 1986. eta 1991. urteko inkestetakoak izan ziren (HABE-koak ere

bai, eta SIADECO-ren laguntza ere izan zuten). Helburuetariko bat euskararen berreskurapen-prozesuaren faktore eragileen azken

urteetako bilakaera erakustea zen: horretarako hizkuntza gaitasuna aztertu zuten adinaren, sexuaren eta eskolaren arabera; amahizkuntzaren

bilakaera ere aztertu zuten transmisioarekin lotuta eta hizkuntza gaitasunarekin lotuta; euskararen erabilera ere landu zuten

belaunaldika eta erabilera horren funtzioka. Eusko Jaurlaritzako inkestetan aurkitu ez ditugun eskolako matrikula datuak ere azaldu

zituzten lan horretan, baita Eibarko euskaltegietako euskalduntze-alfabetatze emaitzak ere.

57

58

♦3. taula. Hizkuntza-bilakaeraren tipologia

Zenbaki absolutuak

1996

Euskaldun

zaharrak

1996

1996 - Jatorrizko

Euskaldun

elebidunak

berriak

1996

1996 - Partzialki 1996 - Partzialki 1996 - Guztiz

Erdaldun

euskaldun berriak erdaldunduak erdaldunduak

zaharrak

Eibar - guztira (>=20

9146

urte)

643 1017 2015 1186 271 10407

1996

Euskaldun

zaharrak

1996

1996 - Jatorrizko

Euskaldun

elebidunak

berriak

1996

1996 - Partzialki 1996 - Partzialki 1996 - Guztiz

Erdaldun

euskaldun berriak erdaldunduak erdaldunduak

zaharrak

Eibar - guztira (>=20

40,97

urte)

2,34 3,52 6,87 4,21 0,99 41,07

♦4. taula. Etxeko hizkuntzaren erabileraren tipologia

Zenbaki absolutuak

1996 -

1996 -1996

-1996

1996 -1996

- 1996 -1996

-1996

-1996

1996 -1996

1996 -1996

-1996

Euskal

Jatorrizk Jatorrizk Jatorrizk

Partzialki Partzialki Partzialki Partzialki Partzialki Partzialki

Euskald Euskald

Euskadu Euskald Euskald

dun

o o o

euskaldun euskaldun euskaldun erdaldunderdaldun

erdaldund

un zahar un zahar

n berri un berri un berri

zahar

elebidun elebidun elebidun

berri berri berri u du u

aktiboak pasiboak

aktiboak aktiboak pasiboak

aktiboa

aktiboak aktiboak pasiboak

aktiboak aktiboak pasiboak aktiboak aktiboak pasiboak

bietan euskaraz

euskarazbietan

euskaraz

k

euskaraz bietan euskaraz

euskaraz bietan euskaraz euskaraz bietan euskaraz

Eibar -

guztira

(>=20

urte)

4282 3268 1596 51 361 231 60 197 760 0 202 1813 0 399 787

1996 -

1996 -1996

-1996

1996 -1996

- 1996 -1996

-1996

-1996

1996 -1996

1996 -1996

-1996

Euskal

Jatorrizk Jatorrizk Jatorrizk

Partzialki Partzialki Partzialki Partzialki Partzialki Partzialki

Euskald Euskald

Euskadu Euskald Euskald

dun

o o o

euskaldun euskaldun euskaldun erdaldunderdaldun

erdaldund

un zahar un zahar

n berri un berri un berri

zahar

elebidun elebidun elebidun

berri berri berri u du u

aktiboak pasiboak

aktiboak aktiboak pasiboak

aktiboa

aktiboak aktiboak pasiboak

aktiboak aktiboak pasiboak aktiboak aktiboak pasiboak

bietan euskaraz

euskarazbietan

euskaraz

k

euskaraz bietan euskaraz

euskaraz bietan euskaraz euskaraz bietan euskaraz

Eibar -

85 edo33,47

25,18 11,65 0,34 2,24 1,39 0,38 1,26 4,31 0 1,33 10,68 0 2,59 5,11

gehiago

5.1.3. Datu sozio-ekonomikoak eta historikoak

5.1.3.1. Datu sozio-ekonomikoak

Eibartarren gaur egungo kanpo-bizimoduari dagozkion datu gordinak, landu gabeak, Adierazle

sozio-ekonomikoak >> azken egoera. EIBAR – Balio absolutu eta erlatiboak eta balio erlatiboen

konparazio taula. >> Bilakaera, Instituzioek on-line jarri dituzte eta zuzenean kontsulta daitezke bide

horretatik 419 ; 1996-2000. urtekoak interesatzen zaizkigu guri batez ere.

Gure lekukoen ezaugarriak orokorrean kokatzeko balio digute taula horiek. Ikasketei dagokienez,

1996. urtean 10 urtetik gorako 28.230 lagun bizi ziren Eibarren; horietatik 201 alfabetatugabeak ziren.

Irakurtzen eta idazten orokorrean jakitea bada alfabetatua izatea, gure lekukorik −lekuko nagusiak

behintzat− ez da multzo horretan sartzen. Gure lekukoren bat ikasketarik gabekoen artean egon liteke

(Eibarren 2.055 lagun zeuden 1996. urtean ikasketarik egin bakoak), baina gehienak “eskolaurreko”

ikasketak eginak dituzte. Gogoan izan behar da bai kalean bai baserrietan, auzoetako eskola publikoak

419 INTERNET-eko helbide honetan daude datuak: www.udalgida.net.

izan direla Eibarren aspalditik. Eskola pribatuak ere joan berri den XX. mendearen lehen laurden

inguruan hasi ziren irakasten Eibarren. Eibarko 13.963 lagunek zuten eskolaurreko ikasketa maila hori

1996. urtean, %49,5ak. Bi lekuko erabili ditugu galdekizun nagusia erantzuteko ikasketa teknikoak eta

goi mailakoak eginikoak, euskaraz ongi alfabetatuak.

5.1.3.2. Datu historikoak 420

Euskal dialektologiaren atalean ezarri da gure arbasoen leinu eta euskalkiaren arteko nolabaiteko

harremana (karistioak bizkaiera edo mendebaldeko aldakia berba egiten); Elizak banaketa hori onartu eta

berak ere erabili zuela ere azaldu da han. Erresumen arteko gudetan Eibarren bazen Nafarroako

erresumari lotzen zitzaion familia bat, Unzuetatarrena 421 . Nafarroaren eta Gaztelaren arteko gudetan Eibar

“Markina” zatia zen, “Markina de Suso” hain zuzen, ez batena ez bestearena, 1200. urtean Gaztelako

Alfonso VIII.a erregeak Araba, Gipuzkoa eta Eibar parte zen “marka” eskuratu zuen arte. Erregeak ez

eze, edo erregeek baino gehiago, ahaide nagusiek agintzen zuten inguru guztian.

Lur oso aldapatsuak izanda eta erreka erdian, Erdi Arora arte (eta batzuek gaur egun arte)

mendiko “bailaretan 422 “ artzaintzan eta lurra lantzen zihardutenek piskaka beheruntz jo zuten nolabaiteko

industriaren eraikuntza hasteko (XII-XIII. mendean gertatuko zen hori). Bizimodu hori egonkortu ahala

ferroiek euren eskubideen alde egiten hasi ziren, eta foru bereziak lortzen ere bai. Eliza katolikoa noizbait

jarriko zen nagusi giza talde hartan, eta San Andres parrokiaren inguruan hiribildua eratu zuen Gaztelako

erregeak 1346. urtean, inguruko beste herri askoren moduan jakina: “Villanueva de San Andres” izena 423

jarri zion, baina bertokoek beti izen zaharrari eutsi izan diote itxuraz. Baina Elizaz datu bitxi bat eman

behar dugu; arestian aipatutako Unzuetatarrek Zenarruzan zuten eliza nagusia 424 eta hilobia, eta gaur egun

ere han dago XVI. mendeko hilarria. Aginagako lekukoek erakutsi digutenez (nme2-k hain zuzen) ondo

ezagutzen dute Zenarruzarako anda-bidia, orain zelai direnetan zehar eta ez oraingo bide berritik.

Harrezkero, armagintza nagusitu zen Eibarko “kalean”, beti ere Soraluzeko Erregeren Arma Fabrikaren

inguruan: aspaldikoa da beraz etorkinen gaia Eibarko inguru urbanoan. Etorri, eta joan ere bai: Eibartik

420 Eibarrek historian izan duen bilakaera ezagutzeko eta ulertzeko kontsulta daitekeen bibliografia zerrenda oso luzea eta aberatsa

da, baina ez dugu hemen ezarriko −ez baita tesiaren hizkuntza gai nagusiarekin lotzen bibliografia orokorrean ezartzeko ere−.

421 Ezaguna da Zelinos jauna XII. mendean hango alabarekin Eibarrera ezkondu zeneko datu hura.

422 E. BARRENA-k dioenez (in E. BARRENA et alii, 1999, 31-32), “valle” zentzu zaharrean ulertuta, mendi bizkerrak (“ámbitos

territoriales dominados topográficamente por una cadena o elevación montañosa y limitada, a grandes trazos, por cuencas

fluviales”), eta ez orain esan gura duen mendi barreneko sakonak: hor ditugu Arrate-Balle, Gorosta-Balle, Kiñarra-Balle, Mandiola-

Balle eta Aginaga, toponimiako froga legez. Gaur egun Deba Garaia, Deba Goiena denera arte joaten ziren eta handik etorri ere

egiten ziren artzaiak transhumantzian. E. BARRENA-k gune zabalagoa ere ezartzen du; Markinako bailara “sería un fragmento del

ámbito pastoril más amplio que aprovecha todo el cordal montañoso que se extiende desde Elgeamendi y Aitzgorri y avanza por las

laderas del Amboto, Udalaitz y Urko para llegar hasta las cercanías del Arno. En este amplio ámbito desarrollarían la trashumancia

anual aquellas lejanas sociedades del medioevo, creando un marco de relación económica y social que todavía parece recordarlo un

documento de 1317 al señalar “la merindad de Marquina e de Vergara e de Léniz” (aip. lib., 32). Areago, tesigilearen jaiotetxera

bere aitaren oroimenean Nafarroatik ere etortzen ziren artzaiak aldi luzeak egitera ardiekin; beraz, hor euskaldunen arteko

komunikazio eta harremanen alor oso zabala dago ongi ikertzeko.

423 Herriaren izena era askotara idatzi izan da: “Villanueva de San Andres; San Andres de Eynbar, Einbar, Sant Andres de Heybar,

Heibar, Eybar, heybar, Villa de San Andrés de Eibar, Villa del Señor San Andrés de Eibar”...: ikus adibidez G. MUJICA-ren lanean

(1990).

424 Arestian aipatutako Zelinos jaunak Unzuetara ezkondu zenekoaz C. de Echegaray-k hauxe jasotzen du: “... el siglo XII se cuenta de

un D. Celinos, pariente de los reyes de Navarra, que vino a desposarse con una hija del solar de Unzueta de Eibar y que quiso hacer

ofrenda a la iglesia de Cenarruza de veinticuatro vacas preñadas para ensalzarla y honrarla” (J. SAN MARTIN, 1979a I, 249); J. R. de

Iturriza-k −Juan Iñiguez de Ibarguen-en Corónica general Española-ko testutik− honela dakar: “y en una ocasión que se juntaron barios

cavalleros, y entre ellos Don Celinos, pariente cercano del Rey de Navarra, que vino en casamiento a la casa de Unzueta de Eibar reedificada

por el año 1193 hizo ofrenda á dicha Iglesia de Cenarruza de 24 bacas por ensalzarla, y adquirir honra” (J. SAN MARTIN,

1963, 228).

59

60

Asturias-ko Arma Fabrikara, esaterako, langileak joaten ziren, eta eurekin euskara ere bai 425 . Baina ez zen

hori kaleko eibartarren jardun bakarra: Isasitarrak merkatari handiak izan dira bai Euskal Herri mailan,

bai Espainian eta baita Ameriketako bidaietan ibili zirenen artean ere, buru eta aitzindari tratante moduan

XVI-XVII. mendean. Eibarrek gudu asko ezagutu ditu, eta borrokan egin ere bai: famatuak dira 1794.

urteko frantsesek egin zituzten erreturak, adibidez; ondorioetariko bat agiri asko galdu izatea izan zen 426 .

Foruak kolokan jartzearekin batera, beste gauza batzuen artean Eibarko gizarte tradizionalaren

eta baserri munduko baloreak ere kolokan, eta gero eta gainbeherago, gaur egun arte 427 . XX. mendearen

hasierarako martxan jarri zuten Armeria Eskola eta orduan ekin zioten gero eta gehiago artisautzari utzi

eta mekanizismoei heltzen: lantegi asko “fabrika” bihurtu, eta orain dugun artisau ia ezara arte.

Mendearekin batera etorri zen sozialismoa eta sindikalismoa, aurretik ziren armaginen gremioen lekuan.

Bien bitartean 1936. urteko Espainiako zibilen arteko gudak etena egin zuen bai Eibarren eta bai

Espainiako estatu osoan alor guztietan, eta harrezkero sortu da orain ezagutzen dugun Eibar handia:

txikitutako, triskatutako herri guztia berriz zuzen edo oker eraiki, eta gune industrial ikaragarri bihurtu

zen gerra ostean (armak ez eze denetatik piskat egiten; gaur egun, indar gehien duen sektorea zerbitzu

arloa dela dirudi). Orduantxe etorri ziren etorkin gehien Eibarrera Euskal Herri osoko, Espainiako estatu

osoko eta hortik kanpoko lekuetatik, horrek dituen ondorio guztiekin, kanpoko hizkeren presentzia gero

eta handiagoa egiten joan baita 428 .

Elizak aspaldiko leinuen banaketari eutsi bazion ere, denboraren joanean aldatzen joan da,

itxuraz, egitura administratibo berriei egokituz. Hasieran (XI. mendetik aurrera ziurrenik) eta gero

Calahorra-ko apezpikutegiko Tabirako artzapezpikutegiaren mende bazegoen, XVIII. mendeko bigarren

erdi aldetik (1862tik) XX. mendeko erdi aldera arte Eibar Gasteizko apezpikutegikoa izan da, eta nahikoa

berria da Gipuzkoakora lotu izatea 429 . Izan ere, gure lekukoei behin baino gehiagotan entzun diegu

mendearen lehen erdian abade bizkaitarrak etorri zirela Eibarrera; gaur egun berriz, gehienak giputz

jatorrikoak dira (eta horrek, gutxi-asko, euskara ereduan ere badu eraginik 430 ); Eibarko seme izandakoak

425

Ikus horren ondorio batzuk A. NARBAIZA-ren lanean (1998; 66-68, 87. oh., 88. oh.).

426

Historialari gehienek Eibarrez dihardutenean aipatzen dute gai hori: gudetan eta abar, agiri gehienak galdu egin direla, Udalekoak

behintzat. Gaur egun badago dokumentazio zaharra artxiboan, baina Elizakoak ere hor daude, agiri pribatuetan ere bai, eta baita

Eibartik kanpoko agiritegietan ere: Bergaran, Oñatin, Tolosan, Valladolid-en, Sevilla-n, eta abar.

427

Eibarko baserri guztietan, bertatik bizi direnak 58 lagun ziren bakarrik 1996. urtean: banan-banan jakin beharko litzateke diru

iturri bakarra hori den ala etxeko beste norbaitek kanpoan egiten duen lan.

428

Hori azterketa polita izango litzateke, hizkeren arteko eragina zenbaterainokoa eta nolakoa izan den argitzea. Jakina, kanpoko

herrietatik Eibarrera etortzea ez da bakarrik lan edo bizibide kontua: ezkondutakoak edo bestelakoengatik ere asko etorri dira eta

datoz, eta horrek ere familia berriko hizkeran badu eraginik. Aginagako auzoan datu askotxo ditugu bertokoen jatorriaz:

“DEFUNCIONES EN AGUINAGA DE EIBAR (1756-1994)” atalean (MARTÍNEZ DE MORENTIN DE GOÑI, L., 1996, 359-

378) Aginagan hildakoen izen-abizenak dakartza, jaiotze lekua, jaiotze data eta heriotza data. Jaiotze lekua Aginaga izan ezik,

pentsa daiteke ezkonduta joango zirela bertara, edo baserriren batera alogeran. Ez ditugu kopuru estatistikotan aztertu, baina

zerrenda hasi 1756. urtetik eta 1994. urtera arte hildakoena da. Jaiotze lekuari erreparatuz, garbi dagoen lehen datua gehienak bertan

jaiotakoak zirela. Kanpotik etorritakoen artean, guztira, gehienak Bizkaiko lurraldean jaiotakoak dira (91 lagun; horietatik asko XX.

mendean hil dira, beraz, orain Aginagan bizi direnen aita eta ama, nahiz aitita eta amama lirateke), giputzak gutxiago (20 lagun,

euretatik bost XX. mendean hilda), eta Eibarko beste lekuren baten jaiotakoak erdi-bidean (55 lagun; gehienak XVIII-XIX.

gizaldietan hil ziren, XIX-XX. mendean “Eibarko” jende gutxi joan da Aginagara han hiltzeko). Gure ezagutza zuzenaz, ez baitugu

beste iturririk, dakigu Aginagan bizi direnen artean, bertan jaiotakoak ez direnak gehienak Gipuzkoako Lurraldean jaiotakoak direla

gaur egun (Elgoibar, Errezil, Itziar, Getaria...), Bizkaiko jatorrikoak ere badiren arren.

429

J. ELORZA-k zehatz azaltzen du Eliza antolakuntzaren gai hori, erlijioa eta administrazioa lotuz, eta hizkera ere bai bidenabar

bada ere (2000, 149-192).

430

Adibidez, raz1 lekukoak “Aita Gurea” otoitza eredu bizkaitarrez esaten du; gaur egun berriz, gipuzkerako eredua dakigu

gehienok. XVIII. mendeko F. Arrate abade eibartarrak Aginagan idatzi zuen sermoietariko baten holan dakar: “Parcatigusus guere

sorrac gueuc parcachen dechegun lez gueure sorduneri”, eredu eibartarrez duda gabe (E. IZAGIRRE, M. LIZARRALDE, A.

NARBAIZA, 2000, 55). A. NARBAIZA-k dioenez “Aztergai geratzen da oraindik -guk dakigula behintzat- elizaren eragina -

apaizen izendapenaren bidez- eliztarren hizkuntz ohituretan (...). Halaber, aita Omaetxebarriaren ustetan, zertan oinarritzen den ez

ere egin du abadetza lana Eibarren, P. Zelaia-k hain zuzen ere (orain dela urte gutxi bizien artetik

joana) 431 .

5.1.4. Euskararen lekukotza

Joeren, politika moduen, bizimoduaren, baloreen, kulturaren bilakaera historiko etengabe

horretan euskarak izan du lekua, gutxi edo asko, baina zerbait bai. Legeen aldetik, euskara osoaren

moduan, oraintsu arte ez da ofiziala izan. Eibarko euskararen muga (geografikoa, horrela dei badiezaioke)

ez zen asko aldatuko mendeetan, bai hizlarien kopurua eta egindako euskara horren kualitatea, noski 432 .

Azterketa sistematikoz gai hori ikertu ez dugunez zantzu bitxi batzuk aipatuko ditugu 433 .

Adibidez, 1390. urte inguruan Ahaide Nagusien arteko borroka handiak izan ziren; Olasoko jauna zen Juan

Lopez de Ganboa-k, bere leinuko ziren Durangoko Ybargoen-darrekin batera, Unzuetako dorrearen ingurua

hartu zuten: ganboatarrek Bizkai aldera zabaltzea gura zuten. Butroikoak etorri ziren Unzuetakoei laguntzera:

Gomes Gonzalez de Butron “zaharrak” hamabost urteko Gonzalo Gomes bere semea, Ochoa Peres

de Butron anaia, eta senideak bialdu zituen borrokara. Akondia mendian egin zuten gudua eta oinaztarren

leinukoak ziren Unzuetatarrek irabazi zuten, ganboatarren buru zen J. de Ybargoen hil egin zuten-eta.

Azkenerako, “dexaron las calderas llenas de carne, e muchas armas, e toda artillería, e asemjilas, e tresnas”

(J. SAN MARTIN, 1961, 383). Borroka hori zela eta, “Akondiako kantua” ezaguna egin zen: Eibarko

euskarako testu zaharrena izan zitekeen baina ez da gorde, eta ez dago ez formaren ez benetako letraren

berririk. Dena dela, Ibargüen-Cachopin-ek Kroniketan, hasiera jaso zuen: “Acundia lejarr (...) ga lejarbaga”.

Sasoi hartan hain ezaguna izango zen, ez zuen pentsatu ere egingo dena jartzea merezi zuenik 434 . Hurrengo

mendean borrokek indarrez zirauten eta 1448. urtean Arrasate erre zutenean Unzuetatarrek (Lope de

Unzueta-k hain zuzen) ez zuten oso garbi jokatu. Ondorioak izan zituen, bai gizarte mailan 435 , bai euskal

hizkuntzaren diakroniarako eta literaturarako, ordukoa baita “Galdu didiala Unçueta ta Vergara (...)” kantu

hura, besteak beste (J. SAN MARTIN, 1961, 386). Beste ondorioetako batek hasieran senideen arteko

tirabira dirudi, baina Unzuetakoak Arrasaten egin zuen iruzurraren ondorioz Gomes Gonzalez de Butron

hildakoaren alaba arerioaren semearekin ezkontzeko arazoak izan ziren, eta alabaren ikuspegitik beste

badu ere esaten, Eibar Kalahorrako apezpikutegian izan zen artean, ez omen zen gipuzkeraren eragina nabarmendu” (1998, 12 3.

oh.). A. NARBAIZA-k dakusana hauxe da: “Historian zehar elizbarruti berberean egon izan dira: Eibar, Elgoibar, Aginaga auzoa

(Eibarri dagokiona), Plazentzia, Altzola (Elgoibarren auzoa) eta Aizpilgoeta -egun Mendaro herri askearen zati- eta oraintsu arte

Mutrikurena zena. Gaur egun Eibarko euskera zubi-euskalki den Elgoibarkeratik urrunago dago Plazentzieratik baino, bere

kidetasuna Ermukoarekin batez ere gordetzen duela. Markinakoarekingo aldea, ostera -Etxeberritik hasita- aski nabaria da XX.

mende hondar honetan” (1998, 12 3. oh.). Berriz ere gai horri heldutakoan XX. mendeko “gipuzkeratzea” onartzen du, baina ez du

zehazten zein neurritan: “Eibarren XX. mendean izan diren apaizen euskalkia bizkaiera izan da, agian, nagusi, baina bere jarduera

gipuzkerarantz jo duela esan daiteke. Gurea bezalako muga-herrietan, badirudi elizkizunak, inertzia esplikaezin bati jarraiki,

gipuzkeraz egiten direla aspaldi honetan. Aztertu gabe dago elizgizonen joera horrek zein mailatan lagundu zuen herriaren

gipuzkeratzean. Pentsa daiteke lexiko berri batetik ez zela pasatuko. Gipuzkeratze horrek, bestalde, ekarri bide zuen hainbat idazlek

esaten zuten harako bizkaierazko hiztunek besterena hobeto ikastearena. Kardaberazek aipatzen duen bizkaieradunek gipuzkeraz

egin behar hura hemen kokatu genuke” (1998, 41 50. oh.).

431

Ikus nola aurkezten duen J. SAN MARTIN-ek XX. mende hasierako giroaren bilakaera Eibarrera etorritako abade biren inguruan

diharduela bi artikulutan (1990b 2, 281-288)-(1984 1, 339-347).

432

Ez da gure zeregina horri orain heltzea, beste lan zehatzago batek jorratu beharko luke.

433

Ikus E. IZAGIRRE-k, M. LIZARRALDE-k eta A. NARBAIZA-k egin zuten hurbilketa (2000, 13-18); gainera, liburuko testu

guztiek dute halako giro aurkezpentxoa.

434

Aip. lib., 377-389; E. IZAGIRRE, M. LIZARRALDE, A. NARBAIZA (2000, 23-24).

435

Erregek ezarri zituen zigorrak, baina hori ez zaigu orain axola.

61

62

kanta bat sortu zen: “Verba orren verba gacia, / Verba orri nay ez daquiola valia. / Dardoac eguinarren

vere aldia, / Olaso da ene egoteco aulquia” 436 eta ezkontza egin egin zen.

Leinuen arteko giro feudaletik erregeen gorteetara jauzi egingo dugu, Eibartik hara joandakoak eta

han lan egindakoak asko eta asko izan ziren-eta. Ez edonolako lanak gainera: Isasiko semea, J. de Isasi e

Idiaquez, XVII. mendean errege-gaiaren irakaslea-hezitzailea izan zen, Baltasar Carlos printzearena. Handik

Eibarrera bidaltzen zituen gutunetan printzearen berri ematen zuen batzuetan, eta aurkitu dugu euskararen

gaineko bitxi bat eta horregatik hemen jarriko dugu: “gusta su alteza á ratos que se le hable en bascuence y

cuenta en nuestra lengua algunos números muy naturalmente” (G. MUJICA, 1990, 272). Bada irakaslea

Isasiko semea izanda, Eibarko euskara izango zen printzeak hain gustora ikasi eta egiten zuena, gortean

euskaldun gehiago izango ziren arren, jakina.

XVII. mende horren amaieran, Eibarren halako iskanbila gogorra sortu zen herriko bikarioari

jarritako kopla iraingarri batzuk zirela-eta. 1685. urteko abuztuko igande baten (hilaren bostean) Miguel de

Basterrechea-k koplak kantatu egin zituen Untzagako plazan jendearen aurrean, herriko erromerian

bikarioaren bizitza sexuala astinduz. A. de Elzarzaga bikarioa jakinaren gainean izan zenean pleitoari ekin

zioten. Horrek izan duen emaitza onuragarrietariko bat (ez dakigu beste ondorioek zein eragin izango zuten

pertsonaiengan) kopla bera pleitoko dokumentuetan idatzita gelditzea izan da. Zenbait egilek liburu osoa

atondu dute kopla horren inguruan, bai hizkuntza aldetik, bai gertaeren kokapen historiko aldetik 437 ; eta

asmo didaktikoz azalduta ere aurki dezakegu 438 .

XVIII. mendea herri hizkeren loratzearena izan bazen, Eibarren izan zuen eraginik ez bertan

gramatikagile famatuak sortu zirelako, erabaki politikoen aldetik baino. 1754. urtetik 1758. urtera P. Cano

Mucientes izan zen Gipuzkoako korrejidorea, berak herriko alkatea hautatzeko gaztelaniazko ordenantzak

diktatu zituen eta Eibarren horiek euskaraz jarri zituzten −ez dakigu nor izan zen itzultzailea− “Ordenanza

Municipalac Eusqueras, Elecinuetaracoz”. Ez dugu testua osorik jarriko, bibliografian erraz bilatu baitaiteke,

baina bai zatitxo bat:

“1.- Jaunac, en resumidas cuentas, onec esan gura dabena da, ze estteila izan inorbere atrebiduba,

da adelantauba, elejizera, Alcateric personaric, seiña baitta espada persona onrauba, Idalgua

Aberaza, da Erraizac daukasana, da gizon Abonauba da oficio Charric esttaucana, baita bere

estteilla izan oficialic edo oficialeric soldau danic, Erregue maggesttariaren errejimentuban

serbicen dabenic estta bere Idacortten da escribicen eztaquichanic eta bardin Iotten-badau, alacoric,

izangodabela, vimilla marabidiren multia, da Iaquinda egondella” (G. MUJICA, 1990, 200, 207,

464-466) 439 .

XIX. mendean euskalzale eibartar batek jorratu zuen nola edo hala hizkuntzalaritza alorra: V.

Aguirre Guisasola 440 sendagileak idatzi zuen Tentativas de reconstrucción de nuestro lenguaje natural y el

problema de la palabra liburua; izenburuak berak ongi iradokitzen du egilearen jarrera. Gainera L.L.

436 Aip. lib., 388.

437 J.M. LEKUONA, J.I. LOPEZ DE LUZURIAGA, A. NARBAIZA (1992).

438 E. IZAGIRRE, M. LIZARRALDE, A. NARBAIZA (2000, 37-43). Koplak eurak aipatutako liburuetan aurki daitezke.

439 Ordenantzak oso-osorik, “reproducidas al pié de la letra con su defectuosísima ortografía y redacción” (aip. lib., 200) dakartzala dio

egileak. Erreferentzia eta iruzkin gehiago E. IZAGIRRE-ren, M. LIZARRALDE-ren eta A. NARBAIZA-ren liburuan aurki daitezke

(2000, 44-49); baita A. NARBAIZA-ren lanean ere (1998, 102-106).

440 “José de Guisasola” ezizenarekin sinatzen zuen.

Bonaparte-rekin gutun bitarteko harremana zuen eta baita kanpoko beste hizkuntzalari batzuekin ere: denak

erre ziren Espainiako 1936-1939. urteetako gudan 441 .

Hizkuntzalaritzaz arduratu ez, baina sermoiak Eibarko euskaran idatzi zituen F. Arrate abadeak

Aginagako parrokian: herri hizkeren erabilera Elizako eginkizunetan (aurretik zetorren Elizaren hizkuntza

politikaren emaitza, noski) 442 .

Aipatu dugu datu historiko moduan XX. mendearen hasieran hasi zela sozialismoa indarra hartzen

Eibarren. Politiko sozialista eibartar horiek euskaraz egiten zuten bai lagun artean bai ekintza politikoetan,

mitinetan adibidez: A. Amuategi eta T. Mendizabal dira mitinlari horietako batzuk; M. Baskaran abade

laikoa ere euskaldun petoa zen. Sozialista zahar haiek idatzizko agiri bat utzi digute norbaitek sinistuko ez

balu: “Caleco biarguiñac Basarricueri Elesiñuen gañian” 443 . A. NARBAIZA-k ezaugarri “bitxi” dirudikeen

hori ezaugarri orokorra dela erakusten du baina, “Orduko eibartar haiek ezker-eskuin euskaraz egiten zuten

besterik ez zekitelako” (1998, 83), izan ere, “Herritar haientzat euskara ez zen ideologia, berezko eta nahiezko

tresna baizik” 444 ; sozialistek, kontserbatzaileek, foruzaleek eta denek zerabilten herriko euskara 445 . Dena dela,

euskararen erabilera zarratua, ugaria, ez zen politikoen kontua, herriaren izaera eta jokaera zen; gogora ekar

ditzagun XX. mende hasieran (1914. urtean) Eibarrera etorri ziren arma-merkatari alemanak, A. Thieme eta

G. Edeler. Bertan ipini zuten euren almazena eta Eibarko bizimoduan guztiz bertako egin ziren, euskaraz ere

ederto ikasi eta egiten omen zuten. Orduan zegoen garbizaletasuna-garbizalekeria puri-purian euskararen

inguruan. XX. mende hasierakoa da gainera, “Forjarien kanta” ezaguna 446 .

XX. mendearen lehen erdian euskaraz idatzi zuten eibartarren artean bi aipatu daitezke bereziki:

R. Galdos Baertel josulagun poliglota batetik (1885-1953); eta T. Etxebarria Ibarbia sozialista bestetik

(1887-1968). R. Galdos-ek S. Arana-k jarritako eredu garbizaleari jarraitu zion bere lan guztietan,

hasieran gehiago eta amaieran gutxixeago. T. Etxebarria-k Eibarko euskara jatorra erabili zuen bere

lanetan joera aranistetatik urruti: aditz laguntzaileen paradigmak eta lexikoia utzi digu hizkuntzalaritzako

saio gisa 447 .

XX. mendeko idazleak ere eman ditu Eibarko euskarak: A. Iturriotz Urizar (1900-1984) 448 ; eta J.

San Martin esate baterako (1922-), hizkuntzalaritzan jantziago eta eredu normalizatuaz “kutsatuago”

berau, Eibarko euskara jatorrean ere idatzi duen arren Zirikadak eta Eztenkadak lanak batez ere.

M. Larramendi-rengandik abiatu eta XIX-XX. mendeetako bizkaieraren eta Eibarko euskararen

inguruko iritzi eta inguru kultural-historikoa ezagutzeko A. NARBAIZA-ren liburua aproposa da 449 .

Gizaldiak zehar heldu zaigun ondare historiko-kulturalaren ikuspegi etnografiko zabalean kokatzeko J.

441 J. SAN MARTIN (1979a, 200).

442 Erreferentziak, testua eta iruzkin gehiago bibliografian aurki daitezke: E. IZAGIRRE, M. LIZARRALDE, A. NARBAIZA (2000, 50-

60); J. SAN MARTIN (1992)-(2001).

443 In E. IZAGIRRE, M. LIZARRALDE, A. NARBAIZA (2000, 61-67).

444 Aip. lib., 84.

445 Ikus A. NARBAIZA-ren “Eibartar sozialisten euskara” atal osoa (1998, 83-87), eta datu solteak (1998, 60-65, 74 101. oh., 75-79).

Sozialista baten euskararekiko jarrera aztertu du A. SARASUA-k (1999?, argitaratu bakoa).

446 Ikus J. SAN MARTIN-en (1993, 89-90) liburuan kanta guztia eta azalpentxoa; bestalde, Oskorri musika taldeak abesten duelako da

ezaguna batez ere.

447 Idazle bi horien berri euren lanetan ez eze osterantzeko bibliografian ere aurki daiteke; guk azalpen sintetikoak darabiltzatelako

bi erreferentzia jarriko ditugu: J. SAN MARTIN (1979a), eta E. IZAGIRRE, M. LIZARRALDE, A. NARBAIZA (2000; 97-109, 129-

142).

448 Ikus bere bizitzaren eta lanaren berri, eta berak idatzitako testu batzuk arestian aipatutako liburuan: E. IZAGIRRE, M.

LIZARRALDE, A. NARBAIZA (2000; 111-128).

449 (1998).

63

64

SAN MARTIN-en etnografiako liburua erabil daiteke 450 . Espainiako zibilen arteko gerratearen osteko

gizarte giroa eta euskararekiko jarrerak Eibarren ezagutzeko I. LASPIUR-en lana oinarrizkoa da 451 .

Idazleak, eta euskalzaleak eta ikertzaileak ere eman ditu joan berri den XX. mende horrek. Baina

hori laister azalduko dugu; ikus horrenbestez hurrengo atala.

5.2. Eibarko euskararen lekua euskal ikerketetan, “on dialect” 452

Jarraian egingo dugu Eibarko hizkera aztertu duten lanen aipamena, status quaestionis gisakoa.

Orokorrenetik zehatzeneruntz egiten dihardugun bide honetako azken muturreraino heltzen gaude eta

lehenengotik ohar bat egin behar dugu. Begi bistan denez, “Euskal dialektologia” eta “Bizkaiera” atalak

lantzerakoan ez gara hertsiki gai horiek jorratzen gelditu, euskara “eibartarrari” −bertokoek dioten

moduan− zirrikitu asko zabaldu baitizkiogu. Horrek esan gura du Eibarko euskararen lekua euskalkien

sailkapenetan ezarria dugula, adibidez, edo bizkaierazko lan orokorretako Eibarko euskararen azterketa

eta aurkezpen txikiak ere egin ditugula (gehienak aditzaren alorreko datuak dira, azentuaz eta

geolinguistikaz esate baterako zerbait azaldu dugun arren). Hor azaldu dena, barreiatuta bada ere, ez dugu

hemen berriro errepikatuko. Gainera, era horrek zatikako lanak eta datuak hobeto kokatzeko eta ulertzeko

lagundu dezake.

Horrenbestez, atal honetan Eibarko euskararen inguruan zehazki jardun duten lanen berri ematea

gelditzen zaigu. Ahalegina egin dugu albait erreferentzia gehien jasotzen, bai bibliografia orokorretik, bai

Eibarko euskararen gaineko bibliografia zehatzetik, baina aurrez suposa dezakegu lan batzuk gure jakin

guraren emaitzatik at geldituko zirela: azalduko al zaizkigu noizbait, edo hobeto esanda, azalduko al

dizkigute guk baino begi eta adimen zorrotzagoak dituztenek.

Nola heldu bada hain zabal 453 eta ugari diren Eibarko euskararen azterketei?: orokorrean, sailka

antolatuta aurkeztuko ditugu orain arteko emaitzak; merezi duela uste izan dugunean iruzkina ere egin

diegu aipamenei 454 .

Denok dakigunez, badira nola edo hala Eibarko Euskara jorratu duten hainbat lan; ugari, egia

esateko. Gure ustez baina, osotasunez eta zorroztasun deskriptiboz morfosintaxizko gai bati berari ez zaio

oraindik heldu. Askok uste izango dute larregikeria dela gure esana, baina lan sistematiko deskriptibo

huts denik ez dugu aurkitu. Orain arteko ia lan guztietan aurki dezakegu jarrera preskriptibista: “Eibarren

horrela da, ez bestera” edo antzekoak tazitoki diotenak, eibartar jatorren ahotan dabiltzan hainbat forma

gaitzetsiz, edo ezkutatuz. Guk ez ditugu baztertu, noski, eta lagungarri izan zaigun aldi orotan erabili

ditugu lan horiek; baina errealitatearen isla ahalik eta zehatzena eman nahi honek erabateko “autoritate”tzat

ez hartzeko bidean jarri gaitu.

450

(1993).

451

(1999, 11-15).

452

Eibarko euskara jatorrean egin eta idatzitakoak ez ditugu tesi honetan landuko, gai aski interesgarria bada ere. Hori egitea

bestelako helburu batzuen menpe legoke.

453

“Zabal” diogunean gaien aniztasunari gagozkio batez ere −hain zabal eze, kalean inoiz entzun dugu Eibarko euskara beste ez

dagoela beste hizkerarik aztertuta, ez euskaraz, ez gaztelaniaz, eta areago, ez mundu guztian ere (esaera ere bada “Eibarko txitak,

oiloak”)−. Dena den, aztergaiari zabal eta luze heltzea besterik da.

454

Hizkuntza politikatik hartu dugun dikotomiatik lehenengoa jorratzen dutenaren gainean jardungo dugu: korpus-a (hizkeraren

forma, hizlariek darabiltena) hain zuzen, eta estatus-a (hizkera horrek zein maila, erabilera, prestigio duen gizartean, hizlarien

artean) zeharka bakarrik. Bikote hau F. Saussure-k proposatu zituenei gehi dakieke, hizkuntzaren funtsa ikutzen baitute maila biek;

hizkuntzalaritza inmanenteak korpusa aztertuko luke, jakina.

Argitaratze datei erreparatzen badiegu liburu eta artikulu gehienak gerra ostekoak direla

lehenengotik konturatuko gara. Gogoan izan behar da oste horretan euskararen erabilera publikoa ia

erabat debekatuta zegoela eta berorrekin zerikusirik zuen edozer ere bai, debekuak gerra sasoian hasi

baziren ere 455 . Horren erantzuna euskalzaleen artetik etorri zen batez ere euskararen alde lan eginez ahal

zuenak ahal zuena ikastoletan, isilpeko batzarretan, osterantzeko elkarteetan txertaturik eta abar. Gainera,

euskal gizartean euskara batuaren gaia indarra hartzen joan zen eta lan mordoa horretara bideratutakoak

izan ziren. Piskaka askatasuna etorri zen mintzatzeko eta ikerketetarako, eta emaitzak ere garaikoari lotuta

izan behar.

Euskal Filologiako ikasketak unibertsitateetan ezartzearekin batera euskal gramatika,

hizkuntzalaritzako kontzeptuak, metodoak, tresnak, ikuspegiak... berrizten joan dira eta hizkuntzalari ez

diren euskalzaleek ere eurengandu dituzte maila batean edo bestean (aurretik beste Filologia batzuk

ikasitakoek erakutsitako kontzeptuak, metodoak, lan-bideak... ezarrita zeuden, baina euskarari

egokitutako ikerketa bereziak berriagoak dira, noski). Alde horretatik, argitaratu gabeko tesina bat aipa

dezakegu: M. LIZARRALDE-rena, Euskera Eibarren 456 .

Bestalde, Euskaltzaindia ofizialki onartzeaz gain, instituzioetatik hizkuntza politika lantzen hasi

eta jarraitu da 457 . Udaletan ere ezartzen joan da, eta Eibarko Udalean ere bada Euskal Autonomi

Erkidegoko herri gehienetan bezalako Euskara Zerbitzua. Gainera, Udalak bultzatu ditu Eibarko

euskararen azterketa batzuk, baita argitaratu ere; egia esateko, oraingo eran Eibarko euskara aztertu duten

liburu guztiak Udalak argitaratutakoak dira, bakarka nahiz beste instituzioren batekin elkarlanean 458 .

Hemen jarriko dugu Udaleko berri ematen digun aipamen bat 459 , Eibarko euskararen erabilera idatziaren

6. faseaz jarduterakoan −euskalkia “bueltatzia” ...eta kitto! aldizkariaren bitartez 460 −:

“Eibarko herri honendako pizkunde garai modukotzat hartzen dogu hau. 80. hamarkadaren azken

aldera udaletxera haixe freskuak heldu ziran (Fernando Muniozguren, eta Begoña Azpiri dittut

nik goguan) eta hónekin batera proiektu eta ideia barrixak: bertako euskeria jasotzia

(grabaketak), aisialdirako euskeriari aukeria emotia (udako eta gero urtian ziharko AISIA),

tertulixa literarixuak egitteko asmua, Ego Ibarra taldia sortzia (eibarko [sic] kulturaren

gordaillua), “...eta kitto!” (gaur egun gure Eibarko euskera idatzixaren eredu), e.a. Bultzakada

haundi honekin euskalkixak aurrerapausu inportantia emon dau, kontuan izanda gehixenok

batuaren indarra bertan ikusten gendula” 461 .

Bide horretatik sortutako azterketa lanak ez dira, baina, beti hizkuntzalariek burututakoak,

euskalzaleek baino. Ezer ez baino hobe da, zalantzarik ez, baina kalitatea erlatibizatu egiten du. Dena

dela, euskalzaletasun hutsetik euskal hizkuntzalaritzaren bidean jarrita dago Eibarko euskararen ikerketa

eta azterketa.

5.2.1. Erreferentziako lanak, bibliografia aipamenen bildumak

455

J.M. TORREALDAI-ren lanean hainbat datu eta zehaztasun aurki daitezke (1998, 88-195).

456

(1984).

457

Elebitasuna bermatu eta euskara sustatzea da labur esateko politika horren norabidea.

458

Eibarko toponimia aztertzen duten liburu bi Euskaltzaindiaren izenean eta bere “Onomasticon vasconiae” sailean argitaratu arren

barruko aldean daramate Udalaren aipamena, esate baterako: ZENBAITEK (1995) [“Onomasticon Vasconiae, 13”] eta J. SAN

MARTIN (2000) [“Onomasticon Vasconiae, 21”] liburuez dihardugu hain zuzen ere.

459

Lehen pertsonan idazten du baina guk ez dakigu nor den subjektu hori.

460

E. IZAGIRRE, M. LIZARRALDE, A. NARBAIZA (2000, 159).

461 Aip. lib., 159 2. oh.

65

66

Mamiari erreparatuz gero, bibliografia “kritikoa” (nolabait adierazteko) dela esan dezakegu, azken

finean hori baita funtsean S. BASAURI-k eta J. SAN MARTIN-ek egiten dutena (oso lan xumea izan arren),

“Eibarko euskerari buruz” artikulua 462 . Izenburua orokorra izan arren atal bi ditu: “Bere bereizkuntzak” (32

or.) eta “Literatura lantzea” (35 or.). Hasiera baten egileek eurek eginiko azterketa dela badirudi ere, irakurri

ahala, ia lan osoa erreferentzia bibliografikoek osatzen dutela ikus daiteke. Aipamen 463 bakoitzari halako

iruzkintxo bat egin diote 464 .

Hor aurki daitezkeen gaiak hauek dira besteren artean: lexikoa, morfosintaxia, berezitasunak, zenbait

egilek egin dituzten dialektologiako sailkapenetan Eibarko hizkeraren lekua eta kokapena, diakronia, egoera

soziolinguistikoa, geroaren aurreko jarrera; emaitza literarioak...

Dena den, bibliografia orokorra nahiz Eibarko euskararen gainekoa argitaratutako beste lan

gehienetan lor daiteke. Aipamen berezia egingo diogu I. LASPIUR-en Eibarrera jatorraren bidetik

liburuari (1999a), moldatzaileek eta argitaratzaileek erantsi duten gehigarrian egile horren argitaratu

gabeko lanen, argitaratutakoen eta “beste paper batzuk”-en berri eman dutelako 465 .

5.2.2. Lan orokorrak

Lanen bilduma da V. AGUIRRE-k 466 utzitako Tentativas de reconstrucción... liburua 467 . Egileak L.

L. Bonaparte printzearekin harremanak izan zituen gutunen bidez 468 ; gainera, kanpoko hainbat hizkuntzalari

garaikidekin izan zituen korrespondentziazko harremanak zirela medio, artxibo aberatsa osatu ahal izan zuen

baina bere liburutegia Espainiako azkenengo gerrate zibilean suntsitu zen, eta artxiboa ere bai. 1882-1902 urte

bitartean, hizkuntzalaritzako lanak argitaratu zituen Euskal Erria aldizkarian, euskalari legez: “Carta

lingüística” izena hartzen zuten askotan; beste aldikako lan bilduma baten izenburua, esaterako, “De la unidad

del verbo bascongado” edo “El secreto de la palabra revelado por el bascuence” ziren. Hala ere, gai

orokorragoak ere landu zituen −saiakera hauen bildumarekin osatu zuen aipatu berri den liburua−. Besteak

beste Eibarko lexikoa eta aditz formak landu zituen.

Liburu horren balioa A. NARBAIZA-ren aipamenetik jaso dugu; horrek beste gizon famatu baten

hitzak batu baititu: “Horregatik Unamunok arestian aipatu dugun bere liburua irakurri zuelarik honako hau

esan omen zuen: “Su libro es a la lingüística actual, lo que la astrología de antaño fue a la astronomía de

hoy. Lástima de ingenio mal empleado” (1998, 60).

Tarteko lanak ere badira, J.M. ETXANIZ-ena, adibidez: “El euskera en Eibar” 469 . Hemen kokatuko

genuke Alfa. 1920-1960 470 ere. Atal batek euskararen eta Eibarko euskeraren inguruko iritziak dakartza:

euskalkien zatiketa ikutzen da, azaletik bada ere; eta diakroniako testuetan oinarritzen da Eibarko euskararen

462 (1972, 32-37).

463 Eibarko euskera handik edo hemendik aztertu duten egile nahi lanak, alegia.

464 Eduki aldetik, ia alderik ere ez dago J. SAN MARTIN-ek (1979a) argitara eman zuenarekin (kronologiari erreparatuz gero, J.

SAN MARTIN-en geroko bakarkako lana, itzulpena izango zen nagusiki). Hauxe da erreferentzia osoagoa: “Eibar” (1979a), “Sobre

el euskera local” atala (198-201 or.).

465 (1999a, 91-111).

466 “Jose de Guisasola” ezizenez sinatzen zuen.

467 (1898).

468 S. BASAURI-k eta J. SAN MARTIN-ek (1972, 35-36) eta J. SAN MARTIN-ek erakusten digute hori (1979a, 200). Gutunak Euskal-

Erria aldizkarian argitaratu ziren 1883 eta 1884 urteetan zehar: 1883-VI-30ean eta 1883-XI-12an L.L. Bonaparte-k eginikoak; eta “Jose de

Guisasola”-ren erantzuna, 1884-VI-24an igorritakoa.

469 (1960, 212-214).

eta euskaldun gogoaren nolabaiteko apologia egiteko, 1745eko “Ordenanza Municipalac” aipatuz, hain zuzen.

I. LASPIUR-ek “Eibartarra” ezizenez “Eibar euskalduna” artikulua idatzi zuen 471 . Orduko egoera orokorra

aztertzen du 472 .

Egungo ikuspegi berriagoz osatu dute J.A. ARGOITIA-k, N. AZKARATE-k eta X. GEZURAGAk:

Eibarko euskeraren esakerak eta bestelako berezitasun batzuk liburua 473 . Hala ere, azpimarratzekoa da

egituraren izaera lineala, ez-sistematikoa, liburuko atal bakoitzeko kontzeptu guztiak alfabetikoki tolestuta

baitaude gaika edo gertakarika izan beharrean. Nahaste gisako hori edukiaren jatorrian ere sumatu dugu, iturri

idatziak eta ahozkoak nahastuta baitaude inongo erreferentzia barik. Hizkuntzalaritza hutsezko liburua balitz

onartezina litzateke, baina gogoan izan behar da liburua egiteko bultzatu duen asmo edo helburuak:

“Lan honen helburua eguneroko bizitzan bertoko hizkuntzak, eibarrerak, duen jatortasun-ikurrik

preziatuenetakoak batu eta ezagutzera ematea izan da, ondoren jasotako altxor hori erabilia izan

dadin, gure aurreko belaunaldiek egiten zuten moduan. Azken batean, gure oraingo biberoiko

euskarari falta zaion bular-osagarria erantsiz, euskara jatorragoa eta beroagoa eginez lortuko

dugu eta katea ez etetea eta premiazkoa dugun hizkuntza biziari eustea.

Beraz, transmisioarena da liburu honen eginkizun nagusia. Horrek esan nahi du, bai ikastetxeetan

bai euskaltegietan bere lekua eta zeregina izango duela. Aldi berean, gurasoendako tresna

baliagarri bezain beharrezkoa delakoan nago; zer esanik ez euskaltzale eta erudituendako.

Esandako hori guzti hori esan eta gero, ez nuke amaitu nahi, transmisioa dela eta, zera esan

barik: hain zuzen ere, demaseko balore eta balioa daukan Toribio Etxebarriaren “flexiones

verbales y lexicón del euskera dialectal de Eibar” liburua izan dela lan guzti honen ardatz

nagusia. Benetan ikaragarrizko aberastasuna daukan hiztegia, eibarreraren erreferente nagusia,

berreskuratu eta barneratu beharrekoa dela iruditzen zait” 474 .

Eduki aldetik hiru atal bereizi dituzte: Lokuzioak edo Esaerak, Morfosintaxia eta Lexikoa.

Morfosintaxiaren atalari hartu diogu antzik gutxien; egileek honela aurkeztu dute:

“Atal honetan hizkuntza adierazkorra, guztiz ez bada ere, albo batera lagako dugu. Hemen

aztertuko duguna hizkuntzaren baliabide morfologikoak eta sintaktikoak dira, gramatikaren

ikuspuntua, hizkuntzaren arauena, izango da nagusi.

Atal honetan formari erreparatu diogu batipat, eta sintaxiari dagokionez gauza bat adierazteko

aldaera guztiak kontutan hartzea nahi izan dugu.

Gure aurreko euskaldunek hizkuntza gaur eguneko euskera estandarra edo batuaren aldean askoz

ere aberatsagoa eta joriagoa zuten. Euskera batua hotza da, aseptikoegia. Ideia edo kontzeptu bat

adierazteko baliapide gutxi dauzkagu, eta dauden apurretatik bat aukeratu eta etengabe

errepikatu baino ez dugu egiten” 475 .

eta hamahiru orrialdetan barrena dena azalduta dago. Ez diogu inolaz ere ukatuko azaldutakoaren interesa

eta jatortasuna, baina guztiz nahasirik daude esaterako deklinabide kasu marken erabilerak eta

ezaugarriak, aditzondoak, postposizioak, aditz perifrasiak, komunztadura arazoak, menperatze bideak...;

eta jakina, ez daude ezaugarri morfosintaktiko denak −hori zeregin bete-ezina litzateke edonola ere−,

baina gehienak ere ez: Eibarko bereziak bakarrik?, hori ere, geure apaltasunean, ez dugu uste. Liburua

aurkezterakoan adierazitakoa leungarritzat joko dugu, dena den:

470 F. AROCENA et alii (1960). Egileak hauek ziren: “Colaboración literaria: Fausto Arocena, José de Arteche, José Luis Banús y

Aguirre, Mariano Ciriquiáin-Gaiztarro, Joaquín Irizar, P.J. Iturrioz, S.I. y alto personal de ALFA; Colaboración fotográfica: José Pascual”.

471 (1971-XI-28, 14); beste aldizkari baten ere argitaratu zuen: Eibar (Mayo 1971, 6).

472 S. BASAURI-k eta J. SAN MARTIN-ek dioten legez (1972, 35): “Azkenengo egoera eta aldaketeri buruz”. Handik urteetara J. SAN

MARTIN-ek idatzi zuenez (1979a, 199), “sobre la última situación y cambios” dihardu. Hori gogoan badugu, eta erreferentzia lan bien

urteak aintzat hartu, “última situación” hori nahikoa erlatiboa gertatzen da...

473 (1995). On-line ere begiratu daiteke www.eibar.org.materixala helbidean.

474 Aip. lib., 8.

67

68

“Lana mamitsua izanik ere, ez da pentsatu behar eibarreraren adierazkortasunaren berezitasun

guztiak jasota daudenik. Izan ere, bada oraindik lan honen osagarri izan litekeen zenbait arlo

sakondu beharra. Nahi duena gonbidatuta dago” 476 .

“Modu honetako lanetan gertatu ohi denez, gurean ere okerrak eta akatsak bat baino gehiago

izango dira noski. Guk, behinik behin, berba askotan zalantza ugari izan dugu definizioa

ematerakoan. Hori dela eta, biziki eskertuko genituzke irakurleen zuzenketak eta iradokizunak.

Gure ustez, gainera, gaia ez dago agortuta, ez da hurrik eman ere. Horregatik interesgarria

litzateke beste norbaitek lekukoa hartu eta ahozko azterketa sakonagoari ekingo balio” 477 .

Beste lan “bilduma” bat ere utzi digu urteetan eginiko lanak, I. LASPIUR-en 478 Eibarrera

jatorraren bidetik liburua alegia 479 . Kontuan izan behar da liburua egilea hil ostean moldatu zutela 480 , eta

funtsean hauxe da edukia: “Eibarko euskeriakin ikasteko eta gozatzeko liburua da ...eta kitto! Euskara

Elkarteak, Imanol Laspiurren lan eskerga eta bikaiñari esker, kaleratu dabena. Zintzo-zintzo,

kolaboratzaile arduratsuen modura, hamabostero jasotako artikuluak eta, Serafin Basauri bere lagunaren

sarrera eta lan bibliografikuak osatzen dabe edukixa” 481 ; guztira, 72 artikulu batu ditu liburu horrek.

Eibarko euskara definitzeko halako saiakera modukoa egin eta gero, atal fonetiko-fonologikoa jorratzen

du 482 ; morfologia alorrean birritako erakusleen azalpena egiten du; eta bete-betean lexiko mailak du leku

gehien liburuan, etnografiako gaiekin amaitzeko. Garrantzitsua da moldatzaileek eta argitaratzaileek

erantsi duten gehigarria I. LASPIUR-en argitaratu gabeko lanen, argitaratutakoen eta “beste paper

batzuk”-en berri emanez.

5.2.3. Gramatikako atalak

5.2.3.1. Alor fonikoa

5.2.3.1.1. Fonetika-fonologia

I. LASPIUR-en lanak ezagunak dira azentuaren eta intonazioaren alorrean eginikoarengatik.

Bere lehen lanaren ildotik etorri da bigarren lan nagusia ere. Lehen lana “Azentu diakritikoa Eibarko

euskaran” 483 izan zen. Fonetika eta fonologia landu zituen: azentuak, morfosintaxiari lotua, balio fonologikoa

duen hainbat adibide eskainiz. “Diakritikoa” ez dugu, bada, “grafikoa” zentzuarekin hartu behar, indar-doinu

azentutzat baino, “prosodikoa” bere hitzez, baina balio bereiztailea duena, hau da, fonologikoa. Dena dela,

parean jartzen dituen adibide esaldiak ez dira beti bat, eta ezaugarri morfologikoak ere bereiztaile dira,

azentua ez eze. Esaldiak, talde fonikoak, musika, doinu kurba, tonua, silabak, erritmoa aipatu zituen, eta

erritmo aldetik izan ezik, beste alorrak aztertuz egin zuen ikerketa; baina ez du argitzen, esaterako, Eibarko

475

Aip. lib., 57.

476

Aip. lib., 8.

477

Aip. lib., 12.

478

Nonbait argitaratu ote den ezin jakin, eta hitzaldia izatekotan bota zuen ala ez ere ez: I. LASPIUR-en Euskara Eibarren

(argitaratua?) lanaz dihardugu. Egilea hil eta gero bere dokumentazioaren artean agertu zen, eta hauxe dioskue moldatzaileek: “euskaraz

dagoena eskuz idatzia dago (26 orr.) eta gaztelaniazko itzulpena du (3 orr. mekanografiatu). Gaztelaniazko izenburua hauxe da: Contenido

de la charla intitulada “El vascuence en Eibar”” (I. LASPIUR, 1999a, 109).

479

(1999a).

480

J.A. Argoitia-k eta S. Basauri-k bete dute lan hori.

481

Aip. lib., 9.

482

Ikus beherago egin zaion aipamena azentua eta entonazioari dagokionean.

euskarak zein azentu mota duen: indarrezko edo intentsitatezkoa, doinu edo tonuzkoa, edo kantitate edo

iraupenezkoa. Beti ere, Eibarko euskararen eredu “jatorrari” eta zuzenari begiratuz egin zuen lan hori.

Xumeki bada ere, morfosintaxiarekiko lotura hori betetzen du, deklinabide kasuak azaltzen

dituelako besteak beste; baina gogoan izan behar da egileak artikuluaren amaieran dioena:

“Azalduriko hitzok soilki emanak dira gehien batez, baina interesgarri litzateke, arras, esaldi bat

hartuz eta sintaxi aldaketak eginik, hitz bakoitzaren portaera aztertzea era litezkeen sintagma

berrien baitan. Izan ere, sintagma batetako hitzen arteko ondoratzeen, elkartzeen eta kateatzeen

aldakuntzek azentuapenaren portaera alda bai dezakete eta, horrekin batean, talde fonikoaren

doinuera eta kurba bera eta, zera, horretan datzan nortasuna ere alegia. Sintaxiak eta

azentuapenak badute, beraz, hitzen konbinaketan, elkarren arteko zerikusirik anitz. Baita

garrantzirik, esaldia bare ala desirazko den ala ez, agindukera den ala ez, harridura den ala ez

etabar. (...) Honek, euskal hizkuntzaren −gutien batez bederen euskalkien− azentuapen eta

doinuera osoaren arakatze sakon batetara eraman gintzake, morfologia bera oso kontutan hartuz.

Baina interesgarri bezain sakon eta korapilatsu dukegu oraindik egin gabe den lan izugarri hori

eta nahi lukeenarentzat irekiak gelditzen dira ateak” (1976, 267-268).

Denboraren joanak eta hizkuntzalarien bestelako lanen ezagutzak (fonetika akustikaren bidetik

datozenenak) koldartu egin zutela dirudi S. BASAURI-k dioena kontuan hartzen badugu: “Halan,

“Euskara Batzorde”ko billera batian (...) deklinabidiarena arazo barik hartu zeban beregain, baiña ez,

ostera, entonaziñua edo azentu kontuarena, gaixa zailtasunez beteta ikusten zeban-eta. Zendu ostetxuan,

ordenadorian zeukazen lanak arakatzen gendela, ezustekua hartu genduan entonaziñuarena be bazeguala

ikustian, ez genkixan-eta “Batzordiak” aspaldi txamarretik erreklamatzen zetsan deklinabidiakin batera,

ixillixan, entonaziñuarena be prestatzen ziharduanik. Gai bixen artian nolabaitteko loturia ikusten zeban,

itxuria, eta bixak batera ziharduan lantzen” (in I. LASPIUR, 1999b, 11); “Eibarko euskeriaren azentu eta

entonaziñuaz jardutzeko ez zan iñor Imanol baiño egokixagorik. Bazekixan, bai, Imanolek euskalazentuaren

barri: Oin dala 20 urte argittaratu zan haren “Azentu diakritikua Eibarko euskeran” saiakera

bikaiña eta Txillardegi, Hualde eta Gaminderen lanak hurretik jarraitzen zittuan. Entonaziñuaren gaiñeko lana

eskindu jakonian, goian esan doran moduan, hain zaila ikusten zeban eze ez eban baietzik esan (...) Haren

Eibarko euskeriaren entonaziñuaren perzepziñua “belarrixan” oiñarrittuta dago, horretarako zeban

sensibilizaziñuan eta “belarri” benetan fiñian (...) Lan honek ez dau, biharbada, Eibarko azentu eta

entonaziñuaren gaiñian dana azalduko eta hizkuntzalari gaztiak badake euki zeri oratu; baiña ikasi gura

dabenak badauka darabigun tonada arrotza zuzentzeko beste arau eta ejenplu, era errezian jarritta” 484 . Beraz,

erreparoz baina ekin zion bigarren lanari ere: aurkeztu dugu jada helburu nagusia eta metodoen norabidea

ere: Eibarko euskarak dituen azentu eta intonazioaren berezitasunak modu didaktikoan agertu eta aztertu;

izan ere, 15 intonazio arau ematen ditu, 13 intonazio kurba azaldu, eta 45 adibide jarri “eibarrerazko

tonada petuan” (1999b, 167). Kontuan hartzen badugu 1976. urteko artikuluaren amaiera, azentuaren

jokaera hainbat esaldi eta sintagma motatan aztertzeko bota zuen erronka, hain zuzen, badirudi geroko

lanetan horrexi heldu diola, hasierako lanaren ildoari jarraituz; ikusi baino ez dago intonazio arauen

izenburuak, batzuk ipintze aldera: “1. Araua – Agintera eta Erregu esaldixak 485 “, “2. Araua – Galderazko

483 (1979, 175-268).

484 Aip. lib., 12.

485 Antzerakoa azaldu zuen hemen: “Lehenengo arau edo erregelia: agindukerak eta erreguak” (1999a, 21-22).

69

70

esaldixak”, “3. Araua – Agurrak, Saluduak eta Eufixak (interjeziñuak) 486 “, eta abar. Azentu “diakritiko”

edo horren balio bereiztailea berriz azaltzen du lan horretan gainera, aldaketatxo batzuekin 487 ; eta gehitu

duen beste atala “Entonaziñua” da 488 , “berba alkartuak” eta “kate fonikuak” sintagmaka nola eratzen eta

aldatzen diren azaltzeko.

Esan beharra dago S. Basauri izan dela liburuaren moldatzailea, liburua amaitu baino lehen

egilea hil egin zelako (G.B.), funtsezko lan nagusia I. Laspiur-ek egindako lana izan arren. Lehenago

aipatu dugu helburu didaktikoa, eta hori liburuaren sarreran ere aurki dezakegu argitaratzaileen hitzetan:

“Liburu hau garrantzitsua da, alde batetik, eibarreraren erabillera finkatzeko balio dabelako” (1999b, 9),

beraz preskriptibismo 489 kutsua argi dago finkatze nahi horretan; garrantzitsua bestalde, “berezittasun

batzuk jasotzeko dalako. Batez be entonaziñua dala eta; azken batian, entonaziñua da eta, eibarreraren

berezittasun haundixenetakua, eta, zoritxarrez, berreskuratzeko, esan leike, arazo haundixena” 490 .

Bestalde, bigarren lan nagusitzat jo dugun horretan azaldutakoa, aldaketa batzuekin eta

horietariko atal batzuk bakarrik aztertuta, beste liburu baten ere argitaratuta daude: I. LASPIUR:

Eibarrera jatorraren bidetik 491 . Liburu horretako “Fonetikia” atalean ostera, gaztelaniazko amaieran

bokal elkarketa duten hitzak Eibarko euskaran mugatzailea hartzerakoan nola aldatzen diren azaltzen du;

bokal arteko “d > r” aldaketa; “Bdg > ptk”, “Xixa-xixo – Xixa-xixo...”, “Be (Bere) > «pe» noiz gertatzen

dan” eta “Kontrakziñuak” ere bai.

Lan horien aitzinetik daude T. ETXEBARRIA-ren aipamen xumeak, bai azentu fonologikoari

dagokionez, bai morfofonologiari dagokionez. Behin eta berriro argitaratutako lanean 492 ageri ez diren

zati batzuk jasota daude makinaz eginiko aurretiko kopia baten “APENDICE” atalean, “Algunas

observaciones” zatian 493 . Esate baterako, morfofonologia eginez honela dio nominatibo singular forma

batzuk direla eta:

“Nuestra frecuente terminación silbante ixa en muchos nombres, iya en Vizcaya e ia en otras

partes, hace muchas veces oficio de evitar homofonías. Por ejemplo:

Abia, viga........................................................abixia, nido

Aia, la letra a....................................................aixa, pasta de leche

Zuria, posesivo...............................................zurixa, blanco” 494 .

Antzera dio azentuaz:

“El acento prosódico cambia algunas veces a la antepenúltima, para evitar homofonías, segun ya

se ha indicado en cada caso en el Lexicón” 495 .

5.2.3.1.2. Grabaketak

486

Antzerakoa azaldu zuen hemen: “Bigarren arau edo erregelia: Agurrak eta interjeziñuak” (1999a, 22).

487

Aip. lib., 140-144.

488

Aip. lib., 145-148.

489

Adibide bi jarriko dugu hori erakusteko: “Baiña esaldi dana, osotasun batian esanda, bihar dan moduan entonau bihar bagendu

(...)” (1999b, 146); bestetik, “TXARTO legokez eta ez dira eibarrera jatorrak konsiderazíñua, falsifikazíñua, manifestazíñua eta

halako entonaziñoz esandakuak (...) Bost silabako erdal oxitono hórrek Eibarko euskeran beti sobre-esdrujulo dira.” (1999b, 159).

490

Ibid.

491

(1999a); “Entonaziñua” atalean, 21-29 or.

492

Guk nagusiki edizio hau erabili dugu: T. ETXEBARRIA (1986).

493

TE IV T. EUA, TEF, 19/87, 1249-1250. or.

494

TE IV T. EUA, TEF, 19/87, 1249-1250. or. Lexikoian ere isurtzen ditu tankerako esanak, “X” hizkiaren azalpenean adibidez: T.

ETXEBARRIA (1986, 717)

Atal honetan Eibarko Udalaren ahozko ondarea aipatzeke ezingo genuke inolaz utzi. Gaur egun,

“Ahozko Bilduma” izenez deitzen diote, eta “Eibartarren Ahotan” egitasmoak egunean-egunean aberasten

dihardu orain ere ondare hori. Baina ondare honen berri korpusaren atalean eman dugu zehatzago 496 .

1982. urtetik honako grabaketak daude han. Nolabaiteko ofizialtasuna duten beste erakunde batzuek ere

eginak dituzte audio eta bideo grabaketak, Euskal Telebista-k 497 eta Euskadi Irratiak, esate baterako.

Grabaketak, noski, eibartarren eta kanpotarren etxeetan ere ugari izango dira, baina guk ez

ditugu ezagutzen, modurik ere ez dugu eta. Badugu zenbaiten erreferentzia garbia, hala ere; esate

baterako, gure artetik joana den I. LASPIUR-ek “Azken aldi honetan, Eibarko zenbaitt pertsona adiñekori

alkarrizketa grabaketak egitten ziharduan: badau bat, oso luzia, Candido Eguren 92 urteko bere lagun miñ

eta sozialista zahar bizkorrari egindakua, baitta beste bat Zatixa elkartian 80 urterik gorako beste eibartar

talde bati egindakuekin be. Besterik be izango da seguru. Aztertu egin bihar, laga dittuan zintta pilluaren

artian. Argittaratu bako “Euskara Ikasbidea”, “Morfo-sintaxia” eta “Beste paper batzuk” izenburupian

bildutako dokumentaziñuakin eta grabaketekiñ, informaziño-fondoren bat eratu beharko litzake Eibarko

Udalaren “Ego-Ibarra” batzordian 498 “ 499 .

Bada beste grabaketa sail bat, baina orain ez digu ardura: musika-kantu grabaketak hain zuzen,

han-hemenka musika taldeek nahiz banakoek Eibarko kantuekin grabatu eta argitaratutakoak.

5.2.3.2. Morfosintaxia

Lan orokorren artean aipatu dugun J.A. ARGOITIA-ren, N. AZKARATE-ren eta X.

GEZURAGA-ren Eibarko euskeraren esakerak eta bestelako berezitasun batzuk liburuak erdiko atala

morfosintaxiaz du 500 . Han egin dugu horren azalpena eta ez dugu berriro errepikatuko.

5.2.3.2.1. Morfologia

Bizkaieraz, eta baita euskaraz ere, gertatzen den antzera, Eibarko euskarako aditz sistemak lan

berezi asko sortarazi ditu. Denen oinarrian T. ETXEBARRIA-ren paradigmak daude, eta hori osatuz,

zuzenduz, eta abar agertu dira lan gehiago ere. Lehenengoz “Arratetiko bat” ezizenaz izenpetuta argitaratu

zuena hauxe da: “Flexiones Verbales de Eibar” 501 . Gogoan izan behar da sozialista eibartar ospetsuak

495 TE IV T. EUA, TEF, 19/87, 1250. or. Lexikoian zeharbidez hainbat bikote bereizten ditu azentu “prosódico”-aren bitartez:

“áutua /autúa”, “básua /basúa” eta abar (T. ETXEBARRIA, 1986; 196, 222).

496 Ikus grabaketa askeen atalean, “Eibarko Udaleko Ego Ibarrako” ahozko ondareaz eta transkribaketez dioguna.

497 EIBARKO EUSKARA” jorratu edo komentatzen duten saioen tituluen zerrenda (1999), zerrenda argitaratu gabea lortu genuen,

eskabidez: telebista saioetan Eibarko euskararen inguruko argitalpenen berri eman duten eta euskararen erabilera indartzeko

kanpainak erakusten duten programen erreferentzia zehatzak dira, 1991-1995 urteetan botatako saioenak hain zuzen ere.

498 I. LASPIUR-ek eginiko hiru grabaketa (lekuko zaharrei eta Zatixa elkartean egin zuena) Udaleko “Ahozko Bilduma” ondarean

sartuta daude.

499 S. BASAURI-k, in I. LASPIUR (1999a, 14).

500 (1995, 57-70).

501 (1963-1964, 53-130). J. SAN MARTIN-ek bere iritziak honela azaltzen ditu (1966, 33-34, “Libros y Revistas” atalean): “interesante

trabajo sobre las flexiones verbales eibarresas (...). Son muchos los trabajos realizados por Toribio sobre el dialecto eibarrés. (...) Pero uno

de los trabajos más importantes son estas flexiones verbales, por el interés que representa el conocimiento de las formas de conjugación

eibarresa en su doble aspecto de habla local y contribución al tan deseado atlas lingüístico del idioma vasco. Toribio presenta un metódico

estudio de las flexiones de Eibar, al que hasta la fecha ningún lingüista prestó la debida atención (salvo (...)), sin duda influído por el

exagerado criterio que siempre ha reinado en el país de considerarnos a los eibarreses de lenguaje extremadamente adulterado por el

castellano, fijándose en el aspecto superficial del léxico. Flexiones verbales de Eibar es un exponente que demuestra lo contrario.

Impresiona la regularidad y riqueza de nuestro verbo local. Pues el valor más importante de una lengua no estriba en el vocabulario, sino

en la gramática, en las conjunciones verbales. Por sus múltiples trabajos en y sobre vascuence, la Academia de la Lengua Vasca ha

nombrado miembro correspondiente a Toribio Echevarría, de cuyo nombramiento es digno merecedor”. Dena dela, aditz forma horien

jatorriko bertsioa ezagutzeko makinaz egin zuen kopiara jo daiteke, “APENDICE”-aren barneko “Las flexiones verbales” atalera hain

71

72

exilioan zegoela egin zuela lan hau. 1986. urtean liburu eran berrargitaratu zuten lexikoia2ekin batera 502 eta

argitalpen berriena 1998. urtekoa da 503 .

T. Etxebarria-ren hastapenetako saio hori J. SAN MARTIN-ek biribildu eta osotu zuen geroagoko

lan baten: “Eibarko aditz-laguntzailearen paradigmak” 504 . Egilea ez eze, P. DE YRIZAR ere konturatu zen T.

Etxebarria-ren “tauletan” akats eta hutsune asko zirela 505 eta haiek betetze aldera eginak dira taula berri

hauek. Lanaren arrazoi eta izakeraz gain, J. SAN MARTIN-ek herriko euskerari dagozkion zenbait azalpen

egiten ditu, geografiko-dialektologikoa, aurretiko lan batzuen aipamena eta abar 506 .

Aditzaren alor honetako azkeneko emaitza lan mardoa da, talde lanean eginiko Eibarko aditza

liburua 507 . Aditz trinko eta laguntzaile guztien taulak ditugu liburu horretan, zukako erregistroan eta forma

alokutiboan ere bai; forma guztien paradigmen aurretik taula analitikoak daude 508 . Guztien aurretik guk geuk

interesgarrien iritzi diogun eta balio gehieneko zaigun atala dago: “1.1. Eibarko euskeriaren berezittasunak

morfologixiaren aldetik” (EIBARKO ADITZ-BATZORDIA, 1998, 18-28); liburu osoa interpretatzeko eta

osterantzeko gertakariz konturatzeko “Aditz-ortografixia” atalak ere ekarri politak ditu 509 . Hala ere, eta

Eibarko euskara jorratu duten lan gehienen moduan, hau ez da filologoen lana izan, batez ere euskalzaleak

direnena baino, begiratu besterik ez dago liburu honek izan duen historia luzean egileen 510 zerrendan.

Ez dakigu horren ondorio den ala beste zerbaitena, irizpide nahasketa sumatu dugu liburuaren

oinarriak finkatzerakoan, mamia osatzerakoan, tajutzerakoan eta argitaratzerakoan. Hasieran idatzizko

formak batu zituzten ahozko beste batzuekin batera; baina ahozko erabilera sinkronikoa ere batzea nahi zen

(beti ere egile eta lekuko kaletarren testigantzaz) 511 . Idatzizkoa eta ahozkoa, beraz, nahasi eta erreferentziarik

gabe ageri dira; irizpideak gehitzeko gogoa zegoen betekizun, eta horra hor non dioskuen “Hor nahiko itxura

oneko aditz-taulak osatu ziran, baiña zalantza asko eta hizkuntzaren ikuspegi diakronikua gehittu barik” 512 .

Hori nahikoa ez balitz ere, zuzentasun etimologikoaren irizpidea gehitu zaie aurrekoei horiek “jatorrizko

forma zuzenak” 513 direlakoan, eta aparte “herrixak analogixaz-edo sortu dittuan beste asko, gramatika

normatibuaren aldetik zuzenak ez diranak logikaren bat gorde arren” 514 ; ondorioz “ezin ba danak ontzat

emon egundoko nahastia sortuko genduke eta” 515 . Orduan, liburuan ez da lekurik erabiltzen diren forma

guztientzat; eta tauletan daudenei, gainera, jatorrizko forma bilatu behar: “Bizkaierako aditzaren gaiñian

zuzen (TE IV T. EUA, TEF, 19/87, 1147-1248 or.), baita zirriborroetara ere (TE APUNTES, EUA, TEF,

19/87).

502 T. ETXEBARRIA (1986).

503 T. ETXEBARRIA (1998).

504 (1981b, 331-342).

505 (1981 II, 203)-(1992 II, 415).

506 Separata gisa ere argitaratu ditu paradigmok (1981c, 331-342).

507 EIBARKO ADITZ-BATZORDIA (1998). Argitaratutako liburuaz gain argitaratu gabeko zirriborroak ere erabili ditugu, hor

argitaratu gabeko informazio garrantzitsua batuta baitugu (S. BASAURI, et alii, 1997).

508 Zirriborroetan gainera taula konparatiboak ere landuta daude paradigma batzuetarako: bizkaierazko eredua, Oletakoa, T. Etxebarriarena...

eta euskara batukoa, liburuan aurkeztutako formen ondoan.

509 Aip. lib., 28-33.

510 Tesigilea ere egileen taldeko lan-batzarretara joaten zenez, ondo ezagutzen du hango “mekanikaren” berri: gogoan izan datu

demografikoen atalean aipatu dugun liburuetan islatzen den kaleko-Eibarko-euskara; bada B. Azpiri eta tesigilea izan ezik beste

denak kaletarrak dira, egile eta lekuko. Agian tesigileak egindako oharren batek bide emango zion S. BASAURI-k erredaktatutako

azalpen honi: “Hau loturiau egitteko “E” darabigu (ZEN) Eibarren gehixenok, eguzkibegiko basarrixetan bizkaierian “A” (ZAN) be

entzuten dan arren” (1998, 19), adibide bat ipintzearren.

511 Aip. lib., 7.

512 Aip. lib., 7.

513 Aip. lib., 17.

514 Ibid.

515 Ibid.

hainbat liburu aztertu bihar izan dogu (...) jatorrizko formia aurkittu eta bihar izan ezkero Eibarko euskerara

egokitzeko, asko ala gitxi darabigun begiratu barik” 516 . Hala ere, jatorri hori ez da gramatiketan aurkitzekoa

bakarrik, erabilera literarioan edo erdi-literarioan ere bai. Orduan, emaitza derrigor nahastetsua izan behar:

“Adizkixak, euren jatorrizko formia desitxuratu barik baiña aho-hizkeratik ahal danik eta hurren nahiko

gendukez” 517 .

Agian irizpide aniztasun hori helburuen aldaketak 518 ere azalduko luke. Hasierako helburua

erabilera arrunteko aditz formak batzea eta tauletan jartzea izan zen 519 . Baina helburuak zabalduz joan dira,

erabilera bizitik erabilera galdura, eta baita errekonstrukziora 520 ere...: “Ixa konturatu barik, geure lanak

berak eruan gaittu helburuak markatzera: alde batetik, bizirik daren aditz-formak jaso eta gordetzia; eta

bestetik, erdi galduta edo galdutzat emonda daukaguzenak errekuperatzia” 521 . Areago, batez ere idatzirako

eredu jaso eta zuzena ere izan nahi du 522 ; beraz, deskriptibismotik preskriptibismorako 523 bide horretan

hainbat osagaik izan dute ager-leku 524 .

Guztiz ados gaude apalki aitortzen den honekin: “Amaittu baiño lehen, derrigorrezkua da esatia

holako lan batian bete-betian asmatzia ez dala samurra, bestiak beste, eritzixak be bakotxak beriak

dittualako, erreferentzietan be dispersiñua dagolako eta erabagixak hartziak berakin dakarrelako hankia

sartzeko arriskua” 525 ; “Edozein modutan, aditz-sistemiaren finkatze lan hau proposamena baiño ez da eta

zuzendu biharreko gauza baiño gehixago egongo da seguru” 526 .

Azkenean, ez dago jakiterik tauletako zein forma den erabilera sinkronikokoa, zein

diakronikokoa; zein ahozko iturrikoa, zein idatzizkokoa; zein den forma jasoa/jasorakoa eta zein den

lagun-artekoa/lagun-arterakoa... Erabilerari dagokionez, taulek eurek besteko garrantzia dute azpiko

oharrek, horiek azaltzen baitute errealitate gordinagoa. Formen gaineko iruzkin interesgarriak ere jaso

daitezke oharretatik.

Deklinabidea ere jorratu dute lan bereziz. I. LASPIUR-en liburua aipatzekoa da: Eibarko

euskeriaren deklinabidia eta entonaziñua 527 . Hasieratik argitu behar da liburua amaitu baino lehen egilea

hil egin zela eta amaierako moldaketa S. Basauri-k egin diola, mami nagusia I. LASPIUR-en lana izan

arren. Hemen dugun liburua ez da baina deskriptibo hutsa, argitaratzaileek dioskuenez garrantzitsua da

“alde batetik, eibarreraren erabilera finkatzeko balio dabelako” 528 , beraz, preskriptibismo kutsua argi dago

finkatze nahi horretan. Moldatzaileak ere beste hainbeste adierazten du bere hitzekin: “Ikasteko nahiz

516 Ibid.

517 Ibid.

518 Baliteke egileak aldaketa horiekin konturatu ere ez egitea lanaren eginean, eta helburu eta irizpide metaketa gertatzen zen

neurrian zailtasunak ere azaltzen joatea.

519 Aip. lib., 17.

520 Ikus adibidez adizki trinkoen nor-nori paradigmetan: taula gehienak osorik beteta daude, hori bai, erabilera ezaren oharrarekin.

521 Ibid.

522 Aip. lib., 17-18.

523 Esate baterako, “hirugarren pertsoniaren aditz-formiari, hónek NORK ezaugarrixok ezarriz eratutakua (...) Asko erabiltzen dira

modu honetan eratutako adizkixak, baiña hau onartu ezkero, aditz sistemia aldrebeskerixaz lorrintzeko atia zabalik lagatzen da (...)

Era honetako adizkixak guztiz baztergarrixak iruditzen jakuz” (aip. lib., 23).

524 Liburuan aipatzen dute beste helburu orokor bat, baina horrek ez du eraginik edukiaren kualitatean: “Eibarko euskeriaren “corpus”a

osatzeko lagungarri izan deiñ nahiko litzake” (aip. lib., 18).

525 Aip. lib., 8.

526 Aip. lib., 18.

527 (1999b).

528 Aip. lib., 9.

73

74

erakusteko nahiz, beste barik, zuzen erabiltzeko, danondako datoz ondo deklinabide-taulok eta hórretako

bakotxakin batera datozen adibidiak” 529 . Baina egilearen hitzak dira esanguratsuenak:

“Aspaldixan neukan Eibarko euskal deklinabide edo deklinaziñua aztertu eta nolabaitt burutzeko

asmua eta halako batian heldu netsan lanari. Hasi eta taula (tabla) batzuk gertatziari ekin netsan,

baiña fonetikazko arazotxo batzuekin aurkittu nintzan. Esate baterako noruntz ala norutz idatzi

behar genduke? zuengan, zuegan ala zuean (...) deklinabide mundua bera bakarrik nahiko

haundixa da (...). Gauza bat da zela ahoskatzen edo pronunziatzen dogun eta zelan idatzi edo

eskribidu bihar gendukian, seguru asko antxiña batian esaten genduzen letraren batzuk gaur

egunian jan egiten dittugulako. Bihar bada, antxiña, amarendako esaten zana gerora amandako

esan izan da, baiña nola idatzi? amarendako, ama(re)ndako ala amandako? (...) Horretan,

zorionez, Eibarko euskeriaren azterketa sakon baten arduran gabizen batzuek 1997. urtian

Portalian egin dittugun batzarretan fonetikazko zenbaitt aspekto aztertu dogu 530 . (...) Neri

dagokidanez, Eibarko deklinabiderako lau-bost kasu erabagi dittugu eta nere lanari ekin detsat

barriro (...) Esan biharra daukat, jakiña bada be, Eibarko gure euskal berbetiak inguruko

bizkaiera formak dittuen fonetikazko fenomenologia bera daukala zati haundi batian, baiña geure

berezittasun nabarmenak tartian dittuala, eta hórretxek dira, hain zuzen, agirixan jarri nahi

dittugunak” 531 .

Besteak beste, “Izenaren deklinabidia” 532 , “Izenordaiñen deklinabidia” 533 , “Erakuslien

deklinabidia” 534 , “Zenbatzaillien deklinabidia” 535 eta “Adberbixuen deklinabidia” 536 azaldu zuen, kasuko

forma bakarra −kasu batzuetan bi forma ere badauden arren− duten oso taula soil eta garbietan, eta ohar

gutxikin −guztiarekin ere, zorionez ohar horiek badira bai ohar gisa bai adibideetan tartekatuta−.

Adibideak, osagarri jarrita daude; eta azalpen zabalagoak egilearen ustez gaizki erabiltzeko arriskua

dagoenean egin dira. Iturriak egilearen senaz gain, beste lekukoei entzundakoak eta liburuetan

idatzitakoak izan dira, baina beti ere gramatika arau “zuzenei” begira egin duela lan kontuan izan behar

da, nahiz eta erabilera ez-zuzenari ere aipamenak egiten dizkion. Aipatzekoa da bereiztaile edo berezi

iritzitakoan forma batzuei azentua ezarri egin diela.

I. LASPIUR-ek berak aitortzen du horrelako lanen aitzindaririk ez duela izan T. ETXEBARRIAren

“Flexiones verbales de Eibar” lanaren atariko “Las declinaciones” besterik, lan hutsala benetan 537 .

Egile horren Eibarrera jatorraren bidetik 538 liburuan, besteak beste, morfologiazko gai hauek

ditugu: “-a artikulu mugatzaillia” 539 , eta birritako erakusleen azalpena 540 .

5.2.3.2.2. Sintaxia

Euskal dialektologian eta bizkaieran gertatzen den legez, sintaxiak berak ez du lekurik Eibarko

euskararen orain arteko azterketetan, han eta hemen tarteka aipatutako ezaugarriren batzuk izan ezik 541 .

529

Aip. lib., 11.

530

Ez dakigu zergatik ez duen zuzenean adierazten bilera horien emaitza ZENBAIT-en (1997) liburuxka izan zela, (1999b) liburua

atondu orduko kalean baitzen.

531

Aip. lib., 17.

532

Aip. lib., 19-62.

533

Aip. lib., 63-81.

534

Aip. lib., 83-95.

535

Aip. lib., 97-124.

536

Aip. lib., 125-134.

537

“Gizona” izenaren deklinabide singular eta plurala T. ETXEBARRIA-ren lanean aurki daiteke (1986, 19), eta baita I. LASPIURenean

ere (1999b, 17-18), kritikatxo eta guzti. T. ETXEBARRIA-ren jatorriko bertsioa ere kontsulta daiteke, “APENDICE” ataleko

“LAS DECLINACIONES” zatia hain zuzen (TE IV T. EUA, TEF, 19/87, 1146-1147 or.),

538

I. LASPIUR (1999a).

539 Aip. lib., 31-32.

540 Aip. lib., 38.

Argitaratu gabeko lan bat aipa dezakegu, baina ez dago argi Eibarko euskaraz den ala euskaraz

orokorrean, I. LASPIUR-en Morfo-sintaxia lana 542 .

5.2.4. Lexikoa

5.2.4.1. Hiztegiak, hitz bildumak...

Aditzaren alorrean gertatzen den bezala, hiztegian ere T. ETXEBARRIA-ren lana dago

ondorengo beste guztien oinarrian, bera izan baitzen aitzindari herriko lexikoa jasotzen. Hitzez gain

esaerak, lokuzioak, perifrasiak ere jaso zituen 543 .

Izan ere, hitz bakoitzak adibidea darama azpian esangura bakoitzaren erabilera ezagutzeko.

Horrexegatik balio etnografikoa ere badu. Gainera, joera hori horrelako lehenengo lanean agertu izateak

oihartzuna izan du geroko lan gehienetan, lan berriago gehienetan ere izenak, esaerak, lokuzioak...

adibidearekin aurki baititzakegu, zerrendak txikiak izan arren ere, eta liburua-lana lexikoaz ez izan arren

ere 544 . J. SAN MARTIN-ek sarritan 545 jardun du T. ETXEBARRIA-ren ekarriaren inguruan; egile honi

aitortzen dio “un estudio completo del habla local” egin izatea (1979a, 199), gure ustez hori gehiegitxo

den arren. Edonola ere, jarraitzen du “a cuyas fuentes tendrán que recurrir cuantos se interesen en

conocerlo y estudiarlo” 546 , eta honetan arrazoi osoa duela argi dago, batez ere idatzizkoa aztertzeko.

Baina ez da J. SAN MARTIN lan horretaz jardun duen bakarra, beste egile askok ere oinarrizkotzat

hartzen baitute 547 . Lan hori, Eibarko euskararen inguruko azalpenak egin eta lexikoa zelan edo halan

aztertu duten egile guztiek aipatu eta erabili dute 548 .

1986an liburu eran berrargitaratu zuten aditzen taulekin batera 549 . Hurrengo argitalpena 1998.

urtekoa da 550 . Lan horren iruzkina eta gehigarriak egin zizkion R. LARRAÑAGA-k: “Nere erriko euskera:

541 Ikus J.A. ARGOITIA-ren, N. AZKARATE-ren eta X. GEZURAGA-ren liburuan adibidez (1995) “Morfosintaxia” atalean, eta baita

lokuzioen atalean ere, barreiatuta. Gauza bera gertatzen da I. LASPIUR-en (1999a) liburuko “Gure zenbaitt esamolde jator” atalean.

542 Erreferentzia hauxe da: “Amaitugabea. 90 orrialde. Sintagmaz ari da azken 3 orrialdetan. Badirudi hortxe utzi zuela” (in I.

LASPIUR, 1999a, 93).

543 Lehenengoz argitaratu zeneko erreferentzia hauxe da: “Lexicón del euskera dialectal de Eibar (Arrate'tikuen izketia)”, Euskera X-XI,

1965-1966. Gogoan izan behar da gure sozialista ospetsuak exilioan zegoela egin zuela lan hau. J. SAN MARTIN-ek kritika ezin hobea

egin zion, altxortzat hartuz (1967, 41).

544 Ikus adibidez grabatuaren inguruko liburuan: lexikoa amaierako eranskina da baina hitz bakoitza adibidearekin dator (R.

LARRAÑAGA, N. ALUSTIZA; 1996).

545 Ikus, esaterako, J. SAN MARTIN (1987 2; [separata] 277-285). Idazlearen bizitza eta lanen gainean jardun ez ezik, Eibarko beste

berri batzuk ere aipatzen ditu, hala nola, giro soziopolitikoa, kantak, historia...

546 Ibid.

547 Euskaraz honela adierazi zuten aurretiko lan baten S. BASAURI-k eta J. SAN MARTIN-ek (1972, 34): “Eskerrak Toribio

Etxebarriakok bere bizitzako azken urteetan eraman-onez egin zuen lan luze eta kementsuari, gaur herri euskeraren estudio osoa

dugu, eta iturri horretara jo beharra dute ondorenean euskalki hau ezagutu nahi dutenek”. Beste baten, “Lexicón...” lanaren

“definizioa” aurki dezakegu (J. SAN MARTIN, 1987, 282-283), “Hiztegia bera, Lexicón, hiztegi bat baño zerbait gehiago dala esan

geinke. Berba bakotxaren erabilera bere kontestuan emoten dau eta kontestua bera da berba illarak haiña balio dabena, hor batzen

dituanez esaldiak, anekdotak, kanta zaharren zatiak, ohiturak, ideak eta abar; historiaz gainera etnografiazko baliuak”. A.

NARBAIZA-k ere badu zerbait esateko bere lanean (1998) “Eibartar idazleak” (aip. lib., 58) aipatu eta bere lanaren zeregina

burutzen ari denean, “Bere obra kapitala”-tzat (aip. lib., 61) joten baitu, “bere herriko euskeraren inguruko zuzen edo zeharreko

aipamenez josia(k)” (ibid.).

548 Eman du bestelako emaitzarik euskal ikerketetarako: M.L. OÑEDERRA-ren “Euskal Fonologiaren palatalizazioa: Testu azterketa:

asimilazio bustiduraren erregelak. T. Etxebarriaren Lexikoia” adibidez (erreferentzia hemendik hartu da: E. IZAGIRRE, M.

LIZARRALDE, A. NARBAIZA (2000, 155)).

549 J. SAN MARTIN-ek liburuari egin zion sarrera Euskera aldizkarian ere argitaratu zuten (1986-2, 591-593).

550 T. ETXEBARRIA (1998). J. SAN MARTIN-ek berba batzuk gehitu dizkio harrezkero (2000b), nahiz eta batzuk errepikatuak izan

(ortografia aldaketaz berba mordoa aurkezten du J. San Martin-ek artikulu horretan, S. BASAURI-k utzi digun azterketa argitaratu gabean

argi ageri denez).

75

76

«Flexiones verbales y lexicón del euskera dialectal de Eibar». Toribio Etxebarria” 551 . T. ETXEBARRIA-ren

hiztegi lanean ez dauden hitz batzuen aipamena dakar, bere Soraluzeko hizkeratik abiatuz. Eibar ondoko herri

horren hizkerarekin erkaketarako baliagarri. Oso azaletik, baina morfosintaxia ere aipatzen du, baita

etnografia-alderdi kulturalarekin lotutako hitzak ere.

Lan orokorren artean aipatu den J.A. ARGOITIA-ren, N. AZKARATE-ren eta X. GEZURAGAren

liburuak 552 atal bi hiztegi adierazkorraz ditu: batean lokuzioak batu dituzte eta bestean “Lexikoa”, baina

ez hitzen esanahi arruntez, “ezohikoa”z baizik 553 . Liburu horri eranskintxoa egin zion A. ZUBIKARAI-k

(“Ondarzubio” ezizenez): “Eibartarrak eta ondarrutarrak esaeretan” 554 . J. SAN MARTIN-en “Eibarko

esaerak” ere 555 ildo horretatik doa.

Beste hainbeste egin dugu I. LASPIUR-en Eibarrera jatorraren bidetik liburuarekin 556 . Artikulu

bilduma da, eta maila lexikoak du leku gehien liburuan. Atal hauetan banatuta dago lexikoari dagokiona:

“Gatxizen eta deittura femenino erromanikuak”, “Gure zenbaitt esamolde jator”, “Argota”, “Ume

berbetia”, “Metatesiak” eta “Onomatopeiak”.

Lan asko daude oso gai zehatzak lantze aldera eginikoak. Armagintzaz eta enparauez, S.

GORROTXATEGUI-k eta R. LARRAÑAGA-k: “Vocabulario armero en Euskera eibarrés” 557 egin zuten; R.

LARRAÑAGA-k “Vocabulario de la industria armera vasca” 558 ; R. LARRAÑAGA-k “Vocabulario de la

Armería” 559 . Grabatuaz eta damaskinatuaz ere aurki ditzakegu hitz zerrendak: R. LARRAÑAGA, N.

ALUSTIZA: El grabado en Eibar. Nuestros grabadores 560 liburuan esate baterako, “Izendegia”

atalean 561 ; hitzak euskaraz dakartzate, definizioa gaztelaniaz, eta euskarazko adibidea gaztelaniazko

itzulpenarekin.

Lantegietako berbak jorratu zituen J. SAN MARTIN-ek: “Eibar`en erabiltzen diran burdin

langintzako itz teknikoak” 562 . Egileak berak azaltzen du zertaz den (J. SAN MARTIN 1979a, 199):

“vocabulario dedicado a la especialidad de la industria siderometalúrgica de Eibar”, artikuluaren izenburuaren

gaztelaniako itzulpena besterik ez bada ere. S. ALTUBE-k ere badu zer esanik honen inguruan: “Emen'

[Eibarren] fabrika ta lantegi asko dira, baiña guziak euskaldun járraitu dute eundaka urtetan. Ortarako' beste

bide bat járraitu dute, alegia, aukera zuten bide bakarra. Onako auxe: kanpotik-eta zetozkien gauza berriak'

kanpoko izenarekin artu, au' batzuetan; beste batzuetan' ongi zamar zerizkien euskal izen zaarrak edo zarberrituak

ézarri. Au egiztatzeko' ikusi, Juan San Martin, Eibarko semeak, oraintsu idatzi duan lan bikaiña;

idatz-lan orren titulua' auxe: “Eibar-en erabiltzen diran burdin langintzako itz teknikoak” (Euskaltzaindiaren

errebistan, Bilbao, 1958-III)” (1960, 62-63). S. BASAURI-k eta J. SAN MARTIN-ek elkarrekin eginiko

lanean, balioa gutxitu egiten diote (1972, 34): “Beste emaitza bat [Eibarko euskalkiaren azterketan], garrantzi

551

(1991, 189-192).

552

(1995).

553

Aip. lib., 71.

554

(1996, 22).

555

(1998-1/2, 198-200).

556

(1999a).

557

(1990, 33-34). Aipamenetan beste izenburuz ere aurkitu izan dugu: “Vocabulario armero de la industria armera vasca”, baina

originalean aurretik aipatutakoa ipintzen du.

558

(1978, 316-320). Eibarko arma hiztegia iturrietako bat izanda ere, argitu egin behar da artikulu honek eremu zabalagoa hartzen duela,

eta horregatik kontuz jardun behar dela honekin lan egitean.

559

(1979, 355-389). Ikus aurreko artikuluari egin diogun oharra.

560

(1996).

561

Aip. lib., 213-220.

gutxiagokoa, Eibarko burdina-langintzako hitz teknikoez (...)”. Harreman estua du 1959ko egile beraren gai

horixe duen artikuluarekin: “Eibar`en teknika gaietan egin dan eboluziñoari buruz” 563 . Lexikoaz gain

bestelako azalpen sozio-linguistikoak ere egiten ditu. Gerora hitz gehiago erantsi zizkien aurrekoei, in

“Términos técnicos del euskera eibarrés” 564 . Gai horretaz geroago ere jardun zuen: “Léxico técnico empleado

en la industria técnica eibarresa” 565 .

Talde lanean eginiko Tailerrerako hiztegi teknikoa. Erdara-euskara 566 ere alor horretakoa da.

Gorputz nagusia Eibarko hitzetan oinarrituta dago gehienbat, baina batuako forma du; amaieran du

“Armagintza-Hiztegia eibarreraz. Vocabulario armero en euskara eibarrés” 567 .

Botanikaz J. SAN MARTIN-ek egin zuen “Botanika lexikoa Eibarren eta Toribio Etxebarriaren

Lexicón lanari gehigarriak” 568 . Lan osoa lexiko aldetikoa izan arren, gai-eduki aldetik, tituluan aurrez

adierazten diren atal biak ditu: bata botanika lexikoa, eta bestea orotariko hitzak, ordena alfabetikoan jarrita.

Zehatzago, mikologiaz egin zuen egile berak “Perretxiku izenak Eibarren. Batzar txostenak” 569 . Sarrera-hitz

bakoitzaren azalpena egiten duen arren, ez da zehazki eta bakarrik hizkuntzaren alderdikoa, bestelakoa baino.

Txori-hegazti izenak erakutsiz egin zuen J. SAN MARTIN-ek “Txori izenak Eibarren” 570 .

Hegaztien izenak dakartza; baina sarreran, gaia barruti zabalago baten kokatzen du: direla argitaratutako

kanpoko beste lan batzu, direla Eibarko esaerak... Hori artikulua bada, A. SARASUA-k liburu oso baten

jorratu zuen alor hori (1996 571 ) batez ere biologia ikuspegitik, baina Eibarko berbek txori-hegazti bakoitzaren

azalpenean euren lekutxoa dute, eta amaierako eranskinak ere zeregin hori du: “Eibarren erabiltzen diran

hegazti-izenen zerrendia” 572 . Egileak Eibarko lekukoak erabili ditu hitz andana hau osatzeko, baina ez dio

erreparatu lekuko horien jatorriari auzoka.

Etnografia eta baserri giroko hiztegia landu zuten ENET taldekoek 573 : Laixetan, garixetan:

basarrixa Eibarren. Udalak argitaratu du lan sendo bat eta beste bat burutze bidean du: Eibarko Hiztegi

Etnografikoa 574 , eta Eibarko euskararen hiztegi orokorra 575 . Azken honetan argitaratutako lanez gain

osterantzeko ekarriak ere jaso dira; paperean eta euskarri informatikoan kaleratzekotan daude.

5.2.4.2. Toponimia

Toponimiari orokorrean heldu diotenen artean L.M. MUJIKA-ren Euskal toponimiazko

materialeak. Mutriku, Elgoibar, Eibar. XV. alea 576 lana aipa dezakegu. Bizkaieraren atalean ere azaldu dugu,

baina hona ere ekarri dugu Eibarko toponimiak (beste herrietakoak legez, noski) duen leku zabalarengatik.

562

(1958, 141-158). Urte horretan beste aldizkari baten ere atera zuen (1958b, 39-5 1).

563

(1959, 127-138).

564

(1962; 2, 10), “breve ampliación” eginez (1979a, 199).

565

(1976, II bol., 375-381).

566

ZENBAITEK (1998). INTERNET-en ere eskura daiteke: Tailerrerako hiztegi teknikoa (euskara batuaz) eta Armagintza-Hiztegia

Eibarko euskeran, tailerrarako hiztegiaren parte, on-line (http://www.geocities.com/Paris/Cafe/5812/tailerhiztegi)-(www.eibar.org).

567

Aip. lib., 19-20.

568

(1990 2, 337-365).

569

(1975b, [separata] 317-324). Lehenago ere argitaratua zuen, gaztelaniaz (1969, 3-5).

570

(1978, 271-277); horixe berori separata moduan ere argitaratu zuen (1979-1, [separata] 271-277).

571

INTERNET-en aurki daitezke hortik eratorritako lanak: A. SARASUA: Eibarren erabiltzen diran hegazti-izenen zerrendia / Eibarko

Txori-izenak, on-line (www.geocities.com/Paris/Cafe/5812), eta egile beraren: Eibarko Hegazti Izenak (latinez, gazteleraz eta Eibarko

euskeraz), on-line (www.eibar.org). Herriko aldizkari baten ere argitaratu du zerrenda hori (1997, 22-23).

572

Aip. lib., 169-172.

573

EIBARKO NATURA ETA ETNOGRAFIA TALDEA (1998).

574 S. BASAURI et alii (2003).

575 ZENBAITEK (2001).

77

78

Idatzizko iturriak izan ditu nagusi leku izenak biltzeko, “ahoz-aho harturiko testigu zuzenen aitorra dudazko

tokizenen kontsultarako baino ez erabiliz 577 . Dena dela, inkesta zuzen edo ahoz-ahozko hori komenigarria da

toponimo zenbait topografikoki lekutzeko” 578 . Leku izenen sailkapenaren ostean filologiazko azalpen batzuk

dakartza, eta ondoren toponimoen zerrenda osoa, 2.800 izen inguru 579 . Azaldutako kontzeptuak toponimia

nagusikoak dira, zein toponimia txikikoak: herri izenak, mendiak, muinoak, egiak, zelaiak, ibarrak, basoak,

sasitzak, txaradiak, belardiak, hesiak, soroak, baratzak, iturriak, ibaiak, kortak, baserriak, bideak, etxeak,

ermitak, eta abar. Jakina, ez daude erabiltzen diren toponimo guztiak, agiri batzuetan noizbait azaldutakoak

baino.

Badira baina gaiz asko zehatzagoak diren lantxoak, J. SAN MARTIN-en “¿Aitzgorri, Aizgorri ó

Aizkorri?” 580 artikulua kasu. Izenburuak Eibartik kanpoko toponimiari bagaramatza ere, artikuluan zehar

Eibarko hainbat toponimo, deklinabidearen kasu markak hartzen dutela agertzen dira, bide batez fonetikari

ere lotzen zaiolarik. Areago, bere laburrean, aldaki soziolinguistikoak ere islatzen ditu, umeen erabilera ere

baitakar argigarri legez.

Eibarko toponimo guztiak ez, inguru urbanokoak bakarrik bildu zituzten Eibarko hiri-toponimia 581

liburuan, baserri, baso, solo eta abarren izenak ere batu zituzten arren, beti ere administraziotik hirigunetzat

joten den lekuetakoa. Eibarko hiri barruko 1.500 leku-izen jaso dituzte. Batez ere toponimo “txikiak”:

kale, dorretxe, zubi, etxe, erreka, hiri barruko baserri... horien dibulgazioa egitea da helburua. Beraz, lan

honek balore nagusi bi ditu egileen ustez: filologikoa eta historikoa. Bestalde, liburuak, eranskin gisara,

toponimoen aurkibidea eskaintzen du. Liburutik aparte, bi karta edo mapa datoz Eibarko eraikuntzak,

kaleak, zubiak erakusteko alde batetik, eta bestetik herriko planoa.

Eta ostera, baserrien inguruko liburu bat ere badugu, baina ez ditu jaso haien inguruko toponimo

guztiak, baserrien euren izenak baino, dokumentuetako izen zaharrak eta egun ahoz (eta idatziz) erabiltzen

direnak: A. SARASKETA-k eta bestek eginiko liburua da: Eibarko Basarrixak. Dabid Arriolan omenez 582 .

Ez dugu ondoko liburu hau lan orokorrean sartu izenburua orokorra duen arren barruko edukia

artikuluen bilduma delako, aurretik argitaratutakoena, J. SAN MARTIN-en Eibar eta Elgetako

toponomastika. Toponomástica de Eibar y Elgeta 583 liburuaz ari gara. Eibarri dagozkion atalak hauek dira,

sarreraz gainera: “Toponomástica eibarresa medieval” 584 . Sarreraren ondotik, izenen zerrenda dakar,

hurrenkera alfabetikoan, nondik atera duen bakoitza, bere testuinguruan kokatuta, erreferentzia kronologikoa

ere aipatuta. Ez du, hala ere, azterketa linguistikoa egiten. Hurrengo atala “Relación de caseríos, con citas

cronológicas” 585 da. Baserrien izenak agirietako grafiaz eta gaur egun ahoskatzen diren moduan jarri ditu,

azaltzen diren agiriko zitarekin baina hizkuntza azterketarik barik. Hirugarren kapitulua “Botanika lexikoa

576 (1989).

577 Eibarko lekukoak hauek izan dira: J.M. Untzebarrenetxea Oregi, I. Oregi Alberdi, H. Mondragon Abantzabalegi, M. Ugarteburu

Totorikaguena eta I. Eskibel Mugertza (aip. lib., 47).

578 Aip. lib., 22.

579 Aip. lib., 281-404.

580 (1962b, 17).

581 ZENBAITEK (1995). Liburu honen iruzkina, Eibarko Udaleko Euskara Batzordeko teknikaria eta liburua osotzeko koordinazio

lanetan jardun zuen F. MUNIOZGUREN-ek egin zuen liburuaren aurkezpen urtean (1995, 8-9). Hizkuntzalaritzaren ikuspegitik liburu

horri A. IRIGOYEN-ek iruzkina egin zion (1995).

582 (1997). Guk argitaratu gabeko zirriborroa ere erabili dugu: A. SARASKETA GOJENOLA, et alii (1996).

583 (2000).

584 Aip. lib., 19-42. Lehenago ere argitaratu zuen, orain zerbait gehituta dakarren arren: J. SAN MARTIN (1985, [separata] 995-1006).

585 Aip. lib., 43-75. Hori ere aurretik argitaratua zuen: (1963b, 138-139)-(1977, 61-90).

Eibarko etxe izenetan” 586 da. Botanika izenak mugagabez dakartza, ondoan gaztelaniazko izena eta latinekoa;

azpian, hortik sortutako toponimoa datu historikoekin apainduta. Azken atala “Apuntes sobre hidronimia”

orain arte argitaratu gabeko 587 lana da.

5.2.4.3. Antroponimia, onomastika

Besteak beste V. AGUIRRE-k “Sobre el apellido Guisasola y análogos” 588 artikulua egin zuen.

Erantzuna izan zuen gutun honek, zenbait gauza zuzendu nahian: E. ECHEBARRIA-k “Sobre el apellido

Guisasola y análogos” 589 idatzi zuen; eta berriz ere, aldizkaria bitarteko zela, lehenengoak erantzun 590 .

Lan berriagoa eta orokorragoa, nahiz eta gaiz oso zehatza den, A. NARBAIZA-ren Eibarko

gatxizenak 591 liburua dugu. Sarreraren eta liburuaren aurkezpenaren ondoan, ezizenen zerrendak daude:

lehenengo esanguraren arabera gaika sailkatuta azalpentxoarekin; eta ondoren zerrenda osoa, batetik ahoz

lekukoengandik jasotakoak eta bestetik liburuetatik jasotakoak.

5.2.5. “Soziolinguistika”: Eibarko euskararen soziologia

Hasierako oharra egin behar dugu, ez baita Eibarko euskara ikuspegi soziolinguistikobariazionistaz

aztertzeko inor arduratu. Beraz, soziolinguistikaz egingo diren aipamenak ikuspegi

soziologikoagotik eginiko lanenak izango dira.

Aipatu dugu atal honen hasieran datu demografiko eta sozio-linguistikoen azalpenean gaur

egunean erabil daitekeen datu iturri nagusia 592 : 1981, 1986, 1991 eta 1996. urteko datuak aurki ditzakegu

han hainbat eta hainbat ezaugarritan eta herriko auzotan banatuta. Aipatu ere egin dugu 1996. urtean horren

gainean argitaratutako liburua 593 eta ez dugu berriz hori jorratuko.

Orain aipatuko dugun liburuak ez du soziolinguistika egiteko asmorik, baina Eibarko bilakaera

sozio-linguistikoa azaltzeko eta ulertzeko datu interesgarriak aurki daitezke bertan, I. LASPIUR-en Eibarko

ikastolaren historia txikia. 1960-1994 594 liburuaz dihardugu. Bidenabar bada ere, Eibarko egoera

soziolinguistikoaren bilakaera azaltzeaz gain, hainbat antroponimo eta toponimo biltzen ditu liburu honek,

inongo hizkuntza azterketarik egiteke izan arren: gizarte giroa, ikastolako matrikulazio kopuruak, ikasgaiak,

ikastolaren ideologia, organigramak, eta abar aurki ditzakegu.

Beste adar bat landu dute Eibarren, gizartearen jarrerena eta bertako euskararen eta bizkaieraren

(des-)prestigioarena hain zuzen ere, XIX. mendetik honako ikuspegi diakronikoz; A. NARBAIZA-ren

hainbeste bider aipatutako lanak bete du zeregin hori, Eibarko euskara: gutxiespenaren historia 595 . Eduki

nagusia, egileak sarreran dioena da, “lerro hauetan barrena iradokitzen dugun bezala, eibarkeraren

gutxiespena beste handiago eta orokor baten barruan antzeman daiteke; hau da, bizkaieraren gutxiespenaren

kontestuan. Gauzak horrela, galdera berehala dator: izan ote du hiztunarengan eraginik bere hizkuntz

586 Aip. lib., 77-81; hori ere aurretik argitaratutakoa.

587 Aip. lib., 83-86. Hala ere, “Apuntes sobre hidronimia eibarresa” (266-268) atala zuen egile horren (1991 [separata]) lanak.

588 (1882, 142-144).

589 (1882, 226-229).

590 V. AGUIRRE (1882b, 102-108).

591 (1990).

592 EUSKO JAURLARITZA: II. Soziolinguistikako Mapa. Soziolinguistika datubasea, on-line (www.eibar.org)-(www.euskadi.net).

593 J. AZKARRAGA, F. MUNIOZGUREN (1996).

594 (1995).

79

80

ohiturak aldaraztea heltzeraino? Izan ere, bere hizkeraren gutxiespena hurbiletik ezagutu duen hiztunaren

baitan ezin dira faktore sikologikoak baztertu” 596 . Hau da:

“aspaldidanik ezagutu izan den bizkaieraren gutxieste tazitoaren barruan, eta, aipatuko dugunaz

batera, eibarkeraren gutxiestea agertzen zaigula izango da, XIX. mende hondarrean sortu, eta

XX. mende honetako lehenengo urteetan bere euskarri idatzia izango duena.

Galdekizunotan, beraz, eta, hasteko, bizkaieraren inguruan isuri izan diren iritziak laburbiltzen

ditugu. Gure asmoa bizkaieraren gutxiestearen problematikari oratzea ez denez zehazki, haren

ildo nagusiak erakutsiko ditugu. Bigarrenik, eibarkeraren gutxiestea jorratuko dugu: noizkoa den,

bere iturburuak, zer bilakabide izan duen, kontrakoak eta aldeztaileak.

Azkenik, eranskinean, Eibarko euskaraz ez ezik eibartarron gainean mendearen lehenengo

herenean luzatu ziren zenbait iritzi ere emango ditugu.

Lanaren helburua Eibarko euskarak -mende honetan zehar uste dut eta ez aurrerago- izan duen

gutxiespena -edo txarrespena nahi bada- aztertzea litzateke. Gutxiespen hori bizkaierak nolabait

izan duenaren, eta egun ere duenaren (?) barruan kokatuko genuke Eibarkerarekiko areagotua,

gure ustez” 597 .

5.2.6. Etnografia

Ez dago azterketa etnografiko sistematikorik, baina bai handik eta hemendiko datuak eta

artikuluak batzen dituen liburu bat, askotan giro orokorraren aipamenez eta ikertzailearentzat lagungarri

gerta daitekeen azalpenez hornituta; J. SAN MARTIN-en Antzinako Eibar. Etnografia gaiak. Temas de

etnografía del antiguo Eibar 598 liburua hain zuzen ere. Egileak honela aurkeztu zuen liburua: “Irakurle,

eskura duzun liburu hau hor-hemenka sakabanaturik nituen idazlanen sail bat besterik ez duzu, hemen

antologia gisara bildua, artikulu eta saio laburrez osatua, gaia ordea, etnografia eta etnologia dutela (...) gaur

oraindik adineko eibartarron oroimenean dugun Antzinako Eibar, bizirik iraun duen folkloretik lauso zaigun

mitologira arte” 599 . Zehazki, atal hauek dira hizkuntzarako interes gehien dutenak: II atalean, “Ixu eguna”

eta “Gaztañerre eguna”; III atalean, “Akondia lexar baga (antziñako gerrate baten aztarnak)” 600 eta “Eibar,

Erdi-Aroko agiriak”; IV atalean, “Karlisten gerrateko kantak”, “Forjarien kanta” “Gerrako ibillerak

tragikomediazko bertsotan” eta “Bertso berriak, automobil zaharrari”; VI atalean, “Arrateko kondairaz

zenbait ohar”, “Arrateko kantategia” eta “Arraten sortzen da bizitza”.

Adierazi dugunez, aurretik argitaratutako lanak ere badira. Eibarko Kezka aldizkarian azaldutako bi

aipatuko ditugu: “Etnografia” atalean, L.P. PEÑA SANTIAGO-k “Sobre Eibar” 601 idatzi zuen eta J. SAN

MARTIN-ek, “Gentiles” 602 ataltxoa. Etnografia-kultura gaiak landu zituzten, esaerak ere tartekatuz. J. SAN

MARTIN-en “Arrateko Kantategia” 603 ere liburuaren aurretikoa da. Herri literatura lantzen du: tradizioz

guregana iritsitakoa (bertsoak eta kantak) alderdi linguistikotik ez ezik (ez du hau azpimarratzen inolaz ere),

historiko eta etnografikotik aztertzen ditu egileak.

595

(1998). Gaur egun INTERNET-en ia liburu osoa on-line dago, izenburua aldatzeke (www.eibar.org.materixala helbidean).

596

Aip. lib., 9.

597

Aip. lib., 10-12.

598

(1993).

599

Aip. lib., 9.

600

Ikus gai hori lehenago ere jorratuta: J. S. MARTIN (1975).

601 (1964ko uztaila, 26).

602 Aipatutako lekuan, 26-27 or.

603 (1981, 335-352).

Hainbestetan aipatu dugun I. LASPIUR-en Eibarrera jatorraren bidetik liburuaren amaieran 604

etnografiazko gaia dugu, “Jolas eta jokuak”.

5.2.7. Testu azterketa

Jarraian doan aipamenak ez du testuaren azterketa linguistikoa lantzen, baina horretarako lagun egin

dezake, garaiko sistema politiko-administratiboaren berri ematen duelako: on-line aurkitu dugun 1754. urteko

udal ordenantzak euskaraz eta administrazioa euskaraz historian zehar 605 dokumentuaz diogu hori.

Arestian, eta atal honetan sarritan, aipatu dugun liburu bat hizkuntza testu azterketatik hurbil dabil,

asmo nagusia biltzailea eta didaktikoa duen arren, hizkuntzalaritzakoa baino: E. IZAGIRRE-ren, M.

LIZARRALDE-ren eta A. NARBAIZA-ren Eibarko idazlien eta idazlanen antologixia 606 liburua alegia.

Testu azterketa garbia da lehenago ere aipatu dugun 1685. urteko kopla zaharren gaineko liburua:

hainbat egilek atondu dute literatur generoaren ikuspegitik, metrikarenaretik, musikarenaretik, giro

historikoarenetik, gaiarenetik eta guretzat garrantzitsuena, hizkuntzarenetik. Hauxe da erreferentzia: J.M.

LEKUONA, J.I. LOPEZ DE LUZURIAGA, A. NARBAIZA: 1685eko kopla zaharrak 607 .

Testu azterketa sistematiko eta osorik ez du, baina bai zerbait, biografiaz eta bertsoez gain Gorosta

bailarako bertsolariari eskainitako liburuak: Gregorio Atxa-Orbea, “Orbe” bertsolaria 608 . Egileak X.

AMURIZA, J.M. NARBAIZA, P. ZELAIA eta J. ETXABE dira.

5.2.8. Apologia eta “gutxiespena-txarrespena”

5.2.8.1. Aldeko lanak

Eibarko euskararen “apologia”, edo bere alde jardun dutenen artean A. NARBAIZA-k bi talde

bereizi zituen 609 . Batetik, izen handiko gizonak 610 : S. Altube eta N. Ormaetxea “Orixe”; eta bestetik, herri

mailakoak: J. Gisasola 611 −benetako izenez V. Agirre Gisasola−, T. Etxebarria eta A. Iturriotz 612 batez

604 (1999a).

605 INTERNET-eko helbide honetan: www.eibar.org. Atal hauek ditu azterketa horrek: 0.- Aldez aurretiko argitasunak, 1.-

Dokumentuaren datazioa, 2.- Herrietako ordenantzak: garai foralekoak eta ondorengoak, 3.- Korrejidorea eta justiziaren antolaketa,

4.- Gaztelako Kontseilu Erreala, 5.- Elektoreak eta elekzioak Eibarren, 6.- Udalerrietako erakunde agintzaileak eta karguak, 7.-

Alkate izateko betebeharreko baldintzak; oharrak; Ordenantzaren testu orijinala, eta kontestu historikoa: “Administrazioa euskaraz,

historian zehar”. Ordenantza horien inguruko beste erreferentzia “linguistikoago” batzuk liburu honetan aurki daitezke: E.

IZAGIRRE, M. LIZARRALDE, A. NARBAIZA (2000, 44-49); baita A. NARBAIZA-ren lanean ere (1998, 102-106).

606 (2000).

607 (1992).

608 (1992).

609 A. NARBAIZA (1998, 50-68).

610 Omaetxeberria ere aipatzen du A. NARBAIZA-k, baina ez du inongo azalpenik ematen: errata ote da?, ala benetako Eibarko

euskararen apologista?

611 Hauxe dio A. NARBAIZA-k: “1883ko ekainaren 8an Manterolari bidali zion gutunean bere herriko euskararen defendatzaile

sutsu agertu zen. Kexu da Arturo Campionek idatzi duen Ensayo sobre leyes fonéticas lanaz. Gorazarre dagio iruindarrari, baina

jarraian iparraldeko euskalkietan inspiratu delako bere arrenkura agertzen dio, izan ere beste euskalki haiengatik dio: “conceptúo

como los más corrompidos del bascuence”. Eta jarraian bere herriko euskara goraipatuko du: “Perdone, pués, esta amistosa

censura...el que viviendo considera su dialecto como uno de los más nativos y puros que se hablan en la euskal-erria, y que no

puede, por esta razón, vérlo sin cierto disgusto olvidado en obras tan importantes como de hecho lo es, el ensayo sobre leyes

fonéticas á que me refiero”.

Aipamen luze xamar honetan ikusten dugunez, Gisasola bere herri-euskararen aldeztaile fidela izan genuen. Ez gaude, egia esan,

filologo baten aurrean, edonolako hitzi halako etimologia bitxia aurkituz, Astarloak esanak berretsi nahian datorren apologista

berantiar baten aurrean baizik. Baina hura baino urte dexente geroago” (1998, 59-60).

612 Hona hemen A. ITURRIOTZ-en apologiaren nondik-norakoa, A. NARBAIZA-ren hitzez (1998, 66-68): “hain zuzen, eibartarrok

beti harro egon izan garen gauza baten gainean dihardu eta. Alegia, gure euskara teknikoaren -nolabait esateko- jatortasuna. Eta ez

hori bakarrik. Iturriotzek adierazten digunez, Asturias aldera lehenik XVIII. mendean, jarraian XIXaren hasieran frantsesengandik

81

82

ere. Liburuko 89. oharra eskaintzen dio A. NARBAIZA-k L. Ormaetxea “Isasi”-ri, honek ere exiliotik

Eibarko euskararen eta euskaldunen apologia egin baitzuen 613 .

Guk beste baten berri jaso dugu, J. SAN MARTIN-ek hitzaldi baten bota zuen J. SARASUA-ren

“Eibar y el euskera” 614 lana. Eibarren gerra ostean atera zen euskararen aldeko lehenengo aldarrikapena izan

omen zen eta orduantxe aldatzen hasi zen euskararekiko jarrera itxuraz.

S. ALTUBE-ren apologia “Eibartarrak eta euskera” 615 artikuluan zioenean datza. J. SAN

MARTIN-en azalpena hauxe da (1979a, 199): “ensalza los arcaísmos empleados en Eibar y el sistema

gramatical empleado le busca un paralelismo con los verbos usados por Fr. Bartolomé de Madariaga (1768-

1835), natural de Echebarría, en sus obras de pláticas, Icasiquizunac (1816-1819), encontrándole más

similitud con las variedades del valle de Marquina que del próximo valle del Duranguesado” 616 . N.

Ormaetxea-ren apologia ere bide beretsutik doa; A. NARBAIZA-ren hitzak ekarriko ditugu hona, mamia hor

laburtuta dagoenez:

“Eibarkerari dagokionez 1960. urtean Karmel aldizkarian (1960) argitaratu zuen artikulu labur

batean gure azpi-euskalkia laudorioz bete zuen. Juan San Martinen Zirikadak umorezko

pasadizo-liburua aitzaki harturik hura goraipatzen zuen honela:

Amar urteotan idazle barriengandik urten daun liburuetatik -ez dodaz guztiak irakurri- au bakarra

irakurri dot atsegiñez, eta atsegiñ andiz.

Egilearen -San Martinen- aitorpenari erantzuten diolarik -alegia, honek hurrengo liburua agian

kiputxez egingo duelakoan- Orixek bere ohiko teorietako bat aplikatuz: -nork bere euskalkia

landu beza- bere horretan jarraitzeko aholkatzen dio. Non aurkitzen duen Eibarko euskara

erakargarria ondoko hitzez laburbilduko dugu: “Hitzez eta esaeraz oso ugaria da, eta izan

litzakeen mordoillokeriak barkatuak daude liburua errirako egiña delako”. Era berean, gure

aditzak asko egin lezake batasunaren alde: “Olango amar liburu Euskalerrietan an emen batuak

asko egingo leukie aditzaren batasunerako”.

Baina Orixeren goraipamenik handiena hitanoak darama: (...) “Batez ere to-ta-no darabil ederto.

Gaur Gipuz-Gipuzkoan zenbat ete dira berbeta au adituko dabenak? Etxaide aita, Euskalzainburu

dana, Eketa, eta beste Quijote'ren bat. Bertoko i'ka ere galdu dabe emen geienak, eta zelan artu

besterena?”“ (1998, 57-58).

J. SAN MARTIN-ek berak ere aditz alokutiboaren erabilerak egin zion zirrada aipatzen du (1979a,

199): “lo que más le llamó la atención [Orixe-ri] fueron las flexiones verbales usadas en el modo del

tratamiento familiar del tuteo, particularmente al dirigirse al sexo femenino” 617 .

Beste egile batek ere egin zuen apologia gisakoa, A. IBIÑAGABEITIA-k hain zuzen, artikulu

honetan: “Eibar'ko euskeraren alde” 618 . Baina apologia ez zen bakarrik bertoko euskararena, eibartarrena

ihesi, eta mende honetan zehar geroago, jo ohi zuten eibartarrek bertara eraman omen zituzten hainbat hitz (...) Nork uka hau

entzunda Eibarko euskararen internazionaltasuna? Baina harrezkerozko jardunak iritzi hutsak dira. Iturriotzek ez du, nolabait

esateko, gure gaitza endogenotzat jotzen. Aitzitik (...) Beraz, haren ustez bi euskaldun-moeta zegozkeen gurean, euskara gaiztoaren

errua, ordea, etorkinei egotzi behar genieke. Euskara traketsaren errua kanpotarrei leporatzea ez da, egia esan, oinarri handirik duen

argumentua”.

613

Aip. lib., 67 89. oh.

614

(1955?).

615

(1960, 61-65). Urte berean Eibar aldizkarian ere (1960, 11) argitara eman zen lan bera.

616

Idea berbera S. BASAURI-ri eta J. SAN MARTIN-i ere jaso diezaiekegu (1972, 33-34). A. NARBAIZA-k (1998, 56-57) ere azaldu

zuen haren apologiaren nondik norakoa, eta sasoiko jarreren artean kokatzen du.

617

Ohar berbera egina zuten aitzinetik ere S. BASAURI-k eta J. SAN MARTIN-ek (1972, 34).

618

Irrintzi aldizkaria, Caracas. In Eibar ere (1959, 11) argitaratua dago. Lanaren nolabaiteko lausengua ere egin zuten S. BASAURI, J.

SAN MARTIN-ek (1972, 33): “eibartarren euskeraren laudorioz idatzi zuen artikulu maitagarri bat (...)”. Handik urte batzuetara J. SAN

MARTIN-ek iritzi hori errepikatu egin zuen (1979a, 199), “ponderando el euskera eibarrés” egina dela baitio.

aino; eta zehatzagoak izan nahi izanez gero, T. Etxebarria-ren lanarena batez ere. J. SAN MARTIN-en

“Eibar eta Plaentziako euskeraren alde” artikuluak ere aldeztaile kutsu hori du 619 .

5.2.8.2. Aurkako lanak

Eibarko euskarari ospe txarra eman izatea berriz, A. NARBAIZA-ri jarraiki 620 , Eliza inguruko

pertsonaiek bultzatutako jarrera litzateke, herriaren alderdi baten antiklerikaltasunarengatik. Horien artean

Tx. Agirre 621 eta R.M. Azkue ditugu. A. NARBAIZA hau esatera ausartu da R.M. Azkue-ren artikulu

honetaz: ““Amairugarren tsirristadea. Tsirrist Eibarren”” izenburuaz ikusi zuen argia (...) Garrantzitsua da

ondoko testua gure iritziz bertan baitaude gero GAROAn hezurmamitu ez ezik “unibertsal” bezala ere

finkaturik geratuko diren iritziak” (1998, 81). Bestelako azalpen batzuen ondorio legez, hauek aipagarri:

“1.- Sozialismoa erridikulizatzen da. Eibartarraren iñozokeria edo asko jota txalotasuna

azpimarratuz (...) 2.- Arrotzak dira Eibarrera sozialismoa ekarri dutenak (...) Arrotzak ideiak,

arrotzak etorkinak, ergo: 3.- Arrotza, traketsa Eibarren egiten den euskara erdalkeriz betea.

Urnietar zuhurraren harridurarako erdal hitz andana luzatuko dio mintzaideak Iglesias

oradorearen programa bereganatu duela frogatu asmoz. Erderaz esango dotsut (sic) adieraziko

dio eibartarrak zuhurkiro: Serbisio obliatorio, Sosialisasion de los medios de produsion, Ocho

horas de trabajo, Abolision de la propiedá. (Gogora Garoako Biba la república. Abajo

inkisisión moduko perlak). Urnietarraren erantzunak ere badu bere mamia: “Egia esango det.

Gure apaizaren latiñazoak aizago aditzen ditut itz itsusi oiek baiño”. Horra, batbatean, urnietarra

latina erdal euskara hura baino errazago menderatzen!” 622 .

Areago, A. NARBAIZA-k kritika gogorra egiten dio R.M. Azkue-ri:

“Mogelek ehun urte lehenago bezala Azkue ere gehiegikeria bertsuetan erori zen zenbait hitz

Eibarkotzat jotzean. Hara nola gurean ezezagun diren piestia, edo priesa (...). Bestalde, erdara

motroilo hori transkribatzerakoan orduko eibartarrak euskal fonetika baten jabe bazirela onartzen ari

da sikera inplizitoki behintzat. Azkenik garbi geratzen den gauza da sasoi hartako mitinlariei -

Amuategiri esaterako- egozten zitzaien trakeskeria erdal lexikoaren erabileragatik zetorrela.

Edozein modutan Azkueren hizkuntz-irizpideak ezin zorrotzagoak ziren, eta, ikusten dugun bezala,

beste garbizalekeria mota bat adierazten zuten. Ikustea baino ez dago aldizkarian bertan zein

hestu hartzen zituen Azkuek bere Tsirristadetan herri desberdinetako hizkerak. Inongorik ez

baina Eibarkoa bezain gogor epaitua” 623 .

5.2.9. Irakaskuntza

Ez dakigu Eibarko euskararen irakaskuntzaren aitzindaritzat jo daitezkeen Eibarko Klub

Deportiboko boletinean aurkezten ziren euskarazko klaseak: Club Deportivo de Eibar aldizkarian 624

“LINGÜISTICA” arloa jorratzen da, “Actividades de nuestras secciones” sailaren barne. Beste gauza batzuen

artean, bertan ematen ziren euskarazko klaseetaz dihardu: “El local de la Biblioteca, donde se explica el

euskera, se ve muy concurrido de animosos jóvenes de ambos sexos que siguen con interés el estudio de

nuestra lengua” Jarraitzen du euskararen gaineko hainbat iritzi isurtzen, baina ez da hori orain guri axola

zaiguna. Duda bat sortu zaigu, eta hementxe adieraziko dugu: zein euskara mota irakatsi-ikasten ote zuten?:

619 (Eibar. Revista Popular III Epoca, Año 47, 32. zenb., 42-43).

620 (1998; 62-63, 68-83, 99-103).

621 A. NARBAIZA-rekin bat eginez, aitortu behar da ez zuela Garoa eleberrian gaitzespen zuzenik egin, bai ostera eibartar

sozialistena eta horrenbestez “Mezua subliminala [da] edozein modutan: sozialistak=kanpotarrak; hots: erdaldunak” (1998, 79).

622 Aip. lib., 82-83.

623 Aip. lib., 83 113. oh.

624 1958ko abenduan.

83

84

Eibarkoa akaso, ala bestelakoa 625 ?... Gogoan izan behar da euskara batuaren oinarriak oraindik ezartzeke

zeudela. Gai hau hona ekarri dugu jarraipena izan zuelako aldizkariaren hurrengo zenbakietan 626 . Edonola

ere, hauxe idatzia zuen lehenago eskola horietako IKASLE BAT-ek, beste ideia batzuen artean argi egin

diezakiguke zertaz edo nolakoak ziren: “Al menos para los que iniciamos las clases, unos por aprenderlo y

otros para perfeccionarlo, nos hemos cerciorado que el vascuence posee una riqueza tal de conjugaciones y

vocabularios como nosotros jamás hubiéramos soñado, a no ser por la noble gesta de estos jóvenes que,

educados en disciplinados desvelos, han sabido cultivarnos con método intuitivo” (IKASLE-BAT, 1956).

Gure sasoitik hurrago, izenburuak dioenez, M. ALZELAI-ren eta besteren Eibar ezagutzen:

lehen hezkuntzarako ikas unitatea 627 eskoletan erabiltzekoa da, baina gutxi da Eibarko euskaraz irakasten

duena.

Kaleratu berria da, baina, batez ere eskoletan eta euskaltegietan erabili ahal izateko M.

SANGRONIZ-ek eginiko beste ikas unitate bat Eibarko euskararen inguruan bakar-bakarrik 628 . Paperezko

soportean argitaratu da baina bideo laguntzailea ere egin dute 629 . Eibarko Udalak, Euskara Batzordearen

bitartez, antolatu izan ditu inoiz Eibarko euskararen inguruko ikastaroak, 1998ko Eibarreraren oiñarrizko

ikastarua, adibidez.

5.2.10. Ortografia

Eibarko Udalak bultzatuta talde batek sortu zuen liburuxka bat, euskarri informatikoan on-line

ere eskuragarri. Liburuxkaren izenburua hauxe da: Eibarreraz idazteko oiñarrizko erizpidiak 630 . Grafia,

fonetika sintaktikoko hainbat gertakari, deklinabideko arazo batzuk eta zenbait aldaketa fonetikoren gaineko

oharrak eta erabakiak daude bertan.

5.3. Tesi honen antzerako asmoen aldarrikapenak, aitzindariak

5.3.1. Aipamen orokorrak

Gurea lako eginkizunei aipamenak ez dira falta denboraren joanean loratu diren lanetan. Eibarko

euskara jorratu dutenetan, J. SAN MARTIN-enetan esate baterako, aurki daitezke. “Eibar`en erabiltzen

625

Ezingo genuke hemen aipatzeke utzi I. LASPIUR-en klase horien azalpena (1995, 10): “1960. urtean gaude (...) urte batzuk

lehenago eta ezein baimenik gabe eraturiko euskara irakaskuntza antolatu genuen Eibarko CLUB DEPORTIVO deritzan elkarte

aretoetan, kultur sailaren babesean alegia. Garai hartan, mendizaletasun inguruan euskaltzale taldetxo bat gorpuzten ari zen eta

euskara irakasteko sorrera eta bultzada eman genuenen artean honako mutilok osatu genuen ekintza: JUAN SAN MARTIN, JOSE

LUIS UGARTEBURU, PELI AIZPITARTE, BITTOR KAPANAGA (Otxandioarra), JAVIER ZUBIAURRE, PAULINO

LARRAÑAGA, JOSE ANTONIO EIZAGIRRE-k eta IMANOL LASPIUR-ek, batibat. Esana bezala, gazte eta helduei euskara

irakasteko, alegia. Hain zuzen, gu denok UMANDIren gramatikarekin hasi baino lehen, ni neu bakarrik aritua nintzen ZABALA

ARANAren gramatika soila hartuz lehenik, XABIER PEÑAren metodoa eta zenbait apunte geroago, Eibarren gerraondoko lehen

euskal irakaslea izan naizelarik, zalantzarik gabe”. 1960. urte horretan Ikastola sortu zuten, esateko moduz, legez kanpo eta hortik

bideratu ziren euskara irakaskuntzak aurrerantzean (Eibarko euskarak zenbaterainoko lekua izan zezakeen ez dakigu; lehenengo

andereñoa ere eskoriatzarra baitzen).

626

Ikus Club Deportivo de Eibar, Diciembre 1960-n, hor ere “LINGÜISTICA” arloa jorratzen da (31 or.), “Actividades de nuestras

secciones” sailaren barne (26-31 or.). Motza da eta dagokiona osorik dakargu hona: “Las clases de euskera y de esperanto siguen su curso

normal”; beraz, oraindik ere bizirik zirauten euskara eskolek elkartean. Hurrengo urteko alean (1961eko abenduan) ez da euskarazko klase

hauen aipamenik egiten sail horren barne, esperantoaren gaiak aurrera darrain bitartean; baliteke 1960. urteko Eibarko Ikastolaren sorrera

xumeak eraginik izatea horretan (I. LASPIUR, 1995).

627

(1994).

628

(2001).

629

EIBARKO UDALA (2001). Ez da, hala ere, merkaturatuko momentuz behintzat.

630

ZENBAITEK (1997). INTERNET-en bilatu ahal izateko berriz, Eibarreraz idazteko oiñarrizko erizpidiak, (ofizialki aprobautako

liburua) on-line aurkitu dugu helbide hauetan: www.geocities.com/Paris/Cafe/5812/idazta.html / www.eibar.org.

diran burdin langintzako itz teknikoak” artikulua adibidez, egileak “iñoizko denboran norbaitek bertako

izkera estudiatzerik nahi balu, bere lana errezteko asmoz” (1958, 142) egin zuela aitortu zuen.

Euskarari edo euskalkiei eskainitako lanetan ere badira tankera horretakoak. Gure eremua hainbat

egilek aipatu dute, eta oso izen handiko bat aipatzearren, K. Mitxelena-ri R.M. Pagola-k jasotako hitzak

ekarriko ditugu hona: “es indudable que la frontera vizcaíno-guipuzcoana se presenta abrupta [...] esa frontera

−Bizkaiera eta Gipuzkeraren arteko mugaz ari da− que coincide en trechos con el frente de guerra tal y como

quedó estabilizado en octubre de 1936, jamás ha sido explorada en detalle punto por punto. [...] Antes de

levantar teorías, sería necesario dedicar algún tiempo al humilde, trabajoso, pero indispensable menester de

observar los hechos” (R.M. PAGOLA, 1991, 176). Nolabait horko proposamenari heldu diogu, baina egia

esateko, guk ez dugu behatze lan hori “punto por punto” egin inguruko herri guztietan, baina bai Eibar

bertako gertakari morfosintaktikoetan (azterketa linguistikoa morfologiako atal batera mugatu dugun arren

ere).

R.M. PAGOLA-k berak ere aipatzen du lehen eskuko materialen bilketaren premia:

“Herriz-herri eta baserriz-baserri ibiltzea da nekosoa, oraindik bizirik dirauena baina, beharbada,

bihar izango ez den lekukoaren testigantza jasotzen: hori da oso gutxi egiten den egin

beharrekoa. Azkue-k esaten zuen zein gogaikarria gertatzen den hemendik hara ibili behar hori,

berak inork ez bezala egin eta ezagutu zuena. Gaur ere inoiz bezain larria da horren beharra, eta

lehen bait lehen egin beharko litzateke, gero material horiek landu eta sistematizatzeko” (1991,

197).

5.3.2. Tesiaren izaera monografikoaren justifikazioa

Nola justifikatu lan monografikoa egitea, eta ez esaterako dialektologiko-erkatzailea, edo

soziolinguistikoa...? Hemen R.M. PAGOLA-ren hitz batzuk, neogramatikoen ondoko giro eta jardunaz

diharduelarik:

“Hizkuntzalariak, hizkuntzen bilakabide diakronikoa ezagutu nahian zebiltzalarik, ohartu ziren

herri hizketak, aunitzetan, erabat alde batera utziak zirela hizkuntzen normalizatze ahaleginean,

eta hizkuntza ofizialek edo kultoek ez zutela haiengan batere eraginik izan. Herri hizketa horiek,

bestalde, hizkuntza normalizatuak eta bateratuak baino fenomeno eta egoera zaharragoak

agertzen zituzten, hizkuntza ofizialek gordetzen ez zituzten forma arkaikoak. Bakoitzari

zegokion bilakabidean galdutako urratsak berregiteko edo bestela frogatu ezin izango liratekeen

hutsuneak agertarazi eta betetzeko ezin hobeak dira. Honek, beraz, ohizko dialektologian

geografia linguistikoari, toki solte eta mugatutako monografiei eta, batez ere, atlas linguistikoei

tokia egitera bultzatu zuen” (1991, 202).

Izan ere, eta polimorfismo gertaerekin lotuz, euskalkidun hiztunengan “coexisten dos o más

variantes −fonéticas o morfológicas− de una misma palabra en la lengua de un hablante. La elección de

cualquiera de estas variantes es independiente de cualquier suerte de intencionalidad” (R.M. PAGOLA,

1991, 69 631 ); beraz, R.M. PAGOLA-ren ustez:

“Honek zera eskatzen du, hizketak zehatz-mehatz batu eta erregistratzea. Lekuko bakarreko atlas

linguistikoek ugaritasun hori ez jasotzeko arriskua dute. Horregatik, tokiko hiruzpalau edo bost

lekukorekin jasotako lanak dira onargarrienak, eta ez galdekizuneko galdera soilekin bakarrik,

baizik eta grabaketa aske ugari ere beharrezko dira, horrek agertuko duelako benetako

aberastasuna, polimorfismoa suposatzen duen hizkuntzaren benetako konplexutasuna” 632 ;

areago, “Bide hau jarraitzen den bitartean eta bide berriak irekitzen ahalegintzen den heinean, ez

631 M. Alvar-en esaldia da izatez.

632 Aip. lib., 69.

85

86

dago dialektologia eta geografia linguistikoa zientzi adar zahartzat edo metodologia zaharkitutzat

hartzeko arriskurik. Gure ustez, zerbitzu haundia eskaini diezaieke, oraindikan, hizkuntz

zientziei” 633 .

Bestalde, gure gaira gehiago hurbilduz, Eibarko euskararen berezitasunez jardun du I.

LASPIUR-ek, eibartarren nortasun bereziaren ezaugarri:

“Eibarko berbetiak eman detsa eibartarrari beti izan daben hain nortasun berezi eta sendua.

Eibartarra edonun da ezaguna Eibarko euskara jatorra darabillenian, eta nortasun horri esker da

inguruko eta urriñagoko herritarren artian desberdin, “diferente”.” (1999a, 17).

“Eibartarren euskal berbetia hil deiñian, eibartar nortasun berezixa hilgo da. Ez deilla holakorik

gertatu. (...) Baina berbeta guztiak ez dira bardiñak eta horrek esan gura dau gizarte batek edo

herrialde batek beran erara moldau dabela berba egitteko modua. Euskeriaren barruan bertan,

itzelezko berezittasuna dakagu eibartarrok geure “eibarrera” egitten dogunian. Eta antzerakua

gertatzen jakue beste euskal-herrixeri be. Esate baterako, plaentxiarrak eta eibartarrak ezin dogu

ukatu nundarrak garan euskeraz dihardugunian. Antonio Retenagak kontau zestanau da politta.

Bazoian behin batian aittakin Alemaniako Düsseldorf-ko kalietan eta euron atzekaldian

bateronbatzuk euskeraz berbetan etozen. Aittak esaten detsa Antoniori; “Etxakixat zeintzuk diran

gure atzian datozenak, baiña, duda barik plaentxiarrak dittuk”. Bueltia emon eta egitten detse.-

“Nunguak zarie zuek?” –”Ene! gu plaentxiarrak”.

Aurrerago ikusi dogu zelan hizkuntza edo berbeta bakotxak beran izate apartekua dakala eta,

baitta, euskalki edo dialekto eta azpidialektuak be, bakotxak beria dabela. Eta zer esan

eibartarron euskeriagaittik? Guk eibartar (eibarreraz) dihardugunian ezin dogu iñun ezkutau

nunguak garan eta hori benetan da harrotzekua. Geure berbetiak emoten desku eibartarrok

dakagun nortasun berezixa. Kardantxillua kantuan entzun eta aittu batek zer txori klase dan

igartzen ez badau, ez da kardantxillo ona edo ez da kardantxillua. Bakotxak beran kantua dakan

moduan, eibartarrok geure euskeria dakagu. “ (1999a, 18-19), eta hainbat adibide aurki ere egin

ditzakegu.

“Eibarko euskeriaren ezaugarri peto eta konstantiak edo iraunkorrak asko dira: Entonaziñua (oso

garrantzitsua), aditz edo berbo jokaldi berezixak, laburdurak edo kontrakziñuak, berbo

nominalizatuak, -ka/-ke atzizki pribatibuak, femenino erromanikuak, lexiko edo bokabularixua

eta abar” (1999a, 20).

A. NARBAIZA-k eskualdeko hizkeren aldeak azpimarratu ditu:

“Guri, XX. mende honen azken hatsetara iritsi zaigun bizkaiera, alegia, oso desberdina da haran

batetik bestera, herri batetik aldamenekora. Arratiatik, Bermeora, Elantxobetik Eibarrera, eta

hemendik Leniz aldera bertara ere esaterako alde handia dago. Egia da gainerako euskalkiengatik

ere gauza berdintsua esan daitekeela, baina, halere, bizkaierak ez du gipuzkerari asko edo

gutxiago onartzen zaion batasunik 634 “ (A. NARBAIZA, 1998, 24).

5.3.3. Hizkera “jatorrak” batzeko premia

Aurrekoarekin lotuta dago gai hau. O. IBARRA-k premia hori azpimarratzen du “Gaurko

egoera” azaltzerakoan −dialektologiaz dihardu, eta ez du garbi esaten baina euskararen egoeraz dihardu

inplizituki 635 −. Eibar bertako egoeraz arduratutako lanetan ere antzerakoak bila ditzakegu:

633 Aip. lib., 70.

634 Gu ez gaude ados baieztapen osoarekin. Hizkeren arteko aldeak euskalki guztietan daudela guztiz onartzen ditugu; gipuzkeraren

batasuna, ahozkoan behintzat, guk geuk zalantzan jartzen dugu: hau da, ahozko gipuzkerako hizkerek norbaiten ustez batasuna badu,

bizkaierako hizkerek ere antzekoa izan beharko lukete “bizkaieratzat” joten badira behinik behin.

635 (1995, 70). Uka ezina dirudi ohiko euskalkien atzerakada gertatzen dagoela. R.M. PAGOLA-k honela dio: “euskaran jendea

alfabetatuagoa, eta «euskara batua» ezagunagoa eta erabiliagoa; ondorioz, «euskara batua» hedatzenago eta euskalkiak ahulago.

Hizkera normalizatua nagusitzen den neurrian, aldakiek, azpi-euskalkiek eta euskalkiek ere atzera egiten dute” (1991, 76). Bestek

ere aipatu dute behar hori: “The study of Basque subdialectology is at an incipient stage. Considerable research has been already

done in the area of the traditional main dialects, but, unfortunately, little interest has been shown in recording the subdialectal

“Udalaren zereginari dagokionez (...) belaunaldi gazteetan hizkuntzaren kalitateak zer pentsatua

ematen diharduenez ahalegin konpontzaileak egin beharra dago.

Hala ere Eibarren eta bertako azpieuskalkiak daukan tradizioa edukita, bai idatzia bai ahozkoa,

askotan eredugarria, merezi du azken hamarkadetan izan duen higidura kontutan hartu eta,

belaunaldi nagusia bizirik dagoen bitartean, berreskurapen ahalegina egin eta aldi berean

zabalkunde lana burutzea, berandu baino lehen (...) Guri dagokigunez, funtzio lokalerako

eibarreraren berreskurapena ziurtatzeko ahaleginak egin eta euskarriak 636 sortu beharra dago” (J.

AZKARRAGA, F. MUNIOZGUREN; 1996, 77).

“Zaharrak

(...) Gurean, ostera, beste sasoi batzuetan zeukaten pisua galdu dute eta dagokien zereginetatik

kanpo ditugu. Baina, Eibarren, bada ekimenik dagokien lekua eta protagonismoa ukan dezaten.

a) Transmisioa.

Corpusaren atalean aipatu bezala Eibarko azpieuskalkiak badu tradizio sustraitua eta berandu

baino lehen, jaso eta zabaldu beharrekoa.

Lan horretarako derrigorrezko erreferente ditugu zaharrak (...)

b) Dibulgazioa.

Bestalde, balore filologiko eta historikoa duten grabazioak egitearekin 637 jarraitu beharra dago.

Arestian esandakoa egin bada, hori lau haizetara zabaldu beharra dago berreskurapen zabala lor

dadin. Bestela, sarri gertatzen den moduan erudito eta jakitsuengan [sic] heltzen dira soilik” 638 .

Goiko adierazpenen egileak Udaleko langileak dira, baina agintari politikoek ere gisa

horretakoak adierazten dizkiete herritarrei; irakur bestela Eibarko aditza liburuaren sarrera:

“Bide batez esan biharra dago Eibarko euskeriaren, eibarreraren, errekuperaziño edo

berreskuratze ahalegiñian kokatu bihar dala Aditzaren hau liburuau eta, baitta be, oiñ dala pare

bat urte argittatatutako “Eibarko euskeraren esaerak eta bestelako berezitasun batzuk”.

Hórren lan guztien helburu nagusiñak dira, eibarreraren berreskuratziakin batera, eibartarron

jardun linguistikua jatortzia, eguneroko bizimodurako egokittuz eta belaunaldi gaztiendako eta

eibarrera ikasi edo sakondu gura nahi dabenendako erreferentzia izango dan corpus-a osatu eta

eskintzia.

Gure ustian, euskara batuak 30 urteko bidia egiñ eta gero, ez dago iñungo arriskurik euskara

estandarrak atzera egitteko. Ostera, lekuan-lekuko euskerak presentzia urritzen, mugatzen eta

jatortasuna galtzen doiaz. Horregaittik, berandutu baino lehen, daukagun une historikua aprobetxau

biharra dago eta ahalegiña egiñ, lekuan-lekuko euskerak indartu eta bizibarriztu, batuaren osagarri

eta aberasgarri egitteko” (EIBARKO ADITZ-BATZORDIA, 1998, 8).

Udalak argitaratutako lan guztietan goiko adierazpenak errepikatu egiten dira, egoera hau eragin

duten arrazoiak arrazoi (gerra osteko debekuak, desprestigioa, ardurabakokeria, transmisioaren etena, eta

abar) 639 . S. BASAURI-k ez digu asko egoera hobea aurkezten, bera itxaropentsu izan arren:

variables of the towns and hamlets that dot the Basque countryside. The study of these subdialects deserves our careful attention and

we cannot overlook its importance as a means of unravelling the complexity of the mechanics of linguistic change” (R.M.

BEREICUA, 1972, 20).

636 Ahalegin horren emaitza talde lanetan egin eta argitaratutako liburu batzuk dira (liburuaren egileek −euretariko bata, F.

Muniozguren, Eibarko Udaleko Euskara Batzordeko teknikaria− “Eibarko euskara taldea”ren sorrera eta lana aipatzen dituzte (1996,

77), baina juridikoki ez dago erregistratuta inon; azken baten, lagun taldea da), gure “status quaestionis” delakoan aipatutakoak: J.A.

ARGOITIA, N. AZKARATE, X. GEZURAGA (1995); EIBARKO ADITZ BATZORDIA (1998); A. NARBAIZA (1998); T.

ETXEBARRIA (1998); I. LASPIUR (1999a); I. LASPIUR (1999b); eta E. IZAGIRRE, M. LIZARRALDE, A. NARBAIZA (1998),

batuaz, Eibarko euskaraz eta gaztelaniaz; eta egitasmoen artean Eibarko euskararen hiztegi etnografikoa kaleratzea dago, baita Eibarko

euskararen hiztegi orokor bat ere.

637 Guk geuk ez dakigu zein grabaketaz dioen hori, agian Udaleko “Ahozko Bilduma”-koak izan daitezke, baina guk dakigunez ez

dira izan Euskara Batzordearen emaitza soila; dena den, geroago aipatutako “lau haizetara zabaldu” hori ez da bete, gure lanaren

moduko zerbait egiten duenak han erabilgai duen arren.

638 Aip. lib., 89.

639 Ez dugu zitarik hemen ezarriko, asko luzatuko lukeelako gure mezua. Baina esanguratsua da egoeraz eta arrazoiez J.A.

ARGOITIA-k, N. AZKARATE-k eta X. GEZURAGA-k diotena (1995, 7); baita A. SARASUA-ren esanak ere (1996, 16); edo A.

87

88

“Ze momentutan eta ze testuingurutan datorkiguz Imanolen lanok? Ez zeukan harek esperantza

haundirik Eibarko euskeriaren etorkizunari begira. Etsi-txamartuta ikusten neban eta, esan be,

halatxe esan zestan behin: “Gu bagabixak zeozer egin nahixan baiña Eibarko euskeria hilda

dagok”. Ezkor izateko motibuak ez zittuanik ezin, ba, esan. Izan be, alde batetik euskeriaren

transmisiñuan izan dogun porrot penagarrixakin, eta bestetik, egin dan ahalegiñ eta indar guztia

euskera batuaren alde jartziakin, baztarrian laga dogu geure herri-berbetia. Hizkera formala,

jasua, indartu dogu eta hiru hamarkadatan mailla haundixa konsegidu da euskeriaren batasunian

(...) Baiña bistan daguana ezin geinke ukatu: berbetan darabigun euskeria, jeneralian, pobria da,

lagunarteko hizkeran eta adierazkortasunian hutsuna nabarmenak dittuana; entonaziñua arrotza,

ahoskeria traketsa eta idatzixaren bendekua; ez gatzik eta ez piparrik. Hórretxek dittugu

aspaldittik datorkiguzen euskera “mintzatua”ren ajiak eta, berandu baiño lehen, erremedixuak

jartzen hasteko momentua da. Eta honetan, euskalkixak eta herri-berbetak –eibarrerak gure

kasuan- asko lagundu leikie (...) Herrixetako euskeren eta euskalkixen egoera makal hori astindu

eta bizkortzeko, danon lan bateratua da premiñazkua, bai Euskaltzaindiaren Jagon Saillarena,

Unibersidadiarena, Hezkuntza sistemiarena, euskaltegixena eta, batez be, herrixetako euskera

batzordietan eta herri-aldizkarixetan urtietan zeregiñ horretan diharduten euskaltzalien jarduna.

Horrek, luzera, emongo dau frutua; seguru. Hori da bidia eta horri ekin bihar detsagu,

itxaropenez, batzuk dinamizatzen, beste batzuk materixalak prestatzen eta abar. Desafixo

gogorra daukagu eibartarrok, baiña ez nago etsitta (...) Pozgarrixena da, egoera honi bueltia

emoteko ez dot esango baiña herri-berbeten gainbehera hau etetzeko behintzat, zaharraguen

lekukua hartuko daben gazte bihargiñak eta komunikaziñuan, euskalgintzan eta hizkuntzalaritzan

ondo prestautakuak badarela ikustia” (in I. LASPIUR, 1999, 12-13).

Ezagutza eta erabilera, hortaz, gainbehera datozela argi dago, I. LASPIUR-ek Ikastolako lehen

urteen oroimena jasoaz dakartzan hitzak jaso besterik ez dago:

“Euskara: Mari Tere [lehenengo andereñoa] ongi oroitzen da, garai hartan umeek etxetik

zekarten euskara maila, bataz beste, nahiko ona zela eta ordutik gaurdaino –33 urte geroago-,

aldaketa handia egin duela, beherakada izugarria, orduko eta gaurregungo gaztetxoen arteko

euskara-ezagupidea eta maila nabarmena omen da. Argi ikusten ei da gaurregun etxeetan

mintzatzen den euskara ahulagoa dela, txarragoa, txiroagoa eta hori ikastolara datorren gaztetxo

berriengan nabarmentzen baita. Hasiera hartan normala omen zen euskararik ez zekien haurrik

bazetorren, berehala euskalduntzen zela besteen artean” (I. LASPIUR, 1995, 19).

“Gure gurasuengandik guregana euskera asko galdu dogu eta guregandik gure seme-alabengana

beste mordo bat. Zer esan, orduan, hurrengo belaunaldira zer galdu leikian benetan lehengo

zaharren berbeta aberatsa jasotzen eta erabiltzen ahalegintzen ez bagara? Gertatzen dana hau da:

Koldo Mitxelena gure hizkuntzalari haundixak esaten ebanez, euskera osua ez dakixala iñork eta,

jakiña, Eibarko euskera osua edo dana be ez dakigu iñork, baiña benetan ahalegindu biharra

dakagu” (I. LASPIUR, 1999a, 20).

Zenbaitek egin lezakeen herri altxorren azterketen aldarrikapenak aldarrikapen, beste joera bat

ere bada bizi-bizi gaur egun, “txokokeriak” baztertzea euskaraz jarduterakoan alegia; bai hartzaile zabala

denean, bai lurralde edo eskualde jakineko hartzaileak direnean, bai herri batentzat idatzi edo ekoizten

denean ere 640 . Horrek gure zereginaren balioa erlatibizatu egiten du hein batean baina ez ukatu,

hizkuntzalaritzaz bestelako jarreren eremukoa baita.

NARBAIZA-renak (1998, 15-18, 94-95). Ikus Eibarko euskararen gaurko egoerara ekarri duten hainbat faktoreren azalpena E.

IZAGIRRE-ren, M. LIZARRALDE-ren eta A. NARBAIZA-ren “Euskalkixaren etorkizuna” atalean (2002, 15-18).

640

Hori argi eta garbi adierazten da liburu honetan: K. ZUAZO, BADIHARDUGU EUSKERA

ALKARTIA (2002, 56-57).

C) METODOLOGIA

89

1. METODOLOGIA OROKORRA 641

Helburuak zehaztuz joan garen heinean aurrikusitako lanen planifikazioa garatuz eta gauzatuz joan

gara, lan teorikoenetatik abiatuta ekintza praktikoak aurrera eramanez. Bide horretan urrats hauek eman

ditugu besteak beste:

♦OINARRIEN EZARPENA

Oinarri teorikoak ezartzea, dialektologia, hizkuntza geografia eta soziolinguistikatik abiatuta batez

ere. Horien “euskal” eremuko emaitzak ere aztertzea, Eibarko euskararen azterketarako bidean jarririk

bizkaierako emaitzak ere aztertuta.

Maila teoriko horretan kokatzen da Eibar hiriko azterketa geografiko-linguistikoa: kokapen

geografiko-administratiboa eta linguistikoa agertzea. Era berean, “status quaestionis” delakoa ere egitea.

♦KORPUSAREN ERAKETARAKO URRATSAK

•Azterketagaiaren behin betiko mugaketa.

•Aztergai izango den materiala jasotzeko prozedura zehaztea:

.-Maila bakoitzerako galdekizuna eratu

.-Solasaldi askeak lortu

•Lekukoak planifikatu.

•Kanpo-lana egin: inkestak eta solasaldi askeak jasotzeko metodologia; grabaketak.

•Lekukoengandik eta ahozko iturriz jasotako materialaren prozesaketa.

•Transkripzioak.

•Korpus osoaren berrikusketa orokorra.

•Emaitzak.

♦ONDORENGOAK: AZTERKETA

•Jasotako material guztitik, atal baten deskripzio eta azterketa sistemiko-estrukturala egin da:

sistema linguistikoen eraketa. Hauek lortzeko prozedura: aldaerak identifikatu; dagozkien subsistemak

antolatu, eta Eibarko deklinabidearen diasistema eratu.

•Hizkuntza maila bakoitza soziolinguistikako analisi estatistikoz azter zitekeen, baina oraingo lanaz

gaindi dago zeregin hori. Hala ere, korpus osoak erreferentzia soziolinguistikoa du lekukoen kodeen aldetik

(aurreinkestetako lehen bi lekukoen kasuan izan ezik). Alderdi hori kontuan hartuz gainditu da maila

dialektologiko hutsaren azterketak suposatzen duen muga.

Pauso horietariko batzuk zehatzago aurkeztuko ditugu jarraian:

1.1. Oinarri teorikoen ezarpena

Gai hau lantzerakoan bibliografia lantzea izan da oinarrizko bidea, modu jarraikorrean eta eten

gabe urteen joanean (teoria lantzeko zein gure azterketa egiteko, noski). Bibliografia erreferentziak

641 Ez litzateke zilegi, gure ustez, jarraian aurkeztuko dugun gure metodologia berezia esparru orokorragoan kokatzeka uztea. Izan

ere, dialektologia, hizkuntza geografia, soziolinguistika eta hizkuntzalaritzako liburu orokorretatik ere asko ikasi dugu metodologiari

dagokionean, bai gai orokorretan bai alor oso zehatzetan ere. Ikus dialektologiari eskainitako atalean aipatutako joera orokor

nagusiak eta erreferentzia zehatzak.

91

92

liburutegietako ondareen katalogoetatik atera ditugu nagusiki. Liburu formatoko nahiz formato informatikoko

katalogoak begiratu ditugu: formato informatikoen bidez begiratu ditzakegun zenbait datu base

bibliografikotan ere arakatu dugu beraz ─hala nola, Espainiako Biblioteca Nacional-aren CD-ROMa, CSICek

aldizkako argitarapenen CD-ROMa, FRANCIS datu base frantsesa...─. Gainera, ezin ahaztu INTERNET

sarea, bai informazioa lortzeko (liburutegietako katalogoak arakatzeko, besteak beste) bai datu asko online

eskuratzeko ere.

Zerrenda horietatik liburu eta artikuluen hautaketa eta bilaketa egin da, geure gaietara mugatuta, tesi

lanaren oinarri teoriko metodologikoak ezarri asmoz lehenengo, eta azterketa bideratzeko horren ostean.

Informazio iturriak eskuratutakoan, datuak hustu eta tesiratu egin ditugu.

Horrez gain, bestelako baliabideak ere landu dira harreman pertsonalen 642 bitartez, bai

instituzioekiko 643 harremanak sendotuz ere. Gainera, tesigileak zuzendariarengandik jaso duen laguntza ere

inoiz eskertu ezin bestekoa izan da, aldian-aldian batzarrak eginez. Horrez landa, bai Unibertsitateek bai

bestelako taldeek antolatutako ikastaro, hitzaldi eta abarretan isuritako informazioa ere geureganatu egin

dugu.

Beste alderdi “herrikoiago” bat ere landu da: batez ere Eibarko Udalak antolatuta, tesigilea

hainbat batzarretara joaten izan da (eta joaten da egun ere): arrunki lan talde horiek ez dituzte filologoek

edo hizkuntzalariek osatzen, euskalzaleek baino 644 . Bide “herrikoi” horren haritik, Eibarko barietateko

aditza, idazteko zein ortografia erabili erabakitzea, lexikoa eta abar jorratu dira. Erabakiak erabaki,

tesigileak Eibarko hizkeraren gaineko informazioa batu ahal izan du, argitalpenetan jasotzen ez den

informazio garrantzitsua euskara biziari dagokionez.

Aro horretako emaitza garrantzitsuena tesiko gaia guztiz zehaztea izan da, besteren artean:

bertako euskara, Eibarren historikoki gorde den ondasun linguistiko jatorra dialektologia eta

soziolinguistikaren ekarriez jaso eta aztertzea; ahozkoa, erabilera sinkronikoan gaur egun erabiltzen dena da

gure aztergaia: azterketaren mamia morfologiako zati baten ezarri da, eta maila morfologikoaren beste

arloak, fonikoa, sintaktikoa eta lexikoa jasoketa mailan utzi dira.

1.2. Azterketagaiaren izaeraren mugaketa

Korpusaren iturriak, erabat ahozkoak edo oso estu horri lotutakoak izatea erabaki genuen:

•Ahozko lekukotasun biziak: lekukoei egindako grabaketak, galdekizun bidez, batetik, eta solasaldi

askeak bestetik.

642 Herri mailan, pertsona partikularrekin harremanetan jarri ginen: lekuko legez gurekin lan egiteko norengana jo genezakeen, adibidez,

zerrenda nahikoa luzea osatu genuen, nahiz eta denekin lan egitea ezinezkoa izan den, noski.

643 Tesigileak Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du lau urtetan (“Ikertzaileak Prestatzeko Bekak” izena zitzaien deialdiei,

Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolatuta, Zientzi Politikarako Zuzendaritzatik), eta horrek Deustuko

Unibertsitateko Filosofia eta Letretako sailean itsatsia izan dela esan nahi du, besteak beste, bekadun gisa izan dituen berariazko

eskubideekin. Eibarko Udaletik batez ere, grabaketa batzuk egiteko lekua eta hainbat agiri lortu ditugu: jaso ditugu Eibarko alderdi

geografiko-administratiboari dagozkien zenbait agiri ofizial, mapa, entitatekako banaketa, egungo biztanleen kopuru ofiziala, baita

entitate bakoitzean zenbat eta zein adineko emakume eta gizonezko bizi diren (1997. urteko datuak; gure lekuko profila betetzen duten ala

ez, ezin bide horretatik jakin, hala ere).

644 Era informalez jarduten du, eta “Eibarko Euskera Taldea” - “Eibarko Euskera Mintegia” izenak ditu, ofiziala ez izan arren.

•Lekukotasun idatziak: lekukoengandik tesigileak jasotako apunteak 645 ; eta tesigileak lekuko batzuei

idatzi eraginiko zalantzazko zatiak, berbak...

•Abstraktua: tesigilearen kontzientzia linguistikoa (ebokaziorako 646 eta interpretaziorako bitarteko

legez).

Galdekizunaren bitartez itzulpenak lortu ditugu eta baita zuzenean galdetutako formen inguruko

informazioa ere. Tesigilearen Eibarko euskararen ezagutzak guztia iragazteko balio izan du eta

lekukoengandik ezin jaso ahal izan diren ñabardurak eransteko ere bai. Emaitza nagusia “baiezko

datuak”, lekukoen erantzunak, bapatekoak, edo tesigileak galdetutakoan arrunt-tzat jotakoak dira; baina

baita “ezezko datuak” ere: lekukoek guk nahi ez duguna erantzutean beste forma eta egitura batzuei

zabaldu die bidea, eta tesigileak ere erabilera-bizitasun murritzeko formak galdetzean horien inguruko

informazioa lortu du.

Tesian jarritako adibide guztiek erreferentzia soziolinguistikoak dituzte, eta askok iritzi

pertzeptualak, erabilerazkoak 647 eta herri-metahizkuntzazkoak ere bai, Eibarko euskararen aukera

gramatikalak eta mugak (hau da, gramatikaltasuna) lekukoengandiko ikuspegitik ezagutzeko oso

baliagarriak, beti ere gramatika edo hizkuntzalaritza inmanentearen alorrean; alderdi pragmatiko osoa

sartuz gero ondorioak bestelakoak lirateke, baina hori pragmatikalariek egin dezaketen azterketa

sakonago baterako utzi dugu, guk bidenabarrez sartu dugun arren ere.

1.3. Galdekizunak

Eibarko euskararen jasoketa morfosintaktikoari ekin genionean informazioa, korpusa nola lortu

hautatzean hauxe erabaki zen, tesigilearen sena lagungarri erabiliz, kanpo-lana zela eta dela aukera garbiena.

Baina nola ekin kanpo-lanari?: itsumustuka grabaketak egiten ekitea burugabekeria litzateke, eta galdekizuna

behar. Hizkuntza ezaugarriak batzeko eratu da galdekizun nagusia; horren ondoan galdetegi txikiagoak

eratu dira gai askeak eta dialektologia pertzeptuala lantzeko.

1.3.1. Galdekizun nagusia

1.3.1.1. Eraketa

Lehenengotik, hizkuntza geografiaren/geolinguistikaren ekarri metodologikoak erabilita batez ere,

Eibarko euskara jatorra, betikoa, jasotzeko galdekizuna osatu genuen.

Lehen ere azaldu denez, euskal hizkuntza geografiaren alorrean ez dugu gure beharretara

egokitzen denik aurkitu, eta galdekizun oso baten prestakuntzaren ardura hartu genuen, guretzat eta gurea

645 Bigarren mailako tresnatzat hartu dugu, egitura eta ezaugarri bitxien ekoizpenaren unean grabagailurik eza betetzeko erabili dugu batez

ere. Horrelakoetan beti ipini dugu lekukoaren kodea, data eta grabaketa ezaren oharra.

646 Gogoan izan behar da J.M. ETXEBARRIA-k Zeberioko euskara jasotzerakoan egin zituen oharrak inkestagileaz eta erantzunez:

“Herritar batek aditz edo beste hitz asko ez ditu erabiltzen baina ez dakizkienik ezin dugu esan, askotan erabilte ez hori ebokazio

falta gatik delako” (1991b, 214), areago: “Laburtuz, gure herrietako hiztunek euskera aberatsa dute eta ekonomiaz edo errezera joaz

ez digute euren altxor guztia erakusten, gutxiagorik ere ez. Kontuz ba! Eta ez ahaztu: euskera bizia aberatsa bada aberastasunean

jaso behar da eta norbaiten galbahea ez bada gauza herri-euskera aberatsa eralgiteko galbahea aldatu behar da eta ez galbahekoa”

(aip. lib., 216 14. oh.).

647 Taula berezi bat eratu dugu hori kodifikatzeko zenbaki bitartez: “FORMA ETA ALDAEREN BIZITASUNA ETA ERABILERA”.

CD-ROM-eko “Metodologia” karpetako “Transkribaketa taulak” atalean dago. Guztira 21 maila bereizi ditugu, maila batetik

besterako aldea erabatekoa ez den arren. Ñabardurak ongi zaindu dira esanguratsuak direlakoan.

93

94

bezalako lanen bat egin nahi duen edozeinentzat baliagarri den tresna sortu baitugu 648 . Ahalik eta

sistematizazio handiena duen galdekizun oso bat prestatu dugu, alegia.

Galdekizuna prestatzerakoan, euskal gramatikagintza – euskal dialektologia – euskal hizkuntza

geografia landu behar izan dugu: egungo gramatikak eta lan monografikoak erabili ditugu (tesi batzuk

barne 649 ), aurreko lanekiko homogeneitatea lortu guraz eta monografia bati gure ustez dagokion

sakontasuna bermatzeko. Helburu berberarekin −hizkuntza geografiaren oinarrizko eskakizuna−,

argitaraturiko euskal galdekizunak ere erabili ditugu; Euskaltzaindiaren argitaratu gabeko galdekizuna 650 ere

erabili dugu, haren baimenez 651 . Helburuak ez datoz bat eta ondorioak garbiak dira: galderek ez zuten

guretzat erabateko baliorik. Batetik, guk aztertu nahi ditugun baino askoz ere hizkuntza ezaugarri

gutxiago agertzen direlako, eta bestetik, galdera askoren gramatikaltasuna eta balioa zalantzazkoak

direlako tesigilearentzat. Balio izan du, nola ez, galdekizunen egituraz ohartzeko, eta metodologia eta

teknikak hobeto bereganatzeko besteak beste. Soziolinguistika bariazionistaren ikuspegitik euskara edo

euskalkiren bat aztertzen duen amaitutako lan zabalik ez dugu aurkitu, hurbilketak baino 652 .

Hori guztia gorpuzteko eta Eibarko barietatera egokitzeko, tesigilea bere herriko hizkeraren

ezagutzaz baliatu da, baita herriko jendeari eginak zizkion aurretiko grabazioetaz eta entzundakoekin eginiko

apunte eta oharretaz ere; izan ere, eibartarrei entzundako erabilerak eta abar ere gehitzen joan gara

galdekizunari, dagokion tokian. Azpimarratu beharra dago, guztiarekin ere, dialektologia orokorrenaren

alorrean ere hutsune handi bat dagoela monografia dialektalak nola egin azaltzerakoan, metodologiari

dagokionez hizkuntza atlasgintzak hartzen baitu lekurik handiena −horrek ez du esan nahi monografiak

agertu egiten ez direnik, noski−, eta hor azaldutakoei heldu baino ez dugu izan; mugaketa edo hutsune

hori areago suma daiteke zeinahi hizkuntzalaritzazko eskuliburu begiratuz gero.

Horregatik, metodologia nolabait “berezia” moldatu dugu gure lanari aurre egin ahal izateko.

Jakina denez, atlasgintzan hizkuntza ezaugarri “gutxi” aztertzen dira lur eremu zabaletan (ez da hori orain

dagokigun gaia), toki (edo herri) askotako lekuko bat edo gehiagoren erantzunak islatzen dituela. Guk

aurrera eraman dugun lanak bestelako ezaugarriak izan ditu: toki edo herri bakarreko −nahiz eta auzoak

ere gogoan hartu− lekuko anitzen erantzunak jaso eta aztertu ditugu, eta horrenbestez, hizkuntza

ezaugarriak ere askoz ere aberatsago agertu dira gure lanean edozein hizkuntza atlasetan baino. Eta

jakinekoa ere bada atlasgintzaren lehenengo tresna nagusia galdekizuna dela, horregatik solasaldi askeak

inolaz ere deusestu edo baliogabetu gabe, alderantziz baizik.

Horrenbestez, maila bakoitza zehatz batzeko galdekizuna prestatu dugu, fenomeno linguistiko

bakoitzeko galdera bat edo gehiago formulatu ditugula. Fonetika eta fonologia atalak batzeko galdera anitz

prestatu ditugu, morfologiako eta joskerako hainbat gertakari azaltzeko nahitaezkoa baita; osterantzean,

morfologiara eta joskerara mugatu gara, lexikologia bidenabar baino ez jorratzekotan.

648 Galdekizuna lekuan lekuko ezaugarriei egokitu egin behar, noski, baina hori ñabarduratan jardutea litzateke orain.

649 J.A. URIARTE-rena (1995), O. IBARRA-rena (1994)-(1995), J.M. ETXEBARRIA-rena (1991b), esaterako.

650 BIDEGAIN, ETXEBARRIA, AURREKOETXEA (1985).

651 EHHA-aren arduradunetako batekin batzarra egin genuen 1997. urtean galdekizunaz informazio eta bide gehiago lortzeko:

emaitza oparoa izan genuen aholku aldetik eta gainera harrezkero Euskaltzaindiako Zuzendaritzak argitaratu gabeko galdekizun

“zahar”-zabala eskuratu eta erabiltzeko baimena eman zigun 1997. urteko azaroaren 4an; bai eta erabili ere. Kanpo-lanerako

zerabiltzaten fitxak edo galdekizun “osoena” ere eskatu genuen, baina hori ezin izan dugu lortu.

652 Eibarko hizkera osoa ikuspegi horretatik aztertzea lan amaigabea litzateke eta bestalde tesi honen helburuen gainetik dago.

Hala ere, aldi oro gogoan izan dugu Frantziako atlasgile famatuak zioena, “galdekizun onena

galdekizunaren erantzun guztiak jakindakoan prestatu daiteke”, eta guri ere horrenbeste gertatu zaigu: eten

gabe agertzen joan dira jasotzea merezi duten fenomeno berriak, eta horiek ere galdekizunari gehitu egin

dizkiogu.

Goikoa lortu ahal izateko galdekizunak hainbat aldaketa jasan ditu: lau bertsio nagusi izan ditu, tesia

amaitu arte aldaketaren bat edo beste izan duen arren, geroago eta osoago eta aberatsago. Horretarako kanpolanera

jo behar izan da, grabaketetara 653 . Ikus jarraian inkestak jasotzeko erabili dugun metodologia.

1.3.1.2. Frogaketa: aurreinkesten aldia

Galdekizunaren lehen bertsioaren tamaina handiagatik, inkestak atalka eta saio anitzetan egin

beharko genituela argi zegoen. Ezin genuen jakin galdekizunak berak (formaz eta edukiz) guk hasieratik

moldatu genuen eran balio zuen ala ez, eta hor kokatzen da gure ibilbidearen bigarren fasea:

galdekizunaren frogaketa, aurreinkesten bitartez. Beraz, bidea kanpo-lanari ekitea zen, eta hor lortutako

emaitzekin, galdekizuna frogatuz gain, hobetzea.

Galdekizuna hasierako hiru lekukori bete eragin diegu, baina ez aldi berean, egokia begitandu

zaigun metodoa jarraiki baizik:

•Galdekizunaren prestaketan lehenengo zirriborroa nahikoa landuta eta garatua genuenean

erabaki genuen lehendabiziko lekukoarekin harremanetan jartzea.

•Lehenengo grabaketak egiteari ekin eta galdekizunean funtsezko hizkuntza ezaugarri gehienak

ustez batuta genituenean, grabatuta genituen kaset-zinten hustuketarekin hasi ginen.

•Grabaketa saioetan, esaldi marko gehienak gaztelaniaz formulatu ditugu, lekukoek euskaraz

esan ditzaten (itzulpen metodoa, inkestagilearen idiolektoak eraginik izan ez dezan erantzunetan, besteak

beste); beste batzuetan, galde-gaiaren berezitasunagatik edo gaztelaniaz adierazteko zailtasunagatik,

zuzenean euskara hutsean ere galdetu izan dugu hainbat kasutan (zeharkako metodoa). Galdekizuneko

orrietan, lekukoarengandik zerbait nabarmena edo bitxia antzematen genuenean zerbait idatzi izan dugu.

•Beraz, ordutik eta amaitu arte lanaren euskarriak hiru motakoak dira: informatikoa, papera

(galdekizuna −eta bestelako testuak− inprimaturik), eta soinua. Zintetan grabatutakoa husteko prozedura

hauxe zen: kaset-zintak entzun ahala, paperean zer genuen idatzia, markatua, ezabatua…, begiratzen

genuen; bai batean eta bai bestean zer entzun eta irakurtzen genuen kontuan hartuta, beharrezko aldaketa,

konponketa, gehiketa, ezabaketa, eta abarrekin jarraitzeko lanean, zuzenean dagokien dokumentu

informatikoak goitik behera errebisatu eta itxuraldatuz, jakinik, noski, galdekizuna hobetzea xede nagusi

izan dugula beti.

•Azaldu den bide horrekin jarraitu dugu galdekizunarekin lan egiterakoan, amaitu arte, nahiz eta

denporarekin geroz eta elementu gehiago izan diren jokoan. Galdekizunaren zati nahikoa handia

berrikusita genuenean (lehen lekukoaren grabaketak entzun ahala konponduta, alegia), erabaki genuen

bigarren lekukoarengana jotea. Bigarren lekuko horrekin erabili dugun galdetegia eraldatutakoa izan da,

653 Ikus gai hori beherago.

95

96

jakina: bigarren bertsioa. Bigarren lekukoaren erantzunekin osotuta, galdekizunaren hirugarren bertsioa

lortu genuen.

•Bigarren lekukoarengandik jasotakoarekin beste zenbait aldaketa eginik, hirugarren

lekukoarekin lanean hasi ginen, behin betiko galdekizunaren laugarren bertsioaren bidean.

1.3.1.2.1. Aurreinkesten aldiaren emaitza

Galdetegian hiru alderdi bereiz daitezke oso garbi:

•Galdesorta bera: gehienetan, gaztelaniaz idatziriko “galdera” edo esaldi markoak (ez baitugu

ia sekula ere fenomenoa narrugorririk eskatu, adibide baten itsatsia baino).

Fenomeno bakoitzarentzat gutxienez esaldi marko bat prestatu dugu, baina usuena da bi edo

gehiago prest izatea, esaldi batek edo besteak lekukoren batekin balio ez duen kasuetarako. Dena den,

aurreinkesten aldian galdekizuna bera frogatzea nahi izan denez, esaldi marko guztiei erantzun eragin

genien lekukoei, benetan balio duten ala ez egiaztatzeko.

Orokorrean, sarri fonetika sintaktikoaren eraginez berba amaierak asko aldatzen direnez, item-en

inguruak ere moldatuz joan gara ahalik eta forma neutroena lortu ahal izateko.

•Galdekizunaren lehenbiziko bertsioan jarri genituen guk espero genituen euskarazko formak,

askotan azentuarekin, zuzenean galdetu behar izanez gero unean-uneko urduritasunaz hutsik ez egiteko.

Gainera, askotan erantsi ditugu beste barietate batzuetako egiturak eta erabilerak, guk lortutako

erantzunak beste jatorri batzuetakoekin alderatu ahal izateko. Areago, tesigileak sarritan nahiago izan du

zuzenki galdetzea ea lekukoek erabili edo Eibarren entzun izan duten tesigilearen ustez bertan erabiltzen

ez diren egiturak, esanahiak eta abar, norberaren ezagutzaz bakarrik fidatzea ez delako guztiz

zientifikotzat joten.

Kaset-zinten hustuketaren ostean lortu ditugun galdekizunaren bertsio berrietan gure lekukoen

erantzunak ere batzen joan gara, jakina, arestian azaldutako eran.

•Aurreko zati horiek galdekizunaren bizkarrezurra osatzen badute ere, gehigarri moduan ezarri

ditugu hainbat ohar. Ohar horiek dira bai teorikoak, funtsezkoa iritzi izan diogunean, testu liburuetatik

jasoak eta tesigilearen ikuspuntua adierazten dutenak; bai gure lekukoei grabatutako

“metahizkuntza(laritza)zkoak” ere −askotan, inkestagileak eskatu gabe lekukoek euren ikuspegia azaltzen

izan dute, hizkuntzazko datuez gain pragmatikarekin lotutako datu asko lortu izan direla−: herrikoiak

izaki, ez diegu zirkin egin horregatik, ñabardura asko eta aberastasuna damaigutelako.

Galdekizunean agertzen ez diren alderdi ugari hemen azaltzeke gelditzen dira: kanpo-lanean

geniharduenez, usu jo behar izan dugu bapatekotasunera, inoiz espero ez genituzkeen lekukoen galderak

erantzutera, galdekizuneko galderak era berezi baten egokitzera, eta lekukoekin izan dugun harreman

zuzen eta pertsonalak eragindako une beti berri eta berariazkoei aurre egitera, besteak beste.

Galdekizunari lekukoen erantzun, adibide, iritzi, azalpenak eta abar gehitu zaizkio

sistematikoki. Lekukoek ez digute beti erantzun bakarra eman, kontzeptu berdina era askotara adierazita

baino eta testuinguru aldakorretan; horrez gain, apuntatu ditugu guk nahi genuena ez baina beste zerbait

erantzuten zigutenean ere, esangura berbera edo antzerakoa lortzeko aukerako bide asko daudela

erakutsiz.

1.3.1.3. Behin betiko galdekizun nagusiaren erabateko prestaketa

Aurreinkesten aldia bukatu arte ezin gintzaizkion hurrengo faseari lotu, grabaketaldi sistematiko

nagusiari. Hala ere, esku artean zein galdekizun mardoa genuen ikusirik, metodologia aldetik

planteamendua zerbait aldatu beharrean aurkitu ginen.

Erabaki genuen edukien alderditik galdekizun horren aurkezpenaren alderdi formalera jauzi egin

behar zela aurreinkesten aldia zeharo burutzeko, efektibitatea lortze aldera. Hau da, diseinuari erreparatu

behar zitzaiola iritzi genion, kanpo-lan nagusiari ekin baino lehen −beti ere inkestagileak erabili behar

zuela kontuan izanda, eta oraingo honetan tesigilea zen inkestagile− alde erabilgarriari helduz, diseinu

deigarrikoa eta edonoizko jarduerarako erraza gerta dadin.

Hau da, galdekizunean hizkuntza fenomeno bakoitzarentzat gutxienez esaldi marko bat dago,

baina gehienetan bi eta gehiago ere bai; areago, guk asmatutakoez gain, gure lekukoek beste adibide

batzuk eman digutenean horiek ere galdekizunera aldatuta daude. Ondorioz, fenomeno bakoitzarentzat

esaldi eta adibide ugari agertzen dira galdekizunean. Halarik ere, adibide bakarra jasotzea nahikoa

litzatekeenez gero, aurreinkestetan erregulartasun eta efektibitate handiagoz “funtzionatu” zuten galderak

nolabait markatu egin behar izan ditugu gero inkestagileak kanpo-lanean bapatean ikus dezan zein den

galdetu beharreko lehenengo galdera hori, lekuko guztientzat berdina (osterantzekoak badaezpada hor

jarraitzen dute, baina bigarren mailan, idazkera arruntez). Adibide edota galdera ugaritasunaren ondoan,

beste zerbaitek ere eragin digu hori egitera: gaztelaniazko galderen ondoan, gure lekukoen erantzunak

daude. Horrekin guzti horrekin, galdekizunak orri asko ditu.

Beraz, galdekizunari berrikusketa orokorra eman zitzaion. Honako hauek egin genituen:

•Arestian aipatu dugunari jarraiki, lehenen galdetuko dugun galdera hori formato bereziaz

markatu: azpimarraturik ipini ditugu galdetzeko item guztiak; bigarren mailan erabili dugu letra

beltzagoa, letra larria, letra etzana eta margodun fondoa besteak beste .

•Oraindik maila teorikotik begiratuta argi ez zeuden gaietan iruzkinak edota oharrak gehitu.

Goiko eginbeharraek berez erakusten dute zeregin horiek ezinbestekoak zirela galdekizunaren

osotasuna, efektibitatea eta kalitatea bermatzeko.

1.3.1.4. Behin betiko galdekizun nagusia

Orain arte aipatutako guztiak amaitzerakoan lortu dugu galdekizunaren behin betiko bertsioa.

Aurreinkesten aldian ezarritako lanen bideak jarraipen etengabea izan du grabaketa guztiekikoak amaitu

arte.

Lekukoekin lana egin ahalean, eguneroko bat osatuz joan gara datu guztiak argi izan zitezen

aurrerago behar izan denerako (metodologia aldetik baliagarriak eta geure etekina neurtzeko ere bai).

Aurretik eginkizun ziren lanak osatuz eta igatuz zihoazen neurrian ekin genion zinten hustuketa lanari,

transkribaketei eta datuen antolaketari: zinta denak edo gehienak amaitutakoan hasten ginen galdekizun

nagusia erabilitzen beste lekuko batekin lanean. Hala ere, zinten hustuketarekin batera beste zeregin

97

98

batzuk ere geure gain hartu ditugu: galdekizuna osotu eta hobetu; azterketa fonetiko zehatzak:

espektrogramak; beste grabaketa batzuk egin; bestelako harremanak sendotu eta informazioz hornitu, bai

orokorra, bai korpusari dagokiona; metodologia atala aberastu, eta abar. Prozedura, funtsean, korpusa

guztiz burutu artean gorde dugu (beti ere material berriaz, jakina) eta ez dugu berriro errepikatuko.

Galdekizunaren handitasunak eta luzerak erabat bermatzen dituzte gure lanaren emaitzak kalitate

eta kantitate aldetik (aurreinkestetako lekukoen transkripzio guztiak galdekizunari itsatsiak genituelarik,

ia mila eta bostehun orrialde beteak genituen −galdekizuna ez da testu laua, noski, hutsune eta parrafo

asko dituena baino−); guztiarekin ere, horretxek sortzen zigun nolabaiteko kezkatxo bat: gure lekukoei

lan, denbora eta neke handia eskatzen ziela eta lana aurkezteko orduan alegiazko lekukoek ezezkoa

emateko arriskua genuela. Nolanahi ere, galdekizuna landu duten lekukoen idiolektoak bederen sakon ere

sakonki ezagutzea lortu dugu, ezagutza hori zeharo eta guztiz agortzea ia ezinezkoa den arren ere.

1.3.2. Gai askeak lantzeko galdetegia

Galdekizunaz landa eginiko grabaketetan guk prestatutako gai zerrenda erabili dugu lagungarri

gisa 654 , baina estutasunik gabe jokatu dugu: lekukoaren jardun jarioak gehiago ardura izan digu landutako

gaiak baino (hizkuntzazko beste atalen ondoan gorde dugu galdetegi txiki hori).

Ez zen gai askeak lortzeko, baina lagungarri erabili egin dugu I. GAMINDE-ren argitaratu bako

“Galdekizuna” 655 . Aipatzeke ere ezin genezakeen utzi.

1.3.3. Dialektologia pertzeptuala “jasotzeko” galderak

Zuzenean galdetzeko direnez ahozko erregistro lauenean erredaktatu ditugu. Hizkuntzazko eta

gai askeen beste atalen ondoan gorde dugu galdetegi txiki hori ere 656 .

1.3.4. Galdekizunez eta solasaldi askez lortutako materialen balioa

Galdekizunaz landa, tesiko korpusa osterantzeko solasaldi askeen grabazioz eta apuntez hornituz

joan gara, galdetegi bidez lortutako forma, aldaera eta egiturak (erregistro aldetik lagunarteko formak

lortzeko eratu genuela gogoan izan behar da) bapateko solasaldi askeko forma, aldaera eta egiturekin

baieztatu eta ongi frogaturik utzi ahal izateko, hau da, bai galdekizunaren beraren balioa, bai horren bidez

lortutako informazioaren bermea indartzeko ere. Horrez gainera, lekuko gehiagoren aldaerak lortu ahal

izan dira horrela.

Izan ere, galdekizuna baliatuz hainbat datu jaso ditugu, gure tesirako ia nahikoa ere bai; baina

galdekizun nagusia bete eraginez lekuko nagusiengandik lortu den aberastasun ugari horrek solasaldi

askeen bidez lortutako formen, aldaeren eta egituren bermea behar duela erabaki genuen, eta alderdi hori

ere landu beharrekotzat jo genuen, beraz. Sarritan forma edo erabilera bitxietan erreparatu dugu, Eibarko

euskararen oinarrizko sistema lekuko nagusien erantzunekin ongi finkatuta delakoan.

654

CD-ROM-eko “Galdekizunak” karpetan aurkezten dugu, “Solasaldi askeetarako gaiak” artxiboan hain zuzen. Horiek guztiok

“Metodologia” karpeta nagusian daude.

655

(1997).

656

CD-ROM-eko “Galdekizunak” karpetan aurkezten dugu, “Dialektologia pertzeptuala lantzeko galdetegia” artxiboan hain zuzen.

Horiek guztiok “Metodologia” karpeta nagusian daude.

1.4. Lekukoak 657

1.4.1. Kontuan hartu diren aldagarri edo bariableak:

1.4.1.1. Adina

Hiru talde egin ditugu:

.-Hogei eta berrogei urte artekoak, lehenengoa, “gazteak”.

.-Berrogei eta hirurogei artekoa bigarrena, “ertainak”.

.-Hirugarrena, hirurogei urtetik gorakoak, “zaharrak”.

1.4.1.2. Sexua

.-Gizonezkoak.

.-Andrazkoak.

1.4.1.3. Alderdi geografikoa

Eibarko euskararen azterketaren aurrekarien atalean aztertzen den alderdi geografikoa, barneko

zatiketa kontuan izanda; lekuko bakoitza nongoa den zehaztuz, alegia:

.-Landako eremua ala hirikoa.

.-Zein Auzo edo Bailaratakoa, era berean: Aginaga, Arrate, Kinarraga-Otaola; Kalea 658 .

Goian aipaturiko hiru alderdiak lekuko bakoitzaren kodean islatzen dira, aurreinkesten aldiko lehen

bi lekukoen kasuan izan ezik. Kodeak ezartzerakoan taula hauek erabili dira:

Lekukoen taula orokorra

NONGOA KODEA SEXUA KODEA ADINA KODEA

Kalekoa K “mutila”, gizonezkoa M gaztea (25-40 urte) G

Arratekoa (Arrate, R andrazkoa A adin ertainekoa (40-60 urte) E

Gorosta, Mandiola,

Maltzaga bailarak)

Aginagakoa N zaharra (60 ->) Z

Kinarra-Otaolakoa

(Kinarraga, San Salbador,

Otaola, Ipurua)

Ñ

Ezaugarrien konbinatoria lekuko bakoitzarentzat

KODEA ESANAHIA

1 KAG kaleko andrazko gaztea

2 KGG kaleko gizonezko gaztea

3 KMG kaleko “mutil”-gizonezko gaztea

4 KAE kaleko andrazkoa, adin ertainekoa

5 KME kaleko gizonezkoa, adin ertainekoa

6 KAZ kaleko andra zaharra

657

Ikus gainera lekuko bakoitzaren inguruko banan-banako ezaugarriak CD-ROM-eko “Lekukoak” artxiboan, “Metodologia”

karpetan hain zuzen.

658

Lekukoak euren jatorri edo-eta bizilekuetan zehatz kokatzeko I. de la PUERTA RUEDA eta besteren Toponimia mapa erabil

daiteke, besteak beste, Eibarko baserri eta eraikin guztiak izenez agertzen direlako bertan (2002).

99

100

7 KMZ kaleko gizon zaharra

8 RAG Arrateko andrazko gaztea

9 RMG Arrateko gizonezko gaztea

10 RAE Arrateko andrazkoa, adin ertainekoa

11 RME Arrateko gizonezkoa, adin ertainekoa

12 RAZ Arrateko andra zaharra

13 RMZ Arrateko gizon zaharra

14 NAG Aginagako andrazko gaztea

15 NMG Aginagako gizonezko gaztea

16 NAE Aginagako andrazkoa, adin ertainekoa

17 NME Aginagako gizonezkoa, adin ertainekoa

18 NAZ Aginagako andra zaharra

19 NMZ Aginagako gizon zaharra

20 ÑAG Kinarragako andrazko gaztea

21 ÑMG Kinarragako gizonezko gaztea

22 ÑAE Kinarragako andrazkoa, adin ertainekoa

23 ÑME Kinarragako gizonezkoa, adin ertainekoa

24 ÑAZ Kinarragako andra zaharra

25 ÑMZ Kinarragako gizon zaharra

1.4.1.4. Hezkuntza, ikasketak

Ezaugarri hau ez dugu sartu lekuko bakoitzaren kodean baina badaezpada bakoitzaren fitxan adierazi

dugu bigarren mailako irizpidetzat; lau talde egin ditugu:

.-Oinarrizko ikasketa bakoak.

.-Oinarrizko ikasketak dituztenak.

.-Ikasketa ertainak dituztenak (Batxilergo edo antzerakoa).

.-Goi mailako ikasketak dituztenak (Unibertsitatea).

1.4.2. Bete beharreko baldintzak

Adina, sexua, ikasketak, jaiolekua, bizilekua, gurasoen jatorria, ezkontidearen jatorria, herrian (edo

herritik kanpora) igarotako denbora, eta abar, izan dira aintzat hartu ditugun ezaugarriak.

1996. urtean Eibarko Udaleko Estatistika eta Errolda sailean aurkeztu genuen gure lekuko idealaren

profila, beste antzerako lanetako baldintzak ezarrita, laguntza eman ziezaguten. Hasieratik genekien ideal hori

ez zela kasu askotan beteko, eta guk aurkitu dugun errealitateak, egia esateko, ez digu bat ere aurkeztu.

Azkenean, gure tesiko korpusean azaldutako lekuko guztiek Eibarko euskara ondo ezagutzea izan da

oinarrizko eta behin betiko irizpidea.

Bestalde, lekuko bakoitzarengana jotakoan zein fitxa pertsonal bete ere egin genuen: jaiotze-data,

lekua, bizi-lekuak, bidaiak; gurasoen, aitona-amonen eta ezkontidearen jatorria; ikasketak; lana; euskararen

erabilera; etxeko telefono zenbakia; grabaketa saioen berri, eta abar 659 .

1991. urteko erroldako EUSTAT-en datuetan oinarrituta, “euskaldunes no alfabetizados” 660 lagina

hartu dugu oinarritzat, gure lekukoak talde horretakoak izan beharko luketeelakoan, eta %5a, %2a eta %4a

kalkulatu dugu, lan “ideal” baten zenbat lekukorekin lan egin beharko genukeen asmatzeko: 1991. urtean gure

adin mugetan sartzen zirenak (>20,

kopurua 661 . Beraz, eta korpusa itxi osteko ebazpena da hau, gutxieneko horiek dudarik gabe bete ditugu

kuantitatiboki behintzat, denera 100 lekuko baino gehiagoren esanak edo adierazpenak jaso baitira.

1.4.3. Lekuko kopurua

1.4.3.1. Galdekizunerako

Hasierako asmoa hau zen: adin talde bakoitzeko, sei lekuko, hiru emakume, hiru gizonezko,

emaitzak homogeneo eta erkagarriak izan zitezen. Kopuru hori auzo bakoitzerako biderkatu beharko litzateke.

Guztiarekin ere, gure ustez beste aldagarrietako ahalbideak ere bete egin beharko ziren, adin talde denetan

ezin izango bazen ere.

Galdekizun oso mardoa eratu denez, metodologia aldetik planteamendua ere zerbait aldatu dugu.

Azkenean, zazpi lekuko nagusiri bete eragin diegu galdekizuna, hiru aurreinkesten aldian, eta lau behin

betiko grabaketaldian, beti ere eta sistematizazioa bilatuz.

1.4.3.1.1. Aurreinkesten aldikoak

Erabaki genuen tesigileak jada ezagunak zituen pertsonekin hastea, horrelako lan batek aldi

“esperimental” baten murgiltzea esan nahi baitzuen eta halako lagunarte-etxe giroa nahi genuen kanpolanari

ekiteko. Aukera egitea ez zen nolanahiko lana, eta aldagarri soziolinguistikoekin jokatzea nahi izan

genuen: hiru lekukorekin jardun genuen lanean tarte horretan, eta hona hemen zein nolako ezaugarriak

dituzten:

•Lehenengo lekukoa: gizonezkoa, 60 urtetik gorakoa, kaletarra; euskarazalea, euskaraz ongi

alfabetatua; Eibarko euskararen gainean ere ardura bizia erakutsi izan du. Kodea: S.B. Lan saioak guztira:

38; grabatutako zintak guztira: 70.

•Bigarren lekukoa: emakumezkoa, 60 urtetik gorakoa, baserri giroan jaio eta bizi izandakoa,

egun kalean bizi den arren; euskaraz alfabetatu bakoa. Kodea: f.a. Lan saioak guztira: 32; grabatutako

zintak guztira: 68.

•Hirugarren lekukoa: gizonezkoa, 20-40 urte bitartekoa, kaletarra; ikasketa unibertsitarioak

burututakoa, euskaraz ongi alfabetatutakoa. Kodea: kgg. Lan saioak guztira: 29; grabatutako zintak

guztira: 61.

1.4.3.1.2. Behin betiko grabaketaldi sistematikokoak

Aurreko fase hori bukatu eta gero aldaeren biltze sistematikoari ekin genion. Lehendik osatua

genuen zerrendako lagunengana joatea erabaki genuen aurreko zereginak amaitzear zeudelarik eta behin

betiko lekukoekin lan egiteko moduan aurkitu ginenean.

Aipatu dugu galdekizun nagusia betetzeko lau lekuko aukeratu genituela. Bi emakume eta bi

gizonezko; hiru lekuko zaharren adin taldekoak dira eta bat ertainen taldekoa. Eibarko hiru entitatetakoak

660 EUSTAT: “POB. DE EIBAR (>=2 ANOS [sic]) by BARRIOS, EDAD DE EUSKARA and NIVEL GLOBAL DEL EUSKARA”

(ordenadore bidez lortutako informazioa: Deustuko Unibertsitatea - EUTG-ko Kalkulo Zentruan). Alfabetizazio eza euskarazkoa dela

suposatzen da.

101

102

dira: Kalea, Arrate-Gorosta-Mandiola, eta Aginaga. Jatorri geografikoari ez ezik, Eibar barruko hizkeren

nolakotasunari ere erreparatu diegu; lan gehienetan Eibarko euskara urbanoa edo asko jota Arrate

Bailarakoa azaltzen denez 662 , Aginaga auzokoari zehazki erreparatzea zilegi begitandu zaigu, horregatik

aukeratu ditugu hango lekuko bi 663 .

Hiru lekuko baserrikoak dira. Okupatutako biztanleriaren jarduerak ikusita 664 , hiru baserritar

elkarrizketatzea agian gehiegizkoa dirudike Eibarko euskararen azterketa orekatua egiteko, lehen

sektorean 58 lagun bakarrik baitzeuden erregistratuta erroldan 1996. urtean. Hala ere, baserrietan bizi den

jendea erroldako baserritar okupatuena baino askoz gehiago da, noski, eta guk hortik heldu diegu gure

lekukoei.

Gure hasierako iritziz eibartar petoak dira denak ere, nahiz eta idiolektoetan barrena abiatutakoan

ezusteak izan ditugun, “eibartar” ez diren formak, egiturak eta abar ere lortu baititugu egitura eta forma

jator askoen ondoan. Edozein modutan ere, galdekizunez lortutako lekuko nagusien erantzunak erka

daitezkeen formak dira, parekoak baitira nahiz eta aldaera anitz batu diren. Galdekizuneko erantzunez

landa, solasaldi aske mordoa lortu dugu lekuko horien eta ingurukoengandik.

Hona hemen lekukoen berri:

•Lehen lekukoaren ezaugarriak: gizonezkoa, hirugarren adin taldekoa (71 urte), kaletarra.

Kodea: kmz. Lan saioak guztira: 38; grabatutako zintak guztira: 74.

661

CD-ROM-eko “Metodologia” karpeta barruko “Lekukoak” artxiboan aurkezten ditugu datuak zehatzago.

662

Egileen jatorriari begiratuta atera dugu ondorio hori, alde batetik. Baina ez dugu bakarrik egileen jatorria aintzat hartu hori

adierazteko. Zenbaitetan “Eibarko euskara urbanoa” dela irakurri ahal izan dugu, eibartarren lumatik gainera: Eibarko baserrietako

euskara ere urbanoa ote da?, ala egileak “Eibarko euskara”-tzat hartzen duena kaletarrek egiten duten euskara ote da baserritarrena

baztertuta? Gure ustez inplizituki bigarren aukera hau nagusitzen da. Ikus adibidez A. NARBAIZA-ren aipamen batzuk: “Contu

barri bat zuçedidu da /Errebaleco Calean eta andragasteen artean.Horrela hasten dira Eibarren 1685 urteko abuztuan kantatu ziren

Kopla Zaharrak. Hasiera ezin esanguratsua gure Herriko mintzairaren espiritua islatzeko. Koplakari anonimo haren bi hitzek:

zuçedidu eta Calean, gure azpi-euskalkia aro modernoan bilakatuko zenaren zantzua ematen digute. Izan ere, aipatu hitzok gure

azpi-euskalkia izan denaren isla -berriro diogu- izan daitezke: l%xikoaren ardura ez gehiegi alde batetik, horra hor zuçedidu hori, eta

bestetik Calean hitza gure euskarak ezagutu duen hiri-izakera azpimarratuko lukeena. Garo edo belar usain gutxi izan du hemengo

hizkerak; asfaltoari itsatsiagoa egon da beste edozerri baino” (1998, 11-12); “Bizkaiera nahi zuen loratu Mogelek baina ez

nolanahikoa. Eibarren jaio baina euskalkiz apur bat urrundu egin zitzaigun Mogelen beraren pertsonaia hura datorkigu gehienoi

burura. Gure zulo honetako euskara, bada, hiritarra den aldetik (=urbanoa alegia) beti egon izan da -eta nongoa ez?- Peru

Abarkarengandik baino Maisu Juanen euskaratik hurbilago” (1998, 29); “Eibarko euskarak ezagutu izan duen ikurrik argiena bere

praktizitatea izan da. Gauzak, hiri-kontestu batean, euskaraz esateko grina, nahiz eta adierazi nahi dugunak euskal ordainik izan ez”

(1998, 53); “Euskalkietan ari gara eta horren gainean ez du inork guk dakigula behintzat ezer asmatu zein baino zein hobea den

epaitzeko neurririk. Gureari berreutsiz Eibarko euskara hogeigarren mende honetan Gerra Zibilak erakarri zuen etena izan ez balitz,

egun, agian, hiri-euskara bizi eta harreman guztietarako egokia -kale, familia eta lantegi besteak beste- ikusiko genukeen. Hasieran

deitu dugun bere hiri-izakera gordeaz. Gerraren ondoren etorkin kopuru izugarria -kulturalki irentsiezina- hartu ez

balu...frankismoaren mamu beltza ezagutu izan ezbagenu...” (1998, 93); “Ikusten dugunez, euskararen inguruan zabaldu den

erruralismoak -baserri-bizitzaren neurriz kanpoko laudorioa, gainerakoa gutxiesten delarik-, kalte egin dio euskararen kultur

bilakaera. Besterik zen mendearen lehenengo hereneko Eibarko euskararen patua. Orduko euskara interesgarri bihurtzen zuen, hain

zuzen, hirigune aski inportantea izanik haren erabilerak ohiko erreferentzietatik alde egiten zuelako. Hasteko, ideologia aldetik,

inoiz talde mailan erabili ez zuten taldeek zerabiltelako. Beste horrenbeste leku eta funtzioetan: jendaurreko mitinak, gai sozialak

etc. Baina hiri-euskara hark ez zuen jarraipenik izan. 1936ko Gerrak eta haren ondorioak: debekuak, migrazioak, eta, batez ere,

guraso euskaldunen axolagabekeriak, belaunaldi bat edo biren bueltan euskarak izugarrizko galera jasatea ekarri zuen” (1998, 94-

95). Zenbait egilek ere azpimarratzen dute izaera “urbano” hori, nahiz eta ez A. NARBAIZA-k adierazten zuen bezain kategorikoki:

“ikusten dogu Eibarko euskeria oingo mendiaren lehelengo hogeita hamar urtietan egoera benetan interesantian gertatzen zala (...)

Nekazal ekonomia aldasbehera zoian bittartian industriguneak gehittuz zoiazen duda barik. Gauzak hola, ideologixa aldetik be, hau

inportantia izango da, euskeria ez da gurian basarrixakin lotuko, edo harekin bakarrik, behintzat. (...) Lehenengo puntuakin lotuta,

mundu euskaldunaren kosmogonian nekazaritza-osageixak egon bazeguazen, baiña ez ziran inportantienak. Kalia eta basarrixa

zeiñek bere mundua zeukan (...) Probintziako beste eskualdietan bezela, basarrittarrak elebakarrak, monolingueak ziran, kaletarrak

elebidunak estadio diferentietan” (E. IZAGIRRE, M. LIZARRALDE eta A. NARBAIZA, 2000, 14).

663

Orain arteko lanetan auzo horretako hizkerak ez du inolako islarik izan. Ongi ezagutzeko premia zegoen eta gure ustez bete dugu

hutsune hori.

664

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA: “Adierazle sozio-ekonomikoak >> azken egoera. EIBAR – Balio absolutu eta erlatiboak

eta balio erlatiboen konparazio taula. >> Bilakaera” taulak begiratu ditugu INTERNET-en (www.udalgida.net).

•Bigarren lekukoa. Bere ezaugarriak honakoak dira: andrazkoa, hirugarren adin taldekoa (85

urte), baserritarra, Gorosta Bailarakoa izatez, baina metodologikoki guk Arrate gisa hartzen dugunekoa.

Kodea: raz1. Lan saioak guztira: 25; grabatutako zintak guztira: 59.

•Hirugarren lekukoa: gizonezkoa, bigarren adin taldekoa (57 urte), baserritarra, Aginaga

Bailarakoa. Kodea: nme2. Lan saioak guztira: 13; grabatutako zintak guztira: 37.

•Laugarren lekukoa: andrazkoa, hirugarren adin taldekoa (78 urte), baserritarra, Aginaga

Bailarakoa. Kodea: naz. Lan saioak guztira: 13; grabatutako zintak guztira: 37.

Lekuko nagusiekiko lanak amaitzerakoan aldi garrantzitsuena burutu genuen, hizkuntza

azterketaren aurretik garrantzitsuenetarikoa dudarik gabe, bai gure tesia burutzeko, bai gero izan

daitezkeen beste edozein azterketarako ere, material eta informazio “berri” asko bildu dugulako.

1.4.3.1.3. Lekuko nagusien ingurukoak

Aipatu dugunez, S.B.-ren eta f.a.-ren kasuan izan ezik, beste lekuko nagusi guztien inguruan

beste lekuko batzuen jarduna ere jaso dugu, grabaketaldietan zeudelako: batzuetan galderei erantzuten

zieten edo iruzkinak egin, baina gehienetan solasaldi askea eta lekukoen arteko elkarrizketak jaso ditugu

horiengandik.

Hauek dira lekukook:

•kgg-ren ingurukoak: kae, kag, kag1.

•kmz-ren ingurukoak:

.-kmz1: solasaldi askeak, elkarrizketak (kmz-ren zintetan barrena)

.-kmz2: idatzizko kantuak (berridatzi egin genituen)

.-raz: solasaldi askea, elkarrizketak (kmz-ren zintetan barrena gehi beste hiru zinta, ordu

betekoak)

•raz1-en ingurukoak:

.-eibartarrak: rmz3, kaz, rme

.-Eibarrez besteko herrietakoak izatez: ermz, armz, ekmz, mkmz, mkaz

.-erdalduna: kmze

•nme2-ren ingurukoak:

.-eibartarrak: nme3, nag, nmg, nmg1

.-Eibarrez besteko herrietakoak izatez: enae

•naz-ren ingurukoak:

.-eibartarrak: nae, nme4

.-Eibarrez besteko herrietakoak izatez: anaz

1.4.3.2. Besteak

Beste lekuko guztiengandik bereziki solasaldi askea jaso dugu. Hemen ez dugu horien

ezaugarriak eta kodeak ipiniko; horren berri izateko CD-ROM-eko “Metodologia” karpeta barruko

“Lekukoak” artxiboan begiratu baino ez dago, baita kanpo-lanari eskainitako hurrengo atalean ere.

103

104

1.4.4. Lekuko guztien zerrenda

Lekuko guztien taula kodeka antolatuta 665

kodea Izena Abizenak

anaz Ines Arregi

armz Felix Uranga

bñaz Gregoria Elkoroiribe

dkmz Pedro Laka

ekmz Patxi Alberdi

enae Mª Dolores Arrillaga Arrillaga

ermg Dabid Ibarra Arando

ermz Jose Alberdi

f.a. Felisa Areta Leceta

kae Mertxe Garate

kae1 Maitere Azkoaga

kae2 Mila Garai

kag Leire Narbaiza Arizmendi

kag1 Arantza Azkoaga

kag2 Carmen Echeverria Areta

kag3 Amaia Leyaristi Areta

kag4 Cristina Navarro Areta

kag5 Esther Zarraua

kag6 Itziar Alberdi

kaz Dina

kaz1 Mª Luisa Maitre-Jean Gorosabel

kaz2 Luziana Larreategi Arizaga

kaz3 Paz Gisasola

kaz4 Julia Balenciaga

kaz5 Victoria Bascaran

kaz6 Candida Eguren

kaz7 Juanita Gurrutxaga Ansola

kaz8 Kontxa Laspiur

kaz9 Olga Arizmendiarrieta

kaz10 Herminia Torre, de la

kaz11 Pakita Abendibar

kaz12 Andria (Justo Larrañaga-rena)

kgg Asier Sarasua Aranberri

kme Roberto Larreategi

kme1 Jose Luis Rodriguez Astigarraga

kme2 Antxon Narbaiza

kmg Roberto Kerexeta

kmz Javier Echeverría Eguren

kmz1 Antonio Laucirica

kmz2 Juanito Lazpita

kmz3 Pedro Arrizabalaga Iriondo

kmz4 Juan San Martin

kmz5 Timoteo Zubiate

kmz6 Faustino Mujika

kmz7 Jose Etxeberria Ayerbe

kmz8 Justo Larrañaga

kmz9 Ramon Sarasua

kmz10 Candido Eguren Zabarte

kmz11 Juan Gisasola

kmz12 Benigno Baskaran

kmz13 Julio Sarasua

kmz14 Paulino Larrañaga

kmz14 Vicente Olave Echevarría Azpiri

kmze Jose “Riojanua”

mnaz Juliana Mandiola Maguregi

nae Ageda Aranzegi Arregi

665

Tesigilearen jarduna batzuetan transkribatu da, beste lekukoen esanak ulertzeko ezinbestekoa izan denean bereziki. Tesigileari

ezarri zaion kodea hau da: t.

nag Mariaje Loiola Arrillaga

naz Eusebia/Euxebi Gisasola Aldazabal

nme Pedro Balentin Pablo Azpiri Mandiola

nme1 Jesus Mari Gisasola

nme2 Jose Mari Loiola Gisasola

nme3 Sabino/Sabin Loiola Gisasola

nme4 Felix Loiola Gisasola

nmg Javier Loiola Arrillaga

nmg1 Roberto Loiola Arrillaga

nmz Tomas Loiola

ñaz Timotea Etxaniz San Martin

ñaz1 Bonifazia Urkia Gorrotxategi

ñaz2 Alejandra Urkia Gorrotxategi

ñaz3 Segunda San Martin Urriategi

ñaz4 Mª Luisa San Martin

ñaz5 Dolores Berasaluze

ñme Rafael Andonegi Etxaniz

ñmz Migel Zarrabe

ñmz1 Migel Sagastume

rae Mª Asun Azpiri Mandiola

rae1 Mª Asun Atxa Agirregomezkorta

rae2 Lurdes Urzuriaga Bollar

rae3 Mª Isabel Ugarteburu Arrillaga

rag Virginia Areta Azpiri

rag1 Aitxiber Areta Azpiri

rag2 Cristina Uriarte Arguiano

rag3 Mirari Ubera Urzuriaga

raz Carmen Areta Leceta

raz1 Feliziana/Felisa Atxaorbea Uriarte

raz2 Mª Teresa Areta Leceta

raz3 Maria Gisasola

raz4 Mª Dolores Areta Lazpiur

raz5 Jesusa Sustaeta Abendibar

raz6 Paulina Ugarteburu Iriondo

raz6 Frantziska Atxa-Albizuri Aldazabal

raz6 Antonia Iriondo

raz7 Maria Yarza Agirrebeña

raz8 Miren Iriondo Rementeria

rme Migel Alberdi Atxaorbea

rme1 Javier Leceta

rme2 Ignacio Baskaran Bidaguren

rmg Aitor Oregi Gisasola

rmz Vicente Areta Leceta

rmz1 Juanito Leturiondo Alberdi

rmz2 Ziriako Ortiz de Zarate

rmz3 Gregorio Alberdi Atxaorbea

rmz4 Candido Baskaran Azpitarte

rmz5 Jose Luis Urzuriaga Lete

rmz6 Migel Gallastegi

rmz7 Txomin Alberdi Arrizabalaga

S.B. Serafin Basauri

1.5. Kanpo-lana: material bilketa, korpusaren eraketa

Atal honetan grabaketak eta grabatu gabeko materiala bereiztuko ditugu; izan ere, solasaldi aske

batzuk bestek eginiko transkribaketen bidez eskuratu ditugu, baita eskuzko ohar eta apunteen bidez ere.

1.5.1. Grabaketak

Aldi horrek bi tarte nagusi izan ditu: galdekizuna landu deneko aldia eta hizkuntza galdekizunik

gabe solasaldi askeak lortu eta landu dituguneko aldia.

105

106

Guk eginiko grabaketetarako kaset grabatzaile analogikoak 666 erabili dira, mikrofono txikia

itsatsita. Kaset-zintak 90, 60 eta 46 minutukoak erabili ditugu. Guk eginiko grabaketez gain bestek

eginiko batzuk ere erabili ditugu. Denera grabatutako 425 zinta lortu ditugu.

1.5.1.1. Galdekizuna landu deneko aldia

Tarte honetan, alde batetik, aurreinkesten garaia dugu; eta beste alde batetik, behin betiko

galdekizunarekin lan egin duguneko garaia. Metodologiaren, galdekizunaren eta lekukoen atalean eman

dugu funtsezko prozeduraren berri. Aldi hori aldaeren biltze sistematikoari eskainitakoa izan da, korpus

nagusiaren eraketa aldia. Grabaketa saioetan hizkera kolokiala erabili da, bai euskaraz bai gaztelaniaz eta

ez beti idatziz dugun bere-berean: naturaltasuna izan da xedea. Gainera, saio bakoitzeko egoera

pragmatikoa ahalik ondoen zaindu da. Guk grabatutako saioetarako baldintzak (lekua eta eguna) lekukoen

esku jarri izan dira beti 667 .

Izan ere, gogoan eduki behar da grabazioak egitea ez zegoela tesigilearen esku bakarrik,

lekukoek ere astia eta gogoa izan behar baitute horretarako, eta ondo baino hobeto konturatu gara

zenbaterainoko lan handia eskatu izan diegun galdekizunarekin lan egin duten lekuko guztiei, bai gogoeta

eragin diegulako itzulpenak egiterakoan, bai ordu asko behar izan ditugulako lana eraz eta itxuraz

egiteko.

1.5.1.2. Bestelako grabaketak

Atal honetan hainbat eratakoak batzen dira, baina denek amankomunean dutena solasaldi askea

izatea da. Lekukoen atalean aipatu ditugu jada lekuko nagusien inguruan eginiko solasaldi askeen

grabaketak eta ondoren beste mota batzuk aurkeztuko ditugu:

1.5.1.2.1. Tesigileak grabatutako beste zinta batzuk:

Lekuko hauen jardun askea jaso da: raz4, raz5 668 , rmz, rae, ermg, rag1. Denera 8 zinta.

1.5.1.2.2. Beste bidez lortutako grabazioak

•nme1-ek eskuratutako zintak: rmz2-ri grabatutako zinta bat; nmz-ren solasaldiaren transkripzio

orriak –berridatzi egin genuen–; eta rmz5-ren zinta bat.

•Eibarko Udalaren artxiboko “Ahozko Bilduma” 669 ahozko eta irudizko ondarea arakatu du

tesigileak, horren berri lortu baitzuen hara informazio bila joan zenean.

666 Pilaz zein argi-indarrarentzako adapdadorez eraginda, grabagailu hauek erabili ditugu, marka eta modeloaren erreferentziaz:

SANYO M-1120; SONY TCM-359V; SONY TCM 459V (I); SONY TCM-459V (II); SANYO M-1110C; SONY TCM-465V.

Grabagailuen inguruko trepetxak: SONY markako mikrofonoa; grabagailua argindarrez erabiltzeko adaptadoreak: MW® MW79

CA-CC ADAPTATOR; RÊBOL ® AD-1000E ADAPTADOR CA-CC ESTABILIZADO; SONY AC-E30HG (AE) AC power

adaptor. Adaptateur d’alimentation secteur. 3 V; VIVANCO. NL 510 GSL Universal-Netzteil. Universal AC/DC adapter.

667 Grabatzerakoan lekukoek ez dute ez jan eta ez erre, lekuko batek izan ezik. Eskua bai darabilte lekuko gehienek noiz edo noiz

ahoan, baina hori ezin izan dugu ekidin, pertsona bakoitzaren bapateko keinua baita

668 Lekuko horren grabaketetan f.a.-ren jardun askea ere ageri da.

669 Egia esateko, gure Udalarekiko harremanak hasi zirenean ahozko ondare horrek ez zuen oraindik izen hori, eta “ahozko

ondaretzat”-edo, hartzen zen eta agiritegian lehendiko erreferentziak zituzten. Ondoan aipatutako “Eibartarren Ahotan” egitasmoari

ekin ziotenean ikusi zuten antolaketa orokorra aldatzeko premia zegoela eta erreferentzia berriak ezarri zizkioeten ondarea osatzen

zuten-duten dokumentu bakoitzari. Guk hortik erabili ditugun materialeek “soinean” zituzten erreferentzia guztiak jaso ditugu, bai

zahar eta bai berri.

Ondare horretako lekuko hauen jardunak erabili ditugu, geure transkribaketak egiteko: kaz1,

ñmz, bñaz, ñaz1, ñaz2, kmg eta kag5; kaz8, kaz10, kmz6, kmz7, besteak beste. Jadanik eginiko

transkribaketak ere erabili ditugu.

•Eibarko Udalak 1999ko udaberri-uda sasoian bi lagun jarri zituen bideo eta soinu grabaketaz

Eibarko historia eta etnografia jasotzeari ekin ziezaioten (lan hori ez dute oraindik amaitu): “Eibartarren

Ahotan” du egitasmoak izena, eta tesigileak material hori ere eskuragarri izan du aldi oro. Areago, lagun

bi horiekin hartu-eman zuzenean izan da haiek lanari ekin ziotenetik, eta euren lan saioetariko batzuetan

lekuko izan ere egin da. Dena den, ikus-entzunezko material ugari bildu dute eta tesigileak material hori

arakatu du nahiz eta oso-osorik sakontzeke: ehundaka orduak grabatuak dituzte eta guztiak transkribatzea

ezinezkoa litzateke: tesigileak bere kabuz lortutako informazioa nahikoa delakoan, jasotakoa indartzeko

erabili du.

Besteak beste, kmz3, kaz2, kaz3, kae, kgg eta kag6-ren jardunen grabazioak eskuratu eta zati

batzuk transkribatu ditugu.

•Euskal Irrati Telebista-ra ere jo du tesigileak Eibarko euskara jorratu duten programen kopiak

eskatzeko: lortua du bideo zinta bat (izakera multimediara ere jo dugu beraz) eta Eibarko euskara aipatu

edo jorratu duten saio batzuen zerrenda 670 , beste batzuk ere lortu nahi izanez gero.

•Euskaltzaindiaren argitalpenen bidez lortutakoak: Euskal Herriko Hizkuntz Atlasa. Ohiko... 671

erabiliz rmz7-ren eta raz7-ren jarduna lortu dugu.

1.5.2. Grabatu gabeko materiala

Erabili dugun material guztia ez dugu grabaketen bitartez jaso. Idatzizko euskarrian jaso ditugu

ondorengoak:

1.5.2.1. Grabatu gabeko apunteak

Lehenago ere aipatu izan dugu grabazioez gain tesigileak hainbat lekukorengandik

entzundakoekin eginiko apunteak ere korpusaren baitako zati direla, nahiz eta froga grabaturik ez izan.

Galdekizunean ez dauden edo oso adibide gutxi dauden forma, egitura edo esangurak diren kasuetan,

itsatsi egin ditugu grabaturik ez izan arren: zehatz jaso dira berri emailearen kodea, data eta grabatua den

ala ez. Beti izan dira solasaldi askeko pasarte txikiak, diskurtso osoa buruz zehatz idaztea oso zaila da-eta.

Besteak beste, honako hauei entzundakoaz eginiko apunteak dira, lekuko nagusien grabatu gabeko

jardunaz gain: rmz, rae, nme, nme1, rmz1, rmg, raz2, rag, raz3, ñaz, rag1, rag2, rme1, kag4, rme2, rae2,

rmz4, kme, rae3, kme2, kmz4, kmz7, rag3, dkmz, nmg2.

1.5.2.2. Bestek eginiko transkribaketak

Eibarko Udaleko “Ahozko Bilduma” ondarea arakatuta, eginik dauden transkripzioak eskuratu

eta erabili ere egin ditu tesigileak Udalaren baimenaz (batzuen grabaketak eskuragarri daude eta beste

batzuenak galduta). Horrek hein handi baten arindu du guk egin beharreko grabaketa-transkribaketa lana,

670 EUSKAL TELEBISTA (1999).

671 EUSKALTZAINDIA (1999).

107

108

nahiz eta horien kalitatea ere zaindu eta zuzendu egin behar izan den, tentuz ibilita eta beste

transkribatzaileen irizpideak ongi ezagututa 672 .

1.6. Informazioaren prozesaketa

1.6.1. Korpusarena

Erantzunak prozesatzeko bidea aukeratu behar izan da: datu base bat eratzea komenigarria

litzatekeelakoan, Windows sistema eragilean lan egiten duten Microsoft Office-ren barneko Acces eta

Excel programak hautatu dira 673 . Aukeratu egin behar izan zen zein programa erabili zati bakoitza

prozesatzeko:

•Access programa erabili dugu datu base nagusia eratzeko (“Erantzunak” izenekoa), eta

fenomeno, forma eta atal erregularrenak era horretara jaso ditugu.

•Excel programa fonetikako ataleko bokalismo zatia −bokal bakunen erantzunak, zehazki−

prozesatzeko erabili dugu (dokumentuari “Bokalismoa” zaio izena). Office-ko bertsio berriagoa eskuratu

dugunean formato biak bateratu ahal izan ditugu, beti ere tesigilearen kontrolpean.

•Azkenik, bestelako erabilerak, erabilera bereziak, polimorfismo ugaria duten kasuak, joskera...

prozesatzeko galdekizun osoa eratu duen Word programa aukeratu dugu.

Bai Access bidez, bai Excel bidez eratutako taulen antolaketa –erregistroena– fenomenoka eta

lekukoka egin dugu. Kanpoak hauek dira: erregistroa zein fenomenorentzat eratu den (horixe da erregistro

bakoitzeko giltzarria); lekuko nagusi bakoitzaren 674 fenomeno bakoitzeko lehen erantzuna; horren

inguruko iruzkinak −daudenean−; fenomeno horrentzat erantzun gehiago, eta horien inguruko iruzkinak;

azkenik, espero duguna ez baina bestelako irtenbidez emandako erantzunak; eta ondorik bakoitzaren

iruzkinak. Taulak gaika egin ditugu 675 , eta guztira 76 taula egin ditugu Access bidez eta 5 Excel bidez (5

orri horiek Access bidez ere gorde ditugu). Erregistro bakoitzeko kanpo gehienak “Memo” erakoak dira,

nahi beste informazioa gorde ahal izateko. Kanpo baten erantzun anitz dauden kasuetan zenbatu egin

ditugu, eta bakoitzari dagozkien iritziak eta abar jasotzeko zenbaki horren erreferentzia jaso dugu. Accessen

ditugun adizkien tauletan (“nor” motakoak denak, soilenak direnez), alokutiboa jasotzeko “g” hizkia

jarri diegu aurretik gizonezkoei dagozkien alokutibo formei eta “n” andrazkoei, “neskei”, dagozkien

alokutibo formei.

672

Ikus CD-ROM-eko “Metodologia” karpeta barruan gai horri eskaini diogun artxiboa, “Guk grabatu eta transkribatu ez

ditugunak” zehazki.

673

Oinarrizko tresneria informatiko hau erabili da: a) hardware aldetik, tesigileak etxean hiru makina erabili ditu: ATLAS

COMPUTER; DATAC (I); DATAC (II); b) software aldetik programa hauek erabili dira: Word Perfect 5.1., Lotus; Windows-95:

Office-95 (Word, Access, Excel); Windows-98: Office-97 eta Office-2000 (Word, Access, Excel). Office-ko programak erabili ditugu

aldaketarik egin gabe, baina hango letra iturriei beste bat gehitu diegu: IPAKielSeven hain zuzen ere, fonetika-fonologia atalean

erabiltzeko batez ere baina transkribatzerakoan ere erabili da “alfabeto” hori ñabarduraren bat eransterakoan. Beraz, CD-ROM-eko

testuak behar bezala ikusteko alfabeto iturri hori ere izan behar da, bestela ordenadoreak bere kasa aldatzen ditu zeinuak eta ezin

irakur daiteke jarritakoa. Gainera, Deustuko Unibertsitateko Fonetika Laborategiko ordenadoreetako CSL eta Multispeech

programak ere erabili ditugu espektrogramak lantzerakoan, horiek sortu eta moldatu ahal izateko. Bestalde, INTERNET-erako

tresnak ere erabili dira.

674

Lehen ere adierazi denez, nagusitzat joten ditugu bai aurreinkestetako lekukoak, bai behin betiko inkestetako lekukoak. Gainera,

osterantzeko lekuko birentzat ere kanpo bereziak eratu ditugu (raz-rentzat eta kmz1-entzat), besteen egituraz. Malgutasuna

bermatzeko beste lekuko guztientzat “beste lekukoak” subjektu orokorrari ere egitura hori egotzi diogu, edonoren erantzunek,

formek, aldaerek, egiturek, kabida izan dezaten taula horietan, eta lekuko nagusien erantzunekin erka ahal izateko, noski. Horrek

esan gura du guztira ia 60 kanpo edo eremu daudela erregistro bakoitzean.

Bestalde, Access-en bitartez eratutakoetan zenbakizko kanpo bi ipini ditugu taula guztietan: bata

automatikoa, eta bestea geure zenbakia jarri ahal izateko. Fenomeno bakoitza automatikoki zenbaki bati

lotuta dago beraz, eta erregistro berriak txertatzean amaieran txertatzen direnez nola edo hala konpondu

behar izan dugu hori, geure zenbakia jarriz. Erregistroak guk nahi izango genukeen hurrenkeran txertatze

ezinak taulei itxura itsusia ematen die, baina hori da aipatutako prozesaketaren “akats”etariko bat. Beraz,

galdekizunean item-aren aurretik zenbakia puntuarekin dagoenean datu baseko zenbatgarren erregistroan

dagoen adierazteko jarri dugula argitu behar da.

Taulen erregistro kopurua aldakorra da. Taula “txikienak” –”nor” erako ahalera hipotetiko

adizkiei eskainitakoak– 9 erregistro ditu eta handienak 897 –erakusle determinatzaileei eskainitakoak,

“birritako erakusleak” izenekoak–. Taula guztien media 87 erregistrokoa da, baina jakina, batzuk 16koak

dira, beste batzuk 50ekoak, 95ekoak eta beste batzuk 386koak adibidez, tartean denetarik dagoela;

tauletan 7.000 item-en inguruko erantzunak prozesatu dira beraz 676 . Bestalde, erregistro bakoitzeko

kanpoetan ere lekukoen erantzun kopuruak aldakorrak dira: kanpo batzuk hutsik dauden bitartean, beste

kanpo batzuetan ehundaka erantzun bata bestearen ondoren metatu ditugu, memo erakoak direnez gero 677 .

Horrelakoetan, esan denez, erantzun bakoitza zenbatuta dago.

Taulez gain, Word bitartez prozesatutako zatietan ere item kopuru handia dago 678 ; besteak beste,

maila guztien erabilerari dagozkion erantzun eta adibide denak; adizki jokatuen taulak, eta sintaxiari

eskainitakoa era horretara jaso da. Esanguratsua da deklinabidearen, adjektiboen eta adberbioen eremuan ia

90 dokumentu eratu direla 679 , aditzen eremuan ere 80tik gora, fonetika-fonologiaren alorrean 45, eta

sintaxiarenean 20. Dokumentu bakoitzaren orri kopurua ere oso aldakorra da.

Aurrekoak argi uzten du informazio kopuru handia lortu dugula eta azterketaren oinarrian zutabe

sendoak daudela.

Transkribatzeko orduan dudarik ez zedin sortu, galdekizuneko zati bakoitzean adierazi genuen

zein zati zein programaz jasoko genuen.

1.6.2. Lekukoena

Beste gai bat berplanteatu genion geure buruari: lekukoak identifikatzeko kodeak, hain zuzen.

Hasieran, beste lan batzuei jarraiki, izenaren eta abizenaren lehen hizkiak jartzea erabaki genuen. Hala

ere, bigarren lekukoaren lanak amaitu baino lehen konturatu ginen sistema hori nahikoa antzu gertatzen

zela gure helburuak betetzeko, eta aldagarri geo-soziolinguistikoak islatzen zituen sistema asmatu genuen.

Horrela sortu genuen “kgg” kodea hirugarren lekukoarentzat, “Kaleko Gizonezko Gaztea” irakur

675

Taulen izenak nahikoa adierazkorrak dira zein gairen inguruko informazioa duten asmatzeko: “nominatiboa, partitiboa” eta abar.

676

Zenbaketa honetan ez dira kontuan hartu lexikoa, esapideak eta abar prozesatu diren taulak; item morfologikoak eta fonetikoak –

bokal soilei dagokienak bakarrik– dira, beraz, horiek guztiak.

677

Erantzun gehien Partizipioen taulako -u markaz egiten diren “beste zenbait” partizipio batzen duen erregistroan jaso dira (taulako

266.a); hain zuzen ere, “beste lekukoak: erantzun gehiago” kanpoan. Kanpo horretan 317 adibide daude. Fenomeno guztiak ez dira

erantzunez hain emankorrak, jakina.

678

Ez ditugu galdekizuneko item-ak (galdera markoak zein jasotako fenomenoak) zenbatu; tesi honen helburuak betetzeko ez diogu

beharrezko iritzi.

679

Tesiko azterketagai batez ere dokumentu horietan eta dagozkien tauletan ezarritako erantzunak eta adibideak izan dira, beste

ataletakoak ere kontuan hartu diren arren.

109

110

daitekeena. Kodeko hizkiak ez errepikatzeko, baina, aldaketatxo bat ezarri genuen, eta lekukoen kodeak

eratzeko behin betiko taula egin genuen 680 .

Eredu horri jarraitzen badiogu, gure lekukoa identifikatzerakoan ez dugu bere izen-abizenez

deituko, eskeman zein ezaugarri betetzen duen, horretxen arabera baino. Lekuko batek baino gehiagok

ezaugarri berberak betez gero, zenbaki bat gehitu diogu grabaketak edo transkribaketak zein hurrenkeran

egin ditugun kontuan edukita. Transkripzioetan, beraz, esataria nor den jakiteko siglen metodoa erabili

dugu eta kodeak egoki parafraseatu daitezke (ikus beheko adibidean). Horrez landa, beste taula bat osatu

dugu benetako izen-abizenak eta bestelako datuak gorde eta zein sigla eta numerokin identifikatu dugun

jakin ahal izateko, noski (hori ere lekukoen atalean aurkeztu dugu jada).

Bihoa adibide bat: “kmz” “Kaleko Mutila-gizonezkoa, Zaharra” da lekuko bat. Ezaugarri geosoziolinguistiko

horiexek dituen hurrengo lekukoa “kmz1” da, eta abar.

1.6.3. Galdekizunarena, transkribaketak bideratzeko

Galdekizunaren bikoizketa egin genuen: behin galdekizuna −ustez− osotuta genuenean,

beharrezko marka tipografikoekin eta gero nola prozesatu ongi adierazirik zegokion lekuan, bikoiztu egin

genuen eta bi karpeta informatiko nagusi egin dira gure prozesadorean (karpeten eta dokumentuen izenak

ere markatu egin dira, nahasterik sor ez dadin):

•Bata, galdekizun orokorra, bakarrik funtzio zehatz hori bete duena gure lanean: aurreinkesten

aldiko hiru lekukoen erantzunak daude batipat, geroko lekukoen erantzunak gehituz gindoazela lehengo

bertsioan islarik ez zuten neurrian bakarrik.

•Bestea, geroko gure lan analitikoaren bizkarrezurra izan dena, “Adibidetegia, galdekizuna”:

hortxe gehitu ditugu gure ondorengo lekuko guztien erantzunen transkripzioak, dela galdekizuna erabilita

dela solasaldi askeez lortutakoak. Tesi lanean aztertutako korpusa mugatua den arren, gerora noizbat

handituz eta haziz joan daiteke forma edo esangura berriekin (beti ere ongi argituz lekukoaren berri eta

data).

Dena den, egunean-egunean aurkitzen joan gara galdekizunean agertu behar liratekeen fenomeno

berriak: horrelakoetan, karpeta bietako dokumentuetan egin izan da aldaketa, oreka gorde dadin lan

osoan.

1.6.4. Taulen diseinua eta eraketa-osaketa

1.6.4.1. Taula bereziki metodologikoak

Batez ere datu basearen bidea baliatuz hainbat taula eratu ditugu, gai bakoitzaz behar dugun

informazio guztia ongi antolatuta dugula:

•Lekukoenak: informazio guztia guk tauletan gorde dugu baina ez dugu den-dena aurkeztuko

(ikus lekukoen atalean).

680 Ikus lekukoei eskainitako atalean.

•Transkripzio arauak eta zeinuak: lau taula eratu ditugu bai galdekizunean erabili ditugun

zeinuak ezagutu eta interpretatzeko, bai transkripzioak egiterakoan erabili ditugunak azaltzeko (ikus

transkripzioei eskaini diegun atala beherago).

1.6.4.2. Hizkuntza datuak (transkripzioak) gordetzeko taulak

Arestian azaldu dugunez, “Erantzunak” datu basea eratu dugu horretarako: taulak gaika sortu

ditugu, kanpo edo eremuak lekukoak eta euren erantzunak eta iritziak direla.

Dialektologia pertzeptualarentzat beste taula bat osatu dugu “Lekukoen taulak” datu basean.

Lexikoa biltzeko beste datu base berezi bat sortu dugu, “Lexikoa” izenekoa: batetik hitz soilak

batu ditugu, eta bestetik esaerak, istorioak, fraseologia, kantuak eta abar, beti ere grafia ez normalizatua

erabilita, lekukoen ahoskerari men eginez.

1.7. Transkripzioak

Orokorrean, inkesten eta grabaketen emaitzen hustuketa egiterakoan transkripzio fonikoa,

transliterazio “erreala” (Euskaltzaindiak idazteko ematen dituen gomendioak eta arauak kontuan izan gabe,

alegia) egin da 681 . Pauso hori betetakoan lehenengo helburu nagusietariko bat bete dugu: gaur egun bizirik

den Eibarko ondare linguistiko historikoa jasotzea, alegia. Gainera, ez dugu edozein modutan jaso, beti ere

tesi honetako hizkuntzazko azterketarako egokituta baino.

Galdekizunari dagokionez, aurreinkesten aldian, lehenengo lekukotik hirugarrenera gure jarrera

aldatu egin zen transkribaketei dagokienean: lehenengo lekukoa euskaraz oso alfabetizatua denez, euskara

arautuaren eragina oso nabaria da bere jardunean eta erabaki genuen item guztien erantzunak ez

transkribatzea, galdekizuna frogatzeko bakarrik erabiltzea; erantzun batzuk transkribatu ditugu, dena den, eta

oharrak bereziki. Izan ere, lehen lekukoarekin galdekizuna oraindik ondo mamitu gabe zegoen, eta askotan

tesigileak grabaketak egiterakoan asmatu egin behar izaten zituen galderak; orduko gure jokabidea

galdekizuna bera bakarrik frogatzea eta hobetzea zen, eta ez genituen lehen lekukoaren erantzun guztiak

transkribatu eta zegokien galderaren ondoan jarri. Transkribatu eta galdekizunean gehitu genituen erantzunak,

guk islatuta ez genituen fenomenoak, formak eta erabilerak izan ziren; baita lehen lekuko hark egiten zizkigun

iruzkinak ere: batzuetan hitzez hitz, besteetan tesigileak berariaz asmatutako halako “kode” sistematiko bat

erabiliaz (zeinu eta zenbaki bakoitzak jakineko esangura duelarik). Bigarren lekukoarekin, eibartar peto-petoa

izaki ere, hasieran berdin jokatu genuen, baina laister konturatu ginen galdekizunaren bigarren bertsioa

lehenengoa baino askoz hobea zela, eta merezi zuela erantzunen eta iruzkinen transkripzioa egitea zegokion

lekuan, baita zeharbidez lortzen genituen bestelako forma eta erabilerak gehitzea ere. Ondorioz, horrela jokatu

genuen hirugarren lekukoaren erantzunekin ere eta erantzun guztiak transkribatu ditugu salbuespenik gabe:

galdera bakoitzaren ondoan gutxienez lekuko baten transkripzioa ba dugula −harrezkeroko berrikusketetan

galderaren bat gehitu dugunean izan ezik−, baina gehienetan azken bi lekukoenak ditugu (aurrekoan bezalaxe,

bigarren lekukoari entzundakoarekin lehen lekukoari aurkeztu ez zitzaizkion galdera batzuk gehituta zeuden;

681 Tesigilearen joera-jarrerak lanaren eta denboraren puruan, erdarazko hitzak erabiliz, hasierako light modukotik bide heavyra jo

du. Hau da, hasieran, tesigilearen nolabaiteko ortografiara atxikimenduz edo, hainbat transkripziok eredu “fonologiko”arekin

111

112

tesigileak berriki asmatutakoez gain), eta batzuetan, hiru lekukoenak. Grabaketaldi sistematikoko lekukoen

erantzun guzti-guztiak transkribatu ditugu.

Solasaldi askeei dagokienean, zinta batzuk oso-osorik transkribatu ditugu baina beste batzuetan

zatiak bakarrik, tesiari dagokionez interesgarriak diren zatiak hain zuzen. Lehenik testu lau moduan jaso

ditugu, baina gure helburuetarako landu ostean hainbat taula eta dokumentutan barreiatuta ere badaude.

Bide horretatik jasotako erabilera, forma, aldaera eta egitura gramatikalak solasaldian barrena aurkitu eta

aukeratu behar izan ditugu, baina gure metodoak ez digu aurrekoekiko erkatze arazorik sortu, bidea izan

baitugu besteen item gramatikalen ondoan jartzeko, lekuko bakoitzaren erreferentzia beti zehatza izaki, ez

baitugu tesiaren bizkarrezurrean adibide “anonimorik” bat ere jarri. Guztira, guk geuk 550 orrialde inguru

transkribatu ditugu −gogoan izan behar da, halarik ere, solasaldi askeak arrunki elkarrizketak izaten

direla, eta horregatik ez dira oso paragrafo luzeak eratzen−, jada bestek transkribaturik lortu ditugun

materialen ondoan: horietatik 44 orrialde erabili ditugu. Erabili diren lekukoen solasaldi aske geihenak

dokumentu berezietan daude, eta CD-ROM-ean kontsulta daitezke 682 .

Guk grabatu eta transkribatu ez ditugun zinta eta testuen berri zehatz CD-ROM-eko artxiboan

aurki daiteke 683 , hemen azaltzeak luzeegi joko lukeelako eta ez duelako, azken finean, gure metodologia

eta jarrera islatzen, besterena baino.

Jarraian aurkeztuko ditugu azterketan jarritako adibideen oinarrizko transkripzio zeinuak, horien

irakurketa zuzena egin ahal izateko:

Transkripzio zeinuen taula

ZEINUAK ESANAHIA

azentu tonikoa: ´. Adib.: raz º... dána-apúrtu! ... bokal horrek dauka indar handiena: azentu tonikoa, sekula ez

ortografikoa. Balio fonetiko hutsa du.

bokal eta kontsonante luzeak: zeinu bera bi aldiz errepikatuta.

Adib.: aa

Luzapena adierazkorra (exklamazioa adibidez, edo etsipena...)

edo pragmatikoa (lekukoa trabatu egin delako, hurrengo zer esan

pentsatzen dagoelako…) denean, hiru edo gehiago ere ager

daitezke, zenbateko luzeeraz ahoskatzen den kontuan hartuta.

Adib.: …mmm

bokal edo kontsonantea + gidoia - + bokal edo kontsonante

berbera. Adib.: ogixa-artu

hitz baten amaiera galdua denean fonetika sintaktikoz + gidoia -

+ hurrengo hitza. Adib.: uste-ot

fonetikoki, lekukoak bokal bat edo kontsonante luzatzen duela:

dela balio adierazkorrarekin, dela geldiune baten ondorioz

(zalantza, nola jarraitu pentsatzen duen artean, lapsus-a

pentsamenduan edo ahoskeran…), edo sistematikoki jakineko

hitz batzuk bokal luzearekin ebakitzen direnean.

hitz baten amaiera eta hurrengoaren hasiera soinu berberaz

denean, gehienetan soildu egiten dira, eta bokal eta kontsonante

bakarra ahoskatu. Hala ere, zenbaitetan, ez dago hain garbi

guztiz soilduta dauden hitz bietako amaiera eta hasierako soinu

horiek, eta luzapena edo etena suma daiteke. Horrelakoetan,

gidoi batez lotu ditugu, zalantzaren aurrean nahiago izan

ditugulako jatorrizko biak gordetzea (inongo dudarik izan ez

dugunean, zeharo banatuta edo zeharo elkartuta transkribatu

ditugu).

kate mintzatuan fonetika sintaktikoz soinuak galtzen direnean

−edo hobeto esanda, ahoskatzen ez direnean, beste ingurune

baten gehienetan agertu egiten direnean−, sintagmak edo hitz

multzoak laguntzen badu, hitz biak gidoiaz lotzen ditugu,

normalean agertzen den zerbait falta dela adierazteko.

hitz amaitugabea + gidoia - Adib.: bakar- e bakarrik lekukoak ahoskatzerakoan izan duen arazoren batengatik

(ziurtasun eza zer esan behar duenez, ahoskatze prozesuan

arazoren bat…), hitzen bat amaitu gabe uzten duenean eta abar,

hitz hori nola ahoskatzen duen jasotzen dugu, amaitu gabe

gelditu dela adierazteko gidoi bat txertatzen diogula.

eten-puntuak … + esaldia (puntuen eta esaldiaren artean hutsune transkribatzaileak ez du lekukoak oguzi duen guztia hasieratik

pentsatzera eraman dezake; fonetikako laborategiko saioek jarrera hori piskaka aldatu dute: gero eta kate fonikoari jaramon

handiagoa egin zaio, korpusa osatzen joan den neurrian.

682 ”Korpusa” karpeta barruko “Solasaldi askeak” karpetan hain zuzen ere.

683 “Metodologia” karpeta barruko “Solasaldi askeak, guk grabatu eta transkribatu ez ditugunak” artxiboan hain zuzen.

tipografiko bat dagoela). Adib.: … ori olan da islatu (ez delako garrantzitsua, etena egon delako gai aldetik,

lekukoak ez duelako ondo ahoskatu edo ulertu…, edo beste

hizlari batek moztu egiten duelako): hasiera hori ez duela

transkribatu adierazteko eten-puntuak jartzen ditu, ondoren

hutsune tipografikoa, eta gero benetan ardura digun esaldia edo

esaldi zatia.

esaldia + eten-puntuak … (esaldiaren eta puntuen artean hutsune

tipografiko bat dagoela). Adib.: ogixa erosi dau …

esaldi barruan, hitz bat edo kate mintzatuaren zati bat

ordezkatzen duen zeinu hau: (…?) / (?)... / (¿)... Adib.: a san

gure kaleko (¿)... sarrena

113

transkribatzaileak ez du lekukoak oguzi duen guztia amaierara

arte islatu (ez delako garrantzitsua, etena egon delako gai aldetik,

lekukoak ez duelako ondo ahoskatu edo ulertu…, edo beste

hizlari batek moztu egiten duelako): amaiera hori ez duela

transkribatu adierazteko benetan ardura digun esaldia edo esaldi

zatia jartzen du lehenik, gero hutsune tipografikoa, eta ondoren

eten-puntuak.

horrek adierazten du transkribatzaileak ez duela ulertzen

lekukoak zer dioen hitz edo kate zati horren lekuan, eta hitzak

egon behar lukeen hutsune hori adierazteko (…?)/(?)... jartzen

du.

transkripzioaren aurretik doanean, tesigileak ez daki ziur

lekukoak hori ahoskatzen duen edo hori esan nahi duen.

(?) + euskarazko esaldia edo hitza. Adib.: raz º... dána-apúrtu!

sápata-gustíak (?)geixao, basurárako! ...

letra kurtsiban. Adib.: nik or ene estot erabiltzen metahizkuntzalaritza: tesigileak nahiz lekukoek hizkuntza

komatxoak: ““

zeinuetaz dihardutenean (letra solteak, silabak, hitz hasierabitarte-bukaerak…),

zeinu hori markatzeko. Onomatopeia

batzuetarako ere erabili da.

metahizkuntzalaritza:

•tesigileak zita bat hitzez hitz kopiatzen duenean, komatxo

artean jartzen du. Baita lekukoei grabatutako oharrak edo adibide

gisa balio duten azalpenak transkribatzerakoan ere (beste zeinahi

zita bibliografiko moduan erabiltzen dugunean, alegia).

•lekukoak zuzeneko estiloa erabiltzen duenean -elkarrizketa

baten plantak egiten digunean, esaterako-, zein hitz edo osagai

handiago baten inguruan metahizkuntzalaritza egiten duenean,

komatxo artean jarri da osagai hori, besteengandik ondo

bereizteko.

letra larria edo maiuskula hitz batzuen hasieran. Adib.: a idazkera literarioan ere normalean horrela idazten diren kasuetan

Elgoibarkua da

erabili dugu: puntuaren ondorik; jakineko izen batzuekin…

Jakinekoa den arren maiuskulaz ez dela ezer oguzkatzen ez

entzuten, irakurketa laguntzeko egiten dugu hori.

letra larria edo maiuskula esaldi zati, hitz oso, hitz zati edo letra nolabait markatzea nahi dugu ezaugarri hori, bitxia irizten

bakan edo multzo baten idazkeran. Adib.: orreNgaitxik diogulako, ez genuelako uste horrelakorik aurkitzerik…

erdiko puntua · Adib.: ori daa ·· nere lengusua lekukoak normala baino eten handiagoa egiten duela

onomatopeiak. Adib.: pff, uf, (u)mmm

adierazteko: eten normalak ez ditugu adieraziko, baina bai

luzeagoak direnak. Zenbat eta luzeago, orduan eta erdiko puntu

gehiago.

nola transkribatu oso argi ez dauden soinu adierazkorrak,

ezagutzen ditugun fonema-alomorfoak erabiliz ahalik eta

zehatzen transkribatzen saiatzen gara.

lekukoaren kodea transkribatutako esaldi-erantzun bakoitzaren horrela badakigu nork damaigun erantzun edo adibide, ekoizpen

aurretik. Adib.: f.a. orí neré lagúna da –kgg óri neré lagúna da hori.

lekukoaren kodearen aurrean marratxo bi edo marra luzea, adierazten du beste lekuko baten erantzunak datozela ondoren.

ordenadoreak automatikoki aldatzen badu -- / – Adib.: ainbeste

iserdi botatzia –f.a. aimbéste isárdi, alpérrik –kgg aimbeste

isardi éitxia-alperríkua isan da-askenían

kakoak, . jarrera eta iruzkinak kako artean jarri dugu, jarrera edo dena

Adib.: kgg len ikúsi gaitxúe /ikúsi gaitxúek /gaitxóne delako hori transkribatzea zaila denean, batez ere. Arrunki,

barrea edo txantxetako giroa adierazteko erabili da, baina baita

egoera pragmatikoak azaltzeko eta bestelako iruzkinak egiteko

ere.

barra bi // + esaldia. Adib.: f.a. ortán erresoia daka //órtan horrek adierazten du aurreko esaldiaren pareko beste bat ere jaso

erresoia daka

dugula lekuko berarengandik.

barra bat / Adib.: f.a. formá orrétan ibili bagiña gáiski ibíliko barraren aurretik eta atzetik dauden hitzen, sintagmen edo

gíñan/gáiski pasáuko gendúan

osagaien alternantzia esan gura du: balio berdina edo antzerakoa

duela, alegia.

euskarazko hitza + [sic] tesigileak hori entzuten du, inguru edo era horretan arraroa izan

arren ere.

kako bikoitzak . Adib.: suk ser uste kako artekoak tesigilearen ustez euskara arautuaren edo beste

114

dosu aldakiren baten eragina duenean erabili da.

º zeinua transkripzioen aurretik 684 . Adib.: kgg ori olan dao //ºori

olan dau .

Adibide hau benetakoa da: raz ºsé pentzátze-atzu, ondó?

solasaldi askeetatik atera diren erantzunak.

Zenbait grafemen balioa

•”c”: gaztelaniazko idazkeran-ahoskeran duen balioa du,

hortzetako kontsonante frikari ahoskabea.

•”ε”: a-ren eta e-ren tarteko bokalaren errealizazioa adierazten

du zeinu horrek. Batez ere espektrogrametan erabili da.

•”g”: kontsonante leherkari (edo ingurunearen eraginez

hurbilkari) belare ahostuna adierazteko erabili da (“ogei”).

•”j”:

1) orokorrean, kontsonante frikari belare ahoskabea adierazteko

erabili da (“paisajia”).

2) batzuetan, batez ere fonetikako atalean, goranzko

diptongoetako yod adierazteko idatzi da (“etxjen”).

•”l-l”: “l” luzea, “ll” sabaikariarekin ez nahasteko.

•”w”: batez ere fonetikako atalean, goranzko diptongoetako wau

adierazteko idatzi da (“egwardixan”).

•”x”: kontsonante frikari txistukari sabaikari ahoskabea

adierazteko erabili da (“txikixa”).

•”z”:

1) noizbait, alfabetizatutako lekukoren batek hala ahoskatuta,

normalizatutako euskaraz erabiltzen den balioz ezarri da (“ez”).

2) osterantzean, gaztelaniazko idazkeran-ahoskeran duen balioa

du (“zaragoza”).

Bestalde, CD-ROM-ean ezarri dira aurreinkesten aldian egin genituen transkribaketarako lau

taula osoak 685 .

Ebaluaketari dagokionez, aldi oro filologo edo hizkuntzalari ez diren lagunei eskatu izan diegu

euren transkripzio ez ortografikoak egiteko, gero geurea erakutsirik; emaitzen arabera, transkripzioaren

kalitatea ona dela esan dezakegu. Batez ere duda kasuetan egin izan da. Horrez gain, bide

zientifikoagoetara ere jo dugu: Deustuko Unibertsitateko fonetikako laborategian sonogramen bitartez

duda izan ditugun soinuak eta soinu-kateak argitu eta definitu egin ahal izan ditugu (behin betiko lekuko

nagusi guztiekin erabili dugu bide hori). Laborategiko teknikariak gurekin lan egin duenez, kalitatea

bermaturik dago; baina hala ere, oraindik ere zalantza izaten zen kasuetan gutaz kanpoko lagunek ere

lagundu izan dute argitze lanean, bai adituek, bai aditu ez direnek ere. Han lortutako emaitzak hutsalak

ziren gure iruzkina egin gabe, eta sonograma bakoitza dokumentu osoago baten itsatsi dugu: aztertutako

zatiaren erreferentziak, azterketa datak, fonetika aldetik (bai artikulazioari bai akustikari erreparatuz)

eginiko iruzkinak, sonogramaren irudiak, eta transkripzio fonetikoak, fonikoak eta “fonologikoak”

osatzen du dokumentu bakoitza. Ebaluaketarako ez ezik, alor fonetikoa guk uste genuena baino askoz

zehatzago arakatzeko balio izan dute saio horiek 686 .

1.8. Korpus osoaren berrikusketa orokorra

Behin galdekizuneko erantzunak eta solasaldi askeen bidez lortutako informazioa gaika eta

atalka ongi sailkatuta genituenean korpus osoaren eta emaitza nagusien berrirakurketa orokorrari ekin

genion, denboraren joanean piskat lausotzen joandako oinarrizko irizpide bateraketa (ber-)ezarri asmoz

eta azterketa eremua prestatze aldera, lana garbiago eta taxuz egingo genuela bermatzeko.

684 Zeinu hori aurretik ez duten adibide guztiak galdekizunaren erantzunak dira, ez da bapateko jardunaren emaitza.

685 “Metodologia” karpetako “Transkribaketa taulak” artxiboan zuzen.

686 Ikus aurrerago ere, emaitzen atalean espektrogramen inguruan dioguna.

Besteak beste, Word bitartez prozesatutako galdekizun zatia berrikusi dugu, akatsak zuzenduz

eta ahal izan denean zalantzazko kasuak argitzen saiatu gara. Aurreinkesketako lekukoen erantzun guztiak

Word bitartez jasota genituen galdekizunean baina beste lekukoen ondoan ezarri ditugu erantzun guztiak

Access eta Excel-eko tauletan, formatoa eta egitura ongi gordeta. Taula guztiak ere berrikusi ditugu, eta

metodologia-prozedura egoki eta koherentea bilatu izan dugu aldi oro.

Bestalde, geroko behin betiko azterketarako oinarriak ezarri dira: erabaki egin behar izan dugu

zer egin transkripzio eta adibide guztiekin, esate baterako, eta nola jokatu horiek guztiak aurkezterakoan.

Batetik azterketaren emaitzak eta ondorioak aurkeztuko ditugu −“hizkuntza” mailako orokortasunak−, eta

bestetik hizkuntza formak, egiturak, erabilerak, esangurak... −aldaerak, “hizketa” mailako korpusa, beste

hitzez adierazteko−.

Hainbat froga egin eta gero, ondorioak hauexek izan dira:

•Aurreinkesten aldiko amaieran bikoiztu genuen galdekizunetik “ihartuta” geratu zen

galdekizuna, tresna huts gisa erabili genuena, CD-ROM-ean eranstea 687 , oso eranskin lodi eta handia den

arren.

•Grabaketaldi sistematikoan erabili den beste “galdekizuna”, gure korpusaren bizkarrezurra izan

den ardatza eta Eibarko euskara jasotzen duen harrobi ezin aberatsagoa, guretzat ia-ia “arazoa” ere izan

da. Aurrerantzean “Adibidetegia, galdekizuna” izenez deituko dugu.

•Azterketaren emaitzak eta ondorioak, beraz, ardatz erraldoi horrekin estu baino estuago lotuta

bai, baina bereizirik aurkeztu beharrean aurkitu gara, adibide batzuk tartekaturik bada ere 688 .

Edonola ere, tesigilearen jarrerak eta lanek (transkribatzerakoan edo korpusaren tratamenduaren

unean, adibidez) hasieratik amaiera arte eten gabeko bilakaera jazo dute, ikasketaren eta lan egiteko

prozesuaren ondorioz, ezinbestez eta beti hobetu nahiak bultza eginda.

2. EMAITZAK

Emaitza nagusiak tesiko azterketagai izan den korpusa bera da 689 , azterketaz gain, jakina.

Aurkeztu dugu jada galdekizunaz lortutako korpus zehatza eta solasaldi askez lortutako testu laua.

Jarraian, ikerketaren osagarri eskaintzen diren beste emaitza eta material batzuk ipiniko ditugu:

2.1. Lekukoen eta beste zenbaiten iritzien multzoa

Alderdi kulturalak jaso dira lortutako emaitzetan oinarrituta: landutako gaiaren inguruko iritzien

multzoa, nahi maila kultokoak, nahi herrikoiak, dagokion-dagokionean.

Izan ere, aurreinkesten aldiko lekukoekin ekin genion iritziak batzeari eta sistemaz jarraitu dugu

horretan korpusa amaitu arte. Gurea hizkuntzalaritzazko lana bada ere, besteak beste metahizkuntzalaritza

687 “Galdekizunak” karpetako “Galdekizun nagusia” karpetan. “Metodologia” izeneko karpeta nagusian txertatuta dago.

688 CD-ROM-ean aurkezten dugu “Korpusa” karpetako “Adibidetegia, galdekizuna” artxiboan galdekizunari erantsitako erantzun eta

adibide guztiak; “Taulak” artxiboan tauletan gordetako erantzun eta adibideak. Azterketa bera, ostera, liburu honen gune nagusia da.

115

116

herrikoia ez dugu zeharo baztertu, zenbait fenomeno argitzeko balio izan duelakoan. Horrez gain,

aurreiritziak, zalantzak eta beste hainbat azalpen −gehienetan oso subjektiboak− batu ditugu, arrunki gure

lekuko diren Eibarko euskaldunak (“eibartar” egiten dutenak) bapatean gatzatutako gogoetak, baina

sarritan erro kultural sendoz indartutako iritziak ere jaso ditugu.

Eibartarrak ez direnek, eta euskaldunak ez diren askok ere badute Eibarko euskararen berri,

“mito” modukoren bat balitz legez, aldaketa txikiekin denek gauza bat baitiote: “euskara txarraren fama

(baina)...”. Liburuetan idatzita zein ahoz adierazita jaso ditugun uste multzo hori batu egin dugu gure

herriko euskararen inguruko ikuspegi anitzagoa lortu ahal izateko, baita Eibarko hainbat euskaldunek

euskararekiko duten pentsakera eta jarrerak argitzeko ere; baina hala ere, hori bidenabar eta bigarren

mailan baino ez dugu egin. Dialektologia pertzeptualaren bidean jarri gaitu zeregin horrek, gure helburu

nagusietarikoa ez den arren. Edozein modutan ere, gai hori nahikoa berria da euskal dialektologiaren

eremuan, dela monografiagintzan dela beste era bateko lanetan. CD-ROM-ean aurki daiteke iritzi

metaketa horietaz osatutako artxiboa 690 .

2.2. Espektrogramak, emaitza akustikoak

Deustuko Unibertsitateko Fonetikako Laborategian hainbat lan saio egin dira zalantza kasuetako

ekoizpenak aztertzeko. Guztira hainbat espektrograma egin ditugu: kmz-renak ia 100; raz-rena 1; raz1enak

102; nme2-renak 38 eta naz-renak 27. Aztertuta, 272 artxibotan banatu dira horiek guztiak.

Espektrograma guztien bilduma egin dugu, .WAV, .TIF eta .DOC erako artxiboekin, lekukoka

sailkatuta. Horietatik hemen .DOC erako guztiak aurkezten dira, CD-ROM-ean 691 . Beraz, azterketako

atalean “ikus espektrograman” diogunean zuzenean disko konpaktoko artxiboetara jo behar da. WAV

erako soinu artxibo batzuk ere jarri ditugu diskoan, nominatibo mugatu singularreko errealizazioak

dituzten ekoizpenenak hain zuzen 692 , Eibarko ahozko jarduna xumeki bada ere biziago erakusteko.

2.3. Lexikoa

Hainbat item jaso ditugu lexikoaren alorrean, 2.500etik gora, bakoitzaren aldaerez gain, eta

gehienetan lekukoen erabilera adibideez horniturik); eta esaera-fraseologia-kantuen alorrean (1.000 itemetik

gora batu ditugu, aldaerez gainera; eta lekukoen erabilera adibideez horniturik), esangura eta

esatailearen inguruko datuak ongi adieraziz, besteak beste. Horiek ere CD-ROM-ean aurkezten dira 693 .

2.4. Ahozko ondarea

Grabatutako zintak, den-denak bakoitza bere erreferentziarekin ongi artxibatuta, nahiz eta tesian

soinu artxiboek lekurik ez izan, transkribaketek baino. Horiek guztiak transkribatu eta prozesatu egin

689

“Data collection” aldia burututakoan lasaitasunez onar dezakegu gure tesiko helburu nagusietariko bat ere bete dugula.

690

“Bestelako emaitzak” karpetan hain zuzen.

691

“Bestelako emaitzak” karpeta nagusiko “Material akustikoa” karpetan.

692

“Bestelako emaitzak” karpeta nagusiko “Material akustikoa” karpetan, “Hots materiala, WAV artxiboak” karpetan sartuta

aurkezten ditugu 78 errealizazio; dagozkien espektrogramen iruzkinetan ere txertatu ditugu. Artxiboen izenetan lekukoaren kodea,

zintaren erreferentzia eta nominatibo singularrez esaten den berba “osotua” dago (izan ere, batzuetan perpaus osoak edo zatiak

aurkezten dira; forma horiek aztertzeko ez ezik, beste ezaugarri batzuk argitzeko erabili direla kontuan izan behar da).

693

“Bestelako emaitzak” karpetan.

ditugu, forma, egitura, erabilera, aldaera bakoitza dagokion atal gramatikalean dela, esatariarenlekukoaren

kodearen ondoan.

Gure idatzizko oharrekin ere karpeta osoa bete dugu (ohar gehienak korpusean eta azterketan

itsatsirik dauden arren): gehienek ahozko jarduna dute iturburu.

3. AZTERKETA

Azterketaren oinarri nagusia, lekukoen erantzun eta adibideak izan dira; baina sarritan adibideek

eskatzen izan dituzten azalpenak, sistematizazio eta abstrakzio beharrak, eta abar burutzeko adibideak

eurak ez dira nahikoa izan eta beste baliabideetara jo behar izan da, bibliografiara gehienbat.

Ezaugarriak eta joerak azaltzerakoan batzuetan lekukoak banaka aipatu dira, polimorfismo

handiko kasuetan edo ezaugarri idiolektalak erakusterakoan adibidez; eta beste batzuetan multzoka banatu

ditugu. Gertakari batzuk behin baino sarriago aipatu arren, azalpen edota iruzkin nagusia leku bakarrean

egin dugu gehienetan.

Sintesi lana gorpuzterakoan adibidetegian oinarritu gara baina ez ditugu jasotako erantzun eta

adibide guztiak amaierako azterketa lanean txertatu 694 , egoki eta beharrezko iritzi diogunean baizik.

Gainera, sintesi-azterketan barrena ipini diren adibideak ez dira besteak baino garrantzitsuagoak; adibide

adierazgarriak ipini nahi izan dira, edozein lekukorenak direla ere, baina beste batzuk ere izan zitezkeen,

pareko egiturak azaltzeko ia beti baititugu lekuko baten baino gehiagoren adibideak. Adibideetako

mezua-mezuak kontzeptu edo egitura abstraktuz adieraztea zaila iritzi diogunean ere jo dugu adibideeredu

zerrendak sintesi lanean ere ezartzera.

Ikuspegi epistemologikotik, hasieratik argi gera bedi ez dugula teoria berririk asmatuko euskal

gramatikagintzari dagokionez eta horrenbestez, eginiko lanetara jo dugula oinarrizko azalpenetarako.

Gramatikak eta hainbat hizkeren monografiak izan ditugu lagungarri 695 aldi oro. Aipatzekoa ere bada

euskal gramatikagintzan eta monografiagintzan eredu anitz daudela bai osagaien aurkezpen hurrenkeranegituran

bai terminologian 696 . Guk guretzat egokiena aukeratu dugu eta orokorrean ez da jakineko

eredurik jarraitu, lan bakoitzetik lagungarri eta funtzionalena iruditu zaiguna hartuz. Guk euskal

hizkuntzalaritzaren eta dialektologiaren alor honetara dakargun berrikuntza nagusia datuena da, orain arte

694 Erredundantea gerta daiteke, baina badaezpada ere berriz errepikatuko dugu adibide guzti-guztiak CD-ROM-eko “Korpusa”

karpetan aurki daitezkeela, bai galdekizunean txertatuta, bai tauletan. Espektrogrametara igortzen dugunean berriz, diskoko

“Bestelako emaitzak” karpetan begiratu behar da. Azterketa lanak eraman gaitu gai bakoitza −nolabait esateko− berrantolatzera, eta

adibidetegian ez dugu sintesi laneko den-dena ipini, eta dokumentuen egitura ere ez da beti azterketa lanaren ondorioz eratu duguna

(beraz, adibide batzuk barreiatuta ere badaude adibidetegian hainbat artxibotan) ezaugarri sistemikoak leku baten adieraziz gero

nahikoa delakoan.

695 Adibidez, batzuk aipatzearren: F. ARANBERRI (1996); J. ARRETXE-ren argitaratutako tesia (1994); ZENBAIT-en lana (1988);

J. ELORTZA-ren eta beste zenbaiten lana (1999); A. ERRAZTI (1994); J.M. ETXEBARRIA-ren argitaratutako tesia (1991b);

EUSKALTZAINDIA-ren gramatika laburra (1993); I. GAMINDE (1988); P. GOENAGA (1980); J.I. HUALDE, G. ELORDIETA

eta A. ELORDIETA (1994); J.I. HUALDE eta J. ORTIZ DE URBINA (1993); argitaratutako O. IBARRA-ren tesia (1995); J.

LARRAÑAGA (1998); I. LASPIUR (1999a)-(1999b); J.C. ODRIOZOLA eta I. ZABALA (1992); J. ORTIZ DE URBINA (1989);

G. REBUSCHI (1984)-(1997); G. REBUSCHI eta beste (1986); argitaratutako K. ROTAETXE-ren tesia (1978); I. TURREZ, A.

AREJITA eta C. ISASI (1998); TXILLARDEGI (1977); J.A. URIARTE-ren argitaratu gabeko tesia (1995); L. VILLASANTE

(1972)-(1992); M. ZARATE (1979); I. ZUBIRI eta E. ZUBIRI (1995).

696 Begiratu besterik ez dago aipatu berri ditugun lan guztiak, esate baterako.

117

118

honelako lanetan ez baita azaldu Eibarko ahozko lagunarteko euskara biziaren egitura lan sistemiko eta

oso baten. Jorratutako hainbat ezaugarri euskarazko orokorrak dira; beste batzuk Bizkaierako hizkera

batzuekin komunak dira, Eibar inguruko herriekiko adibidez; beste ezaugarri batzuk, edo agian guztien

arteko harremanak edo konkurrentzia eta maiztasuna dira Eibarko bereziak. Edonola ere, maila horiek

ongi bereizteko lan monografiko honen tankerako gehiago behar dira.

Azterketaren emaitzatzat, funtsean, aurkitu ditugun eredu nagusiak eta aldaerak aipatuko ditugu,

eta bitxikeriak ere bai, hainbat jaso dira eta. Formari dagokionez, aldaera fonetikoak 697 eta morfologikoak

aztertu dira batez ere; erabilerari dagokionez, eremu semantikoa jorratu da batez ere, morfologiak eta

sintaxiak ere lekua duten arren. Eredu, aldaera eta bitxikeria horien subjektu-erabiltzaileen berri ere

emango da, zein lekukok zer darabilen adierazgarria baita benetako hizkera ezagutzeko 698 .

Edonola ere, tesi honetan egin den azterketak ez du agortzen lekukoengandik transkribatutako

guztiaren etekina, ez hizkuntzalaritza sistemiko aldetik, ez idiolekto bakoitzaren azterketa egin den

neurrian ere. Lan “dialektologikoagoa” egitea ere beste ikerketa lanen zeregina da. Ondoko herrietako

aldakietan ere antzerako azterketa beharko litzateke, ostera, hori zuzentasunez burutu ahal izateko, datuak

erkagarri gerta daitezen.

Azterketa bera morfologiako gai zehatzei eskaini badiegu ere, aldi oro kontuan izan dira beste

atalekin dituzten harremanak, dela fonikoa, dela morfosintaktikoa, dela lexiko-semantikoa, ez baitugu

uste bereizketa garbi eta osorik egin daitekeenik atalen artean. Ez dugu uste, gainera, atalen bat bestea(k)

baino garrantzitsuagoa denik, guztiak elkar-osagarriak baitira gure ikuspegiz.

697 Deklinabidearen atalean, esaterako, ez ditugu fonetika sintaktikoan daudekeen egitura guztiak aztertuko, baina alor horretara

hurbilketa egingo da. Aipatzen den lehenengo aldaera etimologikoena litzateke; ondokoak, aldaera fonetikoak (horien artean,

ingurunearen eraginik gabekoak eta fonetika sintaktikoz aldatutakoak genituzke; alderdi hau berresteko egin diren azterketa

akustikoetara jo daiteke). Beste herri-inguru batzuetako monografietan nahiz dialektologia lanetan ez dugu aurkitu fonetika

sintaktikoaren eragina mugatzailea eta kasu markak ezartzerakoan adibidez: formak inguru gabe aurkitzen ditugu eta ahozko

jardunean beste aldaerarik ez balego legez. Hainbat liburutan aurki dezakegu egitura “garbi” hori deklinabideko kasu eta atal

gehienetarako: F. ARANBERRI (1996, 47-74); ZENBAIT-en lana (1988, 75-81); J. ELORTZA-ren eta beste zenbaiten lanean

(1999, 148-153); A. ERRAZTI (1994; 33-35, 54-71); I. GAMINDE (1988); J.I. HUALDE, G. ELORDIETA eta A. ELORDIETA

(1994, 85-107); J. LARRAÑAGA (1998, 50-86) −egile horrek, nolanahi ere, ahozko jarduneko aldaera asko aurkezten ditu−; I.

LASPIUR (1999b, 21-62). Tesietan sakontasun handiagoz azaltzen da gai hori, adibidez, J.A. URIARTE-k hainbat maila lexikomorfologikori

aplikatutako arauz azaltzen ditu Fruizko formak (1995; 165-187, 352-390); O. IBARRA-k ere, errealizazioei nahikoa

erreparatzen die (1995, 338-404); J. ARRETXE-ren tesiaren osteko argitalpenean ere oharretan hainbat ezaugarri aurki ditzakegu

(1994, 96-105); K. ROTAETXE-k ere azalpen luzeak egiten ditu formen eta erabileren inguruan (1978). Horietariko egile batzuek

deklinabideko aldaera mordoa fonetikako atalean jorratzen dituzte. Gure ustez sistematiko-teorikoa azaltzea ongi dago, baina

errealitatea ere erakutsi beharra dago sistemaren jatorria eta ezaugarriak hobeto ulertu ahal izateko.

698 Lortu den korpus handia kontuan harturik, aldaera eta erabilera bakoitzaren kopuruzko azterketa ere egin zitekeen, kuantitatiboa

alegia; baina hasierako helburuek ez dute lan hau horretarako bideratu. Analisi estatistikoak egitekotan aztergai diren hizkuntza

fenomeno bakoitzeko errealizazio guztiak transkribatu eta elkarren ondoan prozesatu beharko lirateke, kopuruak guztira eta

proportzioak zehatz azaldu ahal izateko; lan soziolinguistikoa litzateke hori. Gure jarrera, aldiz, honakoa izan da: forma, egitura,

aldaera eta erabilera orokorrenen, arruntenen, erabilienen mailan lekuko gehienen ahotan daudenez –lekuko nagusi gehienen ahotan

izateak orokorra dela erakusten du, esaterako–, ez dugu jasotako errealizazio guztien metaketa egin. Baina gutxiago erabiltzen

direnak, ordea, kopuruz zehatzago jaso dira, errealizazio gehientsuak tauletan edo adibidetegian txertaturik daudela.

D) MORFOLOGIAKO ALOR BATEN AZTERKETA: IZEN

SINTAGMAREN DEKLINABIDEA, ADJEKTIBO SINTAGMA ETA

ADBERBIO SINTAGMA

119

120

1. DEKLINABIDEA

1.1. AURKEZPENA

Azterketarako eta adibideen aurkezpenerako metodologia orokorra lehenago azaldutakoa da 699 .

1.1.1. Kasuak; azter eremua; atalen egitura

Ikerketa lan honetan hamasei deklinabide kasu bereizi dira Euskaltzaindiak jarritako bidetik 700 ,

baina horien azalpena ez dugu barreiatuta egingo kasu bakoitzak sortutako unitate gramatikalaren edo

funtzioen arabera (hau da, izen sintagmari atxikitakoak edo gramatikazkoak 701 , izenlagunak 702 eta

adizlagunak 703 ), bata bestearen jarraian baino. Jarraian ipiniko ditugu kasu bakoitzari dagozkion formazko

berezitasunak eta erabilerak 704 .

Kasu hauek aztertu ditugu:

•Nominatiboa (absolutiboa).

•Partitiboa.

•Ergatiboa.

•Datiboa.

•Edutezko genitiboa (genitibo edutezkoa, jabego genitiboa, genitiboa).

•Leku-denborazko genitiboa (leku genitiboa).

•Instrumentala.

•Soziatiboa.

•Motibatiboa.

•Destinatiboa.

•Prolatiboa.

•Inesiboa.

699 Ikus C) atal nagusiko 3. atala.

700 Deklinabidearen azterketaren bilakaera XVII. mendetik aurrera ikuspegi diakroniko-historiografikoz ezagutzeko ikus J.

ALBERDI, 1989, 1989b. Ikuspegi diakroniko-linguistikoz egina da M. AZKARATE-ren eta P. ALTUNA-ren liburua ere (2001),

eta deklinabide kasuei “Euskal deklinabidea” atala eskaintzen diete bereziki (aip. lib., 81-135). Hainbat egilek jorratzen dute izen

sintagma morfologiako gai berezi legez, baina izenaz landa beste kategoria batzuk ere landuz (izenordainak, determinatzaileak eta

adjektiboak esate baterako); erreferentzia gisa hartu ditugu besteak beste: P. GOENAGA (1980, 45-106), J.C. ODRIOZOLA eta I.

ZABALA (1992); G. REBUSCHI (1984, 109-173), TXILLARDEGI (1977). Nolanahi ere, deklinabide kasuak aditz sintagmaren

barne aztertzeko joera ere badago; ikus adibidez P. GOENAGA (aip. lib., 108-143).

701 Kasu “gramatikal” hauek adizkietan duten komunztaduragatik bereizten dira beste kasuetatik. Hala ere, komunztadura hori era

askotakoa izan daiteke eta ikerlariak kasu ergatiboak kezkatzen ditu gehien.

702 Ikus Adjektiboari eskainitako atalean beste zehaztasun batzuk.

703 Ikus Adberbioari eskainitako atalean beste zehaztasun batzuk.

704 Izan ere, zein ikuspegitatik eta zein irizpidez begiratzen den, banaketa era askotara egin daiteke; egile batzuek leku-denborazko

kasuak, lokatiboak alegia, multzo berezi legez aztertzen dituzte. Horren adibide litzateke EUSKALTZAINDIA-k iragarrita duen I.

IBARRETXE-ren eskutik gai horren inguruko hitzaldia: “Euskal kasu lokatiboak hizkuntzalaritza kognitiboaren ikuspuntutik”

(erreferentzia hemendik hartu da: EUSKALTZAINDIA, 2001). Bestelako hurbilketak egitekotan oinarrizkoa litzateke I. ZABALAren

laneko kontzeptuak gogoan hartzea (1999).

121

122

•Ablatiboa.

•Adlatiboa.

•Adlatibo bukatuzkoa (muga adlatiboa).

•Adlatibo bide zuzenezkoa (hurbiltze adlatiboa, norabide zuzenezkoa).

•Goikoei beste “kasu” bat gehitu diegu, bokatiboa hain zuzen. Jakin badakigu izatez ez dela

berezko kasua, erabilera-funtzio bat baino, baina bai forma aldetik kasu marka guztiak eta

hainbat mugatzaile-determinatzaile har ditzakeenez, eta batez ere erabilera aldetik berezia denez

taula eta atal berezia eskaini diogu.

Deklinabideari eskainitako kasu eta atal bakoitzean egitura hau beteko da orokorrean:

•Alderdi formala. Deklinabide kasu bakoitza honela banatuko dugu:

vMugagabea

vMugatu singularra

vMugatu plurala

•Erabilera.

•Atalaren ondorioak.

Izenaren deklinabidea amaiera bokaliko guztietan lortu dugu, diptongo bukaera batzuk ere

gogoan izan ditugu eta amaiera kontsonantikoa duten hitz batzuk ere jaso dira 705 . Batzuetan izenaz

landako adibideak ere jarri dira sintesi lan honetan. Ez da sistematikoki jaso aditzondoen deklinabidea,

eta aditzen (partizipioen eta aditz izenen) deklinabidea ere ez da sistematikoki aztertu.

Hitz batzuen amaiera mugagabeei atal berezia eskainiko zaie deklinabide kasuen azterketaren

aurretik, batez ere amaieren alternantziegatik.

Mugatzailea erantsitakoan berba-amaiera bakoitzaren jokabidea azalduko dugu ez kasuz kasu,

bereziki nominatiboaren atalean baino. Beste kasuetan aipagarririk balego dagokion kasuaren iruzkinean

jarriko dugu.

Kasuz kasu ezaugarri bereziak eta xehetasunak azalduko ditugu; baina ezaugarri orokor batzuk

ere kasu bakoitzaren barrena aurkeztuko ditugu (leku-denborazko kasuetako mugagabeko -ta- artizkia

azaldu ala ez, adibidez). Bizidun-bizigabeen deklinabideko kurutzaketa orokorrak inesiboaren atalean

azalduko dira.

1.1.2. Atal berezietan jasotako mailak

•Bestelako bukaera batzuk dituzten berben deklinabidea, hala nola amaiera geminatuenageminatu

legez funtzionatzen dutenena.

•Zenbait “kasu arraro”-ren deklinabidea (maileguko hitzak batez ere, eta metahizkuntza).

705

Adibidetegi-galdekizuneko fonetika eta fonologia atalak ere kontsultatu ditugu azterketa burutzerakoan, bai bokalismoa bai

kontsonantismoa.

•Mugagabearen forma, balioa, erabilera, eta abar. Deklinabideko orokortasun legez.

•Forma mugatuen erabilera.

•Gradu hurbileko mugatzailez mugatutakoak.

•Izen berezien deklinabidea. Lagun izen eta leku izen batzuen deklinabidea, amaiera bokalikoz

eta amaiera kontsonantikoz.

•Adizlagunak sortzeko galdetzaileetatik eratorritako egiturak.

•Erakusleak.

•Zenbatzaileak.

•Izenordainak.

•Izenordain mugagabeak (galdetzaileak).

1.1.3. Orokortasunak

Deklinabide kasuen erabilera orokorrean aztertu dugu, kasuka, unitate gramatikaletan

erreparatzeke: izenak, izenordainak, izenondoak, aditzondoak eta abar aurki daitezke erabileraren

adibideetan. Bestalde, atal honetan aurkeztutako erabilerez gain, postposizioei eskainitako atalean ere

hainbat kasuren aipamena egingo da. Deklinabide kasu bakoitzaren osagarri “komunztadura” eta “aditz

bereziak” ataletako adibideak ere begiratu daitezke 706 , han ere kasu bakoitzaren erabilera azaltzen baita,

komunztadurarenean batez ere.

Forma bakoitzaren bizitasunaz eta erabileraz egiten ditugun zenbait ohar lekukoen pertzepzioan

oinarrituta daude.

Oro har, ez dugu azentuazioan erreparatuko, transkribatzerakoan bokal tonikoak grafikoki

markatu ditugun arren.

Gurea egiten dugu Euskal gramatika...-n aurkitu dugun iruzkina, forma batzuen sinkretismoa

azaltzerakoan:

“Hizketa bizian sinkretismo horiek guztiak eta gehiago ere aurkituko dira, egia esan. Dena dela,

hiztunak baditu bideak sinkretismo horrek sor ditzakeen anbiguetateak hausteko, azentuazioa,

testuingurua, aditzaren morfologia, e.a.” (EUSKALTZAINDIA, 1993, 197-198).

1.2. DEKLINABIDEA KASUZ KASU. IZEN-SINTAGMA: IZEN ARRUNTAK

Aurkezpenean aurreratu dugu aztergaia zabala eta murritza dela era berean. Oraingoan alderdi

murritza azpimarratuko dugu, aurkeztu genuenez ez baitugu lexikologia landuko “Izena” bera

lantzerakoan: ez dugu morfologia eta semantika aldetik Eibarko izenen sailkapena egingo eta ez ditugu

Eibarko izen bakunak, eratorriak eta elkartuak azalduko. Izena lantzerakoan deklinabidean erreparatu

dugu batez ere eta kasu bakoitzari eskainitako ataletan ikusiko ditugu izen batzuen “jokaerak”, bai

arruntak bai bereziak. Dena dela, atal honetan izen arrunten deklinabidea ez ezik, izen berezi batzuk ere

706 Azterketa honetan ez dira alor horiek zeharo jorratu.

123

124

jorratuko ditugu; izenondoek ere izenen gisako deklinabidea dutenez, lekua izan dute kasu bakoitzaren

azterketa garaian.

Kasuen izenburuaren ondoan parentesi artean kasu marka diasistemikoa jarriko dugu. Atal

honetan gradurik gabeko mugatzailea (-a, -ak) erantsitakoan sortutako formak aztertuko ditugu

mugatuaren alorrean.

1.2.0. AMAIERA MUGAGABEAK

Jarraian azalduko dugun “mugagabea”-ren inguruko xehetasunak, batez ere maila fonikoari

dagokionez, kasu guztietarako baliokoa da, eta harremanak ezarriko ditugu bai mugatu singularrarekin bai

mugatu pluralarekin ere, bai nominatibo kasuan bai beste kasu batzuetan ere. Atal hau osatzeko

deklinabide taula guztiak begiratu dira datu basean; baita fonetika ataleko bokalismoa eta

kontsonantismoa ere. Hori guztia ezagutzeko bide zuzenena adibidetegi-galdekizunera jotea da, fenomeno

bakoitzak datu basean erregistro berezia baitu gehienetan, eta forma mugagabeek ere bai, jakina. Forma

mugatuak ere begiratu ditugu atal hau osatzerakoan, eta forma mugatuez hemen dioguna ez dugu berriz

errepikatuko.

Oro har, euskara arautuaren ereduak ditu Eibarko euskara mintzatuak, beti ere -hhizki/fonemarik

ez dela kontuan hartuta, eta sarritan bokal arteko kontsonanteen galera gertatzen dela

(honek amaierako diptongoak sor baititzake, hitz homofonoak ere sortaraziz: “be(h)i; be(g)i > bei”, hiatoz

edo diptongoz, ebakeraren arabera), baita kontsonanteak tartekatu egiten direla ere (“oge”).

Berezitasunik ez da baina falta amaierei erreparatuz, eta kasu batzuetan gertakari sistematikoak

diren bitartean, beste batzuetan polimorfismoa da nagusi. Jarraian, amaieran “nahasteak” sortzen diren

zenbait kasu azalduko dira amaiera arrunten ondoan 707 .

1.2.0.1. -a itsatsiaren zenbait kasu:

1.2.0.1.1. Eibarko euskaran euskara arautuko formak betetzea

Eibarren berezko -a bokala duten berbak orokorrean euskara arautukoak dira, Eibarko

aldakian 708 : bai euskaraz oso errotutakoak “elixa, neska, txitxara, titara, abixa, gona, denpora, arantza,

andra, euskera” eta abar; bai maileguak. Mailegu berriagoetan amaierako -a bakarrik joan daiteke:

“erropa, playa, pint(x)ura, botika”, nahiz hiatoko partaide izan daiteke: “polea, idea, tarea” eta abar.

Atzizkiekin ere gauza bera gertatzen da; Eibarren -a itsatsidunak dira besteak beste “-gura/-kura,

-ska(ra/da), -bera, -kerixa, -tza, -durixa/turixa”; salbuespena kgg-ren erabilera “tontokeri” berbarekin

(lekuko horrek “astakerixa” darabil beste kasu baten).

1.2.0.1.2. Eibarren -a itsatsiduna egiten duten berba batzuk

707 J.M. ELEXPURU-k ere bere tesian “Mugagabeko fenomenoak” atala eratu zuen. Guk baino murritzago heldu zion gai horri eta

batez ere amaiera bokalikoen alternantziak aipatu zituen (1996, XVIII). K. MITXELENA-k aipatu zuen beste arazo bat ere badago

tartean: “Hay restituciones erróneas de formas básicas, en las que todos incurrimos con facilidad cuando lo único que está

documentado son, en la terminología de Kurylowich, formes fondées, y no las correspondientes formes de fondation: téngase en

cuenta que éstas son básicas porque a partir de ellas las otras son previsibles, mientras que la inversa no es siempre cierta” (in R.M.

AZKUE, 1984, 37).

Eibarren hitz batzuk -a itsatsia dute euskara arautuan bestelako amaiera dutenean (arrunki -e

amaieradunak); adibidez, “lora”. Salbuespen bakarra aurkitu dugu, nme2-ren hitzetan: “séma lore

?”, agian Elgoibarko hizkeraren eraginez, izan ere, beste kasuetan “lora” oinarria deklinatzen

baitu:

nme2 edúrtzan, lu- lórak urten dabe //nme2 lorá bat ekarrisu

Edonola ere, bere auzoko beste lekukoak eta beste guztiek “lora” darabilte. Beste antzerako

adibide batzuk: “bela” (salbuespen bakarra kgg-ren erantzunak dira, alfabetizazioaren ondorio, noski),

“basurda”, “laba”, eta abar 709 .

Forma estandarrean -i amaieradun forma diren batzuek -a itsatsia hartzen dute Eibarren:

“gasterixa”, “aixerixa” (adibideak forma mugatuan aurkitu ditugu 710 ). Grabatu ez dugun “keixa” (kom.

“gerezi”) ere multzo horretan sar daiteke 711 . Amaiera kontsonantikoa du euskara normalizatuan “kedar”ek

baina Eibarren “kedarra” ere egiten da 712 (“kidar” baino gehiago).

Eibarko euskaran -a itsatsia duen beste hitz bat: “egoia” (kom. “hego”). Berba hau forma mugatuan

aurkitu dugu bakarrik, baina forma horrek berezko -a duela pentsarazten digu 713 : kmz-ri eta raz1-i jaso

dizkiegun adibideetan ikus dezakegu:

kmz º”égoia dao”: ··· égo-aixía · daolako --raz1 º”égoya” ta “egoaixia” dána da bat!: orí beruori! · á

píkatzen dabena, gaur goixiam-be-ederki píkatze-isen dau égoya eon da ta //raz1 º(?)dana-gorútz

ekárten dau ifárrak eta · égoya-pe bai onútz! ...

1.2.0.1.3. Euskara arautuko -a itsatsia ez gordetzea

Hitz batzuek Eibarren bestelako amaiera dute. Adibidez, “ira/ire //ida/ide” (arrunki -a/-e

alternantzia gertatzen den arren; kom. “ira”); hor ditugu lekukoen adibide garbiak, batzuk ipintzearren:

raz º”iría” ... “iré askó”: “iría” erooo ... “mendíraa · garotára” eskendúan esán, guk “mendíra

iretára góyas” ... --nme2 idé asko dao --naz eee, sémat e idé dao --rae º... mendíra ide-bátera! ...

Izan ere, lekuko nagusi guztiek -e amaieradun forma eman digute, salbuespenik barik.

Beste adibide bat Eibarko “giltz” berban dugu: zeharo galdua da amaierako -a bokala lekuko

guztiengan.

1.2.0.1.4. -a /-e alternantzia

Horrelakoetan mugatzaile singularra erantsitakoan emaitzak neutralizatu egiten dira. Hemen

adibide batzuk:

•“Ultza/ultze”. Lekuko batzuek beti darabilte -e amaieraz, eta beste batzuek txandaka.

•“Erla/erle”. Lekuko batzuek beti darabilte -a amaieraz, kmz-k kasu; beste batzuek alternantziaz,

nme2-k kasu; eta beste batzuek beti -e amaieraz: raz1-ek, naz-k.

708

Ikuspegi deskriptiboaren gainetik preskriptiboa duela, ikus I. LASPIUR-en “-a artikulu mugatzaillia” artikulua (1999, 31-32).

709

Ikus K. MITXELENA-ren iritziak eta azalpena (1990, 128-129).

710

T. ETXEBARRIA-k ere “GAZTEDIXIA” eta “AIXERIXIA” forma mugatuak dakartza, amaierako -adunak (1986, 114).

711

T. ETXEBARRIA-k ere “KEIXIA” forma mugatua dakar, amaierako -aduna (1986, 482).

712

T. ETXEBARRIA-k ere “kedarra baltza” forma mugagabea eta “kedarria” mugatua dakartza, amaierako -adunak (1986, 482).

713

Horrela ez balitz, gaur egungo forma mugagabea “*egoi” litzateke. Edonola ere, R.M. AZKUE-k bere hiztegian “egoa, egoe,

egoi” formak dakartza bizkaierarako (1984, 377).

125

126

•“Arta/arte”. “Arta” darabilte kmz-k, nme2-k eta rmz-k; “arte” berriz, raz1-ek, S.B.-k, f.a.-k eta

kgg-k; alternantziaz naz-k.

•“Kurutza/kurutze”. Lekuko gehienek “kurutze” darabilte (kmz, raz1, nme2, kgg), baina naz-k

“kurutza” darabil bakarrik; eta alternatzen S.B.-k eta f.a.-k.

•“Kuma/kume”. -a amaieraz hauek darabilte: kmz, raz1, nme2, S.B., f.a., raz6, nahiz eta

gehienek “ume” darabilten horren parean, naz-k izan ezik “uma” eta “ume” darabilelako. Alternantziaz

darabiltzate naz-k eta kgg-k.

•“Suma/sume”. Lekuko batzuek -e amaieradun forma darabilte (kmz-k, nme2-k eta S.B.-k esate

baterako); beste batzuek -a amaieraduna (naz-k eta f.a.-k); eta beste batzuek txandaka biak (raz1-ek).

•“Erla/erle”: lekuko batzuek -a amaieradun aldaera darabilte bakarrik (kmz-k); beste batzuek -e

amaieraduna darabilte (nme2-k eta naz-k); eta beste batzuek alternatzen (raz1-ek).

•Beste adibide batzuk: “balda/balde”, “larra/larre”, “erpa/erpe”, “oda/ode //ora/ore //odei 714 “,

“suba/sube”, “laba/labe”, “asukra/asukre”, “sikuta/sikute”, “urte/urta”, “alpapa/alpape”, “bida/bide

//bira/bire”, “bara/bare”, “agura/agure”, eta abar 715 .

•Bikote berezia egiten dute “ule/betule, ule/betula”-k: “ule” hitza gure lekukoek beti erabili dute

amaieran -e bokala duela; baina hitz horrekin osatutako besteak bitara egiten du (mugagabean eta mugatu

pluralean erreparatu behar ondorioak ateratzeko), “betule/betula”. -e amaieraz darabilte kmz-k, f.a.-k eta

kgg-k; -a amaieraz raz1-ek eta S.B.-k; alternantziaz nme2-k eta naz-k.

•Beste jazoera bat amaierako -a itsatsia -e ahoskatzea 716 da: nmz-ri jasotako “ogetamaikE”

forma, zein nme2-ri jasotako “séma-paitté!” forma lirateke adibide batzuk. Ez dugu uste alternantziak

bakarrik azalduko lukeenik amaierako bokalaren izaera; gure ustez bestelako aldaketa fonetikoa litzateke

(bokalaren inflexioa aurrekoaren eraginez, noski), nahikoa idiolektala Eibar mailan, baina nmz

lekukoarengan sistematikoa hitz hori beti horrela baitarabil (ikus mugatzailea hartzerakoan ere nola

amaierak -ie, -ue, -ixe egiten dituen salbuespen gabe; baina “amama /aitei”); nme2-k berriz, txandaka

darabiltza -a amaiera eta -e amaiera 717 . Agian aurreko silabako glide sabaikariaren eraginez itxi da

amaierako bokal hori.

1.2.0.1.5. Mugatuan batzuetan izen berezi legez funtzionatzen duten hitzak (“ama/amia”)

Ama/amia da adibide bata. Deklinabide kasu guztietan eta deklinabide arruntean “ama” izen

berezi legez deklinatzen da, baina bada salbuespen bat, berba hori animalien munduan erabiltzerakoan

bereziki 718 , eta baserri eremuan izango luke indar nagusia fenomeno horrek, nahiz eta ez baserri guztietan.

“Amia” formaren erabiltzeileak gure lekukoetatik nme2, nme1 eta naz lekukoak dira, beraz Aginaga

714

nme2 lekukoari jaso dizkiogu forma bi hauek: “odeyak” eta “odeixak”.

715

Ikus K. MITXELENA-ren iritziak eta azalpena (1990, 128-129).

716

Nahiz eta aditzondoak sortzeko atzizkia den, amaiera hori kmz-ri ere jaso diogu: “peaute”. Ikus espektrograma honetan: kmz

38A231.

717

Ikus adibide bat espektrograman: nme2 1A30.

718

Elgoibartarrei sarri entzun diegu jendetza handiaren artean andrazko eta ume asko daudenean: “ango umia ta amia!”, ez animaliei

deitzeko, haurren ama-edo direnei baino. Burdingintzan ere erabili izan da –edo zen– forma mugatu hori, J.A. Mogel-ek “Cepoamia”

baitakar bere Peru Abarca ezagunean (Internet-eko helbide honetan jaso dugu on-line: www.eibar.org/materixala).

auzoan zalantza barik erabiltzen den forma da; beste auzoetan zer gertatzen da?: ikus zer zioen raz1-ek

armz-ren formari erantzunez (nahiz eta raz1-ek “txarri amia” forma ere ontzat joten duen):

raz1 º”“ dá-alá?: ní-sékula estót entzún!, ní-”txarrí emía” betí!

“Amia” forma hori f.a.-k ere badarabil. Gogoan izan behar da Aginagan behintzat ez dela bat

“(txarri) amia” (nahitaez umeak egin dituena) eta “(txarri) emia” (emea, beste gabe: berdin dio umeak

izan dituen ala ez). Dena dela, bigarren graduko artikuluaz “amori” forma jaso diogu raz5 lekukoari:

erreparatu egin behar da, baina, ez dela “*amiori” beste berba arrunten ereduari jarraituz espero zitekeen

legez; horren tankerako berbak ere “aitxori, aitxitxori, amamori” lirateke. Lekuko bati jaso diogu

“amandria” forma aposizioan:

raz ºamén len guk eskendúan esáten “amáma”, e?, guk esáte-gendúan · “amándria”! ... ba

oingoó- oingoó será da-”amáma” ... guu- nik- nik amá- betí amándriarí esáte-san “amándria

Páula”! ... “amándria Páula”!

Beste antzerako gertakari bat aita hitzak ere badu, bestelako esanguraz eta egituraz den arren.

Deklinabide kasu guztietan eta deklinabide arruntean “aita” izen berezi legez deklinatzen da, baina bada

guztiz lexikalizaturiko esaera edutezko genitibo kasuan, “Aitxiaren da Semiaren...”, otoitza hain zuzen,

mugatzailea hartzerakoan -a itsatsidun beste izenen moduan deklinatzen baita. Lekuko nagusi guztiek

−kgg-k izan ezik “Aitxaren” forma baitarabil− “Aitxiaren/Aittiaren” forma darabilte otoitz hori

ahoskatzerakoan.

Izen berezi legez erabiltzen dira beste batzuk: “amama, aitxitxa, uesaba, kaka 719 ...”. Badirudi

berezi legez funtzionatze hori mugatu singularrera mugatzen dela batez ere, beste deklinabide kasuetan

plurala onartzen baitute.

1.2.0.1.6. Lekuko batzuen erabileran -a itsatsia duten berbak

Lekuko batzuen ahotan hitz batzuek -a itsatsia duten artean beste lekuko batzuek ez dute horrela

egiten. Hori gertatzen da bai euskarazko hitzetan bai maileguetan 720 .

a) Euskarazko hitzetan. Besteak beste bikote hauek jaso dira:

•“Pitxi/pitxia”. kmz-k, S.B.-k eta f.a.-k beti darabilte “pitxi” forma; raz1-ek ostera, beti “pitxia” (lau

adibidetan darabil 721 , beraz, ez dirudi ahoskatze uneko “errata” denik). Edonola ere, forma mugatuan ere

“pitxia” forma darabil raz1-ek. naz lekukoak erantzun gehienetan “pitxi” darabil baina baten “pitxia” ere

erabili du. Gure ustez hitz hori da beste berba alkartu bateko partaidea: “pitxi-lora”, eta hor ez da berezko -a

bokalik ageri.

•Polimorfismoa dago beste hitz baten ere: “burdiñ/burdiña”. Lekuko batzuek beti darabilte -a

itsatsiaz: raz1-ek, nme2-k, naz-k, S.B.-k, f.a.-k, kgg-k, eta jaso ditugun beste adibide bakanetan ere horrela

deklinatu dute (kaz1, kmz3, rmz5); baina alternantziaz ere bai: kmz-k.

719 Idatziz T. ETXEBARRIA-ri “kakia” jaso diogu “zeregiñ kakia” egituran; adibiderako: “Baskuliari abuja zulua firi-fariakin eittia,

zeregiñ kakia” (1986, 102), “Zeregiñ kakia, pitxoikuan kaxan, atakadore zulua eittia” (aip. lib., 470).

720 Ikus K. MITXELENA-k zer dioen (1990, 131-132).

721 Bi adibide deklinabidea lantzerakoan, eta beste bi bokalismoa lantzerakoan lortu ditugu; beraz, bai gai eta bai denbora tarte

handia izan zen ekoizpen aldi bien artean eta ezaugarri hori sistematikotzat jo daiteke lekuko horrengan.

127

128

•Alderantziz gertatzen da “urr(a)” hitzarekin: lekuko gehienek amaierako -a gabe darabilte baina

kgg-k amaierako bokalaz darabil forma mugagabean ere.

• “Anai/anaixa”. Gehienek “anai” hutsa deklinatzen dute, baina lekuko batek “anaixe” ere onartzen

eta erabiltzen du: nme2-k (euskal jatorriko -ia amaieradun berben artean ere sar genezakeen, baina amaieran

hiru bokal daudenez, ez dugu hori aintzat hartu).

• “Alde/aldia”. Lekuko gehienek “alde” forma mugatuaren gainean ezartzen dute mugatzailea baina

lekuko batzuei -adun forma jaso diegu: f.a.-ri, raz1-i (birritako erakuslez eta postposizioetan jaso diogu 722 ),

kaz2-ri, rmz5-i eta ñmz-ri (“aldatara” adlatibo forman) hain zuzen; ez da, bada, gertakari isolatua 723 .

•“Bastar/bastarra”: aurreko bikotean antzera, -adun forma hiru lekukori jaso diegu, rae-ri, kmz3-ri

eta kmz7-ri. Hemen adibide bat:

rae ºgarúa?!: jo! ·· bastárra gustiak!

•“Orro/orrua” bikotea. Lekuko gehienek -a itsatsidun forma darabilte: nme2-k, raz1-ek, naz-k, S.B.k

eta f.a.-k; beste lekuko batzuek forma biak darabiltzate: kmz-k (lekuko honek “orro” ere onartu zuen baina

lehenago ukatu ostean) eta naz-k (-a gabeko formarako “orru” darabil); eta kgg-k -a gabeko forma darabil

bakarrik, “orru” aldaera (gogoan izan forma mugagabeko amaierako -o/-u alternantzia). Aipatzekoa da

mugatzailea hartzerakoan forma ez dela aldatzen singularrean (ez da *orruia moduko formarik sortzen 724 ), eta

pluralean “orruak” dugu.

•“Berandu/berandua”. Alternantzia da nagusi lekukoengan: kmz, raz1, nme2, naz, ñaz5 (kmz-k

hasieran -a gabeko forma onartu zuen bakarrik, baina erabili, forma biak darabiltza); f.a.-k -adun forma

onartzen du bakarrik, eta kgg-k -a gabeko forma.

•“Lai(xa)” hitzaren adibidea ere jarri egingo dugu, antzinako tresna baita, baserritarrek sarri

erabilitakoa. Bada berba horretan ere alternantzia dago amaierako -a dela eta ez dela. Mugagaberako

kaletarrek nagusiki “lai” darabilte (kmz-k eta S.B.-k forma mugatu singularra “laixa” egiten dute, kgg-k ez

daki ziur nola den ez duelako ikasi ere egin); baserritarrek berriz, “laixa/laixe” darabilte denek (horren forma

mugatu singularra “laixia” egiten dute).

b) Maileguetan ere horrela gertatzen da, eta nabarmen igartzen da forma mugatuekin alderatuz:

“kate, katia, katiak /kate(ia), kateia, kateiak”, “are, aria, ariak /are(ia), areia, areiak”.

•“Kate(ia)” hitza lekuko gehienek “kate” legez darabilte 725 , baina aurkitu ditugu adibide batzuk -a

itsatsidun legez deklinatuta: raz1-ek, nme2-k, naz-k, rmz-k, nme1-ek inoiz horrela egiten dute.

•Gauza bera gertatzen da “are(ia)” hitzarekin; -adun legez nme2-k eta naz-k deklinatzen dute

batzuetan.

722 Deigarria da, baina, kasu markak hartzerakoan ere “aldiara” egiten duela esaterako, bai raz1-ek bai kaz2-k.

723 K. MITXELENA-rentzat -a itsatsidun aldaera hori “desconcertante” zen idazle klasikoengandik etortzera, baina haiengan ere

gutxitan azaldu arren ezin “errata” zenik pentsatu (1990, 500).

724 Gogoan izan “arroba/arrua” berba: bokal arteko kontsonantea galdu ala ez, mugatzaile singularra erantsitakoan “arrobia/arruia”

egiten du, galera gertatutakoan elkarren ondoko bokalen aldaketa eta guzti.

725 K. MITXELENA-ren ustez amaierako -aren galera aspaldi gertatu zen (1990, 500).

Bikote berezia egiten dute “kantina/kantiña” eta “kantin” berbek. Bien jatorria gaztelaniako

“cantina” da baina -a itsatsidunak “taberna, edariak saltzen diren lekua” adierazten duen artean -a barikoak

ontzia adierazten du, marmita.

1.2.0.1.7. Mailegu batzuen joera

Jatorriko hizkuntzan amaiera kontsonantikoa izaki ere, berba batzuk euskaraz -a itsatsidun

bihurtuta erabiltzen dira, eguneroko hizkeran oso errotuta dauden berbak gainera. Adibide batzuk:

“arbola”, “esamiña”; “Ama Birjiña” (gure iritziz forma horiek guztiz zabalduak dira, nahiz eta rmz-k

partitiboan “esamiñik” egiten duen) 726 .

Beste berba batzuk erdibidean daude, alternantzia baitute: “krabeliña/klabeliña //krabeliñ/klabeliñ

//krabeliñe”. Sarrien amaieran kontsonanteak hartzen du mugatzailea, baina hainbat aldaera jaso ditugu. naz

lekukoak beti -a itsatsi legez egiten du deklinabidea; raz1-ek bietara egiten du, -a itsatsidunagaz eta gabe; eta

nme2-k amaiera bokalikoa egiten du mugagabean baina -e amaieraz (deklinabidea ere oinarri horren gainean

egiten du, jakina: “krabeliñia/klabeliñia”).

Beste antzerako kasu bat “senallia/señalia” da. Lekuko bati jaso dizkiogu aldaera bien adibidide

bana, bietan forma mugatuan, baina forma horiek berezko -a duela pentsarazten digute; horrela ez balitz, -e

amaieraduntzat hartu beharko lirateke (“seinale” da gaur egun normalizatutako forma euskara batuan). Ez

dugu forma mugagaberik jaso. Norbaitek pentsa lezake kontsonante amaieradun berbak direla, gaztelaniazko

“señal”-etik hartuak, baina ez dute horien moduan jokatzen.

1.2.0.1.8. -ia amaieradun berba batzuk. Maileguak eta euskal jatorrikoak

a) Maileguko hitz batzuk: -ia eta -ea amaieradunak.

•Jatorriko hizkuntzan -ia amaiera duten berbak. Mailegu gehienek Eibarren -a itsatsia gorde

egiten dute, hitz barruko aldaketak aldaketa (amaierako hiatoa txuliatzeko kontsonante txistukari

sabaikaria tartekatzea; bokal aldaketak, eta abar). Gazteleraz bokal sabaikaria azentuduna den ala ez

emaitza halakoa du Eibarko euskaran orokorrean: -ia atonoa dutenek batzuetan -ixa/-ixe eta beste

batzuetan -ia egiten dutelako. Hemen hiato horren jokabideaz ez dihardugunez, ez dugu azalpena

luzatuko eta adibide batzuk jarriko ditugu: “famelixa/familixa, sanaorixa, ferixa, parrokixa, memorixa”,

“farmasia, lejia, justisia, polisia 727 “; -a itsatsiduna gorde bai, baina bi forma hartzen ditu

“industria/industrixa” berbak, “industria” lekuko gehiengan, baina tesigilearen senak “industrixa” ere

onartzen du, eta entzutea ere badu, baina ez grabatuta; “erromerixa, loterixa, karniserixa/karnaserixa,

ortografixa, Marixa/Maria” 728 ... Ez da amaierako bokalaren galera erraz gertatzen horrelakoetan, beste

726 Ikus K. MITXELENA-ren azalpena (1990, 146-147).

727 Ez dugu adibideetan jaso, baina nominatibo mugatu singularrez mugagabeko formak erabiliko lirateke, “ama, amama” eta

abarren ereduaren ildotik. Nolanahi ere, fonetikak badu eragina; adibidez, “*farmasi-ia” litzateke alegiazko forma; baina

errealizazioak “farmasia” ematen du, soilketaz; eta agian norbaiten ahotan “*farmasi-x-ia”, silabak bananduz.

728 Ikus beste adibide mordoa hiatoen eta kontsonante frikari txistukari sabaikariaren atalean ere.

129

130

herri batzuetan gertatzen den gisa 729 ; gure lekuko guztien erantzunetan aurkitu dugu -a horren

errealizazioa.

•Beste berba batzuk -ia amaiera balute legez erabiltzen dira: “animalixa” edo “tximinixa”, esate

baterako (“animal” eta “chimenea”-tik datozela nahikoa erraz antzeman daiteke).

•Jatorriko hizkuntzan -ea amaiera duten berbak. “Tarea, idea, marea” erakoek ere gorde egiten

dute amaierako -a, deklinatzerakoan mugatu singularrean -ei(y)a eginez. nae-ren adibide batek erakutsiko

digu hori:

nae ºjo!, goor in d- luse in ddosue taréiye-e?

Mugagabean hiatoaren disimilazioa ere aurki daiteke: “idea /idia” adibidez (ikus beherago ere).

b) -ia amaiera duten euskal jatorrizko hitz batzuk. Euskarazkoetan, -ia batzuetan gorde egiten da

-ixa/-ixe legez; latineko jatorria duen arren, euskaraz oso errotutako “premiña 730 ” hitzaren kasuan lekuko

guztiek -iña amaiera darabilte; eta beste batzuetan amaierako -a galdu egiten da (“egia”-ren kasuan,

adibide bakarra jaso dugu, bera kgg-rena eta -a bakoa).

Joera nagusia -a itsatsia gordetzea da: “abixa, karabixa, a(i)txikixa/a(i)txekixa (berba honen -a

bako adibide bakarrak kgg-ri hartu dizkiogu; beste lekuko guztiek darabilte -a itsatsia), fristixa/prixtixa”.

Berezia da “anaia” hitza, amaiera ez baita -ia bakarrik, hiru bokaletakoa baizik. Eibarren gehienetan

beheranzko diptongotzat hartzen da. Beraz, Eibarko ezaugarriak ez datoz bat honetan K. MITXELENA-k

dioenarekin, mugatzaile singularra hartzerakoan bokal disimilazioa -ia amaieradunetan ez dela gertatzen

baitio 731 .

1.2.0.1.9. Leku izenak, batez ere -ia/ixa eta -ua amaieradunak

Hemen zehaztasun batzuk jarriko ditugu bakarrik 732 :

• -i(a)/-i(xa) amaieradun leku izenak. Arrunki amaierako -a gorde egiten da Eibarren; bokalen

artean batzuetan kontsonante frikari sabaikaria tartekatzen da eta beste batzuetan ez. Adibide batzuk

jarriko ditugu 733 : “Donostia 734 , Mañari(x)a, Mallabixa, Getarixa” izenetan ia denek gorde dute berezko -a,

kgg-k “Mañari”-n eta “Mallabi”-n izan ezik (beste adibideetan “Mañaria” eta “Mallabixa” erabili ditu).

“Aspeitxi(xa)” toponimoak bi lekukok darabilte amaierako -a gabe nominatiboan 735 : kgg-k eta nme2-k

(kgg-k “Aspeitxixa” forma ere badarabil). “Zumaia” toponimoa bitara erabiltzen da: bai “Sumaia” bai

“Sumaixa”.

729 J.A. URIARTE-k hauxe dio Fruizko erabileraz: “entzun daitezke oraindik “familidxe edarra” bezalako formak, baina gehiengoak

-a gabekoak erabiltzen ditu” (1995, 355), forma hori ia salbuespentzat joaz.

730 S. SEGURA-k eta J.M. ETXEBARRIA-k “premo, -ere”-tik datorrela diote (1996, 205).

731 (1990, 114).

732 Ikus orokorrean leku izenei eskainitako atalean ere.

733 Zerrenda hori luza egin daiteke: R.M. AZKUE-k bete eragin zuen erizkizundian Eibarko erantzuna “Errenteriža” baitzen,

esaterako (in A.M. ECHAIDE, 1984, 307).

734 Badirudi nominatiboan amaierako -a bokala gordetzeko joera handiagoa dagoela. Adlatiboan deklinatzerakoan, ostera, lekuko

gehienek galdu egiten dute bokal hori (ikus “Aspeitxi(xa)”-ren adlatibo formaz gerotxoago dioguna); adibidez, kasu marka horrekin

nme2-k “Donostira” forma egiten du. Amaierako -a gabeko forma hori ez da hain zaharra baina, R.M. AZKUE-ren erizkizundiko

Eibarko erantzuna “Donostiara” baita (in A.M. ECHAIDE; 1984, 299).

735 Baina adlatiboan deklinatzerakoan jaso ditugun adibideak “Aspeitxira” forma dute, -a gabea, aldaerak aldaera.

“Plaentxi, /Plaentxia/Plaentzia, /Plasentzia/Plasensia” oso joria da aldaeratan: soraluzetarrek

“Plaentxi” Eibarren eurei adarra joteko erregistroan bereziki erabiltzen dela diote, baina guk uste dugu

forma hori lekuko batzuek behintzat edonoiz darabiltela. Beste biak, -adunak, gehiago erabiltzen

direlakoan gaude jaso ditugun adibideek erakusten dutenez, baina lehenengoa ere erabili bai egiten da,

zalantzarik gabe.

• -ua amaieradun leku izenetatik “Ermua” galdetu diegu lekukoei eta denek aho batez -adun

erantzuna eman digute; “Ermu” forma S.B.-ren ustez erdaldunek darabilte. Dena dela, deklinatzerakoan

galdu egiten du, adlatiboan adibidez lekuko guztiek “Ermura” egiten baitute.

1.2.0.2. Mugatzaile singularra erantsitakoan neutralizatutako amaierak

Atal hau bereziki -a eta -e amaieradun formen emaitzentzat eratu da. Alternantzia kasu batzuk

arestian aipatu ditugu; jarraian, sistematikoki erroa bereizten den kasuak aurkeztuko ditugu, -e amaierako

batzuk bereziki (-a amaiera goraxeago azaldu baitugu). Era horretakoak dira besteak beste: “kale, ate, ule,

ume, sare, koipe, ale, etxe, esne, gaste, seme”. Amaieran bokal luzea dutenek, edo luze gisa aldatzen

direnek (“be(e), me(e)”...) atal berezia dute aurrerago; hala ere, luzapen fonikoa, indartzailea nahiz

solasaldirako laguntzailea zalantza unetan ez da kontuan hartuko horretarako. Hitz horiei mugatzaile

singularra erantsitakoan -a amaieradun izen arrunten emaitza bera dute; pluralean ostera, ezberdintasuna

gorde egiten da.

Nolanahi ere, berba batzuetan alternantzia gertatzen da, amaiera kontsonantikoa ala bokalikoa

(ikus 1.2.0.10. ataltxoa).

-o eta -u amaieradun berbetan ere neutralizazio bera gertatzen da −areago, pluralera ere

hedatua−, baina beherago azalduko dugu, 1.2.0.4. azpiatalean.

1.2.0.3. Amaieran -i bokal sabaikari soila duten berbak

Era horretakoek ez dute alternantzia handirik beste amaierekin. Amaieran sistematikoki -i bokal

soila duten berben artean hauek ditugu, besteak beste: “erri, afari, baskari, ipurdi, saldi, txiki, ogi, argi,

gari, belarri, mendi, euri, euli, idi/iri, ardi, txori, asti” eta abar.

Nolanahi ere, badira aipatzea merezi duten berba batzuk zenbait gertakari direla eta:

•“Pitxi(a)”. Ikus -a itsatsiari eskaini diogun atalean.

•“Gorantzi(x)a”. Ez dugu mugagabeko formarik lortu, izan ere, esapide legez erabiltzen da

gehien, eta hitz arrunt gisa partitiboan-edo erabil daiteke agian. Baina forma mugatuetan joera bikoitza

du, kontsonante frikari sabaikaria tartekatuta ala ez. Gure lekukoei bietarikoak jaso dizkiegu: badirudi

aldaera hedatuena forma mugatuan “gorantzia(k)” dela, baina “gorantzixa(k)” ere ia denek onartzen dute,

eta kmz-k baserrikoen aldaera dela dio; nme2-ren ustez azken hori forma “bizkaitarragoa” da.

•Beste adibide batzuk. Goikoaren ereduan sartuko genuke “gusti(a)/gusti(xa)”: mugatuan tarteko

kontsonante sabaikaririk gabeko forma da hedatuena baina kontsonanteduna ere onartu eta erabiltzen da.

Antzerako bikotea “aspaldi(a(n))/aspaldi(xa(n))” hitzetan ere bada (deklinabide kasuz murritzago

erabiltzen da, aditzondoa baita: adibideak mugagabean eta inesibo singularrean jaso ditugu): forma biak

131

132

erabiltzen dira mugatuan. Antzerako erabilera du beste bikote batek, “illuntzi(an)/illuntzi(xan)”: forma

biak erabiltzen dira Eibarren 736 . Toponimian ere bada horrelako bikoizketa: “Sumendia/Sumendixa”

baserri izenean hain zuzen: rmz-k bietara darabil izen hori (gogoan izan behar da bere etxe ondo-ondoan

dela aipatutako baserria eta sarri erabiltzen duen izena dela). Forma mugatuetan alternantzia duen beste

hitz bat “erdi” da: jakineko egituretan, ordua adierazterakoan hain zuzen, aldaera erabiliena “erdiak

//erdietan/erditan” da, tarteko kontsonante sabaikari gabekoa; hala ere, beste esanguraz (zatikia

adierazteko zein lekua) beti tartekatzen da kontsonante sabaikaria: “erdixa”.

•Adibide bitxiak. Horietariko bat ez dakigu ahoskatzerakoan erratuta egina den ala

lekukoarengan arrunta den, -a itsatsidun hitza -i bokalez amaituko balitz legez deklinatuta: “miura”

darabilte lekuko guztiek, eta naz-k forma horren ondoan “miurixa” ere eman digu birritan. Bestalde, gure

ustez zeharo berria eta anekdotikoa den forma adierazi zigun S.B.-k: “txakolixa”, Eibarren kontsonante

sudurkariz amaitzen den hitza -i bokalaz amaitutako moduan deklinatuta. Hona bere azalpena:

S.B. ºOr, e, euskaldún barríxak, ero érderiakin kontato aundíxa dakénak esáten dabe “gaur” -e,

mm, e, aber, séla esáten dabe?- “txakolí botílla bat”, e?, “txakolí piskát eran dóu”: “txakolíñ”

estabe esáten, e? Eta igual, “gaur, txakolíxa eran dou”, e?, bañá, el kolmo da orí ya, e?, ya,

éibartar einda baña óker, “txakolíxa”

•Amaieran alternantzia dutenen artean: “jertzi/jersi /jarsei”. Diptongo amaieradun aldaera kgg-k

darabil bakarrik, baina sistematikoki.

1.2.0.4. -o /-u amaierak

Badira mugagabean sistematikoki -oz amaitzen diren berbak, bai -uz amaitzen direnak ere; baina

oso gertakari hedatua da amaiera horien arteko alternantzia 737 . Mugatzaile singularra eta plurala

erantsitakoan amaierako bai bereizketa bai alternantzia hori neutralizatu egiten dira; eta gure iritziz

alternantziaren jatorria neutralizazio horretan datza.

•Sistematikoki -o bokalaz amaitzen diren berba batzuk: “baso, asto, mando, goso, solo, soro,

otzo, ao, olo, koko, soso, gogo, ostro, lapiko, ollo, mosolo, bero, arro”, beste batzuen artean. “Beso” hitza

lekuko gehienek -o amaieraz eman digute, baina nme2-k “besu” forma ere badarabil “beso”-ren ondoan;

antzerakoa gertatzen da kgg-ren “giru” eta “soru” formekin ere.

•Sistematikoki -u bokalaz amaitzen diren berba batzuk: “leku, lengusu/lengosu, esku, buru 738 ,

negu, narru, akulu, kaiku, liburu, ordu, katu, sapatu; pixu, piñu, frutu, puru, porru”, eta abar.

•Alternantzia gertatzen diren kasuak oso ugariak dira. Bereziki aipatuko ditugu “potzu/posu

//potzo/poso”. Hitz horietan alternantzia ia erabatekoa da lekuko bakoitzaren baitan ere, baina forma

nagusia -u amaieraduna da. Ondoren ipiniko ditugun adibideetan alternantzia batzuetan lekuko

bakoitzaren erantzunetan gertatzen da (alternantzia idiolektala edo norbanakoarena), baina beste

batzuetan lekukoak “koherenteak” dira forma batekin eta orduan alternantzia lekukoen artean gertatzen da

(alternantzia sistematikoa, gizartekoa); adibide pilo handia jaso denez, ez ditugu banan-banan azalduko.

736 Kontsonante txistukaririk gabeko forma “illuntze”-tik azal daiteke (gaur egun ere, forma normalizatua hori da euskaraz);

kontsonante txistukariduna ostera, “illuntzi” amaierako –idun berbatzat hartzen delako litzateke.

737 Ikus hainbat adibide fonetikako ataleako bokalismoaren “o bokala” zatian.

738 Hala ere, inoiz entzun diogu rmz-ri mutikoekin gaztelaniaz txantxetan diharduela “artaburo!” forma ere.

Erreparatzekoa da adibide asko eta asko maileguak direla, euskal jatorrizko hitzak eta mailegu zaharrak

ere tartean diren arren. Beste adibide batzuk: “uso/usu, barixako/barixaku, soño/soñu, soñeko/soñeku,

kirikixo/kirikixu, laño/lañu, maixo/maixu, amorro/amorru, katillo/katillu, piko/piku”; “kaso/kasu,

laso/lasu, piso/pisu, espillo/ispillo//espillu/ispillo, mediko/mediku, mango/mangu, estomago/estomagu,

erlojo/erloju, kaballo/kaballu, banko/banku, sekreto/sekretu, minuto//minitu/minutu” eta zerrenda luza

daiteke; atzizkietan ere bada alternantzia: “-txo/-txu”, “-tzo/-tzu (kom. “-tsu”)”. Alternantzia hori ez da

berria, baina, beste euskalkien emaitzetan, K. MITXELENA-k berak ere aipatu baitzuen idazle klasiko

batzuen ezaugarri legez, nahiz eta beste inguru baten 739 ; amaierako posizioan Gipuzkoako eta Goinafarrerako

leku batzuetako ezaugarritzat dakar 740 .

Batzuetan amaiera -o izan zein -u izan, ondoko berbaren hasierako soinuek asimilatu egin

ditzakete eta ekoizpeneko emaitza bestelakoa izan (asimilazioz zein murrizketaz) 741 .

1.2.0.5. Diptongoak berba amaieran

1.2.0.5.1. Amaierako diptongoen alternantzia

•Amaieran glide sabaikaria duten diptongodun berbak. Horietariko batzuek aldaera asko dituzte

Eibarren, hala nola eredu komuneko “igitai” berbak: “idetei, iretei, igetei, ietei, iitei, itei //iratai, ietai,

itai”. Lekuko batzuek -ei amaieraz darabilten bitartean beste batzuk -ai amaieraz darabilte eta lekuko biri

jaso diegu alternantzia euren erantzunetan, raz1-i 742 eta nme2-ri; kmz-k -ei amaieradun aldaera erabili

arren -ai amaieraduna ere onartzen du.

Aldaera gutxiagoz baina alternantziaz erabiltzen dira esate baterako “atai/atei, urdai/urdei 743 ,

gai/gei”. Ikus besteak beste K. MITXELENA-k dioena alternantzia horren inguruan, euskalki

guztietarako, jakina: “Hay muchos ejemplos de permutación ai / ei, sobre todo en posición final” (1990,

103).

Edonola ere, mugatzailea hartzerakoan berdin jokatzen dute beheranzko diptongo biek, -i

amaieradun berben moduan mugatzen eta deklinatzen baitira.

•Amaieran glide belarea duten diptongodun berbak. Baliteke hiatoaren bilakaeraz diptongoa

sortzea; izan ere, “ardau/ardao” hitzaren jatorria, K. MITXELENA-ri jarraiki, *ardano forma litzateke 744 ;

hala ere, ikus lehenago amaierako -o/-u alternantziaz esan duguna. -au/-ao alternantzia hitz gehiagotan

ere aurkitu dugu posizio horretan: “sardau/sardao, asau/asao, samau/samao, abau/abao, agarrau/agarrao”

besteak beste.

Badira, baina, Eibarko hizkeran beti -au diptongoz amaitzen diren berbak, esate baterako: “lau,

templau, kopau, kristau, sakristau, soldau, ganau, gixau, garau, grabau”, eta abar (-u amaieradun berben

moduan mugatzen eta deklinatzen dira).

739

(1990, 56).

740

Aip. lib., 130-131.

741

Ikus adibideak espektrogrametan: raz1 22B140b.

742

Ikus espektrogrametan -ei amaieradun errealizazioak, bai mugagabean bai mugatuan: raz1 01B211, raz1 01B212a, raz1 52A234,

raz1 52A234b.

743

Errealizazio batzuk ikusteko begira espektrograma hauek: nme2 1A131, raz1 2B95 (azken hau ergatibo kasu markaz).

744 (1990, 94).

133

134

“Kriau” adibidean -eu amaieradun aldaera ere aurkitu dugu raz1-en ekoizpenean 745 . Izatez hiru

bokaletako elkarketa da, maileguak bokal arteko kontsonantea galdua baitu ( *atari 748 > atai/atei 749 .

Kontsonante ostean antzina -i bokal soila legez deklinatuko zen 750 .

Beste adibide batzuk: “jai, mai, sapai/sabai, sai, ai, tantai, nardai, selai, tantai”. “Lai(xa)”-ren

inguruko azalpena ikus -a itsatsidun berben atalean atzerago. “Ai(xa)” berbaren forma mugagabea “ai”

darabilte gehienek, baina kmz-k eta raz1-ek “aixa” ere esan dute: kmz-ri forma biak jaso dizkiogu, eta

raz1-i amaierako -xaduna.

b) -ai diptongoaz amaitutako berbak: mugatzailea erantsitakoan -aia/-aya egiten dutenak 751

Goian bezala, hemen ere etimoek laguntzen dute batzuetan bai forma mugagabea bai mugatua

azaltzerakoan. Ikusi besterik ez dago K. MITXELENA-k “kanpae” (Eibarren “kanpai”) hitza nola

berreraiki zuen *-ana amaieradun formatik abiatuta; gainera, kasu horretan “no caben dudas acerca de la

forma primitiva, lo que nos da luz sobre ejemplos de pasado menos conocido” (1990, 145). Eta hortik

ateratzen du “gaztai” forma

glide sabaikariaren baino lehenagoko aldian *-e zenez, eta horrela gorde denez paradigma guztietan ere.

Ez dakigu nola azaldu mugagabeko forma bat, edutezko genitiboaren kasu markaz den arren: naz-k

esandako “gastaen” forma: arestian aipatutako “biae” formarekin harremana al du?, “gastain” esan nahi

zuen baina “gastaen” ahoskatu du?, “gastaren” forma ahoskatu nahi zuen?...: zein du erroa?, “gasta”,

“gastai” ala “gastae”?... Edonola ere, mugagabean diptongoa murrizten duten nme2 eta naz lekukoek

singularrean “gastaya” forma darabilte.

“Biai” formaz beste zerbait esan behar dugu: Eibarren jatorriko bokal arteko kontsonantea ez du

inork gordetzen eta horregatik hitz amaieran hiru bokaletako elkarkea 752 dago. Gainera, mugagaberako

hainbat aldaera jaso ditugu: “biai” arruntaren ondoan, lekuko batek eskaini digu “biaya” forma, raz1-ek

hain zuzen; bi lekukok, raz1-k eta nme2-k, diptongoa soilduta: “bia” forma beraz; eta azkenik, naz

lekukoari “biae” forma jaso diogu:

naz da erosittú biiii... bi bíaE: · bíayak, bí!

Mugaturako “biaia/biaya” forma ez eze, “bieya” ere jaso dugu, baina hitz barruko bokalen

armonizazioz izango litzateke, jakina (naz-k, kmz-k eta raz1-ek horrela ahoskatuta 753 ).

c) -ai diptongoaz amaitutako berbak: mugatzailea erantsitakoan -aixa //-aia/-aya alternantzia

egiten dutenak.

•“Anai(xia)” da era horretako berba. Gehienek “anaia/anaya” 754 eredua darabilte, baina hiru

lekukok “anaixa” eredua onartu eta erabili egiten dute, nme2-k, naz-k eta kgg-k. Ikus ditzagun kgg-ren

iritziak “anaixa/(anaixia)” forma mugatu horretaz:

kgg º... baña “anaixa” be bai esáten da, es? Ta nik i- iñois úste-ot esán dotéla oiñ “anáixa”: sékula

es neban esaten eta geruao ta geixao geruao ta geixao eta… … Nik estot erabiltzen baña badákitx

iñois askénengo illíotan ésan eta konturau ei-naixela: hhe-hhe, bildurtu!, ““anáixa” esán dot!” …

“Anaixa” oso no-, gaur egun nik uste-ot “anaia” baño normálaua dala, jendé gastíagan e?” //kgg

ºgeruao da normálau eitxe-jata-”anaixa”: óri len es játann bápe rárua- oo bápe normála eitxen eta

· geruao ta geixao · entzútzen dó-nik úste dot

Solasaldi askean kgg-k erabili erabiltzen du, eta grabatutako adibide bat ere badugu.

•“Galbai(xa)” genuke beste berba bat. K. MITXELENA-k 755 antzinako *ba(h)e-tik datorrela dio hitz

horren bigarren zatia (eta aurreko egoeraren baten *-ane amaiera izango luke), eta horrek azalduko luke

“galbaia” aldaera, jatorrizko *-e bokalaren deklinabidea gordeaz. Beste aldaera analogiaz-edo azal daiteke

agian, “jaixa”-ren ereduari jarraiki. Edonola ere, mugaturako forma arruntena “galbai” da baina beste aldaera

bi ere aurkitu ditugu: “galbaya” nme2-ren ahotan, eta “galba” diptongo soilduaz naz-r%nean. Mugaturako

“galbaya” nahiz “galbaixa” jaso ditugu, eta forma “arraro” bat ere bai, kgg-ren ahotan: “galbaixia”, -a

itsatsiagaz. Lekuko guztiek, kmz-k izan ezik −“galbaixa” ez baitu onartzen− eta kgg-k izan ezik − “galbaia”

751

K. ROTAETXE-k hainbat erregela morfofonologiko eman zituen Ondarroako emaitzak azaltzeko (1978, 258-268). Eibarkoak

azaltzeko beste era batera formulatu beharko lirateke, batez ere azken emaitzen alorrean.

752

kmz-ren ekoizpenean hiru bokalek silaba bakarra osatzen dute; ikus espektrograma hau: kmz 67B132; raz1-en ekoizpenetan bi

silabatan banatuta dago; ikus espektrogrametan: raz1 01B246, raz1 53B304, nahiz eta mugatzailez lehen bokal biak goranzko

diptongo legez ahoskatu (ikus espektrograma: raz1 54A74).

753

Ikus kmz-ren 65B241 espektrograma, eta raz1-ena: 54A74.

754

Ikus espektrogrametan kmz-k darabiltzan aldaerak: “anaya/anaie”, lehena in kmz 53B96 (datibo formaren barne), eta bigarrena in

kmz 65B226.

135

136

forma ez duelako onartzen−, forma biak onartzen dituzte, gehienen lehenengo erantzuna tarteko kontsonante

sabaikari bakoa izan arren. nme2 lekukoak ezaugarri “bizkaitarrago”tzat hartzen du “galbaixa” forma; eta

kgg-ren ustez baserri gehienetan “galbaixa” forma da erabiltzen den “bakarra” (guk bere iritzia jaso egin dugu

baina ez dugu ontzat hartzen, izan ere, kmz-k ongi ezagutzen zuen baserri giroa, eta S.B. izan ezik beste

lekuko nagusi denak bizi dira baserrian edo bizi izan ziren aldi batez).

“Galbaia” berba erabiliena da gure ustez, baina horretarako bide eman duen “ba(he)” hitzak ere badu

bizitasuna Eibarren. Formari dagokionez, mugagabean “baya” forma jaso diogu nme2-ri, eta “bae” kgg-ri

(azken honek aitortu egin zuen “idéari-bés” ez zeukala, eta oraintsuan eskolan-edo ikasitakoa dela pentsa

dezakegu); forma mugatuan nme2-k (berba hori era jatorrean erabilita jaso diogun lekuko bakarra) bi forma

darabiltza: “baya” eta “baixe”, “galbai” berbaren ereduan legez. kgg-k “baia” darabil.

•Goikoak errotutako erabilera “zaharra” dutenak diren artean, bada beste eredu bat, baina gure

ustez guztiz berriak eta anekdotikoak baino ez diren adibideak dira: “gastaixa”, esaterako. Adibide horren

berri eman zigun lekukoaren hitzak dakartzagu argigarri:

kgg º”gastáixa” be esáten da, es? …: “ogíxa gastaixákin” es jata rárua-… es neukían sékula

esango //kgg º”gastaixakin”?!, éeeesss éeeeess … “gastáixa”?, ess ess...

d) -oi diptongoaz amaitutako berbak: mugatzailea erantsitakoan -oixa egiten dutenak (-i

amaieradun berben moduan mugatzen eta deklinatzen dira).

Multzo honetakoa da “goi” berba. K. MITXELENA-k 756 berba hori aipatu egiten du oi

diptongoaren atalean, baina ez du inongo azalpenik egiten, diptongo zaharra gorde egin dela baino.

Mugatu singularreko forma hartuz gero, “goixa”, homofonismoz “goiz” berbarekin nahas daiteke, baina

hori mugatuan bakarrik, kontsonante frikari txistukaria -i bokalaren ostean eta beste baten aurrean

palatalizatu egiten baita (ingurueak zalantza gabe argituko luke esangura eta mezua gure ustez).

Beste euskalki-aldaki batzuetan bisilabikoa den hitz bat ere hemen kokatu behar dugu Eibarko

aldaeran: “loi” (“lohi”), baserritarrek darabilten berba batez ere (“placenta” adierazteko). 757

e) -oi diptongoaz amaitutako berbak: mugatzailea erantsitakoan -oia/-oya egiten dutenak 758 .

K. MITXELENA-k hainbat forma berreraiki zituen amaierako *-one formatik abiatuta >*-oe >oi

759 .

Jatorrian legokeen amaierako -e bokalak azalduko luke amaierako glide sabaikariaren ondoan

mugatzailea eransterakoan kontsonante sabaikaririk ez agertzea, -e amaieradun gisa deklinatzerakoan.

755

(1990, 88).

756

(1990, 106).

757

Ez dugu ahoz jaso baina bai idatziz “zoi” berba, J. SAN MARTIN-engandik (2000b, 1020); forma mugatua ere badakarrenez, ez

dago zalantzarik “zoixa” multzo horretakoa dela.

758

K. ROTAETXE-k hainbat erregela morfofonologiko eman zituen Ondarroako emaitzak azaltzeko (1978, 258-268). J.A.

URIARTE-k honela dio forma horietaz: “Azken adibideotan “oe”, “gastae”, “kee, “kanpae”... bezalako formak proposatu behar dira

azpiegituran, deribazioak ondo aterako badira. Hizkuntz ekoizpenean “oi bet”, gastai bet”... esaten den arren, derrigorrez proposatu

behar da azpiegituran E bukaeradun berbak direla. Bestela, “soi”/”oi”, “dxai/gastai”... bikoteek emaitza bera beharko lukete

erasterakoan (...) Hori ez da horrela gertatzen. Beraz, diakronikoki gainditurik dauden formak izanik ere, bokalen asimilazioarako

erregeletan present daude “oe”, “kanpae” (...) bezalakoak” (1995, 186-187). Eibarko kasuan, diakroniari dagokionez, J. ELORZA-k

aurkitu du “Cantoe” toponimoa agiri historikoetan, honela baitio: “El camino pasaba delante de estos citados inmuebles [Isasi-

Barrena eta Isasi-zaharra] y, un poco más adelante al coronar la cuesta, hacía un ángulo de 90º a la izquierda, en cuya esquina se

encontraba otro edificio conocido por “Cantoe”, que propiciaba este trazado y por este motivo así llamado” (2000, 85). Gogoan

eduki behar da XIV-XVI. mendeen berri ematen duela, baina ez dakar erreferentzia dokumental zehatzik izen horretarako.

Talde honetako berbak ditugu hauek, besteak beste: “jaboi, arratoi 760 , baloi, kantoi, erresoi 761 , leoi 762 ,

milloi, jamoi, frontoi, melokotoi, sasoi 763 ; bukoi, koroi, trum(b)oi; erraldoi, morroi”, zerrenda ikaragarri

luza daitekeen arren.

f) -oi diptongoaz amaitutako berbak: mugatzailea erantsitakoan -oixa //-oia/-oya alternantzia

egiten dutenak. Gure ustez guztiz berriak eta anekdotikoak baino ez diren adibideak dira: “frontoixa”

adibidez. Ikus kgg-ren iritzia:

kgg ºésan arrítzekua isango, e?, “frontóixa”, e? ... mm!, olakó berbárem-bat e léngunian be ·

kontúrau nítzan · oiñ así dala esaten, · jendíak oiñ · “-xa” esaten dabela: ésto-gogóratzen oin sése-

sé san! ·· olako bestee ... “-ía”-amaitzen daben bat ··· ftx!, tákitx!

g) -ei diptongoaz amaitutako berbak: mugatzailea erantsitakoan -eixa egiten dutenak. Hori da

joera nagusia; adibideak: “iputei/upatei, dei, sei”... (ikus gainera arestian aipatutako -ai/-ei alternantzian).

Mugatzerakoan eta deklinatzerakoan -i amaieradun berben moduan egiten da.

h) -ei diptongoaz amaitutako berbak: mugatzailea erantsitakoan -eia/-eya egiten dutenak. Lekuko

bakarrari, kaz1-i, jaso diogu adibide bakarra: “birreya”, mailegu garbia.

i) Diptongo/kontsonante alternantzia. Kasu garbiena hau da: “gau //gaba/gabe” mugagabez,

“gaua/gaba/gabia” mugatu singularrez.

Kasuistika zabala dago hitz honekin, -au beheranzko diptongoaz amaitzen diren beste berbekin

ez bezala. Lekuko batzuek forma mugagabean “gau” darabilte eta deklinatzerakoan, edo mugatzailea

hartzerakoan “gaba/gabe” dute oinarri: nme2-k horrela darabil, forma mugaturako “gaba” aldaera erabiliz.

Eredu horrek baina, aldaera asko ditu: kmz-k adibidez, eredu hori darabil, mugagabe nominatibo soilean

“gau” eta “gabe” erabiltzen duen arren, eta instrumentalean “gabas” forma; inesibo mugagabean ostera,

“gautan” zein “gabetan” darabil, eta nominatibo singularra “gaua” zein “gabia”. kgg ere eredu horretan

sartuko genuke, nominatibo mugagaberako “gau” baitarabil, eta “gaba” ez du onartzen eta “gabe”

zalantzaz; naz lekukoak ere mugagabean “gau” nahiz “gaba” darabiltza. Beste lekuko batzuek

mugagabean “gaba/gabe/gau” darabilte, raz-k (lehen forma biak darabiltza) eta raz1-ek esate baterako

(hiru formak darabiltza). Beste lekuko batzuek “gaba/gabe” darabilte bai mugagabean bai osterantzean

ere: S.B. eta kaz2 ditugu horietarikoak. Beste eredua beti “gau” oinarria erabiltzea da, bai mugagabean bai

mugatuan: f.a.-k darabil horrela. Ikus beste xehetasun batzuk deklinabide kasu bakoitzaren barrena,

adibideak lortu ahal izan ditugunean, hain berba aldakorra 764 denez.

759

(1990, 147-149).

760

Ikus nolako emaitzak izan dituen berba horrek beste euskalki batzuetan K. MITXELENA-ren lanean (1990, 148); eta nolako

errealizazioak dituen gure lekukoen ahotan espektrogrametan: kmz 67B176 (ergatibo singular markaz).

761

K. MITXELENA-k hitz hau gaztelaniaz -ión amaiera dutenen artean kokatu du eta gainera oharra eginez -ón amaiera dutenen

antzerako emaitza duela esanez. Agian latineko “ratio” hitzarekin lotuko zuen?.

762

Eibarko euskaran sortutako formak hiru bokaletako elkarketa du hitz amaieran. Dena dela, diptongoen ondoan jarriko dugu,

emaitza bat baita.

763

Ikus singularreko errealizazioa espektrogrametan: raz1 01A41.

764

I. LASPIUR-ek askoz ere itxura tinkoagoa eman nahi du “gau” hitzaren deklinabide paradigma eredutzat proposatzen duen

taulan (1999b, 54). Gure ikuspegiz ez da errealista.

137

138

Osterantzean, -au diptongoz amaitutako berbak -u amaieradunak bezala mugatzen eta

deklinatzen dira orokorrean.

1.2.0.6. Hiatoak

•Batzuetan alternantziak gertatzen dira, maileguetan batez ere: “idea/idia”; “paseo/pasio, desio,

arrio”. Euskarazko hitzetan ere bai, adibidez “oe/oo” (kom. “ohe”). Azken forma hori naz-ri jaso diogu

leku-denborazko kasu markaz.

•Hiatoen lekuan kontsonantedun egitura bisilabikoak. Jatorrizko joeren ezagupen ezaz, edo

bilakaera fonetikoz, egun badirudi bestelako formak hedatzen hasi direla gazte jendearen artean:

“bidixua” modukoak (bidixua

Beste gertakari bat elkarketa hausteko kontsonantea tartekatzea da: horrelakoetan bokal soila

gelditzen da amaieran eta deklinabidea horren araberakoa da: “arraixo” ipin dezakegu adibidetzat.

Besterik da artikulua nahiz kasu markak erantsitakoan amaieran hiru bokaletako elkarketak sortzea:

“etxiai” adibidez; erroa “etxe” litzateke.

1.2.0.9. Kontsonanteak

Kontsonanteen alorrean, fonetika sintaktikoaren eraginez, edo hitz amaieran izan, emaitza

anitzak izan daitezke: soinuak neutralizatu, asimilatu nahiz disimilatu egin daitezke, baina hori ez da

bereziki deklinabideko arazoa. Hor ditugu bustidura kasuak, hobietako sudurkariaren aldaerak,

dardarkariaren kasua, afrikarien jokaera... Adibide batzuk jarriko ditugu:

•Kontsonante albokarien sailean, bokal sabaikariaren atzetik ez badoa ez du eraginik ondorengo

osagaiaren hasierak 766 : “ospel, sabal, estul”...; bai du eragina ostera, bokal sabaikariaren ondoan badoa

ondoko berbaren hasierako soinuak, edo ahoskatzerakoan lekukoak etena egiten duen: “mutil”-en kasuan

adibidez, batzuetan sabaikaria da eta beste batzuetan ez. Areago, kgg-ren kasuan kontsonante frikari ere

bihur daiteke, errealizazio hori baita nagusi bere idiolektoan (beste hiztun batzuek ere horrela egin

dezakete baina guk aztertu ditugun gehienek orokorrean kontsonante albokari sabaikari egiten dute).

•Kontsonante dardarkarien sailean ere bada berezitasunik: hurrengo berba bokalez ala

kontsonantez hasten den, ala amaiera absolutuan den, ala ahoskatzerakoan lekukoak etena egiten duen,

dardarkariaren errealizazioa bakuna edo anitza izan daiteke (edo alternantzia gertatu). Adibide

esanguratsua “ur(r) (“agua”, kom. “ur”) /urr (“avellana”, kom. “hur”)” bikotean dugu. Aztertu ditugun

hitz gehienak “urr (kom. “hur”)”-en eredukoak dira: “moskor, sagar, sator”... Ikus, dena dela,

errealizazioak kontsonantismoaren alorreko kontsonante dardarkarien atalean “hitz amaieran” zatia. Han

ikus daiteke kmz-k “ur (“agua”)” bokal aurrean ere “urr asko” egiten duela, eta “urebagi/urrebagi” (

140

litzateke, adibidez (guk bai nominatiboaren taulan eta beste tauletan ere -ñ sarrerapean jarri dugu

adibide hori).

vEdozein kasutan, bien bitartean etena ez badago bederen, ondoren kontsonante

leherkari ezpainkaria badago sudurkaria asimilatu egiten du eta “fin” → “fim-” bihurtzen da.

Gertakari hori aurretik edozein bokal 768 duela ere gertatzen da: “gison” → “gisom-”.

•Kontsonante afrikarien sailean sabaikarizazioa gertatzen da batzuetan aurretik bokal edo glide

sabaikaria badu (ikus “aritz/aritx”-en errealizazioak lekukoengan, adibidez 769 ). Eragina duen beste

faktorea ondorengo soinua da, ala etena dagoen, jakina. Amaiera absolutua, etena edo bokala badu

ondoan, kontsonantea afrikari egiten da orokorrean; beste kontsonante bat badu, joera frikari egitea da

(ikus raz1-en eta naz-ren adibideak, besteak beste), eta zenbait kasutan afrikari sabaikaria galtzea ere bai

(“poli-bat”, esaterako, “politx” berbatik).

•Kontsonante frikari txistukarien sailean ere palatalizazioa gertatu ala ez legoke jokoan

ingurumenaren eraginez: “gois/goix” adibidez (dena den, ikus adibide hori hurrengo atalean, amaiera

bokalikoarekin duen alternantzia).

•Kontsonante leherkarien sailean ez daude hitz asko amaiera hori izan eta deklinatu egiten

direnik, baina egon badaude. Forma mugagabean ingurumenak badu eragina zein errealizazio izan dena

delako kontsonante horrek. Amaiera absolutuan, edo etenaren aurrean, edo bokal aurrean bada,

kontsonantea ez da aldatzen; baina ondorik beste kontsonante bat badu joera bikoitza hartzen dute: edo

galdu, edo gorde. “Txolot” genuke era horretako berba. Beste sail bat -tt/-tx alternantzia egiten dutenak

osatzen dute, “politt/politx” esate baterako.

1.2.0.10. Amaiera kontsonantikoaren eta bokalikoaren arteko alternantzia

•Euskarazko berbetan, adibidez, “il/ille, gain/gañe, goix/goixe”. K. MITXELENA-k honela

aurkezten du gertakari hori: “Hay frecuente vacilación entre formas con y sin -e.” (1990, 133); eta

maileguetan bereziki “no parece haber tampoco reglas muy fijas detrás de algunas consonantes, lo que

probablemente guarda relación con la fecha de introducción” (1990, 134).

Lekukoen joerak aurkeztuko ditugu jarraian. “Il/ille” bikoteraren kasuan amaiera bokalikoa beti

darabilte kmz-k eta kgg-k (bai mugagabean, bai deklinatzerakoan ere, nahiz eta kmz-k plurala “illak”

egiten duen); amaiera kontsonantikoa darabilte raz1-ek, naz-ek, S.B.-k, f.a.-k; alternantziaz, nme2-k.

kmz lekukoak joera handia du amaiera bokalikoak egiteko: “goixe” berba ere berari jaso baitiogu

birritan, baita “gañe” ere. Beste lekukoek “goix/gois” egiten dute (naz-k mugatu singularrean “goixa”

darabil); eta “gain/gañe/gaña?”-ri dagokionean kasuistika zabalagoa da. kmz-k argi egiten du “gañe”

mugagabean, errepikatzerakoan beste lekukoek “gain” forma darabilte mugagabean baina

deklinatzerakoan emaitza anitz daude: argitasunik atera dezakegun forma mugatu singularra eta plurala

da. Nominatibo mugatu singularra nme2-k eta ñmz-k “gaña” egiten dute eta kgg-k “gañia”; beste lekukoei

plural formak jaso dizkiegu: kmz-k “gañak” egiten du mugagabean “gañe” esan arren; raz1-ek eta naz-k

767 Ikus adibide gehiago bai kontsonante dardarkarien sailean, bai “e bokala” atalean ere.

768 Ikus adibiderako espektrogrametan: kmz 68A214-a.

ere “gañak” forma darabilte eta kgg-k onartu egiten du; S.B.-k eta kgg-k “gañiak” forma darabilte; ñmz-k

birritako erakuslez “aretxi gañari” eta “aetxi gañiai” egiten ditu datiboan. Zein da horien oinarrizko forma

mugagabea?: kgg-rengan “gañe” suposa daiteke singularreko forma ere kontuan hartzen badugu. ñmz

lekukoak datibo singularra “gañiai” egiten du batzuetan, eta ezin jakin horren oinarrian “gañe” ala “gaña”

duen; nahiz eta beste batzuetan “gañari” egiten duen.

•Maileguetan. Berba askotan dago alternantzia hori, batez ere jatorrizko hizkuntzan hitza

kontsonante dardarkariz amaitutakoan (gai hau lehen ere aipatu dugu kontsonante dardarkarien sailean eta

ez dugu beste adibiderik jarriko: ikus bada, goraxeago).

Gogoan izan arestian MITXELENA-ri jaso diogun pasartea 770 , zergatik eze Eibarren ere

“kurutz//kurutze/kurutza” bikotea dugu maila ezberdineko lexikoan: hitz arrunt gisa, “cruz” esanguraz

alegia, joera amaierako bokala gordetzea da (kurutze/kurutza 771 ), baina “Santakurutz /Santakrus

/(Santakurutze)” ditugu toponimian. Beste esanguraz, “cruce” esan nahi duenean behin “kurutze” jaso

diogu naz-ri, nahiz eta joera nagusia zuzenean “kruse” egitekoa den; hala ere, toponimoan txertatutakoan

“Ibarkurutze” dugu, baina “bidakurutz” berbak ez du -e “cruce” esanguraz. Bestelako esanguraz eta

egituraz jaso dugu “karaikutz”, gaztelaniazko “cara o cruz”-tik mailegatuta ziurrenik. Mailegatze dataren

gorabehera izan liteke horren azalpena?

1.2.1. NOMINATIBOA (Ø) 772

1.2.1.1. Alderdi formala

1.2.1.1.1. Mugagabea

Ikus “1.2.0. Amaiera mugagabeak” atala, han garatu baititugu hainbat amaieretako gertakariak.

1.2.1.1.2. Mugatu singularra

1.2.1.1.2.1. Amaiera arruntak, jokaera nagusiak

Nominatibo mugatu singularra: eredurako 773

-a: alabia /alabie /alabiε /alabja /alabje /alabi

-e: etxia /etxie /etxiε /etxja /etxje /etxi

-i: txikixa /txikixe

-o: astua /astue /astwa /astwe /astu

-u: katua /katue /katwa /katwe /katu

-kontsonantea: egurra /egurre

769

Bitxia da raz1-en errealizazio bikoitza: frikari txistukari sabaikari legez (ikus espektrograma: raz1 2A69), eta afrikari sabaikari

legez (ikus espektrogramak: raz1 2B64, raz1 2B206, azken honetan ergatibo kasu markaz).

770

(1990, 134).

771

R.M. AZKUE-k bete eragin zuen erizkizundeko Eibarko erantzuna ere “krutzia” zen, kontsonante multzoa banatzeke bada ere (in

A.M. ECHAIDE, 1984, 342).

772

Ikuspegi diakronikoz kasu honen oso aurkezpen xumea egiten dute M. AZKARATE-k eta P. ALTUNA-k (2001, 87).

773

Era honetako taulak txertatu ditugu azterketan zehar aldaerak errazago eta sintetikoki adierazteko, baina kontuan hartzekoa da

taula hauetan ez direla aldaera guzti-guztiak ageri, eta horko informazioa lagungarri baino ez dela.

141

142

Forma mugatu singular askoren jokaera eta aldaera berezienak 1.2.0. atalean azaldu direnez ez

ditugu berriz errepikatuko. Bestalde, mugatzailea erantsitakoan sortzen den nominatiboaren eredua

baliokoa izango da beste kasuetarako ere: berezitasunen bat dagoenean aipatuko dugu dagokion kasuan

(besteak beste, multzo osoak ditu “berezitasun” horiek: leku-denborazko kasuak, deklinatutakoak

bizidunak ez direnean, edo ez-bizidun legez deklinatutakoan).

a) -a + a > -ia ( > /-ie /-i) 774

Edonork pentsa dezake Eibarko emaitza bakarra -ia amaiera dela, baina guk argi eta garbi ikusi

dugu ezetz. Batzuetan inguruak eragina du eta beste batzuetan ez.

• -ia aldaera da sarrien aurkitu duguna, lekuko gehienengan 775 (forma hau da gainera lekudenborazko

kasuetan bizidunei aplikatzen zaiena).

• -ie aldaera (armonizazioz sortutakoa) lekuko batzuengan aurkitu dugu bakarrik: kmz, nme2,

naz, rae. Zenbait adibide jaso ditugu (“entzutie 776 , merixendie 777 , pelotie, faenie, letrie”), eta bitan

etenaren aurretik dago eta beste baten “da” partikularen aurretik. Beste kasu batzuetan ere aurkitu dugu

aldaera hau, ergatiboan adibidez.

•Bai euskaraz bai Eibarko euskaraz bokalen tinbrea oso tinkoa ez denez -ia eta -ie-ren tarteko

errealizazioa ere jaso dugu: -iε 778 .

• -i aldaera ondoko soinuari estuago lotuta dagoela dirudi, adibide guztietan ondorik beste bokal

bat edo bokal multzoa baitu. Besteak beste lekuko hauek darabilte: raz1 779 , nme2 780 , nme4, rae, rmz, kaz1,

kaz2 (bakoitzari arrunki adibide bat baino gehiago jaso dizkiogu). kaz1-en adibide bata “kanteri euan” da,

kate fonikoan lau bokal elkarren segidan. Aldaera honen oinarrizko forma -ia nahiz -ie izan daiteke.

• -ja/-je goranzko diptongoak. Ez dakigu zenbaterainok errealizazio hau sistematikoa den 781 .

Goranzko diptongoen errealizazioei eskainitako beste azterketa askoz ere zehatzagoa beharko genuke.

b) -e + a > -ia ( > /-ie /-i) (-a amaieradun berben emaitzekin guztiz bat egiten da, sinkretismoz)

Hemen ere goiko azalpenek balio dute orokorrean:

• -ia aldaera da sarrien aurkitu duguna, lekuko gehienengan (forma hau da gainera lekudenborazko

kasuetan bizidunei aplikatzen zaiena).

• -ie aldaera lekuko batzuengan aurkitu dugu bakarrik: kmz 782 , nme2, nme4, nmz, rmz, raz1 783 ,

rmg 784 . nme2-k forma hau -iarekin txandaka darabil normalki; ikus adibide bi hauek:

774

Sarreran esaten den bezala, transkribaketa irizpideak lana egin ahalean zorrozten joan gara. Horrek badu ondoriorik atal honetan,

izan ere agian hasierako jarrera “etimologiko(zale)ak” ez zigun ikusten-entzuten laga hainbat bokal aldaketa honelako alkarketetan

hasierako lekukoen transkripzioak egiterakoan. Amaierarako ongi eskarmentatu ginen, azterketa akustikoen laguntzari esker neurri

handi batez, beti ere ahalik eta objektiboen entzuteko ahaleginak egiten jarraituz.

775

Ikus espektrogrametan: kmz 73B114, nme2 1A23, nme2 2A88b, 4B173.

776

Ikus kmz-ren espektrograma hau: kmz 34B247.

777

Ikus kmz-ren espektrograma hau: kmz 67A131.

778

Ikus adibideak espektrogrametan: raz1 01A40b.

779

Ikus espektrogrametan: raz1 01A333.

780

Ikus adibidez nme2-ren espektrograma hau: nme2 5B054.

781

Beste amaiera eta kasu batzuetan ere gertatzen direla kontuan izanik, ez lirateke sistematik kanpo ere utzi behar. Nolanahi ere,

TXILLARDEGI-ren esanen kontra (1977, 190), honelakoak egiten dituztenak ez dira “erdal hiztunak”, euskaldun jatorrak baino.

782

Ikus kmz-ren espektrograma hau: kmz 57A134.

nme2 emén elísetatik, · paisajie · oso-óndo ikusten da //nme2 or elísetatik, ·· paisajia osóndo

ikusten da

nme4 lekukoarengandik -a itsatsidun kasuan -i aldaera lortu dugu bakarrik, baina oraingoan

“bestie” forma jaso diogu esaldiaren amaiera-amaieran; baliteke aldaera hori izatea bere idiolektoko

nagusia.

• -i aldaera ondoko soinuari estuago lotuta dagoela dirudi, adibide guztietan ondorik beste bokal

bat edo bokal multzoa baitu 785 . Besteak beste lekuko hauek darabilte: nme2 786 , nae, rae, rmz, kaz1

(bakoitzari adibide bat baino gehiago jaso zaionez, aldaera arruntzat hartu behar da). Emaitza inoiz bokal

luzatua ere bada hurrengo berba tinbre berekoa bada; rae-ren adibide bat dakargu:

rae º... asúfri-im-bier ...

• -ja/-je. Badirudi errealizazio hau kontuan hartzekoa dela adibide frankotan jaso baitugu.

Besteak beste errealizazio hau honakooi jaso diegu: -ja diptongoa ñaz2-ri, kmz-ri, kaz1-i, kaz2-ri, rmz5-i,

kmz3-ri, ñmz-ri eta kmz6-ri (azken hiru hauei pluraleko adibideetan); -je diptongoa rae-ri eta naz-ri (baina

biei pluraleko adibideetan).

c) -i + a > -ixa (> /-ixe)

• -ixa aldaera da sarrien aurkitu duguna, lekuko gehienengan (forma hau da gainera lekudenborazko

kasuetan bizidunei aplikatzen zaiena).

• -ixe aldaera lekuko batzuengan aurkitu dugu bakarrik: nme2 787 , nae, rae, rmz (lekuko honi

ergatibo kasu markaz nahiz nominatibo pluralez jaso dizkiogu horrelako errealizazioak), naz (lekuko honi

ergatibo kasu markaz, pluralez jaso diogu aldaera hori), nmz, ñaz1 (lekuko honi adibideak inesibo kasuan

jaso dizkiogu), kmz 788 . Glide sabaikaria duten beheranzko diptongoentzat -i bokalaren eredua jarri

dugunez mugagabearen atalean, -ai amaieradun hitz bat ere aldaera honekin aurkitu dugula aipatu behar,

bi lekukorengan: ñaz1 eta kaz1 (adibideak mugatu pluralean jaso ditugu), baita -oi amaieradun baten ere,

ñaz2-ri kasu inesiboan jasoa (“goixen”).

Ikus raz-k egiten duen forma berrien inguruko iruzkina: raz “º”txikía” oiñ · guré umíak esáten

dábe: “txikíxa da”; guk · “txikixa da””. Forma “zaharra” berriz, eibartar jatorriko andrazko batek damaigu

elkarrizketa baten barrena:

-monja º[euskara] el d’Eibar...

-raz4 º”txikíxa” ta ...

-raz4 ºen Eibar (?)... mutxo “xi-xa”: ba, “txikíxa,-aundíxaa...” i · llama l’atención, · sí es un modo

especial...

783

Inesibo forma mugatuan aurkitu dugu errealizazio bat, ikus espektrograman: raz1 4A340; hiru bokaletako elkarketadun berban

ere bai, ikus espektrograman: raz1 54A69.

784

Inesibo forma mugatuan jaso diogu adibide bat.

785

Zalantza izan dugu transkribatzerakoan ondoko hitza e- bokalaz hasten denean: nola interpretatu?, -i e- ala -ie-? Adibide batzuk

jarriko ditugu: nme2 “sure semi etorri da” --naz “sure semíe torri da”. Baliteke idazterakoan hutsunerik ez lagatzea aukera zuzenena

izatea, baina irakurtzeko zailtasuna izango luke: “suresemietorrida”.

786

Ikus espektrograman: nme2 24B166 (berba biek balio dute aldaera hori erakusteko: bata nominatibo singularrean eta bestea

inesiboan).

787

Errealizazio batzuk ikusteko begira espektrograma hauek: nme2 1A137.

788

Ikus kmz-ren espektrograma hauek: kmz 66A155, kmz 67A156, kmz 68A1.

143

144

d) -o, -u + a > -ua ( > /-ue /-u)

Lehenago azaldu dugu -o eta -u amaieradun berbak mugatzailea erantsitakoan berdin jokatzen

dutela, bai singularrean bai pluralean. Horrexegatik, eta lekuko bakoitzaren alternantziadun berben

errealizazioak banaka aztertzea lan astuna bezain alperrikakoa litzatekeelako, batera aurkeztuko ditugu

amaiera bien emaitzak.

• -ua aldaera da sarrien aurkitu duguna, lekuko gehienengan 789 (forma hau da gainera lekudenborazko

kasuetan bizidunei aplikatzen zaiena). Ikus kmz1-ek nola dakusan:

kmz1 º”téllatú·á”

• -ue aldaera lekuko batzuengan aurkitu dugu bakarrik: nme2 (lekuko honi nominatibo

singularrean ez ezik, ergatibo kasu markaz nahiz nominatibo pluralez jaso diogu), nae (hauxe da

berarengandik jaso dugun aldaera nagusia, hainbat adibidetan), rae, rmz7, nmz, naz 790 .

• -u aldaera ondoko soinuari estuago lotuta dagoela dirudi, jaso ditugun adibide gehienetan

ondorik beste bokal bat edo bokal multzoa baitu. Besteak beste lekuko hauek darabilte: nme2, nme3, nae,

rmz, rae, kaz2, ñmz. Hala ere, baditugu bestelako adibideak, ondorik kontsonantea dutela:

kaz2 º... erretratu tara [sic] ta ... --nme2 berá-dirú báleroye ... //nme2 ºau bada... · au báda-aparatu

geró! aparátue!: · ála! ... --nme3 º... berándako kastigú da, e?

Beste errealizazio bat ere lortu dugu, amaiera-amaierako posizioan, baina lekukoak hitza

erabiltzen ez duenez ezin dezakegu adierazgarritzat hartu: naz “goróldixu”.

• -wa/-we goranzko diptongoz. Errealizazio hau sistematikoa da, adibide mordoa jaso baititugu.

Besteak beste lekuko hauengandik jaso ditugu adibideak: a) -wa diptongoz kmz-ri 791 , raz1-i 792 , raz-ri,

rmz2-ri, ñaz1-i, ñaz2-ri, ñmz-ri, kaz1-i, kaz2-ri, kaz3-ri, kmz6-ri, kmz3-ri, rmz5-i (pluraleko adibideak ere

aintzat hartu ditugu lekukoak aipatzerakoan); b) -we diptongoa ere jaso dugu baina gutxiagotan (pluralean

edo beste kasu batzuetan batez ere) 793 .

e) Hitz amaierako bokal elkarketen (diptongoen 794 , hiatoen 795 eta hiru bokaletako elkarketen 796 )

jokaera ezagutzeko ikus 1.2.0. atalean egin diren azalpenak eta oharrak.

Amaieran -au diptongoa duten hitzetan erreparatuko dugu: orokorrean -u amaiera duten berben

antzera mugatzen eta deklinatzen dira (berdin da mugagabeko oinarrizko forma -au izan ala -ao izan), eta

789

Ikus espektrograman, adibiderako: raz1 27A256.

790

Ikus espektrograman: naz 1B084 (adibide honek ergatibo kasu marka du).

791

Ikus kmz-ren espektrograma hau: kmz 67A069.

792

Ikus adibiderako espektrograman: raz1 01B163.

793

Ikus nominatibo singularreko errealizazioa espektrograman: raz1 5A74.

794

Errealizazio batzuk ikusteko begira espektrograma hauek: kmz 67A267, naz 64A144a.

795

Errealizazio batzuk ikusteko begira espektrograma hauek: kmz 67A362.

796

Ikus hainbat silabatan banatutako bokal elkarketen emaitzak espektrogrametan: kmz 67B237, kmz 67B239, kmz 67B291; naz

35A069; raz1 53A298, raz1 54A105, 54A106.

emaitza -aua/-aue/-au 797 aldaerak dira. Lehenengo aldaera biak erraz aurki daitezke gure lekukoen

ahotan, lehenengoa batik bat; baina azkena ere bai, ingurunearen eraginez ziurrenik:

kaz2 º... mantekau artzera... 798

“Gau/gaba/gabe”-ren kasua aipatuko dugu bereziki. Hiru forma jaso dizkiegu lekukoei mugatu

singularrean: “gaua /gaba /gabia”, alternantzia lekuko bakoitzarengan ere nagusi dela.

Beraz, laburbilduz, kontsonante txistukari sabaikaria tartekatzen ez den kasuetan, hitzaren

amaiera bokal soilekoa bada emaitza nagusia hiatoa-diptongoa da; hiatoz zein diptongoz amaitutako

berbetan, hiru bokaletako elkarketa; eta hiru bokalez amaitzen diren berbetan, lau bokaletako elkarketa.

f) Kontsonantea + -a.

Joera arrunta mugatzailea zuzenean kontsonanteari txertatzea da; beste aldaera bat badu,

amaierako -a mugatzailea itxita -e eginda, aurreko bokalaren eraginez, noski. Ezaugarri hori lekuko

batzuena da bakarrik: nae, rmz, nme2. J.A. URIARTE-k honako orokortasuna antzeman zuen Fruiz-en:

“Azkenaurreko bokala A, E edo O denean, A bukaera dugu beti, baina kontsonante aurreko bokala I edo

U baldin bada, E izango dugu azkenean” (1995, 354). nae-ren adibidean (“mutille”) horixe gertatzen da,

baina ez da beste lekukoengan horrelakorik sistematikoki gertatzen: rmz-k txandaka darabiltza “egurre”

eta “egurra”, eta nme2-k “aitza, politta /utze, krise, politte, igoñe” darabiltza (inoiz, bada, ez -i- eta ez -uez

diren bokalen atzetik). Gerta daiteke mugatzailea ondoko soinuekin bat egin eta soilduta agertzea 799 .

1.2.1.1.2.2. Gertakari bitxiak

•Izen batzuek ez dute plurala onartzen, adibidez: “asti”.

• -a itsatsidun hitzak. Batzuetan mugatuan izen berezi legez funtzionatzen duten hitzak,

mugagabean berdin (“ama/amia”-ren kasua adibidez: ikus arestian eginiko azalpena).

• -i amaierako hitz bitxia: “pitxia”.

Bokal sabaikari soilaz amaitzen diren ia hitz guztiek kontsonante txistukari sabaikaria hartzen

dute mugatzailearen aurretik, baina salbuespenik ez da falta. Guk aurkitu dugun bat aipatuko dugu,

besterik den ezin uka dezakegun arren: “pitxia” berbaz dihardugu. Aipatu dugu 1.2.0. atalean ere hitz hau,

lekuko batek -a itsatsidun legez darabilelako. Hemen beste arrazoi batengatik aipatu dugu, mugatzailea

hartzerakoan ez beste lekukoek ez raz1-ek ez dutelako erroaren eta mugatzailearen arteko txistukari

sabaikaria txertatzen, eta denek “pitxia” forma darabilte singularrean eta “pitxiak” pluralean (espero

zitekeen “*pitxixa, *pitxixak”-en lekuan, “itxixa, itxixak” egingo litzatekeen moduan).

1.2.1.1.3. Mugatu plurala

Nominatibo mugatu plurala: eredurako

-a: alabak

797 Zein hiato-diptongotzu sortzen diren ere azterketagai uzten dugu. Gai horrek merezi du monografiaren baten lantzea gure iritziz.

Oraingoz, espektrograma batzuk aurkeztuko ditugu zenbait erralizazio ezagutzeko: kmz 67B184, kmz 67B186, nme2 1A169, raz1

53B390.

798 Kasu horretan ere irtenbide salomonikoa osorik idaztea litzateke: “mantekauartzera”.

799 Ikus espektrogrametan: kmz 53B209: “biarrein-” (

146

-e: etxiak /etxiek /etxiεk /etxjak /etxjek /etxik

-i: txikixak /txikixek

-o: astuak /astuek /astwak /astwek /astuk

-u: katuak /katuek /katwak /katwek /katuk

-kontsonantea: egurrak /egurrek

Beste ikerlari batzuek forma osoak berreraiki dituzte pluraleko formak azaltzeko (amaierako

kontsonante leherkari ahostuna litzateke pluralgilea, eta hainbat gertakarik azalduko lituzkete deklinabide

kasu guztietako formak), baina guk joera nagusietako emaitzak aurkeztuko ditugu.

Orokorrean, mugagabean -a itsatsia duten berbetan izan ezik, osterantzekoetan singularreko

formei -k ezaugarri plurala erantsita lortzen dira pluraleko formak, aldaerak ere berdintsuak izaki.

Pluraleko formek berezko duten amaierako kontsonante leherkariak ingurunearen eraginez

aldaketak jasan ditzake:

•Amaiera-amaieran badago, ondorik etena edo isilunea badago, edo ondorik bokalez edo

sekuentzia bokalikoz hasten den berba badu joera nagusia kontsonante leherkaria dagoen-dagoenean

gordetzea 800 da (bokal artean hurbilkari 801 bihur daiteke).

•Ondorik kontsonantea badu, batzuetan gorde egiten da lekukoa alfabetizatua delako eta -k

horren konszientzia osoa duelako edo lekukoak indar-arreta berezia eskaintzen diolako esaten denari.

Beste batzuetan ostera, gehienetan esango genuke, kontsonante leherkari hori galdu egiten da beste gabe,

edo ondoko kontsonantea asimilatu ostean (ahostuna ahoskabe bihurtuta, adibidez).

Plurala nola osatzen den hizkuntzalaritza herrikoiaren ikuspegiz 802 :

-kmz ºel final de “-ak” · en basko, · eu- éuskeras “-ak” askéna, · sér da?: plurála

-t plurala

-kmz ºñññó! ooóri da!…

-kmz1 ºda, orrék ólaxen daos órrek

-kmz º”mutíll · ák”, “nés · kák”

-kmz1 º”néskaak”!

-kmz º”néskak eta mútillak”

-kmz1 º”téllatú·á”

-kmz º”téllatúak”!

-kmz1 ºtéllatú·ák”. D(o)a [sic] bátzutan ba, · amén e sártzen dabe ba · létra bá-da úrrengo beste

létra bat eta…

• -a + ak > -ak, salbuespenik gabe (leherkariaren ondoko soinuak eragindako gorabeherak dira

bakarrik aipagarri).

•“Gau” hitzaren forma pluralak: “gauak/gabak”. Horren ondoan “lauak/laurak” bikotea ere

jarriko dugu, aldaera bakoitzaren jatorria izenen estatus eta izaeratik datorren arren: “lauak” “lau” izenizenondoa

nahiz “lau” zenbaki “mugatua” litzateke, eta “laurak” zenbaki zehatz plurala baina zentzu

“mugagabeduna”.

•Amaiera guztien aldaera hedatuenen ondoan (-iak, -uak, -ixak, -aixak, -eixak, -oixak, -aiak, -

eiak, -oiak, -ak), besteak ere aurki ditzakegu (kasu batzuetan pluraleko forma hauen bitartez ezarri ditugu

800 Bokal artean kontsonante leherkaririk gabe ere aurkitu dugu; ikus espektrogrametan: raz1 01B319.

801 Ikus adibideak espektrogrametan: raz1 51A148.

singularrekoak): “bidiek, umiek”; “burdixek, garixek, orrixek”; “selaixek”; “beixek”; “musikuek, tontuek,

erregaluek”; “eskuek”; “batekuk” 803 ; “urrek, giltzek” 804 .

1.2.1.2. Erabilera

1.2.1.2.1. Erabilera arruntak

Edozein gramatikatan aurki daiteke nominatiboak betetzen dituen funtzioen eta erabileren

zerrenda: aditz iragangaitzetako (edo horrela funtzionatzen dutenen) subjektu, aditz iragankorretako (edo

horrela funtzionatzen dutenen) objektu, atributu edo predikatu osagarri, kantitatea-salneurria-neurriapisua-denbora

eta antzerakoak adierazteko, bokatibo funtzioa, definizioak egiteko, postposizio batzuen

aurrekari. Eibarren ere funtzio horiek ditu nagusiki.

Bokatiboari berari eskaini diogu atal berezia eta beraz irakurleari eskatzen diogu hara jo beza

funtzio-erabilera horren inguruko argitasunak ezagutzeko. Aurrez aipatuko dugu forma mugagabean nahi

mugatuan osa daitekeela.

1.2.1.2.2. Zenbait erabileraren berri

Ondoren gure iritziz “bitxiak”-edo diren egiturak eta adibideak aurkeztuko ditugu, bai

mugagabean, bai mugatuan. “Bitxi”-tzat hartzen dugu batez ere erabilera mugagabea izatea mugatua ere

izan daitekeenean, eta alderantziz.

1.2.1.2.2.1.Mugagabean 805

•Lanbidea, zeregina adierazteko. Batez ere “ibili, egon, juan, etorri, izan” erako aditzez eratutako

egiturak; “abade karreran ibili, monja eon, andero juan” egiturako adibideak ugari dira; batzuetan aditzik

ere ez du behar, adibidez:

kmz ºnik ess: · lélengo delíneante, ·· úrtetan; ·· geró Méjikora ·· an jéfe morúan, ··· diretóre

morúan!

•Forma konposatuetan: “ganau-gobernua”, “ganau-jiria”, “soro-usaña”, “edurr-aixia” erako

elkarketetan.

•Subjektua. Adibidez:

rmz ºandra- andráskuak es, bañaa gisonéskua-dának!: áitxa tá, kriau tá..., géro jornaléruak etá...

•Objektu funtzioan:

vAditz nominalizatuekin osatutako egituretan. “Arrain-saltzen 806 , bedarr-ebaten,

perretxiku-batzen” erako egiturak 807 : egitura horrek aditz nominalizatua eskatzen du itxuraz, ez

802

Erreparatu nola zatitu duen -a itsatsidun berba kmz-k, eta nola kmz1-ek berba horri bokala luzatu egin dion (luzapen adierazkorra

da, beste gabe).

803

Adibidea hauxe da: kaz2 º... eum-batekuk [sic] órrek!.

804

Ikus gainera espektrogrametan adibide gehiago: kmz 53B394.

805

Ikus gainera deklinabide kasu guztietan, leku-denborazkoetan batez ere.

806

Adibide hauetan gidoia idatzi dugu osagaien arteko harreman estua argiago ikusteko: partizipioaren kasuan “arrain saldu” erabil

daiteke beste osagairen bat gehituz gero: “nahikoa arrain saldu” eta ez litzateke arraroa izango, baina guk osagai bien baterako

erabilera aztertzen dihardugu.

147

148

baitu onartzen partizipio mugagabea (*arrain-saldu), baina bai partizipioaren erroa mugagabean

nahiz deklinatuta: “ganau zain, ganau zaiñerako, patata jorria”. Aditz izena deklinatuta ere

onartzen du egitura honek: “dantza eskatzera”. Jaso dugun beste adibide mota bat hauxe da

“arrain saltzaile, bei zaintzaille, ganau gobernatzaille”. Horren ondoan forma mugatudun “arraña

saltzen” erako adibideak ere jaso ditugu, azken finean esangura bat delako.

vBestelako adibideetan. Ikus adibide batzuk (ez ditugu asko jaso):

nme2 txal im-barrixan ee esní eran dot

raz º... gaur, · purÉ séñek estau jan? Umíak seáitxik estau jan purÉ? Geró béitxu! ...

Dena dela, badirudi ume-hizkeraren ezaugarrietariko bat dela 808 . “Jai euki” egitura ere hemen

kokatuko genuke.

•Atributu-predikatu funtzioan. Adibideak dira adierazgarrenak (eta oso ugari jaso ditugu), “egin,

ipini, izan, egon, ibili, juan, sartu, jausi” eta hainbat aditzez osatutako esaldietan, esaterako:

nme2 º... éss! onakó bat alturíaa..., · onakúa sabál, ·· onakó bat alturía, da

onakó ba-lusé; bueno!, txaflanákiñ! --naz ee, barau nao-onddiok ... --rmz º... ni baño urté bete

gastiao eo estaki-se san!

•“Bihurtu, egin” esangurako egituretan. Adibidez:

naz º... gantzá kóipe itten da tá...

•Esapideetan, hitza errepikatzerakoan:

vLehenengo izena forma mugatuan (nahiz singularrean nahiz pluralean) eta bigarrena

mugagabean. Honelako bikoteak sortzen dira, esaterako: “jokua joku, tirua tiro; ipoñak ipoñ,

kontuak kontu” eta abar. Adibide batzuk, erakusgarri:

kmz ºbáái bá!; sártzaría sártzara!

raz5 º... −“Eibar baákik!, ·· Eibarren · póbre-egon aberatza eón, Sanjuána-Sánjuan!” ...

vIzenaz landa, beste osagai batzuk ere errepika daitezke, aditza adibidez, eta

horrelakoetan egitura erlatiboak sortzen dira; ondorengoetan partizipioa errepikatzen da: “esanak

esan, eiñak eiñ; eindakuak einda; pasau dana pasau, entzuten dosuna entzun”, eta abar. Adibidez:

f.a. entzúten dosuna entzún suk es ein kásorik iñói

vAurreko horren tankerakoa da perpauseko adizki jokatua errepikatzen deneko egitura,

sintaxi egitura konplexuagoak sortzen diren arren: “entzuten dosuna entzuten dosula, daona

daola” gisakoak. Adibidez:

S.B. esaten dabena esaten dabela, su trankil eon

vIzen bereziak ere horrelako egituretako osagai izan daitezke:

807

Tesi honen defentsa egunean P. Goenaga doktoreak egitura hauek hitz elkartutzat jo zituen. Tesigileak ez du hain garbi ikusten

izen izaera hori.

808

Eibarko forma neutro arrunta, nagusi bati esanez gero, “su! segaitxik estosu jan puria?” izango litzateke; edo umeari berari nagusi

bati moduan eginez gero hauxe esango litzateke: “ume! segaitxik estosu jan puria?”. Objektua adierazteko mugagabeak eta bigarren

pertsonari zuzentzean (umeei hain zuzen) hirugarren pertsonako formak erabiltzea umeentzako hizkeraren ezaugarri bereziak dira.

149

raz1 “Ermúa Eibártzat” º esss, es! Éibar ésta Ermúa!, és-es-es-es!

Bai!, bátzu-pai!, batz- bái bá!, kámpotarra-pái!, bai! geurí be oixe pása-tze-aku kámpora

juandakuam-baña és!: Éibar Éibar!

Sistema horretatik kanpo legoke “dana dalakua” egitura ihartuagoa, esanguraz ere

bestelako ñabardura baitu, formazko aldeak ez ezik.

vLehenengo izena deklinaturik (instrumental kasuz, ablatibo kasuz) eta bigarrena

mugagabean: “etxes etxe; etxerik etxe”.

•Hitzen hurrenkera aldatutako sintagmetan. Esaterako:

rmz ºdána! Urenakoo-ori mu- ee... sélai eméndikalioi be bai!

•Instrumentalaren ordez. Esaterako:

rmz ºee, an es!: áre-lúbarrixak ero bai bañá...; aau! etx- etxe bueltako-one-solúok!, erdíxak ee

garí txa erdíxak árto!

•Denbora adierazteko. Esaterako:

rae ºjái-txa-aste... · euneo-euneo gau t’egún!

•Kantitatea, salneurria adierazteko. Adibidez:

kmz º... iru pérro san sínia!

1.2.1.2.2.2. Mugatu singularrean 809

Nominatiboaren erabilera eta funtzioetan aipatutakoez gain, mugatu singularrak badu

berezitasunik:

•Kolektiboak, multzoak, orokortasuna adierazteko, izen konkretuekin (gure iritziz atal honek

ikerketa sakonagoa merezi du lexikoaren azterketaren laguntzaz).

Aurkitu ditugun adibideak baserriko bizimodua azaltzeko dira mordoa; baina pertsonen inguruko

azalpenetan ere bide honek balio du. Adibide batzuk ipiniko erakusgarri:

raz1 ºbai-bai-bai... e, loria karu dao. · Loria beti da elegantia --rmz ºbai!,

idixa ee, lotuta eotia ok ónena! ··· léngo moruan!, lem-biarra ta biarra ta biarra itxe-juen da idixa

eote-suam-ba gógor!, góor!, e antxee jarritxa jéuasen araxe ta, · eun gustia lotuta!, eun gustia

lotuta ta baa, eun gustian lotutakuan aaa... a jarritta daok: oñ e, · eun gustian kórtan lo! ... --raz

º... da juntátze-giñan lagúnak eta dántzan éin da nóbixua baeuan-nóbixuakin da bestéla ·

“mesédes” eskátu ... mutíllak eskátze-ben “meséres”, da suri espaatzun gustátzen · ba “es” eseesátetzásun!,

da-asarrétuta juate-sían ... baña s- sékula neskía esan juaten mutillen- ... mutílla

etórri bia-san-neskíaána, · da suk espasendua-nai arékin · “meséres” esáte-san, da · “ess!”: ólan

buelta ein da muturrak asárre ta...

•Izen abstraktuekin, antzerakoa gertatzen da. Esaterako:

naz ºobéto!: gaste asko dauen lékuen e beti dao umoría! --kmz ºdánok aka- akáu orí!: béstien

lékuan · txarrá!

•Izen abstraktu bihurtzeko, lanbide edo zeregina adieraziz. Adibidez:

rmz2 º... gaur itxen ditxúe-pa segádorekim-bedárrak ebái txa idíak eta dának ·· ero garúak eta...

ba · órtitxi-galdú dó-segía géixen-nerétako ...

809 Ikus gainera deklinabide kasu guztietan, leku-denborazkoetan batez ere.

150

Kasu horretan lekukoak ez du esan nahi jakineko “sega”-ren bat galdu denik, sega-lanak eta

sega-jokoak orokorrean baino.

•Mugatu pluralaren ordez/zentzuz (atal hau arestian aipatutako kolektibitate-multzo-oro

zentzuaren barrena ere txerta genezakeen, baina adibide hauei haiei hartzen ez diegun ñabardura

antzematen diegu). Esate baterako:

kmz ºEibárren!?: e- erréka-aberátza san geró, e?; Eibárren, eskálluA, loiñíAA, kangréjuAA...

áingirAAK, amórrañAAK... · aberátza saan! · au errékiau!, · joséuuss!

•Definizioak osatzeko: bat definitu denak definitzerakoan. Esate baterako:

f.a. ºee u, kristauak: andabídia da kristaua juateko bidia! //f.a. º”txaria”?: ba mendixan e pasau

esindako lékua, árbolia-ta-árbolia-ta-árbolia, taa pásorik estauan lékua, oixe da txaria: o larra o

asuna o árbolia o lo-ke-sea; an kristaua pasau esindako lékua, axé da txaría ...

•Ez da beti “bat” zenbatzailea izenaren ondoan jartzen, mugatu singularra erabiltzen da 810 . Esate

baterako:

raz5 º... erriala kostatze-sam-bixigua!, kíloko bixigua...

•Izen bereziak, toponimoak mugatzailez. Esaterako:

ñaz1 ºbai bá!, óne-guk ee, Isasíxa ba, amén e, eskerrékaldekua esautzen dou!, baña ori

eskumakaldiori...

ñaz1 º... esáte-ben e, au Isasíxau be ba, gero índakua salá · esáte-ében: lén ésala Ibarren ...

rae º... da geróó · mendíxak?!: o- Umáixo-ondúa, · Máldeii, Basobáltzaa 811 , Góikoetxe onduaa,

Krábeliiñ, · buenóó! ...

rmz ºberréun ardíki [sic] eró: emen guría ta Iñarría taa... emem-bueltan! páre bat illebete pásatzesitxuan

árek!

Azken adibide horretako toponimoa, mugagabean, “Iñarre” da, baserri izena.

•Instrumentalaren ordez. Adibidez:

rmz ºorí garua eote-san! Bueno!

•Mugagabearen ordez. Esate baterako:

rmz ºlem-béti gu-uretá orrá!, · éuardixan da gabian!: ero umia eo sarrá ero gastia!, Léstakua,

Samartingua da gú, · amábixak ero amabi tx’erditan, · dának urétan!, · kantíña eo pitxárra ero...

•Atributu edo osagarri legez (ez dugu erabilera arrunta jasoko, berezia baino). Adibideak:

rmz ºtxikiXA ero etorri súan da, · billúrtu eró, beyan loitten eó... · a, goixan loitte-ban aék!:

goixán estai-sein kuartotam-bañá, u- améntxe ústot... -rmz6

“... Eta ostian neuk bakarrik urten neban pelotarixa ...”

•Objektu legez (ez dugu erabilera arrunta jasoko, berezia baino). Adibidetzat:

raz º... Edúrnek e Ásitaingoo · Bisénte-eba-nóbixÚA!, eséban-nóbixO-orí!- ... --kmz º... afaríxa e,

ser- ser daon ikúsi, lélengo!

•Aposizioko lehen osagaia. Esaterako:

810 Ikus “bat” zenbatzaile zehaztuari eskainitako atalean ere.

811 Toponimo hau berau rmz-ri jaso diogu ablatibo kasu markaz eta “Basobaltzetik” forma du, kontsonantez amaitutako moduan

deklinatuta; tesigileak beti “Basobaltza” entzun du nominatibo forman, agian kasu horretan beti mugatzailea erantsita erabiltzen

delako.

az ºAmén len guk eskendúan esáten “amáma”, e?, guk esáte-gendúan · “amándria”! ... ba

oingoó- oingoó será da-”amáma” ... guu- nik- nik amá- betí amándriarí esáte-san “amándria

Páula”! ... “amándria Páula”!

•Esapideetan, hitza errepikatzerakoan: ikus adibideak mugagabearenean.

1.2.1.2.2.3. Mugatu pluralean 812

•Itxuraz zenbagaitzak diren izenak plural markaz. Izen zenbakarriekin singularra erabiltzeko

joera handia ikusirik, harritzekoa da pluralaren erabilera zenbagaitzetan ere. Adibide batzuk ipiniko

ditugu bakarrik:

f.a. ºburuan ekartze-sitxuen esnía-kalera --naz txálak iru beiñ · esniak eraittue --raz1 º...

ónaxeñoko urak, e? --raz ºbai! o- o- abárketa-galdúta ee lokátz artían!

. Iñárre ta i- Arikítxa bitxártian · estakísu seláko lokátzak eóte-sían!, enééééé! -raz1

ºbañaa... ta gausá-asko, e?, jóyak-etá, · sidárrak eta urríak-etá... ·· oin-nun dáos? ...

•Izatez zenbakarriak diren hitzak, sarri singularrean erabiltzen direnak. Singular erabileraz

aurkitu ditugun hitz asko pluralez ere aurkitu ditugu; esaterako:

raz1 º... “umia negarrés da garixak bedarrés” entzun dosu sekuláá? --rmz ºgeró bedárronduak iñ!,

da bedárronduak ee · segiakiñ ebate-sien!, dómeka góixetan da, sápatuetan da... ·· goixian e jáiki

e-egun-séntixan da --ñaz3 “... Elgoibarrera oñez; hartu Elgoibarren ogixak “Goiko Errotan” da

Arratera ...”

•Izatez zenbakarriak diren hitzak, baina ez zentzu literalez, inguruko lanak adierazteko erabiltzen

direnean (prestatu, erein, landu; eta uzta jaso eta gorde. Beheko adibidean uzta jaso-gordetzeko inguruko

lanak adierazten ditu lekukoak). Adibidetzat:

rae ºBEDÁRRONDUAK eta ee...: lénao bedárronduak eta gero gari-ebatia! Geróó... · e, e, garí

ontzuek ee, galtzúek e · sertú! ·· astártu tee erréta ipiñi! e náborako preparau!; gero patati etá! ··

Aber!: gero árek amaitxutakuam-BÁBAK ETAA · SERÁK!, mendíra ide-bátera! ·· da geroóndorik...

·· árek, árek IDIEKIN DA BATERA-ARTUAK ETA BÁBAK! ·· Geróó, an- ándik

átzera ser san geixao?..., artuek eta babak...; geró, gari-bate- GARÍXEK...

•Jaiak edo egun bereziak adierazteko. “Jaixak” hitz orokorra erabiltzen da, baina arrunki

santuren baten izenari eransten zaio mugatzaile plurala; esaterako:

raz1 º... orí a- órrek e goiko amérauno-kéndu eim-bia-día, Arrátia-dátos-da! --naz Samblásak, fébreruan dia

•Definizioetan. Adibidez:

raz º”gisénaa”... baái!, orixe da “grasa”!, gisenaa...: “koipía”, koipíai esátetzauu · grása ...

“manteka”, koipía ... [okelak izaten duen gizen zuria] orí be giséna- giséna da. ... Gántza-diá [sic]

ee · ya ótra ko- gántza daa ee gisén giséna, ollúak etaa · bildótzak eta eukitzen dabén e bare-sária

morokua, gántzak. ... [pertsonek] Kláro!, igual-iguál!: kuando una persona se-érnia, · es ke se

rompee... bare-sária-apúrtzen daná, gantzá daa... ·· axé jósten dabe átzeraa, érniauta, porke órrek

e e sújetatzen dabe tripá gustía, (es)tákisu?, · da-á-apúrtzen báda, ba úrten eitxen dabe intestínuak

eta ordúan da érnia. Ga- gn- gantzák órretxe-días

•Atributu edo osagarri legez. Adibidez:

812 Ikus gainera deklinabide kasu guztietan, leku-denborazkoetan batez ere.

151

152

raz º... Jabiérri eún batén é, euríxa in dau, · da u- ordúan gú nóbixúa-gíñan, da

Eusébio be bai, d’eurí... udáko euri sáparrada bat ein dau! ...

•Senitarte edo kolektibo bateko partaideak izendatzeko. Batez ere abizenei eransten zaie, baina

“deretxak” ere jaso dugu politikako taldeak izendatzeko. Beste adibide bat, erakusgarri:

kmz º... Áxe!, áxe san ba!, “Ondaméndikoo gibéla”. Da Ondaméndikúa-día-AnsólAK. ·· Justínaa,

Ondaméndikúa, ··· arrebía, Txéná! ···· Txé famosúa!

1.2.1.3. Ondorioak

Alderdi formalari dagokionez, joera arruntena euskara orokorraren ereduak betetzea da,

salbuespenak salbuespen. Badira berezitasunak ere, dena dela. Esate baterako, hitz amaieretan

alternantziak gertatzen dira, bai bokalen artekoak bai bokal-kontsonante artekoak; hitz amaieretako

neutralizazioak ere aipagarriak dira, bai mugagabean bai mugatzailea erantsitakoan ere; hitz batzuek

deklinatzeko joera bereziak dituzte, eredu nagusien salbuespen legez.

Mugatzaile singularra orokorrean -a da baina fonetikoki aldaera anitz ditu zein hitzi itsasten

zaion, disimilazioak eta soilketak gertatzen baitira; amaiera bokalikodunei itsatsitakoan hauxe dugu: -

i(x)a /-ua; -i(x)e /-ue; -i /-u. Txandaketa fonetiko horiek ez dira berrikuntzak, lekuko zaharrek ere

badarabiltenez. Gainera, kaletarrek zein baserritarrek egiten dute -e mugatzaile legez (Aginagan oso

hedatua dago joera hori 813 ), baita murrizketak ere, azken hauek gutxiagotan jaso ditugun arren. Amaiera

kontsonantikoei itsatsitakoan, -a, -e edo kate mintzatuan erabateko soilketa da emaitza.

Mugatzaile plurala eransterakoan funtsean singularreko formetan oinarritzen da, amaieran -k

marka erantsirik; fonetika sintaktikoak eragin ditzake aldaera gehiago kontsonante horren inguruan.

Erabileraren alderdiari dagokionez, Eibarko euskaran nominatiboa beste edozein aldakitan legez

erabiltzen da, bai forma mugagabeek bai mugatuek erabilera eta esangura bitxiak dituzten arren.

Aipagarria da mugagabearen erabilera aberatsa. Bestalde, mugatu singularra erabiltzeko joera handia

izaki, “esniak, urak, diruak” forma pluralak erabiltzea ere deigarria da.

1.2.2. PARTITIBOA ( -(r)ik(an))

1.2.2.1. Alderdi formala

Mugagabeari eransten zaio beti 814 .

Hasieratik azalduko dugu -(r)ikan aldaeraren erabilera; askoz ere gutxiago erabiltzen da -(r)ik

soila baino. Aldaera hori noizbait darabiltenen artean lekuko hauek ditugu: kmz, ñmz, kmz1, kmz3, S.B.,

kmz5; denek darabilte -(r)ik forma soila ere, horrenbestez, -andun aldaera ez da kasu marka nagusia,

813 Grabaketetan islatutakoaz gain, eguneroko jarduna zuzenean entzunda baieztapen hori erabat indartzen da; disimilatzaileenak ez

ezik, murriztaileenak ere badira Aginagakoak. Beraz, hauen jarduna ondoan duten Barinaga auzoko hizkeraren antza handia du,

erabat berdina ez bada ere, noski.

814 Ikus 1.2.0. atalean zein mugagabe forma diren nagusi Eibarko hitz batzuen oinarrian. Kasu markaren amaierako kontsonante

leherkariari dagokionean, ikus nominatiboko mugatzaile pluralari egin diogun iruzkina, zein soinu inguru duen kate mintzatuan,

halako aldaera. Bestalde, ikus errealizazioen adibideak espektrogrametan: leherkariz, kmz 69A176; hurbilkariz, nme2 1A357, nme2

5B162. Kontsonantea galduriko adibiderik ez dugu espektrogrametan aztertu baina bai transkripzioetan jaso: nme2 “peskári-bábill

or?” [“

igarren mailakoa baino. Adierazgarriak dira lekukoen iritzi batzuk, izan ere -an gehigarri horretaz

honelakoak jaso izan ditugu: f.a. “º”kan, kan…”, “kan” no significa nada!, diruikan, bai esan leike, baña,

“estakasu dirurik ala?””; hala ere, f.a. lekukoak beste honetan bai darabil: “ondiokan”, jardun askean.

Beste lekuko batek: kgg “º”-kan” orí estot séku- es iñún erabíltzen, úste-dot: “onddiokan”, baña estákibardíña

dan”.

Perpaus konpletiboetako adizkiek ere har dezakete -(e)nik formaz amaitutakoan (amaierako -ik

partitibotzat har daiteke): adibide bakarra jaso diogu kmz1-i:

kmz1 º... oiñ, ni enaok esaten dana-diasénikan, e? ...

Badirudi -an gehigarri hori amaiera -(i)k egiten duten atzizkiek eta egiturek onartzen dutela;

besteak beste ablatiboan, motibatiboan, aditzondo batzuetan, adizki batzuetan 815 .

Partitiboa: eredurako

Amaiera bokaliko gehienak: alabarik / alabaik; etxerik /etxeik; astorik /astoik; katurik /katuik

Amaieran bokal zein glide sabaikaria dutenak: txikirik /txikiik /txikik; txoririk /txoriik /txorik; gastairik

/gastaik

Amaiera kontsonantikoak: egurrik

1.2.2.1.1. Amaiera bokalikoei erantsita

a) Amaieran bokal sabaikaria ez duten berbetan alternantzia handia dago kasu markako

kontsonante dardarkaria jarri ala ez. Hurbilketa gisa badirudi kaletarrek gehiagotan gordetzen dutela

kontsonantea baserritarrek baino, baina denetarik aurki dezakegu lekukoen adibideetan. Adibidez, kmz

kontsonante gordetzailea da gehienetan baina tarteko kontsonante gabeko adibide 816 bakan batzuk ere jaso

dizkiogu; kmz1-i eta kgg-ri adibide guztiak dardarkaridunak jaso dizkiegu; raz-k ere kontsonantea

ahoskatzeko joera du gehienetan baina kasu marka bokalikodun adibide bakan batzuk jaso dizkiogu;

berdin gertatzen da raz1-en erantzunekin. Kontsonante gabe ahoskatzeko joera handiena dutenak nme2

eta naz lekukoak dira, kontsonantedun kasu marka ere noizbait badarabilten arren. Beste lekuko gehienek

txandaka darabiltzate aldaera bata nahiz bestea, baina dardarkaridun aldaera nagusi da. nme4-k ostera,

kontsonante dardarkari gabeko aldaera darabil bakarrik (edo guk behintzat horrelako adibideak jaso

dizkiogu). Kontsonante dardarkaririk gabeko aldaera darabiltenek hitzaren amaierako silaban bokal

elkarketa egiten dute, beraz: batzuetan hiato gisa, bestetan beheranzko diptongo gisa 817 . Dena den, gure

lekukoek eurek ere ez dute oso garbi Eibarko partitiboaren aldaerak nolakoak diren, edo agian “garbiegi”

dakusate; gure lekuko baten iritzia ekarriko dugu hona, zein oker den erakusteko:

S.B. ºEmén “etxéik” eta ala esate… órrek e, e baseuan Eibarren e “**” bat, **, e?: ba ibiltze-san

e ólan e, euskal jáixetan da, présentatzen da olako séretan, da bueno!, éibartarra san, baña jator

plánian áste-sánian ba, áretxek eitxe-sitxuan olákuak: “etxérik” eta esan biar[rian], “etxéik” eta,

alako piskat bertzolárien e, e, gipuskoarren e olan kontrasiñuekin da eitxen sitxuan; da bueno!,

párre eitxen genduan guk e!, arék eitxe-sitxuen plántekin da, bueno!… “Etxéik” es, “etxérik”

815

Partitibokoak ez diren adibide gehienak ablatiboaren atalean bildu ditugu.

816

Ikus espektrogrametan: dardarkaridun adibidea, kmz 69A176, dardarkari gabea: kmz 49B387.

817

Gai hau ere zehatzago ikertu beharko litzateke lan fonetikoago baten. Diptongo errealizazioaren adibidetzat ikus espektrograman:

nme2 1A357.

153

154

b) Bokal sabaikariaz amaitzen diren berbetan espero genuen gertakari anitz bilatzea, kasu

markako bokala ere tinbre berekoa izanik eta dardarkaria ahoskatu ezean murrizketak, luzapenak eta abar

gerta baitaitezke. Aurkitu ditugun aldaerak hauek dira: -irik/-iik/-ik. Kontsonantea tartekatu ala ez,

lekukoen idiolektoen araberakoa da batez ere: beste bokal amaieradun berbetan kontsonantea orokorrean

gordetzen dutenek oraingoetan ere bai (“mendirik, aundirik”), eta bestera, gordetzen ez dutenek

oraingoetan ere ez nagusiki. Hala ere, naz lekukoak gehienetan -irik aldaera darabil beste bokalekin

dardarkaria ez ahoskatzeko joera handia izan arren. Kontsonantea ahoskatzen ez dutenek gehien

darabilten aldaera -ik da 818 (“mendik, txikik, idik”), rmz-k, nme2-k, naz-k eta ñaz2-k batez ere

(dardarkaridun formak ere jaso dizkiegu); beste aldaera, gutxiagotan aurkitu duguna, -iik da: rmz-ri, ñaz2ri

eta kmz3-ri jasotakoak, “barriik, idiik” gisakoak.

Aldaerak ugaritu egiten dira deklinatu beharreko hitza -ri silabaz amaituz gero, bai lexiko soilean

bai eratorrietan (“-lari” atzizkiz, adibidez). Forma osoenetik murritzenera, -ririk, -riik, -rik alegia, jaso

ditugu. “Txoririk, peskaririk; aiskolaririk” modukoak erabiltzen dituzte kmz-k (behin -rik aldaera ere

badarabil), kgg-k, raz1-ek, ñmz-k. “Txorik, arari(k), eurik; aiskolarik 819 “ gisakoak nme2-k, naz-ek

(honelakoetan ez du beti dardarkaria gordetzen -i bokalez amaitutako beste berbetan egiten duen moduan,

noizbait baino), rmz-k. Tarteko aldaera, -riik, da gutxien erabilia: kmz3-k darabil (“bersolariik”).

c) Glide sabaikariz amaitutakoekin bokal sabaikariz amaitutakoen antzera jokatzen dute:

• -ai amaieradunak. Jaso ditugun adibide guztiek kontsonantedun -a(i)rik aldaera dute, nme2-ren

erantzunek barne. Barruko glide sabaikaria parentesi artean ipini dugu nme2-k eta naz-k diptongoa

soilduta ahoskatu dutelako “gastai”-ri dagozkien adibideetan.

• -ei amaieradunak: kmz3-ri “sardandeik” jaso diogu. Denek hiato gisa ahoskatu dute, baina

“bei” hitzaren partitiboa ere batu ditugun adibideetan kontsonante dardarkaria ageri da.

• -oi amaieradunak. Jaso ditugun adibide guztiek kontsonantedun -o(i)rik aldaera dute, nme2-ren

eta naz-ren erantzunek barne. Barruko glide sabaikaria parentesi artean ipini dugu naz-k diptongoa

soilduta ahoskatu duelako “jaboi”-ri dagokion adibidean, “jaborik” alegia.

• -au/-ao amaieradunak. Jaso ditugun adibide guztiek kontsonantedun -aurik/-aorik aldaera dute,

nme2-ren, naz-ren eta rmz-ren erantzunek barne. Ez dugu jaso “gau” hitzaren deklinabidea.

1.2.2.1.2. Amaiera kontsonantikoei erantsita

Kontsonanteek -ik kasu marka hartzen dute zuzenean, adibidez “estulik, mutillik, burpillik,

erresik, gatxik, lorrotzik, biarrik, urik, serik, isenik, useñik”.

“Mutik, muti-pes” berbak merezi du iruzkina: gaztelaniaz “ni mú” da, baina euskaraz

esaterakoan lekuko guztiek aho batez “muti(k)” forma darabilte. Ez dakigu zein forma duen oinarrian;

edonola ere, forma ihartua da Eibarren, ez du beste erabilerarik onartzen.

818

Forma hauek ergatibokoekin neutralizatu egiten dira, sinkretismoa gertatzen baita: ingurunearen laguntzaz ez da zaila formak

bereiztea.

819

“Tabernari” berba deklinatzerakoan emaitza bitxia aurkitu dugu hiru lekukorengan: “tabernarik”. “Tabernari”/”taberna”-ren

deklinabidea partitiboan neutralizatu egiten da, sinkretismoz. Agian “tabernaririk > tabernarik” egiten dutenek “tabernaik” esango

lukete ”taberna”-ren kasuan, eta hortxe legoke balizko nahasketaren argibidea...

1.2.2.1.3. Aditzarekiko komunztadura

Euskaltzaindiaren esanak bete egiten dira eibartarren ahotan, singularrez egiten baita. Adibidez:

rmz ºÍreikoik eta sékulaa... esan etorriko Maltzá!

1.2.2.2. Erabilera

Edozein gramatikatan aurki daitezke partitiboaren erabileraren inguruko azalpenak, noiz bai,

noiz ez, eta abar 820 . Euskaltzaindiaren gramatika eta argitaratzen joan diren erabakiak begiratu ditugu,

beste monografien ondoan. Besteak beste, hau aurki dezakegu Euskal Gramatika Laburra ...

(EUSKALTZAINDIA, 1993, 189) liburuan: “Partitiboa kasu autonomotzat hartu izan den arren sarritan

gramatiketan, absolutiboaren baliokidea da guztiz eta absolutiboak duen distribuzioa du, neurri handi

batean bederen (...) komunztadura singularra balitz bezala egin behar du”. Beraz, noiz eta nola erabiltzen

da partitiboa Eibarren? 821 .

1.2.2.2.1. Ezezko perpausetan

•Aditza osorik dela, euskaraz erabilera arruntenetarikoa. Adibidez:

-anaz “jolasten”!

-naz ºjolásten -baña “joláste”ik ésta baña Eibárren!, emem-beste... Eibarkua dou guk eta..., a,

bai...

•Aditza isilduta ere bai; horrelakoetan zein den suposatu egin behar da. Adibidez:

rmz ºeméndi-Maltzáa goisela paéta ortxe dao! Barrundiko se- selaixan aspixan!, pae- paeta!:

ormia ei-eindda!, áá-ántxe! eitxe-sam-pélotioi!, bésteik e... //rmz ºgam- gamiñua [sic] beyán daa ·

paéta!, ántxe!: ostiam-pelotaik e... ·· nóixi-beñian kotxe bat etortze-súan, da... ...

1.2.2.2.2. Galderetan:

a) Bai ala ez tankerako galderak:

•Zuzenekoak; adibidez:

nme2 beiñ-o-beiñ ikusi dosu olakoik?, seos’olakoik?

•Zehar galderetan ere bai, esaterako:

raz1 º... arek esan dau gast- gasteri-daon da nik esaetzat −“gastérik ess” ... --raz5 ºba, Nárru

bajatze-san Maltzára!, d’Arráterako kartárik ero... et’euan..., da, posádam-béti eoten da ogi

pusketia ta, txarri-játekora-arek... --kmz ºta oin dirúrik dakáten ikúsi!

•Aditza guztiz isilduta:

kaz3 ºe, ta, an tabernarik?: Bareténekua bérao...

820 Ikus adibidez nola aurkezten dituen R.P.G. DE RIJK-ek -(r)ik-en erabilera eremu nagusi bi, nahiz eta biei “partitive” izena ipini;

bata kasu marka moduan, eta bestea determinatzaile moduan, nominatiboaren “pare” edo (1996, 145-158). Partitiboa determinatzaile

erabileran orokorrean euskarazko “ezer” eta “inor” erabil daitezkeen lekuan azaltzen dela dio. Hipotesi hau frogatzen ahalegina

egiten baitu: “that the partitive determinater has evolved out of the partitive case by deletion of the indefinite absolutives ezer and

inor, and may even argue for a synchronic derivation along that line” (aip. lib., 157). Nolanahi ere, erabilera eremu guztien jatorrian

bere iritziz ablatibo kasu marka dago.

821 Ez dugu nominatibo kasuz eratutako adibiderik jarriko erkatzeko eta kontrastatzeko, jakina baita dena delako erreferentea

ezaguna denean arrunki nominatiboa erabiltzen dela.

155

156

-kgg ºási, es? ··· Éstin barrí badósu?

-kag ºe?

-kgg ºÉstin barrírik?

b) Zati galderetan ere erabiltzen da. Gure ustez ez du zertan erretorikoa izan derrigorrez 822 :

ñmz1 “... baietza emon netsen. Eta, bidian doiazela, programia egitteko, batak bestieri esan

zetsen: “Hi, baietz esan jeskuk. Eta, oin, zelan ez jakixagu izenik eta apellidorik honenik?” ...”

c) Sakoneko ezeztapena proposatzen duten galderak:

•Aditzez:

kgg nois ikúsi dosu e bustán bako e astórik?

•Aditza isilduta:

raz1 ºbai, go- gosóri-bakúa-gáñerá?!

1.2.2.2.3. Moduzko esaldietan

Hemengo adibideak agian baldintzazkoen ondoan ere jar daitezke:

kgg jakín barik esín da berbárik ein –naz jakim-barik ési-leike berbaik eiñ

1.2.2.2.4. Baldintzazko esaldietan

Galdekizunez ez dugu horrelako adibiderik lortu, nme2-k “ogirik [nai badosu]” forma ontzat jo

arren. J.A. URIARTE-k dakartzan adibideei ohar batzuk egin beharrean ikusi dugu gure burua, bere

tesiko adibideetan bata “orrenbeste edango espasenke, esintze lodittuko” (1995, 360) da eta hor partitiboa

erabil daitekeen arren, ez da inon ageri (“orrenbesterik” izango litzateke kasu markaduna); beste adibidea

“au dxakiñik, enintzoan etorriko” 823 da: kasu horretan, -ik atzizkia aditzari lotuta doa, eta ez izen

sintagmaren barneko ezein osagairi. Eibarren adibide horiek galdekizunean txertatu ditugu baina ez dugu

partitibo egiturarik lortu.

Solasaldi askearen barrena bai aurkitu ditugu, ostera, adibide batzuk, esaterako:

raz1 º... oingo egunetan e gurían e, asto- astolárrosa-p’ekarri sitxúan orrék! ... daa lándarai-badao

ekarri txa ortxe sartu bitxut!, ortxé! ... --kmz7 “... Eta illuntzietan, dirurik bagenkagun, pixkat

edaten genduanian, kantau egitten genduan ...”

1.2.2.2.5. Konparaketetan 824

•Superlatiboetan, gehientasuna adierazterakoan. Beste bide batzuk ere zilegi dira baina partitibo

bidez eratutako oso zabaldua dago mota guztietako lekukoengan; gainera, partitiboa erabilita ere egitura

bat baino gehiago eratzen dira. Adibide batzuek lagunduko digute argiago ikusten:

kmz au da · janáririk ónena –nme2 auxe da jatekoik onéna –naz auxe da játekoik ónena

/raz1 auxé da gausÁRIK ETA éderRÉNA

822

Ikus EUSKALTZAINDIA (1993, 190).

823

Ibid.

824

Ikus adibide eta egitura gehiago izenondo-aditzondo-eta bestelakoen mailakatze atalean eta baita sintaxi saileko esaldi

konparatiboen atalean ere.

•Formaz berdintasun zein gehiagotasun mailakoak diren arren, esanguraz superlatiboa adierazten

dutenak.

vFormaz berdintasunezkoak diruditenak batez ere “olako, sekula olako, ain” osagaiez

eraturikoak dira; “olako neska ederrik”, “ain jateko onik” eta antzerakoak. Adibide batzuk ere

jarriko ditugu:

rmz ºmala-létxe bat!: milla... “óstixa” diar e-san espaitxuam-bat etxuam-b’arek · mutillak esan!:

sékula-alako kristáurik etxuat ikusi ... -- rmz2 º... Ermúan Lomiñókuak, Lomiñóko anáyak eta

óllarrik · oiñ es moúkuak, jó! ...

vFormaz gehiagotasunezkoak direnek ere antzerako esangura dute; esate baterako:

naz ºe- a- itxíttako lékuti-jun dia!: ará!, ganau txarríxaorik mundúen!, da, bedarra jan esindda...!

•Berdintasuna adierazterakoan ere erabiltzen da partitiboa. Adibidez:

raz1 ausokuak ensegida-arreglatzen dia ... ºbai, danían orí, etxéIK ÁÑA 825 ! ·· úmia-p’ensegidaasten

dia! //raz1 º... béti-ipintxen dau berbía diferente-e? Eibárren etxéik aña diferénte!

raz º... ta ní etxían!, séose pasau-akuelakúan!, amá batí déika...: -”suré morukó amárik!, dáneri s-

•Gehiagotasuna adierazteko egituretan. Aurkitu ditugun adibide guztiak ezezko perpausetan

txertatuta daudenez, ez dakigu partitiboa zergatik azaltzen den, ezezkotasunagatik, ala konparaketa

zentzuagatik:

kmz gú-báenka · seose obíaorik

nme3 ºiguálaorik estáo ee...!

raz5 º... −“étxaok · txárraorik! · mayoráskua básarrixan isatia báño!” ...

kmz ºau báño biskórraorik estót esáutu iñóbe, játen

1.2.2.2.6. ”Nola” galdekariarekin erlazionaturiko zenbait perpausetan

Aditzondoak sortzeko atzizkitzat ere har daiteke, “(absolutiboak ere sintagma adberbialak

sortzen dituen era berean), predikatuan aurkituko ditugunak” (EUSKALTZAINDIA, 1993, 191).

Eibarren ez du edozein hitzek onartzen atzizki hori modua adierazteko (Fruizen “suririk” eta

“altari(k)” adibideak aurkitzen ditugu adibidez 826 , baina Eibarren ez da horrelakorik esaten), baina zenbait

oso hedaturik daude, “gazterik etorri/juan” adibidez:

kgg gastérik etórri san gure etxéra –kmz gastérik etórri san guré-etxéra –raz1 súen etxéra gastérijuan

san –nme2 gastéik etorri san gurerá –naz gure-etxera, · gastéik etorri san

Beste adberbio batzuk ere hemen kokatzen dira: “sutik/sutiñik, gordiñik, ortotzik/ortosik,

ankutzik, makalik, gaixorik, (narru-)gorri(ri)k, narrutzik, posik” eta abar.

1.2.2.2.7. Ezeztapena esan nahi duten egituretan

Batez ere “barik, bako, eza”-z osatutako egituretan azaltzen da. Batzuetan partitiboa ageri da:

825 J.A. URIARTE-k “asko” eta “gitxi” adberbio legez aurkezten ditu baina adibidean “sarrik, gitxi egon da” zenbatzaile legez

darabil (1995, 361, 23. oh.). Gainera, “a(d)ina” ere horien ondoan jartzeko ez du oztoporik ikusten, Fruizen erabili ez den egiten

arren. Guk raz1-i “aña”-z osatuta jaso dizkiogun adibideak konparatibotzat hartu ditugu baina zenbatzailetzat ere har genitzake, eta

horrela erabilera zahar batekin lotuta legoke (ikus M. AZKARATE, P. ALTUNA, 2001, 92-93).

826 J.A. URIARTE (1995, 360).

157

158

f.a. ºJesukristo bisarri-bakua –nme2 Ásitxaiñen, · bisárri-bako Krísto dao –naz Asítxañan [sic]

daó, · ee, Krísto bat e bi- bisárri-bakúa

nme2 gatzí-bakó bat

/raz1 Kurutzían, ba- e bisárri-bari-dao

/kmz7 “... oiñ bakizu, oiñ biarrik eza. Orduan be egote ziran biarrik ezak, egun erdikuak esate

akonak eta, eztakizú ...”

Beste batzuetan ez:

nme2 º... “miñ artu dau!”, ero · “á mindúta dao! · suk esandakuakiñ”: · entenitzen dosu? ... erída

bako míña!

nme2 bai, bai!, ardurebakua... ... txotxólua --naz séla ise-leike alakoo... ... alakoo ardúrabakua!?

naz bustam-bak’astua suk noix ikusi dosu sékula?

1.2.2.2.8. ”Asko” eta “gitxi” erako zenbatzaile-aditzondoekin egiten diren perpausetan

Batez ere “gitxi”-ren ondoan aurkitu ditugu adibideak, nme2-ri eta rmz-ri jasoak gehienak; hona

hemen batzuk:

nme2 ºeske amém-béste gausé bat e..., · o-amén ee, -”íí” éitteik e, gítxi oittú da

rmz ºgúre aitxa-sanak e Léstako Inasiok esate-juan ·· berak sékula beste idiik · esebala ikusi!,

aitti- áitxitxa-beti-idi gorríxak... Geró a laautzaniam-ba-aitxák e, · gallegua eró... bee... bestee... t-

t-... es- béste kláse bat!: áetxek es beste dának!, e, gúre akorduam-be ·· gorrík emen gítxi eon

dok!: Aárraspí etá, o kapritxósom-baték!, axé gustatze-akonak!

raz lekukoari “erromerixaik (...) piskat” adibidea jaso diogu, baina baldintzazko perpaus baten

txertatuta; ez dakigu partitiboa zerk azalduko lukeen, baldintzak ala zenbatzaileak. Adibidea hauxe da:

raz ºKéixeta-Mendíxetan, · ántxe. Da-án erromérixáik ólann baéuan piskat átzaldian · baña ...

1.2.2.2.9. Partitibo kasu markaz esanahi berezia hartzen duten berbak

Beste deklinabide kasu guztietan ez bezalako esanahia hartzen duten hitzak partitiboan

erabilitakoan.

a) Berba edo adibide bat “sarata” da. Berez, “ruido” esan nahi du; “partitiboa eransten zaionean,

“zerbaiten berri izan”, “zerbaiten entzutea izan” edo antzekoaren adierazle da” (J.A. URIARTE, 1995,

361).

•Ezezkoetan:

Norbaitek eginiko galdera hau litzateke:

-nme2 aurtém-basóyase kombídauta-alá? –naz aurtem-basoyas gombidau alá? --kmz aurtén e

basoyasíe ímbitauta · kombidáu- kombidáu · báskarira? --raz1 imbítauak eongo día?

Eta interesatzen zaigun erantzuna:

-raz1 saratári-p’estáo tá!... –naz estao saratáik orduan, esaitxuee gombídau!

•Galderetan. Elkarrizketa balego honela litzateke:

-nme2 Errégiak ekárrikoskue seose urté ontán, e? --naz Errégiak ekárrikuskue seose

-raz1 saratári-badáo alá?

Dena dela, ez da asko erabiltzen, lekuko gehienek ezagutu egiten duten arren (lekuko gazteenak,

kgg-k, entzun ere egin gabe zeukan egitura hori guk zuzenean galdetu arte). “Zarata”-ren ordez “barri,

notisia” eta bestelako osagaiak erabiltzen dira.

b) Beste berba edo adibide bat “kolore” da: berez, “margoa” esan nahi du baina partitiboa

eransten zaionean, “ur/urre emon”, hur emateko zailtasuna, ezintasuna edo antzekoaren adierazle da

(gaztelaniaz “no haber color” esapidea erabiltzen da 827 ). Adibidez:

rmz2 º... ta béste baté-pe, Eibárren, Pátxi!, · Pátxi Aspítarte Abóntza basárrikúa: á be gisón

aundíxa, ikáragarrixa! d’inyartzúa! ... Ordúan Amásabalei anáyak -béste bat Amasabalei etxúalen

aitxátu, Julián Laskuráiñ “Amásabalei”: probalári óóna súan Eibárren, óna!; d’anáya be bai

berána! baa, inyartzúa Eusébio be, bña-á [sic] ésuam-probán da ibíltzem-baña... áre-bíxak

úrteútzen; ·· daa, Eibárren ordúam-be jo-ta jó-ta tópera! Da, an da kolóre bárik

irabási · bíxei! ...

kaz3 º... biajante bat ibiltze-an ámen ee... · (?)Iturrixa Barselónatik estaki-beran asuntuetán!, da,

aretxem-bitxartes jírau ebán ·· al- e será, blúsi-itxekó · télia, estaisú? · aretxem-bitxartes, e?

bestela · kolorei-pes! ...

1.2.2.2.10. Baiezko esapide adierazkorretan 828 :

•Konparaketen ataltxoan azaldutakoa hemen ere jar dezakegu: “aundixaorik ikusi”, “sekula

olakorik”, “sekula olako + izena-rik”. Gure lekuko batzuen errealizazio batzuk ipiniko ditugu erakusgarri:

kmz áundixaorik ikúsi biou! --raz1 ikúsi biou aundíxaorik ónddiokan –nme2 aundíxaorik e... ··

ikúsi biou ónddió

-rae ºMigelmáriii · seréko baintzét, Loixolakó, Maltzára jute-san!: nik e, erretratua ikusitxa

daukat e...

-rmz ºL-loixólako Mielmarí?!, bai eee... ·· gastíaori-be!, Sumendíxako Lourdes da bes- esendusen

ikusi alá? juaten? Maltzá?

kgg sékula olakórik! --kmz sékula olakórik! --raz1 sékula olakórik, andrá!, jesús! --naz sékula

olakoik! --rmz3 ºjersixa jantzi bikou! ... sékula olakoik órraitxiok!

naz sékula orraittiok olako gausáik, e?! --nme3 ºbaña-baña-akordatze-ako-órre-burutasiñuok!,

sékula olako umeik, e!?

nme2 e, akordátzia be olako gauséik!

nme2 pentzátzia be olakoik!

•Bestelako egituretan: “apenas + izena-rik + egon/ibili”; esaldi adierazkorrak, aditza isildu eta

zalantza adierazten dutenak...

kmz apénas jenté·ri-séuan –raz1 apénas euan jentérik –naz apénas euan jentéik

nme2 ºór, benétakua-siénn, partídu beneta- polítiko benétakorik, Dolóres Ibárruri ero-or ee... atxó

sár ba-bískaittarraa... o ser?, sosialistia- komunístia sán!

rmz ºDoroteo tá..., · Doroteo ta neu!, amendi-juate-iñánik · mutíll! --kmz7 “... alémanak, ba,

naixau izate eban, mediko, injiniero ero abogau eró. O sea, ee, maixo gitxi iriste-akón ...

Beterinarixorik pe, léelengo estudixatzen asi zianak beterinarixúa, izan zian ámen, Aiñazpi

827 Baina edonola ere, esangura ez da guztiz berdina. REAL ACADEMIA ESPAÑOLA-k “No admitir comparación algo con otra

cosa que es mucho mejor” (2001, 401) esan gura duela dio.

828 O. IBARRA-k baiezko perpaus enfatikoen barne jarri ditu “gazteik” partitiboaz osatutako hainbat adibide (1995, 378) eta horrela

aurkitzeak piskat harritu egin gaitu. Tesigileak partitibo atzizkiz osatutako aditzondoen sailean kokatuko lituzke adibide horietariko

zenbait bederen.

159

160

tabernerúa ta panaderua José, zerá, Arraguetákua ...” --kmz12 “... Nahi badogu alkartasuna billau,

nahi badogu guk hori euskeriori aurrera etara eta hau herrixau -Euskal Herrixa, Euskadi- aurrera

etara, alkartasuna da bakarrik biderik, ez dago besterik ...”

ñaz2 º”Otaola-buru-erdikoik” e, guríen e... ·· “Trango-búru” bai! --ñaz1 ºóixe ba!, oixe...

Bárrenenekua, da geró · txaléta i-ben... ··· béstei- bésterik é...

1.2.2.2.11. Ezeztapenaren eta baieztapenaren kurutzaketaz

Adibidez:

rmz2 º... Eibárrem-ba básarritxar ·· deportístaRIK ESTAO gaur!: káletarra-DAOSÉNAK ·

depórtistAK ero ·· esáten doténa e depórte rurálekoIK ...

1.2.2.2.12. Jakineko egitura duten esaldietan

Agian hauek erlatibotzat hartu beharko genituzke 829 :

•Izen sintagmari lotuta:

raz1 ºbiarra gorá ta biarra berá!, jantzí a- jan ondó ta jantzí be bai baña, béste-espetakuluak ee,

kásori-pes!, e- e- diáni-péss... Orí neu bákarrik isenda, e? --nme1 º”dani-p’estot entzun!, sanip’estot

entzun!”, ori latiñeko “neke-esset audibimus” da...

•Galdetzaile bidez eratuta:

raz1 º lén! txorixa-jaten sitxuela, txorixa-jaten sitxuela ta penauta!: oiñ ... sóbre daobai!

tta oiñ iño-játekua-diani-bés, allá ellos... · ní-pósi-jango nittuke bañá... --kmz º... nún ·

nabilléni-pés!: sorátu biestásu! ...

1.2.2.3. Ondorioak

Alderdi formalari dagokionez, gehien erabiltzen den aldaera -(r)ik da, -an gehigarriduna oso

bakan erabiltzen baita. Bestalde, amaiera bokalikoa duten hitzetan txertatzen denean aldaera ugari sortzen

dira kasu markaren inguruan, batez ere kontsonante dardarkariaren galeraz eta ondorioz gertatzen diren

bokal elkarketen bilakaeraz: dardarkaria galtzeko joera baserrietan hedatuago dago kalean baino,

denetarik jaso dugun arren. Diptongo amaieretan joera nagusia, ostera, kontsonante dardarkaria

gordetzekoa da. Bestalde, bokal sabaikariz edo -ri silabaz amaitzen diren berbetan jazotzen dira aldaera

gehien, dardarkariaren galerak tinbre bereko bokalen murrizketak eta luzapenak sortzen baititu; baita

silaba osoen galera ere.

Erabilera aldetik partitiboa aberatsa da, batetik nominatiboaren ia parekoa delako; eta bestetik,

ezezko perpausetan ia erabat erabiltzen delako. Gainera, erabilera berezi asko ditu, hainbatetan zentzu

adierazkorrez.

1.2.3. ERGATIBOA ( -(e)k) 830

1.2.3.1. Alderdi formala

829 Tesiaren defentsa egunean P. Goenaga doktoreak egitura hauek osagarritzat hartu beharko liratekeela esan zuen, ez erlatibotzat.

Adizki jokatuz osatuta direnetik –orainaldiko eta iraganaldiko komunztadura gordetzen dute, baita pertsona eta numeroarena ere–,

gure ustez erlatiboen ingurura ere hurreratzen dira, nahiz eta lexikalizazio bidean izan.

830 Diakronia ikuspegiz aurkezten dute M. AZKARATE-k eta P. ALTUNA-k (2001, 87-88).

Ia esan beharrik ere ez dago Eibarko hizkeran ez dela ergatibo plurala eta nominatibo plurala

bereizten kasu markaz behintzat. Beraz, paradigma osoa, nominatiboko formei −bai mugagabez bai

mugatu singularrez− amaieran -k kasu marka erantsiz lortzen da; salbuespena, kontsonantez amaitzen

diren forma mugagabeetan dago.

Kasu markak berak jasan ditzake aldaketak ingurumenaren eraginez 831 . Dena dela, aurkitutako

aldaerak zehatz aurkeztuko ditugu:

1.2.3.1.1. Mugagabean

Ergatibo mugagabea: eredurako

-a: elixak, elixek

-e: etxek /etxerek

-i: txikik

-o: astok

-u: katuk

-kontsonantea: egurrek

•Erroari -re-k gehigarria duen aldaeraz (“kalerek”) galdetu dugu baina lekukoek ez dute hori

onartzen izen “arruntetarako”. kgg-ri jaso diogu, hala ere, “-rek” forma (“errirek, gaurek, kerek”), kgg-ren

aldaera nagusia, ia erabatekoa, -k den arren; eta f.a.-ri “negurek” (f.a.-ren aldaera nagusia ere, ia

erabatekoa, -k den arren). Bestalde, kasu nolabait “berezietan” (“lau” zenbatzailearen eta bokalez

amaitutako besteenen kasu), -rek aldaera oso erabilia da.

• -a amaieradunetan “elixek” forma jaso diogu naz-ri, “elixak” aldaera nagusiaren ondoan.

• -au amaieradunak:

“Gau/gaba/gabe”-ren errealizazioak: “gauk” forma jaso diegu kmz-ri, kgg-ri eta nme2-ri; “gabak”

berriz, naz-ri.

“Lau” hitza ere aldakorra da izen-izenondo den ala zenbatzaile den: lehenengo kasuan “lauk”

egiten du sistematikoki eta bigarrenean “lauk/laurek”. Zenbatzaile denean “lauk” egiten dute nme2-k eta

naz-k eta “laurek” kmz-k eta kgg-k (azken honek “lauk” ere badarabil baina “laurek” gehiago); txandaka

darabiltza raz1-ek, eta naz-k “laurek” forma ere onartzen du.

•Amaiera kontsonantikoa duten berbek -e- loturazko bokala hartzen dute. Ondorioz, hitzaren

amaiera zein den sabaikarizazioak gerta daitezke: “ospelek; mutillek”, “gisonek, fiñek”, “aritzek, aitzek;

aitxek 832 “.

Dardarkarien sailean ez dira, bada, neutralizazioak gertatzen. Jaso ditugun adibide guztiak

amaierako dardarkari anitza duten hitzen errealizazioak dira (“sagarrek, txakurrek”), baina “ur” (“agua”)

ergatibo mugagabean jarriko bagenu “urek” genuke eta “hur” (“avellana”) Eibarren “urrek” litzateke.

Bestelako adibideak aurki ditzakegu “nor” eta “zer”-en deklinabidean, baina “nor”-en ergatiboa “nok” da

sistematikoki, eta “zer”-en kasuan “serek, sek” aldaerak jaso ditugu.

831 Ikus nominatiboko mugatzaile pluralari egin diogun iruzkina, zein soinu inguru duen kate mintzatuan, halako aldaera. Bestalde,

ikus errealizazioak espektrogrametan: kasu markako kontsonantea leherkari legez, in naz1B084, raz1 2B95; kontsonante horren

amaierako posizioan beste errealizazio batzuk, in kmz 67B176; kontsonante hurbilkari legez, in raz1 26A191; kontsonante

leherkariak arrasto txikia duela, in kmz 36A310; kontsonante leherkaria guztiz galdua, in kmz 55B283.

832 Ikus mugatu singularreko errealizazio afrikari sabaikaria espektrograman: raz1 2B206.

161

162

1.2.3.1.2. Mugatu singularrean

• -a eta -e amaieradun berbetan batu ditugun aldaerak (bakoitzaren erabilera lekukoen arabera

nominatiboaren antzerakoa da): -iak /-iek /-ik. Azken honen adibide batzuk jarriko ditugu:

nme2 sopík irákin dau --nae º... baña a- andrik amar d’erdik aldin deittu-ben!, da torriko da!

• -au amaieradunak.

“Gau/gaba/gabe”-ren errealizazioak: “gauak” forma jaso diegu kmz-ri eta kgg-ri; “gabiak” raz1-i;

eta “gabak” berriz, kgg-ri, nme2-ri, naz-ri.

“Lau” hitza ere zenbatzaile-izen denean 833 denek egiten dute “lauak” raz1-ek izan ezik, “lauk”

baitarabil. Hala ere, adibidean galdera egiten du eta baliteke zalantzazko forma izatea.

1.2.3.1.3. Mugatu pluralean

Aurreko ataletan legez, “gau” eta “lau” hitzek dute zer-esanik:

“Gau/gaba/gabe”-ren errealizazioak: “gauak” forma jaso diegu kmz-ri eta kgg-ri; eta “gabak”

nme2-ri eta naz-ri.

“Lau” hitza ere zenbatzaile-izenordain mugatu plurala denean denek egiten dute “laurak” naz-k

izan ezik, “laurek” baitarabil (aldaketa fonetikoz azalduko litzateke forma hori); zenbatzaile-izena denean

berriz, “lauak” forma jaso dugu nagusi (naz-k hurbileko mugatzailez osatutako forma eskaini digu:

“lauok”).

1.2.3.1.4.Kasuen arteko sinkretismoa

Fonetika sintaktikoa nominatiboko singularra eta plurala bereizteko erabil daiteke:

•Nominatiboan:

[“laguna” nominatibo singularrez] kgg ta neré lagúna be bai --kmz geró dátor Yon ... neré lagúna

be- bé bai –raz1 -geró J- Juan dátor ... -neré lagúna be bái –nme2 gero dátor · Yon ... -ta nere

laguna be bai –naz -gero dator Íon ... -da nere laguna be bai

/[“lagunak”, nominatibo pluralez: mugatzailearen amaierako kontsonante leherkaria ondoko

soinuarekin asimilatu egiten da] kmz neré lagúna-pé bai –raz1 neré lagúna-pé baai, tórri leikeess

–nme2 eta nere lagúna-pe bai –naz da nere laguna-pe bai.

Pluraleko forman leherkaria asimilatu gabeko adibideren bat ere jaso dugu:

kgg ta neré lagúna(k)-be bai

•Ergatiboan. Bereizketa deuseztu egiten da, bai ergatibo singularra/plurala bereizteko, bai

ergatiboa/nominatibo plurala bereizteko ere:

[“laguna, aitxitxa” ergatibo singularrez] kmz -Yoné-kótxe barríxa dáka ... -neré lagúna-pe bai –

nme2 Yónek, kótxe barrixa dauká ... -á! neré lagúna-pe bai –naz -Juané-kótxe barri ba-dauká ... -

833 I. LASPIUR-ek zenbatzaile zehaztuetan “Izenordaiñ funziñua” eta “izen funziñua” bereizten du. “Bat zein bi, hiru, lau...,

izenordaiñ zeregiñaz gaiñera, izen hutsa be izan leike “bat zenbakixa” (...) Izen hutsa danian, edozein izenen moduan deklinatzen da

(...)” (1999b, 99). Egiten duen bereizketa nagusiarekin bat gatoz baina ez funtzioak bereizterakoan, azken finean izenek eta

izenordainek dituzten funtzioak bat direlako. Bereiztekotan, kategoriak-edo bereizi beharko lirateke: “lauak”-ren kasuan, izena

litzateke (eta “laurak” plurala, izenordaina).

nere lagúna-pe baai.... --rmz ºáitxitxaa... · saárra-Pé, · oo... · botílla txikí

bat are-betí: meriendetára ta botílla txikixa beteta ...

Nominatibo pluralean gertatzen den bezala, joera nagusia amaierako kontsonante leherkaria

ondoko soinuari asimilatzea da (edo galtzea, besterik gabe), nahiz eta ez den beti hori gertatzen:

kgg neré lagúna(k) be bai --raz1 Juané-kótxe barrixa dáká ... -suré lagúna-bé [sic] bái! --rmz

ºóntxe!, Bitório-Be se, láautza pastoretziai ttá!

/[adibideak ergatibo pluralez: kasu marka erantsitakoan singularreko forma bera hartzen duenez,

emaitza ere bat da, deklinatutako izenean ezin igar daiteke mugatzailea singularra ala plurala

den, eta bereizteko beste bidetara jo behar, adizki laguntzailera, eta abar] raz1 suré lagúna-bé

[sic] bái –nme2 á! da báitta nere lagúna-pe –naz da nere lagúna-pe bai!

-kag º: bále!, baña bustánaa nárras daróye

-kgg º-pe bái!…

-kag ºtxakur batzu-pe bái!, eta- eske…

Asimilazioa gertatu ez arren ere, emaitzek nahasteko bidea dakarte:

kgg neré lagúna(k) be bai –kmz neré lagúnak bé bai

1.2.3.2. Erabilera

Erabilera arruntena objektua nominatibo kasuan eskatzen duten aditzekin 834 da 835 . Jarraian beste

erabilera batzuk 836 aipatuko dira:

1.2.3.2.1. Objekturik eskatzen ez duten aditzekin

Aditz horiek objektu gabeko aditz “iragankor”-tzat ere har daitezke 837 . Hauek dira, besteak beste:

“urten, irakin/irak ein, bardin izan, ardura izan, luak artu/lokartu/lo artu 838 “, eta abar.

Zein aditz den, eta aditzean isla duten zenbat osagai dauden perpausean, adizki laguntzailea nornork

edo nor-nori-nork motakoa da.

•Subjektu bakarra denean, nor-nork adizkia eskatzen du gehienetan: “nik urten dot”, “urak irakin

dau”. kgg da “urten” iragangaitz legez darabilen lekuko bakarra, “urten nais/jata” alegia.

•Subjektu bakarra izan arren adizkia nor-nori-nork erakoa onartzen dute “berdin/ardura/igual

izan” lokuzioek. Adibidez:

834 Gu ez gara hemen sartuko aipatutako aditz horiek eta objektua nahitaez eskatzen ez dutenak aditz iragankorrak diren ala ez

eztabaidatzen; horretarako askoz ere lan bereziagoak garatu behar dira eta ez dagokigu guri hemen aztertzea. Ikuspegi teorikoz

(morfosintaktikoz eta tipologikoz, besteak beste) hainbat egile hurbildu zaizkio gai horri; ikus adibidez: J. ABAITUA (1994, 852-

853); X. ARTIAGOITIA (1995, 39-40); A. ELORDUI (1996, 713-751); J. FRANCO eta A. LANDA (in I. TURREZ, A. AREJITA,

C. ISASI, 1998, 89-106); I. LAKA (in HUALDE, J.I.; ORTIZ DE URBINA, J., 1993, 21-70); E. MEJÍAS (1991, 469-486); J.

ORMAZABAL eta J. ROMERO (1998, 415-433); J. ORTIZ DE URBINA (1989; 1-66, 143-204); B. OYHARÇABAL (in J.A.

LAKARRA; J. ORTIZ DE URBINA; 1992, 309-342); G. REBUSCHI (1984; 89-107, 199-215 217-221, 289-320, 351-399)-(1986, 7-

56 –1997an berriz argitaratua–)-(1997; 1-29, 43-71, 73-99, 101-109); K. ROTAETXE (in I. TURREZ, A. AREJITA, C. ISASI,

1998, 210); P. SALABURU (in L. VILLASANTE, 1992, 417-433). Aipamen horiek beste kasu “gramatikal”-etarako ere

baliagarriak dira. Orokorrean, bat gatoz M. AZKARATE-k eta P. ALTUNA-k egiten duten “laburpenarekin”: “Dena den,

ergatibotasun hau morfologiari bakarrik dagokio, sintaxiko jokabideari begiratuta ezin baita esan euskara hizkuntza ergatiboa denik”

(2001, 88 5. oh.).

835 Ikus ergatiboko taulako adibide gehienak.

836 Ikus orokorrean aditzaren komunztaduraren atalean. Bereziak dira ergatiboaren erabilera “pragmatikoak, psikologikoak”, adizki

iragangaitz arrunten subjektutzat. Ez dugu, baina, gai hori hemen jorratuko.

837 Ikus aditz berezien atalean adibide eta egitura gehiago, baita komunztaduraren atalean batez ere.

838 Aditz honek hainbat aldaera ditu. Ikus I. LASPIUR-en azalpen semantiko-kulturala ere (1999, 44-45).

163

164

kmz -sé nai dósu? -i- igual désta –raz1 -... sé nai dosúe? ... -... igual détza –nme2 -se nai dosu? ...

-é! igual utza [sic] –naz -se nai dosú? ... -igual dustá

Lokuzio horiek nor eta nor-nori erako adizkiak ere onartzen dituzte, guztiarekin ere 839 .

•Esaldian “subjektu” bi daudenean ere nor-nori-nork adizkia hartzen dute goiko lokuzioek

batzuetan (bestela nor-nori erakoa hartzen dute), bata ergatibo kasuan eta bestea datiboan. Adibidez:

kmz o-o-orrék neri estésta-ardúra –nme2 nerí orrék ... estésta importa –naz óri [sic] estusta neri

ardúra

Ergatiboaren lekuan motibatiboa ere erabiltzen da:

f.a. neri orreaitxik estesta ardura --raz1 neri estésta impórta orreáitxik //surí estétzu · e impórta ·

orreáitxik

•Lokuzio berezia osatzen du “galdetzailea + adizkia-nor-nori-nork” egiturak, axola eza

adierazteko; lekukoengan egitura ezaguna da, kgg-rengan izan ezik, guk zuzenean galdetu arte “entzun”

ere ez baitzuen egin. Adibide batzuk:

kmz nerí ser désta? --raz1 nerí ser désta bá? --nme2 nerí se-ésta bá? –naz neri ser dusta ba?

1.2.3.2.2. Data adierazteko

Ergatiboz osatutako egitura berezia erabiltzen da: “illak zemat (egun) euki”:

raz1 ºba, ba Sanjuana-bátos, gáñian dakáus! (...) raz1 ºséma-da, illák séma-dakas gaur? · sáspi?,

pééntzaisu ba! ... –nme2 illák séma-daukas gaur? //nme2 illá-séma-dakas gaur? --naz illá-gaur

sémat e se-egun, sémat ee daukass,-se-eun dauka?

1.2.3.2.3. Ergatiboa zergatia adierazteko:

naz Máite, otzák dardarás dao

1.2.3.2.4. Singularraren erabilera “bitxiak”

•Izen bereziak mugatzailez, esaterako:

kmz ºAisgorríxa[k] · alturá-aundixa-aka

•Azalpenetan, batena azaldu denena azaltzeko; adibidez:

naz ºbaai, laúnekiñ “í”, bai! ... anai-arrebekiñ “í” · jeneralak, · da “su” baa... personaa sérauekiñ

ero estaki-pa s’ésangot..., eee... errespéto geixaoko naus-, bueno!, komparasiñuan gas- nausi

batek “í”-ittutzan, está?, baña..., gu-betí ba emen “sú” geixao ero usau dou ta bueno!: laúnekiñ

“í” bi-itten [sic] dot, e?, bañá...!, , etxien estot iñoi be itten : surí se ittutzue

gurasuek?

1.2.3.3. Ondorioak

Forma aldetik, ergatibo formek nominatiboko formen traza handia dute, bai mugagabean bai

singularrean -k kasu marka eranstea nahikoa baita ergatibo formok sortzeko. Esan beharrik ere ez dago

ergatibo plurala eta nominatibo plurala erabat berdinak direla. Ergatiboaren ezaugarri bereziena,

nominatiboarekin alderatuz, kontsonantez amaitutako berben deklinabide mugagabean dago, loturazko -e-

839 Ikus zehatzago adibide gehiago komunztaduraren atalean.

okala txertatzen baita kasu markaren aurretik. -re- loturazko marka ere erabiltzen da noizik behin

amaiera bokalikoa duten berbetan, baina oso bizitasun murritza du “lau” berban izan ezik.

Erabilera aldetik, euskara osoan arrunta den erabilera da besteen gainetik, aditz iragankorrekin

erabiltzea alegia. Baina sistematikoa da objekturik bako aditz batzuek ere ergatibo formak eskatzea

(adizkiak ere aldatu egin daitezke zein aditz den eta esaldian nola datorren). Subjektu funtzioan ez eze,

zergatia adierazteko ere erabiltzen da eta jakineko egituretan ere bai.

1.2.4. DATIBOA ( -(e)(r)i) 840

1.2.4.1. Forma

Mugagabean eta mugatu singularrean kasu marka nominatiboko oinarriei txertatzen zaie; mugatu

pluralean berriz, ergatibo kasuan ez bezala, mugatzaileak bestelako forma hartzen du, -e-(r)i eginez.

Pluraleko -e- ezaugarri hau beste kasu marketan ere ageri da, nominatiboan, partitiboan, ergatiboan eta

prolatiboan izan ezik.

Kasu markako -r- dardarkari bakuna bokal artean geratzen denean batzuetan galdu egiten da,

partitiboan gertatzen den moduan. Galera horren ondorioa, singularrean, hiatoak edo beherunzko

diptongoak sortzea da amaieran bokal soila denean; hiato-diptongo amaieretan hiru bokaletako elkarketak

sortzen dira, eta hiru bokaletako amaieretan lau bokaletako sekuentziak. Emaitzetan eta amaieretan,

noski, bokal sekuentzietan bokalak nahiz glideak dira elkartutakoak.

Ikus ditzagun aldaera batzuk:

1.2.4.1.1. Mugagabean

Datibo mugagabea: eredurako

Amaiera bokalikoetan: alabari /alabai /alabei; etxeri /etxei; txikiri; astori /astoi; katuri /katui; kuiri

/kuixeri

Kontsonante amaieretan: mutilli /mutilleri; egurri /egurreri; fiñi /fiñeri

• -a amaieradun berbetan aurkitu ditugun aldaerak: -ari /-ai /-ei. Kasu markako kontsonante

dardarkariari dagokionez, aldaera fonetikoek partitiboan aipatutako profilak gordetzen dituzte:

kontsonante dardarkaria gehienek ahoskatzen dute, kgg-k beti, salbuespenik gabe, eta beste lekukoek

alternantziaz kontsonante gabeko aldaerarekin; nme2-k eta naz-k joera handiagoa dute kontsonante

dardarkari gabeko aldaera erabiltzeko dardarkariduna baino (mugagabea eta mugatua kontuan hartuta).

Beste aldaera nmz-ri jaso diogu: “aitei” 841 .

• -e, -o eta -u amaieradun berbetan alternantzia dago aldaera dardarkaridunaren eta gabekoaren

artean (-eri/-ei, -ori/-oi, -uri/ui): lekuko gehienek darabilte kontsonante dardarkaria; dardarkari gabeko

aldaera darabilte besteak beste nme2-k, naz-k eta kaz3-k.

840

Kasu honen azterketaren ikuspegi diakronikoaren berri dakarte M. AZKARATE-k eta P. ALTUNA-k (2001, 89).

841

Ikusten denez, atal honetan deklinabide bereziko berbak ere aintzat hartu ditugu, hainbat adibide eta aldaera jaso ditugunez:

“ama, aita” eta antzerakoak alegia.

165

166

• -i bokal zein glide amaieradun berbetan, denek darabilte kasu markako kontsonante dardarkaria

(-iri, -airi, -eiri, -oiri, -uiri). raz1-i beste forma bitxi bat jaso diogu, forma arruntenen ondoan, “-ixeri”

amaierakoa: kontsonantedun amaierako formen kurutzaketaz osatutakoa dirudi, loturazko -e- bokalari

erreparatuz gero; bokal sabaikaria beste loturazko bokal horri lotzerakoan kontsonante sabaikaria

tartekatu du lekukoak, mugatzailea hartutakoan bezala. Adibideak hauexek dira:

raz1 seim-beiXERI emoétzat bédarrá? //raz1 émom-bedárra · eroseiñ e kúiXERI

• -au diptongoz amaitutako berbetan ere lekuko guztiek darabilte dardarkaridun kasu marka

osoa.

•Kontsonante amaieradun berbetan bi eredu dira nagusi. Batetik, -i kasu marka soila

kontsonanteari zuzenenean eranstea; eta bestea, dardarkaridun kasu marka erabiltzea -e- loturazko

bokalaren laguntzaz.

Lekuko gehienek lehen aukera darabilte; beste batzuek ostera, bigarrena. Bigarren talde horretan

dago kmz lekukoa: -eri aldaera gehien darabilen lekukoa da, nahiz eta adibide batzuetan forma soilena ere

badarabilen: adibidez, “ospeleri, mutilleri, gisoneri” zalantza gabe darabiltza, “mutilli” zuzenean

galdetutakoan onartzen duela; baina “sagarreri” forma ez du onartzen eta “sagarri” darabil bakarrik, eta

“fiñi, aritzi” berbetan ere beste hainbeste gertatzen da. naz lekukoak ostera, komunzki kasu markako

bokala kontsonanteari txertatzen dio, baina “fin” berban “fiñei” egiten du, bokal arteko dardarkaria

ahoskatzeke.

Arraroa egiten zaigu raz1-ek darabilen forma isolatua, “iru aritxari”, lekuko horrek beste

adibideetan kasu markako bokala zuzenean kontsonanteari itsatsi baitio.

Kontsonante dardarkariz amaitutako berbetan, dardarkariaren izaera gorde egiten da: bakuna

denean, bakun: kmz3-ren adibidea dugu: “seri”. Anitza denean, anitz, hainbaten erantzunez “sagarri”

(bereizketa hori mugatuan ere egiten da: “sera(r)i, ura(r)i /sagarra(r)i”; “sere(r)i, ure(r)i /sagarre(r)i”).

1.2.4.1.2. Mugatu singularrean

Datibo mugatu singularra: eredurako

Amaiera bokalikoetan: alabiari /alabiai; etxiari /etxiai; txikixari /txikixai; astuari /astuai; katuari /katuai;

kuixari /kuixai

Kontsonante amaieretan: mutillari /mutillai

Orokorrean, datiboko formak nominatibo singularreko formei -(r)i kasu marka erantsita lortzen

da. Aldaerak, nominatiboan aipatutakoak lirateke bokalen elkarketaren ondorioz. Bokal arteko kasu

markako kontsonante dardarkariaren galera alternatiboa da (ikus lekukoen joera nagusiak mugagabearen

atalean).

Bokalez amaitutako berbetan, bokal arteko kasu markako kontsonante dardarkaria ahoskatu

ezean, emaitza hiru bokal-glidetako sekuentzia da; adibidez, kmz-ren “arrebiai” forma, kmz1-en eta kaz2ren

“andriai”, nme2-ren eta naz-ren “elixiai”, eta beste adibide mordoa. Areago, hiatoz nahiz joera

“bereziko” diptongoz 842 amaitutakoetan sekuentzia laukoa 843 ere izan daiteke; hiatoen adibidetzat ñaz2rena

dakargu: “serauai”; dipongoen adibidetzat hauek ditugu, esate baterako: raz1-en, nme2-ren eta nazren

“anayai 844 “, nme2-ren eta naz-ren “jaboyai”, nme2-ren eta naz-ren “kristauai”, eta abar. Hiru bokalez

amaitutakoetan bosteko sekuentzia eratzen da (bokalak eta glideak daudela, noski), adibidez “biaiai,

kamioiai”. Forma eratorrietan ere (gehiagotasun kasu markaz eta antzerakoez, esaterako) gauza bera

gertatuko litzateke, emaitzako sekuentzia luzatuz.

“Gau/gaba/gabe”-ri dagokionez, kgg-k eta naz-k “gaba(r)i” erantzun dute galdekizunean.

Kontsonantez amaitutakoetan ez dugu aparteko berezitasunik aurkitu.

1.2.4.1.3. Mugatu pluralean

Datibo mugatu plurala: eredurako

Amaiera bokalikoetan: alaberi /alabei; etxieri /etxiei; txikixeri /txikixei; astueri /astuei; katueri /katuei;

kuxeiri /kuixei

Kontsonante amaieretan: mutilleri /mutillei; egurreri /egurrei; fiñeri /fiñei

Singularrean ez bezala, lehen ere adierazi denez, pluralean -e(r)i kasu marka eransten zaio

mugagabeko oinarriari.

Bokal arteko kontsonantearen galera lekukoen arabera alternatiboa da, nahiz eta gure ustez

pluraleko galera ezin daitekeen alderatu singularrekoarekin. Singularrean dardarkaria erabiltzea edo ez

lekuko gehienengan alternantziaz da; eta gure iritziz pluralean dardarkariaren erabilera ala ez

sistematikoagoa da. Lekuko batzuek forma dardarkariduna hartzen dute kasu markatzat gehienetan, kmzk,

kgg-k, raz1-ek, kaz3-k, ñaz1-ek, kaz1-ek legez; eta beste batzuek dardarkari gabea, hala nola nme2-k,

naz-k, kmz3-k, rmz-k. Hala ere, alternantziak ere gertatzen dira: kgg-ren, raz1-en, raz-ren, rmz2-ren,

rmz5-en, kaz2-ren, f.a.-ren adibideetan 845 .

Bai mugagabean bai mugatu pluralean -eri kasu marka darabilten lekukoek azentua darabilte

besteak beste forma biak bereizteko; eredu orokorrak hauek dira: “ospeléri” mugagabean eta “ospéleri”

pluralean.

Bokalez amaitutako berbetan -e(r)i kasu marka eransterakoan berbek oinarrian plural formak

dituzte, baina ez nominatibo forma soilak, kasu marka eransterakoan aldaketak gertatzen baitira. Banaka

edo multzoka azalduko ditugu joerak, amaieraren arabera:

• -a itsatsidun berbei pluraleko kasu marka eransterakoan azken emaitza -e(r)i da, -aren

arrastorik gabe (“elixeri/elixei”).

• -e amaierako berbei pluraleko kasu marka eransterakoan azken emaitza -ie(r)i da: *semiake(r)i

> *semia(g)-e(r)i > *semie(e)ri >semie(r)i 846 .

842 Ikus espektrogrametan adibideak: “anayari” in kmz 53B96.

843 Ikus espektrogrametan adibideak: “gastayai” in nme2 7B375a, “anaiyei” [singularreko forma] in raz1 4A247.

844 Ikus berba horren errealizazio bat espektrograman: raz1 4A247.

845 Atal honetarako batez ere datiboari eskainitako taula aztertu dugu, baina beste kategoriak begiratuz gero antzerako emaitzak

daude: ikus erakusleen eta izenordainen ataletan, adibidez.

846 Hipotesi horretan ez dugu jasotzen hainbatetan irakurri dugun azpiegiturako *-ag amaiera plurala (adibidez: M. AZKARATE, P.

ALTUNA; 2001, 46); gure ustez ez da beharrezko ezinbestean, espektrogrametan ikusi baitugu kontsonante leherkari belare

167

168

• -i amaierako berbei pluraleko kasu marka eransterakoan azken emaitza -ixe(r)i da.

•Glide sabaikariz amaitutako berben emaitza bikoitza da 847 :

v -ai, -ei, -oi, -ui → -aixe(r)i, -eixe(r)i, -oixe(r)i, -uixe(r)i

v -ai, -oi → -aie(r)i/-aye(r)i, -oie(r)i/-oye(r)i

• -o, -u bokalez amaitutako berbei pluraleko kasu marka eransterakoan azken emaitza -ue(r)i da.

•Glide belarez amaitutako berbei pluraleko kasu marka eransterakoan azken emaitza goikoa

modukoa da, diptongoko bokalaz gain.

Singularrean bezala, bokalez amaitutako berben emaitza, -a itsatsidun amaierako berbetan izan

ezik, hiru bokaletakoa izan daiteke; diptongo batzuen eta hiatoen emaitza lau bokaletakoa litzateke

emaitza; eta abar (ikus singularraren atalean esan duguna).

•Kontsonantez amaitutako berbetan pluraleko kasu marka kontsonanteari zuzenean eransten

zaio, beraz, azken emaitza “-kontsonante- + -e(r)i” da (“ospeleri/ospelei”). Aipatzekoa da -a itsatsidun

amaierako berben joeran eta kontsonante bukaeradun berben joeran plural ezaugarria neutralizatu egiten

dela (“neske(r)i”, “mutille(r)i”).

Orokorrean, emaitza horien plural ezaugarri orokorra beste kasu marka batzuen oinarrirako ere

gorde egiten da (-e-, -ie-, -ye-, -ixe-, -ue- alegia, berben amaieren arabera): edutezko genitiboan,

soziatiboan, motibatiboan, destinatiboan eta leku-denborazko kasuetan. Beraz, kasu horietan ez ditugu

berriz emaitzok errepikatuko, kasu marka berezi bakoitza eta bestelako ezaugarriren batzuk aldatu arren

ere.

1.2.4.2. Erabilera

1.2.4.2.1. Aditzarekin komunztadura gordeta 848

Bai nor-nori bai nor-nori-nork adizkien tauletan aurki daitezte era honetako nahi beste adibide.

Kasuistika zabala da: subjektua, objektua eta datiboa esaldian eta aditzean izan daitezke; baina aditzean

bakarrik ere bai, izen deklinaturik gabe (“jausi jata” esaldia, adibidez); edo esaldian bai baina aditzean ez

(adibidez, “zeri itxaitxen zagoz?”). Batzuetan aditzean hiru pertsona morfema daude baina esaldian bi edo

bat ere ez, aditzak horrela eskatzen duelako (“(-ri) begiratu, entzun”), eta abar. Ez dugu hemen gehiago

zabalduko gai hori komunztaduraren alorrekoa delakoan. Aditz arazleek ere datiboaren erabileran eragina

dute, aditz forma asko nor-nori-nork erako bihurtzen baitira, batzuetan subjektua datibo kasuan ezarririk.

1.2.4.2.2. Postposizio eta lokuzio batzuen lehenengo atalean 849

Honelako egiturak erabiltzen dira, adibidez:

• -(r)i esker(rak)/grasiak. Adibide batzuk:

ahoskabea ahostundu eta hurbilkarizatu ere egiten dela bokal artean; inguru horretan kontsonante hurbilkari ahostuna galtzea ere ez

da batere arraroa Eibarren behintzat.

847 Ikus azterketa honetako 1.2.0. atalean multzo nagusiak eta azalpena.

848 Ikus adibide gehiago nor-nori eta nor-nori-nork aditz taulen atalean eta komunztaduraren barne.

849 Ikus adibide eta egitura gehiago postposizioen atalean ere, baita komunztadurarenean ere.

kgg tólduari eskér es gára bustí –kmz eskérra-tólduari es gára bustí –raz1 tólduari eskérrak es

gára bustí //raz1 “tólduari eskérrak!” ºoríxe da polítxa!, orí o- fasíll esáten dá baña béste

bátzuek?... –nme2 tólduai eskérrak ...

raz1 ºbénga! a- eskérrak arí bé!

• -(r)i begira egon. Adibidez:

kgg órri beira nao –kmz orrí beíra nao –raz1 arí beíra nao –nme2 orrí bégira nao –naz orrítxi [sic]

begira eo-naix

• -(r)i emon(da egon). Zenbait adibide:

f.a. emonda dao danari/txurrutári –kmz danári emonda dao //juérgeri!, juérgeri, juergak eta

erátiari txa danári –raz1 danári emónda dao! //orí danári emónda dao –naz da, danai emonda dao

• -(r)i laga. Adibidez:

kmz3 º... baña-nik, oin jaixán da ·· danai láata naok, danari! · alako gauseí, kompromiso ero

serei... · bénetan siñistestotenarí... · oñ e...

1.2.4.2.3. Egitura berezi batzuetan:

kmz lau batí

kmz1 ºbai, kártetan geró: · bi birí kóntrá, an bos-dúro. Jóolin!…

Egitura horrek pilota jokoko egiturak ekartzen dizkigu gogora: “bi(k)-biri” eta antzerakoak 850 .

1.2.4.3. Ondorioak

Partitiboan bezala, aldaerak sortzeko iturrietariko bata kasu markako kontsonante dardarkaria da.

Mugagabean eta singularrean erabili ala ez, ez da jakineko eredurik betetzen baina pluralean banaketa

sistematikoagoa dela dirudi: kaletarrek sarriago darabilte -eri aldaera eta baserritarrek berriz, -ei. Hala

ere, singularrean ere polimorfismo ugari gertatzen da. Bestalde, pluralean -e- ezaugarriak hainbat aldaketa

fonetiko sortarazten ditu berba bakoitzaren amaieran. Aipatzekoa ere bada –eri marka lekuko batzuek

(kaletarrek batez ere) mugagaberako zein pluralerako darabiltela (amaieraren arabera), sinkretismoa

sortuz; nolanahi ere, azentua batzuetan bereizgarri gertatzen da.

Erabileraren alorrean datiboa oso kasu arrunta da kasu gramatikala den aldetik, baina aditzean

isla izateak ez du esan nahi perpausean ezinbestean agertu behar duenik. Osterantzean, postposizio eta

lokuzio batzuen aurrekarietan ere agertzen da kasu marka hori; baita jakineko egituretan ere.

1.2.5. EDUTEZKO GENITIBOA ( -(r)(e)n) 851

1.2.5.1. Alderdi formala

Izenordainen eta erakusleen formak (“nire/nere, ire...; onen, orren, aren”) ez ditugu hemen

aztertuko, deklinabide “arrunta” baino. Izenarekin doanean aurretik jartzen delako, izenlaguna da.

850 Oso hiztegi berezia denez ez da zeharo aztertu tesi honetan.

851 Ikuspegi diakronikoz aurkezten dute M. AZKARATE-k eta P. ALTUNA-k (2001, 93-97).

169

170

Fonetika sintaktikoaren eraginez kasu markako kontsonante sudurkariak bi aldaera izan ditzake:

batetik, bokal sabaikariaren ondoren badoa eta etena badu ondorik, edo amaiera absolutuan badago, edo

hurrengo berba bokalez hasten bada, sabaikaritu egin daiteke; eta bestetik, edozein kasutan, kate

mintzatuko hurrengo berba kontsonante ezpainkariz hasten bada, asimilazioa jasan eta -m ahoskatzen da.

Kate mintzatuko hurrengo berba kontsonante beraz hasiz gero, batu eta soildu egin daiteke.

1.2.5.1.1. Mugagabean

Edutezko genitibo mugagabea: eredurako

Amaiera bokalikoetan: alaban /alabaren /alaben; etxen /etxeren; txikin /txikiren; aston /astoren; katun

/katuren; gastain /gastaien

Kontsonante amaieretan: mutillen; egurren

Nominatibo mugagabeko formei kasu marka eransten zaie zuzenean, datiboan moduan.

•Aldaera arruntak. Aldaera bi jaso ditugu bokalez amaitutako hitzetan: gehien erabiltzen dena, -n

kasu marka 852 ; eta bestea batzu-batzuetan erabiltzen dena, -ren kasu marka 853 . Lehenengoa lekuko guztiek

darabilte salbuespenik gabe; bigarrena noizbait darabiltenen artean lekuko hauek ditugu: kmz (“etxeren,

lekuren, keren”), f.a. (“basarriren”), kgg (“erriren, mendiren”), S.B. Adierazgarria da azken honek eginiko

iruzkina 854 :

S.B. º”ori usañori erosein, erosein gastairena isan leike” … “Gastairena”; “erosein gastaiña”

bestela!?… Jóe…: “gastairena”. Or batzuetan “-ren-, -re-” garbi erabiltzen dou e?: “norena da

ori?”, “nona” esta erabiltzen”

“Lau” zenbatzaileak ere (izenordain denean) -re- hartzen du lekuko gehienen ahotan, nme2-k

izan ezik (lekuko horrek sekula ez darabil -re-dun aldaera, guk aztertu ditugun idiolektoetan bakarra).

•Aldaera berezia: -en. Batez ere -a itsatsia duten berbetan eta bereziki deklinatutako izena

zenbatzaileren baten ondoan doanean badirudi “pluraltzat”-edo, hartzen dela 855 . naz lekukoarengandik

jaso dugu:

naz artíttut erregáluak iru alábenak

Hemen koka daiteke lekuko beraren beste errealizazio hau:

naz ... iru kampÁYEN · saatía

raz1 lekukoak ere badarabil aldaera hori 856 (bai “kampai” berban, bai “jaboi” berban), eta kgg

lekukoak bere amari jaso zion “gastai” hitzarentzat. Hemen kgg-k egin zuen iruzkina forma hauetaz:

kgg º”[amari galdetuta] “edosein gastaiéna da usaiñ óri” … baña ori asko kosta jakon urtétzia,

eséban áitzen e, érderas be eséban áitzen. Esáte-séban “edosein gastaíñ usáña da ori”, eta -”es

amá!, “ese olor es de kualkier-, kualkiera de esos kesos””, eta askenían ólan esan séban, “edósein

gastaiéna da”. Óso rárua eitxen da es? ...

852 Ikus errealizazio bat espektrograman: naz 1B397.

853 Hirugarren graduko erakusleak ere forma hori hartzen du: “aren”, lekuko guztiengan sistematikoki, nme2-rengan barne.

854 Ikus “kampai” hitzaren inguruan beherago egin ditugun oharrak; S.B.-renak han ere txerta daitezke.

855 Gure zalantzak argitzeko mendebaldeko euskalkia egiten duen beste lekuko bati galdetu diogu eta banaketa bera egiten du (ez

diogu zuzenean galdetu, itzulpen bidez baino): “erosein alabAna”, baina “iru alabEn erregaluak” [grabatu bako adibideak].

856 Ikus errealizazio bat espektrograman: raz1 3A84.

•Beste berezitasun batzuk ere aurkitu ditugu, batez ere -ai amaierako berbetan. Ez dakigu

fonetikoki errealizatzeko zaila delako, ala oso gutxi erabiltzen den forma delako, temati galdetu behar

izan diegu lekukoei “kampain/kampairen” gisako formak lortu ahal izateko. kmz-k “kampain” zein

“kampairen” darabiltza; kgg-k berriz, “kampain” ez du onartzen (nahiz eta oharkabean erabili) baina

“kampairena” bai; beste lekuko batzuek erabatera “kampain” eredua darabilte; eta raz1-ek hirukotea

darabil “kampain /kampairen /kampaien-kampayen”; naz-k hiru horietatik lehena eta azkena darabiltza,

eta kgg-k bere amari jaso zion “kampaien” forma hori. raz1-ek beste hitz batzuetan ere aldaera hori

darabil: “jaboien”; eta naz-k “gastaen” forma darabil, guretzat guztiz bitxia. Ohar guzti hauek “gastai, jai”

eta antzerako hitzentzat ere balio dute.

Erreduplikazio adibide bat ere aurkitu dugu, f.a. lekukoarena: f.a. “orí usañoi seiñ gastaiñana

da?”; baita alderantzizkoa ere, silaba osoaren sinkopa (kakofoniaz, noski): naz “seiñ aná [sic] da ori

alkondarioi?”.

•“Gau/gabe/baga” hitzak ere errealizazio bat baino gehiago du: f.a.-k “gaun” darabil, kgg-k

“gauren”, eta nme2-k “gaban”.

•Kontsonante amaieradun hitzetan kasu marka eransteko -e- loturazko bokalaren bitartez egiten

da. Sistematikoki eta salbuespen barik kasu marka -n da lekuko guztien ahotan.

1.2.5.1.2. Mugatu singularrean

Edutezko genitibo mugatu singularra: eredurako

Amaiera bokalikoetan: alabian /alabien; etxian; txikixan; astuan; katuan; gastaian

Kontsonante amaieretan: mutillan, egurran

Orokorrean, nominatibo singularreko formei -n kasu marka erantsita lortzen da, sistematikoki

lekuko guztiengan 857 . Aldaerak, nominatiboan aipatutakoak lirateke bokalen elkarketaren ondorioz (ikus

lekukoen joera nagusiak mugagabearen atalean). Eredu nagusia -a itsatsidun berbetan adibidez, -ian da,

baina besterik ere aurki daiteke: -ien (askoz ere gutxiago), adibidez:

rmz ºori estao ee-eskólien gáñien!

“Gau/gabe/baga” hitzak ere errealizazio bat baino gehiago du, arrunta denez: kgg-k “gauan”

darabil; nme2-k “gaban”, eta S.B.k “gauan, gaban, gabian”.

Aipatua dugu jada forma bitxi bat, guztiz lexikalizatua jakina, eta otoitz-esaeren multzokoa:

“Aitxiaren” otoitza hain zuzen. Otoitz horretan hiru edutezko genitibo marka daude eta hiruetan

erabiltzen da -ren kasu marka (nahiz eta raz1-ek “Santuan” darabilen jaso dizkiogun adibide bietan).

Kasu horretan “aita” izena arrunta balitz legez deklinatzen da 858 . J.A. URIARTE-k Fruizerako dioenez,

857 Dena dela, alfabetizazioaren ondorioz zalantza gabe, S.B.-k batez ere eta kgg-k noiz edo noiz, -ren aldaera darabilte batzuetan.

Gure ustez hori ez da Eibarko euskara “jatorraren” ondare izan lekuko zahar eta gazteengan, berrikuntza moduan egun sartzen

dagoena baino. Edozelan ere, birritako erakusleak lantzerakoan adibide bakanak jaso dizkiogu naz lekukoari aldaera hori dutela, 3.

graduko adibideetan beti: naz “da, arén ·· elixíarem-bentána-pé apurtuta daos” //naz “etaa, iñ ero es eiñ, · arén · alabíaren gáñian

dao” //naz “aren mendixáren árbola-pé, aunndíxa-dia”; baliteke erakuslearen analogiaz horrela egitea.

858 Ikus azteketa honetako 1.2.0. atalean egin dugun azalpena.

171

172

“Balio beza adibide honek eleizako hizkerak -abadeenak- herriko hizkeran izan dezakeen eraginaz

ohartzeko” (1995, 365).

1.2.5.1.3. Mugatu pluralean

Edutezko genitibo mugatu plurala: eredurako

Amaiera bokalikoetan: alaben; etxien; txikixen; astuen; katuen; gastaien

Kontsonante amaieretan: mutillen, egurren

Azaldu dugu datibo pluralaren atalean nola osatzen den ezaugarri plurala, -e-, -ie-, -ye-, -ixe-, -

ue- aldaerez alegia, berben amaieren arabera. Edutezko genitiboaren kasu marka zuzenean eransten zaie

plural ezaugarri horiei, -n soila.

Salbuespen moduan “lau” zenbatzailearen formak jar daitezke: izenordaina denean “lauren 859 “

erantzuna jaso dugu sistematikoki; izena denean berriz, “lauen” forma jaso dugu aho batez.

1.2.5.1.4. Hurrenkera

•Izenlaguna + izena, hurrenkera arruntena 860 .

•Izena + izenlaguna. Gehienbat “gure” izenordainarekin osatutako egituretan erabiltzen da

hurrenkera hori baina solasaldiak hala eskatuta beste izenordainak ere ager daitezke. Agian semantika

aldetik duen ñabardurak laguntzen du egitura honetarako. Ikus adibide batzuk:

raz º... éuren Balentín be · formál-formála daa · gisóna!, báá!, réto-réto-réto bá-dá!, beti

mendíxan da betíí séra...

kmz1 ºbaña esán gura júa- esán gura júat, éuskería guría, ba ya ba béste- béste-... gástatzen eró,

améngúa ...

ñaz5 “... Oiñ Aitta Guria dakit bakarrik eta lehen dotriñia, dana e! ...”

Dena dela, “Jose guria” zein “gure Jose” erako egiturak, biak erabiltzen dira (bigarrena gehiago).

“Aitxa guria” otoitzaren “izena” ere, “Gure Aita” ere bada kgg-ren eta nme2-ren esanetan (izena + izlag.

hurrenkera gehiagotan darabilten arren, nme2-k bereziki); beste lekuko guztiek “Aitxa guria” darabilte.

1.2.5.2. Erabilera

Solasaldi askean barrena konturatzeke erabiltzen da kasu hau, baina galdekizunaz lortzeko

lekukoek aitortzen dute “zaila” dela, asko pentsatu behar dela eta emaitzak gogoetaren ondorio direla.

Forma batzuk, izan ere, oso naturalki eta erraz lortu ditugu, baina beste batzuk ez hainbeste (gogoan izan

“kampai” hitzaren deklinabidean esan duguna). Esplizituki lekuko batek adierazi digu edutezko genitiboz

osatutako formez, orokorrean, uste duena:

kgg ºsállak dira ónek, e? ... pentzau eim bia-dira

1.2.5.2.1. Edutezko genitiboa − leku-denborazko genitiboa nahaste 861

859 Gradu hurbileko mugatzailez “lauron” forma ere bai.

860 Adibiderako, kasu honen taulako gehienak ditugu.

861 Ikus besteak beste gramatika batzuetan nola azaltzen duten gai hau: EUSKALTZAINDIA (1993, 151-155); J.C. ODRIOZOLA,

I. ZABALA (1992, 16-20); G. REBUSCHI (1984, 114-118). K. ROTAETXE-k ere aztertu zuen gai hau Ondarroako hizkera

azaltzerakoan, baina atzizki bakoitzaren banaketaz eta funtzioez gehiago arduratu zen nahasketaz baino –izan ere, nahasketa

Hainbat eta hainbat adibidetan aurkitu dugu edutezko genitiboa eta leku-denborazkoa nahaste

erabilita; badirudi ez dagoela guztiz argi, kasu batzuetan behintzat, zein kasu marka erabili. Guk “gaika”

antolatu ditugu zenbait adibide hemen erakusteko (adibide ereduak jarriko ditugu).

a) Pertsona nahiz animalia adierazten duten izenek, lehenik eta behin, ez dute leku-denborazko

genitiboa onartzen eta ez dago nahastatzerik: “alabian kotxia”, “aitxitxan sapatillak”; “[txuletak]

saldixanak”, “idixen mantia”, “beixan esnia”.

b) ”Arazoa” bizigabeek dute batez ere, erakunde-entitate-gauza bizigabea, edo landarea

adierazten duten izenek esaterako: eraikin izenek dute nahaste handia, adibidez. Izenlagunaren ondoko

izena zein den ere badu eraginik:

•Izenlagunaren ondoko izenak bizidunek kulturalki dituzten ezaugarriren batzuk direnean,

adibidez, nahikoa “zuzen” erabiltzen da edutezko genitiboa (“isena”, esaterako): “elixian izena”, “jaixen

posa/atxikixia”; nahiz eta lekuko batzuei adibide hauek jaso dizkiegun: “erriko izena”; “jaixetako posa”,

eta abar:

kmz orí-isenóri · sé kaletákua da? //kmz irú kalekoó · iséna kámbixau dabe --kgg sé kaletákua da

isén ori?

•Izenlagunaren ondoko izenek edutea, jabea adierazten dutenetan ere bai: “basarrixan

terrenuak”, “katuan jatekua” (destinatiboa ere adierazten du adibide honek), “jaboian presiua”, “jaboian

kajia”, “soñeko fiñan botoia”, “tela fiñan arixak”, “etxian jabia”; nahiz eta “errixan mendixa /erriko

mendixa”, “mendixan terrenua /mendiko terrenua”, “kotxian giltzak /kotxeko giltzak”, “ill onen irua /ill

onetako irua” 862 .

•Postposizio batzuekin ere genitiboa erabiltzekotan edutezkoa erabiltzen da nagusiki 863 ; esate

baterako: “eskolian gañian” (inesiboa adierazteko, ardura esanguraz), “unibersidadian atzerañok”, “etxian

parian”.

•Izenlagunaren ondoko izenek berezko ezaugarriak adierazten dutenean ere bai: “arrautzian

gustua”, “oian ankak”, “mendixan ertza”, “mendixan alturia”, “motuan burpilla”, “paguan

orbela/adarrak”, “katuan lorrotzak”, “kampaian zaratia”, “gastaian usaña”, “gauan illuntasuna”, “gauan

zati bat”, “ospelan askuria”, “sagarran asala”, “aritzan egurra”; nahiz eta osterantzekoak ere jaso ditugun,

adibidez: “kaleko ertza”, “kaleko azeria”, “gabeko illuntasuna”, “gabeko zati bat”; “egunan orduak

/eguneko orduak”, “oeko isarak”.

•Izenlagunaren ondoko izenak ezaugarri “fisikoagoak” direnean (altura, neurria, eta abar)

nahastu egiten dira genitibo biak. Esate baterako, “elixian planuak /elixako planuak”, “elixian kampaiak

/elixako kampaiak”, “kartian diresiñua; kartian sellua /kartako letria”; “etxian tellatua /etxeko tellatua,

itxurazkoa dela dio, esangura aldetik bat ez direlakoan; gu ez gaude horretaz hain ziur– (1978, 395-407). EUSKALTZAINDIA-k

iragarrita du P. GOENAGA-ren eskutik gai honen inguruko hitzaldia egitea: “-KO eta -EN atzizkiak atzera” (erreferentzia

hemendik hartu da: EUSKALTZAINDIA, 2001). Ikuspegi diakronikoz M. AZKARATE-k eta P. ALTUNA-k aurkezten dute (2001,

93-95). Bestalde, adibide gehiago leku-denborazko genitiboaren taulan ere ikus daitezke, baina adibide-ereduak atal honetantxe

pilatu ditugu eta leku-denborazko genitiboaren atalean ez dira ezarriko.

862 Eredu hauen zenbait adibide leku-denborazko genitiboaren atalean ipiniko ditugu.

863 Ikus baina, postposizioen atalean zehatzago. Oso kasu gutxitan baina leku-denborazkoa ere erabiltzen da.

173

174

etxian sukaldia /etxeko sukaldia”; “buruan neurrixa/pixua”; “jaixan ondarrak /jaiko ondarrak”; “ostalan

erretratua /ostaleko erretratua”, “ostalan komedora /ostaleko komedora”.

•Adibide bakanak, solasaldi askekoak, sistematikoki nola jokatuko ote zuten ez dakigunak:

“kobruan eguna”, “kantuen liburua”.

•Batez ere solasaldi asketik hartu ditugun leku-denborazko genitiboaren adibideak, edutea edo

beste ezaugarriren bat adierazten dutenak 864 : “lau egunetako lua”.

Ez dugu desberdintasun nabarmenik antzeman egin ditugun lagin soziolinguistikoetan, eta

aipatzekotan, alfabetizatua den kgg-ren gogoetak aipatuko genituzke, nolabaiteko zalantzak sortzen

baitzaizkio zein kasu marka erabili gaiaren arabera.

1.2.5.2.2. Perpauseko kasu marka ondoko izenari edo izenlagunari txertatuta

Izenlagunaren ondoko izena deklinatu egin daiteke; baina izen hori isildu edo esaldian beste

lekuren baten dagoenean bere kasu marka izenlagunak jaso egiten du. Esate baterako:

kgg kríston juergak eitxe-sitxúen –kmz kríston juerga[k] --rmz º... kríston estasiñua jeuan orduán!

·· Bitorixako trená, Donostíakua taa Bílbokua ba... · irúrak órtxe!, kruse- krúse itxe-juen! ...

/kgg krístonak ein sitxúen –kmz krístonak ein sitxúen · ándik urtétzeko –raz1 bai!, krístoná-bá! –

naz krístonak in sittuen --nme4 ºbaña órrek...; · aurten e, alambriakiñ ixten krístonak in sittuen

da...

Nominatiboaz gain, beste kasu markak ere har ditzake ondoko izena isilduta: “Korriuanekua”,

“Gandiaganera”, eta abar. Adibide gehiago:

kgg eséisu neré platerera etára, suréra etáraisu –kmz eséisu etára neré plateréra, etáraisu seuréra –

nme2 eseisu nere platerera etara, etaraisu seurera –naz éseisu etara nere platerea, etaraisu seuréra

kmz estakisu esébe? asidéntiana? --nme2 estakisu asidéntianik esébe-ero...? --naz éstakisu esebe

asidéntianik? (kgg-k aitortzen du partitiboa erantsita, adibidez, ez duela erabiltzen)

Kasu marka errekurtsiboa da, bestalde, eta teorian nahi beste genitibozko izenlagun jar daitezke

elkarren jarraian. Solasaldi askeetan ez da bide hori asko erabiltzen, senitarte harremanak eta antzerakoak

azaltzen ez bada. Elipsiak ere gerta daitezke, edutezko genitibo kasu markak izenlagun bakarrean pilatuz:

“amanana, alabianana, zuriana” lirateke Eibarren adibidez “noren anaiarena?” balizko galderaren

erantzunak.

1.2.5.2.3. Norbaiten etxe, leku, talde... esanguraz

Goiko atalean aipatu dugun elipsiaren bideak jakineko esangura duten egiturak sortzen ditu,

norbaiten etxea, taberna, denda, lekua, nahiz taldea-senitartea adierazteko, “etxe” edo dena delako leku

edo entitatea isilduz. Horrelakoak leku-denborazko kasu markaz erabiltzen dira, eta -(e)n- markaren

gainean ezartzen da deklinabide atzizkia, beste edozein berba legez deklinatuz.

Oinarrian pertsona izenordainak, izenordain legez erabilitako erakusleak, gatxizenak, izen

bereziak, abizenak, senitarteen izenak, toponimia “txikiko” leku izenak −etxe, taberna, baserri, denda,

lantegi eta abar− har ditzake. Adibide batzuk, argigarri: “zuenera juan da”; “orretxenian”, “Unzetanian”;

“Pilarrenian”; “Gimonenerañok”.

864 Eredu honetako adibideak leku-denborazko genitiboaren atalean ezarriko ditugu, kasu marka horren erabileraren erakusgarri.

Sarritan, dena delako entitatearen aurrean (entitatea ere azalduz) zein ordez, leku-denborazko

genitiboa hartzen du edutezko genitiboz osatutako egiturak. Adibidez, entitatea isilduta: “Benitonekua,

Arikitxanekua”, “Juana Gorbeanekua”, nme2 “º... guréé · Pámponeko será eroo, tio Balentiñenekoo... ·

Ainóa! e, Bálen d’Ainóa ta... ...” eta abar. Entitatea ere ageri dela: “Kiputxaneko zinia, zueneko etxeko

kuixa, Trokaolaneko zubixa, doña Petraneko eskolia”, eta abar eta abar.

Ikus baliabide hau erabiliz nola jartzen zaion senitarte osoari gatxizena benetako adibidez:

-raz5 ºsolía bajar a por kartas, porke akí solía-abe-rreparto de kartas!: i por-eso llamaban

“Korreúa”, Gárate-Anitua, no sabes?

-f.a. ºbaaai-baai...

-raz5 ºKorríuanekua!

-f.a. ºKorríuanékua”...

-raz5 º...

-f.a. º... aa!: Eibárkuak ártze-sitxuan amén, e?!, Korríuak, ee...?

-raz5 º...

-f.a. ºda ise- iséna orreaitxik ipinitxa Korriuanekua...

kmz8 “... nere ámandria ... zán, panadería ta errotarixa, da, á zan Simona ... da, orregaitxik gu

gará Símonanekuak. Eibarren bákizu, lén dana zan gatxizena ... Onek e zian, Gorostixanekuak

Baliabide hori oso aberatsa eta emankorra izan da orain arte behintzat eibartar petoen hizkeran:

adibidetegian ikusi besterik ez dago bildu den adibide pilo galanta.

1.2.5.2.4. Jabego-erlazioa adierazten ez duten erabilerak

Salneurria, gastua edo kopurua adierazteko erabiltzen da adibidez. “Milla pesetan gasolinia”,

“bosteun pesetan ogixa” erako adibideak ditugu horrelakoak 865 .

1.2.5.2.5. Data adierazteko

“Hilaren izena / “ill/ille”- + genitibo kasu marka + zenbakia inesibo mugatuan” egitura erabiltzen

da. Adibidez:

kaz2 º... mil nobecientas diez! · jáixo sa-nere aistia · agostuan sortzíxan ·· da, sortzítxik amaseira ·

eun gitxi dauu-umiakin juatekó...

kmz ºillán saspíxan juam-biot · Donostíra · Donostíara [medikuarengana]

naz º[auzoko andra batek] óntxe!, ill onen · ogeixan daukés · eún da bat [urte]!

1.2.5.2.6. Esakune batzuetan, errepikapenez

Eskuarki errepikatzen den osagaia izena da baina izenondoa eta aditz partizipioa ere −azken hau

gutxiagotan− izan daitezke. Lehen osagaia edutezko genitibo kasu markaz jartzen da eta bigarrena

soziatiboz −gehienetan−, zein instrumentalez −gutxiagotan− eta oso gutxitan ergatiboz edo inesiboz

(adibiderako: “otzan otzak; ibilixan ibilixan”).

Goi maila adierazten du, askotasuna. “Posan posakin, sarran sarrakin, miñan miñakin” eta pareko

“sarran sarres, arruan arros, posan poses, ibilixan ibilixas” tankerako egiturak dira. Lehen osagaiaren

errepikapena indar enfatikoaren arabera gehitu egin daiteke:

865 Gure ustez horrelakoetan “pesetan” berbak genitibo marka du, mugagabez. Ez dugu uste erlaziorik duenik beste euskalki

batzuetako “lautan-ogei, (h)irutan-ogei” erako egiturekin.

175

176

rae º... ke neu-p’eneba-nai-iseten eskola júteik!: · es e ni kastigatze-niñuelako billurrámbillurrám-billurrákiñ!

· porke-es kastigua!, jent- bestee gustia-bárre-eitxe-ben! búrla itxe-ben! ··

etaa ésam-politxa iseten

1.2.5.2.7. Esangura zehaztugabez, -(r)(e)n bat egitura

“Zenbait”, “bat edo beste”, “bat edo bat” adierazteko erabiltzen da:

•Izenordain gisa, “norbait” esanguraz: “baten bat” egitura. Aldaera ugari ditu: “batem-bat

/batom-bat /baterom-bat /batamat 866 /batambat 867 /bateom-bat / bateomat /batobat /batomat /batemat

/batabat”. Deklina egin daiteke; eta forma plurala ere badu. Pluralerako jaso ditugun aldaerak hauek dira:

“batembatzu(e)k /batombatzu(e) /batamatzu(e)k /batomatzu(e)k”.

•Zalantzazko, menturazko balioa du “izena/izen sintagma + -(r)(e)n bat” egiturak, hiztunaren

hipotesia adierazten du subjektua-objektua-predikatua zer edo nor den, nolakoa. Adibide gutxi batzuk

doaz, besteen erakusgarri:

raz1 ºígual no- nóbixo morukom-bátek eo ígual e, e bátomatek e ...

raz º... oin · Júlion daa umía ondo etórriko eté dan ero és ero-olakótxem-bat

raz º... iséngo san ba ordúan edaa- ordúan épokan piskát · liberáltxom-bát-eró ...

kmz º... dómeketan, derríor juan biarra, lékurem-bátera báskaitxara! ...

Gogoan izan behar da formaren atalean -ren aldaeraz esan dena. Lekuko batzuek egitura honetan

dardarkaridun aldaera sarriagotan darabilte hitzaren deklinabide arruntean baino. Edonola ere, deklinatu

egin daiteke:

kaz1 ºesss... ··· ni-neuk ess...: akáso beste isenem-batekin...

Plurala ere onartzen du, adibidez:

naz gaur arte béti euki dou eunem-bátzu jai!

•Aditz sintagma jokatuak ere osa dezake egitura hori, perpaus erlatiboa sortuz 868 , orainaldian

zein iraganaldian:

kgg º... léngunian be · kontúrau nítzan · oiñ así dala esaten, · jendíak oiñ · “-xa” esaten dabela:

ésto-gogóratzen oin sé- se- sé san! ·· olako bestee ... “-ía”-amaitzen daben bat ··· ftx!, tákitx!

raz1 º... San Antónioko-óbria morokom-bat espáda baintzát!; ero bestéla Madríllen eom-bi-dau

sékula-amaitzestanem-bat eta báá!-amaittuko da orí: áu amáittukou baintzát!

kgg juan sánen bat isángo san --kmz juan san-en bat isango san [ bai, bardíña ba!] –nme2 bátomat, ará jun-tzanem-bat iséngoo san –naz bátamat

isengo san, ara- arus juen sánem-bát! //naz bátamat, · juen sanem-batena eró...

Edutezko genitiboaren lekuan leku-denborazkoa ere erabil daiteke, menturazko balioa galtzeke:

kgg juan sanetáko bat isángo san //kgg juan diranetako bat isángo san

866 Ikus errealizazio bat espektrograman: naz 9B029.

867 Ikus errealizazio bat espektrograman: naz 9B033.

868 J.A. URIARTE-k honela dio Fruizko erabileraz: “elkarren ondoko edute genitibo biren gainean egiten diren erlatibozko perpaus

txertatuak ere aipatu beharko lirateke (...) Kontutan hartu behar da “dxoan san bat” eta “dxoan sanan bat” ez direla gauza bera.

Bigarren forma, zehazgabeagoa da, zalantzazkoagoa” (1995, 366). Guk ez dakigu zehatz Fruizko hizkeraren berri, baina lehen

formak gaztelaniako “uno que fue” delako itxura osoa du, egileak aipatzen duen “alguno que fue”-ren lekuan. Horrekin esan nahi

1.2.5.2.8. Zergatizko balioz

Batzuetan horrela erabiltzen da:

-kmz ºgabás argixakin eotiana da-ala?

-t e?

-kmz ºargixakin eotiana?

-t es, katarruana

kmz º sirkúlasíñuana ei dá-au... da sirkulasiñuan kóntra ·· ero, áuxe!

·· Áá!, ·· sígarro txarríxok! ...

1.2.5.2.9. Jabetza adierazten ez diren erabilerak

Besteak beste, edukina, ezaugarriak adierazteko adibidez. Adibide batzuk jarriko ditugu:

kaz2 º... ni koskondu nitzanian euan dénda bat ·· érropena! ...

kaz2 ºurté bi: sartu nitzan ·· Érreen euna pásauta! ...

kaz3 º... an kámposantuan ... ákordatze-ata beik [sic] a- an ee... entérradori euan da, ··· e es- eseestan

amak ese −“selako leku ederra” ómbre! araxe nai! −“au geurie da-ama?” · da-arek e lórekin

da, kámpuan da, · −“baai” esaetzan [sic] · ta ni-gero entérradoriai −“au geurie daa”: “au geuria”...

úmien gáusak, sú! ...

kmz3 º... armérua-sitxuan áre-bañá-armeruak ·· fusillának eta ·· órrek amatrálladoanak eta ...

kmz3 º... konkurso bat! · ártistena eon suan Donostian · da · lélengu etara juan ·· daa ...

kmz11 “... Ha karreria ez zan hau, profesionala, afizionauena zan ...”

kmz3 º... da jan da eran iñ bésteik estakasu serian! · geurekiñ! · omenajia: or e, Lukas Alberdiñ

omenaje ba-dao ta · aetxéaitxik ...

kmz3 º... bérsua-berris, kanta... · kantak ero bérsuen e · liburuak eta nékase-nik e · bersolárixenak

eta ...

kmz3 º... gastetan a- álaxe ibiltze-iñuasen gu! ba, kántau ta gitárra eo, geró plaentxiatarren

kántuak eta ...

kmz13 “... famelixak etortzen jakozen eta. Zelan famia ekan gizon onana, danak beragana joten

eben ...”

rmz5 ºa!, béste gausa bat etxuau esán! idixená!: gaur eunian estok ee sertzem-baña lengo gausak

ee ipiñi bier (¿)eskeok, néurrira be · itxe-suan · idixa: · gerríxan · se neurri ekan...

1.2.5.2.10. Edutezko genitibo marka beste kasu marka batzuetan barrena

Ez ditugu hemen azalduko adibideak; kasu bakoitzaren aldaeretan azalduko dugu edutezko

genitiboa azaltzen den ala ez, hala nola soziatiboan, motibatiboan, destinatiboan, eta bizidunen lekudenborazko

kasu batzuetan: inesiboan, ablatiboan, adlatiboan, adlatibo bukatuzkoan eta adlatibo bide

zuzenezkoan.

1.2.5.3. Ondorioak

dugu ez dugula argi ikusten “san bat” horretan genitibo kasurik dagoenik; bigarren forman ez dago zalantzarik edutezko genitiboa

txertatu zaiola adizkiari eta mentura zentzua duela.

177

178

Alderdi formalean kasu marka nagusia -n soila da bai mugagabean eta bai singularrean, askoz

ere gutxiago erabiltzen den -ren aldaeraren ondoan. Azken aldaera hori lekuko alfabetatuek darabilte hitz

arruntetan, eta egitura berezietan beste lekuko batzuetara ere hedatzen da, “-(re)n bat” egituran eta

erakusle mailan esate baterako. Agian, erabilera maiztasun txikiak argituko lituzke mugagabeko

“gastaien” erako aldaera bitxiak. Semantikak argituko lituzke “alaben” erako forma mugagabeak,

bestalde. Pluralerako -en marka erabatekoa da.

Hurrenkerari dagokionez, “izenlaguna + izena” da arruntena, alderantzizkoa ere erabili egiten

den arren.

Kategoriaz izenlaguna denez, izena isildutakoan horri dagokion kasu marka har dezake, eta

batzuetan esangura berezia hartzen du, “etxea, taldea”... hain zuzen. Berdeklinabiderako erraztasun

handia du. Horrez gain, genitibo marka beste kasu marka batzuen baitan ager daiteke, batzuetan

sistematikoki (destinatiboan kasu) eta bestetan txandaka (motibatiboan adibidez).

Kasu marka errekurtsiboa denez, izenlagunak pilatu egin daitezke; edonola ere, ahozko

jardunean bide horrek ez du emankortasun handirik.

Erabilerari dagokionez, aipatzekoa da leku-denborazko genitibo markarekin nahasian erabiltzen

dela bizigabeen kasu batzuetan. Osterantzean jabego-erlazio esangura du bereziki, baina osterantzekoak

ere bai: salneurria, data, zergatia, edukina, ezaugarriak. Egitura berezi batzuetan ere erabiltzen da.

Erabilera mailan ez dugu banaketa soziolinguistiko garbirik antzeman orokorrean.

1.2.6. LEKU-DENBORAZKO GENITIBOA ( -(e)(ta)ko/go) 869

1.2.6.0. Leku-denborazko kasuez zenbait ohar

Leku-denborazko kasuak hauek dira: leku-denborazko genitiboa, inesiboa, ablatiboa, adlatiboa,

adlatibo bukatuzkoa eta adlatibo bide zuzenezkoa; euskal deklinabidean horrek dituen “ondorio” edo

ezaugarriekin. Hainbat eta hainbat egile arduratu dira jatorrizko formak berreraikitzen eta bilakaerarako

azalpen burutsuak egiten ezaugarri anitz azaldu ahal izateko. Badirudi forma zaharra kasu marka hitzari

zuzenean lotzean zetzala, baina hainbat aldaketak eta osagai berrik egungo emaitzak ekarri dituzte 870 .

Gaur egungo euskarak dituen ezaugarri nabarienak hauexek dira, kasu bakoitzaren ezaugarri bereziak

aipatzeke (Eibarko ezaugarri ere badira orokorrean, salbuespenak salbuespen):

•Forma mugagabean eta pluralean -ta- artizkia azaltzea.

•Inesiboak beste kasuek ez bezala eratzea mugatu singularra, bai bokalez amaitutako berbetan,

bai kontsonantez amaitutakoetan.

•Izen bizidunak eta bizigabeak bereiztea deklinatzerakoan 871 , leku-denborazko genitiboaren

kasuan izan ezik.

869 Ikuspegi diakronikoz aurkezten dute M. AZKARATE-k eta P. ALTUNA-k (2001; 93-95, 97-101).

870 M. AZKARATE-k eta P. ALTUNA-k ikuspegi diakronikoz aurkezten dute gai hau, hainbat ezaugarri eta bilakaera azalduaz

(2001, 112-120). Badira gai hori landu duten egile gehiago ere: ikus adibidez O. IBARRA-k egiten duen aurkezpen orokorra, bai

teoria batzuena, bai bere proposamenarena (1995, 387-392).

871 Ikus, baina, horien arteko nahasketaren zenbait kasu eta adibide inesiboaren atalean bilduta.

1.2.6.1. Alderdi formala

Arestian aipatu denez, hainbat teoria eta hipotesi landu dira jatorrizko alegiazko formak

berreraikitzeko egungo emaitzak azaldu ahal izateko. Gu ez gara alor horretan sartuko, eta Eibarko

emaitza nagusiak azaltzen saiatuko gara. Lehenengotik jarriko dugun muga da ez duela bizidunen 872

formarik onartzen, balio banakariz erabiltzen denean izan ezik.

Kasu marka honen forma azaltzeko “jatorria” inesiboan jarri izan diote hainbat ikertzailek;

Euskal gramatika... 873 osatu dutenek, berriz, maila berean jartzen dute -ko atzizkiaren aurretik zein kasu

marka dagoen, inesiboa, ablatiboa nahiz adlatiboa. Aurrekoak balio du izenlagun denerako; adizlagunak

osatzerakoan kasu marka zuzenean hitzari, edo inesiboari nahiz adlatiboari txertatzen zaio 874 . Honela

diote:

“Gramatiketan, hala ere, nongo galderari dagokionak bakarrik hartu izan du lekua deklinabideko

zerrendetan, lekua eta denbora adierazten duten kasuetan hain zuzen ere. Galdera hori (...) nonen

gainean eraikitako izenlaguna da (...) norako eta nondiko (edo nondikako) nora eta nondikenak

diren bezalaxe, eta hainbestez bi horiek baino eskubide handiago ez luke nongo honek

kasutzat hartua izateko (...) Kontua da, ordea, etxeango eta mendiango (non-nongo erlazioa

zuzenean adieraziko luketenak) bezalako formak euskara bizian aski bazterrekoak eta noizean

behingoak izan direla, horien ordez etxeko, mendiko e.a. erabili baitira. Hori dela eta, non eta

nongo kasuen arteko ahaidetasunaren edo erlazioaren kontzientzia galdu du hiztunak eta kasu

desberdintzat ditu biak. Bestetik, gramatikariak benetako kasutzat onartua du aspalditik nongo

delako kasu hori, norako eta nondikako kasuekin gertatzen den bezala” 875 .

Geure egiten dugu ondoko ebaspena ere: “tradizioari eutsiz, nongo kasua hartuko dugu

kontuan” 876 formari dagokionez batez ere; erabileran, beste kasuetan oinarritutakoak ere kontuan hartuko

ditugu.

Beste gramatika batzuetan “norako” forma kasu beregaintzat hartzen da, Euskal G. O.-n kasu:

“Adlatibo destinatiboa” izena ipini diote egileek 877 . Gure ustez hori eginez gero “nondiko”, “zerezko” eta

abarri ere maila bera eman beharko litzaieke, erabilera modu eta maiztasun aldetik aldea den arren.

1.2.6.1.1. Mugagabean

Leku-denborazko genitibo mugagabea: eredurako

Amaiera bokalikoetan: elixatako /elixetako //elixako; etxetako /etxeko; menditxako /mendittako //mendiko;

solotako /soloko; lekutako /lekuteko //lekuko

Kontsonante amaieretan: lurretako /lurreko

Gramatikalariek diotenez, mugagabean gaur egun forma arrunta -ta- artizkia txertatuta osatzen

da, eta historikoki ezaugarri “berria” litzateke 878 . Eibarren artizki hori ez da beti erabiltzen: ez dakigu

ezaugarri zaharrari eutsi zaion, ala berriki sartzen joan den beste berrikuntzaren bat den.

872 EUSKALTZAINDIAkoek bizidunekin erabiltzekotan “-en baitako” forma proposatzen dute (1993, 162). Eibarren ez da forma

hori erabiltzen, eta erabiltzekotan beste postposizio batzuetara jo behar: “-(r)(e)n barruko” gisakoak (ikus besteak beste izenordain

bihurkarien atalean).

873 EUSKALTZAINDIA (1993).

874 Aip. lib., 493-498.

875 Aip. lib., 167-168.

876 Aip. lib., 168.

877 I. eta E. ZUBIRI (1995, 365-368).

878 O. IBARRA (1995, 389 27. oh.).

179

180

-ta- artizkiz zein artizkirik gabe, kasu marka zuzenean txertatzen zaio deklinatutako hitzari

amaiera bokalikoa badu; amaiera kontsonantikoa badu, loturazko -e- bokal epentetikoaren bidez

txertatzen zaio.

Jo dezagun -ta- artizkiaren erabilera piskat azaltzera: lekuko batzuek badirudi joera handiagoa

dutela ez erabiltzeko: kmz-k, esate baterako, ez du “ankatako” forma onartzen, baina “elixatako” eta beste

adibide asko darabiltza artizkiaz. Beste lekuko batzuek gehienetan erabiltzeko joera dute, kgg kasu.

Lekuko horrek ez du “ankako” forma onartzen baina “elixako, kaleko” formak ez ditu baztertzen; areago,

“ortutako” ez darabil baina bai “ortuko”, idem “maitxako /maiko”. Bestalde, nme2-k gehiagotan darabil

artizki hori kgg-k baino, artizki bako adibide bakanen bat jaso diogu bakarrik lekuko horri. Beste lekuko

batzuek batzuetan bai darabilte eta bestetan ez: -ta- artizkia gutxien darabilen lekukoa naz da; txandaka

darabilte raz1-ek eta kmz-k, baina beti ere orokorrean artizkidun aldaera da nagusi. Ez dugu uste

alternantzia eta polimorfismo idiolektal hutsa denik, sistemaren ezaugarria da -ta- artizkia erabili ala ez

aukeran jartzea; izan ere, adibideak ez dizkiogu lekuko bakar bati jaso, gutxienez bost lekukori baino, eta

sarritan adibide bana baino gehiago.

Ez dakigu ziur zein baldintzak azal edo gordarazten duen artizkia, mugagabea lortzeko egituretan

(galdetzaileen ondoan, zenbatzaileen ondoan...) joera bikoitza baitu; ez dugu irizpide tinkorik aurkitu

forma bata eta bestea azaltzeko, oinarrian beti mugagabea dagoelako. Euskal gramatika... egin zutenek

zerbaitez konturatu ziren eta hau zioten:

“ZENBATZAILEA + IZENA + (IZENONDOA) ere agertzen ahal zaizkigu: hiru milla pezetako

zapata-parea, hiru kilometroko bidea (...) Esan dezagun, bide batez eta ohar gisa, -ko, -tako eta -

etako aldaeren arteko desberdintasuna izen sintagma mugagabea, mugatu singularra eta mugatu

plurala izatetik sortzen dela. Beraz, gure herriko (...), zenbait menditako (...) eta Donostiako

kaleetako (...). Arrazoi beragatik bi hankako mahaia esaten da (“bi hanka + -ko”), mila eta

berrehun kiloko (“mila eta berrehun kilo + -ko”), nahiz hemen salbuespenak badiren ere badiren

literaturan. Dena dela, salbuespen hauek ez dira zenbatzaileak ageri direneko sintagmetara

bakarrik mugatzen” (EUSKALTZAINDIA, 1993, 165).

Guk literaturaren eremua ahozko erabilerara zabalduko genuke, beraz. Dena dela, “bi hankako”ren

oinarria “bi hanka” bada, “zenbait menditako”-ren oinarria ere “zenbait mendi” litzateke; ala

ezinbestean “*zenbait menditan” suposatu behar al da? Edozein modutan ere, Eibarren “se ankako

asurra?” dugu adibidez, “ankatako”-ren ondoan, eta oinarrian “*ankatan” beharko luke edozein modutan.

Baina Eibarren gramatika arautua jarraitzen ez denez (edo gramatika hori egiteko Eibarko ahozko forma

biziak erabili ez direnez), gogoan izan behar da inesibo mugagabean ere -ta- artizkia batzuetan erabiltzen

dela eta beste batzuetan ez; baina horrek ere ez luke zeharo argituko zergatik “iru mendiko egurra”,

inesiboan “*iru mendiñ” Eibarren esaten ez denez 879 . Salbuespenak, horrenbestez, salbuespen baino

gehiago direla uste dugu.

Artizki horren aldaera fonetikoak aurkitu ditugu: bokal sabaikariz amaitutako berbari

erantsitakoan bi aldaera nagusi ditu eta sabaikarizazioa 880 bi mailatan gertatzen da: lehenengoa, leherkari

879 EUSKALTZAINDIA-k oraintsuago ere jorratu du gai hori, “Hiru kiloko haurra, lau hankako mahaia” lanean (1998, 34. atala),

eta besteak beste “Izen multzoa + -ko” taldea bereizten du, esanaz horrelakoetan literatur tradizioan “-tako” oso-oso gutxitan erabili

izan dela. Talde horretan kokatzen dituzte “Zenbatzailea + izena (+ izenondoa)” erako egiturak adibidez. Nolanahi ere, eta egile

gehienek “-ko” hutsa darabiltela badiote ere, ez dute azaltzen zergatik gertatzen den hori.

880 Ez dugu aurkitu kontsonantea sabaikaritu gabeko adibiderik.

sabaikari bihurtzea da -(i)tta- (raz1, nme2 881 eta naz dira aldaera hori gehien darabiltenak); bigarrena,

afrikari sabaikari bihurtzea da -(i)txa- (kmz-k eta kgg-k beti darabilte aldaera hori). Artizkiko erdiko

bokala aurreko silabako bokal itxiaren eraginez -e- bihur daiteke: nme2-k “lekutekua” darabil esate

baterako (edonola ere, lekuko horrek “lekutako” aldaera birritan darabil, eta “ortutako” ere bai). Aldaeren

erabilera-banaketa beste leku-denborazko kasuetan ere bete egiten da.

Dena den, aurkitu ditugu bestelako aldaera batzuk. -a amaieradun berbetan lekuko guztiek -a

darabilte nme2-k barne, baina lekuko horri “iru elixetako” ere jaso diogu (galdekizunez lortutako

erantzuna denez, zalantza gabe dakigu “de tres iglesias” esan gura duela eta ez “de las tres iglesias”;

gainera, beste adibideetako azentuazioa gorde egiten du) “elixatako” eta “elixako”-ren ondoan.

Plural forma gogorarazten digu naz-ren beste aldaera batek: naz “seim-begíxetakua ...?” bistan

den arren mugagabea dela. Horrelakorik horixe jaso dugu bakarrik.

“Gau/gabe/gaba” hitzak hainbat aldaera ditu, arrunta denez: “gautako /gabetako /gabeko”.

“Lau” zenbatzaileak beste kasuetan ezaugarri bereziak ditu, eta oraingoan ere bai: “laukua” da

lortu dugun forma erabat, bai galdekizunez bai solasaldi askez. Izenaren ondoan erabiliz gero, izenak har

dezake -ta- artizkia: “lau atetakua” kgg lekukoari jaso diogu.

Kontsonantez amaitutako berbei kasu marka eransterakoan loturazko bokalaren bitartez egiten

dela aipatu dugu. Izena izan ala izenondoa izan ez du eraginik gramatikalariek diotenez, baina bai izenaizenondoa

izan ala aditzondoa izan, aditzondoek ez dutelako loturazko bokal hori hartzen, eta “eguneko

/egungo” adibidea dakarte Euskal gramatika...-ren egileek 882 . Eibarren bikote hori ez da egiten, esanguraz

“egun” era bitara erabili arren, eta beti “eguneko” forma erabiltzen da, bai “egun” orokorrean adierazteko,

bai “gaur” adierazteko ere (“eguneko ogixa, eguneko periodikua”, adibidez). Kontsonantez amaitutako

aditzondoek Eibarren ere kasu marka batzuetan zuzenean eta bestetan loturazko bokalaren bitartez

hartzen dute: “gaurko, orduango/orduko 883 “, baina “urriñeko” eta ez “urringo” 884 . Balio erakuslea duten

adberbio kategoriako formek ere zuzenean hartzen dute kasu marka: “amengo/emengo //ameko;

orko/orgo”.

Leku izenek zuzenean hartzen dute -ko/-go kasu marka; batzuetan loturazko bokalez, bestetan ez.

Bokalez amaitutakoek -ko aldaera hartzen dute; kontsonantez amaitutakoek aldaera biak hartzen dute

kontsonantea zein den edo loturazko bokala hartzen duen ala ez, edo dena delako toponimoaren zein

aldaera darabilen lekukoak:

•Toponimo batzuen izenak oso polimorfikoak dira, endemas kasu marka gehitutakoan:

“Madrikua /Madrigua /Madrilgua”. Lehen aldaera kgg-k eta f.a.-k darabilte; bigarrena raz1-ek eta naz-k;

hirugarrena nme2-k eta raz5-ek.

•Kontsonante albokariz 885 amaitutakoek joera bikoitza dute. Lekuko gehienek zuzenean hartzen

dute -go/-ko kasu marka, eta beste batzuek loturazko bokala erantsirik -eko aldaera darabilte. Adibidez,

881 Ikus espektrograman adibide bat: nme2 2A88a.

882 EUSKALTZAINDIA (1993, 166-167).

883 Kasu honetan, oinarrian legoke kakoa: forma mugagabea hartu ala inesibokoa hartu. Esanguraz ez dute alderik.

884 Ikus “urrindik/urriñetik” bikotea, berriz, ablatiboaren atalean.

885 Erkatzeko ere, partizipioei erantsiz gero “ilgo” nahiz “ilko” lortu dugu, gehien-gehienek aldaera ahostuna badarabilte ere.

181

182

“Usurbilgo, Larraulgo /Portugalko //Errebaleko, Terueleko, Portugaleko” (kontsonante leherkari

ahoskabedun aldaera darabilena kmz lekukoa da; -e- epentetikoa gehien tartekatzen duena, berriz, kgg

lekukoa).

•Kontsonante dardarkariz 886 amaitutakoek -ko kasu marka hartzen dute gehienetan: “Eibarko,

Saldibarko, Elgoibarko”, eta abar. Baina rmz lekukoari “Santandergo” aldaera ere jaso diogu.

•Kontsonante sudurkariz amaitutakoek -go kasu marka hartzen dute gehienetan: “Irungo,

Milango, Asitxaingo”; baina “Asitxaiñeko”.

•Kontsonante frikari txistukariz amaitutakoek joera bikoitza dute. Lekuko batzuek zuzenean

hartzen dute -ko kasu marka, eta beste batzuek loturazko bokala erantsirik -eko aldaera darabilte. Esate

baterako: “Miraballesko, Sanandresko, Nantesko, Parisko, Arraosko, Berrisko, Sarausko /Miraballeseko,

Korte-ingleseko, Pariseko”, zuzenean ezarritako aldaera erabiliagoa dela gure lekukoen ahotan.

“Miraballes” leku izenak beste aldaera bat ere badu Eibarren, amaierako kontsonante gabekoa:

“Miraballeko”, bi lekukori jasoa.

1.2.6.1.2. Mugatu singularrean

Leku-denborazko genitibo mugatu singularra: eredurako

Amaiera bokalikoetan: elixako; etxeko; mendiko; soloko; lekuko

Kontsonante amaieretan: lurreko

Bokalez amaitutako berbetan, -ko kasu marka zuzenean eransten zaio forma mugagabeari.

Kontsonantez amaitutako berbetan, -ko kasu marka forma mugagabeari -e- loturazko bokalaren bitartez

eransten zaio.

Bestelako aldaerak fonetika sintaktikoaren eta aldaketa fonetikoen bidetik datoz. Adibidez:

nme3 º[zaldiak] a e, etxéKU-Ittu arék! --naz kámbixaisus órrek isérok oékuek...

“Gau/gabe/gaba”-k oraingoan forma bakarra du errealizazioa jaso diegun lekuko guztiengan:

“gabeko”.

1.2.6.1.3. Mugatu pluralean

Leku-denborazko genitibo mugatu plurala: eredurako

Amaiera bokalikoetan: elixetako; etxietako; mendixetako; soluetako; lekuetako

Kontsonante amaieretan: lurretako; bostetako /bostako

-ko kasu markaren aurretik -ta- artizkia hartzen du, eta hitzen ezaugarri pluralei 887 eransten zaie.

Forma aldetik ez dugu aparteko berezitasunik aurkitu; baina aipatzekotan, orokortzat hartzen diren

kasuetan singularra egiteko joera dagoela aipatu behar: “elixetako bentanak politxak iseten dia /elixako

886 Erkatzeko ere, balio erakuslea duten adberbio kategoriako “or” formari erantsita: “orko /orgo” lortu dugu, baina gehienek aldaera

ahoskabea darabilte. Aldaera ahostuna noizbait darabiltenen artean raz5, f.a., kmz eta rmz lekukoak ditugu.

887 Datiboan azaldu dira amaiera bakoitzari dagozkion aldaerak.

entanak politxak iseten dia; mendixetako bidiak /mendiko bidiak; ataixetako lorak /ateiko lorak” erako

adibideak. Bikote horiek arruntak dira eibartarren ahotan, agian gazteengan gutxiago.

Gertakari fonetikoz azalduko litzateke errealizazio hau, bokal elkarketaren soilketaz, hain zuzen:

nme2 básutako [sic] ura eran dau

Soilketa nabarmenagoak ere jaso ditugu, dena dela: raz1-ek “bostako” egiten du, adibidez,

*bostetako adierazterakoan 888 . Ez da adibide isolatua 889 , inesiborako ere “bostan/bosten” jaso baitiogu

(“bostetan” esanguraz, jakina) 890 .

“Gau/gabe/gaba”-k aldaera hauek ditu guk jasotako adibideetan: “gauetako, gabetako”.

“Lau” zenbatzailea izenordain denean “lauretako” forma hartzen du nagusiki, baina kgg

lekukoak “lautakuak” eta “laukuak” erantzun du horren lekuan.

Leku-denborazko formez orokorrean har daiteke kgg-k egin zuen iruzkina galdekizuna

erantzuterakoan 891 :

kgg ºgaldéra sálla-dakásus gaur e?, jóe!

1.2.6.1.4. Hurrenkera

Ez da beti bat: erabilera arruntena izenlaguna + izena da 892 . Alderantzizko hurrenkeran (izena +

izlag.), erabilera arruntean, biak amaieran kasu marka edo mugatzaile beraz agertu daitezke (aposizio

itxura hartzen du: “atia elixakua”, adibidez), edo izena mugagabean eta esaldi barruan sintagmari

dagokion kasu marka izenlagunari txertatuta (“ate elixakua”, esaterako). Adibide askotan izenlaguna

jakineko leku izenen bati lotuta doa eta horrelakoetan pertsonaren-gauzaren jatorria-etxea adierazteko

osatutako egituretan erabiltzen da:

•Izenlaguna + izena. Adibidez:

raz1 ºda Mandióla, ItxasóKO BALENTÍNA, Mandiólan ee konsejal dauan b’éstakitx, da

MARÍA BarrenétxeKO antxe (?)... baai... ArráteKO AMÁ, Arráteko gáusa-dákiras, lárrei

dakíras ... --raz5 ºléngo batem-preuntau ey-eban “Maltzako Jesusa bisi da?” ... --rmz º... lau bat

íllebetekua ero geixaokua ekarri!: bátian · Lésetako Inasio taa béstia-nik, · txándaka --rae º...

Muitzakoo Mari-Kármen etxea bieldu, · da ... --kmz º... Bisente iguál-iguala sara!, ··

Mendigóitxiko Bixéntena! ... --rmz2 º... ta · Markiñáko Leóya ta será ta ... --ñaz2 º... Isasíkua séla

esate-etzem-ba?! · Lusio-Párrenengo Lusio-jakingo dau, e? --kmz10 “Hárek guk euskeraz gaizki

egitten genduala, hill egitten genduala, asesinau egitten genduala Eibarko euskeriagaz euskera

benetakua ...”

•Izena + izenlaguna. Egitura honetan ere izen sintagma sarritan bi izen bereziz osatuta aurkituko

dugu, bata izena eta bestea izenlaguna (izenlaguna ia beti toponimoa da). Kasuistika honakoa izan

daiteke: izena eta izenlaguna biak mugatzaile gabe agertea: “Juana Ubeiko”; izen berezia mugagabe eta

izenlaguna mugatzailez (edo behar den kasu markaz): “Juana Ubeikua”.

888 Ikus raz1-en jardunetik eginiko espektrograman: raz1 16B207.

889 raz1 lekukoak soilketarako joera nabarmena du. Inesiboko beste adibide baten ere silaba osoaren murrizketaz errealizazio bat

jaso dugu, eta espektrograman islatu: “asiseiñ” dio “Asitaiñen” adierazteko. raz1 9B394 espektrograman ikus daiteke hain zuzen.

890 Ikus espektrograman errealizazio fonetikoa, raz1 16B216.

891 Iruzkin hori erantzun hau zela-eta egin zuen: kgg “péntzatze-giñúan lékuetako e jendía etórri san”.

892 Ikus taulako adibide gehienak.

183

184

Izen arrunten kasuan ez dago semantika aldeko muga “geografikorik”, baina kasuistika ez da

asko aldatzen. Izena mugatuan edo mugagabean izan daiteke, eta izenlaguna esaldian dagokion kasu

markaz 893 . Adibide batzuk ipiniko ditugu erakusgarri:

raz1º... Ama Bírjiña-ArrátekUAK · arpeíxa diferéntia dáka, e?: nik Ama Bírjiña-Arrátekua

esautu dot oo- o- onétxe-morúan!: polí-polí-polítxa, barres-bárres-bárres-bárres.... --raz5 ºMaria

Barrenetxekua esta isan... ... --nme2 ºO- Ormatxékuak [sic]!: Paulíñaá!, Paulíña Ormetxékuá! -naz

º... Ágeda Mendibílguaa, esautzen dosu suk! --rmz ºhm!, ni bai bintzet! ·· Samartiñem-berá!,

· da Elbíra Samartíngua ta bíxok! --rae ºbueeno bañaa, esan dosú · Kiñárra-ballekua-”bátzuk”!: ·

Migelmárii... Loixólakua beintzát Maltzára! --raz º... da Pépe Lésetakúa ta be gurékin ... --kmz

º... Justínaa, Ondaméndikúa, ··· arrebía, Txéná! ···· Txé famosúa! --nme1 ºnik i- gisom-próban e,

séra ikusitxa dákat, ee, Márkos! e Sumendíxakua!

raz1 º... géro es- e e, géro María BarrenétxekO −bakísu está?− --nme2 º... Juliénan..., Juliénan tía

bat bai!, Juaná Ubéiko!, · neská-sa(?)... --naz º... iii- Juaníta-Ariméndikok e, · emerétzi o

éuki-ingottu iual!, eske... banekixan ingurukua, bañá!... ... --rae º... bixkorrem-bixkorrena Juanita

Ertzílgo! buá! --raz º... kami-óia!: aberíxau daá! ta béste sar bat ekarri artían”... ... María-

ArikítxakÓ-pe-esángotzú oríí! --ñaz1 ºgáñea sónan e, María Makalarroko sonan gáñerá!, ónen e

oinn Marikármen ero sein don orí?

kaz3 ºbai, kantuaa... · ákordau itxe-nai · kantUA orduangUA ... --kaz12 “Án topau zitxuen

eskriturak berreun urtekuak ero” --kmz6 “... poltsilluak fraketakuak etara kánpora forrua ...”

rmz ºjo-ka-tu?! ··· ari-jokuan jokatu!, oixe!: es aamar milloi bañá, · e, bi-iru milla pestA lengUAk

ee... o aa... ero, ero-ogei dúro ero dana-dalakua, berroi duro eo bosteum-peseta eró... --raz5 ºda,

sertú iyeban da esan ei-tzan, −“bueno!, úrrengoo · sapatu férixakuan · tórri saitxie bíxok!” ... -raz

º... da Jabiérri!, sapáta urakúak ekásen bai! txa kartóia -orduan e ka- kartóiskuák!- · eta ·

sapatá gustía sólte! ... --kmz ºsardiña latákuak! --kmz1 ºbueno!, erréka bastarrían!, baña erréka

bastárra mendíxan eongok, está?, · kalían estáo! · gausaa alakórikan! [sic] --kmz7 “... Iñasio

botikarixuari kendu probeta kristalezkuak ee, zérian, laboratorixuan ...” --kaz3 ºbai!, tókau sa-ni

kantu antxiñakua kántatzen ... --kmz3 º… áre-préuntautzen itxuria · estaben e, ia · dakíxan e ·

eskopetaa · kategorixakoik eta… · báyetz! …

1.2.6.2. Erabilera 894

Solasaldi askean barrena konturatzeke erabiltzen da kasu hau, baina galdekizunaz lortzeko

lekukoek aitortzen dute “zaila” dela, asko pentsatu behar dela eta emaitzak gogoetaren ondorio direla.

Forma batzuk, izan ere, oso naturalki eta erraz lortu ditugu, baina beste batzuk ez hainbeste 895 ; esplizituki

lekuko batek adierazi digu edutezko genitiboz osatutako formez, orokorrean, uste duena:

kgg ºsállak dira ónek, e? ... pentzau eim bia-dira

Nolanahi ere, batzuetan izenlagun funtzioa du eta bestetan adizlagunarena.

1.2.6.2.1. Edutezko genitiboa − leku-denborazko genitiboa nahaste 896

893

Gai hau ikuspegi diakronikoz M. AZKARATE-k eta P. ALTUNA-k ere aurkezten dute (2001, 63-64).

894

Ikus ikuspegi morfo-semantiko orokorrez M. AZKARATE-ren eta P. ALTUNA-ren “-ko/-dun atzizkiez” artikulua (in L.

VILLASANTE, 1992, 91-112) eta R.P.G. DE RIJK-en “Basque Hospitality and the Suffix -ko” (in HUALDE, J.I.; ORTIZ DE

URBINA, J., 1993, 145-162).

895

Gogoan izan, adibidez, “kampai” hitzaz edutezko genitiboz deklinatzerakoan esan duguna.

896

Ikus adibide gehiago edutezko genitiboaren taulan ere: adibide-eredu gehienak atal hartan pilatu ditugunez ez dugu dena berriro

hemen errepikatuko.

Hemen jarriko ditugu batez ere solasaldi asketik hartu ditugun leku-denborazko genitiboaren eta

edutezkoaren adibide batzuk, edutea edo beste ezaugarriren bat adierazten dutenak, kasu marka honen

erabileraren erakusgarri:

•Leku-denborazko genitiboz:

f.a. ºMendigóitxiko eskríturak esaten dabe “kamino karretil”

raz5 º... topau dau párrokuoi!, esplíkau etza!, · da, −“sékula estot entzún: nik neuk elixakoo ·

legíak eta baai!, askó estuixau dot baña, · óne-gausok...”

raz ºbaái!, esaétzat orí, kamióikua...

f.a. ºbaaai!, Iñarréko solúa euan or!

rmz ºeméndi-Maltzáa goisela paéta ortxe dao! Barrundiko se- selaixan aspixan!, pae- paeta!:

ormia ei-eindda! ...

ñaz1 ºbai, baña-Arístiburúa san ·· Ermúko partía, e?-Eibarko partía barík, e?, Arístiburuá...

ñaz2 ºArrúeta!: orí ee..., ·· Arrúetanekua será, e, o- Otólakua-sian órrek: Mariáluixanak esián?...

ñmz ºMuníkola b’Élgetakua...: Eibarkua es beintzát!

kaz1 º... a terrénua isates · san · ee... Ótolerdiko propiedadia: Otolaerdiko básarriko propidadia

oim-be báda, baña ...

nme2 ori terrenuoi, Úrkiri pertenesitze-ako · -ero- Úrkikua da --kmz Úrkikua-ok orí · terrénuori

kmz ºbai!, eulíra! ···· ordúan e, ikúsiko dau e programia, telébisiñokúa (...) “Jara i sedal”

kmz ºsárri eim-biako dau orí! · pásekoo usuee-tára bádoya!

kmz º... gaur gáñera e, partidó-ona dao, Real-Sociedá-Madrí (...) Real-Madrí: Uéfakua da, e?

kmz º[gaitzizena] famélixakúa!: · Pepe Kérido, Bisente Kéridoo, · Juli Kéridoo, Mártina

Kéridoo...

kmz ºjóéér! nnn- nun dao á kollária? ... erakutzikotzut egunen batén! ·· I así tiene, Euskadikoo

eskúdua! (?)...

kmz1 ºes “Erri Batasúnekua”-bíxak!: oiñ, kámbixau bara etxakíxat

kmz ºÁlfako kalía

kmz ºkontribu- kontríbusiñokúa · fotokópixia; gero e · notaríxan eim-biar dabe

kae ºbéstia-días! (?)… Sostóakúa dá de orrórr, neská!, ori… Bañá, badákisu, dá “diséño

Balenciaga” etá, diseño Balenciaga sélan dán ba ...

kmz3 º... gue kuadrillia jua-giñuan da, kuadrillia… · kantoria-giñuasen, e? · o an e, · Orfeoiko

kantua-pee · “Goixeko isar” ero t’”Illunabarra” taa o- órre-kantu mordua! ...

•Edutezko genitiboz ere bai:

raz5 ºi, · −“baai, neurí laa éstesen aitxák eta-ámak! ·· anáya juan san da...” −“baai, ba oixe ba!”,

da, −“kontratua!-aren kontratua [baserri eta lurrena] ··· bisíri-dao-ondiokan?, bijente?” · da ...

f.a. ºombree..., a- bakisu se terrenaje!?, iru básarriren · lúrrak · dakas...

kmz º... Lambret- Lambrétian plánuak · ártzen: ·· geró · árekin plánuekin emen-neuk e · desa-

desarrollau

kmz ºsúrrut!! arétxek (?)esan seban. ··· Kióskua bádao ba? periódikuena? Úntzaan?

rmz2 º... da géro agíñak etá be, trontzán agíñak etá be ba obeto etárata ta ...

ñaz2 ºUntzámaa... óixee...: Aístisabála...: Aístisabala isango da orí gure partia esta orí

Aistisabala: len esan dosu Aísti-sabála?

ñmz ºorí da ·· Úrki-guenan eee... · solúa

kmz Úrkiña-ok · orí terrénuori

185

186

•Leku-denborazko genitibo marka “zuzen” erabilita 897 :

rmz ºItxúrrisarreko ura béti!: · igual e juango suan aitxá ta iual juango suan amá ta igual ee

umem-bat eroo áitxitxa eró...

1.2.6.2.2. Izenlaguna izenari dagokion kasu markaz

Izenlaguna izanda, ondoko izena deklinatu egin daiteke; areago, izen hori isildu egin daiteke edo

esaldian beste lekuren baten egon daiteke. Bere kasu marka izenlagunak jaso egiten du. Esate baterako:

“etxeko lagunekin /etxekuekin”; benetako adibidez:

rmz2 º... da-ásko akordaukoitxuk oiñ, au entzúnda be, ordúan, Muniósguren · da KortagúrenGO ·

IDÍXA TA ÍXKUA sitxúan · famá-aundíkuak, da-áretxek etara juen lélengo prémixua, da

bígarrena ElórretaKUAK ...

kmz ºkámpokuendako

rmz ºburkajía bat!, burkara-aundíxa, béstia karáketxia, txikíxa!; ·· au bedárrondotákuau... · da

burdi-mótza...

rmz2 º... alkondára surixákiñ dda, fraká maúneskúekiñ dda ...

Kasu marka errekurtsiboa da, bestalde, eta teorian nahi beste genitibozko izenlagun jar daitezke

jarraian. Kasu markadun izenlagunak teorian isil daitezke, baina solasaldi askeetan ez da bide hori asko

erabiltzen, guk behintzat ez dugu adibide askorik jaso (horrek ez du esan nahi norbaitek sarriagotan

erabiltzen ez duenik).

•Bi izenlagun elkarren jarraian:

raz1 nungó errikúa sáraá? --kmz ºor,

Maltzakó serrerixakúa ... --rmz2 º... esán doun Kortína, Agiñán a- asíxa baña, baintzat Eibárko

kalekúa! //rmz2 º... Donóstiako · Párte Sarréko Restauránte-Joxe-Mári-pe aarí asko ta ... --ñaz2

ºoingó gasólinerakua... --naz ºee, amam-parteko baa...: ·amam-partekua!, bertá-

Múitzabarrikua, da béstia san, Élgoibarkue san, Élgoibarko ee... · -sus!, oñ esángot?, ee...- · bai! -

súsmariétajose!- ·· e, Beláusteikua, · Beláusteikua, bai...

kaz1 º... Isasíko Markesko etxien jardíñetan · euan ·· Jardiñéruan-etxía ... //kaz1 º... a eskondu san Élgetako Kámpasar ondoko

básarriko batekin · Arróta básarrikuakin ... // kaz1 º... árek eee etara eben an arrí askó ...

Oñatíko unibersidadeko kláustrorako... ...

•Bigarren izenlagunaren ondoko izena isildutakoan bi leku-denborazko kasu marka elkarren

jarraian 898 . Adibide bakarraz konturatu gara:

nme2 ºbai! xémeikua-axe isengo san, ·· se... · e, · txa- txakur-txikixai... · bo-séntimokuai, “bo- bobo-xémeiko”

esate-akon!; da gero txakurraundixa-”amar xémeikokua” ...

“Erdikokua” baserri izena ere hemen koka daiteke baina lexikalizaturik dagoenez ez dugu aintzat

hartuko.

1.2.6.2.3. ”Nungo galdetzailea + izena deklinatuta / -ko izenlaguna” egitura

Egitura berezia da. Kasu honetan galdetzailea determinatzailetzat har daiteke.

•Nungo galdetzailea + izena deklinatuta. Adibide batzuk:

897 Ikus aurreratxoago “nongo” izenlagun arruntaren atalean ere.

898 Ez dakigu gramatikalariek ontzat joko ote luketen. Guretzat guztiz zilegi da erabilera hau, ahozko jardunean asko erabiltzen ez

den arren: “Nahiz eta lexikalizaturik egon, idazleek arbuiatu izan dute hau, agian kakofoniagatik (...) Mitxelenak berak ere espreski

galarazten ditu halakoak” (EUSKALTZINDIA, 1993, 164).

az1 lórak e nungó átaitxik ekarri dosus? -- f.a. nungó mendíra juan sára? --ñaz5 “... ez dakit

nungo puntan egon zan! ...”

•Nungo galdetzailea + izenlaguna (-ko bidez). Adibide batzuk:

raz1 nungó errikúa sáraá? --naz atzoo ekarri senduem-pañélua nungóó jaikua san ...?

1.2.6.2.4. Esanahiaren araberako formak oinarritzat

Ikusi dugu nola eratzen den formalki mugagabean eta mugatu singularrean; baina erabili,

singularreko forma zentzu biekin erabiltzen da batzuetan.

Egin daitezkeen galderak hauek dira, besteak beste:

•“Nungo”:

kgg nungúa da óri? --kmz nungúa da orí? –raz1 orí nungúa dá? –nme2 nungúa da orí? –naz

nungúa da orí? --nme2 súe-nungue-sára?

•“Noisko/noixko”:

kgg noiskúa da óri? --kmz noixkúa da orí? --armz noiskúa dá? --raz1 noixkúa da orí? --nme2 óri

noixkúa da? --naz da noixxkúa da orí?

•“Setarako/setako/sertako/sertarako” 899 :

kgg setáko etórri sára? --kmz setarako etorri sara? //setako etorri sara? [es t- t- “pa ké as

benido?”] --raz1 setaáko- setáko etórri da orí? --nme2 sertako? //sertaráko erun dosú? –naz

setáko eruen dosú?

•“Selako”. Galdetzaile-izenlagun honen ondoan izena erabiltzea oso arrunta da 900 ; areago,

superlatiboa sortzeko, goi maila adierazteko izenondo-aditzondoak ere har ditzake ondoan. Hemen doaz

adibide batzuk:

kgg selakúa da soñekúa? --kmz selakúa da-á? --raz1 á selakúa dá? --nme2 selakúa da [“kómo es”:

bai...] –naz a selakua da?

kgg selakó soñekúa erósi dósu? --kmz selakoó kótxia erosi dósu? --raz1 selakó soñékua erosi

dósu? //seláko soñekúa erósi dósu? --nme2 selakó kótxia erosi dosu? --naz da seláko soñekúa...?

kgg selakó aundíxa dan a! --kmz selakó aundíxa! –raz1 seláko aundíxa dán á, e? --nme2 selako

aundíxa da-á!

•Osa daitezkeen beste galdetzaile-izenlagun batzuk (batzuetan arruntagoa da dagozkien

erantzunak erabiltzea galdetzailea baino): “seresko, sereko, norako, (¿)nundiko, (¿)norusko”...

1.2.6.2.5. ”Nongo (norako)” galderari erantzunak 901

a) Izenlaguna. Esangura ez du beti garbia. Parafraseatuz, gramatikalariei jarraiki, “hitza

inesiboan + egon + izena” esangura da arruntena (“etxeko” = “etxean dagoen”), baina ñabardurak ez ditu

falta. Ondoko izena “bide” edo antzerakoa denean izenlagunaren oinarrian inesiboa zein adlatiboa egon

899 “Zertara”-k ere antzerako esangura du batzuetan.

900 Beste galdetzaile-izenlagunak ez dira hain erraz izena ondoan dutela erabiltzen, baina ikus goraxeagoko “nungo + izena” egitura.

901 Taulako ia adibide guztiak sartzen dira atal honetan.

187

188

daiteke; baina inesiboa dagoenean ere, esangura bikoitza du, “Arrateko bidia” ez baita bakarrik Arraten

dagoen bidea, Arratera doan bidea ere bada. Areago, oinarrian adlatiboa duen egiturak norabide

zuzenezko esangura du batez ere.

•Esangurak nahasirik. Adibideetan denetarik jaso dugu:

kgg óri da etxeRÁko bidía//etxéko bidía –kmz áu etxekó biría da //etxeráko bidía [báái ... “para

kasa” ...] –raz1 oríxe da bidía etxe- etxeráko //etxéko bidía [daná bá-tá orí!] //etxeráko bidía

[dána bat iséngo da óri] –nm2 oixe da etxeráko bidía –naz oixé da etxerako bidia

kaz1 º... taa · géro · óññ · seraa · Élgetako kamiñuan gáñian · gáñian · euán · Ugártek [sic] ·

básarrixa ...

kaz1 º... ortúak · da béstia-sián jardiñ- e · palásioko jardíñak · ba Élgetakoo kamiñórañok! ...

kaz1 º... Bilbokoo kamiñúan · e?, Donostiaako satosen kamiñuan

rmz ºÉlgoibarrea be!: Txánkakora!, oñ eee Samielgo rotóndia-antxe!, antxe kantóyen!

perratókixa! ...

kmz ºpeskaan?: emen errekan, da Bariñáko bidean [sic]!

rmz º... kríston estasiñua jeuan orduán! ·· Bitorixako trená, Donostíakua taa Bílbokua ba... ·

irúrak órtxe!, kruse- krúse itxe-juen! ...

kaz2 º... ni koskondu nitzanian euan dénda bat ·· érropena!: mekánikuaak... ·· dána san e

biarrekoo erropia ...

•“Nongo” esangura garbiaz adibide batzuk (ñabardurak ñabardura):

nme2 ºdaa, órii, · ee, ori Bitorio Selayan-da etxía ·· Mandiola-balleKÚA da, · da bidía pasatzen

da bittartian, da beste aldiam-ba Nayorbeko etxía, · Goósta-balléKUA

rmz2 º... próba-gaur? ... Gipúskuako erríxa- itxúk e próbak eitxe-yana [sic] ba Déba!, · Askóitxi ·

da-Áya! ...

rmz ºMaltzá-sar! ·· Áretako... Áretako andrian etxia! --raz º... da esátestá -”sú nungúa sára?”, -

”ní?, Arrate-Ballekúa” ... da, -”ni Arrate-”, -”Arráte-Ballekúa nungúa sára bá?”, -”ní, m-

Mendigoitxi basarrikua” -ni or beian da bera-an góixan-, · -”Mendigoitxi basarrikúa sára? · ba

Mendigóitxixan sure tía san · bérsuak!...” ... --kmz ºálantxe san! ·· Jabier Potolúa: ·· -”estákik ala

sein?, Paséo San Andréskoo · Jabiér Potolúa!” --rae º... kaleko ándren ee sérak!,

iñusentekerixák!, ómbre! Bueno! --rmz ºerrix- erriko-idixa, pirénaikua dok emén!, pirenáiko! ··

Pais-baskokua... · o- ónetxe-itxuk · léngo rasia, ónetxek, pirenaikos...:

órren umia ba íxkua ba-así, kapáu ta, · i- idíxa!... --rmz2 º... da-ásko akordaukoitxuk oiñ, au

entzúnda be, ordúan, Muniósguren · da Kortagúrengo · idíxa ta íxkua sitxúan · famá-aundíkuak,

da-áretxek etara juen lélengo prémixua, da bígarrena Elórretakuak ...

rmz ºgeure aitxa-sának i-bán! Arrateko kaltzadía! --raz ºbai!, “biétza”-pe bai; guk Eibárren-níneu-es-

esében [sic] esáten, baña bái!, “ánketako biátzak”, bai, áskok esátetze “ánketako biétzak”

--raz ºgúú-betí esan dou e “aría”; oiñ esaten dabe “ondárra” baña guk esan dou “pláyako aría” ...

“aré gitxí” //raz º... txarrí eemiári séose kenduú, e matrisékoo séoser kendú o sán · “iréndu” ... -kmz

ºbái! bai!... éuskeras estakixálako!: éstakixálako éuskeras, Eibárko éuskería! --kgg º eta géro esáten dau ní-Bergaráko éuskería dakátela? --kmz neré aitxá Ermukúa ok,

érmutarra ok --rmz2 º... Atxúletako etxabúruan! sárrtu an béti-góra! otátzan góra! ... --ñaz2 ºee...

· Txáltxanekoo ·· béraoko péor- á tabernía sélan da?, · kafetérixia?... · antxe goixan lélengo

písuan! --ñmz ºgeró baa, · Úmbekoo errek- erreka prinsípala, kámpo-fubolaan · aspixean [sic]

tápauta badao ba érrekia?: kámpo-fúbola-Úmbe?... --kaz3 º... oim-”Portale” isatetze [sic] ori

ayuntamentua dan ori!, “Portália”!: ori esam-Portália, Portália góraokua san! ...

kaz1 º... árek eee etara eben an arrí askó ·· e Berrísko kombenturako, kláustrorako ·· ee Oñatíko

unibersidadeko kláustrorako... ·· ta Patrísio Etxeberrian txalétetarako... ·· daa... órretarako ta gero

baa... · séra, Eibarkooo... kámposanturako be bai!; órrek eeta ·· Mendaráko [sic] mójendako be

bai!, kláustruetarako, · da ... --kmz7 º... orduentxe asi sian abare itxen íbartarrak ... aurrás, ·

Eibarko abaré gustiak ·· siam-ba ·· eeo Billarokuak ero Seanurikuak ero Mutrikukuá · ero ·

Arráte-ballekua ...

kaz2 º... [argazkia] Arrátekua da-au · konfundíduta sartu dot ...

kmz ºbaai!, ··· Ondaméndiko gibéla, ñó!, edérra!

kmz ºáiba-pa [sic], áiba Yókin!, · Yókííñ!, ·· emengó urá!: · itxurríko úra!, jé! --kmz1 ºero- erósitxa! Gau- órre-gránjakúok e… galiperrak! --kaz11

“Baiña honek danok giñan eskuela publikokuak, da Labordanekuak eta monjetakuak zian. Gero

distinziño haundixa euan, eh! ...”

kmz ºgerra démporan! ·· bái! Kánsakoo · presidéntia is- (?)... ise-san --rmz2 º... da géro! · ba, así sitxúan bísten, ba basárriko

alkátiak orr ásko balío júek ... --rmz2 º... da Berrítxuko alkatíari · orrék · errégalau · nai

jútzan · eiñ arrixóri. Baña Berritxúko alkatía Ermukúa baño lístuao ta esa-etzan ... --ñmz

º... ni e, mutikua nitzana, da, konsejála ero ayuntamentukua ·· isán! ...

kmz ºKórte-Inglesékua be bai!, tarjétia...

kmz º... Prieto béstia!, · Rialtoko e, sínia botatze-sébana! ·· foballísta-amorratua! Á be

komadántia!

kmz3 º... Lukas Alberdi!, gure kuadrillakua suan! ...

kaz2 º... eruate-nebanian ee, ba- finálisteen · báskaitxakoo · síarro-purua?, ú! ...

b) Destinatibo zentzu garbiz, adlatiboaren marka izan ala ez (“norako” 902 ). Adibide batzuk:

kgg DonostíaRAKO bidían e topáu giñúan --kmz tópau gendúan e DonostíaKO birían

//DonostíaRAKO birían –raz1 Donostíako ·· bidían ·· topau dábe Pátxi //Donostíako bidían tópau

dábe Pátxi –armz Pátxi, Donóstiko birían tópau dábe [“le an enkontrao en kamino a San

Sebastián”] –nme2 Donostírako bidían · topau génduan

Hori adierazteko beste aukera bat “-(e)ra bidian” postposizio egitura ere bada.

raz1 ºbasurdía!: guk euki gendusena-baai, polítxa-dia, ausoráko! ...

ñaz2 º[zubia] da béstia, amentxeee... · séra, Errástin kanterárakua; ··· da bésteik?

kaz1 º... árek eee etara eben an arrí askó ·· e Berrísko kombenturako, kláustrorako ·· ee Oñatíko

unibersidadeko kláustrorako... ·· ta Patrísio Etxeberrian txalétetarako... ·· daa... órretarako ta gero

baa... · séra, Eibarkooo... kámposanturako be bai!; órrek eeta ·· Mendaráko [sic] mójendako be

bai!, kláustruetarako, · da ...

kmz3 º… etxeako-ordua b’etorri suan! ordu bátak aldi ero ...

kmz6 “... Ba, guk frenterako eitxe itxú: txirikillák. Frenterako, frentiandako, da tronpa puntak

lixua eta tartakiñak, eh! frenterako ...”

raz5 º... da itxe-basen · ármaixuak, sukáldeKO ármaixuak, da bankétaak, da ...

kmz º... da, norbéra-jántzii ·· erromérixarako morokó erropía ta... --kaz3 º... Eskól’armerirako be diru assko emo-éban ... --raz5 ºbaai, gausá-askó ta,

ebíllen txopo bílla!, txopúa da bigúna!, da fasílla biarrérako! ...

c) Kantitatea adieraziz:

naz º bueno baña, sakú ba-sartzen dou, e?: sue-morun estou guk itten, etxerákua!

1.2.6.2.6. Gorputzeko atalei erantsita, nonbaiteko “mina” edo gaixotasuna adierazteko

902 Ikus, baina, bestelako ñabardurak destinatiboaren atalean ere.

189

190

Hainbat izeni gehi dakioke kasu marka. Singularra eta plurala nahastu egiten dira batzuetan,

aipatzen den gorputz atala bakarra izatean anbiguetaterik sortzeko biderik ematen ez duenean izan ezik.

Batetik, gorputzean mintzagai dena atal edo osagai bat baino gehiago direnean singularra nahiz

plurala onartzen du, batzuetan nahasketak ere diren arren; “begi, agin, tripa, belarri, anka” eta abar

lirateke atal honetakoak. Esangura-forma “nahasketaren” adibiderako “begi”-ren kasua jarriko dugu: kmzrentzat

““beikó-miña” es “dolor de oi- dee- · de ojos””, baina nme2-rentzat “begikó-miña” da ““en el ojo”

... báten!”; nahiz eta begi bakarrerako forma singularra ere lortu dugun, eta begi bietarako plurala, jakina.

Aipatutako nahasketa gehienetan gertatzen da: “belarriko miña” belarri bietako mina da lekuko

guztientzat, “belarrixetako miña” ere jaso dugun arren. “Anka” hitzaren kasuan, banaketa garbia jaso

dugu singularraren eta pluralaren artean; hanka bakarra denean, “ankako miña”, eta hanka biak direnean,

“hanketako miña”. Pluraleko forma lexikalizaturik dago jakineko gaixotasun bat adierazteko; izan ere,

“anketakua” azkenaldian hain famatu egin den ganaduen “fiebre aftosa” delakoa da. “Tripa” hitzak

berezitasuna du, ez dakigu sabela bakartzat hartzen den ala ez, kontuan izanda urdaila, hesteak eta abar

barne dituela; “tripako miña”-ren eta “tripetako miña”-ren ondoan (kmz-k ez du azken forma hau

onartzen, hala ere) “tripako-miñAK” aldaera ere jaso baitugu: min bat baino gehiago izaten al dugu?...

Edonola ere, leku-denborazko genitiboaren lekuan “nonbaiten min izan/euki” ere erabiltzen da,

inesiboaren bitartez.

Bestetik, min ematen duen atala bakarra denean singularrez erabiltzen da: “buru, gerri, biskar,

lepo, ao, istarri, bare”... Horiekin sortzen diren formak “buruko miña, buruko tontua”, “istarriko miña;

istarriko katarrua” gisakoak dira. Izen orokorragoek ere hartzen dute kasu marka: “alboko miña”,

esaterako.

Mina edo dena delakoa gaixotasun bihurtutakoan lexikalizaturik gelditzen da, nahiz singularrez

nahiz pluralez. Ikus lehentxoago aipatutako “anketakua” eta ondoko adibideak, erakusgarri:

raz1 ºbai! tt’arí be itxúria guntzurrunetakua séose-torri akó

nme2 sémbat aótan ikúsittusu ee... ·· “káries” e, aa... · órtzetako gaixua-ero..., agiñetako gaix- aíñ

ustélak-ero...

kmz º gibelékua ékan ala?

Areago lexikalizaturik, kasu marka erator atzizkia dela ere erabiltzen da. Bai aurreko atalean

aipatutako “miñ” esanguraz sortutako formek, bai osterantzekoek, jatorrizko esanguratik aparteko berri

eta berezia hartzen dute hainbat hitzek. Orain atal honetako hitz eratorri batera mugatuko gara 903 :

raz1 orrek estetzu ekarriko burukómiñik --nme2 ºbaai, báitta!: e, “burukómiña

edarra ekarri usku orrék”!, ero “burukomiñ edarra daukou orrékiñ” ero...

1.2.6.2.7. Jakineko egituretan: “-ko seme/alaba (...)”

Egitura horrek gaztelaniako “natural de” esangura du, jaiolekua, jatorria. Adibidez:

nme2 “Eibarren jaixua” edoo “Eibárko semía” –naz “Eibarko alabía naix” ºbai! bai-bai-bai,

óixe!, da égixa da gáñera!

raz1 º... béste bá-pe ise-san an Mendigóitxikoo semía-an!

ñmz ºaren andria da · bertako alabía, Takillángoko alabia...

903 Ikus aurreragoko ataletan forma eta adibide gehiago.

az1 º... sú! ta... ori rekonositzeko e..., ·· kastillanuak estau rekonosiduko-orí, e?, · éés-es-es-eses-es:

orí ameko semém-bat iséngo dá ... Ónek e, euskaldun purú-purúak d’asko dakixának · au

rekonosidu bie-dau! ...

nme2 ºseu b’eranda eongo sá, · basárrixak?: basárriko umiak orí...!

rmz2 º... baña gaur · Eibárren kaléko semía-dauás!, kaléko semíak!, ondó itxen

dábenak ...

rmz ºerrix- erriko-idixa, pirénaikua dok emén!, pirenáiko! ·· Pais-baskokua... ...

kaz3 º... Kándido erriko semia san daa! ·· ee... óndo! óndo pórtatze-sam!-bestela ee... ...

1.2.6.2.8. Jakineko egituretan: “lekutakua”

Superlatiboa adierazteko erabiltzen da, bai lekuzkoa, bai denborazkoa: “oso urrutikoa”, “oso

antzinakoa”. Denbora adierazteko “sasoitxako” ere erabiltzen da; J.A. URIARTE-k “Sasoneko lorie”

egitura dakar antzerako esanguraz, denborazkoa bereziki 904 . Eibarren adibidez:

raz1 “ernéau”: ºorí normála! sasoittáko ipóñak!

Forma lexikalizatua da, eta formaz mugagabea izan arren esangura hori galdua du “lekutákua da

orí!” tankerako erabileran. Besterik da “sé lekutakúa da?” erabilera arrunta.

1.2.6.2.9. ”Noizko” galderari erantzuna

Denborazko esanahia du:

kmz º noiskúa!?, · jáseus! gure jauná-pe kántatzen seban da, gure amamabe

bai txa... --kmz1 ºgerr’áurrekuak ero isángoitxuk órrek eró!, eroo noiskúa etéitxuk órrek?

a) Izenlaguna

Esangurak berak baldintzatuta, oinarrian izena, izenondoak eta aditzondoak izan ditzake:

•Aditzondoetan kasu marka zuzenean itsasten zaie oinarriei; eta bestela singularrean da erabilera

arruntena:

nme2 léngoko periodikua ·· irakurtzen eo-nais ... “léngokua”, “léngokua”... orrék estauka...

“léngo egunékua” ba...: gaurkúa isen esík, ero atzokua isen esí-ba béstiak ya “lengoku- l- ·

léngokua”-dia

rmz º[trena] Donostíakua órtxe!, da Bílbotik etorrena ee... · órtxe paradía beti!: · goixeko beátziak

eró ta éguardikoo-ordu bateterdietan da ílluntziko sáspi tx’erdietan; da Bitoríxati-be tréna

etortze-suan or góorá!: ·· iru tren!

raz º... Da neré amaá · goixéko-ordu bi tx’erdíetan-irúretán! sukáldian euán! ...

raz º... d’eurí... udáko euri sáparrada bat ein dau! ...

raz º... es erromérixárik eta lélengo dómekía: lélengoo- Karnabáletakoo domekía bákar-bákarrik!

da geró geixao eséuan ...

kmz ºííí! · ííí! · torri ári onáá! ···· Gerr’áurreko- gerra-aurreko ka- e e nóbela-dítxuk ónek alá?

naz ºpitxár aundi bat!, lenaoko..., lurrésko bat! ...

raz1 lénako illían esteskúe págau

nme2 léngoko periodikua ·· irakurtzen eo-nais ... “léngokua”, “léngokua”... orrék estauka...

“léngo egunékua” ba...: gaurkúa isen esík, ero atzokua isen esí-ba béstiak ya “lengoku- l- ·

léngokua”-dia

kmz3 º... oñ eitxen dianak ee... · lénguneko andriori or asesinau ese ...

rmz ºlengúak!, onén aurrekuak!

904 (1995, 367 30. oh.).

191

192

raz ºáá! “Oporrak” oingoo · euskera batúa...

ñaz1 ºori ongoxia [sic] da bañá, e?, antxiñákua bárik!

raz1 º... oin! dakixám-batéé... · éuskeras, baña nik e antíguamentekua dákitt eta esébes!

kmz ºtxarto esan dot áurrerakua

kag ºpandérua bái!, pandérua · dá · betikúa!

kaz2 º[erretratoak] ordukotxiak... · eum-batekuk [sic] órrek!

•Mugagabez ere bai:

nme2 ºá bai! á Pedrobalentíñen txikítteko erretrátue garbíxa!

kmz ºsélan entzúngosú ba! txikitxakoo gausía da-ta

kmz12 “... neri umetako gauzak akordatzen jataz primero de mayo aittatu ezkerik ...”

•Forma eta egitura batzuk ihartuta daude:

v“Ju(a/e)ndaneko + (zenbatzailea) + izena deklinatuta” egituraz sortzen direnak

formaz esaldi erlatiboak dira, baina “aurreko, lehengo” esangura dute orokorrean. Ondoko izena

singularrean nahiz pluralean deklina daiteke baina esangura nahitaez plurala izan behar du. Hiru adibide

jarriko ditugu eredu legez:

kmz juándaneko egúnetati-gáre-emén

/kmz º... oiñ esébe-estau eraten: bueno!, juandaneko-ogetamar urtíetan! Bañaa, gastétan?, puhf!, ··

“Sopas”...

/kmz ºprobáu bés! ... juandaneko-ogétamar urtían e...

vBestelako esapideak, esangura lexikalizatuta dutenak; adibidez: “gero gerokuak, urte

askotarako, lengunian (

idea, ezagutza pragmatikoa beharrezkoa da. Esate baterako, “bixarko pastelak ein biarko dira” bietara

uler daiteke. Adibide horretako aditzondoaren lekuan izena ere jar daiteke: “domekarako erropak”,

adibidez).

Guk denbora destinatibo zentzua duten adibide batzuk ipiniko ditugu jarraian, erabileraren berri

izateko:

nme2 ºee... ee! e, askenakoo... enrróllau itten da óri! --kmz ºjésus!, orduráko operáuta

nao! //kmz º(?)... nik orrén e · sasoiráko e, muéstriakiñ eitxe-neban! //kmz ºgeróko seáitxik lága

biar da bá?, oiñ iñ i- eiñ ein baléike!

naz º are-berak ee, euneTARAKUa gáñera emoten dau sarrítten,

e?, bueno!: bixarKO, etzikoo... ta, e? ...

rmz ºbai! bai!, ekitzem-bautzak [berbetan] akabo ba!, i- iru bat eunekua...

rmz ºluseroko dosu ala?

rmz6 “... gero zer egiñ esten? Bat egiñ eben danak eta ni kastigau ninduen hiru hillebeterako ...”

--nme2 yáke-torri garám-ba eun gustiko [sic] geatuko gara

rmz ºástero!: sápatuetan, · asté gustirak’ogixa...: labako-sua, ta-artúa be bai!

raz4 º... enééé!, ·· nere-errixan, an, dáának! dának · beatzietako etxéa! ... --nme2 arkondara gorrí

bat erosi dot, ·· ºKarnabáletako alá?...

rmz º”número diez” daa · am-ba, an · diesa emot- ipintzekó, a, a ikustespada estao diesik!: ekárri

eroo billáu eoo · úrrengo uneako!, an s- mataderuan estao íltxeik! · gíxan espadoya · beree séra! ·

númerua

raz º... orí éstaa-aiñ oná jenerasíño báteti-bésterá!: óiñ! isen básian su bigárrena sará ta beste-

irugárrengo jenerasíñoráko isen básan orí buéltióri!, baña jenerasiño- a sé? ogéi urtían orí

kámbixuorí? ...

kmz10 “... Amaittuta be oindiokan huelgia, hamen segidu zeben eta mordo bat geldittu ziran

betiko ...”

raz1 juan saitxe betíko! –naz juun saitte betíko!, ba... beiñ o béiñ!

kaz2 º... lélengo kinsénia-artu nebán ·· ándik urte birá · Gabónetan! · ee... ·· amábost eun ero fálta

dirálaa ·· urte bírako! ...

raz5 ºEujénia...; · da esa-netzan −“ara Eujénia! · ní ·· nai bosu etorri, nik ifinikotzut amen

kuartua, baña es illétarako ta, ·· ill artéko!”

1.2.6.2.10. ”Noiz” esanguraz

Iruzkina egin beharrean gaude, izan ere “noiz” esangura ñabardura inesibo kasu markak ere

erants baitiezaioke sintagma osoari 906 :

nme2 LÉNGUAN eskían ikusi nebán –naz lénguan ikusi neban eskían --nme3 ºlénguan esanutzen

abér e, orí tta... --nme4 ºbedárra oixe jan esindda...: esa-nutzan lénguan (?)Felisí, altzau...

--nae ºes-es.... Eee, · léngun ikusi neban suen txikixee... --kmz3 º... lénguan e, · alabia [sic] eskatu

éstan · da ...

naz ºbaai, bera-pee... bai!; da, · sekula estot euki tta, anemiaa piska-sú!, LENAKUEN: nik estakipa

sek ittusten orí!, · sósek, está?...

kmz5 “... Etaratzen diardu ... Eitxe ezta zerak olaxen da: «Ointxe esaik leenakuan esa eztaná»”

rme1 ºenarak? milla-millak eon sitxuasan lenakuan...

kaz10 ºbate-preuntau sestan Sarausen LENGO BATÉN, · ee Sarausen eote-gara udan aspaldixan

da... ...

kgg ºseguru áurrekuan da óinguan jhe… da- dának ein sitxuasela [sic]

906 Ikus inesiboaren atalean ere.

193

194

1.2.6.2.11. ”Zertarako”, helburuzko zentzua

Izenlagunaren ondoan izena badoa kasu markak aldaera bi ditu orokorrean (ez dugu mugagabea

eta plurala kontuan hartuko), -ko /-rako; baina izenlaguna-adizlaguna bakarrik badoa -ra- adlatibo marka

nahitaez tartekatzen da, osorik edo murrizketa fonetikoko aldaeraz. Eredu legez “dibujo(ra)ko maixa” eta

“maixa, dibujorako” ipiniko dugu. Lekukoen adibide batzuek argiago erakutsiko digute:

kmz ºori-ixotuta setáko dakásu?

rmz2 º... básarrixetan eote-siala, · básarri bakotxían bost-ta · sei páre idíxa-ta “kóño! setárako idí

orrék?” ...

Besteak beste, aditz izenek ere sarri hartzen dute kasu marka hau helburua, eginkizuna

adierazteko 907 :

kgg etórri ónek ikústekúa-díra ta –kmz ónek ikústeko gáusa-día, e? --raz1 óne-gáusok ikústekúadía,

e? --nme2 ónek ikústeko gausa-dia, e? –naz óne-gausok ikústekue-dia, e?

rmz2 º... barríro desafíxua ta posturía ta...; béste batzu-pe i! etxéra!, baskáltzeko-ordúan ...

rmz º... gurian jóTERAko ikutua euki dabena-mordua idixak eon dia! ·· tentasíñua... · euki

dábenak! ...

Aditzondo ez diren beste hitzek mugagabean zein mugatuan har dezakete kasu marka:

•Mugagabez:

kgg es naix esetárako gai –kmz es nais esetáko kapás –raz1 énaix kapás esetárako bé –nme2

enaix esetáko be gausá –naz énaix esetárako [sic]

rmz ºlen seaitxik · es-tau diar iñ?, báskaitxako dempoán!?

rmz ºburkajía bat!, burkara-aundíxa, béstia karáketxia, txikíxa!; ·· au bedárrondoTÁKUAU... · da

burdi-mótza...

rmz ºbai ba!, nábua ta ekartzeko taa... s- símaurkeTAAKO tá...: burkajía, daa j- kajía!, da oolako

burdixa baña kajiakiñ!; da béste ba-burdi-mótza, trongoTÁRAKO!

naz º au, ortuek urtetzeko ta oná, e?: · orretarako?!, buenó! Suenin ortu edarrak

eongo-ya!

rmz ºorríxa ganauei emón daa, ee, e béstia sutarako tá; fárrak ein dda itxekó

f.a. º... órrek len sutaráko usátze-sian, da órrei esate-ako… ...

kmz ºtabakootarako (?)... dakáten ikúsi!

•Mugatu singularrez:

rmz ºgero udabárrixam-patatia eráñ!, · d’artorako préparau: goldátu eró, símaurrak etara ta... ··

laixátu eró...

kmz ºbaai!, ofisíña-aundíxa ... : bakotxa bere mái aundixákin!; · dibújoko máixa

taa ostiángo · pupítria

kmz1 ºda igual e, arek ekartzen bitxu txúletak igual arétxek e · kompintxérako...: étxaixat, e?,

isángo-ran eró!...

kaz1 º... oetaaamasei milla métro kendu éstese-nerí · Unibérsidadeako, ta béstee aimbeste inguru

· sereráko! · autopístarakó! ...

kaz3 º... bos · ikusgárrixa ekan · koruráko ta ...

ñaz3 “... Etxera etorri da eskolarako astirik ez ...”

kmz5 “... Da, Aputxiano zan, estoo totalekoo fuertia ta danerakua eztá, danerakua, burrukarako

be bai, burrukan eitxekua be bai ...”

kmz6 “... guk mendiko afiziño orrekín, Eibarko San Juan jaixetán beti aldetze genduan”

907 Ikus adibide gehiago aditz izenaren atalean ere.

naz orí da eee, perretxíkuak ·· afisíñua, perretxiku bátzerakua daukéna

f.a. º... paguak bi klasetakua-daos: batzuk olákuak, sutarako, ta beste batzuk arboláundixak eta

gero mostuta materixalerako ...

naz ba emén estao bápe be, estaaa... · muéstrakoi-pess!

•Mugatu pluralez:

rmz2 º... prepárasiñua · (?)gausá-batzutarakú [sic] aldé aundíxauak; oim!-béste leku batzuetarako

es, e?! ...

rmz6 “... fan eta ordu laren bat edo hogei miñutu aizkoran. Eta neretzako, besuetarako eta

eskuetarako aizkora kertena baiño hoberik pelotarixandako ez dago ...”

kmz ºdánetarakuak

1.2.6.2.12. Aditz izenetan oinarrituta, izenak sor daitezke

Horrela kasu marka eratorbide bihurtzen da. Batzuetan esangura bereziko berbak sortzen dira,

eta beste batzuetan izen berriek tresna edo aditzak adierazten duen ekintzaren inguruko gauza izendatzen

dute.

•Esangura bereziko izen batzuk: “jateko, es-usteko” eta abar. Adibidez:

kgg játeko asko séuan –kmz játeko asko seuan –raz1 játeko askó eón sán –nme2 játeko asko

séuan –naz játeko assk’euén

nme2 es-ústeko bat emouskuen //es-ústekua –naz emouskuenn esústeko bat

•Errepikapenez ere lortzen dira esanahi bereziak, enfatikoak: “demasa, itzela” adierazten dute,

eta normalean pluralez egiten da “esatekuak esan, ikustekuak ikusi, entzutekuak entzun”. Errepikapena ez

da ezinbestekoa.

•Tresna edo gauza adierazten duten adibide batzuk (bide hau emankorra da izenak sortzeko):

naz sémat e, ·· erropa-garbitzeko!

naz ekarrisu ee idástekua esniandako

kmz1 º”árra” ta “emía” ba-akixas-seintzu-diasen ee, arék ebátekúak...

raz1 ºes! eskábadoría es!, sapáltzekúa ...

1.2.6.2.13. ”Zelako”/”zenbateko” galderei erantzuna

-dun atzizkiak duen esanahiaren parekoa du 908 .

•Ezaugarri “fisikoak”, objektiboak adierazteko sarri ere sarri erabiltzen da. Jaso ditugun adibide

esanguratsuenak ipiniko ditugu jarraian, erabilera gehienak ezagutu ahal izateko (forma, kolorea, tamaina,

kopurua, neurria, pisua, adina, balioa, iraupena, zaporea, eta abar):

naz - ... selako sápatak erosittesu? -baa olakotxe formákuaak!

naz pra- fraká gorríxetakua-Ánton isen da ... -nik estot esautu! --naz sémat ee, kolore txarrekoo

erropa --nme2 ºbueno! ee... · mosólue kláse ba-da

“gaberdíkua” ·· esáte-akóna!: · mosóluek ee · amén iru kláse-ero ibiltten dia, · da txikí-txikí ba-da

ta políttena, ee urré koloreko ser ba-daa, o- ónek · suríxak, eta urre

koloreko ba-daa e gaberdiko mosolua esate-akona txikíxena

rmz5 ºPédroo... Néberaa... indar askoko mutilla ok!

kmz orí ge- gerrí fiñekúa ok --naz ni su baño anká txikixauakua naix

908

Ikus ikuspegi morfo-semantiko orokorrez M. AZKARATE-ren eta P. ALTUNA-ren “-ko/-dun atzizkiez” artikulua (in L.

VILLASANTE, 1992, 91-112).

195

196

kgg iru ankáko máixak dákaus etxían –kmz irú ankakoo · máixa-dáre guré-etxían –raz1 guréetxían

mes- máixa dao irú at- irú ankakúa –nme2 gur’etxian, iru ankako maixa dao –naz gurian

daos · irúúú ankako máixak --nme2 ºbai, bai: irúkotxa bedár ba-da, iru púnta eukitzettuna, · da

se- bee- sekula-bedarrak , · “trébol”!, eukitzettú irú orrí. · E, ní laukúa be ikusitxa nao,

baña oríí... --ñaz1 ºOtóla: bai ba!, bísitza bikúa san a, e?

kmz3 º… “medidas juanson” sitxuan ·· bóla-pe bai: asi kompasiño bateako e, amar

millímetrokua, amabikua, amalaukua, oeikua, ótamarrekua… · dana sentésimaa · indda, esta? ... -

-rmz ºáitxitxa idi-sále aundixa!, pro- probara áitxitxa e, juango suam-beiñ o beñ...: o bueo!

numbáitten, ontzáko urría b’ekarritxa jeuan a!

nme2 ºbai! xémeikua-axe isengo san, ·· se... · e, · txa- txakur-txikixai... · bo-séntimokuai, “bo- bo-

bo-xémeiko” esate-akon!; da gero txakurraundixa-”amar xémeikokua”. Nik, · e, korritzen ik-

esáututtut e séra, tx- bai txakur-txikíxa be bai, · ta baiii txakúrraundixa, amar séntimokua, · ee,

úsuan esaututtu-nik! --nme2 º mm! baña oiññ aundíxak!, dirú- balixó askókuak!

--kaz2 ºeskólia bagénkan guk, esta? · ayúntamentukua, duakua ··· báááña geuk

afisiñorik es! ...

kgg lau urtéko umía séuan an –kmz láu-urtéko umía seuan –raz1 umé bat euan láu-urtekúa –nme2

bost urteko ume ba-seuan –naz umé bat euam-bost urtekua

rmz2 º... prémixua-p’eún batekúak eró -emén Ermúan be bai eun batekuak, Mallábixan be bai ...

raz1 ºsasoi- sasoiko néskak, e?

nme2 pelikuli ... bi ordúku-isen da --kaz2 º... ordúan eunian e, · iru euneko biarra i-neba-nik!

orduan domekan! ... --kaz2 º... náusiña il sanian, · iru illabeteko lútua! ...

raz5 º... erriala kostatze-sam-bixigua!, kíloko bixigua...

nme1 º... geró ba estákit: · e, a- arri klásia, sémat arri kláse, see... mm, t-tx!, e, bueno!, pixutákua

baño géixao see-, · see formatákua ta ...

kmz6 “... gero egoten da, ba, konkursua [¿], ba, amabi mendikua eta, eztá, da eun mendikua etá

[...] Zuen aitxitxak ..., ba, árek ein zitxuan bi bidar eró eún mendikuak ...”

kmz12 “... Bibliotekia be, 2000 bolumenekua ekan.”

raz ºnai dosuu Lárak e, · geró ser?, yogúrra? ·· txokolátekua-ala...? es!, txokolátia jaten diardusu!,

áibe! de fresa...

kmz ºsardiña latákuak!

kmz6 º... am-beste bat, bisikleta bat e, kárreretakua ...

naz ºála!, ·· au jarritta ittekue da ta...

rae ºTxíngotei! · mádre mía!: ixe · garbítzeko lékua! ...

kmz º seseñía eitxekua

kmz º káguen la · már seréna! ... egúnero témakúa!, káguen txóss!...

kmz1 º... ta béste nausíxak ára juaten días. Da-ám ba, errebótekúa-mordúa! ...

kmz3 º... da gáñea-am-be, ·· armeríxako · ofisiua · selan · ekaun gu-déklarauta íbartarrok ...

kag º…txalapártia jótian modokúa --kgg ºnik askótan estákitx á esáte-oten ero é, osea, tárteko

gausá bat esáten dot, estákitx náitxa, librátziarren ero... --kaz5 “[txorro-morro jokoaz galdetuta]

Horren trazakua eitxe genduan guk, halan jarri bat da bestia hamen jarri ta burua ipiñi hamen da

beste danak halan bueltan biskarrian jo ...”

kaz1 ºbaai!, Otaola-bastarra san geuria!, baña-arem-ber- bénetako isena san · “Otóla”: · “Otaóla”

san! ... --kmz7 “... eskalafoian, nere bajúan euazen, da káro!, neri aintzerakuan, zeozé firmau biar

baneban, ba, ezan ee, ezan léekua ...” --rmz5 ºáxe suam-bálekua ...

rmz7 º... auentau geixaokua san garixá!: lastua gitxiao bai-iguel, baña burua ee... beti por-estilo!

rmz5 º... len isete-sitxuam-probak on- · plasá gitxiaokuak, ultzé gitxiaokuak

kaz1 º... da, órrek · bisi sian · Parísen!; · da ontxee · óetaamar bat urté · etorri sian · euren j- euren

e jatórriko etxia ikustea ...

f.a. ill ero bisíko operasíñua aindú-tze –kgg il ala bisíko… [ikasi (e)in dot] –nme2 íll ero bisikooperasiñua

ítze –naz eitze operasiño bat, ill ero bisikua

kmz7 “... Fama txárra ekan eh! Kánpuan emote zan, emote etsen famía, Eibarko neskák

asuntokua-ziala ...”

raz1 º... amaitxu san á be ta bakía! buá! · Amáika-alperriko biar · ein

dabe sárrak, amáika-alperriko biar...

naz súre-errixak, fama onekua da [sic] ··· entzute onekua...: ºobéto, “entzute

onekua”... · bai! obéto

rmz ºbaai! Lésetabeletxen segiru juen geruao bé!: · neu-jote-nitxuam-betí anngo garíxa-betí · ni

mákiñiain [sic] joten!, · beti jakiñeko bierra!

kmz3 º... lenguan aldian oñ e, ·· beste itxua batekua ok ·· itxúria! ...

kmz7 “... an Amorebietan, ba, pixkat kategorixako puestua nekan ...”

f.a. edukasiño aundíko umíak etórri sían --S.B. edukasiño oneko umiak estabe ori esaten

•Pertsonaren nolakotasun subjektiboa adieraziz. Izenlaguna bakarrik zein izenondoaren ondoan

izan daiteke:

raz1 persóna bá-dá · berbakúa –nme2 berbako · personia da, e? –naz persóna ba-dá · erresóskua:

esaten dabena iñ itten dau ... berbakúa

naz bueno! eee ogittara jutia nere kóntukue da, e?

kmz ºeleméntua surée tía da!, ·· kéian · kóntrakúa!

raz1 esán-gaistokúa da orí //orí esán-gaistóko persónia da –nme2 esán-gaistokua –naz esan

gaistokua da

kaz2 ºda, mángutziik, pélotan gastiekiñ... −“es gero esan amári, e?” ta nik −“éss!”... ·· aitxám-beionekua

nitzan da ...

S.B. º”aó satarrékua” da berbá, berbá txarto eitxen dabéna, e? Maldesíñoka!, maldesíñoka, ta,

buá! berbá satárrak esánes, da, “aó satarrékua da” esáten da

S.B. a béti dao umoré onéko, témple onéko

-kgg º... okerrak isango siñasien, es?

-kaz3 º danerákuak eongo giñan orduam-be! ·· danerakuak eongo iñan... · Enéé!, to-

ta- bátzu-bai · diábruak!

1.2.6.2.14. ”Zereko” galderari erantzuna

Gaia, mamia adierazten da horrela; adibidez:

rmz2 º... berrógeigárren urtía (?)olantxe-pentze-ó-lélengo apostúa ikusi nebala -ero posturía-

aixkórakúa ...

kaz2 º... ni nitzan madrínia! bódakua!

kaz3 º... nai ében · ba · ametxe Gipúskuam-b’eon dellá, estaisú? loteixako billetiak? ...

kmz3 º... tallarrian jeken serian! ·· Donostian éurak! · sótano baten tallárraa · trokelájeko ·

tallarra...

kmz8 “... Profesoria zan dibujokua”

kmz12 “... politikako liburuak beti euki dittut nere almuhada onduan”

197

198

S.B. músikako síntxa bat erósi dot

1.2.6.2.15. Kasu marka erator atzizki legez 909

a) Gorputzaren atalen izenetan oinarrituta, beste izen batzuk sortzen dira. Izen batzuen multzo

nahikoa mugatua da: “belarritxako, oñetako, gerriko, muturretako” eta abar. Izen batzuk, lexikalizaturik

ere, elkartuak dira: “samako katia, buruko pañelua” eta abar. Komunikazioa geroago eta garatuago den

gizarte honetarako balioko hitza ere jaso dugu: “eskukua, eskuko telefonua” alde batetik bestera eraman

daitezkeen haririk gabeko telefonoak izendatzeko:

naz º... eske, derrepente-esatutzu, e?: igual joko neban okér, e?... Ba, éuki dot eskukua... ...

naz º(?)... len euko dot! −aii... gure Kóntxik− · erregalausten e, ori eskukúa!, ta, itxúria gástau ero

estaki-sé in jakon e será! bateríxi eró, estusta funsionatzen: á edérra!, e, artú ta...

Jatorriz goiko forma gehienek “norako” galdekariari erantzungo zioten agian, adibide hau

kontuan hartuz gero:

nme2 ºestáitt espánETAKO pintturia erosteko-o setáko isengo séban! ... bañá, ástero erriela

kobrátze-seban arék! ...

b) Izenondoei eta aditzondoei ere eransten zaie, beste izen bat sortuz; adibidez:

nme2 ºbai, saspíxa ero saspítti-berakua dienien, · “énaix baltzekora lleatzen”. ·· Bué! érderas

“figúras” esátutze... · órrei, “fiúras”; · da, éuskeras “baltzékuak”

kmz batéko urríak · urte-éstak

naz ixilíko gausa ba-daukat --S.B. orrek beti diardue isillekuetan

S.B. okerreko lékura jo dau –kgg okerréko lékura –kmz ekíbokautako le- lékura juan dok

//ookerréko lékura juan dok –raz1 okerréko lékura juan dá –nme2 okerréko lékura jun da –naz

okerréko lékura juen da

ñaz5 “... bidian urten egingo eskuela bai, eta erreka-zulotik. Okerreko bidietatik. Bueno! ...”

c) Izen batzuek ere hartzen dute bestelako izenak sortzeko. Esaterako:

kmz lapíkokua 910 jan dou gaur –raz1 gaur jan dou egosítxakua //bai!, “lapíkokúa” da orí, e?,

“kosido” “lapíkokúa” da, e?, · “kasuelakua” ésta, e? //gaur lapíkokúa jan dou –naz jan dou

lapíkokua

naz es- da eskeko asko dao

rmz ºástero!: sápatuetan, · asté gustirak’ogixa...: labako-sua, ta-artúa be bai!

•Beste horrelako izen batzuk, oinarrian hainbat kategoriatako osagaiak hartuta: “bidetakuak,

sutako-autza, josteko makiñia, asumerdikua, ildakua, begikua, ama-besuetakua, aitxa-besuetakua,

minpekua, Paskuakua, argitxakua, ariapekua 911 , iru-kantoikua“ eta abar.

•Zenbaitetan izen berriaren esanahia ez da aldatzen, eranskin “hutsa” da. Adibidez:

“esnebeserokua (“esnebeserua” esan gura du), polisiakua, Urkoko mendixa (=Urko mendixa), bixarkua,

etzikua, estankokua, lauortzekua” eta abar.

909 Ikus aurretik azaldu ditugun eratorbideko beste kasuak.

910 Ikus J.A. URIARTE-k eginiko iruzkina: hipotesi gisa hauxe dio “Beraz, “lapiko” hitzaren -KO hau, ez ote da fosilizaturik

geldituriko leku-denborazko genitibo atzizkia? Litekeena da (...)” (1995, 368 33. oh.).

911 Berba hori I. LASPIUR-i jaso diogu (1999, 52), eta era berean berak T. Etxebarriari jaso dio besteak beste.

•Batzuetan izenlagun kalifikatzaileak sortzen dira: “moroko, antzerako..”. Lekukoek esandako

adibide batzuk ipiniko ditugu:

kmz ºbéste- béste selákua da-á…

d) Kolpea adierazten duten izenak sortzeko ere erabiltzen da:

•Onomatopeiei erantsita honelako hitzak ditugu: “takatekua, dambatekua, sartatekua,

saplastekua/saplatekua 912 “

Kasu markarik gabe honelako zerbait litzateke:

raz º... onek e -nn aitxári · arrebíari “agúr” esáetzálako saplatásua! · emoétzen!

•Gorputzaren atalen izenei erantsita honelakoak: “agiñetakua, belarrondokua /belarriondokua

/belarrixan-ondokua, matrallekua/matrallakua, begi-ondokua/betondokua, okotzekua, muturrekua

//musturretakua /muturretakua, arpeikua, burukua, atzekua”. Adibide bakarra jarriko dugu denen

erakusgarri:

rae º[bilobari] nai dosu emotia atzeko bi?

•Osterantzeko izenen gainean; adibidez:

kmz7 ºmakiñatxo bat koskorreko ta erida...

1.2.6.2.16. Egitura superlatiboak sortzeko

•Tankera honetakoak sortzen dira: “sekulako, demaseko, egundoko, olako, alako, aimbesteko,

atañoko/artañoko, puta-madreko, makaleko, kampeonatoko, totaleko” eta abar; perifrasietan ere aurki

daiteke: “tamaño ortarañoko, tamaño ortako”...

•Bereziak dira “zorixoneko/zorioneko //zoritxarreko”-rekin osatutako egiturak, nolabaiteko

zentzu txarra egozten diolako ondoko izenari:

raz1 º... soríxoneko “kamíxia”! ... ne- ní-pósik erákutziko niskísu ónek a-má- guré amá difúntian

e kamíxa-póósik erakutziko niskixues...

nme2 sorioneko txakúrrok! ·· daná problémi-emotn [sic] dabe

naz soríxoneko etxi-onék! ·· ardúrak emoteuskus bákarrik

naz ºestusta eser eittem-baña soríxoneko sama... · txarrixoigaittik...

nme2 sorítxarreko · etxé onék ·· daná · problémia emóteusku

nme2 béti etxé augaittik... ·· sorion-txarréko etxé augáitti-diskusiñuan gabis

1.2.6.2.17. Adberbio esapide batzuetan

Esate baterako: “oingo, beingos, esate baterako, esate(ra)ko, estako baten”... Adibide batzuk:

kmz ºaesss! ·· Aitxák oingó sapatílla-jantzítxa-ákas!

S.B. juan saitxe beíngos –kgg juan saitxe béingos –nme2 jun saitte beingos –naz jun saitte

beingós

kgg ortúan esáte batérako porrúak eta kípulak artzen díra –kmz ortúan esátee batérakó · ártzen dia

· kípulak eta porrúak –nme2 ortúan, esáte baterako ártzen dia · porrúak eta kípulak

912

Guk ez dugu jaso baina I. LASPIUR-ek “blastateko” –”blastiadia” berbatik eratorrita– berba ere aurkezten du (1999, 64); baita

“dangatekua” ere (aip. lib., 65).

199

200

nme2 aim-polítta esátereko [sic] esta bañá... –naz ori politta esateko, ésta!

naz gabian · estabill e kótxeik, e?: ya · ff... bápes! apénas bápe-esateko...

naz ºbai ba!: ebateko modukue-daos da!, ebatekuek, e?! bedarrak esateko ta..., jéé-suss! ser dok

au!?, · txárri!

kmz12 “... meritua daka exilixotik etorri edo karzelatik urten eta klandestinidadera segiduan,

trenetik klandestinidadeko ofiziñara esateko baten ...”

1.2.6.2.18. Deklinabide beste kasu markak har ditzake (berdeklinazioa) 913

a) Aurretik. Aipatu dugu kasu markaren aurkezpenean edozein osagai har dezakeela aurretik:

inesiboa, adlatiboa, adlatibo bukatuzkoa 914 , adlatibo bide zuzenezkoa 915 , ablatiboa 916 , partitiboa, edutezko

genitiboa 917 , soziatiboa 918 , instrumentala 919 .

•Inesibo kasu marka aurretik duela. Ikus leku-denborazko atal honetan barrena, batez ere

“nongo”-ren erantzunen erabilera azaldu dugunean, baina han inesibo kasu marka agerian diren forma

bakarrak galdetzailea, balio erakuslea duten adberbioak (“amengo, ango”) eta “orduango” aditzondoa

dira. Jarraian guri bitxi egiten zaizkigun adibideak jarriko ditugu, baina jaso ditugunez bihoaz

irakurlearentzat:

dkmz ºDeban esate-san “gausetango baliua”, “balor material”, eta Eibarren be esango san...

dkmz ºni entzunda nao “gastetango kontuak, gastetango laguna”..., eta eskeletan be,

“etxeanguak”, “etxekuak” esateko...

S.B. “gastetako/gasteTANGO”: “gaste demporaKO alegrixarik estaka”

•Instrumental kasu marka aurretik duela:

nme2 ºbueno! éuskera-sintturíai bé “gerri- gerríkua” esate-ako: ·· “narruskó gerríkua” ta “telásko

gerríkua”, · bai... “sintxuría” érderas da

•Aditzondoak sortzeko atzizkiak aurretik dituela:

nme2 “amaittu jittuasen”: ºbai bañá, osea ori berbioi ya-alperriko ikusten da ee...

“amaittu jittuan” esan eskeo “amaittu jittuasen” · eee... b- b- ee... prátikamente bi ar- bi gausa

esam-biarrik estaolako...

raz1 º... amáika-alperriko biar · ein dabe sárrak, amáika-alperriko biar...

naz ori béti-isen da bákarrikua ... “bakártixa”, eo “bákarrikua” eró, bai...

•Mota, zatikiak adierazteko 920 . Adibidez:

nme2 etorri deilla suetaiko bat

913

Ikus ikuspegi orokorrez esate baterako J.C. ODRIOZOLA-ren eta I. ZABALA-ren “Adizlagunak eta izenlagunak: Bi funtzio

desberdin aurkezten duten kasuak” (1992, 52-66).

914

Ikus kasu horri eskainitako atalean.

915

Ikus atal horretan.

916

Ikus ablatiboaren atalean.

917

Ikus atal horretan, “etxea, entitatea” adierazteko egituretan batez ere.

918

Ikus soziatiboaren atalean.

919

Ikus instrumentalaren atalean adibide gehiago.

920

Ikus, dena den, -tariko ablatiboaren atalean ere.

ere 921 :

b) Atzetik. Ezaugarri hori izenlagunaren ondoko izena isiltzen den kasuetan gertatzen da batez

naz ºa!, lengoik estao-oñ?!

ñmz ºOta-sálla, Úrkikuena...: orrén... ·· s- solo- solo báti! solo báti jako isená! · “Ota-sálla”!,

“Ota-sálla”...

Baina prolatibo kasua hartzen duenean, esaterako, bestelako ñabardura du:

kgg etxekótzat dáke –kmz etxekótzat –raz1 orí umíoi etxékotza-dáo, e? –naz etxekótzat. Forma

horien ondoan “etxeko moruan, etxerako moruan” ere sarri erabiltzen dira.

kgg estot aintzakotzat artú –nme2 -selako burlía itzún, ee? ... -nik estot olakótzat artú –naz nik

estot ... atakotzat artú

1.2.6.2.19. Balio banakariz

Horrelakoetan adizlaguna da. Bizidunei zuzenean kasu marka hau itsatsi dakieken modu bakarra

da (ez du, guztiarekin ere, kasu marka edo ezaugarri berezirik):

kgg berréun peseta tokatzen dira burúko –kmz (persona bakotxeko...) [baitxá] //(personako...)

[baitxá] –raz1 berréum-pesetá persona bakotxéko –nme2 persona bakoitxeko berréun peseta da –

naz dia berrr- berréum-peséta bakotxéko, · persona bakotxéko

kmz bi plater · tókatzen dó- · tókatzeitxuk · kristau- kristáuko

kgg ogei dúro emóngotzúras pasteléko –kmz ogei dúroo · emongouk paste- pasteléko //ogei dúro

· pasteléko · emóngotzut –nme2 pastel bakoitxeko-ogei duro emongo //(pasteleko) [bai]

–naz páaukutzut · ogei duró pastelaaa-ko, pastel bakotxeko

raz1 ºbaai (...) Eibárren es!: Eibárren e bost eroo eongo día, elixáko bat! Da A-

Arratek- Arrátera sein juaten da bá be- mesía emóterá? Jua- estáki-sein juaten dán!

raz1 ºbaa, ómbre bai ba!, bakotxían amar einda-amar einda bé, amar- e amár amár · amár

egúnekó · o- e- o- diez por die-cien!

rmz ºeuneko-onembesteko bat! · paatze-juen! ·· geixem-bat ee... · bañá... ··· Mendítxi-bajatzesitxuan

órrek etá, Urbasátik etá, ba erberéra etorri biar!, an ee... e- edurrían estao eoteik neúan!

nme2 suk ·· bat itten dosum-bakotxéko, nik lau ittettut

Kasu marka izenari zuzenean lotuta jasotzeko solasaldi askera jo behar izan dugu batez ere, edo

zuzenean galdetuta. Gehienetan izenaren ondoan “bakotxa” erabiltzen da eta perifrasiak hartzen du kasu

marka, erredundante ere eginez.

1.2.6.2.20. -kos/-gos aldaera

Jakineko formetan erabiltzen da bakarrik 922 .

•“Lelengos, estreñakos” formetan:

kgg gaur ikúsi dot e lélengos

S.B. estreñákos ikústen dot nik orí –f.a. estreñakos ikusten dot ori –kmz gaur ikuste-júat

...estreñákos –nme2 gaur ikusi do-... estreñekos –naz ori gaur entzun dot ... estreñakoss.

921 Lehenago ere jarri ditugu horren adibideak.

922 Ikus instrumentalaren denbora esanguraren atalean antzerako adibideak.

201

202

Kontsonante amaieradun kasu marka baino usuago erabiltzen da kasu marka soila

“estreñako/estreñeko” erabiltzekotan. Egitura horren ordez “estreñako/lelengo aldis” ere sarri erabiltzen

da.

•“Beingos” forma aipatu dugu erabilera adberbial berezien atalean.

•Antzinako testuetan ere ageri da forma hori, 1743-X-13ko Eibarko Udaleko saio baten herri

hauteskundeen gaineko Ordenantza batzuk herriko euskarara aldatzeko agindu zelako. Izenburua honela

zuten euskarazko Ordenanza horiek: “Ordenanza Municipalac Eusqueras, Elecinuetaracoz” 923 .

1.2.6.2.21. Definizioetan

Horrelakoetan ere erabiltzen da leku-denborazko kasua; adibidez:

nme2 ºeee... ··· bernía da eee oo... · sétik, belaunetik · eta orkatilla-ártekua

nme2 ºank- ankía ortatíllati-berakúa

1.2.6.2.22. Postposizio batzuetan 924

Adibidez:

kgg gáltzeko soríxan egón san [“soríxan” ori nik úste-ot ikási ein dotéla]

kmz gáltzeko arriskúan · eon san –nme2 gáltzeko sotxian [sic] eó, · gáltzeko arriskúan eon-tzan

raz1 eó-san ee gal- gál-ltzeko modúan

1.2.6.2.23. Leku izenetan txertatuta

Jakineko leku izenek batzuetan hartzen dute eta bestetan ez. Ez dago esanahi aldaketarik

aldaeren artean, eta ez dakigu ziur zergatik gertatuko ote den. Adibidez, “San Andresko parrokixia” ez da

San Andresen dagoen parrokia, San Andres bera baita parrokia, eta horrenbestez “San Andres parrokia”-k

gauza bera esan gura du 925 . Horrelakoetan, bada, aposizio funtzioa du nagusiki.

Jaso ditugun bikote batzuk ipiniko ditugu: “Egoko errekia/Ego errekia, Iburko errekia/Ibur

errekia, Urkoko mendixa/Urko mendixa, Kalamuako puntia/Kalamua puntia, Mogeleko librerixia/Mogel

librerixia, Txokoko sosiedadia/Txoko sosiedadia, Untzagako sinia/Untzaga sinia/sine Untzaga, Otolako

kanteria/Txaltxa kanteria, Untzagako plasia/Untzaga plasia, Arraguetako kalia/Arragueta kalia,

Santaiñesko ermitxia/Santaiñes ermitxia”.

Kasu batzuetan bikoteak ez dira hain sendoak: “Eibarko errixa” sitematikoki jaso dugu baina ez

“Eibar errixa”, “Eibar” soila baino. Kasu markadun egituran ez du adierazi nahi Eibar barruan dagoen

aparteko herriren bat, Eibar osoa baino.

Beste kasu batzuetan, edutezko genitiboan adierazi dugunez, hirukoteak ere sor daitezke:

“Kantabriako tabernia/Kantabria tabernia/Kantabrianeko tabernia”.

Beste batzuetan, aposizio funtzio horretan bakarrik leku-denborazko kasuz jaso dugu hainbat

adibidetan, gehientzuak solasaldi askekoak; adibidez: “Olarriako bentia, Isasiko errotia, Santaiñesko

etxia, Jauregiko palasiua, Maltza-sarko basarrixa, Naiorbeko etxia, Kamiñoko basarrixa, Otolako

923 G. DE MUJICA (1990, 464-467).

924 Ikus postposizioen atalean zehatzago.

925 Tesi honen defentsan, P. Goenaga doktoreak adierazi zuen egitura hauek azpiko ekuazio hau dutela, subjektua = predikatua:

“parrokixia = San Andres”, eta abar, eta horrelakoetan ezar daitekeela -ko marka.

asarrixa, Indianoko etxia” eta abar (eta ez “Indiano etxia”, esaterako). Egitura horretan izenlaguna ere

mugatzailez aurkitu dugu: “Indianokua etxia, Altamira-goikua basarrixa”.

Aurreko adibide horiek izenaren ondokoak dira, baina hainbat leku, etxe eta abarren izenek

zuzenean hartzen dute kasu marka etxea edo dena delako entitatea bakarrik adierazteko, izenlagun

funtziorik gabe. Gauza bera gertatzen da edutezko genitiboaren kasu marka aurretik duela 926 , bai izenaren

ondoan: “Kiputxaneko sinia, Mantxuaneko dendia, Munikolaneko kumbua”; zein bakarrik:

“Gabilondonekua, Txomiñenekua” eta abar.

Baserri-etxe izenak eratzeko sarri-sarri erabiltzen da; adibidez: “Erdikokua, Sanjuangua,

Selaikua, Otolerdikua, Txaltxakua, Kantoikua, Torrekua, Barrenengua, Isasi-barrenengua, Otolakamiñokua,

Makalarrokua, Kakalardokua, Tutulukua, Olaldekua, Txarakua, Katalangua, Takillangua,

Markeskua, Indianokua” eta abar. Batzuetan kasu marka gabeko izena ere erabiltzen da, bikoteak sortuz:

ñaz1 ºbéste ba-Káxkarrengua...

/ñaz1 ºgu-Kaxkárren entzun isan dou baña...

Bestetan, bikotea kasu marka soila edo edutezko genitiboa tartekatuz sortzen da:

“Txaltxakaua/Txaltxanekua, Kakalardokua/Kakalarduanekua”, esate baterako. Inoiz, edutezko kasu

markadun aldaera jaso dugu bakarrik: “Ferranenekua, Ferranengua”.

1.2.6.2.24. Data adierazterakoan

Lekua adierazten duten adibideetan ez eze, denbora-data adierazterakoan ere aurkitu dugu

goikoan moduko bikoteak, aposizio funtzioz: “Arrateko eguna/Arrate eguna”.

1.2.6.2.25. Osterantzeko titulu, aipamenetan. Adibidez:

kaz1 ºbai! bai!: Usatégiko markésak... e, bai!

1.2.6.3. Ondorioak

Kasu markak berak aldaera fonetiko bi ditu, zein oinarriri eransten zaion, -ko ala -go, ingurune

fonikoaren ondorioz. Bestalde, leku-denborazko beste kasuekin batera dituen ezaugarriekin lotuz, beti

berba bizigabeei eransten zaie, horien ezaugarriak izaki. Mugagabean -ta- artizkia ezarri ala ez

alternantzia handia dago, bai orokorrean bai lekuko bakoitzaren baitan, eta ez dugu argitu ahal izan

zergatik izango ote den edo zein banaketa duen. Artizki horrek berorrek ere aldaera fonetikoak ditu zein

berbari-amaierari txertatzen zaion.

Izenlagunaren eta izenaren arteko hurrenkera ere anitza da. Arruntena izlag. + iz. da. Bestean, iz.

+ izlag. hurrenkeran aukera bi daude: izenak eta izenlagunak kasu marka edo mugatzaile berak izatea;

edo izena mugagabez agertzea eta kasu markak izenlagunari itsatsita.

Erabilerari dagokionez, batzuetan izenlaguna da eta beste batzuetan adizlaguna. Izan ere, kasu

marka honek aurretik beste kasu marka batzuk izan ditzake, motibatiboa izan ezik besteak 927 . Batzuk

926

Azaldu dugu atal hau edutezko genitiboaren atalean; hemen adibide bakan batzuk ipiniko ditugu bakarrik.

927

Partitiboa aditzondoetan hartzen du: “bakarrikua, alperrikua” eta antzerakoetan. Errekurtsibitatea dela eta, leku-denborazko

markak ere errepikatu egin daitezke.

203

204

erabiliagoak dira (inesiboa, adlatiboa edo instrumentala aurretik duten formak, esaterako) eta beste batzuk

ez hainbeste (soziatiboa, prolatiboa aurretik dutenak, adibidez). Ondoko izena isilduta edo esaldiko beste

lekuren baten dagoenean izenlagunak izen horren kasu marka har dezake. -kos /-gos aldaera hortxe

kokatuko genuke.

Ondorioz, hainbat esangura ñabardura ditu erabilera arruntean: lekuzkoa, denborazkoa,

destinatiboa, edutezkoa, helburuzkoa, moduzkoa eta abar.

Erabilera bereziak ere asko ditu: eratorbide legez (izenei erantsirik oso aberatsa da −gorputzeko

atalen izenei erantsirik, mina edo gaisotasuna adieraz dezake, baita arropa eta gauzak ere, kolpeak ere

adierazten dira−; aditz izenei ere eransten zaie; baita aditzondoei ere); jakineko egituretan; izenondo,

aditzondo eta abarren mailakatzaile gisa; postposizioen aurrekari; leku izenetan txertatuta eta abar.

1.2.7. INSTRUMENTALA (-(e)s) 928

1.2.7.1. Forma

Eibarren kasu hau ez da sarri erabiltzen, beste leku askotan gertatzen dan legez eta erabilera

urritasun horrek bultzatu gaitu amaieraka antolatutako galderarik eta taularik ez egitera, izan ere,

gehienetan jakineko egiturei lotuta erabiltzen da nahiz eta ez garen ausartzen klitxetuta daudenik esaten.

Edonola ere, orokortasunak azaltzeko lagin adibide lortu dugu. Eibarren ia beti mugagabez eta mugatu

singularrez 929 erabiltzen denez, forma horien azalpena egingo dugu bakarrik. Mugagabez, amaiera

bokalikoa duten berbek kasu marka zuzenean hartzen dute; amaiera kontsonantikoa dutenek loturazko -ebokala

txertatuz hartzen dute. Mugatu singularrez, nominatibo singularreko formei txertatzen zaie -s kasu

marka.

Egitura batzuetan “buruas bera, lenguas gañera, atzekuas aurrera, aspikuas gora” lako adibideak

jaso ditugu. Zalantza izan dugu instrumentalaren forma singularra ote den ala soziatiboaren aztarna; ez

dakigu ziur erantzun zuzena zein den. Edonola ere, “atzekos aurrera” forma ere jaso dugunez (S.B.-ren eta

kgg-ren esanetan), instrumentala dela pentsa daiteke; baina “muturrekiñ aurrera” ere jaso diogu raz1-i,

“ankekin gora” naz-ri eta “auakin gora” nme2-ri adibidez, orokorrago diren “muturres aurrera”, “ankas

gora”, “aos gora”-ren ondoan. f.a.-ri berriz, “biarras gañera” jaso diogu “onegas/orregas gañera” formen

ondoan.

Aditzei txertatutakoan (bai aditz izenei bai partizipioei) egitura batzuetan forma mugatua hartzen

dute: “etortzias bat”, “gastatzias gañera”, “errekauak eiñas”, “naixas eiñ” eta abar; mugagabe egiturak ere

aurki daitezkeen arren: “isetes”, “illundus juan” eta abar.

1.2.7.2. Erabilera

1.2.7.2.1. ”Zerez” galderari erantzuten

•Gorputzeko atalei erantsita, modua ere adierazten du: “eskus, burus, belarris” eta abar:

928 Ikuspegi diakronikoz aurkezten dute M. AZKARATE-k eta P. ALTUNA-k kasu hau (2001, 101-103).

929 “Buruas bera” egiturakoa instrumental singulartzat hartzen badugu, noski. Ikus beheratxoagoko iruzkina.

ae ºbai!, ta illúntzixam-beixek e, beixek e jatxí! eskús!

kaz3 º... eskus bórdatzen ...

kaz2 ºpélotan ··· báterombat ikustem-baebam-pélotan, béra sartu bie-san!

·· éskus, e? ...

•Gaia, materia ere adierazten du osterantzeko izenetan “eiñ, sikindu, busti, bete” gisako

aditzekin erabiltzen da batez ere (soziatiboa ere sarri erabiltzen den arren, baina hori aurrerago ikusiko

dugu):

nme2 karnaseixa baténn · normála da ... errópak odol- odoles eittia

naz karniserixa baten eee, erropak e odoles · mantxatzia · normala da

naz ebagí bat ein ddo-taa esku gustia odoles bete jata

raz ºdanáá sértu eitxen dósu-ta!... ... apúrres eitxen dósu ta bénga! · kalían! ála!: · jan kalían!

raz6 “... Hola pozutxo bat euan han Eluxko [¿] da jauzte naiz da nere soiñeko barrixori dana

morteroz ...”

naz daná · arítzes eindda dao

naz daná burdiñás indda dao

kmz3 “... ekan alkondaria dana sagardauaz e busti-busti eiñda, da, itxuran juatiarren, beste

alkondara bat, bateronbatek ekarri ...”

1.2.7.2.2. ”Zertaz” galderari erantzuten

Horren erantzun zuzenik, instrumental kasu markaz 930 , ez dugu jaso kgg-renak baino. Lekuko

horren euskarazko alfabetizazio maila handiaren eragina lirateke “sétas diardúsu?”, “nitas”, “onetas,

orretas, aretas”, “gisonas” eta antzerako adibideak, beti ere lekuko horren ahotan bakarrik jaso dugula

kontuan izanda. Eibarko euskara jatorraren lekukoek beste bide batzuk darabiltzate hori adierazteko:

motibatibo kasu marka, soziatiboa, nominatiboa, edo bestelako perifrasiak.

Salbuespen bakarra postposizio batzuetan aurkitu dugu, “-s gain 931 /gañera /gañetik”-ren kasuan

lekuko batzuek “ones gañera; orresas gañera, orres gañera; ares gañera” darabiltelako. “Gañetik” aldaera

lekuko batzuek darabilte; eta naz-ri “orren gañes” aldaera jaso diogu, adibide bakana. Horren ondoko

aldaera “orre(g)as gañera” da, soziatibo kasu markaz garbi. Beste kasu bat “gero”-ren aurrekari legez

litzateke, baina ia guztiz lexikalizaturiko formak dira: “oneskero, arreskero”.

1.2.7.2.3. Postposizio batzuen aurreko osagaietan

Hauetan, besteak beste: “-s gora, -s bera, -s kanpo(ra), -s atze(ra), -s aurre(ra), -s bete, -s

gañeska, -s josi(txa), -s erre(ta), -s kero −ia zeharo lexikalizaturik−, -s gain/gañera/gañetik” 932 :

•Aurrekaria mugagabez:

kgg ankas góra dao dána –kmz dána-ankás góra dao –raz1 ankás gora daos dának //ánkas gorá

daos dának –nme2 dana-ankas gora dao –naz dána-ánkas gora dao

kgg ori or dao, búrus béra –kmz an dao, búrus béra, piñúa eitxen –nme2 or dao burus béra, piñua

itten –naz or dao, burús berá-ankekin gora dauela!, · -ee, “pino” es-taki-sela esangotém-bañaankas

góra!

raz º”uu! an baéuan bedarrétan!: lurr gustía bedárres josítxa éuan!” ... “lurrá betían euan bedárra”

... bíxetara: órre-bíxok ondo esanda daos

930 Gure ondorioak indartzera datoz I. LASPIUR-en berbak: “Nortazkua edo instrumentala deitzen dana, Eibarren ez dogu esaten

“herrixaz berbetan dihardugu” eta halakorik (...) Baiña bai, esaten dittugu, “herriz-herri ibilli” edo “herriz aspertuta nago eta

mendira noia” eta holakuak” (1999b, 36). Esan, jakina, ez da egiten adibideotan idatzitako moduan.

931 Guk geuk ez dugu gure lekukoengandik jaso baina I. LASPIUR-ek “lehenaz gain” postposizio egitura aurkezten du (1999, 44).

932 Ikus postposizioen atalean ere.

205

206

rmz2 º... Eibárko sesén-plasía, · ikusítxa-dáka-ní-gáñexka jentés, ·· Urtáiñek · da Jústo Gallástegi

[sic] arrí-jasotzen jokatu ebeníam-bé!, baña gáñeska jentía betéta! ...

kmz ºkaprítxos e erreta gaos: álan esaten dau · tíak: “kaprítxos erreta saos!”. ·· Gaur be-eskatuetzat

e ...

•Aurrekaria singularrean. Horrela gutxiago erabiltzen da, baina ez dira egitura arraroak nahikoa

arruntak eta erabiliak baino. Adibidez:

raz1 or dao, burúAS berá

raz1 orí ... esátestasu lengúaS gáñetik? --naz tallerreko biarras gáñeti-laun- ee anayai lagundutzat

raz1 orí esaten (?)da... lengúas gáñera? //f.a. tallarreko biarras gáñera, bere anaiari be lagúntzetza

--nme2 ikesíxas gáñera, ónndo pasaukosu //nme2 gastátzias gáñera, irebasi be asko itten dau -

-nme2 inglésas gáñera, béste idioma batzu-be badákis

S.B. tallarreko biarras aparte, bere anaiari be laguntzen detza

raz1 isardíxas blái einda dao bá!

f.a. orrek beti eitxeitxu gausak alrebes, atzekuas aurrera

f.a. dana ipurdias gora ipini dabe //f.a. aspikuas gora, buelta emoutze

ñaz5 “Dotriñia zererako be, komuniorako be euskeraz ikasi genduan guk. Atzekuaz aurrera. Eta

atzekuaz aurrera, baiña dotriñia, haxe erakutsi ondo! ... eta lehen dotriñia, dana e! Hasi atzekuaz

aurrera eta aurrekuaz atzera. Eta oiñ ezer be ez ...”

nme2 º”arnasÁs betéta etorri da” · esa- esan oi da!; da... ·· “lléno dee respiración” eóó... · séa!, ··

arnasá-artu esínda daonian, ba (?)...-nien, “arnasEs · betéta ao”; ero bat! persóna bat ee, ·

agoníxan daonian e arnasía most-·-te-jakonían esaten da, -”ñó! arnasía béte in jako ta esta ontxe

luserórako”... Baai, “arnasía béte i-jako”-osea ·· ee...

•Aurrekaria pluralean. Hau are eta gutxiago erabiltzen den forma da; hauek dira jaso ditugun

adibideak:

kgg betikúes gáñera gaur beste batzuk etórriko dira baskaltzera --nme2 betikues gáñera, gaur

beste bátzuek etorriko dia --f.a. betikues gáñera beste batzu-be badatos gaur

•Aurrekaria erakuslea denean:

kgg Gabónetan eon giñan alkarrekin eta árreskero éstot e géixao ikúsi –kmz Gabónetan

alkarrekin eon giñúan, · árreskereo- árreskero · etxúat ikusi –raz1 árreskero estósu ikúsi ta ·

kítxo! --nme2 Gabónetan alkarrekiñ eon giñán, · árreskero estot ikusi geixao --naz Gabonetan

eon giñan alkarrekim-baña ... árreskero estot ikusi geixao

/naz orrésas gáñera, daukat béste gausa bat esateko

/naz ones gáñera esam-biot béste gausa bat --naz da orres gáñera esangouskue béste gausa bat

//orres gáñeti-gáñera biarrea jueten da --nme2 da orres gáñera, bierrea juten da --naz ares gáñera

esautzuem-béste bat --nme2 arés gañerá, béste batzuk etorri sian --naz da ónes gáñera badaos

beste batzuk

1.2.7.2.4. “-(r)(e)n/-gaitxik preguntes 933 ibili/egon/jardun” erako egituran

Jakineko esangura du, frekuentatiboa hain zuzen. Adibidez:

kmz iré pregúntes eon dok //António iré pregúntes eon dok –raz1 suré preúntes eon dá –nme2

suregátti-pregúntes ibili da //suré preguntes ibil- ibili da –naz sugátti-pregúntes egon da

f.a. goi one(g)áitxik preguntes eon dia len

1.2.7.2.5. Zergatia adierazteko

933 Edonola ere, ez gaude ziur “preguntes” horren oinarriko kategoria zein den: “pregunta” izena balitz, -a itsatsiduna denez forma

mugagabea “preguntas” litzateke; aditza balitz, ez dugu asmatzerik zein forma den, eta azken finean, beste era batera esatekotan

“preguntatzen” aditz forma erabiliko litzateke.

Ez da usuena, baina kasu batzuetan oraindik bizirik da modu hau. Motibatiboa edo soziatiboa

erabiltzen dira beste aukera moduan. Adibide batzuk:

kmz négar ein juen emosíños

S.B. sure kulpas --f.a. suen kulpas –kmz ire kúlpas e llégau nok berándu –raz1 seure kúlpas e léau

dá berándu –nme2 sure kúlpas −ero− sure-errús, · berandu alleau dia

naz billurres akabatze-nao, e?

naz gaur tokau jaku etortzia kasualidades

kmz11 “... Eta, ene! Negarra. Egixa da hau e! Negarra, malkua, penaz ...”

1.2.7.2.6. Frekuentatiboa adierazteko

Ekintzaren bat denbora tarteren baten sarri edo etengabe egindakoan erabiltzen da batez ere;

esaterako:

raz1 orí betí kejés- kéjas dao –nme2 betí · kejás dao

kmz “arrantza bat” ... “neárra”: · a- arrantza, arrántzaka, mmm!, “e e, betí arrántzas dao!”

S.B. sure preguntes ibilli nais –f.a. suré preguntes ibíli da --kmz iré pregúntes eon dok –raz1

sureáitti-pregúntes ibili dia or

nme2 eún gustía preúntes pa- pasau seban

nme2 astúak arrántzas pasa dau gau gustía

1.2.7.2.7. ”Zertan”, ekintza adierazteko

Ñabardura frekuentatiboa ere badu baina ez ezinbestez; “asi, ekin” aditzek erakusten dute ez

duela zertan errepikakorra eta jarraikorra izan. Edonola ere, “egon, ibili” eta bestelako aditzak ere

erabiltzen dira. Zenbait adibide:

kmz umía e · arrántzas ekí-sán --nme2 umía · s- saátas así san --naz umia-asi da saátas

nme2 sua ikusi sebanian saátas así san --raz1 súa ikusi ebanian e, díarres- díarres asi san

raz1 diáárres ekíttetzau!

nme2 bi ordúan eon san kejátzen, · -ero- · illétas

1.2.7.2.8. Adberbio eta lokuzio adberbialak sortuz

a) ”Zelan”, modua adieraziz. Galderari nahiz erantzunari erants dakioke kasu marka esanahi hori

lortzeko:

•Galderari erantsirik:

nme2 sé, ser modús? --naz se modúss? --kmz º... Juanítoo! ser modúus? --kag ºsé modús, áu?

•Galdera horren erantzunek osatzen dute instrumentalaren erabileraren esparru handienetarikoa

bizitasunez zein frekuentziaz. Adibide batzuk ipiniko ditugu, baina testuinguru barik (errealizazio pilo

handia lortu dugu baina antzua litzateke hemen denak jartzea); testuinguruak eta argitasunak zerbait bitxia

aurkitu dugunean ipiniko ditugu. Forma arruntak dira: “ankas, oñes, tatarres, narras, sosius, amorrus,

kontus, negarres, barres, biotzes, kasualidades, erdis-por-erdis, billurres, auspes, trabes, aldrebes, nekes,

osta-ostas, kontentus, ganoras, saratas, orruas, dardaras, patxaras, logures, altus, meseres, beres, mendis,

kamiños”. Badirudi aditz partizipioak forma mugatua eskatzen duela: “naixas” adibidez. Dena den,

adibide ugari batu ditugun arren, bestelako bideak ere erabiltzen dira: perifrasiak, inesibo kasu marka,

soziatibo kasu marka, eta abar.

207

208

Aipatu berri dugun “oñes” formaren ondoan “oñas” aldaera ere jaso diogu kaz2 lekukoari bi

adibidetan eta ez dugu uste ahoskatzeko uneko “errata” denik. Ez dirudi forma singularra denik ere;

loturazko bokalaren aldaera da gure ustez hipotesi zuzenena. Bestalde, berba-egitura hori nolabait ihartua

dugu “oñes ikesi” moduko erabileretan: ikasitakoa oinez ibiltzea da, eta ez oinez joaterakoan beste zerbait

ikasi.

Horrelako aldaera bikote gehiago ere aurkitu ditugu: “tatarres/tatarras”, lekuko batek esaldi

berean forma biak ere bai 934 . Adibide batzuk:

kaz2 º... Ondárruara ta!, · etxétik oñéss! ·· baai!, etxeti-taparra-taparra-taparra-taparra! óñes! ...

/kaz2 º... aixe bat euaaann Ixúan! ·· aixé bat! ·· Ixúraño lélengo juan oñás ...

naz marraskílluak ibiltten diaa ... tatárras! tatárres!...

“Meseres/mesedes” forma erabilera batzuetan ihartuta dago baina bestetan ez guztiz:

kmz3 º... eskatu éstan · da · galdu (?)iñ xakola ta mesedes eingo netzán · Lukas Alberdiñ alabíak

eta ...

Izenlagun eta guztidun sintagma izan daiteke kasu marka hartzailea:

nme2 orren errúkis bisi da --naz uran fáltas gaos --naz nik estot

eitten eee... esen kámbixus biarrik, e? --kmz6 º... d’are-sate-ban e, · éstala bardiña mendira

juatia... · noberam-borondates juan da noberan afisiño sera ...

b) Hizkuntza adierazteko

•Instrumentalez, “euskeras” eta “erderas” batez ere. Aditz askok har dezakete instrumental kasu

hori osagarri legez: “eiñ, jakin, ikesi, berba eiñ, jardun, esan, preguntau, deitxu, isen, eskribidu, kantau,

ipini” besteak beste. Beste aditz batzuekin ere bai:

naz ºbaña or ser daukasu érderas? --kmz10 “Ni ez naiz lotsatzen, hamen nabill erdi euskeraz, erdi

erderaz, baiña ez naiz lotsatzen”

•Bestetan nominatiboaren lekuan ere erabiltzen da:

kaz2 ºéuskeras ástu ta érderas ikasi es!

•Inesiboa adierazteko ere erabiltzen da:

kmz1 ºbai ba!: “atómikua” ta béstia ta órretxe- e ésos antes no esistían! · en kastellano! Ta berbá

mordúa ba · an disionárixuan · ta éuskeras be iguala pásatzen dá! ...

•Lekuko zaharrenek, euskara jatorrez, nominatiboa darabilte beste hizkuntza gehienetako

jarduna adierazteko: “frantzes berbetan, franses be badakitx, franses esan estan, franses irakutsi eskuen;

ingles berbetan jardun; esperanto eskribitzen, eibartar esan” esate baterako. Adibide bi ipiniko ditugu:

kmz1 º... len pásatze-sána, lén éuskera-éuskera-éuskeras mas- errémintxei deitzetzén. Geró etorri

san ori báta-kastilláno ta béstiak e fransés da béstiak inglés da gero ákabo!, nas- nástau! ...

kmz1 ºí!, éibartár “birbíkixa” esáten dok!, eé?: ánditxik etarátakua itángok [sic] orí bé!

934 Ikus antzerako adibide gehiago atal honetako c) ataltxoan.

•Gazteek batez ere, edo euskaraz alfabetatutakoek Eibarren tradizioz erabili ez den eran

darabilte; hizkuntza adierazteko, “-era” erroari erantsita sarritan, “euskera” eta “erdera” ez diren

hizkuntzetarako:

kag º… igual · e “narrástia” igual bákarrik érdera [sic] esaten da “reptil”, porke repta. Igual e

finlandieras, · suomieras, · e suájilis, ·· dánieras · etaa ·· estákit, ee séltaass -séltas es!-, eee ·

estaki-sé- rárotan esáten… ...

kag ºorregáitxik ba ni alegindu eitxe-nais ·· Eske -játa, ni juatia-améndik · jan-ju-juju-ju,

estákitx! … Naikúa eitxen dot erakústia…

kmz9 “... Hemeretzi urteraiñok guztiak euskeraz egitten genduazen. Gipuzkuaeraz,

e! Baiña... ...”

kgg ºní-dákitx e, ingléses ólan dá, eta badákitx bárdin da…

c) ”Noiz”, denbora adierazteko:

Moduzkoekin egin dugun legez, zerrenda ekarriko dugu hona eta adibidetegian aurki daitezke

errealizazioak: “gabas/gabes, egunes, egun-argis, sasois, demporas, aurres, -go/-(e)n/-garren aldis, -

garrenes” eta abar.

Kasu marka hartzailea izen soila baino sintagma handiagoa izan daiteke:

naz º... Baa, Sanisídros ee, béti jueten ga, sáno-on eskeriok, e, báskaldu ta..., pff... antxe, eúna

pasau ta bueno!

“Gau/gabe/gaba” hitzari dagokionez, “gabes” eta “gabas” aldaerak aurkitu ditugu, -a-dun aldaera

sarriago bestea baino. Aurreko atalean legez, honakoan ere bikoteak aurkitu ditugu agian loturazko

bokalaren tinbre alternantziak eraginik: “egunes/egunas, aurres/aurras” eta abar.

d) Konparaketetan “askos + izenondo-aditzondo -ago” erabiltzen da, baina instrumental kasu

marka bako aldaera ere bai: “askos aundixaua /asko aundixaua”.

1.2.7.2.9. Aditzari txertatuta 935

•Aditz izenei. Batzuetan egitura mugagabeak sortzen dira, “isetes ... izan” egituran ugarien;

adibide bakarra aurkitu dugu “isetes” horren lekuan beste aditz bat dela “esates ... da”, nme2-ren ahotan:

nme2 ºes!: · oiñ! ee, esátes “negúrrixa” da, · bañá · ee... “-gu-” esta ibiltzen: “néurrixa”

Beste egitura batzuek forma mugatua sortzen dute; postposizioetan adibidez “gastatzias gañera”

lako ereduak sortzen dira. Beste egitura jator bat “-s bat” da, denbora kutsuduna: “etortzias bat” gisakoak

sortzen dira. Egitura horrek aldaerak ditu: “-s bat /batian /batera 936 “...

•Partizipioei. Azaldu ditugu jada modua adierazteko adibideetan barrena “naixas” erako forma

mugatuak adibidez. Beste adibide batzuk moduzko menpeko perpausen atalean aurki daitezke: “errekauak

eiñas” eta abar; denborazkoetan ere bai. Hori forma mugatuei dagokienean. Mugagabez ere deklinatzen

dira partizipioak, gerundioa adierazteko esaterako: -s juan, baina forma mugatua ere onartzen du egitura

honek:

naz illúndus doya

/nme2 ugeríttuas dóya

935 Ikus adibide gehigao aditzaren atalean partizipioari dagokionean eta aditz izenari dagokionean.

936 Ikus adibide gehiago denborazko menpeko perpausen atalean.

209

210

1.2.7.2.10. Egitura berezi batzuetan:

•Errepikapenetan: -(e)n …-(e)s 937 . “Sarran sarres, arruan arros, otzan otzes, posan poses” erako

egiturak sortzen dira. Lekuko bati, raz1-i, “sarran sarras” aldaera jaso diogu, instrumental singularrez.

Aditzek ere onartzen dute egitura hori, oso adibide gutxi jaso ditugun arren, eta eurak S.B.-rengandik

bakarrik:

S.B. ibilixan ibilixas, apurtu ingo da

Egitura horren pare-parekoa “sarran sarrakin” soziatibo kasu markaduna da, eta lekukoek

sarriago darabilte gainera 938 ; aldaera gehiago ere onartzen ditu, ergatibo markaz eta inesibo markaz,

adibidez:

nme2 aríxa, ibilíxan-ibilíxak, · aaskenían apurtu in da //nme2 txoríxak, · otzákiñ i... · otzan ótzak ·

il sittuan

naz ibilixan-ibilixan 939 apurtu in dda

•Goikoaren tankerakoa da bibliografian aurkitu dugun adibide bat, Eibarko esaerak

erakusterakoan: “Ataraizu dirua, bestela gorde biarran gordez, galduko duzu [sic]” (J.A. ARGOITIA/N.

AZKARATE/X. GEZURAGA, 1996, 65). Tesigilearen senak eta pareko adibideek beste forma bat ere

iradokitzen dute: “gorde biarran gorde biarras”, baina lekukoengandik antzerako adibide bakarra jaso

dugu:

S.B. jan biarran jan biarras, kontrako estarrira jun jakon

•Izena errepikatzen denean, lehenengoa instrumental kasu markaz eta bigarrena nominatibo

mugagabez: “etxes etxe, ates ate, erris erri, mendis mendi, aurres aurre” eta abar. Izen biak instrumental

kasu markaz ere jaso ditugu:

raz1 Arrátetik Ondárroara mendis-méndis juate-gara

kmz aurrés aurrés júntau giñúan atzó

Instrumentalaren lekuan ablatiboz ere osa daitezke pare-pareko egiturak, “etxerik etxe”

erakoak 940 .

naz ºiual da!: “etxes etxe” o “etxeik etxe”

Lekuko guztiek ezagutu eta erabiltzen dituzte instrumental markadun formak baina ablatibo

markadunak ugariago jaso ditugu. Gainera, adibide bakarra jaso dugu inesiboa errepikatuz:

kmz jaixan-jáixan ibiltzeitxuk e gastíak ...

•“-s + izenondoa/aditzondoa + aditza” egitura. Adibidez:

kmz txapás exkaxa ok ori kotxiori –nme2 ori kótxioi txapás, txárra, e? ... txárra urten dau

naz Úntzagá, politta da, · lékus polítta

•Predikatu funtzioan adibide bakar bat aurkitu dugu:

937 Ikus edutezko genitiboaren atalean ere.

938 Ikus soziatiboaren atalean.

939 Zein kasu markatzu ote diren ez da erraza asmatzea: lehenengo osagaiarena, analogiaz, edutezko genitiboaren marka litzateke

baina ez dugu inesiboa denik zeharo baztertzen; bigarrenarena, berriz, inesiboa dela uste dugu.

940 Ikus ablatiboaren atalean.

naz Jesukristok ura · ardaos biurtu ebán

1.2.7.2.11. Bestelako erabilerak, iritzia edo ustea adierazteko:

•Batetik, “izenlaguna (pertsonazkoa) + ustes/pentzamentus/iritxis” egituraz osatutakoak 941 .

Adibidez:

raz1 -eurixa ekim-bia-dau? eurixa im-bia-dau? ... -nere pentzamentus bai //nere ustes bai

•Perpausetan ere erabiltzen da: “ustes e ...”, “uste se /uste ese ...” 942 .

kaz2 º... Txarláson euan ·· árbola bat! ·· arrixa daná! ·· árbolia, e?, ustes e arbo- · pa- ee pagupago-árbolia

dalá, esta?: ba, san arriskua ...

1.2.7.2.12. Instrumentalari leku-denborazko genitiboaren marka erantsirik (-sko)

Materiala adierazten duten izenlagunak sortzen dira. Bide hau ere oso emankorra da; honelakoak

sortzen dira:

•Material objektiboa adierazirik: “egurresko, arrisko, burdiñasko, urresko, kobresko, narrusko,

telasko, txokolatesko, argi-indarresko, gasolinasko, koloresko, pinturasko” eta abar luzea. Batzuetan

“material” hori abstraktuagoa da eta bestelako ezaugarriak adierazten ditu: “euskerasko, gabesko,

egunesko, ganorasko, premiñasko, eskusko, legesko, milagrosko” eta abar laburragoa. Adibide bat ipiniko

dugu argigarri:

naz gaurko gastiak, · gabá dauké-egunéskorako, da eguna · gabaskórako

Esaeretan ere aurki ditzakegu era honetako formak:

raz1 º... “urré gorrísko txítxak éinda dao-orí”

nme2 º bai... bai! bai-bai-bai!: bai!, “txorísosko

katéyekin” · be bai, esan oi daa...: · “án! an... · txakúrrak, txorísosko katéyekinn” · béstie-...; da,

“an txorísosko katéyekin da gurían · burdiñáskuak eta ugertúta”. Eta... baña gero béste bat e

ámm-be seose txarrá esam-bidanian “ám be txakúrrak órtotzi-daos, e?!”

Adibide baten edutezko genitiboarekin txandaka aurkitu dugu:

raz1 º ... gastañÁSKUA...: · e, fásillen-fásillen apúrtzia dá ·· −da gatxá dá, e?− · e keixkeixIÁNA!

•Pertsonen ezaugarri subjektiboak adierazteko ere erabiltzen da, adibidez:

naz persóna ba-dá · erresóskua: esaten dabena iñ itten dau ... berbakúa --nme1 ºbai! béres!

bereskúa biár!

-kaz8 “Eta mendirako zaletasuna noiz sartu jatsun?”

-kmz7 “óri berezku da eibartarretan ...”

•Lexikalizaturik, “andrasko” eta “gisonesko” berbetan bereziki, “emakumea, gizasemea”

adierazteko.

1.2.7.2.13. -ska(s) atzizkian

941 Ikus adibide gehiago adberbioaren atalean.

942 Guk ez dakigu ziur nola interpretatu, aurkeztutako hiru moduak zilegi baitira. Ikus adibide gehiago sintaxiaren atalean.

211

212

Gure iritziz -s kasu instrumentalaren markari -ka atzizki frekuentatiboa erantsi zaio egitura

horretan. Eremu nahikoa mugatua du bide honek, nahiz eta sarri erabili 943 .

Osatzen diren formak honakoak dira besteak beste: “urriskas, barreska, txintxiliska −eta

aldaerak−“. Bokal sabaikariaren ondoan sabaikaritu ere sarri egiten da. “Urriskas”-en kasuan badirudi

instrumental kasu marka birritan ezarri zaiola, baina Eibarren erabiltzekotan horrela erabiltzen da.

1.2.7.3. Instrumentala ordezkatzeko bideak

Ikusi dugu bidenabar hainbat puntutan ordezko bideak zeintzuk diren baina jarraian banaka

aipatuko ditugu adibide batzuk ipiniaz:

1.2.7.3.1. Nominatiboa. Adibidez:

kgg iru ordú eon gíñan berári beíra

nme2 ásko aundíxaua

kmz º... orí Arjentínara juan sán, · (?)...bajatu san, · malétia-artú ta · buelta!; ·· daa · arjentino

berbétan “txéee”... “txé” itxen!, da “Txé” ipini etzén ...

1.2.7.3.2. Postposizio batzuen bitartez

Adibidez: -n gañian/gaiñ, -n inguruan, -n goraberan, -n barri 944 , esate baterako:

kmz iñók e iñók etxó-nai · berba eitxia orren gáñian –nme2 iñók estauu orren gáñiam-berbaik

íttia nai --f.a. arén etxían gáñian diardue bérbetan

kmz onén elixíonen e gaiñ · bérbetan · jardun juek · -jardun dabe

raz1 onén asúntuam- · bárri- barrí bádakisúe? //onén asúntuom-barrí bádakasúe?

naz badaki-iñok seosé ... orrén ingúruan?

1.2.7.3.3. Inesiboa

•Denbora oro har, eta iraupena adierazteko batez ere: bai zenbatzailez “bost urtian, bost urtetan”

moduko egituretan, bai izen soilaz:

ñaz5 “... Poliziak edozer ordutan, eta GABIAN be igual eta EGUNEZ be igual, eta ha estutzen

zan ...”

•Modua adierazteko:

kmz º”má-rraskílluak” ··· narrían

kaz3 ºbórdatzen eskuan ikasten Mákatxenian! · Isasíxan ...

•“Zertaz” adierazteko:

kmz1 ºerremíntxa-asúntuan...

•Erabilitako garraio mota adierazteko (modua ere adierazten da). Atal honetan bereizketa egin

behar da, batetik, berezko instrumentala dagoelako, “trenez etorri 945 “ adibidez. Instrumentalaren erabilera

943 Ikus adberbio-aditzondoen atalean ere.

944 Ikus postposizioen atalean ere.

hau kgg-k egiten du ia beti (“bisikletas, autobuses” eta abar), baina gure ustez alfabetizazioaren eragin

zuzenez da, osterantzeko lekukoengandik ez baitugu horrelakorik jaso. kmz-k espreski alboratzen du

forma hori, eta naz-k onartu egiten du baina zuzenean galdetutakoan. Horrenbestez, “trenian” da

erabateko Eibarko forma, eta adibide gehiago jartzeko: “autobusian, bisikletan/bisikleta gañian, motuan,

kotxian, astuan/asto gañian, kaballuan/kaballo gañian” eta abar. Zehaztuz gero ere, inesiboan: “illuntziko

trenian”.

Bestetik, hori ez da nahastu behar inesiboaren berezko esanahiarekin, garraio mota horretan

gertatzen denarekin, alegia:

kgg gaur ló-in dot autobúsian –kmz gaur ló artu júat autobúsian –raz1 autobúsian loin dót –nme2

autobúsian ló in dot, · lúak artu nau –naz o, autobúsien ló in ddot

raz º... da nik ee Jabiér esáutu neban trenían ...

1.2.7.3.4. Soziatiboa

•Lan edo ekintza baterako erabiltzen den tresnari itsasten zaio. Zerrenda luzeetarikoa osa daiteke

jaso ditugun adibide guztiak ipiniz gero; oraingoz, izen batzuk aipatuko ditugu: “eskobariakin, segiakin,

sardiakin, mallukiakin, limiakin, kollariakin, tenedorakin, kutxilluakin, makiñiakin”. Adibide batzuk:

kmz bedárra e bátzen dok e eskóbariákin –raz1 eskóbariakim-bátzen da ... –nme2 bedárra,

eskobáriakim-bátzen da –naz bedárraa, eskobáriakim-bátzen da

nme2 ºba txórtabarrak... ·· ii-biltze-sien. · Da orduan, lastúa! · fárdua, · alambriakin lotuta eotesan,

· etorte-san! · −gítxi eroste-san lastua, e?− baña-arek alambrie-gordetze-sittuen · ba, ero

bestela sokáá-txuekiñ, edo · báitta bigurrákiñ!: bigúrraa...

rae º[asaoak nola lotu] da, rí-rra!, sirixákiñ!

rae º... béste-eum-batén, arríxak artu giñúsen!, arri-saparráriak!, da mántiakin tapauta · ge-

su txikíxa siñála!, sú · titixákiñ eta · idíxen mántiakin tapauta −esaixosu Irénei!−, idíxen

mántiakin tapauta ní!, da esaten dau −“idíxak e, ártu biko ban da, idi bátak artu biko

ban... · sa-parrária” porke ní · idi-mántiakin tapauta · erroibiak es artzekó, su txikíxa siñéla! ...

rae ºregliakim-bai jotuskuen guri bañaa líburuekiñ...?!

kmz º eskálluan tamáñokúa!, bañá, bigótiekin. ...da dzá! tenedórakin!

rmz ºa eoten do-katiekin lotuta-arrixai

-rmz ºegúrra mendítxik e... ekartze-san! · paúen adárrak! · da pao-búruak!: · áre-txikítxu! ·

aixkóriakiñ!

-t ...

-rmz ºdaa trontziakiñ! Núndik?, e, mendítxik!

-rae ºbasótik!

-t baña etxeko basotik, es?

-rmz ºóixe!, idíxekiñ!

kmz º... medálla batétik -mendíko medallak, emóteskúes bá, finalísteri!- alakó batétik etaráta,

taka-taka... · e- eáárto, e?, kutxillo puntiakiñ einda

rmz º[kirtenak] tornúan! ·· sepílluakiñ!: eskusko sepílluakin ra-rra-rra-rra!

raz1 º... gu-plantxia itte-genduan! da ni gastia nitzanian e serákiñ! · ar- iketzákiñ!... A e, a- á

plantxía ta enéé!...

945 Gogoan izan behar da gramatiketan egiten duten oharra: “izenlagun horiek zehazten baditugu, modu edo dena delako horren

ezaugarriak agerian jarriaz, ez da instrumentala erabiltzen (...) (82) hamarretako trenean itzuliko naiz” (EUSKALTZAINDIA, 1993,

485).

213

214

•Beste proposizio batzuetan 946 : “-kin akordau, enamorau, gustau, astu...” erabiltzen da batez ere,

edo beste bideren bat, Eibarren.

•Postposizio batzuetan ere erabiltzen da:

nme2 mostradóra, telá meiyekim-betéta seuan

•“Zerez” esanguraz; modua ere adierazten. Adibide batzuk ipiniko ditugu eredu gisa:

kgg ogíxa e urunákin eitxen da –kmz urunákin eitxen dok ogíxa –raz1 urunákiñ éitten da ogíxa, ·

ta lebá- lebáduría [sic] be bai! --nme2 ogíxa, urunákiñ eitten da –naz ogíxa itten da urunakin

nme2 º... eroo léna ebanístak eroo sertze-siena [sic] · “surgíñaa” éuskeras esate-akon ... bai!, ta

súrakiñ eindekua, · egurrákiñ eindekue bu- e, “burdiñiakiñ indakua” ta “surákiñ eindakua”...

rmz5 ºbaaa... pla- plasía · galtzaríakiñ indda oten dok, arrixakiñ ...

f.a. ºee..., xxxxx, (?)betik ee, trembiréko bagóya betétzen ariákiñ! ...

kmz ºeskutúan?, · mmakaléko almásena-dákas!, egurrákin!

kmz3 º... alkondaria ta be · dana bustixa ekasen sardandei- sárdauakiñ... · da, bustítxa ta... ...

kmz7 º... garbansua sarrí, baña bere o-kela satixakin da bere txoriso satixakin da úrdeixakiñ!, da

úrdeixakin sua itxe-enduan

•Errepikapenezko egituretan: “sarran sarrakin” erakoak 947 .

1.2.7.3.5. Motibatiboa

Eibarren “nortaz berba egin” egituraren lekuan “señegaitxik berba egin” tankerako egiturak

erabiltzen dira. “Berba egin”-en lekuan beste aditz batzuk ipin daitezke: “preguntau, jardun, esan” eta

abar 948 .

Errua adierazteko ere erabiltzen da motibatiboa, baina lekuko zaharrenen ustez gazteen

erabileraren ezaugarria litzateke; lekukoen iritzia ez da okerra, jaso ditugun erantzunek ere horixe

erakusten baitute: kgg-k motibatiboa darabil bakarrik eta kmz-k zuzenean galdetutakoan onartzen du; kmzk

barne, beste lekuko guztiek instrumentala darabilte. Motibatiboaren izenak dioenez, zergatiak azaltzen

ditu baina erruak itxuraz aparteko ñabardura hartzen du.

1.2.7.3.6. Edutezko genitiboz osatutako egiturak: “-n/re preguntia eiñ”

Adibiderako:

kmz suré preúntia in dabe –raz1 neré pregúntia in dábe //suré pregúntia in ... dábe –nme2 suré

preuntia in dabe –naz sure preuntia in ddabé

1.2.7.3.7. Ablatiboa

Modua adierazteko. “Telefonotik” dugu adibide garbiena; ez dugu “telefonoz” formarik jaso.

Beste adibide batzuk ere badira, jakina; adibidetzat:

946 Ikus goian, “zertaz/zeinetaz” atalean.

947 Ikus goraxeago.

948 Ikus, dena den, motibatiboaren atalean kasu horren erabilera.

nme3 º... seure tioi deitxu bi-tzá-teléfonotík! --nae ºatzó eo-nitzen Kóntxikiñ! bueno!

telefonotiik! --raz5 º... daa, médikua biar bosú, teléfonotik ótz ein dda, tórriko da! ... --raz º... da

eon giñan ordu erdi-ingurúan télefonótik, bárríketan ...

naz esáteutzúút biotzétik orí, e? --nme2 biotzétik ... esáteutzut

1.2.7.4. Ondorioak

Kasu hau batez ere mugagabez erabiltzen da, egitura eta adibide batzuetan singularra ere

erabiltzen den arren. Pluralaren erabilera oso-oso urria da. Kasu markaren formak soziatiboko -(g)as kasu

markarekin nahasteko bidea ematen du.

Ez da kasu oso erabilia baina jakineko esangurez sistematikoki hautatzen dira instrumental

formak: “zerez” galderaren erantzunak eratzerakoan; modua, zergatia, errua, frekuentatiboa, ekintza,

hizkuntza, denbora adierazterakoan besteak beste. Beste egitura batzuetan ere agertzen da: postposizioen

aurrekarietan, jakineko egituretan (konparaketetan, errepikapenetan, ustea adierazteko perifrasietan eta

abar), atzizki “konposatuetan” (-sko, -ska(s)) esate baterako.

Edonola ere, beste kasu eta egitura batzuk instrumentalaren lekua hartzen doaz: nominatiboa,

inesiboa, soziatiboa, ablatiboa, motibatiboa; postposizio batzuk eta jakineko egitura batzuk beste bide

batzuen artean.

Bestalde, alfabetizatuen eta gazteen bitartez orain arte ezagutu ez diren formak sartzen daude

Eibarko euskaran.

1.2.8. SOZIATIBOA (-(r)(e)kin /-(e)(g)as)

1.2.8.1. Alderdi formala

Mendebaldeko euskalkiaren eremu handian soziatibo kasu marka bakarra -gas/-kas da;

gipuzkeran, berriz, -kin bakarrik (aldaerak aldaera kasu bakoitzean, jakina) 949 . Eibarren berriz, bietatik da

zerbait: -kin kasu markaren kasuan, “zerbait” baino gehiago sarrien erabiltzen dena delako alde

nabarmenez; -gas/-kas bikoteari dagokionez, lehenengoa da bakarrik eibartar peto batzuen altxorrekoa,

guk behintzat ez dugu pluralerako -kas aldaera hori jaso sistematikoki. Adibide bakarrean jaso diogu f.a.

lekukoari “ónekas” forma plurala, baina berari ere piskat arrotza egiten zaio, “ónegas” ere jarraian baitio

baina “ónekin” erabiliagotzat joaz. Horrekin adierazi nahi duguna hauxe da, lekuko guztiek darabiltela -

kin marka, baina horietatik batzuek bakarrik -gas marka.

Erabilera aldetik mugatuagoa denez, oraingoan -gas kasu marka darabilten lekukoen profila

aipatuko dugu. Guk jaso ditugun erabiltzaileen artean lekuko hauek ditugu 950 : kmz, raz1, nme2, nme3,

kmz3, kaz5, ñaz4, kmz7, f.a. Denetatik, kmz da sarrien darabilena kasu marka hori kategoria gramatikal

gehienetan txertatuta: izenetan, izenordainetan, erakusleetan, birritako erakusleetan, zenbatzaileetan...;

kmz7-k ere sarri darabil kasu marka hori, guk gehientsuak pluraleko adibideetan jaso dizkiogun arren.

949 Gai hau ikuspegi diakronikoz aurkezten dute M. AZKARATE-k eta P. ALTUNA-k (2001; 103-105, 105-107).

950 Azterketa lana amaitutakoan lortu dugu Udaletik beste transkribaketa txorta bat baina ez ditugu guztiak sistematikoki aztertu.

Gure lekukotzat hartu behar bagenu, kmz15 litzateke Angel Albizuri, 80 urte inguruko kaletarra. Bada lekuko horrek ere sarri darabil

-(g)as kasu marka soziatiborako, -kin baino asko ere sarriago. Horrek garbiago erakusten du kasu marka hori bereziki lekuko

zaharrek darabiltela, eta batez ere kalekoek, gizonezkoek.

215

216

“Onegas/orregas/aregas gañera” postposizio egituran oso errotuta dago marka hori, marka horren

bestelako adibiderik jaso ez dizkiegun lekukoek ere eskuarki baitarabilte (f.a.-k eta nme2-k, esaterako).

Aipatu berri ditugun kasu marka biek dituzte aldaerak:

• -kin kasu markaren hurrengo soinua zein den aldaera ezberdinak izango ditu. Kate mintzatuko

amaiera-amaieran badago, edo etena badu, edo ondoko berbaren hasierako soinua bokalikoa bada,

kontsonantea sabaikaritu egiten da gehienetan; kontsonante ezpainkariaren aurrean asimilatuz -n > -m

bihurtzen da automatikoki.

Gure lekukoen esanetan nahikoa sarri jaso dugun beste aldaera bat ere bada, bokal artean

gelditutako kontsonante hurbilkaria galdurik, hain zuzen, emaitza “-bokala + in” egitura dela

(“bisikletiain” adibidez). Lehenengo pausoa bokal artean kontsonante leherkaria ahostuntzea litzateke,

hurrengoa hurbilkarizatzea eta azkenengoa, galtzea; ondorioz, bokal elkarketek emaitza anitz izan

ditzakete. raz1 951 -ek eta nme2 952 -k sarri darabilte forma hori, beste lekuko batzuen ahotan ere jaso dugun

arren (rmz, rmz5, kaz3, kmz6).

Lekuko batzuei amaierako kontsonanterik gabeko aldaera ere jaso diegu (-ki): “gureki”

izenordaina raz lekukoari, “ireki” izenordaina nme2-ri, “bateki” zenbakia rmz-ri. Adibidez:

raz º... da Maltzáraño etortze-sian tren batían guréki ta gero ... --nme2 iréki jum-biko juou [sic] -rmz

ºdááno-maistra bateki!

Horiek dira gure ustez aldaera nabarmenenak, ahoskatzerakoan aldaera fonetikoak errealizazio

beste diren arren, noski.

• -gas kasu markak, berriz, bere hasieran du aldaera nabarmenen iturri nagusia. Beti bokal artean

gertatzen denez, kontsonante ahostuna galtzeko joera ia erabatekoa da; areago, deklinatutako hitzaren

amaierako bokala eta kasu markakoak elkartutakoan asimilazioak eta soilketak gertatzen direnez ia erabat

erabiltzen den aldaera nagusia -(a)s da, -gas osoa ere jaso dugun arren. Horretan datza hainbeste egilek

aipatzen duten instrumental kasu markaren eta soziatiboarenaren arteko formazko neutralizazio edo

berdinketa.

Mugagabean eta mugatu singularrean kasu marka nominatiboko oinarriei txertatzen zaie,

kontsonantez amaitutako berbetan mugagabean loturazko bokala tartean dela. Mugatu pluralean berriz,

mugatzaileak bestelako forma hartzen du, -e-kin /-e(g)as 953 eginez.

Soziatiboa eratzeko izenordainetan batez ere edutezko genitiboaren kasu marka txertatzen da

aurretik. Deklinabide arruntean oso-oso gutxitan aurkitu ditugu horrelako adibideak, baina hurrengo

atalean aipatuko dugu zehatz.

1.2.8.1.1. Mugagabean

Soziatibo mugagabea: eredurako

Amaiera bokalikoetan: alabakin //alabaas; etxekin //etxeas; txikikin //txikias; astokin //astoas; katukin

//katuas; gastaikin //gastaias

Kontsonante amaieretan: mutillekin //mutilleas; egurrekin //egurreas

951 Ikus errealizazio batzuk espektrogrametan: raz1 5B115, raz1 36B279, raz1 38B370.

952 Ikus adibidez espektrograman: nme2 14B281.

953 Pluraleko ezaugarriak datiboaren atalean azaldutakoak dira.

Jaso dugun forma bitxiena “kuixekin” izan da, raz1 lekukoari. Galdekizunaz lortutako erantzuna

denez, ziur dakigu “con ocho conejos de indias” esan gura duela eta forma mugagabea eman zigula (eta

ez “con los ocho conejos de indias”).

“Gau/gabe/gaba” berbari dagozkion aldaerak hauek dira: “gaukin /gabakin”.

Edutezko genitiboaren marka txertatuta dutela aurkitu ditugun adibideak (izenordainak aparte)

zenbatzaileenak dira, baina zenbatzaile zehaztuak deklinabide mugagabean zehazki: “laurekin, birekin”.

Ez dira baina, forma bakarrak: “laukin” eta “bikin /bias” ere antzera baten erabiltzen dira maiztasunez.

“Lau”-ren kasuan lekuko gehienek “laukin” darabilten artean “bi”-ren kasuan “birekin” da aldaera

erabiliena.

Kontsonantez amaitutako berbek -e- loturazko bokalaren bitartez hartzen dute kasu marka:

“ospelekin, mutillekin, sagarrekin /ollaorreas”. Formaz, itxuraz mugatu pluralarekin neutralizatu egiten

da, sinkretismoz, baina azentua lekuz aldatzen da; eredua hauxe da: “ospelékin, sagarrékin” mugagabez

eta “ospélekin, sagárrekin” mugatu pluralez. Beti ez dira azentuazio eredu horiek betetzen eta inguruak

eta pragmatikak argitu behar dute zein forma den. Azentuz bereizketa ezaren adibidetzat:

naz edoseim-persona fíñekin gústora biarra itten da (mugagaberako)

naz ori dao téla fíñekiñ eindda (mugatu pluralerako)

Loturazko bokalaren baitan aurkitu dugu aldaera bat, -e-/-a- alternantzia dela bide: “lau

aritxakin”, raz1 lekukoaren ahotan 954 .

-gas aldaera darabiltenen eredurako oharra egin beharrean gaude. Kontsonantez amaitutako

berbek loturazko bokala hartu egiten dute, eta *-rre(g)as > -rreas da, adibidez, emaitza. Harritu egiten

gaitu emaitzan hiatoan dauden bokalen artean disimilaziorik ez gertatzea (“oneas > *onias” ez egitea,

alegia), *atea > atia-n gertatzen den bezala, edo “ia (kom. “ea”), paseatzera/pasiatzera” modukoak

ikusirik. Ziurrenik jatorri fonetiko-lexiko ezberdinarengatik ez dute berdin jokatzen: forma bata kasu

marka den artean (-ega-tik sortutakoa) bestea lexiko mailakoa da. Dena den, lexikoan disimilazio hori ez

da erabatekoa, “paseatzera” ere esan egiten delako, baina deklinabidean salbuespena da horrelako

errealizazioa. Hemen eginiko oharrak pluralerako ere balio du, formak neutralizatu egiten baitira

loturazko bokala eta plural ezaugarria tinbre batekoak izatera.

1.2.8.1.2. Mugatu singularrean

Soziatibo mugatu singularra: eredurako

Amaiera bokalikoetan: alabiakin /alabia(a)s; etxiakin //etxia(a)as; txikixakin //txikixa(a)s; astuakin

//astua(a)s; katuakin //katua(a)s; gastaiakin //gastaia(a)s

Kontsonante amaieretan: mutillakin //mutilla(a)s; egurrakin //egurra(a)s

Orokorrean, goian aipatutako bidetik sortutako formak jaso ditugu, edozein aldaera erabilita ere:

“astuakin”, “paluaz”. Bitxikeriarik ez da falta izan hala ere; “sure alabakiñ” jaso diogu nme2 lekukoari,

954 Ikus instrumentalaren atalean “oñes/oñas” bikoteaz esan dena.

217

218

baina ez dugu uste Eibarko forma jatortzat jo daitekeenik, kanpoko eraginez sortutakoa baino (bilobaren

eskolako ikasketak eta abar); gainera, lekuko horri jarraian “neskiakin” forma jaso diogu. Antzerako

aldaera da kmz-ren “arrautzaas” (“arrautzias” espero zitekeen), baina hemen ahoskatzeko uneko aldaera

dirudi: “uruNA ta arrautzaas” da ingurunea.

“Gau/gabe/gaba” berbari dagozkion aldaerak hauek dira: “gauakin /gabakin”.

1.2.8.1.3. Mugatu pluralean

Soziatibo mugatu plurala: eredurako

Amaiera bokalikoetan: alabekin /alabeas; etxiekin //etxieas; txikixekin //txikixeas; astuekin //astueas;

katuekin //katueas; gastaiekin //gastaieas

Kontsonante amaieretan: mutillekin //mutilleas; egurrekin //egurreas

Datiboaren atalean azaldutako plural ezaugarrien aldaera guztiak jaso ditugun adibideetan bete

egiten dira. Zerbait aipatzekotan, kasu marka bikotearen inguruan egin behar, oinarriari txertatzeko

modua bat den arren, jakina. Adibide bat ipiniko dugu eredu bien erakusgarri:

kmz7 “... nésken etxéra juate zian gure gurasuak, NOBIXUEKIN ez, eh!, LAGUNEAZ ...”

“Gau/gabe/gaba” berbaren adibide plural bakarra jaso dugu: “gábekin”, kgg-ren ahotan.

“Lau” zenbakia ere aldatu egiten da izenordaina den ala izena den. Lehenengo kasuan “laurekin”

da forma nagusia eta bigarrenean “lauekin”.

1.2.8.2. Erabilera

Aipatu ditugu jada berezitasun batzuk instrumentalaren atalean batez ere. Jarraian beste batzuk

ipiniko ditugu:

1.2.8.2.1. Kidetasuna adierazteko

Hauxe da soziatiboaren erabilera arruntena; adibidez:

raz1 º... oiñ! be- ántxitxiketan kalera be juam-biar astuakiñ! áálako baten, tíngili ta tángala!,

kantinflora-tírrin-tárran-tírri-tárra buéltaka ta... ...

nme2 ºMa- Maridolóres!: · Maitere Santágedakiñ! : néu-jum-bikot e,

an ipinttekó!

1.2.8.2.2. Zergatia adierazteko

Ez dirudi motibatibo kasu marka beti jar daitekeenik bere lekuan, baina kausazko esangura

garbia du hainbat adibidetan. Zergatia fisikoa zein abstraktua izan daiteke: zaratak, tenperatura, eguraldia,

gaixotasunak-gaitzak, kolpeak, erabilera, ezaugarri fisiologikoak, pisua, indarra; arazoak, pertsonen izaera

ezaugarriak, giza joerak, jarrerak, zaletasunak, esanak, eta abar. Ikus adibide batzuk:

nme2 esnatu nais txakur-SÁUNKIAKIÑ -ero- tx- txakúrra-saunka in dabeLAKO

nme2 egósi biot! · beruakiñ

nme2 txoríxak, otzákiñ akabau sien

naz umé bat il dda e, menijítisakiñ

naz moskórran-moskorrákiñ esin san ibíli

mz º[enkortxadora] ibillixan-ibillixakin, puntakua lijertu biarrian trabau im-bier ete da ba?

kmz º... potolía bá! ·· ura báseka e, itxóta urtengo séban umíak! aimbéste urékin!

kaz2 ºirúgarren katía! ·· ekam-pixuakin katiak apurtu itxe-sestasen ...

raz1 dának negar éiben · emosíñuakin –nme2 emosiñuakin dána-négar inn-tzében –naz dánanegar

ei-ben eee... · posákiñ! –S.B. emosiñuakin negar batian asi sian danak –kgg emosíñuakin e

négarres asi síran

naz súe-saran gaistuekíñ, ési-leike iñora be juen

raz1orrékin dakau burukomiñáá...!

rae º... ke neu-p’eneba-nai-iseten eskola júteik!: · es e ni kastigatze-niñuelako billurrámbillurrám-billurrákiñ!

· porke-es kastigua!, jent- bestee gustia-bárre-eitxe-ben! búrla itxe-ben! ··

etaa ésam-politxa iseten!

f.a. orí askó sufritzen dao gausa orrékin, estakitx e bueltarik emóngotzan orrék

1.2.8.2.3. Modua adierazteko: “zelan”

Goiko atalean moduan, adieraz daitekeena ugaria da, bai konkretua bai subjektiboa; egoerak zein

jarrerak zein ezaugarri fisiko eta pertsonalak adieraz daitezke kasu maka hau erabiliz. Adibide batzuk

ipiniko ditugu zein tankerako egiturak diren jakiteko:

raz1 º... −“mutúrrekin daok, e? −mutíllak− í! nóbixia mutúrrekin daok, e?”...

nme2 etórteko aixiakiñ eon di bañá, esti asaldu

naz olan ikusi ttaa, umore txarrakin jarte-naix, · jénixo txarrakin jarte-naix

raz1 ºes! eskábadoría es!, sapáltzekúa. Úi! eún gustían (?)eiaj!: burúko tóntuakiñ eote-naix

orrékiñ!, buenóóó!

nme2 Máiteree · otz- otzíkeriakin dao

naz º... gáñea makaláldixaki-nabill, estaki-seatti-nabíllen, makaláldixaki-nabil neu, bai!

kmz º... dirétaménte: “aspikúekin es nabill”, ero “min- minpeko- mínpekuak · etxitxúat esáten, ·

nik e · égixak esátetzus [sic]”

kmz3 º… o- ólaxen dálakuan!, · dakan importansiakiñ! keixapian! umiekin dda, árrautzekiñ!,

árrautzekin dda, txorixak eta… ...

naz “orí da · Samigélgo elixía: Agínakooo [sic] Samígelgo elixía”: · ºóndo dao-orrekiñ?

kmz12 “... Baekan zelan bizi dendiakin ...”

nme2 º”onék etxionek” ero, · “etxé onék” ·· “onétxek etxione”-pañó létra gitxiaokiñ esan dot

ee..., · sinifikaua berdiña dauká

nme2 º... léénnao ... ee ordúan jaboirik étzan! · etzanían, sutako-autzakiñ · etaa ·· ee, koipiakiñ!

ero seakiñ! sébuakiñ! Da géro! sutéko-autzákin da geró erremúa!: erremú-orríxak eta... · erropía

naz ºnai dosu esníakíñ?: epélao! ála!, naikua berotzeko ...

raz4 º... sopak , bi!, sópak eta..., gáñera · a- bátzutan irugárrena bé, · baa arrósa!,

a- arros- arrosa ipiñí, txorixuakin daa... (?)salda gosuakin, da géro, ollua ta geroo ·

geroo... ··· esto arráña be baai! ...

rmz º[garia] arrotzákim-baña gero a mákiñiakin garbitze-san!: mákiñia-garbitze-jo-géro! ··

aixiakiñ, ri-rri-rri txa ...

raz ºóíbaa! beirátu gaur séma-sortijakin datórren guré neskía! ... éénebá!

kmz ºbaai!, ofisíña-aundíxa ...: bakotxa bere mái aundixákin!; · dibújoko máixa taa ostiángo ·

pupítria

kmz º ... iiiiiiiúp!, · efétuakiñ!

rmz2 º... “Érmu” · isenakin jokatze-juan da ...

kaz1 º... iyében ··· betí kondesíñuakin · amábi · néska · sartu seitxiala · mónja ·· ee doté barik,

bañá · korúkuak ...

raz1 ºórrek e barrúan, kárselan eondakúa-dia pená-de-muértiakin-dá!...

raz5 º... −“Bítor!, bajatu saitxe · burdixakiñ”: se llebó tóda-las patatas ...

219

220

f.a. ºee, an ee, kárri Riojatik oná-ardaua e, kaballuekin da...

rmz2 º... ákordatze-atak · Donósti aldéra juate-sitxúan órrek · apostúak eta eiñ dda, · óllarrékiñ ...

rmz º... -”ántxe-eom-bá páre bat ee... ordúan ero, · neuk esan arté” ó, ta-á-ántxe! ·· líburuakiñ eo

séosekiñ: Amáya bai! ...

kmz º... baña kásia be politxa da ·· dauan lékuan, e? ·· Esskopétiakin juan da · eskopetiakin

buelta...

kmz ºgabás argixakin eotiana da-ala?

kmz1 ºgaixóri-be bai! ·· da-aspirínekin bolsílluan da (?)…

kgg ºorii g- gaur ikási dot suree- · suree nótekin “kale-ósteria” eró? ...

kaz2 º... áre-pe afaltzen euasen Txómiñenian. Da-árek euasen filarmónikiakiñ... ...

rmz5 º... átzea buelta-artu ta · pásau im-biok á, átziakim-pásau!

1.2.8.2.4. Nolakotasuna adierazteko, “zelako”-ren galderei erantzun zuzenak

“Zelan” esanguraz baino gutxiagotan erabiltzen da. Zenbait adibide:

-t sarbua selakua da?

-kmz ºeskálluan tamáñokúa!, bañá, bigótiekin. ...

raz5 º”...d’antxé dao súendako moduko · iru kuártotxokin dda sukáldia ta, · polítxa!” ...

rae ºsiríxa espesiala isete-san, ee?, kee- kakútxuakiñ olan!, kl!,

kakutxuakiñ!: arek artuu-tze-ban an garixa ta tak! ...

rmz ºáskaua- áska-pa serráuak!: tapiain [sic] serrauta!, tapía sabaldu ta, beíxa!

kmz ºgú-gastétan, dibújuan ·· ontxe- oontxé bestakitx eingo neukían!, ·· súbi sar bat eta

basárrixakin da bátakin da... ·· sómbreauta gáñera!

nme2 º... erriéla, · sulodúna san oingóó · bosdúrokuann... · bañó aundíxaua · bastante: oingóó ·

dúruan tamáño ingurukúa, erdíxan suluakiñ erriéla!

rmz2 º... Eibár esáutu najúam-ba nik e sei ba-mílla-abitántekiñ ...

kaz6 “... Orduan Eibarrera bildurra zeken etortzeko (...) buztanekin ziala ta adarrekin, Eibarkuak

... da bentanatik eta: «Ene ba! Baiña eztake adarrik eta buztanik be eztake! ... “

kaz3 ºpolítxaa-Arrasolaa!: politxa! básarrixa ta · péora-aunndí bat! kolumpiuekiñ! ...

1.2.8.2.5. Denbora adierazteko

Eibarren soziatiboa ez da erabiltzen beste hizkera batzuetarako aipatzen den denbora esanguraz

orokorrean, “ostegunarekin ezkondu zen” (EUSKALTZAINDIA, 1993, 482) gisakorik ez baitugu arrunki

jaso. Adibide bakarra jaso diogu rae lekukoari:

rae ºegunokin asko asi dia piparrak

Denbora alderdiak soziatibo kasu markaz Eibarren beste ñabardura batzuk hartzen ditu guk

jasotako adibideetan. “Noiz” galderaren erantzunak izan daitezke baina zehaztasuna adinaren aldetik,

eguraldi fenomenoen aldetik eta abar dator. Adibiderako:

raz º... amalau-urtéKIN orduAN umíak gíñan ... --raz1 “esa-jeskue [sic] ík · eu-dakixala”: ... ºía!

orrek e seose ikesi-itten dot!, ·· laroetabost u- larotabost urtékiñ!, je-je-je-jéééé enééé...

--naz º neu... neu ontxé!, laróei urtékiñ!, eskolan, je-je... jésu... --rmz

ºsaspí urtekiñ ekíñ... · juan giñuasen gu · eskólaa... --kaz2 º... amasapi-illebetekim-berba itxe-ban

·· gaur neuk itxen dotem-baño-obeto ··· berbá!, amasaspi-illebetekiñ, e? ...

naz Pédro-gau gustia ... surrúnkan -ºsus! asmaukou démporiakiñ!- -rmz5

º... démporiakiñ íñ igual ingoittue órre-gausok átzera e? ...

nme2 ºUxúe, barrún eoti orduan aiixé aundixakiñ obé-estáá? --kmz ºké ba! beruákin be ondo-

ondo- ondo- ondó urtetzen dau!

1.2.8.2.6. Berdeklinazioa

Leku-denborazko genitiboaren marka erants dakioke. Solasaldi askez nahiz galdekizunez

bapatean ez dugu lortu horrelakorik orokorrean: nme2-ri “gurekingua” forma jaso diogu eta naz-k

zuzenean galdetutakoan onartzen du. Beste lekuko batzuek ez dute onartu ere egiten, kmz-k kasu.

Bibliografian aurkitu ditugu horrelako forma batzuk, Eibarkoak:

“Basatzia eta lokatzia dira lur edo bustiñakinguak: kakatzia usteltzerako gauzenkingua [sic]” 955 ,

“Emoixozu bizixo-bedarrekingo ura” (J.A. ARGOITIA/N. AZKARATE/X. GEZURAGA;

1996, 63), “Aren errebezkadia, askon eskumiakingua baño obia” (T. ETXEBARRIA, 1986,

327).

1.2.8.2.7. Komunztaduraz

Aditz batzuek soziatibo kasua eskatzen dute, sarritan instrumental kasu markaren zein

inesiboaren lekuan 956 . Era honetako egiturak dira: “-kin akordau, -kin astu, -kin

enamorau/tontotu/txoratu/gustau... −-kin enamorauta egon aldaera da gehien erabiltzen dena −, -kin eiñ, -

kin txokau, -kin arduratu, -kin interesau, -kin enterau/argitxu/aklarau, -kin sustau, -kin + aditzondo +

ibili/egon, -kin + izenondo + isen, -kin pentzau, -kin akostumbrau, -kin konformau, -kin kontu euki, -kin

entendidu, -kin trasia euki, -kin kumplidu, -kin ekin, -kin komprometidu, -kin konfundidu, -kin

aspertu/aburridu” eta abar. Zenbait adibide:

kaz2 º... ensegida! luak artu eban, · ákordau bes · amakiñ! ...

kmz Juán e enámorauta dao · Maríakin –raz1 Juan dao enámorauta Maríakiñ –nme2 Juan,

Maríaki- dao –naz Juan · gustauta dao Maríakiñ

kmz orrí olixúakiñ ixósu –raz1 orixúakiñ eixósu –nme2 orixúakiñ igúrtzisu orí –naz orí, igúrtzisú

· olixúakiñ

kmz3 º… mordo bat · txókauta geatu sitxuan gure biarreas! ...

Goiko adibideotan instrumentalaren ordez erabilita dago baina Eibarren sistematikoki egiten da

soziatibo kasu markaz. Beste kasuren bat erabiltzekotan, motibatiboa litzateke ordezkari nagusia: naz “ni

enaix origatti-txokátzen”.

Aditz batzuekin, gure ustez, egitura eta esangura bitxiak lortzen dira: “-kin juan, -kin aldatu, -kin

arrimau, -kin markau, -kin amaitxu, -kin + predikatua + izan, -kin + objektua + euki, -kin + objektua +

eiñ, -kin segidu, -kin dibididu” eta antzekoak.

Berezia da “-kin jo” egitura. Zein osagaik zein kasu marka hartu, lekukoek ere era batera baino

gehiagotara darabilte esangura bakarrarekin:

nme2 seékin jo dosu burua? //nme2 buruakin ser jo dosu?

Lekukoaren azalpena hau da: nme2 “ºbaai, eske, bai! ee... · paréta badao geldí ba, · parétak

esaittu jo buruan!: buruakin jo dosu pareta, or e... “.

raz1 buruakin se jo dosu? /raz1 burua sékin jo dosu?

nme2 lurrákim-burúa jo séban /nme2 buruákin lúrra jo seban

naz ºés-es-es-es, “buruakim-béya”... : “beyákim-burua” esi-leike...

kaz3 º... péora-aunndí bat! kolumpiuekiñ! · d’an kolumpiuan amaika e..., noix buruakiñ! · goixa

jo ibiltze-nitza-ni an...

Bestelakoak:

955 Adibidea T. ETXEBARRIA-rengandik jasotakoa da (1986, 220).

956 Ikus instrumentalaren eta inesiboaren atalean ere; baita adibide gehiago komunztadurarenean ere.

221

222

nme2 º... [Eibarko euskara] bein Saldibar aldera eskero eroo, Etxebárrira jutem-basá bé, · ee,

aldáke- aldáketa-aunndixa itten dau ... ba! Ermúam-ba, Ermuakiññ antzéren aretxékiñ! ...

nme2 ºbai! Markíñan ee... · Markíñem-be ba... p- ee...: Markíñen sé- sé diferentzia i-tten dabe ba

gurekiñ?! bérbetan!? ... a, ori askeneko lussioi! joteutze órre-Bískaixam-betí orí askenaa lussétu

pixkát!, baai... bañá, es e, dife- g- améndi-Markiñá estao-orrembeste diferéntzia!

naz orre-se pentzatzen dau, · bera dan · ton- majadéruakin ser dalá?!

nme4 º lapúrrem-bat, ese órrek alambrok e...: · gaña aurten eitzesen ittittúrekiñ!? ...

1.2.8.2.8. Jakineko egitura batzuetan

Esaerak, klitxeak, adibidez, “-kin kontus, -kin alperrik isen, -kin ibili” eta antzerakoak.

Konnotazioak dira egitura berezi egiten dutenak. Esate baterako:

raz1 º... óne-GISONESKUOIÑ ALPERRI-DA, e?; óntxe-esatetzut, e? · nóbixua bakasu-bái! tta

gg- kóntus, e?, gisonéskua da-a be-e?: · one-beti a-, beti fálta dau seoser! ero galtzía ero pañélua

ero trájia ero prakía! béti fálta juek one-seoser! · (?)ñot ÓNAXEÑOK EOTE-NAI-SARRÍTTAN

GISONESKUEKIÑ!: bos gisonekiñ eonda nao ní, e?

raz1 º... gisoneskuein [sic] kóntus! kóntuss!... ·· gisonak e ondó-ondo esám-baña · éurena imbiar!

laatzem-baakue! ...

rmz5 ºba ori kalekúori ójo! · orrekiñ, e?: orrek · kapasidadee bastante akak... bastante!

raz1 º... ené! se gerrá txakurrákiñ!

raz1 º... atíau sabáli-da dána sabáli-dakasúes alá?: óoooo...!, óoa... súekim-be jai dao! ...

naz ºes, estao, estao iñor, Inés, e?, estao: es-es-es!, tránkil-tránkil!, estao iñor, e?; · es-es...,

órrek es, orrékiñ esi-leike... , sorúa da orí... ...

1.2.8.2.9. Inesiboaren ordez

•Kasu batzuetan aditzak eskatzen duen erregimena da, “-kin konfiansia/esperansia/segurantzia

euki, -kin fijau, -kin fedia euki” eta antzerako egituretan. Lekuko denek darabilte bide hau, kgg-k gutxien

(gure ustez, alfabetizazioaz gain, gaztelaniaren eragina legoke ez-erabiltze horretan):

kmz ºnik aitxákin e, nekán konfiánsia

rmz6 “... Segurantzia nekan nere gorputzakin, bai. Eta, bueno ...”

f.a. sékin fijau sára?

•Beste batzuetan inesiboa adierazteko modua da. Honelakoak aurkitzea piskat harritu egin gaitu,

baina ez dira adibide isolatuak, lekuko bik nahikoa komunzki darabiltena baino, f.a.-k eta naz-k hain

zuzen. Jarraian ipiniko ditugun adibide guztiak inesiboa lortzeko eginiko galderen erantzunak dira.

Beheko forma batzuk inesiboaren kasu marka bizidunaren erabilera ezaren ondorio izan daitezke, baina

beste kasuek bestelako arrazoiak behar dituzte:

naz d'arekim-pásau dou átzalde gustia ... [“aretan” barik] “arékiñ” obéto; nik uste

dot “arekiñ” obeto, bai...

f.a. amén gáusekin erresoia dakasu

naz ori eiñ ero es eiñ ... sure alabakin dao

f.a. ori ikusi seinke sure alabIAKIN

f.a. ori normala da nere alabiaKIN

1.2.8.2.10. Esanahi bereziak: hizketagaia adierazteko

Era honetako egiturak jaso ditugu: “-kin berba eiñ, -kin berbetan egon, -kin diskutidu, -kin

ibili/jardun, -kin preguntau” eta abar. Esate baterako:

-naz º artu! artu!: “Joxemari”... ontxe obíspuekin yaos [sic] bérbetan da... jarri!

-anaz ºee?

-naz ºobíspuekim-bérbetan ontxé!

f.a. se tela meekin preguntau dau?

1.2.8.2.11. Bestelako egitura eta erabileretan

Postposizioen aurrekari gisa 957 ; soziatiboa errepikapenetan (“sarran sarrakin” erakoak 958 ).

1.2.8.3. Ondorioak

Alderdi formalari dagokionez, kasu marka bikotea aipatu beharrekoa da. Batetik, -kin kasu

marka da erabiliena, lekuko guztiek baitarabilte. Bestetik, -(e)(g)as kasu marka lekuko batzuek darabilte

bakarrik, zaharrenek hain zuzen; horien artean, kaletarrek baserritarrek baino gehiago darabilte. Hala ere,

egitura batzuetan (postposizioen aurrekari gisa esaterako) -(g)as markaren erabilera sistematikoa da.

Aldaerei dagokienean, batzuk fonetika sintaktikoz azal daitezke; beste batzuk, berba barruko

gertakariz. -kin kasu markaren -in aldaeran ahostuntze-hurbilkarizatze-galtze bidea gertatu da itxuraz; -ki

aldaera oso-oso gutxi erabilia da baina lekuko batek baino gehiagok darabilte. -(g)as kasu markan berriz,

bokal arteko kontsonantea galtzea da gertakari arruntena, eta ondorioz bokal elkarketetan disimilazioak,

murrizketak eta abar gertatzen dira.

Kontsonantez amaitutako berben forma mugagabeak eta pluralak berdinak dira, batzuetan

azentuak ezberdintzeko balio duen arren.

Soziatibo kasu markaren aurretik deklinabide arruntean ez da edutezko genitibo markarik

erabiltzen, izenordainetan gertatzen ez den moduan.

Berdeklinazioa duten formak (-kingo) ez dira asko erabiltzen Eibarren, eta iturri idatzietan jaso

dugunez, badirudi erabat galtze bidean dela.

Erabileraren alderdiari erreparatuz gero, esangura arruntenak hauek dira: kidetasuna, zergatia,

modua, nolakotasuna, denbora. Hainbat aditzez osatzen diren egituren erabilerak bereziagoak dira,

soziatiboa instrumentalaren eta inesiboaren lekuan erabilita, adibidez. Esaeretan eta postposizioen

aurrekarietan ere erabiltzen da.

1.2.9. MOTIBATIBOA ( -(re 959 /n)(g)a(i)txik/(g)a(i)ttik(an)) 960

1.2.9.1. Forma

Eibarren erabiltzen den aldaera nagusia -gaitxik/-gaittik da. Beste aldaera batzuk ere baditu, eta

zenbaitetan kasu markaren zati bat dago jokoan, amaierako -an gehigarria izan ala ez. Eredu nagusia

957 Ikus atal horretan: 3.2.1.

958 Ikus edutezko genitiboaren eta instrumentalaren ataletan.

959 Izenordain eta erakusleen ezaugarria. Ikus horiei eskainitako ataletan.

960 Kasu hau ikuspegi diakronikoz aurkezten dute M. AZKARATE-k eta P. ALTUNA-k (2001, 107-110).

223

224

gehigarri hori gabekoa da erabat 961 ; noizbait darabilten lekukoak kmz eta kmz1 dira, baina adibide banatan

bakarrik.

Aditzaren arloan, aditz izenek hain zuzen, kasu marka horren ondoan -arren ere hartzen dute,

baina oraingoan ez dugu aditzaren deklinabidea zeharo jorratu.

Beste motibatibo markako aukerazko zati bat aurreko edutezko genitiboaren kasu marka

litzateke. Izenordainak, erakusleak eta zenbatzaileak kontuan hartzeke (horien berri dagozkien ataletan

emango baitugu), marka hori agertu egin daiteke bai mugagabean bai mugatuan, baina erabilera nagusia

genitibo kasu marka bakoa da, lekuko guztiek baitarabilte salbuespenik gabe. Izenen deklinabide

arruntean guk jaso ditugun adibide guztietan genitibo marka kgg-k darabil bakarrik, eta genitibo markarik

gabeko aldaerarekin txandaka darabil.

Beste aldaerak aldaketa fonetikoek azalduko lituzkete. Genitibo kasu markarik erabili ezean,

amaiera bokalikoa duten berba guztietan eta amaiera kontsonantikoa izanez gero loturazko bokalik

tartekatu ezean motibatibo kasu markako kontsonante leherkari ahostunak bokal artean gertatu eta

hurbilkarizatu ondoren galtzeko joera handia du, erabatekoa ia. Ondorioz sortutako bokal elkarketek ere

asimilazio-disimilazio-soilketak 962 jasaten dituzte.

Amaierako kontsonante leherkariak zein aldaera izan ditzaken aipatu dugu bestetan ere 963 . Kasu

marka barruko kontsonantearen inguruan ere badira aldaerak. Bokal-glide sabaikaria aurretik duenez,

bustidura hiru mailatan gerta daiteke: batetik, kontsonante leherkari sabaikari izatea (-gaittik: nme2 eta

naz dira aldaera hau bereziki eta sistematikoki darabiltenak −naz-ri birritan jaso diogu bakarrik

afrikaridun aldaera−, eta raz1-ek txandaka darabil beste aldaerarekin); bestetik, kontsonante afrikari

sabaikari izatea (-gaitxik: raz1, kmz, kgg, f.a., kaz1, raz lekukoak ditugu multzo honetan); hirugarrenik,

glide sabaikaria glide legez agertu daiteke, edo bere arrastoa kontsonante sabaikarian duen eragina izan

daiteke bakarrik (-(g)attik, -(g)atxik). Adibide bat jaso dugu kontsonante leherkaria sabaikaritu gabe, nazren

“kaliagatik” forma baina ez da sistematikoa, ahoskatzerakoan gertatutako aldaeratzat hartu behar dela

deritzogu.

Beste kasu batzuetan gertatzen den legez, kasu marka nominatiboko oinarriei txertatzen zaie

mugagabean eta mugatu singularrean, kontsonantez amaitutako berbetan mugagabean batzuetan loturazko

bokala tartean dela. Mugatu pluralean berriz, mugatzaileak bestelako forma hartzen du, -e-gaitxik/gaittik

eginez 964 . Dena dela, lekuko batek, nme2-k, forma hau darabil ez beti baina bai zenbaitetan: izena +

mugatzaile plurala osorik + kasu marka 965 . Adibidez:

nme2 terrénuak-gáittik asarretu dia //nme2 etxeko gatuek-gaittik //nme2 or dabisen arrátoyak ·

gaittik · sustáu da //nme2 láuak-·-gáittik · etórri bier isén do-gaur //nme2 etxéko txakúrrak·gáttik

//nme2 preuntau dou · atzoko telá fiñak·gaittik

961 Ikus partitiboaren atalean ere, han esandakoak hemen ere balio du.

962 Testuan jarritako adibideez gain espektrogramak ikus daitezke: raz1 19A277, raz1 19A279a, raz1 19A279b, raz1 8B311 (azken

hau izenordaina da). Espektrogramok kasu markako leherkari horzkariaren eta amaierako leherkariaren errealizazio batzuk

ezagutzeko ere balio dute.

963 Ikus nominatibo pluralaren atalean adibidez.

964 Amaiera bakoitzeko pluraleko ezaugarriak datiboaren atalean azaldutakoak dira.

965 Gure iritziz, harremana izan dezakeen arren, ez da pentsatu behar eredu arautuaren ezagutzak bultzatu duenik lekukoa aldaera

hori erabiltzera, ez baita euskaraz alfabetatua. Eibarko aldaera arruntena ere badarabil, eta ez da sekula genitibo markaduna.

Ez dakigu nola interpretatu. Azpiko forma agerian dugu?, izan ere, ez dirudi berba egiterakoan

eginiko zuzenketaren-osaketaren emaitza denik. Idatziz kontzienteki horrela idatzi balu argiago legoke

azpiko forma dela, baina ahozkotasunak ez digu horrelakorik bermatzen. Singularrarekiko forma

analogikoa ote da? Zelanahi dela, egitura seitan errepikatu izanak zer pentsatu ematen du; gainera,

sarritan eten eta guzti egin du.

1.2.9.1.1. Mugagabean

Motibatibo mugagabea: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: alaba(g)(a)it(x/t)ik(an) (alabagaitxik /alabaaitxik /alabaitxik

/alaba(g)atxik //alabagaittik ...)

Kontsonante amaieretan: mutille(g)a(i)txik(an) /mutilga(i)txik

Amaiera bokalikoa duten berbetan kasu marka zuzenean itsasten zaio hitzari. Arestian aipatu

ditugun soilketek-murrizketek honelako formak sortzen dituzte:

raz1 sé katuátti-diskutitzen jardun dabe?

“Gau/gabe/gaba” berbari dagokion aldaera bakarra jaso diegu kgg-ri eta nme2-ri: “gaugaitxik/gaittik”.

Kontsonantez amaitutako berbek kasu marka bi eratara hartzen dute:

• -e- loturazko bokalaren bitartez, adibidez: “mutillegaitxik”. Bide hau beti darabilte kgg-k eta

raz1-ek; kmz-k ere aldaera hau darabil gehienetan.

Formaz, itxuraz mugatu pluralarekin neutralizatu egiten da, sinkretismoz, baina bereizteko

azentua lekuz aldatu egiten da batzuetan. Eredua hauxe da: “mutillégaitxik” mugagabez eta

“mutíllegaitxik” mugatu pluralez. Beti ez da eredu hori betetzen eta inguruak eta pragmatikak argitu

behar dute zein forma den.

•Zuzenean hitzari itsatsita, adibidez: “mutilgaittik”. Forma hau nme2 eta naz lekukoek

sistematikoki darabilte, beti; kmz-k noizbait darabil, beste aldaera baino gutxiago.

Mugagabe arruntaren ondoan beste forma bat lortu dugu: “seim beixágaittí-préuntau dábe?”,

raz1 lekukoaren ahotan. Kasu honetan ez litzateke loturazko bokalik behar kasu marka eransterakoan,

baina lekukoaren idiolektoan ere forma bitxia da, antzerakoa den “jaboi” berba “jaboigaitxik” egiten

baitu.

1.2.9.1.2. Mugatu singularrean

Motibatibo mugatu singularra: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: alabia(g)(a)it(x/t)ik (alabiagaitxik /alabiaaitxik /alabiaitxik

/alabia(g)atxik //alabiagaittik ...)

Kontsonante amaieretan: mutillagaitxik /(...)

Soziatiboan ere gertatzen den antzera, nme2-ren erantzun-formetariko bat sistematik aldenduta

aurkitu dugu, “alabagattik” hain zuzen, baina ez dugu uste Eibarko forma jatortzat jo daitekeenik,

kanpoko eraginez sortutakoa baino; gainera, lekuko horrek “elisiagaittik” forma ere erabiltzen du.

225

226

Arestian aipatu ditugun aldaera fonetikoek lekuko baten ahotan forma oso ezberdinak jar

ditzakete; esate baterako, naz-ren “alabiaittik”, ia ezin murritzagoa, eta “elixiagaittik”, forma osoa.

Tartekoa da “alabiaaitxik” forma. Bestelako aldaerak ere badira, esate baterako, “katúegaittik”,

“anayegaitti” naz-ren ahotan, “mutíllegaittik” nme2-ren ahotan (plural formekin guztiz berdinduta).

“Gau/gabe/gaba” berbaren aldaera hauek aurkitu ditugu: “gauagaitxik /gabagaitxik”. Bigarrena

da aldaera erabiliena; lehena kgg-ri jaso diogu bakarrik. Bien tarteko forma bitxia (zalantzaren eraginez,

noski) ere aurkitu dugu, sistemaz kanpokoa jakina: “gauabagaitxik”, kgg-ren esanetan.

1.2.9.1.3. Mugatu pluralean

Soziatibo mugatu plurala: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: alabe(g)(a)it(x/t)ik (alabegaitxik /alabeaitxik /alabe(g)atxik

//alabegaittik ...)

Kontsonante amaieretan: mutillegaitxik /(...)

Lehentxoago aipatu dugu plural ezaugarria orokorrean -e- dela batzuetan; eta hala da ia kasu

guztietan, baina bi lekukok sistematikoki beste aldaera bat ere badarabilte, -a-duna. Lekuko horiek naz eta

nme2 dira. Adibide bat ipiniko dugu errealizazioa ezagutzeko (galdekizunez lortutako erantzunak direnez,

ziur dakigu plural formak direla; azentuazioak ere hori indartu egiten du):

naz ni etorri naix neure alábagaittik

Lekuko horri jaso dizkiogu beste hauek: “jáixagaittik, fíñagáitxik, láuragattik −zenbatzailea

izenordain legez−, gisónagatxik, egúnagattik”. Azken hiru formak nme2-k ere berdin-berdin darabiltza

(“gisónagattik” egiten duen arren) eta beste bat ere jaso diogu: “aítzagaittik”. Ezin pentsa, bada, ezaugarri

arrotza denik.

Osterantzean ez dago aparteko aldaerarik (ikus, salbuespena, -ak gaittik aldaera motibatibo

markaren formaren sarreran). Lehen aipatutako soilketa-murrizketen bidetik honelakoak lortu ditugu

beste aldaeren ondoan:

nme2 ángo etxíeittik asarretu dia

“Gau/gabe/gaba” hitzaren aldaera hauek aurkitu ditugu: “gaue(g)aitxik /gabengaitxik”, lehena

kmz-ren ahotan eta bestea kgg-renean.

“Lau” zenbatzailea izenordaina denean “laure(n)(g)aitxik /lauragattik” forma du; izena denean

berriz, “laue(n)(g)aitxik /lauak-gaittik”.

1.2.9.2. Erabilera

1.2.9.2.1. Zergatiaz galdetzeko galdetzaileak eta egiturak

Batetik, galdetzaile zuzena, motibatibo kasu markaduna erabiltzen da, baina beste egitura batek

leku handia jaten dio: “zer ba” formari dagokionak hain zuzen. Beste aukera bat ere badago, “zela(n)”

galdetzailez egitea. Adibide batzuk ipiniko ditugu, baina erreparatu galdetzeko era bi esaldi baten bertan

dagoen adibidearekin:

-kmz1 ºeske, ké-?… Bai ba!, etxátan gustáu porkee…

-kmz º”porke seáitxik”?

-kmz1 ºuaaa...

-kmz º”seáitxiik”?

raz5 º−“SE BA, Floren?, · se ba, Floren?, SEÁTXI-PÁ?” ta, −“áste-gaittuk, geure démpora

gusstiam-biarrian jóó-ta-ké!, · jáixotze-aranetik áste-gara · pitxarrakiñ uretara ero bésti ero, an,

ántxintxika-además, lengo sárrak esiam-(?)pagatze-benak...”

raz5 º... Oikínara sóyan!, da, −“i Pedró! −esan i-etzan− irékim-berba im-biarria-naok”, da,

−“nerekiñ?!” da −“bai” dda, ·· −“se ba?, árbolen kontuak?”, · da, ·· −“árbolenn · a batzues- baai!,

txopuak!” ...

kmz3 º… −“Eibarren e, ontxe-esautu aitxuk · sein sein garán” −“se ba?” ta −““se ba”?!: len

Larrarte-ermanos, bestia … famósuak! famósuak!: órrek amen sartu itxuaus … ta… ·· sero! ·

létra bat étxaixek! ...

“Se ba?” egiturak, dena den, balio gehiago ere baditu: aurkaritzakoa, indartzailea, esaterako; edo

lagunarteko hitz-jokoak eratzeko. Adibide batzuk:

rmz ºbiéko iñ!, seai-? se ba?!

kmz º... gaur be-eskatu-etzat e · okelía etara dau: -”okelia?, ekarrísu e · konéjua!, saltzán ipí-

[sic]”, · -”beh! su-pe, betí kaprítxuak!”: kapritxuak...!, sé ba?, konejua está játekua-alá? ··

Konéjua játeko gogúa!...

S.B. -se ba? -a ba…

Bestelako bideak, “zela(n)” erabiliz adibidez 966 :

kmz3 º... oixe · bérsuoi bóta juan ·· ía ssee- SÉLA ekarri dabem-beá · alako bersolárixa bertan

éukitxa!, da ...

1.2.9.2.2. Zergatia adierazteko

Horixe da da erabilera ugariena 967 :

raz º... nóbixua e-Eibárkua ei ékan-bái?, da lága ebálako nóbixua · nóbixua lága ebálako estákisé

béste batéaitxik-eró, bérsuak etára! ...

kaz10 “Bai, da tunikak, horixak gaiñera, horixkak. Grabadoriari kalian igertze jakon

koloriagaitxik.”

Baina badira zergatia adierazteko beste bide batzuk ere, “ba”-ren bitartez esaterako:

kaz2 º... bere andriai esa-netzan −“bixarr... es nais etorriko!” barixakuan... ·

−“ ééss? ser baa?” da −“BA, aistia eskontzen da ta madrínia nais da Donostíara

noya · éurekiñ” da ...

1.2.9.2.3. Zentzu kontzesiboz

Adibide bat jaso dugu, era honetara Eibarren asko erabili ez arren. Izan ere, adibideko esangura

“eskolara beiñ ero beiñ igual es giñan juaten, baña jeneralian biarra ein biar arren juaten giñuasen”

parafraseatu daiteke:

rmz ºbáh!, [eskolara] beiñ ero béñ igual bañá, jeneráliem-biarragaittik e... ··· j- juate-giñuasen!

1.2.9.2.4. Hizketagaia adierazteko 968

966 Ikus gainera adibide gehiago sintaxiaren atalean, zergatizko perpausei dagokien atala.

967 Taulako adibide gehienak era horretakoak dira.

968 Ikus instrumentalari eskainitako atalean ere.

227

228

Honelakoak erabiltzen dira: “berbetan jardun/egon/ibili, berba egin, jardun, esan, motibatiboa +

objektua/osagarria + esaten jardun, preguntau, pentzau” eta abar. Adibidez:

kaz2 º... -”ori dala Estebanen alabia?! · txikixa?! · bal-txatxar ba-sónam-barren á!!” nereáitxik,

esta? ...

1.2.9.2.5. Jarrerak adierazteko

Inoiz subjektiboak izan daitezke:

kmz nereáitxi-pástela-jái! //nereáitxi-pastélak e... –raz1 nereaitxi-pastéla-líbre daos –nme2

nígatti-pastéla-líbre daos –naz nigátti-pasténa[sic]-líbre daos

naz ºaurrera-aurréra! Estutza, estutza..., esta- origáttik estaukau billúrrik, a-já!, ori...

tránkill origáitxik, · tránkill...

1.2.9.2.6. Beste kasu marka batzuen lekuan 969 . Kurutzaketak

Hauek kurutzaketaz edo azaldu beharko lirateke. Ez dirudi guztiz sistematikoa denik, baina

idiolektal hutsa ere ez da, lekuko bati baino gehiagori jasotako adibideak baititugu:

a) Ablatiboaren ordez. Kasu honetan, Euskal G. O.-ean dakartzaten adibideez gaindi dago, han

“ZUREGANDIK egin dut” gisako adibideak baitituzte bakarrik (I. eta E. ZUBIRI, 1995, 384), baina

Eibarren besterakoak ere baditugu. Ematen duten azalpena, forma aldetik kasu markak antzekoak direla

da (“norengatik” eta “norengandik” alegia). Eibarren honela egiten da:

•Motibatiboa ablatiboaren ordez. Adibidez:

f.a. ikesisu mutillagaitxik --naz persona fimm-bagaittik

ikesi leike gausá-asko

S.B. bixagaitxik asitxa

raz1 geurégatik ekíngo dabe, ero “ekíngotze”

•Ablatiboa motibatiboaren ordez. Batzuetan, bizidunen forma bizigabeei ezarrita erabiltzen da

motibatiboa adierazteko (arrunki nahasten ez diren arren), bestetan, bizigabe forma zuzenean (kasu

horretan homofonismoz eginiko azalpenak ez du balio). Adibide batzuk:

nme2 mai orrengandik [sic], · bos milla peseta eskiñiskues --naz Asítxaingandik [sic] eon dia

bérbetan

rmz2 º... geró txínga dának berák, txíngok ártu bíxok, · dá! dá! dá! lélengúan da bígarrenan

rékorra batídu, · d’autóridádieri, bráu! mái gañéra botá txíngak; da geró bos dúro ero dúro bi eró

múltia kéndu etzen. Da-ÁNDI-kabréau súan, · da, esa-júan · berá · Euskádin daon · bi anáiri

jokátzeko prés daóla, bi anáiri, ·· txingá-eruaten ...

•Kasu bien arteko zalantzaren erakusgarri adibide hau:

naz ikési seinkee gausá-asko edoseim-persona fim-bat- · gándik, · -gáittik

b) Prolatiboaren lekuan. Adibidez:

f.a. askok artzen dabe Usarsa Santa Krusegaitxik

kaz1 ºbai! ··· Ba- ori · bátzuek, E- Egítza, Egíxa, egíxan eualako, estakisu? egíxan eualako ·

esátetzen; baña · á · géixenak esautzen dabe Otólako-kanteriaitxik

c) Beste egitura batzuen ordez (postposizioak), edo aditzak eskatzen duelako:

mz2 º... -”e!..., baña í e, súperra-aix béstieaitxik, eta..., ik ési-eike partisipau” -” a!, ordúan súperra naixéla ta ní fuérá?!: ordúan súperrik esta biar emén?”

kmz3 º... ee “Madrilgo alkatia naisela taa… au semia: onetxéndako eskopeta ba-nai

alako ta olako ta…, · súeaitxik e · rekómendau-uskue Madrilgo armeruak eta…” ...

1.2.9.2.7. Modua adierazteko

Zenbait adibide:

rae º... baña bixkorren kargau burdixa geuk!, da ori Lésetakuk lau bat ibiltze-sien da gu... íru!:

lau-bost, eta bésperan kargauta ta ero batúta ta itxeskuesan áurria-artzeko baña, guri ésiñ artu

áurreik eseaitxi-pe... ...

1.2.9.2.8. Denbora adierazteko

Adibidez:

-t ... laga itzasu erretziai?

-kmz ºgaurkúaaitxi-bai!

1.2.9.2.9. Osterantzeko erabilerak 970

Ipini dugun adibidea egile batzuek gaztelenariaren eraginez azalduko lukete:

kmz7 º... asko saltzeko, onek aristokrasiak ·· erosi sitxuan órre-terrénuok ·· utzáitxik erosi

sitxuan!

1.2.9.3. Ondorioak

Alderdi formalean kasu marka bakarra dela aipatu behar da, baina aldaera anitzekoa. Batetik,

amaieran -an gehigarria har dezake baina hori oso-oso gutxi erabilia da, gizonezko kaletar zaharren

ahotan jaso dugu bakarrik. Bestalde, kasu markaren aurretik edutezko genitibo marka ager daiteke:

sistematikoa da kategoria batzuetan (izenordainetan, esate baterako), baina izenen deklinabide arruntean

bigarren mailako ezaugarria da, lekuko bakar baten ahotan jaso baitugu batez ere. Aditz izenen alorrean -

arren forma ere hartzen du.

Aldaera fonetikoaak ere kontuan hartzekoak dira. Bokal arteko kontsonante galerak beste hainbat

gertakarirentzat bidea lagatzen du, -attik/-atxik dela aldaera murritzena. Bustidura ere lau mailatan

gertatzen da: sabaikarizazio eza (jasotako adibide bakarrak aldaera hori sistematik at uzten du), glide

sabaikaria gehi kontsonante leherkari sabaikaria (Aginagakoen edota baserritar zaharrenen ahotan batez

ere), glidea gehi afrikari sabaikaria (aldaera erabiliena), eta gliderik gabeko guztizko sabaikarizazioa.

Bestalde, zein oinarriri txertatzen zaion banaketa garbia sortzen da. Aginagakoek darabilte kasu

marka loturazko ezaugarririk gabe: mugagabean, kontsonantez amaitutako berbetan zuzenean hitzari

lotuta; pluralean, nominatibo pluralari zuzenean lotuta. Beste lekukoek loturazko ezaugarriak darabiltzate

bai mugagabean (-e- loturazko bokala) bai pluralean (plural ezaugarrien bitartez).

969 Instrumentalaren ordezko erabilera ikus han.

970 Ikus gainera kasu eta adibide gehiago helburuzko perpausen atalean ere, sintaxiaren alorrean.

229

230

Kontsonantez amaitutako berbak kasu marka hartzerakoan itxuraz berdindu egiten dira

mugagabean eta mugatu pluralean, kasu marka loturazko bokalaren edo plural ezaugarrien bitartez

txertatzen denean. Batzuetan azentuak bereizteko balio izaten du.

Erabilera aldetik “se(r)(g)aitxik” da galdera egiteko era arruntena baina “se(r) ba” ere oso

erabilia da. Erantzunen alorrean ere beste hainbeste gertatzen da, “ba”-k hartzen du batzuetan -gaitxik

kasu markaren balioa. “Zela(n)” ere beste bide bat da.

Zergatia adieraztea da esangura nagusia baina baditu beste batzuk ere: kontzesiboa, hizketagaia

adieraztea, jarrerak adieraztea, modua, denbora, helburua.

Kurutzaketaz edo, beste kasu batzuen formekin nahastatzen da, ablatiboarekin eta

prolatiboarekin batez ere. Instrumentalaren ordez sarri erabiltzen da. Aditz batzuek kasu hori har dezakete

osagarri legez.

1.2.10. DESTINATIBOA 971 ( -(r)(e)ndako/-retako //-ntzat/-retzat //-ntzako/-(re)tzako)

1.2.10.1. Forma

Aldaeren zerrenda ipintzerakoan pertsona izenordainen formak ere kontuan hartu dira, besteak

beste. Izen arrunten deklinabidean erabiltzen direnak bikote bakoitzeko lehenengo aldaera da.

Eibarren erabiltzen den aldaera nagusia -ndako/-retako da baina beste aldaerak ere bizirik daude

eta gutxiagotan erabili arren ezin dira baztertu azalpen honetatik. Izan ere, aldaera nagusi hori

destinatiboa jaso diegun ia lekuko guztiek darabilte (hogei lekukok), nmz-k, kmz14-k −baina hori ez da

esanguratsua, bakoitzari adibide bana jaso zaienez− eta raz-k izan ezik −lekuko horri denera hamar

adibide inguru jaso zaizkio−. Edonola ere, idiolektoka aldaeren erabilera-banaketa aldatu egiten da. -

dako/-tako amaiera duen kasu marka gehien darabiltenen artean lekuko hauek ditugu: kmz, nme2 eta naz.

Horietatik, era berean, aldaera hori gehien darabilena naz da nahikoa alde handiz.

Hurrengo erabiliena den aldaera -tzako 972 amaieraduna da. Aldaera horren erabiltzaile

nabarmenenak raz eta raz1 dira, ia besterik ez baitarabilte. Honako lekuko hauek ere sarri darabilte:

nme2-k sarri, kmz-k, eta naz-k batzuetan.

Gutxien erabiltzen den aldaera, horrenbestez, -tzat amaieraduna da (guk jaso ditugun adibideak

kontuan izanik, bederen). Horrek ez du esan nahi erabiltzen ez denik: kgg-k ia beti darabil aldaera hori

bakarrik. Aldaera hori darabilten beste lekukoen artean, kmz-k darabil gehien, eta nme2-k, raz-k, naz-k eta

f.a.-k adibide bakanak eskaini dizkigute.

Beste destinatibo markako aldaera bikote batek aurreko edutezko genitiboaren kasu markan

datza. Bai mugagabean bai mugatuan, denek hartzen dute genitibo marka aurretik, baina batzuek -naldaera

eta beste batzuek -re(n)- aldaera 973 . Izenordainak −“suendako” izan ezik−, erakusleak

971 Guk erabat bereizi ditugu xedezko destinatiboa, prolatiboa eta leku-denborazko genitiboaren marka hartuz sortzen diren beste

formak (EUSKALTZAINDIA, 1993, 488-498). Atal honetan xedezko destinatibotzat ezagutzen dena azalduko da. Ikus beste

erabilerak bai atal honetan bertan kurutzaketaz sortzen diren formak azaldu ditugulako, bai beste kasuei dagozkien ataletan ere.

Ikuspegi diakronikoz aurkezten dute M. AZKARATE-k eta P. ALTUNA-k kasu hau (2001, 111).

972 Forma hori destinatibo garbia adierazteko agertzen den adibideei gagozkie oraingoan. Besterik da izenlagun funtzioa duen

destinatibo kasu markadun izena. Hori beherago ikusiko dugu.

973 Ikus edutezko genitiboaren mugagabe formen atalean ere.

−“onendako” izan ezik−, zenbatzaileak eta galdetzaileak kontuan hartzeke horien berri dagozkien ataletan

emango baitugu, genitibo marka hori -n- forman egiten dute lekuko gehienek. Beste aldaera oso-oso

gutxitan jaso dugu eta hiru lekukori bakarrik, mugagabe forman: kgg da aldaera hori gehien darabilen

lekukoa (alfabetizazioaren eragina dela uste dugu), eta kmz-k eta raz1-ek inoiz erabili dute. Lekuko

bakoitzaren adibide bana ipiniko dugu:

kgg eurixa óna da edosein mendiréntzat

kmz sé anairéndako ekárri dosu meriéndia?

raz1 seim-beíntzak- seim · beiréntzako ekarri dos- ekárri dó-bedárra?

Orokorrean, kasu marka nola itsasten zaion oinarriari, bai mugagabean bai mugatuan, edutezko

genitiboaren atalean azaldutakoaren arabera da. Jarraian, bestelako ezaugarri aipagarriak eta salbuespenak

aipatuko ditugu:

1.2.10.1.1. Mugagabean

Destinatibo mugagabea: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: alabandako /alabantzat /alabantzako; anaindako /anaintzat /anaintzako

// anaientzako

Kontsonante amaieretan: mutillendako /mutillandako

Forma bitxi batzuk jaso ditugu. raz1-i jaso diogu “anayéntzako” forma, baina horrek edutezko

genitiboko “gastaiena” eta antzerakoak dakarzkigu gogora eta sistemaren baitakoa litzateke, bada,

ezaugarri hau. Lekuko horri “kuixentzako” ere jaso diogu. Baliteke, aldaera fonetikoak aldaera, gertakari

bera izatea 974 .

Beste honako adibide hau sistemaz kanpokoa da gure iritziz, kmz-ren adibide bat lekudenborazko

-ta- mugagabe artizkia duela hain zuzen:

kmz ... eroseiñ erritxándako

“Lau” zenbatzailearen kasuan, izenordain legez, “laurentzat/laurentzako” dira forma hedatuenak,

baina nme2-ri “laundako” jaso diogu. Banaketa hori ez da pluralean gertatzen, izenordaina-izena

bereizterakoan.

Kontsonantez amaitutako berbek loturazko bokalaren bitartez hartzen dute kasu marka. Bestetan

gertatzen denez, bokal hori gehienetan -e- da, baina alternantziaz -a-dun hiru forma ere jaso dizkiogu kmz

lekukoari eta bat raz1-i hain zuzen 975 : “erosein-mutillándako” da kmz-ren adibideetariko bat.

1.2.10.1.2. Mugatu singularrean

Destinatibo mugatu singularra: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: alabiandako /alabiantzat /alabiantzako; anaiandako /anaiantzat

/anaiantzako

Kontsonante amaieretan: mutillandako

974

Ikus gainera, raz1 lekuko horrek soziatibo mugagaberako egiten duen “kuixekin”; motibatiboko “beixagatti[k]” ere antzerakoa

da, guztiz berdina ez izan arren.

975

Ikus esate baterako instrumental eta soziatibo kasuetan antzerako adibideak.

231

232

Ez dugu ohiz kanpoko nabarmenik jaso. Bestetan egiten dihardugunez, “gau/gabe/gaba” hitzari

dagozkion aldaerak aipatuko ditugu; hauek aurkitu ditugu: “gabiantzat/gabandako”, lehena kgg-ren

ahotan eta bestea nme2-renean.

1.2.10.1.3. Mugatu pluralean

Destinatibo mugatu plurala: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: alabendako /alabentzat /alabentzako; anaiendako /anaientzat

/anaientzako

Kontsonante amaieretan: mutillendako

Formaz ezer aipatzekotan, “lau” zenbatzailearen errealizazioak aipatuko genituzke. Izenordaina

denean “laurentzat /laurentzako /laurendako /laurondako” formak jaso ditugu −azken forma gradu

hurbileko mugatzailez−; izena denean berriz, “lauentzat/lauendako”.

Beste kasu batzuetan egiten denez, formaz mugagabea eta plurala bat egiten dira itxura baten

baina azentuak lagundu egin dezake zenbaitetan formak bereizterakoan: “txakurréndako/-tzako/-tzat”

litzateke mugagaberako eredua eta “txakúrrendako” pluralerakoa. Hala eta guztiz, ez da beti betetzen,

kgg-ri adibidez “kgg kollár onek edosein txakúrrentza-balío dau” adibidea jaso baitiogu, eta ez da adibide

bakarra, tankera horretako gehiago ere jaso baitiogu.

1.2.10.2. Erabilera

1.2.10.2.1. Destinatiboko subjektuaren arabera. Kurutzaketak

Deklinatutako berba pertsonazkoa edo biziduna denean ez dugu arazorik aurkitu kasu marka

erabiltzerakoan, baina subjektua gauza fisikoa edo denbora zein leku gisako eremuak direnean

salbuespenak eta bestelako bideak jarraitzea da arruntena, adlatibo gehi leku-denborazko markadun

formak erabilita (-rako), destinatibo kasua ere batzuetan onartu arren.

Horren froga garbiena galdetzaileetan bertan aurki dezakegu. Pertsonaz galdetutakoan

“no(re)ndako /no(re)ntzako /no(re)ntzat” nahiz “señendako 976 /señentzako /señentzat” oso arrunki

erabiltzen dira. Ohar batzuk egin behar dira baina, aurrera egin baino lehen; lehenengo galdetzailearen

erabilera −dagokion atalean ikusiko denez− oso murritza da, ezagutu lekuko guztiek ezaguten duten arren.

Bigarren galdetzailea ostera, erabili denek darabilte baina zentzu bikoitza izan dezake: batetik, pertsonez

galdetzeko, eta bestetik, gauzez galdetzeko. Galdetzaile bietan destinatibo kasu marka eransteko eta

erabiltzeko ez dago arazorik, “seiñ” galdetzailearen kasuan gauzez galdetutakoan izan ezik. Beste

galdetzaile orokorra (“zer”), berriz, izenordain denean beti gauzei dagokie, eta ez dugu jaso destinatibo

kasu markadun erabilerarik, salbuespen bakarra izan ezik, naz lekukoaren adibide bat: naz “ori seréndako

da?” . Lekuko berak eta beste guztiek komunzki darabilte “seta(ra)ko”.

a) Destino-subjektua pertsona denean edo biziduntzat hartzen denean, erabilera arrunta da. Ez

dugu hemen adibiderik ipiniko, taulan eta osterantzean nahikoa argi ikus daitekeelakoan. Forma horiek ez

dute sekula -rako marka onartzen. Salbuespena landareak, zuhaitzak eta horrelakoak lirateke:

“aritzandako” lortu dugu baina uste dugu “aritzerako” ere onar daitekeela beste testuinguru baten

(“haritzerako, haritzean ipintzeko” litzateke, parafraseatuz).

b) Destino-subjektua gauza denean edo bizigabetzat hartzen denean, “norako, noisko(ra)ko”

leku-denborazko genitiboaren erabilera da destinatibo marka ordezkatzen duen egitura nagusia.

•Bietarikoak ere jaso ditugu zenbait kasutan 977 : “elixandako /elixa(ta)rako, elixendako

/elixetarako; kalendako /kaletarako, kaliandako /kalerako, etxiendako /etxetarako; errindako /erritxarako,

mendixandako /mendirako, mendixendako /mendi(xeta)rako; begixandako /begirako; buruandako

/bururako 978 “, galdekizuneko item bat bera erabiliaz 979 . Egitura eta esangura batzuek destinatiboaren

erabilera erraztu egiten dute; “erregalua ein” erabilita, adibidez, mugatuan “elixiandako” eta

“errixandako” ia erabat lortu dugu mugatuan, mugagabean alternantzia izan arren.

Nahasketaren adibide batzuk:

kmz umedádia txarra da eroseiñ e etx- etxendáko

/raz1 umedádia eskása dá eroseiñ etxera- ... etxetárako

kmz umedádia txárra da etx- etxiándako

/naz umedádia, etxeráko da txarrá

raz1 orí begi- beiráko-oná dá //naz ori oná da begiráko

/nme2 orí begixándako-oná da //naz ori oná da ... begixándako

Leku izen berezietan ere alternantzia aurkitu dugu, destinatiboa ere sarri erabiltzen den arren 980 .

Esanguratsua da lekuko batek destinatiboa leku izenetan erabiltzeaz zioena:

f.a. “Arratendako”? ºUfff… Arrate… Arratei estutza ardura e, ona iñ txarra iñ. Arek e, los ke no

se mueben están… no les importa

Forma biak bata bestearen ondoan ere jaso ditugu:

kmz6 “... Ba, guk frenterako eitxe itxú: txirikillák. Frenterako, frentiandako, da tronpa puntak

lixua eta tartakiñak, eh! frenterako ...”

naz Eibárko-ónena beti Untzágantzako, Untzágarako da

•Destinatiboa bizigabeetan ere erabiltzen da, edonola ere: “urdeixandako, ankendako,

loixandako, ospelandako, erreumendako, txuletendako, pañueluandako, jaboiandako, sagarrandako,

simaurrandako, tela fiñandako” eta abar. Adibide hauek lortu ditugu ez dutelako ez leku ez denbora

ñabardurarik horien esangura orokorrean (nahiz eta “ankan”, esaterako, forma arrunta den, baina ez da

hain arrunta “urdeixan” edo “erreuman” adibidez). Destinatiboaren “aldeko neutralizazioak” ere jaso

976 Ikus errealizazio bat espektrograman: kmz 21B264.

977 Ereduak ipiniko ditugu, ikus benetako adibideak taulan.

978 Ikus kgg-k eginiko iruzkina beheratxoago.

979 Eibarren ez da beti betetzen gramatiketan azaltzen eta beste leku batzuetan gertatzen dena: “kasu hau (...) ez da nahasten -rako

atzizkidun formekin, bakoitzak bere esangura duelarik” (J.A. URIARTE, 1995, 374) alegia. Batzuetan bai bereizten da argi eta

garbi, baina ez beti.

980 Ikus zehaztasunez dagozkien ataletan.

233

234

ditugu: “para la tela fina” zein “para tela fina” galdetutakoan, lekuko guztiek “tela fiñandako” ereduaren

aldaerak eman dizkigute erantzuntzat.

Badirudi kolektiboak eta entitate orokorrak pertsonatzat hartzen direla, “ejersituandako,

Unibersidadiandako, Karitasendako” formak ere jaso baititugu.

•Leku-denborazko kasu markadun formak bakarrik ere jaso ditugu, nolanahi ere. Adibidez, zaila

egin zaigu (ezinezkoa, jaso ditugun errealizazioei bagagozkie) destinatiboarentzat adibide bat topatzea

“egun” hitzarekin. Izan ere, usuena “egune(ta)rako” edo antzerako forma baita. Hala eta guztiz, zeharo

ezberdinak dira teorian “egunendako/egunentzat/egunentzako” eta “egunetarako”, lehenengoa baita

destinatibo garbia, bigarrenak denbora zentzua duen bitartean. Adierazi dugunez, baina, ez dugu

destinatibo kasu markaz adibiderik jaso; destinatibo zentzu nahikoa garbia du adibide honek: “kgg ori

gaurko egunerako ona da” baina ez dugu destinatibo markarik lortu. Destinatiboa lortu ezin izan dugun

beste adibide batzuk: “belarrirako, belarrixetarako”. “Gau/gabe/gaba”-ren erabilera nagusia ere lekudenborazko

kasu markaduna da, destinatibo errealizazio batzuk jaso ditugun arren.

c) Lekukoen iritziak. Gogoeta handiena kgg-rengandik jaso dugu, eta abstraktutasuna,

espiritualtasuna edo esangura konnotatiboak azpimarratzen ditu lekuko horrek destinatiboa

erabiltzekotan; leku-denborazko genitiboak ekintza-muga-helburu praktikoago eta fisikoagoak adierazten

ditu. Jaso dizkiogun iritziak hemen daude:

kgg “kalíendako”: ºeske según se dan, es?”. Beste aukera: kgg “órrek fárolok polítxa-dia gure

kalíetarako //kgg séose biako da guré kalíetarako”.

Beste adibide baten: kgg ““buruántzat”: ºero “burúa” gausa espiritual ero…, es?”, esaterako: kgg

“buruantzat ba, irakúrtzia ero ikastia ona da buruantzat”. Beste aukera: kgg “sé da ona burúrako?:

ºkámpoti-bada //jaboia bururáko da //kgg peluka ori e kopiñán bururáko da”. Dena dela, aurrekoa

erlatiboa da zergatik eze kmz-k destinatibo forma darabil kgg-k legez baina nme2-k eta naz-k “bururako”

aukera darabilte “irekortia/leitzia” ekintzarentzat ere.

Bestalde, kgg ““gabiántzat”: º”gabía” séose isángo bálitz, berántzat ona isángo litzáke, es? … es

jatan okurritzen gábak personalidádia euki leikianik … “gabía” báterombat isango bálitza ero

figura literario bat, es?”.

1.2.10.2.2. Destinatiboaren eta -rako markadun adibideen esangura banaketa

Goian jarri dira nahasketa gertatzen den adibide batzuk (“etxiandako/etxerako” gisakoak).

Jarraian, esangura ezberdinak dituzten adibideak ipiniko ditugu, “zuzen” erabilita. Esate baterako, kmz

“órre-kuadruo-polítxa-dia etxerako” erakoak aho batez jaso dizkiegu galdetutako lekuko guztiei,

bakoitzaren idiolektoaren arabera aldatuta, jakina; eta beste esanguraz, destinatiboz, kmz “sú bajúa ona da

· etxiándako” ere, lekuko guztiek darabilte raz1-ek izan ezik. Gaztelerazko “para casa” eta “para la casa”ren

banaketaren parekoa litzateke gutxi gorabehera.

Adibidez, “begixendako/begixetarako” (dena dela, bikote hori nahastean erabilita ere jaso dugu,

gorago aipatu denez):

kmz sanaórixa-játia oná da ... beíxendako

≠kgg beíxetarako líkidua erosi dot

Esapideetan “leku” esangurako formak ihartuta daude:

kgg su bai etxerako modokúa! //su etxeráko! –kmz sú-bai balío dósu! · etxeráko –raz1 su sára

etxerako morukúa [baai, óixe-esáte-san lén!] –nme2 á etxeráko modukúa da! –naz su bai sará

etxerako morua [sic], e?, “morukua”, e?

Goikoak leku zentzudunak dira. Berdin gertatzen da, teorian, denborazko zentzudunekin, baina

horrelakoetan destinatiboarentzat adibide egokiak aurkitzea da zailena: “egunandako” (eguna bera

litzateke ekintzaren-izatearen helburu-xede), baina ez dugu adibiderik jaso, eta ”egunerako” (eguna

erreferente kronologikoa baino ez litzateke, hortxe legoke muga).

1.2.10.2.3. Adizlaguna den ala izenlaguna den ere, nahastea sor daiteke:

•Izenlaguna erabili behar denean, beti erabiltzen da -ko-dun forma, izenaren aurretik nahiz

atzetik (baina atzetik izatekotan, izenlagun honi dagokion atalean azaldu genuen eran −aposizio itxura

hartuta, “erropak aitxandakuak” litzateke, adibiderako−). Adizlaguna denean ia beti -ntzat aldaera

darabilen kgg-k ere bide hau darabil, jakina:

kgg nun dáre aitxándako prákak? //nun dáre aitxántzako frákak? --kmz nun dáre aitxándako

frákak? --raz1 nun dáos aitxántzako frákak? --nme2 nun daos aittándako prákak?

•Adizlaguna erabili beharrekotan sortzen da nahastea:

raz1 orí ekárri dot aitxántzako

/kmz ekárri dot orí aitxándako –nme2 orí ekárri dot aittándako

/naz óri ekarri dot aitxántzat

1.2.10.3. Ondorioak

Kasu markak berak hiru aldaera ditu izen arrunten deklinabidean, -ndako /-ntzat /-ntzako.

Orokorrean erabiliena lehena da; erabilera frekuentzia handia du -ntzako aldaerak ere, eta gutxien

erabiltzen dena -ntzat aldaera da. Izen arruntetan genitibo markaren forma nagusia -n- da, -ren-dun

adibide batzuk jaso diren arren. Azken aldaera hori gehien darabilen lekukoa kgg denez, alfabetizazioaren

ondorioz izan daitekeela dirudi lekuko horren kasuan; aldaera hori jaso zaien beste lekuko biak zaharrak

direnez, bestelako azalpena behar du. Erabileran jasotako bestelako aldaera gehienak salbuespentzat jo

beharrekoak dira, aldaera fonetikoak direla eta, edo bestelako ezaugarri bitxiegatik.

Kontsonantez amaitutako berben formak mugagabean eta mugatu pluralean itxuraz berdinak dira

baina batzuetan azentua erabiltzen da bata eta bestea bereizteko, behin betiko bidea ez den arren.

Kasu markaren erabilerari dagokionez, bizidunekin erabilera arrunta du. Arazoa bizigabeekin

edo bizigabetzat hartzen direnekin sortzen da. Horrelakoetan destinatiboa erabili erabiltzen da baina beste

forma batek lekua kentzen dio, adlatibo eta leku-denborazko markadun -rako formak hain zuzen. Edonola

ere, forma bien alternantzia ere jaso dugu, bikoteak sortuz. Berba batzuek ez dute destinatibo kasu marka

onartu ere egiten, baina, “belarri”-k, adibidez; denbora adierazten duten berbek ere orokorrean ez dute

destinatibo markarik onartzen.

235

236

Badirudi, bada, -rako-k leku edo denbora helburuzko esangura garbiagoa duela, eta destinatiboak

zehazki mintzagai den “subjektua” du xede. Lekukoen iritziz, destinatiboa bizigabeekin erabiltzekotan

bizidunen ezaugarriren bat egotzita izan behar du.

1.2.11. PROLATIBOA (-tzat/-tzako)

1.2.11.1. Forma

Prolatiboa: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: elixatzat; etxetzat; menditzat; astotzat; katutzat; gastaitzat

Kontsonante amaieretan: fintzat /fiñetzat; aristzat

Guk deklinabide kasutzat hartu dugu baina zenbaiten ustez ez da maila horretara iristen, eta

aditzondoen bidetik uler daiteke, batetik, era honetara sortutako sintagmek ez dutelako mugatzailerik

onartzen; bestetik, aditzondoei ere erants dakielako, eta azkenik, kasu marka era berezian txertatzen

zaiolako oinarriari 981 .

Nola txertatzen zaio bada?: zuzenean oinarriari, amaiera bokalikoa zein kontsonantikoa badu ere.

Berbaren amaieran kontsonante afrikaria badago frikari bihurtzen da normalean: “aristzat” adibidez.

Gainera, bai forma bai erabilera mugagabean du soilik. Agian gutxi erabiltzen delako, batzuetan

lekukoek zailtasunak izan dituzte kasu markadun adibideak ahoskatzerakoan. Adibidez:

kmz Amaña errítx- errís- errísta- ... errítzat dáuke --naz nik Otzintxu [sic] béti euki dot eee · erri-

· errix-, errítzat

nme2 dána-dauke Maríaa...-andrá fiñántz- · fíntzát --kmz ... andrá ... fiñétzat [sic] ... “fintzát”

“Gau/gabe/gaba”-rentzat aldaera hauek aurkitu ditugu: “gautzat”, kgg-ren esanetan; eta

“gabastzat”, nme2-ren esanetan.

Oinarrian, esan dugunez, izenaz-izenondoaz landako osagaiak egon daitezke, aditza ere bai:

nme2 ni betí · artá orí · aitza dalakotzat eo- euki dot

Kasu markaren amaierak fonetika sintaktikoz aldaera fonetikoak izan ditzake 982 .

Prolatibo markaren beste aldaera bat ere hemen aurkeztuko dugu, nahiz eta izen arrunten

deklinabidean ez dugun horrelakorik jaso; aurretik edutezko genitibo marka duen aldaera hain zuzen 983 .

1.2.11.1.1. Formaren bestelako aldaerak

Erabileran aipatuko dugu hiru balio nagusi dituela, xedezko ñabarduraduna bata, ustezkoduna

beste bat eta azalpen tinkoak egiteko bestea. Jasotako adibideek erakusten dutenez, xedezko ñabardura

duten formek beste prolatibo aldaera bat izan dezakete, bai -tzat bai -tzako. Ez da, baina, azken hori

erabiliena. Honelakoak jaso ditugu, besteak beste:

981 Informazio hori EUSKALTZAINDIA-ri hartu diogu (1993, 491). Dena dela, guk geuk ere “aditzondoei” ipini dugu, baina agian

iturriko errata bat izan daiteke. Honela diote: “Eta harrigarriago gerta daitekeena, aditzondo soilei ere erants dakieke” (ib.); izan ere,

izenak eta izenondo soilak ageri dira jarri dituzten adibide guztietan, eta edonorentzat arraroak dira “ondotzat” erako formak.

982 Ikus nominatibo pluralaren atalean eginiko oharrak.

az1 alabátzako · ártu dábe

raz1 aré-gekan ee berán umetzako morúan

nme2 amén muéstratzako b’estao aléi-pe

raz1 morroitzako artu //”morroitzáko artú” ºbai, ori álaxe dá!

1.2.11.2. Erabilera

1.2.11.2.1. Erabilera arrunta

Aditz batzuekin osatzen den predikatu osagarria: “euki, eon, artu, jo, esautu” dira guk jaso

ditugun egituren ardatzak. Esaldi berezi bat ere aurkitu dugu, ez dakigu zenbaterainoko arrunta edo

erabilia izan daitekeen:

kmz káletárra-pentzau dabe · betí e · txalá · béitzat

1.2.11.2.2. Prolatiboaren balioak, esangurak

•Batetik, xedezko ñabardura du, “zertarako, norako” gisakoa:

naz artu dabé semétzat, ésta beran semía bañá, semétzat

nme2 º... da imíñia, ímillauna, ··· erráldiá, ·· etaa... · erráldia t’arrúia, bai! ·· Da, · da ontzía!, ·

ontzíaa · ee, · pixútzat e, · ibíltten san lénao. · Da nik estot esautu bañá, · pixu móduam-be ibilttesan

•Bestetik, hizlariaren ustea, kontsiderazioa, iritzia adieraz dezake. Adibidez:

kaz3 º... esan etzan ólantxe berak -”enéé! nerí ipini ji- -”í” sate-sam-betí- nirí-ipini jestan arek

arpeixa! ·· itxúria! · peligrósotza-neuana-ni!” ...

•Ustea baino esangura tinkoagoa ere badu:

kaz1 º... Élgetako kamiñuan gáñian · gáñian · euán · Ugártek [sic] · básarrixa: “Ugartek” sera,

baña Káxkarrengotzat esautze-

-kmg º[Ipurua baserria] ta beste isem-batekiñ ero es dosu esautu?

-kaz1 ºess! · ní-betí-Ipurúatzat esa-...

1.2.11.2.3. Zein beste bidez ordezkatzen den

a) Postposizioz: “izena/izenondoa/aditzondoa + moruan + prolatiboari dagozkion aditz

“bereziak””. Adibidez: “elixa moruan, erri moruan”:

kaz3 ºe ásmu [sic] eben e séra! · kantú edér ba-berán ·· iseníaan · berari da berari kántau entzan

Úntzagan ·· da e se kantu áundi ba-moruan dakat... --raz1 umía txikíxa-artú ben ... etxeráko

morúan //raz1 txikítxan artu ébem-ba etxe- etxéko umía morúan

b) Bestelako perifrasien bitartez. Perifrasiok mila modutara egin daitezke; hemen bide batzuk:

raz1 etxerako artu ben

•“... -la pentzau/uste isen” eta antzerako konpletibak:

f.a. olua san, baña ni-pentzatze-neban garixa sala

983 Ikus zehazki leku izen berezien deklinabidean, erakusleen atalean eta “batzuk”-en deklinabidean. Aldaera hori ez da, baina,

Eibarko berezia; ikus J. ARRETXE-k Basaurirako dakartzan “nontzat, nontzako, sentzat, sentzako” formak (1994; 93, 96 12. oh.),

“Pedrontzat, Pedrontzako” formak (aip. lib., 104 38. oh.) adibidez.

237

238

•“Prolatibo kasu marka hartuko lukeen osagaia+mugatzailea + dalakuan/salakuan

eon/euki...” erako egiturak:

raz1 káletarrak ee áuki dabela · txalá bei- beixa dalakúan

kmz neská bát gekáun · eskólan · mutílla salakúan

raz1 Pátxi auki dou ... moskorra · sálakuan

•Prolatibo marka aditzari txertatuz:

nme2 nik, bisítza gustían euki díttut kúixak arratoia- ... dielakotzat

•Destinatiboz eratutako egituretan:

kgg Amaña erríxa da bátzuentzat

kgg María dánentza-da andrá fíña

c) Instrumentaleren bitartez:

kmz oingó gasteríxia dáka · gaua... gáua egúnas da egúnas gauás [sic]

raz1 oingó gastía-daké baa e e gabá egúnes, da egúna gábasss, · ló itten dabe bápo tá!

naz gaurko gastiak, · gabá dauké-egunéskorako, da eguna · gabaskórako

•Deklinatzerakoan ere horren arrastoak aurkitu ditugu:

nme2 gaurkó gasteríxiak, · egúna GABÁS-TZA-dauká ta, ·· gabá egunntzat [sic]

1.2.11.3. Ondorioak

Formari dagokionez -tzat da aldaera bakarra, fonetika sintaktikoz gerta daitezkeenak kontuan

hartzeke. Beti mugagabean eratu eta erabiltzen da. Oinarriari zuzenean txertatzen zaio, kontsonantez

amaitutakoetan loturazko bokalik gabe.

Hiru esangura nagusi ditu: xedezko ñabarduraduna, ustezkoduna eta azalpen tinkoak egitekoa.

Xedezko zentzuz erabiltzen denean leku-denborazko marka har dezake amaieran, -tzako, baina aldaera

hori ez da asko erabiltzen.

Aditz batzuekin arrunki erabiltzen da, baina kasu marka honen erabilera gutxitzen doa.

Ordezkatze bide asko daude, bai postposizio bitartez, bai hainbat perifrasiren bitartez bai instrumentalaren

bitartez ere.

1.2.12. INESIBOA ( -(e)(ta)n; -(e)gan // -(e)n/-re(n) gain) 984

1.2.12.1. Alderdi formala

Aipatuta dago jada leku-denborazko genitiboaren atalean zeintzuk diren leku-denborazko kasuen

ezaugarri orokorrak eta ez ditugu, bada, berriz errepikatuko. Han agertu denez, hainbat teoria eta hipotesi

landu dira jatorrizko alegiazko formak berreraikitzeko egungo emaitzak azaldu ahal izateko. Eibarko

hizkerak dituen ezaugarriak erakusten saiatuko gara. Kasu markak hauek dira: -(e)n 985 /-(e)tan

984

Ikuspegi diakronikoz aurkezten dute M. AZKARATE-k eta P. ALTUNA-k (2001, 121-122).

985

Kontsonante sudurkaririk gabeko errealizazioren bat ere aurkitu dugu baina ez dugu arruntzat joten; ikus espektrograman: raz1

5A381.

izigabeentzako, oro har; eta -(e)(g)an atzizkia eta -n /-re(n) gaiñ postposizio egitura bizidunentzakoa,

kurutzaketak izan daitezkeen arren.

1.2.12.1.1. Bizidunak-bizigabeak, deklinabidea

Deklinatzerakoan izen bizidunak eta bizigabeak formalki bereiztea –zein ez bereiztea,

dagokionez–, leku-denborazko kasu guztietan gertatzen da, genitiboarenean izan ezik (teorian behintzat,

adlatibo bukatuzkoan eta bide zuzenezkoan ere bai, errealitateak erabilera franko mugatzen duen arren),

nahiz eta bitarteko formak ere sortzen diren. Lehenengo bai inesiboko bai beste kasuetako kurutzaketak

aipatuko ditugu orokortasunei dagokienean 986 ; eta ondoren inesiboaren bizidun-bizigabe ezaugarriak

azalduko ditugu.

—Bizidunen eta bizigabeen deklinabideko kurutzaketak leku-denborazko kasuetan.

Jarraian azalduko ditugu leku-denborazko kasu guztietako ereduak, berriz ez errepikatzeko,

egiturak antzekoak direlako denetan 987 . Adibideak bai galdekizunaren bidez bai solasaldi asketik jaso

ditugu, erabilera oso arruntak direnez:

a) Bizidunak bizigabe gisa deklinatuta:

•Forma mugagabeak.

Deklinabide arruntean bizigabeen ezaugarri den -ta- artizkia 988 ere sarri aurki dezakegu

adibideetan:

kmz sé alabátan dáka-konfiánsia?

Adibide hauen parekoak darabiltzate besteak beste kgg-k, raz1-ek, f.a.-k, nme2-k eta naz-k; ia

lekuko nagusi guztiek, alegia:

kmz orí-ikusi eike ... erosein · semétan --kgg edósein anáitxan tópau seinke konfiánsia

kgg sé ikúste-osu olako neska baténgan? --kmz sé ikusten dok alakó neská batén? --nme2 se

ikusten dosu ·· olako neska báten? –naz se ikusten dosú olako neska baten?

raz1 seiñ anáittik ikési dosu orí? --nme2 orí seiñ anaittétik ikesi dosu?

raz1 irú seméti-bát etorri jata

naz sein sorotátik ikesi dosu orí? //naz séñ anátatik ikesi dosu orí? //naz séin · kristautátik ikesi

dosu orí? //naz sein moskorrétatik ikési dosu orí?

naz séñ alabátara jun sara ba?

naz séin léngusutaraño laúndutzue?

naz déndakooooo... kólia Maríaraño lleatze-san!

Egitura lexikalizatuetan, ondokoek “ligatu” moduko esangura dute. “Mutilletan eiñ” era

daitekeen arren, gure lekukoek ez dute erabiltzen:

S.B. andrátan eiñ/ibilli/jardun/eon

S.B. neskátan eiñ –kmz neskátan eitxia béste gausá bá-da ...: “neskatan” e... –raz1 mutílla-neskátan

986 Kasu marka bakoitzaren formazko nahiz erabilerako berezitasunak dagokien kasuaren atalean zehaztuko ditugu.

987 Adibideen hurrenkera hau izango da: inesibokoak lehenengo, ablatibokoak hurrengo, adlatiboetakoak, ondorik.

988 Artizki horren aldaerak zeintzuk diren jakiteko leku-denborazko genitiboaren atalean ikus daiteke. Beste ezaugarri batzuen

artean, batzuetan bai eta bestetan ez erabiltzea ere aipatu dugu han.

239

240

•Forma singularrak.

Erreparatu egin behar da inesibo adibideetan “alaban” eta “alabian” formak jaso ditugula; guri

arraro egiten zaizkigu, batez ere -a itsatsia ez balute legez deklinatutako formak. Inesiboa orokorrean

hartuta guztiz asistematikoa litzateke, baina lekuko batek baino gehiagok darabiltenez agian bestera

pentsatu beharra dago 989 . Beste adibide batzuk:

kmz neré alabán [sic] · konfiánsia dákat //kmz orí normála dok neree a- alabé- alabán [sic] //kmz

alabían --nme2 óri nere alabán ·· normála da --naz nere alabían ori-ittia, normála da

kmz emén sorúan, sé ikuste-dosú? --naz emen sorúan, se ikusten dosú?

naz eiñ ero es eiñ, emén alabianin [sic] · dao

raz1 orrégandi-mutillátik [sic] askó ikási dot //raz1 orreándi-neskátik urten dau

naz asi diá gisór orr- [sic] orrétatik

naz eta-asi dia ... annn... gisónetik

Singularrean da bizidun eta bizigabe formen arteko kurutzaketa gutxien gertatzen dena.

•Forma pluralak. Adibidez:

kmz eure sémietan daok · ori éitxia --nme2 orí · su- e, eiñ ero es eiñ, suré alábetan dao --naz ori

eiñ ero es eiñ, sure alábetan dao

f.a. ori normala da nere lengusuetan

kmz lagúntza iré anáietan topau éike --nme2 sure anáyetan a- · topau seinke lagúntzia --naz topau

seinke lagúntza [sic] seuré anáyetan --f.a. nere anaietan

raz1 ºbaai, personia bai... −“í! orre-jakan sartaria!”... nésketan orí segurua! mutíllegaitxik, bué...!

... --kmz3 º... Eibar e formála isan dok · gastíetam-bintzát ·· f- formála! ...

raz1 lagúnetatik --kmz irú semíetatik bat etorri dok --raz1 áretxe-nésketatik urten dau --nme2 nik

órretatik asko ikesi dot --naz ikesi dot atzoko moskórretatik

raz5 º... Kurútza eskondu sanian Elórretara, · esín dirúri-topau!, pariéntietara t’ausuetara ta juan

d’amen dánetan da, ess ba!, diruik eseuan dirúrik! --raz º... “ní-naixao dót amén! -pelikulak eotesian-

pelíkulia ikúsi txa geroo lagúnetara urtétzia” ta ni arén fabóre betí! ... --kmz7 “... euskeraz

eiñ da, ba, rusuak giñalá. Da, nun tokau akún benetan rúsuetara juatia ...” --nme2 atzóko

gisónetara jun sáitte --raz1aráxe nésketara góyas --naz ee, berán semíetara dóyas

nme2 “órretxetara” be bai tta “órrengana” be bai

raz1 etorri dia onáxe nésketarañok etorri da-ia [sic] --naz lagúndukotzú-seure alábe-taráñok --naz

suá, éuretaraño lleau da

naz txakúrra, úmietarutz · juen da

Esangura bereziak dituzten egiturak, dena delako izen arrunta entitatetzat edo instituziotzat

hartzen delako batez ere. Esate baterako:

kmz7 “... Gerra ostian be, oindiók, neskak ein zian maestra Eibarren, mójetan ...” --ñaz5 “... Pixkat zahartuta dago baiña oiñ. Eta mojetan dago! ...”

kmz8 “... ugezabak esan estan: “Poliziakuetatik zera dagok, deixa dagok”. Bueno, juan nintzan

eta poliziakuetan genguazela ...”

kmz ºkáñak!, káñak lapurrétara!, ·· mónjetára!

kmz7 “... Baiña, frailliak etorri zianian, Isasíra, orduan ... kále bakoitxetikan jua giñan, zererá,

Isasiko frailiatara ...”

•Tarteko formak, edo bietarakoak. Esaterako:

raz1 SEÑÉN esperánsaTAN sáre?

nme2 “ónetatik” eta · “ónegandik”... e, bérdiñ esa-leike //nme2 áretatik ikesikosu askó -ero-

árengandik, ikésikosue //nme2 ºesan leike “ónengana” be bai tta “ónetxetara” be bai ...

“ónetxegana” be bai

989 Hemen diogunak 1.2.12.1.3. atalerako ere balio du.

nme2 “ónengana” esaten dosunn létz ba, “ónen- ónetxen-tángana [sic] etorri nais” be bai esaleike

•Animaliak, bietara deklinatzen dira. Lekuko batzuek bizidunen marka darabiltzate, kgg-k esate

baterako. Beste lekuko batzuek, berriz, bizigabe legez deklinatzen dituzte, edo bietara:

kgg ori edosein kuírengan da normála

nme2 sein kuígana jun-tzára?

kgg ori nere kuíxangan óso normála da

naz e txarrixannndik e geixen gustatze-atana pernilla da

nme2 ní neuré kuíxagana nóya --naz ni noya neure kui- neure kuíxagana //naz ni noya neure

beixágana

kmz3 º... sartu suam-piñarira daka-daka-daka… ·· bajóyan ollaórraana! ...

/kmz orí normála dok erosein kuitxán --nme2 orí, normala da edosein ku- edosein kuittán

naz sein kuittara jun sa játen emótera?

nme2 kúirañok [sic] lleau da urá

nme2 se ikusten dosu kuíxetan?

rmz ºnárdaixa dok · idixetatik · arríra dóyana

nme2 ni neuré kuixetara nóya --naz ni noyá · neure kuixetara //naz da, ni noyá neure béixetara -f.a.

nere kúiXETARA

•Landareak. Joera hedatuena bizigabe legez deklinatzea da, baina bestelako adibide bat ere

aurkitu dugu:

naz dána-joyesen árbolam-batzu- árbola bátz-uengána

•Agian lanbideek badute bizigabe legez hartzeko joera, “medikora/medikura juan” forma

hedatua ikusi baino ez dago, adibidez. Bai mugagabean bai mugatuan erabiltzen da gainera:

nme2 á médiku ass-kótan ibili da

naz orí médiku asskotara juen dá

kgg médikORA nóya

kgg sé beígáitxi-juan sara médikura?

kgg sé kuígaitxik e juan sara beterinárixora?

S.B. º”juesera eruan” esaten da “llebar a juicio” esateko...

vTarteko formak. Adibidez:

f.a. sein medikoTAGANA?

241

v“Medikua” bizidun legez ere jaso dugu, dena dela. Esaterako:

kmz datórren astían médiko- médikuana juan biakok –raz1 datórren astían-médikuana

juam-biekosú –naz datórren astien médikuana juem-biekosú

•Osterantzekoak:

kmz14 “... hórrek hartu dittuelako detaille asko ebanjelixotik, Bibliatik, handik, handik... Komeni

dan guztia hartu eta Jaungoikora heltzeko, gizona jasotzeko”

b) Bizigabeak bizidun gisa deklinatuta:

•Mugagabean. Adibiderako:

raz1 número bitx- bigándik [sic] urten dábelá

naz dána-juen sien kótxe gorri baténnn-gana

242

•Singularrean. Adibidez:

rmz º[pertsona bihurria izatea] ori estao ee-eskólien gáñien!

kmz estálpian ... tejabánia, · eurixáandik e gordetzeko ...

raz1 eulí bá-juan da g- arén gastayáana [sic] --naz d'ará gastáyaanna bé, txinddúrri ba-dator

naz onén atzamorroskoleana etorren · tx-x- txindúrri bat

naz gastáyagana eulí ba-juen da

naz bólia doyá · bix- bixángana

naz bólia doyá bixánn aldérutz

Bereziki “aparte” postposizioaren aurrekaria “ori” erakusle-izenordaina denean, “orre(g)andik

aparte” egitura oso erabilia da:

kmz3 º… an emoteskuesan muestrak e ·· gitxi gora-bera e · iualtzu eitxe-enduasen! Geroorreandik

aparte daok e noberak e ...

•Pluralean. Esate baterako:

naz gastáyegana euli asko jueten da

•Tarteko formak, edo bietarikoak:

nme2 -señetátik asi sára? ... -presisamente · onetxéngandik

Nahiz eta lekuko horrek geroxeago hau azaldu:

nme2 ºkajá bat ero, trástia ártzera, “one-txétatik”

—Bizidunen inesiboko formak

•Inesiboan bereziki, zaila egin zaigu -(e)(n)gan bizidunen kasu marka aurkitzea. kgg da forma

hori sistematikoki darabilen lekuko bakarra, esateko moduz, eta hori alfabetizazioaren ondorio izango

litzateke, gure ustez. nme2 lekukoak ere badarabil, baina gipuzkerako ezaugarritzat joten du eta naturalki

bestelako bideak darabiltza inesiboa adierazteko; adibide gutxitan jaso diogu forma “etimologiko” hori:

adibide banakak bai erakusleen deklinabidean, bai izen arruntak deklinatzerakoan, bai zenbatzaile

zehaztugabeak lantzerakoan bai galdetzaileak eta pertsona izenordainak deklinatzerakoan. f.a. lekukoari

eta naz-ri adibide bina bakarrik jaso dizkiegu forma hori erabiliz; horrek esan gura du ezagutu egiten

dutela, baina erabilera galduta dagoela.

kgg-k txandaka darabil genitibo marka 990 izenak deklinatzerakoan, batzuetan bai bestetan ez;

nme2-k, jaso dizkiogun izenen adibide bietan darabil marka hori, eta f.a.-k genitibo markarik gabe eratu

du, baina adibideetako baten era nahasian; naz-k izenordainetan darabilenez, genitibo marka ia derrigorra

du. ñaz3-k aditzari itsatsita darabil kasu marka hori. Zenbait adibide:

nme2 “señétan? señÉGAN daukasu esperántzia?” //nme2 “señéngan? señén gaiñ ·· dao · eit- ori eittia?”. Adibideok ikusita,

badirudi ez duela nahikotzat joten forma bakar hori, adibide bietan beste galde-era baten ondoan baitakar.

kgg ori eiñ ero es eiñ suré alabíagan dao //kgg ori suré alábengan ikúsi séinke

990 Edutezko genitiboaren markak zein aldaera dituen eta erabilera kasu horri dagokion atalean azaldu dugu; beste kasu batzuetan ere

aipatu dugu eta aldaeren erabilera banaketa lekukoka eta kategoriaka gutxi gorabehera gorde egiten denez, ez dugu berriz azalduko.

Adibide zehatzetan ez bada, beraz, genitibo marka “-n” jarriko dugu.

nme2 súre alábengan · dao //nme2 gáusori eittia · sure gisónan-gan dao //nme2 nik askóngan estot

· gausa espesialik ikusten

f.a. mutilláan beráan

f.a. beráN mutillaGAN, berAN GORABERAN dao ori

naz eiñ ero es eiñ, eurégan jaok orí //naz iñ ero es eiñ, surégan- surégan dao-orí

ñaz3 “... Bedratzi urtekin honen kriada, honen ama zanagan ...”

Beste adibide nahasi bat ere jaso dugu, ez dakigu hasierako ahaleginean “-gan” atzizkia ote

dagoen, ala postposizioaren errealizazio bat den:

kmz orí éitxia ero es eitxia ... ire léngusuagan- gáin daok

•Beste lekukoek −kgg-k, nme2-k, f.a.-k eta naz-k ere bai, jakina− nola egiten dute bada pertsonalokatiboa

adierazteko?; bide bat postposizioen bitartez da. Kasu markaren jatorria izan litekeen

“gain/gan” postposizioaren bitartez, besteak beste. Postposizio horren eta jaso ditugun beste postposizio

guztien aurreko izenak edutezko genitibo marka du beti 991 , eta horixe da bizidunen inesiboa adierazteko

modu zehatzena eta orokorrena Eibarren (zenbaitetan, bizigabeen deklinabiderako ere lokatibo esangura

eta funtzioa hartzen du).

“Gain” postposizio horrek forma gehiago har ditzake, eta sare semantiko zabala eratzen da

inesiboa adierazten duten postposizioekin; esaterako “-n gañian” postposizioa aurrekoaren errotik

eratorritakoa da. Horiek dira bide erabilienak: nme2-k, f.a.-k, kmz-k, naz-k eta raz1-ek darabilte, arrunki

bakoitzak behin baino gehiagotan. f.a.-k “-n beian” postposizioa ere erabiltzen du, agian esangura

paralelismoz. Egitura berezia jaso dugu “beian” horretaz osatuta:

raz1 º... da geró béste gausá bá-dao!: ni enaix kóntra... iñon kóntra bés pork’etxata tókatzen

d’ésto-nai (?)regañeorik neré konsiensiam-béyan; bááña! · dáo! · buenaméntiam-biarra eiñ ero

málamentiam-biarra iñ!

raz1 º... da “éuskeria!”: éuskeria b- d- daónik eta ónena éuskeria da, onáko!; baña munduan

ibiltxeko és! neré- neré! neréé konsiensiam-beyán es, e? ...

raz1 lekukoarengandik jaso dugu beste egitura “bitxi” bat, postposizioko osagaia baina

aditzondo legez. Adibidea:

raz1 ºbai, baña betí sasóya b’estosu eukó ta nóbixua bés da beiñ-o-beiñ eskondu be im-biosu taa

gausá-asko dakasu andrá! gáñian! ero neská! ...

Inesiboa adierazteko erabiltzen diren beste postposizio batzuk: “-n goraberan, -n esku, -n eskuan,

-n eskuetan, -n kastan, -n inguruan” eta abar.

•Inesibo biziduna adierazteko postposizioena ez da, hala eta guztiz, bide bakarra. Adibide bat

jaso dugu edutezko genitiboaren markan oinarrituta. Aipatu dugu lehen ere “etxea, entitatea” adierazteko

genitiboak duen erabilera ugaria; bada kasu baten pertsonaren baitako entitatea, “barruko lekua”

adierazteko ere jaso dugu:

991 Salbuespenak ere aurkitu ditugu, inesibo formak aurretik direla: naz “biarra eiñ ero es eiñ, emen léngusuan gain ddao” //naz

“biarra eiñ ero es eiñ, or léngusuan gáñian dao” //naz “biarra iñ ero es eiñ, an léng- an léngusuan gáñian dao”.

243

244

naz ori eiñ ero es eiñ, sure alabIANIAN dao

naz eiñ ero es eiñ, emén alabianin · dao

•Bizidunen inesiboa adierazteko bizigabeen forma zuzenean ere erabiltzen dute lekuko batzuek,

baina hori geroxeago garatuko dugu, bizidun marken eta bizigabeenen arteko kurutzaketak azaltzerakoan.

•Beste bide batzuk soziatiboaren atalean azaldu ditugu, aditzak eskatzen duen erregimena

gehienetan soziatiboa delako (beste hizkera batzuetan eta gaztelaniaz inesiboa erabiltzen den lekuan) “kin

konfiansia/esperansia/segurantzia euki, -kin fijau, -kin fedia euki” eta antzerako egituretan, esate

baterako. Bide hau bizidunentzat ez eze, bizigabeentzat ere bada, azken hauetan alternantzia gertatzen den

arren.

Soziatibo kasuak osterantzean ere ordezkatzen du inesiboa; hemen adibide batzuk:

raz1 séure alabiakiñ ikusi biar orí --f.a. ori ikusi seinke sure alabiakin

raz1 nere anáyekin laguntásuna tópau neike

f.a. nere anaiekin normala da ori

•Destinatiboak ere ordezkatzen du zenbaitetan inesiboa. Esaterako:

f.a. orrendako ori eitxia normala da

•Bestelako bideak: ergatibo egiturak, datibo egiturak, eta abar. Adibidez:

f.a. orrek eitxia ori normala da

raz1 sé ikústetzasu orrí? // f.a. se ikustetzasu orri mutillorri?

•Lekukoen iritziak bizidunen inesibo deklinabidearen inguruan:

raz1 ºbátzuek e- estaos errésak, e?, es pentzáu, e?

•Bizidunentzako galdetzaileak deklinatzerakoan ere, ikusi dugunez, goiko bideak jorratzen dira.

nme2 da -gan atzizkidun forma darabilen lekuko bakarra, kgg-rekin batera, noski. Beste lekukoek

aipatutako beste bideak aukeratu dituzte: postposizio bitartez, soziatibo markaz...

1.2.12.1.2. Mugagabean

Bizigabeen inesibo mugagabea: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: elixatan /elixetan //elixan; etxetan; menditxan /mendittan; solotan;

lekutan; jaitxan /jaittan //jaixetan

Kontsonante amaieretan: fiñetan //fiñian

Ikusi dugu bizidunen inesibo marka nola ezartzen eta erabiltzen den orokorrean. Beraz, jarraian

bizigabeen forma arruntak aipatuko ditugu bakarrik.

Amaiera bokalikoa duten berbek zuzenean hartzen dute kasu marka; amaiera kontsonantikoa

dutenek berriz, loturazko bokalaren bitartez.

Beste kasu batzuetan aurkitu ditugun ezaugarri bitxiak honetan ere aurkitu ditugu: kgg-k

“jaixetan” forma baitarabil “jaitxan” formarekin batera; eta lekukoak berak formazko harremana ezartzen

du “gastaiena” eta antzerako aldaerekin:

kgg “sé jaixétan eon sara?”: ºneré amán “gastaiena” isango da ori … bardiña da: “gastaiéna”,

“jaixétan” “gastaiéna”...

Baliteke lekukoak arrazoia izatea, eta “behar-ez-den” tartekatutako loturazko bokalaren

ondorioak guztiaren azalpena izatea. Izan ere, ez da jaso dugun adibide bakarra; raz1-ek ere “erosein

maixetan” darabil, eta gertakari bera dela ez dugu ia zalantzarik egiten 992 .

Oinarriei dagozkien aldaera fonetiko batzuk ere antzeman ditugu 993 , -a itsatsidun berbetan, esate

baterako:

nme2 se gausetan [sic] daukat erresóya? ... -ba ónetan //nme2 -sein tabernétan [sic] eon-

? · -ero- sein tabernátan eon sára? ... //nme2 seiñ elixetan ...?

Kasu markaren amaierako kontsonante sudurkariak ere aldaerak izan ditzake fonetika

sintaktikoaren eraginez 994 .

“Gau/gaba/gabe” hitzarentzat aldaera hauek jaso ditugu: “gautan” eta “gabetan”; bi lekukok

forma biak darabiltzate, kmz-k eta nme2-k.

Aldaerak sortzen dituen ezaugarri morfologiko orokorretariko bat -ta- artizkia da. Artizki horrek

zein ingurutan dagoen dituen aldaerak azalduta daude leku-denborazko genitiboaren atalean, eta ez dugu

berriz errepikatuko. Han beste ezaugarri bat ere aipatu da, ez dela beti nahitaez tartekatzen artizki hori;

inesiboan ere hori gertatzen da, gehien-gehienetan artizkidun formak jaso ditugun arren. Artizki gabeko

aldaerak darabiltzate besteak beste raz1-ek, kmz-k eta raz-k. Jaso ditugun adibide batzuk ipiniko ditugu:

raz1 seiñ elixan-mesía emo- emon dábe?

raz sé-errotán?

raz1 sein gastáyan [sic] ikúsi dosu arrá?

kmz eskríbidik · erosein papél fiñían

kmz sé arítxan [sic] tópau...?

Dena dela, lexikalizatutako egitura batzuk -ta- gabeko formaz eraikitzen dira. Gauza bat da “lau

ankatan” zerbait egin/izan/gertatu..., eta besterik da “lau ankan/oñian ibili/ikasi...”. Hala ere, kgg-k “lau

ankatan” eta “lau oiñetan” formak darabiltza, sistema ez duelako ongi ezagutzen, gure iritziz.

Denbora adierazten duten izenek ere joera bikoitza-hirukoitza dute; eredurako, “iru urtetan” zein

“iru urtian” jaso dugu. Gaztelaniara itzuliz gero, “en” preposizioa jarri ala ez dirudi dela banaketa

orokorrena. Edozein modutan ere, pluraleko forma ere nahasirik jaso dugu, “askenengo bost urtietan”

(jakineko urteak, beti ere) formaren ondoan “askenengo bost urtetan” mugagabea ere jaso baitugu, eta

baita “juan dan bost urtian” forma singularra ere.

1.2.12.1.3. Mugatu singularrean

Bizigabeen inesibo singularra: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: elixan; etxian /etxien /etxin; mendixan; soluan /soluen /solun; lekuan

/lekuen /lekun; jaixan

Kontsonante amaieretan: lurrian /lurrien /lurrin

992 Ikus, dena dela, adibidez destinatiboan aurkitu ditugun antzerako formak.

993 Ikus 1.2.0. atalean batez ere.

994 Ikus aldaerak edutezko genitiboaren atalean.

245

246

Egile gehienek azpimarratzen dute singularraren eraketa berben amaiera gogoan izanez gero:

• -a itsatsidun berbek zuzenean hartzen dute kasu marka, mugatzailearen arrastorik gabe 995 .

Salbuespena, bizidunak adierazteko hitzen bizigabe formaz deklinatutakoan lortu dugu: “alaban” bai,

baina “alabian” ere bai. Dena dela, bizidunen deklinabidean bai ageri da mugatzailearen marka:

“alabia(n)(g)an”. Forma arrunten adibideak: “elixan, errotan, ankan” eta abar.

•Bokalez amaitutako beste berba guztietan kasu marka forma mugatuari 996 ezartzen zaio: “urtian,

errixan 997 , auan, neguan, jaixan 998 , gastaian, ateixan/ataixan, goixan, balkoian, lauan 999 “ eta abar luzea.

Gogoan izan behar dira nominatiboaren atalean aipatu genituen aldaerak, -e bokalaz amaitutako

berben aldaerak -ian 1000 ez eze, -ien ere arrunta baita, eta -oz zein -uz amaitutakoetan -uan ez ezik -uen

ere sarri jaso baitugu. Gainera, elkarketen errealizazioa diptongoa zein goranzko diptongoa izan daiteke.

Hiato gisa -ien aldaeradun formak jaso dizkiegu lekuko hauei: raz1 1001 , raz5, rmz, rae, ñaz1, kaz1, kaz3,

rmz5. Adibidez:

rmz º... −“mánda dosientos fárdos! o kuatrosientos” da bá!, bénga! · Idíxekin juam-biar!:

bakotxIAn amabost-amasáspi fardo · ekartze-enduasen!: · amasaspi jenerálIEn!, irú illára ta · bi

gáñIEn...

Diptongo errealizazioz (-jan), hauei: raz1 1002 , nme2, naz, rmz, ñaz2, nmg, kaz2, f.a., ñmz, kmz3; -

jen goranzko diptongo gisa hauek egiten dute besteak beste: raz1 1003 , nme2, nmg, rmz. Aldaera askoko

adibide bat ipiniko dugu:

rmz º... krúse itxe-juen! ·· goixIAN illúntzIN da gabIEN!, eoo goixIAN éuardIXAN da gabÍEN ...

-uen aldaeradun formak ere jaso ditugu; hiato gisa hauei: raz1 1004 , nmz, ñaz1, kmz5, kmz7.

Goranzko diptongo gisa −-wan 1005 − hauei: nme2, naz, rmz, ñmz, kaz1, kaz2, kaz3, kmz3, kmz6; beste

aldaera −-wen− ere jaso diegu lekuko batzuei: nme2, rmz, naz (azken honi pluraleko forman).

Murriztutako forma batzuk ere jaso ditugu: “eskritun, ordun, modun; illuntzin, gabin”...

Adibidez:

ñmz º... “Úmbe-monte-seko”!: eskrítun ifintzen dau! · báta dao Úmbe!

“Gau/gabe/gaba”-ren aldaera guztiak oinarrizko forma bakarrarenak dira: “gabian/gabien/gabin”.

995 Baliteke inesibo zaharraren arrastoetariko bat izatea; edonola ere, beste amaiera guztietatik bereizita dago kasu honetan. Beste

leku denborazko kasuak kontuan hartzen baditugu, ostera, haien jokabidearekin bat dator -a itsatsidun berben jokaera.

996 Forma-emaitza hauek itxuraz eta formaz edutezko genitiboko formekin bat egiten dira, sinkretismoz; baina kasu bakoitzaren

esangurak eta egitura sistemak ongi bereizten ditu bata eta bestea esaldietan kokatuz gero. Genitiboa izenlaguna denez, beti doa

izenaren ondoan edo izenik gabe bada mugatzailez edo kasu markaz (“etxiana” ez da sekula inesiboa); inesiboa adizlaguna denez

berak bakarrik osa dezake bere zatia (“etxian da”, ez da sekula izenlaguna). Edozein modutan ere, egile batzuek kasuok ongi ez

bereizi ahal izateko ardura-edo erakutsi dute Eibarko euskararentzako “ortografia” zehazterakoan. Hauxe irakur dezakegu: “Beraz,

Noren eta Non kasuak esaldixan kontestuak bereziko dittu. Halan da be Noren eta Non kasuak ondo bereiztearren, bittarteko “re”

hori idatzi egingo dogu: “kalian → kaliaren” (...)” (ZENBAITEK, 1997, 6), grafiarengatik ez balitz norbaitek bereiztuko ez

lukeelakoan, itxuraz.

997 Ikus amaiera horretako errealizazioa espektrograman: naz 2A214.

998 Bi esangura ditu: bata ospakizun berezia adierazteko, eta bestea “igandea, domeka” adierazteko.

999 Izena-izenondoa eta zenbatzailea-izena forma bakarrean neutralizatu, berdindu egiten dira.

1000 Ikus errealizazio bat espektrograman, hiato gisa: raz1 24A374.

1001 Ikus errealizazio batzuk espektrogrametan: raz1 4A340, raz1 16B207.

1002 Ikus errealizazio bat espektrograman: raz1 01B363.

1003 Ikus errealizazio bat espektrograman: raz1 5A369.

1004 Ikus adibiderako errealizazio bat espektrograman: raz1 01A118.

1005 Diptongo horren aldaera, -oan tinbrekoa hain zuzen, espektrograman ikus daiteke: kmz 59A372.

•Kontsonantez amaitutako berba guztiak era bereziz hartzen dute kasu marka (gogoan izan

bizigabe formez dihardugula). Eibarko gaur egungo emaitzak ikusirik, honela azal dezakegu: kasu marka

mugatzailearekin batera txertatzen da, baina amaiera kontsonantikoak loturazko bokala hartzeko joerari

eutsiz, bokal elkarketa genuke eta disimilazio arruntez tinbreak aldatu egiten dira 1006 . Esate baterako:

*ospel + -a- + -n > *ospel + -e- + -an > *ospelean > ospelian.

Benetako jatorria zein den ez dakigula ere, kasu marka mugatzailez hartzen den beste kasuetatik

ere bereizita dago inesiboa, besteek ez baitute horrelakoetan loturazko bokala hartzen kasu marka

mugatua hartzerakoan: ez da *ospeliari, *ospeliandako, *ospeliakin moduko emaitzarik. Inesibo

singularreko beste adibide batzuk: “lurrian 1007 , edurrian, bastarrian, egunian, trenian, illunian, fiñian 1008 ,

mamiñian, aritzian”, aldaera fonetikoak aldaera 1009 . Zenbaitetan emaitzak neutralizatu egiten dira:

“ordenadorian” adibidez, ez dakigu oinarriko mugagabe absolutua “ordenador” ala “ordenadore” den 1010 .

1.2.12.1.4. Mugatu pluralean

Bizigabeen inesibo plurala: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: elixetan; etxietan /etxitan /etxetan; mendixetan; soluetan /solutan;

lekuetan; jaixetan

Kontsonante amaieretan: fiñetan

Singularrean ez bezala, inesiboak pluralean beste kasu guztien gisako ezaugarriak ditu kasu

marka eransterakoan, bai amaiera bokalikoa badu, bai kontsonantikoa badu ere. -n kasu markaren aurretik

-ta- artizkia hartzen du, eta hitzen ezaugarri pluralei eransten zaie 1011 .

Forma aldetik aurkitu ditugu forma murriztu batzuk, dena dela. Adibidez:

naz Eibarko kálEtan, kótxe assko dabíll

kaz3 º... errejístruak ébisen · ka- etxitan, takisú? ...

nme2 Untzágako kioskutan [sic] etxaingo

Bestalde, kontsonantez amaitutako berbetan forma mugagabea eta plurala neutralizatu egiten

dira, sinkretismoz, baina azentuak batzuetan bereizteko balio du. Mugagaberako eredua “ospelétan” da;

mugatu pluralerakoa berriz, “ospéletan”. Eredu hori ez da beti betetzen: kgg-k adibidez, “sé egúnetan juan

bie-sára?” egiten du mugagaberako eta “egúnetan siar bárdin jarraitzen dau” pluralerako.

Nolanahi ere, berba batzuek nekez hartzen dute plural marka: “edúrretan” adibidez, ez da ia

erabiltzen.

“Gau/gabe/gaba”-k aldaera hauek ditu: “gauetan, gabetan”; bigarrena da lekuko gehienek

darabiltena.

“Lau” zenbatzailea izenordain denean “lauretan” forma hartzen du nagusiki; izen denean,

“lauetan” da dagokion forma nagusia (naz-k “lauretan” egiten duen arren).

1006

Jatorri historikoari erreparatuz agian beste era batera formulatu beharko litzateke azalpena.

1007

Esangura bikoitza du: bata “lurra”, materia gisa hartuta, eta bestea behea, “suelo” adierazteko.

1008

“Fiñian ibili” egiturak ere esangura berezia du; lan asko egin baina gutxi gastatuz eta ahal dena aurreratuz... da esangura

orokorrena.

1009

Ikus kasu markako bokalen aldaketen aldaera adibide legez -ie- formadun “trenie[n]”-ren errealizazio bat espektrograman: raz1

5A381.

1010

Gai hau 1.2.0. atalean ere aipatuta dago jada.

247

248

1.2.12.2. Erabilera

Inesiboa lortzeko hainbat galdera egin daitezke. “Nun, se(r)tan, noix” dira galdera orokor eta

zuzenenak; postposizio bidez eratutakoek ere berdin balio dute (batez ere bizidun formetarako):

rmz ºa esan kaltzadía: ba, −“próbak ipiñi bittuau ta baa, nun ipiñikottú?” ta ba −“órtxe!” ipiñi...,

markauta ee...

f.a. nun dakasu esperansia?

/kgg sértan dakásu itxáropena? --kmz setan dákasu esperánsia? --nme2 setán daukasu esperantza

orí? --naz setán daukasuu · esperántzia?

kgg señéngan dakásu esperánsia? --nme2 señétan? señÉGAN daukasu esperántzia?

/kmz esperánsia señén gáñian da- dakásu?

1.2.12.2.1. Animalia izenen deklinabidea

Animaliak biziduntzat hartzen ote ditugu? Oso zaila gertatzen da adibideak aurkitzea lekuzko

kasuekin, baina egon badaude batzuk: alde batetik, deklinabide eta esangura arrunta dutenak 1012 , eta

bestetik, oso esanahi berezia duten adibideak. Jarraian ditugu batzuk:

•Animalia talde bat dagoen toki eta animalia multzoa adierazteko, pluralez: kgg-k ez darabil,

baina beste lekukoek bai; “olluetan, ganauetan, konejuetan” eta abar. Oiloak dauden lekua, oilo artea

adierazten du “olluetan” formak.

Adiera hori igaliekin ere bada: “sagarretan”, adibidez. Kasu honetan kgg-k ere badarabil, baina

oharra eginez:

kgg ““sagárretan e txoríxa-dábis”: ºbaña sagárrak tókixa díra eurak, baña ollúak nerétzat estíra

tókixak”. Beraz, ez dakigu ziur sagar aleak dituen gogoan, ala sagastia, sagarrak dauden lekua.

kmz sagárretan bátombaat dábik –raz1 sagárretan e bátoma-dábilll –nme2 sagárretam-bátombabaabill,

e? –naz or sagárretam-bátama-badábill

•Modua adierazteko 1013 , “astuan, kaballuan...”:

kmz astúan juan dok –nme2 astúan jun da –naz astúen juen dá

raz5 ºnapárra! Da Jangoikua-daki nunn ser...: bueno!, juan san gure áitxa, kabálluan juan san! ·

ará! ...

Dena dela, postposizioz ere adierazten da leku-modu hori, “asto gañian, kaballo/saldi gañian”;

esate baterako:

kaz2 ºda, eyében ··· lau · gástenak · astó gañian! ... da, lau ·· seme gástenak · asto gañian, ·

kabálluan onduan asto gañian, da béstiak e, kapótiekiñ! ...

raz5 º... −“es, ba juan della; anaya juan da, par- e, ee, Elgoibarko párrokua, kaballo gañiam-berá

be kaballo gañian, da gero ...

kaz2 º... áitxitxa · kabállo suri baten gáñian ...

S.B. saldi gañian –kgg saldi gáñian ibili nais gaur goixían –kmz goixian e saldi gáñian ibili nok

1.2.12.2.2. Eguraldi eta hozbero fenomenoak

1011 Datiboaren atalean azaldu dira amaiera bakoitzari dagozkion aldaerak.

1012 Ikus gorago bizidun-bizigabe marken kurutzaketari eskainitako atalean.

1013 Instrumentalaren ordez erabilita, ikus han ere.

Mugagabez adierazten dira gehienetan. Hainbat adibide jaso ditugu: “edurretan, euritxan,

euskitxan, keisatan /keispetan (nme2-k azken forma hau ez du onartzen), korrientetan 1014 , otzetan,

epeletan, berotan” eta abar. Adibidez:

kmz ºkalían otzétan ibiltzia baño-obé da etxian ...

kaz3 º... da-antxe-epeletan edérto! ...

Baina horrek ez du esan nahi forma mugatua sekula erabiltzen ez denik (pluraleko adibiderik,

zelanahi ere, ez dugu jaso “edúrretan” izan ezik, kgg-ren ahotan):

rmz º... mendítxi-bajatze-sitxuan órrek etá, Urbasátik etá, ba erberéra etorri biar!, an ee... e-

edurrían estao eoteik neúan!

naz ºbai!, “keisátan” o “kéispian”, ígual da --kmz es! kerísan eo-áitxuk –raz1 kéispian edérki eon

gara –nme2 keisán eon gára

kgg korriéntian –kmz es ári korróntian eón–raz1 or korriéntian esáitxe-eon, e? --nme2 esáitte or

korriéntian eón –naz or korriéntian esaitx’egón

Osterantzean bai singularrean bai pluralean erabiltzeko, oso egoera zehatzak izan behar dute:

“eskuan dakaten edurrian” eta “leku epéletan” gisakoak.

1.2.12.2.2a. Bestelako mugagabeak:

•Likido, gas edo masa, zerbait konpakto modukoa denean, adibidez: “sardautan/sardaotan,

uretan, ur + izenondo + marka mugagabea, esnetan, ke(e)tan, gatzetan, sutan, morterotan, bedarretan 1015 ,

bedarrondotan”, eta abar. Lapikoan egosten diren jatekoek ere onartzen dute egitura hori:

kmz º”urebágixa” ... témplau, gorrí- gorríxa, · gorrí daonían, urétan sartú, ero-orixótan, da ss-se

rája!, “urrebáixa”

nme2 “urétan” ero “ura ekartzen”. O, “urétan”, · eon leike urétan sartúta..., urá ekártzen... ... eske

“urétan”! urétan, urétan sartuta eon leike; ·· eta ura ekartzem-bada ...

kgg kétan estao e osíjenorik //kgg txorí bat séuan kétan

raz1 º... etára dou garbansúori · játeko −dómekia san...− da matxinsááltua

garbansútan! ...

raz1 º... já- báskaitxan járri gára! ... oríxo-asák eta ga- garbansúa... ·· da oríxo-asátan, · e séra!,

es- baría!

rmz º... átaixam-be bai, an esko- · elíxaurriam-berá be bai, mortérotam-berá be! · úrtero selebrau

numbáitten! ...

Forma mugatuak ere jaso ditugu, guztiarekin ere, kgg-ren “sárdauan eulí bá-dau” adibidez eta

raz1-en pareko erantzuna. Azpimarratu beharra dago galdekizunaren bitartez guztira hiru mugatutako

adibide jaso ditugula bakarrik, lekuko guztiek (kgg-k izan ezik) gehien darabilten forma mugagabea

delako esangura bera adierazteko ere.

•Ekintza eta leku esanahia batzen duten egituretan: “mesetan, baska(r)itxan, afa(r)itxan...”.

Esaterako:

raz1 º... já- báskaitxan járri gára! ... oríxo-asák eta ga- garbansúa... ·· da oríxo-asátan, · e séra!,

es- baría!

•Esangura abstraktuz, subjektiboz. Adibidez:

1014 Erabilera nagusia forma mugatuan da, baina mugagabean ere bai. Mugagabe forma kgg lekukoak ez du onartzen.

1015 Ikus bestelako esangura “zertan” zentzua duenerako.

249

250

raz1 señén esperánsatan sáre?

raz1 ºlagúnan · esperánsatan

•Egitura adierazkorretan; lekua, denbora, zein esangura abstraktuagoa har dezake. Adibide

batzuk ipiniko ditugu:

kmz º[Finlandia] lekútan dao!: · ixá eskímalak ikutzen eo-níntzan [sic] bárren! · El país de los

lágos!

kmz ºjósúús!, lekútan daok!: “lastér Na- Natíbitx-ate”

naz lekútan sartu gara!

raz1 º... au estabe-esamiñauko, baai, lekutan dao!, ja-jáái!... esta kate- ka- ka- kate- −ser día?

katedrátikuak eo ser dia órrek?− áretxé-pés!, é katedrátiko ta ser!?

1.2.12.2.3. Inesiboa postposizioetan

Lekua, kidetasuna eta abar adierazteko erabiltzen da.

a) Postposizioetan

• -n …-n. Honelakoak: “-n gañian berba egin/jardun; jakiñian gañian eon; -n artian eon, -n artian

eiñ, -n artian euki; -n aspixan”.

raz1 orí txakurroi e · betí e, jentían ártian

Esapideetan ere bai: “Jangoinkuan isenian”. Adibiderako:

raz1 guasen Jangoikuan isenían améndik!

• -∅ …-n. Adibidez:

kgg txakur ori béti gison ártian dábil –kmz orí txakurróri gis- gison ártian dábil betí –nme2 ori

txakurroi beti jente ártian e, ·· persóna-artían dabill –naz ori txakurrói, béti gison ártian dábill

kgg sé dakásu gordeta mai aspíxan? --kmz sér dáka-gordéta mai aspíxan? --naz ser daukasu or

mai aspíxan?

b) ”Kasu sistematik urten eta aditzondo bilakaturik” (J.A. URIARTE GARAI, 1995, 377):

“albuan/aldamenian/onduan, aspixan, gañian” eta abar. Esate baterako:

raz1 ºan gáñiam-bistá-bistán eskérrekaldian!

1.2.12.2.4. Denbora adierazteko 1016

a) Formari dagokionez 1017 .

•Batzuetan forma mugatu singularraren bidez egiten da. Oso erabilera arrunta eta aberatsa du

modu honek, bizi-bizi den ezaugarri. Izenei ez eze, beste kategoria batzuei ere txertatzen zaie kasu marka

hau. Adibidez: “saartzaruan, txikiteuan, astian 1018 , aste barruan, geixenian, -n/-re/-∅ denporan/sasoian,

puntuan, aspaldian/aspaldixan, noixi-beiñian/noixi-peiñian, besperan, bixamonian, urrenguan,

lenguan/lenakuan/lengunian, oinguan”, eguneko zatiak, urteko aroak, eta abar luzea. Zenbait adibide:

1016

Ikus “noiz” galdekariaren alorrean ere, inesiboaren atal honetan bertan.

1017

Adibideak, bai mugagabean bai mugatuan “noiz” galderari erantzunak dira eta beheragoko atalean ez ditugu berriro

errepikatuko.

1018

Esangura bat baino gehiago ditu: asteko denbora bitarte osoa, zein asteko lan-egunak, edo aste barruko edozein egun edo

jakineko egunen bat.

nme2 ºbai! bai! ·· ortáá baa, bos gisáldi dia orrek; ·· eta bos gix- ee gisaldíxan-nik uste ot síglua

isengo dala...: ésto-sékula-aklárau! ·· bañá...

naz bai!, naikua dou biii jai · astian, e?

raz1 ºsú! Arráte ballían erne- erné dia lekák? ... guríam-bígarrenian estia- · bígarrenian estia

gurian erné! ...

nme2 e, alakó baten etorri sá! //beingúan etorri sá!

f.a. ºbai ba!, gastañía!: gastañía goixian, eguardixan da gabían!

rae º... lélengo patatia sartú! Geró udebarrixam-pa- e, garíxe · jorratu!; · geró, errómalatxa

eráñ!...

rae ºartia · sikútian e ganáuei; lixarra...

vDatak, hileko egunak, asteko egunak, orduak 1019 eta abar adierazterakoan:

-ñmz ºbentí- milnobecientasbentidósian: ni bañoo · urte bete gastíaua

-bñaz ºmayatziam-bedrátzixan

raz1 º bai! xemáten [sic] gaos?, amasáspixan-amasórtzixan-eró?

rmz ºAndra-Mári béspera-nábu eraitxe-genduan gu-betí! · sati bátzuk eta beste sati bátzuk e Sam-

Bartólome bueltan! ...

raz º... juan giñan Santa Eufémian egunían ...

-rmz ºórtxe! Sanándres ingurúan! garíxak eráñ!, daa...

-rae ºeta kipúlia!, ori be órtxe-eraitxen da! (?)... Bueno!

kgg datórren astían médikora juan bieko-sú – kmz datórren astían médiko- médikuana juan

biakok –raz1 datórren astían-médikuana juam-biekosú –naz datórren astien médikuana juembiekosú

raz1 º... es gara gu olan · txárrak, e? · Kéipo de Llanok esate-ban orí, e? rádixoti-gerra demporan:

“Éibar la ciudáz fan- la ciudá fantasma!”

rmz2 º... ogétamasei milla pesta págau júen · frankísmuan ...

kaz1 ºbai! “Polboriña”!, ta-á Karlistadan índdakua san! ...

kaz1 ºbaai!, bueno! áá · á ·· gerra-óstian índdako etxia da Makálarrokua!

kmz ºbáái, saldúta dao. · Éguenian e eim-biar ei-itxúe · notaríxakua-ta... ·· Bós-milloi ekártzia

dákes, da ·· párra!

kmz3 º... baña-nik, oin jaixán da ·· danai láata naok, danari! ...

nme3 ºni-goixian e, · bóstak eta · ogeixan kámpuan eo-nais ta ·· bóstak ogei áurretik [jaiki]!

kmz ºbixárr alakó-ordúan, · ségi!

vBalio banakariz. Adibidez:

rmz ºta geroo, · garíxak ebai txa garixa-jo! ·· launduta!, eunian etxé bat!

ñaz5 “... Guk periodiko bi hartzen dittugu beheian ... Beti, egunian bi, beti-beti-beti”

rmz ºda orbéla ekárri! · órrendako! ... Astiam-burdiká bat eró, bóta ta-an orbel gáñian · loitxejuen

ardíxak!

kmz ºbaái!: igual astían bi bidár!

raz º... pláyara bee-e-eskíñan juáten!, · pláyara be urtían beiñ ero-ólaxe juate-giñan: oingó

morúan e · pláyara beéss... ...

rmz2 º... Donóstiako · Párte Sarréko Restauránte-Joxe-Mári-pe aarí asko ta, · arék ixá ·

amábostíam-báten Eibárren ero Ermúan! ee apostúa · ero jokúa!

1019 Orduak adierazterakoan nominatiboko egiturak gorde egiten dira arrunki: singularrean, pluralean ala bietara egiten den.

Eredurako: “seirak eta bostian, *seirak eta bostetan”, “seirak eta amarrian /seirak eta amarretan”, “sei txa erdi(x)etan, *sei txa

erdi(x)an” eta abar.

251

252

•Forma mugatu plurala ere erabiltzen da, jakineko uneak errepikatu egiten direnean, edo dena

delako izena pluralean erabiltzen denean (santu-jaien inguruko izenak, batez ere). Ordua adierazterakoan,

batzuetan. Adibide batzuk:

rmz ºgeró bedárronduak iñ!, da bedárronduak ee · segiakiñ ebate-sien!, dómeka góixetan da,

sápatuetan da... ·· goixian e jáiki e-egun-séntixan da

rmz ºóixe!: geró, udá-askenian garú ekarri!: garúak ebai ontxe! Samieletan! ...

rmz ºGabónetan es!, óntxe!, Andramaixetan...

kmz3 º... kuestiñua ok esé ·· eun artan Dominu-santuetan ·· bost ollaor il naitxua-nik! ...

kmz ºnun Errégietan? e- émen! ...

kmz7 “... Untzágan dantzan eiñ ... Jaixetan, ba, Debára, da án baiñua artu ...”

kgg º... bátzuetan esángotzut “ólan esá-etzut baña nik géixenetan estot ólan esáten”

kmz ºgoixían!: · amáika ta erdíetan eró alako bat (?)... ·· Karméntxuk eruango nau!

kmz7 “... léelengo denporetán, auskálo zelan ibiltze giñán, batian batak aintzea, bestian juate

giñan, etortze giñan ...”

•Bestetan, forma mugagabearen bidez:

vForma mugagabeak agertzen diren egituretan:

kag6 ºse urtetan isango san au ba?

kmz3 º... se ordutan?: · la im-bitzak?

rmz2 º... da, torri nitzuan illúntzian · béstetam-baño lénao biárrai lagáta ...

vAldi osoak adierazteko batez ere: “umetan, txikitxan, gastetan, nobixotan, solteratan

/solterotan, txabalitatan /txabalitotan, barritxan” erako formak. Adibide batzuk:

kmz3 º... gastetan a- álaxe ibiltze-iñuasen gu! ba, kántau ta gitárra eo, geró plaentxiatarren

kántuak eta ...

kmz3 º... orduan e, jo... · txabalítotan: e! éseuan orduan malísiaik! ...

•Nominatiboz ere adieraz daiteke, esaterako:

kmz ºbai, ... úrrengo konturatuko naix!

b) Denbora esangura ñabardurak:

•“Noiz” galdekariari dagokiona, denbora “zehatza” adierazteko (unekoa, zein aldi osokoa).

Erantzunak mila izan daitezke 1020 ; adibiderako:

kmz ºnoix eukiko ete dot nik nere artzaldía líbre?

•Zenbat denboran, iraupena adierazteko. Forma mugagabeak zein mugatuak eratzen dira.

Mugatuan jaso ditugu adibide gehienak baina atalka ikusiko ditugu:

vMugagabean. Inesiboaren forma mugagabea orokorrean azaldu dugunean mugagabemugatu

nahastea aipatu dugu. Esanahi honetan kokatzen da nahasteetariko bat: “bost urtian/bost

urtetan, iru orduan/iru ordutan”. Adibidez:

raz ºa- amengó mendíxak e · se- eún mendí · sémat urtétan ein sitxúan?

nme2 eutzidesu jertzixai · píxkaten -ero- sáti baten

naz emen eo-leike ordu asskotan

/naz ºeon da bastante démporan, ee? ...

kmz1 º[euskara] núndi-dátok orí?; da núndik o sémat urtían ero...?

1020 Ikus lehentxoago aipatu ditugun forma mugatu eta mugagabeak, adiera honetakoak baitira.

vMugatu singularrean, adibidez:

raz1 séma-démporan eon sara saiñ? //naz séma-démporan eon sara saiñ?

kmz1 ºní-bai!, ospélak ee jóódé!: éukitxuá-ník bisí gustían! (?)... “ospélaak”?...

rmz º... ari esatem-bakon -”eon antxé!”, á-ántxe ordu bíxam-be!... ... -”ántxe-eom-bá páre bat

ee... ordúan ero, · neuk esan arté” ...

nme2 ordu bi eskasian eon giñan //naz lau ordu pásauan eon sien

kmz ºprobáu bés! ... juandaneko-ogétamar urtían e...

raz1 º... ta geró, oiñ irugarrena, utza démporan: sei-illebetían irú! ...

nme2 ºbaai, eum-ba-p- eess...! eum-bíxan eo iruan erooo... · eukitze-i-sebem-baai! ...

rae º... asté betian an eote-sam-pílluan! ·· oseakee...

rmz º... béste batzui esanda osteraa...-akábo!: bos miñítuan eón da-ántxiketan etxea ta ...

armz º... dempora geixauan ee, éustetza éro! aguentau...

nme2 orren átzetik -ero-orren óndorik ibili dia démpora-askúan

vMugatu pluralean. Adibidez:

kmz ºbaai, “Sopas”. ···· Se árrapatze-sitxuan... púf!, da oiñ esébe-estau eraten: bueno!,

juandaneko-ogetamar URTÍETAN! ...

raz1 º Donostíakua ... bai, béti! urtíetan dakau guk

kmz ºnik ess: · lélengo delíneante, ·· ÚRTETAN; ·· geró Méjikora ·· an jéfe morúan, ··· diretóre

morúan!

kaz3 º... baña-baña biña-an úrtetan! · bertara báskaltzea jai gustietan ...

kaz2 º... bedrátzi egunien, e? · Errosarixua ...

Nominatiboa ere erabiltzen da “iraupen” esangura horrekin, esaterako:

rmz ºbi urte-eo étxai-sémat i-nitxuan or...

rmz2 º... baña ník e, askénengo urtía-paa, askénengo berrógei urté Berrísen eitxúa-biárra ...

kmz ºneré-edadékuak. Órrek asté bi juan sian, ·· tore- tóriatzera! ·· D’an etorri sian apál-apál

éinda, gosíak!

kaz3 º... Amerikan urte assko indakua san aitxá ...

rmz6 “... zortzi bat egun edo hamar bat egun gaixorik egon nintzan ...”

-kgg ºta se- semat urtian eon siñan an ee, Jasintonian?

-kaz2 ºamasáspi!

•Zenbatetan, zenbat bider adierazteko. Edo mugagabean edo pluralean osatzen dira adiera

honetako egiturak gehienetan, baina mugatu singular formak ere jaso ditugu. Zenbakiekin erabiltzen da

batez ere, forma irregularrak barne, eta denbora aditzondoekin; honelakoak: “baten/beiñ, bitxan/birritxan,

irutan...; askotan, gitxitxan, geixaotan, sarritxan”. Zenbait adibide:

nme2 º... “bostían”... ·· ori-ise-leiké ... baai, baña “bos bidar” esátekó, · “bostían” esátem-baosu...

ee isen leike · béstietan falláu es da bostíann fallátzia!

rmz º... urjentia eo básan eró, derríor im-bier basam-baa · Élgoibarrea jun, baten ero bixan ee juanitzua-ní!

raz1 º... lélengo emosten ·· pastilla bátzuek eta, · artu nittuan da, · bajatu atasen askó; ·· da · geró

bígarreniam-ba ... potentiauak emostesen ... da geró irugarrenian · jua-nitzanian · −“a, ya no

tienes nada”

kaz3 º... rebolusiñua b’etara eben da, · da sarritxan ibiltze-sian e, amén e ...

/rmz5 º... sarríxan séla eoten dam-probia ta ...

Nominatiboz ere egiten da:

kgg ºeske gerúao ta gitxíao esátetzut éstotela séose-esáten ...

253

254

•Aditzondo bihurtuta, adibidez: “batzuetan, bi(t)xen-bitxartian, orduan, ontxe/orduan/gaur/(...)

bertan, derrepentian, momentuan, segiruan, takian (da) potian, takian-takian, noixian beiñ, noixipeiñian/beiñian,

lantzian beiñ, beiñ-(er)o-beiñ”; gaztelaniazkoak euskarara moldatuta: “jeneralian, enjeneralian,

normalian”, eta abar.

•Tartea adierazteko, esaterako:

naz sékula · beram bisíxam-báten in ddau

naz º... eske ka-, e ka-, nik estaki:-ni nái-salía lárreixe-e? ·· Eunían sortzí bidar

artuko neuke!: éstot artzen, ee?! ...

rmz ºlíburuak eta eee... ámak!, ee... esándakuak ekar- erósi txa kítxo!: an... an séa erósi...: −“auxe

t’auxe erosisus” da, baa... · urtian e bat ero bi eró

raz º... orí éstaa-aiñ oná jenerasíño báteti-bésterá! ... sé? ogéi urtían orí kámbixuorí? ...

•Muga adierazteko, esate baterako:

raz5 º... −“ess!, · nik améntxe!, ni améndik etáatzem-banabé, · Madrílgo-otélik ónenera eruenda

bé, sortzí eunian · ílgo nitzáke!”

rmz ºsikiña e, páre bat eunian eo ekitzetza taa... sortzí bat eun eró... · da geró tapauta beste

illebete bat eró...

•Alditasuna adierazteko. Adibidez:

raz1 º... ní-badákitt améntxe Arrátera juaten dan gisóm-bá-pe ... Arrátera juaten da ixá euníaneunían

ero juango dá-ero... ...

kaz3 ºArrasolam-bertan eon giñan!: Arrásolaa juate-iñan jaixan-jaixam-báskaltzera ...

kaz3 º... aitxari gura isa-netzán! · enéé! ... astian, úúrtetan jua-nitzan aitxána... ···

da, ge- gisónana be bai! ...

raz5 ºbetí e urtian-urtian e, · errebáñuakiñ etorritxa, ántxe!

1.2.12.2.5. Jarduera adierazteko

“Zertan” galdekariari lotzen zaizkionak adibide batzuk:

naz º[kartetan] da sétan itten dosue?

kmz ºbueno!, setán gabíxaak?

kmz7 “... igual ba piskát berandutxuau eró: ... «Nun ego aiz?» «Éne! Bitorikin» «Zétan?» ...”

•Mugagabean. Hemen ere badira hainbat adibide: “andratan, neskatan, bedarretan 1021 ,

bedarrondotan, lurretan, uretan, nabotan, loiñatan, sosotan, birigarrotan, afaritxan, baskaritxan, lotan,

lapurretan, sa(a)ketan, kargatan”, besteak beste. Esaterako:

kmz ºda sétan eitxen dau? ollagórretan ala...?

rmz ºgurían sékula ee, bai!, iñoix bañá... · gú BEDARRETAN da-astuakin sékula bes, ni e... ·

beti gánau- idíxa-betí!; baña léku askótan!, ee... Léstabeletxeko Margári-pe bet- betí astuakin

GANAJATEKOTAN: nábuaa ee... · errém-!, beti!, beti astuakiñ! Guk, gurian es, gurian astua e, ·

kalera osteri-iñ eskeiok e, ·· betí-idíxak, burdixa...

nme2 º”urétan” ero “ura ekartzen”. O, “urétan”, · eon leike urétan sartúta..., urá ekártzen...:

“trayéndo agua”, · “uráá ekártzen” ... Bai, · eske “urétan”! urétan, urétan sartuta eon leike; ·· eta

ura ekartzem-bada “uraa- · ura ekartzen”...

1021 Honelako formek esangura bat baino gehiago izan dezakete: “belarra batzen ibiltzea”, “belartzan etzinda, jarrita edo belar artean

ibiltzea”... Lehenengoak du ekintza, “zertan” esangura; besteak “edurretan” formaren antzeko esanahia du, masa-multzo gisakoa.

nme2 º... da, kalétarrak e, · mákiña bat aldis esauskue gu · idie sikétu ta · etxea ekártzen, está? ta,

-”sé? ide-bérdetan sabisi alá?”... ·· oláko séra-paai baña... · órrek ee, éstaukes... · órre-sustansia

bakoo ·· bérba-dia! ... bai! bai!: “idá-berdétan”!...

rmz2 º... oiñ esi-léixo-pa emén e ·· esetan ekim-baña ...

Ondorioz, hitz eratorpena egitura horren gainean egin izan da inoiz: “uretalarixa, susatalarixa,

perretxikutalarixa, erbitxalarixa, ollagorretalarixa”...:

kmz3 º… ni erbitxalarixakin jua-nitzuam-básarri bátea loitxea ...

kmz3 º… dana dalá! a pase-lékuan éuan! ·· nik esan dotenoi, kasarixa suam-bera be,

ollaorretalarixa gañea ...

Baita berdeklinazioa ere 1022 :

rmz ºbai ba!, nábua ta ekartzeko taa... s- símaurkeTAAKO tá...: burkajía, daa j- kajía!,

da oolako burdixa baña kajiakiñ!; da béste ba-burdi-mótza, trongoTÁRAKO!

•Singularrean. Oinarrian hainbat eta hainbat berba har ditzake: “biarrian, jokuan, karta-jokuan,

pelota-jokuan, pelotan, bi-bixan, foballian/fubolian, musian, kulapian, kantuan, golferixan, drogan,

jolasian, fiestan, txingor-gañian, soka-salutan, gerran, obran, arotze(r)ixan, negosiuan, jorran, goldan,

eskolan, burrukan, demandan, dantzan, trikitixan, kosiñan, dibujuan, estudixuan, pasiuan, peskan,

agorrian, liman, pistolan 1023 , eskopetan, txikiteuan, deportian, proban, gison-proban, aixkoran, segan,

trontzan, boseuan, sokatiran, tokian, billarrian, txirikillan, igarixan, ardisaiñan, txurrutian” eta beste

hainbat. Adibide batzuk:

nme2 bátian eo béstian, · béti topatzen dau biarra

naz ºbáaaai... ... emen gábis ontxé, ontxe-eskólan Inés!: eskólan, Inés!

kmz7 “... Gu Txontakuok etá, Matadero ta Barakaldokúak, péskan giñan gógorrak ...”

•Pluralean. Adibidez: “kartetan”. Kasu horretan ziur dakigu forma plurala dela mugagabean

balitz “kartatan” litzatekeelako. Beste pluraleko adibide batzuk: “seixetan, txistuetan, aitxikixetan,

txirikilletan, kaniketan, berbetan, komisiñuetan, txakilletan, laixetan, sokatiretan, obretan, gausetan,

bersuetan, ajustajietan, mañetan, tontokerixetan” eta abar. Adibiderako:

kmz º gatxák? ... gátxetan bá nais ní espésialistia!

kaz3 º... arduria dakát ·· seatxik esé-entzun dot · sélan dabisen errejístruetan ...

Forma batzuetan zalantza dugu forma mugagabeak diren ala pluralekoak diren:

kmz ºda sétan eitxen dau? ollagórretan ala...?

kmz3 º… alkarrekiñ, ·· ollaórretam-béira… ta, ·· es ei juen tópatzen da, ta-tá!, nee tírua goigoixan

kmz ºbáái!, estáu ba íngo!?... ·· amorráñetan da... ·· a- agórra, agórra!

•Aditz izenekin/nominalizazioekin 1024 : “-ten/-tzen ibili/eon/jardun...”

kmz estók lotzátu orí esáten? --raz1 esta lotzatu ori esaten? --naz da esta lotzatu ori esaten?

rmz ºan etxeuam-béste · sérik! ·· ibíltxeko lékuik!, bi- bidían síar árus da ónutz! ·

ero sáltoka eo éskutatzen eo... ...

•Bestelakoak. Ekintza adierazten duten -ketan formadunak, esaterako: “pintxaketan, garbiketan,

araketan, goldaketan, plantxaketan, antxitxiketan, ariñeketan, barriketan, afariketan, eztulketan”.

1022 Ikus leku-denborazko genitiboaren atalean ere.

1023 “Pistolagintzan”, jakina.

255

256

1.2.12.2.6. Helburuzko esanguraz

“Zertara” galderari erantzunak ditugu sail honetan. Ez ditugu adibide asko jaso baina batzuk bai:

“afaritxan/baskaritxan //afaltzen/baskaltzen geratu, etortzeko ustietan egon, eskian etorri 1025 , bakasiñuetan

juan, uretan juan”. Adibide batzuk:

naz ºes, baña-amen “eskékuek”, e?: ibíltte-sien lén!, ataira etortze-sien, suk estakisu baña erresau

taa... Aitta-gura bat erresau taa bi- esk- eskien etortze-sien! Bai-bai-bai-bai!, oixe!

rmz ºlem-béti gu-URETÁ orrá!, · éuardixan da gabian!: ero umia eo sarrá ero gastia!, Léstakua,

Samartingua da gú, · amábixak ero amabi tx’erditan, · dának URÉTAN!, · kantíña eo pitxárra

ero...

1.2.12.2.7. Modua adierazteko

“Nola” galdekariari erantzuten dioten formak 1026 :

naz se formátan ein ddosu orí?

naz sélan in ddosu orí?

kgg º.. estáki-SÉLAN esáteitxurasen órrek, eta ordúan urtétze-játa géixenetan modú

BARDÍÑIAN ...

•Mugagabez. Era honetako adibide mordoa jaso ditugu baina ez singularrean beste: “isarditxan,

sutan 1027 , ke(e)tan, arduratan, billurretan, benetan 1028 , odoletan” eta abar. Zenbait adibide:

nme2 “sutan séuan”; ·º baña sután béti eom-bi-dau sartañiak eser ingo badau!, está?

nme2 º... su dutxau barik e, SIKIÑ USAIM-BATEN esi-seinkes jun ka- jun kalera! ta, · neu

bákarri-jungo naix”...

naz baa, · arduratan sengosem-bañaa-abíxau nutzun

•Singularrez. Oinarrian hainbat hitz eta osagai har ditzake kasu markak esangura honetarako:

“eskian, janian, eranian, bakian, egan, egaran, egastaran, aidian, belosidadian, deskuiduan, narru-gorrixan,

bistan, txandan, derrigorrian, loran, sibillian, narrasian, narrian, justuan, lau-ankan, lau-oñian, fiestan,

broman, filan, illaran, parrian, trotian, gañian, jornalan, pilluan, kanbixuan, segixan, sokan, trenian,

normalian, faltan, biskarrian, bajuan, saltzan, (euskera) batuan, minpian, aopian, eskutuan, osuan,

primeran, reliebian, martxan, jaleuan, moruan, ausixan, aldapan, jokuan, illunian, demasian, sallian,

itxuran, baterakuan, barre itxuan, tarrasian/tatarrasian” eta abar; gaztelaniazko zenbait aditzondok ere har

dezakete: “politikamentian, detalladamentian, buenamentian, malamentian, normalmentian” eta beste

zenbait. Jakineko egitura batzuk ere sortzen dira: “objektua + aditza + biarrian eon/euki...”, “dana

biarrian”, “-n/-re(n) isillian, -n/-re(n) posian”. Aurrekoen adibide batzuk:

nme3 º(?)ádios-bá!, es gaistuak es, gaistúam-pásau!

nme2 pixká-debíl nao ... ondo-esían

nme2 etxea jun alesían [sic] eo-naix

nme2 afáltzera etorri-ixaixan eon dia bañá, esti-etorri

naz eskérra-surí, lléau gá ordúan

1024

Ikus adibideak eta egiturak zehatzago aditz izenaren atalean ere, inesiboa eskatzen duten egituren alorrean.

1025

Gure ustez ongi bereizirik dago “eskian ibili” tankerako egituretatik: “etorri” aditzak berak suposatzen du helburuzko zentzua.

1026

Instrumentalaren ordez ere erabiltzen da batzuetan esangura honekin.

1027

Esangura bat baino gehiago izan dezake: batetik, lehenago aipatu dugun “leku” mugagabea; eta bestetik, nolakotasuna, sua

dariola-edo.

1028

Badirudi inesibo kasu marka dela, nahiz eta “bene” hutsa ez den erabiltzen: edozein modutan ere, Gipuzkoa aldean “egitan”

esaten da, eta indartzerakoan errepikatuz gero “bene-benetan” da sortzen den forma.

naz baa, ólaxek, orkotxeee · formán //naz gúri esauskuen · álan · eitte-sala, béste formán, ólan...

naz º ess!, lélengoo... ESÍEN asi san da geró-oim-baa... ff, akóstumbrau in ddala

ta... ...

rmz ºItxaspixan a garixa eom-basan ·· Ítxostian e artúa, da úrrengo urtian an ee · garixa ta ·

béstian e...: ségixan sékula bes · léku baten · beti kámbixauta...

raz º... abárketa-gáldu bai! lokátz aldían [sic] · da guré-etxéra etórri san! ABARKÉTIA

ESKÚAN! da oórtotzik! ...

kmz º[gutunak] ónek e, górde im-bitxuras. Neré isenían dao? ... nik estot aitzen ónek! ...

kgg º... osea, teoríxan bátu · álde darénak eta pres-darénak eta · óri? ...

rmz2 º... da bustarrí-bakarrían bé ba, · ásko · ikúsitxua-ní-bustarrí bakarríam-bé, ónak! ásko

eoteitxúk, da béste batzu-pa, eskástxuauak ám-be, baña bustarrí-bakarría... [sic], emén · sónan,

gure sónan, Éibar-Ermúan-emén, Etxebárrin jokáteitxú-bustarrí-bakarrían probári-géixen, emén

sónan, bai!, da geró Gipúskuan géitxuao!: bustarrí-bakarrían Gipúskuan géitxuao. Bai! ...

raz1 º... da geró béste gausá bá-dao!: ni enaix kóntra... iñon kóntra bés pork’etxata tókatzen

d’ésto-nai (?)regañeorik neré konsiensiam-béyan; bááña! · dáo! · buenaméntiam-biarra eiñ ero

málamentiam-biarra iñ!

ñmz1 “... esnia euki ezkero, esnia, eta ogixa. Eta zera, viva la Pepa. Hango jentia alperra da,

alperra, bai. Eta egunian bizi!”

raz5 º... da, −“i Pedró! −esan i-etzan− irékim-berba im-biarria-naok”, da, −“nerekiñ?!” da −“bai”

dda ...

kaz4 “Igarixan? Ospitxal osteko errekatxuan bai. Bata zarrakin, ixilian, aman ixilian harrapau

etxian [batia]”

kmz6 “... Konkursua zan, ba, urtian atzenian ipintze eben mailla bat da áren pozián ...”

•Pluralean. Mugagabean gertatu zaigunez, adibideak jaso ditugu baina ez singularrean beste:

“amesetan, brometan, obretan” eta abar. Esate baterako:

nme2 saldía-artzen dau betí tráo txikíxetan

kmz º... baña oin txoriséruak estakásu sé-erósi!: · alakótxe pótietan saltzen dabe ...

raz º... baña · á-áurretiík...!: ordúan eséuan autobúsik eta esébe!, kami- kamíoiétan! [sic] ...

•Dena dela, kasu markarik gabe ere adieraz daiteke; adibidez:

nme2 ºdaa, ·· a garajia da itten ibili giñaniam-ba guk amárrak inguruam-bokadillua jate-genduan,

está? ·· da, · andrían ixilik ekartzeskun · euníam-botílla bat ardao e serák ... baña-andrían ixíllik,

e?! ...

1.2.12.2.8. Kopurua adierazteko

“Zenbatzailea + objektua -n” egitura jaso diogu raz1 lekukoari:

raz1 º... Eibárren dáos mordúa elíxak, e?, ·· Felís?: kantidádia dao Eibar elixáN, e?, elixank [sic],

e?

raz1 ºbai, bai!: bedrátzi!, bedrátzi daos elixáN, e?... ·· baai, bedrátzi elixán daos, e? ...

1.2.12.2.9. Zerbaiten balioa −salneurria− adierazteko

“Zenbatean” edo “zenbaten” galdekariei dagozkien erantzunak dira; formak bai mugatuan bai

mugagabean izan daitezke. Arrunki, salneurri unitatearen aurretik (“peseta, duro, errial, sentimo...”)

zenbatzaile zehaztua du, baina bakarra izanez gero izena bakarrik erabil daiteke. Horrelakoetan, aditza

“erosi, saldu, emon, eon, ipini, pagau”-ren tankerakoak dira, eta ez “kostau, bali(x)o isen” tanterakoak.

Bestetan, salneurri-trukatze izen zehatzak daude: “duan, erregaluan...”. Ordainketa nola egiten den

257

258

adierazteko forma mugagabeak erabiltzen dira: “dirutan, jatekotan, garitxan...”. Dena dela, badira egitura

orokorragoak ere. Bakoitzetik adibide batzuk ipiniko ditugu:

kgg semátEn dáre antxoak? //sematÍAn? –kmz semáten dáuan ántxoak? --raz1 semáten daos

ántxoak? –nme2 sematían antxóak? –naz semáten daos antxóak?

raz1 ºsú! da patatía bos DURON estao ba sakúa-artzerá? · Pílarrenian?: bos DÚRUAN estao

bá?!...

raz1 dúruam-be karúa dá!

kaz1 º... rentéruak baa... · pagátze-ebem-baa ·· sea-garítxan ero artotán eroo... será erréntia!:

granéro andixak euasen ...

kmz10 “... Eske eze hamen egitten zeben patrono batzuek en especies, salarixua dirutan emon

biharrian, jatekotan emon ...”

kmz7 ºdának!: · órrek utzían erosi sitxuen · será ...

nme2 ºerre- erretrátua-rebélatzia oiñ ee, oim-berrógei urté, ·· ontxétx- ontxék- oingótxe presio b-

bardiñian

raz5 º−“axé salduko neskixo-onétxembestian...” ...

1.2.12.2.10. Inesibo kasu marka beste kategoria batzuei ezarririk

Ikusi denez, izen-izenondoei ez eze, beste kategoria batzuei ere ezar dakieke. Batzuetan, formak ia

lexikalizaturik daudenez beti singularrez eratzen dira, beste batzuk, singularrez nahi mugagabez:

“baietzian 1029 (eon), esetzian (eon), piskaten /piskatian, justuan, oñesian, gitxixan /gitxitxan, askuan /askotan,

urrian, urriñian, segiruan, goratxuauan, urriñian 1030 “. Dena den, kasu markarik gabe esangura ez da nabarmen

aldatzen:

-naz ºbai, ségi píxkaten..., e?: píxkaten ségi...

-naz ºa, bueno! iguel da! bueno!; béste pixka-ségi tta-ála!

ñaz5 “... Eibarrerako ura Plaentxiatik. Plaentxiatik ekarri eben, baiña ez dakit zenbat metruan, e!

Metro askuan azpittik”

ñmz º”Irabásixa” baai!: ··· kámpo-fuboletikan góratxuauan

1.2.12.2.11. Askotasuna edo ugaritasuna adierazteko

Mugagabez eraturiko egituretan 1031 ; ingurumenak eta egiturak asko izan daitezke. Batzuetan,

jakineko egiturak dira: “-(e)tan + aditza (eon, ibili, etorri, euki, bota, esan, ein, gastau...)” −tartean

bestelako osagaiak ere txerta daitezke eta hurrenkera ere ez da estua−, “erakuslea + isen aditza jokatuta +

-(e)tan” −honek aldaerak ere baditu: erakuslearen lekuan, balio erakuslea duten adberbio kategoriak

txertatuta; aditza ere alda daiteke−. Adibide batzuk bakarrik ipiniko ditugu erakusgarri, baina oso bizirik

1029 Ikus errealizazio bat espektrograman: kmz 53A250.

1030 Kasu marka eranstea ez da derrigorrezkoa, hori gabe ere antzerako esangura baitu: “urriñ”-ek berez du lokatibo esangura. Ikus

espektrograman horren errealizazio bat: naz 11A031.

1031 Beste leku batzuetan ere antzerako erabilera arrunta da, besteak beste Fruizen eta Ondarroan. Ikus: J.A. URIARTE (1995, 380),

K. ROTAETXE (1978, 519). J.A. URIARTE-k egitura-perpasu labur horiek “esamolde”-tzat joten dituen artean K. ROTAETXE-k -

ta- artizkiaren esanguretariko bat legez azaltzen du: “Tenemos en el corpus frases que parecen permiten atribuir a esta [sic] infijo no

sólo un valor de indeterminación sino también un significado próximo a “cantidad, abundancia indeterminada”: /arrañétan jan dau/

“ha comido cantidad de pescado (en cantidad de pescado..) (...) un infijo que denota “cantidad” interpretada como “masa”“ (1978,

519).

dago zaharrenen ahotan. Dena den, gazteenen erabileratik at dagoela pentsa daiteke, ez baitizkiogu lekuko

gazteenei horrelakorik jaso, erabili agian badarabilten arren:

raz1 º... súen aitxá-daka piñútan!! · énéééé-ené-ené-ené! ené-ené-ené!... --kmz ºospitxálian eon

gáitxuk!: · an jéuan oná! púúf! sarrétan! --naz esaten dau gusurrétann!: berbá bakotxéko bat! ··

berbá bakotxéko! --rae ºloratan baeuan kamiokara bat, kantidadia! --kaz2 ºamengo gisonak ekan

isena ·· Pantáleon: burlátan itxe-gentzáun! ha-ha-háii! ...

kmz á-ok koipétan! //á-ok! gantzétan! --raz ºau da mimotan!

raz1 séma-pernííll! ... ºlen órrek, antxíña, sártu sukáldian da −“jésus neská! · orí dompernillétan!”:

baña oiñ estao! ...

kmz “jóéé, or dao sapítxan!” · “Betí sa- sapíx [sic] · jo- e josítxa daok orí etxióri” --raz1 an euán

e bedárretáán!

1.2.12.2.12. Inesiboa bestelako esapideetan

Besteak beste, “aotan erabili/ibili/artu”, “sorixonian”, “beruan bero” lakoak erabiltzen dira.

Adibide zenbait:

raz1 arék aótan artú: óixe txarrá! //arék aótan artu nau ní

nme2 º... “aótan ibili” leiké, · ondó berba ítteko be bai tta gaiskí be ii- berba ítteko be bai

raz1 º... amén os- óstu itxen da; da úrrengo, úrrengo berúao ta... au etxiau e, · otzían otzá da ta

berúam-berúa da-au!

raz1 ºestáo! · Básarrikúa isén ba soríxonían!: kalekúak!?... éneé! Eskérrak seu etórri sarána,

bestéla!, ff... úf!

raz1 ºsaltzía eom-ba, saltzía ba soríxoniam-ba!

Bestetan, itxuraz ez da inesiboa behar, edo perifrasi oso luzea beharko litzateke adierazitakoa

elipsiz-edo azaltzeko; adibidez:

nme2 º... bañá · nik esa-nai dotena dá, lékuen lékuko-orí éuskerian tóke orí, · e, gáldu ingo dala!

raz5 º... da −“bueno!, ba, eskritxurak, sérak, kontratúa · éitxen da · sortzí eun ero amabost eumbarruan

·· da juan saitxe · notárixuaGANA, ÉLGOIBARREN, da esplíkaixosu!” · da papéltxo bat

serían, da, ·· papelóri! · emón i-étzan da ...

1.2.12.2.13. Errepikapenetan

Hitza errepika daiteke zerbait jarraikorra, mailakakoa bada: “egunian-egunian, astian-astian,

urtian-urtian, berban-berban, filan-filan”. Adibidez:

f.a. egunian egunian ... orduak, beti igual

raz1 ºbai bá! oixe bai-”itzela”! ·· léngo sárrak esate-ben “itzéla”, buéénoo! berbám-berbán ...

1.2.12.2.14. Toponimoetan

Leku izenek orokorrean atal berezia merezi dute, baina gu ez gara horretan lar sartuko, beste

ikerketa monografiko bat beharko litzatekeelako:

•Askotan mugatzaile singularra hartzen dute, batez ere etxe, baserri, eraikin, kale eta abarren

izenetan. Baserri izenetan, adibidez (ez dute zertan Eibarko baserriak izan): “Mendigoitxixan,

259

260

Barrundixan, Aranian, Orbian 1032 , Arimendixan, Ubeixan, Irunabarrixan, Iñarrian, Lesetabeletxian,

Guenetxian” besteak beste; kale izenak, esaterako: “Isasixan, Kalbetoian, Jeneralisimuan, Dos-demayuan,

Errebalian”; denda, eskola eta antzerako “entitateak”: “Eroskixan, Korte-inglesian, Seatian, sine

Ikusixan; Aldatzian; Duesuan; Itxurri-sarrian”; bestelako leku izen batzuk: “Euskadixan, Estretxo de

Jibraltarrian, Pirineuan” eta abar. Oso erabilera zabaldua da, baina ez bakarra, mugatzailerik gabe ere jaso

baititugu pareko adibideak.

Gainera, baserri, etxe edo dena delakoaren izenak leku denborazko zein edutezko genitibo kasu

marka hartzen badu ere berdin jokatzen du (forma mugatuak eta “mugagabeak” sortuz, alegia):

“Erdikokuan, Agiña(ga)ñekuan, Sesterokuan, Sanjuanguan; Narrunian” eta abar.

naz Aiñeñekuen [sic] daos

•Goiko adibideetariko batzuk mugagabez, gutxixeago erabiltzen diren arren:

kmz Mendigóitxiñ isa-(g)áitxuk

kgg Barrúndin eon gara–kmz Barrúndiñ eoáitxuk

kgg Ariméndin eon gára –raz1 Ariméndiñ eo-naix --naz da eon gá-Ariméndim-be bai

raz1 ºAixkorrín! bai! púntatxua, Urbíxam-bai! púntatxua

kmz séose pasau dok Erdíkon

kmz Nárrun be-eo-gáitxuk

kgg len Guenetxen eon gara –kmz Guenétxen isa-áitxuk –raz1 Guenétxen eon gára

Zenbaitetan, forma mugagabea jaso dugu bakarrik, batez ere -az amaitutako leku izenetan eta

kontsonantez amaitutakoetan:

nme2 º... oiñ Askónabitten daos or frute kláse askó!

enae ºbaai, Mendibíllen est’aberixau ee, or ! ·· edúrtzian !

nme2 ºes, baña “Errépal”!: · baai, amen Otérren e sam-bat etaa ...

rmz º... geo I- Iñarriam-be idixa-beti ... da-Argíñaon!: Argíñaomm-be bai!

•Bestetan, pluralez eratzen dira:

f.a. ºAmériketan?

kmz ºbakísu nun sáltzeitxuen?: · or e eee · Gra- Grabadóresetan!, · io- iótzeruskúan...

1.2.12.2.15. Inesiboaren galdetzailea determinatzaile legez

Horrela erabilita adibide batzuk jaso ditugu:

raz1 num-basóti-sátos?

rmz3 num-basotáti-satós? //rmz3 “num-basóti-sátos?”: “de ké boske”

1.2.12.3. Ondorioak

Alderdi formalari dagokionez leku-denborazko kasuetako bereizketa egin behar da lehenengotik:

bizidunen deklinabidea alde batetik eta bizigabeena bestetik.

—Inesiboaren atalean jorratu dugu orokorrean beste kasuetan ere gertatzen diren deklinatzeko

era bi horien arteko kurutzaketak. Batetik, erabilera arruntean batzuetan bizidunak bizigabe gisa

1032 Eibarko Orbe baserri bientzat jaso dugu forma hau: batetik, Gorosta auzokoarentzat, raz1-en ahotik; eta bestetik, Aginaga

auzoko Orbe(-Soraen) baserrirako, enae-ren eta naz-ren ahotan.

deklinatzen dira, batez ere mugagabean eta pluralean. Alfabetatu gabeko lekukoen ezaugarria da batez ere

baina alfabetatutakoek ere badarabiltzate horrelakoak; ezaugarri orokorra da hemen aztertu diren

lekukoen ahotan. Egitura ihartuetan ere horrelakoak arruntak dira, “neskatan egin” adibidez. Izen bizidun

arruntak, esanguraz banakoak, kolektibotzat hartzerakoan ere arrunta da bizigabe legez deklinatzea,

“monjetan” adibidez. Lanbide batzuetako izenak ere bizigabe legez erabiltzen dira batzuetan, esangurak

bereizi gabe zein bereiztuz.

Ondorioz, bikoteak ere erabiltzen dira perpaus baten barruan, edo tarteko forma bitxiak sortzen

dira, “medikotagana” adibidez (asistematikoa, noski). Animalien izenak deklinatzerakoan joera bikoitza

dago, baita landare izenak deklinatzerakoan ere, baina azken hauetan joera nagusia bizigabe legez

deklinatzea da.

Beste alde batetik, bizigabeek bizidunen kasu markak hartzen dituzte. Gainera, joera honek

askoz bizitasun txikiagoa du bizidunak bizigabe gisa egiteak baino. Nolanahi ere, bizigabeak bizidun

legez deklinatuta batez ere lekuko zaharren ahotan jaso dugunez, ezin da joera hori sistematik kanpo utzi.

Zaharrengan bereziki erabat sistematikoa da “orre(g)andik aparte” postposizio egitura, erakuslearen

erreferentea bizigabe dela, noski. Perpaus berean forma bikoteak egitea ere arrunta da.

—Bizidunen inesibo marka eratzerakoan bide bat baino gehiago erabiltzen da Eibarren. -

(e)(n)gan kasu markak oso bizitasun murritza du eta lekukoen ezagutzan oraindik ere bizi dela dirudi

baina ez erabileran. Horren erakusgarri dira lekuko zahar batzuei eta Aginagako adin ertainekoari

jasotako adibide bakanak; kaleko lekuko gazteak kasu marka hori erabiltzea alfabetizazioaren ondorioz

datorkio ziurrenik.

Izan ere, inesiboa Eibarren postposizioen bitartez eratzen da nagusiki, lekuko guztiek darabilten

bidea baita. Postposizio erabilienak “gain” eta “gañian” dira. Beste bide batzuk ere erabiltzen dira:

edutezko genitiboz, biziduna bera “entitate”-tzat hartuz; soziatiboz; destinatiboz; ergatibo egiturez eta

datibo egiturez, besteak beste. Aipatu berri den bizigabeen kasu marka hartzea ere beste aukera bat da.

—Bizigabeen formak. Mugagabean amaiera bokalikoa duten berbek zuzenean hartzen dute kasu

marka; amaiera kontsonantikoa dutenek berriz, loturazko bokalaren bitartez. Aldaera fonetikoez gain, -taartizkiaren

erabilera edo erabilera-eza aipagarria da. Adibide gehienetan artizki hori agertu egiten da

baina lekuko zahar batzuek artizki gabeko aldaerak ere badarabiltzatenez, “seiñ elixan” erakoak ez dira

kasu bakanak. Gainera, “lau ankan ikesi/ibili” erako egituran ere hori nabarmen ageri da, esanguraz “lau

ankatan”-ekin guztiz desberdintzen baita. Denbora adierazten duten berba batzuek ere joera anitz dituzte

deklinatzerakoan, pareko esanguraz mugagabeko, singularreko eta pluraleko formak jaso baititugu.

Mugatu singularrean -a itsatsidun berbak beste kasuetatik guztiz bereizten dira, kasu marka

zuzenean mugagabeko formari txertatzen zaionetik. Bokalez amaitutako beste berbetan nominatibo

singularreko formei txertatzen zaie kasu marka. Kontsonantez amaitutako berbetan ere kasu marka

txertatu osteko emaitza berezia da, bokalez amaitutako moduan deklinatzen baita, loturazko bokala

balego legez. Hainbat aldaera fonetiko gertatzen dira kasu marka hartze horretan, asimilaziodisimilazioak

ez eze goranzko diptongoak eta murrizketak ere sortzen baitira. Gainera, gertakari fonetiko

261

262

guzti horiek ez dirudi berriak direnik, lekuko zaharrenen ahotan ere bizirik baitira. Murrizketak

baserritarren ahotan arruntagoak dira, bestalde.

Mugagabean eta singularrean ez bezala, mugatu pluralean inesiboak beste kasuen ezaugarriak

betetzen ditu; -ta- artizkia beti txertatzen da ezaugarri pluralen ondoan. Aldaera fonetikoak jaso ditugu

plural ezaugarrietan, murrizketak hain zuzen, beste kasuetan orokorki gertatzen ez diren arren.

Aginagakoak eta kaleko zaharrenak dira lekuko murriztaileenak −besteak beste, nominatiboan eta inesibo

singularrean ere jaso ditugu murrizketak, esana denez−.

Kontsonantez amaitutako -ta- artizkidun forma mugagabeak pluralekoekin neutralizatu egiten

dira; batzuetan azentua erabiltzen da bereizteko, beti balio ez duen arren.

Erabilerari dagokionez, forma mugagabe batzuk esangura bereziz erabiltzen dira; esate baterako,

animalia edo landareak dauden tokia adierazteko, eguraldi fenomenoak adierazteko, masa edo multzoak

adierazteko, ekintzak, ugaritasuna eta abar. Batzuetan forma mugatuak ere erabil daitezke mugagabeen

lekuan.

Inesibo kasu marka hainbat postposiziotan erabiltzen da; eta sarri aditzondo bihurtuta ere bai.

Izan ere, oinarrian izen sintagmaz landa hainbat osagai har ditzake.

Inesiboak lekuzko esanguraz gain beste asko ere baditu: denborazkoa, ñabardura anitzez;

jarduera adierazteko; helburuzko esangura; modua, kopurua, salneurria, ugaritasuna adierazteko besteak

beste. Inesiboko galdetzailea determinatzaile legez ere erabiltzen da.

Egitura berezietan ere erabiltzen da, aditz lokuzioetan, esaeretan eta errepikapenetan besteak

beste. Leku izen berezietan forma mugagabeak ez ezik singularrak eta pluralak ere eratzen dira.

1.2.13. ABLATIBOA ( -(e)(ta)tik //-(r)(e)(n)(g)andik) 1033

1.2.13.1. Forma

Goian ikus daiteke kasu markak zeintzuk diren: -(e)tik/-(e)tatik bizigabeentzat, oro har; eta -

(r)(e)(n)(g)andik bizidunentzat. Inesiboaren atalean aurkeztu dira bizidunen eta bizigabeen arteko

deklinabide kurutzaketak nolakoak izan daitezkeen orokorrean (formak, zein aldaera hartzen duten, joera

nagusiaren araberakoak sortzen dira: “semetatik, semetik” eta abar); jarraian, kasu honetako ezaugarriak

eta berezitasunak aipatuko dira. Inesiboan ez bezala, banan-banan aipatuko ditugu bizidunen eta

bizigabeen marka ezaugarriak.

Kasu markak berak aldaera fonetikoak izan ditzake ingurumenaren eraginez. Bizigabeen kasu

marka txertatzen den oinarria bokal edo glide sabaikariz amaitzen bada, -tik kasu markako kontsonante

leherkari horzkaria sabaikaritu egin daiteke (aldaerak mugagabeko -ta- artizkiarenak bezalakoak dira,

esate baterako). Bestalde, leku izenak deklinatzerakoan batez ere, aldaera ahostuna eta ahoskabea jaso

1033 Ikuspegi diakronikoz aurkezten dute M. AZKARATE-k eta P. ALTUNA-k (2001, 125-135).

ditugu, bustidura mailak ere badirela (-tik /-ttik //-dik /-ddik). Amaierako kontsonante belareak ere

aldaerak 1034 izan ditzake.

Bizidunen kasu markan berriz, amaierako kontsonanteari dagokionez bizigabeen markaren

ezaugarri berdinak ditu. Barruko kontsonante leherkari belare ahostunak izan ditzake aldaerak eta

motibatibo kasu marka har dezakegu eredutzat izan daitezkeen aldaerak ezagutzeko: bokal artean

kokatuta kontsonante horren galera gertatuz gero, bokal elkarketetan ondorioz gertatzen diren tinbre

aldaketak, berdinketak eta murrizketak.

Jakineko denborazko aditzondo batzuentzat beste aldaera bat jaso dugu, goikoetatik bereizia: -

danik /-danetik 1035 .

Ikerlariek -rik aldaera ablatibo marka zaharraren aztarnatzat hartzen dutenez, guk ere horrela

jokatuko dugu 1036 . Egitura gutxitan jaso dugu aldaera hori. Alde batetik, errepikapenean ageri da, “aterik

ate, etxerik etxe” moduko egitura duten adibide urrietan hain zuzen; beste alde batetik, -tariko forma

lexikalizatuan; eta azkenik, bestelako egitura batzuetan ere jaso dugu, “aldenik alden, bandarik-banda”

modukoetan 1037 .

Beste hitz baten zalantzak ditugu zein kasu marka ote duen itsatsita, partitiboa (horixe

identifikatzen baita aditzondoak sortzeko atzizki legez lan gehienetan), ala ablatiboa, -rik aldaera

litzatekeelarik, eta -rian marka zaharrena ondoan (“-rean”-en Eibarko errealizazio legez) 1038 . Eibarren

erabiltzen diren “ondorik” eta “ondorian” formez dihardugu, postposizioen sailean. Forma hedatuena

lehenengoa da, baina bigarrena ere erabiltzen da “aman ondorian 1039 “ gisako egituretan. Guk ez dugu uste

-an gehigarridun forma denik (“*ondorikan” litzateke emaitza teorian), forma hori darabilten lekukoek

beti -rian egiten baitute, raz2-k, kmz3-k, kmz14-k eta rmz6-k besteak beste.

Partitiboan ere aipatu genuen aldaeretarako beste bide bat, amaieran -an eranskina izan ala ez.

Joera nagusia ez jartzekoa da, baina aurkitu ditugu horrelako adibide batzuk gure lekukoen ahotan: kmz

da aldaera hori gehien darabilen lekukoa; eta aztertutako solasaldi kopurua kontuan izanda, ñmz-k ere oso

joera handia du horrelako formak erabiltzeko. Noizbait aldaera hori darabilten lekukoak hauek dira:

nme2, kaz, kmz1, kaz9, kmz7, kaz1, kmz3. Hala ere, lekuko batzuek ez dituzte -andun formak 1040

eibartartzat joten, raz-k esaterako.

Dena dela, aditzondo-postposizioetan ere txerta daiteke gehigarri hori: “ondiokan 1041 “ forma da

erabiliena horien artean, bestelako kasu markei erantsita erabiltzen ez dutenek ere baitarabilte, f.a.-k eta

raz-k adibidez. Horrela osatutako beste forma batzuk: “barikan, bakarrikan, orraitxiokan...” baina

frekuentzia asko txikiagoz erabiltzen dira forma soilak baino.

1034

Ikus kate mintzatuko bokal arteko errealizazio batzuk espektrogrametan: nme2 4A342, nme2 4A385. Ikus nominatibo pluralaren

atalean zer gerta dakiokeen orokorrean.

1035

Ikus mugagabearen atalean beheraxeago.

1036

Ikus adibidez nola aurkezten dituen R.P.G. DE RIJK-ek -(r)ik-en erabilera eremu nagusi bi, nahiz eta biei “partitive” izena ipini;

bata kasu marka moduan, eta bestea determinatzaile moduan, nominatiboaren “pare” edo. Erabilera eremu guztien jatorrian bere

iritziz ablatibo kasu marka dago (1996, 145-158). M. AZKARATE-k eta P. ALTUNA-k ere partitiboaren atalean aurkezten dute,

ikuspegi diakronikoz, forma hori (2001, 93), baina baita ablatiboarenean ere (aip. lib.; 125-126, 127, 134-135).

1037

Ez dugu uste horiek “etxerik etxe”-ko egituraren parekoak direnik, ez behintzat esanguraz. Formaz traza handia dute elkarrekin,

“aldenik” forma azaltzea zaila egiten zaigun arren. Horien berri erabileraren atalean ere emango dugu.

1038

Ikus M. AZKARATE-k eta P. ALTUNA-k egiten duten aurkezpen diakronikoa (2001; 127,128).

1039

“Amaren atzetik” esan gura du.

1040

Gogoan izan f.a.-k ere partitiboari erantsitako formak gaitzetsi egiten dituela, “diru(r)ikan” modukoak hain zuzen.

1041

Ikus errealizazio baten espektrograma: raz1 2B9.

263

264

1.2.13.1.1. Mugagabean

—Bizidunen kasu marka

Bizidunen ablatibo mugagabea: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: alaba(g)andik /alabaandik /alabandik //alabangandik

Kontsonante amaieretan: mutillegandik /mutilleandik //mutilgandik

Deklinabide kasu batzuetan gertatzen denez, edutezko genitiboaren marka 1042 aukerakoa da,

batzuetan azaltzen da eta beste batzuetan ez. Lekukoen idiolektoek joerak dituzte, eta batzuek genitibo

marka gehiagotan tartekatzen dute beste batzuek baino, edo beti tartekatzen dute, edo sekula ere ez.

Genitibo marka darabiltenen artean naz eta kgg lekukoak ditugu. Genitibo markarik gabeko adibideak

jaso dizkiegu lekuko hauei: kmz, kgg, raz1, nme2, naz, S.B. (ezaugarri hauek ez dagozkie erakusleei eta

izenordainei).

Kontsonantez amaitutako berbetan, joera hirukoitza ere izan daiteke kasu marka eransterakoan:

genitiboa marka hartu ala ez, eta kasu marka txertatzerakoan loturazko bokala hartu ala ez: “mutilgandik,

gisongandik, fingandik” jaso diogu kgg-ri; “mutillegandik, moskorre(g)andik” erako formak nme2-ri,

kmz-ri, kgg-ri eta naz-ri; eta “moskorrengandik” kgg-ri. Agian loturazko bokalaren tinbre alternantziaz,

“gisonaandik” forma mugagabea jaso diogu raz1-i.

—Bizigabeen kasu markak eta ezaugarriak

Bizigabeen ablatibo mugagabea: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: elixatatik /elixatik; jaittatik /jaittetik /jaitxetik /jaitxik /jaixetik

Kontsonante amaieretan: egunetatik /egunetik

Leku-denborazko genitiboan gertatzen den legez, ablatiboan ere txandaketa handia dago -taartizkia

1043 erabili ala ez, lekuko gehienen esanetan. Izenak ondoan determinatzailea (galdetzailea,

izenordain zehaztugabea nahiz zenbatzailea) izan, ala bestelako egituran izan, ez dirudi garrantzirik

duenik mugagabeko -ta- ezaugarria txertatzerakoan: “sein elixatik, erosein elixatik, iru elixatik” da forma

hedatuena; areago, kgg lekukoak “elixatatik” forma ez du onartzen. Guk jasotako adibideei bagagozkie,

artizki hori gutxien darabilen lekukoa kgg da; bestalde, artizkia gehien darabilen lekukoa nme2 da. Joera

horren haritik, “maitxik/maittik” aldaera lekuko guztiek darabilte, nme2-k “maittetik” ere badarabilen

arren. Baliteke -a itsatsidun berbek artizkirik gabeko formak osatzeko joera handiagoa izatea.

Baina “etxetatik, kaletatik; erritxatik” ostera, sistematikoki lekuko guztiei jaso diegu, “etxetik,

kaletik; erritxik” formen ondoan (azken hauek kmz-ri, kgg-ri eta S.B.-ri jaso dizkiegu bakarrik). Aldaera

biak alternantziaz darabiltzate lekuko gehienek, joera nagusia artizkia gordetzekoa dela dirudien arren.

“Sein/se/nun basotik” naz, raz1, kgg, kmz eta rmz3 lekukoei ere jaso diegu, adibidez; beste forma ere,

1042 Ikus izan ditzakeen aldaerak edutezko genitiboaren atalean.

1043 Aipatuak ditugu artizki horrek dituen aldaerak ingurumenaren arabera. Leku-denborazko kasu guztietan berdintsu jokatzen du.

Erabilera aldetik, inesiboan askoz gehiago gordetzen da marka hori forma mugagabeetan beste kasuetan baino.

“basotatik 1044 “, arrunta da. Horrelako bikote gehiago ere jaso ditugu: “ataitxatik /ataitxik, balkoitxatik

/balkoitxik, lautatik /lautik”, esaterako.

Glide sabaikariz amaitutako berba baten jaso ditugu aldaera gehien: “jaitxik, jaitxetik, jaittetik,

jaittatik; jaixetik”. Azken forma hau inesiboko “jaixetan” mugagabearen bidetik sortutakoa da, noski 1045 ;

kgg-ren ahotik jaso dugu.

Bokalez amaitutako berbetan kasu marka zuzenean txertatzen zaio oinarriari, ikusi ditugun

adibideek ia erabat erakusten dutenez. Aldaera fonetiko arruntak aurkitu ditugu; adibidez:

nme2 -sein kajetatik [sic] asi sára? ...

“Gau/gaba/gabe” hitzarentzat forma hauek jaso ditugu: “gautatik, gabetatik /gabetik, gabatatik”.

Kontsonantez amaitutako berba arruntek loturazko bokala hartzen dute kasu markaren aurretik:

“egunetatik /egunetik”, eredurako.

Leku izenek, berriz, joera bikoitza dute loturazko bokala hartu ala ez, bokalik ez tartekatzeko

joera nagusi den arren. Amaieraka sailkatuko ditugu. Kontsonante albokariz amaitutako izenak,

“Madriltxik /Madritxik/Madrittik /Madridik /Madrildik 1046 , Usurbildik/Usurbilddik /Usurbiltik 1047 “.

Kontsonante dardarkariz amaitutakoetan “Eibartik” eredua erabatekoa da, salbuespenak jaso ditugun

arren: “Saldibarretik”, kaz2-ren ahotan, “Lasturretik” raz1-enean, eta “Lasturdik” naz-renean.

Kontsonante sudurkariz amaitutakoek erabat aldarea ahostuna hartzen dute, “Irundikan /Irundik”, arrunta

denez, salbuespenak diren arren: “Andoaiñetik, Leonetik” kgg-ren ahotan (naz-k ere zalantzaz eratu du

forma hori, “Leondik” guztiz onartuz). Kontsonante frikari txistukariz amaitutakoek bitara egiten dute,

joera nagusia loturazko bokalik gabe egitea bada ere (kasu markarko leherkari horzkaria beti ahoskabe

egiten da): “Miraflorestik(an) /Mirafloresetik” izan bedi eredu, baina beti “Paristik, Saraustik 1048 “.

Bokalez amaitutakoek ez dute txandaketarik orokorrean: “Bilbotik”, adibidez.

Oinarrian beste kategoriaren bat dagoenean, adberbioak-aditzondoak esate baterako, ez dira leku

izenetako joerak nahitaez betetzen. Kontsonantez amaitutakoetan loturazko bokala batzuetan hartzen da

eta bestetan ez 1049 . Adibidez, “arañeundik /arañeuntik /arañeunetik; urrindik /urriñetik” formak jaso

ditugu. Bestetan, bai betetzen da joera orokorra: “amendik 1050 /ametik, andik, le(e)ndik; ortik, gaurtik,

bixartik”, esaterako. Aditzondo batzuetan badirudi oinarrian forma bat baino gehiago hartzen dela:

“orduandik /ordutik 1051 “. Lehenengo forma kmz-k eta kgg-k darabilte baina nme2-k ez du ontzat ere joten;

beste forma kgg-k, raz1-ek eta nme2-k darabilte. Forma batzuek ez dute kasu marka guztiz onartzen:

“*oindik 1052 “ baina “oinditxik” forma indartuan, adibidez.

1044

Azentuak bereiz ditzake dituen zentzu biak, “basotátik” (basoa, ohiana) eta “básotatik” (edalontzia).

1045

Ikus han.

1046

Ikus leku-denborazko genitiboaren atalean ere nolako formak dituen toponimo horrek.

1047

Ikus errealizazio bat espektrograman: kmz 8A133.

1048

Salbuespen bakarra kgg-ri jaso diogu, “Sarautzetik” forma bestearen ondoan. Agian herri horretan aldi luzeak egiten duelako

izan daiteke.

1049

Leku-denborazko kasuaren joera betetzen da.

1050

Ikus errealizazio bat espektrograman: nme2 4A385.

1051

Ikus leku-denborazko atalean formazko bikote bera.

1052

Esaldirik gabe jaso diogu kmz-ri “oindikan” forma, lekuko denetan salbuespena. Forma arruntean “oiñ, ontxe” erabiltzea da,

abiapuntua adierazteko barne.

265

266

Bokalez amaitutakoetan ez da formazko aldaketarik ablatibo kasu marka onartzen duten

aditzondoetan, zuzenean hartzen baitute. Adibidez: “atzotik, lengunetik 1053 , aurretik 1054 , atzetik”.

Denborazko aditzondo batzuentzat beste aldaera bat ere aurkitu dugu, “-danik /-danetik”,

lehenengoa “beti” aditzondoari txertatuta bakar-bakarrik: “betidanik” darabil kgg-k eta “betikodanik”

nme2-k. Beste lekukoek ablatibo kasu marka eranstekotan “beti(txi)k” forma egiten dute baina inork ez

du guztiz ontzat hartzen eta forma arruntena “beti” forma soila da (“noiztik” galderaren erantzuna barne).

Beste forma nme2-rengandik jaso dugu, “ontxedanetik”. nme2-ren erabilerek jatorrak dirudite, baina kggrenek

alfabetizazioaren eragina dutela pentsa dezakegu, lekukoak etxean ikasitakoa duela aitortu arren.

nme2 ori árbolioi betíKODANI-dao-or

nme2 asi saitte · kontatzen ... eménditxik, -eroo- ontxedánetik

Leku-denborazko aldi esangurako “gastetan, txikitxan” erako formak “gastetatik, txikitxatik” eta

abar dira ablatiboan deklinatuz gero, eta ez “*gastetik, *txikitxik”.

1.2.13.1.2. Mugatu singularrean

—Bizidunen kasu markak eta ezaugarriak

Bizidunen ablatibo singularra: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: alabiagandik /alabiaandik /alabiandik //alabiangandik

Kontsonante amaieretan: mutillagandik /mutillaandik /mutillandik //mutillangandik

Mugagabean jada aipatu dugunez, edutezko genitiboaren marka aukerakoa da baina joera

nagusia ez erabiltzekoa da; lekukoen idiolektoen joerak mugagabekoaren antzerakoak dira. Genitibo

marka kgg lekukoak darabil bakarrik; genitibo markarik gabeko adibideak beste lekukoei eta kgg-ri berari

ere jaso dizkiegu: kmz, raz1, kgg, nme2, naz, S.B. (ezaugarri hauek ez dagozkie erakusleei eta

izenordainei). Bestalde, bizigabeetan ez bezala, kasu marka forma mugatuei txertatzen zaie, bai bokalez

amaitutako berbetan bai kontsonantez amaitutakoetan ere.

Murrizketa mailak ere jaso ditugu; adibide batzuk ditugu jarraian, osoenetik murritzenera:

kgg ikasísu sure semíangandik

naz ikésisu seure semíagandik

kmz sé-espero súan · atzóko sorúai- sorúaándik?

kmz ikasík iré semíandik //kmz ikásik ire anáindi- ana- anaiándik [sic] //kmz íkasik mutillándik

—Bizigabeen kasu markak eta ezaugarriak

Bizigabeen ablatibo singularra: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: elixatik; jaitxik /jaittik

Kontsonante amaieretan: egunetik (/egundik)

1053

Forma ezagun erabiliena “lengunian” da: nominatiboan, adibidez, ez da erabiltzen “*lenguna”, baina bai “lengo eguna”,

kontzeptu bi diren arren.

1054

Esangura hirukoitza izan dezake: ablatibo garbia, “nondik”; “non zehar”, eta “lehenago”. Gauza bera gertatzen da “atzetik”

forman ere.

Bokalez amaitutako berbetan kasu marka zuzenean oinarriari txertatzen zaio, mugatzailearen

arrastorik gabe. Beraz, mugagabean -ta- artizkia tartekatzen ez diren formekin neutralizatu egiten dira,

sinkretismoz, baina esaldiko ingurumenak gehienetan argitzen du esangura. Aldaera fonetikoak, beste

kasuetan legez, ez dira falta; adibidez:

nme2 ºelixétik [sic] urten áliam-bakótxa bere-etxéra ta, · bíxkor!, bái...!

“Gau/gabe/gaba”-ren aldaerak “gabetik /gabetikan” dira, beste kasu batzuetan ez duen

bateratasunez.

Kontsonantez amaitutako berbetan joera bikoitza jaso dugu. Gehienetan loturazko bokala

eransten da “sabaletik” erako formak eratuz, baina adibide banaka batzuk jaso ditugu kasu marka bokal

hori gabe txertatuta, zuzenean oinarriari: ñmz-ren jardunean jaso ditugu forma biak bata bestearen ondoan

esaldi baten:

ñmz º... orí be, · kámpo-fúboldik!, kámpo-fuoletikan ee, eskumára!

1.2.13.1.3. Mugatu pluralean

—Bizidunen kasu markak eta ezaugarriak

Bizidunen ablatibo plurala: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: alabe(g)andik //alabengandik

Kontsonante amaieretan: mutille(g)andik /mutillengandik

Edutezko genitiboaren markari dagokionez, singularreko joera gorde egiten da baina pluralean

genitibo marka tartekatzeko joera handitxoagoa antzeman dugu. Genitibo markaz eratzen dutenen artean

hauek ditugu, kgg-k sarri askotan, ia beti, eta adibideren bat hauei jaso diegu: kmz, S.B., nme2; genitibo

markarik gabe hauek egiten dute: nme2, naz, kmz, raz, raz1. Edonola ere, bizigabe kasu markak leku

handia kentzen dio bizidunentzakoari.

Beste adibide batzuk ez dakigu nola interpretatu, ahoskatzerakoan zalantzaren eraginez sortuak

diruditelako:

kmz iré aláben-ándik ikésik //kmz anáien-a-ándik [sic]

naz lekukoari “gisonagandik” forma jaso diogu pluralerako. Fonetikak azalduko luke ebakera

hori gure ustez, ez baita kasu honetako ezaugarri morfologiko arrunta.

—Bizigabeen kasu markak eta ezaugarriak

Bizigabeen ablatibo plurala: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: elixetatik; etxietatik /etxetatik /etxitatik; soluetatik /solutatik; lekuetatik

/lekutatik; jaixetatik; balkoietatik /balkoitatik

Kontsonante amaieretan: egunetatik

Kasu marka, bai bokalez amaitutako berbetan bai kontsonantez amaitutakoetan, datiboan

aurkeztu diren pluraleko ezaugarriei txertatzen zaie, eta salbuespenik gabe -ta- artizkia tartean dela.

267

268

Dena dela, beste leku-denborazko kasuetan aipatu dugunez, forma fonetikoki murriztuak ere jaso

ditugu, hala nola:

nme2 Eibárko káletatik · pasau gára

nme2 suen lékutatik es , e?

nme2 ori etxeko balkóitatik óndo ikusten da

Ez da pentsatu behar horiek forma mugagabeak direnik. Galdekizunez lortutako esaldiak direnez,

ziur dakigu plural formak direla, eta esaldiko egiturak eta esanahiak ere horixe azpimarratzen du.

“Gau/gabe/gaba”-ren aldaera nagusia “gabetatik” da baina nme2-k “gauetatik” egiten du.

1.2.13.2. Erabilera

1.2.13.2.1. Bizidunen formak osatzeko ordezko bideak

Motibatiboa erabiliz 1055 , ergatiboz osatutako egiturak erabiliz, edutezko genitiboz osatutakoak

erabiliz, soziatiboaren bidez.... Zenbait adibide 1056 :

f.a. ikesisu mutillagaitxik --naz persona fimm-bagaittik ikesi leike gausá-asko

S.B. sein sorok erakutzi-tzu ori? --f.a. seiñ anaik erakutzi-tzu ori?

naz artíttut erregáluak iru alábenak //naz ikési seinke-edosein mutíllen gausak

raz1 mutíllakiñ ikási! //raz1 gisónekiñ gausá- eroser- eróser ikesi léikiala //raz1 eroseiñ e

persona fíñekiñ ikási séinkiala ...

1.2.13.2.2. Berdeklinazioa

Ablatiboa leku-denborazko genitiboaren aurretik:

• -tiko/-diko. “Nondiko” galderari erantzuna litzateke, era honetara sortutako formak nahikoa

ihartuta dauden arren. “Arratetiko” izena “eibartarra” adierazteko den erabilera galdua dela dirudi, gure

lekukoengandik ez baitugu horrelakorik jaso, T. ETXEBARRIA-k 1057 izen kutuna zuen arren 1058 , eta izen

arrunt ez eze, “Arratetiko bat” bere ezizen moduan ere erabiltzen zuen.

Bestalde, erabilera aldetik bizi-bizirik dauden formak adberbio kategoriako formei lotutakoak

direla azpimarra daiteke. Balio erakuslea duten “amendiko/emendiko //ametiko/emetiko, ortiko, andiko”

dira forma erabilienak, esaldian komeni den legez deklinatuta. Izenaren ondoan erabiltzen dira (“ortiko

partia, andiko kuartua”), edo postposizioekin batera lexikalizazio bidean ere aurki ditzakegu

(“amendikaldia, ortikaldia, andikaldia”), bakarrik zein izenaren ondoan: “andikaldeko kuartua”.

“Aurretikua” forma ere ahozko jardunean oso aberatsa da eta bi esangura ditu, denborazkoa bata

“lehenagokoa” adierazten duela; eta bestea abstraktuagoa, subjektiboagoa, “garrantzitsuagoa”-edo esan

nahi duela. Adibidez:

raz1 º... ogixari oixe bai mun itte-akola! ... asi aurréti-mun eiñ!, · da k- kurutzía im-be bai! ... oiñ

áurretikua-dáre! órre-baño...

Izenei itsatsita ere jaso dugu adibide bakanen bat:

raz1 orí da e, eskerrá-aldetikua ta béstia eskumákaldekua

1055

Ikus atal horretan.

1056

Ikus adibide gehiago taulan.

1057

(1986).

1058

Gogoan izan behar da egin zuen lexiko lan mardulari “Arrate’tikuen izketia” azpi-izenburua jarri ziola.

ae ºor óstetikoaldetik órtitxik!, da geróó · mendíxak?!: o- Umáixo-ondúa, · Máldeii, Basobáltzaa

• -tariko. Ez dakigu galdera zein litzatekeen Eibarren ez baita erabiltzen; “zeintzuetarikoa” izan

zitekeen, esaterako. Erantzunetan ere, oso erabilera murritza du forma honek. Ikusi dugu leku-denborazko

genitiboaren atalean “suetaiko” adibidea nme2-ren ahotan bakarrik; -tako forma laburragoa 1059

hedatuagoa da lekuko gehienen erabileran; horren ondoan ablatibo garbiak diren -tatik eta -(g)andik ere

jaso ditugu. -ta(r)iko-ren erabilera aberatsena, mota adierazteko, izenordain legez erabilitako erakusleen

alorrean aurkitu dugu; “orretaikua, ortaikua” formak nme2-k eta nme-k darabiltzate. Beraz, pentsa daiteke

Aginaga auzoan duela bizitasuna handiena, nonbait izatekotan. Solasaldi askeko adibideak ipiniko ditugu

horren erakusgarri:

nme2 “pitxía” ero “kop-” ee... · “kopíña” ºoo... ·· órtaikua

nme2 º... eta pristíxaak, “pristíxa-dábis or” ba, b’askotan sertu da ori: ba basakátua ero-ortaiko

aisérixa ero sertzen danien da, “pristíxak”...

Aukerako beste forma batzuk lehen aipatutako leku-denborazko genitiboz zein ablatiboz

bakarrik osatutakoak lirateke; baina nominatibo soila ere erabiltzen dute batzuek:

naz -sein lékutik artúkot? ... -ónetxek artúkoitxut

1.2.13.2.3. Erabilera edo esangura nagusiak

Erabilera nagusiak hiru galdera edo nozioren erantzunetan datza:

•“Nondik”, lekua adierazteko. Leku fisikoa zein abstraktua izan daiteke, eta biziduna zein

bizigabea. Taulako erantzun mordoa atal honetakoak dira:

kmz núndik átor?

rmz ºtáki-pá!, núndik ekingutzaun!

kmz biotzétik óperau juek

•“Noiztik”, denbora adierazteko, beti forma bizigabeak. Izenekin eta abar erabil daiteke, baina

batez ere aditzondoekin da oparoa; bestelako bideak ere badira hori adierazteko, jakina. Galdetzaileak

“noistik” ez ezik, “nundik” erara formulatuta ere jaso dugu:

kmz noistik eóaix itxaitzen?

-rae ºba lélengoo patatia sartú, · u, ee, lélengo biarra urtian; geró...

-rmz ºbaña núndik ekíndda?

•“Zertatik”, ekintza adierazteko. Adibidez:

kmz ºéésss!, gastíak es!; sárra-pés: sárrak errétirauta dáre txikitéotik!

kmz8 “... Gerra ostian ór ipini .... Naparruan e, fabrikatxua ta, ba, ándixik bizi garaz ...”

1.2.13.2.4. Ablatiboaz eta adlatiboaz osatutako egiturak

1059 Baliteke adibidez “suetako” formaren jatorria *sueta(r)iko > *suetaiko > suetako izatea; baina edonola ere, oinarrizko forma ez

da bizidunen deklinabide ezaugarrikoa, -ta- artizkiak erakusten duenez. Orduan, leku-denborazko genitiboak bizidun formarik ez

duenez, baliteke kasu horretako forma izatea, besterik gabe. Oinarrian ablatibo forma balego ere, bizigabeen markaz eraikitakoa

litzateke (Fruiz-en ere antzera egiten da (J.A. URIARTE, 1995, 381)).

269

270

Horien bidez “bitartea”, luzera, neurria, iraupena, muga... adieraz daiteke. Sarritan eta erabiltzen

da tartean 1060 . Asko ere asko erabiltzen da, ñabardurak ere ugari direla; guk adibide batzuk baino ez

ditugu ipiniko:

•Adlatibo soilaz:

raz1 º... maixa e ... bá! a- améndik eta orra béste bai!

raz1 ºburdiñásko-oyak! · gure básarrixan! ... alakótxe óya!, sémat?, a- órtik eta ona béste bai

beintzát!, ero aundíxaua iguál! ...

dira:

raz1 º... ámamam-básarritxik urrian dao-ori ume bixak itxó siana Naparruan? ... améndik eta-ará

moruan eró?

/rmz6 º... arrixa iruate-juen ee, amendik ara béste! ·· guk es! ...

nme2 ºeee... ··· bernía da eee oo... · sétik, belaunetik · eta orkatilla-ártekua

naz arek alde bateti-bésteráá, ogei ba-metro eukasen

-kgg ºirakúrri dósu?

-kag º”Ajeak”?: baáai!, goóitxi-béra!

-kgg ºgóitxi-béra?

-kag º(...)

-kgg ºní-góitxi-béra es

kaz1 º[zubia] bat, lélengoo daona, · Bidébarrixatatik e ·· sérak, Grabadores parera daona

kaz3 ºbai, akordatze-jata · balkóya ekala · púnta-ateti-béstera etxiak ...

rae ºbastár-: bastar dánetan eta ee... · ólan e bos métroti-bos métrora illária!

rmz2 º-néurrixa baa, géixenetan, ·· kampeónatuétan · daa ... géixenak ··

berróetabost ontzátik ·· irurógei ontzarákua, órtxe! ...

kaz2 º... péntzatze-neban ·· au korridiau · éyebela ... el dieciseis de agosto! · baña esin leike isán!

···· mil nobecientas diez! · jáixo sa-nere aistia · agostuan sortzíxan ·· da, sortzítxik amaseira · eun

gitxi dauu-umiakin juatekó...

rmz2 º... da jó-ta probálekúa jó-ta galipóta botá gabéti-goixéra ta-arríxa desapáresidu?” ...

nme2 ºsárra baai! ogei urtetik onakúa!

raz1 ºda geró jee- oin dala illebete- illébetee ikusi neba-nik etaa játeko gogorik esekala da

esaestan daa... · ándik oná e, ándik oná gausaonik es, · kutxáuak...

rmz ºestaki-nik!, [eskolan] an gastia-bee ibiltze-sian da g- ee... gure-edadekua-pe bai txa... · baña

órtxe!, saspítxik ee amáirura eró!, ortx- ortxe tamáñokua-dának!

raz º... oseake, jenera-asíño báteti-béstera orí diferéntziori diferénsia-aundíxa dá! ...

kaz2 ºurté bi: sartu nitzan ·· Érreen euna pásauta! ·· el día ·· siete d’enero! ·· grabatzen ikastera... ··

Da lélengo kinsénia-artu nebán ·· ándik urte birá · Gabónetan! ...

Ekintza-gertakari jarraikorretarako, “egunetik egunera, gisalditxik gisaldira” erakoak erabiltzen

naz ori lorioi, eunétik eunera-asten da

•Adlatibo bukatuzkoaz:

ñaz2 ºe, Txáltxaneti-geró gue- Kiputxánera-árte · iséngo san, estaki-nik! ...

1060 Ikus adlatiboaren atalean ere.

kaz1 º... “Otaóla” san! Arétxek emotetzam · ballera gustiari · isená: ballería baa, bakísu!:

Bískaitxik etaa · s- e, e, Elgoibarkó · mugárañok ·· ta, errékatik ·· górutz · da betí ee Otol- ee

Otaolaa · Ballía

nme2 ºoiñ eméndik ee, martxorartee amém-béé...

•Bide zuzenezko adlatiboarekin bestelako ñabardura mugagabeagoa hartzen du, ez baitu dena

delakoaren amaiera edo kokapen zehatza mugatzen:

kaz1 º... Bískaitxik etaa · s- e, e, Elgoibarkó · mugárañok ·· ta, errékatik ·· górutz · da betí ee Otolee

Otaolaa · Ballía

ñaz2 ºIpuruatik arús baa ·· Tútulukua!

•Nominatiboa ere har dezake ondokoak:

-ermg º... idixa-sema-demporarako eukitzen dias e, idi-próbetarako, jeneralien? ...

-rmz ºsei urtétik e amár eró amábi eró, e see... se se- sasoi daukán!, bátzu- akao!, geatzem-badaamar-

amarrekiñ akabo bañá... · doséna bat...

•“Nondik nora” egiturari erantzuna, ibilbidea adieraziz:

rmz2 º... ní-baakíxa-núndi-nora juan san- Millaflóssera [sic] ...

kmz º”tximistía”, lañótik la- lañoora doyan txíspia da; da, “oñastúa”, lurréra etortze-dana!,

“oñastúa”!

rmz2 º... -”ess!, aré-juam-biaok · Eibárko estasíñuan úrten, · da, · sentraléra, · Matxári gáñeko

sentraléra. Sentralétik, berám-básarri ondóti-pásau súan á!” ní-baakíxa-núndi-nora juan san-

Millaflóssera [sic]: Milláflorestik · juan suan ·· Arrájolara; Arrájolatik “Amásabale-i errékara”

esáte-akóna; Amasabalei errékatik ·· Atxúletára; Atxúletako etxabúruan! sárrtu an béti-góra!

otátzan góra! ...

rmz ºnárdaixa dok · idixetatik · arríra dóyana

kmz7 º... béstiak ee Kálamuara taa... · se- sé-esana ipiniko ete-eben eró, sea ta, · ba, ·

tenientetikan-nere burua kábora bajatu nebán!

1.2.13.2.5. Denbora puntuala, “noiz”, adierazteko

Esate baterako, “goixetik” erabiltzea “goixian” adierazteko oso arrunta da, eta bakarrik nahiz

izenaren ondoan egon daiteke. Osterantzean ez da zentzu honekin sarri erabiltzen, baina batzuetan bai:

nme4 ºaurreko domeka goxetik, Orei áldin da ibili san!

kmz1 º... -”ta ítxem-bok e tártia?” ta, (…) -”goixétik eingéuat”, eta-aláxen goixétik in júat…

ñaz2 ºbaña gerrá-aurreti-pe índa! · orí!

1.2.13.2.6. Leku zehatza, “non”, adierazteko

“Egon, izen” erako aditzekin erabiltzen da. Adibidez:

raz5 º... eta, ei sian amáika t’erdiak ero amábixak ingurua ta, ·· −“Kaitáno-orti-dao?” ta, · −“es!,

baña urriñ esta!, en- an etxian eongo da ganauakiñ! ...

ñmz ºArtáxueta da · Úmbera bagóyas bá?, Úmbera dao · eskúmatikan: or Umbee... eskúmatikan

mendíxa! Ártatxueta! arro- arrobixa be, · órtxe!, eskúmatikan... Úmben: gure basúa rao Úmben!

ñmz ºtáitx ee..., ·· eséuan e, ·· karretérian e, eskumáti-barik eskerréra... ·· Élgetara góyesela

eskerréra, Bustíngórri! ...

f.a. danen gáñetik euan

1.2.13.2.7. ”Non zehar” adierazteko, prosekutiboa

271

272

Mugimenduzko aditzekin erabiltzen da batez ere (“juan, pasau...”). Zenbait adibide:

rmz2 º... aldapárik áundiña euan lékutik, lékuik txárren-txárreneti-juan súan baña úrrenetik, e? ...

ñaz2 ºee, gasa- gasána pixkat arútzatxuaoti-pasau ta geo: gasanátik onútzao, e?

kaz1 º... len errekia joyan · basúan e, e, séra, ·· seran óstetik, sentralan óstetik ...

1.2.13.2.8. ”Nola”, modua adierazteko

Erabilera hau ere aberatsa da; adibide batzuk erakusgarri:

kaz3 º... iñúndik iñóra esi-san jirau! erroparik itxeko, e? iñúndik iñora be!: esseb’esseb’eseuan

iñúm-be · erropárik eitxia nai basan, ta berári · jáusi akon tíntia, sikindu akon túnikiori da gáñera

bastanta- sarra ékan ·· da núúndik ingo daben da núúndik ingo dabén... ·· da... ·· sera-al- batbiajante

bat ibiltze-an ámen ee... ...

kmz º... mímpekúa da e · gusúrra e a! as- aspítxik · esáten séose báterombáteaitxik...

nme2 euríxa, gogótik itte-seban, ássko!

kmz ºsursílluetátik éuk játen dó-dánaaa!: ensaládia ta · paéllia ta dá-…

kgg ºbidé- bidé txarrétik esára juango bañá?…

1.2.13.2.9. Ablatibo kasu marka lexikoan

•Forma ihartuetan: “orraitxiok(an) (be), ondiok 1061 (an)”.

•Bestelako lexiko arruntean: “burutik-berakua” gaixotasunaren izena kasu.

•Aditz perifrasietan. Egitura batzuek aldaera mordua dituzte, oso erabiliak diren seinale; esate

baterako, “burutik/kaskotik/kasketetik/ganbaratik einda eon, burutik (jota) eon, burutik ondo es eon”,

nahikoa ihartuta daude. Bestelakoak ere badira: “-tik + moduzko aditzondoa + eon/ibili...”; gaixotasuna

adierazteko, korputzaren atalari eransten zaio: “-tik eon”, adibidez:

kmz6 “... gero ándik, urtietara, ba, ori gure lagun Gojenola egon zán, bularretikán ...”

kaz8 “Bai petxutik egon zan”

•Postposizioetan, aurrekariei erantsirik. Ikus atal horretan, -tik sear, -tik gora, -tik be(e)ra eta

antzerakoetan.

•Herriko toponimian badira ablatiboa gogorarazten duten izenak: “Mendigoitxi” −“Mendigoitia”

antzinako dokumentuetan−, “Garagoitxi”, “Urgoitxi”, besteak beste.

1.2.13.2.10. Jatorria, sorrera adierazteko

Abiapuntua baino areagoko esangura dute ondokoek:

-kmz1 º[euskara] núndi-dátok orí?; da núndik o sémat urtían ero...?

-kmz ºa!, dinosáuruenn démporátik!

-kmz1 ºóixe ba! Ba guk axé gúk- gúk e guré- guré atxák ta · guré-...

-kmz ºélgoibartarra

-kmz1 ºta-áre-béstia-béste, ta ánditxi-dátor guría!

-kmz1 ºkláaro!; bai; ánditxi-gatúas gú!, esáte-júa-pá!

rmz2 º... gaur itxen ditxúe-pa segádorekim-bedárrak ebái txa idíak eta dának ·· ero garúak eta...

ba · órtitxi-galdú dó-segía géixen-nerétako ...

kmz ifarráixia dábik ... ºUrkotiik. ·· Béstia égua da, égo-aixía

1061 Ikus adlatibo bukatuzkoan egiten dugun aipamena.

1.2.13.2.11. Mota adierazteko

Aukera zentzua ere badu. Adibidez:

nme2 séintzuetatik ekarrittusu?

•Izen sintagmari txertatuta:

naz º ené, fiñétik orduen?!...

rmz º[txerria hiltzea] áundiñetik!: áunditxuaua lélengo eró, makáltxuaua eró, ánketatik eó ·

txartuao ero baebim[sic]-ba, á lélengo!

•Adizkiek ere har dezakete:

nme2 eskatu dosunetik amen estao es báta ta es béstia

1.2.13.2.12. Aditzondo batzuetan

Beste kasu marka batzuk sarriago agertzen diren lekuan ablatiboa ere ager daiteke; adibidez:

kmz óri esátesta-gáñetik? --raz1 orí ... esátestasu lengúas gáñetik? //lén-naikúa séregin da geróori

· gáñetik! –naz óri esatustasu gáñetik?

naz segúrutik ónuskeo etxien dao

1.2.13.2.13. Atzizkien kurutzaketaz

Ablatiboa motibatiboaren lekuan, eta alderantziz, arrunki nahasten ez diren arren 1062 .

1.2.13.2.14. Aldi osoak adierazteko

Honelakoak erabiltzen dira: “gastetatik, txikitxatik, nobixotatik”... Inesiboko “gastetan,

txikitxan” formen pare-parekoak dira 1063 .

1.2.13.2.15. Proportzioak, zatikiak adierazteko

Bi bide nagusi jaso ditugu:

•Zenbatzailez eratutako egituren bidez, “lautik bi /lautik bikua” ereduen arabera 1064 . Ereduan

ikus daitekeenez, bigarren zenbakiak leku-denborazko genitiboaren marka izan dezake ala ez; kopuru

zehatzak-absolutuak ematerakoan (“irutik bi”) ez du onartzen genitibo marka, baina osotasuneko

proportzioa (kopuru erlatiboa) adierazterakoan aukerakoa 1065 da eta esangura aldetik ez du alderik.

Adibideak ikusiko ditugu:

kgg irútik bík suspendidu ein dabe

raz1 irúti-bat einda dao

/nme2 irútik · batekúa inda dao

Egitura sintetiko horren forma osoagoa ere jaso diogu naz lekukoari:

naz iruu partétatik bat eindda dao

1062

Ikus adibideak motibatiboaren atalean.

1063

Ikus atal horretan.

1064

Osterantzeko bideak ere badira, jakina, hori adierazteko, hitz zehatzez (“erdixa, erena, larena...”), zein “iru parte, irugarren

partia” lako egiturez.

1065

Genitibo markadun aldaera kgg-k ez du onartzen eta kmz-ri jaso ez diogun arren, beste lekukoek bai darabilte arazorik gabe.

273

274

• -tariko-z eratutakoa 1066 .

1.2.13.2.16. Errepikapenezko egituretan

•“Aterik ate” erako adibideetan. “Nondik nora” 1067 -ren erantzunaren parekoa da, baina beti leku

berbera errepikatzen denean erabiltzen da (beti ateak, beti etxeak, beti mendiak..., baina sekula ez da ate,

etxe, mendi... bakarra). kgg eta S.B. lekukoek gehienetan darabiltzate “ates ate, etxes etxe” instrumental

markadun formak ablatibokoaren ordez (agian euskararen eredu estandarrean erabiliagoa delako eta

horren eraginez); besteek “aterik ate, etxerik etxe, erririk erri, eskurik esku, jairik jai, arkuperik arkupe,

kalerik kale, erromerixarik erromerixa” erako ablatibodun formak arrunki darabiltzate instrumental kasu

markadun egituraren ondoan. Adibidez:

ñaz5 “... Oin juango gaittuk, ba, erreka-zulorik erreka-zulo ...”

Gainera, ablatiboa + adlatiboa egituraz ere jaso dugu (-rik atzizkiaren balio ablatiboa indartu

egiten du):

naz betí dabíl etxétik etxéra //naz etxéik etxéra --nme2 ori be- betí moskorréti-moskorrera dabill

•Tarte osoa adierazteko ere, hasieratik muturrerainokoa, antzerako egitura erabiltzen da guk jaso

ditugun adibide bakar bietan (“nondik nora”-ren erantzunetariko bat izan liteke): “aldenik alden” eta

“banda(r)ik banda”. nme2 lekukoaren azalpenak argi uzten du lehen osagaiko kasu markaren balio 1068

ablatiboa:

nme2 º... baña “aldénik aldén” esaten da geixao ba, · gausá bat e, · éitten danian “aldénik aldén

ei-gendúan” ero “aldénik alden juen giñan” ero.... Baña, néurri · fíjo ba-danian ero séra esaten

daniam-baa, “arek, aldérdi bateti-béstera, púnta bateti-béstera -eró- · onembéste séukan”...

rmz ºbai ba!; bañaa... amem-pasíllua! ·· aldénik-aldén!, eméndik e, ·

béstekaldeaño

naz bái!, bándai-banda-artu-ben ósoik

1.2.13.3. Ondorioak

1.2.13.3.1. Formari dagokiona

Kasu markari -an gehigarria erants dakioke baina joera nagusia ez eranstekoa da. Badirudi

gehigarria txertatzeko ezaugarri hori bereziki kaletarrena dela, nme2-k ere noizbait erabili arren. Arrate

auzokoek ez dituzte forma “eibartar”-tzat ere hartzen 1069 . Baina adberbioetan -an ezaugarri hori

arruntagoa da, batez ere “on(d)diokan” forman, lekuko gehienen ahotan jaso baitugu.

1066

Ikus lehentxoago egin den azalpena.

1067

Item berbererako hiru forma ere jaso ditugu; eredurako: “eskus esku; eskurik esku; eskutik eskura”. Guztiz baliokideak dirudite,

beraz.

1068

Balioa argi dago; “aldenik”-en forma ostera ez da hain gardena kasu marka kontsonante sudurkariari txertatuta baitago markaren

kontsonante dardarkariaren arrastorik gabe. Bestalde, egitura ihartua da, “alden” berba hutsik ez baita erabiltzen Eibarren.

1069

Izatez Arrate auzoko den f.a.-k partitiboko -an baztertu egiten du; eta raz-k ablatibokoa.

—Bizigabeen deklinabidean kasu markak forma anitz ditu. Arruntena -tik da, ingurunearen

eraginez dituen aldaera fonetikoez gain (kontsonante horzkariaren ahostuntzea edo/eta sabaikarizazioak,

amaierako kontsonante leherkariaren galera eta abar). Denborazko aditzondo batzuetan beste aldaera bat

erabiltzen da, -danik/-danetik baina oso bizitasun murritza du. Gainera, erabiltzaileetariko bat alfabetatua

denez faktore horren eragina izan dezake; aldaera hori darabilen beste lekukoa Aginagakoa da eta ez dugu

uste kasu honetan alfabetizazioaren eraginez sortutakoa denik. Beste auzoetako baserritar batzuek ez dute

forma hori ezagutu ere egiten.

-rik kasu marka oso egitura berezietan erabiltzen da, errepikapenetan eta -ta(r)iko atzizki

konposatuan. “Ondorik” postposizioetako atzizkia ere ablatibokoa izan daiteke, eta agian “ondorian”-eko

-rian atzizkia ablatibo zaharrenaren arrastoa izan daiteke. Azken aldaera hori lekuko gutxik darabilte,

denak zaharrak.

Deklinabide arruntari lotuz, mugagabean -ta- artizkirik gabeko aldaerak du indar handiena gaur

egun Eibarren, -a itsatsidun berbetan behintzat. Beste amaieretan alternantzia da nagusi. Mugatu

singularrean kasu marka izenari txertatzen zaio zuzenean, mugatzailearen arrastorik barik. Kontsonantez

amaitutako berbetan loturazko bokala txertatzea da joera nagusia baina Kinarragako lekuko batek bokal

hori gabe ere egiten du. Mugatu pluralean kasu marka plural ezaugarriei gehi -ta- artizkiari txertatzen

zaie. Edonola ere, aldaera bitxienak bokal murrizketaz sortutakoak dira, Aginagakoen ahotan batez ere.

Leku izen bereziek kasu marka zuzenean hartzen dute, -ta- artizkirik gabe mugagabez deklinatu

arren ere. Bokalez amaitutakoek zuzenean hartzen dute kasu marka eta kontsonantez amaitutakoek joera

bi dituzte. Bata, usuena, kasu marka zuzenean txertatzea da. Horrelakoetan izenaren amaieran zein

kontsonante den, kasu markako kontsonante horzkariak aldaera ahoskabea edo ahostuna hartzen du,

sabaikaria ala ez. Beste joera loturazko bokala eranstea da eta batez ere kgg lekukoak egiten du horrela,

kaz2-ri eta raz1-i ere adibide batzuk jaso zaizkion arren. Aditzondoen sailean ere kasu marka

hartzerakoan joera bikoitz hori gordetzen da kontsonantez amaitutakoetan.

—Bizidunen deklinabidea. Bizidunentzako kasu markan aldaera gehienak fonetikoak dira.

Amaierako kontsonanteak jasan ditzake aldaketa batzuk eta barruko kontsonante leherkari belare

ahostunak ere izan ditzake aldaerak; bokal artean kokatuta kontsonante horren galera gertatuz gero, bokal

elkarketetan ondorioz gertatzen dira tinbre aldaketak, berdinketak eta murrizketak.

Orokorrean, edutezko genitibo marka izan ala ez ere aldaerak sortzen dira. Genitibo markadun

aldaerak gutxiago erabiltzen dira marka bakoak baino. Mugagabean, lehenengo kasuan naz eta kgg dira

erabiltzaile nagusiak; pluralean genitibo marka erabiltzeko joera handixeagoa izan arren erabiltzaile

nagusia kgg da, beste lekuko batzuei adibide bakanak jaso baitzaizkie.

Mugagabean, kontsonantez amaitutako berbetan loturazko bokala txertatzea ere aukerakoa da.

Ondorioz, hiru aldaera eredu daude: “mutilgandik, mutillegandik, mutillengandik”. Erdikoa da erabiliena,

lehenengoa eta azkena batez ere kgg-k baitarabiltza bakarrik.

Bizitasun aldetik, bizidunen kasu marka bizigabekoen markaren menpe dago, azken hau

bizidunen eremuan asko erabiltzen baita. Gainera, beste bide batzuk ere erabiltzen dira: motibatiboa; eta

ergatiboz, edutezko genitiboz edota soziatiboz osatutako egiturak, esate baterako.

275

276

1.2.13.3.2. Erabilerari dagokiona

Ablatiboa berdeklinazioan leku-denborazko genitiboaren aurretik ager daiteke bi eratara. -tiko/diko

forma oso bizirik dago balio erakuslea duten adberbio kategoriako formetan eta “aurretiko” berban;

osterantzeran, galduta dagoela esan daiteke. -ta(r)iko formaren bizitasuna eta erabilera ere oso murritza

da, Aginagakoen ahotik jaso baitugu bakar-bakarrik.

Ablatiboaren esangurak edo balioak asko dira: lekuzko abiapuntua, denbora abiapuntua,

baztertutako ekintza; leku zehatza, “non zehar” lekuzko esangura, denbora puntuala, modua, jatorriasorrera,

mota, aldi osoak, besteak beste.

Ablatiboz osatutako egiturak ere oso ugari eta erabiliak dira, esanguraz ñabardura asko izaki.

Emankorrenetarikoa errepikapenetan da, ablatiboa + adlatiboak/nominatiboa. Zatikiak adierazteko

“lautik bi/bikua” eredua erabiltzen da beste bide batzuen artean.

Kasu marka hori lexikoan ere ihartuta dago, bai lexiko arruntean bai toponimian; adberbioen eta

aditzen eremuan ere erabiltzen da.

1.2.14. ADLATIBOA ( -(e)(ta)ra //-(e)(n)(g)ana) 1070

1.2.14.1. Forma

Kasu markak hauek dira: -(e)ra/-(e)tara atzizkia bizigabeentzat, oro har; eta -(r)(e)(n)(g)ana

bizidunentzat. Inesiboaren atalean ikusi ditugu bizidunen eta bizigabeen arteko deklinabide

kurutzaketak 1071 nolakoak izan daitezkeen orokorrean (formak, zein aldaera hartzen duten, joera

nagusiaren araberakoak sortzen dira: “semietara” eta abar); jarraian, kasu honetako ezaugarriak eta

berezitasunak aipatuko ditugu. Ablatiboan egin dugun moduan, banan-banan aipatuko ditugu bizidunen

eta bizigabeen marka ezaugarriak.

Kasu markak berak aldaera fonetikoak izan ditzake ingurumenaren eraginez. Batetik,

bizigabeentzako atzizkiko kontsonante dardarkari 1072 bakuna bokal artean gal egin daiteke, eta ondorioz

bokal elkarketetan berdinketak-disimilazioak gertatu ostean, murrizketak ere gertatzen dira.

Beste leku askotan legez, Eibarko bizigabeentzako kasu marka nagusia dardarkariduna da

(diakronikoki, analogikoa), eta beste aldaki batzuetan gertatzen denez, “ona” eta “orra” adberbioetan

gordetzen da bakarrik -a kasu marka zaharra 1073 . Dena den, aipatu berri ditugun murrizketek ere emaitza

foniko horietara garamatzate batzuetan, forma biak (analogikoa eta etimologikoa) itxuraz neutralizatuz

edo berdinduz:

kaz2 º... juam-pelukérixaa ta ebági!

kaz2 º... “ba!... áimbeste gastaña?: bé!, énajoya-geixa-...” ·· etxéa! ...

kaz3 º... áber etorte-jatasen tallerrá ...

1070

Ikuspegi diakronikoz aurkezten dituzte M. AZKARATE-k eta P. ALTUNA-k kasu hau eta honetatik eratorritakoak (2001, 122-

125).

1071

Bat egiten dugu J.A. URIARTE-ren iritziarekin, bizidunen deklinabidean adlatibo kasu marka erabiliena dela alegia: “Beste

guztiak murriztuz doazen une honetan, honek bizi-bizirik eta indartsu dirau” (1995, 385).

1072

Ikus, alderatzeko, partitibo kasu marka amaiera bokalikoa duten berbei txertatzerakoan diren emaitzak.

1073

Ikus adibidez M. AZKARATE eta P. ALTUNA-ren aurkezpena (2001, 122-124).

Ez da, baina, marka zaharraren erabilera, murrizketen emaitza baino. Izan ere, “nora” dardarkari

etimologikodun berba ere “noa” egiten baitute lekuko batzuek 1074 , murrizketa mailak gertatzen baitira.

Ahozko solasaldi askean, guk jaso dugunez, oso arruntak dira soilketa horiek. Adibide batzuk ipiniko

ditugu aldaera osoenetatik murritzenetara:

ñmz ºerreka jenerala: ÚbitxAA datorren errékia!, ÚbitxARA!, · Úbitxara...

kaz2 º... Mañarítxi-geró · -”nóa juango aitxun gaur? ...

rmz ºlastua gána- gánauei emón, erúan gámbaraa tá, · neuan!

kaz2 ºbueno! ba, Fróntoi-sarrea · da, ··· pélotan an! ...

rmz ºta géro errotá eruan!: errotátik ee...

ñmz ºbéstekaldá!

kaz3 º... áber etorte-jatasen tallerrá ...

Aldaeren beste iturri nagusia batez ere bizidunen kasu markaren baitan dago. Barruko

kontsonante belare ahostunak eragin ditzake aldaera nagusiak −motibatibo kasu marka har dezakegu

eredutzat izan daitezkeen aldaerak ezagutzeko−: bokal arteko kontsonante horren galera gertatuz gero,

bokal elkarketetan ondorioz gertatzen diren tinbre aldaketak-berdinketak eta murrizketak. Fonetika

sintaktikoak ere eragina du amaierako bokalari 1075 dagokionez.

1.2.14.1.1. Mugagabean

—Bizidunen kasu marka

Bizidunen adlatibo mugagabea: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: alabagana /alabaana /alabana //alabangana //anaieana

Kontsonante amaieretan: mutillegana /mutilleana //mutillengana

Beste deklinabide kasu batzuetan gertatzen denez, edutezko genitiboaren marka 1076 aukerakoa

da, batzuetan azaltzen da eta beste batzuetan ez. Lekukoen idiolektoek joerak dituzte, eta batzuek genitibo

marka tartekatzen dute beste batzuek egiten ez duten artean. Genitibo marka darabiltenen artean nme2 1077

eta kgg lekukoak ditugu. Genitibo markarik gabeko adibideak jaso dizkiegu lekuko hauei: kmz, kaz3,

nme2, naz (ezaugarri hauek ez dagozkie erakusleei eta izenordainei).

Edutezko genitiboaren atalean aipatu genituen “gastaiena, kanpaiena” formen parekoak jaso

ditugu kasu honetan ere: “anai(n)(g)ana” forma hedatuena izan arren, “anayeana” jaso diogu naz

lekukoari.

Genitibo markarik gabeko formak, zein murrizketa maila duten, edutezko genitiboko 1078 adibide

mugagabeekin neutralizatu egiten dira, sinkretismoz. Adibidez:

1074

Ikus kmz-ren errealizazio batzuk espektrogrametan: goranzko diptongoa sorturik in kmz 66A172; hiatozko errealizazioa in kmz

67B206 eta in kmz 72A171.

1075

Ikus errealizazio batzuk espektrogrametan: nme2 7B192, nme2 7B193; raz1 13A339, raz1 13A340, raz1 13A157.

1076

Ikus izan ditzakeen aldaerak edutezko genitiboaren atalean.

1077

Ikus errealizazio bat espektrograman: nme2 4B096.

1078

Genitibo formekin sinkretismoa gerta daiteke, baina ondoko izena isilduta eta mugatzaile singularra dutenekin bakarrik.

Benetako neutralizazioa edo zalantza aditzik gabeko esaldietan gertatuko litzateke, “se alabana?”, “se semena?” bitara uler

277

278

kmz sé alábana juan sára? --kaz3 º... astian, úúrtetan jua-nitzan aitxána ...

Neutralizazioa formazkoa da bakarrik, esangura aldetik aldea garbia eta anbiguetate gutxikoa

izaten baita. Hau da, aurreko adibidea eibartar jatorrek ez lukete estandarrera itzultzerakoan “zein

alabarena joan zara?” sekula egingo, “alaba(ren)gana” baino; eta alderantziz, “se alabana da?” esaldi

hipotetikoa inork ez luke “zein alaba(ren)gana da?” berridatziko. Gainera, kategoria gramatikal

ezberdinak izatera (bata izenlaguna eta bestea adizlaguna), alde hori nabarmenagoa da.

Aldaera fonetiko batzuen adibideak ipiniko ditugu, forma osoenetatik murritzenetara:

nme2 seiñ alabángana · juan sára?

naz jun saitte-edoseiñ alabágana

kmz sé seméana óya · gaur?

kmz sé alábana juan sára?

Aldaera bitxi bat ere jaso dugu, itxuraz forma mugatua determinatzailearen ondoan; baina gure

ustez ez da ezaugarri sistematikoa, aldaera fonikoa baino. Baliteke bokal arteko kontsonante belarearen

galeraren eraginez izatea; areago, nork daki beheko adibideko oinarri mugagabea “soru” ez ote duen?:

naz “sein sorúana [sic] jun sará?”. Azalpena bi bidetatik egin daiteke: *soro(g)ana > *soroana >

soruana; *soru(g)ana > soruana.

Kontsonantez amaitutako berbetan, joera hirukoitza izan daiteke kasu marka eransterakoan:

genitibo marka hartu ala ez, eta kasu marka txertatzerakoan loturazko bokala hartu ala ez. “Mutilgana,

moskorgana” erako adibideak jaso dizkiogu kgg-ri, naz-ri, rag-ri eta nme2-ri, “mutille(g)ana” erako

formak nme2-ri, kmz-ri eta naz-ri, eta “moskorrengana” kgg-ri eta nme2-ri.

—Bizigabeen kasu markak eta ezaugarriak

Bizigabeen adlatibo mugagabea: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: elixatara /elixataa /elixara /elixaa /elixá

Kontsonante amaieretan: sabaletara /sabalera

Beste kasuetan gertatzen den antzera, adlatiboan ere txandaketa dago -ta- artizkia 1079 erabili ala

ez, baina artizki hori gorde-erabiltzeko joera nagusia dela dirudi. Adibidez, ablatiboan ez bezala, lekuko

guztiek “elixatara, etxetara” forma darabilte, murrizketak murrizketa eta aldaerak aldaera. Artizki hori

noizbait ez darabiltenen artean lekuko hauek ditugu: f.a., raz1, kgg (baina horiek ere artizkidun aldaerak

darabiltzate gehienetan). Dena dela, denborazko izenetan ez dugu -ta- artizkidun formarik jaso behin

baino (kgg “andik bi egunétara”), eta “amar urtera, iru illabetera, bos minutura, bi egunera” sistematikoak

dira.

Amaiera bokalikoa duten berbetan kasu marka zuzenean txertatzen zaio oinarriari; amaiera

kontsonantikoa dutenetan, loturazko bokalaren bitartez. Azken hauen forma pluralekoarekin berdindu

egiten da, sinkretismoz, eta azentua bide bat izan daiteke formak bereizterakoan; eredua honakoa

baitaitezke: “zein alabarena/semerena?” eta “zein alaba(ren)gana/seme(ren)gana?”. Kasu horietan solasaldiko gaiak izango luke

anbiguetatea hausteko gakoa. Kasuistika hau mugatu singularreko amaiera guztietara zabal daiteke: “alabiana, nobixiana,

txakurrana” gisako forma adlatibo mugatuak jaso baititugu. Pluraleko adlatibo forma murriztu batzuek ere horretarako bidea eman

dezakete: “medikuena, anaiena” formek, adibidez; mugatzaile singularra duten genitibo pluralekin berdinduz.

1079 Aipatuak ditugu artizki horrek dituen aldaerak ingurumenaren arabera. Leku-denborazko kasuetan berdintsu jokatzen du.

litzateke: “sabalétara” mugagaberako eta “sabáletara” mugaturako. Dena den, ez da beti betetzen: naz-k,

adibidez, “sabáletara” egiten baitu mugagaberako:

naz órtik urtetzen da · lau k- bidé sabáletara

Leku izen bereziek izen arrunten joerak betetzen dituzte. Bokalez amaitutakoek zuzenean

hartzen dute kasu marka; eta kontsonantez amaitutakoek loturazko bokala tartean dela, “Bilbora” eta

“Burgosera” ipiniko ditugu eredurako 1080 . Murrizketak ez dira falta, eta “Bergarara” formaren ondoan

“Bergará” jaso dugu nme2-ren ahotan, kakofonia hautsiz; eta “Plénsia [sic] juan día”, lekuko berorren

ahotan −horrelako adibide gehiago ere jaso ditugu−. Murrizketa “txikiagoen” adibideak:

naz bixár Madridea goyas

nme2 Arronáa [sic] juan día

1.2.14.1.2. Mugatu singularrean

—Bizidunen kasu markak eta ezaugarriak

Biziduneen adlatibo singularra: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: alabiagana /alabiaana /alabiana //alabiangana

Kontsonante amaieretan: mutillagana /mutillaana /mutillana //mutillangana

Adlatiboan ere, beste leku-denborazko kasuetan legez, edutezko genitiboaren marka aukerakoa

da baina joera nagusia ez erabiltzekoa da. Lekukoen idiolektoen joerak mugagabekoaren antzerakoak

dira. Genitibo marka kgg eta nme2 lekukoek darabilte bakarrik, orain arte ikusi ditugun leku-denborazko

beste kasuetan baino ugarixeago; genitibo markarik gabeko adibideak lekuko hauei jaso dizkiegu: kmz,

raz, raz1, kgg, raz5, kaz2, kaz3, kmz7, nme2, naz, S.B. (ezaugarri hauek ez dagozkie erakusleei eta

izenordainei). Bestalde, bizigabeetan ez bezala, kasu marka forma mugatuei txertatzen zaie, bai bokalez

amaitutako berbetan bai kontsonantez amaitutakoetan ere.

Aldaera fonetikoen iturri diren murrizketa mailak ere jaso ditugu; adibide batzuk ditugu jarraian,

forma osoenetik murritzenera:

kgg len e neré léngusuangana jua-naix

naz juen da beran alabíagana

nme2 ni txakurráana urreratu nais

kaz2 º... gero juan sam-ba nóbixiana · da ... //kaz2 º... amábi urtekiñ erua-ninduan ··· Olábek! ··

béste máixuana, Mugérsaana! ... --kmz º”enééé!, átzo juan bia-nitzúan! · médikuana!” ... --raz1

neré · anaiána nóya --nme2 su-urreratu sa txakurrána?

Guk ez genuke kasu markaren aldaeratzat joko, baina bai aukerako beste bidetzat; adlatiboa -

(e)nera formaren bidez egitea. Inesiboan ere jaso genuen horrelako adibide bat, beraz, ezin da sistematik

kanporatu; gainera, adlatiboan lekuko bati baino gehiagori jaso diogu: naz-ri, kmz-ri eta nme2-ri hain

zuzen. Adibidetzat:

naz txakúr ba-juen da sure alabíannéra

1080 Ikus leku izenen atalean ere, baita dudako leku izenen atalean ere.

279

280

—Bizigabeen kasu markak eta ezaugarriak

Bizigabeen adlatibo singularra: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: elixara /elixaa /elixá; etxera /etxea /etxá

Kontsonante amaieretan: taillarrera /taillarrea /taillarrá

Bokalez amaitutako berbetan kasu marka zuzenean oinarriari txertatzen zaio, mugatzailearen

arrastorik gabe. Beraz, mugagabean -ta- artizkia tartekatzen ez diren formekin neutralizatu egiten dira,

sinkretismoz, baina esaldiko ingurumenak argitzen du esangura. Aldaera fonetikoak, kontsonante galeraz

eta bokal elkarketa-murrizketaz, beste kasuetan legez, ez dira falta; adibidez:

naz elixára juen dia

rmz ºsaspí urtekiñ ekíñ... · juan giñuasen gu · eskólaa... --kaz3 º... eske, kalea- kalea pasíora · da

rmz ºta géro errotá eruan!: errotátik ee... --rae º... ke neu-p’eneba-nai-iseten eskola júteik! ... -nme2

guasem-béste taberná --rmz º... da illuntzian etxá!, illuntzi-aldeako...

Kontsonantez amaitutako berbek loturazko bokalaren bitartez hartzen dute kasu marka, baina

murrizketak direla medio “desitxuratu” ere egiten dira forma batzuk. Murrizketa mailen adibide batzuk

ipiniko ditugu:

nme2 órtik, atzoko · bidé sabalÉRA urtetzen dá

kaz3 º... áber etorte-jatasen tallerrÁ ...

1.2.14.1.3. Mugatu pluralean

—Bizidunen kasu markak eta ezaugarriak

Biziduneen adlatibo plurala: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: alabegana /alabeana /alabena //alabengana

Kontsonante amaieretan: mutillegana /mutilleana /mutillena //mutillengana

Edutezko genitiboaren markari dagokionez, singularreko joera gorde egiten da, baina pluralean

genitibo marka tartekatzeko joera handitxoagoa antzeman dugu bi lekukorengan. Genitibo markaz eratzen

dutenak hauek ditugu: kgg-k ia beti eta nme2-k ere sarri; genitibo markarik gabe hauek egiten dute: kmz,

raz, raz1, kgg, nme2, naz. Dena dela, bizigabe markak leku handia kentzen dio bizidunentzakoari,

singularrean bizidun marka askoz gehiago erabiltzen den arren. Aldaerak fonetikoak, murrizketadunak

batez ere, beste formetan legez, ugari jaso ditugu. Adibide bakarra ipiniko dugu:

naz ospittálrekoo [sic] médikuena jum-biot éurekim-berba im-biot eta

Singularrean aipatu dugunez, -enera beste aukerako bidea da. Besteak beste, kmz-ri jaso diogu:

kmz éuren sémien- sémienera juan dia

—Bizigabeen kasu markak eta ezaugarriak

Bizigabeen adlatibo plurala: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: elixetara /elixetaa /elixeta; etxietara /etxietaa / etxieta /etxitara

Kontsonante amaieretan: lurretara /lurretaa /lurreta

Kasu marka, bai bokalez amaitutako berbetan bai kontsonantez amaitutakoetan, datiboaren

atalean aurkeztutako pluraleko ezaugarriei txertatzen zaie, eta salbuespenik gabe -ta- artizkia tartean dela.

Dena dela, beste leku-denborazko kasuetan aipatu dugunez, forma murriztuak eta aldaera

fonetikoak ere jaso ditugu, bai ezaugarri pluralari dagokionez, bai kasu markako dardarkaridun silabari

dagokionez, hala nola:

nme2 an ándiko etxíitara [sic] juan dia

raz1 orrék e begíxetaa kálte itxen dau

kmz3 º... torri sitxuasen · asken órduan áre-kafieta torri sitxuasen ...

1.2.14.2. Erabilera

1.2.14.2.1. Adlatiboa erator bide legez

•Izenki adberbializatuetako zati. Sarri erabiltzen dira “gañera, albora, aldemenera, ondora” erako

formak. Beste atzizki batzuen aurretik ere bai: “aurreraka, atzeraka” eta abar. Adibidetzat:

rae º... geró bere-ee sárdau berú eran da moskortuta! · átzeraka itxe-genduan da ixe · bueno!, au

etxiau baño aldapa-aundixaotik ixa jausi gíñan da... ...

•Aditz bihurturik: “oeratu, lotaratu, atzeratu, aurreratu” erakoak.

•Zenbait hitz eratorritan, lexikalizaturik: “berakua, burutik-berakua, gorakaria, be(e)rakaria,

aurrerakaria” erakoak. Adibidez:

naz biárrak aurrerakara-aundixa in ddau, e?

1.2.14.2.2. Ekintzaren denbora tartea adierazteko

Sarritan ablatibozko sintagmaren ondoan doa 1081 , baina besterik ere izan daiteke; gainera, eta

aukerakoa da. Adibideekin erakutsiko dugu:

kgg améndik áurrera etxían geldítxuko gara beti

naz ási goixían da gabéra ésta biarrian geatzen

nme2 ospittáletik, s- séigarren egunera ekarri seben

1.2.14.2.3. Leku tartea adierazteko. Adibidez:

rmz ºKaitanon eeee... e- etxian aspi- e-e- be- ·· ogei métroaa eós- jéuasen órre-be- bíxok,

Kaitánona taa · Maltzá-sar!

kmz ºbaai!, baai: ták! “neríaa-árra batéra gerátu dok!”

1.2.14.2.4. Inesiboaren edo instrumentalaren “ordez”

Esangura ezberdina duen arren, denborazkoa hain zuzen. Adlatiboak ez du denborazko

galdekaririk, eta erabilera hau ez da denborari/denborara zuzendutako zentzuzkoa, denboraren joanean

gertatzekoa baino. Adibidez:

raz1 ºgurían katamíxarra e or ... or, béti!: or béti katamíxarra, baai... ... es, oiñ es!, oiñ ee...

otúbrian ero, · nobiémbrian eró, buenóó! Oiñ estao-oiñ esebes; géro!, ne- negúra! negurútzian!,

bai... enéé!, se gerrá!

kmz º... bai-bai-bai, juátia dáka!... ···· Sártzarara es-e-este- estésku ba! · jokuári emón!

1081 Ikus ablatiboaren atalean.

281

282

nme2 º... da · gab- gabér’artzen dau-umoré bat!: · gabéra-artzen dau-umoré bat!!

1.2.14.2.5. Modua adierazteko

“Nola” galdekariari dagozkion forma mugagabeak eta mugatuak. Bizi-bizi dago bide hau;

oinarrian osagai anitz har ditzakeenez: izenak, izenondoak, izenordain zehaztugabeak, erakusleak,

zenbatzaileak, aditzondoak, postposizioak, aditzak.... Adibide batzuk ipiniko ditugu erakusgarri:

•Mugagabez:

raz1 sé formatára in dosu orí? –nme2 sé formatara in dosu orí?

raz ºNik esángo neuké “neree suégrua” ta “nere suégria”, · nik estót esán bestee formatára

kmz ºbaitxá: bati [sic] bátera esán béstera esán iguál-iguál da

nme2 séosetara · im-bie-da, iguél da --naz baa, séosetará, eiñ im-bieko dá!

S.B. onetara es, bestera ein biosu

kmz ºái amá!... ··· órtara bá!: · artán ortán bagabíllas...

kmz3 º... kansíñuak eta… · órre-baña, · “duan selan kómpontzen dousen” da órtaraxe suan ori

Kaldereruen · kantziñuok ...

naz au, esín dda ebai, e?, esetara b'estaa... esi-leike-ebagi, e?

kmz ºbátzuetan karrerak eta beste batzuetan bajatu ta beste batzuetan ee... bi batéra ta...

rmz ºbai, era batera garbitzeko...

•Singularrez:

raz1 º”seláko mutíl jatórra!” esáte-san. Béstekaldera geixao berbá itxen da bañá “jatórra”,

ombréé...!

nme2 ºbai! E- Eibarko érara, bai!-ingou, abér!

nme2 ºbaai, baai!, ba, bueno!: · aa, txalák e, sáltzen dosu ta ba ... baña léenn! begíra sáltze-sambisittárako

ta sáltze-sanian da... ...

rmz5 ºa!, béste gausa bat etxuau esán! idixená!: [probarako] ... néurrira be · itxe-suan · idixa: ·

gerríxan · se neurri ekan...

kmz º bai!, eulíra! ···· ordúan e, ikúsiko dau e programia, telébisiñokúa (...) “Jara i

sedal”

kmz7 ºtrásara etara juat sein dan...

kmz1 ºeu be gústora eote-aix álá? …

rmz2 º... Kóba, ta Patxí Aóntza ... jokatu ebeníam-bé, iru mílla kíloko arrixákiñ, e?!, ídik bárik,

e?!, éurak! máno-a-mano gisóna-bákarrik, Eibárko · sesém-plasía tópera! ...

f.a. urriñéra ikúsitxú elefántiak

S.B. ºba, iritxira!

•Pluralez:

raz “musua” ... “arpeíxa” ... ºbai, bíxetara

nme2 nii, neure káseta ondo bisi nais

1.2.14.2.6. Leku zehatza adierazteko

“Non” galdekariari dagozkion forma mugagabeak eta mugatuak eratzen dira. Batzuetan

alternantziaz ere jaso dugu, “eskumatara eon /eskumara eon; eskerretara eon /eskerrera eon” adibidez.

Erreparatzekoa da sarritan inesiboaren ondoan doala. Edozein modutan ere, ez da “juan” aditzaz

osatutako egiturekin nahasten, esangura guztiz bestelakoa baita. Adibide batzuk ipiniko ditugu, “inesibo”

zentzuz:

-ñmz º[Bustingorri baserria] Élgetara bagoyas ba karretéria?!

-kag5 ºbai!

-ñmz ºeskúmatara! ... ortxé inguruan da! Bustingórri!

ñmz ºArtátxueta len esan dou!, améndikam-beiratuta ori Untxíam-basuori?!, óixe!: orí be, ·

kámpo-fúboldik!, kámpo-fuoletikan ee, eskumára!

kag5 ºba num-bañá ee se aldetará?

kmz ºúrrengo péoría!, ·· trésa, irúa, lélengo písua, eskerrétara · jaixo nitzan

ñmz ºba, antxee... · eskérretara!

/ñmz ºtáitx ee..., ·· eséuan e, ·· karretérian e, eskumáti-barik eskerréra... ·· Élgetara góyesela

eskerréra, Bustíngórri! · ástuta neka-neu-pe!

ñmz ºer-skérretara: Únsagara goyasela bajatu, bajatu! elixára! parrókixara bajátu, parrókixara, da

geró, eskerréra, Kalbetóyan, Kátilluneko tabernia-antxe san!

ñmz ºPagárixa ee, ori dao e serian! ·· Txóntati-goora!

ñaz5 “Bai, lehen zerian bizi giñan, Arrazolan, Salbadorretik behera beste aldera. Txontatik juan

eta beste aldera”

kmz “bristaría”: ºéuskixak e · beíxetara eitxen dabena da bristaría

1.2.14.2.7. Kokapen edo leku aldaketa adierazteko

Ñabardura berezia du horrelakoetan; adibidez:

-nme2 ºAralárren daa, · Urbixán d’éuskixa dauela esan dau! · Orráá...

-t ...

-nme2 ºorráá · Aláb’aldéra orrá e, (?)... ee itxúriaa · an garbítzen eró, garbíxaua eró...; kostán e,

sikíñauá

naz ºbueno!, orrí, eee... emen.... · Doností aldéra esatutze “kaikua” ba, iual · ardixa jastekoo... ·

ontzi ser báti, “káikua”...

1.2.14.2.8. ”Zertara” adierazteko

Forma mugagabeak eta mugatuak erabiltzen dira. Era askotako ekintzak adieraz daitezke: lana,

denbora-pasa, jokoa.... Gauzak eta egoerak ere adieraz daitezke era honetara; oinarrian izenak ez ezik

beste osagai batzuk ere har baititzake, aditza, adibidez:

kaz2 º... batén etorri san ·· Alkalá Zamora · Eibarrera, ayúntamentura ··· táki-setara etorri san, nik

· estakitx · setara ...

rmz ºáitxitxaa... · saárra-pé, · oo... · botílla txikí bat are-betí:

meriendetára ta botílla txikixa beteta, ála! ··· o botilla txikitxo bat!...

S.B. naixao dot nik lotára etxéra etortzia

raz5 ºesa-nutzan “baña géro ésteisela etorri órre-dánok oná-ar- bisítxara! ...

rmz ºidixa-danian eosen len!, len eseuan etxeik idík eseuenik! emen... · Bá..., biarreako danían!,

órtxe Samartíñen es-txitxua-nik esautu!: errentero etxia ta etxe · txikixa tá...; · bañá, garotia

sániam-ba beti ee eee... Mendioitxikuak eró, · launtzea ta, ero Léseta ero Loixóla eró..., etaik?,

bei- beixak eosen lekuan −“kóño! geu etorriko aittuk ee garotá”, eroo · arto-eraitxea ee... · eumbáten

eo ta bá, ·· ólan e manejatze-sitxuan ónek!: gero éuro-biarrea etorri!, · idixekin juatebaitzam-ba

gero baa... ·· béste bi-iru eun ee gari-ebatera ero berá ta bá!, · ólan! ·· ostian danian

idíxak! ... --kmz ºeéés!, áitxaa!, biarréra juan san Bankobílkora --S.B. º”juesera eruan” esaten da

“llebar a juicio” esateko... --kmz ºbai; da bixár jokóra!,

arratzalde gustían ántxe!, · iñuséntia morúan!... ·· Bai-bai-bai, juátia dáka!... ... //kmz ºtókara

jokátzia nai dósu?

kmz kóstau eitxe-ata saratara-akostumbratzia –raz1 nékes akóstumbratze-naix ·· saratára –nme2

saratára oitzia kostátze-ata, e? --naz esí-naix eee, saratára-akóstumbrau

nme2 aurtén · banoya bakasiñuetá, a- bésteik esien Debára!

283

284

1.2.14.2.9. ”Nora” eta “zertara, zeren bila, zer ekartzera” adierazteko

Galdekari horiei dagozkien erabilera mugagabe batzuk oso arruntak dira 1082 . Batzuetan,

alternantzia gertatzen da forma mugatuekin lekua adierazterakoan: “eskumatara juan /eskumara juan;

eskerretara juan /eskerrera juan; okerretara juan /okerrera juan”, denetarik jaso baitugu. Bestetan, forma

mugagabeek esangura bikoitza dute, “nora joan” eta “zertara joan, zeren bila joan”, hain zuzen; hori da

“uretara, esnetara” formetan gertatzen dena.

Beste zenbaitetan, nahiz eta batzuetan formazko homofonismoa izan, azentuak lagundu egiten du

forma mugagabeak eta mugatu pluralak bereizterakoan. Horrelako bikoteetan forma mugagabeak

“zertara, zeren bila” adierazten du, eta forma pluralak lekua; adibidez, “sagarrétara ≠ sagárretara”, baina

batzuetan ongi bereizten dira kasu marka hutsez ere, “ganautara” eta “ganauetara”. Jarraian, beste adibide

batzuk ipiniko ditugu:

a) ”Zertara, zeren bila” adierazteko:

•Forma mugagabeak honelakoak izan daitezke, gauza fisikoak zein onura abstraktuak:

“bedarretara, bedarrondotara, garotara, iretara, gastañatara, patatatara, letxugatara, ongotara, egurretara,

ogitxara, erropatara; konsejutara” eta abar luzea:

S.B. su okelátara soyasen ártian, ni ogitxara noya

f.a. eskolara juan biot e umetára

kmz º”txiri-txiri txara-txara txoritxára txarárá!”

•Pluralez ere jaso dugu:

kaz3 º... Arrasólati-juate-san · Élgetara j- · Gregoria, esta?, árrautzATARA ta, gausETARÁ!

juate-san · Élgetara... ...

kmz ºsárri eim-biako dau orí! · pásekoo usuee-tára bádoya!

kmz3 º... da txakurrakiñ, da ni- ni ollaórretara… · eo-ollaórreta eó, lo ke sea! bai ba! ...

b) Lekua adierazteko adibideak:

•Mugagabez, “mesetara, afaitxara, baskaitxara sutara” erako formak:

kmz1 º... ímbitau-éstak afaitxára!, e? ...

•Pluralez:

rae ºtxakurra pipárretara ta tomátietara jun da ta danak iribiskaitxu

•Esamoldeetan, “pikutara juan, kakatara juan” erakoak:

nme2 gúre biarrak · jun die · pikutá -ero- jun di kakatá!

1.2.14.2.10. Egitura berezi batzuetan:

• -ra barik egituran. “Oera barik, biarrera barik, mendira barik, elixara barik” erako formak

ditugu (tarteko “juan” aditzaren elipsis sortua ziurrenik, baina egitura tinkoa da). Adibidez:

kmz12 “... gaztiendako Elixiakiñ enfrentauta egotia, hor aspektuan, ez da izan problemia! En

cambio elixara barik ezkontzen diranak mordua dira gaurko gaztiak be! ...”

1082 Gogoan izan inesiboko “uretan, bedarretan” erako egiturak, antzekoak baitira.

•Adlatibodun izenak gidari funtzioa duela:

nme2 º[dunba] ardi-errebañua bidé s- lussién ero erum-bi-danien ero, está?, · ba, arék ee, arénn

ardíxek ee... arénn saratára ero ánn · sértzeko iseten da · orí

•Aditz perifrasietan: “(ganauak) jotera eiñ; esniak gora eiñ” erako formak. I. LASPIUR-ek “hari

harira egon” ere aurkezten du (1999, 43).

•Adberbio esapideetan: “kasu baterako, esate baterako, kasurako, esaterako” adibidez.

•Postposizioetan 1083 : “-tik be(e)ra 1084 , -tik gora”, adibidez. Beste egitura bat ere jaso dugu: -ra

bidian eon/juan... Esate baterako:

raz1 º... he! séoser! Nere laúna, bi dakáras bákarri-béste danak or dia serúra bidían juanda!

raz1 karteria galdu neban etxera nóyala · −ero− etxera bidian

1.2.14.2.11. Ekintza adierazteko

“Zertan” galderari erantzuna. Esate baterako:

f.a. séixetara jokatzen gaos –nme2 séixetara jokatzen gabis

kmz5 “... Tórtolosetara eitxe genduanian, eurak tortoloxak igual ekartze zitxún, por ejemplo,

batak sei ero bestiak pe ...”

rmz2 º... inddártzuak eongoitxú-pañaa, es aixkoran dabíllenik eta · es arri-jásotzen... Len eon

sitxuan Íxkuak, bíxetara eitxe-juen a- Íxkuak eárto! ...

1.2.14.2.12. ”Noren traza, antza” adierazteko

Gurasoengandik jasotako ezaugarriak kontuan hartuta batez ere: “aitxanera, aitxan aldera,

aitxagana, aitxatara; amanera, aman aldera, amagana, aman erara, amatara” formak jaso ditugu. “Jo,

urten” aditzekin jaso dugu.

1.2.14.2.13. ”Norenganako” 1085 galdekariari dagozkion formak

Liburuetan ez eze, ahozko jardunean ere jaso dugu:

“Ze berbaera dok ori nausixago batekin ganako?” (J.A. ARGOITIA/N. AZKARATE/X.

GEZURAGA, 1996, 62)

naz órrek ·· amorrua dauké bata-béstiaganako

1.2.14.2.14. Adlatiboa bestelako egituretan

Komunztaduraz azal daiteke, aditzak eskatzen duen kasua delako; era horretakoak dira “-ra

eskondu, -ra sartu; -ra afisiñua euki, -ra itxua isen” eta abar. Adibide batzuk ipiniko ditugu:

raz5 º... Kurútza eskondu sanian Elórretara, · esín dirúri-topau! ... --naz eskondu dia Ermúra, ee ·

mutillann gurasuetara

kmz7 “... da, ekarri niñuen ‘ALFA’ra. Baiña, eneban nai ‘ÁLFA’ra sartzía!”

1083 Ikus, baina, postposizioei eskainitako atalean.

1084 “Goitik-be(e)ra” postposizio egitura beste era batera ere erabiltzen da, guztiz lexikalizaturik: “goitxibera” berba; Eibarren ez

ezik beste leku batzuetan ere oso ezaguna eta erabilia da.

1085 Adlatibo gehi leku-denborazko genitibo markak elkarren ondoan bizidun formaz atal honetan eskaintzen ditugun adibideak

bakarrik aurkitu ditugunez, adlatiboaren atalean azaltzea erabaki dugu. Ikus bizigabe formak leku-denborazko genitiboaren atalean,

“norako” erako formen alorrean. Edozein modutan ere, I. LASPIUR-ek bizidunen deklinabide eredu guztietan aurkezten du: izen

soiletan, pertsona izenordainetan, eta abar; baina oharra egiten du “gitxi” erabiltzen delako Eibarren (1999b, 65 14. oh.).

285

286

kmz3 º... are-gañea-afesiñua ekan · séstara! pélota séstara-a am-be aprendis ebixan da… …

kmz3 “... Amen ee tiroteua ta bonbardeuari iesi, da, an be nik e, kázara, eztá, naiz ni itxúa, kázara

ee, pasau. Pasau baiñá, fanático izan naiz baiña, txakurrak eta danak, eh! Ni izan naiz ee,

erreixatik pasautakua ...”

raz6 “Bai, jokua hamar tantora ero bostera ero, guk eitte genduan, ero xameikua ero txakur

haundixa ero”

1.2.14.2.15. Adlatiboaren beste erabilera batzuk

Ondorengoak ez ditugu atal honetan errepikatuko lehendik ere azaldu direlako edo gero azalduko

direlako: “nondik nora” egituraren erabilerak, ikus ablatiboaren atalean 1086 ; “norako, noizkorako,

zertarako”-ri dagozkien formak eta ñabardurak leku-denborazko genitiboaren atalean aurki daitezke;

adlatibo soila adlatibo bukatuzkoa adierazteko eta adlatibo bide zuzenezkoa adierazteko erabilita, ikus

atal horietan.

1.2.14.3. Ondorioak

1.2.14.3.1. Formari dagokiona

—Bizigabeen deklinabidean kasu markak aldaera bi ditu: dardarkariduna (-ra), arrunta,

analogikoa; eta bokal soila (-a), kasu marka zaharra, etimologikoa. Azken hau balio erakuslea duten

adberbio kategoria formetan erabiltzen da bakarrik (“ona, orra”).

Kasu marka arruntak hainbat aldaera fonetiko ditu bokal artean gertatutako kontsonante

dardarkariaren galera gertatuz gero. Ondorioz gertatzen diren bokal elkarketetan ez da disimilaziorik

egiten baina bai luzapenak (tinbre bereko bokalak elkartuz gero) eta murrizketak (tinbre bereko zein

tinbre ezberdineko bokalen elkarketetan ere gertatzen dira). Aldaera murritzena (-a) kasu marka

zaharrenarekin itxuraz berdindu egiten da.

Dardarkariaren galera eta ondoriozko gertakariak ez dira berrikuntzak, lekuko zaharrenen ahotan

jaso baititugu, bai kaletar bai auzo guztietako baserritar; adin ertaineko lekukoen ahotan ere gertatzen dira

horrelakoak, eta baliteke alfabetizazioaren eraginez edo, kgg lekuko gazteak ez du horrelakorik egiten

kasik. Nolanahi ere, polimorfismo idiolektala gertatzen da orokorrean, forma osoenen ondoan forma

murritzenak ere aurki baitaitezke.

Mugagabez, -ta- artizkia erabiltzeko joera orokorra da, nahiz eta lekuko zahar eta gaztek artizki

gabe ere eratzen dituzten formak. Denborazko izenek dute muga handiena artizki hori erabiltzeko, “bi

egunetara” erakoak kgg lekuko gaztearen ahotan jaso baitugu bakarrik. Leku izen bereziek kasu marka

artizkirik barik hartzen dute, kontsonantez amaitutakoek loturazko bokalaren bitartez.

Mugatu singularrez kasu marka zuzenean txertatzen zaie bokalez amaitutako berbei

(mugagabean artizkirik barik eratutakoekin sinkretismoa gertatzen da, baina batzuetan azentua bereizgarri

gertatzen da); kontsonantez amaitutakoetan loturazko bokalaren bitartez.

Mugatu pluralez beti txertatzen da -ta- artizkia plural ezaugarrien gainean.

1086 1.2.13.2.4. atalean hain zuzen ere.

—Bizidunen deklinabidean aldaeren iturrietariko bat kasu markaren aurretik edutezko genitibo

marka agertu ala ez da. Izenordainen eta erakusleen deklinabidea kanpoan utzita, izen-izenondo arrunten

deklinabidean lekuko zaharrenek genitibo marka ez erabiltzeko joera dute; darabiltenak nme2 eta kgg

dira, beste leku-denborazko kasuetan baino ugariago gainera. Ez dakigu nola azaldu bi lekuko horien

ezaugarri hori; baliteke lekuko gazteak alfabetizazioaren eraginez horrela egitea, aldaera hori gehienetan

baitarabil salbuespen gutxirekin; Aginagako lekukoak sarriago darabil genitibo markarik gabeko aldaera.

Edonola ere, aldaera gehienak fonetikoak dira, batez ere bokal artean kokatutako leherkari

belarearen galera gertatuz gero. Murrizketaz sortutako forma batzuk, genitibo markarik bakoak,

izenlagunekin itxuraz berdindu egiten dira, “alabana” forma mugagabea edo “medikuena” forma plurala

adibidez.

Mugagabez, kontsonantez amaitutako berbetan kasu marka txertatzerakoan loturazko bokala

eranstea aukerakoa da.

Adlatiboaren kasu markaren bizitasunari dagokionez, singularrean oso erabilera aberatsa du, eta

mugagabean ere bai neurri batez; baina batez ere pluralean bizigabeen formek sarri ordezkatzen dute.

Berezko kasu markaren lekuan beste bide batzuk ere erabiltzen dira bizidunentzat, genitibo markadun -

(e)nera adibidez.

1.2.14.3.2. Erabilerari dagokiona

Adlatiboak norabide esangura ez eze beste batzuk ere baditu: denbora tartea; leku tartea; “noiz”

esangura; modua; leku zehatza, zein leku aldaketazko ñabarduraz; ekintza “zertan”; ekintza helburua

“zertara”; “zeren bila”; traza, antza, besteak beste.

Deklinabide arruntaz gain, bestelako egituretan ere agertzen da: eratorbidean, esapideetan, aditz

perifrasietan, postposizioetan, komunztaduraz aditzak eskatzen duenean, besteak beste. Beste kasu

batzuetan agertutako erabilerak ere aipatu daitezke: “norako, noizkorako, zertarako” helburuzkoak;

“nondik nora” erako egiturak; adlatibo bukatuzkoaren eta bide zuzenezkoaren ordez erabilita, esate

baterako.

-(n)ganako forma konposatua jaso egin dugu baina oso erabilera eta bizitasun txikia du.

Galzorian dagoela esan daiteke, lekuko zahar baten ahotan jaso baitugu bakar-bakarrik.

1.2.15. ADLATIBO BUKATUZKOA ( -(e)ra(i)ño(k) /-(e)rarte //(-(e)(n)gana(i)ño(k))

1.2.15.1. Alderdi formala

Kasu markak hauek dira: -(e)raño(k) /-(e)taraño(k) bizigabeentzat, oro har; eta -

(r)(e)(n)(g)anaño(k) bizidunentzat. Inesiboaren atalean ikusi ditugu bizidunen eta bizigabeen arteko

deklinabide kurutzaketak nolakoak izan daitezkeen orokorrean (formak, zein aldaera hartzen duten, joera

nagusiaren araberakoak sortzen dira: “alabetarañok” eta abar). Beste kasuetan egin den moduan, banatuta

aipatuko ditugu bizidunen eta bizigabeen marka ezaugarriak.

287

288

—Bizigabeen kasu marka

Kasu markak berak aldaera fonetikoak izan ditzake ingurumenen eraginez. Batetik, -rañok

markako kontsonante dardarkari 1087 bakuna bokal artean galdu egin daiteke, eta ondorioz bokal

elkarketetan berdinketak eta disimilazioak gertatu ostean, murrizketak ere gerta daitezke. Osagai

sabaikaria ere beti dagoen arren, batzuetan glidea ere ager daiteke, edo guztiz soilduta kontsonante

sudurkari sabaikarian. Amaierako kontsonante belarea errealizazio batzuetan agertzen da eta beste

batzuetan ez. Horretarako, baina, fonetika sintaktikoa ere gogoan izan behar da, ondoan kontsonantez

hasitako berba badu soinu belare hori ez ahoskatzeko joera nagusia delako (kontsonante belare ahoskabea

agertu, agertu daitekeen arren). Horrenbestez, amaierako kontsonante hori nork darabilen eta nork ez

jakiteko gehienbat esaldi amaiera-amaierako posizioan dauden adibideak, etenaren aurrekoak, edo bokal

artean daudenak begiratu behar dira. Adibidez: “are-norañok eruango ete gaitxu?”, “noraño eltzen da

ori?”; “noraño leau siñan?”. kgg-k sistematikoki darabil amaierako kontsonante belare gabeko aldaera

(beti, salbuespenik gabe, -raño); aldaera hori raz-k ere badarabil, eta horrelako adibide bakarra jaso diogu

naz-ri. kgg-k izan ezik, beste lekuko guztiek raz-k eta naz-k barne, -rañok aldaera darabilte aipatutako

ingurunetan. Lekuko nagusiez gain, solasaldi askea jaso dizkiegun lekuko hauek ere horrela egiten dute:

kmz9, ñaz1, ñaz2, kaz1, kaz2, kmz3.

Bizigabeentzako beste kasu marka bat ere jaso dugu, -rarte hain zuzen (diakronia mailan bestea

baino berriagoa da baina ez dugu horretan erreparatuko). Horri dagokionez ere hainbat aipamen egin

behar ditugu, batetik, formazko aldaerei dagokienean, eta bestetik, -raño(k) kasu markarekin duen

osagarritasuna-alternantzia azaltzeko.

•Formazko aldaerak. -rarte forma “trinkoa” da erabiliena lekuko guztien ahotan −aldaera

fonetikoak gerta daitezke, “egunearte” sortuz bokal arteko dardarkariaren galeraz, esaterako−, baina -ra

arte forma bereizia ere jaso diegu nme2 eta kmz lekukoei, postposizio legez:

nme2 nóra-árte?

kmz etxeko arítzera-árte //kmz an daosen arítze-tara- ·árte [sic]

Galdera generikoena egiterakoan, denbora zentzuzkoan ez da -ra- adlatibo marka txertatzen,

“noix arte” baita forma orokorra (eta ez “*noixera arte”). Galdera zehatzagoak egiterakoan besterik jaso

dugu; forma arruntena “seiñ egunerarte” da, baina “seiñ egun arte” ere jaso diogu naz-ri. Egitura horiek

erantzunetan ere islatzen dira; izenak deklinatzerakoan, kmz-k mugagabeko erantzun baten “gauarte”

egiten du, beste lekukoek erabat “gaberarte” egiten duten artean; singularrean, “gaberarte” da erabateko

forma. Pluralean berriro azaltzen da polimorfismoa, “gabetararte, gáberarte, gabak arte” jaso baitiegu

kgg-ri, naz-ri eta nme2-ri, hurrenkera horretan. Bai mugagabean bai singularrean forma arruntena adlatibo

markaduna da baina egiturak ez dira beti garbiak, adibidez:

nme2 illúntzi arte · etxáingou –naz geldíttuko gá illúntzi arte

Adibide horietan “illuntzi arte” forma adlatiborik gabekoa da zuzenean? (guk horrela interpretatu

dugu transkribatzerakoan), ala marka horretako kontsonante dardarkari gabea?: *illuntzi(r)a-arte >

*illuntzia-arte > illuntziarte? Gauza bera gertatzen da beste adibide batzuetan ere; “astelenarte” forman

1087 Ikus partitiboaren atalean kasu marka amaiera bokalikoa duten berbei txertatzerakoan diren emaitzak.

“astelen arte”? ala “*astelenera-arte >*astelenea-arte > *astelenearte > astelenarte”? Gauza bera gertatzen

da “orkatilla-artekua”-n:

raz1 ºe, ástelenarte, bále!

nme2 ºeee... ··· bernía da eee oo... · sétik, belaunetik · eta orkatilla-ártekua

Pluralean bietarik aurki dezakegu, “egunetararte” ereduko formak, zein “Karnabal egunak arte”

eredukoak. Kasu marka aditzondoek hartuz gero, “bixar arte, gaur arte, oiñ arte, le(e)n arte” eredua

erabatekoa da, “*bixarrerarte” modukorik ez da osatzen. Orduak adierazterakoan ere gauza bera gertatzen

da: “bostak arte” da eredu erabiliena, “bostetararte” ere onar daitekeen arren. Aurretik aditza denean ere

ez da adlatibo markarik ageri: “etorri arte”, adibidetzat.

•Erabilera: -rarte /-raño(k) osagarritasuna-alternantzia. Lekua adierazten duten berbetarako -

raño(k) da marka erabiliena, lekuko guztiek baitarabilte salbuespenik gabe; eta denbora adierazteko -rarte

da marka erabiliena, eta hau ere lekuko guztiek darabilte salbuespenik gabe.

Baina beste barietate batzuetan gertatzen denez, kurutzaketak ere badira, -rarte lekua adierazteko

erabiltzea oso arrunta baita Eibarren. Jarraian lekukoen erabilera profilari hurbilduko gatzaizkio; kmz-k

“norarte” galdera legez ez du onartzen, baina horren erantzunak erabili erabiltzen ditu erreparo handirik

gabe; bai kmz-k bai beste lekuko nagusiek darabilte -rarte leku zentzuarekin. Solasaldi askean, bai lekuko

nagusiei bai besteei ere jaso dizkiegu horren errealizazioak. Adibide bakan batzuk ipiniko ditugu:

raz1 º... bueno!, ni neuk [sic] nao beitzát iguinduta, buenóó!, nao eee · estáki-nórarte bé!

raz1 “bérarte jáusi da txoríxa” ... “bérañok” ... ºní-pentzatze-bíxak [sic] igual diala... · néupéntzau!

estákitx, e?

kmz sé basoo- basorárte llégau súan suá? --kgg sé elíxararte eldú san úra?

ñaz1 ºbai!, Ermúko panareixarartekua ori danori! · san! Solosabal

kmz7 º... Gero ba or gabisen, bátian ee-Eibarrerarte, Kálamuara ...

Adibide baten jaso dugu lekuzko forma baina denborazko esangura duena:

raz5 º... -”bueno!, oñ · Josepéteko Selairá-arte! · bixar urtengot · mója...” ...

Beste aldera eginez gero, -raño(k) denbora zentzuarekin erabiltzea ez dago hain zabaldua, eta

adibide bakan batzuk jaso ditugu bakarrik: kgg-ren, kmz-ren, kmz9-ren, raz1-en eta nme2-ren ahotan hain

zuzen. nme2 lekukoaren adibidea, hala ere, ez dirudi kontuan hartu beharrekoa, “gaberaño” baitio

lehenengoan, baina bakarrik “gaberarte” onesten du jarraian, “gaberaño” forma ukatuz. Beste adibide

batzuk:

kmz9 “... hemeretzi urte nekazen nik gerria urten ebanian. Hemeretzi urteraiñok

guztiak euskeraz egitten genduazen ...” --kmz gabéraño gerátu sitxúan

raz1 seiñ egunétaraño geatze-sára?

kgg “San Juan egúneraño geldítxuko gara”. Lekukoak ez du forma hori ontzat hartzen nahiz eta

bapatean sortutako forma izan: “ºori urten jata baña...”

Guk ez dakigu adibidez Fruizko “eguno” eta “oniño” adlatibo bukatuzko kasu markadun formen

parekoak diren Eibarko “egundo 1088 “ eta “ondiok 1089 “ formek adlatibo honen kasu markaren arrastorik

duten, ala bestelako osagaiak diren amaiera horietan daudenak.

1088

Ikus solasaldi askeko errealizazio bat: raz5 “ºegundo estot nik umeik jo; saratak demasak etara bai, ori bai; baña jo, sekula bes,

egundo...”.

289

290

—Bizidunen kasu marka

Forma aniztasunaren beste iturri nagusia batez ere bizidunen kasu markaren baitan dago, -

ganaño(k) 1090 oso-oso gutxi erabiltzen baita. kgg lekukoak darabil gehien, ia beti; eta beste lekuko

batzuek adibideren batzuetan, nme2-k eta naz-k kasu.

Izan ere, bizidunentzako galdera bera ere, lekuko bakar batek formulatu du adlatibo bukatuzko

kasu markaz, nme2-k hain zuzen, beste lekuko batzuek forma hori oso garbi ukatzen duten artean, kmz-k

(baina ez beti, “lengusuanaño” forma zuzenean galdetutakoa onartzen baitu, lekukoak berak hori esan

egin ez arren), eta raz1-ek esate baterako. Erralizazioaren adibide batzuk:

nme2 señéganá-·-ño juen sára?

kgg lengó mutíllagánaño eldu gara

kmz “ire léngusuan-e-áñaño”: “añáño-ño”-eee...

naz ba órreganaño jum-biosú //naz da-áregana-ño jum-biosú --nme2 árenganaño jum-bi-da

Forma horretan aldaera morfologikoak sor daitezke edutezko genitibo marka aurretik hartu ala

ez. kgg-k genitibo markarik gabeko formak egiteko joera du (beste leku-denborazko kasuetan ez bezala),

eta nme2-k bietarikoak egiten ditu.

Nola eratu bada bizidunen forma?: gehien-gehienetan adlatibo soilaren bidez 1091 eta forma

bizigabeen bitartez. Baina bada beste bide bat adlatibo bukatuzkoa bizidunentzat eratzeko, -neraño(k)

edutezko genitiboz osatutako formaren bidez, hain zuzen 1092 . Lekuko hauek darabiltzate horrelakoak:

kmz-k eta naz-k. Adibidez:

naz lagúndukotzút sure alabíanerañok //naz lagúndukutzut súree semian-·-nerañok

Jarraian, goian aipatu ez ditugun forma berezitasunak jorratuko ditugu, bizigabeentzako formei

dagokienean batez ere. Gogoan izan behar da adlatibo soilaren moduan txertatzen zaiola oinarriari, eta

horregatik ez dugu berriro ezaugarri hori errepikatuko.

1.2.15.1.1. Mugagabean

Bizigabeen bukatuzko adlatibo mugagabea: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: elixataraño(k) /elixetaraño(k) / elixaraño(k) //elixatararte /elixararte;

menditaraño(k) / mendiraño(k) /mendixetaraño(k) //(...)

Kontsonante amaieretan: sabaletaraño(k) /sabaletaño(k) //sabaletararte /sabalerarte //astelen arte -

astelenarte

Leku-denborazko beste kasuetan gertatzen denez, honetan ere -ta- artizkia aukerakoa da:

“elixaraño(k), elixararte; etxeraño, etxerarte; basorarte, aritze(r)arte; sabaleraño; egunerarte 1093 “ jaso

1089

Ikus solasaldi askeko errealizazio bat: raz5 “º... −“kontratua!-aren kontratua ··· bisíri-dao-ondiokan?, bijente?” · da ...”. Ikus

errealizazio baten espektrograma: raz1 2B9.

1090

Guk ezin dugu J.A. URIARTE-k dioena esan, ez duela aztertutako herriko hizkeran inoiz entzun, alegia. Guk entzun egin dugu,

baina erabilera eta bizitasun aldetik bat egiten dugu egile horren esanekin: “norbaitek ezagutu edo erabiliko balu ere, ez diot irauteko

modurik ikusten, euskalduntze edo alfabetatze prozesuak berrindartzen ez badu behintzat” (1995, 389). Izan ere, adibide gehien jaso

diogun lekukoa, kgg, euskaraz oso ongi alfabetizatutakoa da, adibideak eibartar eran eratzen dituen arren.

1091

Erabileraren atalean gehiago garatuko dugu gai hau.

1092

Ikus pareko formak inesiboaren eta adlatiboaren atalean ere.

1093

Forma hauek, sinkretismoz, singularrekoekin berdindu egiten dira. Esaldiko egiturak eta pragmatikak argitzen dute esangura

zehatza.

ditugu “elixetarañok; etxetarañok; basotarañok, basotararte; sabaletarañok; egunetararte, aritxeta(ra)ñok”

formen ondoan, esaterako.

Kasu marka itsatsita aldaera fonetikoak ere jaso ditugu, arrunta denez, “elixetarañok”,

“egunararte”, “aritzearte”, “aritxetaño” adibidez.

Amaiera bokalikoa duten adibide batzuetan loturazko bokala txertatuta balute legezko formak

jaso ditugu: “mendixetaraño” eta “errixetaañok”, lehena f.a.-ren ahotan eta bigarrena nme2-renean. naz

lekukoari jasotako “méyetaraño” formak ere hori gogorarazten du, emaitza konplexuagoa den arren 1094 .

Forma hauek inesiboko “jaixetan” mugagabearen bidetik sortutakoak dirudite 1095 .

Idatziz gero, kontsonantez amaitutako berba mugagabeak pluralekin nahas daitezke, baina

ahoskatzerakoan azentuak bereizten lagun dezake; mugagaberako eredua “sabalétaraño” da, eta

pluralerakoa “sabáletaraño”.

1.2.15.1.2. Mugatu singularrean

Bizigabeen bukatuzko adlatibo singularra: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: elixaraño(k) /elixeraño(k) /elixaaño(k) /elixaño(k) //elixararte /elixara

arte

Kontsonante amaieretan: sabaleraño(k) //sabaletararte /sabalerarte

Aipatzekotan, aldaera fonetikoak aipatuko genituzke, eta osoenetik murritzenera adibide batzuk

ipiniko ditugu:

kaz1 º... angó bere terrenuak · lleatze-sián · Iburr errékarañok ... --naz lagúndukotzut áteireñok

ñaz1 ºbai!, Ermúko panareixarartekua ori danori! · san! Solosabal

kmz etxeko arítzera-árte

kaz2 º... gastañátara ·· kapásuakin da, erdiañok betetakuan ... erdiaño-betakuan [sic] “ba!...

áimbeste gastaña?: bé!, énajoya-geixa-...” ... --kmz3 º… askenian e, nee ondoañok etorri suan

txakurra! …

naz Sanjuán egúneárte

nme2 San Andrésko parrókixañok alleau san

1.2.15.1.3. Mugatu pluralean

Bizigabeen bukatuzko adlatibo plurala: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: elixetaraño(k) /elixetaaño(k) /elixetaño(k) //elixetararte /elixetara-arte

Kontsonante amaieretan: sabaletaraño(k) /sabaletaño //sabaletararte /sabaletararte /sabaletara-arte

Singularrean egin dugun antzera, berezitasun fonetikoak aipatuko genituzke batez ere,

osterantzeko ezaugarri deigarrienak gorago azaldu baititugu. Adibidez:

kmz an daosen arítze-tara- ·árte [sic]

nme2 an ándiko arítzetaño-lagúnduko

1094 Ikus bestelako amaiera duten berben deklinabidean.

1095 Ikus atal horretan.

291

292

1.2.15.2. Erabilera

Kasu honen aurkezpenean aipatu ditugu marka bakoitzaren erabilera nagusiak eta horrenbestez

ez ditugu hemen berriro ipiniko −lekua ala denbora adierazi, halako marka, nahiz eta kurutzaketak izan−.

Azaldu gabeko beste ezaugarri batzuk aipatuko ditugu:

1.2.15.2.1. Eskatzen dituen aditzak

Leku zein denbora muga adierazten duenez, adlatibo bukatuzkoa “(a)llegau, lagundu,

juan/etorri” mugimendu aditzekin erabiltzen da lekua adierazten denean, baina “isen, eon” erakoak ere

onartzen ditu; denbora adierazten denean, “eon, geratu/gelditxu, itxaiñ...” tankerako aditzak erabiltzen

dira, harreman semantiko konplexuagoak ere sor daitezkeen arren.

1.2.15.2.2. Kasu markari leku-denborazko genitiboa gehituta, izenlagun bihurtuta

Adibide batzuk ipiniko ditugu:

kmz7 “Bai, lurrerañoko trajia, neskak. Gu foballeko frakeaz ...”

raz1 leiru dau e · líburuan erdírañokua ero géitxuao

raz1 º... ónaxeñoko urak, e?

rmz ºbost urte? bost urtekiñ onaxeñokua isem-biaok!

1.2.15.2.3. Esapideetan

Gaztelerazko esapide batzuen kalkoetan ere erabiltzen da, euskarazko esapide legez:

“kokoterañok euki/eon”, keinuz lagunduta “onañok euki/eon”...

raz1 º... bueno!, ni neuk [sic] nao beitzát iguinduta, buenóó!, nao eee · estáki-nórarte bé!

1.2.15.2.4. Zein beste bidez ordezkatzen den

Bizidun-bizigabe kurutzaketez gain, kasu marken arteko ordezkaketak daude:

a) Bizigabeetan, adlatiboa erabiltzea da bide arruntena. Adibidez:

kmz sé-elixátara llégau suan urá?

kmz úra llégau suan angó elíxetara

b) Bizidunetan:

•Adlatibo kasu markaz. Hasi galdera egiteko eratik eta erantzunetan ere, joera nagusia adlatibo

soila erabiltzekoa da: “señegana/seingana; alabiagana, lengusuagana, semiegana...”. Esate baterako:

kmz juári! eroseiñ alabáana!

nme2 sure aleba- alábenn-ganá · lagúndukutzút

•Bestelako perifrasiak erabiliaz. Adibidez, “-(e)n etxera(ñok)”, edo egitura erlatiboak: “izena +

dauan/daosen + izena -raño(k)/-rarte”.

1.2.15.3. Ondorioak

1.2.15.3.1. Formari dagokiona

—Bizigabeen deklinabidean bi kasu marka erabiltzen dira, -raño(k) eta -rarte (azken hau,

postposizio egitura da jatorriz).

Lehenengo markak (-raño(k)) hainbat aldaera fonetiko izan ditzake; -ra- zatiari dagokionez

adlatiboaren atalean aurkeztutakoak kasu honetan ere balio du. Kontsonante sudurkariak aurretik glide

sabaikaria izan dezake, edo bustidura osokoa izan daiteke, glidea kontsonantean murrizturik. Amaierako

kontsonante belarea aukerakoa da, baina joera orokorra erabiltzekoa da, lekuko nagusi guztiek baitarabilte

kgg-k izan ezik; solasaldi askea jaso diegun hainbat lekukok ere leherkari belaredun aldaera darabilte.

Orokorrean, lekua adierazterakoan erabiltzen da, eta oso-oso gutxitan denbora adierazterakoan (adibide

bakan batzuk jaso direnez bakarrik, guztiz sistematikoa ez dela esatera ausartzen gara).

Beste markak aldaera morfologikoak eta fonetikoak, bietarikoak ditu. Postposizio egitura denez,

-arte-ren aurreko adlatibo markaren ordez forma nominatiboak erabil daitezke, batez ere jakineko

egituretan: forma pluraletan, zenbatzaileen ondoan, aditzondoen ondoan, aditz partizipioen ondoan,

besteak beste. Izen arrunten deklinabidean adlatibo marka arrunta da, kasu batzuetan murrizketek

interpretatzeko zalantzak sortzen dituzten arren. Orokorrean, denbora adierazteko beti erabiltzen da; eta

lekua adierazteko ere oso sarri, beste kasu markari lekua kenduz. Gainera, leku zentzuz lekuko nagusi

guztiek eta solasaldi askea jaso diegun beste askok ere badarabilte, erabilera horren hedaduraren

adierazgarri.

Marka biek dituzte aldaera fonetiko orokorrak, bokal arteko dardarkariaren galeraz gertatzen

diren murrizketa mailak, esate baterako.

Mugagabean, -ta- artizkia aukerakoa da. Loturazko bokala txertatzerakoan ere aldaerak sortzen

dira.

—Bizidunen deklinabidean kasu marka -(n)ganaño(k) da baina oso erabilera eta bizitasun

murritza ditu. Kasu marka hori darabilten lekukoen profila ikusi besterik ez dago. Aginagako lekuko

nagusi biek noizbait darabiltzate horrelako formak, nolabaiteko bizitasuntxoa erakutsiz; baina Eibarko

beste lekuetan galdua da zeharo (Arrateko lekuko batek eta kaleko beste batek guztiz baztertzen dituzte

horrelako formak). Marka hori darabilen lekuko gazteak alfabetizazioak lagunduta eratzen ditu horrelako

formak, gure iritziz, kaleko lekuko zaharrek ezpaitarabilte horrelakorik.

Dena dela, kasu marka hori deklinabidean erabiltzerakoan beste aldaera morfologiko bat sortzen

da, genitibo marka aurretik txertatu ala ez. Beste leku-denborazko kasuetan ez bezala, kgg lekukoak ez du

genitibo marka hori erabiltzen, ezta naz-k ere, eta beste kasuetan ere erabiltzaile den nme2-k txandaka.

Bizidunen formak eratzeko, beraz, beste bide batzuk erabiltzen dira: adlatiboaren bizidunen

marka, adlatibo bukatuzko bizigabeen marka, edutezko genitiboz sortutako -neraño(k) kasu marka eta

osterantzeko perifrasiak.

1.2.15.3.2. Erabilerari dagokiona

Muga adieraztea, lekuzkoa zein denborazkoa, da esangura arruntena, horregatik erabiltzen da

mugimenduzko aditzekin batez ere. Esapideetan ere erabiltzen da.

293

294

Leku denborazko genitibo marka onartzen du amaieran, eta gainera oso bizirik den forma da,

lekuko zaharren ahotan behintzat.

Orokorrean, gainbehera doan kasu marka da, batez ere adlatiboaren “onura”rako; osterantzeran,

perifrasiak erabiltzen dira “norbaiten etxea” erakoak, edo egitura erlatiboak.

1.2.16. ADLATIBO BIDE ZUZENEZKOA ( -(e)ru(n)tz /(-(e)(n)gan(ar)utz))

1.2.16.1. Forma

Eibarko kasu marka -(e)ru(n)tz /-(e)taru(n)tz da bizigabeentzat, oro har; eta -(r)(e)(n)(g)an(ar)utz

bizidunentzat. Kasu marka hau hain gutxi erabiltzen da eze −eta bizidunentzat are eta gutxiago−, ez dugu

bizidunen forma adierazteko bizigabe formarik ere jaso; eta bizigabeen deklinabidean lekuko batzuek ez

dituzte forma guztiak onartzen. Adibidez, kmz-k “elixatarutz” forma ez du onartzen nahiz eta “elixarutz,

errekarutz” oso normal erabili. Beste kasuetan egin dugun moduan, banatuta aipatuko ditugu bizidunen

eta bizigabeen marka ezaugarriak.

—Bizigabeen kasu marka

Kasu markak berak aldaera fonetikoak izan ditzake, bai barnekoak bai ingurunearen eraginez.

Kasu markaren baitako aldaera nagusien iturria kontsonante sudurkaria izan ala ez da. Joera nagusia

kontsonante sudurkari gabeko forma da, -(e)rutz, baina nme2 lekukoari sudurkaridun adibide batzuk jaso

dizkiogu (bai mugagabean bai mugatuan) eta ezin utz ditzakegu aipatzeke (lekuko honek gehien darabilen

aldaera -rutz da, beste lekukoen moduan); kgg-ri ere adibide bakanak jaso dizkiogu. Ez dakigu gertakari

fonetiko hutsa den, ala ezaugarri arruntzat hartu behar den 1096 :

nme2 seim-bide sabalétaruntz · jun-tzáa ·· jun saríe?

nme2 bere aldéruntz //nme2 bólia, bixána- birá- bíruntz -ero- bixán aldéra doya

nme2 oiñ, · ándiko bide sabaletaruntz góyas

nme2 oná bertóruntz

nme2 Eibarréruntz jun dia

kgg Urkusúruntz juan dira pasiatzera //kgg lengó bóstetáruntz e juan gára

Ingurunearen eraginez kasu markako amaierako kontsonante afrikariak hainbat aldaketa jasan

ditzake. Amaiera-amaierako posizioan edo etenaren aurretik edo bokal artean dagoenean, bere horretan

gordetzea da joera nagusia. Ondoko berba kontsonantez hasten bada, disimilazioz-edo, kasu markako

kontsonante afrikaria frikari txistukari 1097 bihur daiteke; ondoko berba frikari txistukariz hasten bada,

gustiz asimilatu eta soilketa ere gerta daiteke. Zenbait adibide:

kmz nórutz óya?

nme2 nórus juan sára?

kgg nóru-soyas?

Ablatiboan ere denborazko berba batzuetarako kasu marka guztiz ihartua jaso genuen legez,

adlatibo bide zuzenezkoan ere denborazko forma bat zeharo ihartuta dugu: “aurrerantzian /aurreruntzian”.

Forma biak jaso ditugu gure lekukoengandik, lehenengoak -rantz(a) mendebaldeko kasu marka

1096 Ikus beheratxoago “aurrerantzian/aurreruntzian” forma.

gogorarazten du. kmz-k ez du ez forma bata ez bestea onartzen, eta “emendik aurrera” perifrasira joten du;

kgg-k lehenengo forma bakarrik onartzen du, eta beste lekukoek forma biak onartzen dituzte.

—Bizidunen kasu marka. Ia-ia ez dela ere esan dezakegu. Jaso ditugun formak, kgg-ren ahotan,

oso zalantzazkoak dira lekukoaren senarentzat ere, ongi alfabetatua izan arren:

kgg ºori séla isango san, “alabáganarutz”? ... “alabáganutz”?: ori badao?; bueno, eon

eongo da baña esáten da-éro?… ... “-ganaño” neri úrten eitxe-jata baña “-ganarutz”!?, eske osea,

sekulako esfuersua eim-biot ori etaratzeko

Dena dela, beste leku-denborazko kasuetan gertatzen denez, edutezko genitiboz osatutako kasu

marka da lekukoek marka bereziren bat erabiltzekotan darabiltena; horrela egiten dute naz-k eta nme2-k.

Adibidez:

naz txakúr ba-juen da sure ... alabíanerutz

Beraz, formazko ondorengo ohar eta ezaugarriak izen bizigabeei dagokie; gainera, kasu marka

hau oinarriari adlatiboaren antzera txertatzen zaionez ez dugu berriro horren inguruko zehaztasunik

egingo.

1.2.16.1.1. Mugagabean

Bizigabeen adlatibo bide zuzenezko mugagabea: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: elixatarutz /elixarutz

Kontsonante amaieretan: sabaletarutz /sabalerutz

Beste kasuetako joera gordetzen da kasu honetan ere; -ta- artizkia aukerakoa da, eta “elixatarutz,

etxetarutz, basotarutz, sabaletaruntz, uretarutz” formen ondoan “etxerutz, kotxerutz, errirutz, basorutz,

mairutz, balkoirutz, aritzerutz 1098 “ formak ere jaso ditugu. Lekukoek zalantzak ere badituzte zuzenean

galdetutakoan, adibidez:

nme2 “seim-balkoittárutz?” ... ºbai, “balkoittárutz” esám-biko da bañaa...

Kontsonantez amaitutako berbak -ta- artizkia hartuz gero itxuraz forma pluralekin neutralizatu

daitezke. Azentuak batzuetan bereizteko lagun egin dezake; mugagaberako eredua “sabalétarutz” litzateke

eta pluralerakoa “sabáletarutz”.

1.2.16.1.2. Mugatu singularrean

Bizigabeen adlatibo bide zuzenezko singularra: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: elixarutz; etxerutz; mendirutz; solorutz; lekurutz

Kontsonante amaieretan: sabalerutz

Ez dugu aparteko ezaugarririk jaso; gehien erabiltzen den forma da, egoera pragmatikoek

eraginik ziurrenez:

1097 Ikus errealizazio bat espektrograman: kmz 24B172.

1098 Forma hauek singularrekoen berdinak dira, sinkretismoz.

295

296

nme2 “etxérus” bat bákarra danían ondó erooo... · ondó dator baña “etxíen-tarutz”... ·· oríí yaa...

orí e, ésta...

1.2.16.1.3. Mugatu pluralean

Bizigabeen adlatibo bide zuzenezko plurala: eredurako

Amaiera bokalikoetan, adibidez: elixetarutz; etxietarutz; mendixetarutz; soluetarutz; lekuetarutz

Kontsonante amaieretan: sabaletarutz

Singularreko formak dira erabilienak, aipatu denez, eta plurala erabili egiten da baina ez

singularrean besteko tinkotasunez; lekukoen iruzkinek erakusten digute hori:

nme2 “erríxetarutz” ºbai ... bai! óla esam-biko dá!

1.2.16.2. Erabilera

Lekuzko zentzua du guk jaso ditugun adibide gehienetan, denborazko xedearen kontzeptua izan

ere oso zaila baita. “Leku” hori biziduna denean ere ia ezinezkoa egin zaigu adibiderik lortzea. Jarraian

ñabardura batzuk aipatuko ditugu:

1.2.16.2.1. Leku zehatza adierazteko

Lekua adierazterakoan, norabide zuzenezko esangura ez ezik lokatibo-inesiboaren ordezkoa ere

badu, “non” adierazteko. Adibide batzuk ipiniko ditugu; adibidez:

nme2 ºaménn... · amén “atzámarrak” esaten da!, · da, · an · Bískai aldérus “atzáparrak”

naz nere-etxie dao · iturríxan · eskerrérutz

naz Úrkom-beste partérutz Eibar dao

kaz1 ºándikan onús baa, · on- onn dao · bueno! geró ándik o-onutz · euan · errotía, e?: errot- ee...

errotá bat

kaz1 ºbaña-Amaña parterutz · lénao eom-bie-san · ee, oñ · ospitxála daon lékuan s- a Residencia

Sanandrés daon lékuan, Amáña básarrixa ...

kaz1 ºní-neuk · betí Tútulukua entzun dot. Gero bakisu se pasatzen dan?: órrek ya piskat onus

daos... ·· da ...

kaz3 º... Estasiño kalian euam-buen- dénda bat: b- komestíblienaa, axe pasau ta, · ósterutz, e

trembidéra urtén da trembidían euan

kmz3 º... éuren e ·· ortuak eta gausak ékesen gañeá gáñekaldea... Jardíñetara: oñ Jardíñetarus dana

etxia daok an gáñiam-be ta, ésebes! ...

1.2.16.2.2. Lekuaz gaindiko kontzeptuak adierazteko. Esate baterako:

-kag º…kétxueran esáten daa ee estákit, e · “animales berdes” …

marroixka-diá?, está?

-kgg ºbueno! ·· berdérutz dána-dáke-es?, subilándarak, muskérra…

1.2.16.2.3. Denbora zehaztugabea adierazteko. Adibidez:

kmz éguardirus-lleau- lléauko aitxuk

kaz2 º... orii Alkala Samora pxx · etorri san · el año treintayuno · estakitt etorri san ·· agostuan

askenerutz ero setiémbrian · etorri san ...

1.2.16.2.4. Leku-denborazko genitiboaren kasu marka erantsita

Izenlagunak sortzen direnez, izenaren ondoan zein bakarrik ager daiteke:

•Izenaren ondoan. Esate baterako: “berusko bidia, etxerusko bidian”.

•Bakarrik; normalki inesibo kasu marka hartzen du. Esaterako: “etxeruskuan beruskuan;

goruskuan” eta abar... Izenek ez ezik, aditzek ere onartzen dute horrelako deklinabidea: “igotzeruskuan”;

adberbioek ere onartzen dute: “onuskuan, orruskuan, aruskuan”. Lekuzko zentzua denborazkoarekin

batera du:

kmz juáteruskuan basuría etaraik

kmz aruskúan ·· gorántziak

1.2.16.2.5. Inesibo marka gehituta

Oinarrian izenak ez ezik adberbioak ere egon daitezke; aditzik ez, ostera. Honelako formak

sortzen dira: “gorutzian, berutzian, etxerutzian, kalerutzian; onutzian, arutzian”. kgg da forma hau

onartzen ez duen lekuko bakarra, agian ez duelako sistema osoaren ezagutza nahikoa sendoa. Forma

hauek leku-denborazko markadunen pare-parekoak dira, lekukoek forma biak nahasian baitarabiltzate.

Lekuzko zentzua denborazkoarekin batera du aipatutako adibideetan; ondorengoan denborazkoa du

bakarrik:

raz1 º[katagorriak] es, oiñ es!, oiñ ee... otúbrian ero, · nobiémbrian eró, buenóó! Oiñ estao-oiñ

esebes; géro!, ne- negúra! negurútzian!, bai... enéé!, [txakurrekin] se gerrá!

Denborazko zentzua du lexikalizatutako forma honek ere: “aurrerantzian/aurreruntzian”.

1.2.16.2.6. Zein beste bidez ordezkatzen den

Kasu marka hau erabilera urrikoa denez ordezkaketa bideak ugari daude:

nme2 ºbai, “balkoittárutz” esám-biko da bañaa...

•Adlatiboa, bai egitura arruntetan eta batez ere deklinatutako hitza bizidun legez deklinatzen

denean:

raz1 ºbá ígual! ... “mairutz” ero “maira”, igual txamar isengo da óri. Báta baño bestia berbá

elegántiaua bai!, or bai!

Bai ihartutako egituretan:

-raz1 ºes-ess! au- au esta susénduko mundúa mundu dan arte bé... ... Jesukristo ill eskerokuambeti

ola da- dabil mundú gustía!: bátian a- gerría, béstian gerría, dana gerría ta...

-armz ºáurrera be bai!

-raz1 ºáurrera ola isengo d’áu, e?

•Postposizioak, adlatibo bide zuzenezko kasu marka duela edo adlatibo soilaz, bai forma

bizigabeak bai bizidunak ordezkatzeko. “Alde, inguru, bide, ondo...” dira erabilienak:

nme2 seiñ etxe áldera jun dia?

nme2 á jun da etxérutz, · etxe áldera: · “etxérutz” ero “etxe áldera” //nme2 sukáldeko balkoi

áldera jun da

nme2 seim-basoot-oo... -tárako bidían jun día?

nme2 umía, sukáldeko balkói e ee ·· ingúrura-ero jun dá //nme2 jun saitte ·· orrá aritzéraa

ingúrura //nme2 bólia, ·· bíxenn ·· ingúrura -ero- bíxen aldéra juen da

raz1 eruaisu-síllak · mesá ondóra ... mái ondóra

/nme2 jun sáitte · eroseiñ alaban aldéra · -ero- alabángana

297

298

nme2 txakúr ba-jun dá, ·· sure ingúrura

nme2 baso-álderus jun gára · pasiuan --f.a. ará etxe álderus-doyas --naz dána-joyesen

Untzág'aldérutz

/naz dána-beráana, bere aldérus jóyesen

•Osterantzeko egiturak:

nme2 se baso-bíde-erun dabéé · kabálluak?

S.B. illundus joyak

kgg katúa kuixen- kuíxa-dáren tókira juan da

kgg kuíxa-dáren tókirutz juan da

1.2.16.3. Ondorioak

Kasu marka hau leku-denborazkoetan gutxien erabiltzen dena da, bai bizigabeen forman eta

bizidunenetan bereziki.

Bizidunentzako kasu markak aldaera fonetikoak ditu. Barruko kontsonante sudurkaria izan ala ez

aukerakoa da baina joera orokorra, ia erabatekoa, sudurkari gabeko aldaera erabiltzea da. kgg-k eta nme2k

darabilte bakar-bakarrik sudurkaridun aldaera, baina lekuko horiengan ere arruntagoa da sudurkari

gabekoa. Amaierako kontsonante afrikariak aldaerak izan ditzake fonetika sintaktikoaren eraginez.

Ihartutako kasu marka jaso dugu guztiz lexikalizatuta dagoen “aurrerantzian/aurreruntzian”

berban. Lekuko nagusi guztiek onartzen dituzte forma biak, kmz-k izan ezik. Horrek esan gura du

erabilera arrunta duela herrian, orokorrean. Berba horietan inesibo kasu marka txertatuta duen arren, -

rantzian aldaerak mendebaldeko -rantza kasu marka gogorarazten du.

Mugagabean -ta- artizkia aukerakoa da. Artizkirik gabeko formak, bada, singularrekoen berdinak

dira, sinkretismoz. Eta kontsonantez amaitutakoek mugagabean -ta- artizkia hartuz gero, loturazko bokala

tartean dela, pluraleko formen berdinak dira, sinkretismoz. Mugagabe eta plural horiek, hala ere,

azentuaren bitartez bereiz daitezke.

Bizidunen forma ez da erabiltzen, ezta lekuko alfabetizatuen ahotan ere. kgg-k argi bereizten du

forma teorikoa eta benetako erabilera, bigarren hau ukatuz.

Edonola ere, bizitasun murritza dela eta, ordezkatze bideak ugari dira. Adlatibo soila erabiltzea

da bide orokorrena; postposizio bitartez ere sarri adierazten da norabidea, batez ere bizidunen alorrean;

baina bestelako egiturak ere eratzen dira.

Erabilerari dagokionez, esangura orokorrena lekuzkoa da, kasuaren izenak erakusten duenez.

Norabide amaitugabea adierazten du gehienetan, baina leku zehatz ñabardura ere hartzen du egitura

batzuetan. Denborazko esangura ez da norabidezkoa, zehaztugabea baino. Horiez gaindiko kontzeptuak

ere adieraz daitezke kasu marka honen bitartez, kolore ñabardurak adibidez.

Erabilera eta forma lotuz, kasu hau aberatsa da beste kasu marka batzuk hartzerakoan. Izan ere,

leku-denborazko genitibo markadun zein inesibo markadun formak, bai izen sintagman bai aditz

sintagman, oso arruntak dira Eibarren.

1.2.17. BOKATIBOA

Atal honetako aurkezpenean adierazi den bezala, bokatiboak ez du berezko kasu markarik,

erabilera-funtzio bat delako izatez, norbaiti egiten zaion deia hain zuzen. Bokatibo legez erabiltzen den

izenak, izenordainak edo dena delakoak teorian behintzat edozein kasu marka har dezake (partitiboa eta

prolatiboa izan ezik) eta forma mugatuak zein mugagabeak onartzen ditu. Bokatiboak beste gramatika,

monografia eta eskuliburutan ez du atal berezirik baina guk aparteko saioa eskaini egin diogu 1099 . Batez

ere alderdi formalari erreparatuko zaio.

1.2.17.1. Mugatzailez edota determinatzailez

1. eta 2. graduko mugatzailez, singularra

1. graduaz 2. graduaz

lupuau, lupuonek, lupuoni, lupuonen, lupuonekiñ, lupuo(r)i, lupuorrek, lupuorri, lupuorren,

lupuone(g)aitxik, lupuonendako

lupuorrekiñ, lupuorre(g)aitxik, lupuorrendako

politxau, politxonek, politxoni, politxonen, politxo(r)i, politxorrek, politxorri, politxorren,

politxonekiñ, politxone(g)aitxik, politxonendako politxorrekiñ, politxorre(g)aitxik, politxorrendako

1. eta 2. graduko mugatzailez, plurala (gradu biak berdinak dira)

lupuok, lupuok, lupuoi, lupuon, lupuokiñ, lupuo(g)aitxik, lupuondako

politxok, politxok, politxoi, politxon, politxokiñ, politxo(g)aitxik, politxondako

Edozein gradutako artikuluaz mugatutako sintagmak bete dezake bokatibo funtzio hori;

osterantzeko determinatzaileak ere onartzen ditu. Edozein izenek har dezake, baina bokatiboko subjektua

normalki pertsona edo biziduna da; ez bata ez bestea ez denean, horien ezaugarriak egozten zaizkie

bestelako gauzei ere. Izen batzuk joera handia dute bokatiboan erabiltzeko, eta kalifikatu egiten dute

izena izan zein izenondoa izan: “lupu, madarikatu, (infarnuko) demonio, arraixo, tonto, majo, majadero,

mosolo, txarri 1100 , artaburu, salau, gandul, ganorabako, oker, gaisto, politx, txiki, maitxe” eta abar.

Gainera, batzuetan izen-izenondo bat baino gehiago erabiltzen dira elkarren jarraian. Ondoren

nominatiboko adibide batzuk ipiniko ditugu (singularrekoak eta pluraleko batzuk):

•Lehenengo graduko artikuluaz:

kgg gogorra dao au, madarikatuau!

naz lupuau!

•Bigarren graduko artikuluaz:

kgg etorri saitxe tóntuori! --raz1 “arráixuori! ordua eban etortzeko!”

kmz7 º... -”a, seátxik emom-bia-etze?” -”a! majadéruok!, kendú setzeláko!” ...

•Hirugarren graduko artikuluaz. “Mutillak” eta “gastiak” bokatibo hutsaz gain, interjekzio legez

ere erabiltzen dira. Zenbait adibide:

kmz ºtxarrí demoníua! --rae ºJuliantxoi ee, eum-bider eraitxutzen orí!, ·· gixájua eiñ esínda...: neu

be-ei! einda nao! Juliantxoi, · e kastigua!, séma-bidér! Gisájua! ésan ee geldi oten da, ixili-pe-es

da... ... --nme2 surékiñ, · nóra jungo gara bá?, txikíxa! --rmz ºsarrák ee oi- oi esauskuan guri or e

... −derríor bittuela idixa-derrior bittuela! ...”, Loixóla-p’esate- −“ekárrixosa-gisóna!, ártu páre ba

1099 M. AZKARATE-k eta P. ALTUNA-k ere azpiataltxo bat eskaintzen diote, batez ere diakronia lantzen badute ere (2001, 77-79).

1100 Izen hori bokatiboan erabilitakoan (beste erabilera batzuetan ere bai) oso zentzu despektiboa hartzen du, gaizkilearena kasik.

299

300

milloi txá!, olako gústua bádaukek...” da ... --raz1 º... “jíkaria”... −“umía! ekárri jíkaria!” --kmz

ºbaai, eskérrikasko maitxía! //kmz ºbueno!, agúr biótza, ondó juán!, óndo, e? --raz1 xápi katúa!

nme2 e! ·· politták! etórri! //nme2 súennganá ·· etórri leike-e? ·· políttak!?

naz º... badáo e, nun erosixa!, mú-ti-llak! --kmz jséuus, mutillák! ·· naikúa juau!: ·· sártzara ·

eskolan, e!, au dó-baltza-au! ·· Estiñón?

raz1 sémat ulééé!, ºené! gastíak!

•Erakuslez, gehienetan birritako erakusleak, edozein gradutakoak:

nme2 au demoníuau! -ero...- gogórra dao //nme2 au tóntuau! ésta-aklarátzen e?, ésta esékiñ

argítzen --kgg au madarikátuau, e selakúa ei-éstan!

raz1 º... “orí · umé madarikatuori!”, gisonak...

•Balio erakuslea duten adberbio kategoriako formez, gehi mugatzailea/determinatzaila, hiru

graduetan: “olakua, alakua” 1101 :

raz1 au majadéro alakúau!

nme2 s’ésaten sábis, tóntuoi alakuoi?

f.a. lupúa alakúa! --nme2 a tóntu-alakúa! · esín da ixílik eón dá! --raz1 º... baña gisóna sorúaalakúa!

elgoibartarra isem-biar soríxonian!, níkatxis [sic]!... jéxus...! ... Óne-gisónok!?: ónegisonokiñ

alperri-dok eta...

nme2 demóniuok alakúok! --S.B. auxe ekarri dou, majuok alakuok! //S.B. suena da, esta?,

majuok alakuok? //S.B. suondako da au, majuok alakuok! // S.B. suengana, majuok alakuok,

gustora etorri leike!

nme2 árek arraixo alakuak ordua da etorri deisen!

•Nominatiboa beste kasu marka batzuen “ordez” erabiltzen da sarri. Izan ere, beste edozein

kasuren ordez erabil daiteke:

kgg sé nai dosu politxóri?

naz gisájua, se pasau jatzú? --nme2 óndo pasau atzu, e? tóntu-alakúa!

kgg au suría da, es, politxóri?

nme2 surékiñ, · nóra jungo gara bá?, txikíxa!

kgg suregáitxik etorri gara barren politxóri! --nme2 suregáittik etorri gá, políttá!

nme2 karaméluak, surétzako dia, polittá! --S.B. karameluak suretako dia baña, maitxia!

naz surégana etorri gaa, guapitó!

kmz au ekárri etzueu séueri, · polítxok!

kgg au súontza-da e polítxok! --S.B. suondako da au, majuok alakuok!

S.B. suengana, majuok alakuok, gustora etorri leike!

nme2 au súuna [sic] da, está? ·· políttak!?

nme2 súennganá ·· etórri leike-e? ·· políttak!?

1.2.17.2. Mugagabez

Forma hau sarri erabiltzen da. Senitarte harremanak izendatzen dituzten izenak, izen bereziak,

eta izenordainak beti mugagabean erabiltzen dira bokatiboan; beste izen batzuk bai mugagabean bai

mugatuan (mugagabez, izen “berezi” legez funtzionatzen dute), eta izenondoekin ere beste hainbeste

1101 Deklinatu ere egin daiteke; ikus beste kasuen adibideak hurrengo atalean.

gertatzen da: “ama, aitxa, amama, aitxitxa, seme, tia, tio; gison, andra, neska, mutil, ume, gaste” eta abar.

“Txo, txotxo” ere hemen sartuko genuke. Adibide batzuk erakusgarri:

•Izenak eta izenondoak:

raz1 ºséma-gáusa!, enéé!, oin [sic] andrá! noi- nes- · neská! nóixko-orí beté?!, ené-ené-ené-ene!

raz5 ºáitxitxak! Da, −“ené mutíll!, orí ·· uésabak nai bajók, ni-pai!”, da, uésabak a- urru- tx- tx-...

raz1 º... −“amamátxo! amamátxo! amák asarre-eiesta ta... ... amak ipurdixan emoesta ta...” ...

raz º... -”amá! basóyas básarrira? ... Juan gíñan, da esa-netzan -”aitxá, gaur Júlio etorri da

nerékin! ...” ...

kmz ºtiáá! ·· abér loibíak ser díñuan!

kmz í gasté! etorri ari ona! –raz1 etorri oná gasté! –nme2 e mutíll! etorri... //e mutiko! etorri ai...

kaz ºjólin! aixía?!: áintzen dau! · umé!

raz1 º... −“bai-bai, or dakasu, jan, or gisón!, jan! · éran!”

naz ori suria da, ee?, · guapisimó!

kgg nora juan bia-gara surekin txikítxo?

kaz ºa- arék eskólia daka, e? · txotxó?! --kmz “txotxó!, tórri ári!”: º”txotxó” e, · gure gastedémporan

esáte-súan...

kmz º púpu áitxitxarii? (...)

buruáundi!

kmz º amámari!? ... amámari pá! ... agúrrr! ... agúrr! txíki! ... adióxx!

kmz º auán etxáko bárren kabítzen!: · ao-txíki!

•Izen bereziekin eratutako adibide batzuk. Banaka batzuk aukeratu dira honako, jaso asko eta

asko egin diren arren; izenak, abizenak, etxe-baserri-jatorriko leku izenak, gaitzizenak eta abar izan

daitezke:

naz º... emen gábis ontxé, ontxe-eskólan Inés!: eskólan, Inés!

raz5 º−“se ba, Floren?, · se ba, Floren?, seátxi-pá?” ta ...

rmz2 º... ta esa-etzan -”es! · es pentzáu Ermú! · betí guk ainddúkoúnik ...

raz5 ºseme móduen! ·· Da, ·· esan ei-tzan Madalénak: −“ará! Ambrosió!: ortxé kantíñia ipini

dabe ta biar asko itxen dabe! ...

raz5 º... Oikínara sóyan!, da, −“i Pedró! −esan i-etzan− irékim-berba im-biarria-naok”, da ...

f.a. º se biok?, pastela bión, alaa?, · áibe!, · míxiñ!

•Izenordainak. Bakarrik joan daitezke zein izenaren ondoan. “Su!” edo “i!”-ren bokatibo balioaz

gaindi, norbaiti zerbait galdetu edo eskatzeko erabiltzen da, beste aldaki batzuetako “aizu!, aizak!,

aizan!”-en pare. Adibide bakan batzuk ipiniko ditugu bakarrik, oso-oso erabiliak diren arren:

raz1 ºsú!, elegánte ipinitxa dakásu-séuk!, · estakasu iñóm-prémiñarik, e?

nme2 íí! etorri ári éu!

nme2 ... ºgoixíam-badá-”alkate jauna”, geróó, átzaldiam-badá, ya... · norberák baloría

pixka-sertutakuan “alkatía” ta, ·· gabíam-pixkát · béste trago batzu-jotakuan “í!

pallasuoi!”! igual...

kmz º... Oñatin taberna bat... -”sú!, dútxarik e m-dakasúe? “ ta -”bai! badágo” ...

1.2.17.3. Deklinabide kasu markaz

Mugatzailea edo determinatzaila edozein izanik ere, deklinabide kasu markak har ditzake. Guk

geuk ez ditugu kasu guztietako adibideak jaso, erabilera urrikoak izatearren galdekizunean batzuk ez

ditugulako ipini, edo lekukoen erantzunetan ez ditugulako aurkitu. Kasu arruntenak nominatiboa

−denetan erabiliena eta aberatsena− eta ergatiboa dira, baina beste formak ere egin eta erabil daitezke.

Mugatzailea berriz, arruntena bigarren mailakoa da alde handiz.

301

302

Nominatiboko formak eta zenbait adibide aurkeztu dira jada. Beste kasuetakoak ipiniko ditugu

jarraian:

a) Singularrez

•Ergatiboan. Lekuko batzuek bereziki darabilte ergatibo kasua “behar” ez denean ere (kmz-k

batez ere, baina beste batzuek ere bai, nme2-k kasu), agian bokatibo ergatiboaren lexikalizazio moduan

edo. Osterantzean, ergatiboa erabiltzekotan perpauseko aditzarekin komunztadura gordetzearren egiten

da 1102 . Adibiderako:

kmz etórri saitxe oná! salauórrek! //kmz ixíldu ari! to- to- tóntuorrek! //kmz ixílik eon ésin leikek,

tontu- tóntuorrek!

kmz sé pasau ak-kutxauórrek?

kmz au suría da, está? politxórrek? --nme2 au suría da está, · polittórrek?

kmz nóra góyas ba surékin? politxórrek?

nme2 sé nai dok, politxórrek? --naz demoníorrek, aberíxa edárra istá! //naz majadero ·

demoníorrek, baña segáttik estosu abixau? --f.a. infarnuko diabruorrek e, se-istak?

kmz gisón kotxáuak!, suerte txárra eukí dabéna!

kmz oné-tóntuonek! e · esébe-etxákik! --f.a. orrek tonto sarrorrrek! abixau be estesta eiñ --naz

orrek · lupuorrek! edárra istá, e?

naz se in ddosu majadero ala-kuórrek? --kmz edárra eiésta tx- txarrix- txarrí alakúak! --nme2

esebam-béste · meési béste gauséik! tóntu-alakúak! //nme2 are-sakárrak alakuak ·· samátik

eldústen da, ·· lurrera bota níndduan

•Datiboan:

raz1 sé pasau jatzu gixájorrí? --nme2 ójala ésetz esango bálutze, alperrórri!

raz1 óndo pásau ak tónto aa-lakúorri!

•Soziatiboan:

naz su txikixórrekiñ, nóraño juango ga ba? --nme2 surékin moskórtxuorrekiñ, s- sé ingou bá!? ...

--naz surékin moskortxíñorrekiñ, ser eingou ba?

•Motibatiboan:

naz sugáittik etorri ga oná, su guapuoigaittík!

•Destinatiboan:

raz1 surétzako día e karaméluak, politxórrentzako!

•Adlatiboan:

raz1 seurén · politxórregána etórri gará!

b) Pluralez 1103 :

•Ergatiboan. Singularrean legez, lekuko batzuek ergatiboa darabilte beste kasu batzuen parean;

“behar” denean ere bai, jakina:

kgg au súena da es?, politxórrek?

1102 Ikus baina, nominatiboa ere beste kasu batzuen “ordez” erabilita aurreko atalean.

1103 Ikus nominatiboko formak eta adibideak aurreko ataletan.

kag º... “bueno neska-mutillók! · aparkáisue apúrtxo bat · óri, · eta ... --kmz súek e gaistúok e,

estosúe meresi karamélorik!

f.a. okerrok alakuok!, estosue meresi baña!

•Soziatiboan:

kmz súekin polítxokin e éo-leike! --raz1 súekiñ májuokiñ eo- éon léike! --nme2 súekiñ okérrokiñ,

esi-leike jun iñóra bé!

kgg súekin májuekin e eon leike

•Motibatiboan:

kgg súe-polítxogaitxi-gáre amen --naz súe-políttogaitti-gaos gu emén, e?

•Destinatiboan:

raz1 óne-karaméluok ekárrittut séuentzako políttorrentzáko //raz1 au séuentzako májuontzako

dá! --naz au, súentzako ekarri dou, súen májuontzako ekarri dou

•Adlatiboan:

kmz súeana e ·· simpátikueana etorri- etórri leike! --kgg súengana e polítxongana etorri leike

1.2.17.4. Ondorioak

Berezko kasu markarik ez izan arren formazko hainbat ezaugarri ditu bokatibo funtzioa betetzen

duen sintagmak. Batetik, era mugatuz osa daitekeelako, gradu guztietako artikuluaz, zein erakuslez, zein

balio erakuslea duten adberbio kategoriako formez (azken hauek lekuko zaharren eta adin ertainekoen

ahotik jaso dira, Eibarko alde guztietako lekukoen ahotik esateko moduz; gazteek egitura hori ez

darabiltenez galtze bidean daudela esan daiteke). Forma mugatu singularrak zein pluralak izan daitezke.

Forma mugatu horiek, gainera, edozein deklinabide kasu marka onartzen dute, erabilienak nominatiboa

eta ergatiboa diren arren, baita beste kasuen ordez ere.

Forma mugagabeak ere sarri erabiltzen dira, batez ere jakineko izen eta izenondo arrunt

batzuekin, izen berezi guztiekin eta izenordain pertsonalekin. Horrela sortutako forma batzuk

lexikalizazio bidean daude edo erabat lexikalizatuta, “Txotxo” adibidez. Mugagabe formek nominatiboa

onartzen dute bakarrik, beste kasu markarik ez baitute hartzen.

1.3. BESTELAKO BUKAERA BATZUEN DEKLINABIDEA: -E(E)-REN EREDUA

Amaieran bokal luzea duten berbentzat, edo deklinatzerakoan luze gisa aldatzen direnentzat

eratu dugu atal berezi hau. Hala ere, luzapen foniko hutsa, deklinatzerakoan ondorio fonetiko

sistematikorik ez duena, funtzio indartzailez nahiz zalantza unetan solasaldirako laguntzaile legez

erabiltzen dena ez dugu kontuan hartu atal honetan. Batez ere -e(e) amaieradun berbak aztertu ditugu,

“be(e), ke(e), me(e)”, hain zuzen ere; adibideak lortu ditugunean, “se(e)” berba ere gogoan hartu dugu.

Beste amaieraz “arra(a), so(o)” genituzke.

303

304

Gai hau beste egile batzuek ere jorratu dute, bakoitzak bere ikuspegitik. K. MITXELENA-ri

jatorri diakronikoak ardura dio gehien 1104 , eta “be(e), me(e)”-ren kasuan alegiazko *-ene forma suposa

daitekeela uste du (1990, 143). Ez dugu aurkitu “ke(e)”-ren azalpenik antzerako deklinabidea izan dezan,

horrelako kasuetarako “ciertas alternancias” (1990, 110) izenburua baitu; berba horren deklinabidea agian

analogiaren eraginez izan daiteke. K. ROTAETXE-k berriz, hainbat erregela morfofonologiko eman

zituen Ondarroako emaitzak azaltzeko 1105 . Gure ustez Eibarkoak azaltzeko beste ñabardura batzuk ezarri

beharko litzaizkieke. R.M. AZKUE ere konturatu zen berba hauen deklinabide “bereziaz”, honela baitio:

“KE (...) Es una de las varias palabras en que muchos intercalan la vocal I antes del artículo, tal

vez por permutación de una segunda E que hoy en alguna de ellas no se conoce: KEA (B),

KEEA (B, arc), KEYA (B-l-m, ..., L, R), KIA (B-mu, ..., BN, G, S), «el humo;» como MEA,

MEHEA, MEYA, MIA, «lo delgado;» ZEA, ZEHEA, ZEYA, ZIA, «lo menudo;» BEA,

BEHEA, BEYA, BIA, «la parte baja;» TEA, TEYA, TIA, «el té»... etc.” (1984, 632).

Atal berezi osoa eskaintzeko arrazoi nagusia hauxe izan da: sarritan, mugagabe formetan

amaierako bokal bakar legez egiten dutela lekuko guztiek, batzuetan luze legez ere egin arren. Ez dakigu

luzapen etimologikoa den ala fonetiko hutsa. Baina mugatuan deklinatzerakoan jokaera guztiz bestelakoa

da itxuraz “behar” baino bokal gehiago agertzen direlako, jatorriko amaiera geminatuaren ondorio, noski.

Hau da, “semat ke” izanik, singularrean “*kia” espero daiteke, eta pluralean “*kiak”, “kale, kalia, kaliak”

ereduari jarraituz, ez baitugu “*kaleia, *kaleiak” erako formarik. Horrek erabat frogatzen du noizbait

mugagabean amaiera luzea sistematikoki egiten zela, edo tarteko kontsonantez −dena den, alegiazko

kontsonante horren arrastorik ez dugu jaso−, gaur egun lekuko guztiek deklinabide mugatua antzera

egiten baitute aipatutako ereduaren ildotik.

Edonola ere, hitz horien jatorriko -e(e) amaiera itxuraz aldaketa bidean da, lekuko batzuengan

behintzat. kgg-k elkarrizketa grabatu bako baten adierazi zigun “bee” hitzarekin adibidez, “semat bee”

izan beharrean “semat bei” −amaierako beheranzko diptongoz− edo antzerako egituretan ere “bei”

dudarik gabe onartuko lukeela (“semat bei”, esaterako); areago, ez zaiola batere arrotza egiten

horrelakorik ez entzuterik ez esaterik. Berrikuntza hauetatik at, Eibarko ohiko deklinabide jatorra azaltzen

saiatuko gara.

Dekinabideko kasu bakoitzeko markak, aldaerak, erabilerak eta abar goian azaldu direnez, ez

gara horrelakoetan geldituko; jarraian, bada, era honetako hitzen berezitasunei erreparatuko zaie batez

ere. Kasu batzuetako adibideak lortzea zaila edo ezinezkoa egin zaigu, esaterako, leku-denborazko

genitibo mugagabea, “me(e)” hitzaren adlatibo mugagabea, eta adlatibo bide zuzenezko mugagabea

orokorrean. Hiru berbok galdekizunaren bitartez bizigabe legez deklinarazi ditugu, eta solasaldi askean

ere horrelakoak jaso ditugu.

1.3.1. Forma mugagabeak

Eredurako, “be(e)” mugagabez (kom. “behe”)

be(e), be(e)rik, be(e)k, be(e)ri, be(e)n, be(e)ko, be(e)s, be(e)kin, be(e)(g)aitxik, be(e)ndako, be(e)tzat,

be(e)tan, be(e)tatik, be(e)tara, be(e)taraño(k), be(e)tarutz

1104 K. MITXELENA (1990; 110-111, 146).

1105 (1978, 258-268).

Amaieran bokal bakarra, laburra, azaltzea da arruntena, luzatuak ere jaso ditugun arren; forma

bikoteak sarri jaso ditugu, bietarikoak:

•Amaiera luzez eratutako formak. Kasu guztietan jaso dugu horrelako amaiera-oinarria hiru

hitzentzat, baina salbuespenak ere badira. “Ke” hitzarentzak ez dugu “keek” ergatibo adibiderik jaso,

lekuko guztiek “kek” egiten baitute; instrumentalean ere, “mees” formarik ez dugu jaso, “mes” baino.

Amaiera luzea gehien darabilten lekukoak raz1, nme2 eta naz dira. Nominatiboko adibide batzuk ipiniko

ditugu:

naz orí bee-beyan dao //naz séma-telaa · mée! --nme2 sé beétzu-pinttaittusue?

raz1 séma-keé daon amén! --naz séma-kee dao emén!

rmz ºarríí séra!, arrí see balastrua!

•Amaieran bokal laburra edo soila duten formak lekuko guztien ahotan jaso ditugu. Kasu

guztietan jaso ditugu, hitz guztietan salbuespenik barik, nahiz eta lekuko batzuek amaiera luzez ere egiten

duten edo alternantziaz. Nominatiboko adibide batzuk ipiniko ditugu:

naz sértzu-bé píntaittusue?

nme2 ó! séma-téla mé!

nme2 séma ké dauén emén! --naz ké gitxi dááo!

1.3.2. Forma mugatu singularrak

Eredurako, “be(e)” singularrez (kom. “behe”)

beya /beye, beyak /beyek, beya(r)i /beye(r)i, beyan /beyen, be(e)ko, beyakin /beyekin, beya(g)aitxik

/beye(g)aitxik, beyandako /beyendako, beyan /beyen, be(e)tik, be(e)ra, be(e)raño(k), be(e)rutz

Kasu guzti-guztietan −leku-denborazko genitiboan, ablatiboan, eta hiru adlatiboetan izan ezik,

horien jokaera bestelakoa baita− mugatzailea edo kasu marka txertatutakoan amaierako -eren aurretik

beste -e- bat balego legezko emaitzak jaso dira. Ondorioz, hiru bokaletako sekuentzia sortzen da (-eia /

disimilazioz edo armonizazioz, -eie), eta erdiko bokal sabaikariaren errealizazioa bokal legez zein glide

legez izan daiteke. Gehienetan goranzko diptongo 1106 legez antzeman dugu, erdi kontsonantizatuta eta -yidazkera

hautatu dugu horretarako (-eya /-eye). Kasu marketako bokal arteko kontsonanteak galduz gero,

bokal elkarketak laukoak ere izan daitezke; datiboan adibidez “beyai, meyai, keyai” jaso ditugu naz-ren

eta nme2-ren errealizazioetan. Bost bokaletako elkarteak ere sortzen dira, “beyaaitxik, meiaaitxik,

keiaaitxik” formetan esate baterako; raz1-i eta kmz-ri jaso dizkiegu horrelako formak. Zenbait adibide:

nme2 orrék emprésiorrek · e béya jo dau --raz1 ºsú! oin sílla bistán-néskak-eta, aai... Beya- b-

beya estabe-erakustem-pork’es feo!

kmz º samá-meia: ·· enééé!, burúa jáusi

eingo-ako! ...

rmz ºéstaa oolan lasta-séya!, len e ásaua san!, lotúta!

naz lágaisu s- béyan --ñmz ºbe-be- bé-be-béyan!:

bé-bééyan!

naz keyék urtetze-ebán iru etxetátik //naz keyé-kálte itxustá

ñaz1 º... orí e, Otólako · kantería san orí; da geró béste ba-dao béyen --ñaz2 ºtxalétan aspíxan, an

seríam-béyen!

naz etzín dda, koltxó méyen

1106 Ikus errealizazioak espektrogrametan: kmz 62A90; nme2 5A198b.

305

306

Arestian aipatutako leku-denborazko kasuetan kasu marka forma mugagabeari txertatzen

zaionez, mugagabeko alternantziak bizirik dirau mugatu singularrean ere; “beko /beeko, meko /meeko;

betik /beetik, ketik /keetik; bera /beera, mera/meera, kera/keera; mera-arte/merañok //meerañok, keraño

/keeraño; berutz /beerutz” bikoteak jaso dira. Lekuko guztien ahotan -e- forma laburra bakarrik hauetan

jaso dugu: ablatiboan, “metik”; adlatibo bukatuzkoan “beraño(k), berarte”; adlatibo bide zuzenezkoan

“merutz, kerutz” −azken hau kasu markaren erabilera urriaren emaitza litzateke−. Horrek esan gura du

amaiera luzea duten formak urriago erabiltzen direla besteak baino. Adibide batzuk ipiniko ditugu:

rmz ºbeko kuartuan...

/raz º... da mesía-an beéko kámpan, sú! · Da geró, bératxuao erromérixia

naz bánoya berá

/naz txistuik eseisu beera bota

kmz parét métik etára dau orí arrixóri

1.3.3. Forma mugatu pluralak

Eredurako, “be(e)” pluralez (kom. “behe”)

beyak /beyek, beyak /beyek, beye(r)i, beyen, beyetako, beyekin, beye(g)aitxik, beyendako, beyetan,

beyetatik, beyetara, beyetaraño(k), beyetarutz

Singularrean egin dugun oharrak pluralerako ere balio du aldaketak aldaketa; kasu guztiguztietan

(leku-denborazkoak barne) mugatzailea edo kasu marka txertatutakoan amaierako -eren aurretik

beste -e- bat balego legezko emaitzak jaso dira. Ondorioz, hiru bokaletako sekuentzia sortzen da (-eia- /eie-),

eta erdiko bokal sabaikariaren errealizazioa bokal legez zein glide legez izan daiteke. Gehienetan

goranzko diptongo legez antzeman dugu, erdi kontsonantizatuta, singularrean legez. Kasu marketako

bokal arteko kontsonanteak galduz gero, elkarketak laukoak ere izan daitezke, datiboan adibidez “beyei,

meyei, keyei” jaso ditugu naz-ren eta nme2-ren errealizazioetan; edo bostekoak, “meieaitxik, keieaitxik”

formetan esate baterako −kmz-ri jaso dizkiogu forma horiek−.

Pluraleko mugak ez dira gramatikalak, batez ere pragmatikoak baino; “beietako, meietako,

keietako” lortzeko adibidez, egitura bortxatuak dirudite eta lekukoek bestelako egitura eta perifrasietara

joten dute. “Keietan, keietara” esaterako, jaso ere ez dugu egin, ezta adlatibo bukatuzko eta bide

zuzenezko formarik ere “be(e)” eta “ke(e)” berbei dagokienez.

raz1 “óñak”: ºóñak e béya-dia, está? --naz ºoná, óne-mendíxe-dia: súenak eta paraje beyak ...

naz depósittu-apurtu da · txapá méyek eukesélako --rmz5 º... iri bátzuk, lussía-sianak, lusíak ... irí

lussíak eta gerrí meyak sittuan ...

naz tellérretakoooo... kéyek, estíe onák

1.3.4. Ondorioak

Forma mugagabeetan alternantzia da nagusi, -ee- luzatua egin ala -e- soila egin. Forma luzatuen

erabiltzaile nagusiak Aginagako lekukoak eta orokorrean Eibarko zaharrak dira, adin ertaineko nme2 ere

tartean den arren. Edonola ere, forma hedatuena amaieran bokal soila egitea da, multzo horretan

adibideak jaso zaizkien lekuko guztiak baitaude, salbuespenik gabe. Nolanahi ere, mugagabeko amaiera

luzatua gaur egun aldatze bidean dago, -eeren ordez -ei diptongoa erabilita (bilakaera analogikoa

litzateke); gure lekuko nagusi gazteenaren esanek horixe erakusten dute behintzat.

Mugatu singularreko formen emaitzetan, ostera, ez da mugagabeko alternantzia ageri lekudenborazko

kasu batzuetan izan ezik (inesiboa da horietako salbuespena). Alternantziarik ageri ez den

kasuetan kasu marka amaiera geminatuari txertatutako moduko emaitzak sistematikoak dira, salbuespenik

barik. Sortzen diren aldaerak fonetikoak dira. Alternantzia ageri den leku-denborazko kasuetan joera

nagusia bokal soila erabiltzea da, bikoteak sarri jaso badira ere.

Mugatu pluraleko formen emaitzetan sistematikoa da mugagabeko alternantziarik ez agertzea,

salbuespenik gabe. Erabatekoa da emaitzak amaiera geminatuen formenak izatea. Bestalde, plural formen

muga nagusia gramatikoa baino pragmatikoa da.

1.4. KASU ARRARO BATZUEN DEKLINABIDEA: METAHIZKUNTZA, MAILEGU BATZUK,

ETA ABAR

Atal honetan eredu tinkorik gabeko formak aztertu dira. Metahizkuntza alorrean, kontsonanteen

izenak nominatibo singular-mugagabean jaso ditugu eta bokalak inesibo singular-mugagabean.

Bestalde, metahizkuntzarekin harremanik ez duten mailegatutako hitz batzuk ere aztertu ditugu,

nola deklinatu garbi ez dauden berba batzuk. Adibidez, gaztelaniako “té, sofá, idea, cadena, arena” hartu

dira kontuan; gehiago ere badira, noski 1107 .

1.4.1. Metahizkuntzazko forma batzuk

1.4.1.1. Kontsonante izenak

Adierazi den moduan, nominatiboa galdetu eta jaso dugu lekukoengandik. Gazteleraz letra

bakoitzaren aurretik mugatzailea duela galdetu dugu (“la be” adibidez) baina erantzunak bi eratakoak izan

dira gehienetan, mugagabe soila, eta mugatu singularra 1108 . Solasaldi askez beste kasu bakan batzuk ere

jaso ditugu.

Esaterako, bikoteak jaso ditugu: “beia 1109 /be, deia /de, jeia /je, atxia 1110 /atxe, elia /ele, ellia

//elle/eye, enia 1111 /ene, eñia /eñe, peia /pe, erria /erre, esia 1112 /ese, teia /te, ubia/ube; jotia /jota, (¿)kaia

/ka, i-griegia /i-griega, setia //seta/ceta, kua /ku, ekitza/ekisa //ekis”; edo eredu bakarreko formak: “efia,

emia, txeia”. Joera nagusia forma mugatuak eratzea da.

Formaz, mugatu singular horietariko batzuk bitxiak dira:

1107 Gai honi eskainitako taulan “ke(e)”-ren deklinabide kasu batzuk ere txertatu ditugu baina goiko atalean aztertu dira jada.

1108 Bi bokal baino gehiago batzen direnez, emaitza amaiera luzeen erakoa izan daiteke, tarteko bokal sabaikaria beheranzko glide

dela edo erdi-kontsonante dela.

1109 Aurreko atalean aztertu dugun “be(e)”-ren mugatu singularrarekin itxuraz neutralizatu egiten da, baina pragmatikak ez luke

zalantzentzat lekurik utzi behar.

1110 Forma hau da lekuko denek darabiltena; beste forma mugagabea S.B.-k bakarrik egin du, esaldian txertatzeke.

1111 Forma mugatu hau da erabiliena alde handiz, baita solasaldi askean ere.

1112 Forma mugatu hau ere erabat erabiltzen dena da, bai galdekizunez lortutako erantzunetan bai solasaldi askean; S.B.-ri jaso diogu

bakarrik “ese” mugagabea eta perpausean txertatzeke.

307

308

• -e bokalez amaitutako batzuk amaiera luzeak legez eratzen dira; “beia, deia, jeia, peia, teia”

egiten da adibidez, “*bia, *dia” eta abarren lekuan. Baliteke berba monosilabikoak izatearren 1113

gertatzea hori, silaba gehiagokoek -e amaieradun deklinabide arrunta betetzen baitute: “atxia, elia, ellia,

enia, eñia, erria, esia, ubia” eta ez “*atxeia” eta abar.

• -a bokalaz amaitutakoetan beste hainbeste gertatzen da. “*Kaia” forma legoke batetik −nahiz

eta lekukoek ez onartu, singularrean eratzekotan horrela egingo litzateke; denek erabatera “ka” egiten

dute−, eta “jotia, setia” bestetik.

Zenbait adibide:

nme2 dee-yá estosu ondo iñ

S.B. kua estao ondo einda, jéia dirudi

raz1 º... esán leike-sé ingles diarduula gastíak!: dan- daná

és- ésia da daná · átxia da daná...! dána... ...

raz1 ºe- e- éñiari be bai!

raz1 ºdiferénte berba itxen dou! persónaak!: detálliekin! bátzue-baa e- ésia ta bátzue-ba txéia ta...

/naz estosu iñ ondó jóta, · “jótia”, “jótia”!

/kgg º... bañaa órre-dúdok, ff! · sú-dakasúsen-modúan-nik eukíkoitxút, osea · ía jee ero dee ·

esaten doten, éstoten esáteen ...

S.B. º”Igertu”?; “igártu” nik: “igártu ein día lórak”. Ta “igártu” barík, “iártu” be bai ... Estakísu -

jé- esáten dosún ala es. Uf!, or, gausá illún bat …

kgg “mesede-ingotzu”: ºbai ... “de”kin //kgg º”ibiyi”, “ibili”: ºbixak; segurasko geixao “ele”kin

“eye”kin baño, baña… //kgg ºestotenaa esáten daa “ipiñi” ta, eñe óri, es?

1.4.1.2. Bokal izenak

Galdekizunez, inesiboko formak jaso ditugu batez ere, “poner acento en ...” galdetuta, baina

erantzunetan denetarik dago. Solasaldi askez bestelako adibideak ere jaso dira.

Inesiboari dagokionez, aurreko atalean kontsonanteez esan dugunak hemen ere balio du, forma

mugagabeak zein mugatuak jaso ditugula perpaus egitura berean, eta horrenbestez, bikoteak eta

hirukoteak ere sortzen direla. Hemen jaso ditugunak: “aian /an, ixan /ian /iñ, ouan /oian 1114 /on, uan

/uian 1115 /un”. Forma mugatuak bakarrik ere jaso dira, “eian /eien”. Mugatzailea hartzerakoan

kontsonanteentzat esan duguna bokalentzat ere onargarria da, bestela nola azaldu “aian, eian, ouan /oian,

uian” erako formak? Besterik da bokal belareek mugatzailea -ian erara hartzea, beste bokalen analogiazedo,

arruntena bokal belareen eredu orokorrena betetzea denean, “ouan” alegia.

Bestelako kasuetan ere, alternantzia da nagusi; lekuko batzuek mugagabe legez erabiltzeko joera

dute, eta beste batzuek mugatuan. Adibide batzuk:

raz1 ºáiari gáñian aséntua?: ºíxari bai baña-áiari estáki-pá! Ipíntze-ako?

nme2 ííxa estosu ondo eiñ

/kgg [“igetargixa” berbaz] ºeta suk -e-kin gáñera! … ombre, kláro!, · dána esáte-ósu ekin suk!

… nik -a- esáte-oten bakotxían suk -e- esáte-ósu!

S.B. asentua daka e-k

rmz º[eskolako zigorra] ta etxian eitxeko seosé! · berroi bidar “a” ero “bé”-eró!

1113

Harrigarria da “be(e), me(e), ke(e)”-ren eredu fonikoa bete izatea. Etimorik ezagutuko ez bagenu, forma horiek silaba bakarreko

berbak izatearren izan zitezkeela pentsatuko genuke −“ke(e)”-ren kasuan, analogia dirudi azalpen burutsuena, euskarazko beste

hitzen eredua betetzen baitu; baina kasu isolatua balitz, silaba bakarreko berba delako arrazoia ezin izango genuke baztertu−.

1114

Kaletar gizonek darabilte forma hori, kmz-k eta S.B.-k alegia; Aginagako baserritarrek ez dute inolaz onartzen, nme2-k eta naz-k

alegia, baina kaletar gazteak ere ez, kgg-k.

1115

Forma hau kmz-rengandik jaso dugu bakarrik, perpausean txertatzeke.

1.4.2. Mailegatutako hitz batzuen deklinabidea

Deklinabide orokorraren ereduak garbi betetzen ez duten berba batzuen formak jaso dira. “Idea;

cadena, arena”-ren berri 1.2.0. atalean ere emana dago jada. Denak ere, jatorriari begiratuta -a itsatsidun

berbak dira, baina alternantziaz ere jokatzen dute. Beste berba batzuk ez ditugu oraindik aipatu ere egin,

“té, sofá” erakoak alegia.

1.4.2.1. -a itsatsia duten berbak

Berba batzuk beti deklinatzen dira a itsatsidun legez, “idea” eredukoak; baina badira

deklinatzerakoan alternantziaz egiten dutenak ere, “cadena, arena” eredukoak.

•Jatorriko hizkuntzako amaieran hiatoa dutenak: “idea”.

Orokorrean, -az amaitutako beste edozein berbaren antzera deklinatzen da. Mugatzaile singularra

hartzerakoan hiru bokaletako elkarketa gertatzen denez hainbat errealizazio fonetikorako bide ematen du.

Singularrean ez dugu apartekorik aurkitu baina bai pluralean; nominatibo kasua “ideak” zein “ideiak”

izan baitaitezke. Nola azaldu azken forma hori?, analogiaz “*idei” forma oinarritzat hartuta?, ala “*ideia”

oinarritzat hartuta? “Kateyak” forma pluralarekin ere gauza bera gertatzen da. Korapiloa sendotu egiten

da mugagabean ez “idei” ez “ideia” ez delako, “idea, idia” baino. Birritako erakuslez ere forma horri

eusten zaio: “au ideiau /idiau /ideau; ori ideio(r)i; a ideia” egiten da singularrean, eta pluralean ostera

“orrek ideok”.

•Jatorriko hizkuntzatik euskarara -e(a) eran mailegatutako berbak: latineko “catena(m)”.

Lekuko batzuek beti “kate” oinarrizko forma deklinatzen duten artean, beste batzuek -a

itsatsidun formekin txandaka darabiltzate horrelakoak. Nominatibo singularrean bai “katia” bai “kateia

/kateya” formak erabiltzen dira Eibarren, biak ere oso hedatuak; pluralean ere “katiak /kateyak” bikotea

jaso dugu −oinarrian “*kateia” suposatu behar da -a itsatsidun formatzat hartuz gero; osterantzean,

“*katei” oinarria suposatu beharko litzateke, baina mugagabean ez dugu ez bata eta ez bestea−. Bestelako

determinatzaileekin ere eredu biak jaso dira, “au katiau /au kateyau; ori kateyoi”.

1.4.2.2. Bestelako maileguak: “té, sofá”

•“Té” gaztelaniatik jasotako hitza Eibarren. Deklinatzerakoan, mugatzailez, arestian aipatutako

bokalen eta kontsonanteen moduan jokatzen du, nominatiboan “teia /teya //te” jaso baitugu, eta ez “*tia”,

-e amaierako beste berba arrunten moduan, agian silaba bakarrekoa delako. Nominatibo singularrean

oinarritutako beste kasuek ere forma horiek gordetzen dituzte: “teiak /teyak, teian /teyan”; eta birritako

erakuslez osatutako egituretan ere bai: “au teiau /teyau”. Forma mugagabeetan ez dugu bokal luzedun

formarik jaso, “te” bakar-bakarrik.

•“Sofá” gaztelaniazko hitza. Mugagaberako ez da zalantzarik -a itsatsidun legez erabiltzeko,

baina mugatzaile eta kasu marka singularrak hartzerakoan sortzen dira berezitasunak. Lekuko gehienek

309

310

“sofa” darabilte singularrean eta “sofia” bi lekukori bakarrik jaso diegu, kgg-ri eta f.a.-ri; ostera, kmz-k

forma hori garbi ukatzen du, eta nme2-k ere bai baina zalantzaz. Edutezko genitiboan ere forma biak jaso

dira, lekukoen joeren arabera: kmz-k eta nme2-k “sofan” egiten dute eta kgg-k eta f.a.-k “sofian”. Lekudenborazko

kasuetan ez dugu igarri ezer nabarmenik, “sofako, sofan” baitira forma orokorrak. Birritako

erakuslez ere lehengo “arazoa” sortzen da, “au sofiau” darabil f.a.-k baina kmz-k “ori sofiori” lakorik ez

du inolaz ere onartzen.

1.4.3. Ondorioak

Izen arrunt gehienen joerak betetzen ez dituzten hainbat berba daude sisteman txertatuta.

Horietariko batzuk metahizkuntzazkoak dira. Ez dago adostasunik egitura berdintsuetan forma

mugagabeak ala mugatuak erabiltzeko, bietarikoak jaso baitira, baina galdekizunez behintzat forma

mugatuak sarriago jaso dira; solasaldi askez, ostera, lekuko alfabetizatuek gehiago darabiltzate forma

mugagabeak eta alfabetizatu gabeek mugatuak. Nolanahi ere, polimorfismo hori idiolektala ere bada.

Forma singularrei dagokienez, ez dago deklinatzeko eredu bakarra, bereziki silaba bakarrekoak amaiera

geminatua balute legez deklinatzen baitira, besteak izen arrunten moduan deklinatzen diren artean. Hori

gertatzen da bai kontsonante izenetan bai bokal izenetan.

Azkenik, maileguko hitz batzuek ere deklinatzeko era berezia dute. Guk ez dugu eremu hori

guztiz jorratu eta hurbilketa gisakoa baino ez dugu egin. Multzo bat amaieran -a itsatsia alternantziaz

balute legez deklinatzen direnek osatzen dute. Beste multzo baten mailegatutako hizkuntzako berba

oxitono batzuk daude. Azken hauen deklinatzeko jokaerak kontsonante eta bokal izen monosilabikoen

joerak gogorarazten dituzte.

1.5. MUGAGABEA. SINGULARRA ETA PLURALA

Orokorrean, galdekizunean forma mugagabeak lortzeko determinatzaile zehaztugabez eta

zenbakiez baliatu gara batez ere, edo horietatik eratorritako egiturez (“edozein, edozer” eta abar); izenari

izenondoa zein postposizio batzuk gehituta ere batzuetan emaitza hori lortu izan dugu; eta solasaldi

askean batez ere arruntak dira “olako, alako”-z osatutako egitura mugagabeak 1116 .

1.5.1. -tzu(k) atzizki pluralgilea egitura mugagabeetan

Badirudi “mugagabea”z dihardugunean berdin diola unitatea den ala gauza anitzen taldea

den 1117 . Dena dela, mugagabean badago aniztasuna markatzeko ezaugarri bat “-tzu” atzizkia hain zuzen

ere 1118 . Badirudi −solasaldi askean sortutako formak ditugu orain hizketagai− hiztunaren aurresuposizioak

laguntzen duela horrelako formak eratzerakoan, bat baino gehiago dela dakielako edo

suposatzen duelako. Bestalde, galdekizunarekin lan egiterakoan forma mugagabeak lortzeko batzuetan

1116 Ikus I. LASPIUR-ren aldarrikapena mugagabearen erabilera zuzenaren alde (1999b, 43-46). Bestalde, forma mugagabeen eta

mugatuen arteko harremanak, erabilerak eta bilakaera diakronia mailan ezagutzeko M. AZKARATE-ren eta P. ALTUNA-ren lanera

jo daiteke, batez ere “Euskal sintagma mugatua eta mugagabea: bilakaera” atalera (2001, 47-79). Aipamen honek hurrengo atalerako

ere balio du.

1117 M. AZKARATE-ren eta P. ALTUNA-ren azalpena, adibidez, gogoan hartzekoa da (2001, 47-50)

1118 Ezaugarri hori bizkaiera osokoa da, dena den (M. AZKARATE, P. ALTUNA; 2001, 49).

gaztelaniaz ere pluraleko formak formulatzen genituen, eta horrek ere erantzunetan eragina izan du, baina

erantzuterakoan lekukoen hizkuntz sistemako ezaugarri bat azaldu da, ez da guk asmatutakoa izan.

Batzuetan aniztasun ezaugarri semantiko hori ezinezkoa da “denporatzuk” berban esate baterako.

Zenbaitetan, gehienetan, atzizki pluralgilea izenari txertatuta doa baina bestetan galdetzailearideterminatzaileari

txertatuta: lehelengo bidea da arruntena. Gainera, horrela sortutako forma deklinatu

egin daiteke kasu guztietan (partitiboz eta instrumentalez izan ezik), leku-denborazko kasoetan “-ta-”

artizkia ere baduela bizigabeentzat 1119 . Aurkitu-jaso ditugun adibide batzuk aurkeztuko ditugu bakarrik:

•Atzizkia izenari txertatuta, hainbat kasu markaz:

f.a. ºnai dot ikustia se letratzu daosen or

kmz jóéé!, sé gólfotzu dáuas mundúan! //kmz ºpástillak?: ·· se pastillatzuk?, espít [sic] etaa orrék?

nme2 sé beétzu-pinttaittusue?

nme1 ºestákit ee serr ee, ser gausátzu gerátze-akúsen ee aitxátzekó

kmz3 º... onek eskuonek ser neurri·tzu-dakasen axe plantilli-im-bieban ...

kmz9 “Hónek karlistok, han eguazen konzejalak eta, sekulakuak euskeraz kantau nebalako.

Pentsau ze denporatzuk ziran ...”

ñaz5 “... Bajatu giñan honaxe behera bai? Baiña bidian ze estuasuntzuk pasauta? ...”

f.a. se asmotzuEk dabisues suek?

kmz sé-elixátzuk dáke orí-isenóri?

kgg se gausatzuri? //kgg sé libúrutzuri? --S.B. se gausaTZUri?

ñmz1 “... pianuak dakana bentaja bat da ba solfeuan... eta filarmonikia joteko akordiak

ezagutzeko ze notatzukin, ze akorde egitten dozun eta dana. Bentaja haundixa daka ...”

f.a. se asmotzukin sabisie? --kmz sé intens-tensiño-tzukin sa- sabisíe?

kgg sé-elixatzutan e eon sarie? --kmz ºsé kajátzutan? ·· tornílluak?

•Atzizkia galdetzaileari-determinatzaileari txertatuta:

naz órre-sér-tzuk elixa dia?

nme2 seintzuk elisák dauke ba isen orí?

1.5.2. Determinatzailearen ondoko forma mugatuak

Atzizki pluraltzaileaz landa beste bide bat ere aurkitu dugu mugagabe plurala adierazterakoan.

Adibidez:

raz1 sé keyan e · usáña da-au?

naz ori dao · edoseim-bétako- · beeyántzako [sic] dao-ondó

raz1 bilíxa bat akabau ein da

naz seim-béyei emoutzasue pintxuría?

1.5.3. Mugagabearen eta mugatu singularraren arteko nahasketa

Itxurazko nahasketa gertatzen da aurkeztu diren leku-denborazko kasuetan barrena −leku-

denborazko genitiboan izan ezik−, mugagabeko aukerako -ta- artizkia dela eta ez dela. Dena den, gai hori

1119 Ikus adibidetzako I. LASPIUR-ek eratutako paradigmak (1999b, 46-47).

311

312

deklinabideko kasuen ataletan nahikoa garatu delakoan, han ikus daiteke. Osterantzeko mugagabearen

erabilerak ere, kasuka, han ikus daitezke.

1.5.4. Ondorioak

Mugagabe formak ez dira erabat bateratuak “mugagabe” gisa, hainbat ezaugarrik

mugagabetasunaren ikuspegi plurala edo singularra erakusten baitute. Agian aurresuposizioek edo egoera

pragmatikoaren ezagutzak lagunduta egiten da horrela. Plurala erakusteko bide nabarmenena -tzu

atzizkiaren bitartez da; izenei zein galdetzaileei txertatzen zaie eta kasu marka gehienak har ditzake. Beste

bide bat determinatzailaren ondoko izena forma mugatuan erabiltzea da, bakarra suposatzen denean

singular formaz, eta anitz suposatzen direnean plural formaz.

Forma mugagabeak eta mugatuak “nahasten” diren beste alor bat leku-denborazko kasu gehienen

bizigabe deklinabide mugagabean da, -ta- artizkia erabili ala ez.

1.6. FORMA MUGATUAK: ERABILERA

1.6.1. Arrunki mugagabe erabiltzen diren egituretan

a) Egitura arruntak. Hain ezagunak diren egitura eta inguruneak (zenbatzaile eta

determinatzaileen ondoan...) ez ditugu hemen berriz aipatuko 1120 . Horietan ez da mugatzailea jartzen

orokorrean, baina ikus salbuespen batzuk honen aurreko atalean.

b) Izen bereziak. Mugagabez erabiltzen dira gehienetan 1121 ; baina zenbaitetan mugatzailea ere

hartzen dute.

•Pertsona izenek ez dute beti egiten, baina mugatzailea har dezakete. Adibidez:

f.a. se aitxitxan sapatillak ekarri dosus, aitxitxa Patxiñak ala Alpontzuanak? --rmz ºAlpontzua

beti jute-suan

•Leku izenek ere batzuetan deklinabide mugatua onartzen dute; esate baterako 1122 :

raz1 Barrundíxa-aundíxa dá

raz º... ordúan épokan-Mendigútxixa ta sian básarrii · óónak!, ordúan déstakau éitxe-sían órregáusokin!

•Izen berezi gisa deklinatzen diren izen arruntak gehienetan singularrean deklinatzerakoan kasu

marka soila hartzen dute, mugatzailearen arrastorik gabe, baina batzuetan forma mugatuak onartzen

dituzte:

vama // amia/txarri-amia 1123

vaita // Aitxiaren eiñ 1124

1120 Ikus deklinabide kasuen tauletan hainbat eratako egitura eta adibideak.

1121 Ikus izen berezien deklinabideari eskainitako atalean; adibideak pertsona izenen eta leku izenen deklinabide tauletan daude.

1122 Ikus inesiboaren atalean batez ere, “Isasixan” eta antzerako adibideetan.

1123 Ikus nominatiboaren atalean.

1.6.2. Singularraren erabilera

Atal honetan aipamena egingo dugu batez ere eta adibide batzuk ipiniko ditugu, baina

deklinabide orokorraren atalaren barrena hainbat bider jorratu dugu: ikus batez ere nominatiboaren

alorrean, “singularraren erabilera bitxiak” atala eta inesiboko atalean.

•Solasaldi askez lortutakoak. Nominatiboari eskainitako atalean ere aipatu denez, oso erabilera

aberatsa du. Adibiderako:

raz1 º... gerrá ostían asko-obeto baña gerrá-aurrian...?!: gerráurrian · ÓLLASKUA JATE-BANA

GRÁNDIA SAN! ...

raz1 txiprístiñAK onaxeño leau dia: ºtxiprístiñA urrin juaten da!, buééno! endemas gambioyana

báda... Jóó-ta, e trájiok eta gáltzok eta dána-buri- txarritxúta lagá

raz1 ºámama Ermukúa ... serekúa ... Berdangíllokua ... Ermukúa dalá baña Saldibárkua isém-biedau!:

angó difúntua ·· Saldibarrera eruten dabe beintzát ...

nme3 º báá! nii gustatze-ata-ásko, e?, ní-babía!?, jóé!

nme2 º”éuretan” ee, · persónia daniam-bai baña tabernía danian ee... ·· ésta... “áretxetan”

nme2 ºess!: ganaua, · “akabau” esaten da, ta persónia “ill”... Da erlía bé, · erlía!, “íll” esaten da:

“una kolmena · se a muerto”: “ill ein dá”, erlía ill... erlía da-animalixa bákarra, “ill” esaten dana,

béste ganau danai, éuskeras “akabau” esate-ako

nme2 º”muérdagoo” orduen miuría da?! ·· sagárrak! sagárrak eukitzen dábena! //nme2 ºe, gixarria

bai: persónia-daukéna-dána gixarría!, persóniak estauka úrdairik éta... --raz1 ºaaa... óixe bá! po-

as- órtxe fállau da daná: gastía-fállau in dau ta, · bakótxa-béra-péntzau bie-dau orí

raz1 º... pistútzeko gero fásill!; ero ámatauta eón! ... ixótzeko ... Óne-gastía-DIA! ónek e... ·

gastíAI bakían lága! ...

rmz7 ºBaai...: garixa · segúruaua san eitten artua bañó. Artuarii ·· goixa-laundu bítzan!, eurixa

eró, auentau geixaokua san garixá!: lastua gitxiao bai-iguel, baña burua ee... beti por-estilo!

Ñaa... [sic] artua-fállu eukitze-bam-batzuetan!

kmz7 “... da, oitxuria zan, néskekin, neskian etxera afaitxára ...”

kmz10 “... Eta gaurko gaztiandako bastante bidiak gitxitzen doiaz eta mozten doiaz” --rmz6 “...

Eta neretzako, besuetarako eta eskuetarako aizkora kertena baiño hoberik pelotarixandako ez

dago ...”

-kmz1 ºbai!, da bérrua dá!: bérrua badakísu ser dan, está?, bérruá?, MENDÍXAN eitxen dána?

-kmz ºmendíxan es!: ERREKÁTXUAN!

-kmz1 ºbueno!, mendíxaan baña en-jéneral eitxen dá ba MENDÍXAN ba · ERRÉKA

BASTÁRRETAN daa...

-kmz ºe-e-e-e... báái!, orí bai!: mendixán es!, erréka bastár-...

-kmz1 ºbueno!, ERRÉKA BASTARRÍAN!, baña erréka bastárra mendíxan eongok, está?, ·

kalían estáo! · gausaa alakórikan! [sic]

•Galdekizun bidez pluralez galdetu eta singularren erantzundako erantzun batzuk dira hauek:

nme2 sorítxarreko · etxé onék ·· daná · problémia emóteusku --f.a. gau gustia eon gara sure estula

entzuten --kgg kendixósu burúA arráñERI

f.a. ik pentzatzen dok orí persóniai esátekua dalá?

nme2 elisía-ka- · kampáya béti eukitzen dau //nme2 tabérnetako kéyak, moléstau itte-nau --S.B.

keiak molestau itxesta –kgg tabernetako keiak traba eitxesta --f.a. aritzak ondo aguantatzen dau

amengo temporalia

1124 Ikus edutezko genitiboaren atalean.

313

314

nme2 telá fiñán e · aríxak, · érres apurtzen dia --naz arítxan eee ·· egúrra, dána iseten da o-

gogórra!

nme2 tabérnetako keyákin gáiski-ibiltzen da

nme2 ospelándako-otzá · txáárra da

nme2 bide láuan, · érres ibiltxen da //nme2 papél fiñían · eskribítzia gustatze-ata --kgg Eibarko

kalían kótxe asko dao/dábil

1.6.3. Pluralaren erabilera

Gai hau hasi nominatiboan eta beste deklinabide kasuetan ere jorratu dugu nolabait 1125 . Jarraian,

solasaldi askez lortutako adibide batzuk ipiniko ditugu:

raz1 erdíxak emoirasus --nme2 itxúria, diru dana-jokuan galdu sittuan //nme2 º... Markíñan isenais

da gero etorritta, · pentzuek ustú te inda... ... --f.a. orí diruak eitxen dao

kaz3 º... ekin saparradiak da, selako úúrak iyo ében! ...

rmz ºorí eee · sarrói ásko ibiltzen da próbetan! --rmz ºori nóbixiakiñ ee eosein · próbeta juaten

dok ee · ták!, kóño!

1.6.4. Ondorioak

Forma mugatuak erabilera arruntetan ez eze, mugagabea erabiltzen den hainbat egituratan ere

erabiltzen dira, izen berezietan adibidez. Forma singularrak erabiltzeko joera handia dago, berdin dio

izena zenbakarria den ala ez; baina plural formak ere erabiltzen dira, zenbagaitzak diren izenekin ere bai.

1.7. ARTIKULU GRADU HURBILEKOAZ MUGATURIKO DEKLINABIDE EREDUAK

Forma eta erabileraren azterketa egin aurretik ohar batzuk egin behar dira; izan ere, norbaitek

pentsa lezake hurbileko mugatzaileak erakusleekin nahas daitezkeela 1126 . Egia esan, formaz oso antzerako

egiturak sortzen dira, osagaiak banan-banan kontuan hartuz gero bereziki. Baina gure ustez nahasketa hori

gertatzea ez da erraza, izan ere, gradu hurbileko mugatzailea hartzen duen izena edo dena delako osagaia

aurrez ere aipatua-aurkeztua izan da, bai solasaldian barrena, bai egoera-inguru pragmatikoan; bai

hizlariak bai entzuleak badaki besteak zertaz diharduen eta izena edo delako osagaiori ez da berri-berria

komunikazio ekintzan.

Beste alde batetik, Eibarren erakuslea determinatzaile gisa erabili erabiltzen da, baina forma

arrunt eta hedatua da birritako erakuslez egitea, eta horrelakoetan ezin da nahasterik sortu. Horrenbestez,

determinatzaile den erakusle soilaren eta mugatzailearen artean sortuko litzateke nahasketa bakarrik,

erakusleen eremua nabarmen mugatuz. Adibidez, hori gertatu izan zaio determinatzaile gisa erakusle soila

gehien darabilen lekukoari, kgg-ri hain zuzen −gure ustez, forma hori nagusiki erabiltzea

1125 Ikus nominatibo kasuko “pluralaren erabilera bitxiak” zatia bereziki, baita inesiboaren atalean, adibidez.

1126 I. LASPIUR-ek adibidez, guk mugatzailetzat hartu ditugunak honela azaldu zituen: “Erakusliak izenaren atzetik eta izenari

lotuta (...) Izenari 1. eta 2. graduko erakusliak (...) jartzen detsagu(n) atzetik izenari lotuta, hau singularrian badago. Asko be asko

darabigu deklinabide moduau, baiña singularrian bakarrik. (...)” (1999b, 95). Gure ikuspegiz, adibide guztiak gradu hurbileko

mugatzailez osatutakoak dira. Bestalde, singularrean bakarrik erabiltzen direla gure iritziz ez da zuzena, erakutsiko dugunez. Beste

egile batzuek ere erakusletzat hartu izan dituzte guk mugatzailetzat hartu ditugun hauek; esate baterako, F. ARANBERRI-k, baina

egile hori konturatu zen “erakusle hauek artikuluaren antz andia dutela” (1996, 49 57. oh.); horrela jokatzen duen beste egile bat J.

LARRAÑAGA da, baina forma horiek artikuluarekin izan dezaketen harremana aipatzeke (1998, 76). Edonola ere, gaia kokatzeko

eta ikuspegi diakronikoa ezagutzeko interesgarria da M. AZKARATE-ren eta P. ALTUNA-ren “Erakusleak eta artikuluaren

alfabetizazioaren eraginaren ondorio da− sarritan zalantza izan baitu bere ekoizpenetako emaitzak

erakusleak ziren ala beste zerbait; mugatzaile hauekin eratutako formek harridura ere sortzen dute lekuko

horrengan, gainera.

Gure ustez kgg-ren arazo hori ez da beste lekukoen jardunera iragazten orokorrean 1127 , eta

solasaldiak-pragmatikak eta erakusleen formek ez ezik, bestelako arrazoiek ere laguntzen dute

horretarako. Gradu hurbileko mugatzaileak izenari edo deklinatutako osagaiari zeharo atxikitzen zaizkio,

eta erroaren amaieran gertatzen diren aldaketa fonetikoak dira horren froga nagusiak, “etxiau, etxio(r)i”

baititugu mugatzailez, gradu gabeko mugatzailea txertatutakoan diren antzerako emaitzak; baina “etxe au,

etxe ori” erakuslez determinatutakoan. Areago, semantikak ere lagundu egiten du formak bereizterakoan;

erakuslez sortutako egiturak nahikoa neutroak dira esatariaren jarrera islatzerakoan, baina gradu hurbileko

mugatzailez eratutako egiturak jarrera subjektiboak ere azaltzen ditu, afektibitatea (“politxau, edarro(r)i”),

amorrua (“eruan txakurrau, eruan txakurroi”) eta abar.

Guk, dena dela, ez ditugu izenen amaiera guztiak aztertu, eta galdekizunean amaiera bokalikoen

eredurako -i bukaeradun “txiki” berba hautatu dugu eta amaiera kontsonantikoen eredurako -r bukaeradun

“edar, txakur” berbak, adibideetan bestelakoak ere jaso diren arren. Arestian aipatutako arrazoiak direla

medio, besteak beste, gradu hurbileko mugatzailez eratutako formak galdekizunez lortzea oso zaila egin

zaigu; besteak beste, pragmatikak ez du laguntzen horrelako formak sortzen eta erakuslez edo birritako

erakuslez eratutako egiturak jaso ditugu gehienetan. Solasaldi askean du bizitasun handiena alde

nabarmenez. Gainera, graduen arteko kurutzaketak ere badira, pluralean formak guztiz berdintzen,

neutralizatzen direlako, batetik, baina singularrean ere bietarakoak jaso ditugu elkarren ondoan.

Deklinatutako oinarriaren amaieran mugatzailea tartekatzerakoan gradu gabeko mugatzailea

erantsitakoan gertatzen diren aldaketak gertatzen dira. Hau da, bokal disimilazioak: -a -e, -o

amaieradunetan, > -i-, -u- eginez, baina salbuespena -a amaieradun berben pluraleko jokaera da, eta

“ama” erako forma singularrak. Kontsonante frikari sabaikaria tartekatzea ere arrunta da, bokal edo glide

sabaikariz amaitutako berbetan, “gastai” eta “balkoi” erakoetan izan ezik 1128 .

Singularrean graduak bereizi egingo ditugu, bakoitzak bere formak dituelako; pluralean formak

neutralizatu egiten direnez, sinkretismoz, pluraleko atalean gradu biak batera aurkeztuko ditugu.

Maila honetara heldu garenez gero, beste ohar bat ere egin nahi dugu kontsultatu ditugun beste

monografia eta lan batzuk ikusirik; egile batzuek pluraleko formak aurkezten dituzte bakarrik edo batez

ere. J.M. ETXEBARRIA-k 1129 eta I. LASPIUR-ek 1130 egiten dute horrela, adibidez; J.A. URIARTE-k 1131

singularrerako inesibo formak aurkezten ditu bakar-bakarrik eta pluraleko paradigmak osorik beteta. Lan

horietan pluraleko formak paradigma osorako aurkezten dituzte egileek, eta Eibarko ahozko erabileraren

sorrera” atala (2001, 11-46). Aipamen hau lehen azaldu diren forma mugagabe eta mugatuetara, eta erakusleen atalera ere heda

daiteke, besteak beste.

1127

nme2-ren erantzun batzuk guk geuk ere ez dakigu ziur nola interpretatu. Erantzun asko mugatzailez eratutako erantzun legez

ipini ditugu baina itxura osoa dute erakuslez osatutako egiturak izateko ere (adibidez: “txikí augáitti-geatu sá etxían?”).

Galdekizunaren horrelako formak lortzeko zailtasunaren ondorio litzateke, forma hauen idiosinkrazia dela eta.

1128

Aurkeztuta dago jada bokatiboaren atalean erabileretariko bat eta ez dugu, beraz, berriro errepikatuko. Adibideek erabilerarako

ez ezik formen berri izateko ere balio dute eta atal horretara jo behar da adibide gehiagoren bila.

1129

(1991b, 119-121).

1130

(1999b; 21, 23, 25, 27, 34).

1131

(1995; 327, 330).

315

316

ikuspegitik harrigarri ere egiten zaigu; euskara biziko adibiderik, ordea, ez dugu aurkitu monografia

horietan.

1.7.1. Lehenengo graduko artikuluaz mugaturikoak: mugatu singularra (-au)

1.7.1.1. Alderdi formala

“Txiki, txakur”-en eredua, 1. graduko artikulu sing.

Txikixau, txikixonek, txikixoni /txikixoneri, txikixonen, txikixonetako, txikixonekin, txikixone(g)aitxik

/txikixau(g)aitxik, txikixonentzat /txikixonendako /txikixonentzako; txikixonetan (/txikixon, berton),

txikixonen gain; txikixonetatik, txikixone(n)(g)andik; txikixonetara, txikixone(n)(g)ana;

txikixonetaraño(k); txikixonetarutz

Txakurrau, txakurronek, txakurroni /txakurroneri; txakurronen; txakurronekin; txakurrone(g)aitxik

/txakurrau(g)aitxik; txakurronentzat /txakurronendako /txakurronentzako; etxe edarronetatik, ume

edarronen gaiñ; edarronetatik, edarrone(n)(g)andik; edarronetara, edarrone(n)(g)ana;

edarronetaraño(k); edarronetarutz

Formaz, mugatzaileak erakuslearen forma bera hartzen du 1132 , baina goian aipatu dugun eran

txertatzen zaio zuzenean izenari, izenen amaieretan aldaketa fonetikoak eraginez. Mugatzailearen forma,

teorian bederen, hauxe da, kasuka: -au, -onek, -oni/-oneri, -onen, -onetako, -onekin, -onegaitxik/augaitxik;

-onentzat /-onendako /-onentzako; -onetan /-on, -onen gain; -onetatik, -one(n)gandik; -

onetara, -one(n)gana; -onetaraño(k); -onetarutz.

Aipatu den bezala, nominatibo forma da erabiliena, eta beste forma batzuk ere jaso ditugun

arren, ez ditugu kasu guztietako adibideak lortu. Leku-denborazko kasuko formarik, esaterako, ez dugu

jaso, teorian behintzat era daitezkeen formak izan arren. Bakarrik “bertoko, berton 1133 “ erako balio

erakuslea duten adberbio kategoriako formetan jaso dugu mugatzaile hurbila leku-denborazko kasuetan,

kgg-ren ahotan, baina lekuko horrek horrelako formak batzuetan onartzen eta erabiltzen ditu eta beste

batzuetan ez. Beste lekuko batzuek ere “berto-n” erako formak ez dituzte Eibarrerako onartzen, kmz-k,

raz1-ek eta nme2-k kasu, nahiz eta azken honek konturatzeke noizbait erabili. Galdekizunez adibide

gehien lortu dugun lekukoa kmz da, alde handiz. Esate baterako:

kmz txakurráu erúa-ik eméndik!

kmz txikixónek

kmz ekárrixok urá! txikixóni

f.a. etxe txikixonen tellatua jausi eiñian/biarrian dao

kmz í juari o- txikixo- txikixónekin //kmz txakúrronékin etórritxuk, ·· étxakixat setarako · nai

dabén

kmz ekárri dó-játekúa? ... txikixónendako?

1.7.1.2. Erabilera

Ezaguna eta hurbilekoa den zerbaitetaz mintzatzerakoan erabiltzen da 1134 , aurrez ere horretaz

mintzo izan delarik, edo mintzagaia hizlari-entzulearen bistan dela; baina galdekizunaren bitartez lortzea

1132 Ikus izenordain legez erabilitako erakusle arrunten atalean, beherago.

1133 Kasu honetan hausten da erakuslearen paradigmako forma, -on(e)tan egin beharrean -on egiten baitu, mendebaldeko beste aldaki

batzuetan legez; ikus eredu orokorrak in MENDEBALDE (2000, 13-17).

1134 Horrela erabiltzen da baina erabilera ez da nahitaezkoa, aukerakoa baino; gradu gabeko artikuluaz mugatuta ere ondo legoke, eta

adibideetan ere, gradu hurbileko mugatzailearen ondoan, ondoko sintagman edo hurrengoetan gradu gabekoaz mugatutako formak

dituzten adibideak jaso ditugu. Funtzio adierazgarriak eragina izan dezake zein mugatzaile hautatu erabakitzerakoan.

ez da batere erraza izan, ikusi dugunez. Sarri, birritako erakuslez osatutako sintagma edo erakusleizenordain

soila du aurretik solasaldian. Aurkezpenean adierazi dugunez, sarritan hizlariaren jarrera

subjektiboa azaltzen da. Adibide batzuk:

-nme2 º ombré! ·· daná sobórnua ta lapurrétia ta...

-t ...

-nme2 º au da jéfiau!, (?)...-ól!

raz1 ºbernía-auxé da ... au istárra! ... bernía-au!; da danÁU ankía! ...

“orré-jakanas berná edérraak!” · esaten da géro, e? --naz auu ingúruau danáu apurtu in ddabe

naz ºbuf! au samiau barris txarriXAU!, buf! estaa... · esin dobláu! au · kokotáldiau...!, ser d’áu!...

kmz jaséus!, etxiónek e próblema-bésterik etxáas! ... –naz soríxoneko etxi-onék! ·· ardúrak

emoteuskus bákarrik

naz se itten dosun órtotzik es- dauen otzonékiñ?

Birritako erakusleetan ere forma horiek erabiltzen dira orokorrean 1135 .

1.7.2. Bigarren graduko artikuluaz mugaturikoak: mugatu singularra (-o(r)i)

1.7.2.1. Forma

“Txiki, txakur”-en eredua, 2. graduko artikulu sing.

Txikixo(r)i, txikixorrek, txikixorri /txikixorreri, txikixorren, txikixorretako, txikixorrekin,

txikixorre(g)aitxik /txikixo(r)i(g)aitxik, txikixorrentzat /txikixorrendako /txikixorrentzako; txikixorretan

(/txikixon, berton), txikixorren gain; txikixorretatik, txikixorre(n)(g)andik; txikixorretara,

txikixorre(n)(g)ana; txikixorretaraño(k); txikixorretarutz

Txakurro(r)i, txakurrorrek, txakurrorri /txakurrorreri; txakurrorren; txakurrorrekin; txakurrorre(g)aitxik

/txakurro(r)i(g)aitxik; txakurrorrentzat /txakurrorrendako /txakurrorrentzako; etxe edarror(re)tatik, ume

edarrorren gaiñ; edarror(re)etatik, edarrorre(n)(g)andik; edarror(re)tara, edarrorre(n)(g)ana;

edarror(re)taraño(k); edarror(r)etarutz

Mugatzaileak erakuslearen forma bera hartzen du 1136 , baina goian aipatu dugun eran txertatzen

zaio zuzenean izenari, aldaketa fonetikoak eraginez. Mugatzailearen forma, teorian bederen, hauxe da,

kasuka: -o(r)i, -orrek, -orri/-orreri, -orren, -orretako, -orrekin/-orre(g)as, -orre(n)gaitxik/-o(r)igaitxik, -

orrendako /-orrentzat /-orrentzako; -orretan, -orren gain; -orretatik, -orre(n)gandik; -orretara, -

orre(n)gana; -orretaraño(k); -orretarutz.

Lehenengo graduko mugatzailearekin gertatzen denez, nominatibo forma da erabiliena, eta beste

forma batzuk ere jaso ditugun arren, ez ditugu kasu guztietako adibideak lortu.

Lortu ditugun formak era honetakoak dira: “txikixo(r)i; txikixorrek, txakurrorrek; txikixorri,

txakurrorri; txikixorrekin, txakurrorrekin; etxiorrengaitxik; politxorrentzako; politxorregana”. Lekudenborazko

kasuetako forma bizigaberik ez dugu jaso, adibidez; eta bizidunetan ere, bokatiboaren atalean

jasota dago adlatiboko adibidea.

Deklinabide arruntean, gradu gabeko artikulua txertatuta alegia, bereziak diren berba batzuk era

honetara deklinatzerakoan ere era berezian egiten jarraitzen dute; esate baterako, “amori” dugu “ama”-ren

hurbileko forma legez, pluraleko formetatik hurbilago −eta lortuko bagenitu, “aitxori, amamori,

1135 Bokatibo funtzioa betetzeko ere sarri erabiltzen da, hainbatetan adierazi denez.

1136 Ikus izenordain legez erabilitako erakusle arrunten atalean, beherago.

317

318

aitxitxori” lirateke deklinabide lagunak−. Izan ere, gradu hurbileko mugatzailea izen arruntei ez ezik

bereziei eta bestelako osagaiei ere ezar dakieke, aditz izen eta adizkiei adibidez. Zenbait errealizazio:

raz5 ºda, ·· sertu, ara juan sianian ·· ba, amori (?)asi-i-ser [sic], esnebéserokua · paau esindda ·

esnia be, · daa... ... −“í!, juan dítxun gure jentia!, au don trankílidadia! ...”

kmz3 º... Juaristi!, jestoria Juaristi! … aen, a, Ayuntamentuan éuan! · da ·· Juaristixori txaa ...

kmz3 º… dana dalá! a pase-lékuan éuan! ·· nik esan dotenoi, kasarixa suam-bera be,

ollaorretalarixa gañea, baña pásian euan Trabakúan! …

kmz12 “... Eta periodikua dala, edo liburu bat dala edo en fin, beti geure problemekin, ba, haxe

da nere zerori, denporia pasatziori”

1.7.2.1. Erabilera

Lehenengo gradukoaren antzerako baldintzak betetzen ditu; ezaguna eta hurbilekoa −baina ez du

zertan aurrean edo bistan egon− den zerbaitetaz mintzatzerakoan erabiltzen da, aurrez ere horretaz mintzo

izan delarik. Mintzagaia sarritan erakusle-izenordainek izendatzen dute, edo birritako erakuslez osatutako

sintagmek. Kasu honetan ere hizlariaren subjektibitatea azal daiteke, nahitaezkoa ez den arren; edozein

modutan ere, bizitasun handia ematen dio solasaldiari, kidekotasuna eta konfidantza sortuz hizlarientzulearen

artean. Forma hau askoz ere erabiliagoa da lehenengo gradukoa baino, nominatiboan batez

ere. Adibide batzuk ipiniko ditugu:

-rmz ºan etxeuam-béste · sérik! ·· ibíltxeko lékuik!, bi- bidían síar árus da ónutz! · ero sáltoka eo

éskutatzen eo... · es frontói tta es krísto! ···· esébes!: ·· PÉLOTAN serian itxe-enduan ·· karretea

jeneáleko paretíen!, o- oim-be ortxe dao-paréta!, ántxe!

-t ...

-rmz ºeméndi-Maltzáa goisela paéta ortxe dao! Barrundiko se- selaixan aspixan!, pae- paeta!:

ormia ei-eindda!, áá-ántxe! eitxe-sam-PÉLOTIOI!, bésteik e...

-ñaz2 ºés!, Firestone!: gasolineria barík, Firestóne

-ñaz1 ºFiriston- a!, gasólineria...: gasólineriori gure terrénuan i- in sán dá...

-ñaz2 ºoñ e ser ere-, polidéportibua daon inguruan eró? edo seróri ero...

raz1 ºiguál da ... orí bá-ta danóri, e? //raz1 ºálaxe da óri: danóri da bát óri!

raz1 º ... baña euan e, áurria etxakon ikusten, prinsipálori ee esku-

baña ipúrdixák! ...

raz1 º... neu-pe txolotik [sic] eraten dot ura betí! · béti!: apurtzeko seri-pés, jáusi tta... txolota: an

daka-nere txolotóri...! ...

naz ºbai-bai-bai-bai-bai!-ipiñi átzera trástioi tta... · enségida!

ensegida ingou eskólioi!

naz ºerresa do-pá!: “semat asun!”. Es- ésiñ urtén!, danien dao asun sarroi!

raz1 ºénee, est- estáuka... jám-be gítxi eitxen dau ta estáka orré-gánorari-,-gisájorrek, es-es-ess

kaz3 º... badóy’Asiendara ta emo- e, guárdixak eote-siaan! salbokondútuori begíratzeko!, da, artu

éban e guardixiorre-salbokondutua ta ...

raz º... mutílla etórri bia-san-neskíaána, · da suk espasendua-nai arékin · “meséres” esáte-san, da ·

“ess!”: ólan buelta ein da muturrak asárre ta... Béin batén Edúrnek ólaxen e -e Edúrne Pépen

andríak, lagúna ta- · “es” esaetzálako ikútu ero eiétzan da plaáá! · ma- e mutillórri · saplatékua

emoétzan! ...

kaz2 º... da −“ba, aistia eskontzen da ta madrínia nais da Donostíara noya · éurekiñ” da −“ a bueno!” ... da, · padrínuak ·· san e koñatúorren e anáya ta ·· neu! ...

kmz3 º... soldau naola-an · e, Bar Estanko suam-ba! ... “guardabinos” esate-akuan e, pue- bee

puestu ekan da rra! ... Da, á etorri suan! ·· batén da, entzutzen guri! ·· bertán · geure… ·

Estánkuorrem-páre-párian jékan e seroi puestua béak eta ...

-kaz2 ºda, ····· éibala ·· akábau sánian, oo aspertu sanian ero kántzau sanian ·· sesenak

artu eban

-kag6 ºene!

-kgg ºa bai?

-kaz2 ºbai... ·· ta buelta batzuk emon sítxuan ee · itxuria lurrian! · sesenórrekiñ!, da ...

naz ºestusta eser eittem-baña soríxoneko sama... · txarrixoigaittik...

Birritako erakusleetan ere forma horiek erabiltzen dira orokorrean 1137 .

1.7.3. Gradu hurbileko artikuluaz mugaturiko deklinabide ereduak: plurala

1.7.3.1. Forma

“Txiki, txakur”-en eredua, 1. eta 2. graduko artikulu plur.

Txikixok, txikixok, txikixoi, txikixon, txikixotako, txikixokin, txikixo(k)(g)aitxik, txikixontzat /txikixondako

/txikixontzako; txikixotan, txikixon gain; txikixotatik, txikixo(n)(g)andik; txikixotara, txikixo(n)(g)ana;

txikixotaraño(k); txikixotarutz

Txakurrok, txakurrok, txakurroi, txakurron; txakurrokin; txakurro(k)(g)aitxik; txakurrontzat

/txakurrondako /txakurrontzako; etxe (¿)edarrotan, ume edarron gaiñ; edarrotatik, edarro(n)(g)andik;

edarrotara, edarro(n)(g)ana; edarrotaraño(k); edarrotarutz

Lehenengo eta bigarren gradua formaz ez dira bereizten, eta singularrean ez bezala, ez dute

izenordain funtzioa duten erakusleen forma hartzen, birritako erakusleetako izenek kasu bakoitzean

hartzen dituztenak baino, besteak baino murritzagoak. Dena dela, forma biak bereizteko semantikara jo

behar da, testuingurura, pragmatikara.... Tesi honetan erabili diren irizpideetariko batzuk hauek dira:

lehenengo gradukotzat hartu ditugu “gu” edo “onek”-en ikuspegi inklusibotik osatutako formak; bigarren

gradukotzat hartu ditugu “zuek” edo “orrek”-en ikuspegi esklusibotik osatutakoak. Batzuetan “ikuspegi”

hori solasaldian bertan aurki daiteke, adizkien eta inguruko izenordainen formetan, adibidez; eta beste

batzuetan suposatu egin behar da.

Mugatzaile pluralok oinarriei zuzenean txertatzen zaizkie eta aldaketak orokorrean aipatu

ditugunak dira; salbuespena -a amaieradun berben jokaera da, “*elixiok”-edo egin beharrean “elixok”

eredua betetzen baitute. Mugatzaileen formak (bai 1. bai 2. gradukoenak formaz bat direnez, behin

bakarrik aipatuko ditugu) hauek dira kasuz kasu: -ok, -ok, -o(r)i, -on, -otako, -okin /-ogas, -ogaitxik, -

ontzat /-ondako /-ontzako; -otatik, -ongandik; -otan, -on gaiñ; -otara, -o(n)gana; -otaraño(k); -otarutz.

Horiek lirateke markak, baina ez ditugu denen errealizazioak jaso. Lekukoen ahotik bildu diren kasuetako

forma batzuk hauek dira (jasotako kasu guztietako adibideak daude; ez daude, hala ere, adibide guztiak):

“txikixok, danok, txakurrok; basarritxarrok, txakurrok; txarrixoi, txakurroi; txikixon; sestuokin;

danondako, bixondako, txakurrondako”. Singularrean legez, ez dugu leku-denborazko kasuen adibiderik

jaso.

1137 Bokatibo funtzioa betetzeko ere sarri erabiltzen da, hainbatetan adierazi denez.

319

320

1.7.3.2. Erabilera

Orokorrean, singularrean egin ditugun iruzkinak pluralerako ere baliagarri dira. Pluralak ere oso

erabilera aberatsa du, bizi-bizirik dago hiztunen ahotan forma batzuetan behintzat, nominatiboan bereziki.

Mugatzaile horiek izen eta osagai askok eta askok onartzen dute; erabilera oso aberatsa dute

zenbatzaileek, “bi(xok)”-ek eta “dan(ok)”-ek gehienbat, hiztuna zein hizlariaren taldea adierazterakoan.

Adibiderako:

kmz º sirkúlasíñuana ei dá-au... da sirkulasiñuan kóntra ·· ero, áuxe!

·· Áá!, ·· sígarro txarríxok! ...

raz1 ºgú antígualok!... amén!... --naz ºOim-bárre!, len e, ·· gu erremeixan da-alkarrekiñ Usártzan

da, ba orduen e gerraostien mutílle-pe gitxi euesen da, geuk, néskok iuel bákarrik eta...

S.B. º... antxe ba, xemeikua sekan da, erosi eben naránjia, ta lagún bíxen artian “naránjia erdí bi

eiñ, eta kitxo gure diruok”, naranjia jan da -”kitxo guré diruok!”

ñaz2 ºées!, kóntau dous amen daosen etxiók!

/kaz2 º... baña illúntziko trenien etorri!, da, · padrínuak ·· san e koñatúorren e anáya ta ·· neu! ··

da, etorri giñam-ba padrínUOK!: béstIOK an gelditxu sien!, m eskom-bárriXOK! ... --nme2 ºsúegastiok

es baña gu sárrok... · gu sárrok! · kúkua entzundakuan saniatze-gá!

/f.a. or ba!, sure kóntuok!

raz1 ºPentzáisu!: ·· juate-giñan e, amá-lau-urté-eró... ·· Santa-Kurútzerá!: · Kalbárixua-pá!, da

básarriko batek emote-sitxuan e kalbárixuok e, · gisón sártxo baték, órtxe básarriko baték eta...

kmz frixkúa?: ºsúenían badáre ba melokotoi txikíxok? ... melókotoiak! ... ba- bai!, melokotoi

txikíxak! ... frixkúak!

raz º porke · éibartárrok! e?, juergístak isén saríe, e?: gitárria ero jáixa ero béstia, éibartárra-jai!

raz1 º... órre-listua-dias!, · es e, bátian kalian gorá ta kaliam-bera trápu sar sikíñok artúta!, · tíratíra-tíra!

· da-álatxek arreglauko leuke mundúa! baai... ...

rmz ºanai bíxak!: -”gure gastiak idixa- idixa-biettue, idixa-bittuela...” -”ba erósixosak idixok!”

eta ekarritxuek! ·· ikustera juáteko esa-ústan!

raz1 “atzáskala-sikíñak”: ºgú-beti dákau-sikíña-básarritxarrok, amén · ortúan ibilitxa

kmz ºdánok aka- akáu orí!: béstien lékuan · txarrá!

kmz7 “Álemanak, karrera aundixa eéh! Da, guk ezin dogunok pa ee, zera, Eskola Armerixara. Da

ezán gitxí”

/naz suek eee anáyok, estaukasue alkarren · trásaik

kmz3 º… ddxá! jua-akuan áurrekaldea ··· txa- txakurrái · dxá!, ólaxe muturrian · álto iétzan! …

“bértan daok amen!” … ango jaleua txakúrrok eta! ...

nme1 ºbái!, ee!, e, askenían e, e bu- burú ona dakasúenok eee, sértu im-biosúe, úrrengo · ee

datosénentzako ba séoser gerátu deiñ, es? ...

naz º eske ráspiaa, segiduen e, sertze-jakue!, · ee, gastatze-jakue!, txarrixoi!; da ...

kaz2 ºbíxon artian in génduen... ...

/raz5 ºóna!: gáñea éuron artian asítxa!

raz5 º ... -”ifi- así jitxuek u- jee- etára gaitxue-dánok ái-dian geure sestuokiñ!, da,

garbí-garbí ein dda, ya, así jitxuk ifintzen á be!, da jéntia beíra dao ia, ·· gabian s’éongo ete dan,

funsiñúa...” ...

nme2 láurondako · toállak ekarrisus

/f.a. orí bíxondako lékua da

Birritako erakusleetan ere forma horiek erabiltzen dira orokorrean.

1.7.4. Ondorioak

Ikerketa honetan gradu hurbileko mugatzailez hartu dira 1. eta 2. graduko formak. Forma horiek

erakusleen forma eta funtzioetatik sortuak izan daitezke, baina mugatzaile funtzioan ezaugarri bereziak

dituzte. Batetik, txertatzen diren izenen-osagaien amaieran aldaketa fonetikoak eragiten dituzte; bestetik,

semantiko-pragmatikoki bistan egon behar du mintzagaiak, edo aurrez ere mintzagai izan behar izan du.

Gainera, horrelako formek batzuetan hizlariaren jarrera islatzen dute eta funtzio adierazkorra nabarmena

da.

Singularrean gradu biak ongi bereizten dira formaz, 1. graduko formak orokorrean gradu

horretako erakusle arruntaren formak dira, leku-denborazko kasuetako -o- aldaera izan ezik (forma horrek

ez du, baina, bizitasun handirik Eibarren; Aginaga aldean erabiltzen da noizbait); eta 2. gradukoak gradu

horretako erakuslearenak. Baina pluralean erabat berdinak dira, sinkretismoz; gainera mugatzailearen

formak ez dira erakusle arruntenak, murritzagoak baizik.

Horrelako formak lekuko gehienek darabiltzate, kgg gazteak izan ezik, agian alfabetizazioaren

eraginez erakusletzat hartzen dituelako. nme2 lekukoaren forma batzuek ere zalantza sortu digute

azterketaren aldian baina orokorrean Eibar guztiko lekukoek bizi-bizirik dituzte horrelakoak batez ere

eguneroko solasaldi askeetan. Leku-denborazko kasuetan, hala ere, ez dira ia erabiltzen.

1.8. IZEN BEREZIEN DEKLINABIDEA

Atal honetan izen berezitzat pertsona izenak −adibide batzuetan abizenak eta ezizenak ere

kontuan hartu dira− eta leku izenak −herri, herriko toki-auzo, mendi, erreka eta abarren izenak− hartu

ditugu. Izen horiek mugagabez deklinatzen dira gehienetan baina batzuetan forma mugatuak ere onartzen

dituzte 1138 . Kasu marka guztiak har ditzakete, partitiboa, instrumentala eta prolatiboa barne. Kasu marken

aldaera bai morfologikoak bai fonetikoak deklinabide arruntean aipatutako berberak dira.

1.8.1. Lagun izenak

Leku-denborazko kasuetan bizidunentzako formez deklinatzen dira gehienetan, eta onartzen ez

duten kasu bakarra leku-denborazko genitiboarena da, prolatibo erabilerarako ez bada behintzat.

1.8.1.1. Bokalez amaitatutakoak

“Mari”-ren eredua

Mari, Marik, Mari(ri)k, Mariri, Marin, Maris, Marikin, Mari(g)aitxik, Marintzat /Marindako

/Marintzako, Maritzat, Marin gain, Mari(n)(g)andik, Mari(n)(g)ana; Mariganaño /Marineraño(k)

/Mariraño(k); Mariñerutz

Kasu markak zuzenean izenei txertatzen zaizkie, eta amaieran zein bokal dagoen ez du eragin

handirik, kasu markek antzerako aldaerak baitituzte. Bokal sabaikariz amaitutakoek kasu markako

kontsonanteak sabaikaritu egin ditzakete beste baldintzak betez gero, “Patxiña”, adibidez. Kasu

batzuetako adibideak ipiniko ditugu:

1138 Ikus forma mugatuen berri deklinabide kasuetan barrena, bereziki nominatiboan eta leku-denborazkoetan, eta forma mugatuei

eskaini diegun atal berezian ere. Hori dela eta, ez ditugu forma eta erabilera horiek berriro aztertuko.

321

322

kmz déndia beteta seua- séuan Máris

raz1 Josépa-áuki dabe Máritzat

kmz orí eitxia Márin gáñian daok --raz1 ondo eiñ ero txarto eiñ · Márin gáñan- gáñian dao --kgg

fedia euki seinke Márigan --nme2 ori eiñ ero es eiñ, Marían gain dao --naz ori eiñ ero es eiñ,

Máriñññ... gain ddao

kaz2 º... amábi urtekiñ erua-ninduan ··· Olábek! ·· béste máixuana, Mugérsaana! ·· geró,

Mugérsandik ·· pasau nitzan Olábeana ...

Partitiboan “Maririk” formaren ondoan “Marik” ere jaso dugu nme2-ren ahotan.

Adlatibo bukatuzkoan, izen arruntekin gertatzen den bezala, -ganaño atzizkia kgg lekukoak

darabil bakarrik. Beste aukera, edutezko genitiboz osatutako marka erabiltzea askoz arruntagoa da,

“Mari(a)neraño(k)” erako forma lekuko hauei jaso diegu, kmz-ri, raz1-i eta nme2-ri; bizigabeen formak

darabiltzate naz-k eta f.a.-k, “Mariraño” alegia. Antzera gertatzen da adlatibo bide zuzenezkoan;

“Mariñerutz /Marianerutz” raz1-i, nme2-ri, naz-i jaso diegu.

1.8.1.2. Kontsonantez amaitutakoak

“Felis”-ren eredua

Felis, Felisek, Felisik, Felisi /Feliseri, Felisen, Felises, Felisekin, Felis(e)(n)(g)aitxik, Felisentzat

/Felisendako /Felisentzat, Felistzat, Felisen gain, Felis(e)(n)(g)andik, Felis(e)(n)(g)ana; Felisenganaño

/Feliserarte /Feliseraño(k); Mariñerutz

Horrelako izenetan batzuetan kasu marka loturazko bokalaren bitartez tartekatzen da eta beste

batzuetan zuzenean, amaieran edozein kontsonante dela ere. Nominatiboan berezko kasu markarik ez

denez, izena osoan ezagutu daiteke. Loturazko bokalik gabe partitiboa, datiboa eta prolatiboa txertatzen

dira; “Felisik”, “Felisi”, “Felistzat” dira erabateko formak.

Beste kasu batzuetan loturazko bokala beti tartekatzen da: ergatiboan −honelakoak egiten dira,

“Felisek, Aitxiberrek, Karmenek, Serafiñek, Isaakek, Isabelek”, esaterako−, edutezko genitiboan,

instrumentalean, soziatiboan, destinatiboan, inesiboan, adlatibo bukatuzkoan.

Beste kasu batzuek, ostera, bietara hartzen dute kasu marka. Motibatiboan kgg eta raz1 lekukoek

loturazko bokala txertatzen dute eta nme2-k eta naz-k ez. Ablatiboan, loturazko bokala txertatzen dute

lekuko gehienek (kmz-k, kgg-k, raz1-ek eta nme2-k) baina naz-k “Felisgandik” egiten du; adlatiboan ere

formen banaketa hori betetzen da.

Adlatibo bukatuzko forma konplexuagoa da bokalez amaitutako berbetan baino.

“Felisenganaño” jaso diogu kgg-ri; naz-k bokalez amaitutako izenen joera gordetzen du, baina loturazko

bokalik ez du tartekatzen edutezko genitiboaren aurrean, “Felisneañok” forma sortuz. Beste lekukoek

forma bizigabeak darabiltzate (kmz-k “Feliserarte”, raz1-ek eta f.a.-k “Feliseraño(k)”); eta nme2-ri

zalantzazko forma jaso diogu:

nme2 úra, Félisená-gánañok lleatze-san

Adlatibo bukatuzkoan forma bakarra edutezko genitiboz osatutakoa da: “Felisenerutz

/Pelisenerutz” (kmz-k, raz1-ek, nme2-k eta naz-k onartu eta darabilten forma); edo beste bidez

ordezkatzen dute forma hori.

1.8.2. Leku izenak

Pertsona izenen antzerako deklinabidea dute, baina leku-denborazko kasuetan bizigabeen

markak hartzen dituzte 1139 . Hurbilketa deklinabide orokorreko leku-denborazko kasu batzuetan egina

dugu, leku-denborazko genitiboaren eta ablatiboaren atalean, esaterako. Kasu marka guztiak onartzen

dituzte baina edutezko genitiboa eta destinatiboa dira lortzeko formarik zailenak, galdekizunez behintzat;

horrez gain, instrumentala ere izen arruntekin gutxi erabiltzen dela ikusi denez, leku izenetan ezaugarri

hori gorde egiten da.

1.8.2.1. Bokalez amaitatutakoak

“Urki”-ren eredua

Urki, Urkik, Urki(ri)k, Urkiri, Urkiñ, Urkis, Urkikin, Urki(g)aitxik, Urkintzat /Urkindako /Urkintzako,

Urkitzat, Urkiñ, Urkira, Urkiraño(k), Urkirutz

Talde honetan daude “Untzaga, Arrate, Urki, Urko, Moru 1140 “ erakoak.

Gu ez gara arduratuko leku izenak berak dituen aldaerez; “Untzaga 1141 , Unsaga, Untzaa, Untza;

Maltzaga, Maaltza, Maltzaa, Maltza” adibidez, bestelako ikerketek beharko lukete gai aberats hori jorratu.

Azterketa honetan kasu markak amaierei nola txertatzen zaien eta nola jokatzen duten begiratu dugu batez

ere.

Kasu markak zuzenean izenei txertatzen zaizkie, eta amaieran zein bokal dagoen ez du eraginik

handirik, kasu markek antzerako aldaerak baitituzte; bokal sabaikariz amaitutakoek kasu markako

kontsonanteak sabaikaritu egin ditzakete beste baldintzak betez gero, “Urkiña; Urkittik /Urkitxik”,

adibidez. Izen batzuetako adibideak ipiniko ditugu, ez denak, alferrikoa litzatekeelako:

rmz ºóixe!, da Sumarrára ta danéa! ·· Maltzá súan... e Maltzán ee... ·· irurórei launetik oétamar

bat e, ferrobiarixua-sitt- eskolam-bé! ·· or be...

raz1 Elgóibarren estao Arráterik, óixe-és! --nme2 Ermúan estao Úrkik

kmz pasíorako léku ask- léku ona · ákak Untzágak --f.a. konpondu bat artuko leuke Urkik

nme2 Untzágai fálta itteutze [sic] óbraa · om-bátek --nme2 ori terrenuoi, Úrkiri pertenesitze-ako

kgg Arraten famía aundíxa da

kmz ºor, Maltzakó serrerixakúa ... --raz º... -”Arráte-Ballekúa nungúa sára bá?” ... --naz Úrkokoo

aixía otzá da

kgg Eibar gustia Untzagas beteta seuala ein dot ametzetan //kgg len gogoratu

naix

kmz ákordatzen eo-nok Untzágakiñ --f.a. batzuk Elgoibarko San Pedro konparatzen dabe

Arratekin

kmz Untzágaitxik diskutitzen eoaitxuk

naz Eibárko-ónena beti Untzágantzako, Untzágarako da --f.a. º”Arratendako”? Ufff… Arrate…

Arratei estutza ardura e, ona iñ txarra iñ. Arek e, los ke no se mueben están… no les importa

kgg bátzuk e Úrkotza-dake Kalamúa

kmz ºMáltzan!: · Maltzáti-Plaentxiara bitxartian --raz º... da beste asko básarrikúa-pa kali- ee

Maltzáan! ...

1139

Salbuespena ablatibo bizidun-motibatibo marken arteko nahasketaren ondorio da; ikus motibatiboaren atalean “Asitxaingandik”

forma bere baitan duen adibidea, esate baterako.

1140

-u amaierakoa dirudien arren, “Urkizu” toponimoa aurreratxoagorako utziko dugu, “Ermu(a)”-ren deklinabide ereduaren hurbil

baitago. Jatorrian, ez dirudi harremanik dagoenik “urki-zu” eta “ermu” oinarrietan, baina deklinabidan antzera jokatzen dute izen

biek.

1141

Ikus forma honen errealizazio bat espektrograman: raz1 9B193.

323

324

rmz ºBitoríxatik!, idíxekiñ etorri-im-bi-da, e?!: artu ixk- íxkuek ee sokán da! --raz ºorí daao

Karakátetik áuurrera juanda, Irukurutzeta ... --kmz ifarráixia dábik ... ºUrkotiik. ·· Béstia égua da,

égo-aixía

kmz º... gabán aundixákin juán! ... Maltzára ta · trikitríxan! --rmz º... órrek Arrátea dánok! --raz

º... da Mendigóitxira sélan ióko na-... ... --rmz ºáber séma!-Mendaróa séma-dauan! //rmz º... béti

férixá! Élgoibarrea!; ·· da-Abadíñora tá ...

raz º... da Maltzáraño etortze-sian tren batían guréki ta gero ...

kmz ºgéro ·· ieree, biría · Markiñarutz ...

1.8.2.2. Kontsonantez amaitutakoak

“Eibar”-en eredua

Eibar, Eibarrek, Eibarrik, Eibarri /Eibarreri, Eibarren, Eibarres, Eibarrekin, Eibar(re)(g)aitxik,

Eibarrentzat /Eibarrendako /Eibarrentzako, Eibar(ren)tzat (prolatiboa), Eibarren, Eibarr(e)(r)a /Eibarra,

Eibarre(r)año(k), Eibarrerutz

Talde honetan “Azitain, Eibar, Santa Kurutz” erakoak daude.

Bokalez amaitutakoetan egin dugunez, ez ditugu aztertuko izenen euren aldaerak: “Asitaiñ,

Asittaiñ, Asitxaiñ, Axitxaiñ”, “Santa Kurutz 1142 , Santa Kurus, Santa Kuutz, Santa Kutz, Santa Krutz,

Santa Krus”, “Eibar, Eiber, Ibar, Iber” eta abar.

Lagun izenetan moduan, kasu marka batzuen aurretik loturazko bokala txertatzen da eta beste

batzuenetik ez. Nominatiboak berezko kasu markarik ez duenez, izena osoan ezagut daiteke forma

horretara:

naz Asítxain dao Eibarkooo · sartúeran --kmz3 º... Eibar e formála isan dok · gastíetam-bintzát ··

f- formála! ... --kaz1 º... Ibur-errékiak · da- ee ebaten dau · ba · s- Gipúskua ta · Bískaixa · da ·

Eibár da Saldíbar, e? ... --kmz1 ºSanta-Kúrutz: baitxá!, or be baai! --rae º... da geróó ·

mendíxak?!: o- Umáixo-ondúa, · Máldeii, Basobáltzaa 1143 ... Krábeliiñ, · buenóó! ...

Kasu marka batzuk zuzenean txertatzen zaizkie oinarriei, partitiboa adibidez. Eredurako:

“Asitxaiñik, Santa Kurutzik, Eibarrik”. Prolatiboa ere horrela txertatzen da, baina fonetikoki “zaila”

gertatzen delako edo, forma bitxiak ere jaso ditugu:

nme2 bátzuek Urkúsu, Asíttaiñentza-dauke

Aldaera horrek ez du inongo destinatibo zentzurik; zentzuz behintzat, prolatibo garbia da. Forma

aldetik, prolatibo kasu marka aurretik genitibo kasu marka duela genuke 1144 .

Beste kasu marka batzuek aurretik loturazko bokala beti hartzen dute; horrela da ergatiboan,

edutezko genitiboan −adibide bakanen bat jaso dugu bakarrik−, instrumentalean, soziatiboan,

destinatiboan, inesiboan, adlatiboan, adlatibo bukatuzkoan, adlatibo bide zuzenezkoan. Horrelakoetan

bereiz daiteke izenen amaierako kontsonante dardarkaria bakun gisa ala anitz gisa egiten den:

ñaz2 ºgu-dakaus terrénuak · Eibárren! ·· Ermúan! ·· Saldíbarren! ·· da, Élgetan!

/rmz2 º... oin San-Sálbadorem-b’eoteitxuk eta jai edárrak ...

ñmz ºMertxéte! básarrixa!: Txóntati-góyasela! ·· Salbadórrera góyasela, es-... --kaz3 º... ... asi

giñan jueten Salbarr- Salbadórrera ...

1142 Santa Kurutz ermita dagoen tokian, eliza aurreko harrizko inskripzioan “Santi Kurutz” dago idatzita; ez dakigu bertokoren batek

horrela iradoki duelako den, ala beste nonbaiteko ereduari jarraitu zaion horretarako (“Santi Mamiñe”, esaterako). Inskripzioa joan

den XX. mendeko azken hamar-urtekoa da.

1143 Ikus nominatibo orokorraren atalean eskaini diogun oharra.

1144 Prolatiboaren atalean egin dugu aldaera horren aurkezpena.

az º... nii, orráxee; béste bein Salbadórera juan gíñaan, Irúreraa · ta lén ólaxen! ...

Inesiboan salbuespen bat jaso dugu, raz1-en ahotan, ez baitu loturazko bokalik tartekatu. Ez

dakigu zenbateraino gertaera hau erabilia den, agian fonetikak azaldu beharko luke:

raz1 Ásitxaiñn 1145 eon gára

Adlatiboan, deklinabide arruntean gertatzen den legez, murrizketen ondorioz hainbat forma

sortzen dira, “Eibarrera, Eibarrea” esate baterako. Baina silaba osoa galtzen denean zalatza dugu -a kasu

marka soila txertatu ote den, ala murrizketa galanta gertatu den. Adibidez:

raz º... ordúan Saturrarána ta ordúan ya pláyara ta juate-giñan

Zer suposatu behar da?, “Saturraran + -a” dugula?, ala “*Saturraran + -e- + -ra >

*Saturrarane(r)a > *Saturraran(e)a > Saturrarana”?...

Beste kasu marka batzuk bietara txertatzen zaizkie oinarriei; datiboan, esaterako, joera nagusia

zuzenean txertatzea da (kmz-k, kgg-k, raz1-ek, nme2-k, naz-k, kaz3-k, kaz6-k horrela egiten dute), baina

kmz-ren, kgg-ren eta kaz3-ren ahotan “Eibarreri” eta “Santa Kurutzeri” erakoak ere jaso ditugu. Leku

denborazko genitibo marka ere bitara txertatzen da; gehienetan zuzenean oinarriari, kmz-k, raz-k, kgg-k,

raz1-ek, nme2-k, naz-k, rmz-k, kmz1-ek egiten dute horrela; baina beste bi adibidetan loturazko bokalaren

bitartez jaso dugu, kgg-k eta kmz-k horrela egin dutenez. Motibatiboa ere multzo honetan dago; lekuko

gehienek loturazko bokala txertatzen duten artean (kmz-k, kgg-k, raz1-ek, f.a.-k), nme2-k eta naz-k

zuzenean txertatzen dute kasu marka. Azken hauen emaitzak, “Santakurusgaittik, Asittaingaitti[k],

Eibargaittik” formak dira. kgg lekukoak ere era horretako “Eibargaitxi[k]” forma eratu du behin (lekuko

horren joera nagusia loturazko bokala txertatzea da), eta bere iritzia forma horren inguruan hau da: kgg

“ºrarua ein jata baña ori urten jata”. Ablatibo formak ere itxura bi har ditzake; kasu marka oinarriari

zuzenetan txertatzen diotenak lekuko hauek dira: kmz, raz1, nme2, naz, raz, kaz3, kaz9. Ablatibo kasu

marka loturazko bokalaren ondoan lekuko hauek txertatzen dute: kgg-k, f.a.-k, rmz-k eta ñaz5-ek; forma

gehienak kontsonante afrikariz amaitutako toponimoenak dira (“Santa Kurutzetik” eta “Basobaltzetik”)

eta amaiera horrek loturazko bokala txertatzeko joera handiagoa duela dirudi, beste amaieretan horrelako

adibideak oso bakanak direlako, kgg-ren eta ñaz5-en “Salbadorretik” forma jaso dugu bakarrik.

1.8.2.3. Zalantzazko leku izenak

Talde honetan azpimultzoak egin ditzakegu; batetik, 1.2.0. atalean aurkeztutako -ia eta -ua

amaierako leku izenak ditugu; bestetik, dena delako toponimoak Eibarren zein forma hartzen duen

kontuan izanda beste batzuk ditugu, horrelakoetan toponimoaren beraren aldaerak ez ezik, amaierak ere

alda baitaitezke (“Ondarroa, Ondarrua, Ondarru” adibidez). Beste multzo baten daude era batera baino

gehiagotara egiten diren beste leku izen batzuk.

1.8.2.3.1. Amaieran -i(a) edo -u(a) dutenak

• -i(a) amaiera tankerakoak hauek dira adibidez: “Donosti(a), Mañari(xa), Mallabi(a), Plaentxi(a)

/Plasensia /Plasentzia, Aspeitxi(xa), Sumai(x)a, Aulesti(a)/Allustia, Bitorixa”. Aurkeztu da lehen ere leku

325

326

izen hauen jokabide nagusia, gehienetan amaierako -a gordetzekoa 1146 , bestelako adibideak ere jaso

ditugun arren, esaterako:

kmz Plaentxi urrían dao --nme2 Aspéitti etxata gustátzen //nme2 Donósti, urrin dao

naz Plaentxin eon gára --kmz Donostíñ eo-áitxuk

kmz ºMañaríra?: “Mañarixara” es! “Mañaríra”!

• -u(a) amaiera tankerakoak hauek dira, esate baterako: “Urkusu(a), Kalamu(a), Ermu(a)”.

Goiko izenen moduan, hauen aurkezpena ere 1.2.0. atalean egina dago. Orain adibide eta

zehaztasun gehiagoz hornituko dugu han esandakoa, Eibarko bertako leku izenak ere kontuan hartuta.

Zehatzen batu duguna “Urkusu(a)” izena da; horrek beste pareko izen bat ere badu, baina

gaztelaniaz berba egiterakoan erabiltzen da gehiago euskaraz baino, “Urkisu” hain zuzen. Azken forma

hau euskaraz erabiltzerakoan ia sekula ez da amaierako -arik agertzen, eta horregatik ez dugu

aurrerantzean kontuan hartuko. Lehenengo forman ostera, bai agertzen da amaierako -a, eta horixe da

gainera joera nagusia, “Urkusua” forma erabiltzea, alegia. Ez dugu uste mugatzailetzat hartu behar denik

bakarrik, nahikoa sistematikoki agertzen baita nominatiboaz besteko kasuetan ere: ergatiboan, datiboan,

edutezko genitiboan, leku-denborazko genitiboan, soziatiboan, motibatiboan, destinatiboan. Ez dute

lekuko guztiek horrela egiten kasu guztietan, baina kasu bakoitzean lekukoren batek edo batzuek bai.

Partitiboan, prolatiboan, ablatiboan eta adlatiboetan beti hartzen du “Urkusu-” forma, -a gabekoa. Baina

inesiboan, erabatekoa da “-uan” forma, bai “Urkusuan” bai “Ermuan” egiterakoan. Hemen dioguna

“Ermu(a)” toponimoaz 1.2.0. atalean esan denarekin guztiz bat dator. Bestera erabiltzen den izen bat

“Berritxu” da, ez baita Eibarren “*Berritxua” gisako formarik.

Goikoaren tankerako eredua betetzen du “Kalamu(a)” mendi izenaren deklinabideak ere; kasu

batzuetan -a agertzen da, “Kalamuatik”, adibidez, baina beste batzuetan ez, adlatiboan adibidez:

naz e, eurik ittespadau Kálamura juen geinke

1.8.2.3.2. Forma anitz hartzen dituzten leku izenak.

“Ondarroa” toponimoa dugu eredu garbia honelakoetan (“Ondarroa /Ondarrua /Ondarru”; goiko

-u(a) amaieradun izenekin erka daiteke neurri batez), eta lekukoak ere konturatuta daude horretaz:

kgg º”Ondarru” sé da?, “Ondárru” da ero “Ondárroa” da ero…?

kmz ºbai, ondo dao esanda “Ondarru” [baina Eibarren] eés!, ees!; ess!, ess... ... eés! “Ondarru” da

uu- Ondarroakoo ... éurak [esaten dutena]!

Dena dela, lekuko zaharrenek gehien darabilten forma “Ondarrua” da, bai nominatiboan bai

deklinatzerakoan; baina beste formak ere bizirik daude, bai zaharrengan bai gazteengan. Prolatiboan,

esaterako, raz1-ek, nme2-k eta naz-k “Ondarruatzat”, -adun forma egiten dute.

Antzerako toponimoak dira “Naparrua, Gipuskua”, baina ez ditugu sistematikoki jaso lekukoen

ahotan.

Amaieran alternantzia duen beste izenetariko bat “Motriko /Mutriko /Motriku (/Mutriku)

/Mutrikua” da. Lekukoek ere egin dute gogoeta izen hau dela eta ez dela:

raz º... oiñ e ipinitze “Mu- Mutriku”: lén-”Motríko”!

1145 Ikus horren espektrograma eta iruzkina in raz1 9B394.

1146 R.M. AZKUE-ren galdekizunean ere “Donostiako” da Eibarko erantzuna (in A.M. ECHAIDE; 1984, 300).

S.B. “Motrikun eon gára”, ºguk Mo-kin esáten dóu. “Motriku”, bai … “Motrikon”?: eés, ñó!, orí,

“Motrikon”, euskal gaisto

Aipatutako aldaera guztiak jaso ditugu, eta aldaeron arteko alternantzia lekuko bakoitzaren

idiolektoan ere bada, baina Eibarko forma hedatuenak “Motriko” eta “Motriku” direla dirudi. Beste

kasuetan edonola dela ere, inesiboan lekuko guzti-guztiek erabat -un amaieraz egiten dute.

1.8.2.3.3. Euskarazko beste aldaki batzuetan ez bezala egiten diren beste leku izen batzuk

Hemen ere mota askotakoak biltzen dira: “Arrona, Oikina” erakoak −forma normalizatuak

kontsonante sudurkaririk gabeak dira−; “Mondragoi /Mondrago”, “Lekeitxixo /Lekeittixo /Lekeitixo

//Lekeitxio /Lekeittio /Lekeitio”, “Bergara /Berga” erakoak eta abar. Adibidez:

nme2 º... bañá, Arronam-bisi da-aann e, · “Galbanisados Olaisola” eró, da-an Arronan e... ··

Arroná [sic] karretera jenerálian goyas eskumara e, · Oikináko · bidia-artzen dan ondúan ...

1.8.2.4. Leku izenak esapideetan

“Tukumanera juan” jaso diogu kmz-ri, “pikutara joan” esanguraz:

kmz juári Tukumánera!

Esaera horren pare-parekoa da I. LASPIUR-ek aurkezten dituen “Pekiñera juan” eta “Tutuluko

estratara juan” esapideak (1999, 47-48). Egile horrek inesiboan ere onartzen ditu.

Urruntasun ia gehiegizkoa adierazteko −jaso dugun adibidean urruntasun subjektiboa da

bakarrik, ez fisikoa− “Kadisen” ere erabiltzen da, raz1-i jaso diogunez:

raz1 º bai, burua se- Kádisen!, · Kádisen daka-níburua!,

Kádisen... ·· gausá bat, gausa bat e, paper bá-lágatzem-bot ·· geró neuk esin topau! · da

neu-jakím-ba nun laga dotem-bá · da, errekistau mesillia ta-”amen estao-pá!” ...

I. LASPIUR-ek aurkezten duen “Tutuluko estratan egon”-ek ere esangura berbera du (1999, 48).

1.8.3. Ondorioak

Izen bereziak arrunki mugagabez deklinatzen dira eta kasu marka guztiak onartzen dituzte.

Batzuetan deklinabide mugatua ere onartzen dute baina atal honetan barrena batez ere mugagabea jorratu

da.

Pertsona izenak bokalez amaitzen direnean kasu markak zuzenean hartzen dira. Kontsonantez

amaitutakoan aldaera fonetikoak sortzen dira loturazko bokala txertatu ala ez. Kasu marka batzuk

sistematikoki loturazko bokalik gabe txertatzen diren artean, beste batzuek beti hartzen dute eta beste

batzuek alternantziaz. Aginagako ezaugarria da motibatiboan bokal hori ez txertatzea, bakarrik hango

lekukoek egiten baitute horrela. Gainera, pertsona izenetan ezaugarri hori ablatibo eta adlatibo kasuetara

ere hedatzen da.

Leku izenek ere kasu marka guztiak onartzen dituzte teorian baina zaila da edutezko genitiboz

eta destinatiboz erabiltzea. Leku izenek eurek hainbat aldaera toponimiko-foniko dituzte, baina

deklinabideari dagokionez bokalez amaitutakoetan ez dago aldaera askorik. Kontsonantez amaitutako

izenek, ostera, pertsona izenen moduan, loturazko bokala txertatu ala ez da aldaeretako iturri

327

328

nagusietarikoa, murrizketek ere aldaera nabarmenak sortzen dituzten arren. Loturazko bokalari

dagokionez, deigarria da alternantzia gertatzea datiboan; kaletarren ezaugarria dirudi bokal hori

txertatzea, zaharren eta gazteen ahotan jaso baitugu. Kaletarren ezaugarria da leku-denborazko

genitiboaren markaren aurretik ere bokal hori txertatzea. Orokorragoa da eibartarren artean bokal hori

eranstea motibatibo kasu markaren aurretik; horretan bereziak Aginagakoak baitira, ez dutelako eransten,

jakina. Ablatiboan ordea, bestelako profilak daude; batez ere baserritarrek txertatzen dute loturazko

bokala izena kontsonante afrikariz amaitzen denean, eta osterantzeko joera orokorra kasu marka zuzenean

izenari txertatzea da.

Bestalde, izenen aldaerek deklinatzerakoan eragina izan dezakete; adibidez, -a itsatsidun

deklinatzen diren ala ez. Horrelakoetan joera nagusia -a gordetzea da baina alternantzia ere kontuan hartu

beharrekoa da.

Leku izen bereziak hainbat esapidetan erabiltzen dira oso zentzu adierazkorrez.

1.9. ADIZLAGUNAK SORTZEKO GALDETZAILEETATIK ERATORRITAKO EGITURAK

Beste kategoria batzuetara igaro baino lehen, deklinabide kasu batzuekin oso estu lotutako

egitura batzuen berri eman behar dugu, adberbioen saileko forma batzuk baititugu orain azterketagai:

aditzondo zehaztugabe konposatuak 1147 . Galdetzaile batzuek egitura konplexuagoetan txertatzen dira

bestelako esangura duten formak sortuz, horiek ere adberbio mailakoak.

Galdetzaileok sarritan adizlagunak ematen dituzte erantzun emaitzatzat, baina aditzondoak ere

jar daitezke adizlagun horien lekuan. Izan ere, galdetzaile horietariko batzuek deklinabideko kasu markak

euren baitan dituzte, berezkoak −leku-denborazkoak kontuan hartuta− “nungo, nun, nundik, nora,

noraño(k), norutz”; baina beste galdetzaile batzuek ez, “noix, semat” erakoek. Atal honetan ez dira mota

biak bereiztuko.

Adizlagun maila (beste kategoria batzuen artean) deklinabide kasuetan nahikoa garatu delakoan,

zuzenean joko dugu osagai zehaztugabe konposatu horiek jorratzera. Denek dute esangura zehaztugabea,

ez da leku, une, jatorri, norabide... ziurrik adierazten. Hainbat bidez sortzen dira; eta hemen guk

jasotakoak bakarrik ipiniko dira, balitekeelako egitura gehiago ere izatea:

1.9.1. Errepikapenez

•“Edo” osagaiaren aldaerak tartean direla edo ez; adibidez: “nora-nora, nora-o-nora”, “nun-eronun,

nun-eo-nun, nun-o-nun”, “nun-ero-nundik, nun-eo-nundik, nun-o-nundik”, “noix-ero-noix”. Ez dira

asko erabiltzen baina oraindik badute bizitasuna. Hemen adibide batzuk:

raz1 nóra-o-norá bágoyanas

f.a. aurten nora-nora bánajoyak bakasíñuetan, aunke séa Maltzára

f.a. ºlen esan doúna-pe, or día nun-eró-nun, órre-pe estabe urtétzen, ta ba…

rae ºnun-o-nun entzun dot...

1147 Hemen aurkezten direnez ez ditugu berriro errepikatuko adberbioei eskainitako atalean.

f.a. nun-ero-nundik asálduko da

naz asálduko da nun-o-núndik

bñaz ºBustingórri básarrixa íual isango sa-noix eo noix...

•Errepikatutakoa galdetzailea ez baina kasu marka bera duen osagaia izan daiteke, balio

erakuslea duen adberbioa, esaterako: “nun-ero-an, nundik-ero-andik, nora-ero-ara, sela(n)-ero-alan”.

“Ero” osagaia aukerakoa da. Edonola ere, ez dira oso erabiliak “selan ero alan” egitura izan ezik. Adibide

batzuk:

raz1 nun ero án eongo da, óri bai! --naz nun ero án, numbaitxen...

f.a. núndik ero ándik etorriko/asálduko da

kgg nora ero ara? –raz1 nóra-ará

kmz emén gabíxak... séla ero ála --kmz3 º... da, bersueta-afesiñokua-dianak · berai kóntestau! ·

séla ero alá · ra-ra-ra-ra ta, · ra-ra ta, gánorasko bersoláriik es baña ...

Egitura horiek galdetzailerik gabeko beste erabiliago hauek gogorarazten dituzte, parekoak

izanik, balio erakuslea duten adberbio formez osatuta “an-ero-emen, andik-ero-emendik, ara-eroona...”

1148 :

raz1 ándik ero emétik etórriko dá

1.9.2. Galdetzaile bikoteez: “nundik-nora”

Goikoak ez bezala, egitura hau oso-oso erabilia da eta horrenbestez esangura ñabarduraz ere

aberatsa da. Esangura objektiboena, lekuzkoa du; askoz ere erabilera subjektiboagoa du norbaiten

bizimoduaz, ibilerez, zoriaz, erabiltzen denean, edo modua, bidea adierazterakoan. Aipatutako

ñabarduretako adibide batzuk ipiniko ditugu:

rmz2 º... ní-baakíxa-núndi-nora juan san- Millaflóssera [sic] ... --kmz14 “...

espiritualmente esaten dana, gizonaren problemia hori da: nundik nora gabiz?, ondo gabiz? ...”

naz º are-berak ee, eunetarakua gáñera emoten dau sarrítten, e?,

bueno!: bixarko, etzikoo... ta, e?, bañá!..., táki-pa!, · núndi-nora dabillen..., asspertu dan ero...

kmz7 “... oktubrian, karzelan sartu ninduenian, -ez dakit nundik nora enterau ziran- guardia zibillak

juan ziran gure etxera eta ...”

Erantzuna ere badu, “ablatibo adlatibo” egituraz 1149

kmz ºFrantziara llégau; · Frantziátik Béljikara · da · gero Béljikan ... geró A- · Álfatik Méjikora;

Méjikot-tik etorri nitzanian ...

Esangura lexikalizatuagoak ere baditu; bata harridurazkoa eta bestea badaezpadako jatorriari

lotua. Adibidez:

kmz11 “... Lehelengo karreran, egiñ eben eta bastante karrera luzetxua zan: ez dakitt (...) 90

kilometrokua edo zan eta egin neban eta, nundik nora, nik karreria irabazi! ...”

raz1 núndi-norakúa da orí?

1.9.3. Galdetzaileei partikulak erantsirik:

1148 Ikus atal horretan.

1149 Ikus ablatiboari eskainitako atalean ere.

329

330

1.9.3.1. -baitx- erantsita

Besteak beste, galdetzaile hauei txertatuta jaso dugu: “nun-”, “nora-”, “noix-”. Egitura horiek

deklinatu egin daitezke eta oso erabilera handikoak dira ahozko hizkeran. Esangura aldetik zehaztugabeak

dira baina “edonun, edonora” erakoek baino eremu murritzagoa adierazten dute, “norabaitx bai, baina

edonora ez”. Deklinabide kasuak hainbat eratara har ditzakete:

• -baitx- partikulari txertatuta, “nunbaitxen, nunbaitxera, nunbaitxetik” jaso ditugu 1150 .

Amaierako kasu markek ematen diote esangura zehatza forma bakoitzari, oinarrian kasu horietan “nun-”

inesiboa baita, forma neutro legez. Ez da Eibarko era jatorrean “nunbaitx” formarik erabiltzen inesiboa

adierazteko –ez behinik behin guk jaso dugun lekukotzan–, eta areago, “*nundikbaitx” arrotza da edozein

euskaldunentzat gure iritziz. Forma erabilienak dira. Aipatutakoak dira aldaera nagusiak, baina raz1

lekukoari “numbaitxan” forma ere jaso diogu behin baino gehiagotan. Forma bakoitzeko adibide bana

ipiniko dugu:

rmz º[idi-probak] Agiñán ee, béti eongo san!: eón ee, · Agiñán esaututa nao ni-iru o lau kekalsaa

· lékutam-be!: ··· átaixam-be bai, an esko- · elíxaurriam-berá be bai, mortérotam-berá be! ·

úrtero selebrau numbáitten! daa, gaur emen iual daa bixar átaixan dá ...

raz1 ogíxa numbaitxétik ekárri bieko dábe

nme2 º... bañáá, e amén ee, oittura sarrá sa- a, serien e, · −“ba, · dómekan ee, f- fulánok eta

garbantzu-euna jáukek éta” ba, baa numbaittéa · kombidáutza soyesenien...

S.B. noisbaitxen --f.a. beiñ ero beiñ etorriko sara gure etxéra, está? ... noisbáitxen

•“Norabaitx” eta “norabaitxera” formak, goikoekin alderatuz, bestelakoak dira. Galdetzaileak du

bere baitan egituraren esanahiaren muina, eta “norabaitxera” forma erredundantea dela esan daiteke,

lekukoek erabili sarri erabili arren 1151 . Gazteenek, kgg-k esaterako, ez dute bide hau nahikoa ongi

ezagutzen eta erabiltzen. Esanguraz, “norabaitx”, “norabaitxera” eta “nunbaitxera”, denak bat dira.

Adibidez:

raz1 ºba posi-nao norabaitt urtétzeko

raz1 oingo u- udán, norabáittera bakasíñuetan góyas

1.9.3.2. -nai osagaia ondorik erantsita

Horrelako formarik “nun-nai” jaso dugu bakarrik S.B.-ren ahotan, teorian behintzat beste

galdetzaile batzuekin ere osa daitekeen arren 1152 . Esanguraren muina galdetzaileak dakar bere baitan.

Eibarren, emaitzek erakusten dutenez, ez da bide hau kasik erabiltzen:

S.B. arasuak eta buruaustiak, nunai

1.9.3.3. edo- partikula aurretik erantsita

Besteak beste, galdetzaile hauei txertatuta jaso dugu: “-nun”, “-nora”; “-noix”, -”selan”, -

”semat”. Teorikoki behintzat, kasu marka txertatuta duten galdetzaile guztiek har dezakete aurretik, bai

1150 I. LASPIUR-ek eskaintzen duen taulan ostera, inesiborako “nunbaitt”, eta beste kasuetako “nunbaitteko, nunbaitteraiño,

nunbaitteraiñoko, nunbaitterutz, nunbaitterako” formak ere aurkezten ditu (1999b, 130).

1151 I. LASPIUR-ek ez du aintzakotzat hartu forma hori, “norabaitt” aurkezten baitu bakarrik paradigma osoan (1999b, 130).

1152 Ez dugu biderik ez eskubiderik Eibarren lekuko jatorrek ez darabiltenik esateko, baina berriki alfabetizazioaren bidetik sartzen

joan dela dirudi; ikus, bestela, I. LASPIUR-ek ere “nunahi” forma aurkezten duela (1999b, 14. oh.), nahiz eta eredu bereko

“noranahi, noiznahi” jada klasikoa den T. Etxebarria-rengandik jaso duen. R.M. Azkue-ren Erizkizundi..-an ere “noranai” erantzuna

eman zuen C. Careaga-k (in A.Mª ECHAIDE, 1984, 269).

izenordainen sailekoek −“edonor, edoser, edosein”− nahi beste deklinabide kasu marka amaieran

erantsirik −“edoseñek, edoseñi, edoseñen, edoseñekin” eta abar−, bai leku-denborazko sailekoek ere; guk

jasotako “edonun, edonora”-z gain, “*edonungo, *edonundik, *edonoraño(k), *edonorutz” ere sor

daitezke 1153 .

Atal honetan leku-denborazko galdetzaileak aztertzen dihardugu eta horrenbestez horietara

mugatu behar gara. Galdetzaileek eurek kasu marka euren baitan txertatuta dutenez, ez dute beste

markarik behar egitura hauek sortzeko; berdeklinazio adibiderik ez dugu jaso baina ez litzateke

ezinezkoa 1154 . Lekukoek forma hauek ezagutu egiten dituzte baina ez dituzte askotan erabiltzen. Esangura

aldetik, “nunbaitxen, norabaitx” erakoek baino eremu zabalagoa adierazten dute, aukeran diren

posibilitate guzti-guztiak bere baitan hartzen ditu.

Honelako formak jaso ditugu: “e(d)onun; e(d)onora /eronora; edonoix 1155 ; edoselan /eroselan;

edosemat /erosemat”. Adibide batzuk:

raz1 edónun eon leike

naz edonóra jueteko! ... pres gaos, bai!

nme2 edónoix ei-leike

raz1 ºbai baña, erosémat klásetara esaten da óri txá! ·· Bá!, orí, modú askotára esáten da óri, e?

//raz1 ºaa... ... kinielia edárra da! nesk- neskía edosema-dao!, neskía eroséma-dao! kinielia gatxá

da-asertatzia ta, oo... óne-mutil sarrok ónek!... ...

1.9.3.4. ”Ezezko” formak, i- osagaia aurretik dutela

Aurreko beste guztiek ez bezala, esangura bikoitza dute. Esangura ezagunena erabateko

ezeztapena dakarrena da, eta horrelakoetan ez da zehaztugabetasun ñabardurarik, ezeztapena orokorra

baita. Ezezko perpausetan hartzen du esangura hori, baina ezeztapena “ez” osagaiaz landa, bestelako

egituraz ere lor daiteke, jakina: “ezin, barik” eta abarren bidez. Beste esangurak ez du ezeztapenik

adierazten eta zentzu zehaztugabea du; galdera perpausetan erabiltzen da sarritan baina ez derrigorrez

(ikus “iñoix”-en adibideetan, esaterako).

Honelako formak jaso ditugu: “iñungo, iñun, iñundik, iñora; iñoix”. Denentzat batu ditugu

zentzu bietako adibideak:

da:

•Iñungo:

kmz8 “... Eibarko euskeriak gauza eder batzuek, jiro batzuek eta batzuek dakazela

beste iñungo lekutan ez dagozen modokuak ...”

/kaz2 º... d’esate-neban “au da baltzá!: neuk umerik ess... · iñungo umia ásten..., ·· da ·· nai ess ·

bér’etxera juaterik umiak ...

•Iñun. Forma hau bakarrik ager daiteke baina sarrien “be” edo “be es /bes”-en ondoan agertzen

kaz3 º... és eiñ · etxien da iñun kóntau gero au, e? ...

raz5 º... dirua set-, iñúm-be tópau esin dirúrik!; esan ei-tzan e · −“gabíam-be lorí-pess!”

Ambrósiok! //raz5 º−“estók isángo?!: á saráixa ta, iñón e, atzénik im-barík?!”, −“bai-bai-bai!

iñúm-be gerátu barik: artu ta da-da-da-dá-dá!” ...

kmz ºiñúmbés

1153

I. LASPIUR-ek adlatibo bukatuzko forma ez, beste guztiak aurkezten ditu bere taulan (1999b, 129), nahiz eta denen adibiderik

ez ipini.

1154

Ikus I. LASPIUR-ek eskaintzen dizkigun hainbat forma (1999b; 129, 131).

1155

Guk lekukotza jaso dugu, I. LASPIUR-ek Eibarren ez dela erabiltzen uste izan arren (1999b, 131 1. oh.).

331

332

/naz ikusi dosu alako gausaik iñúm-bé?

•Iñundik. Forma inesiboan legez, “be” edo “be es /bes”-en ondoan agertzea aukerakoa da.

Adibidez:

rmz2 º... da sémbat astártu doten au núndik ete datorren probá-asúntuau!?, da ésiñ iñúndik etára!

raz1 º... árrimauta jai dao, e? Árrimauta e, e..., nik oixe-esto-topatzen iñúndi-pe ondó! Nai

dabenian iés eitxeko morúan e gisóna!? · d’andría!?...

/naz ikusi dosu txakurra iñúnn aldétik [sic] ·· iñundik?

•Iñora. Forma inesiboan eta ablatiboan legez, “be” zein “be es”-en ondoan agertzen da.

Adibiderako:

kmz º... á!, · juan san dómekan esa-netzan -”es noya iñora be!”, gerátu in san ...

kmz ºéss!, iñóra bés ní! ·· ess... ...

/naz basoyas iñóra?

•Iñundik-iñora (be (es)). Nundik-nora egituraren parekoa da, baina bestelako esangura

ñabarduraz. Zenbait adibide:

kmz au esin leikek mobidu, iñúndik iñóra bé

kaz3 º... iñúndik iñóra esi-san jirau! erroparik itxeko, e? iñúndik iñora be!: esseb’esseb’eseuan

iñúm-be · erropárik eitxia nai basan ...

•Iñoix. Leku-denborazko kasuetan legez, “be” edo “be es /bes”-en ondoan agertzea aukerakoa

da. Ezeztapen zentzuz, gaztelaniazko “nunca” aditzondoaren eragina nabarmena da batez ere gazteen

ahotan. Esangura zehaztugabez erabilera ikaragarria du solasaldi askean. Adibidez:

kgg º... “burdiñía” páre bat aldís pásau da ta iñoix estákitx -akin dan ero -a bári-dán

kgg ºeske or “ondúan” es neukían esángo, uste-ot íxa iñoix [“inoiz ere ez” esan gura du]

nme2 iñois bestot entzún

/nme2 iñoiss ikusi dosu s- seose olakoik?

raz1 º... pásatze-ata iñoix gausá bá-gordé ta esin topáu! ...

raz º”solokótiña” iñoix esá-gendúan, baña “sótiña”, “sótiña”!

Bestelako egituretan txertatuta ere jaso dugu, adibidez:

nme2 iñoix eo beiñ etorriko sara guréra, e?

1.9.4. Bestelakoak

Nora-esta, nora-esian. Norabide zehaztugabeaz gain, zalantzazkoa ere adierazten du. Esate

baterako:

f.a. ikúsi juat nora-ésta

nme2 norá-esían

1.9.5. Ondorioak

Alor honetan adberbioen eremuan kokatzen gara baina adizlagunak iturburu direla, hainbat kasu

markadun galdetzaileak hain zuzen. Horiez gain, “noix, semat” erakoak ere kontuan hartzekoak dira.

Forma konposatuak eta eratorriak eratzen dira eta gehienek esangura zehaztugabea dute, ñabardurak

ñabardura; erabateko ezeztapena adierazten dituztenak ere sortzen dira.

Horrelako formak sortzeko bideak anitzak dira. Errepikapenez, galdetzailea errepikatu daiteke

edo horren lekuan kasu marka bereko adberbio kategoriako formaren bat. Tartean beste osagairen bat har

dezakete horrelako egiturek. Erabilera eta bizitasun aldetik, oso gorabehera handiak dira, “selan ero alan”

adibidez oso arrunta den artean “nora(o)nora” oso gutxitan erabiltzen da Eibarren. Eratorpenez, artizkiak,

atzizkiak zein aurrizkiak erabiltzen dira forma mugagabeak eratzeko. Bestelako egiturak ere erabiltzen

dira. Batzuetan forma erredundanteak ere sortzen dira erabileraren erabileraz; baina beste forma batzuek

oso emankortasun eta bizitasun txikia dute Eibarko hizkeran. Erabilera murritzeko adibide batzuk

zaharren ahotan gordetzen dira bakarrik, eta beste batzuk, berrikuntza moduan, alfabetatuen ahotan. I-

aurrizkiz osatutakoek esangura bikoitza dute, zehaztugabea eta erabateko ezeztapenarena, zein esalditan

txertatuta dauden.

1.10. ERAKUSLEAK

Bi maila bereiziko dira atal honetan: batetik, erakusleak izenordain funtzioan duten forma eta

erabilera (arruntak eta indartuak); eta bestetik, erakusleak determinatzaile gisa. Erakusle determinatzaile

soilen formak ez ditugu berriro errepikatuko izenaren ondoan jartzea nahikoa baita, baina erakuslez

osatutako beste egiturak aztertuko ditugu batez ere, birritako erakusleak hain zuzen.

Erakusleek zerbait mugatua adierazten dutenez, beti jakineko zerbait −berdin dio fisikoa edo

metafisikoa izan− dute erreferente legez, eta ez dute partitibo kasu marka onartzen; prolatiboa ordea onar

dezakete baina hirugarren graduan batez ere. Birritako erakusleek ez dute prolatibo eta instrumental

markarik ere onartzen. Edozein izenen −nahiz arrunta nahiz berezia− edo izen sintagmaren ordez edo

ondoan joan daitezke eta horrenbestez leku-denborazko kasuetan forma bizidunak zein bizigabeak

dituzte.

Bestalde, balio erakuslea duten adberbio kategoriako formak ere atal honetan azalduko dira.

1.10.1. Izenordain legez erabilitako erakusleak 1156

1.10.1.1. Arruntak

Ezaguna denez, erakusleek hiru gradu islatzen dituzte, hurrenetik urrunenera, “au, ori, a 1157 “. Ez

gara sartuko euskarazko mugatzaileak erakusleetatik eratorritakoak diren ala ez auzi horretan, baina

forma batzuetan oso traza handia dutela edo bat direla, kasuan kasu, ezin du inork ukatu 1158 .

1.10.1.1.1. Forma singularrak

1156 Beste gramatikari batzuentzat legez, guretzat ere erakusleak dira izatez, bai arruntak bai indartuak, baina horien forma osoa

ongien ikusten den funtzioa izenordainarenean denez, zilegi begitandu zaigu funtzio horretan erreparatzea erakusleen formak eta

aldaerak erakusteko (ikus esaterako EUSKALTZAINDIA, 1993, 75-76).

1157 I. LASPIUR-ek dioenez, Eibarren “3. personan ez dago persona-izenordaiñ arruntik eta hónen ordez erakusle arruntok erabiltzen

dira: ha eta hárek (...) [Eta] Taula honetan dittugun 3. persona izenordaiñ indartuok [singularrekoak], erakuslietatik eratorrittakuak

dira, ber- aurrizkia aurretik jarriaz (...) 3. gradukuak dira gehixen darabiguzenak” (1999b, 68). Beraz, egile horrentzat 3. graduko

edozein erakuslek du 3. pertsona izenordain funtzioa. Guk, forma indartuen atalean ikusiko denez, “bera” eta horretatik

eratorritakoak jo ditugu batez ere funtzio hori betetzen duten forma nagusitzat.

1158 Ikus aurrerago gradu hurbileko mugatzailez eratutako deklinabide ereduei eskainitako atala.

333

334

Erakusle arruntak, singularra

1. Gradua 2. Gradua 3. Gradua

au, onek, oni /oneri, onen,

on(e)tako, ones /onus-; onekiñ

/one(g)as; one(g)aitxik

/augaitxik; onentzat

/onendako /onentzako;

on(e)tan, onen gaiñ;

on(e)tatik, one(n)(g)andik;

on(e)tara, one(n)(g)ana;

on(e)taraño(k); on(e)tarutz

ori, orrek, orri /orreri, orren,

or(re)tako, orres /orresas; orrekiñ

/orre(g)as; orre(g)aitxik

/ori(g)aitxik; orrentzat /orrendako

/orrentzako; or(re)takotzat;

or(re)tan, orren gaiñ; or(re)tatik,

orre(n)(g)andik; or(re)tara,

orre(n)(g)ana; or(re)taraño(k)

/or(re)tararte; or(re)tarutz

a, a(r)ek, ari /areri, aren /ain-,

ar(e)tako, ares /arres-; arekiñ

/are(g)as; are(g)aitxik /a(g)aitxik;

arentzat /arendako /arentzako; atzat

/aretzat /arentzako /a(r)takotzat

/aintzat /aintzakotzat (prolatiboa);

ar(e)tan /atan, aren gaiñ;

a(r)(e)tatik, are(n)(g)andik;

a(r)(e)tara, are(n)(g)ana;

a(r)(e)taraño(k); a(r)(e)tarutz

1.10.1.1.1.1. Kasuz kasuko ezaugarri orokorrak

Kasu marken inguruko aldaerak nahikoa garatu dira deklinabide orokorrari eskainitako ataletan

eta oraingoan erakusleen euren forman erreparatuko dugu batez ere, eta dagoenean, kasu marken aldaera

berezietan 1159 . Batzuetan hiru graduak batera azalduko ditugu eta bestetan banatuta.

Nominatiboko formak (“au 1160 , ori 1161 , a 1162 “) ez dira bere horretan agertzen beste kasu markak

hartutakoan. Ergatiboan, adibidez, “onek, orrek 1163 , a(r)ek 1164 “ formak erabiltzen dira, eta ergatibo kasu

marka kenduz gero beste kasuetako oinarria lortzen da. Oinarritzat zer hartu?; gure ustez “on- orr- ar-”

lirateke erakusleen oinarrizko forma oblikuoak eta kasu marka txertatzerakoan batzuetan loturazko bokala

hartzen dute eta bestetan ez. Lehenengoa gertatzen da ikusi denez ergatiboan bertan eta kasu gehiagotan:

edutezko genitiboan (“onen, orren, a(r)en”), instrumentalean, soziatiboan, destinatiboan, ablatiboan (bai

bizigabean bai bizidunean), adlatibo bizidunean eta adlatibo bukatuzko bizidunean.

Baina hori ez da beti betetzen, kasu batzuetan forma bat baino gehiago baititugu, beste

monografia batzuetan aurkitu ditugun paradigma sistematiko eta “garbien” ereduak hautsiz. Kasu marka

loturazko bokalez zein zuzenean txertatuta, bietara, kasu hauetan jaso dugu: datiboan, leku-denborazko

genitiboan, motibatiboan, inesiboan, adlatibo bizigabean, adlatibo bukatuzko bizigabean eta adlatibo

bukatuzko bizigabean.

Jarraian, aipamen zehatzagoak merezi duten ezaugarriak jorratuko dira:

a) Datiboan, 1. graduan “oni” forma da hedatuena lekuko guztiengan baina “oneri” forma ere

jaso dugu kmz1-en, kgg-ren, raz-ren eta raz1-en ahotan.

kgg º... estot uste, e?, éstot uste, baña estáki-kálko modúan estáki-erakúsliekin ólan eitxen da es?,

“onéri” ta “óneri”: “señéri”, “séñeri”

2. graduko forma orokorra, ostera, “orri” da; baina kag-ri jaso diogu “orreri” forma. 3. graduko

forma orokorra ere “ari” da baina “areri” ere jaso diegu kgg-ri eta raz1-i.

1159

Ez ditugu hemen kasu bakoitzeko aldaera guztiak ipiniko, forma guztiak ezagutzeko ikus taulak.

1160

Ikus errealizazio bat espektrograman: kmz 27B291.

1161

Ikus errealizazio batzuk espektrogrametan: kmz 12B368, kmz 34B61, kmz 63B167, kmz 67B239, kmz 67A069; raz1 23B341,

raz1 54A105.

1162

Ikus zenbait errealizazio espektrogrametan: kmz 66A158, kmz 67B208; raz1 54A18.

1163

Ikus errealizazio bat espektrograman: kmz 69B49.

1164

Ikus errealizazio bat espektrograman: kmz 63A177.

) Edutezko genitibo forma da “onen- orren- ain-” erroa duten zenbatzaileen oinarria, “-beste”

gehiturik. Horiei inesibo kasu marka gehituta (“onenbestian, orrenbestian, ainbestian”) salneurria adieraz

dezakete adibidez; eta gainera moduzko adberbio lexikalizatuak ditugu, “ez ondoegi ez gaizkiegi”

adierazteko. Forma indartuak har ditzakete gainera 1165 , adibidez:

raz5 º-”axé salduko neskixo-onétxembestian...” ...

c) Instrumental markadun erakusleak aurkitzea ez da erraza solasaldi askean, ez bada

instrumentala txertatutako lexikalizazioren baten edo jakineko egituretan, postposizioekin adibidez. Kasu

marka honi dagokionez, kgg da beste lekukoengandik bereizten den bakarra, oinarriari “-tas” forma

itsasten baitio. Beste lekukoek kasu marka loturazko bokalaren bitartez txertatzen dute: “ones, orres,

ares 1166 “, eta eredu hori betetzen ez duen forma “orresas” da, naz-ren ahotan jasotakoa.

Aipatu dugun forma lexikalizatuetan bestelako itxura hartzen dute: “oneskero, onuske(r)o,

onuskeriok; arreskero”, esate baterako 1167 .

d) Soziatibo kasu marka biak jaso ditugu, bai -kin bai -gas. Baina deklinabide orokorreko

soziatiboaren atalean aipatu denez, -gas kasu marka bereziki lotuta dago “gañera, aparte” erako

postposizioei (pluraleko formak ere bai), esandakoari zerbait eranstea nahi zaionerako. Bestalde,

“*orrekin gañera” ez dugu jaso eta hizkuntz senarentzat arrotza egiten da.

e) Motibatiboan argi dago Aginaga auzokoak besteengandik bereizten direla; 1. eta 2. graduetan

nme2-k eta naz-k “augaittik, origaittik” eredua betetzen duten artean, beste guztiek “one(g)aitxik,

orre(g)aitxik” egiten dute. 2. graduari dagokionez, rae-k ere “origaitxik” darabil baina kontuan izan behar

da bere jaiotetxea eta gaztetako bizilekua Aginaga auzoan izan zuela. Erreparatzekoa da kasu marka

zuzenean txertatutako forma horien oinarria ez dela on- orr- ar-, beste kasuetan gertatzen denez,

nominatiboko formak baino.

Dena dela, nme2-k loturazko bokaldun aldaera ere badarabil, bestea baino gutxiagotan izan

arren. 3. graduko formetan antzerako banaketa aurkitu dugu baina zehaztu egin behar da, Aginagakoek ez

ezik kmz-k eta kaz3-k ere “a(g)aitxik” baitarabilte; eta naz-k “aregaitxik” ere bai.

f) Destinatiboan, kasu markako hiru aldaerak jaso ditugu: -ndako, -ntzat, -ntzako.

g) Prolatiboan forma “bitxiak” jaso ditugu, erabilera (eta ezagupen) ezaren ondorio ziurrenik:

“ontzat; atzat, aretzat, arentzako 1168 “ batetik (adibidez: naz “Juan · éuki dot ... aa-aréntzakua [sic], a

dálakuan”); baina bestetik, forma eta erabilera jatorrak ere bai, “ortakotzat /orretakotzat, a(r)takotzat”

formak (adibidez: nme2 “ortakótzat estabe artú”, naz “ori estabe-euki ... atakótzat”). Horiek ez daude

1165 Ez dugu ezaugarri hau forma indartuen atalean berriz errepikatuko.

1166 I. LASPIUR-ek zalantza du “honez” erabiltzen ote den −Eibarko aldakian, ahozkoan, “ones”, jakina− (1999b, 87 7. oh.), baina

guk “ones”-az gain “ares” ere jaso dugu, oso erabilera murritza duen arren.

1167 Ikus beherago erabileraren atalean ere.

335

336

erakuslearen oinarrizko formaren gainean bakarrik eraikita, leku-denborazko genitiboaren markaren

gainean baino; eta “aintzat, aintzakotzat” ere 3. graduko erakusletik eratorriko formaren gainean eraikiak

dira 1169 .

h) Leku-denborazko kasuek badituzte berezitasun orokorrak, forma bizigabeei dagokienean.

Denek hartzen dute -ta- artizkia kasu markaren aurretik, eta esangura oso mugatua duten arren, forma

mugagabeak dirudite:

•Leku-denborazko genitiboko formak orokorrean ez dira erabiltzen; arrotz egiten zaizkie

“onetako, orretako, aretako” formak lekukoei, beste aldakiren bateko formatzat joten dituzte, edo formen

“gramatikaltasuna” ere zalantzan jartzen dute. kgg da forma horiek arrunki darabiltzan lekukoa,

alfabetizazioaren eraginez, noski. Formaz, lehenengo gradukoa loturazko bokalik gabe egiten du,

“ontakua” eta bigarrena bokalorrekin, “orretakua”. naz-k formak gramatikalki onartu egiten ditu baina ez

ditu erabiltzen; “aretakua” hirugarren gradukoa egiten zaio ezagunen. Lekukoek, kgg-k izan ezik, beraz,

beste bide bat darabilte adiera hori aditzera emateko, pareko leku-denborazko genitibo markadun balio

erakuslea duten adberbioak hain zuzen (“amengo, orko, ango”). Esapideetako formak hain lexikalizaturik

daude itxuraz, lekukoek ez dituzte erakusletzat hartzen eta jator darabiltzate. kmz-k adibidez, lagunarteko

“-setako? -a(r)tako!” hitz-jokoan konturatzeke darabil.

•Inesiboan, forma bizigabeak ez dira asko erabiltzen, formak ezagunak eta noizbait erabiliak

izan arren. Gutxien erabiltzen dena leku fisiko zentzuz da (“non” esanguraz), “zertan” esanguraz adibide

gehiago jaso baititugu. Ikus zer dioen lekuko batek erakusleen horrelako formez:

f.a. ºakaso beiñ ero beiñ bai, baña orí gitxi, formá gitxitxan nik e entzún dot orí

1. graduan forma hedatuena loturazko bokala duena da, “onetan” alegia, zuzenean txertatutakoa

ere jaso dugun arren. 2. gradukoan, lekukoen joerak bakoitzaren idiolektoaren arabera jokatzen dutela

dirudi; loturazko bokala tartean duen aldaera darabilte kgg-k, raz-k, raz1-ek, nme2-k eta naz-k; zuzenean

txertatutako forma darabilte batez ere kmz-k, kmz1-k, nae-k eta f.a.-k; batzuek bietarakoak egiten dituzte,

noski, baina guk jokaera nagusiak aipatu ditugu. 3. gradurako hirugarren aldaera ere jaso diogu raz1

lekukoari, “atan” alegia, baina lekuko gehienek ez dute ezagutzen edo ez dute erabiltzen −bai darabilte

forma hori, ordea, esapideetan, naz-k eta f.a.-k esaterako−. Beste forma bien artean, 2. gradukoan aipatu

dugun antzerako banaketa dugu, baina loturazko bokala duen forma hedatuago dela dirudi. Areago,

lekuko batzuei harridura sortu die “artan” formak:

raz1 º”arétan”: “artán” es, e? ... “artán” es, artía badakísu ser dán...

Edonola ere, esapideetan lekukoak ez dira konturatzen inesiboko formak direla, eta “se(r)tan

(ero) a(r)tan, artan-or(re)tan, atan-onetan” erakoetan jator erabilita jaso dugu 1170 . Inesibo forma eta

erabilera arruntek, bada, ordezkaketa bide nagusia balio erakuslea duten adberbioetan dute, beste lekudenborazko

kasu guztiek legez.

1168 Forma honek, edozein modutan ere, pluralean jaso ditugun “onentzat, arentzat”-en, eta izenordain legez funtzionatzen duen

“eurentzat” formaren traza handia du; edutezko genitibo marka dute forma guztiek amankomunean. Lehenago ere adierazi denez,

gure iritziz ez da destinatibo kasu markaren erabileretariko bat, prolatiboaren aldaera baino.

1169 Ikus beherago ere, erabileraren atalean.

•Ablatiboan ere aurreko kasuetakoa jazotzen da; formak ezagutu bai baina erabili ez. Balio

erakuslea duten adberbio kategoriako formek betetzen dute erakusleon lekua gehienetan. Lekukoen

iritziak oso esanguratsuak dira:

kmz º[“onetatik” forma galdetutakoan] éé! ... bai-bai-bai... esán! e- eitxen da baña, está- esta

úsatzen: guk es beintzát!

•Adlatiboan ere beste kasuetan antzera gertatzen da. Leku zentzuz ez dira asko erabiltzen balio

erakuslea duten adberbioak erakusleen ordez erabiltzen direlako; “zertara” ekintza-edo adierazterakoan

sarriago erabiltzen dira erakusleak. Formari dagokionez, badirudi joera nagusia loturazko bokala

tartekatzea dela, nahiz eta beste erako adibideak ere jaso ditugun, “ontara, ortara, artara” alegia. f.a.-k,

esaterako, “aretara” ez du ontzat joten eta “artara” bakarrik onartzen du. S.B.-ri “atara” forma ere jaso

diogu, baina adibide bakarra da.

•Adlatibo bukatuzkoan, loturazko bokala duten formak eta ez dutenak berdintsu erabiltzen dira

kasu marka mota biekin: “or(re)taraño, or(re)tararte”, adibidez. Batez ere leku zentzua duten formak balio

erakuslea duten adberbio formek ordezkatzen dituzte, baina bestelako esanguraz erabiltzen dira horrelako

formak, 2. gradukoak batez ere:

raz1 ... “beróri”!: ºbaña gu orre-tarañok es gara leau; gu e, jénte ·· korriéntiakiñ ero

básarritxarrekiñ-eró ta-abér! básarrittien [sic] aldían estao-orí ...

•Adlatibo bide zuzenezkoa oso-oso gutxi erabiltzen denez orokorrean ere, horrek isla zuzena du

erakusleetan; kgg-ren, raz1-en eta naz-ren adibide bakan batzuk jaso ditugu bakarrik. Balio erakuslea

duten adberbio kategoriako formek betetzen dute horien lekua. Erabileraz, kmz-k adibidez oso garbi

adierazten du ez duela inolaz ere erabiltzen erakusleen horrelako formarik.

i) Leku-denborazko kasuetako forma bizidunak

Forma bizigabeetan ez bezala, forma aldaera anitz dituzte, deklinabide orokorrean azaldutakoen

tankerakoak, eta erabilera ere aberatsa da kasu gehienetan, inesiboa barne. Lekuko gehienek

postposizioak darabiltzate inesibo formak eratzerakoan, kgg-k izan ezik, -gan atzizkia baitarabil.

•Ablatiboan forma eta erabilera arruntak jaso ditugu bizidunen deklinabiderako, eta lekuko

guztiek aho batez edutezko genitibo markarik gabe hartzen dute kasu marka: “one(g)andik, orre(g)andik,

are(g)andik”. Deklinabide orokorrean aipatu denez, postposizio batzuen aurretik bizidunak ez direnek ere

forma hori hartzen dute: “orre(g)andik aparte” adibidez, oso forma hedatua da.

•Adlatiboan joera nagusia, ia erabatekoa, genitibo markarik ez tartekatzea da baina genitibo

markaz adibide bakan batzuk jaso ditugu: S.B.-rengandik, naz-rengandik eta nme2-rengandik adibide

bana jaso dugu.

•Adlatibo bukatuzkoan bizidunen forma kgg-ri jaso diogu bakar-bakarrik, alfabetizazioaren

eraginez sortutako formak; bestelako bidez ordezkatzen baitute beste lekuko guztiek eta kgg-k berak ere

bai.

1170 Ikus beherago ere, erabileraren atalean.

337

338

•Adlatibo bide zuzenezkoan benetako adibiderik ez dugula jaso aipa daiteke, jaso ditugun forma

bakarrak kgg-ren ahotakoak dira eta lekuko horrengan ere oso zalantzazkoak.

1.10.1.1.1.2. Formazko orokortasunak

Sarri aipatu izan da azentuak singularreko eta pluraleko formak bereizteko balio duela. Hori egia

da neurri batez, baina hori ez da bide bakarra, perpauseko eta solasaldiko beste osagaiek, eta egoera

pragmatikoek ere argitzen baitute formen esangura 1171 . Dena dela, adibide batzuk ipiniko ditugu.

Bereizketaren erakusgarri, “onék; onéndako; orrétara /orretára” lirateke singularreko formak (beste

kasuetara ere heda daiteke) eta “ónek, ónendako; órretarako” pluralekoak. Zenbait adibide:

kgg º... estot uste, e?, éstot uste, baña estáki-kálko modúan estáki-erakúsliekin ólan eitxen da es?,

“onéri” ta “óneri”: “señéri”, “séñeri”

/kgg líburua onéna da

/kgg líburua ónena da

Baina besterakoak ere jaso ditugu:

kmz ónek eiók //kmz órrek eiók //kmz árek eiiók

/kmz ónek ein dabe //kmz órrek ein dabe //kmz árek ein dabe

kgg “ónetxegaitxik etórri naix” ... “onétxegáitxik” ... ºbai-bai, plurala bi modutára eitxen dot, es

nais kontúrau oiñ árte ... bueno!, eske káro, ámen lau sílaba dáre, ya bos badáre

da… Bueno!, surétza-surétzat … Suk esángostásu nik sé-itxe-óten. Nik esángot

eta súk esángostásu

1.10.1.1.2. Forma pluralak

Erakusle arruntak, plurala

1. Gradua 2. Gradua 3. Gradua

onek, onek, onei /oneri, onen,

onetako, ones; onekiñ /onekas;

one(g)aitxik; onentzat /onendako

/onentzako; onentzat (prolatiboa);

onetan, onen gaiñ; onetatik,

one(n)(g)andik; onetara,

one(n)(g)ana; onetaraño(k);

onetarutz

orrek, orrek, orrei /orreri, orren,

orretako, orres; orrekiñ;

orre(g)aitxik; orrentzat

/orrendako /orrentzako; orretan,

orren gaiñ; orretatik,

orre(n)(g)andik; orretara,

orre(n)(g)ana; orretaraño(k)

/orretararte; orretarutz

arek, arek, arei /areri, aren,

aretako, ares; arekiñ;

are(g)aitxik; arentzat /arendako

/arentzako; arentzat

(prolatiboa); aretan, aren gaiñ;

aretatik, are(n)(g)andik;

aretara, are(n)(g)ana;

aretaraño(k); aretarutz

Nominatiboko formak dira beste kasuetako oinarriak, orokorrean: “onek, orrek 1172 , arek”.

Singularrean legez, baliteke oinarria “on- orr- ar-” izatea, baina plural ezaugarriak txertatzerakoan eta

pluralez deklinatzerakoan kasu guztiek 1173 “one-, orre- are-” oinarrietan txertatzen dituzte kasu markak, -

e- bokal hori pluraleko ezaugarri orokorra izanik.

1171 I. LASPIUR-ek ustez Eibarko erakusleen intonazio ereduaz aurkezten ditu horien formak paradigmetan, baina oharra egin

beharrean aurkitu da: “Halanda be, berbaldi bakotxeko enfasi berezi batek aldatu eragin leike entonaziñua” (1999b, 87).

1172 Ikus zenbait errealizazio espektrogrametan: nme2 1A30; raz1 01B88, raz1 27A5.

1173 Kasu marka bakoitzaren aldaerak ez ditugu errepikatuko.

Hori dela eta, singularrean baino askoz ere forma “batasun” handiagoa dugu pluraleko

paradigman. Ez ditugu forma guztiak hona iragaziko, alferrikako lana litzatekeelakoan 1174 ; eta aipagarriak

edo bereziak bakarrik ipiniko ditugu jarraian:

•Ergatibo forma singularrak eta pluralekoak guztiz neutralizatuta daude, sinkretismoz.

Perpauseko adizkiak laguntzen du batez ere zein kasu marka den bereizten. Gauza bera gertatzen da

edutezko genitiboan eta destinatiboan ere, besteak beste.

•Datiboan ere singularreko forma batzuekin neutralizatu egiten dira, sinkretismoz, singularrean

loturazko bokalez egiten direnekin hain zuzen: “oneri, orreri, areri”. Ez dira nahasten, baina, pluraleko

kasu markako dardarkaririk gabeko aldaerak, “onei, orrei, arei”.

•Instrumentaleko formak ozta-ozta jaso ditugu; kgg-k eredu arautuaren eraginez sortutako

formak darabiltza, -tas markaz. Forma jatorra, betikoa naz-ri jaso diogu bakarrik 1. gradurako:

naz da ónes gáñera badaos beste batzuk

•Soziatiborako ez dugu ezer berririk ekarriko, baina Eibarko sisteman deigarri egin zaigun forma

jaso dugunez aipatu egingo dugu: -kas kasu marka plurala hain zuen, f.a.-ren ahotan 1175 :

f.a. juan saitxe ónekin -ero- ónekas

•Motibatiboan lekuko guztiek berdin edo antzera osatzen dituzte formak, singularrean ez bezala.

Kasu honetan nabaria da arestian aipatu dugun “batasun” formala.

•Prolatiboan, singularrean legez, forma nolabait bitxiak jaso ditugu, oinarrian genitibo markak

dituztela: “onentzat, arentzat”, naz-ren eta nme2-ren ahotan:

naz áre-kartak eukittut ónennn-tzat

nme2 nik, árentzat ·· eukittut

•Leku-denborazko kasuetan, forma bizigabeetan orokorrean, singularreko “arazoa” gertatzen da.

Erakusleak leku esanguraz erabiltzen direnean, pluraltasun zentzua gordetzeko egiten dela uste dugu.

Balio erakuslea duten adberbio kategoriako formek plural horien lekua ere betetzen dute, nolanahi ere.

Kasu marka guztien aurretik -ta- pluraleko artizkia dago.

•Leku-denborazko genitiboa mota adierazteko forman jaso dugu batez ere: “onetakuak,

onetaikuak” ereduko formak, baina horrela ere ez dute lekuko guztiek onartzen, kmz-k eta f.a.-k kasu (ez

dituzte onartzen ez 1. graduan ez 2.ean ere). 3. graduan are eta gutxiago erabiltzen da. Bigarren gradurako

“orretakuak, orretaikuak” formen ondoan nme2-ri “ortaikua” jaso diogu. Guk pluraltzat hartu dugu

formak singularra dirudien arren; aukera, erkaketa adierazten duenez osagai bat baino gehiago izan behar

dute erreferentzia horretan. Baliteke forma hori singularraren analogiaz sortzea, plural esanguraren

zentzua galduta. Adibidea hauxe da:

nme2 “pitxía” ero “kop-” ee... · “kopíña” oo... ·· órtaikua

•Ablatiboko formak postposizioen aurretik ere jaso ditugu, baina batez ere bizigabe formak,

“gañera” eta “aparte” postposizioen ondoan, esaterako 1176 .

1174 Formak, adibideak, taulan daude ikusgai.

1175 Soziatiboari eskainitako atalean aipatua dugu jada ezaugarri hau.

1176 Gogoan izan behar da singularreko “orre(g)andik aparte” forma hedatua ere, bizidunen erakoa.

339

340

Ablatiboko bizidunen forma hedatuenak edutezko genitibo markarik gabekoak dira baina kgg-ri

adibide baten genitibo markadun forma jaso diogu, “orrengandik” hain zuzen.

•Adlatibo kasuan, bizidunen formek aldaera aniztasun handiagoa dute ablatiboan baino. Lekuko

batzuek genitibo markarik gabe egiten dituzte hiru graduetako formak, kmz-k eta raz1-k legez; baina beste

batzuek genitibo markadunak ere badarabiltzate horien ondoan, kgg-k, nme2-k, naz-k eta f.a.-k legez.

Genitibo marka gehien darabilen lekukoa kgg da.

•Adlatibo bukatuzkoan forma arrunten ondoan kmz-ri “onen arte” forma jaso diogu,

bizigabeentzakoa. Bizidunen formak nme2-ri eta naz-ri jaso dizkiegu: “onenganañok, orreganaño,

arenganaño /areganaño”.

•Adlatibo bide zuzenezkoa gutxi erabiltzen den arren bizigabeentzako hiru graduetako formak

jaso ditugu. Bizidunen formarik ez dugu jaso.

1.10.1.1.3. Erakusle arrunten erabilera

Ahozko erabilera islatzen dituzten adibide ugari jaso dira. Semantika, pragmatika eta

solasaldiaren gramatika aldetik azterketa sakona egin beharko litzateke erakusle gradu bakoitzaren

erabilera ongi zehazteko. Kontuan hartu beharrekoak dira besteak beste aurrekaria/erreferentea non den,

ahozkoa den ala gauza, zein alde-tarte dagoen (neurria, figuratiboa, denborazkoa...), solaskideen arteko

eragina...; baina horrek bere-bereko lana eskatzen du. Hemen hurbilketa orokorra baino ez dugu egingo

gai horretara.

1.10.1.1.3.1. Graduen arteko erabilera, bereizketa 1177

a) Badirudi 1. gradua erabiltzen dela mintzagaia edo erreferentea bistan denean, aurrean, edo oso

hurrean; solasaldian bada, mintzagaia erakuslea erabiltzen den inguru-inguruan denean. Bestela esanda,

“ni” edo “gu” ikuspegiz, edo hurreko fokalizazioz eginiko adierazpenetan erabiltzen da. Azalpenak-eta

egiterakoan ere usu erabiltzen da, baita estilo librean ere. Zenbait adibide:

kmz º bai, áitxitxakiñ au!

kmz ºbai!, drógia · baño txárraua da-áu!

kmz º gorútz eixósu ... górutz!, górutz! ... oin sartu ... da oin, ra-rra! ebái

barrúan ... beorrékin · áu eiñ! ... óóólan! ... aa,

áu!, · áu da gausa edárra!

kmz ºséin? báái!, Robérto!; · bai! txa béstiaa e órii, · il dok!, sélan dok e áu ee...?

kmz ºónetxe-día edárrak! · bábak! · Orlándo!: ·· au bérotu-taa · púúhf!

raz º”orpúa” au! : konkretamente au · átziau, “orpúa”, da · ankía

ostían, “anká · áspixa”

kmz ºgeró es ipiñi án e · “Jabiér Etxeberríak esaésta”, e? ... -”sé-euskaldún dok au?” ·

esángo dabe!

kmz ºta sélan eitxen dabe: “au nerétako, au surétako”?

kmz1 ºbáñá!, amák etá · bérba eingo súen báña!: -”au esáten da ólan, da béstia ólan”

kmz3 º... da-”auxé daa ·· estai-ser · au da dolaria, au daa estai-ser...” · da ...

1177 Nahiz eta idatzizko esparrura mugatu, gai hori jorratzen du beste askoren artean J. GARZIA-k (1996, 81-112).

) 2. gradua erabiltzerakoan, mintzagaia edo erreferentea ezaguna izanik, ez du zertan aurrean,

ondoan, bistan egon; solasaldian ere mintzagaia lehenago azal daiteke, tartean beste gairen bat ere dela.

Nolabait adierazteko, “hi, zu, zuek” ikuspegiz eratutako adierazpenetan erabiltzen da, eta fokalizazioa

hiztunarengandik urrutixeago dago. Adibiderako:

kmz ºálan, ra-ra! jártzen día ta · norbérak eim biár · gorá! Bárre-itxen dosú?: orí égixa da, e?

kmz ºÁlfan! baña ... Álfak eitxe-seban · píesak · Lambrétanda- La- Lambrétiandako; da nik

áretxek desárrollau, · motórra!: ··· silíndrua éss!, orí Aréisagak eitxe-seban ...

kmz1 º... da bái ba!, estao sélan estaon biárrikan, ba beste urtébete eitxen baráu [eskolan] béste

urtébete antxé-itxen dábe...! · Orí égixa da orí, e?

-kmz º... Da magéira, oríxe i-igualóri baña, · orríxan estáka · (?)... arantzárik

-kmz ºMéjikon dao, orí askó. · Órtitxik etaratzen dabe-éraixa, tekila! ...

kgg º... lau ero bost áldis esa-ésta, “-óri Bergarákua da, óri amengúa ésta; óri Bergarákua da, óri

amengúa ésta”: ba bueno!

c) 3. gradua mintzagai dena aurrean, bistan, ondoan ez dagoenean erabiltzen da batez ere;

denboraz ere urruti dagoena adierazten du. Mintzagaia berri-berria izan daiteke solasaldian. “Hura,

haiek”, kanpotiko ikuspegizko adierazpenak dira. Adibidez:

kmz ºaa! betí moskortúta séuan á!

kmz ºbái!, á! a a á berá bé!: á etxían pijámia jántzitxa dao-oián!

kmz ºjóéér! nnn- nun dao á kollária?, mekáguen diés! ·· nun dákat · nik á?... ··· Oiñ estákitx!,

erakutzikotzut egunen batén! ...

raz º”Bentantxíllia” dáa · lén básarrixan baákisu- akórdatze-sara lengó atíak? an dekan [sic] a

txikíxa?: a da mentantxíllia [sic], · axé da bentantxíllia

rmz ºaxe, a, axe goiko txikixa iual isengo da!

rae º... geró bere-ee sárdau berú eran da moskortuta! · átzeraka itxe-genduan da ixe · bueno!, au

etxiau baño aldapa-aundixaotik ixa jausi gíñan da..., búúúú!, ser san ááá!?, se san á!? ...

d) Graduen arteko kurutzaketak:

Azaldu ditugu gutxi gorabehera gradu bakoitzaren erabilera nagusiak. Baina solasaldian graduak

elkarren ondoan ere aurkitu ditugu. Graduak aintzat hartzerakoan balio erakuslea duten adberbio

kategoriako formak ere gogoan izan ditugu. Bestalde, egin beharreko oharra da beheko adibideok

erakusle arruntez osatutako esaldiak direla, baina erakusle indartuz osatutakoak ere hainbat eta hainbat

jaso ditugu 1178 .

• 1. eta 2. graduak nahastea. Adibidez:

kaz2 º ama?: AU! · OR illunian daona...

ñaz2 º... Ta or len-len gáñera kampo-fúbola eondakua, au!

raz º... áibalá!, “áu oixé da!” da báái! ...

ñaz2 ºda, au! Txaltxakúa bé, · see... · Otolaa-·-etxéberri esan orí be?

kmz º órrek? Galísiatik, · ónek, e?

• 2. eta 3. graduak nahastea. Esaterako:

ñaz1 ºori serién, tontór-tontorrian san á!

1178 Ez ditugu hemen ipiniko, taulan nahi beste aurki baitaitezke.

341

342

ñaz1 ºantxé-euana!, estái-selakua sam-be-e?, estaki-selakua sam-be, baña-antxé-euana orí..., ··

antxé san á

ñaz1 ºori góitxik etorse[sic]-sam-bañá, áxe-esán!

ñaz2 ºMantxíbar e, Sallabenten · orí!, Mantxíbar áxe!

kaz2 º... -”ori dala Estebanen alabia?! · txikixa?! · bal-txatxar ba-sónam-barren á!!” ...

ñmz º... oixe tontorróri ero ise-leike á!, San Lorenso...

kmz3 º... léku bátzutan e, ·· ésitu eukitze-genduan ·· sekiulako arma bárri txáá!, órretan ee, óixe

bésteik estao!-fusilla t’ametralladora taa · tírua ta e- alkar íltzia besteikan daa... · oixe dok á! ...

•Gradu guztiak nahaste. Adibiderako:

ñaz2 ºa! ÁIXE!, o- ontxé daóna, está?, AU etxee... lusiau! Baña ORI Larreátegi áurretik ·· béste

batek eíban, e?, osa, ee Alejándro-Ordóñok eyéban orí, da géro ein san jabé Larreátegi

1.10.1.1.3.2. Forma arrunten eta indartuen erabilera 1179

Forma indartuak esana bereziki indartzeko, mugatzeko dela esatea ez da berria 1180 .

Baina balio indartzaile berezi gabeko hainbat eta hainbat adibide jaso ditugu; lekukoei batzuetan

berdin die forma arrunta erabili edo indartua erabili. Sarritan forma biak bata bestearen ondoan jaso

ditugu. Izan ere, erakusleek duten funtzioetariko bat inguruko zerbait zehatz seinalatzea denez, ez zaigu

harrigarria irizten horrelako adibideak aurkitzea. Baliteke graduazio antzerako ñabarduraren bat egotea,

baina zaila da argitzea. Adibide batzuk:

kmz3 º... da-”auxé daa ·· estai-ser · au da dolaria, au daa estai-ser...” · da ...

kmz3 º... aek ·· trásatze-juek: “ara!, ra-rra, auxe t’auxe ta ólaxen dok au” …

-kmz º... Da magéira, oríxe i-igualóri baña, · orríxan estáka · (?)... arantzárik

-kmz ºMéjikon dao, orí askó. · Órtitxik etaratzen dabe-éraixa, tekila! ...

kmz ºbáai, ba- oríxe bai!, báakíxau óri!...

rmz ºnik ori, óixe dakixat!: · milla peseta ta kopia ta mántak!

ñaz2 ºa! bai!, orii... óixe, “Íbur”!, “Íbur”!... Mariáluisak esangotzun orí, está?

kmz1 ºdaa, an bos-dúroo gáltzia ee, axé da ba seróri · ero..., ·· axé bos-dúrokuori: a bos-dúrokúa

lágatzen dosu ba, (?)... kajaráko lágatzen dósu á! ...

raz º”Bentantxíllia” dáa · lén básarrixan baákisu- akórdatze-sara lengó atíak? an dekan [sic] a

txikíxa?: a da mentantxíllia [sic], · axé da bentantxíllia

rmz ºaxe, a, axe goiko txikixa iual isengo da!

kgg º”a”, “áxe”, bíxak bárdin

ñaz1 ºba, áre-pe ba, · gúre-basuen isenik estabe · jakíngo, ta estákisu? ÉURENAK e... geu-pe,

gú-p’es ÁRENIK!

Lekukoak ere konturatu egiten dira nahasketa horretaz:

kgg ºeske -”xe” orí … bardin erabiltze-ot “ori” ero “oríxe”, estákitx, aldérik estao, es?, ero

bádau? ... osea, lélenguan es neukían esángo “pásaidasu oríxe”, es, -”pásaidasu óri” -”sein, au?”,

eta -”es, oríxe”, bai, kasu ortan isan leike...

1.10.1.1.3.3. Bestelako erabilera duten erakusleak

1179 Nahiz eta idatzizko esparrura mugatu, beste askoren artean gai hori jorratzen du J. GARZIA-k (1996, 81-112).

1180 Hor daude orain dela urte gutxiko E. BARRUTIA-ren artikulu bateko iritziak: “Euskaltzaindiak bere gramatikan ez dinosku ezer

-xe formen erabilerearen ganean (...) Hemen bere ez dogu sintaxiari begira eginiko definizinorik emongo, semantikeari begira

eginikoa baino. Hauxe erakuslea hau baino enfatikoagoa da eta gehiago azpimarratuten dau besteak baino noren ganean edo zeren

ganean egiten dogun berba. Ezezko esaldietan bere topetan doguz batzuetan” (in MENDEBALDE, 1998, 155).

Hainbat eratako egitura lexikalizatuetan jaso ditugu. Sarritan erakusleen forma desitxuratuta ere

badago. Forma indartuak ere sartuko ditugu tartean 1181 .

•Denbora zentzua duten “oneskero, arreskero” formak. Aldaera asko dituzte: “oneske(r)o,

onuske(r)o; onesker(i)ok, oñeskeriok 1182 , onuskeriok”, “arreske(r)o, arreskeriok, arreskerokuan”. 2.

gradukoaz osatutako formarik ez dugu jaso. Adibideak:

f.a. ºse ordu dou?, ónuskeo (?)... saspírak aldia...

kmz ºorrék?: óñeskériok e, · irurogetamaa... sáspi-sortzí bat [urte]

raz1 uésaba barríxa-dakáus da, árreskerokúan ondo gábis

•Leku-denborazko genitibo marka itsatsirik, goi maila, superlatiboak sortzeko egiturak ditugu,

“a(r)ta(ra)ñoko” adlatibo bukatuzko formaren eredukoak. Adibidez:

S.B. tamaño ortarañoko golfua...

nme2 séla ise-leike or atáñoko, aimbésteko gólfua?

Horiek baino erabiliagoak dira oinarrian erakusleetatik eratorritako zenbatzaile zehaztugabeak

dituzten formak: “orrenbesteko, orrenbesterañoko” eta abar 1183 :

raz1 orrembésterañoko gólfua...

naz orrembésteko ardúrabakua

•Prolatibo kasu markaz ere esangura bereziak sortzen dira; oinarrian erakusleen oinarriak ez,

forma konplexuagoak daude.

Leku-denborazko formak izan daitezke: “or(re)takotzat, a(r)takotzat artu” egituran 1184 . Prolatibo

zentzu nahikoa garbia du. Adibidez:

nme2 ortakótzat estabe artú //nme2 guk órrek, tóntotzat et’alpértza-daukaus ... -ba nik

o- orrétakotzat

f.a. -guk órrek tóntotza-dakáus -nik estakáras ba, atakótzat

naz ori estabe-euki ... atakótzat

Oinarrian erakusleetatik eratorritako “ain-” forma izan daiteke. Horrelakoetan prolatibo markak

bestelako ñabardura hartzen du, “gogoan izan, arduratu, kontuan hartu”... gisakoa. Sortzen diren formak

“aintzat” eta “aintzakotzat” dira eta ez dute alderik esanguran. Esate baterako:

raz1 ºgausá bat esán da, aintzakótzat ártu és

naz dánoi gustatze-akúú... ··· ka- ·· -hesús...!- aintz- aintzat ártzia

Adibide baten prolatibo zentzuz ere jaso dugu baina:

raz1 -orrék tóntotza-dakaus ... -nik estítxut órrek aintzakótzat ártzen

•Inesibo egiturek ustea, iritzia adierazten dute “egon” aditzaren ondoan: “orre(txe)tan (egon)”.

Adibiderako:

kmz -etxúa-pentzatzen eurírik eingo dabénik -bá! neu be · ortá-naok

1181 Hementxe azalduko dira indartuen atalean egiturak berriro errepikatu beharrean.

1182 Bere baitan kontsonante sabaikaria duen forma horrek oinarrian “orain” osagaia dela suposarazi behar ote du? Gure iritziz,

oinarrian erakuslea duten beste formen pare-parekoa da, bai egituraz bai esanguraz, eta ezaugarri fonetiko hori beste formaren baten

kurutzaketaz azalduko litzateke. “Orain” osagaiaz parafraseatuz gero “*orainez gero” genuke, eta hitzez hitzeko esangura benetan

duenaren alderantzizkoa da. Ez da betetzen J.A. URIARTE-k Fruizko “oñik” formarentzat egiten duen oharra: “erakuslearen

gainean osatua balitz, ez bailuke bustidurarik jasango” (1995, 388 58. oh.).

1183 Zenbatzaile zehaztugabe legez, ikus aurrerago dagokien atalean.

1184 I. LASPIUR-ek berriz, “egon, euki” aditzak dakartza (1999, 43).

343

344

•Motibatiboak zergatizko balioa ez ezik, hizlariaren jarrera ere azal dezake. Adibidez:

raz1 aréaitxi-pastéla-líbre dáre –naz agaitti-pastélak estii- líbre daos

•Adlatiboak berak dituen balioez gain, “or(re)tara ba” egituran bestelako ñabardurak ditu;

interjekzioa izan daiteke, edo ondoriozko ñabardura har. Esate baterako:

kmz ºái amá!... ··· órtara bá!: · artán ortán bagabíllas...

nme2 ºdaaa... por-ejémplo esáutittut ee... · Auám, Auákua-pé, · séra!, · komparasiño ba-sertzeko

ba, · oin daosen óne-Pedro Mári tt’Albérto tá...? ... ba, ·· órren... ·· bisabuelo esautu nebán ... bai!

bai! ·· ORTÁÁ BAA, bos gisáldi dia orrek; ·· eta bos gix- ee gisaldíxan-nik uste ot síglua isengo

dala...: ésto-sékula-aklárau! ·· bañá...

1.10.1.1.3.4. Egitura konplexuagoetako partaide

•Zenbait galdekariren ondoan: “setan (ero) a(r)tan” erako forma zehaztugabea. “Zerbaitetan”,

jarduna adierazten du. Adibidez:

kmz setan ero ... ero artán, béti bíllatze-ó-biarra

f.a. setán-atán, démporia pasau bie-da //f.a. setán ero átan

Egitura horren parekoak dira erakusle hutsez osatutakoak; “a(re)tan (ero) onetan”, “artan ortan”,

“artan da orretan” dira gure ustez jatorrak. Adibiderako:

f.a. atán-onétan, goixétixa pasau-aku

raz1 arétan ero-onétan démporia émon eim-bia-da

kmz artán ortán, · béti billátze-ó-biarra

kmz ºái amá!... ··· órtara bá!: · artán ortán bagabíllas...

rae ºeráitxeko prepárau barriro!, ta gero garixa eraiñ! Da bueno!, artan-ortan Gabónak!...

nme2 artan da orrétam-ba...

Forma zehaztugabe guzti horietan hurrenkera urrutieneko gradutik hurrenera doa; gaztelaniaz

alderantziz egiten da −“en esto y en aquello” adibidez− eta egitura hori duten formak erdarakadatzat har

ditzakegula uste dugu. Honelakoak hain zuzen:

nme2 ontán e- ortán eo ártan, · béti topatzen dau biarra //órtan eo ártan

raz1 onétan da arétan, ge- go- goixétixa pásau in jáku

•Galdera-erantzun hitz-jokoetan; “-se ba? -a ba...” eredua deklinatu egin daiteke. Adibidez:

armz ºóri lagun ártian esaten dá ... -”sé bá?” ta-”á ba!”, · estakisú?, e? -”ke?” i -”ké!” éstakisú?,

esáte-morúan, -”sé bá?” ta-”á ba”

kmz º... orí? o- sárri!: kuádrillan, diskusiñua, -”setáko díñok au?” eta · -”atáko!” //kmz º-”setáko?”

ta -”artáko!”

kmz º-”seáitxik” eta -”aáitxik”

1.10.1.1.3.5. Egitura adierazkorretan

Honakoak ditugu sail honetan adibidez:

a) ”Erakuslea + izan/edo beste aditzen bat + izena/izen sintagma” egitura.

Perpaus erlatiboa ere onartzen du ondoan. Adierazkortasun handia lortzen da horrela 1185 . Ahozko

hizkera bizian oso erabilera aberatsa du. Batzuetan adierazkortasuna, hizlariaren ikuspegi subjektiboa

1185 Ikus izenondo, aditzondo eta bestelakoen mailakatzaileen atalean ere.

azaltzen da bakarrik; baina bestetan ugaritasuna, askotasuna, handitasuna ere adieraz dezake. Erakusleak

edozein gradutakoak izan daitezke eta singular zein plural formak erabil daitezke; teorian behintzat,

erakusleek onartzen dituzten kasu markak har ditzakete. Lan honetan batez ere nominatiboko eta

ergatiboko adibideak jaso ditugu. Adibide batzuk ipiniko ditugu, lehenengo singularreko adibideak eta

ondoren pluralekoak; kasu marken hurrenkera deklinabidean gorde duguna izango da:

raz1 º... á da saparráriaaaa... bentánia ístera noya! púffaa...! Au- au da xáxariáá! au

da xáxaria egualdíxaná! Á! sú! Ber- Bergaráko fiéstetan lem-be · eurixa itxe-ban, e?, gure

démporan... ...

kmz ºau edárra daona!

naz ori da mutilla indda dauena sure semía!

naz orí da in ddosún astokérixia!

rmz2 º... á súan jentía!, ási Eibárren da or, ··· serétik, Arrájolatik, · Atxúlietatik [sic] or mendíriméndi

sé jénte! ...

naz aíí, óne-tripakómiñak!

raz1 º... Enéé!, órre-dia létrak-etá!, úuf!, bénga! ...

raz º... trumóia datorrénian esaten- [sic] “eneeé!, órre-dia ode-ádarra-daosénak!” ...

kaz2 º... áre-sitxuan lapíkokak! ...

/raz1 í! ... orre-akan silbóta!

naz árek in ddau surrutária!

nme2 au da keyá!

kmz ºorí da príxia!

nae ºááá da ume guápuee!

•Batzuetan, erakuslea errepikatu egin daiteke:

raz5 º... −“enííí! o-ri, ori-orí don trástia! ...” ...

naz ºbaai bañá, estakiu bá!, se kristó-bal, e?!, dauken!: txarrí...!; jesús-marie-ta-josé! Baña, ·

sóbre ga- gausía, e?, · da, ori! ori lupukerixia!

kaz2 ºda, ·· “ké guapa estáás”, “ké joben estás” da... · aa-aa posá!, e?

•Erakuslea amaieran ere errepikatu daiteke:

kmz ºáu da oná-au!

nme2 ºbaai!, báitta!, bai −“orí do-káiku óri!”: séose · ee... itxúra bako gausá bat ero esaten

dabenien ... esaten [sic] da ee...

raz1 orre-daka tri- tripía orrék!

kgg árek esán sitxúan, árek

•Aditza isilduta:

nme2 au berúa!

raz1 º... esan dot “orí gánoria-andrakúmiana!”: laroei ba-kílo bai! ...

raz1 º... baña ján!?: ai ké riko! · pttx! árek ollas- árek... á tajadá edárra nelegátzana!,

aai, ké ri-...; á tortíllia! jamóya ta... jesús, áii... etxata sékula-ástuko. Bénga!

kmz ºbaái! ·· Goixeko-ordu bíxetan eró ta · o- orrén billúrra! etxéra juateko!...

f.a. ºarem-posá!

b) ”Erakuslea + ze/zelako galdetzailea + izena/izen sintagma” egitura.

Ondoko izenaren edo sintagmaren lekuan perpaus erlatiboa ere erabil daiteke. Egitura hau ere

adierazkortasuna lortzeko erabiltzen da 1186 . 3. graduko erakuslea erabiltzen da. Adibiderako:

1186 Ikus izenondoen, aditzondoen eta bestelakoen mailakatzearen atalean ere.

345

346

raz1 º... one-moruan gausak ingo balitxukie-elitzake · sárraparraik eongo. Baña, e, á se

sarráparrák!

raz1 ºa se sírkua dakasuen ume txikixakiñ! · datorrenakiñ!, · sírkua!

nme2 á selakuak in sittuan arék!

raz1 a selákotxía-dían! a seláko néskak, betí asarretuta d- daos árekiñ! árek! asarretuta betí! · a

selakótxiak...!

c) ”Erakuslea + IZAN + izena- +inesibo mugagabe marka” egitura.

Aniztasuna edo kantitate handia adierazteko erabiltzen da 1187 . Adibidez:

raz1 au d’autzétann!

raz1 séma-pernííll! ... ºlen órrek, antxíña, sártu sukáldian da −“jésus neská! · orí dompernillétan!”:

baña oiñ estao! ...

kmz jesúús!, á-ó-kétan!

d) ”Ori da!” egitura; baita pareko “ori!”, “ori ba!” eta “ori bai!” ere.

Baiezkotasuna, adostasuna adierazteko erabiltzen da baina indartuz. Ahozko lagunarteko

solasaldian oso erabilera aberatsa du. Esate baterako::

-raz5 ºbaai!, e, e, Sakábixa ta...

-f.a. ºóóóri! ori da!

kmz º...bai!, óóri da!, pisínia!, kúmbua!

•Aditza isil daiteke, eta erakusle soilak betetzen du funtzio baikor eta adierazkorra. Nahi beste

bider errepika daiteke. Adibidez:

ñaz1 ºóóri! bai, txaletam-béstekaldian an! ·· Bésterik esan eongo-or...

kmz ºóri! óri!, · tirátu! tirátu!

kmz º óóri-óri-óri-óri!

•Goikoen antzerakoa litzateke zentzuz “ori ba!” egitura. Adibiderako:

kmz ºo- óri bá! ·· “-”Naikúa juau!” · -”atzó i- il génduan · erbí bat, · bos-li- bos-líbra sekáana!”, · -

”téa!-téa!-téa!-téa!... amábi bé!...” béstiak -”gítxi dok alá?””

•Goikoen antzerakoa litzateke “ori bai!” egitura ere. Esaterako:

-kmz ºmendíxan es!: errekátxuan!

-kmz1 ºbueno!, mendíxaan baña en-jéneral eitxen dá ba mendíxan ba · erréka bastárretan daa...

-kmz ºe-e-e-e... báái!, orí bai!: mendixán es!, erréka bastár-...

Baina batzuetan, ordea, ñabardura aurkaria du:

kag º... baña eske óri!, el pobre!, lan- el póbre!, lána topáu dau ikásle orrék … eta ··

nire así da! ···· Eta gaur euki dó-leléngo egúna, eta euskaltégi érdi seuán, -”sé

modúus?”: pero ké pasa?, osea… esá-nebálako “a!, ba sé potxólua dán!”, ólan! ··· Unaaa salséra,

bueno!: · óri bai!, ni- euki seban afarixa éurekin etaa · -”A!, espasara etorri biar afárira

enroyauko dó-béste batékin!”: osea, bueno!, nirékin?, bai ala es? …

1.10.1.1.3.6. Galdera “erretorikoetan”

Hizlariaren iritzia adierazten da, zerbait gehiegizkoa, neurriz kanpokoa, menperatu ezina

iruditakoan. Esate baterako:

raz1 orí sér dó-páá? · ori sér dó-pá béste bátzu-paño géixao...!?

1187 Ikus inesiboari eskainitako atalean ere, eta baita izenondo-aditzondoen mailakatzearen atalean ere.

az1 ºbañaa... sutáko autzakin garbítzia!... enéé! andráá!... ser da-áá?! 1188 ... Oim-bisí gará e,

bueno! oim-bisi garáá · markése-morúan...

raz º... ordúan egunían eiéban euríxa desde luego, enééé!, sér san á! D’Eusébio-órtotzik! ...

abárketa-galdúta lokátz artían!

raz1 º... makilla saldía! ... ser dia ónek! ...

1.10.1.1.3.7. Zuzeneko estiloan

Horrela eginiko azalpenetan, edo gertakarien kontaketetan, isildutako osagaien ordez erabiltzen

dira. Gainera, erakuslea errepikatu egin daiteke, edo beste erakusle edo osagai batzuk har ditzake ondoan,

“bata, bestia” esaterako. Adibide batzuk:

kmz º... aitxá?, aitxá san organisadória: -”bueno!, oiñ e au, au-t’au-t’au... índakáus [sic], · alako

lékutara jua- juángoaitxuk eta báta ta béstia...”

kmz1 ºe!, bátzuitxú-baa..., más nobles, jártzen dias bérbetan ó jár-: arék es!, arék eskíllarak iyó,

ta béstia ta á ta áu ta...

kaz1 º... a eskondu san ... Arróta básarrikuakin, · ta géro, distingítzeko ·· báteko-Otolerdikuaa ta

Otola-au ta beste ta bestiá, esatetz- Otóla-·-Arrúetanekua, · e? ...

1.10.1.1.3.8. Osterantzeko erabilerak: “aren baten, orrenbaten” egiturak

Formaz, lehenengo osagaiak erakuslea dirudite, edutezko genitibo kasu markaz. Baina esangura

adberbiala dute 1189 :

kaz1 ºMa- Makálarrokua orixe isango san árem-báten!: bátzu-Kakálardokua esatetzem-béste

bátzuek · Makálarrokua, nik estákitt e, orí e, dokuménto bat ikusi bari-see... isen...

kme2 “Orrenbaten agertuko dok”

1.10.1.1.3.9. Erakusleak solasaldiko laguntzaile, komodin gisa

Adibideen arabera erakusleek ñabardurak hartzen dituzte. Erabilera hau oso-oso bizirik dago

ahozko solasaldian eta taulan jaso diren adibide pilo handiak hori zalantza barik erakusten du.

•Batzuetan ez du inongo izenen ez gauzaren ordez funtzionatzen, hizlariaren solasaldi jarioan

zalantza, oroimen hutsunea, pentsatzeko astia eta abar betetzeko erabiltzen baita, besteak beste.

Horrelakoetan ez du perpausean funtzio gramatikal nagusirik; beste era batera adierazirik, “zera”-ren

funtzioa betetzen du, eta inoiz, elkarren ondoan ere aurkitu ditugu. Zenbait adibide:

kmz º Eibarkúa. Bañaa, orí san, ·· filántropúa!: biárrik es!

kmz1 º... len pásatze-sána, lén éuskera-éuskera-éuskeras mas- errémintxei deitzetzén. Geró etorri

san ori báta-kastilláno ta béstiak e fransés da béstiak inglés da gero ákabo!, nas- nástau! ...

kmz1 º”baráutza” taa, órre!-”baráutza” taa... t-xí!, áu! e “birbíkixak” etaaa...

kmz1 ºau e, amén itxúria-amén eskólarem-bá-séuan · da-á eskólia ...

raz5 ºTxáro-ori será, Márion e, andría!

rmz º... Bueno!, berá, berá ónddio (?)... jartzéka jéuan!: séra ori ... oñ e se, Eibárren dao á!

sanidadian dauana!

ñaz2 ºArrúeta!: orí ee..., ·· Arrúetanekua será, e, o- Otólakua-sian órrek: Mariáluixanak esián?...

·· e?: Mariáluixak esáutzu?

rmz2 º... daa, · aixkólárixa-pé baa, ·· ónak!: lem-be bai txa oim-be bai txa bañáá, ·· óri! · óiñ...

kaz1 ºe, Kátillunian eote-san e, Karrástiñeko au oñ e, oñ e séra-badaos ba grúas Katíllu?, ba-an

kanterá ba-san!, e? ...

nme2 -ºbai-bai-bai! “txortía” bai! · óri, loriána txo- lorianaa “eskutada ba-lorá” es ee... “lore

txórta bat” es- esaten dá! ...

nme2 óri, · Retégi · pelotari esaúnek · telebisiñuam-berba in dau

1188 Ikus “zer” galdetzaileari eskainitako atalean ere.

1189 I. LASPIUR-ek ere aipatzen du “esamolde” hori (1999, 41).

347

348

•Baina beste batzuetan dena delakoaren izena ez delako oroitzen edo ziurtasunez ez jakitearren

erakusleak erabiltzen dira, aurrez ez aipatu izan arren edo hizlari-entzuleak biak mintzagaiaren jakinean

egon barik. Esate baterako:

kmz1 ºórrek e · aíñekin ero dábil bá!: da ontxée · e astían · baa ontxé sortzí eró... --kmz3 º...

armérua-sitxuan áre-bañá-armeruak ·· fusillának eta ·· órrek amatrálladoanak eta ...

raz5 ºee!, es, béstiori..., ori... nárra!

rmz2 º... postúrak etá-ásko eingo sitxúan (?)...ik eta séra-pe bái, kampeonátuak eta órrek, · da,

aixkólarixa-pa lén, · neré ustés obíak euásen, obíak! Oim-preparasiño-obía! ...

ñaz1 ºórtxe inguruan san!: órtxe!, ortxee ínguruan san! ·· ori etxia! · Séra béste bat!, Kantoiko-ori

béste bat ee, estákiñ? ee... ·· Isasíkua? ...

kaz1 º... isates bera len · e kuadrau bat san. Auu... Markeskuan da ee... antzerako etxia

rmz5 ºlótu im-bittú-bustarríxan! ·· da geró · ipintze-akuesek ·· ori ee lotzen dana esatau

“burtería”!

•Bestetan, determinatzaile itxura hartzen du baina ez da determinatzailea, jakineko subjektuak

adierazten duten izen berezien zein arrunten ondoan doanean adibidez. Adibide batzuk:

kmz3 ºbaaai… enééé! ni ·· ontxe be antxe akaas nik e, ·· Ustapíde, Báxarri, au ee Laxarte… tt- de,

etxai-sématen · liburuak! etxian! ...

rmz ºUrbasátik etortze-suan ori Pantáleon!

rmz2 º... Ormaetxea-anáyak! jokátuko léuskiolá, jokátuko liskiulá...!: jokátu áreri t’áreri be

iguála!, txápo! orrék Abóntzak ...

rmz2 º... arék Juaníto-sé sufrídu bám-baña juán!, juán!, da, · bi ordú · pasáuan irúan sufri-(?)...

rmz ºda óne-Felipe Samártin dda be nerekiñ esitxuan ibíli!, lau-urte sárrao ba órrek e, · geu sargu

sartu iñanian órrek e, kámpoa! --kmz3 º... emote-juen, séa emote-juen e, óne-tórtillak eta

gausaa… · rápiduak! ee… · nai dabenándako taa… ...

rmz ºeunero es! géro apupillo · Maltzan éuan! ·· ferróbiarixuekiñ... ·· Dána kastillanua ixá!

Maltzán!, fe- ferrobiarixo-órrek e kríston estasiñua jeuan orduán! ...

1.10.1.1.4. Ondorioak

Formari dagokionez, singularreko hiru graduak kontuan hartuta, nominatiboa beste kasuetatik

bereizirik dago, Aginagakoen motibatibo formetan izan ezik. Izan ere, beste kasu markak “on(e)-, orr(e)-,

ar(e)-” oinarriei txertatzen zaizkie orokorrean, loturazko bokala aukerakoa izaki kasu batzuetan, datiboan

eta inesiboan, esaterako; beste kasu batzuetan nahitaezkoa da, ergatiboan eta soziatiboan, adibiderako,

besteak beste.

Aipagarria da instrumental kasu markaz dagoen forma bereizketa; batetik molde zaharreko

formak daude, erabilera murritzekoak diren arren; eta bestetik alfabetizazioaren eraginez berriki

erabiltzen hasi diren formak daude. Prolatibo kasua erakusleetan erabiltzen denean gehienbat

“a(r)takotzat” eta “aintzat, aintzakotzat” formak erabiltzen dira; kasu marka erakusle soileri txertatuta ez

dira hainbeste erabiltzen, galdekizunez forma batzuk lortu diren arren.

Leku-denborazko kasuetan bizigabeen forma guztiek -ta- artizkia hartzen dute, itxura mugagabea

emanez baina esangura guztiz mugatuz. Erabilera aldetik genitiboa da gutxien erabiltzen dena,

esapideetan adibidez, lekukoak konturatzeke. Forma horiek gehien darabiltzan lekukoak, kgg-k,

alfabetizazioaren ondorioz egiten duela uste dugu. Inesiboko forma bizigabeak erabiltzen dira ekintza

adierazteko batez ere eta esapideetan, leku zentzuz ez baitira ia erabili ere egiten. Inesiboko formak

gehienetan loturazko bokalez egiten dira. Ablatiboko formek ere erabilera murritza dute ezagutza inork

ukatzen ez duen arren. Adlatiboko formak ere lekua baino areago, ekintza adierazterakoan erabiltzen dira;

aldaera erabilienak loturazko bokaldunak dira, forma murritzagoak ere lekukoen ahotan bizi diren arren.

Adlatibo bukatuzkoa ere erabiltzekotan leku zentzurik gabe erabiltzen da; eta adlatibo bide zuzenezkoa ia

galduta dago erakusleen eremuan. Zer gertatzen da, horrenbestez, honelako erakusleak leku zentzuz ez

erabiltzeko?: bada balio erakuslea duten adberbio kategoriako formek ordezkatzen dituztela (“amen, or,

an” inesiborako, adibidez; eta horrela kasu guztietan).

Leku-denborazko kasuetan bizidunen formak oso erabiliak dira, forma bizigabeak ez bezala.

Edutezko genitiboaren marka aukerakoa da kasu gehienetan, baina ablatiboan esaterako, ez da erabiltzen

marka hori. Adlatiboan ostera, Aginagakoek eta kaletar zahar batek darabilte marka hori. Adlatibo

bukatuzko eta bide zuzenezko forma “zaharrak” erabat galduta daudela esan daiteke; lekuko gaztearen

ahotik jaso baitira bakarrik bukatuzko adibide bakan batzuk. Edonola ere, gaur egungo molde berriek eta

alfabetizazioak eraginik izango dela uste dugu.

Singularreko forma gehienak, nominatibokoak ezik esaterako, pluralekoekin neutralizatu egiten

dira, sinkretismoz. Singularreko loturazko bokala, izan ere, ezaugarri pluralaren tinbre berekoa da, -e-.

Batzuetan azentuak lagundu egiten du forma bata eta bestea bereizten, baina ez da erabateko bidea.

Bestalde, singularrez loturazko bokala kasu batzuetan aukerakoa denez, loturazko bokalik bako formak ez

dira pluralekoekin nahasten.

Pluraleko formak, beraz, singularrekoak baino bateratuagoak, trinkoagoak dira, plural ezaugarria

kasu guztietan agertzen delako. Dena dela, instrumental kasu markadun forma zaharrak ia galduan daude,

Aginagako lekuko zaharrari jaso baitzaizkio bakarrik; kaleko lekuko gazteak forma berriak darabiltza,

eredu normalizatukoak.

Leku-denborazko bizigabeen formak plurala markatu nahi denean erabiltzen dira batez ere, eta -

ta- artizkia kasu guztietan ageri da, jakina. Nolanahi ere, balio erakuslea duten adberbio kategoriako

formek plural formak ere ordezkatzen dituzte, bakartasun-aniztasun ezaugarria guztiz ezabatuz.

Leku-denborazko bizidunen formetan genitibo marka txertatzea aukerakoa da. Alternantzia

batzuetan kasuka da eta beste batzuetan kasu bakoitzaren barrena. Adibidez, ablatiboan genitibo marka

hori darabilen lekuko bakarra kaleko gaztea da, agian alfabetizazioz; horrek esan gura du forma zaharra,

jatorra, genitibo markarik gabea dela. Baina adlatiboan aldaera bakoitzak erabiltzaile gehiago ditu, ez da

hain banaketa garbia egiten. Adlatibo bukatuzko formak Aginagan bizirik daudela dirudi, hango lekuko

nagusi biei forma bakan batzuk jaso baitzaizkie, genitibo marka aukerakoa izaki. Adlatibo bide zuzenezko

formak, ordea, guztiz galduta daude ahozko jardunetik.

Erabilerari dagokionez, erakusleen gradu bakoitzak eremu berezia du inguruko hainbat faktorek

eraginik. Baina batzuetan graduak nahasirik ere erabiltzen dira, aurrekoa erlatibizatuz.

Erakusleen forma batzuek, erakusle soilenak baino forma konplexuagoek gehienetan, esangura

lexikalizatuak dituzte, bai denborazkoa, bai mailakatzailea, bai ustezkoa, bai jarrerak adierazteko, bai

kantitatezkoa...

Sarritan agertzen dira egitura konplexuagoetan, esapide modukoetan, hitz-jokoetan, harridurazko

egituretan eta abar, oso-oso eremu aberatsa sortuz.

349

350

Bestalde, solasaldirako laguntzaile legez ere erabiltzen dira: zuzeneko estiloko kontaketetan,

isildutako osagaien ordez; edo komodin gisa, adibideen arabera hainbat esanahi ñabardura harturik.

1.10.1.2. Indartuak

Atal honetan forma eta aldaera aniztasuna da nagusi lehenik eta behin indartzeko moduak ere

ugari direlako. Lehenengo indartze formen inguruko azalpentxoa egingo dugu eta ondorik kasu

bakoitzeko formak eta aldaerak aztertuko ditugu.

Indartze moduak atzizkiz zein aurrizkiz izan daitezke, aldaera batzuetan artizki legez ere egiten

dira; edo egitura konplexuagoz. Modu bakoitzari zenbakia ipiniko diogu eta atal honetan barrena zenbaki

horiek erabiliko ditugu indartze modu bakoitza izendatzeko:

♦1.- -(t)xe atzizkia (“auxe, o(r)ixe, axe”).

♦2.- a(u)- aurrizkiz (“aori”)

♦3.- eu- aurrizkiz (“eurak”).

♦4.- a- ... -xe, aurrizkiz eta atzizkiz (“aorixe”).

♦5.- ber- aurrizkiz (“berau, bero(r)i, bera”).

♦6.- “Erakusle arrunta + ber- aurrizkiz indartutako gradu bereko erakuslea” egitura. Kasu marka

erakusle bietan itsatsi daiteke edo bigarrenean bakarrik (“au berau, ori bero(r)i, a bera”).

♦7.- “-(t)xe atzizkiz indartutako erakuslea + ber- aurrizkiz indartutako erakuslea” egitura. Kasu

marka erakusle bietan itsatsi daiteke edo baten bakarrik (“auxe berau, o(r)ixe bero(r)i, axe

bera”).

♦8.- ber- ... + -(t)xe (“beronetxek, berorretxek”).

Orokorrean, 1.- atzizki bakarra da indartze modu nagusi eta erabilienetarikoa. 2.- eta 3.aurrizkiak

agian marka bakartzat hartu beharko lirateke. 4.- modua Eibarren ez da erabiltzen adibide

isolaturen baten ez bada. 5.- modua forma gehiagori txertatzen zaio aurrekoa baino, askoz emankorragoa

da. 6.- modua, egitura konplexua izanagatik ere, erabilera aldetik aberatsa da lekuko gehienen ahotan; 7.modua

ere oso erabilia da baina 6.- baino gutxixeago, konplexutasuna ere handiagoa baita. 8.- modua

ordea, ez dakigu sistematikotzat hartu ala ez, batez ere kgg-ri jaso dizkiogun formak direnez eta sarri

txantxetan eratutakoak.

Formaz baliteke egitura batzuek indartze maila handiagoa dutela irudi izatea, baina ahozko

solasaldian forma indartuek antzerako “indarra” dutela uste dugu. Izan ere, marka-morfema indartzaileen

ondoan beste bide batzuk ere laguntzaile baitira, bokal edo kontsonante luzapenak, errepikapenak,

intonazioa, keinuak, eta abar.

Erakusle indartuon azterketari ekin baino lehenago ohar bi egingo ditugu, formaz hirugarren

graduko erakusle indartuak direnek hirugarren pertsonako izenordain pertsonalen 1190 funtzioa dutelako.

“Bera” eta “eurak” dira hain zuzen forma horiek; singularreko forma ber- aurrizki indartzailez osatuta eta

1190 Forma horiek izenordainena ez eze, erakusle indartuen funtzioa ere bete dezakete.

pluralekoa eu- aurrizkiaz. Bi izenordain horien berri atal honetan bertan emango dugu baina beste

erakusleengandik bereizirik.

Indartze modu bakoitzaren kasu guztietako forma denak banan-banan aztertzea lan luzea bezain

alferrikakoa litzateke eta orokortasunak aipatuko dira; eta kasuren baten formazko aipagarririk balego

horixe aipatuko da bereziki azterketa honetan 1191 .

1.10.1.2.1. Singularreko formak

1.10.1.2.1.1. -(t)xe atzizkiaz indartutako formak (1.- modua)

S. ALTUBE-k forma hauei “Demostrativos intensivos” izena ipini zien (1975, 71).

a) 1.- moduaz indartutako nominatiboko formak “auxe, o(r)ixe, axe” dira, baina beste kasu

markak hartzerakoan bestelako forma dute 1192 ; ergatiboko formak, esaterako, “onetxek, orretxek,

a(r)etxek” dira.

Bi ondorio atera ditzakegu aurrekotik. Batetik, oinarria aldatu egiten dela, eta “kasu oblikuo”

gehienetako oinarri-oinarria “one- 1193 , orre-, a(r)e-” da, eta indartzailea gehituz gero “onetxe-, orretxe-,

aretxe-”. Morfema indartzaileak, bestalde, bi aldaera nagusi ditu, kontsonante frikari txistukari

sabaikariduna bata (-xe) eta kontsonante afrikariduna (-txe) bestea 1194 .

Goiko kasu eta adibideetan ezin ikus daitekeen beste ezaugarri bat ere badute 1.- moduaz

indartutako formek; indartzailea kasuaren eta aldaeren arabera atzizki izan daiteke edo artizki 1195 :

“onetantxe /onetxetan”.

Oinarrian ere, aipatutako forma “oblikuoak” izan ditzake, edo erakusle arruntak, “onetantxe”

forman ikusi dugunez.

Orokortasun horiek kasuka izpituko ditugu zerbait aipagarririk jaso denean. Eredurako 1.

graduko formak ipiniko dira bakarrik baina beste gradu bietara heda daitezke; beste graduetako aldaera

edo ezaugarri bereziak jaso ditugunean berariaz aipatuko dira:

b) Datiboan, hainbat aldaera jaso ditugu. “Onetxi, onetxe(r)i, onexi” da eredua gradu

guztietarako baina forma hedatuena lehenengoa da (“onetxi, orretxi, aretxi” alegia). Bigarren forma ere

hedatua da baina lekuko batzuek ez dute onartzen, f.a.-k adibidez. Hirugarren formaren adibide oso gutxi

jaso ditugu, 1. eta 2. gradurako bakarrik.

c) Edutezko genitiboan erabateko aldaera “onetxen” eredukoa da hiru graduetarako, eta

salbuespen bakarra jaso dugu 3. graduko “arexen” forma kaz4-ren jardunean.

1191 Adibideak taulan ikus daitezke.

1192 Erakusle arrunten joera gordetzen dute hauek ere.

1193 Jatorriz, -e- bokal hori loturazkoa izan daiteke.

1194 I. LASPIUR-ek honela antzeman zuen ezaugarri hori: “-xe / -txe atzizkixaren erabilleria be ez dogu danok bardiñ egitten.

Badiruri, jeneralian, bokalaren atzetik -xe eskatzen dabela eta konsonantiaren atzetik -txe. Baiña ez da hori beti kunplitzen” (1999b,

90 2. oh.).

1195 Hauxe da I. LASPIUR-en iritzia: “Ez dago araurik. Esan deigun, gehixenetan kasu-markiaren aurretik darabigula, eta atzian

jartzen dogunian leku-denborazko kasuetan jartzen dogula bizidunen deklinabidian baiño gehixago” (1999b, 90 1. oh.).

351

352

d) Instrumental kasu markaz ez dugu adibiderik jaso.

e) Soziatibo kasu markaz “onetxekin” da erabateko aldaera, “*onekintxe” erako formak guztiz

arbuiatzen baitituzte lekukoek.

f) Motibatibo kasuan hiru aldaera jaso ditugu. Aldaera nagusia eta ia erabatekoa

“onetxe(g)aitxik” da, baina raz1 lekukoari “onexegaitxik” ere jaso diogu 1. gradurako eta naz-ri

“orrexeaitti[k]” 2. gradurako. 2. graduko forman “ortxeaitxik” ere jaso diegu raz1 1196 eta kaz1 lekukoei, -

e- loturazko bokalik gabe. Beste eredua forma arruntetakoen erakoa da, “auxega(i)ttik” hain zuzen, nme2ren

eta naz-ren ahotan 1. eta 2. gradurako, 3. graduan biek “aretxegaittik” egiten baitute.

g) Prolatibo formarik ez dugu jaso.

h) Leku-denborazko kasuetako forma bizigabeak. Denek hartzen dute kasu marka -ta- artizkiaren

ondorik edo formaren zati dela behintzat, erakusle arrunten antzera; esangura mugatu-zehatzez erabiltzen

diren forma mugagabeak sortzen dira, alegia.

Lehenago ere aipatu den bezala polimorfismo handia dute. Erakusle arruntetako “arazoa” −balio

erakuslea duten adberbio kategoriako formek horien lekua betetzen dutela (batez ere leku esangura

dutenean), alegia− ez da berriro aipatuko azalpenen baten oso beharrezko izan ezik behintzat.

•Leku-denborazko genitiboan “onetxetako” eta “onetakotxe” ereduak jaso ditugu, baina

lekukoek joerak dituzte: kmz-k eta raz1-ek ez dute bigarren forma onartzen baina naz-k lehenengo

erantzun legez darabil; kgg-k ostera, zalantza du 2. forma horren inguruan.

•Inesiboan, arestian aipatutako eredu biak jaso ditugu, baina nagusia “onetxetan” erakoa da.

Beste formak, “onetantxe” eredukoak, kmz-k guztiz baztertzen ditu baina beste lekuko batzuek arrunki

darabiltzate, nme2-k eta naz-k, adibidez; kgg-k ez darabiltza forma horiek baina baztertu ere ez ditu

egiten. Areago, nme2-rentzat “onetxetan, orretxetan” piskat bitxiak dira baina “aretxetan” ez. Dena dela,

bai nme2-k eta naz-k bai beste lekuko batzuek badarabilte “a(r)(e)tantxe” forma, kmz3-k eta ñaz4-k

adibidez. Oinarrian erakusle arrunta duten formek haien aldaerak gordetzen dituzte, “onetantxe /ontantxe”

alegia, loturazko bokalez zein gabe.

•Ablatiboan forma hedatuen ondoan (“onetxetatik” eredukoak) bitxiak ere jaso ditugu, baina ez

genituzke sistematikotzat joko:

kmz -”núndik artu dosu?” · -”onetxéétik”

naz -s- séé-tátik líbrau gara? ... -a! baa, onetxátiik, onetátxetik líbrau gará

•Adlatiboan ere polimorfismoa jaso da. “Onetxetara” ereduko formak dira hedatuenak baina

beste kasuetan legez Aginagakoek batez ere (nme2-k eta naz-k) era bereziz egiten dituzte forma hauek:

“on(e)ta(r)(a)(t)xe”. Forma hori diasistemarako berreraiki daitekeen osoena da, baina forma horixe da

1196 Ikus errealizazio bat espektrograman: raz1 01A80.

lekukoek ez darabiltena, “*onetaratxe” alegia (ez nme2-k ez naz-k ez dute onartzen 1. graduko forma hori

baina bai 2.ekoa, “orretaratxe”; 3.eko “*aretaratxe” ere ez dugu jaso). Horren aldaerak jaso ditugu

lekukoen ahotan, “ontaraxe” eta “onetatxe” ere bai. Era horretakoak jaso dizkiegu beste lekuko batzuei

ere beste graduetan: “ortaraxe” kmz3-ri eta f.a.-ri; “ortarakotxe” rmz-ri; “orretaraxe, ortaxe” kmz5-i; 3.

gradurako “artaraxe” eta “artaxe” jaso zaizkio nme2-ri (“artaraxe” f.a.-ri ere bai eta “ataraxe” rmz-ri).

•Adlatibo bukatuzko markadun formak ez dira asko erabiltzen baina erabiltzen den eredu

nagusia “onetxetaraño(k)” da. Forma bitxi bat jaso diogu kgg-ri, “aretxeraño”. Ablatiboko kmz-ren eta

naz-ren forma “bitxien” erakoa da, -ta- artizkirik gabea.

dira.

•Adlatibo bide zuzenezko formarik ia ez dugu jaso, baina jaso ditugunak “onetxetarutz” erakoak

i) Leku-denborazko bizidunen formak:

•Inesiboan -gan kasu marka kgg-k darabil bakarrik; beste lekuko guztiek jada ezagunak diren

postposizioen eta forma bizigabeen bidez egiten dituzte inesibo formak.

•Ablatiboan, izen arruntetan eta bestelako kategorietan legez, edutezko genitibo marka

aukerakoa da. Lekuko gehienek genitibo markarik gabeko formak darabiltzate (“onetxe(g)andik”

erakoak), baina genitibo markadunak ere jaso ditugu (“onetxengandik” erakoak), nme2-ren ahotan.

•Adlatiboan, ablatiboan legez, genitibo marka gabeko forma da orokorrena lekuko guztiengan

baina genitibo markadun aldaera darabilte nme2-k eta naz-k bestearen ondoan.

•Adlatibo bukatuzko forma bakarra jaso dugu kgg-ren ahotik, “aretxeganaño”, horrelako formen

ezagutza eta erabilera ezaren erakusgarri.

•Adlatibo bide zuzenezko formarik ez dugu bat bera ere jaso.

1.10.1.2.1.2. a- aurrizkiaz 1197 indartutako formak (2.- modua)

Erakusleak indartzeko era hau adibide bitan jaso dugu bakar-bakarrik, ñmz-ren eta naz-ren

ahotan hain zuzen. Beste lekukoek ez dute onartzen edo ezagutzen horrelako formarik. Jaso ditugun

adibideak hauek dira:

ñmz ºseuramente... · aóri Arraós b’Élgetakua da

naz aóri da nik esaten dotena

Indartze modu hori balio erakuslea duen adberbio kategoriako “aor” forman agertzen dena da eta

bakarrik kasu bi horietan erabiltzen dela esan dezakegu. Lekukoen iritziak adierazgarriak dira:

raz1 ºes, e?!, “aónek” es, e?!, et-et ... estót entzúm-be sékula nik!

1.10.1.2.1.3. eu- aurrizkiaz 1198 indartutako formak (3.- modua)

1197 J.A. URIARTE-k aurrizki hori “au-” legez interpretatu du, baina “a-” izan daitekeela ere onartzen du (1995, 392). Lan

berriagoetan “ha-“ jartzen dute, A. AREJITA-ren eta beste zenbaiten lanean adibidez (2001, 62. or. eta hur.).

1198 Ikus aurrizki horren inguruan J.A. URIARTE-k eginiko iruzkina (1995, 392-393).

353

354

2.- modua ez bezala, 3.- modua emankorra eta erabilia da baina ez erakusleen alorrean bereziki,

pertsona izenordain funtzioz baino, 3. pertsona plurala “eurak, eurek, eurok” baita Eibarren. Pluralekoa

izanik ere, hementxe garatuko dugu. Beraz, atal honetan emango da izenordain horren 1199 berri.

Nominatiboko forma nagusia “eurak” da; “eurek” aldaera fonetikotzat har daiteke, edo beste

kasuetako formen analogiaz sortutakoa, “eure(r)i”-ren erara, adibidez. Aldaera murritzago bat ere jaso

dugu, oso gutxi erabiltzen den arren, “erak”. Lekuko batzuek ez dute forma hori onartzen, kmz-k eta kggk

kasu; naz-k ordea, bai, eta kmz-k berak teorian ez onartu arren beste kasu batzuetan badarabil aldaera

hori, ergatiboan adibidez. Adibide gehienak Arrate inguruko lekukoengandik jaso ditugu (nahiz eta

nominatiboz ez izan), rag2-ren, rag-ren, raz4-ren jardunetik. Nolanahi ere, beste formen deklinabidea du

aldaera honek ere; adibidez:

raz2 ºetxia erena da

Edutezko genitibo kasu markaz “eurak” ereduko ez den forma bakarra jaso dugu, “beren” hain

zuzen (“*berak” forma plurala suposatu beharko litzateke nominatiboan forma horretan oinarrituta):

ñaz4 “... Sua ta ura beren neurrixan”

Gradu hurbileko formak ere erraz erabiltzen dira izenordain honi atxikita. Adibidez:

nme2 ºIdóya estauenien da Maríje-estauenien órre-komedixa edáárrak eraittuskus gurí [bilobek]

·· éurok alkáte!

Gradu hurbileko formak ez ditugu gehiago sakonduko 1200 ; gradu gabekoak aztertuko dira

jarraian. Badirudi forma horren oinarria “eur-” dela. Ergatiboko forma nominatiboarekin neutralizatu

egiten da, sinkretismoz, baina bietan suposa daiteke -ak pluralaren marka dela (ergatiboan soilketaz *-akk

> -ak). Beste kasu guztietan kasu markak “eure-” oinarriari txertatzen zaizkio, eta -e- loturazko

bokaltzat zein plural markatzat har daiteke.

Instrumentalean adibide bakarra jaso dugu, kgg-ren ahotik eta euskarako eredu normalizatuaren

eraginez osatutakoa, “euretas”.

Prolatiboan nahikoa forma koherenteak jaso ditugu: “euretzat” kmz-ren ahotan eta “eurentzat”

raz1-en, naz-ren eta f.a.-ren ahotan 1201 .

Leku-denborazko kasuetan, pertsona izenordain funtzioa kontuan hartuz gero, bizidunen markak

hartzen ditu orokorrean, batzuetan bizigabe markak ere jaso ditugun arren (“euretatik”, adibidez).

1.10.1.2.1.4. a- ... -(t)xe aurrizki-atzizkiz indartutako formak (4.- modua)

Beste hizkera batzuetan erabiltzen dira horrelako formak baina Eibarren ez dira ezagunak. Beste

hizkeretan legez, “auxe” 1. graduko forma horrela indartutako formatzat har daiteke, baina 2. graduko

formarik ez dugunez jaso, nahikoa argi dago hori 1.- moduaz indartutako forma dela.

1.10.1.2.1.5. ber- aurrizkiz indartutako formak (5.- modua)

1199 Ikus S. ALTUBE-k “Pronombres demostrativos reproductivos” atalean barrena egiten dituen azalpenak, oharrak, iruzkinak eta

abar, beste erakusleekin batera (1975, 76-93). Ataltxo berezia eskaintzen die gaztelaniazkoekin alderatuz 3. pertsona izenordainei

(1975, 89-93).

1200 Ikus pluraleko formei eskainitako atalean.

a) Esangura eta funtzio ñabardurak

Era honetara sortutako formek bi funtzio nagusi dituzte, batetik, gauzak, bizigabeak izendatzeko

izenordain legez egitea, erakusle izenordain funtzioa; eta bestetik, pertsona izenordain legez egitea. Beste

erakusleek ere betetzen dute pertsonen ordezko funtzioa, baina bi adarretan bana daiteke; erakusle

izenordain gisa erabili, ala 3. pertsona izenordain gisa erabili, gaztelaniazko “él, ella”-ren parekoa hain

zuzen.

Horrenbestez, lehenengo erakusle izenordaina aztertuko dugu eta ondorik 3. pertsona

izenordaina den 3. graduko “bera 1202 “ forma. 2. graduko formak ere 2. pertsona izenordain funtzioa

betetzen du batzuetan, errespetuzkoa hain zuzen (mailaka “hi, zu, berori”, alegia).

Forma indartu hauek −S. ALTUBE-rentzat (1975) “Demostrativos reproductivos” diren hauek−

batzuetan beste moduetakoen pare erabiltzen dira baina bestetan ezin daietezke bata eta bestea

ordezkatu 1203 ; izan ere, 1.- modua “objektiboagoa” da, erakusleagoa; 5.- modu honek erakusle balioa ez

eze bihurkari ñabardura ere hartzen du inoiz. S. ALTUBE-ren hitzetan:

“A los demostrativos que prefijan la sílaba Ber (o Eur en los plurales bizkainos) llamamos

reproductivos porque su función primordial y específica es la de volver a referirse, señalando su

identidad, a un objeto expresado ya en la misma oración o frase (...) A veces el pronombre

reproductivo precede al reproducido” (1975, 90).

Adibide bi asmatuko ditugu, ez baita bat:

“inork esan barik, auxe/orixe/axe etorri da”

“inork esan barik, berau/berori/bera etorri da”

Bigarren adibidea da gure ustez 5.- moduaren balio 1204 horren erakusgarri garbiena, lehenengoa

piskat arraroa ere egiten baita; adibideotan pertsonak izendatzen dira, noski. Solasaldi asketik adibide

batzuk ipiniko ditugu goiko esangura horren eredu 1205 :

raz ºgeró- geró iñoix aitxári e lága motxília, bígarren-motxília ta berau Maltzára ta · aitxáá...

kaz2 º... auxe áitxitxau · esautu nebam-bákarrik ·· da berau · óyan! ...

naz º... gu be..., barruem-ba!: onek esausta-Arratem-berau be isen sala bañá, beonek es, baa guk

e..., púf! Gu e ...

raz º... onék e atía itxí!: da beróri be juergistía isénda e?, neré morúan etxían eon ba(r)i-beroi be

mákiñatxo bá-bidár · goixéko bóstetan ...

raz1 º... ori pelukerixan dao berori tta!

raz1 berbá gitxi-itten dau ta berá sikúa

f.a. ºalabá ba-dáka · da, berá Kanáriasen...

dira:

Gauzak zein pertsonak izendatzerakoan, baina beste inguru baten, berriz, berdintsu erabiltzen

1201 Gogoan izan behar dira erakusle arrunten ataleko “onentzat, arentzat” forma pluralak.

1202 3. pertsonako izenordain funtzioa ez eze, erakusle izenordain funtzioa ere betetzen du batzuetan, eta horregatik bai erakusleen

atalean bai 3. pertsonako izenordain legez, birritan aurkeztu ditugu forma batzuk. Bestalde, “Hura” eta “bera” pertsona izenordainak

teorikoki ongi bereiztuta daude, J.K. ABAITUA-k erakusten duenez: “Hura hace las funciones de pronombre obviativo, es decir

evita la referencia a un antecedente en el mismo ámbito oracional, mientras que bera tiene el efecto contrario” (1994, 863), eta

azken hau logoforikotzat hartzen du (aip. lib., 861-866).

1203 S. ALTUBE-ren ustez (1975) 1.- moduko formak eta 5.-ekoak bakarrik gaztelaniaz itzuliz gero nahas daitezke, “mismo” berba

forma bietan erabiltzen delako. Dena dela, gaztelaniako hitz horrek balio bat baino gehiago du, eta forma bakar horrek itxurazko

neutralizazioa sortzen du bakarrik. Gainera, S. ALTUBE-k eskaintzen dituen adibideak ez dira erakusleenak, adberbio formenak

baino; izan ere, forma horiek lekuzko erakusleak dira bere azalpenean.

1204 Ikus S. ALTUBE-k egiten duen forma horien azalpena, sailkapena, erabileraren inguruko iruzkinak, eta abar (1975, 76-93).

1205 Adibideak nominatibokoak dira, baina edozein kasu marka dituen formak ere jar zitezkeen.

355

356

“emoirazu auxe/orixe/axe [gauza]”, “auxe/orixe/axe [pertsona] etorri da lehelengo”

“emoirazu berau/berori/bera”, “berau/berori/bera etorri da lehelengo”

Adibide horietan ez dugu alderik igartzen, bietan erakusle balioa nabarmenagoa baita 1206 . 5.moduaz

indartutako formek ere nahikoa erabilera bizia dute lekukoen solasaldietan.

b) Formazko aldaerak. Atal honetan 1. eta 2. gradua aztertuko dira, eta 3.ari atal berezia

eskainiko zaio jarraian.

•Nominatiboan forma hauek jar daitezke eredutzat: “berau; bero(r)i /bedo(r)i /beori”.

•Ergatiboan “be(r)onek, “be(r/d)orrek” formak dira, eredurako. Beraz, erakusle arrunten -on- eta

-or- oinarriak daude beste kasu markak hartzerakoan ere. Orokorrean kasu markak hartzerakoan forma

arrunten gisara 1207 egiten dutenez, ez ditugu kasu markok banan-banan aipatuko, han begiratzea nahikoa

da formazko ezaugarri nagusiak ezagutzeko. Ondorik, atal horretan jaso ez direnak aipatuko ditugu

bakarrik.

•Datiboan, “be(r)oni” ereduko formak jaso dira bakarrik, loturazko bokalik gabekoak lekuko

guztien ahotan.

•Instrumental eta prolatibo formarik ez dugu jaso.

•Soziatiboan, 2. graduko aldaera biak jaso ditugu, loturazko bokala duena (“berorregaitxik”) eta

zuzenean “beroi-” erakusleari txertatutakoa, naz-ren ahotan azken forma hau. 1. graduan loturazko bokala

duen forma jaso dugu bakarrik lekuko guztien ahotan, baina “beraugaittik” Aginagan erabiltzen dela

suposatzea zilegi zaigu, jaso ditugun formak galdekizunez zuzenean galdetutakoan jaso baititugu.

•Leku-denborazko bizigabe formak 5.- modu honetaz indartuta lekuko batzuek onartzen dituzte

eta beste batzuek ez, baina edonola ere, ez dira asko erabiltzen. Inesiboan, raz1-ek onartu egiten ditu

“beonetan” erakoak; kmz-k eta nme2-k ostera, ez. Ablatiboan, kgg-ren eta raz1-en ahotan jaso ditugu

bakarrik forma horiek, 1. graduko adibide bakarra jaso diogu kgg-ri eta bera zalantzazkoa; 2. graduko

forma onargarriago da itxuraz, bai kgg-k bai raz1-ek biek ontzat joten baitute. Adlatiboetako adibiderik ez

dugu jaso; adlatibo soileko 1. graduko “beonetara” jaso diogu raz1-i adibide bakarrean, eta hori ere ez du

ontzat joten.

•Leku-denborazko bizidunen formak, ostera, arrunki erabiltzen dituzte gure lekukoek. Formaz,

ez dago alde handirik erakusle arrunten atalean esandakoarekin. Adlatibo bukatuzko forma bakarra kgg-ri

jaso zaio, 2. gradukoa.

Lekuko batek, kmz-k, gai hau galdekizunarekin lantzerakoan zuzenean galdetutakoan zalantza du

5.- moduaz indartutako forma horiek Eibarkoak ote diren, baina solasaldi askean erabiltzerakoan jator

asko darabiltza forma guztiak. Beste lekuko batek ordea, ez ditu formok nahikoa ezagutzen eta zuzenean

1206 Horretan ere bat gatoz E. BARRUTIA-ren iritziekin, -xe-z, ber-ez edo forma arrunten erabileraz diharduenean, beste egile

batzuen teoriak eta azalpenak nolabait erlatibizatuz: “Askotan, neure eritxiz, semantikoa bere ez da desbardintasuna, herrien edo

pertsonen ohitura desbardinak izan leitekez” (in MENDEBALDE, 1998, 164).

1207 1. eta 2. graduan Eibarko sistema bat dator orokorrean J.A. URIARTE-k Fruiz-erako dioenarekin: “Erakusleen forma

indartuekin jarraituz, Fruizen badira ber- aurrizkidun formak ere. Dena den (...) erakusle arruntak bezala deklinatzen baitira” (1995,

392). Hala ere, 3. graduan ez da hori gertatzen, Eibarko paradigmak orokorrean hauek baitira: “a /bera, arek /berak, ari /bera(r)i,

aren //bere /beran, arekin /berakin //are(g)as /bera(g)as, arendako //beretako /berandako, are(g)an /bera(g)an, are(g)andik

/bera(g)andik, are(n)(g)ana //bere(g)ana /bera(n)(g)ana, are(n)(g)anañok //bere(n)(g)anañok /bera(n)(g)anañok, are(g)anarutz

//bere(g)anarutz /bera(n)(g)anarutz”.

galdetutakoan zalantza du edo arrunki erabiltzen dituela dirudi, baina solasaldi askean ez ditu sekula

erabiltzen (guk jasotako korpusean, jakina); kgg lekukoaz dihardugu.

1.10.1.2.1.6. ber- aurrizkiz indartutako formak pertsona izenordain legez

Aurreko atalean adierazi denez, 3. eta 2. pertsona izenordain funtzioa betetzen dute “bera” eta

“berori” formek bereziki; baina lehenago ere adierazia dugunez, forma hauek erakusle-izenordain zein

pertsona izenordain direnez, hiru graduetako formek bete dezakete 3. pertsona izenordain singularraren

funtzioa 1208 . Horretan bat egiten dugu S. ALTUBE-ren iruzkinekin 1209 , baina guk bereizirik aurkeztu

ditugu 1. eta 2. graduko formak batetik, eta 3.ekoak bestetik.

1.10.1.2.1.6.1. ”Bera” 3. pertsona izenordaina

“Bera” izenordaina

bera, berak, bera(r)i; bere /beran; beres; berakin; beregaitxik /bera(n)(g)aitxik; berantzat /beretzat

//berandako /beretako //berantzako /beretzako; beratzat /berantzat (prolatiboa); berian, beragan /beran

gain /bere gain; bera(n)(g)andik /bere(g)andik; bera(n)(g)ana /bere(g)ana; beranganaño /bereganaño;

beraganutz

hona:

a) Izenordaina (erakuslea) bera

Gradu gabeko forma da hedatuena, baina aipatu denez, beste graduak ere har ditzake 1210 .

Pertsona izenordain legez duen funtzioaren erakusgarri kgg lekukoaren iritzia ekarriko dugu

kgg º”berari” da “a él”, es? ... esta “a akél”, es?, “berári” … da “a él” nerétzat

•“Be(r)a” da nominatiboko forma eta beste kasu marka gehienen oinarria. Horri txertatzen

zaizkio besteak beste ergatiboa, datiboa, soziatiboa, ablatiboa. Adibidez:

kmz1 ºerósi es!: béra-jóte-ok árek eárto árek! ·· Berá-jóte-ok árek, eáarto arek! ...

•Edutezko genitiborako aldaera bi jaso ditugu, eta liburuetan bereizketa teoriko 1211 garbiak aurki

ditzakegun arren, Eibarko ahozko solasaldietan forma biak nahasian erabiltzen dira, lekukoen idiolektoen

arabera forma bata ala bestea gehiago edo gutxiago. “Bere” eta “beran” dira forma horiek. “Bere” da

aldaera erabiliena, lekuko guztiek baitarabilte gutxi edo asko. Baina “beran” forma ere lekuko guztiek

ezagutzen dute eta baita erabili ere; kgg-k darabil gehien, “bere” forma baino askoz gehiago, hori

1208 “Eurak”-en kasuan “eurok” forma hurbila ere erabiltzen den legez.

1209 Ikus S. ALTUBE-k “Pronombres demostrativos reproductivos” atalean barrena egiten dituen azalpenak, oharrak, iruzkinak eta

abar, beste erakusleekin batera (1975, 76-93). Ataltxo berezia eskaintzen die gaztelaniazkoekin alderatuz 3. pertsona izenordainei

(aip. lib., 89-93).

1210 Horiek lehenago azaldu ditugunez, forma eta aldaerak ezagutzeko ikus goiko atalean.

1211 S. ALTUBE-k, adibidez, “beraren” funtzio reiteratiboan eta identitatiboan erabiltzen dela dio; funtzio errebertsibo edo

bihurkarian, berriz, “bere” da erabilitzen dena. Ikus bere azalpenak adibidez horniturik (1975, 81-87). I. LASPIUR-ek ere

antzerakoa dio baina adibideetan oinarrituta batez ere, honakoa dio, “Nik (haren) beraren semia ekarri dot autuan. Baiña: Harek

bere semia ekarri dau autuan. [ezkerreko esaldixan nik hirugarren baten (haren) semia ekarri dot; eta eskumakuan hirugarren batek

(harek) bere seme propixua. Beraren eta bere ez dira, ba, bardiñak” (1999b, 68 5. oh.). Gai hori ondoko orrialdeetan garatzen du,

“haren, beraren, bere” forma bakoitzaren erabilera normatibo zuzena erakutsiz (ezkerretik eskuinera, forma arrunt, indartu eta

bihurkaritzat hartzen ditu); aitortu egiten du, hala eta guztiz ere, Eibarren ez dela bereizketarik egiten “bere, beraren” horien ahozko

erabileran (1999b, 70-71). Nahasketa hori gramatikariek garbi gaitzesten dute (ikus adibidez EUSKALTZAINDIA, 1993, 73) baina

gure iritziz ahozko mailan ez dago horrelako bereizketak zorrotzegi betetzerik; erakutsi dugunez, Eibarren behintzat ez dira inolaz

ere betetzen. “Haren” eta “bere” bereizketaz ere idatzi izan da (bereizketa hori “hura” eta “bera”-ra ere iragaz daiteke); ikus

adibidez: G. REBUSCHI (1997; 18-19, 56-59, 109-111, 175-218, 219-232, 233-250, 260-277, 279-300, 301-319), L.

VILLASANTE (1972, 86-88), J. ORTIZ DE URBINA (1989, 116-120), J. MORALES (1995), J. GARZIA (1996).

357

358

erabiltzea arrotza ere egiten baitzaio; baina raz1-ek eta naz-k ere sarri darabilte, bestea ere ezagutzen

duten eta darabilten arren, jakina. S.B.-k erabilerarako beste eredu bat dakar; izenlagunak ondoan izena

duenean “bere” onesten du. Hau da, “bere txamarria” ondo dago bere ustez baina ez “*beran txamarria”.

Bestalde, izenlagunaren ondoko izena isilduta dagoenean, “berana” aldaera hobesten du, “txamarria

berana da” alegia. Gure ustez, banaketa hori sistematikoa izan daiteke baina idiolekto mailan, ez orokorra.

•Ondorioz, edutezko genitibo marka aurretik hartzen duten kasuetan aldaera bi jaso ditugu:

“bere-” eta “beran-”. Hori gertatzen da destinatiboan esaterako. Kasu horretan beran-dun formak

erabiliagoak dira jaso ditugun adibideetan.

Beste erakusle eta izenetan ere edutezko genitibo marka aukerakoa den kasuetan, areago, aldaera

arruntak hiru izan daitezke, kasu marka erroari, oinarriari zuzenean txertatzen zaiona, batetik; eta bestetik,

“bere-” aldaerari txertatzen zaiona, eta “beran-” aldaerari txertatzen zaiona. Horrelakoak jaso ditugu

motibatiboan (“bera(g)aitxik” da aldaera hedatuena, dena dela); adlatiboan (“bera(g)ana, bere(g)ana,

berangana” aldaerak jaso ditugu baina lehenengoa da hedatuena alde handiz); eta adlatibo bukatuzkoan

(“beraganaño” jaso dugu kgg-ren eta naz-ren ahotan; “bereganaño” kgg-ren eta nme2-ren ahotan, eta

“beranganaño” nme2-ren ahotan).

•Instrumental forma “beres” da, eta bi hipotesi ditugu forma hori azaltzeko; bata, edutezko

genitibo formak hartzen duela kasu marka; eta bestea, ber- oinarriari txertatzen zaiola, -e- loturazko

bokalaren bitartez. Gure iritziz, beste instrumental formak ikusirik, bigarren aukera litzateke egokiena.

Leku-denborazko genitibo marka txertaturik nahikoa esangura lexikalizatua du eta erabilera aberatsa du

lekuoen ahotan. Ezaugarri “genetikoak” adierazteko erabiltzen da batez ere “berezko” hori.

•Prolatiboan, beste erakusleen ildotik, bi aldaera jaso dira, “beratzat” eta “berantzat”, azken hau

f.a.-ren ahotan.

bera:

•Leku-denborazko kasuetan, bizigabe adibide bat baino ez dugu jaso rmz-ren ahotan, inesiboan

rmz ºbaai, [probetan irabazita] ontzáko urria ee-karri juan áitxitxa sának!: igual bein juango

suam-baña bérian!

•Leku-denborazko bizidunen formak dira kasu horietan nagusi. Kasu bakoitzeko aldaera

nagusiak aipatu ditugu jada. Besterik aipatzekotan, inesiboan, kasu markadun “beragan” aldaera kgg-ren

ahotan jaso dugu bakarrik (arrunta denez kasu horretan); beste lekuko guztiek postposizio egiturak

darabiltzate. Postposizioen aurrekaria edutezko genitibo marka duenez, aldaera biak jaso ditugu, kopuruz

antzera erabilita: “bere gain/gañian/esku..., beran gain/gañian/esku...” alegia. Adlatibo bide zuzenezko

forma bakarra jaso dugu kgg-ren ahotan.

b) Beste hizkera batzuetan egiten den erabilera bereizketa, dagokion formekin, “txakurra bera ≠

txakur bera 1212 “ alegia, ez da Eibarren egiten.

•Aipatutako adibideetako lehenengo egitura, “txakurra bera”, bai erabiltzen da Eibarren, sarri

gainera, izenak eta izenordainak biak kasu marka bera dutela eta gaztelaniazko “propio” itzul daitekeela.

1212 Beste hizkuntza batzuetan ere egiten den bereizketa da, gaztelaniazko “propio” eta “mismo”, adibidez.

Dena delako subjektua edo objektua bera azpimarratzen eta indartzen da. Izen arruntez zein bereziz osa

daitezke. Forma pluralak “eurak” izenordainaren bidez egiten dira. Hurrenkerari dagokionez, bi eredu

jaso ditugu: “txakurra bera” erakoa bata eta “bera txakurra” erakoa bestea; ez dakigu ziur egitura biak

funtsean bat diren ala esangura aldetik ñabarduraren bat ote duten. Ahozko solasaldian bizi-bizirik daude

horrelakoak, adibidez:

kmz º...aimbéste bidár kántau juau esé, ensáyuaa berá ok · naikúa!

raz º... ni ordúan, amalau-amabost o bórdatze-nebíllen, da berá neskía be, sártxuao da, mundú

gustía-krítikau éban! ...

kmz10 “... Ondarruan behiñ itto ziran hamazazpi gizon. Eta Eibarrek lagundu zetsen háreri herri

baten eta bestian dirua batu eta bialtzen. Gero, eurak ondarruatarrak be guri asko lagundu

zeskuen, iñoiz hamen krisisak egon ziranian geuri bialtzen euren arraiñak ...”

Horrelakoak erakusleek onartzen dituzten edozein kasu markaz era daitezke, nahiz eta

erabilienak nominatiboa eta ergatiboa diren (ez ditugu kasu guztietako adibideak jaso, baina suposa egin

daiteke zilegi direla). Adibiderako:

rmz ºtxakoliña-bérak... · asálien · kápi-itxe-ok... masá moruan...

rmz5 ºda or sartzeittuk · iri bakotxam-párian ·· tírak isaten dia ta..., iri- éuro-karreteruak ee irixeri

eusteko eo (¿)... tíra bi!

raz5 º... da gure aitxák obéto ifini étzan óndiok amén torri sánian, -”baña obéto · Kayetánokimberákim-básoyas!”,

da ...

nme2 gáusori, · mutíllan gain dao, · berán mutillan gain dao

f.a. nere alaben euren gain dao ori

Erakusle-izenordainekin ez ezik, balio erakuslea duten adberbio formekin ere osa daitezke

horrelakoak, batez ere leku eta denbora esangura dutenean. Esaterako:

nme3 ºbueno, gú · bertá Uéska ordúko, · n- Jáka-aldéra, ni-(?)iru-ordutan Jákan eote-naix, e? ...

kmz10 “...kontrarixuak mordua zeukazen Toribio Etxebarriak, bertan Alfa barruan be ...”

•Aipatutako bigarren egitura (“txakur bera”), ordea, ez dugu jaso Eibarko hizkera jatorrean

erabilita ia kasu baten ere. Egitura hau noizbait darabilten lekuko bakarrak kgg eta S.B. dira,

alfabetizazioaren eraginez, jakina. Adibide bakarra nme2 lekukoari ere jaso diogu. Adibidez:

S.B. nik, arén moruan, gausá bera eingo neuke, bárdin eingo neuke neuk

S.B. arek juan sian gu eon giñan abade beragana

Areago, osterantzean Eibarren jaso ez dugun forma darabil kgg lekukoak, “berbera” hain zuzen;

guk ez dugu egitura eibartar jatortzat hartzen:

kgg edade bérbera dake

Eibarren nola egiten da bada esangura hori lortzeko? Beste hizkera batzuetan gaztelaniazko

formaren kalkotzat har daitekeen “bardiña”-ren bitartez egiten dute. Eibarko hiztun zaharren gehienek 1213

ez dute hori onartzen, “*txakur bardiñak” esatea alegia, lehen ere zerbait egin duen txakurra adierazteko.

Lekuko nagusi gazteenak ostera, bide hori noiznahi darabil; beste lekuko batzuek ere erabili egiten dute,

dena dela; denetatik, S.B.-k, kmg-k, nme1-ek, nme2-k eta rmz2-k adibide batzuetan bakarrik, guk jaso

dugunez. Esate baterako:

1213 Izan ere, raz1-ek dioenez “ºpersóna “bat” eta “bardíñak” estía igualak...”. Antzerako iritzia du kmz-k ere.

359

360

kgg ºjo sé- séma-gausa, sélan, sémat dáren e?, gausa bardíña esáteko. Es nais

kontúrau oiñ arte

rmz2 º... lengó aixkolárixak óna-sitxúan-neurétako, e? ... da, ·· urté bardíñetakuak isén basíamba...

Beste bide hedatuago bat hau da, esate baterako: izena bera mugatuta, gai determinatzaile edo

izenlagunen baten ondoan, “lengo txakurrak” erako egituretan, edo perifrasi luzeagoetan txertatuta,

perpaus erlatiboetan esaterako. Adibidez:

raz1 goixéko txakúrrak eyétzan orí

naz ee goixiann etorri san txakúrrak ekarri ebán, está?

Beste aukera “bat” zenbatzailea erabiltzea da; edozein kasu marka hartuta. Adibiderako:

-kmg º... Kakalárrokua eta Makalárrokua berdíña-siala...

-kaz1 ºnik uste ot · ak- baa... bat isango sala! ...

naz betí gausá bat esaten dao ... béin da barrído --f.a. kantzauta nao beti gausá bat entzuten

kmz “ónek! kristáu baték i- · eskribiditxuk ónek líburu bíxok, kristáu baték”: º”krístau bat” · da

“bi líburu” · eskribiditxú

kaz2 º[erretratoak] ordukotxiak... · eum-batekuk órrek!

kaz2 ºbat bixí da Logróñon! ·· en- etxe bárru batem-bisi giñan da ...

kmz5 “... Errebal kalera etorri nitzán da án nere edade ingurukuak grúpua euan ezta, da pixkakapixkaka

... Gero eskolara be danok leku batera da ...”

Edonola ere, “bera” ere erabil daiteke baina ez eredu normalizatuaren arabera, beste esanguraz

erabilitako egitura erabiliz baino; nme2 da bide hori darabilen lekukoa:

nme2 óri, goixeko txakurra-bérak in dau

nme2 óne-líburuok, · berá-persona berak ess-kribídittu

nme2 au, lengó erríxa berá da

Leku-denborazko kasuetan balio erakuslea duten adberbio kategoriako formez eratutako egiturak

erabil daitezke; adibidez:

kmz10 “...Gero hortik grupotik, hori ekin zetsenetik, formau zan UGTia eta al mismo tiempo

bertan egunian, jarri zan bai Partido Sozialistia ...”

nme2 gausak, bertán egunían reklámau bi-yá

1.10.1.2.1.6.2. ”Berori” 2. pertsona izenordaina

Formazko ezaugarriak 5.- moduaz indartutako erakusleen atalean erakutsi dira. Han ere aipatu da

“berori” pertsona izenordaina errespetuzko 2. pertsonarako erabiltzen dela, bai nominatiboan bai beste

kasuetan deklinaturik ere, singularrean zein pluralean. Hala ere, pluralerako “berorrek/bedorrek” ez da

nominatiboko eredu bakarra. Izan ere, erakusle arrunten bideari jarraiki naz-k “eurok” egiten du “berori”ren

forma plurala, eta bitxia gertatu zaigu baina nme2-k “beroiek” forma darabil behin baino

gehiagotan 1214 .

Izenordainari dagokionez, forma nagusia izatez 2. graduko erakuslea dela garbi dago, baina beste

graduetakoak ere batzuetan errespetuzko formatzat hartzen dira. kmz lekukoa da zentzu hori gehien

antzematen duena; adibidez, “beronentzatzo” “berori” tratamenduarekin lotzen du eta ez du erakusle

1214 Errespetuzko aditzen forma alokutiboen adibideak, baita errespetuzko tratamendu hori nork noiz eta nola darabilen-erabiltzen

zuen ere, behar diren-ziren egoera pragmatikoak eta abar, aditzen atalean ikus daitezke, gai horri eskainitako sailean.

zentzuz onartzen; lehenengo graduko “beonek” forma raz1-ek ere errespetuzko “berori”-ren pare darabil.

Gauza bera gertatzen da “berak” nominatibo pluralarekin ere, kmz-k “abadeekin” berba egiterakoan

erabiltzen dela baitio. Edonola ere, deigarria da pluralean “berorrek/bedorrek” moduak eratu izatea,

singularreko formaren gainean; eta “eurak”, berriz, ez da tratamendu honen barruan antzematen itxuraz.

Nolanahi den ere, erabileran kasu kurutzaketak jaso ditugu batez ere raz1-en ahotan. Baliteke

erabilera ezaren ondorio izatea. Adibidez:

raz1 séla etorri siñam-beorri tta ku- laúnak?

raz1 bedórrek- bedorrékiñ nois dátos?

1.10.1.2.1.7. Erakuslea errepikatzerakoan: “erakusle arrunta + ber- aurrizkiz indartutako gradu

bereko erakuslea” (6.- modua)

Hurrenkera aldetik iruzkina merezi duen ezaugarri bat aipatuko dugu. Bi eredu jaso dira; “au

berau, ori bero(r)i, a bera” da forma arrunt eta neutroena; baina beste eredu bat ere jaso da, forma indartua

aurretik dela, eta forma arruntaren aurretik, erakusleen tartean osagaiak direla, aditzez osatutakoak

gehienetan. Adibidez:

naz º are-berak ee, eunetarakua gáñera emoten dau sarrítten, e?,

bueno!: bixarko, etzikoo... ta, e? ...

rmz ºmutil-sarrá!, kuriosua gisona!, artistía biarrin!: · pérratokixa be berak itxe-juan arék ee,

burdíxa be bai, eóser aék!

kmz1 ºerósi es!: béra-jóte-ok árek eárto árek! ·· Berá-jóte-ok árek, eáarto arek! ...

Erakusle bien tartean osagairen bat agertzea erakusle arrunta + indartua hurrenkeran ere gerta

daiteke:

kmz3 º... áe-péntzau juen e · “gu-járdu-juau amem-bérbetan e · ingles baña one-baaki-beonek!” ...

6.- egiturako erakusleen formak azaldu ditugu jada: lehenengoa, erakusle arrunten atalean;

bigarrena, honen aurreko atalean (5.- moduaz indartutakoak baitira). Beraz, atal honetan egitura honen

ezaugarri bereziak aipatuko ditugu; lekuko nagusi guztiek darabilte indartze modu hau, eta galdekizunez

gain, solasaldi askean ere jaso dugu. Kasu marka erakusle bietan itsas daiteke edo bigarrenean bakarrik.

Egitura hauen mugak bere osagaienak dira neurri batez; leku-denborazko bizidunen formarik

adibide bakanen baten baino ez dugu jaso, adibidez. Kasu erabilienak nominatiboa, ergatiboa, datiboa eta

edutezko genitiboa dira.

•Edutezko genitiboan joera nagusia izenlagunak ondoko izena isilduta mugatzailea hartzen badu,

erakusle biek hartzea da; baina hori ez da beti betetzen, f.a.-ren ahotan adibide hau jaso baitugu:

f.a. fállua onén beonéna dok

•Kasu marka bakarrik forma indartuan itsatsirik, motibatibo eta destinatiboko adibideak jaso

ditugu bakarrik. Esaterako:

naz á · berágaittik, ésto-nai juetia

f.a. errekaua onén beonéndako da //f.a errekaua orrén beorréndako da

Agian horren arrazoia formek hartzen duten luzera izan daiteke; ikus zer dioen kgg lekukoak

“onegana beronegana” formaz:

361

362

kgg ºbai e?, osea, e, es jatas oso- bápe ráruak eitxen baña, ori beti ya repetisiño ori ya

trabalénguasa iruditze-jata piskat

Dena dela, “au bera” erako aldaerak ere jaso ditugu, besteak beste f.a. lekukoaren ahotan.

•Leku-denborazko bizidunen formetarako egitura nolabait berezia jaso dugu kgg-ren eta raz1-en

ahotan; kgg-k bapatean sortutako formak dira, eta raz1-i galdekizuna lantzerakoan zuzenean galdetuta

jaso dizkiogu horrelakoak. Egitura hauxe da: lehenengo erakuslea modu arruntean erabilita eta bigarren

formarako erakuslea erabili beharrean “berta-” balio erakuslea duen adberbio forma erabilita. Inesiboan,

ablatiboan eta adlatiboan jaso ditugu horrelakoak. Adibiderako:

kgg su-itxen saren orrétan bértan

raz1 onetáti-bertátik

kgg aretára bertára

1.10.1.2.1.8. Erakuslea errepikatzerakoan: “-(t)xe atzizkiz indartutako erakuslea + ber- aurrizkiz

indartutako gradu bereko erakuslea” (7.- modua)

Aurreko atalean gertatu den moduan, 7.- egitura honetako osagaien formak lehenago aurkeztuta

daude jada, lehenengo erakuslea 1.- modua aztertzerakoan eta bigarren erakuslea 5.- modua

aztertzerakoan. Lekuko nagusi guztiek darabilte 7.- indartze modu hau, baina erabilera mugak 6.moduaren

tankerakoak dira. S. ALTUBE-ren ustez berak forma “reproductivo-intensivo”-tzat joten zituen

forma sintetikoetatik eratorritako egitura analitikoak dira (1975, 97).

Kasu marka edo gradu marka erakusle bietan itsas daiteke edo baten bakarrik; adibidez:

nme2 artísu auxe berá //nme2 artísu oixe berá

raz1 onétxe-bérak ein dau //orretxékim-berákiñ · jungo sára!

raz1 onétxe-berónek éitxu

1.10.1.2.1.9. ber- aurrizkiz eta -(t)xe atzizkiz indartutako formak (8.- modua)

Indartze modu hau kgg-ren ahotan jaso dugu batez ere eta adibide bakanen bat beste lekuko

baten ahotan, f.a.-renean hain zuzen. S. ALTUBE-k “Demostrativos reproductivo-intensivos” (1975; 86,

94-95) izena ipini zien forma horiei. Eibarren ia salbuespentzat jo behar dira horrela indartutako formak;

kmz-k adibidez, ez ditu inolaz onartzen; raz1-ek eta nme2-k ere ez dituzte onartzen. Bildu diren formen

artean, beste modu guztien alderantziz, ez dugu nominatibokorik jaso (“*berauxe, *berorixe, *beraxe”,

alegia); bestalde, orokorrean oso gutxi erabilita ere, 3. graduko formarik ez dugu jaso eta 8.- modu hori

gehien darabilen kgg lekukoak ere ez du 3. graduko formarik onartzen. Jaso ditugun adibide batzuk

ipiniko ditugu, lekukoek ontzat joten dituzten forma batzuk:

f.a. berorretxek ein dau

kgg berónetxena //berórretxena da

kgg beronetxekin dao

Goikoak onartu arren, kgg lekukoak txantxetan edo errealitatea islatzeko asmorik gabe

eratutakoak dira hauek adibidez:

kgg berorretxekin

kgg berórretxegan

•Forma horietaz osatutako egiturak ere eskaini dizkigu kgg lekukoak, 6.- eta 7.- moduen

analogiaz. Batzuk arrunki sortu arren, adibidez:

kgg aregaitxi-beratxegaitxik ésto-nai…

beste forma batzuk txantxetan eta errealitatea islatzeko asmorik gabe sortutakoak dira, esaterako:

kgg onetxéri beronetxéri

kgg onetxéganutz beronetxéganutz

1.10.1.2.2. Pluraleko formak

Orokorrean, indartze moduak singularrekoak dira baina pluraleko formek badituzte

berezitasunak. Modu bakoitza banan-banan aipatuko dugu, modu zenbakiak erreferentziatzat ipinita.

1.10.1.2.2.1. 1.- modua

•Nominatiboko formak “onetxek, orretxek, a(r)etxek” dira. Forma horien oinarriek (“onetxe-,

orretxe-, aretxe-”) hartzen dituzte deklinabideko beste kasu marka guztiak. Kasu marka bakoitzaren

aldaerak aurkeztu dira jada jada: morfema indartzailearen aldaera nagusi eta ia erabatekoa -txe da baina -

xedun adibideren bat ere jaso dugu raz1-en eta nme2-ren ahotan 1215 . Edonola ere, indartze modu

erabiliena da lekuko guztien ahotan, salbuespenik gabe.

•Instrumental formak kgg lekukoari jaso dizkiogu bakarrik, alfabetizazioaren eraginez

eratutakoak; “onetxetas” eredua betetzen dute.

•Motibatiboak f.a.-ri gogoeta hau eragin dio, “onetxegaitxik” forma zuzenean galdetutakoan hain

zuzen, lekuko horrek “ónegaitxik” forma arruntaz erantzuten zuelako −forma indartuen eta arrunten

kurutzaketaren erakusgarri−:

f.a. ºesán leike … baña orí- orí da lusétzia da e palábria … baña e órre-dia baa líburuetan

eskribitzeko sérak órrek dia órrek; berbá serían eitxen da e e más korto ii no sé yo ké sé esán be!

... bañá, baña len esán dotena, or e suk nai dosu e lusé emótia ta nik motz, errésao ta biskorrao ta

igual entenitzen da. Oixé da prolemia oiñ

•Leku-denborazko bizigabe formak. Leku-denborazko genitibo formak ere aipatutako oinarriei

txertatuta jaso ditugu (“onetxetako” eredukoak), ez ditugu “*onetakotxe” erako formak jaso, singularrean

ez bezala. Gauza bera gertatzen da beste kasuetan ere, adlatiboetan adibidez.

Inesiboko formak jaso ditugu baina indartuetan 1.- modu honetakoak batez ere.

1.10.1.2.2.2. 2.- 4.- eta 5.- moduak

Pluralean ez dugu 2.- eta 4.- ereduko formarik jaso.

5.- moduari dagokionez, badirudi pluraleko formak erraz osa daitezkeela, baina ez dira erabiltzen

Eibarren. J.A. URIARTE-rekin bat gatoz A. Irigoien-en azalpena geure egiterakoan:

“Gure hizkeran, berauek eta beraiek bezalakoak adierazteko, “eurok” eta “eurek” genituzke.

Irigoienek argi asko azaltzen digu arazo honen gakoa: Bizkaieraz, ber- duten formak

singularrerako dira eta banaketa konplementarioz, eur- hasieradunak pluralerako” (1995, 393).

1215 Ez ditugu kontuan hartu guk transkribatu ez ditugun formak; baliteke transkripzio fonikoa egin izatea kasu horietan (horrelako

aldaerak aurkitu ditugun kmz3-ren eta kmz5-en jardunean, adibidez), baina zintak entzun ez ditugunez ezin dira hemen froga ziurtzat

aurkeztu.

363

364

Edonola ere, kgg lekukoari jaso dizkiogu ber- aurrizkiz indartutako horrelako forma batzuk, bere

ustez arruntak Eibarren, baina gureaz ez. Honelakoak egiten ditu:

kgg berónena da

horrek.

Dena dela, pluralean erabiltzea singularrean baino zailago egiten zaiola aitortzen du lekuko

5.- modu horrek forma “jatorrak” sortuko baditu, errespetuzko 2. pertsona izenordain funtzioan

izan behar du. Formetarako ez ezik, geroago murritzago den erabilerarako ere iturri da. Adibide batzuk,

formen eta erabileraren erakusgarri:

kmz beórrek nois dátos?

raz1 º... “bedórri” bá-tá, bañá “bedórrek” béste bátzue-bádia, “bedorrékin-nois datos?” ... “usté”esten

dabe-moméntuti-”berórrii”!, ai! umé! i jénte de kategoría, áá...!

Singularrean egiten duenez, kmz lekukoak era horretara indartutako beste formak ere

errespetuzkotzat hartzen ditu:

kmz “bérak etórriko día” ... bai. “Bérak” e, “bérak” e, abádiak, e?, besté iñópes [sic], e? ... “ellos

bendrán”

1.10.1.2.2.3. 3.- modua

Singularraren atalean aurkeztu dugu “eurak” 3. pertsonako izenordain plurala. Oraingoan 1. eta

2. graduko formak aztertuko ditugu batez ere.

Gradu hurbileko mugatzailearekin gertatzen zenez, 1. eta 2. gradua itxuraz neutralizatu egiten

dira, sinkretismoz, -o- ezaugarri orokorra dela eta 1216 . Izan ere, nominatiboko forma “eurok” da hurbileko

gradu bietan, eta kasu marka guztiak “euro-” oinarriari txertatzen zaizkio, leku-denborazko kasu markak

ere bai.

1.10.1.2.2.4. 6.- modua

Erakusle bakoitzaren formak aurkeztuta ditugula −2. erakuslea, indartutakoa, eur- eredukoa da,

jakina, hiru graduetarako−, badirudi singularrekoak baino gutxixeago erabiltzen direla. Hiru graduetako

egiturak osa daitezke. kmz eta kgg dira ontzat hartzen eta erabiltzen ez dituztenetariko lekuko bi. kmz-ren

arrazoi nagusia hauxe da:

kmz º”órrek éurok” es: “órrek” esaten bada “éurok”-e s- ·· alpérri-da

Beste lekuko nagusiek, berriz, ez dute arazorik formak ezagutu eta erabiltzeko, raz1-ek, nme2-k,

naz-k, f.a.-k, alegia.

Leku-denborazko kasuetan ere erabiltzen dira horrelako formak, gutxitan izan arren. Esaterako:

nme2 ónetan éurotan dao · eiñ ero es eiñ //nme2 [jakineko

leku fisikoak] órretan · éurotan eon gá

Singularrean ere adierazi ditugun ezaugarri batzuk pluralean ere badira. Esate baterako, kasu

marka erakusle batek bakarrik har dezake (kasu marka erakusle bietan txertatuta askoz ere erabiliagoa

1216 Ikus mugatzaile horiei eskainitako atalean aipatu diren bideak forma bakoitzean zein gradu den bereizteko.

da); gradua errepikatzea ere itxuraz ez da ezinbesteko; bestalde, edutezko genitiboan mugatzailea erakusle

bietan ere ez da derrigorra. Horien adibiderako:

naz árek éurei --raz1 onek eurogaitxik etórri naix --nme2 ónek éurogatti-pe bai //nme2 ni

precisamente [sic] · éurok- órrek éurogáttik etorri nais //nme2 árek éuregattik etorri nais

f.a. fállua ónena éurena da

nme2 órren éurona da fállua //nme2 áretxen éurena da fállua --naz órren éurona da //naz aren

éurena da

kgg lekukoari, sarri gertatu denez, bitxikeriak ere jaso dizkiogu, beste inork ez darabiltzan

formak, erakusle indartua ber- aurrizkiz indartuta hain zuzen:

kgg artísus órre-berórrek

kgg órrek berórrek … ein dabe

kgg árek bérak

kgg ónekin berónekin ibíli nais

1.10.1.2.2.5. 7.- modua

Egitura osatzen duten erakusle bakoitzaren formak aurkeztu ditugu gorago. 6.- moduko formekin

gertatzen denez, badirudi erabilera eremua piskat murritzagoa dutela singularreko formek baino. kmz da

ontzat hartzen eta erabiltzen ez dituenetariko lekuko bat. Beste lekuko nagusiek, berriz, naturaltasunez

darabiltzate, raz1-ek, nme2-k, naz-k, f.a.-k, alegia.

Dena den, jaso ditugu forma bitxi batzuk ere, adibidez:

raz1 éura-bérak in dábe

1.10.1.2.2.6. 8.- modua

Pluralean ere kgg da horrelako formak jaso dizkiogun lekuko bakarra, aurrizki indartzailea berizaki

gainera. Adibide batzuk:

kgg berónetxek ein dabe

kgg berónetxéri //kgg berónetxi //kgg berónetxei //kgg berórretxeri

hau:

Analogiaz sortutako forma konposatua, baina errealitatea islatzeko asmorik gabe egin du honako

kgg onetxéna beronetxéna

1.10.1.2.3. Forma indartuen erabilera

1.10.1.2.3.1. Forma arruntek betetzen dituzten moduko funtzioetan

•Azalpenetan, zuzeneko estiloan zein osterantzeko gertakarien kontaketetan, isildutako hainbat

osagairen ordez. Adibidez:

raz5 º−“bai!, eo-naix párrokuakin dd’auxé t’auxé t’auxé pásau ata ta ser da...”, −“xxékula estot

entzun oixé! · pásau leikienik” ...

rmz ºlíburuak eta eee... ámak!, ee... esándakuak ekar- erósi txa kítxo!: an... an séa erósi...: −“auxe

t’auxe erosisus” da, baa... · urtian e bat ero bi eró

ñaz5 “... nere gizona gaixorik eguan bihotzetik eta ez jakon komeni holako gauzarik. Eta honek,

nere semiak esplikau etsen, hauxe eta hauxe daguala aitta eta aitta ez daguanian mesedez

etortzeko ...”

365

366

•Laguntzaile edo komodin gisa. Esate baterako:

kaz3 ºda gero axee, atxak eruate-nínduen! ...

•Esapide adierazkor batzuetan: “o(r)ixe ba!”, “(bai) o(r)ixe bai! 1217 “. Besterako hurrenkeraz ere

bai: “bai o(r)ixe!”; “o(r)ixe! 1218 “; “o(r)ixe da!”. Adibide batzuk:

raz1 º... ogixari oixe bai mun itte-akola! ... asi aurréti-mun eiñ!, · da k- kurutzía im-be bai! ...

kmz ºbiáko agér-! · biáákó!, ·· biáko-óixe bai! ...

kmz ºbáai, ba- oríxe bai!, báakíxau óri!…

/naz -orre-badiardu erretzem-betiko moruen ... -bai oíxe!

kmz ºé!, de-! ooríxe ba!, orretxeaitxik e- e- eitxe-tzen bá!, “Txé”! ·· Ansola serreri- serreríxakua

da, · san!

naz ºoixe bá!, oixegátti-pá!, búff!

naz ºséu etorriii!, baaai-bai-bai!, etorriko esá bá?!, óixeee! Bueno ba!, baai..., n- ontxe arte,

baai..., bai!, etorri segidúen!, bai! ...

nme4 ºbaai, ba, óixe-torriko dala baa, bueno!

-rae ºbai ba! eskola-aurriam-bá!

-rmz ºoixe!

-rmz ºamábos urte arte-eró, · ibili nitzuan!

-t ta gero biarrera?

-rmz ºgéro! gei- óixe biarra!

rmz º... ser?! ·· maistria ee Donostíakua erdelduna e-euskáldun edárra oixe!, euskalduna?! ·

néska-sárra?!... ...

-naz ºe- a- itxíttako lékuti-jun dia!: ará!, ganau txarríxaorik mundúen!, da, bedarra jan esindda...!

-nme4 ºbedárra oixe jan esindda...: esa-nutzan lénguan Felisí, altzau...

rmz ºba!, e, e, ísen eim-bier!: óixe da!...

Esapide horietariko batzuek pareko egiturak dituzte ezezkoan:

kmz ºess!, oríxe bái és! Ipíni b’estau eitxen da!

naz ºésin dutxau!: es oixe!, ené! otzak ill! bueno!...

•“Erakusle indartua + izan + beste osagai bat” egitura adierazkorra, askotasuna, goi maila

adierazteko. Adibidez:

kmz ºauxé dok erré!, tóntua morúan!

•Lagunarteko hitz-jokoetan; galdera-erantzun erako: “-se ba? -a ba...” eredua deklinaturik ere

adibide bat jaso dugu:

S.B. -segaitxik? -aretxegaitxik

1217

Adibideetan ikus daitekeenez, egitura-esapide hori perpaus konpletibak sortzeko bidea ere bada. Areago, erakusleak kasu

markak ere har ditzake. Izan ere, aldaera mordoa ditu egitura honek, erabili ere asko erabiltzen baita solasaldi askean.

1218

Forma honek ere beste osagai batzuk har ditzake ondoan: izena, izenondoa, aditza edo perpaus konpletiboak esate baterako,

adibideetan ikus daitekeenez.

•Galdera “erretorikoetan”, hizlariaren iritzia adierazten da, zerbait gehiegizkoa, neurriz

kanpokoa, menperatu ezina iruditakoan; forma indartuz, gainera, zentzu despektibo handia dute forma

hauek. 5.- moduaz indartutako formak erabiltzen dira, hiru graduetakoak:

kmz sér dó-pa berau?

raz1 ser dó-pa beróri!?

raz1 ser dó-pa berá?

1.10.1.2.3.2. Forma indartuek bereziki betetzen dituzten funtzio eta erabilerak

•“Izenondoa + (zer) + izan + berau/berori/bera!” egitura. Aldaerak ere baditu, galdetzailea

aurretik dela. Goi maila, askotasuna, handitasuna adierazten da. Adibiderako:

naz majadérua ser da ba berá, bai!, majadérua...

kmz sé iñusénte dó-pa berá!

raz1 “móskarana” ... ºkuriosua da ba berá!

•Jakineko egituretan-esamoldeetan: “ikusi/entzun... zittuan beriak!”; “bakotxak/bakotxari beria”.

Esaterako:

raz1 º... ámama sárra guría ondo gobernatze-san, etórri akon gaixó bat eta kosta-akon ílttia!,

jólíín!... ikúsi sittuam-beríak, e? ... gure básarrixan esiñ ee kónserbau ta kalera eru- juan san, erúebén

da kalían: kos-tá san íl-tti-a, ené! enéé!... ...

raz4 º... gure aitták bueno!, ·· esan kábitzen! · Mendigoitxiñ! : esan kabítzen, úú!:

errégalua bátera ta erregalua béstera ta..., además · txikíxena nitza-ní, da ogei urté (?)... Bakotxai

bería! ...

raz4 º... Baña, ·· −“bákotxa-beria”, da ... dana- danak ixiliik ...

•Gaztelaniazko “propio” eta “mismo” esangurak bereizterakoan 1219 .

1.10.1.2.4. Ondorioak

Formari dagokionez, orokorrean indartzeko zortzi modu daude, bakoitzak hainbat aldaera baditu

ere. Modu nagusia, erabiliena eta emankorrena atzizkia da (forma batzuetan artizki itxuraz). Aurrizkiak

ere erabiltzen dira indartzerakoan; baita modu konposatuak ere, errepikapenez zein indartze moduen

metaketaz. Ber- aurrizkiz eta errepikapenez sortutako formak ere asko erabiltzen dira Eibarren, aldaerak

aldaera. 8.- modutzat hartu duguna da gure iritziz sistema jatorretik ken daitekeen bakarra, batez ere

kaleko lekuko nagusi gazteenari jaso zaizkion formak direnez eta sarri txantxetan eratutakoak. Moduen

indartze maila antzerakoa da gure iritziz, orokorrean behintzat.

Forma indartuen aldaera eta ezaugarri batzuk forma arruntetan azaldutakoak dira: loturazko

bokala aukerakoa izatea, leku-denborazko bizigabeen formen ordez balio erakuslea duten adberbio

formak erabiltzea; leku-denborazko bizidunen formetan genitibo marka aukerakoa izatea eta abar. Ez

ditugu, beraz, berriro errepikatuko.

1219 Ikus “bera” pertsona izenordainari eskaini zaion atalean.

367

368

•Singularreko formak kontuan izanda, 1.- moduaz indartutakoetan, nominatibo formak,

Aginagakoen motibatibo forma bereziekin batera, beste kasu guztietako formetatik aldenduta daude. Izan

ere, beste kasuetako oinarrian “one(t)xe-, orre(t)xe-, are(t)xe-” daude. Bizigabeen inesiboan Aginagakoek

batez ere egiten dute “onetantxe” eredua 1. eta 2. graduan, beste lekuko zahar biri ere horrelakoak jaso

zaizkien arren, beste lekuko gehienek “onetxetan” bakarrik onartzen duten artean. Profil hori bizigabeen

adlatiboan ere betetzen da, “orretaratxe” Aginagakoen aldaera izaki, baita beste zahar batzuena ere, bai

kalekoak bai Arrate ingurukoak; baina eredu hedatuena “orretxetara” da. Bizidunen adlatiboan Aginagako

lekukoak besteengandik bereizi egiten dira, genitibo marka darabiltenak baitira.

Indartzeko 2.- moduak eibartarren ahotan ez du bizitasunik, baserrietako lekuko zahar biren

ahotan jaso baitugu bakarrik, nominatiboz. Beste lekukoek, zaharrek tartean, onartu ere ez dituzte egiten

horrelakoak Eibarrerako. Baliteke Eibarko kanpoaldeko ezaugarria izatea.

Indartzeko 3.- moduaren emaitza emankorrena “eurak /eurek /eurok” 3. pertsona plural

izenordain funtzioa betetzen duen forma da. Gradu hurbileko forma “onek, orrek”-en parekoa da baina 3.

pertsona ere adieraz dezake. “Erak” aldaera murritzak Arrate inguruan du bizitasun handiena, kaletarren

jardunean ia jaso ere ez baitugu egin; Aginagako lekuko nagusi zaharrenak ere badarabil aldaera hori,

nolanahi ere.

Indartzeko 4.- modua ez da Eibarko euskaran erabiltzen. Bai ostera, 5.- moduaz indartutako

formak. Balio erakuslea ez ezik bihurkari ñabardura ere hartzen dute batzuetan. Formak, orokorrean,

izenordain arruntei ber- aurrizkia gehituta osatzen dira, aldaerak sortzen diren arren. Nolanahi ere, lekudenborazko

bizigabeen formak ez dira modu honetara eratzen, raz1 lekukoak noizbait erabili arren.

Bizidunen formak, ostera, erabilera aldetik emankorrak dira. Lekuko gazteen ezagutzan, edonola ere,

modu hau ez dago nahikoa finkatuta.

5.- modu horren formetariko batzuk pertsona izenordain legez lexikalizaturik daude. “Berori”

errespetuzkoa bigarren pertsonarako eta “bera” hirugarrenerako. “Bera”-ren deklinabidean deigarriena da

edutezko genitiboko forma; Eibarren “bere” eta “beran” batere bereizketarik gabe erabiltzen dira, “bere”

forma hedatuagoa den arren. Horrek esan gura du genitibo marka hartzen duten beste kasu marketan ere

aldaera bikote hori gorde egiten dela, destinatiboan eta adlatiboan adibidez. Erabilerari dagokionez,

gaztelaniazko “propio” adierazteko erabiltzen da “bera” (“txakurra bera, bera txakurra”; pluralerako

“eurak” erabiltzen da), baina ez “mismo” adierazterako, horretarako beste bide batzuk hautatzen baitira.

Nolanahi ere, alfabetizazioaren eraginez kaleko lekuko batzuen ahotan “bera” bigarren esangura horrekin

ere jaso dugu, baita “berbera” ere, baina ez dugu Eibarko sistema jatorkotzat hartzen.

Indartzeko 6.- modua oso bizirik dago eibartarren ahotan baina kasu batzuetan bereziki. Erakusle

bik osatutako egitura denez, kasuka deklinatzerakoan aldaerak sortzen dira kasu marka bera osagai biek

hartu, ala bakar batek. Ezaugarri horiexek betetzen dira, oro har, indartzeko 7.- moduan ere.

Indartzeko 8.- modua kaleko lekuko nagusi gazteak darabil batez ere eta adibide bakanen bat

f.a.-k. Nolanahi ere, ez du bizitasunik orokorrean.

•Pluraleko formei dagokienez, indartze moduak singularrekoak dira baina 2.- eta 4.- moduko

formarik ez da Eibarren erabiltzen. 5- modua ere erabili egiten da baina oso esparru murritzean,

errespetuzko bigarren pertsona izenordain funtzioan hain zuzen, eta berori ere oso gutxitan. Izan ere,

singularreko ber- aurrizkiaren parean erabiltzen da eu- aurrizkia pluraleko “eurok, eurak” formak sortuz

−gradu gabeko forma lehen aipatu da, singularraren atalean−. 6.- eta 7.- moduen erabilera batez ere

baserri eremuan oso bizirik dago.

Erakusle indartuen erabilera funtsean arrunten gisakoa da, esangura adierazkorragoz agian, baina

egitura batzuetan forma indartuak erabiltzen dira bakarrik.

1.10.2. Erakusleak determinatzaile gisa

Erakusle determinatzaile soilen berri ez dugu ostera ere errepikatuko orain arte aurkeztutako

formak izenaren ondoan jartzea nahikoa delako, baina erakuslez osatutako beste egiturak aztertuko ditugu

batez ere, besteak beste birritako erakusleak hain zuzen 1220 . Edonola ere, erakuslea determinatzaile gisa

jaso ditugun egitura guztiak aipatuko ditugu, konbinatoria modukoa eginez; izan ere, esangura aldetik

berdinak dira; egituren formak dira aldatzen direnak. Batez ere erakusle forma arruntetan erreparatuko da

egiturak azaltzerakoan.

Kasuka aipatuko dira jasotako egiturak. Egitura bakoitzari zenbakia ipiniko diogu kodetzat eta ez

ditugu egitura osoaren osagaiak eta abar berriz errepikatuko:

♦1.- modua: “erakuslea kasu markaz + izena- + -erakuslearen graduari dagokion forma

mugatzailea 1221 , erakuslearen kasu markaz” (“au elixiau, ori elixio(r)i, a elixia” erako formak). Hauek dira

hainbat lanetan “birritako erakusle” izenez aurkezten dituztenak. Eibarren erakuslea determinatzaile legez

agertzen den egitura erabiliena da, oso alde handiz, lekuko nagusi guztien ahotan −salbuespena kgg

lekukoa da multzo horretan, 3.- modua baitarabil sarri, baina lekukoak berak ere aitortzen du euskarazko

eredu normalizatuaren eragin handia duela horrelakoetan−, eta solasaldi askea jaso dizkiegun lekuko

gehien-gehienen ahotan ere, salbuespenak salbuespen. Horregatik, kasuka aztertzerakoan ez dugu

aipatuko nortzuk darabilten 1.- modu hau, lekuko gehienak baitira eta azterketa alperrik astuntzea

litzateke. Gutxiago erabiltzen diren moduen subjektuak ostera, bai aipatuko ditugu horien profila hobeto

ezagutzekotan. Edonola ere, gogoan izan behar da zuzenean galdetu ditugula forma asko (2.- modukoak,

adibidez), eta item bakoitzarentzat lekuko nagusiek erantzun bat baino gehiago dutela sarri.

♦1.1.- modua: “erakuslea deklinatzeke + izena- + -erakuslearen graduari dagokion forma

mugatzailea, sintagmari dagokion kasu markaz” (“au elixiaugaitxik, ori elixiogaitxi, a elixiagaitxik”,

adibidez).

♦1.2.- modua: “erakuslea edutezko genitibo formaz + izena- + -erakuslearen graduari dagokion

forma mugatzailea, sintagmari dagokion kasu markaz” (“onen alabionekin, orren alabiorrekiñ, aren

alabiakiñ; onen elixione(n)gaitxik, orren elixiorre(n)gaitxik, aren elixia(n)gaitxik”, adibidez).

1220 I. LASPIUR-ek artikulutxo bat eskaini dio gai honi: “Erakuslien errepikapena” (1999, 38). Gure iritziz, baina, ez dugu uste “uste

ze esaldixa indartzen” (ibid.) denik, erabilera arrunta delako eta forma indartuak ere onartzen dituelako. Ikuspegi teorikoagoz

heltzen dio gai honi X. ARTIAGOITIA-k (1998, 57-59).

369

370

Modu honen aldaeratzat jo daitezke erakusle forma “one, orre, are” egiten duten egiturak;

adibidez:

nme2 negárre-sabis?, oné-kótxe txikixaugaittik?

♦2.- modua: “erakuslea kasu markaz + izena + erakuslea errepikatuta” (“au elixa au, ori elixa

ori, a elixa a”, adibidez). Egitura hau 1.- moduaren aldaera litzateke, baina adibide gutxitan jaso dugu.

Erabiltzekotan, batez ere lekuko gazteek darabilte 2.- modu hau, kgg-k eta kag-k, esaterako; zaharragoek

ere bai, dena dela (noizbait f.a.-k eta nme2-k, adibidez). Eibarko ahozko hizkera jatorrean piskat

bortxatuak dirudite horrelako formek.

♦2.1.- modua: “erakuslea nominatiboz + izena + erakuslea sintagmari dagokion kasu markaz, eta

aurrekoaren graduz” (“au elixa augaitxik, ori elixa origaitxik, a elixa aregaitxik”, adibidez).

♦3.- modua: “izena deklinatzeke + erakuslea deklinatuta” (“elixa au, elixa ori, elixa a”,

esaterako). Euskarazko eredu normalizatuan egitura hedatuena den arren Eibarren ez da hainbeste

erabiltzen, lekuko gehienek ezagutu eta noizbait darabilten arren. kgg-k gehien darabilen egitura da, baina

3. graduko nominatiboan, adibidez, ez du beti onartzen eta 1.- modua darabil:

kgg ºeske irugarren personan ya “alabía óna da”?: es, ya “a alabía ona da” … bestela neré alabá

bakárra isángo san. Baña dána dalá … “angó alabía”

Lekukoek leku-denborazko kasuetan darabilte gehien 3.- modu hori.

Modu honen aldaeretariko batek gradu hurbileko mugatzailez osatutako izenak gogorarazten du;

izena eta erakuslea fonikoki soilduta adibide baten baino gehiagotan jaso dugu, eta zalantza dugu erakusle

egituratzat jo, ala hurbileko mugatzailea duen formatzat jo. Adibidez:

kgg º... badákitx iñois askénengo illíotan ésan eta konturau ei-naixela ...

♦4.- modua, leku-denborazko kasuetarako bereziki: “balio erakuslea duen adberbio kategoriako

forma kasu markaz + izena- + -gradu gabeko mugatzailea erakusleak duen kasu markaz 1222 “ (“amendik

elixatik, ortik elixatik, andik elixatik”, adibidez). Modu hau 1.- moduaren ia parekoa da baina lekudenborazko

kasuetan, kasu marka birritan agertzen dela.

Edonola ere, adlatibo bukatuzkoan eta bide zuzenezkoan 9.- moduak ordezkatzen du bide hau

neurri handi baten, eta lekuko batzuek “onutz elixarutz” erakoak forma piskat “aldrebes”tzat joten dituzte.

♦4.1.- modua. Denborazko formak bereziki beste era batera ere egiten dira, denborazko

aditzondoz hain zuzen; graduen hurbiltasuna-urruntasuna ere gorde egiten da aditzondo horien esangurak

lagunduta. “Gaur, oin(go), aurten(go)”, “orduan” eta “olako, alako 1223 “ dira erabilienak eta gehienetan

inesibo kasuan erabiltzen dira. Adibidez, “gaur arratsaldian, gaur gabian; oingo illian, oin epokan”;

“orduan astian”; “alako lekutan, alako ordutan”. Aditzondo horiek kasu markak har ditzakete baina

1221

1. gradurako, 1. gradu hurbileko mugatzaileen atalean azaldutako formak erabiltzen dira; 2. gradurako, 2. gradu hurbileko

mugatzaileen atalean azaldutakoak; 3. gradurako, gradu gabeko forma mugatuak. Bai erakusleen bai mugatzaileen formak lehenago

aztertuta daudenez, horiek ezagutzeko jo beza irakurleak dagokion atalera.

1222

I. LASPIUR ere konturatu da forma horiekin eta honela dio: “Leku-denborazko kasuetan (...) nun azaltzen dan erakuslien ordez

adberbixuak erabiltzeko daukagun modua. Gaur egunian, Eibarren, asko zabalduta dago gramatika arauetatik kanpo daguan

erabilleriori” (1999b, 86 2. oh.).

1223

Balio erakuslea duten adberbio horiek izen mugatuak zein mugagabeak har ditzakete ondoan. Ikus adibideak balio erakuslea

duten adberbioen taulan.

akarrik ere ager daitezke, perpausean sintagmari dagokion kasu marka ondoko izenak duela.

Nominatiboan, esaterako, adberbioak leku-denborazko kasu markaz ageri dira (“gaurko eguna”,

adibidez).

♦5.- modua 4.- moduaren aldaeratzat jo daiteke. Egitura horretako adberbio kategoriako forma

inesibo markaz joan daiteke, eta kasu marka izenari atxikita agertzen da soilik 1224 (“amen elixako, or

elixako, an elixako”, adibidez).

Edonola ere, modu hau kasu batzuetan errazago onartu eta erabiltzen da beste batzuetan baino.

Adlatiboan, esaterako, nme2-k eta f.a.-k gaitzetsi egiten dute ablatiboan biek erabili arren. Beste

adlatiboetan ere gutxiago erabiltzen da, 9.- moduak ordezkatzen duelako, noski. Honelako iritziak jaso

ditugu, besteak beste (lekukoek beste adibide batzuetan konturatzeke arrunki erabili arren):

nme2 ºbai bañá, · éssta orí ee...: mm... orí pixkát ··· éuskeras estekixee-... ikésten dabillénan ee

será da, e...: · sértzen dabenak e, “án etxékuek diá”, orí pixkát erde- érderia sartzen da or!

♦6.- modua, leku-denborazko kasuetarako bereziki: “balio erakuslea duen adberbio kategoriako

forma kasu markaz + izena + erakuslea aurreko adberbioaren graduaz eta kasu markaz” (“amendik elixa

on(e)tatik, ortik elixa or(re)tatik, andil elixa a(r)(e)tatik”, eredurako). Modu honek aldaera fonetiko bi

ditu. Bata, ereduko adibidekoa, egiturako forma guztiak osorik (aldaera hedatuena); bestea, izena eta

erakuslea fonikoki soilduta (“ona elixontara, orra elixortara, ara elixartara”, adibidez).

6.- modu honek batzuetan zalantzak sortzen ditu interpretatzerakoan; ikus horrela eratutako

formak darabiltzan kgg lekukoak zer dioen:

kgg ºbai baña… eeske-estákitx erabíl-, oséa: sinónimo modúan “elixá onetara” eta “ona elixá

onetára”?… es eskee es, nik esá- esáte-oténa da béste… “óna, koma elixá ontára”. Beste gausá

bá-da

Lekukoak azaldu duenez, ahoskatzerakoan etena egin ala ez legoke kakoa. Etenik gabe, 6.determinatze

modua litzateke; etena nahita eginez gero, aposizio egitura lortzen da.

♦7.- modua, 6.- moduaren aldaeratzat jo daiteke: “adberbio kategoriako forma inesiboan + izena

+ erakuslea perpausean behar duen kasu markaz” (“amen elixa on(e)tako, or elixa or(re)tako, an elixa

ar(e)etako” eredutzat).

♦8.- modua, edozein kasutarako baliagarria da. 1.- moduaren aldaeratzat ere ez dakigu har

daitekeen, bitxia baita; erakuslearen edo adberbioaren lekuan, leku-denborazko genitibo markadun balio

erakuslea duen adberbioa erabiltzea alegia, eta ondoko izena gradu gabeko mugatzailez deklinaturik

(“amengo elixiakin, orko elixiakin, ango elixiakin”, adibidez). Forma soil horien lekuan ablatibo kasu

marka duen konposatuagoak ere erabil daitezke (“amendiko elixatik, ortiko elixatik, andiko elixatik”,

adibidez). Izenlagun sintagma arrunten eta erakuslez determinatutako sintagmen tarteko egitura da gure

ustez, “amengo/amendiko, orko/ortiko, ango/andiko”-k bietarikoak baitakartza.

♦8.1. modua, 8.- moduaren aldaera da: “leku-denborazko genitibo markadun balio erakuslea

duen adberbioa + 3.- modua” (“amengo elixa on(e)tara, orko elixa or(re)tara, ango elixa ar(e)tara”,

adibidez).

1224 I. LASPIUR-en azalpena honakoa da: “Bada beste joera barrixago bat be zabalduz doiana: adberbixua deklinau barik

ipintziarena” (1999b, 93). Ez dakigu zenbaterainoko berria izango den lekuko zaharrek ere badarabiltenez.

371

372

♦9.- modua, adlatibo bukatuzkorako eta bide zuzenezko adlatiborako bakarrik erabiltzen da:

“ona adberbioa + izena dagokion kasu markaz, gradu gabeko mugatzailez” (5.- moduaren parekoa da

baina adlatibo egituraz; eredua “ona elixaraño(k), orra elixaraño(k), ara elixaraño(k)” da).

♦9.1.- modua 9.-aren aldaeratzat jo daiteke: “adberbio kategoriako forma adlatiboan + izena +

erakuslea perpausean behar duen kasu markaz” (“ona elixa on(e)taraño(k), orra elixa or(re)taraño(k), ara

elixa ar(e)taraño(k)” eredutzat). 6.- moduan gertatzen denez, aldaera nagusi bi ditu. Bata, forma osoek

osatzen dutena; eta bestea izena eta erakuslea fonikoki soilduta (“ona elixontaraño, orra elixortaraño, ara

elixartaraño”, adibidez).

Hainbeste adibide jaso ditugu, euretariko asko zuzenean galdetuta, lekukoek euren erantzunak

eta iritziak kontraesanean sarritan jartzen dituzte. Jakineko modu bat −“batzuk” errealagoa da adibideei

erreparatuz gero− kasuren baten ez darabiltela diote, eta handik gutxira agian konturatzeke erabili egiten

dute; edo lehenago arrunki erabilitako formak beranduago gaitzetsi egiten dituzte beste antzerako

adibideetan. Guk erabilitakoei eta onartutakoei garrantzi handiagoa eman diegu itxuraz gaitzestutakoei

baino. Lekukoek erabili badute, zerbaitegatik izango da.

Gure ustez aurreko gertakari horrek erakusle determinatzaileen ikerketa sakonagoak egin behar

direla indarrez iradokitzen du, hainbat eta hainbat lanetan aurkitu ditugun paradigma eta azalpen xehe eta

murritzak ahozko erabileratik urrun ere urrun baitira gure ikuspegiz. Gainera, ez dugu uste Eibarko eredu,

forma eta aldaera aberastasuna beste herri batzuetako hizkeretatik bereizirik dagoenik, beste hizkeretan ez

denik horrelako altxorrik. Polimorfismo orokorra zein polimorfismo idiolektala oso argi antzematen da

atal honetan, besteetan ere bai baina honetan areago.

1.10.2.1. Singularreko forma arruntak

Kontuan izan behar da kasu bakoitzeko hiru graduak batera aurkezten direla (eredutzat,

ipinitakoan, 1. graduko formak ipiniko dira bakarrik, nominatiboan izan ezik), eta amaiera guztietako

adibideak ere batera aurkezten direla 1225 . Berezitasunak aurkitu ditugunean bai zehaztu dugu egitura,

kasua, gradua eta abar. Egitura moduen erabiltzaileak aipatzerakoan batzuetan forma indartuak ere

kontuan izan ditugu, alferrikakoa bailitzateke beste atal baten berriz errepikatzea.

a) Leku-denborazkoak ez diren kasuak.

•Nominatiboan jasotako hiru graduetako aldaera batzuk ipiniko ditugu. Lehenengo gradurako:

1.-”au elixiau”, 2.-”au alta au”, 3.-”elixa au”; bigarren gradurako: 1.-”ori elixio(r)i”, 2.-”ori elixa ori”, 3.-

”elixa ori”; hirugarren gradurako: 1.-”a elixia”, 2.-”a elixa a”, 3.-”elixa a”.

1.- modua da hedatu eta orokorrena lekuko guztien ahotan 1226 ; kgg-k 2.- eta 3.- moduak ere

badarabiltza; 3.- moduko adibideak jaso dizkiegu kgg-ri, f.a.-ri, rmz2-ri; 2.-koak kag-ri, nme2-ri, nme1-i.

8.- moduko adibideak ere jaso dizkiegu kgg-ri eta naz-ri. 4.1.- erako adibideak jaso zaizkio kmz-ri

Adibide batzuk:

1225 Ez dugu izen arrunten deklinabide orokorreko azterketa bide zabal eta luzea egin, han nahikoa garatu delakoan; edozein

modutara ere, amaieraz amaiera adibide mordoa jaso ditugu taulan eta irakurleak han ikus ditzake amaiera bakoitzaren emaitzak.

nme2 ori m- · mutíko txikixori -ero- orí mutíko txiki ori sein da?

naz ándiko basúa txikixá da

kmz Eguen Súri-ok gaurkó egúna

•Ergatiboan, 1.- (“onek elixionek, orrek elixiorrek, arek elixiak”), 2.- (“onek elixa onek, orrek

elixa orrek, arek elixa arek”), 3.- (“elixa onek, elixa orrek, elixa arek”), 1.1.-, 8.- moduetako adibideak

jaso ditugu. 2.- moduko adibideak kgg-ri; 3.-koak kgg-ri, nme2-ri, naz-ri, kag-ri. 8.- moduko adibidea jaso

diogu kmz-ri. 1.1.- erako adibide bakanak jaso ditugu raz1-en eta kmz-ren ahotan (ez dirudi forma

sistematikoa denik):

raz1 au e basuónek dakás lau etárea --kmz á egúnak etxuan ondo urtén

•Datiboan, 1.- 1227 , 1.1.-, 2.-, 3.- moduetako adibideak jaso ditugu. 1.1.- modukoak raz1-i; 2.koak

kgg-ri; 3.-koak kgg-ri, f.a.-ri, rmz2-ri.

•Edutezko genitiboan, 1.-, 2.- 3.-, 5.-, 8.- moduetako adibideak jaso ditugu. 2.-koak kgg-ren,

raz1-en, nme2-ren eta f.a.-ren ahotan; 3.-koak kgg-ren, kmz-ren, naz-ren, nme2-ren eta f.a.-ren ahotan; 5.ekoak

kmz-ren ahotan; 8.-koak f.a.-ren eta kmz-ren ahotan (gogoan izan behar da inesiboko postposizioen

aurrekariak ere kontuan hartu ditugula forma hauek azaltzerakoan).

3. graduan “arazo” semantikoa sortzen da 1.- moduaz eratutako adibideetan, batez ere pertsonak

direnean; “aren elixian”-en kasuan inork ez du erreparorik izan esangura aldetik ere onartzeko; baina

“aren alabian”-en kasuan ordea, “aren” hitzez hitz uler daitekeela dirudi, beste norbaiten alaba mintzagai

balitz legez: kmz, kgg eta nme2 dira horretaz konturatu direnak, besteak beste.

•Instrumental kasu markadun adibideak kgg-ri jaso dizkiogu bakarrik, baina alfabetizazioaren

ondorio dira argi eta garbi.

•Soziatiboan, 1.-, 1.1.-, 1.2.- 2.-, 3.-, 8.- moduetako adibideak jaso ditugu. 1.1.-eko adibideak

jaso dizkiegu kgg-ri eta kaz-ri; 1.2.-koak f.a.-ri eta raz1-i; 2.-koak kgg-ri; 3.-koak kgg-ri, nme2-ri, f.a.-ri

eta kmz-ri; 8.-koak nme2-ri eta kmz-ri.

•Motibatiboan, 1.-, 1.1.-, 1.2.-, 2.-, 2.1.-, 3.-, 5.-, 8.- moduetako adibideak jaso ditugu. 1.1.moduko

adibideak jaso dizkiegu lekuko nagusi guztiei (S.B. kontuan hartzeke); 1.2.-koak raz1-i, f.a.-ri,

nme2-ri eta kmz-ri; 2.-koak kgg-ri; 2.1.-ekoak nme2-ri; 3.-koak kgg-ri, raz1-i, f.a.-ri, kmz-ri eta nme2-ri;

5.-ekoak kmz-ri; 8.-koak nme2-ri eta kmz-ri.

•Destinatiboan, 1.- 1228 , 1.1.-, 1.2.-, 2.-, 3.-, 8.- moduetako adibideak jaso ditugu. 1.1.- moduko

adibideak jaso dizkiegu naz-ri eta kmz-ri; 1.2.-koak kmz-ri, raz1-i, naz-ri 1229 , f.a.-ri eta rmz2-ri; 2.-koak

kgg-ri eta nme2-ri; 3.-koak lekuko nagusi guztiei (S.B. kontuan hartzeke); 8.-koak nme2-ri eta kmz-ri.

b) Leku-denborazko kasuetako bizigabeen formak 1230 :

1226 Ikus errealizazio batzuk espektrogrametan: kmz 67B249, kmz 67B271, kmz 67B274, kmz 67B304, kmz 71B104; naz 6A321, naz

6B011, naz 6B011b, naz 6B012; nme2 5A198a; raz1 53B333, raz1 54A82, raz1 54A85.

1227 Ikus errealizazio bat espektrograman: nme2 7B375a.

1228 Ikus errealizazio bat espektrograman: naz 6A145.

1229 Ikus espektrograman errealizazio bat: naz 6A144b.

1230 Erakusleekin gertatzen denez, adberbio formek betetzen dute sarritan erakuslez osatutako egituren funtzioa.

373

374

•Leku-denborazko genitiboan 1.1.-, 1.2.-, 3.- 4.-, 4.1.-, 5.-, 6.-, 7.- eta 8.- moduetako adibideak

jaso ditugu. 1.1.- erakoak kmz5-i; 1.2.-koak raz1-i, naz-ri, kmz-ri eta f.a.-ri; 3.-koak lekuko nagusi guztiei;

4.- erakoak 1231 raz1-i, kmz-ri, nme2-ri, f.a.-ri, S.B.-ri, kaz2-ri eta kaz1-i; 4.1.-ekoak kmz-ri, naz-ri, f.a.-ri

eta kmz12-ri; 5.- erakoak lekuko nagusi guztiei (S.B. kontuan hartzeke) eta ñmz1-i, rmz-ri eta kmz7-ri; 6.koak

kgg-ri; 7.- erakoak nme2-ri, kgg-ri eta f.a.-ri; 8.-koak kmz-ri, naz-ri eta f.a.-ri. 4.1.- erakoak ere jaso

ditugu eta adibide bat ipiniko dugu:

kmz12 “... Gobierno sozialistiak, gaur egunekuak, indar handixagua daka orduan denporako

Azañanak baiño ...”

Eredu horietatik kanpo, 1.- moduaren aldaeratzat har daitekeen beste egitura batzuk ere jaso dira,

harrigarria bada ere, 1.2.- modua hain zuzen, aurreko erakuslea edutezko genitibo markaz:

raz1 onén elixákoo e u- u- u- abaría, Dom-Pédro · Arrátekua... //raz1 orrén elixáko bánkuak e k-

ee · kámbixau in dittúe --naz onénn mendíko itúrrixak óna-dia

eta alderantziz, 4.- moduaren aldaeratzat har daiteke izena edutezko genitibo markaz dagoenean (ez

dakigu 8.- modutzat hartu ala ez, adibide hauetan leku-denborazko genitiboa “zuzena” delako):

naz emengo elixían ee párrokua dom-Pédro da //naz da, orko elixían · párrokua bé, dom-Pédro

•Inesiboan 3.-, 4.-, 4.1.-, 6.-, 8.- moduetako adibideak jaso ditugu. 3.- moduko adibideak jaso

dizkiogu kgg-ri, raz1-i, raz4-ri, nme2-ri, f.a.-ri, naz-ri, kmz-ri, rmz1-i eta kmz3-ri; 4.-koak lekuko nagusi

guztiei (S.B. kontuan hartzeke) eta rmz2-ri, kmz5-i, nme2-ri, raz-ri, rmz-ri, rae-ri, kaz1-i, kaz2-ri, kaz3-ri,

kaz6-ri, ñmz1-i, rmz5-i, ñaz1-i, ñaz2-ri, kmz11-ri, kmz12-ri, kmz1-i eta kmz3-ri; 4.1.-ekoak kmz-ri, raz1-i,

nme2-ri, naz-ri, kaz3-ri, kaz2-ri, raz-ri, rmz2-ri, ñmz1-i, kmz3-ri, kmz5-i, kaz9-ri, kmz6-ri, kmz7-ri, kmz10i,

kmz11-ri, kmz12-ri, rmz6-ri, rmz5-i, rmz-ri eta rmz6-ri; 6.-koak kgg-ri, f.a.-ri, kmz-ri eta nme2-ri; 8.koak

kmz-ri, naz-ri eta f.a.-ri.

•Ablatiboan, 1.1.-, 3.-, 4.-, 4.1.-, 5.-, 6.-, 7.-, 8.- moduetako adibideak jaso dira. 1.1.- moduko

adibideak jaso zaizkio rmz-ri; 3.-koak kgg-ri, raz1-i, nme2-ri, f.a.-ri eta kmz-ri; 4.-koak kmz-ri, kgg-ri,

raz1-i, rmz5-i, nme2-ri, naz-ri, kmz10-i, kmz12-ri eta ñmz-ri; 4.1.-ekoak kmz-ri, nme2-ri, f.a.-ri eta naz-ri;

5.-ekoak kmz-ri, raz1-i, nme2-ri, naz-ri, f.a.-ri eta kmz6-ri; 6.-koak kgg-ri, nme2-ri eta f.a.-ri; 7.-koak f.a.ri;

8.-koak lekuko nagusi guztiei (S.B. kontuan hartzeke).

Dena dela, adierazgarriak dira lekukoen iritziak forma aniztasuna onartzerakoan; aldaerak

erabilerarako baino ulermenerako aberatsagoak direla pentsa dezakegu, erabilera “pasibo” handiagoa du:

kmz º[6.- eta 7.- moduko formak zuzenean galdetutakoan, 4.- eta 5.- erako formen ondoan] esesbáá!

... Órrek dának esan leikes, · da-áitxukotzúe!; · baña nik esaetzurana lélengo “eméndik exelixatik

urte-juek”

•Adlatiboan, 1.1.-, 3.-, 4.-, 4.1.-, 5.-, 6.-, 7.-, 8.-, 8.1.- moduetako adibideak jaso ditugu. 1.1.moduko

adibideak jaso zaizkie raz1-i eta kaz2-ri; 3.-koak lekuko nagusi guztiei (S.B. kontuan hartzeke)

eta kmz5-i; 4.-koak lekuko nagusi guztiei (S.B. kontuan hartzeke) eta kmz5-i, kmz1-i, ñmz1-i, raz4-ri,

ñaz1-i, ñaz2-ri, kaz3-ri, kmz12-ri eta kmz3-ri; 4.1.-ekoak kmz-ri, nme2-ri eta kmz3-ri; 5.-ekoak, raz1-i eta

naz-ri; 6.-koak kgg-ri eta f.a.-ri; 7.-koak f.a.-ri; 8.-koak kgg-ri eta naz-ri; 8.1.-ekoak kgg-ri.

1231 8.- moduko formekin sinkretismoa gertatzen da.

•Adlatibo bukatuzkoan, 1.1.-, 1.2.-, 3.- 4.-, 4.1.-, 5.-, 6.-, 8.-, 9.- 9.1.- moduetako adibideak jaso

dira. 1.1.- moduko adibideak jaso zaizkio naz-ri; 1.2.-koak raz1-i eta f.a.-ri; 3.-koak lekuko nagusi guztiei

(S.B. kontuan hartzeke); 4.-koak lekuko nagusi guztiei (S.B. kontuan hartzeke); 4.1.-ekoak kmz-ri; 5.ekoak

kmz-ri eta raz1-i; 6.-koak f.a.-ri; 8.-koak kmz-ri; 9.-koak lekuko nagusi guztiei (S.B. kontuan

hartzeke); 9.1.-ekoak f.a.-ri, kgg-ri, nme2-ri eta naz-ri.

Ez dakigu 3.- moduaren ala 9.- moduaren aldaeratzat hartu “izena + ara + arte” egitura; hona

hemen f.a.-ren ahotan jasotako adibidea:

f.a. lagúndukotzut e mai ará arté

•Adlatibo bide zuzenezkoan, 3.-, 4.-, 5.-, 6.-, 8.-, 9.- moduetako adibideak jaso ditugu. 3.moduko

adibideak jaso dizkiegu lekuko nagusi guztiei (S.B. kontuan hartzeke); 4.-koak kgg-ri, raz1-i,

kmz-ri eta naz-ri; 5.-ekoak kmz-ri, raz1-i eta naz-ri; 6.-koak kgg-ri eta kmz-ri; 8.-koak kmz-ri eta naz-ri; 9.koak

lekuko nagusi guztiei (S.B. kontuan hartzeke) eta armz-ri.

8.- moduaren beste aldaera hau jaso dugu naz-ren ahotan:

naz dána-jóyesen ... arusko basóórutz

c)Leku-denborazko kasuetako bizidunen formak:

•Inesiboan 3.- modua jaso zaio kgg-ri; eta 5.- modua naz-ri. Nola liteke 5.- modua erabiltzea

bizidunen forma eraikitzeko? Bada aldaera bitxi bat erabiliz: lehenengo zatia bizigabe legez, eta bigarrena

bizidun legez. Hemen adibidea:

naz eiñ ero es eiñ, emén alabianin · dao

dituzte.

Beste lekukoek postposiziozko egiturak darabiltenez, edutezko genitiboaren formak hartzen

•Ablatiboan, 1.-, 1.1.-, 1.2.-, 3.-, 5.-, 8.- moduetako adibideak jaso ditugu. 1.1.- moduko

adibideak jaso zaizkie kmz-ri eta naz-ri; 1.2.-koak raz1-i, naz-ri, f.a.-ri eta kmz-ri; 3.-koak kgg-ri, nme2-ri,

f.a.-ri eta naz-ri; 5.-ekoak naz-ri eta kmz-ri; 8.-koak naz-ri.

f.a.-ren adibide bat 1.2.- modukotzat jo dugu baina ez du genitibo kasu marka osoa (aurkeztu

dugu aldaera hori lehenago ere):

f.a. oné alabíoneandik ásko ikesi leike

5.- moduaz bizigabe eta bizidun formak nahasten dira:

naz emen sorúagandi-ser · espero senduen? //naz da or sorúagandi-pé, sé-espero sendúen? --kmz

or anaian-·-gándi-pe bai

•Adlatiboan, 1.-, 1.1.-, 1.2.-, 3.-, 5.-, 8.- moduetako adibideak jaso ditugu. 1.1.- moduko

adibideak jaso zaizkio kmz-ri; 1.2.-koak raz1-i, naz-ri, f.a.-ri, kmz-ri eta nme2-ri; 3.-koak kgg-ri, nme2-ri,

f.a.-ri, kmz-ri eta naz-ri; 5.-ekoak kmz-ri; 8.-koak nme2-ri.

Bizidun-bizigabe formen kurutzaketek beste aldaera batzuk ere sortarazten dituzte, 1.- eta 4.moduen

tartekoak; adibidez:

kmz oná alabionean- -ána etorri nok --naz etorri saitte ona umionenganá --f.a. etórri saitxe ona

umíaana

375

376

raz1 orráxe léngusuana juan saitxe

raz1 juam-biosu aráxe alabían e -ra, alabíanera juam-biosu

•Adlatibo bukatuzko forma oso gutxitan jaso ditugu: 3.- modukoak kgg-ri, naz-ri eta nme2-ri; 9.koak

nme2-ri.

9.- moduaz eratutako adibideek adlatibo soileko formak gogorarazten dituzte:

nme2 orrá umíanganáño //nme2 alleau da, ará um- umíanganáñok

•Adlatibo bide zuzenezko formarik ez da ia erabiltzen.

1.10.2.2. Pluraleko forma arruntak

Orokorrean, azterketa egiterakoan singularreko prozedura eta egitura jarraituko dugu eta kasu

bakoitzerako jaso ditugun formak eratzeko moduak aipatuko ditugu 1232 . Gogoan izan behar da, esan

beharrik ere ez dago, pluraleko egituretako osagaiak erakusle pluralak eta izenak kasu marka hartzen

duenean mugatzaileak ere pluralekoak direla. Erakusleen lekuan adberbioak daudenean, pluraleko marka

izenak bakarrik du. Singularrean legez, 1.- modua da hedatuena lekuko gehienengan, eta horregatik ez

dugu aipatuko nortzuek darabilten modu hori kasuka; beste moduetako erabiltzaileak aipatu egingo

ditugu, ordea. Egitura moduen erabiltzaileak aipatzerakoan batzuetan forma indartuak ere kontuan izan

ditugu, lehen egin den bezala.

a) Leku-denborazkoak ez diren kasuak:

•Nominatiboan, 1.-, 3.- moduetako adibideak jaso ditugu. 1.- moduko ereduak hauek dira: 1.

gradurako “onek elixok”, 2.erako “orrek elixok”, 3.erako “arek elixak”. 3.- moduko adibideak jaso

dizkiegu kgg-ri eta rmz2-ri.

•Ergatiboan, 1.-, 3.- moduetako adibideak jaso ditugu. 3.- moduko adibideak jaso zaizkio kgg-ri.

•Datiboan, 1.-, 1.1.-, 3.-, 5.-, 8.- moduetako adibideak jaso ditugu. 1.1.- moduko adibideak jaso

dizkiogu kmz-ri; 2.-koak kgg-ri; 3.-koak kgg-ri, kmz-ri eta S.B.-ri; 5.-ekoak kmz-ri; 8.-koak kgg-ri.

•Edutezko genitiboan, 1.-, 1.1.-, 3.- moduetako adibideak jaso ditugu. 1.1.- moduko adibideak

jaso dizkiegu kgg-ri, raz1-i eta kmz10-i; 3.-koak kgg-ri, naz-ri eta nme2-ri.

•Soziatiboan, 1.-, 1.1.-, 3.-, 5.- moduetako adibideak jaso ditugu. 1.1.- modukoak raz1-i, naz-ri,

raz-ri, kaz3-ri, rae-ri, kaz11-ri eta kmz11-ri; 3.-koak kgg-ri eta kmz-ri; 5.-ekoak f.a.-ri.

•Motibatiboan, 1.-, 1.1.-, 1.2.-, 3.-, 5.-, 8.- moduetako adibideak jaso ditugu. 1.1.- modukoak

lekuko nagusi guztiei (S.B. kontuan hartzeke); 1.2.-koak f.a.-ri eta nme2-ri; 3.-koak kgg-ri, kmz-ri eta f.a.ri:

5.-ekoak kmz-ri; 8.-koak f.a.-ri eta raz1-i.

•Destinatiboan, 1.-, 1.1.-, 1.2.-, 3.-, 5.- moduetako adibideak jaso ditugu. 1.1.- modukoak kgg-ri,

f.a.-ri eta nme2-ri; 1.2.-koak nme2-ri eta f.a.-ri; 3.-koak kmz-ri, kgg-ri, naz-ri eta f.a.-ri; 5.-ekoak kmz-ri.

b) Leku-denborazko kasuetako bizigabeen formak 1233 :

1232 Adibideak taulan ikus daitezke.

1233 Erakusleekin gertatzen denez, adberbio formek betetzen dute sarritan erakuslez osatutako egituren funtzioa.

•Leku-denborazko genitiboan 1.1.-, 1.2.-, 3.-, 4.-, 5.- moduetako adibideak jaso ditugu. 1.1.erakoak

raz1-i; 1.2.-koak f.a.-ri; 3.-koak kgg-ri, kmz-ri, nme2-ri, naz-ri eta f.a.-ri; 4.-koak raz1-i eta f.a.-ri;

5.-ekoak kmz-ri, raz1-i, nme2-ri, naz-ri, f.a.-ri eta kmz3-ri.

4.- moduaren aldaeratzat har daiteke izena edutezko genitibo markaz dagoenean (ez dakigu 8.modutzat

hartu ala ez, adibide hauetan leku-denborazko genitiboa “zuzena” delako):

f.a. eméngo elíxen bánkuak kambíxaitxúe

•Inesiboan, 1.-, 1.1.-, 1.2.-, 3.-, 4.-, 4.1., 8.- moduetako adibideak jaso ditugu. 1.-ekoak nme2-ri;

1.1.-ekoak raz1-i, rae-ri, naz-ri eta kmz1-i; 1.2.-koak raz1-i eta raz6-ri; 3.-koak kmz-ri, kgg-ri, raz1-i, f.a.ri

eta naz-ri; 4.-koak kmz-ri, raz1-i, kaz2-ri, nme2-ri, naz-ri, f.a.-ri, ñmz-ri eta nme1-i; 4.1.-ekoak kmz-ri,

kgg-ri, raz1-i, naz-ri, kmz3-ri eta rmz6-ri; 8.-koak kgg-ri eta f.a.-ri.

1.- eta 4.1.- moduetako adibide bana ipiniko dugu:

nme2 ónetan ordúotan ónyiok juam-barík?

kmz núndik átor · aláko-ordútan? --raz1 oláko-ordúeta-núndi-... núndi-satos oláko-ordúetan?

4.1.- eta 6.-/3.- moduen kurutzaketa duten adibideak ere jaso ditugu naz-ren ahotan:

naz tira-tira!, oñ órdu ónetan señ etorriko da ba?! //naz bueno!, oññ, órdu onetan séñ etorriko da

ba?

•Ablatiboan, 1.1.-, 1.2.-, 3.-, 4.-, 5.- moduetako adibideak jaso ditugu. 1.1.-ekoak raz1-i, naz-ri

eta kmz-ri; 1.2.-koak raz1-i; 3.-koak kgg-ri eta raz1-i; 4.-koak raz1-i eta kmz-ri; 5.-ekoak nme2-ri, naz-ri,

f.a.-ri, raz1-i, kmz-ri eta ñaz2-ri.

•Adlatiboan, 1.1.-, 1.2.-, 3.-, 4.-, 5.-, 8.- moduez eratutako adibideak jaso ditugu. 1.1.-ekoak kmzri,

naz-ri eta kmz3-ri; 1.2.-koak raz1-i; 3.-koak kgg-ri, raz1-i eta f.a.-ri; 4.-koak lekuko nagusi guztiei

(S.B. kontuan hartzeke) eta kmz5-i; 5.-ekoak kmz10-i eta kmz-ri; 8.-koak f.a.-ri.

•Adlatibo bukatuzkoan, 1.1.-, 3.-, 8.-, 9.- moduez eratutako adibideak jaso ditugu. 1.1.-ekoak

kmz-ri; 3.-koak kgg-ri eta naz-ri; 8.-koak kgg-ri; 9.-koak lekuko nagusi guztiei (S.B. kontuan hartzeke).

•Adlatibo bide zuzenezkoan, 1.1.-, 3.-, 8.-, 9.- moduez eratutako adibideak jaso ditugu. 1.1.ekoak

kgg-ri eta kmz-ri; 3.-koak kgg-ri, S.B.-ri, kmz-ri eta naz-ri; 8.-koak S.B.-ri; 9.-koak raz1-i, nme2-ri

eta naz-ri. naz lekukoari beste forma bitxi bat jaso diogu, baina ez da gure ustez Eibarko sistemaren

partaide:

naz dának ... elíx onutz [sic] etosen

c) Leku-denborazko kasuetako bizidunen formak:

•Inesiboan 1.1.- eta 3.- moduaz eratutako adibideak jaso zaizkio kgg-ri.

Beste lekukoek postposiziozko egiturak darabiltenez, edutezko genitiboaren formak hartzen

dituzte aurrekari legez.

•Ablatiboan, 1.-, 1.1.-, 1.2.-, 3.- moduez eratutako adibideak jaso ditugu. 1.1.-ekoak lekuko

nagusi guztiei (S.B. kontuan hartzeke); 1.2.-koak nme2-ri eta f.a.-ri; 3.-koak kgg-ri.

377

378

•Adlatiboan, 1.-, 1.1.-, 1.2.-, 3.- moduez eratutako adibideak jaso ditugu. 1.1.-ekoak kmz-ri; 1.2.koak

1234 raz1-i, nme2-ri, naz-ri eta f.a.-ri; 3.-koak kgg-ri.

Bizidun-bizigabe formen kurutzaketek beste aldaera batzuk ere sortarazten dituzte, 1.- eta 4.moduen

tartekoak, singularreko formetan gertatzen den antzera; adibidez:

nme2 etorri bier isen dou oná néskongañ- · oná néskengana

raz1 aráxe néskeana góyas

•Adlatibo bukatuzkoan, 3.- moduko adibideak jaso zaizkio kgg-ri. Osterantzean, bizigabeen

formak jaso ditugu bizidunentzat ere:

raz1 etorri dia onáxe nésketarañok etorri da-ia [sic]

naz ónetxe-néskonn...-táñok etorri bier isen dou

•Adlatibo bide zuzenezko adibiderik ez dugu jaso.

1.10.2.3. Forma indartuak

Forma singularrak eta pluralak batera aurkeztuko dira atal honetan.

Determinatzailea erakusle soila denean ez du arrunki onartzen morfema indartzailerik; hau da,

“etxe auxe” erako oso-oso adibide gutxi jaso ditugu, eta eurak nme2-ren eta S.B.-ren ahotan; adibidez:

nme2 nerí, · presisamente · etxe áuxe gustau ata

S.B. etxe onetxetaraño

Baina birritako erakuslez edo adberbioz osatutako egiturek forma indartuz egitea arrunta da

lekuko guztiengan. Beraz, horiexen formak azalduko ditugu azaletik baino ez bada ere 1235 . Teorian,

erakusleen indartze moduak egitura hauetara ekarri eta erraz eratuko lirateke birritako erakusle indartuak;

baina praxian bestelako emaitzak jaso dira. Indartze modu guztietatik, -(t)xe atzizki indartzailedun forma

da erabiliena deklinabide kasu guztietan.

Nominatibo singularreko ereduak ipiniko ditugu bakarrik; horietatik abiatuta beste kasu guztiak

erraz eraiki baitaitezke 1236 : “auxe etxiau, o(r)ixe etxio(r)i, axe etxia”.

Dena dela, morfema indartzaileak sintagman tartekatutakoan batzuetan indartutako sintagma

desitxuratu egiten da; adibidez:

f.a. suk biosun déndia ortxe semáforo orren párian dao

Adibide horretan, galdekizunez lortutako erantzuna denez, badakigu lekukoak ez duela

gaztelaniako indartutako egiturarik itzuli (“a la par de ese semáforo” da galdetutakoa), baina euskaraz

egiterakoan balio erakuslea duen “ortxe” osagai indartua tartekatzen du. Sortzen den zalantza hauxe da,

“ortxe” osagai horrek zer indartzen du?: “semaforo orren” izenlaguna, ala “parian” postposizioa? Aukera

biak onargarriak dira gure iritziz.

1234

Jaso ditugun adibide batzuetako izena kontsonante sudurkariz hasten denez, 1.1.- moduko forma zein 1.2.-koa izan daiteke:

“*one(k) neskogana” zein “*one(n) neskogana”. Guk 1.2.- aukera hautatu dugu baina bestea ere izan zitekeen beste kasuei eta

erantzunei erreparatuz gero.

1235

Ez dugu galdekizunean forma indartuak lortzeko item-ik prestatu, eta lekukoen bapateko erantzunetatik eta solasaldi askeetatik

lortu da horrelakoen korpusa.

1236

Edonola ere, adibideak CD-ROM-eko taulan jasota daude ikustea nahi duenarentzat.

Gainera, badirudi forma indartuz osatutakoan 1.1.-, 1.2.- eta 5.- moduak erabiltzeko joera gehitu

egiten dela, batez ere leku-denborazko kasuetan. Adibidez:

kaz2 º... d’an kuadruan erdixan · kútxillua sartze-eben, da axé · distánsiara ...

kmz3 º... éuk e, éuk im-bia-isate-sitxuam-plántillak eta-aaxe · plántilletara gausa-asko rendíru! ...

Edonola ere, atzizki indartzaile hori arestian aipatutako adberbioek ere har dezakete; adibidez:

nme2 eméntxe-etxíam-bisi nais

kmz3 ºaa! baitxa!, bai, orkestia; a orkéstia suam-bákarrikan! · Bretón!: bai, orduantxe-épokambaeuan!

Beste indartze moduetako oso adibide gutxi jaso dira. a-, eu- aurrizkidun formarik ez dugu

aurkitu, eta ber- aurrizkiz indartutako adibide bakarra jaso dugu:

kmz ipinik bokadíllua beronéas gastaióneas

Edozein modutan ere, balio erakuslea duten adberbioen forma indartuak kontuan hartu behar dira

leku-denborazko kasuetan batez ere 1237 , eta horrelakoetan ber- morfema indartzailea duten adibide

gehixeago jaso dira; hemen batzuk:

naz º... ta, bestie-emengotxia-áitta!, m- bertan, bertan etxekua, bai...

kag5 ºta su emen jaixotakua? bertan etxian?

raz1 -sein déndatara juan sára? ... -onáxe, bai, bertán ingúrura, bertán ingúrura

Indartzeko modu konposatua (indartze 6.- modua) ostera, “izena + erakuslea” determinatze 3.egituran

eta “adberbio erakuslea inesiboan + izena deklinatuta dagokion kasu markaz” determinatze 5.egituran

jaso dugu bakar-bakarrik. Era honetako adibideak dira:

• 3.- modukoak:

nme2 ni, ·· etxé ortakúa bertakúa nais

nme2 etxe onetam-bértam-bisi nais --S.B. etxe onetan bertan

nme2 etxé ortátik · bertátik

nme2 súa ·· etxé ontáño bertáñok ·· alleau san

• 5.- modukoak:

nme2 eméntxe-etxéti-bertátik urten dabe //nme2 ortxé-etxéti-bertátik urten dabe

1.10.2.4. Formazko ezaugarri orokorrak

1.10.2.4.1. Determinatze 1.-moduaren eta bere aldaeren inguruko iruzkinak

•Birritako erakusleetan, erakuslearen gradua izenari ere itsasten zaio. Horixe da joera nagusi eta

orokorra, baina adibide batzuetan izena gradu gabeko markaz ere jaso dugu, edo alderantziz, 3. graduko

erakuslea duen adibidea gradu hurbileko mugatzailez. Kurutzaketa horiek ez dira isolatuak, lekuko askok

eta adibide anitzetan egiten baitituzte horrelakoak, bai singularrean bai pluralean; deklinabide kasu

gehienetako adibideak jaso ditugu gainera, hasi nominatiboan eta adlatibora arte. Hemen horietariko

batzuk:

ñaz1 º... au inguru gustia san ee, markesána! --ñaz1 º... ortxee ínguruan san! ·· ori etxia! ... --f.a.

orí alabía oná da

1237 Horiek ez ditugu oraindik aurkeztu, baina hemen gai horren aurretiko batzuk ipiniko ditugu.

379

380

raz1 onékiñ e ... basúakin dirua et- eta- etara dou --kgg sé-im-bia-dabe orrékin e elixíakin?

raz1 orrén alabíana juam-biosu //raz1 orrén soruaána sóyas?

/kmz karíñua étzet óneri frákeri

kmz1 ºdaa, an bos-dúroo gáltzia ee, axé da ba seróri · ero..., ·· axé bos-dúrokuori: a bos-dúrokúa

lágatzen dosu ba ...

/kgg árek elíxok [sic] e gustátze-játas //kgg árek elíxok e óso sárra-día

raz1 preuntau dabe ónetxek ... elíxeaitxik

•Forma bitxi batzuk ere jaso ditugu, kasu marka desitxuratuta edo murriztuta dela, adibidez.

Horrelakoak edutezko genitibo, soziatibo, destinatibo eta bizidunentzako ablatibo kasu marketan jaso

ditugu batez ere, gradu hurbilekoetan gehienetan. Esate baterako:

raz1 onén alabíon iséna-Amáya dá //raz1 orrén elixíon iséna-Asitáin da

raz1 orrékiñ e elixíokin sé ingo dábe?

raz1 orrén txorítxuontzako [sic] be bai

naz onén alabíogandik ikesi seinke askó

1.10.2.4.2. Formazko eta erabilerazko orokortasunak

a) Erabileraren mugak: pragmatika

•Mintzagaia bera solasaldian agertzerakoan. Adibidez:

kmz º”áren etxien isena · dok e ... Etxebárri “, ... “Etxebárri dok á”: akábo! ... bai baña, se- sélan

bestán tóntuaa · surekin bérbetan daonaa á etxíaa-kin berbetan saosena, · “á Etxebérri-ok”,

“etxia” · esan biarri-pestao

•Edutezko genitiboan, 3. graduko 1.- moduaz eratutako adibideek bereziki kezkatzen dituzte

gure lekukoak. Baliteke izenaren gradu gabeko mugatzailea izatea kezka horren kakoa 1238 . Edozein

modutan, erakuslea gradu hurbilekoa izan arren izenak gradu gabeko mugatzailea hartzen duenean ere

gauza bera gerta liteke, baina lekukoek ez dute horrelako iruzkinik eta zalantzarik garatu. Dena dela,

kezka horrek ez du egituraren bizitasuna ezabatzen lekuko gehienen ahotan. Adibidez:

kgg º[“aren etxian isena” galdetutakoan] es, ori da nerétzat “mutíll arén etxían iséna”

/raz1 arén etxían iséna Markeskúa dá --naz d'aren etxian isena bé, Sumaran da

Gradu gabeko izenaren adibidetzat:

raz1 orren gastayan usaña etxata gústatzen

b) Determinatutakoa izena izaten da gehienetan, izen arrunta batez ere, baina izen bereziak ere

jaso ditugu egitura hauetan, bai pertsonenak bai lekuenak. Esaterako:

rmz ºl-lo estai-aré-nun itxe-ban!: geuriam-be ingo ban! Ori Esnáolesioi be gurian loinddaloindda

daok!

ñaz2 ºori Eskol’Armerixiori be, · sémat?, métro bete beste be bajatúta eongo da óri, e? ...

c) Izena baino egitura konplexuagoak ere erakuslez edo pareko osagaiz determinatu daitezke;

sintagma zein perpaus osoak ere har ditzake barnean. Esateko moduz, kasu eta gradu guztietako adibideak

1238 Gogoan izan behar da “aren alabian” formaz arestian esan dena.

jaso ditugu horrelako egitura konplexuz, bai singular forman bai pluralean, bai forma arruntak zein

indartuak. Jarraian adibide batzuk ipiniko ditugu:

•Sintagmak izenlagunez osatutakoak izan daitezke, edo “izena + izenondo”, “izena +

determinatzailea” eta abar. Sintagma barruko osagaiak postposizioz eta antzerakoez ugaritu egin daitezke.

Oso arrunta da horrelako izen-adizlagun-izenlagun sintagma “beteak” aurkitzea solasaldi askean. Hemen

adibide batzuk:

naz au soríxoneko etxiau, etxata bápe gustatzen, e?

nme2 ºori póni ee, krisói ipur gáñie-erdi súrixa daukenoi e, s- sein- nungúa ero ser dok orí?

kaz1 º... ori balléra gustiori da Otaóla, Otaóla-ballía

kmz3 º… torri atan ori · Trabaku ondoko básarritxarroi ...

kmz ºemen béste torrían bisi da

/kmz7 “... ónek ee, labradore ee, pixkat pudientiók ... bialtze eben ee ...”

nme2 ºórre- o- órrek esti ala? ·· órrek or sillakuk esti alá?

f.a. ºórrek, guree ortu aldekuook...

raz ºbaái!, baña-apúrtu sitxúen áre-kristál aundí-aundí-aundíxak, e? ...

•Perpausa determinatzerakoan erlatibozkoak izaten dira, eta era askotakoak jaso ditugu. Adibide

batzuk ipiniko ditugu bakarrik:

raz1 º... lapúr komplétua-dia géixenak, dának es, e? ... -paña ónek áurrian eon dian danók!?...

rmz º... sárrena san Kaitánonian dá, ónek om-bisi diana-baño sárraua... ·· ee... · iruroi bat urté be,

isengo sitxuam-bisi-isem-balitza

raz1 ºsúú fijau sáitxe-báái!, da óne-gisón asskó eraten dabenók!, · au baltzitxuta euko dábe! ...

naz baa, ortxéé neuk esautzuten eeee... formán

raz1 º... baña gaur e, ombré!, lélengo m- e · botíkara, bai! ará mutilla dauan lékura...

d) Erakusleek determinatzaile legez duten egitura aukera zabala ikusirik, hauxe da kgg

lekukoaren iritzia (iritzia ez da berez orokorra, baina lekuko guztiek onartzen duten aukera aniztasuna

erakusten du, besteak beste):

kgg ºeske dakáten impresíñua da es nauala bát bés emóten, osea, dának díra nere

ústes bai... baña eske-estákit- dáre gausá bátzuk estákitxéna sélan esáteitxurán... ... Eske-estákitx,

estáki-sélan esáteitxurasen órrek, eta ordúan urtétze-játa géixenetan modú bardíñian baña estákidán,

ba óri, daláko eta ordúan ba jóten dot e normalisáura...

1.10.2.5. Ondorioak

Lehenik eta behin, aipagarria da erakuslea (edo ordezko dena delako osagaia) funtzio horretan

hamabost egituratan ager daitekela, horietatik batzuk oinarrizko egituren aldaerak diren arren.

Orokorrean, lekuko bakoitzaren idiolektoak determinatze moduren baten aldeko joera du, baina

polimorfismoa orokorra da, baita idiolektala ere.

Forma arruntei dagokioenez, singularrean, leku-denborazko bizigabeen formetan izan ezik,

lekuko gehienen determinatze modu nagusia 1.- da, “birritako erakusle”-tzat hartzen diren formak, beste

modu gehienek ere bizitasun handia duten arren. 1.1.- modua ere nahikoa orokorra da, soziatibo eta

motibatibo kasu markaz adibidez. 1.2.- modua nahikoa hedatuta dago lekukoen ahotan baina Arratekoek

darabilte sarrien. Determinatzeko 2.- modua batez ere kaleko gazteen ahotan erabiltzen da, kaleko eta

baserriko lekuko zaharrago gutxik ere erabiltzen duten arren; horren parekoak dira 6.- eta 9.1.- moduak,

leku-denborazko bizigabeen kasu eta formetarako. 3.- modua ere lekuko gehienek ezagutzen dute eta

381

382

batez ere leku-denborazko kasuetan erabiltzen da, baita edutezko genitiboa eta destinatibo kasuetan ere;

baina alfabetizazioaren eraginez ziurrenik, kaleko lekuko nagusi gazteenak gehien darabilen modua da,

edozein kasutan. 4.- modua ere leku-denborazko kasuetan erabiltzen da bereziki, kurutzaketak

kurutzaketa; kasu horietarako modu erabilienetarikoa da. 4.1.- modua denbora adierazterakoan erabiltzen

da, lekua eta bestelako nozioak ere adierazten diren arren. Lekuko zahar gehienen ahotan oso bizirik

daude horrelako formak. 5.- moduaren gramatikaltasuna zalantzan dago lekuko batzuen senan baina argi

dago erabili erabili egiten dela eguneroko solasaldietan, uste ez duten lekukoenetan ere. 8.- modua

zaharrenen ahotan bizi dela esan daiteke, adin ertaineko Aginagako lekuko nagusiak ere sarri darabilen

arren eta oso gutxitan kaleko lekuko nagusi gazteenak. 9.- modua ere oso hedatuta dago leku eta adin

guztietako eibartarren artean. Adlatibo bukatuzko bizidunen formak Aginagako lekukoen ahotan jaso dira

bakarrik, eta lekuko alfabetizatuenetik. Adlatibo bide zuzenezkoen bizidunen formarik ez da erabiltzen

Eibarko hizkera jatorrean.

Forma pluraletan ere antzerako emaitzak lortu dira.

Forma indartuei dagokienez, determinatzeko 3.- moduak nekez onartzen ditu indartzaileak; bai,

ostera, birritako erakusleek eta beste moduek orokorrean. -(t)xe atzizki-artizkia da indartzeko modu

nagusia. Leku-denborazko kasuetan batez ere, determinatze 1.1.-, 1.2.- eta 5.- moduen erabilera areagotu

egiten da. “Bertan” forma indartua ere sarritan erabiltzen da leku-denborazko bizigabeen formetan.

Edonola ere, elkarren ondoko determinatzailearen eta izenaren graduetan kurutzaketak izan

daitezke.

Egitura eta forma hauen erabileraren muga nagusia pragmatiko-semantikoa da, anbiguetateak

ekiditze aldera. Osterantzean, determinatutako osagaia izen arruntaz landa izen berezia, izen sintagma

konplexuagoak eta perpaus osoak ere izan daitezke.

1.10.3. Balio erakuslea duten adberbio kategoriako formak

Forma hauek sarri aipatu dira jada erakusleen atalean barrena, batez ere izenordainen eta

determinatzaileen lekua betetzen dutelako leku-denborazko kasuetan. Oraingoan adberbio horiei lotuko

gatzaizkie euren azterketarako 1239 . Leku-denborazko formak ez ezik, moduzkoak ere kontuan izan

ditugu 1240 . S. ALTUBE-k 1241 erakusleen (“demostrativos”) artean aztertu zituen eta izenordainen maila

eman zien lekua eta modua adierazten duten formei. I. LASPIUR-ek 1242 “Leku-adberbixo”-tzat hartzen

ditu hauetariko batzuk –ez ditu aintzat hartzen moduzko formak, esate baterako–.

Azterketa eta ikerketa pragmatiko askoz ere sakonagoa egin daitekeela badakigu baina ikertzaile

espezializatuagoentzat uzten dugu zeregin hori. Gogoan hartu beharko litzateke aurrekaria/erreferentea

1239 Guk deklinabideko atal honetan horiek aztertuko ditugu; adberbioei eskainitako atalean aztertuko ditugu denborazko

aditzondoak (birritako erakusleen atalean aurkeztu ditugu batzuk 4.1.- determinatze moduan), eta zenbatzaileei eskainitakoan

kantitatezko formak.

1240 R.P.G. DE RIJK-ek honela esaten die: “Deictic manner adverbs” (1995, 79-79).

1241 (1975, 71-96).

1242 (1999b, 126-128).

non den, ahozkoa den ala gauza, zein alde dagoen (neurria, figuratiboa, denborazkoa...), solaskideen

arteko eragina... eta abar 1243 . Forma nagusiak, aldaerak, eta batzuetan ingurua ere ekarriko ditugu

azterketa honetara.

Leku-denborazko eta moduzkoak direnez, ia forma guztiek bizigabetzat hartzen diren

erreferentea dute 1244 , baina deklinabidean, adberbioak ere badirenez, ez da bizidun-bizigabe bikoizketarik.

Aldaerak ostera, ugari dituzte forma bakoitzak, indartuek bereziki.

1.10.3.1. Forma arruntak

Balio erakuslea duten adberbio kategoriako forma arruntak

1. Gradua 2. Gradua 3. Gradua

amen /emen; amengo /emengo

/ameko /emeko; amendik

/emendik /ametik /emetik; ona;

onaño(k); onutz. Ola(n) /ala(n)

or; orko /orgo; ortik; orra;

orraño(k); orrutz. Ola(n) /ala(n)

383

an; ango; andik; ara; araño(k);

arutz. Ola(n) /ala(n)

Inesiboko forma nagusiak hauek dira: “amen/emen, or, an”. Inesiboko formei txertatzen zaizkie

beste kasu marka hauek: leku-denborazko genitiboa eta ablatiboa.

Adlatiboek −bukatuzkoak eta bide zuzenezkoak− adlatibo soileko formak hartzen dituzte

oinarrian: “on(a), orr(a), ar(a)”.

Moduzko formak hauek dira: “ola(n), ola(n), ala(n)”.

Kasu batzuetan, kasu markari leku-denborazkoa erantsita ere sistematikoki jaso dugu: “norako,

nundiko, zelako, noruzko” galdekarien erantzunak hain zuzen. Adlatibo bide zuzenezkoan inesibo kasu

marka txertatuta ere jaso dugu.

Aipatutako kasuak banaka aztertuko ditugu, jaso diren aldaera bereziak ere aipatuz:

•Inesiboan, 1. graduan alternantzia handia dago hasierako zein bokal hartu; “amen” zein “emen”

oso forma erabiliak dira lekuko guztien ahotan, eta alternantzia lekukoen artean baino, lekuko bakoitzaren

idiolektoan ere badela esan daiteke. Hala ere, lekukoek eurek ere joerak dituzte: “amen” darabilte

nagusiki kmz1-ek, raz-k, raz1-ek, raz5-ek, kag-k, ñaz1-ek, kaz1-ek, kaz2-k, kaz3-k, kmz3-k, kmz6-k,

kmz7-k eta f.a.-k esaterako; beste batzuek berriz, “emen”, kmz-k eta rmz2-k legez. Beste lekuko batzuei,

bietarikoak jaso dizkiegu: rmz-ri, ñaz2-ri, ñmz-ri, rmz5-i, nme2-ri eta, naz-ri. Alternantzia hori beste

kasuetara ere iragazten da, jakina.

Beste formek ingurueak eraginiko aldaera fonetikoak dituzte 1245 .

•Leku-denborazko genitiboko aldaera nagusiak hauek dira: 1. gradurako “amengo, emengo

//ameko 1246 , emeko”. Lehenengo bikotearen banaketa lekukoka inesibo formen araberakoa da batez ere.

Aldaera horiek dira hedatu eta erabilienak lekuko guztien ahotan. Baina besteak ere jaso ditugu eta raz1

lekukoak, esate baterako, oso arrunt darabiltza solasaldi askean ere. Horrek esan gura du galbidean

dauden formak direla. Bestalde, forma horiek leku-denborazko oinarrian ez dela beti inesibo forma osoa

1243 Erakusleen antzerako emaitzak lortuko lirateke azterketa horiek eginez gero, gure usteetan.

1244 Erakutsi dugu erakusle determinatzaileen atalean batzuetan bizidunentzat ere erabiltzen direla.

1245 Ikus zenbait errealizazio espektrogrametan: kmz 67A157; raz1 27A5.

1246 Ikus errealizazio bat espektrograman: raz1 25A234.

384

argi uzten dute. Edonola ere, banaketa hori (kontsonante belarearen aurreko sudurkaria izan ala ez) beste

kasu batzuetan ere ageri da, ablatiboan esaterako, 1.- moduaz indartutako inesibo formetan eta abar.

2. graduko aldaera nagusiak aipatu ditugu deklinabide orokorraren atalean ere: kasu markan

leherkari ahostuna ala ahoskabea hartu. Bigarren aldaera hau da erabiliena alde handiz, baina “orgo” ere

jaso dugu raz1-en, raz5-en, rmz-ren eta f.a.-ren ahotan.

•Ablatiboan, genitiboan legez, 1. gradurako hainbat aldaera jaso dira (amaierako -an gehigarria

kontuan hartzeke) eta horien erabiltzaileen profila barreiatuagoa da “amengo /ameko”-ren kasuan baino.

Aldaerak kasu markaren aurreko kontsonante sudurkaria izan ala ez, horretan datzate: “amendik,

emendik 1247 ; ametik, emetik”, alegia. Kontsonante horzkariaren aurreko “-n-” sudurkaridun aldaerak

askoz erabiliagoak dira lekuko guztien ahotan, baina hori gabekoak darabiltzate besteak beste kmz-k,

raz1-ek, rmz2-k, naz-k eta f.a.-k; lekuko zaharrek nolanahi ere. Adibidez:

raz1 º... “sobrekórsa” ero estáki-s’ésatetzén! ... amétik, améndik, · au, au estú-estú ...

Aldaera horiek leku-denborazko genitiboaren marka hartzerakoan ere gorde egiten dira:

“amendiko, emendiko; ametiko, emetiko”. Sudurkaririk gabekoak gutxiago erabiltzen dira eta

darabiltenen artean f.a. da horrelakoak gehien darabiltzan lekukoa. Izenlagun legez hiru graduak

erabiltzen dira; baina hiru graduetan lexikalizaturiko formak bereziki erabiliak dira, “amendikalde

/emetikalde, ortikalde, andikalde” hain zuzen ere (< “*amendiko-alde”, noski).

•Adlatiboko formak aipatu dira lehen ere, eta ez dugu jaso aldaera garrantzitsurik 1248 , nahiz eta

erabilera aberatsa izan.

Adlatiboko formei leku-denborazko genitibo marka erantsitakoan ordea, lortu ditugu aldaera

batzuk; “onako, orrako, arako” dira forma hedatu eta erabilienak. Baina erredundantziadun aldaerak ere

jaso ditugu 1. eta 2. graduetan: “onarako”, kgg-ren eta ñmz-ren ahotan; eta “orrarako” kgg-ren ahotan.

Azken aldaera hauetan lekukoek “ona- orra-” oinarriak ez dituzte adlatibo kasu markaduntzat hartzen

itxuraz eta izenei txertatzen zaien -ra- adlatibo kasu marka gehitzen diete.

•Adlatibo bukatuzko formek ere ez dute aparteko aldaerarik eskaintzen 1249 . Bide zuzenezkoetan

ere, fonetika sintaktikoko fonetismoak alde batera utzita, kasu markaren beraren aldaerak dira jaso

ditugunak, “onutz /onuntz” erakoak, alegia (kontsonante sudurkaridun aldaera nme2 lekukoak darabil

bakarrik).

Horiei leku-denborazko genitibo marka erantsitakoan aldaera fonetikoak jaso ditugu, -usko

aldaera nagusia den artean, kgg-k -utzko ere egiten baitu batzuetan, eta nme2-k -unsko. Orokorrean forma

erabiliak dira lekukoen ahotan; lekuko nagusi guztiek ezagutu eta erabiltzen dituzte, eta solasaldi askean

ere erraz erabiltzen dira.

Inesibo kasu marka txertatutako formak ordea (“onu(n)tzian, orru(n)tzian, aru(n)tzian”), ez dira

hain ezagun eta erabiliak, baina lekuko nagusi guztiek, kgg-k izan ezik, darabiltzate horrelakoak.

Zentzuz 1250 , goiko formen antzerakoak dira.

1247

Ikus errealizazio bat espektrograman: nme2 4A385.

1248

Ikus errealizazio batzuk espektrogrametan: kmz 12A187, kmz 15B86, kmz 45B393.

1249

“Onarte” eredukorik jaso ez dugun arren, ziurki lekukoek erabiliko dute noizbait; forma indartuetan adibide bat jaso dugu

bederen.

1250

Deklinabide arrunteko adlatibo bide zuzenezkoari eskainitako atalean azaldua da dagoeneko.

•Moduzko formek ere aldaera fonetikoetan eredu nagusi bi dituzte: amaierako kontsonante

sudurkaria izan ala ez, “olan, ola; alan, ala”, alegia. Alternantzia hori galdekariak berak ere badu (“selan

/sela”), eta bai forma arruntetan bai indartuetan gordetzen da. Sudurkaridun aldaera da hedatuena, baina

“ola” kontsonante sudurkari gabeko aldaera darabilte besteak beste kmz1-ek, kgg-k, raz1-ek, nme2-k, f.a.k,

kmz3-k, rmz5-ek, kaz1-ek eta kaz3-k, beste formekin batera, jakina. “Ala” aldaera darabilte beste

formarekin batera raz1-ek, S.B.-k, kmz1-ek, ñaz1-ek eta rmz5-ek.

1. eta 2. graduko formak berdinduta daude sinkretismoa gertatuz “ola(n)” forman, eta gradu

hurbileko mugatzaileekin gertatzen zenez, inguruko osagaiek lagundu behar dute zein gradu den bata eta

bestea bereizteko; ondoko erakusleak eta izenordainak zeintzuk diren, aditzondoak, adizkien pertsonak,

mintzagaia, eta abar. Areago, “neutralizazio” hori 3. graduko formarekin ere gertatzen da erabilera

mailan, formaz ez bada ere, lekuko batzuei 1. eta 2. gradurako “ala(n)” sarri jaso baitiegu beste formen

ondoan, kmz-ri, naz-ri, f.a.-ri, S.B.-ri, kmz1-i, rmz2-ri, nme1-i, kaz3-ri, kmz5-i eta kaz5-i kasu. Lekudenborazko

genitibodun formak kontuan hartuz gero lekukoen zerrenda luza egin daiteke; izan ere, kaz2ri

eta kmz3-ri ere jaso dizkiegu “alako”-z osatutako adibideak 1. eta 2. graduetarako. Adibide batzuk:

kmz ºbáái!: bérbetan álan bai!, es naix aspertzen...

naz gúri esauskuen · álan · eitte-sala, béste formán, ólan...

kmz ºbaa!, éuskixa be-eixosu, goixán, éuskixa! · éuskixa... ... álan! álan! álan!...

kmz1 º... baña, igual eitxen dau berbá ta · -”está esáten ólan, e?, · ála esáten da, e?”

Alderantzizko gertakaria ere jaso dugu baina, “ola(n)” erabiltzea 3. gradurako; kgg-k (ez baitu

“alan” forma erabiltzen) eta f.a.-k egiten dituzte horrelakoak, esaterako. Leku-denborazko genitibodun

formak kontuan hartuz gero lekukoen zerrenda luza egin daiteke: kmz8-ri ere jaso dizkiogu “olako”-z

osatutako adibideak 3. gradurako. Adibidez:

kgg º... “... a ólan da, ta ésta ólan”; baña gero ...

Moduzko formei ere leku-denborazko genitiboaren kasu marka txerta dakieke, ikusi denez, eta

“zelako” galdetzailearen erantzunak erabilera aberatsa dute gainera. Hiru graduetako erabilera

kurutzaketak honelakoetan ere bete egiten dira. Formazko aldaera nabarmenenak ostera, adberbioaren

barruko kontsonantearen alternantziaren araberakoak dira, kontsonante albokaria ala sudurkaria izan:

“olako” eta “alako” ditugu lekuko guztien ahotan, baina “onako” ere jaso diegu raz1-i eta nme2-ri 1.

gradurako. “Onako” hori ez da nahastu behar adlatibotik eratorritako formarekin; ez baitute zerikusirik

sinkretismoz gertatzen den homofonismo hutsaz landa.

1.10.3.2. Forma indartuak

Adberbioek eurek ez ezik, inoiz galdetzaile batzuek ere onartzen dituzte morfema indartzaileak,

“nungotxe, nunditxik, noraxeño(k)/norañotxe(k), selakotxe” erakoak sortzen dira. Beste galdetzaileak

indartzeko bestelako bideak erabili behar dira, “egixa/garbi esateko, susen, prexixo, justu, seguru” erako

osagaiz osatutako egiturak, errepikapenak, luzapenak eta abar. Ez gara horietan gehiago luzatuko.

385

386

Indartze moduak erakusleetan erakutsi ditugunak dira funtsean, kategoria eta forma hauetara

egokituta, jakina. Erakusleen atalean egin dugun antzera, modu bakoitzaren zenbakia aipatuko dugu

indartze era bakoitza izendatzeko aurrerantzean:

♦1.- modua: atzizki-artizki bakarra -(t)x(e)- da eta indartze modu nagusi eta erabilienetarikoa

(“amentxe /ementxe; ortxe, antxe”, adibidez).

♦2.- modua: a(u)- aurrizkiz (“aor”).

♦3.- modua, aipatutako aurrizkiz eta atzizkiz osatuta (a(u)- ... -xe). Eibarren ez da erabiltzen

adibide isolaturen baten ez bada (“aolantxe” erako formak, alegia).

♦4.- modua: ber- morfemaz (“bertan”, adibidez).

♦5.- modua, 1.- eta 4.-ren bitartez osatzen da, baina oso gutxi erabiltzen da (“bertantxe”).

♦6.- modua: “adberbio arrunta + ber- aurrizkiz indartutako gradu bereko adberbioa”. Kasu

marka erakusle bietan itsas daiteke edo bigarrenean bakarrik (“amen bertan, or bertan, an bertan”,

adibiderako). Horrela egitura konplexuak sortzen dira, errepikapenez.

♦7.- modua: “-(t)x(e) atzizkiz-artizkiz indartutako adberbioa + ber- aurrizkiz indartutako

adberbioa”. Kasu marka erakusle bietan itsas daiteke edo baten bakarrik (“amentxe bertan, ortxe bertan,

antxe bertan”, adibidez).

Ez dakigu sistematikotzat hartu ala ez batez ere kgg-ri jaso dizkiogun 5.- erako adibideak: ber-

... + -(t)xe formak eta horietaz osatutako egiturak 1251 (“bertantxe, amentxe bertantxe”).

Orokorrean, formari dagokionez baliteke egitura batzuek indartze maila handiagoa dutela irudi

izatea, baina ahozko solasaldian forma indartuek antzerako “indarra” edo adierazkortasuna dutela uste

dugu. Areago, erakusleetan ere erakutsi denez, sarritan forma arruntak eta indartuak elkarren ondoan

ageri dira piskat anarkikoki antzean.

Indartze modu bakoitzaren kasu guztietako forma denak banan-banan aztertzea lan luzea bezain

alferrikakoa litzateke eta orokortasunak aipatuko dira batez ere, eta kasuren baten formazko aipagarririk

balego horixe aipatuko da bereziki 1252 .

1.10.3.2.1. 1.- moduaz indartutakoak

Balio erakuslea duten adberbio kategoriako forma indartuak, “-(t)xe”-z

1. Gradua 2. Gradua 3. Gradua

amentxe /ementxe /ametxe

/emetxe; amengotxe /amengoxe

/emengotxe /amekotxe /emekotxe;

amendi(t)xik /emendi(t)xik;

onaxe; onaxeño(k) /onañotxe(k)

/onaxerarte. Ola(n)(t)xe(i)(k)

/ala(n)(t)xe(i)(k) (eredurako:

olantxe, olanxe, olaxik, olaxek,

olaxeik, olatxeik, olantxek,

olantxeik, olantxik, olatxik,

ortxe; orkotxe /orgotxe; orti(t)xik;

orraxe /orratxe; orraxeño(k)

/orrañotxe(k). Ola(n) /ala(n)

(idem)

antxe; angotxe /angoxe;

andi(t)xik; araxe /aratxe;

araxeño(k) /arañotxe(k). Ola(n)

/ala(n) (idem)

1251 I. LASPIUR-ek lekuzko forma guztietakoak aurkezten ditu leku-adberbio indartuen taulan (1999b, 128), baina gure

lekukoengandik jaso dugunak horren ia erabateko erabilera eza erakusten digu; gainera, egile horrek jarritako adibideetatik baten ere

ez da era horretako formarik agertzen.

1252 Adibideak, esan beharrik ez dago, taulan ikus daitezke.

olantxen, olaxe, olaxen)

Hauek dira hedatu eta erabilienak kasu guztietan adlatibo bide zuzenezkoan izan ezik, ez baitu

morfema hori onartzen. S. ALTUBE-k “intensivos” legez aurkeztu zituen beste izenordainekin batera, eta

bere ustez, hauek dira benetako forma indartuak 1253 .

•Inesiboan, atzizki legez ezartzen da, eta egitura fonetikoaren eraginez ziurki, beti kontsonante

afrikariz egiten da. 1. graduko aldaerak, arrunta denez, kontsonante sudurkari izan ala ez dira: “amentxe,

ementxe /ametxe, emetxe”. Lehenengo forma biak dira orokorrak, baina “ametxe/emetxe” ere jaso diegu

ñmz-ri, kaz3-ri, kmz3-ri eta naz-ri, besteak beste −nolanahi ere, denak lekuko zaharrak; forma horiek

galtzeko zorian dauden erakusgarri−. Deigarria da horietan ere morfema indartzailea kontsonante

afrikariz egitea, bokal artean frikari txistukaria ere izan baitzitekeen (“*amexe/*emexe”).

•Leku-denborazko genitiboan ere atzizki legez txertatzen zaio oinarriari. Lekukoengan forma

hedatuena kontsonante afrikariduna da baina frikari txistukaridun forma batzuk ere jaso ditugu, esate

baterako, ñmz-ren ahotan (3. graduan, “angoxe” egiten du). Forma arrunten atalean aipatutako 1. graduko

aldaera biak jaso ditugu: “amengotxe /amekotxe”.

•Ablatiboan, morfema indartzailea artizki bihurtzen da, kasu markaren aurretik ezartzen baita

(“amenditxik” da eredua). Aldaera nagusia kontsonante afrikariduna da, baina frikari txistukariz

(“ortixik”) ere egiten dute besteak beste rmz6-k, naz-k, kmz3-k, kmz5-ek eta kmz8-k (Eibar guztiko

zaharrek, esateko moduz).

•Adlatiboan indartze morfema atzizki legez txertatzen da. Aldaera nagusi eta erabatekoa

kontsonante frikariduna da (“onaxe”) baina kontsonante afrikaridun aldaera jaso diegu nme2-ri (“orratxe”

hain zuzen, nahiz eta berak “aratxe” forma gaitzetsi) eta kaz5-i (“aratxe” forma).

•Adlatibo-destinatiboan morfema indartzailea atzizki legez txertatzen da. Forma arruntetako

aldaerak indartuetara ere iragazten dira: “onakotxe” eredu erabiliena da batetik, eta “onarakotxe” bestetik,

azken hau kgg-ren ahotik.

•Adlatibo bukatuzkoan, galdetzaileetan ikusi ahal izan denez, indartzailea txertatzeko bi eredu

daude. Bata, artizki legez, indartutako adlatibo formei kasu marka txertaturik kasu marka ostean dela

(“onaxeño(k)”); eta bestea, adlatibo bukatuzko forma osoari morfema indartzailea atzizki legez txertatuta

(“onañotxe(k)”). Lehenengo kasuan adlatiboaren aldaerak kasu honetara iragazten dira, kontsonante

txistukari eta guzti, baina alternantzia ere jaso dugu: kontsonante frikariz egitea da erabateko joera, baina

afrikariz ere jaso dugu adibide banakaren bat kmz-ren eta raz1-en ahotan. Bigarren kasuan kontsonante

afrikaria da nagusi. Lehenengo eredua da erabiliena lekukoen ahotan; besteak beste, horrela osatutako

formak lekuko nagusi guztiek darabiltzate, kgg-k izan ezik. f.a. lekukoak gainera, “onaxerarte” aldaera

ere darabil “onaxeño(k)” hedatuagoaren ondoan. Bigarren eredua darabiltenen artean hauek ditugu:

lekuko guztiak, eta rae2 eta rag2.

1253 (1975, 72-79).

387

388

•Moduzko formak nagusiki era honetara indartzen dira, baina aldaerak ugari dira. Ez ditugu

formen graduak kontuan hartuko, azken fineak aldaerak berdintsuak baitira gradua aldatu arren ere. Gradu

hurbileko eredua ipiniko dugu baina ezaugarriak 3. gradura ere iragaz daitezke.

Batetik, morfema indartzailea artizki zein atzizki legez txerta daiteke. Gehienetan gertatzen den

legez, artizki denean kontsonante frikaria hartzen dute; atzizki denean kontsonante afrikaria, salbuespenak

jaso ditugun arren. Kontsonante sudurkaria tartekatu ala ez, eta nola tartekatzen den ere aldaera gehiago

sortarazten ditu. Azkenik, lekuko batzuek adberbioak sortzeko -ik atzizkia (edo horren aldaerak)

txertatzen diote forma batzuei (nahiz eta “*olanik” erako formarik ez dugun Eibarren jaso).

Ikus ditzagun, bada, zeintzuk diren aldaera eredu horiek eta nork darabilen bakoitza: “olantxe”

lekuko guztiek f.a.-k izan ezik eta gainera rmz2-k eta kaz3-k; “olanxe” kmz-k; “olaxik” raz1-ek eta naz-k;

“olaxek” raz1-ek, kaz2-k, kaz3-k eta naz-k; “olaxeik” raz1-ek, naz-k, f.a.-k eta kaz3-k; “olatxeik” nme2k;

“olantxek”, raz1-ek; “olantxeik” nme2-k; “olantxik” nme2-k, kmz10-ek eta naz-k; “olatxik” S.B.-k;

“olantxen” kmz10-ek; “olatxe” kgg-k, nme2-k, S.B.-k eta f.a.-k; “olaxen” lekuko guztiek kgg-k izan ezik

eta gainera raz-k, raz5-ek, kmz3-k, kmz11-k, kmz1-ek, raz4-k, rmz-k, kmz5-ek eta kmz11-k; “olaxe”

lekuko nagusi guztiek nme2-k izan ezik eta gainera raz5-ek, kmz3-k, kmz1-ek, raz-k, rmz-k, nme1-ek,

ñaz1-ek, kaz2-k, kmz5-ek eta kmz6-k; “olatxen” raz1-ek, nme2-k eta naz-k. Adibide baten forma “osoago”

bat ere jaso dugu, “orrelaxe”, kmz-ren ahotan. Adibide bakarra denez, ez dirudi sistematikoa denik, eta

agian inguruan (telebistan, umeen ahotan) duen eredu arautuaren eraginez sortutakoa izan daiteke. Dena

dela, “olantxe” eta “olaxe(n)” dira forma erabilienak.

•Moduzko formei leku-denborazko genitibo marka gehitutakoan, ostera, ez da hainbeste aldaera

sortzen, askoz ere forma bateratuagoak ditugu; “olakotxe, alakotxe” dira orokorrean. Hala ere,

indartzailearen kontsonantearen alternantzia honelakoetan ere jaso dugu; ñmz eta raz6 dira “alakoxe”

forma jaso diegun lekuko bakarrak; besteek onartu ere ez dute egiten forma hori.

1.10.3.2.2. 2.- moduaz indartutakoak

Oso adibide isolatuetan jaso dugu horrelakorik, eta jaso ditugunak ere, 2. graduko inesibo

forman, “aor” hain zuzen. Besteak beste, lekuko hauei jaso zaie forma hori: kmz-ri, naz-ri, raz1-i, nme2ri,

f.a.-ri, enae-ri eta mnaz-ri. Adibidez:

kmz ºáor bai!, “asiento”

naz aór!, nun dauen sure lagúna!

raz1 ºáor bá!, bai bá!

1.10.3.2.3. 3.- moduaz indartutakoak

2.- modutik eratorritako forma denez, are eta gutxiago erabiltzea ez da harrigarria. Dena dela,

adibide bakan batzuk jaso ditugu, inesiboan eta moduzkoetan, rae-ren ahotan:

rae ºJuliantxoi ee, eum-bider eraitxutzen orí!, ·· gixájua eiñ esínda...: neu be-ei! einda nao!

Juliantxoi, · e kastigua!, séma-bidér! Gisájua! ésan ee geldi oten da, ixili-pe-es da... ... aortxe!:

bíxok éitten! ...

rae ºau- oixe terrásioi léintxe!, lau póste aolantxee... · tí-tí-tí!, d’antxe gáñian...

1.10.3.2.4. 4.- moduaz indartutakoak

Forma hauek S. ALTUBE-k “reproductivos”-tzat hartu zituen (1975, 79-93). Balio hori badute,

baina indartzaile hutsa ere bai, erakusleen atalean erakutsi denez. Adibide batzuetan balio horiek

kurutzatu egiten dira, honetan esaterako:

kmz3 º... barriro be · aaxe baña iárri naetza-nik! “bértan daok amen!” …

Forma hau leku-denborazko kasuetan erabiltzen da bakarrik, bide zuzenezko adlatiboan ere bai.

Kasu guztietako oinarria “berta-” da, eta horri txertatzen zaizkio kasu marka guztiak, onartzen dituenak,

jakina. Kasu marka soilak, denak onartzen ditu eta ez dugu aparteko ezaugarririk jaso. Kasu marka

konposatu batzuk ez ditu onartzen -tiko, -rusko, -rutzian adibidez (guk behintzat ez dugu jaso “*bertatiko,

*bertarusko, *bertarutzian” lako formarik), eta beste batzuk bai, -rako adibidez (“bertarako”).

Kasu guztietako oinarria “berta-” denez, hiru graduen sinkretismoa, neutralizazioa gertatzen da

adibide gehienetan. Hala ere, oso gutxitan jaso dugu gradu hurbilekoen berezko forma berezia, hau da,

“berto-” oinarrikoa −era berean, hor ere 1. eta 2. gradua bat eginik daude−. Teorikoki behintzat, horri ere

berta-ren kasu marka guztiak ezar dakizkio.

Gradu gabeko forma orokorra lekuko guztiek darabilte gradu guztietarako, baina gradu hurbileko

forma lekuko batzuek bakarrik. kgg-k esaterako, 4.- moduaz indartutako inesiboan ez du onartzen baina

bai 5.- moduaz indartutakoetan; beste lekuko batzuek hurbileko forma onartu ere ez dute egiten, kmz-k eta

raz1-ek esaterako eta nme2-k ezaugarri eibartar baino “bizkaitarragotzat” joten du (adlatibo bide

zuzenezkoan erabili egiten du, nolanahi ere, “ona bertoruntz” forman).

Edonola ere, “bertan” osagaia lexikalizaturik ere bada gutxienez bi egitura garrantzitsutan.

Batetik, gaztelaniazko “mismo” eta “propio” bikotearen bereizketa betetzerakoan, deklinatuta 1254 .

Bestetik, solasaldiko beste osagai batzuk indartzerakoan, ez baitio leku edo denbora zentzurik gehitzen

ondokoari. Hainbat eta hainbat adibide jaso ditugu baina bakarren bat ekarriko dugu hona bakarrik,

erakusgarri:

naz ba orduentxe bertan juen san

raz5 º... bertán urrian dao!

ñaz1 ºber- ber-tan góitxi-bera setórren da geuré · e s- serían, askenian, gure... terrénuetan, “guréerrekatxua”

esate-san, estákisu?, esáeria?

kgg º... nik úste-ot e neré kuadriyan bértan entzútzen dirála órrek e?, bai “día” eta bai “días” eta

“díras”, nik es

1.10.3.2.5. 5.- moduaz indartutakoak

Modu hau 4.- modutik eratorria denez, leku-denborazko formetan erabil daiteke bakarrik. Hala

ere, horrelako formak arrunki jaso dizkiogun lekuko bakarra kgg da, erakusleetan legeztxe. Dena dela,

nme2-k “bertakotxia” forma ontzat joten du ez erabili arren eta naz-ri “bertarakotxe” forma jaso diogu.

1.10.3.2.6. 6.- moduaz indartutakoak

1254 Honelakoak aipatu dira erakusle-izenordainen atalean eta ez ditugu berriz garatuko.

389

390

Forma hau ere lekuko guztiek ezagutu eta erabiltzen dute, lekuko batzuek forma

erredundantetzat jo arren. Inesiboan izan ezik, bi eredu nagusi ditugu beste kasuetan 1255 :

♦a) Bata, osagai biak sintagmari dagokion kasu markaz (“amengo bertakua, orko bertakua, ango

bertakua” adibidez).

♦b) Bestea, sintagmako kasu marka bigarren osagaiari txertatuta bakarrik (“amen bertakua, or

bertakua, an bertakua”, esaterako).

♦c) Adlatiboaren gainean eraikitako formek hirugarren aldaera ere badute, aurreko osagaia

adlatibo kasu marka soilaz (“ona bertarañok, orra bertarañok, ara bertarañok” adibidez).

a) eredutzat hartuko dugu “onaño(k) bertaraño(k), orraño(k) bertaraño(k), araño(k)

bertaraño(k)”, b) eredutzat “amen bertaraño(k), or bertaraño(k), an bertaraño(k)”, eta c) eredutzat “ona

bertaraño(k), orra bertaraño(k), ara bertaraño(k)”.

•Inesiboan, adberbio biek dute kasu marka bera, “amen bertan, or bertan, an bertan” eredutzat.

•Leku-denborazko genitibo formetan a) eredua darabilte besteak beste raz1-ek eta kmz-k. b)

eredua lekuko nagusi guztiek darabilte (S.B. kanpoan utzita). Izatez izenlagunak direnez, ondoan izen edo

izenlagun gehiago har ditzakete, adibidez:

kgg an bertáko etxéko andría

•Ablatiboan, a) eredua darabilte kmz-k, kgg-k, raz1-ek, nme2-k eta f.a.-k; b) eredua raz1-ek,

nme2-k, f.a.-k, kmz-k, kgg-k eta kmz14-k.

•Adlatiboan, a) eredua darabilte lekuko nagusi guztiek; b) eredua kmz-k.

•Adlatibo destinatiboan, a) eredua darabil raz1-ek. b) eredua darabilte raz1-ek, nme2-k eta kmzk.

c) eredua darabilte kgg-k eta naz-k.

•Adlatibo bukatuzkoan, a) eredua darabilte kgg-k eta raz1-ek. b) eredua darabil kmz-k; c) eredua

darabilte raz1-ek, naz-k, kgg-k eta nme2-k.

•Adlatibo bide zuzenezkoan, a) eredua darabilte kgg-k eta nme2-k. a) ereduaren aldaera darabil

raz1-ek: “onutz bertara” erakoa hain zuzen. c) eredua darabil nme2-k.

1.10.3.2.7. 7.- moduaz indartutakoak

Modu hau ere lekuko nagusi guztiek darabilte, batzuek erredundantetzat jo arren ere. 6.moduaren

tankera handikoa denez, ereduei eta erabilerari dagokiena antzerakoa da atal honetan ere: a) eta

b) ereduak −eta adlatibo bukatuzko eta bide zuzenezkoan c) eredua ere bai− erabiltzen dira inesiboan izan

ezik.

•Inesiboan, “amentxe bertan, ortxe bertan, antxe bertan” da forma nagusia oso alde handiz; baina

nme2-ri 2.- moduaz indartutakoa ere jaso diogu:

nme2 aor bertán! · beittu nun daosen sure ... antíjuak

1255 Egitura honek traza handia du erakusleen determinatzeko 5.- moduarekin, “amen etxetik” erako formak sortzen dituenarekin

hain zuzen. Kasu honetan, izenen lekuan aditzondoak ditugu.

•Leku-denborazko genitiboan, a) eredua darabilte nme2-k, naz-k eta f.a.-k. b) eredua darabilte

lekuko nagusi guztiek (S.B. kontuan hartzeke).

•Ablatiboan, a) eredua darabilte kmz-k, kgg-k, raz1-ek, f.a.-k eta naz-k; b) eredua raz1-ek,

nme2-k, naz-k eta f.a.-k.

•Adlatiboan, a) eredua darabilte lekuko nagusi guztiek.

•Adlatibo destinatiboan, a) eredua darabil naz-k; b) eredua darabil raz1-ek, eta c) eredua

darabilte Aginagakoek, nme2-k eta naz-k.

•Adlatibo bukatuzkoan, a) eredua darabilte raz1-ek eta naz-k. b) eredua darabil kmz-k, eta c)

eredua raz1-ek, nme2-k, naz-k eta f.a.-k.

•Adlatibo bide zuzenezkoan c) eredua darabil nme2-k.

Modu honen beste aldaera bat darabil kgg lekukoak bakarrik, “amentxe bertantxe/bertontxe”

ereduko formak sortuz. Nolanahi ere, forma idiolektalak dira.

1.10.3.3. Erabilera

1.10.3.3.1. Solasaldirako laguntzaile edo komodin gisa

Erabilera arruntaz gain, horrela ere erabiltzen da. Erakusleen atalean ere egin dugu erabilera

aukeren zerrenda modukoa. Hemen ere baliagarria da dagozkion egokitzapenak eginez gero.

Honelakoetan batez ere inesibo formak eta moduzkoak erabiltzen dira, arruntak nahiz indartuak. Adibide

batzuk ipiniko ditugu bakarrik:

raz º... d’egún baten esa-nétzen: -”séietzúe suerí? · etxéko-orr · irú gasté ta... · esér, ólan betí

gastía-...?” ...

kmz º... Órrek asté bi juan sian, ·· tore- tóriatzera! ·· D’an etorri sian apál-apál éinda, gosíak!

kmz1 º...es ólan e · ser bat estáik?, eitxe-júe-pa?: alakó bat ipíni!

Erakusleak kontaketetan isildutako osagaien lekuan erabiltzen zirenez, adberbio hauek ere bai.

Gainera, funtzio horretan birritako erakusle egiturak sor daitezke, han aipatu denez:

kmz3 º... esam-be ingo étzen! -”íí! ála ta-ala orrék e, · bi alkondara jakas alkarren gañian

jantzítxa...” da ...

kmz3 º... neuk eruango saitxut e · bi-dan lekura sú! · alako lékutaa... · Pello Érrota-antxe-eongo ra

1.10.3.3.2. Jakineko egitura adberbialetan

•“Balio erakuslea duten formak + adberbio-aditzondoak”: “amendik/ortik/andik aurrera”

erakoak. Egitura horrek esangura bikoitza du, lekuzkoa eta denborazkoa (ekintzazkoa ere izan dezake),

baina pareko esanguraz parametro bietan. Egitura horretan, 1. graduko “amendik aurrera” nolabait

lexikalizaturik ere badago denborazko zentzuz. “Osterantzekoak” ere esan gura du. Adibide batzuk:

nme2 ºtxarrá isengo da-amendik áurrera-amatxo-berák! kéntzen dabenien sapatillia isengo da

txarrá! ··· éé? Naróa? améndik áurreráá...

nme2 nik esautu nittuan árek, ·· eta-ándik aurrerakoik estákitt esér

391

392

Antzerakoa da “andik atzera 1256 “. Beste egitura batzuk: “ordutik ona/onutz”, “ortik/andik gero”;

adibidez:

rae ºgeroo, artuak amaitze-sienian, gero bábak!, e-eee jo!, babá · ásko-ote-san dá!: árek ee

apártau! · mákiñiakiñ · −gámbaran mákiñi eote-san!− da geró ándik atzerá bábak apartátzen!

gabian!: oseak’ésan · biarrik amaitzen!

nme2 jéfe barrixak ipinittue taa, · ordútik oná, gáusak aldátu in dia tallarrían

naz º... etorri jakun e · Sestéro!: −“sémat urte daukasus?” esausten da, −“ba, irurotamasortzi” ... ·

ándi-geró, etorri san atzera, Juanitakiñ eon san, etorri san da −“surí noix kumplidu jatzus?” da ...

•Balio erakuslea duten forma bi elkartutakoan, esaterako: “andik ona”, “andik ara”. Adibidez:

raz1 ºda geró jee- oin dala illebete- illébetee ikusi neba-nik etaa játeko gogorik esekala da

esaestan daa... · ándik oná e, ándik oná gausaonik es, · kutxáuak...

naz ni-banekixan orí lem-be ... ándik arakoik estusta-ardura

•“Non/zeren + andik/anditxik” egitura, adibidez:

raz1 urán ánditxik ee e, lur- lurra dao

•Egitura konposatuetan, aditzondo zehaztugabe bihurtuta, esaterako: “ortxe! /ortxe-ortxe”, “or

da/ero amen //ortxe eta amentxe”, “antxe-amentxe”, “ara eta/ero ona”, “an eta/ero amen”, “andik/ortik

eta/ero amendik”, “arutz eta/ero onutz”, “alan ero olan”. Erakusleetan ere erakutsi dugunez, euskarazko

hurrenkera urrunenekotik hurbilenekora doa; beraz, alderantzizko hurrenkera dutenak gaztelaniaren

kalkotzat edo jo ditzakegu, “ona ero orra/ara” adibidez. Adibiderako:

raz1 ogétamar bat eongo día ortxé-ortxé

raz1 º... ántxe-amentxe-eongo da numbáitten! ...

kmz11 “... Eta, hantxe nindoiala, belozidade haundixakin motuan, Barzelonan polizia munizipal

bat jarri jatan aurrian eta ez hara eta ez hona eta horra ...”

raz1 an ero ámen eongo da numbaitxán

raz1 ºsíkeran o- orráxe juan eúm-bá-pasátzeko be basáre! · Orrá kale áldera juánda,

búltza órtik eta · búltza eméndik!, órtxe! dánok! · Es- égixa da tá! ...

rmz ºan etxeuam-béste · sérik! ·· ibíltxeko lékuik!, bi- bidían síar árus da ónutz! · ero sáltoka eo

éskutatzen eo... ...

f.a. álan ero ólan, llegáuko al día

1.10.3.3.3. Esapideetan

Adberbio hauek oso erabiliak dira ahozko hizkera bizian, eta adierazgarritasun ikaragarria dute.

Era askotako egiturak jaso ditugu, ia interjekziotzat har daitezkeenetatik hasita, perpaus osoetara. Batzuk

aipatuko ditugu:

•“Amen/or/an (ba/izena/perpausa)!” egiturak interjekzioen eta erakusle funtzioaren tarteko

bidean daude. Adberbioak gehienetan arruntak dira baina indartuak ere izan daitezke. Batzuetan

adberbioak bakarrik agertzen dira, baina bestelako osagaiak izan ditzakete ondoan; “ba” osagaia

aukerakoa da (hori erabiliz hurrenkera ere anitza izan daiteke) eta izen sintagma eta perpausak ere har

ditzake. 1. graduko adibideak ipiniko ditugu batez ere baina guztietakoak jaso ditugu:

kmz ºemén arrósa!

raz1 enekíxan-nun daósen d'amén, amé-nun daósen!

naz amem-bá, nun euesan...

1256

Bitxia da baina egitura horrek “andik aurrera”-ren esangura bera du: “atze-aurre”-ren nahaste semantiko pragmatikoaren aurrean

gaude.

az5 ºamén!, au be, au be geure aitxán létria da

kmz º... aaaai amá! eméntxe bá!

•“Amen/or/an + adizkia!” egiturak ere indar adierazkor handia du.

Adizki sintetikoz indar adierazgarri handia du:

nme2 bá! emen gábis, arútz da onútz!, · bátera ta béstera

raz º... ta ní etxían!, séose pasau-akuelakúan!, amá batí déika... ... Or dátok!: -”baña nun eon

sara?” ...

kmz1 º... oin, · séin da- séin da obíauá, · Tolósakúa? ala Bergarákua? ala

Élgoibarkúa? · ala · Sumarrágakúa?: or dáo bá! ...

kaz3 º... amak esate-ban · oñes dóyalaa · Ondárruatik e será · ta ira- -”án! dabil gure Pasita!” ...

Baina perifrastikoz ere egiten da:

kaz3 º... ákordau ákon a máixa ... antigual póólítxa! isam-bi-ban! · atensíñu emotekua... · es’éban

e, á · éne! · tallarréa eruango dábela!, da-an eru-eben tallarróri a mes- mix- e seróii... ·· máixori

eru-eben tallarréra ...

•“Ara (ba/izena/izen sintagma)!” egiturak ustekabeko zerbait adierazten du, eta errieta egiteko

balio du, baina ezusteko atsegina adierazteko ere bai, tarteko maila guztiekin. Balio deiktikoa ere izan

dezake. Bokatiboan ere erabil daiteke. Zenbait adibide:

raz5 º... -”baña Itúrrios!, se?, burutik ondo ago aimbeste diru gastatzeko Eibarrem-beti gaixki

bisi-isa-gitxuk [sic] eta estak-”, -”ará mutíll!, eiñá iñ!, ónddiok esangosue · tx- gitxi dalá!”:

kláro! ...

kmz3 º... eskopeta bat ee ájustatzeko · árreglatzen · da totaleko alrebes jiarduan! · ara!: · bárre inaetzan!

raz1 ºba... len esate-akon, gure démporan: -”íí!” -”ser!” -”í! · kústen don an?” da -”se? nora bei-

...?” -”ará! txiriki- txirikilla ta pálua!”

•“Alde(izu) ortik!” esapideak zentzu aurkaria du, baina hizlariaren jarrera ere islatzen du bide

batez, zerbait ez duelako onartzen. Esaterako:

naz ºbaai...: · udan ee, ortxé bedárronduek eta ondatzen dau á, enéé!... jesúss!, aréntzako bes da

neretzako esta oim-bedárrondotia, e?, aldeisu órtik, alde-alde-alde... Égixe-e? ...

•“Onako/orrako/arako //olako/alako...” badaezpadakotasuna adierazteko erabiltzen da besteak

beste; hizlariaren jarrera ere islatzen da. Adibidez:

raz º... kami-óia!: aberíxau daá! ta béste sar bat ekarri artían”... oláko sár bat... María-Arikítxakópe-esángotzú

oríí!

nme2 º”txiribíta” esaaa-ten da iñoix, ee ne- ne- entzunda nao “txiribita” erdéldunak esanda: “ésees

un txibirita [sic]”, · ee... séose onako gausaa... dotóriak itteittuena o artisauuu... sérak!

dotoriee... itt- itten dabena, “ése-es un txibiríta!” ...

kaz10 ºlantziam-beim-bai!: oñ aimbeste-es baña lélenguetan ako ustes e... ··· asi bier...

naz ºes-es! eúnetan, ee... áko játeko gogo gitxí tta... · ni jatúna naix, e? bañ’atzo be baa... fff...

játen ja-nebam-bañaa... ...

•“Olako + izena- + -partitibo marka!”. Egitura hau ere oso adierazkorra da, baina bai zentzu

txarrez, bai zentzu onez. Adibidez:

f.a. okurritzeko be, alako gausarik!

kmz ñó! alakó neskaa · guáparik estót ikúsi aspaldixan

393

394

•Bokatiboetan, “tonto alakua” erakoak sortzen dira 1257 . Esaterako:

f.a. tónto alakúak, estau eitxen kásorí-pe

•“Sekula olakorik (orraitxiok)! //sekula olako + izen sintagma- + -partitibo kasu marka”.

Harridura handia adierazten du; esate baterako:

rmz3 ºjersixa jantzi bikou! ... sékula olakoik órraitxiok!

naz º[101 urteko auzoko andrakumeaz] bai!, sekula olakoik!

nme3 ºbaña-baña-akordatze-ako-órre-burutasiñuok!, sékula olako umeik, e!?

•“Es geixao olakoik eiñ!”, aginte erako esapidea, ekintzaren bat gaitzesterakoan; adibidez:

naz º “su”!, bai!... bátzuetan itteutzet e olan... gaistokérixambat...:

“es ik iñ olakoik!” eta bañá, ostien “su”, bai...

•“Olakon/alakon bat” esapidea erabiltzen da gutxi gorabeherako kopurua, iritzia, denbora

adierazteko. Inesiboa batez ere denbora luzaz itxaron ostean zerbait egindakoan erabiltzen da. Adibidez:

naz -bá!: ogétamar bat...? ... -bá!, olákom-bat, olákom-bat...

kaz2 ºda, ara juatia nai txa (?)juatias... · sálto itxia nai plasára! sálto itxia nai plasára ta... ··

álakom-baten -”ba-nóya!” ...

•“Alan/olan dalakuan egon”. Forma indartuak ere onartzen ditu; adibidez:

kmz gausak álan dialakuan, alá?

kmz3 º… sei o sortzi-amar il dda, tíari “áiba!, ipiñi órrek!” · lúmatu ta · ipintzeitxuan aék eta…, ·

are-pe, ·· komo si no!, o- ólaxen dálakuan!, · dakan importansiakiñ! keixapian! umiekin dda,

árrautzekiñ!, árrautzekin dda, txorixak eta… ...

•“Orraitxiok(an)!”. Harridura handia adierazten du, adibidez:

naz ºbedarra sobre dauke geró!, eoteko modun daos orraittiok etá!

•“Izena + eta arutzaokua” egiturak gaztelaniazko “... y el de más allí” egituraren kalkoa dirudi.

Adibidez:

kmz3 º... len Larrarte-ermanos, bestia … famósuak! famósuak!: órrek amen sartu itxuaus …

amen sartu itxuau · Larrárte-ermanos da béstia t’arutzaokua ta… ·· sero! · létra bat étxaixek! ...

kaz4 “... Gabian gure etxian tertulixia eitxe zan. Goikua, harutzaukua, bekua ... andrak etortze

ziran ...”

1.10.3.3.4. Erakusleen funtzioa beteaz

•Izenordain legez erabilitako erakusleen ordez, batez ere leku-denborazko kasuen bizigabeen

deklinabidean 1258 .

•Birritako erakusleen egituretan, batez ere leku-denborazko kasuetan, erakusleen lekuan, bai

forma arruntak bai indartuak 1259 .

1.10.3.4. Ondorioak

Leku-denborazko kasuetarako erabiltzen diren formen ondoan moduzkoek ere graduazioa dute.

1257 Ikus bokatiboari eskainitako atalean ere.

1258 Ikus erakusleen atal horretan.

1259 Ikus erakusleen atal horretan.

Forma arruntetan, leku-denborazkoetan bi “oinarri” daude. Inesiborako, ablatiborako eta lekudenborazko

genitiborako, inesiboko “amen/emen, or, an” formak. Adlatiboetarako adlatibo soileko “ona,

orra, ara” formak dira oinarri. Inesiboko 1. graduko bokalen alternantzia beste kasuetara ere iragazten da.

Aldaera gehien dituzten kasuak genitiboa eta ablatiboa dira, 1. graduan, kasu markaren aurreko

kontsonante sudurkaria agertu ala ez kasu markako kontsonantea ere ahostuna edo ahoskabea delako.

Orokorrean, kontsonante sudurkaridun formak arrunt eta erabiliagoak dira, besteak batez ere zaharren

ahotan bizi baitira. Ablatiboko forma guztiek onartzen dute leku-denborazko genitibo marka, izenlagun

bihurtuz, baita lexikalizaturik ere, “amendikalde” erakoetan. Adlatiboak ere onartzen du genitibo marka

eta leku-destinoa adierazten da horrela. Genitibo marka beste adlatiboetan ere erabiltzen da. Adlatibo bide

zuzenezkoaren gainetik inesibo markadun formak ere orain arte erabiliak izan dira Eibarren, baina lekuko

nagusi gazteak ez ditu ezagutzen jada.

Moduzko forma hurbilak berdinduta daude “ola(n)” forman, baina kurutzaketak edo forma

alternantziak sortzen dira 3. graduko formarekin ere. Azken kasu horretan orain arteko joera nagusia

“ala(n)” hiru graduetarako erabiltzea izan da, lekuko zaharrek horrela egiten baitute, baina lekuko gazteen

ahotik “ola(n)” da hiru graduetarako erabiltzen den forma. Sudurkaririk gabeko aldaerak batez ere kalean

erabiltzen dira. Leku-denborazko genitibo marka onartzen dute; horrelakoetan, alternantzia dago “olako”

eta “onako” formen artean, azken hau Aginagan eta Arrate inguruko lekuko zaharren ahotan bakarrik

erabiltzen den arren.

Forma indartuei dagokienez, indartzeko zazpi modu daude oro har (modu morfologikoak,

jakina). Indartze modu horiek funtsean erakusleen atalean azaldutakoak dira eta “indartze” maila

antzerakoa da edozein modu erabilita ere. Sortzen diren formen aldaerak ere erakusleen atalean

azaldutakoen antza handia dute. Aipagarria da moduzko formen aldaeren ugaritasuna; indartzeko 1.modua

onartzen dute bereziki baina emaitzak beste kasuetan baino askoz gehiago dira.

Indartzeko 2.- modua inesiboko 2. graduan erabiltzen da bakarrik. Indartzeko 3.- modua ere kasu

horretan eta moduzkoan erabiltzen da. Indartzeko 4.- modua leku-denborazko kasuetan erabiltzen da

baina ez horietatik sortutako izenlagun guztietan. 5.- modua Aginagakoek ezagutu egiten dute baina

erabileran ez du emankortasunik; bakarrik kaleko lekuko nagusi gazteenak darabiltza horrelakoak

sistematikoki. 6.- moduaz indartutako formak oso erabiliak dira Eibarren, dituen hiru aldaera

sistematikoen bitartez. 7.- modua funtsean 6.-aren tankerakoa da.

Adberbio forma hauen erabileretariko bat azaldu da jada erakusleen atalean, horien ordez

erabiltzen direnez batez ere leku-denborazko bizigabeen formetan. Osterantzean, adberbio funtzio

arruntez gain, solasaldirako laguntzaile edo komodin gisa ere erabiltzen dira. Hainbat egitura

adberbialetan ere aurki daitezke eta esapideen eremuan ere altxor handia eratzen dute. Horrelakoetan

adierazkortasun handia lortzen da gehienetan, ahozkoan duten bizitasunaren erakusgarri.

1.11. ZENBATZAILEAK

395

396

Zenbatzaileak ez dizkiegu den-denak osorik deklinarazi lekukoei. Zenbatzaile zehatzetatik “bat”

“bi” eta “bost”-en deklinabidea sistematikoki jaso dugu; zenbatzaile zehaztugabeetatik, “asko”-ren

deklinabidea jaso dugu osorik.

1.11.1. Zenbatzaile zehaztuak

Zenbatzaile zehaztu gehienak zenbakiak dira, baina badira funtzio hori betetzen duten izen

“zehatz” batzuk ere, era askotako neurriak adierazten dutenak hain zuzen.

Zenbakiak, era berean, kardinalak, ordinalak, zatikiak, banatzaileak izan daitezke, bakoitzak

forma bereziak izaki.

Deklinabiderako zenbaki kardinalak izan ditugu gogoan, eta horiek deklinatzerakoan gauza bat

kontuan hartu behar da batez ere, perpausean betetzen duen funtzioa eta duen kategoria hain zuzen.

Izenaren ondoko determinatzaile denean zenbatzailea beti doa nominatibo mugagabean; izenordain

funtzioa duenean mugagabean eta mugatu pluralean deklinatu daiteke; eta zenbatzailea bera izena denean

deklinabideko hiru moduak onartzen ditu: mugagabea, mugatu singularra eta mugatu plurala 1260 . Beraz,

deklinatzeko bost era dituzte nagusiki.

Edozein modutan ere, izen nahiz izenordain direnean mugagabeko formak berdin egiten dira.

Bereizketa nagusia da izenak direnean bakarrik onartzen dutela mugatu singularra, eta mugatu pluralean

zenbatzaile batzuk berdindu egiten dira, sinkretismoa eginez (“bixak, bostak”-en kasuan, adibidez), eta

beste batzuk ongi bereizten dira (“laurak” //”lauak”, esaterako 1261 ). Horrenbestez, gehien ere lau forma

har ditzakete: mugagabea (“lauri”), mugatu singularra (“lauari”), mugatu plural “mugagabea” 1262

(“laure(r)i”), eta mugatu plural “mugatua” (“laue(r)i”).

Lehenengo zenbaki batzuen deklinabidea aztertuko dugu, eta ondorik beste forma eta ezaugarri

batzuk ekarriko ditugu.

1.11.1.1. Zenbaki kardinal batzuen deklinabidea

1.11.1.1.1. Bat, batzu(e)k 1263

1.11.1.1.1.1. Formari dagokiona

“Bat”-en deklinabidea

1260 I. LASPIUR-ek zenbatzaile zehaztuetan “Izenordaiñ funziñua” eta “izen funziñua” bereizten du. “Bat zein bi, hiru, lau...,

izenordaiñ zeregiñaz gaiñera, izen hutsa be izan leike “bat zenbakixa”; eta bizigabia (peora zenbakixa) edo biziduna (foball-talde

bateko jokalarixa) izan leike. Izen hutsa danian, edozein izenen moduan deklinatzen da. Halakuak nekez entzungo badittugu be (...)”

(1999b, 99). Egiten duen bereizketa nagusiarekin bat gatoz baina ez funtzioak bereizterakoan, azken finean izenek eta izenordainek

dituzten funtzioak bat direlako. Bereiztekotan, kategoriak-edo bereizi beharko lirateke. Horixe litzateke “ni; ni-a /nixa”

bereizterakoan ere. Horrenbestez, liburu batzuetako azalpenak ez dira guztiz zuzenak, adibidez, hauxe irakur dezakegu Euskaragaztelania

/ castellano-vasco hiztegia-n (ELHUYAR, 1996, E VIII): “bat hitzak deklinabide mugagabearen formak hartzen ditu. Dena

dela, beste hitzaren agerraldi mugatuaren eraginpean dagoenean, ez bestela, deklinabide mugatuko formak hartzen ditu”; Euskal

gramatika...-n ere antzerakoa (EUSKALTZAINDIA, 1993, 93): “Bat-en deklinabide mugatua (...) jakina, beste mugatu baten

eraginpean bakarrik erabiltzen da”.

1261 Horien adibide batzuk deklinabide kasuetan barrena azaldu dira.

1262 Hori da guk ipini diogun izena, nahiz “batzu(e)k”-en kasuan izan ezik ez den benetako mugagabea.

1263 Ikus zenbait errealizazio espektrogrametan: kmz 63A176, kmz 63A177, kmz 63A56, kmz 66A132, kmz 66A158, kmz 67A134,

kmz 67A157, kmz 67B132, kmz 68A214-a; nme2 1A224; raz1 01B210, raz1 54B305. Ikuspegi dialektologikoagoz aztertu dute

zenbaki horren aldaera batzuk I. ETXEBESTE-k eta K. SEGUROLA-k (1994, 724-727); idazkera teknikoaren irizpideen galbahetik

iragazita J.C. ODRIOZOLA-k eta I. ZABALA-k aztertu dute (1992, 29-40).

Mugagabea Mugatu singularra Mugatu plurala Plural mugagabea

bat, batik, batek, bati

/bateri, baten, bateko,

bates, bate(g)aitxik

/ba(t)gaitxik, batentzat

/batendako /batentzako;

baten /batian, baten gain;

batetik, bate(n)(g)andik;

batera, bate(n)(g)ana;

bateraño(k) /baterarte;

baterutz

bata, batak, bata(r)i,

batan, bateko, batas,

batakin, bata(g)aitxik,

batantzat /batandako

/batantzako; batian, batan

gain; batetik,

bata(n)(g)andik; batera,

bata(n)(g)ana;

bateraño(k); baterutz

batak, batak, bate(r)i,

baten, batetako,

bate(g)aitxik, batentzat

/batendako /batentzako;

batetan, baten gain;

batetatik, bate(n)(g)andik;

batetara, bate(n)(g)ana;

batetaraño(k)

/batetararte; batetarutz

397

batzu(e)k,

batzu(e)k, batzuei

/batzueri /batzui,

batzu(e)n /batzuren,

batzu(e)tako,

batzu(e)kin,

batzu(e)(g)aitxik,

batzu(e)ntzat

/batzu(e)ndako

/batzu(e)ntzako;

batzuentzat

(prolatiboa);

batzu(e)tan,

batzu(e)n gain;

batzu(e)tatik,

batzue(n)(g)andik;

batzu(e)tara,

batzu(e)(n)(g)ana;

batzu(e)taraño(k);

batzu(e)tarutz

a) Mugagabeko deklinabidean, kontsonantez amaitutako izenen moduan deklinatzen da

orokorrean. Formazko berezitasun batzuk:

•Datiboan bi eredu nagusi daude: kasu marka zuzenean zenbakiari txertatzea (hori egiten dute

nme2-k, naz-k, f.a.-k, raz-k, nme1-ek, ñaz1-ek, ñmz-k eta kmz5-ek), edo loturazko bokalaren bitartez (hori

kmz-k, kmz6-k, ñmz1-ek eta rmz6-k egiten dute). Bietara ere egiten dute batzuek (kgg-k, raz1-ek eta kmz3k

adibidez).

•Instrumentala postposizioen aurrekarietan erabiltzen da, edo jakineko egituretan: “bide bates”

esaterako. “Bates be” forma kag lekukoari jaso diogu bakarrik, ziurrenik eredu arautuaren eraginez

darabilelako forma hori.

•Motibatiboan, beste izenetan ere jaso den eredu banaketa jaso da. Loturazko bokalez txertatzen

dute lekuko gehienek kasu marka, eta Aginagakoek zuzenean egiten dute, nme2-k eta naz-k alegia.

•Prolatiboa ere onartzen du, izena denean batez ere.

•Leku-denborazko bizigabeentzako formak orokorrean “bate-” oinarria dute, bai lekudenborazko

genitiboan (“bateko” da forma orokorra, “*batetako” ez dugu jaso ere egin), bai beste

kasuetan ere: ablatiboan, adlatiboan, adlatibo bukatuzkoan eta adlatibo bide zuzenezkoan.

Inesiboan ere, “baten” da forma orokor eta hedatuena bai lekuko nagusi guztiengan bai beste

lekuko gehienengan, baina “batian” aldaera jaso diegu raz1-i, nme2-ri, naz-ri, kmz5-i, kaz11-ri eta ñaz5-i,

eta “batetan” kmz6-ri.

b) Mugatu singularrean ere kasu bakoitzeko formak kontsonantez amaitutako izenen modukoak

dira leku-denborazkoak ez direnetan, orokorrean.

Salbuespena, “bat” zenbakia bera izen berezi legez hartzen denean da, orduan deklinabide

mugagabea jasotzen baitu. Horrela sarri egiten du raz1-ek; adibidez:

raz1 “bat”ék estau-urtén //raz1 “bát”eri · k- e kótxia ... apurtu in jako, e?

398

Alderantzizkoa ere jaso dugu, itxuraz mugagabez joan daitekeena, mugatu singularrez:

nme3 ºes: bátai bintzat... ... bátai “Jai” ipini biakola esa-notzen: orí, · ori belarrixan...

... bá... · bai-bai! arí bat, derríor será, belarrixan dauka-arenaa Madríldik ero datorrem-papél bat

eta, · -”arí á ipini biako!”, se a- arén i-séna Madríllen dao!

•Instrumental singularra lexikalizatuta jaso dugu “batas beste” egituran, f.a.-ren ahotan.

•Leku-denborazko bizigabeen formak ere bereziak dira, inesiboan izan ezik, beste kasukoak

mugagabekoekin berdindu egiten baitira, sinkretismoa gertatuz.

Inesiboan, “batian” da forma orokorra lekuko nagusi guztiengan (“lurrian”-en eredua betetzen

du, bada; eta “baten” mugagabearen bestelakoa da); “batan” jaso diogu kgg-ri baina ez deritzogu

sistematikoa denik.

•Leku-denborazko bizidunen formak ere orain arte aipatutakoen ildotik doaz. Inesibo kasu

markadun formak kgg-ri jaso zaizkio bakarrik; beste lekukoek postposioz edo forma bizigabez egiten

dute. Beste kasuetan ez da bereziki aipatzekorik jaso.

c) Mugatu plurala:

Kasu bakoitzeko formek kontsonantez amaitutako izen arrunten formak gogorarazten dituzte,

leku-denborazko formek barne.

Nominatibo forma zenbakia izena denean ez ezik, ordua adierazterakoan ere erabiltzen da,

perpauseko adizkia ere lekuko gehienek pluralean egiten dutela: “ordu batak, ordu bata-ta erdiak...” 1264 .

d) Mugagabearen plurala:

Zenbaki honetan mugagabeak plurala -tzu atzizki pluraltzailearen bitartez egiten du, eta esangura

ere mugagabe-zehaztugabea du. Eibarren behintzat, atzizki hori kasu guztietan duen zenbaki bakarra da;

ez dugu “bitzu-, irutzu-...” oinarridun deklinabide sistematikorik jaso orokorrean, adibide bakan batzuk

lortu ditugun arren. Adibidez:

kgg sé bítzuk ein dabe óri? --naz séim-bitzuk in ddabe orí?

Eredu normalizatuan ez bezala, nominatiboan bertan dugu aldaera bikoiztasunaren jatorria,

“batzuk” eta “batzuek” 1265 ; dena dela, ergatiboko formak ere kontuan hartu ditugu Eibarren kasu horiek

guztiz berdinak direnez gero. Forma biak darabiltzate lekuko gehienek (kmz-k, raz1-ek, nme2-k, raz-k,

mz-k, rae-k, nme1-ek, ñaz1-ek, kmz3-k, kmz5-ek, kmz7-k, kaz11-k, f.a.-k eta rmz5-ek besteak beste);

beste batzuek (kmz1-ek, nme3-k, kag-k, rmz2-k, ñmz-k, kaz2-k, kaz3-k, kmz6-k, kaz8-k eta naz-k)

“batzuk” darabilte bakarrik; eta beste batzuek “batzuek” bakarrik (kaz1-ek). Horretan, “zeintzu(e)k,

zertzu(e)k” eta antzerakoen tankerakoa da. Ez dugu hurbileko graduko artikuludun formarik jaso.

Beraz, “batzu-” da beste kasu markak eransten zaizkion oinarria, plural ezaugarriz gehiengehienetan.

Edonola ere, mugagabe izaera ere gorde dezake; izan ere, datiboan “batzui” forma ere jaso

dugu naz-ren, rmz-ren eta kaz2-ren ahotan; edutezko genitiboan “batzuren” jaso dugu rmz2-ren ahotan;

1264 Ikus gai hau zenbatzaile zehaztuei orokorrean eskainitako beheragoko atalean.

soziatiboan “batzukin” rmz2-ren, naz-ren eta rmz5-en ahotan; soziatiboan “batzuaitxik” raz5-en ahotan;

eta destinatiboan “batzuntzat, batzuntzako” naz-ren ahotan. Leku-denborazko kasuetan mugagabe

tankerako adibideak ugaritu egiten dira inesiboan bereziki: “batzutan” darabilte besteak beste kag-k,

kmz3-k, nme2-k, kmz-k, kmz1-ek, raz1-ek, rmz2-k, kaz3-k eta naz-k; adlatiboan “batzutatik” darabil kmzk.

Forma horiek murrizketaz ere azal daitezke agian, baina “batzuren” forma mugagabe argia da.

Mugagabe izaera hori naz-ri jaso zaion “batzuentzat” forma prolatiboan 1266 ere ageri da.

1.11.1.1.1.2. Erabilera

a) Euskaraz arrunta denez “bat zenbatzailea artikuluarekin truka daiteke hainbat kasutan”

(EUSKALTZAINDIA, 1993, 91). Gure lekuko baten iruzkinak ongi azaltzen du hori:

kgg ºor beti · · “e komprao una kuna” · eta ník béti “una” bárik esáte-ot, es? ...

eske or néri sóbrau eitxe-játa: “seaska bat erósi dot”?, “kótxe bat erosi dot”?, “kótxia erósi dot”,

es? ... “bat” baríik...!, eske “kótxe bat erósi dot”: eske jénde gustíak eroste-dau bat, es?, “kótxia”

eróste-ósu. “Frákak erósitxut”: “fraká bat erósi dot”?, ess; ero, “gónia erósi dot”: “góna bat erósi

dot” es, es?

Gainera, “Bat mugatzailea eta a artikuluaren oposizioa erabiltzen dugu sarri askotan ez-ezagun /

ezagun oposizioa adierazteko. Bat zenbatzailea erabiltzen dugu, halaber, bat / anitz oposizioa markatzeko

oduan ere” 1267 . Adibidez:

kaz1 ºándikan onús baa, · on- onn dao · bueno! geró ándik o-onutz · euan · errotía, e?: errot- ee...

errotá bat

kmz -sémat biosu? -lítro bat

b) Neurriak adierazteko “bat”, “bete”-rekin batera, “sarri erabiltzen dugu ontzi edo leku batean

sar daitekeena” (O. IBARRA, 1995, 331-332). Baina Ultzaman ez bezala, lekuko batzuek ez dute “ontzi

izena/neurri izena + bat + osagai izena” hurrenkera gordetzen, gehienek egiten duten arren:

f.a. báso bat ur eran dau

f.a. esku bárru beté kakauete jan dot

/kmz ur báso bat erá-ok //kmz esné lítro bat erosi juat

kaz2 º... da · kafiétesnia sópekiñ ·· frailekatillua béte jan!, afarixa-áxe ...

Bestalde, zerbait osorik denean, lekua, ontzia, denbora tartea..., “bete” erabiltzeko joera dago.

Oso erabilera bizia du ahozko jardunean. Lexikalizatuta ere badago osagai hori “illabete/illebete” moduko

berbetan, “bat” ere ondoan onartzen dutela bakartasuna adierazteko eta beste zenbakiak aniztasuna

adierazteko. Esate baterako:

f.a. ºgero Maltzáko emplíauak... eta béte-elixia béte!

ñaz2 ºori Eskol’Armerixiori be, · sémat?, métro bete beste be bajatúta eongo da óri, e? ...

rae º... asté betian an eote-sam-pílluan! ·· oseakee...

rmz ºberréun ardíki [sic] eró: emen guría ta Iñarría taa... emem-bueltan! páre bat illebete pásatzesitxuan

árek!

rmz ºóntxe bá!, illebete bat eró!

1265

EHHA-eko emaitzak begiratuz gero beste zerbait dirudien arren: I. ETXEBESTE-k eta K. SEGUROLA-k “batzuek” jaso zuten

bakarrik Eibarrerako (1994, 726), baina guk ondo frogatu dugu ez dela horrela.

1266

Gogoan izan behar da izen berezien atalean eta erakusleenean azaldu dugun prolatiboaren aldaera dela, aurretik genitibo marka

duena hain zuzen.

1267

Ibid.

399

400

c) Banakotasuna indartzea nahi denean, izena edo izen sintagma mugatzaileaz erabil daiteke eta

hurrenkera arrunta ere hautsi egin daiteke. Adibiderako:

raz1 º ... Altamíratik ann mendítxo bat ikústen dá! ·· Da, áxe ixéngo dá!

· bat Eibárko mendíxa! Baña txikíxa, e?

raz1 ºgosía bát! · eún gustían, gosía- gosíak! Bá! biáko!

d) Kopuru zehaztugabeak adierazteko:

•Zenbakien ondoan, eta bat-en pareko den bete-ren ondoan ere bai harrigarria bada ere. Bat

osagaia zenbakiaren ondo-ondoan doa. Adibidez:

nme2 ºe? bai!: béste orduu... · beté bat, ónddió!...

rmz º... Maltzán ee... ·· irurórei launetik oétamar bat e, ferrobiarixua-sitt- eskolam-bé! ·· or be...

Milako zenbakiekin bat osagaia tartean jartzen da; esaterako:

naz ee-Eibárre-daukas ógetamar ba-milla-abitante

Batzuetan, beste bide batzuek indartzen dute zehaztugabetasuna. Esate baterako:

nme2 orí, ogei ba-milla pésta ERÓ, kostatzen da

nme2 sakúak e, ogéi ba-kilo inguru eró · pixátzettú

•Osterantzeko zenbatzaileei eta kopurua adierazten duten osagaiei erantsita. Adibiderako:

rmz ºpáre bat órdu juaten da béste páre bat ordu etórtzen! ...

rmz º... sárdauai úra: sárdauak ura biaok, pixka-biaok! ·· bestelaa lodíei-itxen dok eta estogarbitzen-da

·· amarrétik ee ·· pááre bat ero ura biok!...

rmz ºólakotxe bat!..., ogei bat...

e) Nahiz eta kopuru edo neurririk ez adierazi, goi maila, ugaritasuna, askotasuna adierazi nahi

denean ere erabiltzen da, arrunki zenbatzen ez diren izenekin, ekintza edo modua adierazten dutenekin

batez ere. Bat zenbakia inesibo kasuan erabiltzen da. Adibidez:

S.B. º... ta −“jáaa-ja-ja −asi san barre batian Itziartarra− titixak saltaka!…” ...

nme2 º... −“bixar neu bakarri-jungo naixela su dutxau barik e, sikiñ usaim-baten esi-seinkes jun

ka- jun kalera! ta, · neu bákarri-jungo naix”...

S.B. aspaldi baten eon giñan amen/antxiña baten eon giñan amen

f) Konjetura, zalantza adierazteko, -(r)(e)n bat egitura erabiltzen da 1268 . Adibidez:

naz ºbai-bai!: jókou e serem-batein d’akabauko a. Béng’abér!

g) ”Bat ... beste” bikote banakaria. Aldaera asko ditu. Batzuetan juxtaposizioz elkartutako

perpaus edo sintagmetan ager daitezke; bestetan, lokarriak izan ditzakete adierazi nahi denaren arabera

(kopulazioa, disjuntzioa, aurkaritasuna, banakaritasuna, berdintasuna...). Batzuetan osagai biak forma

mugagabean elkartzen dira sintagman; beste batzuetan bat zenbakia mugatuz egiten da eta beste

mugagabez; beste batzuetan alderantziz. Zenbakia sarritan bakar-bakarrik agertzen da, beste osagaiak

ordea, “batzu(e)k” sarri hartzen du laguntzat, behar den moduan deklinatuta, noski. Edonola ere, osagai

biok determinatzaile legez ere erabil daitezke. Perpaus batzuetan beste osagaiaren lekuan “urrengo”

erabiltzen da, eta ez du ondoz ondoko jarraipen zentzurik izan behar nahitaez, alternantzia irregularra ere

adierazirik. Mugagabez, singularrez zein pluralez era daitezke, kasu guztietan: zein egitura den eta zein

esangura adierazi nahi den, osagai biek kasu marka bera hartzen dute, ala ez. Esangura nolabait

zehaztugabea egozten dio egitura honek esandakoari. Bikoteak pilatu ere egin daitezke bata bestearen

“gainean”, errepikapenez gain. Adibide batzuk:

rmz ºbai!, konéjua bátzuetam-bai, úrrengo es...; · ollúa béti, · astúa!

naz aurtén, ósso perretxiku gitxi artu dou, báta ero béstem-ba-baña gítxi

kmz nai bata ta nai béstia, bíxa-ítxuk satarrak

rmz º... irú tren! · trasladua órtxe! ... Maltzán eee... ·· geatu be itxeka merkansia! · báta béstea

krusau, beste-beste-bestera-bestera-besterá!

rae ºurte bátien e solo baten da béstiem-béste baten

kaz2 º... orduan kóbratze-san ·· ba ·· sapátu baten es da béstiam-bai: amabóstiam-beiñ!: sapatu

bátien es béstiam-bai!, sapatu batien es best-, beti ólaxe! ...

Solasaldirako ere erabiltzen da bikote hori, isildutakoen ordez kontaketetan eta abar; adibidez:

kmz º... -”sélan?” da -”óndo ta bata ta bestia...” ta, -”bueno!, · agúr, e?” ...

Esangura ihartuta ere badu, esapideetan, hemen batzuk: “egun batetik bestera”-k batez ere

bapatekotasuna adierazten du; “batekin bestia”-k gaztelaniazko “el uno por el otro”-ren zentzua du;

“batekuas bestera” erabiltzen da “alderantziz; beste erara” adierazteko. Adibidez:

kmz gaixótu suan eún batéti-béstera

rmz ºbatekin bestia-asarretu...

f.a. ºbatekuas bestera eitxen bada, obe

Izenordain elkarkari legez ere erabiltzen da bikote hori 1269 .

h) Zenbatzaile orokor legez ia guztiz lexikalizaturik, zerbaiten eza adierazteko 1270 : “(esta) bat

be(s) /bape(s) /bape be(s)”; baina “bat” deklinatu egin daiteke eta horrek erakusten du lexikalizazioa ez

dela erabatekoa. Adibidez:

raz1 -semátek erosi dau ogíxa? ... -iñópess, batépess –nme2 -sembátek erosi dabe ogíxa? ... -

iñópess, · baté-pés

•Esapideetan nolabait lexikalizaturik: “bat biar/esan eta bera bes”, “bat bera bes” tankerakoak.

Aldaerak dituzte. Adibidez:

raz1 º... Plaentxiara ta, óñes juate-giñan, Samarsialera ta... ... baña orduan kristauri-p’esan

ikusten... bát! esán da berá bés!

naz ba emén estao bápe be, estaaa... · muéstrakoi-pess!

kmz etxata gustau ... bat berá bés

•Pareko egitura, baiezkoan:

f.a. ºalabá ba-dáka · da, berá Kanáriasen...

i) Inesiboan, zenbat aldiz adierazteko “baten” eta “beiñ” erabiltzen dira, banatuta arrunki. Biak

egitura lexikalizatuan ere jaso ditugu, “bein baten”. Adibiderako:

naz sékula · beram bisíxam-báten in ddau

kmz ºbeiñ akordatze-naix e · Santa Eufémiara jua-gíñan

1268 Ikus edutezko genitiboari eskainitakon atalean.

1269 Ikus, baina, izenordainen atalean aurrerago.

1270 Zentzu zehaztugabea ere har dezake: ikus zenbatzaile zehaztugabei eskainitako atalean.

401

402

raz º... mutílla etórri bia-san-neskíaána ... ta... béin batén Edúrnek ólaxen e -e Edúrne Pépen

andríak, lagúna ta- · “es” esaetzálako ikútu ero eiétzan da plaáá! · ma- e mutillórri · saplatékua

emoétzan! ...

•Osterantzeko egitura-esapideetan: “beste beiñ”, “lengo baten”, “beiñ + denborazko sintagma +

eskero”. Esate baterako:

raz º... nii, orráxee; béste bein Salbadórera juan gíñaan, Irúreraa · ta lén ólaxen! ...

kaz10 ºbate-preuntau sestan Sarausen lengo batén, · ee Sarausen eote-gara udan aspaldixan da...

raz º... esa-netzan -”tránkill, e?: níí, ·· sála-náuan e?, · nii, beiñ irúrak eskéro esí-naix oián eón!”

•Adberbio egituretan: “baten-baten 1271 “ eta “beiñ ero/o beiñ, noisi-peiñian” erakoetan

(“noizbait” esan gura dute). Esaterako:

S.B. báten-baten etorriko sara gure etxera, esta?

f.a. beiñ ero beiñ etorriko sara gure etxéra, está?

S.B. noisi-peiñian

j) Bat-tasuna adierazteko, “bakar-” erabiltzen da:

•Bakarrik erabil daiteke edo bakarra den izenaren ondoan. “Izen arrunta + bakar” izan daiteke;

edo nolabait lexikalizatutako berba elkartuak: “begi-bakar, anka-bakar, este-bakar, alaba/seme-bakar, idibakar,

(b)ustarri-bakar 1272 “. Zenbait adibide:

nme2 bá-dao, ·· bákarra da --f.a. bákar bá-gerátzen da

kgg º... ee óri esan seban, bidé bakárra óri sála ...

nme2 -séma-sapata daukasus? ... -íru ... º”iru pare” isengo dá..., · anka bákarra espada baintzát

raz1 este bákarra...: · sérak eukitzen dau este bákarra, txoríxak!

/f.a. au este-bákarra da, estao loditzeik --raz1 ºflakúa dalako ero...: ba este-bákarra ordúan!

nme2 º... “etxérus” [etxea] bat bákarra danían ondó erooo... · ondó dator baña “etxíen-tarutz”... ··

oríí yaa... orí e, ésta...

•Aditzondo bihurturik, -ik atzizkiaren bitartez. Esaterako:

f.a. beira nao bákarrik

Kopuru mugatua ere adieraz dezake:

f.a. oixe bákarrik emoidásu

•Berba eratorrietan: “bakartade/bakardade, bakartasun; bakarti; bakarriko”. Adibidez:

f.a. au da bakardádia!

naz au da bakartásuna!

naz ori béti-isen da bákarrikua ... “bakártixa”, eo “bákarrikua” eró, bai...

k) Une bereko gertaerak adierazteko, “(dana/ok) batera” dugu; adibidez:

f.a. órrek e dana-batera diardúe bérbetan

rmz ºerremolatxa ee udabárrixan eraitxen da!, e, artuakim-batera!

Lexikalizaturik:

1271

Egia esateko, gure iritziz egitura hau hemen ez ezik “-(r)(e)n bat” konjetura egituran ere azal daiteke, “bateronbaten” aldaera ere

jaso baitugu. Dena dela, ez da oso egitura erabilia.

az1 ºbai, trumbóya ero-orixe seróri! · baterákuori 1273

raz1 ºbaai, trumbóya ta baterákua itxuria in dau...

l) Ordinalaren formak hainbat aldaera ditu. Leku-denborazko genitibo marka aukerakoa da; eta

genitibo markarik gabekoetan, kontsonante sudurkari eta albokariaren arteko alternantzia dugu, albokaria

forma hedatuena bada ere: “lenen” f.a.-ri eta naz-ri jaso diegu bakarrik. Adibidez:

f.a. orí lélengua da –kgg óri da lélena //óri da lélengúa –kmz oríxe dók lélena –raz1 oíxe da

lélengua

Erabilera jakinetan, agur egiterakoan erabiltzen da adibidez:

-raz1 ºóndo juán!

-armz ºbuéno! ...

-ekmz º...

-raz1 ºlélengorarte!

-armz º...

-raz1 ºbaai, bixarrárte, baai, adíxo!

m) Erabilera “okerrak”, gaztelaniaren eraginezkoak, forma jatorren ondoan:

kmz lastán bat emoésku dánori

/kmz3 º... jua-giñuan geu be ba eerto dotore ta, ee tortílla bana ero séose játera… ...

•Izen zenbagaitzekin, egoerak adierazteko erabiltzen da batez ere, baina osterantzeko izen

abstraktu eta konkretu askorekin ere erabiltzen da. Pluralean ere erabil daiteke. Ez dirudi erabilera berriberria

denik, lekuko zaharrenek ere sarri baitarabilte; adibidez:

raz1 º... logurá bat baakát!!...

raz4 ºooo... salero ba-dauka orrék!, salero bat! ...

naz ori bésteik esta isem-be suerte aundí bat, suerté bat...

raz º... gu eskólara be orrátxe- órtitxi-juate-gíñan!; · ánditxik, lokátza bat- lokátza bát bái!,

buenoóó! · buenoóó! ...

naz euén ee mortérotzo bát!, be- · mortérotza bát, beláunetarañok

kaz3 º... aitxa ónegi ba-san! enéé! ónei bat! ...

/naz ºbai! aixe bolára demas bátzuk eta sentíru nittua-neu-pe-e?, barruti-paña...

•Esaeretan:

vBeste zenbatzaile batzuekin batera, adibiderako:

kmz10 “... Bilbon egon zanian huelga haundi bat, minetan, hamen berrogetak mutillak egon ziran

Eibarko etxietan, denpora askuan, ez egun bat eta bi ...”

v“Aren baten”; “orrenbaten”:

kaz1 ºMa- Makálarrokua orixe isango san árem-báten!: bátzu-Kakálardokua esatetzem-béste

bátzuek · Makálarrokua, nik estákitt e, orí e, dokuménto bat ikusi bari-see... isen...

kme2 “Orrenbaten agertuko dok”

v“Batek (ba)daki!” erabiltzen da: zerbait jakitea oso zaila denean; “señek daki!” eta

“nok daki!”-ren parekoa da. Esate baterako:

naz katúak?, ff... baté-baáki núndi-dabísen...

1272 Ez du esan nahi uztarri bat dagoenik bakarrik, idi batentzat bakarrik den uztarria baino.

1273 Ikus T. ETXEBARRIA (1986, 223): “repentino” esangura dakar.

403

404

n) Mugagabea egiteko bide gisa. Horrelako adibide guztiak naz lekukoari jaso dizkiogunez,

ezaugarri idiolektaltzat ere har daiteke. Dena dela, deigarria da kasu askotan darabilela bide bera;

adibidez:

naz edoseim-persóna fim-bátek ei-leike orí

naz persona fimm-bagaittik ikesi leike gausá-asko

naz ori ultzioi sartu seinke-edoseñ eee... · parét mee báten

naz etorri leiké-edóseiñññ... bide sabal bátetik

ñ) Balio banakariz 1274 .

o) Gaztelerazko “mismo + izena” adierazteko 1275 .

1.11.1.1.2. Bi

1.11.1.1.2.1. Forma

“Bi”-ren deklinabidea

Mugagabea Mugatu singularra Plurala (zentzu mugatuz zein

bi, birik /bik, bik /birek, biri, bin

/biren, biko /bittako, bis /bires,

bikin /bias /birekin, bi(g)aitxik

/bire(n)(g)aitxik, birentzat

/birendako /birentzako; bitzat;

bitxan, bi(re)n gain; bitxatik

/bitxetik /bitxik, bi(n)(g)andik

/bire(g)andik; bitxara /bira,

bi(n)(g)ana /bire(n)(g)ana;

bitxaraño(k) /biraño(k),

biganaño; bitxarutz /birutz,

biganarutz

bixa, bixak, bixa(r)i, bixan, biko,

bixakin, bixa(g)aitxik, bixantzat

/bixandako /bixantzako; bixan,

bixan gain; bitxik /bixatik

/bixetik, bixa(n)(g)andik; bira,

bixa(n)(g)ana; biraño(k); birutz

mugagabez)

bixak, bixak, bixe(r)i, bixen,

bixetako, bixekin, bixe(g)aitxik,

bixentzat /bixendako /bixentzako;

bixetan, bixen gain; bixetatik,

bixe(n)(g)andik; bixetara,

bixe(n)(g)ana; bixetaraño(k);

bixetarutz

Hurrenkerari dagokionez, zenbaki hau da egitura arruntetako bat-en lekua har dezakeen bakarra.

Dena dela, Eibarren hurrenkera eredu biak jaso ditugu: izena + bi 1276 ; eta bi + izena 1277 . Eredu biak

darabiltzate lekuko gehienek; (nominatiboko adibideak erabili ditugu batez ere hau azaltzeko) lehenengoa

bakarrik, kmz-k, kmz1-ek, ñaz1-ek, kaz1-ek, kaz2-k, kaz3-k, kmz7-k; biak, kgg-k, raz-k, raz4-k, rmz-k,

rmz2-k, kmz3-k, rmz5-ek, nme2-k, naz-k, f.a.-k; bigarren eredua bakarrik darabilenik ez dugu aurkitu.

Horrek esan gura du lehenengo eredua dela orokorrena, eta bestea arrunta izan arren gutxiago erabiltzen

dela.

Beste zenbaki batzuetan gertatzen ez den bezala, zenbaki honetan plural modu biak zeharo

neutralizatu egiten dira, berdin-berdinak dira. Beraz, hiru deklinabide modu ditu. Mugagabea eta mugatu

plurala lortzeko hurrenkerako lehenengo eredua duten sintagmak, edo zenbatzailea izenordain-izena den

adibideak erabili ditugu.

1274 Ikus zenbatzaile zehaztuei orokorrean eskainitako atala, beste zenbatzaileekin batera.

1275 Ikus izenordain legez erabilitako erakusle indartuen atalean, “bera”-ren azpiatalean.

1276 Ikus espektrograman errealizazio bat: kmz 66A138.

a) Mugagabean, izen arrunten antzerako formak jaso dira. Dena dela, ezaugarri aipagarri batzuk

badira:

Leku-denborazkoak ez diren kasuetan, zenbakiaren eta kasu markaren tarteko kontsonante

dardarkaria izan ala ez da aldaeren iturri nagusia (-r(e)-), eta ez da beti edutezko genitibo markaren

arrastoa, ikusiko denez:

•Partitiboan, bokal sabaikariz amaitzen denez, izen arrunten aldaera bi jaso ditugu, birik eta bik,

azken hau naz lekukoaren ahotan bakarrik. Beraz, lekuko horren idiolektoan forma ergatiboarekin

sinkretismoa egiten da (ez beste aldaerarekin, ikusiko den moduan).

•Ergatiboan, kasu horri dagokion atalean aipatu diren bi aldaerak jaso ditugu: “bik” eta “birek”

alegia. Lehenengoa darabilte raz1-ek, kmz9-k, rmz5-ek eta nme2-k; bigarrena kmz-k eta kgg-k; biak naz-k

eta f.a.-k.

•Edutezko genitiboan ere aldaera bikotea jaso dugu: “bin” eta “biren”. Lekuko gehienek forma

biak darabiltzate (kgg-k, nme2-k, naz-k eta f.a.-k besteak beste), baina bigarren forma bakarrik jaso zaie

kmz-ri, raz1-i eta kaz2-ri.

•Instrumentalean ere bikotea jaso dugu: “bis” eta “bires”, kmz-ren eta kgg-ren ahotan.

•Soziatiboan ere joera bikoitza dago, “bikin /bias” eta “birekin”. Badirudi joera nagusia bietara

egitea dela, horrela egiten baitute kmz-k, kgg-k, raz1-ek, naz-k eta f.a.-k; genitibo markarik gabe egiten

dute kaz3-k eta kmz3-k; bakarrik genitibo markaz egiten dute nme2-k eta kaz5-ek.

•Motibatiboan aldaera ereduak hiru dira: “bigaitxik”, “biregaitxik” eta “birengaitxik”. Joera

nagusia lehenengo aldaera erabiltzekoa da; bigarrena jaso diegu raz-ri eta f.a.-ri, raz1-ek ere onartu egiten

du; hirugarren aldaera kgg-ri jaso zaio bakarrik.

•Destinatiboan, kasu markaren aldaerak kontuan hartzeke, “biren-” oinarria erabatekoa da, ez da

“bin-” oinarridun adibiderik jaso.

•Leku-denborazko bizigabeen formak: genitiboan “biko” forma jaso dugu nagusiki baina

“bittako” ere jaso dugu naz-ren ahotan:

naz -sémat etxetakuak etorri dia? ... -bittákuak

Beste kasu batzuetan erabatekoak dira -ta- artizkidun formak: inesiboan “bitxan /bittan”;

ablatiboan “bitxatik /bittatik /bittetik”, baina “bitxik” jaso zaio kgg-ri. Adlatiboan berriz, “bitxara

/bittara”-ren ondoan “bira” ere sarri erabiltzen da, nahiz eta adlatibo garbia denean -ta- artizkia

txertatzeko joera handiagoa den; denbora zein luzera neurriekin, adibidez, “urte bira” eta “arra bira”, dira

ia erabateko formak. Adlatibo bukatuzkoan ere aldaera bi jaso ditugu orokorrean, “bitxaraño(k)

/bittaraño(k)” eta “biraño(k)”. Adlatibo bide zuzenezkoa gutxiago erabiltzen da, eta “bitxarutz” erabiltzea

dirudi joera nagusia, “birutz” baino areago.

•Leku-denborazko bizidunen formei dagokienez, inesibo kasu markadun adibideak kgg-ri jaso

zaizkio bakarrik, beste lekukoek postposizio bidez egiten dutenez 1278 . Ablatiboan, motibatiboan legez,

hiru aldaera nagusi jaso dira: “bire(g)andik /bigandik /bingandik”. Adlatiboan aldaera gehiago jaso

1277 Ikus espektrogrametan errealizazio batzuk: raz1 01B212a, raz1 53B304.

1278 Ikus edutezko genitiboaren atalean aldaeren berri.

405

406

ditugu: “bi(g)ana /bire(g)ana /birengana /bingana”. Adlatibo bukatuzkoko formak ia erabiltzen ez direnez,

ezin da ezaugarri orokorrik eman, “biganaño” jaso baitiogu kgg-ri bakarrik; horixe gertatzen da adlatibo

bide zuzenezkoan ere, eta “biganarutz” jaso zaio lekuko horri bakarrik.

b) Mugatu singularrean, bokal sabaikariz amaitutako izen arrunten antzerako formak jaso dira

kasu guztietan. Dena dela, leku-denborazko kasuetan lekukoek bestelako formak ere zalantzan dituzte,

edo erabili egiten dituzte; ablatiboan, “bixatik /bixetik” adibidez:

kgg ºor, dákat or barrúan, es játa-ain rárua eitxen, “bix- bixa-” báña es e?, “bixérutz, bixétik…”,

beti “-é-”-kin eitxe-jata normálaua, baña éstot úste erabíliko neukíanik e?...

raz1 número bixátik urten dabe: ºbai bá!-atía-dakánaa... normála da orí!

c) Mugatu pluralean, adierazi den bezala, izena izan zein izenordaina izan, formak zeharo

berdinduta daude. Bietariko adibideak jaso ditugu baina formari dagokionez batera aztertu daitezke.

Edonola ere, bokal sabaikariz amaitutako beste izenen moduan deklinatzen da kasu guztietan.

1.11.1.1.2.2. Erabilera

a) Balio enfatikoarekin: “kristonak/egundokuak/sekulakuak eta bi” egitura. Adibidez:

raz1 krístonak eta bí esaétzasen

Izendatutakoen izaera berezia indartzea nahi denean ere hainbat esapide erabiltzen dira.

Esaterako:

kmz edárrak bí!, edárra paréjia! –raz1 axé isetekúa-bí! //a sé isetekúa-bí!

b) Talde baten kopurua adierazteko. Hizlaria taldean badago, gradu hurbileko mugatzailea har

dezake. Esate baterako:

rmz ºéés!, orduantxe urtíen! ·· karneta eta enduen urtie!: Josélui-Suméndixa da bíxok...

raz º... Ta geró Jabiér da bíxa-bajátu sían ...

Baina beste edozein zenbaki ere izan daiteke:

naz ibilli giñan María, Áne ta · irúrok

c) Ordinala:

raz1 karrerá batén ibili gará, bígarren l- bígarrENIAN leau gará

d) Distributibo edo banakaria:

kmz emoeskues biñá pastél · báskaitxan –nme2 emoskue ·· baskáittan ·· pastél biña

kme2 “... Bika-bika egingo juagu”

e) Zenbat aldiz adierazteko inesibo mugagabea erabiltzen da, eta “birritxan” forma ere bai;

perifrasiez gain, “bi bidar, bi aldis”... Esate baterako:

naz bítxan eon gara

raz ºbirrítxan, baái! ...

f) Denbora adierazteko; iraupena, datak, orduak... adierazteko ere inesibo formak erabil daitezke

(adierazi nahi denaren arabera beste kasu markak har ditzake). Iraupena forma mugagabez zein mugatuz

adierazten da. Adibiderako:

kmz ordu bixan · saiñ eo-aitxuk

kgg ordu bítxan ein dou

kgg ordú bíxetan eón san negárres

•Datak:

f.a. oingo illán bixan bakasíñuetara goyas --naz ill onem-bixán, bakasiñuekin goyas --kmz illían

bixán · bakasiño- bakasiñuetara goyasak

•Orduak adierazteko pluralean egiten da:

kmz etórri ari ordu bíxetan, e? //kmz eme-naok ordu bíxetatik --naz bádoya ordu bíxetará, e? -kmz

ordú bixetarus-jóyak, e? //kmz gaur biarra ordu bíxak arte · ein juat

g) Pelota jokoan, hainbat egituratan; adibidez:

rmz6 “... Atano III.a bi-bixan ya pixkat gastauta dago” ...”

kmz bíxan lága-ok

/naz bíttan laga dau

h) Bikoiztasuna adierazteko:

•“Bi”-tik eratorritako izen batzuk, “bikotx, biki, bikote” adibidez:

naz ori txaloi, atze-bíkotxa da

nme2 orré-loriorrek, · o- ojá- eee... orríxak bíkotxa-daukas

nme2 ºamáika urtekua-bíkixa-bí! · esan dau · daosela ...

raz1 sémat úrr!: úrra-dia kakaueSak ... buno! kakauesak eta úrra-diferentia-dia, kakauesak

bíkixak iseten dia, kalékuak ... erdixan klak! eittekua

naz edarra bikotía!, báta lapúrra, da beste moskórra

•Perifrasi bidez: “izena + lako/olako bi”. Esaterako:

nme2 nerí, surí lako bí emouste

raz1 ºbai-bai! ori ein dabena esto-makala! iesúús! · Sú! olako bí baño geixao

ein dittú, e?

•Binakakoa, bikotea adierazteko “pare”, pareja” hitzak erabiltzen dira sarri. Pluralez deklinatzen

diren berbek “pare”-ren ondoan izan arren ere, bikote-unitate bakarra adierazten dute, gehienetan

bikoitzak direlako (“prakak, antiajuak, artatzixak, belarritxakuak, sapatak, idixak” eta abar):

kmz páre bá-sapata erosi juat --nme2 “praká paría” esaten da ta... --naz daukát e p- praka bátzuk,

· páre ba-praka

kmz bi páre fráka jákaras ... ºau taa beste bat

f.a. bi pareja etorri dia

rmz2 º... lénao-oin ddala ur-te páre bat ero Mallábiko bátek esáte-ústan gáñera ...

i) Zatikiak adierazteko, zatiaren proportzioa: lekuzkoa, denborazkoa, ekintzaren batena... Erdia

adierazteko “bitxik bat /bitxik batekua” nahiz “lautik bi /lautik bikua” erabiltzen da sarri.

407

408

Denborazkoetan, “bat”-en lekuan “beiñ” ere erabil daiteke “(izen sintagma) bitxik beiñ”, “bi + izen

sintagma ablatiboan + beiñ” erako egituretan. Adibidetzat:

f.a. bítxi-bat ein dou//bítxi-batekúa

f.a. láuti-bi eitxú --naz láuti-biko parti-in ddou

kmz bítxik beiñ fállau eitxe-ok --S.B. aldi/egun bitxik beiñ --f.a. bi egunéti-beiñ e … etxé dana

garbitzen dot --raz1 bitxí-batén · nerí

Osterantzeko zatikietan, kopuru osoari ablatibo kasu marka txertatzen zaio gehienetan, baina

banketxeetako erreditoetan leku-denborazko genitiboa ere erabiltzen da. Adibidez:

f.a. amarrétik bi eitxú --rmz º... amarrétik ee ·· pááre bat ero ura biok!...

naz emoteuskue-euneko bikóó... ·· e, interésa

j) Bestelako egiturak:

kmz1 ºbai, kártetan geró: · bi birí kóntrá 1279 , an bos-dúro. Jóolin!...

k) Lexikoan, “bibedarra(k)” jaso dugu baserri giroan. Berba horren esangura da uztaro baten

bigarrenez ebateko moduan den edo ebaki den belarra.

1.11.1.1.3. Bost

1.11.1.1.3.1. Alderdi formala

“Bost”-ren deklinabidea

Mugagabea Mugatu singularra Plurala (zentzu mugatuz zein

bost, bostik /bosterik, bostek,

bosti /bosteri, bosten, bosteko,

bostes, bostekin,

boste(n)(g)aitxik, bostentzat

/bostendako /bostentzat; bostzat;

bostetan /bostian, bosten gain;

bostetatik /bostetik,

boste(n)(g)andik; bostera

/bostetara, boste(n)(g)ana;

bosteraño(k) /bosterarte

/bostetaraño(k); bosterutz

/bostetarutz

bosta, bostak, bosta(r)i, bostan,

bosteko, bostakin, bosta(g)aitxik;

bostantzat /bostandako

/bostantzako; bostian, bostan

gain; bostetik /bostatik /bostik,

bosta(n)(g)andik; bostera,

bosta(n)(g)ana; bosteraño(k)

/bosterarte, bosterutz /bostarutz

mugagabez)

bostak, bostak, boste(r)i, bosten,

bostetako, bostekin,

boste(g)aitxik, bostentzat

/bostendako /bostentzako;

bostetan, bosten gain; bostetatik,

boste(n)(g)andik; bostetara,

boste(n)(g)ana; bostetaraño(k);

bostetarutz

“Bi” zenbakian −ikusi denez− eta beste zenbaki batzuetan gertatzen den bezala, zenbaki honetan

plural modu biak zeharo neutralizatu egiten dira.

a) Mugagabean, kontsonantez amaitutako izen arrunten antzerako formak jaso ditugu. Dena dela,

ezaugarri aipagarri batzuk jaso dira:

Leku-denborazkoak ez diren kasuetan, zenbakiaren eta kasu markaren tarteko kontsonante

dardarkaria izan ala ez da aldaeren iturrietariko bat (-r(e)- 1280 ); hala ere, ezaugarri horrek “bi” zenbakian

baino garrantzi gutxiago du:

1279 Ikus datiboari eskainitako atalean ere.

•Partitiboan “bostik” da aldaera nagusia baina “bosterik” ere jaso zaio raz1-i.

•Datiboan ere “bosti” eta “bosteri” aldaerak jaso dira.

•Leku-denborazko bizigabeen formetan ere jaso dugu aipatzekorik. Leku-denborazko

genitiborako “bosteko” jaso dugu bakarrik. Inesiboan ere “bostetan” eta “bostian” formak jaso ditugu,

bigarren hau formaz singularra den arren mugagabe legez erabilita. “Bosten” ere jaso dugu baina

zalantzaz:

naz -séma-kótxetan sóyas? ... -bósteen, bostétan, · “bostíem-bostíen”!

Ablatiboan “bostetatik” kmz lekukoari jaso zaio bakarrik; besteek “bostetik” egiten baitute.

Adlatiboan ere “bostera” erabiltzea da joera nagusia baina “bostetara” jaso diegu raz1-i, naz-ri eta f.a.-ri.

Adlatibo bukatuzkoan “bosteraño(k) /bosterarte” da jaso dugun ia eredu bakarra lekukoen ahotan, kmz-ren

“bostetarañok” izan ezik.

b) Mugatu singularrean, “bat” zenbakian ere aipagu den legez, beste edozein izenen moduko

deklinabide arrunta jaso dugu, “bost” zenbakia izen berezi legez hartutakoan izan ezik: raz1 lekukoak

egiten ditu horrelakoak. Adibidez:

raz1 “bost”ek urten dau //raz1 prémixua “bost”éri emótza

•Leku-denborazko bizigabeen formak. Ablatiboan hiru aldaera jaso ditugu: “bostik”, “bostetik”

eta “bostatik”; lehenengoa izan ezik (kmz-ri jaso diogu bakarrik), besteak erabiliagoak dira. Aniztasun

hori harrigarria da adlatiboko “batasunarekin” alderatuz: “bostera” da lekuko guztien forma; eta gauza

bera dago adlatibo bukatuzkoan: “bosteraño(k) /bosterarte”. Adlatibo bide zuzenezkoan ere “bosterutz”

da erabateko forma, nahiz eta kmz-k zalantzaz “bostarutz” ere egiten duen.

c) Mugatu pluralean ez da formazko berezitasun aipagarririk jaso 1281 .

1.11.1.1.3.2. Erabilera 1282

•“Bostekua” lexikalizaturik dago eskua adierazteko, “bota/ekarri/emon bostekua!” egituran batez

ere (gaztelerazko “choca los cinco” egituraren pareko esanguraz). Adibidez:

nme2 bóta bostekúa!

kmz ekárri-bostekúa!

raz1 “emoirásu bostekúa!” ºbáai! ... orí · enórabuenia isaten dá

•Ordinalaren erabilera arruntaz gain, data adierazteko ere erabiltzen da. Esaterako:

nme2 íll oném-bosta dátor ·· -ero- bósgarrena

•Data zenbaki kardinalaz ere adieraz daiteke, inesiboan gehienetan:

ñmz ºjúliuam-bostian!: júliu- júliuam-bostiaan!

1280 Ez da edutezko genitibo markaren arrastoa, partitiboan edo datiboan ikus daitekeenez, esaterako.

1281 Ikus, nolanahi ere, errealizazio bat espektrograman, leku-denborazko genitibo kasuarena: raz1 16B207. Errealizazio horretan -

ta- plural ezaugarririk ez da, murrizketaz; gauza bera gertatzen da inesiboan lekuko horri jaso diogun beste esaldi baten ere; ikus

espektrograma: raz1 16B216.

1282 Guk ez dugu jaso, baina bai J.A. ARGOITIA-k, N. AZKARATE-k eta X. GEZURAGA-k honako esaera hau: “Asto baltzanak

eta bost bota” (1995, 22). M. SANGRONIZ-ek beste aldaera bat dakar: “asto baltzanak eta bost esan” (2001, 146).

409

410

1.11.1.2. Zenbatzaile zehaztuez orokorki

1.11.1.2.1. Zenbaki kardinalak orokorrean

Ez ditugu hemen denak ipiniko banan-banan 1283 , aipatzea merezi dutenak baino. Beste hizkera

batzuetan legez, “Hiru eta lau zenbakiei bakarrik dagokien “r”-a, beste batzuetara ere iragan da zenbait

deklinabide atzizki hartzerakoan” (J.A. URIARTE, 1995, 399). Egile horrek orduak adierazteko

erabiltzen den inesibo kasua aipatzen du bakarrik, baina beste edozein erabileratan ere gertatzen da,

“ehun” zenbakiaren multiploetan adibidez. Zenbakiok 6, 7, 8 eta 9 dira 1284 . Piskaka azalduko dira jarraian:

“9” zenbakirako “bederatzi /bedratzi /be(r)atzi” aldaerak jaso dira. Osoena da gutxien erabiltzen

dena; beste biak antzerako bizitasuna dute.

“20” zenbakiaren izena bakarrik erabiltzen denean nahikoa osorik egiten da, “o(g)ei”, amaierako

diptongoz. Baina izen horrekin konposatutakoetan murrizketak maila askotakoak jaso ditugu, izan ere,

osagaiak atzetik edo/eta aurretik har baititzake: “ogeta-”; “ber-/irur-/la(u)r-”; “ber-/irur-/la(u)r- + -

o(g)(e)(i)- + (e)ta-”. Horrelakoetan, hasi amaierako diptongoaren soilketatik, eta “o” soila egin artekoak

jaso dira 1285 :

raz º... ogetábi urte ba nekase-nik ordúan, e?

rmz º... oetábat urte nekase-nik! ...

naz ºba, iru ékis, ba otamar ero, está?: bai!, oétamar, ori da!, erromanuetan otamar...

nmz º”... árena eitten duanien gero tietzen ↵ asi ta bátzuk otamarrien geatu ↵ eitteittuk

otaberatzikin be bai ...”

rmz2 ºoiñ e, berrógei ultzé in da probía gáldu ígual! --kmz º”júbilau”!?: · ordúan ésebes!, · larogei

urté inguru badakes dá!...

rmz º... lau jatórdu ero-ogéi ero berróei, daosénak! mos- mostú arte, selaixa mostu arté --rmz ºe,

iruroei ba-kílo eró..., iruotamarrekua eruate-suan da, geróó...

rmz ºta etxian eitxeko seosé! · berroi bidar “a” ero “bé”-eró! --naz gure aitta Patxík, laroi urte

betettu

kmz ºbai!, ákordatze-sara?, berrógetasei urté?

kmz ºberróeteiru [sic], ori da! ...

raz º”séi”?!: berróet’ííru!

rmz5 º... da ontzáko · berrótabos kílo!: ontzáko · berrótabos kilo ártze-txuan kargía ... --ñmz

ºdakáras baa... · áurten e i- i- irurotamar úrte! --naz º... amákin dda betí e...: ama sárra dauke ta...,

larotamalau...

Aurrekoetan erreparatu behar da “la(u)-”-z osatutako “laro(g)(e)i” erabateko forma, lekukoek

“*laurogei” ez baitute onartzen. Hala ere, “-eun” zenbakiarekin elkartutakoan “laureun” zein “lareun”

aldaerak jaso dira, berdintsu erabilita.

1283

Hemen aztertu ez diren arren, ikus “hamar” zenbakiaren errealizazio bat espektrograman: raz1 13A383; “hiru”-ren beste

errealizazio bat: raz1 3A84.

1284

Ikus azalpen bat I. LASPIUR-en lanean (1999b, 108); gu ez gaude guztiz ados iruzkin honekin: “bedratzia danian, ‘r’ hori ez

dogu danok jartzen, esango neuke gehixenok galdu dogula iñoiz erabilli badogu be”.

1285

Ikus errealizazio bat espektrograman: raz1 01A107.

“100” zenbakiaren izena gehienetan hiato legez egiten da. Lehen aipatu den kontsonante

dardarkaria “irur-” eta “la(u)r-”-en ez ezik, “seireun, saspireun, sortzireun, bedratzireun/beratzireun”-en

ere ageri da, “100”-en multiploetan. Horietan ere izan daitezke murrizketak; adibidez:

ñmz º... ba ígual baa... · berreun metro ero iruun [sic] metro ero, górao!

Ehunekoei unitateak gehituz gero “da”-ren bitartez lotzen dira zenbakiak. Esaterako:

kmz ºéun da ogetábos-peséta!

Ehuneko kopurua adierazteko “siento” berba ere erabiltzen da, batez ere landareak

adierazterakoan baina ez bereziki, adibidez:

f.a. síentu bá-porru erosi dou //f.a. páre bat sientu ekárrisus

kmz10 “...Ez dira basarrixan danak ondo bizi… Baiña hárek bakarrik ziran, bakartadia zeuken.

Eta, en cambio, kalian, alkar ikusten gara: eta ez bakarrik bat eta bi, zientuak edo millaka”

“1.000” zenbakia adierazteko “milla” da erabateko forma. Milakoen multiploak beste zenbakiak

aurretik ipiniaz egiten dira, milioira heldu arte; atzetik ehuneko edo unitate gehiago ezarri nahi izanez

gero, “eta/ta” tartekatzen da, baina ehunekoen ondoan beste unitate batzuk baditu “milla”-ren ondoko

kopula ez da beti tartekatzen. Esate baterako:

rmz2 º... idíxa-be milla kíluan, millá ta · eun kíluan sartúta juateitxuk probára ...

naz daós ·· millá ta saspireun da · berrógetamar pórru

kaz1 ºmillá · bedrátzireun da · ogéixan

“11000.000.” zenbakia adierazteko “milloi” da erabateko forma. “Milla” zenbakiak legez,

kopuruak handitzeko osagaiak aurretik eta atzetik har ditzake. Aurretik, bilioia osatu arte. Atzetik

milakoak, ehunekoak, hamarrekoak eta unitateak har ditzake; jarraian ikus daiteke “eta/ta/da” osagaia

noiz har daitekeen:

kmz millói bat, saspireu- saspiréun ta s- larógetabedratzi · milla, laureun da · ogétamasei --nme2

millói bat, saspíreun da larótaaberátzi mílla, · laureún dd’ogótamasei [sic]

Edonola ere, kopuru handiak adierazterakoan lekukoek zailtasunak dituzte, horrelakoak ez

direlako egunero sarri erabiltzen ziurrenik, eta gaztelaniara joteko joera ere nabaria da.

Lehen aipatutako zenbaki batzuek deklinatzerakoan hartzen duten kontsonante dardarkaria garbi

antzematen da pluraleko deklinabidean (guk “amabi” arte nahikoa zehatz jaso ditugu nominatiboa eta

inesiboa). Pluraleko deklinabidea, azaldu denez, bi eratakoa izan daitekeenez, kontsonante dardarkari hori

agertzekotan, plural mugagabean agertzen da (edozein kasutan). Bikote batzuk nominatiboan ipiniko dira

jarraian erakuste aldera: “batzuk; batak”, “bixak; bixak”, “irurak; iruak”, “laurak; lauak”, “bostak;

bostak”, “seirak; seixak”, “saspirak; saspixak”, “sortzirak; sortzixak”. “Bedratzi/beratzi”-ren kasuan

gauzak ez daude hain garbi, plural mugagaberako “be(d)ratzixak” ere jaso baitugu, “bixak”-en ereduan

legez. Lehenago ere azaldu dugunez, beraz, “bi” eta “bost”-en kasuan pluraleko formak neutralizatu

egiten dira, eta batzuetan “be(d)ratzi”-ren kasuan ere bai. Azken honen plural mugagabeko adibide batzuk

ipiniko ditugu:

S.B. beratzirak –kgg lengó bedrátzirak etórri díra –kmz lengó bedrátzirak etorri dia –raz1 lengó

bedrátzirak etorri día

/f.a. lengó berátzixak etórri dia –nme2 lengó berátzixak etorri dia –naz lengó bedrátzixak etorri

dia

411

412

kgg bedrátzira-díra –kmz bedrátzira-día --S.B. beratziretan

/f.a. berátzixa-día //f.a. etorri da berátzixetan --S.B. beratzixetan –nme2 etorri da bedrátzixetan

“Amar”, “hamaika”, “ogei” zenbakietan ere erabateko “neutralizazio”-sinkretismoa gertatzen da

pluraletan; hortik aurrerako zenbakiek aurretik azaldu ditugun legez funtzionatzen dute, “ogetabat,

berrogetabat” erakoek izan ezik. Horiek “bat” dute oinarrian baina esangura plurala duten zenbakiak

izaki, ez dute “bat” bakarrak legez funtzionatzen. Horrelakoetan ere sinkretismoa gertatzen da.

Plural mugagabea lortzen da besteak beste zenbakia jakineko izen baten-batzuen ordainez

erabilitakoan; beste bide bat orduak puntuan adierazterakoan sortzen da baina salbuespen sistematikoa

“bat” zenbakian dago, “ordu batak” baita oinarrizko egitura nominatibo formentzat. Inesiboan hala ere,

“batetan /batian” alternantzia jaso da.

Errealizazioetan hain erregularrak ez diren beste salbuespen batzuk ere jaso ditugu; hemen

batzuk:

raz º... Éulo sékula bestot úste-etorri sanik irúRa-paño beranduao. A ess!, a esán etórtzen!: á e

irÚAk [sic]... Irúak ingururarte ní-ló itxe-nebán!, · ló itxe-néban!, irúak ingurúa ...

kaz2 º... ni enai jaikiko goixeko sáspitan orri umiorri armusu emón... ...

kgg amáikatan --naz amáikatan fállau dau

/nme2 amáiketan · falláu dau –naz amáiketan fállau dau

Inesiboan forma mugagabeak eta pluralak neutralizatu egin daitezke atal horretan azaldu den

eran, mugagabeko loturazko bokala eta pluraleko ezaugarri plurala dela eta.

1.11.1.2.2. Ordinalak

a) Forma

Hauek, formaz, izenaren ondoan erabilitakoan izenlagunak dira; hartu ere, edutezko eta lekudenborazko

genitibo kasu markak hartzen dituzte hurrenkera adierazteko 1286 . Ordinalek leku-denborazko

genitibo marka batzuetan hartzen dute eta bestetan ez; gehienetan aldaera biek ez dute esanguraz alderik.

Batzuetan genitibo marka nahitaezkoa da eta izenlagun legez duen erabileraren arrastoa garbi dago

horietan; eraikinetako pisuak adierazteko, adibidez.

Denbora eta lekua adierazten dute batez ere baina baita kategoria edo mailak ere, besteak beste.

Formaz, -garren(go) 1287 atzizkia hartzen dute ordinalak osatzeko, baina badira salbuespenak

hasierakoa 1288 , amaierakoa eta jarraian datorkeena adierazteko. Amaierakoa, hondarrekoa adierazteko

“asken /askenen(go) /askeneko //atzen /atzenengo” erabiltzen dira; jarraian datorrena/etorritakoa

adierazteko “urrengo 1289 “ erabiltzen da baina denboran edo lekuan aurretik duen osagaiaren ondorik

gertatuz gero; “aurreko” erabiltzen da gertaera zaharragoak edo lehenago dauden lekuak adierazteko.

Perpausean zein funtzio duten, deklinabide kasu markak har ditzakete. Adibide batzuk:

1286 Ikus, adibidez, EUSKALTZAINDIA (1993, 176).

1287 Ikus errealizazio bat espektrograman: nme2 10A205.

1288 “Bat” zenbakiari dagozkion formak aurkeztu dira lehenago baina hemen adibide batzuk ipiniko ditugu.

f.a. ni llegau naix lélengo --kmz7 º... da neri lelengo-lelengo, ni-baraki-señek ésplikau éstan ... -raz

º... orí éstaa-aiñ oná jenerasíño báteti-bésterá!: óiñ! isen básian su bigárrena sará ta beste-

irugárrengo jenerasíñoráko isen básan orí buéltióri!, baña ...

kaz2 ºitxurríxaa! ·· da ·· trembidía pasauta be-euen · itxurrixa: a ura obia san ·· lélengo itxurrikua

bañó bigárrenekua... --kmz ºúrrengo péoría!, ·· trésa, irúa, lélengo písua, eskerrétara · jaixo nitzan

//kmz láugarrengokúa etorri dok

rmz ºbátian lélengo ta urrengoo, úrrengo urtiam-bíarren! ·· i- iruroetaa-a- amairu-ultze-eo igenduasen!,

da bate-tapau! ...

kmz3 º... torri sitxuasen · asken órduan áre-kafieta torri sitxuasen ... --raz1 ºaskéna beti askén -raz1

neu leau naix áskenengó --kgg askénekúa bakárri-falta da --raz ºséma-galléta!, bañá! ··

bále!, atzéna, ee? --kmz7 “... Dantzan eiñ, da gero atzenengo piezía gustatze ákun, aal dala

norberari gustatze akonakin ...”

rmz ºan úrrengo euneako laatzetzue tá! ... --kmz ºbai, ... úrrengo konturatuko naix!

kmz ºúrrengo péoría!, ·· trésa, irúa, lélengo písua, eskerrétara · jaixo nitzan --ñmz º[Beixuko

sabala] Élgetako partia da bai... ... úrrengo... ·· or-eee... Asúrtzak eta baría or goixán!

raz º... bespéran bakísu sé-eiebán?: séirak árte biarra éiñ!, Kálamuati-bueltia · éiñ! ... da

bíxamonunían [sic] íl san: áurreko egunían! Kálamuára!; seirak arte biarra in!, ártu bokátia ta

Kálamu-. Óñes! éé?! ...

b) Erabilera

•“Azken” horrek erabilera berezia du norbait hiltzeko zorian dela adierazteko batez ere; zerbait

ia guztiz ahituta dagoenean ere erabil daiteke: “askenetan/askenekotan egon”. Adibidez:

raz1 º... da ántxe ní, íldako morúan: ba, bai bá!, es entzún da ésebes! péntzaisu!: séro grádos!,

askena- askénekotan!: séro grados da ba íl-txen [sic] –nme2 gaur íltten dao, as- gixájori!, ·

askénetan dao –naz iltten dao ya, askénetan dao

•Ez hiltzea bezain latza, baina zerbaiten izaera jasangaitza adierazteko erabiltzen da “askenan

urrengua” esapidea; antzerakoa da “ori askena da”. Adibiderako:

naz “askénan úrrengua” ... ºeskássa, bai!, eskasa da...

naz oríí... x- eskása da, e? ori asskena da yaa... askén-askéna

•Goikoaren pareko esangura du “iltzian urrengua” esapideak. Aldaerak ditu baina erabiliena

horixe da; adibidez:

nme2 ºbai! eskásaa, gausa txarra daniam-ba, · “íltzian úrrengua da-orí”

“Edutezko genitibo marka duen izena + urrengo” egitura hori arrunta da, dena dela. Esate

baterako:

kmz gurían úrrengo dao

•Esangura “hobeagoko” egiturak ere eratzen dira, nolanahi ere: “es da askenengo/atzenengo

geratuko”; “zerbaitek azkenik ez izan”; “asken fiñian”; “askenian”.... Adibide batzuk:

raz1 º... au ein dabena ésta- ·· esta-átzenengo geátuko!

raz1 º... oin gausá bat oná, kúman! kúman eoten dia t’ántxe... baña-altzúan artu eskerok úmiak!,

búfff! · se! sé-estudiante dián estao askénik! ...

rae ºasken fiñian...

1289 Ikus errealizazio bat espektrograman: naz 12A041.

413

414

kaz2 º... asi nitzam-ba · kopeti eitxen, kopeti-itxen · txikixaa... a- áundixaua áundixaua

áundixaua... · askenian amem-buééltan... ·· buru gustian, ee? ...

•“Oiñ urrengo/urrenguan” egiturak zerbait gertatu zeneko azkeneko aldia adierazten du;

adibidez:

raz1 º ... ba esta ba, ía noix ja-neban oiñ urrengó!? Sam-blas ópilla b’eneban jan! ...

•“Baten/batzuetan ... urrengo ...” egituran 1290 . Adibidez:

rmz ºbai!, konéjua bátzuetam-bai, úrrengo es...; · ollúa béti, · astúa!

1.11.1.2.3. Banakariak

• -na atzizkiaren bitartez da bide arruntena. Kontsonantez amaitutako zenbakiek atzizki hori

hartzerakoan, leherkaria bada galdu egiten dute; adibidez, “bana, bosna”, baina “amarna”. Bokal

sabaikariz amaitutako zenbakietan atzizkiko kontsonante sudurkaria ere sabaikaritu egiten da. Adibidez:

kaz2 º... ta, émon seskuan dánori erretrato baná... ·· etxéra erretratuekiñ...

kmz3 º… txikito bana ero biña eran da… ·· gausa mordo bat esan da etxea juate-aitxu-báskaitxara

rmz2 º... ta, -”nik órrek artú · ta banám-banan Úrkoko púntara erúan dánok!”, -”sé-esáte-ok?”, eta

orduantxe bóta! · ogétabósna dúro! ...

Geure egiten dugu J.A. URIARTE-ren zalantza: “Ez nintzateke ausartuko sistema honek zein

zenbakitaraino jarraitzen duen esaten, baina ehunetik gorakoetan, ez dugu goiko hori hain zintzo

jarraitzen” (1995, 400): “Ehun zenbakiaren anizkoitzak ez direnetan, sistema berberetsua jarraitzen

da” 1291 ; guk horiei milakoak ere gehituko dizkiegu, adibiderako:

naz billétiek urteustuu [sic] · bostéun d’amarna peseta bakotxái

raz5 º... amár-na milla duro ume bakotxari emoétzesen arek!

Baina “Ehun zenbakiaren anizkoitzetan, aldatu egiten da distributiboen sistema” 1292 eta

zenbakiaren ondoan “bana” ezartzen da; esate baterako:

f.a. bakótxa-dakáus bostéun bana rifa sáltzeko

Lexikalizaturik ere jaso dugu “erdi-bana” egituran adibidez.

•Edonola ere, banakaritasuna adierazteko “bakotxa” erabiliz gero -na atzizkia ez da nahitaezkoa.

Beste bide batzuk ere badaude: “lantzian/egunian/astian... + zenbakia”, leku-denborazko genitiboz

eratutako egiturak... Adibidez:

f.a. bakotxári bát tókatze-ako –kmz bakotxándako bat · tókatzen dok

rmz ºlantziam-bat emón da rá!, · tríllau!

-t ... kiloko...

-rmz ºkílo ta érdi!

1290 Azaldu da jada “bat ... beste” bikote banakariaren erabileran.

1291 Ibid.

1292 Aip. lib., 401.

•Banakariak errepikatuta edo banan, inesibo kasuan, multzo nagusia banaka edo zenbateko

taldeetan banantzen den adierazten dute. Guk “bosnan” formara artekoak jaso ditugu bakarrik.

Adibiderako:

rmz2 º... -”éu-sé ingo euke ba?, fanfayoi-oi-o-orrek [sic]?” béstia-kóntestau ta, -”nik órrek artú ·

ta banám-banan Úrkoko púntara erúan dánok!” ...

naz ... ºoin ser dato [sic], biñákuek alá?

1.11.1.2.4. Bestelako ezaugarri eta erabilerak

a) Adjektibo biderkatzaileak atzizki bidez lor daitezke: -kotx, -ki, -kote/-koti... Horrela

eratorritako izen batzuk guztiz lexikalizaturik daude: “irukotx, saspiki”... Adibidez:

nme2 irúkixa-jaixo dia --f.a. irukótixak jaixo dia

naz saspíkixa-jáixo dia --raz1 ºorí e saspíkixa, orí

égixa da orí!: baai, nérbixuak áidian, baai, saspíkixa-aixé da, baai: nérbixuak áidian erabili!, orí

esta- orí gaixúa da ta kítxo! ...

nme2 irukóte bat etorri san

nme2 ºbaña “irúkotxa” bedárra dá!, bai...

nme2 orrék · loriorrek, · orrí irúkotxak dáukas

b) Zatikiak edo proportzioak adierazteko hainbat bide daude 1293 ; hasi osotasunetik eta egin

daitezkeen zatietara posibilitateak ez ezik horiek adierazteko bideak ere ugari dira:

•Forma batzuk berez adierazten dute zein zati den: “osua/osorik; erdi 1294 ; eren,

laren/lauren/laurden” adibidez. Horietariko batzuk egitura konplexuagoetan ere aurki ditzakegu: “erdi

bana; erditxik bi eiñ, erdibitxu...”, edo esangura bereziz. Adibidez:

ñaz2 ºorí, Otólakuen · uésaba! · Samakólanekua bat!, Otólako-erdíxa, Mariáluisaan da

béstekaldekua-sian errentéruak ...

rmz5 º... ba ultzia estok itxen iual gisom-próban ee ee... iual geatze-aix ultze lárenian eo ultzeérdixan!

nmz º”... [karta jokoan] botatzen zuan bakotxak txa- ↵ kurrandi bana edo ... erdire da ...”

kag º... baña eske dau · amén!, ta geró! · amén!, · baña eske · óso estremísta dá! ··

estáka erdíko términórik! ...

kgg º... eske nik or prolémia [sic] ee -nere kásuan beintzat úste dó-dála- badákitx · or dauala, eta

ordúan · erdi entzútzen dó-béti ...

•Zatiak adierazterakoan biderik arruntena kopuru osoa ablatiboan jartzea da, eta ondoan adierazi

nahi den kopuru zehatza, leku-denborazko genitibo marka aukerakoa izanik; lehen aipatutako “bitxik

bat(ekua)” erakoak behar beste era daitezke. Gainera, bestelako kasu markak ere har ditzake. Adibidez:

-nme2 ºimíñia, ·· d’anégia. · Anégia-daukas · lau imíña, · da imíñia-daukas lau imíllaun!

-nme2 ºbaña, ba-anégian láuti-batekúa imíñia

-t ...

1293 “Bi” zenbatzailearen atalean aurkeztu dira batzuk.

1294 Zenbatzailea denean “erdi” izenaren ondorik erabiltzen da; mailakatzailea denean ostera, aurretik. Gaztelerazko “a mitad de

precio” adierazterakoan, “presio erdixan” ere jaso dugu baina jatorragoa da “erdi presiuan” egitura, mailakatzailearen hurrenkeraz

baina proportzio esanguraz.

415

416

-nme2 ºeta imíñian láuti-batekua imíllauna

raz1 ºbiéko! amarretik berátzixan! ...

S.B. ºeunetik larogetaemeretzi, millatik milla! barautzak elikoidalak...

•Beste bide batzuk ere jaso ditugu, gaztelaniazko egituren kalkoak: “zenbaki ordinala +

partia/satixa”, adibidez:

kmz irugarrengo partía einda dao

•Proportzioa adierazten da, baina balio banakaria ere badu “euneko + zenbakia” egiturak. Dena

dela, ablatibo markaz ere egin daiteke. Adibiderako:

kmz eunéko báta emóteskuek

raz1 interésa [sic] emóteskues e- e- eunéti-bat

•Adierazi nahi den proportzioa osoa baino handiagoa denean gaztelerazko hitzak eta egiturak

hartzen dira gehienetan 1295 : “doble, bi/iru... bidar geixao/gitxiao” eta abar. Esate baterako:

kmz3 º... baña, dibujorik éstakanak eta… ... da kósta itxe-akok… · dóblia! ...

rmz6 “... Nere frakasorik haundiña [hauxe] izan zan: Feliperi Vitorixan jokatu netsan eta nintzan

bi bidar gehixago orduan neu, neure ustez, eta galdu egin netsan ...”

c) Kopuru “handietan”, esaten den zenbakia baino gehiago dagoela adierazteko -ta(sa)k /da(sa)k

atzizkia txertatzen zaio; zentzu biderkatzailea ere badu. Bakarrik edo izenaren ondoan joan daiteke.

Adibidez:

ñmz ºisengo estia ba berroeta urtiák?!

kmz ºofisíña batén e ·· estáitx séma-eongo gíñan an, · ógetak!

nme2 beixak, berróetasa-seuasen

kmz º... “berrogetak”: berrogei txa berrogei txa berrogei txa berrogeikoo lótiak ... “emen ber-

berrogei jeuasasen, · emén béste berrogei txa emén be bai”...

f.a. eúndak éren e millákuak --nme2 an, eúnndaka mílla-saosen

d) Zenbakiak zenbait esaeratan 1296 :

•Talde baten kopurua adierazteko 1297 :

raz5 º−“baai!, ·· etórri don Eujenia, Kayetáno ta-alabía, irúrak etorritxun” ...

•Data adierazteko: “erreferentziako eguna (edo dagokion aditzondoa: “gaur, bixar...”) + sortzi

/hamabost /illabete /urtebete”.... Lehenagokoa edo geroagokoa izan daiteke. Adibidez:

raz1 º... datórren dómekan illebete ikusi neban ...

raz ºillébete! Yaai! [sic], gaur illébeté ya saiñ eongo días

•Diru txanponak edo bileteak adierazterakoan: “milla pesetakua, millakua; bost/ogei/eun/milladuro(kua)...”

esangura erreferentzial hutsez, eta konnotatiboz ere bai, esapide bihurtuz. Adibide batzuk:

kmz ºba! ba estao bostéunekórik, e?: bostéunekúa es, e?

1295 Ikus gainera “bi”-ri eskainitako atalean “ori lako bi” eta tankerako egiturak.

1296 Guk ez dugu grabaketaz jaso baina hemen koka daiteke zerbaiten hasiera markatzeko erabiltzen den “bat, bi, (eta) iru!” esapidea.

Nolanahi ere, ohiko forma zaharrena “bat, bi, iru, (eta) lau” da, I. LASPIUR-ek idatzi duenez (1999a, 77) eta ahoz beste zenbaiti

entzun diogunez.

1297 Lehen ere aurkeztu da “bi” zenbakiaren atalean.

az1 º... gu akostumbrauta garen morúan, bos peseta txarriaitti-plasán!, ónen ámama ta!... bué!...

raz1 º... ori esta iru xémeikua ba iséngo! ...

•Osterantzeko egitura jator batzuetan: “lau oñian/ankan ibili/ikesi”; “lau/bi + izena (kopuru

zehaztugabea adierazteko, gutxi)”...

nme2 umíak, lau-ánkan e · así da ibíltten, · ikesi dau

kgg º… béti txikitéuan dao, ta ordúan tabérnetan be berakin koinsiditzen dou taa, ff!, lau txikíto

badákas yá!, buenoó!

kmz ºestá iguála surekin bérba eitxiaa, oo-orrí kóntestatzia, lagúnekiñ éitxia morúan, e?: jóólíín!,

diferénsia edárra dao! Guk lau berbákiñ e amáitzen dou!: ·· “los mismos” da...

naz bi katú, es! ésebes...

•Izen moduan lexikalizatuta: “amarretako, amaiketako”. Adibidez:

nme3 ºnik ee, ··· bo- nik e jan doteni [sic] amárretakua isen da-amábixa-pasau gaur!

f.a. ónuskero amáiketakua jan dosu

e) Zenbatzaile batzuek balio enfatikoa dute, ez hitzez hitzekoa: “hamaika, milla” esaterako.

Esapideetan ere ihartuta daude: “milla esker; millak (eta) millak/milloiak” adibidez:

kaz2 º enee!, amaiká! ·· atzapar ibili dok amén!

kaz2 º... neri aitxak millllá bidar bai!, esen- esan sestan orí, esta? ...

kmz ºbai! entzún millá gausá · txárrak eta ónak!

kmz º[“Antero Txaparrotia”] úéééé, órrek e, órrek milla urtékuok es-tía · kantúak

kmz ºbuééno! · mui bién Juanítoo!, millá eskér. · Í?, fenómenua-aix í!

kmz mílla ta míllak jeuasasen //milla-millak

f) Orduak adierazteko. “Sei”-ren eredua ipiniko dugu hemen hainbat ordutan: “seirak puntuan;

seirak eta bost; sei txa larenak /seirak eta laren /seirak eta larenak; sei txa erdiak; seirak ogei

gitxiao/gitxiauak; seirak laren gitxiao /seirak laren gitxiauak /sei laren gitxiao /sei laren gitxiauak; seirak

joteko/eskas, seirak joko dabe, ixa seirak; seirak jota, seirak pasau, seirak jo ditxue; seirak eta bost ontxe

joteko, seirak eta bost joteko, seirak eta bost ixa, seirak eta seose geixao; seirak eta bost jota, seirak eta

bost pasau” eta abar. Ordua “bat” denean aditzean singular eta plural komunztadurak txandaka jaso

ditugu, bietarakoak.

g) Eragiketa matematikoak era bereziz egiten dira; ez ditugu hemen aukera guztiak ipiniko baina

adibidetegian altxor polita jaso dugu. Esate baterako:

-raz1 ºbaa, ómbre bai ba!, bakotxían amar einda-amar einda bé, amar- e amár amár · amár

egúnekó · o- e- o- diez por die-cien!

-t ...

-raz1 ºamár amarréko éun!

-raz1 º... [Sanjuanak] gaur amár! esta urríñ, e- eun asko estaos...

-t ...

-raz1 ºess-Sa- · San juan euna esta kontau biar da bésperia bésta · kontaukó!, baa, sema-daos bá?amabi!

Éon... · amarrétik ogetabira a- amabii! ·· baai... de diez- gaur diez: gaurkua inda dao!

-kmz6 º... da, axe ipini! ·· aretxen médixia ipiñi ·· sekretu moruán ...

417

418

-kmz6 º... gure sekretuakin in genduan klasifikasiñua

-kaz8 ºbai ba!

-kmz6 ºba léena, biarrena ta...

-kaz8 º...

-kmz6 ºe- erdixak berroetamar artu ·· t’aren démpora-bakotxanak artu ·· e?, ta-aren erdira iñ!

h) Zenbakiak erdaraz esateko joera, euskara jatorrean jardun arren: zenbakiak eurak, dirua,

datak, adina, neurriak, salneurriak, esaerak, autoen zenbakidun izenak, esaerak eta abar. Ikaragarria da

erabilera horrek duen indarra eta bizitasuna lekukoen ahotan eguneroko jardunean; agian horregatik ere

indartzen da kopuru handiak euskaraz emateko zailtasuna lekukoen ahotan. Adibidez:

nme2 an asientuan, únuak seosen

raz1 º... e oiñ úrrengo in [isen] sanian médikuaná, · erósi in géntzan ... semíak erósi setzán!: ·

tres- dos míl ero estáki-tres mil pesetas, da, aretxekin edérki dábill ...

raz1 ºdaa, sero- séro grádos tensiñúa!: ílda létxe erua-niñúen! ...

raz1 º... au treintaiseisian jáixotakua da súená?

raz1 ºómbre!: laróeta berátzi úrte ta laróetamarre-nian [sic] dóya, da komprendíru im-bie-néuke!

· Baña bátzueta-nérbixua-siem-por-sien... · ní-be bátzutan!, · ta betí aleíña inda bañá... kontxóó!,

néu-pee... Néu-pe larógetabos urté dákas geró!

i) Neurri, kopuru, tarte eta kontzeptu zehatz batzuek euren izena dute, eta likidotan, laboretan,

luzeran, pisutan, dirutan eta abarretan izan daiteke, gaur egun erabiltzen diren estandarrez gain (“metro,

litro, kilo, peseta”...); adibiderako: “asumbre, asumerdi, kuartillo, potekara”; “kana, atz, arra, uñ/oñ/oiñ,

ontza”; “arroba/arrua, erralde, anega, anega-erdiko, imiña, selemiñ, imillaun, libra, liberdi”; “dosena,

pare, sint(x)a”; “txakurraundi, txakurtxiki, perro, txikita, txiki, xemeiko/ximiko/xameiko/tximaiko, amarxemeikoko,

sentimo, sentimo biko, bost/amar-sentimoko, errial, lamaiko/lameiko”. Ez ditugu

sistematikoki jaso egur-bolumena adierazten duten “apea, estereo” eta abarrak. Izen gehiago ere badira,

baina horiek lexikologia lan batek jorratu beharko lituzke sakonago. Adibide batzuk erakusgarri:

kmz ºesnedúnaana juan da ordúan, ·· eróstera: arék estákik lítro bi s- séma-dian, asúmbria-akik

arék, ta-”asúmbria” esán biákok!

nme2 ºarrúiá!, · d’erráldia!

nme2 ºimíllauna, imíñia t’anégia!

nme2 ºimíñia, ·· d’anégia. · Anégia-daukas · lau imíña, · da imíñia-daukas lau imíllaun!

nme2 ºbaña, ba-anégian láuti-batekúa imíñia

nme2 ºeta imíñian láuti-batekua imíllauna

j) Kopuruen zehaztasun eza adierazteko hainbat eta hainbat bide erabiltzen dira 1298 . Besteak

beste, bi zenbakiren artean “ero” juntagailua erabiltzea oso bide arrunta da, baina zenbaki bakarra ere izan

daiteke. Zalantzan diren zenbatzaileak (edo mugak) elkarren ondoan inongo lokarririk gabe ere ipintzen

dira; zenbaki konposatuetan ez da beti zenbaki osoa errepikatzen, zalantzazko unitateak baino. Beste bide

bat zenbakia “bat” zenbatzailearen ondoan jartzea da, edo “-ren bat” egituran txertatzea 1299 . “Ixa, kasik,

igual, olan/olako, inguru, pasau, letz/les, eta piku” partikulek ere funtzio hori dute. Egitura

1298 Ikus zenbatzaile zehaztugabeei eskainitako atalean ere.

1299 Modu horiek aipatu dira zenbaki horri eskainitako atalean.

konplexuagoak ere erabiltzen dira, postposizioz: “zenbatzailea ablatibo kasu markaz + gora/bera”,

adibidez. Batzuetan modu bat baino gehiago batera erabil daitezke. Adibide batzuk:

nme2 º... eukitzettú, sortzi óntza, · edo amar ontzá ero... · Geró an óntzetati-ba pixua kalkulatzen

da gitxi gora-bera ...

rmz ºbaai, da lao- laroi urte daukesak!, ero bí eró! · orrék!

raz4 ºm, puess · amabost egi- amabost egúnn o, baten etxe batian da beste amabos béstian da ...

rmz ºda geró e, Erbolésenien ibili nitzuam-bestee páre bat urtien eró!

nme2 º... madárixa-pee iguel eongo sien e sei-sortzi kláse!

kmz ºorrék?: óñeskériok e, · irurogetamaa... sáspi-sortzí bat

rmz ºda orbéla ekárri! · órrendako!: páre bat-iru ba-burdí órbel ekartze-enduasen guk ee

Arrátetik! ...

rmz ºbi ero iru be bai beintzet! ·· úrtero!: bi-iru goixetixe!

raz4 º... nik saspi urte arte i-, saspi · (?)..., ixáá sortzi urté ·· e, neukasela jua-nitzen lelengo

eskolara!, aráxe! ...

rmz ºsemat kortxo les?

kmz3 º… órre-be, · milloitxi-gorakuak · eskópetak!, baai… …

k) Kopuruen zehaztasuna indartu ere egin daiteke, “justo /justu” erabiliz, adibidez:

rmz2 º... da lélengo súan Txótxiñ, da arrírik · sóltau bárik! ... irú-últze justúak éitxuan ...

1.11.1.3. Ondorioak

Zenbaki kardinalen deklinabidean lehenik eta behin zenbaki bakoitzak zein funtzio duen eta

perpausean zein kategoriakoa den kontuan hartzekoa da. Izan ere, bost deklinabide modu onartzen dute,

izenordain edo determinatzaile izan, ala izena izan, funtsean lau forma hartzen badute ere −edo zenbaki

batzuetan plural moduen formen berdinketaz hiru−: mugagabea, mugatu singularra, “plural mugagabea”

eta mugatu plurala. Orokorrean, izen arrunten ezaugarriak dituzte kasu markak hartzerakoan,

berezitasunak ere badiren arren. Zenbakiak eurak izen berezi legez ere deklinatzen dira batzuetan

metahizkuntzan, eta orduan izen berezien ezaugarriak dituzte.

•“Bat” zenbakia

Mugagabeko deklinabidean datibo kasu markaz baserritarren joera nagusia “bati” egitea da,

kaletarren joera loturazko bokala txertatzekoa den artean (“bateri”). Nolanahi ere, alternantzia da nagusi.

Motibatibo kasu marka txertatzerakoan, orokorrean legez, Aginagakoak beste lekukoengandik bereizten

dira, loturazko bokalik ez erabiltzearren. Leku-denborazko bizigabeen formetan eibartarren erabateko

joera -ta- artizkia ez erabiltzea da, salbuespen banakak diren arren. Inesiboan, hala ere, alternantzia dago

“baten” forma hedatuenaren eta “batian”-en artean. Azken hau, dena dela, Eibarko alde guztietan

erabiltzen da.

Mugatu singularreko bizigabeen formak mugagabekoekin zeharo berdindu egiten dira,

sinkretismoa sortuz, inesiboan “batian” forma erabatekoa den arren.

Mugatu pluraleko formak izen arruntenak modukoak dira. Nominatibo plurala ordua

adierazterakoan ere erabiltzen da. Mugagabe pluraleko formak aldaera nagusi bi ditu oinarri-oinarritik,

“batzuk” eta “batzuek”. Joera nagusia aldaera biak alternantziaz egitea da, baina “batzuk” formak bereziki

indar handia du Eibarren, “batzuek”-ek baino gehiago. Bikote hori beste kasuetan ere gorde egiten da,

batez ere leku-denborazko kasuetan.

419

420

Erabilerari dagokionez, oso aberatsa da batez ere hainbat eratako egituren partaide delako.

“Bete” osagaiak osotasuna adierazterakoan “bat”-en lekua sarri hartzen du, lexikalizatuta ere badago

berba batzuetan. Beste zenbaki eta zenbatzaileen ondoan erabilita kopuru zehaztugabeak adierazten dira;

beste egitura mota baten, berriz, erabateko ezeztapena adierazten du, eta esapideak ere badira. Bestelako

osagaien ondoan askotasuna, goi maila ere adierazten du. Alditasuna adierazterakoan “baten” inesibo

arruntaren ondoan “beiñ” ere sarri erabiltzen da, “bein baten” erako egitura erredundanteetan ere bai.

Konjetura adierazteko egituretan ere oso erabilia da. Oso erabilera aberatsa du, esangurazko ñabardura

askorekin gainera, “bat ... beste (/urrengo)” bikote korrelatiboak. “Bakar-” osagaia ere emankorra da bai

elkarketarako bai eratorbiderako. Dena dela, gaztelaniaren eraginez edo sortutako egiturak ere erabiltzen

dira, “bat” “bana”-ren ordez erabilita, edo izen zenbagaitzen ondoan erabilita, esaterako. Esaeretan

hainbat esangura ditu: pertsona izenordain zehaztugabea, konjetura eta abar.

•“Bi” zenbakia

Zenbakia izenaren ondoan denean hurrenkera bi izan ditzake; bata, “bat” zenbakiaren lekuan

ipinita, eta bestea izenaren aurretik jarrita. Kaletarren joera lehenengo hurrenkera erabiltzea da;

baserritarrek hurrenkera biak darabiltzate; eta bakarrik bigarren hurrenkera darabilenik ez dago, guk

bildutako lekukoen esanetan behintzat.

Deklinabideari dagokionez, hiru forma hartzen ditu soilik, mugagabea, singularra eta plurala;

moduen forma berdinketaz. Mugagabeari dagokionez, -(r)e- mugagabe osagaia tartekatu ala ez da

aldaeren iturri nagusietarikoa. Esate baterako, ergatiboan “birek” eta edutezko genitiboan “biren” egitea

nahikoa kaletarra da, baserrietan ere −oso gutxitan− horrela egiten den arren. Soziatiboan ostera, bakarrik

“bikin /bias” egiten duten lekukoak kaletarrak dira, gehienek -re-dun formekin alternantziaz egiten duten

artean. Motibatiboan ere “biregaitxik” aldaera batez ere baserritarrena da, joera nagusia -re- gabe egitea

den artean. Destinatiboan, bestalde, -re- osagaia agertzea −kasu honetan genitibo markatzat har daiteke−

orokorra da. Leku-denborazko bizigabeen kasuan, “bat” zenbatzailearen deklinabidean ez bezala, -taartizkiaren

aldaerak erabili egiten dira kasu guztietan, artizki gabekoak baino gehiago. Artizkirik barik

adlatiboan egiten da gehien, eta batez ere denbora zentzuz erabilitakoan. Bizidunen formak, ostera,

genitibo markaren arabera aldaera ugari sortzen eta erabiltzen dira. Mugatu singularrean ez dago aparteko

aldaerarik, leku-denborazko kasuetan bokal alternantziek sortutakoez gain.

Erabilerari dagokionez, esangura adierazkorrez esaeretan oso erabilia da. Alditasuna adierazteko

“bitxan” inesibo arruntaren ondoan “birritxan” ere erabiltzen da. Kirol eta jokoetan “bi” osagaia hainbat

egituratan erabiltzen da. Bikoiztasuna adierazteko hainbat bide daude: eratorbideko atzizkiak, perifrasiak,

“pare” erako sinonimoak eta abar. Zatikiak adierazteko ere jakineko egituretan erabiltzen da.

•“Bost” zenbakia

Deklinabideari dagokionez, hiru forma hartzen ditu soilik, mugagabea, singularra eta plurala;

moduen forma berdinketaz. Mugagabeari dagokionez, -(r)e- mugagabe osagaia tartekatu ala ez da

aldaeren iturrietariko bat. Leku-denborazko bizigabeen formetan -ta- artizkia gutxitan erabiltzen da,

genitiboan behin ere ez guk jaso dugunez eta beste kasuetan alternantziaz. Forma mugatuetan ez da

aldaera nabarmenik jaso orokorrean.

Erabilera eremua, zenbaki arruntarenaz gain, murritza du, “bostekua” erako lexikalizazioa baita

deigarriena.

•Zenbaki zehaztuak orokorrean

Kardinalen sailean, hainbat egile arduratzen duen aldaera fonetiko bati helduz, euskaraz “hirur-”

eta “laur-” zenbakietan berezkoa den kontsonante dardarkaria Eibarren 6, 7, 8 eta batzuetan 9 zenbakira

ere iragazi da zenbaki horien forma konplexuagoetan ikus daitekeenez. Aldaera fonetikotan 9 zenbakia da

ugariena. “La(u)r-” zenbakia forma konposatuetako partaide denean forma murriztuak ere erabiltzen dira;

“o(g)ei” zenbakiak ere hainbat aldaketa jasaten ditu forma konposatuetan, murrizketa bidekoak gehienak,

emaitza soilena “o” dela.

Ehunetik gorako zenbakiak osatzerakoan “eta” kopula ondoko osagaien arabera tartekatzen da.

Zenbat eta milako, ehuneko, hamarreko eta unitate gehiago adierazi, kopula gutxiago orokorrean.

Ordinalen sailean forma arruntenak -garren(go) atzizkiaz sortzen dira baina forma batzuk

irregularrak eta esangura zehatzekoak dira: hasierakoa, amaierakoa eta ondokoa adierazteko formak,

esaterako. Forma zehatz horiek egitura eta esapide askotan erabiltzen dira.

Forma banakariak egiteko modu arruntena -na atzizkiaren bitartez da baina kopuru handietan

“bana” erabiltzen da zenbakiaren ondoan. Beste bide batzuk: “bakotxa” erabiliz, jakineko denbora tartea

adierazten duten berbak erabiliz (“lantzian, egunian ...”), leku-denborazko genitiboz eratutako egituren

bidez, besteak beste.

Zenbakiek forma biderkatzaileak ere sortarazten dituzte atzizki bidez sarri. Zatikiak adierazteko

berba zehatzak daude zatiak ere zehatzak direnean; osterantzean ablatibo egiturak erabiltzen dira

nagusiki. Forma anizkoitzak adierazteko, ordea, gaztelaniako berbak eta egiturak erabiltzen dira

gehienetan, baita modu jatorrak ere, “olako /lako”-z osatutako egiturak hain zuzen. Kopuru “handiak”

adierazteko, zenbaki zehatzaz gaindikoak, “-t/da(sa)k” gehitzen zaio zenbakiari.

Zenbakiak esaeretan oso erabiliak dira, hainbat esangura ñabarduraz eta lexikalizatuta ere

badaude forma batzuk. Eragiketa matematikoak era bereziz egiten dira, matematika herrikoiaren ildotik.

Lekuko gehienen artean oso hedatuta dago zenbakiak gaztelaniaz adierazteko joera, oso lekuko zaharren

artean ere bai; horrek argituko luke zergatik sortzen diren arazoak zenbaki “luzeak” euskaraz

adierazterakoan.

Bestalde, zenbakiez gain, hainbat berbak kopuruzko esangura zehatza du, bai neurrizkoa,

luzerazkoa, pisuzkoa eta abar.

Zenbakien zehaztasuna ezabatzeko hainbat bide erabiltzen dira: “ero” tartekatuta, errepikapena,

hainbat osagai ondoan txertatuta eta abar. Sarritan bide bat baino gehiago batera erabiltzen da,

zehaztugabetasuna argi geratu dadin itxuraz. Nolanahi ere, zehaztasuna ere indartu egin daiteke “justu”

erako berbekin.

421

422

1.11.2. Zenbatzaile zehaztugabeak

Zenbatzaile zehaztugabe batzuk berez dira horrelakoak, “asko, gitxi...” esate baterako; beste

batzuk kategoria edo zentzu aldaketaz (lexikalizaturik) zenbatzaile zehaztugabe bihurtu dira, “amaika,

makiña bat, onenbeste...” adibidez. Gainera, batzuetan aditzondo funtzioa ere badute, “asko gustatzen

jata” erako perpausetan adibidez.

Determinatzaileak direnean aurretik jartzen direnek ez dute kasu markarik hartzen, baina bai

atzetik jartzen direnek; izenordain funtzioa dutenean ere deklinatu egin daitezke 1300 . Multzo honetako

“asko” zenbatzailea sistematikoki deklinarazi dugu. Zenbatzaile hauen deklinabide arruntena mugagabea

da mugatu singularreko forma batzuk ere jaso diren arren. Mugatu pluraleko formak arrotzak dira

orokorrean, guk geuk behintzat ez dugu horrelakorik jaso.

1.11.2.1. ”Asko 1301 “-ren deklinabidea

“Asko”-ren deklinabide mugagabea

asko, asko(r)ik, askok /askorek, asko(r)i, askon /askoren, askotako /askoko, askos, askokin,

asko(g)aitxik, asko(re)ntzat /asko(re)ndako /asko(re)ntzako, askotzat; askotan, asko(n)gan

/asko(re)n gain; askotatik /askotik, asko(n)(g)andik; askotara /askora, asko(n)(g)ana;

askotaraño(k) /askotararte; askotarutz

Izenaren eskuinaldean jartzen denez, determinatzaile izan zein izenordain izan, beti hartzen du

dagokion kasu marka. Aurreko izena 1302 gehienetan mugagabez doa, baina zenbait egituratan mugatuta

ere ager daiteke, zenbatzailea atributu legez hartuta; adibidez:

rmz2 º... Eibárren póstura-gógorrAK ÁSKO eoitxuk, e?, ássko! ...

nme2 ogíxa-asko ekarri dosun eskéro ba, sopí-eingou

gaude:

Besterako hurrenkeran ere jaso zaio adibide bat ñaz5-i, baina enfatizazioaren eragina delakoan

ñaz5 “Bazkarixak. Baiña asko jentia egoten da hamen. Gaur be egongo ziran hirurogei edo, bat

be enkargatzeke, e! Eta jentia juaten da asko-asko ...”

a) Mugagabea

Izen arrunten moduan deklinatzen da baina jaso ditugu ezaugarri aipagarriak ere:

•Ergatiboan, kasu markaren aurretik -re- tartekatutako aldaera jaso diogu kgg-ri, eta raz1-ek ere

ontzat hartzen du forma hori (“askorek” alegia).

•Edutezko genitiboan ere -re- tartean duen aldaera (“askoren”) darabil rmz2-k; kmz-k ere ontzat

hartzen du.

•Destinatiboan ere genitiboko -re- markadun aldaera darabilte kmz-k eta kgg-k.

•Instrumentala jakineko egituretan erabiltzen da: “askos obeto” da guk jaso dugun bakarra

lekuko batzuen ahotan. Beste lekukoek nominatibo forma darabilte egitura hori eratzerakoan.

1300 Aditzarekin duten komunztadura aditzen ataleko adibideetan ikus daiteke.

1301 Ikus zenbait errealizazio espektrogrametan: kmz 61B31, kmz 69B50; nme2 8A265.

1302 Nolako izenak?; I. LASPIUR-ek dioenez, “Asko eta gitxi kontagarri diran izenekin bakarrik erabilli leikez (...) Izen kontagaitzen

onduan, haundi, txiki, oso, luze... darabiguz” (1999b, 101).

•Leku-denborazko kasuetan bizigabeen formetan -ta- artizkia da gakoa. Genitiboan bietarakoak

jaso dira, baina artizkidun aldaera nagusi da lekuzko esangura garbiko egituretan; nolakotasuna edo beste

zentzuren bat adierazterakoan artizki gabeko aldaera da erabiliena alde handiz. Ablatiboan lekuko

gehienek darabilte mugagabe artizkia baina kgg-k hori gabe ere egiten du. Adlatiboan ere, kgg-ri eta

kmz8-ri jaso zaizkie artizkirik gabeko formadun adibideak. Adlatibo bukatuzko markadun formak, jaso

ditugunak denak artizkidunak dira.

•Leku-denborazko bizidunen formak. Inesiboan berezko kasu markadun formak jaso dizkiegu

kgg-ri eta nme2-ri.

b) Mugatu singularra

Inesiboko adibideak jaso dira bakarrik, jakineko egiturek horretarako bidea ematen dutelako:

iraupena edo luzera adierazterakoan erabiltzen dira. Adibidez:

kmz ºdébarra da · berá baña uurté askúan Ei- · Eibárren! ...

ñaz5 “... Eibarrerako ura Plaentxiatik. Plaentxiatik ekarri eben, baiña ez dakit zenbat metruan, e!

Metro askuan azpittik”

Mailakatzaile gisa ere singularrez zein pluralez erabil daiteke: “politx askua(k)” adibidez.

1.11.2.2. Zenbatzaile zehaztugabeak orokorrean

Banaka aipatuko dira:

a) Balio erakuslea duten adberbio kategoriako formetatik eratorritako zenbait forma jaso dira.

“Ainbat” ez da asko erabiltzen Eibarren nahiz eta lekukoek ezagutu eta batzuek erabili ere egiten duten

(erabiltzaileen artean raz1, nme2, naz eta kag ditugu). Kopuruz, talde edo multzo nahikoa handia

adierazten du.

Askoz gehiago erabiltzen dira “-beste”-rekin batera eratutako hiru graduetako zenbatzaileak:

“onenbeste, orrenbeste, ainbeste”. Erabiliena hirugarren gradukoa da eta horrek batez ere kopuru handiak

adierazten ditu gehienetan 1303 . Hauek kopuruzkoa ez eze, zentzu erkatzailea ere badute, eta mintzagaiak

eta erreferenteak berak ezartzen du kantitatea handia ala txikia den. Erakusle-izenordain diren heinean,

kopuru zehatzak ere adierazten dituzte. Gainera, forma horiek kualitatea ere adieraz dezakete, eta bereziki

inesiboan: “onenbestian, orrenbestian, ainbestian” esapide legez ere erabiltzen dira. Izen abstrako

batzuekin erabiltzeko batzuetan leku-denborazko genitibo kasu marka har dezakete baina ez da

ezinbestekoa. Zenbait adibide:

raz5 º−“axé salduko neskixo-onétxembestian...” ...

kmz ºésto-preuntatze-ník, merkíao...: -”sémat?” -”onembéste”, pagáu ...

kaz2 ºe −“séma-págau don au?” da, −“aimbestee”, da, ·· −“aimbestee · kílo bi ártzera ee · merkiao

emongounen, e?” ta ...

raz1 º... dána-katarrua! baña e orrembésteko-otzí-pestau ein síkeram-bá!

1303 I. LASPIUR-en azalpena hauxe da: “Gaur egunian ez dittugu bereizten honenbeste, horrenbeste eta hainbeste eta kasu

guztietarako hainbeste da gehixen darabiguna” (1999b, 102). Gure iritziz, lehenengo eta bigarren graduko formak markatuagoak

dira eta horietan hurbiltasuna eta orokorrean gradu bakoitzaren erabilera espektroari lotzen zaizkio. Hau da, hirugarren graduko

forma besteen ordez erabil daiteke, baina lehenengokoa erabiltzen denean erakusle arrunta erabiltzekotan ere lehenengo gradukoa

erabiliko litzatekeen kasuan erabiltzen da; eta gauza bera gertatzen da bigarren graduko forman.

423

424

raz1 onembéstian eittem-bosu, bále!

nme2 ba! · emen gábiss!, · aimbéstiem-bé!

Beste esapide batzuetan: “beste onenbeste/orrenbeste/ainbeste”. Horrela, ezaguna den

kantitatearen proportzio simetrikoa adierazten da. Adibiderako:

raz1 º... etxían géixao dakásu?: · béste orrembéste iguál...!

b) ”Bat” zenbatzailetik eratorritako formak.

•“Batzu(e)k” aipatu da “bat” zenbatzailearen atalean. Aniztasuna adierazten du baina ez nahitaez

askotasuna. Bakarrik zein beste zenbatzaile batzuen ondoan ere joan daiteke: “gitxi batzuk, banaka

batzuk” eta abar.

•Zenbatzaile hori beste batzuetan txertatuta ere agertzen da baina beherago azalduko ditugu:

“makiña bat, apur bat, mordo bat” eta abar. Deklina daitezkeen neurrian “batzuk” plurala ere onartzen

dute.

• “Banaka” zenbatzailea: kopuruz oso urriak diren gauzak adierazten ditu, adibidez:

f.a. º... báánakak eosen Eibarren!

Hala ere, perifrasi bidez ugaritasuna adierazteko ere erabiltzen da: “banaka-banaka

asko/mordua” erako egituretan, adibidez:

raz1 º... d’asko daos banáka-banáka, e, gastétan-da, púf! · orí e n- séra,

indárra ta nérbixua-ta... ... gítxi-iseten dia baña banáka bátzue-pai! ...

raz1 º... mordúa gare banaka-banaka. Bueno! ...

•Zenbatzaile zehaztuen atalean aipatu da “bape(s)” zenbatzaile orokor legez 1304 , baina ezeztapen

kutsua duten hainbat egituren legez, esangura “positiboa”, zerbaitezkoa ere badu; horrelakoetan, balizko

kopuru txikia adierazten du orokorrean. Adibiderako:

S.B. geratzen da bápe pintxurárik?

raz1 ºlen tallarrétik urtendakuan etxéra! ·· Dának es, oiñ e... bápe fiña saná bai, · baai...; da geró

etxían lagundú ...

c) Berezko zenbait forma:

•“Asko”-ren formak lehentxoago azaldu dira. Zenbatzaile hori esapideetan ere jaso dugu “gitxi”rekin

batera: “gitxi ero asko, gitxi-asko”; “asko ero gitxi” ere jaso dugu baina hurrenkerak gaztelaniatik

hartua izan daitekeela erakusten du. Adibide batzuk:

nme2 ºbaai! ·· gitxí-askó bai eunero... sertu bi-da...

rae ºgero ándik etorri txa ee · tratúa batú! · gitxí ero askó...

Beste esapide batzuk ere badira: “es da asko!”; egitura konplexuagoetan ere txerta daiteke,

adibidez:

kmz ºe, leátza-alakúa ta · alakótxe beíxak! ·· Áre-kontatzeko esta-askó!

Gehienetan izen zenbakarriekin batera jaso dugu baina zenbakaitzekin ere bai:

kaz3 º ee bai, mordúa!, baai: · dának ixa ilda! · bai baa!, edare asko dakat eta..., baai

1304 Formazko aldaerak ezagutzeko jo atal horretara.

Zenbatzaile hori mailakatzailez ere jaso dugu:

-kgg ºeta jende asko juate-san?

-kaz3 ºjente aiñ asko es baña-ákordatze-jata ...

Eta berori mailakatzaile gisa ere bai 1305

kmz ºjóééé! lén! ··· moskórra e, askó gitxiao ikusten da!

S.B. orrek lorok politx askuak dia

•“Gitxi” zenbatzailea. “Asko”-ren kasuan bezala, aurreko izena mugagabean doa gehienetan

baina zenbatzaileak atributu funtzioa duenean mugatua ere izan daiteke. Adibidez:

rmz7 º... arto gitxi jan dau · gure famelixak

rmz7 ºBai, bai... bai. ArtUA! · nik e ne dempoan GITXI jan dot, artUA GITXI jan do-nik!

Beste zenbatzaile batzuk ere onartzen ditu ondoan: “gitxi batzu(e)k” adibidez. Esapideetan:

“gitxi da ala?”, “es da gitxi!”, adibidez:

kmz º... -”atzó i- il génduan · erbí bat, · bos-li- bos-líbra sekáana!”, · -”téa!-téa!-téa!-téa!... amábi

bé!...” béstiak -”gítxi dok alá?”

kmz7 “Álemanak, karrera aundixa eéh! Da, guk ezin dogunok pa ee, zera, Eskola Armerixara. Da

ezán gitxí”

•“Franko”. Beste lekuetan legez, “Izenaren ondorik kokatzen da beti. Izena bera ere, mugaturik

joan ohi da. Aditza, berriz, singularrean” (J.A. URIARTE, 1995, 402). Bakarrik ere ager daiteke, izenaren

eta zenbatzailearen tartean aditza dela. Kaletarrek diotenez, eta adibideek ere bai, gaur egun baserritarrak

dira zenbatzaile honen erabiltzaileak. Adibide bi erakusgarri:

raz1 euríxa fránko in dau

raz1 euríxa-ássko in dau, fránko in dau euríxa...

•“Majo”. Mailegua da baina zentzuz goi maila adierazten du; ez ditu gauzen kopuru zehatzak

adierazten, orokorrak baino, edo ekintzen maila. Adibidez:

f.a. májo eingostasun barré //f.a. májo gastauko euke

•“Apur(txo) (bat)”. Gehienetan “bat” zenbatzailea erabiltzen da, baina aurretik perpausa duenean

“apurra” erabiltzen da. -txo mailakatzailea ere har dezake. Kantitate txikia adierazten du edonola ere.

Adibiderako:

raz1 ºba, ésebes! apúrtxo bat ero gítx- gu- gítxi! gítxi! gítxi! baai, gítxii! “útza”!... ...

kmz dakirán apúrra ésangeuat

•“Makiña(txo) bat”. Hau ere izatez mailegua da baina zenbatzaile esangura guztiz errotuta dago;

kopuru handitasuna adierazten du, eta -txo atzizkiaz handitasun hori areagotu egiten da. Hurrenkera

arrunta izenaren aurretik jarrita da baina enfasiz edo, esaldian lekuz aldatu egin daiteke. Adibidez:

rmz ºoixe!, da katesismua be bai mákiña-at!

raz1 ºbai-bai!, mákiña- mákiñatxo bat ipoin dákasu, jesús-jesúúús ...

raz º... beroi be mákiñatxo bá-bidár · goixéko bóstetan (?)...-txa!

1305 Ikus izenondo, aditzondo eta bestelakoen mailakatzaileei eskainitako atal horretan bertan ere.

425

426

•“Amaika”. Izatez zenbatzaile zehaztua da baina lexikalizaturik dago ugaritasuna orokorrean

adierazterakoan. Nolanahi ere, batzuetan ezin daiteke jakin benetan hamaika diren ala mordoa diren,

baina inguruak gehienetan argitzen du hori. Adibide batzuk:

kmz amáika! gu baño txartuao bisíko día, Senegálian da...

raz º... Edurnek amaika trikití eiéban!; · ni enitzan aimbeste trikitilárixa baña Edúrne...

•“Naikua/naiko”. Izenaren aurretik zein atzetik doala jaso dugu lekukoen ahotan. Aurretik

erabiltzea da lekuko gehienen joera (zenbatzailea mugatuta eta ondoko izena mugagabean 1306 ); atzetik

erabiltzekotan bi joera aurkitu ditugu: izena mugagabean eta zenbatzailea mugatuta (horrela darabil kgg-k

batez ere), edo bai izena bai zenbatzailea biak mugatuta (beste lekukoen joera). Lekuko gehienek forma

mugatua darabilte, eta kgg-k noizbait mugagabea ere bai. Zentzuz, ñabardurak ditu; gehienetan behar den

beste esan gura du, falta zena betetzeko lagin eta gehiago; baina esangura zehaztugabeagoa ere badu,

kopuru handia adieraziz −baina ez da ezinbestekoa behar zen besteko kopurua betetzea−. Zenbait adibide:

kgg eurí naikúa eta sóbra, lárregi

kmz emen dao játekua naikúúa ta · sobra

kmz naikúa ogí ekarri dó-paña ésto-llegatzen

Esapideetan ere erabiltzen da: “naikua + edun adizkia!” egituraz eratutakoak oso adierazkorrak

dira; gehiegikeriak adierazteko erabiltzen dira. Adibidez:

kmz ºo- óri bá! ·· “-”naikúa juau!” · -”atzó i- il génduan · erbí bat, · bos-li- bos-líbra sekáana!”, · -

”téa!-téa!-téa!-téa!... amábi bé!...” béstiak -”gítxi dok alá?”

•“Ugari/ugeri”. Kopuru handiak adierazten ditu. Izenaren ondoren erabiltzen da, baina izena

mugagabean zein mugatuan jaso dugu. Gure iritziz ezin aldera daiteke “izena mugatuan + asko/gitxi”

egiturekin; ugari-k sarriago hartzen baitu aurreko izena mugatuan. Izenaren aurretik agertzekotan aditza

tartean dela egiten da. Adibiderako:

kmz automóbill ugari jeuan

raz1 ugári, euríxa ugári-in dau

kmz Jéséuss!, ugári jéuan án · loría!

Izenondo moduan ere erabiltzen da; T. ETXEBARRIA-k ere horrela aurkezten du bere

lexikoian 1307 baina gure lekukoen adibide batzuk jarriko dira hemen:

nme2 º... edoo... ·· errés gausía botatzen dabenían eró, “orí ugeríxa da” ...

kmz ºkonéjuak · dia · ugárixak

•“Mordua/mordo bat” zenbatzailea beti izenaren atzetik erabiltzen da determinatzaile legez

erabiltzen denean. Salbuespenak ere jaso ditugu, hala ere: ziurrenik, enfasiaren eraginez sortuko dira

horrelakoak. Aurreko izenak gehienetan mugagabez jaso dira baina beste zenbatzaile batzuek legez

atributu funtzioan mugatuz ere har ditzake. Badirudi lekuko zaharrenek “mordua” gehiago erabiltzeko

joera dutela, baina denek darabilte “mordo bat” ere. Esate baterako:

kmz diru mórdua · gástau juau

naz º... bueno!, gu eote-gan moruan, járri morrdo bat eta kónntuk esán da... ...

kaz3 º... ta, árbolak! mordua! antxe onduan... ...

1306 Horrela aurki dezakegu R.M. AZKUE-k bete eragin zuen erizkizundean ere, “naikua gizon” da Eibarko erantzuna hain zuzen ere

(in A.M. ECHAIDE, 1984, 353).

1307 (1986, 700).

az1 º... Eibárrem-bai beintzát!: Eibárren dáos mordúa elíxak, e? ... --kaz11 “... Etortze zian

Arrate Ballekoak, mordua mutikuak ...”

Zenbatzaile horretatik eratorritako “mordoxka bat” ere jaso dugu rmz lekukoaren ahotan:

rmz º[esaminatzera] bai!, mordóxka ba-juan daa... ori Kaitánonekuoi beintza-lélengua betí!, ain

súan lísti esé!

•“Pillo bat/pillua //pilla bat/pillia” ere maileguzkoak dira. Jatorrian antzerako esangura duten

berbak dira, eta Eibarko erabileran ere alternantziaz erabiltzen dira “pillo” zein “pilla”. Item biek bizibizirik

dituzte funtzio bietako erabilera; batetik, ugaritasunezko kantitatea adierazteko; eta bestetik, belar

edo beste materialez eginiko meta. “Bat” zenbatzailea ere aukerakoa da: hori erabiltzen ez denean,

zenbatzailea mugatuan erabiltzen da. Guk jasotako adibideetan zenbatzailea izenaren ondorik azaltzen da.

Adibidez:

nme2 “píllia” askotan esaten da, bai!: · “píllua” be bai tta “píllia” be bai

•“Kantidadia”. Hau ere mailegua da baina jator darabilte lekuko zaharrek batez ere.

Adibiderako:

raz1 ºántxe artzen dabe bokadíllua kantidádiak

kmz3 º... orduan sárdandeixa ta baeuan am-Parte Sarrian kanntidádia ta ...

•“Semaitx”. Jatorria “zenbat” galdekarian ote duen ala ez albo batera utzirik, izatez zein

kategoria den ez dugu argi, izenordaintzat ere har daitekeenez, baina kuantitate zehaztugabe zentzua ere

garbia du; horrenbestez, atal honetan aurkeztea erabaki dugu. Zenbatzailetzat har daitekeela gure

lekukoen beste erantzunek argi uzten dute: “batzuek, askorek/askok, makiña batek”... Nolanahi ere, jaso

ditugun adibideetan ez da determinatzaile gisa jaso (izenaren ondoan, alegia). Edozein modutan ere, ez da

oso erabilia, gure lekukoentzat ulergaitza ez den arren; darabiltenen artean raz1, nme2, naz, rae, kmz3 eta

kmz7 daude. Adibidez:

raz1 “erana gústatze-ako”: ºorí bai!, semáitxi!

•“Piskat/piska(txo) bat” zenbatzaileak beste aldaera bi ditu kontsonante frikariari dagokionez,

sabaikaria ere izan baitaiteke. Gutxitasuna adierazten du baina nolabait esateko hizlariaren jarrera

“baikorra” adierazten du; ez dira gauza bera “gitxi dakat” eta “piskat dakat”: gutxiegi baino gehiago

adierazten da “piskat”-en bitartez, baina gehiegi ere ez. Esaterako:

naz euri pixkat ondo etorriko litzaké

Beste osagai batzuen mailakatzaile gisa ere erabiltzen da: izenondoekin eta adberbioekin,

esaterako. Adibidez:

kmz1 º... okelía játe-neuan, ·· daa · piskát gogórra san bá taa... ...

kmz7 “... igual ba piskát berandutxuau eró: ... «Nun ego aiz?» ...”

Balio zenbatzaile garbirik gabe ere erabiltzen da; adibidez:

kgg º..., “ba bueno! · e gaitxésen piskat e asúnto-onétan darena-dáno-batéra! berbaitxeko

(?)...”, es? ...

rmz2 º... eta, -”éu-sé ingo euké-euré idíxekín?”, dda -”nik orrék?, idi páre batekiñ etáa!”, da órtipixká-diskusíñua

etára ...

427

428

•“Moltzo bat”-ek pilo txikia adierazten du, kantitate txikia nonbaiten pilatuta. Landareekin

erabiltzen da batez ere. Adibidez:

kmz “perejil moltzó bat” ... ºkuando es · eskuta-karia baño áundixaua

•“Txorta bat/txortia” neurri zehaztzat ere jo daiteke kopuru mugatua delako, sokaz edo beste

zerbaitez lotutako esku beteko kantitatea, baina kantitate hori ere ez da estandarra, txikiagoa izan daiteke

zein handiagoa... Horregatik jarri dugu hemen. Barazki eta landare batzuekin erabiltzen da batez ere baina

bestelako materia ere izan daiteke: txoriak, diru bileteak... Adibide batzuk:

nme2 ºbai-bai-bai! “txortía” bai! · óri, loriána txo- lorianaa “eskutada ba-lorá” es ee... “lore txórta

bat” es- esaten dá!; · eta, “eskutáda ba-porrú” be bai, tta “lo- porrú txórta bat” bai!, bai!

kmz3 º... -”gaur be ollaorrak ikusi dous ba! · txortia!” ta, -”se ollaorrak?” -”bai, Xoxúak il dítxu ··

bost!” …

•“Politxo” aditzondo legez erabiltzen da gehienetan baina “asko”-ren lekua ere har dezakeenez

hemen ere aipatuko dugu. Izan ere:

raz1 euríxa-”askó” ta “polítxo” ta órre-dano-bá-tia, e?

Gauza bera gertatzen da “garratz, gogor, ondo, bota alian, eiñ alako; barra-barra, sarra-sarra,

sarratu-sarratu, mara-mara” erako forma eta egiturekin.

•“Utza//uskerixia/uskerixa bat” formek zenbatzaile orokor itxura dute −lehenengoak bereziki−

baina esangura zehaztugabea dute; “oso gutxi” adierazten dute. Hurrenkera, “utza”-ren kasuan, izenaren

aurretik da eta izena mugagabean deklinatzen da; baina izena aurrean jarriz gero mugatuan erabiltzen da.

Zenbait adibide:

raz1 ºeske utzá bie-da, e?, · utz-utz-utz-utza bie-da, askenengo létrak e... utz-utza bie-da...

raz1 º... ta geró, oiñ irugarrena , utza démporan: sei-illebetían irú! ...

rmz ºpatatía útza isete-san!, patatía... kuadro bat!, · iru-lau sakú...

nme2 játeko gitxi sobrau san e... ·· u- apúr bat!, us- uskeríxa bat geatu san · gaberako

•“Pitxin bat”-ek “oso-oso gutxi” adierazten du. “Pitxin” errepikatu egin daiteke gutxitasun

zentzua areagotuz. Adibidez:

S.B. º”Pitxiñ”-a Eibarren erabilli isan da: baseuan bat e, eskian ibiltze-sana, ero tabakua ero

edoser ta…, −“emongostasu pitxin-pitxin bat?”. Saartxo bat san: -”pitxin-pitxin bat” …, Juan

Jósé…

•“Zati bat/zatixa”-k esangura anitz ditu: “piskat”; “piskat baino gehiago”; eta “atala, puska”.

Esate baterako:

raz1 ºérderas es nekixan da se jakim-bia-nebam-bá: Fránkok e, Fránkon démporan ikesi genduan

· satí bat eta, t- ser!? ...

rmz ºgaur mesa bi entzun jitxuau... sati baterako!

ñaz1 ºbai, bééno!, órre-sién seláixek, e?, etxabúruan e · selai ee satíxa-sien órrek, e?:

“Etxaburúa”!

Mailakatzaile gisa ere erabil daiteke:

ñmz1 “... Eta gero gauza bat: amerikanuak zeken ona rona eta bizimodua zatixa merkiagua

Habanan, Norte Amerikan baiño ...”

•“Pusketia/pusketa bat”-ek kontsonante frikari sabaikaridun aldaerak ere badituzte. Kopuru

murritza adierazten du eta ez du “zati” esangura garbia nahitaez; adibiderako:

nme2 ºbaai, tta ortxe be báao puxketá bat!: óri arri gáñian eo eser eiñ esin dan lékuen eoten da

ñmz ºarék e, aré-basórik eta esékan, e?: ortu púxketa bat! · etxe ínguruan da... ...

Goikoaren antzerakoa da “kuadro bat”: lur-azal zati zehaztugabea adierazteko erabiltzen da:

rmz ºpatatía útza isete-san!, patatía... kuadro bat!, · iru-lau sakú...

•“Edosemat/erosemat” formak 1308 zenbatzaile legez ugaritasuna adierazten du, nahikoa baino

areago. Adibidez:

raz1 gisúrra ee-erosémat!, fásil-fásil

•“Desente” erabiltzen da nahikoa baino zerbait gehixeagoko kopurua adierazteko; adibidez:

rmz2 º... da lém-ba, · arta-káxkarr bátzu-pe bai, babía be bai, da lastúa desénte, bedárrondúa... da

berdúria ta ...

•“Apenas” ostera, ia bat ere ez adierazteko erabiltzen da. Esaterako:

nme1 ºbai. Eibárren ee apénas eongo-san, baña emén, bueno! ...

•Kopuru zehaztugabeak adierazten dituzte hauek ere: “bastante; sobre; salla”...

•Zenbatzaile batzuk jakineko egoera edo (osa)gaietarako erabiltzen dira: “punta(txo) bat/mutur

bat” batez ere lukainka zati txikiak adierazteko erabiltzen da; “punto bat” gatz kopuru txikia adierazteko;

“astalomas” eta “astalepo” jateko orduan erabiltzen da, asko ere asko jandakoan hain zuzen; “trago bat”

erabiltzen da edari kopuru txikia adierazteko; “atz bat” altuera adierazteko. “Bapo”-k “asko, mordoa,

nahikoa” esan gura du; batez ere jan, edan eta lo egitea gisako ekintza fisiologikoetarako erabiltzen da.

Adibide batzuk:

kmz emóa-txoriso púnta bat //txoriso muturra

S.B. gosúa dao baña gatz púntu bat bia dau onék

f.a. orrék jángo léuke astálo-más --raz1 º... −“orré-jango leuk- orré-jango l- orré-jango léuke

astalépo!” ... baai, lepo- ónaxeñok!

nme1 ºardau trágo bat... ardáua?: bai!, ardau trágotxo

kmz atz bat · áundixaua

raz1 oingó gastía-daké baa e e gabá egúnes, da egúna gábasss, · ló itten dabe bápo tá! ·· bápo!

•“Gitxi gorabera” kopuru zehatzen ondoan, zehaztubako bihurtzen du zenbatzailea. Esaterako:

nme2 -eongo-ya ogetamar bat eró? ... -bá! · oor ibiliko-yá, · gitxí gorabéra

Osterantzeko osagaien mailakatzaile gisa ere erabiltzen da. Adibidez::

kmz3 º… an emoteskuesan muestrak e ·· gitxi gorabera e · iualtzu eitxe-enduasen! ...

d) ”-kara/-kada” atzizkia zehaztutzat ere jo daiteke ontziren baten erreferentzia nahitaezkoa

delako; baina ontzi hori ez dago zertan oso-osorik beteta egon eta horregatik zentzu zehaztugabea ere

badu. “Ontzi” horiek era askotakoak izan daitezke; hasi eskutik eta ahoa, gurdia, autoa, autobusa, trena,

kamioia, edalontzia, pitxerra, lapikoa, zartagia, koilara, botila, etxea, zakua... izan daitezke atzizki horren

oinarri. Beste berba batzuetan “ontzi” esangura nahikoa figuratiboa da, “astokara”-n esaterako; ez da

1308 Forma adizlagunak sortzeko galdetzaileetatik eratorritako egiturei eskainitako atalean azaldu da.

429

430

astoa barrutik beteta doala adierazten, astoaren gainekoa baino. Beste berba batzuetan ontzi esangura ez

da nahitaezkoa kantitatea adierazten duen arren: “aginkara, txorrostara”...

raz1 º... astúa préparau ta, Aranéra! óllaskuak ártzera ... da astokára óllaskua-artú, Élgoibarrera

sáltzera ...

Kantitatea baina lekuzko esanguraz adierazten du adibide honek:

kmz3 º… askenian e, nee ondoañok etorri suan txakurra! … berba itxe-naetza-nik! · ólaxen e,

será, arrikára batea…!: “kauen dies… ollaorrakin dao-pá!” ta ...

Hurrenkera beste zenbatzaileekin batera doanean, guk jasotako adibideetan dena delako gaia

(ontzia betetzen duena) zenbatzaile guztien ondorik doa; hurrenkera hori haustekotan, aditza

tartekatzerakoan egiten da. Adibidez:

raz5 º... da béti sartze-san kantíñan, d’ártze-ban tasoikára ba-kafíataesní, sópa-sópak eiin dda ...

raz1 º... kapítesnia emom-basokara ba-t’inda dao arena be...

e) ”-beste” bitartez eratutako perifrasietan. Aurretik hainbat eratako osagaiak har ditzake:

izenlaguna, kasu markarik gabeko osagaiak, sintagma osoak, perpausak (formaz, erlatibozkoak; esangura,

kantitatezkoa)... Nolabait lexikalizaturik daude “nai beste” eta “nai + adizkia + beste” egiturak; horrexen

parekoak dira “nai aña” eta “guraña”. Adibidez:

raz º... Esitxúan artú aman béste urté-;-ené! ...

nme2 ºgure démporan étzan an- ba oim-béste karamélo ta ser étzam-baña ...

rmz6 º... arrixa iruate-juen ee, amendik ara béste! ·· guk es! ..

nme2 º burdi baten kargau esinda- burdi baten kargau esindako béste bai! txarritókixán!

//nme2 normála lo- lodítzia, j- játen dabem-béstekiñ!

nme2 amen edosémat ordu eo-leike-e?, · nai dam-béste! //nme2 ó! mútillék? [sic] · nai osun áña

daos

Lehenago aipatu dira balio erakuslea duten adberbio formetatik eratorritakoak: “onenbeste,

orrenbeste, ainbeste” alegia.

f) ”Esebe(s)/eser” izenordainak kopuru edo kantitate urria adierazteko erabiltzen dira 1309 . Esate

baterako:

rmz º... garixa kendu sániam-ba-artua bee eee... ñ- terre- esébes!, e- erdíxa!: alpápe botá ero

sekula-bear ero sélai laá! i- iñ- in sían dá!

kmz pintxuría gerátu dók esér? //esértxo ... geratu dok ... pintxuría?

Izenordainen atal honetan “seose(r)” ere aipa daiteke: kopuru urritasuna adierazten du baina

nahikotasunari hur emanaz, “ogixa seoser badao”-n adibidez.

g) Bestelako baliabide morfosintaktikoak 1310 : galdetzailea duen sintagma enfatikoki erabilita;

“galdetzailea + izena + adizkia-n”; “balio erakuslea duen adberbio kategoriako forma + aditza + izena”

adibidez. Egitura bakoitzeko adibide bana:

raz º... gabían ni au- séma bidár oépera juan da pentzáisu “infarnúúa!”, ·· sélan píntau éskun! ·

púlpitxoti-kaléri-kalé! ...

1309

Aurkeztu dira jada hainbat ezeztapen osagai zentzu “positiboz”, zerbaitezkoz: “bape, utza” zenbatzaileen arloan; “iñun, iñoix...”

adberbioen arloan, adibidez.

1310

Ikus izenondoen, aditzondoen eta osterantzekoen mailakatzaileen atalean ere, bidenabar bederen.

kmz3 º... Txirrítanak etá, · ónen e, · Pello Érrotanak etá, órrem-bersuak e, · jesús! sé-mat ikasi

endusen guk! ...

naz an éuan jentía, búfff!, · asko euan, jente ask’éuen, e?, búff! //naz emen dao ketán!

h) Kopuruen zehaztugabetasuna/zehaztasun eza markatzeko baliabideak 1311 : “inguru, gitxi

gorabera...”:

kaz1 º... eske terrénoouak [sic] ee, ·· oetaaamasei milla métro kendu éstese-nerí ·

Unibérsidadeako, ta béstee aimbeste inguru · sereráko! · autopístarakó! ...

1.11.2.3. Ondorioak

•“Asko”-ren deklinabidean aipatzekoa da forma mugagabeak erabiltzen direla batez ere; forma

mugatu singular batzuk erabiltzen dira oso gutxitan bada ere, eta pluraleko formarik ez da jaso ere egin.

Mugagabeko formetan, leku-denborazkoak ez direnetan, -re- tartekatu ala ez sortzen dira aldaera

nagusiak. Leku-denborazko kasuetan, bizigabeen formetan -ta- artizki mugagabea aukerakoa da. Lekudenborazko

genitiboan artizki hori erabili egiten da batez ere leku zentzua duenean; bestelako esangurak

adierazteko artizki bako formak erabiltzen dira. Osterantzean, artizkidun formak dira nagusi, kaletarrek

artizki gabeko formak ere erabili arren.

•Orokorrean, zenbatzaile hauek determinatzaile zein izenordain izan daitezke. Determinatzaile

direnean ondoko izena arrunki mugagabez doa baina batzuetan, adierazkortasunagatik adibidez, mugatuz

erabiltzen dira, sarri leku aldaketak ere gertatuta. Zenbatzaileen jatorria anitza da eta forma konposatu eta

eratorrien ondoan (“beste”-z osatutakoak, “bat” zenbatzailetik eratorritakoak, -kara/-kada atzizkiz

sortutakoak, besteak beste), “berezko” zenbatzaile zehaztugabeak daude, sarritan beste osagai batzuen

lexikalizazioz funtzio horretara helduta. Horietariko batzuk Eibar osoan erabiltzen dira eta beste batzuk

baserritarren ahotan batez ere, “franko, majo” kasurako. Zenbatzaileak kateatuz egiturak ere sortzen dira;

baina osterantzeko egitura morfosintaktikoak ere erabiltzen dira funtzio honetarako. Forma batzuk egoera

edo gai oso zehatzetan erabiltzen dira bakarrik. Kopuru zehaztugabeak adierazirik ere, kantitate ñabardura

mordoa adierazten da, hasi oso-oso gutxitik eta asko ere askoraino. Nolanahi ere, zehaztugabetasuna

markatzeko hainbat osagai erabiltzen dira, bai zenbatzaile zehaztugabeen ondoan, bai zenbatzaile

zehaztuen ondoan ere.

1.11.3. Zenbatzaile orokorrak

Zenbatzaileak ez ezik bestelako egitura batzuk ere hemen aurkeztuko ditugu esanguraz parekoak

baitira. Lehenengo zenbatzaileak eta ostean beste bideok aztertuko dira.

1.11.3.1. ”Dana”

Gehienetan izenordain legez erabiltzen da eta deklinabideko kasu markak erraz hartzen ditu, bai

singularrez bai pluralez; kasu batzuk nekez onartuko lukete singularreko forma, destinatiboko

“*danandako” adibidez. Singularra egoera edo multzo orokorrak adierazteko erabiltzen da batez ere;

431

432

plurala berriz, gauza zenbakarriz osatutako multzoak adierazteko. Gradu hurbileko mugatzaileak ere har

ditzake. Mugagabeko forma “dan” litzateke, errepikapenetan “dan-dana” denez −nahiz eta “dana-dana”

ere jaso dugun raz-ren eta nme3-ren ahotan−, eta inesibo singularrean “danian”, kontsonantez amaitutako

berben moduan.

a) Izenaren ondoan, determinatzaile legez, bai singularrean bai pluralean jaso da, hainbat kasu

markaz. Hurrenkera arrunta “izena + dana” da baina rmz lekukoari alderantzizkoak ere jaso dizkiogu.

Ziurrenik ezaugarri idiolektala izango da; lekuko horrek hurrenkera zuzena ere badarabil, jakina. Adibide

banaka batzuk ipiniko ditugu bakarrik:

kmz ºbai, entzún gausa dának, entzún! ...

kmz3 º... “beorre-dakasen · mekanismo dáneas · iguala im-bia-juau!” ...

rmz ºbaai bat ero bí!, saástixam-bat eró...: · gurian dana bedarra beti barrúra!, da garúa-be bai! ...

Beraz, eguneroko hizkerarako ez du erabateko baliorik I. LASPIUR-en esanak:

“Zenbatzaille orokorrau, bakarrik erabilli bihar da, izenik barik, (izenakin batera zuzena ez

dalako) 1312 “ (1999b, 104).

Formaz aposiziotzat har daiteke aurreko izena ere mugatuta dagoenean, baina batzuetan esangura

determinatzailea du batez ere:

rmz ºandra- andráskuak es, bañaa gisonéskua-dának!: áitxa tá, kriau tá..., géro jornaléruak etá...

Bestetan, benetako aposizioak sortzen dira; esaterako:

kmz7 “.. Iríak? Etxuau ba eiñ tratúa barrukua ta kanpokua dana neria dala? ...”

nme2 ºba, or- ordúntxe iséten da géixen e, ·· txorísua ta saldía taa... (?)...eonda duán-dá... ...

katólikuak eta katólikuak estiena-dának! ordúan!

b) Izenaren ordezko erabilera da nagusia; adibidez:

f.a. ºbásarrixan im-bisan daná!

raz5 º... juan dítxu-dának! ·· da ...

Guk atal honetan kokatuko genuke I. LASPIUR-ek proposatzen dituen “hori dana, hau dana,

hórrek danak 1313 “ formak (1999b, 104), guk geuk ez dugulako horrelako adibiderik jaso, “ori dano(r)i, au

danau, orrek danok” baino.

c) Erabilera

•Sarritan “guztia”-z eratutako sintagmaren ondo-ondoan erabiltzen da “dana”; adibidez:

naz bóla-gustiák dának bósteta- bóstengana jóyesen ... bóstetarutz

raz º... oseake suk txiste berdiak órre- órre-gausa gustiok dának erakutziskues-bái! ee serían · ee

institútuan! ... da sú-kóntau txíste berdíak” ...

•Eratzen diren beste egitura batzuk: “izena mugatuta/aditza/perpausa + eta dana (egoki

datorkion kasu markaz joan daiteke)”, “dana + izena mugatuta (deklina egin daiteke) (+ aditza)”; “dana

1311

Ikus zenbatzaile zehaztuen atalean ere: hemen zenbatzaile zehaztugabeekin doan adibide bat jarriko dugu bakarrik.

1312

Hor egilearen ikuspegi preskriptiboa argi gelditzen da, ahozko erabilerari “zuzentasun” gramatikoari baino garrantzi gutxiago

emanaz.

1313

“Guztia” zenbatzailea azaltzerakoan, ordea, deklinabide eredu bi jartzen ditu, “hori guztia” erakoa eta “hori guztiori” erakoa

(ibid.). Zenbatzaile horren kasuan ere, guk ez dugu “*ori gustia” lakorik jaso.

e”; “danok-danotara be 1314 “; “dian danak (zenbatzailea deklina egin daiteke)”; “dana + aditza + biarra +

euki”. Adibidez:

raz4 º... néskak eta, to- kampáya-joten da... ... txápliuak eta dána, dána!... ... --rmz ºkarnéta ta

gero ip- ipiñi: gíxan ipiñi biaok ee... númeruak eta dának etá... --kmz ºda- da- da- da · da eetxían

da danían! · kántatzen san orí! --kaz1 º... gure-etxia Unibérsidianndako saldu génduan: saldú ta

esprópiau ta danétik!

kmz3 º… da · kañoyan · presiua · esatetzeu “onembeste dok −esta?− · órtik aurrerakua im-biosue

suek · báskulia orrí txa mákiñau ta dána!” dana! ...

rmz2 º... ixá (?)... burus dakítxáas · se márkak ein sitxúen, séintzu-sían da dána! ...

rmz ºpístai-bápes lén!, dána-bidíek! --raz ºtrikitíxaa... da gabían eseuan erromérixarik Arráten:

átzaldían ·· ta dána trikitixa · sasói baten, géro ya ... --nme2 ºombré! ·· daná sobórnua ta lapurrétia

ta...

kmz1 º…da aím-bi urté-etzásen da, ñóoo!, … estutúta séuan daná kalentúriakin da; · oimbadákik,

bañá!…

rmz ºari-jokua ee, ordu erdikoo · biarra daná be!: lau tópe igual, úrrengo bápes!, úrrengo eun

tópe... ·· amar miñutuan líbre ...

f.a. órrek dano-danotara be estake aldé aundírik

raz1 º... órrek estabe askó emóngo! erúan sitxúen dián dának-etá... mekátxis la már! · fff... estao

derétxorik! ...

raz1 ºbañá... Bai! gitxí-gitxí dan morukúa!, bai-bai! dáneri gure- dáneri tabernán e sa- salúdua ta,

dián dáneri txa... ...

nme2 º... afáltzem-b’eseban ga- atzo gaus’áundi-jan; árañeun, dána jam-biarra

euken, · d’atzo bápe jam-bierrik es... ...

•Esapideetan: “izena/izen sintagma + es beste danak” adibidez:

rmz º... áitxitxa-beti-idi gorríxak... Geró a laautzaniam-ba-aitxák e, · gallegua eró... ... béste kláse

bat!: áetxek es beste dának!, e, gúre akorduam-be ·· gorrík emen gítxi eon dok! ...

•Erakusleekin birritako erakusleen erakoak sortzen dira; rmz-ri eta kaz2-ri zenbatzailea aurretik

dela ere jaso dizkiegu adibide batzuk. Esaterako:

kmz º... Ondaméndikúak día órrek dánok, Ansólas

ñaz1 ºbai!, Ermúko panareixarartekua ori danori! · san! Solosabal

rmz º... oin dána-dauke óne-fétxia!, noix jaixua-da dian, or, or eongo-listiña! ··· dánok! ...

kaz2 º... dána-gastéri-juan dia órrek! ... sasoi · onian · juan dias...

•Batzuetan ez du balio zenbatzaile garbirik: mailakatzaile gisa erabiltzen da adibidez

aditzondoen eta izenondoen ondoan. Adibide batzuk:

nme2 dána isérdis · pás-patzetan dao --naz tabernia euan dana sies ·· betéta, jó-ta josítxa! --raz

ºbaña kartóiskuak!, ta kartóia daná bustí sanían dána-apúrtu! sápata-gustíak (?)geixao,

basurárako! ...

kmz ºbai! daná óna éstanian... · Ba órretxe-día bá!...

1.11.3.2. ”Guzti(x)a”

“Dana” zenbatzailea ez bezala, gehienetan determinatzaile legez ageri da, izenaren ondoan. Dena

dela, izenordain legez ere jaso ditugu adibide batzuk. Mugatuan deklinatzen da, bai singularrez bai

1314 Ikus bestelako testu loturen, lokailuen atalean.

433

434

pluralez eta deklinabide kasu guztiak har ditzake (mugagabekoak izan ezik, jakina). Formaz, aldaera

fonetiko bi ditu, kontsonante frikari txistukari sabaikariduna eta gabea; orokorrean erabiliena bigarrena

da, “gustia”; baina bestea ere jaso dugu nme2-ren, raz1-en, naz-ren eta kmg-ren ahotan.

a) Izenaren ondoan. Adibidez:

raz º... artzalde gustía trikitíxan! ... --naz jan dabé pastel gustía

raz4 º... −“aii... ... Bergaráti-datór bandía!” ta (?)ondo!, gaste gustiak an, konténtu, bueno! ... -rae

ºgarúa?!: jo! ·· bastárra gustiak!

Inoiz aurrekoa esaldia ere izan daiteke, perpaus erlatiboak. Esate baterako:

kaz2 º... éénee!, trampák?! al san gustia! · al san gustía trámpak...!

naz oñ árte-esandako gustia dana égixa da

Erakusleekin batera, birritako erakusleen erako egiturak sortzen dira:

raz5 º... − ónek ee, ogi gustiok · señendako da?” −“ba, nai bosu ártu!”

kmz ºní-pai! ·· Bueno! sé- sé-estot erán-ní-pe? · Órre-gausaa · ráro gustíok!

raz º... ta e- arek · peldaño gustiak ió biar góraño, · da mesía-an beéko kámpan, sú!

b) Izenaren ordez. Adibidez:

rae º... bestee gustia-bárre-eitxe-ben! búrla itxe-ben! ·· etaa ésam-politxa iseten!

kgg ori e gustion biótzetara susenían doya

c) Erabilera:

•Esapideetan: “izena/izen sintagma + es beste gustiak”; “erresoi gustia(kin)!”; “denbora tartea

adierazten duen izena + gusti santua 1315 “ adibidez:

raz1 ºbiarra béti nik! ... ontxé be láixetan edérki-ingo neuke ni-kapáriserik [sic] estaka-sé,

buéno!, ortúan da lurrétan da, bueno! bá! bé! tóntuem-biarrak, bésteik esebes... ... da gússtau

gáñera, ta bu- ortúan...: dána gustau!, bá! · eskólarik es beste gustíak! ...

kmz ºbái! bái!... erresoi gustiákin... --kgg ºestáo-estáo-estáo-estáo!, arrasói gustía!

rae ºeun gusti santua jo dou beroi eitxen da...

•“Izena mugagabean + eta gusti” egituran. Adibide baten izena mugatuta jaso diogu kaz3-ri

baina forma orokorrena bestea da. Adibidez:

rmz2 º... ontxé be gogúan jakáras isén da gusti ... --kaz3 ºbai!, korbata ta gusti loieba-[la] ...

kaz3 º... prestau eban da urreng- korbátia ta gústi loiyebála...

1.11.3.3. ”Osua, oso bat 1316 “

Euskaraz orokorrean erabiltzen denez, izenaren erreferentea zatigarria denean “guztia /dana”-ren

lekuan “osua” ere erabiltzen da Eibarren. Beraz, batzuetan zentzu berdina dute baina bestetan ez: “aste

osua” eta “aste guztia” bat dira baina ezberdin izan daitezke “ogi osua” eta “ogi guztia”. Edonola ere,

“konfiansa osua” erako sintagmak ere jaso ditugu, eta ez gaude ziur konfidantza zatika daitekeen. Adibide

batzuk:

1315 Erreparatzekoa da gaztelaniazko “todo el santo día/...”-ren kalkoa dela, baina berezitasun morfologikoak ditu. Izan ere, “santua”

izenondoa (kasu honetan funtzio hori du) “egun gusti” sintagmaren ondoan doa, eta ez “*egun santu guztian”, espero zitekeen legez;

beste adibide baten erakusteko: “lagun on guztiak” egin beharrean, “lagun guzti onak” egiten da, beste osagai batzuk erabiliz.

1316 Ikus errealizazio bat espektrograman: kmz 63A56.

az º... bakísu sé pasasu dan-Neréa!?: ·· gúú-retik ona jenerasíño bá-dao, sue- súeana, está? Súek

es yá!, neré semíaána!, suek-na [sic] ya bi días. Baña ·· ein dau! ·· buelta osúa... e? ...

raz º... da · neré amá-badakísu sé-esaéstan?: ·· -”nís-surékin [sic] badáka-konfiansa osúa-os-osúa

[sic], Kármen!, bañá! sé-esángo dábe?, e? ...

Zenbatzaileari -(r)ik atzizkia txertatutakoan esangura ez da aldatzen baina aditzondo bihurtzen

da; esaterako:

naz eran dau pitxarkára bat ardao-osóik

naz ºbisí b'ementxe! Emétxee, exkólan ikési, · ementxee ee komúlgau taa emétxe-exkondu ta

emetxe bisí! ... Bai, dána osóik!

1.11.3.4. Orokortasuna, erabatekotasuna adierazteko beste zenbatzaile eta bide batzuk

1.11.3.4.1. Izatez zenbatzaileak ez diren beste kategoria batzuetako formak

•“Esebe(s) /eser” 1317 . Norbaitek pentsa dezake sekula izenik ondoan hartzen ez duenez ezin

daitekeela zenbatzaile legez aurkeztu; baina “dana” zenbatzailea Eibarren gehienetan izenordain legez

erabiltzen da eta hala ere zenbatzaileen atalean aurkeztu da (horrela aurkitu dugu hainbat gramatika eta

monografiatan ere). Oraingook antzerakoak dira, baina esanguraz guztiz alderantzizkoak, hutsa adierazten

baitute. Edonola ere, izena ondoan duela adibide batzuk jaso zaizkio kmz3-ri, izena partitiboan dela,

noski. Ezezko perpausetan edo bakar-bakarrik erabiltzen da beti. Zenbait adibide:

raz1 ºesta bápe bé! ... es-es es: nik esébe-estot ártzen

raz1 º ták! estutzen dabe, miñí-bápe-bápes, e? ták! ta olaxe-estutu itten dabe ta

geró txák!: ésebes! ése- eséb’eséb’esébe! eséb’eséb’esébes! · s- séose-séose...!

f.a. ºkalian eseuan esér daa!

ñaz1 ºlen-lem-be biría san!, da-antxe-euana!, da estai-selako etxia e, sam-bé ta esér bes!

/kmz3 º... da, orrekim-berba i-juen · Báxarrikiñ: kóño! alako euna ta, ia etorriko litzatekén ··

estakala esebe gasturik ...

kmz3 º... ikasi juan kásia selan dam-baña… ·· kásarakoo · idéarik etxakik arek esebe …

Kasu markaz ere jaso dugu: “eseta(ra)ko(r)ik be es”. Hemen adibidea:

naz eseban esan essétakoi-pés

Egitura batzuetan erabiltzen da: “besteik esebes”, “es + adizkia + (es) ... eta (es) esebe(s)”,

esaterako. Adibide batzuk:

raz1 º... ontxé be láixetan edérki-ingo neuke ni-kapáriserik [sic] estaka-sé, buéno!, ortúan da

lurrétan da, bueno! bá! bé! tóntuem-biarrak, bésteik esebes... · ordúan aixé san d'áxe! ...

raz º... “alkóbia” bákisu seéri esátetzaun Eibárren? · len?, · e?: kalían, por-ejemplo au, · sália,

está?, · da sálatik · ólan abitasiño bat es bentana ta es esébe -Jabíerren amák eta etxían baéken- da

· án · óia, da-axé san · alkóbia: ·· es bentánariík eta es ateriík eta es esébes, e?, oseake an ee serían

éuan · es bentana ta es esebe dakána, alkóbia! Sálatik, alkóbia!, ero komedóreti-por-ejémplo!,

alkóbia!: ee pati- ee estakana es bentílasíñorik eta es esébe, estakana es bentánarik eta es...:

alkóbia

•“Bapes/bape (be)” 1318 . “Esebe(s)” ez bezala, izenaren ondoan zein bakarrik ager daiteke. Kasu

marka egiturako “bat” zenbatzaileak har dezake (neurri batez lexikalizazio bidean dela erakusten du

1317 Ikus izenordain zehaztugabeen −galdetzaileen− atalean ere.

1318 Ikus formazko aldaerak eta oharrak “bat” zenbatzaile zehaztuaren atalean.

435

436

horrek), edo egitura osoak har dezake: “bapesera” adibidez (lexikalizazio maila handiagoz). Edonola ere,

“be es” egitura soilak berak ere zentzu bera du. Zenbait adibide:

raz5 º... nik · eskrítxurak im-barik estot- estaukat essébe!, esta · sentímetro ba-pes terrenua!

raz1 º ták! estutzen dabe, miñí-bápe-bápes, e? ták! ta ...

raz1 ºesta bápe bé! ... es-es es: nik esébe-estot ártzen --kmz ºestá diru askoo · agértuko!, estao

bápe!

f.a. len lárregi txa oin bápesera llegau da

raz5 º−“geró-orrekin Kayetánonekuokiñ es berbári-pe iñ, ee?, berbári-pes!: órre-txarra-dia-ta!”...

raz1 º... d’amári onembéste bes · kóntestau, e?, onembéste bés, e?, hé!

Izenondoen-aditzondoen mailakatzaile gisa ere erabiltzen da, adibidez:

raz1 es, bápe-esta errésa, es-es! --nme2 ésta bápe-be-errésa

Aditzondo funtzioa ere betetzen du inoiz, balio enfatikoz. Adibidez:

nme2 aindutakua es emotiarrem-bápe · esti-etorri --kmz ºes nóya bápe urtétzera!

•Determinatzaile legez jaso ditugu galdetzaileetatik eratorritako adberbio zehaztugabeak ere:

“iñungo” adibidez, kag-ren ahotan:

kag º... edukasíñoo apúr bat es eukítzias gaiñ · -bue!, orii béste kontú bá-dá!, · estáka iñúngo

edukasíñorik néska orrék! ...

•Erabateko ezeztapena, hutsa, adierazten duten beste hainbat egitura erabiltzen dira: “ale(r)ik be

es /alei-pes”, “deusik be es /deusi-pes”, “pitxirrik (be) es”, “pirularik (be) es”, “larenik be es”. Egitura

batzuk jakineko egoera edo gaietan erabiltzen dira bakarrik: “tautik (be) es, mutik (be) es” hizkuntza

gaitasun eza adierazteko erabiltzen da batez ere (“tautik” lanerako ere jaso dugu raz1-en ahotan); “txistik

(be) es” berba ez egitea adierazi nahi du; “txikitarik (be) es, lameikorik (be) es” diru eza adierazteko

erabiltzen da; “tantanik (be) es” likidoetarako erabiltzen da; “letra bat (be) es”, irakurketa-idazketa

arlorako. Adibide batzuk:

nme2 amén muéstratzako b’estao aléi-pe

naz deusí-p’eseban esan

raz1 º... nería[k] importansiaik estaka pitxírri-pé!, buéénó! séoser!...

ñaz4 “... Ezgeinkegun [sic] erderarik. Ezta pirularik pez baiña!”

rag2 ºsopia ta, −“beste kollarakara bat!” –”esta lareni-pes!”

raz1 ºbá!, súek o- síkeran séose ikési-eró, gú · eus- érderas tautík es genkíxan! //raz1 ºaa, bai ba!

guk estúdixau da sér!? guk, érderas es genkíxam-bárren tautí-pe-tá! --rmz ºérderas esta e, mutípes

béintzet!

S.B. gaur Amáyak estáu txistí-pe iñ

kmz1 º... kajaráko lágatzen dósu á! ... bos-dúrokúa: estósu suk irabásten txikítari-pes --kmz4

º”esta lámeikorik pes!”

kmz ºes erré ta es erán! · eitxen dau árek ... tantáni-pés!

kmz3 º... len Larrarte-ermanos, bestia … famósuak! famósuak!: órrek amen sartu itxuaus … létra

bat étxaixek! ...

•Erabateko osotasuna adierazten dute beste egitura batzuek ere: “siatz-miatz, si(e)s da bitz/mitz”,

“goitxik bera”. Aditzondotzat ere har daitezke, “osorik” legez. Adibidez:

kmz siés-da míetz ulía ebai eik --naz jan dau dána!, sís da bítz

kag º”Ajeak”?: baáai!, goóitxi-béra!

•Zenbakiak gaztelaniaz esateko joerak beste zenbatzaile orokor batzuerako bidea ematen du:

“sero, nada”. Adibidez:

raz1 ºjókátzen dou gú-be, séro!

naz ºbueno ba! ordúa-náda!

•Lehenago ere aipatu da “bete” forma “bat”-en aldaera legez, ontzia edo jakineko neurri

batzuetarako; zenbatzaile zehaztutzat ere jo daiteke baina “bete”-k berez du osotasun esangura: ez dago

“*baso bete erdi”, “*aste bete erdi” esaterik. Adibiderako:

nme2 basoká ba-bete ur · eskatu dabe

1.11.3.5. Ondorioak

Berezko oso zenbatzaile orokor gutxi erabiltzen dira. “Dana” gehienetan izenordain legez

erabiltzen da baina determinatzaile funtzioan aurkitzea ere arrunta da. Aposizio egituretan aurreko izen

sintagma edo dena delakoa forma mugatuz edo perpausean dagokion markaz egiten da. Zenbatzaile

funtzioaz gain mailakatzaile funtzioa ere sarri betetzen du. Hainbat egitura eta esapidetako partaide da.

“Guzti(x)a”-ren kontsonante txistukari sabaikaridun aldaera batez ere Aginagan erabiltzen da

beste lekuko batzuek ere badarabilten arren. Gehienetan determinatzaile legez erabiltzen da baina

izenordain gisa ere erabiltzen da batzu-batzuetan. Zenbatzaile hau ez da erabilera berezi aldetik “danak”

besteko aberatsa eta emankorra.

“Osua, oso bat” batez ere zatigarriak diren izenen ondoan edo ordez erabiltzen da, baina izen

abstraktuen ondoan ere jaso dugu. -(r)ik atzizkia txertatutakoan kategoriaz aldatu egiten da baina ez

esanguraz.

Erabateko osotasuna edo eza adierazteko beste bide batzuk ere erabiltzen dira, “eser /esebes,

bape(be)s” erako formak adibidez; edo jakineko egoeretarako esapide modukoak, edo “siatz-miatz” erako

bestelako esapideak. “Bete” ere forma orokortzat har daiteke.

1.12. IZENORDAINAK

Orain arte izenordainak bidenabar baino ez dira aipatu, deklinabide kasuen edo zenbatzaileen

arloan adibidez. Atal honetan izatez izenordainak direnak aztertuko ditugu batez ere, pertsona

izenordainen atalean bederen. Izenordain bihurkari eta elkarkarien alorrean jatorriz bestelako hainbat

kategoriatako osagaiak ere aztertuko dira.

Erabilera arruntean oso garbi dago zein den izenordainaren erreferentea; baina beste erabilera

batzuetan erreferente hori trukatuta azaltzen da: izenordainen arteko kurutzaketak dira horretarako bidea

ematen dutenak. Edonola ere, izenordainen hiru graduek aditzean isla dutenez, bi eratara antzeman

daitezke kurutzaketa horiek: izenordainaren presentziaz, edo aditzan duen presentziaz 1319 . Adibidez,

lehenengo pertsona singularra “ni”-a adierazteko ez ezik hirugarren pertsona adierazteko ere erabil

daiteke. Esaterako:

437

438

kmz3 º… bera ·· Alikanten am-bisi dok: an esautu najuan-neu- áskenengo nik andria bisi nebala

Pluraleko lehenengo pertsona multzoa adierazteko ez ezik banakakoa, norberan burua

adierazteko ere erabiltzen da. Adibidez:

naz ºa, bueno!, ba · ésa-leike nai badosú!: · e?-sangou? --rmz ºséé’sam-bi- sé-esam-biou ba?, ser?

Bigarren pertsona sarri erabiltzen da egitura inpertsonal legez, edo bihurkari legez... Adibidez:

rmz ºeskólan e, bos bat urté-eo ingo gendusan guuk...: saspikin juén, · ama- amaika eo

amabikiñ... ·· amaitxútakua ero i-intzaniam-ba, akabo!, beste leku batea! ...

Izenordain pluralen kasuan (“gure, suen”) edutezko genitiboko forma edutea adierazteko ez ezik

etxekotasuna eta senidetasuna adierazteko ere erabiltzen da 1320 , bai izenaren ondoan izenlagun gisa, bai

bakarrik, izen gisa, kasu markak bere gain hartuta. Adibide mordoa jaso ditugu; hemen izenordain

bakoitzeko bi:

kmz º... berá be-etortze-san gure- guré-etxera... --kmz súen etxéko atía-aundíxa dok, e?

rmz º tt-tt! Gurían esta sékula-ardík eon!, nik estot ikusi sékula --naz ºsueniam-be oin

gitxiao sartuko da iuel patati, está?

1.12.1. Pertsona izenordain arruntak

Izen bereziak legez erabiltzen direnez, pertsona oso zehatzak izendatuz pluraletan izan ezik,

deklinabide modu arrunta bakarra da; gainera, pertsonazkoak direnez, ez dute leku-denborazko bizigabe

formarik. Besterik da izenordainok izen legez erabiltzea, baina horrela erabiltzekotan literaturan,

filosofian edo metahizkuntzalaritzan erabiliko lirateke gehienbat: ez galdekizunez ez lagunarteko

solasaldian, guk ez dugu horrelakorik jaso. Ez dute partitibo kasu marka onartzen baina bai prolatiboa,

ordea. Instrumentaleko formak kgg lekukoari jaso zaizkio bakarrik. Nolanahi ere, forma aldaerak izan

badira izenordain bakoitzaren deklinabidean; baita ezaugarri orokorrak ere: edutezko genitiboa “zuek”

izenordainean izan ezik -re kasu markaz egiten da, eta -n da kasu marka 2. pertsona plural horretan.

Genitibo marka bikote hori beste kasu marka batzuen aurretik txertatutakoan ere gorde egiten da. Gainera,

“zuek”-en izan ezik, beste izenordainetan genitibo marka soziatiboan beti agertzen da (“irekin, gurekin”

baina “suekin”).

1.12.1.1. Lehenengo pertsona singularreko izenordaina: “ni”

“Ni”-ren deklinabidea

ni, nik, ne(r)i /ni(r)i, ne(r)(e) /nire, ne(r)ekin /nirekin, nere(g)aitxik /nigaittik, neretzat

/neretako /neretzako //niretako /niretzako /nitzako, nitzat, nigan /nere(g)an /nire(g)an //nere

gain; ni(g)andik /nere(g)andik; ni(g)ana /nere(g)ana; nereganaño(k); nereganutz

1319

Gertakari honen hainbat kasu eta adibide aditzaren eremuan ere aurki daitezke, “esaldiko pertsonen aukera” artxiboan hain

zuzen ere.

1320

Edutezko genitiboaren atalean azaldu da erabilera horren forma eta aberastasuna.

Nominatiboko forma bakarra “ni 1321 “ da. Ergatibo kasu marka horrixe eransten zaio eta “nik 1322 “

forma ere bakarra da lekuko guztien ahotan. Besterik dira fonetika sintaktikoaren eraginez sor daitezkeen

aldaera fonetikoak.

Beste kasuetan alternantzia gerta daiteke kasu markek oinarrian “ni-” ala “ne-” hartu.

•Datiboan, esaterako, badirudi joera nagusia “ne(r)i 1323 “ egitekoa dela, baina lekuko batzuek

“ni(r)i” ere egiten dute, nme3-k, ñaz1-ek, ñaz2-k, kaz3-k eta kag-k esaterako; ñaz2-k eta kaz3-k bietara

egiten dute.

•Edutezko genitiboan ostera, “ne(r)(e) 1324 “ da ia erabateko forma nahiz eta salbuespenak jaso

diren: kag lekukoak beti “nire” egiten du, alfabetizazioaren eraginez ziurki, baina horrelako errealizazioa

jaso diogu kmz-ri ere 1325 . Gauza bera gertatzen da soziatiboan ere, “ne(r)ekin” baita aldaera nagusia.

•Motibatiboan aldaeren banaketa bestelakoa da, ezaguna honez gero: genitibo markadun

“nere(g)aitxik” aldaera lekuko gehienen ahotan, eta “nigaittik” Aginagakoen ahotan. Banaketa hau beste

izenordainetan ere bete egiten denez ez dugu berriro aipatuko.

•Destinatiboan aipatu bai baina oraindik adibiderik azaldu ez den kasu marka dugu: -tako hain

zuzen. Hala ere, hori ez da aldaera bakarra, -ndakoren lekua betetzen baitu bakarrik; “neretako, neretzako,

neretzat” formak jaso dira aldaera nagusi legez. -tako kasu marka “zuek” izenordainean ez beste guztietan

erabiltzen denez gero ez dugu berriro azalpen luzerik egingo, aipamena baizik. Beste kasuetako joera

jarraituz, kag lekukoak “ni-” oinarridun aldaerak darabiltza, “niretako” eta “niretzako”. Baina badira

bestelakoak ere: “nitzako” genitibo markarik gabeko aldaera jaso dugu nme4-ren ahotan.

•Prolatiboa jaso den adibide guztietan “ni-” oinarri soilari itsatsita jaso da.

•Inesibo markadun formak kgg-ren eta nme2-ren ahotan jaso dira bakarrik. kgg-k genitibo

markarik gabe txertatzen du kasu marka (“nigan”), eta nme2-k bitara egiten du: batetik, “nigan”, eta

bestetik, genitibo markaren gainean baina aldaera birekin: “nere(g)an” eta “niregan”, nahiz eta edutezko

genitibo soila “nere” egiten duen. Beste adibideak bestelako bidez osatutakoak dira: soziatibo kasu

markaren bidez, postposizioen bidez...

•Ablatiboan edutezko genitibo marka izan ala ez, bi aldaera garbi antzeman ditzakegu:

“nigandik” eta “neregandik” alegia. Lekuko batzuek aukera biak darabiltzate, kmz-k eta kgg-k esate

baterako. Beste batzuek genitibodun aldaera darabilte, raz1-ek kasu; eta beste batzuek genitibo bakoa

darabilte, nme2-k eta f.a.-k esaterako.

•Aldaera bikote hori adlatiboan ere badago, baina genitibodun aldaera nagusi da kasu honetan:

horixe jaso diegu besteak beste kmz-ri, kgg-ri, raz1-i, rmz2-ri, kaz2-ri, kaz3-ri, naz-ri eta f.a.-ri.

Bietarikoak darabiltza nme2-k.

•Adlatibo bukatuzkoan jaso diren forma guztiek dute genitibo marka, adibide gutxitan izan bada

ere. kmz-k aldaera bitxia darabil, “nererañok”, forma bizigabe legez eratuta.

1321 Ikus espektrogrametan errealizazio batzuk: kmz 67A069; naz 13A218, naz 13A220, naz 13A221; raz1 54A14.

1322 Ikus errealizazio batzuk espektrogrametan: kmz 36A310; raz1 38B370.

1323 Ikus errealizazio bat espektrograman: raz1 15B200.

1324 Ikus aldaera murriztuenaren errealizazioa espektrograman, izenlagunaren amaierako bokala fonetika sintaktikoz glide legez

ebakita: kmz 53B96; bokal arteko kontsonante dardarkaria galduta, in kmz 65B229; forma osoa ageri den espektrograma ere egin da,

nahiz eta fonetika sintaktikoz amaierako bokala glide bihurtuta den: raz1 4A247.

439

440

•Adlatibo bide zuzenezkoan ere adibide bi jaso dira bakarrik eta bietako forma “nereganutz” da,

kgg-ren eta naz-ren ahotan.

Erabilerari dagokionez, “nere baten” egitura jaso diogu I. LASPIUR-i. Dakarren adibideak

nolabaiteko ñabardura bihurkaria ere badu 1326 .

1.12.1.2. Bigarren pertsona singularreko lagunarteko izenordaina: “i 1327 “

“I”-ren deklinabidea

i, ik, iri, ire, irekin, ire(g)aitxik /igaittik, iretzat /iretako /iretzako, itzat, igan /ire(g)an //ire

gain; i(g)andik /ire(g)andik; i(g)ana /ire(g)ana; ireganaño(k)

Pertsona, modu, erregistro hau noiz, nola erabili, lekuko baten adierazpen bakarra ipiniko dugu

aurkezpen legez 1328 :

S.B. “a ikusi nebanian esan netzan/najetzan nere buruari: “ik euki do-suertia””: º”nere buruari”,

“ik”. Da… oso lojikua da

Formari dagokionez, nominatiboko forma da beste kasu guztietako oinarria. Kasu bakoitzeko

kasu marken aldaerak “ni”-ren atalean azaldu ditugunak dira orokorrean. Bestelako aipagarriak:

•Motibatiboan genitibo marka izan ala ez, “ni”-ko banaketa bera jaso dugu: lekuko gehienak

multzo baten, eta Aginagakoak beste baten. Dena dela, adibide bakar baten naz-ri “iregaittik” genitibo

markadun aldaera ere jaso diogu.

arren.

•Destinatiboan ez dugu jaso “*itzako” erako formarik, beste aldaera guztiak aurkitu ditugun

•Inesibo kasu markadun adibideak kgg-rengandik jaso ditugu bakarrik, eredu bikoitza gordeaz:

“igan, iregan” alegia. Beste adibide gehienak postposizioz eratutakoak dira.

•Ablatiboan ere aldaera eredu biak antzeman ditugu: “igandik” eta “ire(g)andik” alegia.

Aldaeren erabiltzaileen banaketa “ni”-rekiko aldatu egiten da, nolanahi ere: lekuko batzuek aukera biak

darabiltzate, kgg-k eta naz-k esate baterako. Beste batzuek genitibodun aldaera darabilte, kmz-k, nme2-k,

f.a.-k eta raz1-ek kasu; bakarrik genitibo bako aldaera darabilenik ez dugu jaso.

•Adlatiboan ere aldaera bikote horretan genitibodun aldaera nagusi da: horixe jaso diegu lekuko

nagusi guztiei, baina kgg-k bietarikoak darabiltza. Dena dela, naz-ri beste aldaera bat jaso diogu, nolabait

esateko “erredundantea”, edo analogikoa −bai izen arruntekiko bai “zuek” izenordainarekiko−:

“irengana”; ez da sistematikoa gure iritziz, idiolektala baino.

•Adlatibo bukatuzkoan adibide bakarra jaso da naz-ren ahotan, genitibo markaduna.

•Adlatibo bide zuzenezkoan ez dugu adibiderik jaso.

1.12.1.3. Bigarren pertsona singularreko errespetuzko izenordaina (edo neutroa): “zu”

“Su”-ren deklinabidea

su, suk, suri, sure, surekin /su(g)as, sure(g)aitxik /su(g)aitxik, suretzat /suretako /suretzako,

1325

Ikus errealizazio bat espektrograman: kmz 20B251.

1326

(1999, 45).

1327

Ikus errealizazio bat espektrograman: raz1 25A234.

1328

Kasuistika eta adibideak aditzen sailean aurki daitezke, tratamenduen atalean hain zuzen.

sugan /sure gain, su(g)andik /sure(g)andik, sure(g)ana, sureganaño(k), sure(g)anutz

a) Singularreko esanguraz

Gaztelerazko “tú” zein “usted”-en lekuan erabil daiteke gaur egun 1329 .

Formari dagokionez, nominatiboko forma da beste kasu guztietako oinarria 1330 . Kasu bakoitzeko

kasu marken aldaerak “ni”-ren atalean azaldu ditugunak dira orokorrean.

•Soziatiboan edutezko genitibo markadun aldaerak nagusi dira zalantza gabe baina kmz-k

“su(g)as” genitibo markarik gabekoa ere ontzat hartzen du.

•Motibatiboan genitibo marka izan ala ez, “ni”-ko banaketa bera jaso dugu: lekuko gehienak

multzo baten (genitibo markadun aldaerak erabiliz 1331 ), eta Aginagakoak beste baten (genitibo marka

gabekoa aldaerak erabiliz). Dena dela, adibide bakar baten kmz-ri “su(g)aitxik(an)” bi aldiz jaso diogu;

eta alderantziz, Aginagakoa den nme2-ri “surega(i)ttik” bi adibidetan.

•Inesibo kasu markadun adibide bakarra jaso diogu kgg-ri, eta genitibo markarik gabeko forma

darabil. Beste adibideak, arrunta denez, postposizioz eratutakoak dira gehienak.

•Ablatiboan ere aldaera eredu biak antzeman ditugu: “sugandik” eta “sure(g)andik” alegia.

Aldaeren erabiltzaileen banaketa “ni”-rekiko eta “i”-rekiko aldatu egiten da, nolanahi ere: naz lekukoak

aukera biak darabiltza. Beste batzuek genitibodun aldaera darabilte, kmz-k, nme2-k eta raz1-ek kasu;

bakarrik genitibo bako aldaera darabil kgg-k.

•Adlatiboan genitibo markadun aldaera erabatekoa da lekuko nagusi guztiengan. Dena dela, naz-

ri beste aldaera bat jaso diogu, nolabait esateko “erredundantea”, edo analogikoa −bai izen arruntekiko

bai “zuek” izenordainarekiko−: “surengana”; ez da sistematikoa gure iritziz, lekuko horrek “irengana” ere

egiten duen arren.

biak.

•Adlatibo bukatuzkoan adibide bi jaso dira nme2-ren eta naz-ren ahotan, genitibo markadunak

•Adlatibo bide zuzenezkoan “sureanutz” forma jaso zaio kmz-ri.

b) Pluraleko esanguraz

“Zu” izenordainak Eibarren beti du singular esangura gaur egun: izenordainaren formari bakarrik

erreparatuz gero ez dago igartzerik zein esangura duen, baina adizkietan komunztadura duen kasu

batzuetan singular legez jokatzen du eta bestetan plural legez. Hau da, “zara” “zu”-ren adizkia zein

“zuek”-ena izan daiteke; bestela esanda, “zu”-ri dagozkion hainbat singularreko adizki plurala den “zuek”

izenordainarekin komunztadura eginez erabiltzen dira 1332 . Adibidez:

f.a. súek úrrin bisi sára

c) Bigarren pertsonako errespetu handiko “berori, berorrek” izenordainak. Formari erreparatuz

izatez erakusleak direnez, ikus atal horretan, ber- aurrizkiz indartutako erakusleen artean.

1329 Pertsona, modu, erregistro hau noiz, nola erabili aditzen eremuan jorratuta aurki daiteke, tratamenduen atalean hain zuzen.

1330 Ikus ergatiboaren errealizazio bat espektrograman: raz1 33A84; edutezko genitiboarena: raz1 5B115.

1331 Ikus errealizazio bat espektrograman: raz1 8B311.

1332 Gai hau, dena dela, aditzen sailean aurkitu daiteke adibide gehiagoz.

441

442

1.12.1.4. Lehenengo pertsona pluraleko izenordaina: “gu”

“Gu”-ren deklinabidea

gu, guk, guri, gure, gurekin /gu(g)as, gure(g)aitxik /gu(g)aitxik, guretzat /guretako /guretzako,

gutzat, gugan /gure gain, gu(g)andik /gure(g)andik, gure(g)ana, gureganaño(k), gure(g)anutz

Izenordain zehaztua da, baina erreferente den multzoko unitate kopurua zehaztugabea izan

daiteke: nahikoa da bi edo horttik gorakoa izatea. Sarritan, erreferentea hain orokorra da, non gizarte talde

oso bat ere izan daitekeen, hizlariaren ikuspegiaren eta inplikazioaren arabera (edozein taldetako

partaideak edo euren arteko harremanak adierazteko plurala erabiltzea da arruntena). Nolanahi ere, eta

honekin hizkuntza maila inmanentetik jauzi egiten dugu beste kultura maila batera, izenordain hau

banakakoa izendatzeko ere sarri erabiltzen da, lehen ere aipatu denez; edutezko genitiboaren kasuan

adibide garbiak jaso ditugu senitarte harremanak adierazterakoan. Forma indartuak ere berdin erabiltzen

dira. Adibide batzuk:

kmz1 ºgúk bá-pa, gu- guri is- erakútziskú ba guré amák · ta átxak; ta-ánditxi-gáto-gú

raz º”Leóna”!, “Leóna”! iséna! Arí be-etára itzesen [bertsoak], da u- gurí orrí tía sanórri be bai!

kmz º... iru milla peseta. Guré andríak etá, gástatzeitxu ...

//kmz ºees, bisiklétia san!: baña guree- guré aitxák eta aitxá ta-... [sic] gastía-sianían da esáteseben

orí, “belosípedua”

kmz ºguré txikíxa-ákak adurrétan!, fú(f)! --naz ºááá!, gure Ánder txikixa-amén!, já!

Tórri sará?...

Alderdi formalari dagokionez, nominatiboko forma da beste kasuetako oinarria.

•Motibatiboan orokorrean egiten den aldaera banaketa nagusia jaso da: lekuko gehienak alde

batetik edutezko genitibo markadun aldaera erabiliz, eta bestetik Aginagakoak, nme2 eta naz, genitibo

markarik gabe eginez.

•Inesibo markadun adibide bakarra jaso zaio kgg-ri, genitibo markarik gabeko forma hain zuzen.

Jaso diren beste adibideak postposizioz eratutakoak dira.

•Ablatiboan ere aldaera bikotea jaso dugu: “gure(g)andik” da aldaera erabiliena baina

“gugandik” jaso zaie naz-ri eta kgg-ri (lekuko honek aldaera biak darabiltza). Beste aldaera bat ere jaso

da, bizigabe kasu marka erabilita hain zuzen, “guretik”, raz-ren ahotan.

•Adlatiboan erabatekoa da “gure(g)ana” forma.

•Adlatibo bukatuzkoan eta bide zuzenezkoan jaso diren adibide bakarrak kgg-renak dira,

genitibo markadun formaz eratuta biak.

Izenordain honen erabileraren berri eman dugu goraxeago ere, baita edutezko genitiboaren

atalean ere. Esapide baten txertatuta aurkeztuko dugu orain: “guriak ein dau” hain zuzen, etsipenezkoa.

Edutezko genitiboz osatutako egitura batzuk ere ia lexikalizatutzat har daitezke: “gure denporan /gure

denpora guztian, gure sasoian” adibidez. Forma indartuz ere esangura bera dute.

1.12.1.5. Bigarren pertsona pluraleko izenordaina: “zuek”

“Suek”-ren deklinabidea

suek /suok, suek, suei /sueri, suen, suekin /sue(g)as, sue(g)aitxik, suentzat /suendako, suentzat

(prolatiboa), suegan /suen gain, sue(g)andik, sue(n)(g)ana, sue(n)ganaño(k), sue(g)anutz

/suenerutz

Pluralean ez da singularreko bereizketa egiten, lagunartekoa ala errespetuzkoa-neutroa;

gaztelerazko “vosotros” zein “ustedes” legez erabil daiteke, baina hala ere, dagokion adizkia hikako

alokutiboa zein zukakoa izan daiteke.

Deklinabide kasu markak hartzerakoan beste kasuetatik bereizten da bi aldetatik. Batetik,

nominatibo eta ergatibo formarako “suek” dugun artean beste kasu marka guztien oinarria “sue-” da.

Eibarren ez da arrunki gradu hurbileko formarik erabiltzen (“suok” erakoak kgg-ri eta S.B.-ri jaso zaizkie

bakarrik). Bestetik, edutezko genitibo marka ere beste izenen erara egiten da izenordain honetan. Izan ere,

lehenago ere aipatu den bezala, -n da genitibo marka.

•Motibatiboan “sue(g)aitxik //-ttik” da erabateko forma, beste izenordainetan ez bezala.

•Destinatiboan ere “suendako” aldaera arrunta da, erabiliena, “*suetako” onartezina den artean.

•Prolatiboan ere era bereziz jokatzen du izenordain honek; beste izenordain guztiak kasu marka

zuzenean hartzen duten artean, honetan edutezko genitibo markari txertatzen zaio: “suentzat” da jaso den

forma, bai nme2-ren bai naz-ren ahotan.

•Inesibo markadun forma bakarra, “suegan”, kgg-ren ahotan jaso da. Beste adibideak

postposizioz eratutakoak dira.

•Ablatiboan “sue(g)andik” da jaso dugun aldaera bakarra, genitibo markarik gabea.

•Adlatiboan ostera, bikotea jaso dugu: “sue(g)ana” kmz-ren, raz-ren eta naz-ren ahotan;

“suengana” nme2-ren ahotan; eta aldaera biak kgg-ren, raz1-en eta f.a.-ren ahotan.

•Adlatibo bukatuzkoan ere aldaera bikotea jaso da: genitibo markarik gabea kgg-ren ahotan, eta

genitibo markaduna nme2-ren eta naz-ren ahotan.

•Adlatibo bide zuzenezkoan ere bi aldaera jaso ditugu baina bestelakoak: kgg-ren ahotan

“sueganutz” forma jaso dugu; eta kmz-renean “suenerutz”, genitibo formaren gainean eraikia, bizigabeen

kasu markaz.

“Gu” izenordainaren atalean adierazi denez, “suek” ere izenordain zehaztua da, baina erreferente

den multzoko unitate kopurua zehaztugabea izan daiteke: nahikoa da bitik gorakoa izatea 1333 . Adibidez:

naz º... da, · eee · geró, a- suen aistía isengo san, Aitzíber ero, gastía isengo san!

1.12.1.6. Hirugarren graduko izenordainak

Horien berri eman dugu jada erakusleen atalean: bai “a” bai “bera” singularrerako 1334 ; bai “arek”

bai “eurak” pluralerako 1335 .

1.12.1.7. Ondorioak

1333 Ikus “Gu” izenordainaren atalean banakako esanguraz erabiltzeko joeraren azalpena.

1334 Ikus lehenengo forma arrunten atalean eta bigarrena indartuenean.

1335 Ikus erakusle arrunten artean lehenengoa eta indartuen artean bigarrena.

443

444

Orokorrean izenordain bakoitzak oso erreferente zehatza duen arren, singularrekoek bereziki,

esangura kurutzaketak gertatzen dira. Adibidez, 1. pertsona erabil daiteke 3.aren ordez; edo 2.a 1.aren

ordez; forma pluralak singularrekoen ordez edo multzo, etxe, senidetasuna adierazteko...

Atal honetan 1. eta 2. pertsonako formak jorratu dira, 3.ekoak erakusleen atalen azaldu direlako.

Izenordainen deklinabidea, oro har, izen bereziena modukoa da, zenbait ezaugarri bereziz bada ere. Ez

dute partitibo markarik onartzen baina bai prolatiboa. Instrumentalak ez du ia bizitasunik, lekuko

alfabetatuen ahotan ez bada behintzat. Leku-denborazko kasuetan bizidunen formak osatzen dira,

salbuespen moduan bizigabeen markadun formak ere jaso diren arren. Deklinatzerakoan izenordain

guztiak “zuek”-engandik bereizten dira batez ere bi ezaugarritan: batetik, edutezko genitibo markan (-reda

aldaera orokorra eta -n- 2. pertsona pluralekoa); eta bestetik, destinatibo markan (-tako izenordainen

kasu marka berezia da; baina 2. pertsona pluralak horren parean arrunta den -dako hartzen du).

Genitiborako izenordainak zein aldaera duen, hori txertatzen da marka hori eskatzen edo hartzen duten

beste kasuetan ere, destinatiboan ere bai, jakina.

Motibatiboan erabateko banaketa egiten da Aginagakoen eta beste lekukoen artean. Aginagakoek

ia beti genitibo markarik gabe osatzen dituzte izenordainak, salbuespenak salbuespen; beste lekukoek,

salbuespen isolaturen bat ez bada, genitibo marka jeneralean txertatzen dute. Salbuespen orokorra

“suegaitxik/-ttik” forma plurala da.

Prolatiboko formetan ere −eguneroko jardunean ia erabiltzen ez diren arren galdekizunez lortzea

ez da zaila izan− “zuek” bereizten da beste izenordainetatik, genitibo markadun aldaera jaso baitugu.

Beste izenordainetan kasu marka zuzenean txertatzen zaie oinarriei.

Destinatibo kasu marka izenordain guztietan genitibo formen gainean txertatzen da baina

salbuespena Aginagako nme4-ren “nitzako” forma da. Nolanahi ere, ezaugarri hau forma indartuetan ere

gorde egiten da.

Leku-denborazko kasu guztietan genitibo marka aukerakoa da. Genitibo markaren erabilera

kasuen eta izenordainen arabera aldatu egiten da, ez dira eredu tinkoak izenordain guztietan betetzen.

Nolanahi ere, badirudi joera nagusia genitibo marka eranstea dela. Forma bitxiak sortzen ditu Aginagako

lekuko nagusi zaharrenak, “irengana, surengana”, baina ez dirudite sistematikoak, asko jota ere

idiolektaltzat jo beharko lirateke.

“Ni” izenordainak aldaera foniko tinkoak ditu beste kasu markak hartzerakoan, ergatiboa izan

ezik; oinarria “ni-” ala “ne-” izan da gakoa. Lekuko gehienen joera nagusia “ne-” erabiltzea bada ere,

lekuko zahar-zaharrenek eta Aginagako zenbaitek batez ere −eta alfabetizazioaren eraginez lekuko

gazteek ere bai− “ni-” ere erabiltzen dute.

Bigarren pertsonako “zu” eta “zuek”-en artean forma berdinketak gertatzen dira adizkietan. “Zu”

izenordainari dagozkion forma anitz esangura pluralez erabiltzen baitira. Joera hori baserritarren eta oso

lekuko zaharrena da.

1.12.2. Pertsona izenordain indartuak

Indartze modu bi jaso dira: batetik, forma indartu soilak; eta bestetik, izenordaina errepikaturik

(lehenengoa arrunta eta bigarrena indartuta). Indartze modu bakoitza bananduta aztertuko da bakoitzak

bere berezitasunak dituenez.

Forma indartuen erabilerak egile bat baino gehiago kezkatu ditu, eta honelakoak irakur daitezke:

“forma indartuen erabilera zehatza aipatuko nuke: galdegai direnean bakarrik erabiltzen dira.

Hala ere, zenbait kasutan, forma indartu hauek aditzaren aurrekaldean ez den beste tokiren baten

ere ager daitezke. Beti ere, adierazkortasuna bilatu nahiean” (J.A. URIARTE, 1995, 403).

Hor adierazitakoa, azken finean, bat dator E. BARRUTIA-k egiten duen azalpen zabalarekin;

egile horrek sintaxiarekiko azalpenak eman izan direla dio, beti ere izenordain indartuak ager daitezkeen

testuingurua azaltzeko helburuz baina ez du uste denak egokiak izen direnik. Horrenbestez:

“Nik neure definizinoa sintaxiari begira barik semantika edo esangureari begira egingo

neuke. Izenordain indartuak arruntak baino indar gehiago euko leuke eta nabarmendu eta

azpimarratu egingo leuke pertsonea besteak baino gehiago.

Ez dirudi, sintaxiaren aldetik, debeku askorik onartuten dauanik eta era guztietako

kontextu eta esaldietan topa geinkez forma indartuak: esaldi nagusietan zein menpekoetan,

galdegai dirala zein ez dirala, kontrakotasuna adierazoten dala zein ez dala, baiezko esaldietan

nahi ezezkoetan, itaunetan, exklamazinoetan, etab.” (in MENDEBALDE, 1998, 145-146).

Hala ere, erakusleen atalean ere aipatu denez, batzuetan forma arruntak zein indartuak esangura

alderik barik ere erabiltzen dira Eibarren. Horren froga bat galdekizuna bete eragiterakoan, gaztelaniazko

esaldiak inongo enfasi barik proposatu, eta erantzuna forma indartuz lortu izan denean dugu; eta

alderantzizkoa, gaztelerazko esaldietako izenordainak enfasiaz proposatu (intonazioa lagun, edo “tú

mismo” gisako egituraz) eta forma arruntak erantzuten dituztenean.

Nolanahi ere, forma indartuak erabili erabiltzen dira, baina ez beti −Txillardegi-k zioenez 1336 −

forma arruntak ez balira bezala. Lekukoen esanak dira horretarako adierazgarrienak. Adibidez, kmz-k

gaztelaniaz izenordain indartuz proposatutako galdera baten erantzuna hau izan zen:

kmz guréana etórtzeko esaétzau

Guk zuzenean “geuregana” proposatutakoan hemen kmz-ren erantzuna: kmz ““geuréana”-bá!”,

nahiz eta lehenago esandako beste forma indartu bakoa izan. Hor ere garbi dago bien arteko

ezberdintasuna oso txikia edo deusa dela. Beste adibide bat:

kgg ºeske néri, nerétzat “suré semía” ta “seuré semía” bardíña da … nerétzat eitxen dabéna da

repetítzia, órrek emóte-tza indárra … indárra emóteko repetídu eitxen dot, úste dot e?

Forma arruntetako hainbat ezaugarri gordetzen dituzte indartu hauek ere: deklinabide modu

bakarra, partitibo eza, prolatiboa onartzea; eta aldaeretarako eragin handiena duena, edutezko genitiboa

“zeuek” izenordainean izan ezik -re kasu markaz egitea, -n baita kasu marka 2. pertsona plural horretan

indartutakoan ere. Gainera, “zeuek”-en izan ezik, beste izenordainetan genitibo marka soziatiboan beti

agertzen da (“neurekin”, baina “seuekin”). Leku-denborazko kasuetan genitibo marka aukerakoa izatea

ere gorde egiten da eta horregatik ez dugu zehaztuko zein aldaera jaso diren, eratzeko formak berdintsuak

direlako; erabiltzaileen aldetik ere ez dugu aldaketa nabarmenik jaso .

1336 (1977, 81).

445

446

1.12.2.1. Forma indartu soilak

Indartze marka -eu atzizkia da “seuek”-en izan ezik, hor artizki gisa agertzen baita. Hor argi

gelditzen da forma arruntetan moduan, bi multzo nagusi ditugula alderdi formalari erreparatuz: a) batetik

genitiboan -re hartzen dutenak kasu markatzat, eta b) bestetik genitiboan -n marka hartzen duen “seuek”

izenordaina.

a) Lehenengo multzoan, nominatiboko formak dira beste kasu marketako oinarriak (“neu, eu,

seu, geu”). Kasu gehienetan forma arrunten antzerako aldaerak jaso dira eta horregatik ez ditugu

izenordain guztiak banan-banan aztertuko, arrunten lekuan esandakoak hemen ere, aldaerak aldaera, balio

duelako.

Izenordain indartu hauen deklinabidean aldaeraren bat aipatzekotan, destinatiboan jaso diren

genitibo markarik gabeko aldaerak aipatuko genituzke: 1. pertsona singularreko “neutzako” egiten du

nme3-k; 2. pertsonarako rmg-ri jaso zaio “eutzat” eta nme2-ri “seutzat”; pluralean naz-ri jaso zaio

“geutako” (denak “nitzako” forma arruntaren parekoak lirateke egituraz).

Adlatibo bukatuzkoan naz-ri jaso diogu forma bakarra, eta bera lehen aipatu den

“erredundantea”, “neurenganutz” hain zuzen.

b) Bigarren multzoko “seuek” forma nominatiborako eta ergatiborako da. Beste kasuetako

oinarria “seue- 1337 “ da. Kasu markak izenordain arruntarekin legez hartzen ditu orokorrean.

1.12.2.2. Errepikapenez lortutako formak

Euskaltzaindiako gramatikariek forma indartu soilez osatutako “esapide”-tzat aurkezten

dizkigute horrelakoak 1338 . Gure ustez esapide baino gehiago dira, lexikalizaturik daude eta beste forma

indartuen funtzioa betetzen dute besteak beste. Guk horrelakoak ere, bada, forma indartutzat hartzen

ditugu.

Forma hauek (“ni neu, i eu, su seu, gu geu, suek seuek”) gure iritziz esangura bi dituzte: bata,

indartzaile hutsa; eta bestea, euskarazko “behintzat”-en tankerakoa, multzotik bereziki banantzen duena,

aipatzen den dena delako ezaugarri edo egoera izenordainari bereziki dagokiola adierazten duena (multzo

bereko besteek ere ezaugarri-egoera bera izan dezakete ala ez).

Lehenengo esangurari dagokio kgg lekukoaren iruzkin hau:

kgg º[“eu”] ní-bakárrik óri, lélengóra es játa urtétzen; osea, bakárrik indár aundíxa emóteko ta

ordúan repetídu eitxen dot, estót úste bákarrik erabíltze-oténik; noixían beiñ e isan leike, baña

normalían “i eu, ni neu, gu géu, su séu”…

Hurrenkerari dagokionez, “izord. arrunta + izord. indartua” da arruntena. Dena dela, besterakoak

ere jaso ditugu eta ez dakigu era honen aldaera den, ala bestelako errepikapen enfatikoa den:

nme2 º”arraiñ · aundixa” · seu sá · sú!... --rae ºeu aix i! Pin! --kmz ºéés!, euk dákik ik! //kmz ºbai!,

séuk ingosu súk!, · nik éss · oiñ

1337 Ikus edutezko genitiboaren errealizazio bat espektrograman: naz 12B187.

1338 EUSKALTZAINDIA (1993, 57-58).

Forma indartu hauek ez dira besteak bezain erabiliak, erabili lekuko guztiek darabilten arren eta

denetan gehien nme2-k. Bai izenordain arrunten bai indartuen forma eta aldaera nagusiak aipatuta

daudenez, oraingoan izenordain guztiak batera aurkeztuko dira. Kasu markari dagokionez, batzuetan

izenordain biek hartzen dute kasu marka eta beste batzuetan bigarrenak bakarrik (formak aurkezterakoan

ez dugu kontuan izango izenordainak zein esangura duen).

Kasu marka izenordain bietan errepikaturik jaso dugu nominatiboaz gain, ergatiboan ere nahikoa

garbi. Baina hortik aurrerako kasuetan zaildu egiten da: batzuetan izenordain biak arruntak dira; beste

batzuetan lehenengo izenordain arrunta deklinatu egiten da baina ez bigarrenaren kasu marka osoaz,

edutezko genitiboaz edo ergatiboaz bakarrik baino, adibidez. Hemen jaso diren aldaeren ereduak:

•Datiboan, ohiko egituraren ondoan (“ne(r)i neuri, iri euri, suri seuri” erakoak, nme2-ren, naz-ren

eta raz1-en ahotan esaterako), izenordain biak arruntak direla jaso da: “neri neri” raz1-en ahotan adibidez.

•Edutezko genitiboan ere datiboko antzerako aldaerak jaso dira: “nere neure, ire eure /iria euria”

(nme2-ren eta kgg-ren ahotan); “ik eure, suk seure” (nme2-ren ahotan), eta “nere nere, eure-eure”

tankerakoak. Hala ere, azken forma horiek balio enfatikoa duten errepikapen soilak dirudite, datiboan ez

bezala.

•Soziatiboan ere, “nereki-neurekin, irekiñ eurekin” erakoak jaso zaizkio nme2-ri, eta “nerenerekin”

raz1-i.

•Motibatiboan izenordain biak kasu markaz ere jaso da, baina lehena genitibo marka soilaz eta

bigarrena izenordain arrunta izaki (“nere neregaitxik”) kgg-ren ahotan.

•Destinatiboan, “guretzat geuretzat” erako forma osoenen ondoan (nme2-ri jaso zaizkio

horrelakoak), lehenengo izenordaina ergatibo kasu markaz jaso dugu nme2-ren ahotan: “nik neretzako”.

•Ablatiboan, “iregandik euregandik” forma osoena jaso zaio nme2-ri, baita “suk seuregandik”

eta “gure geuregandik” ere.

•Adlatiboan, “iregana euregana” erakoak jaso zaizkie nme2-ri eta raz1-i; “neri nereana” jaso

dugu raz1-en ahotan.

Gainera, zenbat eta kasu marka luzeago edo gutxiago erabilia, zailago egiten da horrelakoak

eratzea, adibidez:

kgg º”ni neu” óso nórmal urtétze-játa, baña ya “ne- neregándik neuregándik”… puff

Kasu marka bigarren izenordainean bakarrik txertatuta jaso dugu datiboan (kmz-ri eta raz1-i “ni

neuri” erakoak), edutezko genitiboan (nme2-ri “ni neure”, kmz-ri “su seure”), soziatiboan (naz-ri “suek

seuekin”), motibatiboan (kgg-ri “ni neregaitxik”, nme2-ri eta naz-ri “ni neugaittik, i eugaittik”

tankerakoak), destinatiboan (kgg-ri “ni neuretzat”, raz1-i “ni neretzako”), ablatiboan (“ni neuregandik”

raz1-i eta nme2-ri, “suen seuegandik” nme2-ri, “suek seuengandik” nme2-ri), adlatiboan (“ni neugana”

erakoak nme2-ri eta raz1-i), adlatibo bukatuzkoan (“ni neuganañok” nme2-ri).

1.12.2.3. Ondorioak

447

448

Eibarren forma indartuen erabilera funtzio indartzaileak eraginik ez eze, forma arrunten

ordezkoa ere bada. Forma indartuek berezko ezaugarriak dituztela ere, aipatzekoa da orokorrean forma

arrunten aldaerak dituztela deklinatzerakoan.

Forma indartuak eratzeko modu nagusia -eu atzizkiz da, artizkiz “zeuek”-en kasuan.

Deklinatzerakoan jaso diren forma nabarmenenak destinatibokoak dira, baserritarren ahotan genitibo

markarik gabekoak hain zuzen; hori batez ere Aginagako ezaugarria da.

Errepikapenezko egiturek esangura bikoitza dute: batetik indartu egiten dute, eta bestetik

“behintzat”-en esangura ñabardura dute. Errepikatzen diren osagaiak izenordain arruntak izan daitezke

edo arrunta gehi indartua. Kasu guztietako formak eratu daitezkeen arren, erabilienak nominatiboa eta

ergatiboa dira. Beste kasuetan aldaerak sortzen dira kasu marka izenordain biei txertatu ala bati bakarrik,

ala lehenengoari beste kasu markaren bat ala zati bat bakarrik txertatzen zaion. Joera arrunta da zenbat eta

kasu marka luzeagoa, marka bigarren izenordainari txertatzea bakarrik.

1.12.3. Izenordain bihurkariak 1339

a) Izenordain hedatuena “no(r)beran /X-en burua” da. Eibarko eta Eibartik kanpoko erabilera

antzerakoa da, gramatiketan erreparatzen badugu behinik behin: “egitura hauek osatzeko (...) burua izena

izenlagun bihurkari bati eransten diogu” (EUSKALTZAINDIA, 1993, 67).

Guk singularreko adibideak jaso ditugu bakarrik, kasu marka guztietaz. Gramatiketan baldintza

hau aurkitzen dugu izenordain bihurkaria ager dadin: “Perpaus baten barnean bi izen sintagma

erreferentziakideak direnean (...) bigarren izen sintagmak izenordain bihurkariaren forma hartzen du” 1340 ;

hala ere, ez da ezinbestekoa sintagma biak perpausan egotea, lehenengoa isilduta dagoenean jakinekoa

izaten baita subjektua nor edo zein den.

Egiturako X-a izenordaina edo erakusle indartu bihurkaria (ber- aurrizkiz indartua) izan daiteke.

Subjektu orokor edo inpertsonaletarako “no(r)beran burua” erabiltzen da, eta horren aurretiko izen

sintagmako izena “bakotxa” izan daiteke era berean: “bakotxa (...) noberan burua”. Gehiago zehaztuz,

“bakotxa bera” ere izan daiteke; horrela jaso zaio f.a.-ri. “Norbera” hori ekintza jasaten duen subjektua

ere izan daiteke: “norbera (...) bere burua”.

Posibilitate gehiago ere badira; adibidez, hainbat aditz erabil daitezke honelakoetan: nahiaz

eragindako heriotza adierazteko aditz asko erabil daitezke “il, garbitxu, suisidau, urkatu, (bentanatik)

bota” esaterako; jarrerak adieraztekoak (“eskiñi, barre eiñ, posik/gustora/konforme/berbetan... egon,

abonau, atxikixau”); gorputzari eta animari dagozkion aditzak: “saindu, ikusi, engañau, tonto bota,

preguntau, esan, sartu, etorri, arduria emon, arduratu, asarretu, aiskiratu”, besteak beste.

Perpausean dagokion kasu marka har dezake izenordain honek. Adibide bakan batzuk:

f.a. bakotxak e, berak saintxú bidau beré burúa --kmz7 º... béstiak ee Kálamuara taa... · se- séesana

ipiniko ete-eben eró, sea ta, · ba, · tenientetikan-nere burua kábora bajatu nebán!

S.B. “bakarrik berbetan juaten dia arek kalian”: ºEuren buruari berbetan estare orrek; orrek dare,

berbetan

1339 Ikuspegi teorikoz G. REBUSCHI-ren esanak ikus daitezke, adibidez (in J.I. HUALDE, J. ORTIZ DE URBINA; 1993, 136-141).

1340 Ibid.

az1 º... saártutakuan e, ésebes! guk esébes! gu-gausónik esébes! · égixa da tá! ser ba?! égixa da

orí! gu es gara ge- sarríttan guré- guré buruan jabé!-es péntzau, e?: · ero burua estakaula ondó ero

tripía estakaula ondó ero ser! ...

nme2 berá -ero- bere buruas des ein dau

b) ”X-ek bere/euren burua pagau” egitura erabiltzen da gaztelaniazko “amortizar” adierazteko,

eta osagaiak ere har ditzake. Adibidez:

rae ºorrek prakok euren burua ondo pagau dabe...

c) ”No(r)bera” izenordaina inpertsonala izan daiteke edo jakineko pertsonaren ordez erabil

daiteke, batez ere lehenengo pertsonaren ordez. Sarritan perpaus berean “no(r)bera” bi agertzen dira kasu

marka ezberdinez. Mugagabekoak ez, beste kasu markak har ditzake. Adibidez:

rae ºóixe, taa pentzatzen dosu ona sala-ala?: béstiek e jai txa ee nobera eskóla jutia?!

kmz3 º… gero-orreandik aparte daok e noberak e ·· noberan ee… kóntura-artutakuen e, “ei- i- iñ

im-bia-dot” eta ...

kmz10 “... Harek esaten zeban: “Gizonaren ontasuna ikusteko, bihar dala, bestiak ez daben nahi

, noberak hartu noberandako”.”

d) ”Bakotxa” ere “no(r)bera”-ren tankerako izenordaina da, inpertsonala baita orokorki baina

banakotasuna azpimarratzen du. Bakarrik joan daiteke baina “bakotxa bera” egitura ere sarri jaso dugu:

osagai bakoitzak har dezake berari dagokion kasu marka, osagarriak baitira. Adibiderako:

kmz orí bakótxak bei- beiratu biaok

raz1 ori bakótxa-berák ikusi bia-dau

•“Bakotxa bera” izenordain oso legez jaso badugu ere, perifrasi luzeagoak ere jaso dira egitura

konplexuagoak eratuz: “bakotxa bere leku/kasta/...”. Adibiderako:

f.a. goguan euki bie-dia bakotxa bere lékuko kostúmbriak

kmz12 “Hogeta sei urte. Bueno! Hor bakotxa bere kastan egoten da zelan pasau leikian ...

Neretako, desde luego, karzelian aldian gaixo luzia eskasagua izan da”

•Izenaren ondoan banako zentzu garbiagoa du eta pertsonetarako ez eze gauzetarako ere

erabiltzen da; izenordain izatetik determinatzaile funtzioa ere har dezake 1341 :

kaz1 ºba, esángutzut · baa, baték ekam-Birábia, · béstia-Birabúrua, ·· béste bat-ek · ee Goikosólua,

·· béste batek · Etxaspíxa ··· béste bat-txek [sic] · baa-arútzatxuao, bueno!, ee Sástixa, daa...

bueno!, geróó · górao · Solo-sákona, ·· ta gero Kanteráldia ·· siam-bastante terreno andixa

bakotxá

naz esaten dau gusurrétann!: berbá bakotxéko bat! ·· berbá bakotxéko! --raz5 º...

amár-na milla duro ume bakotxari emoétzesen arek!

e) Euskaraz orokorrean badirenez, Eibarren ere hainbat postposizio egitura erabiltzen dira balio

bihurkariz. Euskal G. O.-a egin zutenek “«bere buruari ahopeka hitz egin» edo antzeko zerbait

adierazteko erabili ohi dira” esanik parafraseatzen dituzte horrelakoak (I. eta E. ZUBIRI, 1995, 118).

Eibarren besteak beste hauek jaso ditugu: “-re kautan /kautakuan 1342 , barrua /barruan /barrurako, artian,

kolkorako, usterako, kasa /kasetan /kaseta(r)(a) /kaseta(ra)ko /kasetakuekin, eran /erara /erata(ra)ko,

airera, kontura, gustora, klasera, ustietan, aldetik, burus, batian, sena, kasta/kastetan”. Adibide batzuk:

1341 “Bat” zenbatzaile zehaztuaren atalean ere ager zitekeen.

1342 Horiek dira guk jasotako aldaerak; I. LASPIUR-ek “kautakuetan” ere aurkezten du (1999, 46).

449

450

raz1 bere kautakuam-bai-bai!

nme2 an jun san moskórtxua, · bere káseta bérbetan! –naz an juen san moskorra, beránn kásetako

bérbetán

kmz orrék [sic] beree ústietan ibiltzia gústatze-ako

nme2 betí dao · beréé... bere pentzamentueiñ -ero- bere kásetakuekiñ ero...

kmz6 º... mendixam-be beti ba ... bintzát · astixa eukitzen dosula gaus- gausa bátzu-pe ·

péntzatzeko ta esta? k- ausnártzeko noberan ártiam-ba · sera ee...

rmz ºaskenian etorri san bere senara...

Edonola ere, horiek erabiltzea ez da ezinbestekoa, “pentzau dot” erako egitura iragankorrek ere

zentzu bera baitute azken finean. “-Xen buru” egiturak ere goian aipatutako askoren lekua har dezake.

f) Egitura iragangaitzen bitartez ere ekintza bihurkariak adieraz daitezke: “orrastu, garbitxu,

dutxau, jantzi, presentau, ikusi, eskiñi, asarretu” eta abar. Adibidez:

f.a. ondó garbítxu sara, está? //f.a. itxain pískaten, segirúan jantzíko gára

kmz3 º… ori Erkiaga etorri atam-baten ·· −“Eibarren e, ontxe-esautu aitxuk · sein sein garán”

−“se ba?” ta −““se ba”?!: len Larrarte-ermanos, bestia … famósuak! famósuak! … amen sartu

itxuau · Larrárte-ermanos da béstia t’arutzaokua ta… ·· sero! · létra bat étxaixek! ...

kmz es naok [sic] asarretu irékiñ, e?, nerékiñ · bañó

Aurreko batzuk, balio bihurkaririk gabe edo gutxiagoz, egitura iragankorretan ere ager daitezke.

Adibidez:

S.B. eskuak garbitxu-itxusu? –f.a. eskúak garbítxuitxúsu?

kmz itxaik! ensegídaa frákak jantzikoitxuat –raz1 ensegída jantzíkoitxú-sápatak

1.12.3.1.Ondorioak

Izenordain bihurkari nagusia X-en burua da, baina hainbat aldaera ditu ahozko erabileran,

“nobera”, “bera” eta “bakotxa” erako osagaiak tartean direla. Nolanahi ere, “norbera” eta “bakotxa”

soilak ere bihurkari legez erabiltzen dira. Hainbat aditzek ematen dute bidea horrelako egiturak

erabiltzeko. Bestalde, postposizio egiturak ere pertsonen barnea adierazteko oso erabiliak dira; baita aditz

iragangaitz batzuk ere.

1.12.4. Izenordain elkarkariak 1343

•“Alkar” euskaraz orokorrean erabiltzen den legez erabiltzen da Eibarren ere. Mugagabez

deklinatzen den arren mugagabeko kasuak ez ezik (partitiboa, prolatiboa), ergatiboa ere ez du onartzen

baina bai besteak. “Alkar”-en “barruko” subjektuak perpausean ager daitezke edo ez, ez da ezinbestekoa.

Adibide batzuk ipiniko ditugu:

kmz3 º... órretan ee, óixe bésteik estao!-fusilla t’ametralladora taa · tírua ta e- alkar íltzia

besteikan daa... · oixe dok á! ...

nme2 alkárri beittutzau bañá, ees- estou agúrtu, bata béstia estou agúrtu

kmz7 º... Laborda!: órrek alkarri gústatze-sian ...

kmz º”nerékiñ” es!: alkarrékiñ éitxe-gendúan!

1343 Ikuspegi teorikoz G. REBUSCHI-ren esanak (in J.I. HUALDE, J. ORTIZ DE URBINA; 1993, 127-136) eta J. ORTIZ DE

URBINA-renak (1989, 108-113) ikus daitezke, adibidez.

Dena dela, Eibarko erabileran ez da ezinbestekoa elkarrekikotasuna bilaterala izatea, zerbait

“errepikakorra” izatea ere nahikoa baita, “alkarren gañian, alkarren atzian” esaterako adibide batzuetan

jaso baitugu. Esate baterako:

kmz3 º... alkondara bias bintzát! alkarren gáñian jantzitxa, da ...

f.a. alkarren átzian sartu sian

Aditz partizipio bilakatuta ere jaso dugu: “alkarregandu”:

nme2 poliki-poliki, alkarregandu sían

•“Bata beste” izenordaina 1344 . Gramatiketan aurki dezakegu “alkar”-ekin alderatuz gero

esangurazko eremu zabalagoa; “alkar”-en elkarrekikotasunak bilaterala izan behar duen artean, “bata

beste”-rena unilaterala ere izan daiteke. Eibarren, baina, “alkar” unilateralki ere erabiltzen denez, ia

berdintzat jo daitezke izenordain biak. Formalki duten beste antzekotasun bat: erreferentea anitza izan

arren ere, izenordainak ez du plural forma hartzen (kmz lekukoari pluraleko adibide bat ere jaso diogun

arren). Adibiderako:

kmz dának etorri dia · bata béstian ondórik --raz1 bata béstian segídan etorri dia, ... alkarrékin

tórri dia, bata béstia-alkarrékin etorri dia

nme2 alkárri beittutzau bañá, ees- estou agúrtu, bata béstia estou agúrtu

nme2 ºe! · da béste bat! satárra geatzen dana, matrimónixuan, · báta-béstiai-”í”-ittia ·· satárra

geatzen dá --naz órre-beti dabis alkarri búltzaka báta-bestiai

f.a. bata béstian kulpas, askenían asarrétu ein día

naz órrek ·· amorrua dauké bata-béstiaganako

/kmz kája-j- jeuásasen báta- bátzuek béstien gáñian

•Beste bide batzuk: postposiziozko perifrasi bidez, “euren artian, alkarren artian” erabiltzen dira;

gaztelaniatik mailegatutako “junto” ere sarri erabiltzen da; eta beste aukera legez, perpaus

iragangaitzez 1345 ere esangura bera lor daiteke. Adibiderako:

f.a. órrek dánok lagúna-día alkárren artian --kmz órrek éuren artían be- etxúek eitxen berbárik

raz º... armúsau, afaldu · daa ló éuren etxétxuan eitxen dabe, ta báskaldu dána-junto

raz º... oiñ estákitx a- noix arte biarra eim-bie-daben-alá, eskára eón da... --f.a. goikúa ta bekúa

estía sáludatzen //f.a. bistá ona ta esin día ikúsi

1.12.4.1. Ondorioak

“Alkar” eta “bata beste” izenordainak dira arruntenak. Bereizketa teorikoak Eibarko erabileran

batzuetan gordetzen diren arren, “alkar” bide bakarreko elkarrekikotasunean ere erabiltzen da. Postposizio

egiturak ere erabiltzen dira, baita aditz egitura iragangaitzak ere.

1.13. IZENORDAIN ZEHAZTUGABEAK

1344 “Bat” zenbatzaileari eskainitako atalean ere aipatu da, “bat ... beste” bikotearenean, hain zuzen.

451

452

1.13.1. Galdetzaileak 1346

Gogoan izan behar da nola erabiltzen diren, izenordain zehaztugabe ez eze determinatzaile ere

badirela (“nor” izan ezik). Kasu marka bakoitza itsatsirik galdetzaileok zein forma duten aztertzeko

izenordain funtzioa aukeratu dugu, jakina. Partitibo kasu marka ez dute onartzen (“serik” komodin gisa

erabilitakoan izan ezik) baina bai prolatiboa. Mugagabeko formak mugagaberako eta pluralerako

erabiltzen dira, adibidez:

nme2 º... oiñ árek ee... sein dian estákitt!

Baina pluraleko forma bereziak ere jaso dira galdetzaileen kasu guztietarako.

1.13.1.1. ”Nor, nortzuk”

“Nor”-en deklinabidea

Mugagabea Plurala

nor, nok, nori, noren, norekin /no(g)as, nore(g)aitxik

/norgaitxik, norentzat /norendako /norentzako //nontzat,

noren gain, nore(n)(g)andik /no(g)andik, nore(n)(g)ana

/norgana, nonganañok /noreanaño /norenganaño

nortzu(e)k, nortzu(e)k, nortzue(r)i /nortzui,

nortzu(e)n, nortzu(e)kin, nortzu(e)(g)aitxik,

nortzu(e)ntzat /nortzu(e)ndako /nortzu(e)ntzako,

nortzu(e)n gain, nortzue(g)andik

/nortzungandik, nortzue(n)(g)ana /nortzungana,

nortzu(e)nganaño

Hauxe da izatez izenordaina den galdetzaile bakarra, ez baitu determinatzaile funtzioa onartzen.

Eibarko “arazoa” galdetzaile hau ez dela asko erabiltzen da, bere lekua “sein”-ek hartua baitu ia erabat.

Lekuko guztiek ezagutzen dute, edonola ere, galdetzaile hau eta hainbat kasutan erabili ere bai, batez ere

formak zuzenean galdetutakoan. Lekukoen iritziz, zaharragoek gehiago zerabilten galdetzaile hau

(guretzat “zaharrak” direnak baino zaharragoek, alegia), edo kanpotik etorritakoek.

1.13.1.1.1. Mugagabean

Nominatiboko forman amaierako posizioko neutralizazioz ez da igartzen zein dardarkari mota

den, baina beste kasu markak hartzerakoan dardarkari bakuna dela argi dago. Dardarkari hori ez da kasu

guztietan agertzen, hala ere: ergatiboan ez dugu “*nork” jaso, adibide guztietan “nok” baino (fonetika

sintaktikoaren eraginez sortutako aldaera fonetikoak alde batera utzirik). Kasu hori da erabiltzekotan

gehien erabiltzen dena Eibarren.

Beste kasuetan kasu marka “no(r)-” oinarriari txertatzen zaio. Dardarkariz hartzen du datiboak

“nori”.

•Genitibo marka, izenordainetan legez, -re dela pentsa daiteke baina kontuan hartu beharrekoa

da galdetzaileak kontsonante dardarkaria berezkoa duela; -e- bokala loturazkoa litzateke. Gainera, -n

marka gehitzen zaio.

1345 Euskaltzaindiakoek diotena gogoan hartu behar da, dena den: “Beti bezala, aditzez aditz aztertu behar da arazo hau, eta zeinek

onartzen duten aldaketa eta zeinek ez, ikusi” (EUSKALTZAINDIA, 1993, 70).

1346 Ikus ikuspegi teorikoz, hitz hurrenkeraren gaia jorratzen duten J. ORTIZ DE URBINA-ren “Feature percolation and clausal

pied-piping” (in J.I. HUALDE, J. ORTIZ DE URBINA; 1993, 189-219) eta “Wh-Movement and Focus” (1989, 205-267) artikuluak

adibidez.

•Soziatiboak loturazko bokala hartzen du oinarrian -kin aldaera hartzerakoan, -(g)as

hartzerakoan dardarkari gabeko “no-” galdetzaileari zuzenean txertatzen baitzaio; azken forma hau, dena

dela, gutxiago erabiltzen da.

•Motibatiboan, beste kategorietan legez, loturazko bokaldun 1347 forma eta gabea jaso dira.

Loturazko bokalez egiten dute kmz-k, raz1-ek; bokalik gabe, “norgaitxik”, nme2-k eta naz-k; bietara, razk.

•Destinatiboan ez du pertsona izenordainen bidea egiten, eta -rendako/-rentzat/-rentzako

aldaeren ondoan, dardarkaririk gabeko aldaera ere jaso dugu, “nontzat” raz6-ren ahotan, baina jasotako

adibidea kantu batekoa denez ez genuke benetako ahozko erabileraren erakusgarritzat hartuko.

•Ablatiboan hirukotea jaso dugu; genitibo marka erabili ala ez, eta loturazko bokala txertatu ala

ez: “nore(n)gandik” eta “nogandik”. Loturazko bokaldun aldaera asko ere hedatuagoa da besteak baino.

“Noren-” oinarridun aldaera nme2-ri jaso diogu.

•Adlatiboan ere ablatiboko hirukotea jaso da: “nore(g)ana” da aldaera hedatuena; eta bai

“norengana” bai “norgana” aldaera biak nme2-ri jaso dizkiogu.

•Adlatibo bukatuzkoan ere hiru aldaera jaso ditugu: “nonganañok” nme2-ren ahotan; eta

“noreanaño”, “norenganaño” naz-renean.

Erabilera arruntean urria izan arren, lekukoek esapideetan konturatzeke ere badarabilte:

“noaki(k) 1348 ! /no-daki!” adibidez, kmz-ren, raz1-en eta rmz-ren ahotan sarri jaso dugu. Esapide horri

objektua edo osagarriak gehi dakizkio. Adibidez:

kmz orré-jango leukek e, ·· no-ákik... --raz1 ºsss!: á-apúrtu ingo san eroo... nó-dáki ser!

Galdetzaile horren ordezkoa ere erabiltzen da: “señek daki!”.

1.13.1.1.2. Pluralean

Forma pluralak -tzu atzizki pluraltzailearen bitartez lortzen dira 1349 . Lekuko batzuek ez dute

onartzen, kmz-k, kgg-k eta f.a.-k kasu; baina beste batzuek bai, gutxi edo asko darabiltenek, jakina (raz-k,

raz1-ek, nme2-k eta naz-k).

Nominatibo eta ergatibo kasuetan, “batzu(e)k”-en ez bezala, “nortzuk” da erabateko forma,

tarteko -e- gabekoa. Beste kasuetan berriz, aukerakoa da. Izan ere, beste kasuetako oinarria “nortzu(e)-”

da; hau da, batzuetan plural ezaugarriz egiten da, eta beste batzuetan mugagabe izaera gorde egiten du 1350 .

•Datiboan, “nortzue(r)i” jaso zaie raz1-i eta nme2-ri, eta “nortzui” naz-ri.

•Genitiboan, “nortzuen” eta “nortzun”, lehengo lekuko banaketaz.

•Soziatiboan, “nortzuekin” jaso diegu raz1-ei eta nme2-ri, eta “nortzukin” nme2-ri eta naz-ri.

•Motibatiboan, “nortzugaittik” jaso zaio nme2-ri eta “nortzuegaittik” naz-ri.

1347

Genitibo markatzat ere har daiteke itxura baten, izenordain arruntetan ere horrela egiten delako.

1348

454

•Destinatiboan ere motibatiboko banaketa bera jaso dugu: “nortzundako” nme2-ri eta

“nortzuentzat” naz-ri (“nortzuendako” ontzat joten du raz1-ek ere).

•Ablatiboan, “nortzuegandik” darabilte raz1-ek eta f.a.-k; “nortzungandik” nme2-k.

•Adlatiboan,

“nortzungana” nme2-k.

“nortzuegana” darabilte raz-k eta raz1-ek, “nortzuengana” naz-k; eta

•Adlatibo bukatuzkoan, “nortzuenganaño” erantzuna eman du f.a.-k eta “nortzunganaño” nme2k.

Ez da adlatibo bide zuzenezko adibiderik jaso.

1.13.1.2. ”Sein, seintzu(e)k”

“Seiñ”-en deklinabidea

Mugagabea Plurala

sein, señek, señi /señeri, señen, señetako, señe(g)aitxik

/seingaitxik, señentzat /señendako /señentzako, seintzat

/señentzat (prolatiboa); señetan, señe(n)gan /señen

gain; señetik /señetatik, señe(g)andik; señetara,

señe(g)(a)na /señengana /seingana; señetaraño(k),

señeganaño /seinganaño; señetarutz

seintzu(e)k, seintzu(e)k, seintzue(r)i /séñeri,

seintzu(e)n, seintzuetako, seintzu(e)kin,

seintzu(e)(g)aitxik, seintzu(e)ntzat

/seintzu(e)ndako /seintzu(e)ntzako;

seintzu(e)tan, seintzu(e)(n)gan /seintzu(e)n

gain; seintzu(e)tatik /séñetatik,

seintzue(g)andik; seintzuetara /séñetara,

seintzue(n)(g)ana; seintzuetaraño(k);

seintzuetarutz

Galdetzaile hau, lehen ere esan denez, izenordain legez ez ezik determinatzaile legez ere erabil

daiteke. Gainera, bi erabil eremu ditu: bata bizidunentzakoa, “nor”-en ordez, eta bestea bizigabeentzakoa,

berezko erabilera. Guk biak batera aurkeztuko ditugu, leku-denborazko kasuetan izan ezik formek ez

baitute alderik.

1.13.1.2.1. Mugagabean

Nominatiboko aldaerak fonetikoak dira; ondorik zer duten, kontsonante sudurkaria sabaikaritu

egin daiteke, eta glidea kontsonante horretara murriztu 1351 ere bai.

Beste kasu markak, gehienak, loturazko bokalaren bitartez txertatzen dira. Hala osatzen dira

ergatiboa, soziatiboa eta destinatiboa. Horrelakoetan kontsonante sudurkaria sabaikari egiten da

automatikoki: glidea ager daiteke edo ez.

•Datiboa bitara jaso da. Kasu marka zuzenean txertatuta jaso diegu ñaz2-ri, nme2-ri, naz-ri, f.a.ri,

rmz-ri eta kaz11-ri; bietara kmz-ri, kgg-ri, raz1-i eta raz-ri (lekuko batzuek joera handiagoa dute bokala

tartekatzeko, kmz-k kasu; beste batzuek, ez tartekatzeko, raz-k kasu).

•Edutezko genitibo marka -n 1352 da eta lekuko guztiek loturazko bokalez txertatzen dute.

•Motibatiboan, orain arte jaso izan den dikotomia dugu: loturazko bokalez egiten dute lekuko

gehienek, eta zuzenean naz-k eta nme2-k.

•Destinatibo kasu marken aldaerak izen arrunten modukoak dira, -ndako 1353 /-ntzako/-ntzat.

1351 Ikus errealizazio batzuk espektrogrametan: naz 12A040, naz 12A041, naz 6A262.

1352 Ikus zenbait errealizazio espektrogrametan: kmz 67B274; raz1 54A84.

1353 Ikus errealizazio bat espektrograman: kmz 21B264.

•Prolatiboan “seintzat” aldaera jaso dugu naz-ren eta f.a.-ren ahotik; genitibo markaduna berriz,

nme2-renetik: “señentzat”.

•Leku-denborazko bizigabeen formak. Genitiboan adibide bakarra jaso zaio nme2-ri, eta

“señetako” da galdetzailearen forma.

Inesiboan “señetan” da erabateko forma. Ablatiboan berriz, -ta- artizkia aukerakoa da: “señetik”

jaso zaio kmz-ri baina “señetatik” da aldaera hedatuena. Adlatiboan erabateko batasuna jaso da “señetara”

formarekin; adlatibo bukatuzkoan ere darabilten lekukoek “señetaraño(k)” darabilte. Adlatibo bukatuzko

forma ere ez da oso erabilia: kmz-k ez du onartzen, eta kgg-k forma bera onartzen du baina ez erabilera;

hauxe dio: kgg “ºaséntua nun ipiñi be-estákitx”. Beraz, arrunki erabiliz nme2-ren ahotan jaso dugu

bakarrik.

•Leku-denborazko bizidunen formak.

Inesibo kasu markadun forma kgg-ri eta nme2-ri jaso zaie bakarrik, “señegan” lehenengoari eta

“señengan” genitibo markaduna bigarrenari; beste lekukoek postposizio egiturak darabiltzate.

Ablatiboan “señe(g)andik” jaso da aho batez. Adlatiboan ostera, hiru aldaera jaso ditugu:

hedatuena “señe(g)(a)na” da, baina “señengana” jaso diogu nme2-ri eta “seingana”, genitibo markarik

bakoa naz-ri. Adlatibo bukatuzkoan ere aldaera bi jaso ditugu nme2-ren eta naz-ren ahotan, “señeganaño”

egiten du lehenak eta “seinganaño” bigarrenak. Bide zuzenezko formarik ez dugu lortu.

1.13.1.2.2. Pluralean 1354

Nominatiboan “seintzuk” da aldaera erabiliena baina “seintzuek” ere jaso zaie raz1-i, kmz-ri eta

nme2-ri beste aldaerarekin batera. Aldaera horiek ergatiborako ere gordetzen dira, baina ergatiboan

“seintzuek”-dun adibide gehixeago jaso ditugu nominatiboan baino (ez da, hala eta guztiz, erabateko

forma).

Beste kasuetako oinarria, bada, “seintzu(e)-” da. -e- bokal hori plural ezaugarritzat zein loturazko

bokaltzat har daiteke, -tzu- pluraleko morfema ere hor baita. Dena dela ere, “nortzuk”-en atalean aipatu

dira izan daitezkeen aldaera nagusiak, han bizidunen deklinabidera mugatu bagara ere. Kasu markak

azken finean osagai berberari gehitzen zaizkionez (-tzu(e)ri), kasu bakoitzeko aldaerak han ikus daitezke.

“Seintzu(e)-”-ren kasuan tarteko -e- bokala gehiagotan jaso dugula esan beharra dago, edonola ere.

Jarraian leku-denborazko bizigabeen kasuak aztertuko dira bereziki, eta baleude, beste kasuetako

osterantzeko berezitasunak.

•Datiboan, kgg lekukoak zalantzaz aurkeztu digu “séñeri” forma, pluraleko azentuz, erakusle

pluralen analogiaz (“óneri, órreri” alegia). Dena dela, ez dugu uste hori bide arrunta denik, erabateko

datibo forma “seintzu(e)ri” baita; baina leku-denborazko kasuetan jaso dira aldaera bitxi horren pareko

adibide gehiago, bai kgg-ren ahotan bai nme2-renean ere.

•Bizidunentzako inesiboan, izen arrunten joerari jarraituz, bizigabeen kasu markadun adibide bat

ere jaso dugu, beste bideen ondoan.

1354

Ikuspegi dialektologikoagoz aztertu dute galdetzaile horren aldaera plurala I. ETXEBESTE-k eta K. SEGUROLA-k (1994, 727-

728).

455

456

•Prolatibo adibide bat jaso da: horrek indartzen du “batzuk” zenbatzailearentzat proposatu den

“mugagabe plural” izena horrelakoetarako.

•Leku-denborazko bizigabeen formak. Genitiboko adibiderik oso gutxi jaso dugu, zuzenean

galdetuta raz1-i eta nme2-ri, “seintzuetakua” forma.

Inesiboan, tarteko bokala duen aldaera hedatuena da, baina “seintzutan” ere jaso dugu nme2-ren

ahotan. Ablatiboan, “seintzuetatik” da aldaera nagusia, baina nme2-ren ahotik “séñetatik” ere jaso da,

kgg-ren datiboko “séñeri” formaren parekoa. Adlatiboan ere azentua aldatuta duen “séñetara” aldaera jaso

diogu kgg-ri, beste lekuko guztiek (nme2-k barne) “seintzuetara” egiten duten artean. Adlatibo

bukatuzkorako jaso dugun forma bakarra “seintzuetaraño” da, eta bide zuzenezkorako “seintzuetarutz”.

1.13.1.2.3. Galdetzailearen determinatzaile erabilera

Eibarren gure iritziz “se(r)” galdetzaileak funtzio hori gehiagotan betetzen du orain aztertzen

gaudenak baino (ez dugu, hala ere, frekuentzia azterketarik egin), baina “sein”-ek ere sarri du erabilera

hori, bai mugagabean 1355 bai pluralean. Ondoko izenak edo izen sintagmak edozein kasu marka har

dezake partitiboa izan ezik; Eibarren bestalde, instrumentala ere ez luke erraz hartuko, guk ez dugu

horrelako adibiderik lortu behintzat. Leku-denborazkoetan bai forma bizigabea bai biziduna har ditzake,

baina beti ere kasu guztietan mugagabez deklinatuta.

Gehienetan galdetzailea mugagabean erabiltzen da, baina pluralezko adibide banaka batzuk ere

jaso ditugu. Horietan, hizlariak badaki aurrez ere bat baino gehiago direla, izena bera mugagabez eratu

arren. Adibide batzuk, erabileraren erakusgarri:

f.a. sein gausá ekárri dosu?

kmz3 º... bakixan sein tabernátan da ote-san ...

nme2 seintzuk elisák dauke ba isen orí?

naz séintzuk elixagatti-préuntau dabe?

1.13.1.3. ”Se(r), sertzu(e)k”

“Ser” galdetzailearen deklinabidea

Mugagabea Plurala

se(r), sek /serek, seri /sereri, se(r)en, setako /seretako

/sertako, seres, serekin /sekin /seekin, se(g)aitxik

/sergaitxik, (¿)serendako, sertzat, setan, se(r)tatik,

se(r)tara, se(r)taraño(k), se(r)tarutz

sertzu(e)k, sertzu(e)k, sertzue(r)i /séreri,

sertzu(e)n, sertzuetako, sertzu(e)kin,

sertzu(e)(g)aitxik, sertzu(e)ntzat /sertzu(e)ndako

/sertzu(e)ntzako; sertzu(e)tan; sertzu(e)tatik;

sertzuetara; sertzuetaraño(k); sertzuetarutz

Galdetzaile hau, lehen ere esan denez, izenordain legez ez ezik determinatzaile legez ere erabil

daiteke. Berezko erabilera nagusia bizigabeentzakoa da, baina izen legez ere erabiltzen denez −komodin

moduan 1356 edo egitura enfatikoetan erabilitakoan−, deklinabide moduak ugaritu egiten dira. Galdetzailea

bera mugagabez eta mugagabe pluralez deklinatzen da; eta izen legez beste edozein izen arrunt bezala

(mugagabez, mugatu singularrez eta mugatu pluralez, bai gradurik gabeko bai hurbileko graduko

1355 Ikus errealizazio batzuk espektrogrametan: naz 1B397; nme2 2A88a, nme2 4B096.

1356 Ikus adibidez errealizazio bat espektrograman: raz1 2B206.

mugatzailez mugatuta). Beraz, bost deklinabide modu ditu, nahiz eta mugagabekoak kasu batzuetan

guztiz berdinak diren; baina leku-denborazko kasuetan ostera, ez da berdin galdetzailea deklinatu edo

izena deklinatu, “se(r)tan, se(r)tatik, se(r)tara...” galdetzaileari baitagokio bereziki, eta “seretan, seretatik,

seretara...” izenari.

Atal honetan galdetzailearen deklinabidea azalduko da. Izenaren adibideak jaso egin ditugu

baina deklinabide arrunta duenez ez dugu berriro garatuko; ezer berezirik aurkitutakoan aipatuko dira

izenaren formak bakarrik.

1.13.1.3.1. Galdetzailearen (izenordain zehaztugabearen) mugagabea

Nominatiboan bertan aurki dezakegu beste kasu ia guztietara hedatzen den aldaera bat;

amaierako kontsonante dardarkaria agertu ala ez 1357 da gakoa: lekuko guztiek darabilte bietara.

•Ergatiboan adibidez, “sek” eta “serek” aldaerak jaso dira. Lehenengoa da hedatuena, baina

bigarrena ere sarri darabilte bai kmz-k bai kgg-k eta adibide baten jaso zaio raz1-i ere.

•Datiboan ostera, aldaera bi jaso ditugu baina biak dira dardarkaridunak, “seri” eta “sereri”.

Azken forma hori kmz-ri eta kgg-ri jaso diegu.

•Edutezko genitiboan “se(r)en” da erabateko forma, baina murrizketak mailakakoak jaso ditugu:

“seren” forma osoena lekuko gehienek darabilte; “seen” darabil nme2-k batez ere eta “sen” ere bai.

•Instrumentalerako “seres” forma jaso dugu raz1-en eta naz-ren ahotan; alfabetizazioaren

eraginez kgg-k “sertas” darabil.

•Soziatiboan ere aldaeren gakoa kontsonante dardarkaria da: “serekin” eta “sekin” dira aldaera

nagusiak baina tarteko “seekin” ere jaso dugu.

•Motibatiboan “se(g)aitxik/-ttik” da erabateko forma, nahiz eta nme2-ri eta f.a.-ri

“sergaitti[k]/sergaitxik” ere jaso diegun. Hala ere, semantikoki galdetzailea izenarekin erraz nahas

daiteke, eta gure iritziz izenari dagozkio “seregaitxik, sergaitxik, se(g)aittik” aldaerak.

•Berezko destinatiborik ez du, baina naz-k “serendako” egiten du gaztelerazko “¿para qué?”

itzultzerakoan.

•Prolatiboan “sertzat” da erabateko forma.

•Leku-denborazko bizigabeen formak. Genitiboko forma bakarra lortu dugu, “seretakua” naz-ren

ahotan. Dena dela, adlatibo kasu markaz usuago erabiltzen da, eta gure iritziz murrizketek azalduko

lukete “se(r)tako” aldaera, horren ondoan “se(r)tarako” ere jaso baitugu. Edozein modutan ere, “setako

/sertako” dira aldaera hedatuenak alde handiz, eta lehenengoa bigarrena baino askoz gehiago.

Inesiboan “setan” da erabateko forma; ablatiboan ere “setatik” da hedatuena baina “sertatik”

aldaeraren adibide banakaren bat ere jaso da. Adlatiboan ere gauza bera aurkitu dugu: “setara” forma

orokorrena, eta “sertara” nme2-ren ahotan (beste aldaera ere badarabil). Aldaera banaketa hori beste

adlatiboetan ere jaso da, bai bukatuzkoan bai bide zuzenezkoan.

1.13.1.3.2. Mugagabe plurala

1357 Ikus kontsonante dardarkari gabeko errealizazio batzuk espektrogrametan: kmz 61B23; nme2 7B375b.

457

458

Nominatiboan “sertzuk” eta “sertzuek”, aldaera biak erabiltzen dira eta ergatiborako ere

berdintsu gordetzen dira.

Beste kasuetako oinarria, bada, “sertzu(e)-” da. -e- bokal hori plural ezaugarritzat zein loturazko

bokaltzat ere har daiteke, -tzu- pluraleko morfema ere hor baita. Dena dela ere, “nortzuk”-en atalean

aipatu dira izan daitezkeen aldaera nagusiak, han bizidunen deklinabidera mugatu bagara ere. Kasu

markak azken finean osagai berberari gehitzen zaizkionez (-tzu(e)-ri), kasu bakoitzeko aldaerak han ikus

daitezke. “Seintzu(e)-”-ren kasuan legez, tarteko -e- bokala gehiagotan jaso dugula esan beharra dugu,

edonola ere.

Datiboan, kgg lekukoak zalantzaz aurkeztu du “séreri” forma, pluraleko azentuz, erakusle

pluralen analogiaz (“óneri, órreri” alegia). Dena dela, ez dugu uste hori bide arrunta denik 1358 , erabateko

datibo forma “sertzu(e)ri” jaso baita.

1.13.1.3.3. Erabilera

a) Determinatzaile erabilerako adibide batzuen baldintzak eta ezaugarri orokorrak

“sein/zeintzuk”-en atalean azaldu ditugunak dira 1359 . Galdetzaile honen kasuan, “se(r) + iz.-+-tzuk”

egitura plurala ere erabiltzen da. Esaldi arruntetan, izenarekin doaz (determinatzaile legez) edo zuzenean

aditzari lotuta izena isilduta gelditu bada (izenordain zehaztugabe legez). Adibideren baten ondoko izena

mugatu pluralez ere jaso dugu. Galdetzailea pluralez denean berak ere kasu markak har ditzake. Hemen

adibide batzuk eredutzat:

S.B. se liburu da ori? --kmz ºééés, és-és!, ori báño géixao sían!: · ó!, sé tamáño esángotzú-pa nik?

rmz2 º... ixá (?)... burus dakítxáas · se márkak ein sitxúen, séintzu-sían da dána! ...

f.a. se gausátzuk entzuitxúsu? --kmz ºpástillak?: ·· se pastillatzuk?, espít [sic] etaa orrék?

rmz2 º... sértzu-gáusak eta iñ ddian emén?!: baña gú-nai!... --nme2 sértzue-gausá ekarrittusu? -naz

órre-sér-tzuk elixa dia?

nme2 sértzuekin gausakiñ inda ete daos · óne-mákiñók?

b) Izenordain legez ez da nahitaez galderazko esaldietan agertzen. Adibiderako:

kaz3 º... beste launak esate-ban −“gaur ee afarixa ser?” da ...

naz daa, ikúsi gendúsen... buéénó! sértzuk ikusi gendusen! --kmz3 º... an · aprendis naola · ikusi

juan orrek ... sélako de- biartzuk eta sértzuk itxe-nitxuan ...

c) Batzuetan galderetan komodin gisa ere erabiltzen da semantikoki “zer” galdetzailea eskatzen

ez duten ingurunetan. Batzuetan beste galdetzaile batzuen lekuan ager daiteke; eta beste batzuetan

galdetzailerik behar ez den esaldietan. Azkenengo joera hau da erabiliena, sarri ere sarri ahozko

jardunean. Adibidez:

nme2 se, ankás datós?

naz ºa, baai! Séé, ondó? //naz ºda lengua se in ddabe, itxí?! --nme2 se, núndi-satos? ... --raz5

ºItúrriosek, baai, dda; −“baña Itúrrios!, se?, burutik ondo ago aimbeste diru gastatzeko ...?

Beste zuzeneko galdetzailedun edo galdetzailerik gabeko galdera zuzenen parean:

naz sélan datos, eee ankás? ... ankás ala kótxien?

kmz ítxaitzen dáuas?

1358 “Seintzu”-ren kasuan ere jaso dira aldaera bitxi horren pareko adibide gehiago, nolanahi ere.

1359 Ikus adibide bat espektrograman: nme2 1A30

d) Beste batzuetan “zer” galdetzailea eskatzen duten egituretan ere, aurrekoen antzerako esanahi

eta balioagatik osagaien hurrenkera guztiz aldatuta agertzen da. Agian aposiziozko beste bigarren galdera

baten elipsiz azal daiteke. Esate baterako:

f.a. ºser da au, elixia? --raz1 orí etxíorí · s- polítxa ero satárra, ser da?

kgg ºta sé da, “ulé askó” da orí?

Zuzeneko galderaren parean: “au elixia da?” edo “ori “ule asko” da?” adibidez.

e) Batzuetan “zein” galdetzailearen ordez ere erabiltzen da. Adibidez:

f.a. ºser da preguntia? //f.a. ser da jabóian presiua? --S.B. ser da aparátu onén funtzionaméntua?

f) Zergatia galdetzerakoan, “se ba” egituran txertatzen da 1360 . Adibidez:

raz5 º−“se ba, Floren?, · se ba, Floren?, seátxi-pá?” ta ...

g) Harridura-esaldietan, adierazkorretan: izenari atxikita, ugaritasuna edo-eta handitasuna

adierazten du; izenondoei atxikita, goi maila. Zuzenean gehi dakioke ondoko osagaiari, “se + iz./izond.”,

edo hirugarren graduko erakuslea aurretik duela, “a se + iz./izond.” 1361 . Adibidez:

raz1 sé otz! //raz1 º... ééé!?: órraittio fíña isem-bieko dau! ·· Bakisu sé letra dauan or!?...

raz1 ikusiko beu ... á se barriak ... eingo itxuke

nme2 áá sé · tóntua dán! //nme2 se sagár edárra-dakasen...! --naz brúúú!, se aundixa dan á!

h) Egitura adierazkorretan ñabardura aurkaria ere izan dezake. Zuzenean perpausean txerta

daiteke, edo esapideetan: “bai/es sera, bai (txa) sera be 1362 “... Adibide batzuk:

nme3 º[barbantzuak] óna dausel’árek!: sé ónak eongo ya bá!! Áre-kargau eskeok e, ·

eskopetiakim-pósta-pe ...

nme2 ºsé ikésten!?: mónjáá! ... --kmz ºséé!? a- adárra jóte-nao-tá!

kmz ºbai!, súk séra! eingósu

rmz º bai! sea!, ká...! --naz º ss!

bai séa! · téa!, etxíen!?

kmz ºés!-séra!: “ákordau” esán barík, ““! ...

-t sei urtekin bastantee...

-kmz ºbáái txa será be!

i) Osterantzeko egitura adierazkorretan ere erabilera aberats askoa du. Egiturak “sera!” soiletik,

konplexuagoetarainok ere jaso dira, baita perpaus osoak ere: “se(r) + izan adizkia + erakuslea”; “sera

leintxe”, “se(r) ba?!”, “(eta/ero) ser?!”; “estakitx ser, badakitx ser...” esaterako. Adibidez:

kmz -sé pasau ako arí balkoiari? º-séra!, sáártu!

naz ºbuf! au samiau barris txarrixau!, buf! estaa... · esin dobláu! au · kokotáldiau...!, ser d’áu!... -raz

º... ordúan egunían eiéban euríxa desde luego, enééé!, sér san á! D’Eusébio-órtotzik! ...

abárketa-galdúta lokátz artían!

-t selan?

1360 Ikus motibatiboari eskainitako atalean ere.

1361 Ikus, dena dela, izenondo, aditzondo eta bestelakoen mailakatzaileei eskainitako atalean ere.

1362 I. LASPIUR-ek ere egitura biok aurkezten ditu (1999b, 42).

459

460

-rae ºsera leintxe!

nme2 ºombré!, · se baa?!, ikesi déixen! --rmz º[eskolara ez joatearren] óixe!, ees- esa- esán e

séose ba esan arren se bá?!: itxúlan ibili sárala eeo ta ki- · ee... akabo!

nme2 a! berándu dalá ta nerí ser? --naz ºprrr...: an estao kotxi nun lagá ta ser, da-aldeisu órtik!... -

-rmz ºé i ee-seuan esámiñik eta see...

rmz ºgeo tia To- Doroteai e tokau akola! ····· da geroo tio Txómiñek e, nori emon ero ser ero,

akabo!

raz5 º... estaukou ba!: enééé!, orrek asko eskatzeskú −ta estaki-ser baki-ser...− · da e, s- dirua set-

, iñúm-be tópau esin dirúrik!!

j) Izen legez erabilita, beste izen edo osagai batzuen ordezko komodin gisa erabilitakoan

mugatzailea har dezake, hirugarren gradukoa nahiz hurbilekoa, edo mugagabean ere erabil daiteke.

Funtzio horretan ikaragarrizko bizitasuna du ahozko lagunarteko jardunean, gazteen ahotan baino gehiago

zaharragoen ahotan, nolanahi ere. Adibide batzuk:

•Mugagabean, gehienetan nominatiboan erabiltzen da baina beste kasu markak ere har ditzake,

partitiboa barne. Adibidez:

raz1 º... ogixa itxen dánian, · en-jenealian · ser baten itten da, kajoi aundí baten. ·· d’án

askenengo mutxikiña-bátzeko baa · −s’ésangotzu-ba− olakotxe ba-da, olako... astíakin d’amen e

ser bat, olako ·· olako sertxo bat, burdiña... buno! dana bat!: aretxekim-bátze-san será! bai,

“matarráskia” esate-akon... --nme2 º buenóóó! · aimbéste ser barík e... --naz primerako

pelotarixa iseti nai bosúú, ori baño · ser geixao im-biekosú --naz º... ni apetít’onekú nais baña oiñ

egun ónetan estauka-pa-aimbestee... ser!

raz1 º... neu-pe txolotik [sic] eraten dot ura betí! · béti!: apurtzeko seri-pés, jáusi tta... txolota: an

daka-nere txolotóri...! ... --f.a. ºbai ba...: ee, serík es! ee... kargúrik es!, ártu bákarrik!

kmz5 “... Etara izko bat da, zerez, lotutáa, da, erri guztiari bueltia emon aretxekin ...”

naz isengo san ... Pátxi sorúann sérem-bat

raz º”irénduu” péntza-en [sic] dó-sála · kápau ... sékula estot ikusi baña péntzaen [sic] dot oríxe

dalá: txarrí eemiári séose kenduú, e matrisékoo séoser kendú o sán · “iréndu” ... beste · serátan

esi-neikisu esán · iréntzen danik ...

•Mugatu singularrean hiru graduetako adibideak jaso dira, izen soilari atxikita edo erakuslez

eratutako egitura konplexuagoetan. Perpausean dagokion kasu marka har dezake. Adibiderako:

kmz1 ºdaa, an bos-dúroo gáltzia ee, axé da ba seróri · ero...

raz1 ºbai!, Eibárko e sera dóya-amén daná, Eibarkóó estíloko berba ítxia, baai... --nme2 ºamáika

urtekua-bíkixa-bí! · esan dau · daosela; etaa... −ba, periodikuan leidu o-nik!− · taa... ·· será! · −es!

periodikuan es!, góóixían esán dau! telébisiñuak− ... --raz5 ºda esautzen Iñési txa, eroseñe-kéndu

leixuela ta séra ta, −“éss!... −esa-netzan−“

nme2 é!... séra-jakingo dau · s'ésan daben! --raz ºgeró gau-pása!: irúrak! · lúak artu gendunaanérako!:

orrén mobiméntua ta orrén estúla ta orrén serak eseban eukí akabúrik!

raz º... serári emoétzat!, Amáyarí, tx’arek agradesidu eban! ...

raz1 ºamén dao usáña serána, e?, ñe- t-x!, sélan da orí?, · butánuana!

naz ºbuenoo... Age- Inés etorriko da!, eee Ágeda serakin, e Isáskunekiñ...

naz éuren eee serágaittik eun gustia pasauko-bem-biarrian

raz1 ºámama Ermukúa ... serekúa ... Berdangíllokua ... --rae ºMigelmáriii · seréko baintzét,

Loixolakó, Maltzára jute-san!

kaz1 º... eske terrénoouak [sic] ee, ·· oetaaamasei milla métro kendu éstese-nerí ·

Unibérsidadeako, ta béstee aimbeste inguru · sereráko! · autopístarakó! ...

nme3 ºép! (?)... sér?! ondiok es gara-así? éus-? serían? jardunían? --kmz3 º... da ·· orduan e, tókau

súan e ··· serían! · Meríllan da or e Áfrikán · gerría on suan daa ...

rae ºBasobáltzetik eta, serétik! ··· Basobáltzetik ekarri biko sian, está?

az1 ºnik ori aldatu im-biot, serera, tiéstuetara! --kmz1 º... sapatuan deitxuko éste-nerí!: · nik el

día diesinuebe juan bia-juat, · séana!, de-anestesia ero anestési-(?)... (?)estáik onék? ...

kmz3 º... ni-mánejau da · ólaxem-pasau nítxuan e, · urte bat ero bi · serérarte! · urte bat ero bi ··

soldau juan arte ...

ñaz1 ºónetxek!: ·· auxe seráu, Errástiñau!, da geó ...

raz1 ºóri! óri! óri!: séuk eiñ ori askenéko seróri! --nme2 orrí · e serorri... · lándariorri kostatzeako

ernetzia

nme2 º... ta, áá será ·· esniana eranda ta geró bióte surí-suríxek eta... --raz1 árbolak ekárrittue an e

serétik

•Mugatu pluralean singularrerako adierazi denak ere balio du. Adibide batzuk:

nme2 ... ºSúiñako serak etorri dia //nme2 ºbátomat matxakátzia-akordatze-akonien, jó-ta lepótik

sier da, · seláko extútuak eta serak eta...

kmz3 º... baña-nik, oin jaixán da ·· danai láata naok, danari! · alako gauseí, kompromiso ero

serei... · bénetan siñistestotenarí... · oñ e...

raz1 º... istrusiñua sérena da, milítarrena da-tá!

raz ºbáki!-báki!-goitxibéra-ser dián, eskúak ólan mánejau e sérekin da, ee egurrekin ólan!...

nme1 º... see, sé neurri erabiltzen da or ee séretan?

rmz2 º... bañá, · dánen séretátik, ní-(?)méritóri-géixen-géixen Yon Kortínari emoteútzat

•Ondorioz, aditza ere sortzen da eta beste edozein legez erabiltzen da, bai partizipioa bai aditz

izena. Adibide batzuk:

raz1 ºta badakísu sék eitten daben?: jáusi berá, gástau! ttx!... odóla sertú, bajátu! --raz º... geró

motúa ee, geró nobíxoo sertu giñanian, mótua euki ebanian Jabiérrek, ordúan bai! · ya- ya juategiñan

pláyaraá ta

naz ekolojistak, · eee... sertúta daos, billurtuta daos ba mendíxegaittik

raz ºbátembatek igual ee sértukotzú, e?

raz1 ºGergório mendíxan! ··· píñuak e sertzen garbítzen!, bestéla e jai dáo-tá! --f.a. ºbaai...: ori ·

geixao! sertze-san --kmz3 º... ándik ásten dok eta geó · ajustajietan áste-aisenian sértzem-ba ·

émon itxen deuk árek e… · uésabak biarra ...

nme2 ºbáitta!, edo desápixuaa... e, íxkuak eró iguel desápixua ta, rá-rrá! sértzia isten [sic] da óri...

raz º... es- esekíun esébe!: · sésuan aldían · esébes! iñók esekíxan!, porke-éso éra- orí tabú básan,

orí eséuan iñók e seértzerik! ...

nme2 ºdaaa... por-ejémplo esáutittut ee... · Auám, Auákua-pé, · séra!, · komparasiño ba-sertzeko

ba ...

nme2 ºbai... · e, astuak itten dau ee... askótan ee... · e garagarraka itten dau ba, e l- lepúan askúria

eukitzen dabelako autzá ta sertziarren · be bai!

•Beste kategoria batzuen funtzioa ere hartzen du; izenondo legez esaterako. Jarraian adibide

batzuk:

naz º... Doností aldéra esatutze “kaikua” ba, iual · ardixa jastekoo... · ontzi ser báti, “káikua”...

nme2 º... aménn... · “leidu” guk esaten dou!: “irakórrii” daa euskeras e séraua bañá, “leidu” guk

e...

ñaz2 ºaa! txaría!; · bai!: “txaría”, geuk e igual esate-gentzán e, estákisu? ee ·· árbola-parik ostian

sérauai “txaria” esate-gentzán!, geuk esate-gentzan “txaría”! · ori góixori bé!

•Komodin funtzioa duenean erabilera bikoitza du:

vErabilera arrunta: zalantzazko osagaien ordez, beste izen-izenondo batzuen lekuan....

Goiak ikusi diren adibideak horrelakoak dira.

vErabilera enfatikoa: zentzu aurkariz. Adibidez:

nme2 é!... séra-jakingo dau · s'ésan daben!

461

462

S.B. -nungua da pastela? -serekúa isengo da!, etxekua!!

rmz º baai!, terrásia seríen!, ee... báserri aurrien! es es-...

kmz serétik etórriko-áitxuk! biarrétik!

nme2 seréa etorriko gá, biarréra!

kgg ºbiajia, ta e “-Frantziaraño eldu saríe?” “-bai, seréraño, Alemániaraño eldúko gíñan”

1.13.1.4. Ondorioak

Atal honetarako kontuan hartu diren hiru galdetzaileetatik izenordain funtzioa bereziki batek

betetzen du, “nor, nortzu(e)k”-ek hain zuzen. Baina horixe da erabilera eta bizitasun aldetik denetatik

motelena, ezagutu lekuko guztiek ezagutzen duten arren. Galdetzaile horren galera lekuko zaharrenen

aldian hasiko zen, lekuko zaharrek zaharragoek bazerabiltela baitiote. Pertsonen ordez erabiltzen da beti.

Beste galdetzaile biak, “sein, seintzu(e)k; ser, sertzu(e)k”, izenordain legez ez ezik,

determinatzaile legez ere sarri erabiltzen dira. “Sein”-ek esangura bikoitza du: batetik, bizigabeak

izendatzeko; eta bestetik, “nor” galdetzailearen lekua hartuz, pertsonak izendatzeko. “Ser”-ek, era berean,

izaera bikoitza du: galdetzailea batetik, eta izena bestetik. Galdetzailea beti bizigabe legez erabiltzen da,

eta izena komodin gisa erabiltzen denez, solasaldian ordezkatzen duenaren arabera forma bizigabeak eta

bizidunak onartzen ditu.

Kontsonante dardarkariz amaitzen diren galdetzaileetan alternantzia gertatzen da kontsonante

hori agertu ala ez. Mugagabez deklinatzerakoan sarri galdu egiten da; “nor”-en kasuan ergatiboan

automatikoki salbuespenik gabe, adibidez. “Ser”-en kasuan alternantzia nominatiboko forman ere

gertatzen da. Nolanahi ere, kasu marka batzuen aurrean joera nagusia dardarkaria gordetzekoa da,

loturazko bokala txertatuta. Nolanahi ere, “nor” galdetzailearen kasuan kasu markak loturazko bokalik

gabe txertatzeko joera Aginagakoa da nagusiki, nahiz eta beste baserritar zahar batzuen ahotan ere

horrelakoak bizirik dauden. “Ser” galdetzaileari dagokionez, loturazko bokala eransteko joera kaletarren

ahotan oso-oso bizirik dago.

“Sein” galdetzailearen deklinabide mugagabean ere loturazko bokala eranstea batez ere

kaletarren ahotan gertatzen da, datiboan adibidez.

Galdetzaileen leku-denborazko bizigabeen forma gehienak -ta- artizkidunak dira, batez ere “ser”

galdetzailearen kasuan. “Sein”-en kasuan lekuko zaharrek artizki gabeko formak ere onartzen dituzte.

Nolanahi ere, “seiñ”-en adlatibo bukatuzkoa eta bide zuzenezkoa ez dira ezagutu ere egiten Eibarren; bai,

gutxi izan arren, “ser” galdetzailearen forma horiek.

Pluraleko deklinabideko ezaugarri nagusia -tzu- atzizki pluralgilearen ondoko -e- bokala agertu

ala ez da. Alternantziaz agertzen da galdetzaile guztietan. Salbuespen bakarra singularreko formak

pluraleko azentuaz erabiltzen direnekoa da (“séñeri” erakoetan alegia), baina horrelako oso forma gutxi

jaso da, kgg-ren eta nme2-ren ahotan bakarrik.

Galdetzaileen determinatzaile erabileran -tzu- marka plurala galdetzaileari berari zein ondoko

izenari txertatzen zaio. Gainera, orokorrean determinatzaile legez galdetzailea beti nominatibo

mugagabez egiten bada ere, -tzu- txertatzen bazaio dagokion kasu marka har dezake, batez ere “ser”-en

kasuan.

Bestelako erabileratan, ahozko jardunean “ser” galdetzailea da aberatsena alde handiz. Beste

galdetzaileen lekuan ager daiteke, galdetzailerik behar ez denean ere bai, eta horrez gain hainbat

egituratan ere jaso da. Zergatia galdetzerakoan, harridurazko esaldietan, zentzu aurkariz eta esamolde

askotan ere, adibidez, oso bizitasun handia du.

Galdetzaile izaera ez ezik, “ser”-en izen izaera azpimarratu behar da. Izan ere, izen horren

funtzio nagusia solasaldiko komodin gisa agertzea da, eta beste edozein izen moduan deklinatzen da.

Areago, aditz bihurtuta ere arrunki erabiltzen da, eta izenondoen ordez ere bai. Erabilera bereziagoa du

izen horrek ñabardura aurkaria hartzen duenean.

1.13.2. Galdetzaileetatik eratorritako izenordain mugagabeak

1.13.2.1. Errepikapenez

“Edo” osagaiaren aldaerak tartean izan daitezke.

a) ”Nor-ero-nor/nor-o-nor/nor-nor” egitura ia erabili ere ez dela egiten esan daiteke, lekuko

gehienek ezagutu eta onartu egiten duten arren (kmz-k ez du horrelakorik onartzen, baina). “Baten bat” da

izenordain horren ordez erabiltzen den egitura nagusia. Erabileraren adibiderako:

nme2 norr-o-norr etórriko da –naz nor-nor [sic] etorriko da

b) ”Seiñ-ero-seiñ” egitura berriz, lekukoen artean ezagutu ere ez da egiten.

c) ”S(e)(g)ose(r)” izenordaina ostera, erabilera aldetik oso aberatsa da zalantzarik gabe, lekuko

guztien ahotan. Kasu markak hartzerakoan ere ez du muga handirik 1363 . Jatorrizko egitura “*ser-ero-ser”

izango zen baina egun forma murriztua da nagusi, aldaera gehiago ere izaki; bokal asimilazioz, “sooser”

egiten du naz-k; aldaera murriztuagoa ere jaso da: “sose(r)” adibidez, naz-ren eta nme3-ren ahotan.

Amaierako kontsonante dardarkaria agertu ala ez, “se(r)” galdetzaile soilean gertatzen den legezko

alternantzia litzateke. Metatesidun aldaera ere jaso dugu naz-ren ahotan: “soorse”. Azkenik, hiatoa

hausteko kontsonante leherkari belare ahostuna tartekatutako aldaera ere jaso da: “zegoze 1364 “. Izenordain

zehaztugabe legez ez ezik, erabilera adierazkorretan bestelako ñabardurak hartzen ditu.

•Esangura zehaztugabez; adibide batzuk:

raz5 º... −“ará!, konformau dia orrembéstekin dda, · derrior sáldu im-biakou · seoserr” //raz5 º...

seosé s- sáldu im-biakou! --kaz3 º... bueltia · emom-bie-netzan séose: peseta bat ero, seos’emombie-netzan

da, · enekan da ... --naz or soórse [sic] dauken --raz6 “... etxe zahar bat da sartu gara

da zan zegoze gorde da haixe topatzia ...”

nme2 ºseoseee... seosééék... dudoso eroo urtem-bautzuu... eo urtetzem-báutzu bátomatek... · ba ...

ñmz º”Txilibintxo” ... entzúnda badaka-seoseri bañaaa...

nme2 preokupasiñua · dauka séosena

rmz º-”ántxe-eom-bá páre bat ee... ordúan ero, · neuk esan arté” ó, ta-á-ántxe! ·· líburuakiñ eo

séosekiñ: Amáya bai! ...

f.a. séoseáitxik etórriko san

f.a. séosendako balíoko dau, bésteik espada txatarréruandako

f.a. séosetako balíoko dau //f.a. séosetarako iséngo da oná

1363 Ikus motibatibo kasu markadun errealizazio batzuen espektrogramak: raz1 19A277, raz1 19A278a, raz1 19A278b.

1364 Dena dela, jaso diren adibideak ez dira guk eginiko transkribaketakoak eta baliteke transkribatzailearen berreraiketa izatea.

463

464

nme3 ºbai! ekim-biako sosetan, bai! ...

kmz ºseosetatik il... //kmz séoseándik bisí biaok

f.a. séosetara juan da --naz seosetara iñ eim-bie-da, bátera ero béstera

•Balio adierazkorrez; adibidez:

naz º d’arek igual ingustala ta bueno!... ... seoser!

kmz3 º... kanntuak éuskeasko kantuekiñ euskal... sé kantatze-éndusen! · kitárriakiñ! · kitárria

bastante ondo ikasi genduan... · plaéntxiatárrenak eta buo-bue-bueno! seose rok! jásus! ...

•Izenordaina aditzondoz-izenlagunez horniturik. Izenondoen ondoan funtzio mailakatzailea har

dezake, izenordainaz landa. Adibide batzuk:

naz edósein gisonétan tópau leikee... sose oná --kmz3 º... am-bat ebixan e, · gisom-bat e, · sérixua

ta seosee · industriala eroo seose diruduna saná ta ...

/rmz ºseose gastétxuaua...

kmz ºéstauanian se- beste seose

naz kótxeko sose apurtu da

•Izenordaina izenaren ondoan. Adibidez:

rmz º... euk ee sándakuaa esáto espadao ee... · séose fállua! erroría númeruan ero séose!, buskaubíllau

im-biar! --ñaz1 º... baña séose solúa ero euko-ben mintzát [sic] a-ám-bisi sian dá!

rmz º... justífikantia seose-erúan im-biar! --kmz ºensaládia séose!

• -txo/u atzizki txikigarria gehituta; esaterako:

f.a. séosertxo emóngoskúe, está?

•“Seoselan” forma. Izatez adizlagun zehaztugabea da, baina analogiaz “se(r)” galdetzailean

oinarrituta dagoenez, hemen jarri dugu eta ez adizlagunak sortzeko galdetzaileetatik eratorritako egituren

atalean. Adibidez:

raz1 ºséoselan suséndukóu! //raz1 º... bai! óla isengo da séoselan

1.13.2.2. Atzizki eta aurrizki erako partikulak erantsirik:

1.13.2.2.1. -baitx erantsita

Aditzondo zehaztugabeen sailean ez legez, izenordainen sailean ez da bide hau asko erabiltzen:

“serbaitx/serbaitt” raz1-ek bakarrik darabil arrunki; nme2-k ere onartzen du baina gipuzkerako formatzat

joten du. Beste hainbeste gertatzen da “norbaitx/norbaitt” formarekin ere 1365 . Adibide batzuk:

raz1 í! serbáitx esaten- esángo jóne-eró!

raz1 norbáitx eongo da etxían!

1.13.2.2.2. Edo-/ero- erantsita

Hiru galdetzaileek hartzen dute osagai hori aurretik.

1365 I. LASPIUR-ek beste izenordainen ondoan jartzen ditu bai “norbaitt, zerbaitt, zenbaitt” forma zehaztugabeak, eta erabilerari

dagokionean egiten duen ohar esplizitu bakarra hauxe da, “Zerbaitt baiño normalagua da zeozer” (1999b, 78); bere taulak eta

adibideak aipatutako liburuko 77-78 orrietan daude.

a) ”Edonor” da “-nor” galdetzaileari erantsita jaso dugun aldaera hedatuena. Lekuko batzuek

erabili egiten dute baina oso urri edozein modutan ere; kmz-k adibidez, ez du onartzen forma hori

Eibarrerako. Balizko edozein pertsona izendatzeko erabiltzen da, baina esangura neutro eta zabalenerako

balio du “edonor” horrek, espresio adierazkorretan (esatera inor gutxi ausartuko litzatekeen kasuetan

adibidez) bestelako bideak erabiltzen baitira: “no(r)k/señek ...; batek ...; serak ...”, adibidez.

f.a. edonor etorri leike

f.a. orí séñek esán orrí? –raz1 séose aundíxa pása ta séñek esángotzá? //nok esángotzá?, he! -nme2

sérak! edoséñek esangutza oiñ e...

b) ”E(d/r)oseiñ”. Galdetzaileen atalean ikusi denez, zentzu bikoitza du: gauzazkoa eta

pertsonazkoa. Forma hau oso erabilia da. Perpausean dagokion kasu marka har dezake. Pertsonazko

izenordain denean, “edonor”-i egin zaion oharra egin behar da, “eroseñek daki” esangura neutroena

delako; forma enfatikoetarako beste bide batzuk aukeratzen dira: “señek/nok/batek/serak daki” adibidez.

raz1 eroseiñ ekarritxa be ond- oní ondo etortze-ako

kmz ºbai!, eroséñek es, e?, eroséñek es! --raz1 ºbiarra béti nik! ... ni básarrikoo · biarra itten

estesta eroseñek irabasiko; da ontxé bés, e?

•Izenen ondoan, determinatzaile legez:

rmz ºori nóbixiakiñ ee eosein · próbeta juaten dok ee · ták!, kóño!

rmz º... a bákarri-pe bai, · léku askotan!, daa · neskiaim-be bai!: a próbetan ikusten dok edosein

gaste baño geixao ... --S.B. gaur egunian eroseiñ kakaumek daka irurogei/larogei urte -kaz3

º... oñ e, eroseñ ume kakaúme dabill ·· iaríxan! baña gure démporan es! ...

c) ”E(d/r)oser” izenordaina beti gauzetarako, bizigabeetarako erabiltzen da. Perpausean dagokion

kasu marka har dezake. Adibiderako:

rmz º... artistía biarrin!: · pérratokixa be berak itxe-juan arék ee, burdíxa be bai, eóser aék!

raz1 º”gañá” nátia da, e? ... eroséna! · erosena, endemas ee · asukriaiñ [sic] indakua ... gosúa da

gañá ...

naz orrék, eosetarakoo borondatia dauká

•Izenen ondoan, determinatzaile legez. Batzuetan “e(d/r)oseiñ”-en lekuan ere aurkitu izan dugu.

Zenbait adibide:

f.a. edóser gausa esán da, ésta asárretzen

f.a. orí gisonóri abílla da edóser biarrétan, abílla da danían

nme2 oné-jostórratzonek · eroser telá fiñéndako balíxo dau

•Esapideetan. Adibidez:

kmz7 “... Eta esaten netsan: “Hauxe dok edozer! Ni lehengua nok barren!” ...”

1.13.2.2.3. E-/i- erantsita

a) ”Eser”. Esangura bikoitza du, tankera honetako aditzondo zehaztugabeen moduan: “baiezkoa”

eta ezezkoa.

•“Baiezko” zentzuz 1366 . Ez dakigu ziur zein den gakoa “eser” eta “seoser” ezberdin erabiltzeko;

baliteke presuposizio kontua izatea, aurrez erantzuna baiezkoa ala ezezkoa espero izatea baina guk ez

1366 Ikus zenbatzaile zehaztugabeen atalean ere.

465

466

dugu hori ongi argitu ahal izan jasotako adibideetan. Deklinabide kasu markak har ditzake. Hemen

adibide batzuk:

kgg º”séose nai dosu” dirudi séose nai dabela, es? ... osea, atía sabáldu ta báterombá-baldin

badao atían, “-séose nai dosu?”, es “-eser nai dósu?”, “-séose nai dosu?”, ya badakisulako

séosetara datorréla, úste dot; ero bestéla oiñ amen gáre barríketan eta bi ordu bárru e neri

okurritze-jata derrepénte ba juatia ur bíya ta “-esér nai dosu?”, “-séose nai dosu?” be bai, e?,

estákat óso gárbi bañá, isátekótan…

kmz ºsúk biosu esér? --kaz3 º... Eser etara dosu nere ipoñetatik? //kaz3 º... gáñera-aitxá ·

éusskeras onndo ekixan ee-eskribitzem-bai! · da eser san gustian · geure aitxána... ...

raz1 esetára leau- leau saríe-eroo...?

•“Ezezko” zentzuz 1367 . Kasu honetan “esebes”-ekin duen osagarritasuna litzateke azterketagai

beste lanen baterako. Baiezko esanguraz ez bezala, “eser”-ek eta “esebes”-ek esanahi aldetik biak bat

dira, ez dute alderik. Aldea, dutenean, perpausean nola agertzen diren dute; “eser” ezezko perpausean

txertatzen da edo ezeztapen egitura duen perpausean, eta “esebes” bakarrik ere ager daiteke. Bestalde,

forma bien arteko aldaerak ere badaude: “eser es, eser be, eser bes” esaterako. “Eser” deklina egin

daiteke, aldaerak “se(r)” galdetzailearenak izaki orokorrean. Adibide batzuk:

f.a. ºgurían eseben eserr esán --rmz º... an etaoo [sic] · béteik [sic] esér! --kaz3 º... da, iñoi eser

esam-barik etaraa... · aistianetik etara nitxuaan ...

f.a. ºda eserr éss!, da etxeko gausia! biér da...

ñaz1 ºlen-lem-be biría san!, da-antxe-euana!, da estai-selako etxia e, sam-bé ta esér bes!

nme2 -séri begira saos? ... -eséi béss!

f.a. estakat esén prémiñarik, ondo nao

f.a. gu esékin eskara konturatu

naz orre-sékula estau... ·· kejaik emoten esegaitxík --rae º...bésperan kargauta ta ero batúta ta

itxeskuesan áurria-artzeko baña, guri ésiñ artu áurreik eseaitxi-pe... --naz º... es, esiñ, eseáittip’esiñ

akordau!

naz mé artu nau ... eserréstzat e artu nau

rmz2 º... oiñ esi-léixo-pa emén e ·· esetan ekim-baña ...

naz baa, eserresetik [sic], ési-geinke bisí

raz1 ºbai-bai! o- óndo! obéto esi-seike ipini ori esetara bé! --kmz sé-ítxera

óya? ... -esetára bés

kmz ºerabílli esét- esetáKO BES guk orí --nme2 ÉStau esetááko BE balíxo --kmz7 º... guk ES

genduan eskribiu papelik esetaraKO ta...

•“Eselako” forma. Hori ere “ese(r)-”-etik eratorria denez hemen aurkeztuko dugu (“inongo, bat

ere” esan gura du). Adibidez:

naz nerééé partétik estao eselakooo ... arasoik

b) ”Esebe(s)” izenordaina 1368 . Formaren jatorria ziurrenik hauxe izango da:

kmz ºéss-éstan ik esébe ikúsi! --rmz º... len esébes! esan eongo Arráten!

naz esébese-pes... --kgg estau esébesek mobítzen

kmz -señéri beíra-ao? ... -esébesi

naz orrek, ·· esebestzat euki nau

kmz ésebesían · gatxá-ok esér tópatzia --raz1 ésebesetan ésebes! esi-leike topau esébe

f.a. esébesétik --kmz ésebestatik [sic] esin leike bisí --

f.a. orí llégau da esébeséra --kmz esébestara [sic] llégau dok --kgg ésebesetára

naz esebesetarako

c) ”Iñor” izenordaina. Beti da pertsonazkoa. Esangura bikoitza du, tankera honetako “eser”-en

moduan: “baiezkoa” eta ezezkoa. Aldaerei dagokienean, osagai gehiago ondoan izatean edo ez jaso dira:

“iñor be”; egitura konplexuagoetan ere jaso dugu: “iñor bera be”. Kasu markak har ditzake 1369 .

•Ezezko esangurarik gabe, “baiezko” esanguraz. Adibiderako:

raz ºbéste bi: baakásu? iñór éitxeko? --naz seer?, iñor badao? --f.a. onéana sorúoneana séla

etorriko da ba iñór

kmz ºbai bañaa, ba- be- baté-págatzen baitxú e...: · iñó-págautakora e mordúa · júntau... --kaz3 º...

aitxa ónegi ba-san! enéé! ónei bat! ... iñók! négar im-baetza-aitxari-il sanian, nik i-netzam-ba! ...

f.a. ik pentzátzen dok orí esan leikíxola iñóri?

raz1 ºbueno! ála! geuk- guk iñona orgánisatzen da geuría ló!, áu dok márkia-au, ai-ai-ai-ai-ai...

nme2 iñógandik barre ittiak estauka bentajaik

•Ezezko esanguraz, erabateko ezeztapena adierazten du. Zenbait adibide:

kmz7 º... esan iñor itxen · a- abare, ·· mója batzu-pai! --raz4 º... ta, gaste gustiak etxeráá, da-an ·

etxera kántatzen da kuadrilletan da... an esan géatzen · iñór be!: dának... ... --nme2 ºor polítikambé,

·· biotzéti-políki-tíe [sic] sentítzen dabénik estot úste iñórr berá bé, dána-lapurrétiagattik!

kmz orí etxók ikútu iñó-pe --nme4 ºnik estauke-permisoik áá ítteko. ·· Eskee, bañá, iñok estau

itten da... --kaz3 ºamen! iñopes! Esáte-ben Galisi-aldian · andra sarra-fumatze-bela, Galísian;

amén?! baté-pes!, eseban iño-fúmatzen

raz4 º... ordenia ge- geunken e, de la, diretoriana ·· ess... · ess ··· es lagatzeko iñoi · ándi-sartzen

raz5 º”... da, orí esi-leik’esán iñoaitxi-pé · txartó in ddaben da ondo in ddaben da ser in ddaben ...

d) ”Iñobe(s)” izenordainak erabateko ezeztapena adierazten du. Formaren jatorria ziurrenik

hauxe izango da:

468

kmz5 “Esan leike nik eztakala ala iño be iño be lagunik, eztá. Danak illda dare”

1.13.2.2.4. -bera erantsita

“Nor” galdetzaileari edo horren eratorriei eransten zaie:

•“No(r)bera”, “no(r)beran burua” izenordainak izenordain bihurkarien atalean ere aipatu dira

jada. Izan ere, mugatua da inpertsonala den neurrian, baina zentzu bihurkari garbia du. Kasu markak har

ditzakete. Hemen adibide bakan batzuk baino ez ditugu ipiniko:

f.a. lélengo noberan burúa saintxu bie-da --kgg lélengo no- nobéran burúa saindu bie-da ta gero

béstiena –raz1 nobéram-burúa nobéra-saindu bie-dau –nme2 lélengoo · norbére burúa saindu bi

dá

kgg lélengo norbéra saindú bie-da –kmz lélengo norbera sa- saindú biaok –naz lélengo noberaa

sáinddu bie-da

•Arestian aipatu dugu “iñor bera be”, eta ez dugu berriro azalduko.

1.13.2.2.5. ”Beste”-z osatutako perifrasietan

Izenordain zehaztugabeen ondoan, “iñor, eser, seoser” eta abarren ondoan, aurki dezakegu,

adibidez:

kgg es suk eta es beste iñók

kgg ori es jako gustátzen es-súri ... ta es beste iñóri

1.13.2.3. Ondorioak

Aditzondo zehaztugabeen moduan, hainbat bide daude horrelakoak sortzeko: errepikapena,

atzizki eta aurrizkiak erantsirik, eta bestelako osagaien bitartez.

Sortzen diren formek hainbat aldaera dituzte, bai morfologikoak (osagaiak erantsiz edo ezabatuz)

bai fonetikoak, disimilazioz, murrizketaz eta abar. Erabilera eta bizitasun aldetik ere, oso alde handiak

daude: gutxien erabiltzen diren formak “nor-o-nor, serbaitx” erakoak diren artean, erabilienetarikoak

“seoser; erosein; eser, esebe, iñor, iñobe” eta euren aldaerak dira. Erabilera aberatsak berez dakar

esangura eta ñabardura aberastasuna; baita formari dagozkion hainbat ezaugarri aniztasun ere.

2. ADJEKTIBO SINTAGMA

Euskaltzaindiaren gramatiketan adjektiboaren alorrean izenlagunak eta izenondoak bereizten dira

eta guk bereizketa nagusi hori jaso dugu 1370 .

1369 Aldaerak “nor” galdetzailearen antzekoak dira, azken finean kasu markak osagai horrek hartzen baititu.

1370 EUSKALTZAINDIA, GRAMATIKA BATZORDEA (1991, 157-161 or. eta hur.); EUSKALTZAINDIA (1993, 115-118).

Edonola ere, I. ZABALA-k erakusten du hori ez dela deitura eta sailkapen egokiena: “Euskaltzaindiaren sailkapena nahasgarria

gertatzen da, gramatika-kategoriak, funtzioak eta banaketa bereizten ez baititu” (1999, 876), “bestetik, ‘adjektibo’ eta ‘adberbio’

nazioarteko terminoak beste hizkuntzetan ez bezala erabiltzen baititu” (aip. lib., 892); “Hortaz, honelako proposamen bat

argigarriagoa litzateke gramatika-kategoriei eta sintaxi-eginkizunei begira:

1. Sintaxian sortzen diren izenaren modifikatzaileak (...) postposizio sintagmak dira kategoriaren aldetik; edonola, ‘izenlagun’

terminoa ere erabil liteke horrek duen tradizioa kontuan hartuta (...).

2. ‘Adjektibo’ terminoa hobe litzateke, beste hizkuntzetan bezala, hiztegian kategoria jakin batekin sortzen diren hitzak biltzeko

erabiltzea. (...) Predikatu modura soilik joka dezaketen adjektiboak (...) zehazteko ‘adjektibo predikatu’ erabil liteke

Izenlagunak 1371 deklinabideko kasuetan barrena azaldu dira, edutezko genitiboaren eta lekudenborazko

genitiboaren ataletan. Ikus gainera izenondoen atalean “beste”-ri eskaini zaion atala eta

zenbatzaile zehaztuen atalean ordinalen inguruan aipatutakoa ere. Hemen, beraz, ez dira berriz han

esandakoak errepikatuko. -(t/d)ar, -dun atzizkiz osatutako egiturak ez ditugu aztertu eratorbidea ez delako

zehatz aztertu tesi honetan. Edonola ere, jaso diren adibideetan izenondo itxuraz ageri dira bai -dunez bai

-(t/d)arez osatutakoak, “euskaldun” barne, izenaren eskuinaldean alegia.

2.1. Izenondoak

Izen sintagmaren alderantzizkoa egin dugu atal honetan: izenondoak ez dira deklinabide kasuka

zehatz aztertu, izenaren eredua jarraitzen dutela ez baita zalantzarik, baina gehiago erreparatu zaie

izenondo batzuen formari, esangurari eta erabilerari 1372 .

2.1.1. Hurrenkera eta mugatzaileak

2.1.1.1. Izenarekiko hurrenkera eta mugatzaileen banaketa 1373

a) Hurrenkera arrunt eta neutroena izenaren ostean da. Izena mugagabean nahiz mugatuta ager

daiteke. Zein da mugatzailea agertzeko edo ezkutatzeko gakoa?: guk geuk ez dugu oso garbi, sarri −edo

beti, esateko moduz− esangura ez baita ia aldatu ere egiten. Baliteke izena mugagabean jartzerakoan

mintzagaia izen hori bakarrik izatea, besterik ezer ez hartzea kontuan; eta baliteke mintzagaia ingurunean

dauden gauzak bat baino gehiago direnean eta zerbait markatu nahi denean, izena mugatuz erabiltzea.

Mugatzaile legez artikulua ez ezik erakusleak ere erabil daitezke (izenarentzat, jakina).

Adibidez: kgg “kuartua óso sikíña laga sében”; eta ez dakigu etxeko beste gelak nola lagako ote

zituzten. Beste adibide honetan: raz1 “erósi dot eee · legátz edér bat”, badirudi erositakoa legatza dela

bakarrik, edo horretan erreparatzen du behintzat.

Beste azalpen bat ere izan dezake; lehenengo kasuan izena subjektu, eta izenondoa atributuapredikatiboa

(“predikatu osagarria” gramatikarien deituraz) lirateke; eta bigarrenean izenak + izenondoak,

biek izen sintagma bakarra osatzen dute, objektu funtziokoa. Gogoan izan behar da batzuetan aditza

tartean dela eta horrelakoetan izenondoa atributu edo predikatu osagarria dela. Horrela azalduko lirateke

gainerakoek jokaera biak dituztela aintzat hartuta. ‘Izenondo’ etiketa eskuinean baizik ezin ager daitezkeenetarako erabil liteke

(...) ‘adjektibo izenondo’ (...).

3. Banaketa semantikoari begira, ‘erreferentziazko adjektiboak’ (...) eta ‘tasunezko adjektiboak’ edo ‘adjektibo kalifikatzaileak’

(...) bereiz genitzake.

4. Izenaren modifikatzaile modura jokatzen duten adjektiboei, azkenik, ‘adjektibo izenlagun’ esan lekieke eta beraz,

‘postposizio-sintagma izenlagun’ bereiz litezke” (aip. lib., 877-878).

Azken finean, hainbat osagairen kategoriak ezartzerakoan orokorrean gramatika-kategoriak, sintaxi-funtzioak, semantikafuntzioak

eta egiturazko harremanak nahasten direla dio. Ikus bada egiten duen kritika eta proposamen berria: I. ZABALA (1999); I.

ZABALA, J.C. ODRIOZOLA (1994).

1371 Ikus ikuspegi teoriko orokorrez A. EGUZKITZA-ren “Adnominals in the Grammar of Basque” artikulua besteak beste (in J.I.

HUALDE, J. ORTIZ DE URBINA; 1993, 163-187).

1372 Ez da agortuko eremu osoa, noski; metaforak, esaterako, azterketatik ia zeharo kanpo utzi dira (euskal adjektiboaren erabilera

poesian ezagutu nahi duenak J. OTAEGI-ren artikulua ikus dezake, adibidez (1997, 337-369); hainbat orokortasun eta ikuspegi

historikoa ere aurki daiteke lan horretan). Bestalde, izenondoen nolabaiteko definizioa ematekotan I. ZABALA-ren eta J.C.

ODRIOZOLA-rena jarriko genuke: “izenaren modifikatzailearen funtzioa bete dezaketen euskal kategoriak bi dira: a) izenondosintagmak

eta b) buru modura -ko, -en eta -dun postposizioak dituzten postposizio-sintagmak. Bi kategoria horiek predikatu-funtzioa

ere bete dezakete. Izenondoen ezaugarri bereizgarria graduatzaileak hartzeko aukerarena da. Hala ere, badira graduatzailea nekez

har dezaketen zenbait izenondo, erreferentziazko izenondoak alegia” (1994, 531).

1373 Ikustekoa da I. ZABALA-ren “Izen-sintagma konplexuak: adjektiboen eta izenlagunen segidak” (in J.C. ODRIOZOLA, 1999b).

469

470

kmz-ren “neská-aberás-bat etorri san” adibidea (dena sintagma bakarra), eta esangura berbera duen raz1en

“neská bat etorri san dirudúna” ere (bi sintagmatan banatuta). Baina ez dakigu nola azaldu aurreko

adibide bien esangura bera duen f.a.-ren erantzuna, “etórri san neskía dirudúna”; ez baita S.B.-ren

adibideko esangurakoa: S.B. “etorri san neskia diruduna san, esaun eban”, kasu honetan izenondoa

atributu garbia baita.

Izan ere, mugatzaileari dagokionez eredu bat baino gehiago jaso da, gure iritziz esanguraz

antzerakoak edo berdinak. Hemen dugu lekuko batek bapatean emandako azalpena:

raz1 “aré-dakás e agíña-satárrak” ... “agín satárra-dakas” da-”agíña-satarra-dakas” bíxetara! .. bat día

bíxak!, baai

Izan ere, item baten erantzunak dira, gaztelaniazko “tienes ojos bonitos”-ena hain zuzen.

Antzerako kurutzaketa jaso dugu “tiene(s) los ojos bonitos” galdetzerakoan ere:

nme2 begíxa-polítta-daukasus

naz begi politta-daukasus

S.B. bei/beixak edarrak dakasus

Adibide ereduak jaso ditugu:

•Izena mugagabean + izenondo mugatua. Esaterako:

raz4 ºda-Arraten euan orduan · abadé bat ·· pelota-sálie ... --nme2 amem-báos etxe bátzuebarríxak

raz1 orrék e ipurdí aundixa daka -- rmz5 º... iri bátzuk, lussía-sianak, lusíak, Béñak ibiltzeitxuan

olako idixak ... irí lussíak eta gerrí meyak sittuan ...

•Izena mugatua + izenondo mugatua. Adibidez:

kaz ºgaur egualdixa dotoria, e?

raz1 ºbosá fiña daka beintzát. ·· Bosá fiña daka orrék, jólíín!

nme3 ºe! gososália itzéla nas ni, e?

•Izenondo mugatua + izen mugatua. Adibiderako:

rmz ºmutil-sarrá!, kuriosua gisona!, artistía biarrin!

raz º... bátzuk rebéldiak eukitxue gastíak!, está?

•Batzuetan bi eredu bata bestearen jarraian jaso dira, esanguraz berdintsu direla erakusgarri;

adibidez:

kaz2 º... oin daon Otel Arrátem-bé, · or be baeuan labadero edárrrra! ·· edérrrra euan labaderua or ...

rmz2 º... baña piñúa-paño áurreti-ba-áitxak eta, tantáixak eta-aundíxak! da, órren ááurreti-pe

tantái aunndíxak euaséla! ... //rmz2 º... mutill-indártzuak! Da ... Eibárkúak lén! · -lem-be mutillak

inddártzuak Eibárren, e? ...

nme2 ori béstia baño satárrao da, satárraua da

kaz3 º... gisonesko fuerte ba-san ... gastia, e?: gisonesko fuértia san da sosiálistia! ...

Predikatuko izenondoak mugatzailea har dezake edo ez, zein aditz den eta subjektua nolakoa

den 1374 . Zein aditz den, izenondoa aditzondo bihurtu egiten da 1375 . Atributu edo predikatu osagarriko

izenondoa gehienetan mugatzailez jaso dugu Eibarren, S.B.-ren “on da, arrigarri da” adibide bakanak

1374 Deklinabidearen atalean agertu dira hainbat aditz, eta horien atributu-predikatuen adibideak, mugagabez batez ere.

1375 Adjektibotzat eta adberbiotzat hartzen direnen arteko kategoria-funtzio gai honetaz ikus I. ZABALA-ren lana (1999, 882-890).

kenduz gero. Beste salbuespen bat izenondoa gehiagotasun atzizkiz hornituta dagoenean jaso dugu;

horrelakoetan atributua bai mugatzailez bai mugagabean jaso dugu; gehiegitasun marka duten izenondoak

ostera, mugatuz egiten dira. Hemen beste adibide batzuk:

kmz sé-esaten daben · e- entenditzeko es nó-kapás

kgg dáno-génden e konfórme --rmz ºdopa-[jia] ·· orii líbre isengok oim-be bañáarrápatzem-baabe...

· múlti eró...

kmz au etxiau aundíxa-ó-baña orí aundíxaua --raz1 neré aitxá suría bañó sárrao da

Gramatikariek izenondotzat hartzen dituzte “bero/billur/gose... izan” erako perifrasietako

osagaiak, baina guk ez dugu horrelakoetan izenondo funtzioa garbi ikusten, Eibarren behintzat pareko

egiturak besteak beste ergatibo kasu markaz era daitezkeelako, edo “edun, euki” aditzez osatutako egitura

ergatiboez, izen izaera azpimarratuz.

b) Arestian aurkeztu denez, bestelako hurrenkera ere jaso dugu, izenondoa izenaren aurretik hain

zuzen. Ondorik jarriko diren adibideak esaldi adierazkorrak dira biak ere, lehena bigarrena baino gehiago;

agian horren eraginez egiten da izond.+ iz. hurrenkeradun egitura. Izan ere, gure iritziz “mutil guapua!”

eta “golpe edarra emoutzan”, biak dira behekoen pareko esangurakoak. Erreparatu egin behar da

horrelakoetan bai izenak bai izenondoak, biek dutela mugatzailea. Gramatikariek horrelakoak

salbuespentzat joten dituzte baina Eibarren behintzat oso erabilera aberatsa dute ahozko lagunarteko

jardunean. Adibiderako:

nae ºguááápue! mutille! Ba, Birjinia ta, se- séa sabaldu-benien...

naz edárra emoutzan gólpia, egur bátekiñ

2.1.1.2. Izenondoen arteko hurrenkera

Izenondo bat baino gehiago elkartutakoan nola jokatzen dute? 1376 :

•Badirudi izenondo batzuek amaieran joateko joera dutela, “edar/eder; politx; aundi, demas”-ek

adibidez:

kmz atzó · líburu frantzés edér bat ikusi najuan --kgg atzó líburu frantzés edérra ikúsi nébana -raz1

atzó e, líburu edérrr bat ikúsi neban fransesá --S.B. atzo liburu frantzes eder bat ikusi neban

raz1 mutíl jatór edérrra --naz mutílle bé, · mutill ederra da, áltua taa ederra mutillá!

vbaina:

naz atzo ikusi neban líburu edáárr ba-fransésa --f.a. atzó ikúsi neban líburu edér bat frantzésa

kaz3 º... ákordau ákon a máixa · seoj- poolítxa isam-bi-ban alt- antigual póólítxa! isam-bi-ban! ·

atensíñu emotekua... ...

kmz3 º... básarri ba- s- sabál aundí ba-suan ... --nme2 etxé sar aundí bat seuen --f.a. an palasio

sárr demasa euan //f.a. etxé sarr demasa euan --nme2 etxé sar demasa seuen --kmz jertzí gorrí

aundí bat · erosi juan

•Beste batzuek aurretik joatekoa, “txiki”-k adibidez:

raz1 ºsú txikí politxóri s- nóra juango gara bá? --kmz º... txikí saparrote bá-da. ... --kmz12 “... Guk

ume-umetatik, bandera txiki gorri batzuk hartu eta ...” --kmz errí txikí polí-baten eo-áitxuk //kmz ºorí

andrá txikí polí-bá-da --naz Mañaríxa bé, · politta da: txikíxa, polítta

1376 Hemen hurbilketa bat baino ez dugu egin. Kontuan hartu beharko litzateke lan zehatzago batean, esate baterako, izenondoak

sintagma batekoak diren, ala sintagma baten baino gehiago banatuta dauden aposizioak diren...

471

472

•Koloreekin, denetarik jaso dugu “gorri”-ren kasuan. Adibidez:

raz º... sapátak apurtúta: u- suri górrixak!, sápatak! urakúak! --S.B. Josek ule fiña ta gorrixa daka

--nme2 Joxék ulía fíñña · gorrixkía dauka --naz Josék ulia dauká · ee mé-meya gorriskia

/rmz º...asturianuak... ... baltz pixkat... gorrí-baltz olakoo... //rmz º... gure aitxa-sána-be betí-idíxa ··

ónen típokua, gorri... · kastañau... · o baltzá ero... --f.a. José-dáka ulé gorríxa da fíña //f.a. Josék e

daká ulía gorrixa ta fiña --S.B. ule gorrixa ta fiña/meia --kmz José-akak ulia- ulé gorrixka · fíña --raz1

Josék e daka ulía · gorriskátxua ta fííña

kmz erosi ok · sombrero · urdiñ sabál bat --f.a. erósi dau sombréro asúl sabál bat --f.a. líburu-urdín

sabál bat

/naz erosi dau ... kapéla-aundi bat, urdíña: kapél'aundí · edér bat urdíña -- f.a. líburu sabál urdín

bat

•Irainekin ere joerak badaude, “demonio” atzetik ipintzekoa adibidez, baina ez dugu nahikoa

adibide erkagai jaso. Esaterako:

kmz ºtxarrí demoníua! --naz majadero · demoníorrek, baña segáttik estosu abixau?

rmz2 º... lapúr kabrói orrí be, · esá-naútzam-batén da ... --naz ºés!, “txaplata barritxua” ori ya...

pf!, aparte obé... //naz orrí se ikusteutzesu olako tontoo majaderuorri?! --kmz -neská bá-dok, totóntiaua

ta mosolá ba- ·· mosola tónta bat!...

•Beste adibide batzuk:

kaz3 º... gastía! sosialistia gasstia! ... gastia, e?: gisonesko fuértia san da sosiálistia! ...

kaz3 º... jatórra!, eusskaldun-eusskaldún jatorrra, e?! ·· san! bueno! da txisstosue san! éne! ...

kaz3 º... Kareaga Ibar gustian esautzen dabe: dá baña dee... de pu- ónnndo esauna! sa-láua!

usskaldún-uskalduna san, ee? ...

f.a. póbre-arrúa dok orí

naz neská betíe ta gogorra!

2.1.2. Izenondoak juntaduran

•Izenondo bakarra izen abstraktu bat baino gehiagorentzat erabiltzen denean, joera nagusia

izenondoa singularrez jartzea da. Adibidez:

kmz nekán pre- preokupasiñua t'asarre- asarría · demása!

/naz b'éuken ee ardurá bat eta-asarré bá!-demásak

•Izenondo bakarra izen zenbakarri bat baino gehiagorentzat erabilitakoan, izen bakoitzetik bana

denean, izenondoa pluralean jartzen da. Adibidez:

kmz ekarri sitxuan sagár bat eta naranja bat u-ustélak

•Izenondo bakarra izen zenbakarri bat baino gehiagorentzat erabilitakoan, izen bakoitzetik bat

baino gehiago denean, izenondoa pluralez, noski:

kgg sagár eta naránja ustélak ekárri sitxúan --naz ekarri sittuen-naranjak etaaa... sagárrak ustélak

•Izen beste izenondo daudeneko adibide batzuk:

kgg sagár ustél bat eta naranja ustél bat ekarri sitxuan

S.B. sagar ustelak eta naranja ustelak ekarri sitxuan

•Izenondoak elkartzen direneko adibideak ikusi dira goian: batzuetan juntagailuz elkartzen dira,

eta beste batzuetan zuzenean bata bestearen jarraian jartzen dira.

2.1.3. Izenondoz eratutako egiturak:

•“Izenlaguna + faborito/faboreko/idolo/kontrarixo/kontrako/igual/diferente...”

Egitura bereziena, gaztelaniatik ekarritako mailegua dela eta gaztelaniaz nola erabiltzen den

kontuan izanda batez ere, “X-en faborito/idolo” egitura da. Horrelakoetan, X da ustea edo jarrera jasaten

duena.

Esate baterako, adibide honetan: kmz “-irí sé pelotari gust- gustatze-ak? −eta− -ni Retegin

faborítua nok”, “ni”-re begikoa da Retegi, eta ez “ni” Retegirena. Adibide batzuk:

raz ºbuéno!: bakísu? [sic], nii desde luego betí · gastíen ·· faborítia ise-nais ... //raz º... ní betíí,

esátetzú-gastíen... gastíen faborékua nais, oseake... --f.a. Retegin ídolua naix

raz º... Ta guré amá ta tía sían · gastíen kontrárixúak!? · buéno!

Edonola ere, bestelako hurrenkeraz ere jaso dugu, adibidez:

kgg Retégi da nere faborítua

•“Kuadraua, erreixaua, maioa” erabiltzen dira “kuadroduna, laukiduna”, “marraduna” eta

“mahoizkoa” adierazteko, adibidez:

raz ºgéixaotan etortze-siñan aitxákin mendítxik e kee- alkondára kuadráuekin! --kaz2 º... da txaketia

eruate-nebam-ba ·· kuadrau bat! · de páño! ...

rmz ºekarrisus praka maoiak

Besterik da erreferentea lauki formakoa izatea, adibidez:

kaz1 ºa bueno bai!, Torrekúa be baai!, ortxe-éuan: etxé kuadrau bat ...

2.1.4. Partizipioa eta izenondoa

Eibarren bide bi dira nagusi partizipioa izenondo bihurtzerakoan, eta bat batez ere: partizipioari -

tako erantsirik alegia; beste bidea partizipioa mugatzailea eta behar diren kasu markak erantsita egitea

da 1377 .

• -tako atzizkia da bide erabiliena. Maileguetan ere erabiltzen da. Sarritan osagarriak dituenez,

menpeko perpaus erlatiboak osatzen dira. Adibidez:

kag6 ºta su nun jaixotakua sara?, se lekutan?

f.a. ondó erakútzitxako umíak etórri sían //f.a. ondó ikesítxako umíak etórri sían

nme2 ume bátzuk etorri sian ·· osó-ondó edukautakuak --f.a. ondó edukáutako umíak estabe olako

gausárik esáten

ñaz5 “... Jon Etxabe, hori zerori. Denpora askuan egon zana karzelan eta gorrixak ikusittakua ...”

kaz3 º... Amerikan urte assko indakua san aitxá ...

•Beste bidea, partizipioak izenondoei dagokien lekuan agertzea da, mugatzaile, kasu marka eta

guzti behar denean. Bide hori maileguetan ere erabiltzen da. Nolanahi ere, partizipio den izenondoak

bestelako osagarriak dituen adibideak lortzea zaila da Eibarren. Zenbait adibide, dena dela:

S.B. ume ondo ikesixak estabe ori esaten

1377

Gai hori ikuspegi teorikoz ezagutzeko ikus adibidez: J. ABAITUA (1994, 854-857); I. ZABALA, J.C. ODRIOZOLA (1994,

531-532).

473

474

S.B. aitxitxak erosixak dias //S.B. erosixak ori daka, berakin geratu biar --nme2 erosíxa etxían índako

baño-obía

kaz3 º... da-antxe Portalian jaixua nais ni ... //kaz3 º... aista eskondúa, da, · semiak eta ékasen da ...

Baina izenondo soil legez erabilera nahikoa arrunta du partizipioak eta jator erabiltzen da bide

hori. “Jakiña”-ren kasuan leku-denborazko genitibo marka hartzen du sarritan. Adibiderako:

kgg gáusa jakíña da --nme2 Joxé, tóntu- esjakiñ osúa san

f.a. gaur sagár erríak jan bietxúu --kmz º...espínakak, konjélauak //kmz ºpátata prejidúak --nme2

... ºbigurríxa da eee... --S.B. gorpús jausíxa dakát

kmz º... Rialtoko e, sínia botatze-sébana! ·· foballísta-amorratua!

raz1 º... orratzí sarratua · beti eote-san · gurían, béti-beti-beti! ... --ñaz1 ºaa!, Bárrenengua! bai! ...

serrrráua san gáñera e, paret aundixekin da san!, serraua ta, ortxé-ertzian sam-bá! ...

nme2 ºbegíxa-be, begíí urtén-urtenekiñ... --kmz3 º... Patxíko suan daa... · e ser, urtena suan gureandik

eta ...

nme2 arto-bírriña- arto-bírriña erosi bi-da olluendako //ba, “artó ixúa” be bai

naz neská betíe ta gogorra! --raz1 ºbai, tente taaa... · jaik- jaikíxa! jaikixa!

nme2 ori jakiñékua da --rmz º... neu-jote-nitxuam-betí anngo garíxa-betí · ni mákiñiain joten!, ·

beti jakiñeko bierra!

Aditzondo legez ere jaso dugu:

nme2 º... persóniak ee, será, risáua ssarrátu-sarrátu daukenien, · −“orí do-sapía!” ...

•Goiko forma horiek egitura pasibo eta antipasiboekin harreman estua dute: “ikusi dot”,

“ikusitxa dakat”, “ikusitxakua naix”, “ikusixa naix”, “ikusitxa nao” egiturek funtsean esangura bera

dute 1378 .

2.1.5. Izenondoen osagarriak

Izenlagunak zein adizlagunak izan daitezke, edo perpaus osoak; besterik da mailakatzaileak

izatea 1379 . Adibide batzuk:

kgg edoser gausatárako abíya da

f.a. orí gisonóri abílla da edóser biarrétan, abílla da danían

S.B. dirus aberatz, baña osasunes eskas dabill

kmz estítxu-perretxiku gustía-játekuak, játeko-ónak //kmz estítxu-perretxikuu gustíak · óna-játeko --

S.B. ori gisonoi edosein biar eitxeko abilla da

kmz orí líburuori e gatxá ok e entenítzia

raz1 orí líburuori gatxá da entenitzen

2.1.6. Izenondo bereziak

Batzuetan izenondoaren ezaugarriak aipatuko dira bakarrik; bestetan, beste kategoria bat

bihurtuta duen esangura eta erabilera ere aipatuko da (aditzondo, aditz edo izen legez, esaterako).

2.1.6.1. ”Utz”

Berak deuseza adierazten du, ontzi bateko ezereza (“kaja utza, botila utza”); edo soiltasuna,

bakuntasuna, nahasterik gabea, “kafe utz”-en legez. Baina erabilera ugari ditu:

1378 Gure ustez ez da hemen aztertzekoa. Ikus zenbait egitura eta adibide forma pasiboei eskainitako atalean, aditzen sailean.

1379 Ikus atal horretan, aurrerago.

•Beste izenondoak kalifikatzeko, goi-goi maila adierazten du, ia erabatekotasuna. Eibarren

gehiago erabiltzen da ezaugarri “txarrekin” “onekin” baino. Oso arruntak dira “lapur utza, satar utza,

alper utza, gusurti/gisurtero utza, moskor utza, tontokeri(xa) utza...” erakoak. Ez horrenbeste “politx utza,

eder utza” gisakoak. Areago, “on utza”-k onaren onez bertutea baino gizajotasuna adierazten du, eta

horren froga “on utza, kakutza” esaera da. Honela azaltzen du S.B. lekukoak:

S.B. “ºonakin be bai, “on utza”. Baña, “on utza kakutza” be badao beste esanai bat, eta “onutza”

estaki-pa aiñ ona dan be, e? Piskat e, “gisajo” konotasiñua daka: “on utza, gison ooóna!”, larreikua

… “on utza”, um!… … nik eneuke ori lora moruan botako. Badaka konotasiño peyoratibotxo bat e?

Ume bati esateko bai, “au umiau, on utza baña; au?, buenoo!, au dok artoberua au, on utza au

umiau…”. Umieri txa, bai; baña persona nausi bateaitxik, “on utza suan”: oneixa, oneixa. “On utza”

da “oneixa””

•Izenen erabatekotasuna adierazteko ere erabil daiteke: “suerte utza, gusur/gisur utza, egi utza”

erakoetan adibidez.

•Aditz izeneko perpausetan: “-te/-tze/-txe utza” sintagma oso legez S.B.-k darabil gehienbat,

beste lekuko batzuek ere ezagutzen duten arren, kmz-k eta nme2-k adibidez. kgg-rentzat ostera,

alfabetizazio maila handiaren erakusgarri da, “literatura” alegia.

•Esapideetako osagai. Adibidez: “esku utzik/utzian”, eta horren pareko egitura, ia guztiz

lexikalizaturik: “ortotzik/ortosik”. Baliteke “utz”-etik eratorria izatea; jatorri hori argi dago aurrekoen

“anka-utzik” eta “ankutzik” sinonimoetan. Beste esapide bat honela sortzen da, “arropa izena (manga,

alkondara) + utzian/utzik + egon, ibili...”. Aditz perifrasietan: “utz eiñ”; izen eratorpenean: “uskerixia”;

zenbatzaile zehaztugabe legez: “utza”, gutxi adierazteko.

2.1.6.2. ”Beste”

Osagai honek berez zein kategoria duen ez dago oso argi. Oso-osorik deklina daiteke, beti ere

aurrekari edo erreferente jakin bat izanda, noski, izenordain moduan erabilita nahiz adjektibo moduan,

izenlagunaren tokian kokatuta. Kasu markak har ditzake. Oso erabilera aberatsa du.

a) Izenordain gisa erabiltzen denean aurretik funtzio bera duen beste osagai bat agertzen da

gehienetan:

•Mugagabez ez da ahozkoan hain sarri erabiltzen baina lekuko nagusi gehienek darabilte, nahiz

eta I. LASPIUR-ek “bestek, besteri, besteren” ez direla erabiltzen dioen 1380 . Jaso diren adibide gehienak

galdekizunez lortu ditugu; hemen zenbait:

S.B. bestek aguantau bieko saitxu --f.a. bésterik biosu? --kmz ºbéste- béste selákua da-á…

nme2 néuk eruangutzút, es béstek --raz1 es-suk eta es béstek águantauko dau orí --nme2 béra-gausagáixki

eitte-ttuttu- éittettú ta gero béstei kulp’emón //nme2 ori, suría seuría da, es béstena --f.a. su

etórriko sára nerékin bákarrik, béstekiñ es --f.a. gaur Retegik béstetan baño obéto jokátu dau --f.a.

onetxétarako geratu gará, es bésteik ... es béstetaráko

Hemen kokatuko genuke”beste(re)n bat” egitura ere, izenordain zehaztugabea denez.

•Mugatu singularrez ahozko jardunean errazago eta sarriago erabiltzen da, baina guk ez dugu

horren deklinabidea zehatz jaso, -ez amaitutako beste berben eredua betetzen baita. Adibide batzuk:

1380 (1999b, 80).

475

476

kmz3 º... geure santu euna danian · emon itxe-juau e, ardau fiña taa… soríxuak [sic] eta béstia

taaa… //kmz3 º… amen sartu itxuau · Larrárte-ermanos da béstia t’arutzaokua ta… ·· sero! · létra

bat étxaixek! … --kmz3 º... óne-beste · beste gausa bat: · am-be géitxu al basam-bestiari ·

bestiaam-be terrenuak óstu! ... --raz5 º... juan i san da, átzera-asi ei san oim-buéltaka ta buéltaka

da béstera ...

-rae ºori Arikitxakua da

-f.a. ºAitorrena?

-rae ºes, bestekua

•Mugatu pluralez, singularrerako egin den iruzkina baliagarria da. Adibidez:

kmz ºdánok aka- akáu orí!: béstien lékuan · txarrá!

•“Bestia /beste bat” bikotea ere hemen aipa daiteke. Izan ere, sarrien izenaren ondoan agertzen

da, baina “bat” zenbatzailearen atalean aipatu dugu “bat ... beste” bikotearen erabilera aberatsa. Bikote

hau izenordain gisa erabiltzen denean banaketa hau dute: forma mugatu soila erabiltzen da erreferentzia

bakarra denean, bat besterik ez dagoenean, edo asko egon arren ere, bai hizlariak bai entzuleak ongi

dakitenean zuzen zein den mintzagaia; “beste bat” perifrasia erabiltzerakoan ordea, aukera aniztasuna

dago eta ez da zehazten zein den erreferentea, denetatik edozein izan daiteke. Singularrez zein pluralez

deklinatu daitezke. Ondoan izena dutenean ere banaketa bera gordetzen da.

b) Adjektibo-izenlagun gisa. Guk ez dugu argituko izenlaguna den ala determinatzaile hutsa den.

Euskaltzaindiakoek izenlaguntzat hartzeko arrazoi asko daudelakoan −distribuzioa batez ere, eta genitibo

kasu markak hartu ahal izatea, nahiz eta osagai bat baino gehiagoko sintagmetan hurrenkera zein den

erabakitzeko zalantzak diren arren− kategoria horretakotzat proposatzen dute 1381 . Izenaren ondoan joate

hori ez da nahitaez ondo-ondoan joatea; gainera, ez da beti izena “beste”-ren laguna, izenordainak eta

erakusleak ere izan daitezke. Kasu marka orokorrean ondoko osagaiak hartzen du, partitiboan izan ezik,

bietara joka baitezake. Gorago aipatu den banaketa ere oraingoan azal daiteke; izan ere, “beste”-ren

ondoko sintagma mugatua zein mugagabea izan daiteke: “beste etxia”, eta “beste etxe bat”, eredurako.

Bakoitzaren banaketa “bestia/beste bat” bikotearentzat egin duguna da. Adibide batzuk:

raz ºbésteri-jantzi biosu eséér?

/raz ºeestáka béste iséni!-”gerríxa” dáka!

kmz béste gausá bat fálta-ok --raz1 béste gausá-asko fálta itxeskú --S.B. gaur beste bide batetik

etorri gara

S.B. beiratu dosu beste kajoi orretan –f.a. beíratu dosu or beste kajoian?

S.B. gu beste bidetik etorri gara

kmz1 º... an ibíltzen día gasté-gastíak!; ta béste nausíxak ára juaten días ... --ñmz ºerrekátxua! ··

Ostíam-ba or beste áurreko mendíxetan!

Gaztelerazko esapideak ere “beste” bidez egiten dira, “el otro día” adibidez hitzez hitz kalkatuz

(edonola ere, “lengo egunian, lengunian, juan san ...” erabiliagoak dira). Adibidez:

kmz º... best’egunian júntau giñan or taberná batén da ·· afa- afaltzen geosen da ...

kaz6 “Zu, beste egunian politxa kontau zezkun ... Orduan Eibarrera bildurra zeken etortzeko ...”

1381 EUSKALTZAINDIA (1993; 176-178, 114).

c) Espero den baino kopuru edo kantitate txikiagoa aurkitutakoan “besterik /beste” erabiltzen da

ezezko perpausetan txertatuta, izena-izen sintagma edo perpausa aurretik duela. Funtsean “bakarrik”

esangura du. Aldaerak baditu egitura honek, ezezkotasuna aditzari txertatuta ala “besterik”-en ondoan

agertzen den, “baño” agertu ala ez... Adibidez:

f.a. estót billau amén etxían báso bat bésterik --nme2 iru bésteik es gá --kmz3 º... órretan ee, óixe

bésteik estao!-fusilla t’ametralladora taa · tírua ta e- alkar íltzia besteikan daa... · oixe dok á! ...

S.B. estot baso bat baño besterik billau etxe gustian //S.B. or ikusten dosun ori baño besterik

estakat --naz esto-topau báso ba-baño besteik etxe gustien --nme2 estauka-beste gauséik ortxe

ikusten dosuna bañó

kmz etxúat bíllau · ba- báso bat béste · etxé gustían

S.B. esta lau plater garbi baño besterik geratzen

kaz2 º... noberak ekan kaprítxotxua, · bésterik ess...

S.B. seose pasatzen bajatzu, estakasu esan baño besterik --f.a. ástia baño bésteik estot eiñ barrén -

-f.a. estakasu bésterik diar ein bañó --kmz séose pasatzen ba-ak, ese- esan bésterik estákak –nme2

-asko falta jatzu akabatzeko? ... -así bésteik estot eiñ

kmz ºda émen?, saldía eitxeko (?)...!: ·· úmiekin pentza- péntzatzen bésterik estao!

kmz3 º... geuk eruango sáitxuu · bertan loingosu · Eibarren ·· da jan da eran iñ bésteik estakasu

serian! · geurekiñ! ...

•“Besterik /beste”-ren lekuan “baño” hutsa ere erabil daiteke, bai aurrekoa izena-izen sintagma

dela, bai perpausa dela. Adibiderako:

kmz ésto-tópau e · sure antiájua-páño, neríak estáki-nun diran –nme2 éstot beste antiéjui-topáu ·

suría-bañó, · neríak estáki-nun dían

S.B. esan baño estakasu --f.a. orí beitxu baño estáo, txarto einda dao --kmz ... ékin báño etxuat

eiñ!

kmz4 “Bai, bai, bai, bai! Kanpotik etortzen zanak ez eukan beste erremedixorik ikasi baiño! ...”

d) ”Beste”-z eratutako beste zenbait esapide: “izena + es, beste gustiak/danak”, “besterik esian”,

“bat ... beste” bikoteaz sortutako egiturak (batzuek esangura nolabait lexikalizatuta dute), “bata lesko/lako

beste/bestia”, “bata baño bestia ...”, “bestela(n)” aditzondoa, “bestekalde”, “beste gausa batzuen/askoren

artian ...”, “beste baten”, “beste ainbeste/onenbeste/orrenbeste”, “beste barik”, eta abar. Adibide batzuk:

kmz séu es, béste dána-juan dia –raz1 seu es béste gustía-juan dia

S.B. besterik esian, sopia ein biakou

S.B. argi ibili saitxe, bestela miñ artuko-su ta

f.a. orí óla ein biosu, nik bestekaldera, beste morú batén péntzatzen neban --f.a. itxasúan

béstekaldian lurra dao

kmz óri esate-juek ·· gausá- béste gausa bátzuen artían

f.a. órrek bixok, bata lesko béste --raz1 abér selákua-diasen áre-bíxak!, árek! báta lako béste!

raz1 º... báta baño béstia elegántiao iséten da berbía ta oríxe da orí! elegánte!

raz1 éisu béste báten

kaz1 º... oetaaamasei milla métro kendu éstese-nerí · Unibérsidadeako, ta béstee aimbeste inguru

· sereráko! · autopístarakó! ...

kmz3 º... jóó-ta! · sekulak’obasiñua jo ésten! oixe... oixe bo- bótata béste baik eta... ...

e) Bestetasuna adierazteko beste zenbait bide: “gañerako, gaiñontzeko, gañeko, gañetiko;

ostantzeko/ostiantzeko, ostiango”. Izenlagun horiek ez eze, “bestela(n)” aditzondoaren parekoak ere

eratzen dira: “gañerakuan, ostian, ostantzian; ortik aparte”. Adibide batzuk:

477

478

kmz ºgixáuaa!... · gixáua ta béste ostiángo gáusak, e? --raz1 ºbai, itxo, bai-bai! Oiñ, óstantzeko

medisina-be badare oiñ! ... --nme2 ogixa ekarri eraiskue, gáñontzekua base- ein- · baséuen

naz ee, ogixe-ekar- · ekárri eraiskue, ostien dana indd’euen --ñaz2 º... estákisu? ee ·· árbola-parik

ostian sérauai “txaria” esate-gentzán! ... --kaz2 ºbai, Errotátxo... da órtik etorrén, ala · ostian

ipinitxaku isan san... · Errotátxo!

2.1.6.3. ”Edar/eder”

Izenondoak aldaera fonetikoak ditu bigarren silabako bokalaren tinbreari dagokionez 1382 ,

bietarikoak jaso baititugu, bai “eder 1383 “ bai “edar”.

Izenondo gisa hainbat esangura ñabardura ditu:

•Gauzei dagokienean, goi maila, bikaintasuna adieraz dezake; janariak orokorrean, “baskari,

afari, usaiñ”... “edarra” direnean, hoberik zaila da.

•Pertsonei dagokienean, edertasun fisiko bikaina nabarmentzen da: “neska, mutil, andra, gison”

“edarra” denean fisikoki polita baino areagoko ezaugarri bikain multzoa adierazten da. Adibiderako:

f.a. º”neska edarra” entzutia esta erresa iseten

naz mutílle bé, · mutill ederra da, áltua taa ederra mutillá!

raz1 º... alakótxe mutíl txikí edár bat etórriko baliskisú!, bereskó edárr bat! ...

-kmz º”ederra” esa-étzu-ník bañá, · neská ederra da? · ala politxa?

-t según, diferentia da?

-kmz ºbaai, “politxa” · su sára, da “ederra” da, “ñó! ...

•Bai gauzei, pertsonei, animaliei, edozeri “edarra” deitutakoan, erreferentearen handitasuna

nabarmentzen da batzuetan, polita edo bikaina den ala ez kontuan hartzeke. Hainbat izenek har dezakete.

Adibidez:

kmz “ederra” da potolíaa, aundíxaa... --kmz ºéé! eskondu nitzanian edárrak nekásen istárrak!,

istárrak...

raz1 ºestosu nai sagar eder bat ero...?

nme2 ºbaaai!, jóteittu surrutá edárrak orrék!

nme2 ºbañaa, · [bilobari, ipurdian] baña-áittittak- áittittak edáárrrak emóngutzes ámen! ámen

emongutzes edáárrrak áittittak!...

kmz º éuski edérra! obé! --naz ºbai... Es!, an terrásia dao, edárraua ta, béste-etxiadauka

ta, ann dao giró edárra!

naz ºterr- terrásan daukasu léku edérra! --kaz1 ºKarábixia, bai! ... demása-andíxa san, e?, edérrra!

kaz3 º... úmia-txabálitaak..., da, e ásmu [sic] eben e séra! · kantú edér ba-berán ·· iseníaan ...

kmz3 º... nai txa-au lótzeko mouan es euki · alkondaa · edarra erúaetzak ...

•Edertasun, ontasun abstraktua ere adieraz daiteke. Adibidez:

naz etxera juen da jatekue prest eoti ederra da, e?, ºisém-be bai!

raz1 neri gustatze-ata kantatzia, ºoixe-edarrena! jakiñ eskero!

rmz3 ºekiñáldi edarra in dosúe!

rmz ºa milla pesetako edárra!

rmz1 ºFerreras, euskaldun edarra!

Ezezkoan ere erabil daiteke, edertasun horren alderantzizkoa adierazteko. Esate baterako:

1382 e/a tinbre alternantzia hori ez da harritzekoa Eibarren, ikusi denez.

az1 neri gustatze-jata garbítzia ·· ºéston edarra baña...

raz1 ºkafítesnia otzá esta edérra!: neri etxata gústatzen, á meme- mémelúa! ...

•Handitasun abstraktua adierazterakoan: “edarra” izenondoa “diferensia/alde; pena;

burukomiñ/buruauste/araso, miñ, bronka”-ri atxikita adibidez.

•Ezaugarri onak ez ezik, txarrak ere adierazten ditu “edar/eder”-ek, zentzu txar edo despektibo

handia izaki gainera. Esaldi adierazkorretan erraz aurki daitezke horrelako adibideak. Bai gauza

konkretuetarako, bai ekintza edo gauza-ezaugarri abstraktuetarako ere erabil daiteke. Pertsonei

dagokienean ere ezaugarri zabarrak, arduragabeak azpimarratzen dira: zikinkeria, zitalkeria, mozkorra,

lapurreta eta antzekoak. Adibidez:

kmz edárra fundaméntua dakasúe! --nme2 á! panorama edarra dauke-etxíen

nme2 demonío alakúa! .... edárra ísta! --f.a. ºbiar edarra in dosu! --rae ºbiarleku edarra!

f.a. edárrak bi, báta txurrutérua ta béstia alpérra --nme2 árek edárra-dia b’éurek, eleméntu edárradi-árek!

kmz adárra [sic] ulía dakasúna!

nme2 desgrásia edárra pasau akuen · árei

raz1 º baña pásau bietxu edárrak, éé-nééé...; ttx!...

rmz3 º oiñ edarra tabárria eun gustía (?)... kendu bari-gáñera ...

Esaeretan ere ageri da zentzu despektibo hori: “edarra paria (karakola ta baria)”. “Edarra

eruan/emon” egiturak mozkorra, mozkorraldia adierazten du.

2.1.6.4. ”On”

Izenondo gisa orokorrean ezaugarri positiboak adierazten ditu: bai abstraktu subjektiboak,

pertsonei, animaliei dagokienean; bai kalitate maila adierazterakoan ere. Ezaugarri fisikoagoak ere

adieraz ditzake, pertzepziozkoak, “gozoa” adierazteko adibidez. Pertsonentzat batez ere, esaera batek

“onegi” izatea ez dela hain “ona” erakusten du, lehenago ere aipatu den “on utza, kakutza”-k hain zuzen.

•Bestelako adierak ere baditu, batzuk “edar/eder”-naren parekoak, handitasuna, askotasuna, goi

maila adieraz baitezake, adibidez:

raz1 enéé! á dok onáá! ... aundíxxa-aundixxa...

raz1 ºlen esate-san −“enéé! ori argaldu da onáá!” ... //raz1 º”onek! onek irabaste-jon onááá! onek

irabaste-jon...” ... --f.a. onek txikixok eitxen dabe ona negar!

Esapideetan ere jaso dugu: “bai, onak!”, asko gehiago dela adierazteko; hemen adibidea:

-raz1 º... gure aitxak be sémat?: bisi-isem-basan eun urté baño geixao ekasen: sé-eun da?!, ge- ask-

-kaz ºeún urté baño geixao!

-raz1 ºasko, eun d’amar be, eun da b- ogei be ígual

-kaz ºbai, · ónak!!

•Zentzu txarrez ere erabiltzen da “edar/eder”-en pare. Adibide batzuk:

S.B. º... ori?, orrek jákak oná, orrek jákak urebágixa, bákarrik bérbetan joyak

naz mutill óna euen, arek euken ee... ... arek éuken jénixua

raz1 árek esan síttuan onááák!

raz1 ºgosúa?: nerétzako daná da gosúa!, aaai!, oin daná nerétzako gosúa!: gatzí-pako pórrua-día

ónak...! da gatz- gatzí-bako koniflóra!: áre-día ónak...!

1383 Ikus errealizazio batzuk espektrogrametan: kmz 63A229, kmz 67B271.

479

480

Esapideetan ere erabiltzen da: “ganau onak”, “txarrak, zitalak” edo “kaltegarriak” adierazteko;

edo “erakuslea/izenordaina/izena + izan/eon adizkia + ona!” egitura; “larre(g)i gausa onerako”,

esapidea 1384 . Adibidez:

f.a. ganáu-óna-día ba éurak, utzagaitxik asarrétzen día ta --raz1 asúna-dia “ortígas”; ºbueno! ·

ganáu-onák!...

raz1 º oim-bai! Oiñ, oiñ ésebes! juan san daná! ... guría san oná!!

kaz3 º... árma-dakaras or! · mútil batzuk etorri dirá · gaur · goixian −da Sérjio, éuren · semia be bai−

amen etorri díra! · da, ja- or dakáras!” ... aistia bisítxatzea, arék esán −“au don oná! sélan gare

amén?” ...

kmz ºospitxálian eon gáitxuk!: · an jéuan oná! púúf! sarrétan!

kmz º jóé! · lárrei · gausa onérako!

•Zentzu positiboz ere badira lexikalizazio eta esapideak: “gaus(a)ona”, “etxe/basarri ona” −diru

edo ondasun nahikoa duen etxea, famelia−; “atzaldeon”; “begi onekua” esaterako. Adibidez:

raz1 º... saártutakuan e, ésebes! guk esébes! gu-gausónik esébes! · égixa da tá! ser ba?! --kmz ºestáke

asúrrik, e?: óixe daka frítuak gauss-oná, éstakala-asurrik

nme2 ºsuerteik ónena bé, etxé onian jaixotzia euki séban! --raz5 º... −“ara neská! ... eseimpéntzau!,

básarri oná don!, da-an jangon nai donana!: esnia be nai donam-beste-erangon, da ogi

sati bat · j- pentzau barik, artu kutxíllua ta rraa! ebaitxa!”

kmz1 ºké aai? atzáldeón!

kaz2 º... −“es gero esan amári, e?” ta nik −“éss!”... ·· aitxám-bei-onekua nitzan da ...

2.1.6.5. Koloreak

Hainbat eta hainbat kolore ez ezik, bestelako ezaugarriak adierazteko ere erabiltzen dira, eta

aditz bihurtuta ere jaso ditugu. Hemen jaso ditugunetariko batzuk:

a) ”Baltz”

•Kolore beltza da esangura neutroena, eta ilunari ere egozten zaio.

•Koloreari erreparatuz, mota adieraz dezake, “aseituna baltz, piñu baltz”...; adibidez:

kmz ºéne! ... ní-beti dákaras aséitunak!, · aseituna surixak eta baltzak

•Eguraldiari dagokionean, oso txarra, eskasa denean erabiltzen da, adibidez:

raz1 egualdíxa báltza dao, e?, d’asarre dá!

•Zorigaiztoko gertakariak adierazteko:

raz1 árei pasau akúem-baltzáá!

Ez da nahitaez hondamendiko gertakariak adierazteko erabili behar, leunagoak ere izan daitezke,

eta esapideetan ere erabiltzen da, “erakuslea + izan adizkia + baltza!”. Adibidez:

raz1 ºatzó · báltza i-netzam-Pátx- Pátxiri!: · etórri san!, etórri san, gisájua ta, ·· andríak esa-étzan e, ·

−“Patxí! f- amen estao (?)..., e?: Gregório estao ta, José oyan dao ta, · juatia obé” ta esa-netzan −“bai,

óbe! lau andrákiñ e-eotia baño-obe dósu ta” ·· juan san!...

kaz2 º... d’esate-neban “au da baltzá!: neuk umerik ess... · iñungo umia ásten..., ·· da ·· nai ess ·

bér’etxera juaterik umiak eta nn- ni ·· péniakiñ e, lágatzeko” ...

1384 I. LASPIUR-ek beste egitura bat aurkezten du: “on be” hain zuzen (1999, 46).

•Zenbait izenekin ere erabiltzen da, atsegina ez dela adierazteko, adibidez: “arpei/musu baltza,

narru baltza”, “negu baltza”. Erdeldunak izendatzeko ere erabiltzen da horrelako lexikalizazio bat, “asurbaltza”

hain zuzen.

•Aditz bihurtuta “baltzitxu” partizipioa erabiltzen da 1385 .

b) ”Gorri”

•Koloreari dagokionean, gorri-gorria adieraz dezake, adibidez:

kmz ºtxolótaa!, txolót gorrixa!

Baina kolore horren antzerakoa ere bai; “ganau/bei/idi gorri” horrela azalduko litzateke, ez gorrigorriak

direlako, ilehori-gorriak baino; bereziki arraza pirenaikoko ganaduei esaten zaie horrela, baina

mendiko ganadu gehienei ere bai. Beste animalia batzuei ere horrela esaten zaie, txakurrak ere gorriak baitira

pirenaikoak ez izan arren; edo pertsonen ile kolorea adierazteko. Adibidez:

rmz º... gure aitxa-sána-beti-idí gorríxak!, sékula bes e oo gallegóik etaa píntoik er’olakoik... ·· betíí...

· emengúa!, pirenáikos!

kmz1 º... estáik? · Melena or gorríxekin da ...

•“Gorri”-ren beste esangura bat “soila” da, adibidez:

raz1 “gorri” da ésebes!, ésebes...!

naz mendíxa gorri dao, estao ésebe

Lexikalizazioak ere baditugu esangura horren inguruan: “negu-gorri”, “narru-gorri(-rik/-xan)”.

Adibidez:

nme2 negú gorríxan, · d’eseukan e etxéik loi- loitteko

raz1 umía narrú-gorríxan dao, gisáájuá! --naz umía · gorrii-dao, narrú-gorri dao

•“Gorrixak ikusi” egoera edo gertakari latzak jasan behar izatean erabiltzen da, adibidez:

raz1 º ... árek ikusi sitxuan gorrríxak!: orí a- askenian itten dabe-e?

•Politikan, ezker aldekoak izendatzerko erabiltzen da, besteak beste elizarik eza-eta eskatzen

dutenak. Adibidez:

kmz º bai!, gorríxekiñ! · sarjentu eon san da ... --rae º −“a

gorrixa [sozialista] da” −“gorrixa a?!” −“gorrixa?!: txingarra baño gorrixaua!”

•Aditz bihurtuta “gorritxu” partizipioa erabiltzen da 1386 .

c) ”Suri”

•Kolore argiena adierazten du, bai kolorezkoa bai izadiko fenomenoek damaigutena, adibidez:

kmz ºatzó súri-súri seuan-da... [izotza eginda]

•Kolore argikoa orokorrean ere adierazten du, adibidez:

nme2 ºkafesne surík-ésin-sértu!, ta ...

1385 Ikus adibideak partizipioaren eta aditz izenaren ataletan ere.

1386 Ikus adibideak partizipioaren eta aditz izenaren ataletan ere.

481

482

•Kolorearekin harremana du, baina mota ere adierazten du bide batez: “arrain suri, baba suri,

aseituna suri, piñu suri, txopo suri” eta abar. Areago, animaliei izena ipintzerakoan “Suri/Txuri” izaten da

aukeretariko bat.

•Baditu baina, bestelako konnotazioak pertsonei dagokienean: batetik, alferra 1387 ; bestetik,

leunkeriatan dabilena, gozoa-gozoegia. Adibidez:

raz1 ené! orí da-alpérraá! -ero “suríxa”! ... ºbai! “suríxa” esate-ako alperrári, e?, bai-bai-bai-bai! ...

enééé! Da érderas “blánko”! Bai! “blánko” da érderas . Ní-badákitt e, andrá batí esátetzela

“Blánko”! enoya esatera sein...!

S.B. º”Nere uste apalian”…, orrek, frallien gausa-dia orrek. Eibar e, eibartarrak e… Olan berba

eitxen dabenak dia e, oso persona ero koipetzuak, ero alako aii, surixak, alako, Jesús!: -”nere

uste apalian” da, Jesus mutillak!, botaik, esaik esan biar duana

•Aditz bihurtuta “suritxu” partizipioak 1388 hainbat esangura izan ditzake: kolorez argitu, margo

zuriz margotu, edo edurra egin eta behea “zuritu”, esaterako.

2.1.6.6. Beste batzuk

a) ”Sar”

•Denboraren ardatzean, denbora askokoa adierazten du, batzuetan gehiegikoa ere adierazten du.

Baina gauzak ez ezik, “sarrak” pertsonak ere badira, adin handia dutelako, edo gizaldi zaharrenekoa

delako. Adibidez:

kmz ºgú-gastétan, dibújuan ·· ontxe- oontxé bestakitx eingo neukían!, ·· súbi sar bat eta basárrixakin

da bátakin da...

kaz3 ºamen! iñopes! Esáte-ben Galisi-aldian · andra sarra-fumatze-bela, Galísian; amén?! baté-pes!

kaz2 º... da, ·· esa-netzam-bere-eunien · berrói urté ta ·· −“aitxá! ondo sárra sáras, eee...? berróbei

[sic] urtékiñ eee? · ondo sarra sáras, e?” −“bai neská!...” · kontestasiñua... “bai neská”!:

irurógetabirekiñ il sán! ·· bañá, berroi urteki-nik · “sarra” esate-netzén ...

Adin handiagoa duenari ere “sar” esaten zaio, izatez gaztea izan arren. Adibidez:

rmz ºorí eee · sarrói ásko ibiltzen da próbetan!

•Baldar, handi, askotasun esangura ere badu, eta sarri erabiltzen da ahozko jardunean; gainera

batzuetan “sar” eta “aundi” batera aurki ditzakegu. Izenen ondoan izenondo da, eta beste izenondo

batzuen ondoan, malakatzaile. Adibidez:

f.a. ºTolosa ... oin diferéntetu ein da ... oiñ ein dabe-etxía sarrá, etxé-sarr- dána etxé sarra oin; áretxaléta-dána

botaitxue //f.a. º”muga sarrá”?: e, ba, en terminos e dt! je! de kampo, pues “mugá aundí

bat” --nme2 orre-dauka tripa sárra!

•Ñabardura despektiboa ere badu batzuetan, eta lexikalizatuta ere badago “kaka sarra!”;

“agure/agura//atzo sar”; “mutil-sar, neska-sar” esapideetan. Adibidez:

S.B. nois mostu biok ule sarrori?

rmz3 º(?)... juateko esperánsatan-neuan gaur da, ·· káka sárra! ...

1387 Esangura hori azpimarratzen du I. LASPIUR-ek ere (1999, 55).

1388 Ikus adibideak partizipioaren eta aditz izenaren ataletan ere.

az º... néska-pe ni erabiltze-nabe: sarrá- ortxe dao-ortxé aguré sarrá , kótxian átzera

ta-áurrera ta, bátian bota ta béstian...

•“Sardiña-sarra” lexikalizazioa ez dakigu sardinak handiak direlako osatua den, ala denbora

luzaz kontserban daudelako, edo zentzu despektiboa duten. Adibidez:

kmz º... pentzáisu sé gústatze-atan!, sardíña-sárra!

•Aditz bihurtuta “sa(a)rtu” partizipioa gehienbat adin edo denboraren eraginezko degradazio

zentzuz erabiltzen da.

b) ”Gogor”

•Esangura neutroena trinkotasuna adierazteko da, bigunaren aurkakoa. Trinkotasuna ukitu

daitezkeen gauzetan izan daiteke, zein ukitu ezinetan 1389 ; gainera, trinkotasun abstraktua ere adierazten du

sarri. Adibidez:

kmz º... okelía játe-neuan, ·· daa · piskát gogórra san bá taa... ...

kmz5 “... Errebal kalián lagun intimuak gelditxu giñán: Toribio Etxeberria; beran koñatua ... Guk

kuadrilla bat gogorra genduan da beti, beti dibertitze giñán Errebaleko pasialekuan ...”

Ekintza edo gauza ukiezinetan errazaren aurkakoa adierazten du, adibidez:

rmz2 ºsegía be, depórte gogórra ok, segía: depórte gogórra ...

•Zerbaitetan trebetasuna adierazteko ere erabiltzen da; edo nolakotasuna adierazterakoan,

trebetasuna adierazten du; adibidez:

kmz7 “... Gu Txontakuok etá, Matadero ta Barakaldokúak, péskan giñan gógorrak ...”

rmz2 º... sokátíria!, lén-lém-be · éitxe-súan-neí ákordatze-átak emén e lém-be ítxe-sitxúan bátzuk

emen (?)Artzéniegak euki juan ekipo gogórra! ...

•Trebetasunaz landa, zorrotza, estua, latza... ere esan gura du, “manifestasiño gogorra”, “usain

gogorra”, “joko gogorra”, “maixu/maistra gogorra”-ren tankerakoak; adibidez:

raz º... eún bat sán, · lélengo Eibárren-manifestasiño · gogórra eon sana -baña gogórra, e?, ordúan

dana i-txítxaa ta ...

ñaz4 “... Ha zan maistria, gogorra!”

•Aditzondo funtzioz ere aurkitu dugu, adibidez:

rmz2 ºbai, aa, sartúta ta gógor ibilli súan ... --nme2 ºbaa, goixíen e, goixaldíen ee, ·

Robérto etorri daníen e... · edúrra jardun ei dau gogór! ...

•Aditz moduan: “gogortu”. Adibidez:

raz1 seméntua o- gogórtu da

c) ”Garratz”

•Zapore eremuan, gozoa ez dena, azukrea ez duena adierazten du, adibidez:

raz1 º... garrátza da mingótxa

1389 Adibidez, “haize gogorra”. Ikus horren errealizazio bat espektrograman: nme2 1A32.

483

484

•Pertsonei dagokienean, ezaugarri multzoa adierazten du; gorputz sendoa ez eze, lanerako

berezko mugimendu eta gogoa duena da pertsona garratza; adibidez:

nme2 ºetaa, garbosúa danían e, −“ñó! á garrátza dok, e?”: e ba- ba- persóniagattik-ero-ola... ·· seose

eo bixkórra erooo... garbosúa danian −“a garrrátza ok, e?”

•Aditzondo legez erabilita ugaritasuna, goi maila adierazten du; adibidez:

nme2 gárratz! eitten dau biárra

S.B. orrék ardauari emoten jetzak garratz

d) ”Motz/motx” (luzera esangurarako batez ere, “labur” ere erabil daiteke)

•Luzerari dagokionean, laburra adierazten du; kopuruz gutxitasuna ere adieraz dezake. Adibidez:

nme2 au sokiau motzá da

kmz7 “... ezekan oingo moruan salidia zerak e, beterinarixuak. Orduan ámen e, e ganaderixia be

motza zan da ...”

Lexikalizatuta ere badago: “kate-motza, burdi-motza”; “manga-motza, praka-motzak”; “besomotza”

−besorik gabea esan nahi du−, eta abar. Adibide bat:

kaz2 ºrésultatzen da ··· kamisétiakiñ etorren!: manga motzá kamisetia ...

•Ebateko tresnen ahoa zorrotza ez denean. Adibiderako:

naz auu m- mu- e kutxilluau motzá dao, estau ebaten

•Pertsonei ere handi eta trinkoak direnean “motz” esan dakieke; gorputz zatiei ere txerta dakieke

izenondo hori; adibidez:

raz1 º... baai, “neská motzá”, bai ba, esa-nai dau ba, mos- edárra! ... orí gisonéskua-saten dabe: −“orí

don neská motzá!” ...

naz orre-daukes anka mótzak!

•“Zatarra, itsusia” adierazteko adibide bakar baten jaso dugu partizipio forman, ez baita erabilera

hori guztiz arrunta Eibarren gaur egun:

kaz11 “... Da gaiñera lehengo plaza de toros ... Oiñ dana moztuta ta ei dau, lehen elegantia zan ...”

•Aditzondo legez erabilitakoan batez ere luzera esanguraz erabiltzen da, bai denborazkoa bai

neurri linealezkoa; adibidez:

nme2 motz berba in-tzeban //nme2 lábur berba in seban

kmz neré semíak oiñ ulía · motz jákak

e) ”Na(g)usi”

•Izen legez, arduraduna esan gura du orokorrean. Baina perifrasietan ere jaso dira guztiz

bestelako esangurak: “nausixak eiñ”, gertakari nabarmenak adierazteko erabiltzen da, orroak, borroka....

Adibide bana ipiniko dugu:

nme2 orí da emengoo nausi -ero- enkargau itten dabena

naz nausíxak in sittuen

•Izenondo legez adinari lotzen zaio gehienetan, baina hainbat ñabardura ditu: adinez nagusi,

gazte izan arren ere (ez da nahitaez zaharra izan behar); adinez zahar; adinez zaharrago, gaztea izan arren

ere, besteak beste. Adibide bana:

kmz1 º... baña béste-Eskóla-Armeríxan, · an ya nausíxa-dábis an ...

naz an gaste gitxi euesan, dána-nausixa-sian, sárrak

naz gero dator nere semé nausixa, ··· sémei-sárrena

•Mailakatzaile legez ere jaso dugu, goi maila adierazteko, adibidez:

nme2 árek, alpérra-dia, alpér-alpérrak, · -ero- alpér nausíxak

•“Gehien, onen” ere esan gura du; adibidez:

rmz2 º... Urréstilla taa, napárra-ítxuk oin-naúsi sokátiran ...

kmz5 “... da, San Juan egunian meza nausixa akabaú ... diru asko batze zan eh! ...”

f) ”Sabal”

•Erabilera nagusia zabalera handia adierazterakoan da, adibidez:

naz sabála da ee?...

•Baina izen abstraktuetarako ere erabiltzen da, erabatekotasuna adierazteko:

kmz7 ºori egixa sabala dok

•Non zehar adierazteko, lexikalizaturik: “mundu sabalian” hain zuzen, adibidez:

raz1 séma-golfo dauan mundú sabálíann!

•Izen elkarketan, lexikalizaturik: “esku-sabal”, gaztelerazko “palma” adierazteko:

raz1 ºbai, órtxe bai!, sakátu ba- ... sakátu! eskuákiñ!, esku sábalakiñ!: · baltzái!, baltzári! Éon! ...

g) ”Argi”

•Izenondo moduan esangura asko ditu: kolore zurixka; eguraldi ona; adimen handiko pertsona...

•Aditzondo legez, erabilera aberatsa du: “argi egon/ibili/berba eiñ”, “serua argi egon”, adibidez;

aditz bakoitzarekin duen ñabardurak kontuan hartu beharrekoak dira. Esapideetan: “argi t(x)a garbi”,

“argi ibilli (illunetan)”, esaterako.

•Aditz moduan: “argitxu”, kolorez egin daiteke; edo subjektiboki ere bai:

naz ésta-argitzen, e?, orí!

Perifrasietan ere jaso dugu, “argi-argi eiñ”, “mozkortu, lafiatu” adierazteko:

kmz3 “... zéoze, txikiteua ero eiñda egote giñán da ... Zeoze jate genduan da, argi-argi eiñ da gero ba,

... Kuadrillan guk, orfeoia, bastante ona ekaun, eh! ...”

h) ”Garbi”

•Izenondo legez, zikinaren alderantzizkoa du esangura nagusia. Iruzurrik gabekoa, zuzena ere

adierazten du.

•Aditzondo legez, batzuetan “argi”-ren esangura bera du, baina iruzur ezaren ñabardura ere

badu. Bestalde, “argi”-k ez bezala, zikinaren alderantzizkoa ere adierazten du, jakina. Esapideetan: “garbi

485

486

esan(da)” adibidez. Eguraldi kontuetan beste aditzondo baterako bide eman du, “oskarbi/osgarbi” hain

zuzen.

•Aditz bihurtuta “garbitxu”-k hainbat esangura ditu: zikina kendu; eguraldia argitu; hil...

i) ”Susen”

•Izenondo legez, esangura ñabardurak ditu: bata, lineala, bihurririk gabekoa adierazteko; bestea,

“ongi” adierazteko; beste bat, iruzurrik gabea, garbia, zintzo adierazteko.

•Aditzondo legez erabilita goiko esangurak gorde egiten ditu. Gainera, zehaztasuna lortu nahi

denean ere erabil daiteke; adibidez:

naz -señ etxetakua sara · susen? ... -emengótxia

•Aditz bihurtuta, “susendu”-k goiko esangurak eta gehiago ere baditu, “itxuratu, molde ona

eman” hain zuzen 1390 .

j) ”Oker”

•Izenondo legez, “zuzen”-en alderantzizko esangurak ditu; aditzongo legez erabilita ere esangura

horiek gorde egiten ditu.

k) ”Arin”

•Izenondo legez bi esangura ditu nagusiki: pisuzkoa, gutxitasuna adierazteko; eta

mugimenduzkoa, bizkortasuna adierazteko.

•Aditzondo legez erabilitakoan batez ere aipatu dugun bigarren esanguraz erabiltzen da.

l) ”Erres/fasill”

Bai izenondo bai aditzondo legez, “erraz, zailtasun gabea” da esangura nagusia. Aipatzekoa da

“fasil” oso erabilia dela Eibarren ahozko lagunarteko jardunean.

ll) ”Sendo”

•Izenondo legez trinkotasuna adierazten du, handitasuna eta batzuetan gizena ere bai.

•Aditzondo legez erabilita ostera, ugaritasuna adierazten du, ugaritasun emankorra nolanahi ere,

adibidez:

rmz1 ºbiarra eitxen dau sendo!

S.B. artu arnasia sendo

m) Beste zenbait. Orain arte egin dena ia-ia hiztegi lana izan da eta asko zabal daiteke gainera;

baina gure asmoa ez da lexikografia-lexikologia lana garatzea, eta aipatu baino ez dira egingo beste

izenondo mordo bat, esangura arruntaz gain esangura bereziz ere jaso baitugu. Esaterako, “diru freskua”,

“fresko” izenondoa edariendako denean batez ere; “grandia” ez handitasuna adierazteko, bikaintasuna,

1390 Ikus adibide gehiago partizipioen atalean ere.

ezohikoa baino; “satarra” gaiztoa, txarra, zaila adierazteko (“persona satarra, egualdi satarra, arri satarra”

adibidez). Adibidetegian begiratuz gero horrelako hainbat eta hainbat kasu aurki daitezke; jaso diren beste

izenondo eta adibide guztiak ez dira hemen ipiniko. Bereziki emankorrak dira “txiki” eta “aundi”

izenondoak, azken hau bereziki. Adibiderako:

ñaz5 “... Gu gaztiak giñanian gure amari esan etsan... kaleko andra batek esan etsana dendan:

“Ai, umiak txikittan kontu txikixak eta hazittakuan kontu haundixak”, eta horixe da egi

berdaderua. Bai”

Erakusleen atalean aipatu da “bardiñ” izenondoa, “bera”-ren ordez erabili ala ez.

2.1.7. Izenondoen generoa

Euskaraz orokorrean ez dago genero bereizketa formalik, baina bai Eibarren bai beste leku

batzuetan ere batez ere izenondoak dira generoa islatzen duten kategoriak, nahiz eta izen eta atzizki

batzuek ere onartzen duten. Edonola ere, ez edozein izenondok, ezta edozein izenek eta atzizki ere.

Generoa adierazteko modua gaztelerazko kalkoa da gehienetan: -a amaiera andrazkoentzat eta -o amaiera

gizonezkoentzat.

a) Generoa maileguetan islatzen da batez ere; ez ditugu jaso diren adibide guztiak ipiniko,

eredurakoak baino:

raz1 º... “mikúa” mutílla ta n-neskía “mikía”, mikía!

/kaz3 º... pelukera ba-san Eibarren famosía, Inásiaa Kaxkúrrionekua ...

/kmz º... Justínaa, Ondaméndikúa, ··· arrebía, Txéná! ···· Txé famosúa!

b) Gaztelerazko atzizkiak hartzerakoan, “gisurtero/gisurtera” bikotean, adibidez:

raz1 gisurtero ba-da orí ... mutilla bada “gisurterua” ta neskia bada “gisurtéria”

c) Euskarazko hitzetan, “mosolua/mosolia”, “potolua/potola” lako bikoteak jaso ditugu,

esaterako.

d) Baina bereizketa ez da beti betetzen, genero markak nahastean ere jaso baitira:

raz1 ºbaai, ondo esautzen dosuna da! simmpátikia! amáblia! edukaua! di- ·· dána!

dána!

•Izenondo batzuek, maileguak izan arren, zein hitzen ondoan doan, beti jakineko generoa dute:

“lora karu”, “gisarte anoresiko”, “alkondara/txaketa/etxe kuadrau”, “korrida famosu”...

•Beste izen batzuek, sexuz emeak izan arren, izenondoa maskulinoz zein femeninoz hartzen

dute: “bei suisa/pirenaika //bei suiso/pirenaiko” esaterako. Beste adibide batzuk:

rmz º eunero es! géro apupillo · Maltzan éuan! ·· ferróbiarixuekiñ ...

raz º... kaléra urtétzeko dispuésto néuan neu- neuá-morúan ...

•Eta alderantziz, sexuz ar izan arren, izenondoa maskulinoz zein femeninoz har dezakete: “idi

pirenaiko /idi pirenaika”.

•Sexu fisikorik gabeko erreferentedun izenetan, -o amaieradun izenondoak dira nagusi.

•Beste mailegu batzuetan ere egitura bitxiak jaso ditugu: “mal señal”, esaterako:

487

488

raz1 amen gábis átzeruska t'áurreruska: mal señál!

•Eratorriek ere gordetzen dute genero ezaugarri hori, aditzek adibidez: “tontotu /tontatu”.

Adibiderako:

kmz orí tóntotuta daok

kaz2 º... da, ni berari beíra... tóntatuta... ...

•Eibarren bada −egun ez du sortze bizitasun handirik− -osa/-esa atzizkiz emakumeak

izendatzeko joera, izatez izenondo izan arren sarrien izen funtzioa dutenak. Gaitzizenak izan daitezke

(sarri beste gaitzizen batzuen gainean eraikiak, edo abizenetan), edo izen arruntak: “Tarrantanesia,

Hermosesia, Pajarosia, Esnaolesia, Kayetanosia, Kojonesia, Katillusia...; erregiñesia, alkatesia”, batzuk

aipatze aldera 1391 .

2.1.8. Ondorioak

Izenondoaren lekua izen sintagman izenaren ostekoa da arrunki. Egitura arruntetan izena

mugagabez egiten dela dirudien arren errealizazioek beste zerbait erakusten dute, izenak zein izenondoak

biek har dezaketela mugatzailea alegia, baita aposiziozko egiturak ez badira ere. Mugatzailedun osagaiak

hurrenkeraz aldatuta ere agertzen dira sarri. Atributu funtzioko izenondoak Eibarren ia beti mugatzailez

erabiltzen dira, “on da” erakoak salbuespentzat hartu behar dira; salbuespen sistematikoak badira,

nolanahi ere, gehiagotasun atzizkia txertatutakoan bietara egiten baita, adibidez.

Izenondo anitz sintagma berean elkartzen direnean hurrenkera batzuetan jakinekoa da, izenondo

batzuek amaieran jartzeko joera baitute; beste batzuek ordea, lehenengo agertzeko joera dute; eta beste

zenbaitek, hala ere, ez dute hurrenkera tinkorik gordetzen.

Juntadura kasuetan izen abstraktu edo zenbagaitzekin doazen izenondoek singularrez egiteko

joera dute eta izen zenbakarriekin doazenek pluralez.

Izenondo batzuek nahikoa egitura bereziak sortzen dituzte: “X-en faboreko/faborito/idolo...”-ren

esangura dirudienaren alderantzizkoa da, adibidez. Beste izenondo batzuek ere itxurazko esanguraz

landako esanahia dute: “kuadraua, maoia”-k adibidez.

Kategoria aldaketetan partizipioarena nabarmena da, -t(t/x)ako/-dako atzizkiz, edo mugatzailez

eta kasu markaz eratuta. Perpaus erlatiboak sortzeko bidea ere bada.

Izenondoek eurek ere hainbat berezitasun dituzte esanguraz batez ere eta funtzioz batzuetan.

“Beste” izenondoaren inguruan −guk kategoria horretakotzat hartu dugu− eremu zabal eta aberatsa

eratzen da, bai funtzio eta erabilera aldetik, bai esapideen alorrean ere. Bestalde, hainbat eta hainbat

izenondok esangura arrunten ondoan oso ondo errotutako esanahi konnotatiboak dituzte, eta kategoria

aldaketak direla medio, aldaerak eta funtzioak ere ugaritu egiten dira. Aipagarriak dira besteak beste “utz;

edar/eder, on; sar, gogor, garratz, motz, na(g)usi, sabal, argi, garbi”, kolore batzuen formak, “baltz, gorri,

suri” batez ere. Forma bakar batek esanahi anitz dituenez, batzuk elkarren kontrakoak ere badira sarritan

(“eder”-en bikaintasun esangura adibide batzuetan eta bestetan duen zentzu despektibo garbia horren

eredurako aipatu daitezke).

Bestalde, genero marka batez ere maileguzko formetan ageri da baina euskarazko forma

batzuetara ere zabaldu da, baita atzizki batzuetara ere. Nolanahi ere, batez ere sexu fisikodun gabeko

erreferentea duten berbetan, genero “nahasketak” nabarmenak dira, maskulinoa erabiltzeko joera

hedatuena den arren. Genero bereizketa izenondoetatik eratorritako kategorietan ere gorde egiten da,

partizipioetan adibidez.

2.2. Aposizioa

Eibarren aposizioak euskaraz orokorrean egiten diren antzerako egitura dute 1392 . Lan honetako

banaketa nagusia ere aposizio ez-murrizgarri eta aposizio murrizgarrietan egin da:

2.2.1. Aposizio ez-murrizgarriak

Zenbait adibide:

raz4 º... niree aistia, tia Dorotea, ara juate-san ·· jósteen da bórdatzen da ikéstea

raz º... béin batén Edúrnek ólaxen e e Edúrne Pépen andríak, lagúna ta- · “es” esaetzálako ikútu

ero eiétzan da plaáá! · ma- e mutillórri · saplatékua emoétzan! ...

2.2.2. Aposizio murrizgarriak

Honelakoetan arruntena da deitura aurretik eta izen arrunta ondorik joatea baina besterako

hurrenkeradun adibideak ere jaso ditugu, ikusiko denez.

•Errespetuzkoak. Aposizioan, erabiltzekotan, “jauna” sarriago erabiltzen da Eibarren “andra”

baino, bietarikoak jaso diren arren. Andrazkoentzat “señoria” ere jaso dugu (hitz horrek bestelako

erabileran zentzu despektiboa ere badu); eta “neskia” ere bai. Gure lekukoen ahotan:

f.a. ºdon” da “ja-” e “jáuna” euskeras; da “doña”?: estaki-pa “doña” ser dan!, “doña” ta “señora” ta

órrek estáki-séla esáten dían, guk érderas esáteitxúu ta. … Eibarren érderas esáten día órrek

Beste adibide batzuk:

naz Arrieta jauná etorri da sugátti-preuntes --nme2 “dom-Páblo”: Páblo jaunakiñ · berba ittia nai

dot

kmz Lása-andríak · deitxu-ok · ireaitxik –nme2 Lása · andríak · diar ein dau · sugáttik

naz diar in ddau ·· señoraa... · e, Lása señóriek

f.a. orí guardasóloi ise-leike Galarrága neskiána

Hala ere, “jauna”-ren erabilera ere erlatiboa da, “alkate jauna” eta antzerako formalismoak

galtzen baitaude eguneroko hizkera arruntean, S.B.-ren eta nme2-ren iritziak kontuan hartuz gero.

Horrelakoak erabiltzekotan, oso egoera mugatuetan erabiliko lirateke, kantu edo bertsoetan, adarra joten,

edo hasiera bateko oso egoera formalean; hizkuntza maila ere aldatuko litzateke. Ez dugu “obispo jauna,

lendakari jauna, erretore jauna, alkatesa andria” erako adibiderik jaso; lanbidezko aposizioek hartzen dute

errespetuzkoen lekua.

1391 I. LASPIUR-en “Gatxizen eta deittura femenino erromanikuak” artikulua (1999, 39-40), eta A. NARBAIZA-ren ezizenen

gaineko liburua (1990) begiratzea besterik ez dago bide hori zein emankorra den konturatzeko.

1392 Aposizioaren atal honen osagarri ikus korpuseko sintaxiaren eremuan ere, perpaus erlatiboen atalean hain zuzen.

489

490

Sarriago erabiltzen dira gaztelerazko “don” eta “doña”, edo deitura soila, edo “andra” izen arrunt

soila; edo deiturari genitibo kasu marka erantsirik. Adibiderako:

kmz doña Lúisak, príxia-áka

kgg Lásanekúa-deitxu dau

kmz Arriétak déitxu-ok ireáitxik

Aipatutako “don” eta “doña” ere oso kasu zehatzetan erabiltzen dira, dena dela: abadeak,

abokatuak, sendagileak, irakasleak izendatzerakoan, baina ez edozein, izena kasik “lexikalizatuta”

dutenen kasuetan gehienbat, batzuetan erabiltzen baita eta bestetan ez. Adierazgarriak dira lekukoen

iritziak:

S.B. ºKuriosua da, e, Argaya len obispua eon sanian, “Don Jasinto” san a, a san “Don Jasinto”.

Oiñ e, persona bakotxak eukitzen dau ba!, bateri “don”, da, Setién-i ostera, “Setien” esate-tzau.

Setienek (?)indar geixao daka “don” baño, e? Eta bueno!, eta Jasinto Argaya “Don Jasinto

Argaya” san da... Bueno!, estakitx… Gausa… Estakitx, se… Eta gero badia ba, abadien artian

be, ba bueno!, Eibarren danak isen dia “don”: Don Pedro Selaya, Don Antonio Beitia, Don…

Danak isen dia “don” … “Don” isen dia danak … Bueno!, “Jon Etxabe”: Jon Etxabe be bai …,

Asitaingo lengo abadia

S.B. ºMedikua ero balitz, “don fulano” esango genduke, e? “Don Fernando Suloaga, Don Julio

Garate…” bai, e?, “Don Isaak Biteri” txa…

kgg º”Don” bai, géixen bat abadíak, es?, médikuak … Bai, eske abadíak béti, beti; bueno!, beti,

estákitx oiñ e?, oin- barríxa- Parrokixako barríxa, guré-edadékua dána, piská-nausítxuaua,

ogétamagítxi eukíkoitxú… ... eske da dána, ba óri, Aitxa Donosti “Aitxa Donosti” da, baña Peyo

Sabala “Peyo Sabala” da, estákitx...

kmz “esáutu sendúan · Pédro Seláya?” ... ºEibárren, “Pedro Selaya” san, “don Pedro Selaya” be bai,

bátzuek esaten dabe... ·· geuré sasoi-ingúrukúa san da, “don Pedro” e...

kmz7 “Bueno ee iru batera [abade] ein zianak zian: Antonio San Pedro, Másimo Egaña ta don Pedro

Zelaia ...”

Batzuetan izena bakarrik esaten da, beste batzuetan izena eta abizena ere bai, adibidez:

kaz3 ºbai! doña- doña Pétrakiñ! ...

kaz6 “... Don Nizeto Muguruzan homenajian be bai”

•Lanbidea adierazteko. Talde honetan sartuko genituzke bai lanbideen izenak bai lanbideko

tituluak ere. Hurrenkera arruntena ia beti gordetzen da baina besterakoak ere jaso ditugu, agian

itzulpenaren eraginez; beti egiten da horrela “señorita” berbaren kasuan. Adibide batzuk:

S.B. Agirre lendakarixan gañian etara dabe liburu bat

f.a. bérbetan eon da Jose María Setien obíspua

naz Gisasóla máixuak esan dau au iitteko –kmz Karméle · maístriak irekin berba eitxia nai-ok –

nme2 Kármen ·· ee profesóriak esan dau · surekim-berba ittia nai dabela –naz ee Karméle

maistria-nai dau surekim-berba ittia

kmz “Gisasólaa, retoríaa, estákisú?, esaeskun álantxe-itxeko ejersísiuak” ... ºsé- aitxák ero ser

dáki ba, Gisasóla ser dan?...

/f.a. líburu bat etára dabe lendakári Agirren oménes --kmz lendakári Agirree- Agírren líburu bat

etara juek

f.a. señorita Karmelek esán dau surékin berba ein bi-dabéla --raz5 º... Batén diskusíñuan génden,

bíxok!, andra-gísonok!, da etori [sic] da maistria!, señoit’Antónia!

Era horretakoak dira “Ales torerua, Peña panaderua, Mandiola konsejala, Iñasio botikarixua,

Aiñazpi tabernerua, Felipe ireltzerua, Ustapide bersolarixa, Retegi pelotarixa; Sor Ines, Madre Loyola,

Padre Patxi, Aitxa Donosti/Aitte Juan Txikixa, Hermano Luis; Iturbide panderistia, Inasio Onaindia

alkatia, Santamaria guardia sibilla, Bolumburu gitarristia”... eta abar.

•Ahaidetasunezkoak. Hauetan “tio, tia; aitxitxa, amama, amandria; aitxa, ama”-z osatutakoetan

hurrenkera alderantzizkoa da, izen arrunta aurretik eta deitura ondorik, adibidez “tio Jabier, tia Dorotea”.

Baina “Mersedes alabia”, “Jose guria/gure Jose”. Adibidez:

kaz3 ºda, gu be kantuan da ·· Mersedes alabiak · −“(?)iñóix! ixildu · satxie! ...

•Sainduak, erlijio izenak. Bide arruntena “san, santo, Santa” aurretik ipintzea da, nahiz eta

“Anton santua” ere egin daitekeen, baina horrek beste esangura bat ere izan dezake: parafraseatuz,

“Anton delakoa, saindu bat da, oso ona”. Besterik, “Ama Birjiña Maria”.

Sarritan aposizio osoa izen berezi moduan ere erabiltzen da, toponimo legez edo jai/egun izen

legez esaterako. Adibidez, “Santa-Krus, Santu-Motz, Santa-Eufemi, Santa-Grasi, San-Pedro, San-

Lorenso; Santa-Lusia; Sanblasak, Sanjuanak” eta abar.

Bestalde, erlijioaz landa, “saindu” berriak ere agertzen zaizkigu:

kag ºSann- San Ibón Sarasóla!

•Bestelako kalifikatiboak. Aposizioa eratzen dute ez bakarrik izenondo soilak, batzuetan

gaitzizen ere bihurtuta: “Patxi sorua, Anton moskorrillua, Aranguren sarra, Inasio txikixa, Mendoxa

txikixa, Jabier Potolua, Maria Atxurisia, Pepe Kerido, Txantxa defuntua” eta abar.

•Lekuzkoak 1393 . Aposizioan izanik ere toponimo batzuek −ez denek− leku-denborazko genitibo

kasu marka hartzen dute, alternantziak sortuz, adibidez, “Ego errekia” eta “Egoko errekia”. Areago, izen

batzuek -neko hartzen dute, genitibo bien markak: “Kantabrianeko tabernia”, esaterako (izatez,

“Kantabria tabernia”-ren pare-parekoa da). Erreka, mendi, herri, jatetxe, taberna, denda, lantegi, kale,

eskola, leku-entitate publiko, etxe, baserri, baso, auzo 1394 , eliza-ermiten izenak ditugu sail honetan besteak

beste.

Ia adibide guztietan jaso den hurrenkera “deitura + izen arrunta” da, baina alderantzizkoa ere bai,

ziurrenik gaztelaniazko izena zuzenean hartzearren. Adibidez:

rmz2 º... Donóstiako · Párte Sarréko Restauránte-Joxe-Mári-pe aarí asko ta ...

ñmz ºMaixá ero bárao bá? Bar Maixá? --kmz3 º... soldau naola-an · e, Bar Estanko suam-ba! ...

f.a. Sine Ikusik pelíkula edárra/ona botatzen dau gaur –nme2 gaur, síne Ikúsim-pelíkula óna

botátzen dabe –naz gaur botatzen dabe pelíkula ba-sinee... i- sine Ikusi -bai!- sinema Ikusixan -

ero- sine Ikusixan

kmz3 º... … Arraguetan jeken árek e séa… ··· Juaristi!, jestoria Juaristi! …

rmz ºórtik urten da geró Errebolésiem-beste urte bi eró! i-enduasen...: “Errebolés”! ·· Kálle

Kármenen! órtxe! --kmz3 ºkálle-Estasion e jáixo ni!: Estasiño kalian jaixó! ...

kmz1 ºEskóla-Armeríxara

ñaz2 º... Kátillun grúak, grúas-Katílluko goixak Arkixkidi dia-árek...

Herri izenetan Eibarrekin muga duen bat aipatuko dugu bereziki:

raz4 ºMarkíña da, oixe!: Markíña-Etxébarri!, bai...

•Denborazkoak gehienetan “egun”-en bidez eratzen dira: “Arrate eguna, Iñusente eguna, Erregen

eguna, Sanjuan eguna //Arrateko eguna”, adibiderako.

1393 Hauek deklinabideko atalean ere aipatu dira, leku-denborazko genitiboaren atalean hain zuzen.

1394 Ikus errealizazio bat espektrograman: raz1 01B363.

491

492

•Pertsona izenei abizena, gaitzizena edo etxe izena gehitzerakoan sortutako aposizioek sail

aberatsa osatzen dute. Adibide bana ipiniko dugu, hainbat jaso diren arren:

kmz ºgeró es ipiñi án e · “Jabiér Etxeberríak esaésta”, e? ... -”sé-euskaldún dok au?” · esángo dabe!

kmz ºléngusua bisitxatzen, Jose Kéridoo!

rmz ºda óne-Felipe Samártin dda be nerekiñ esitxuan ibíli!, lau-urte sárrao ba órrek e ...

rmz2 º... Eibárko sesén-plasía ... ikusítxa nao ní, · Mártiñ · Aspítarte Abóntzak · Amásabalegi anáyeí txingá-eruaten jokatu sutzéniambé,

jó-ta betéta!

•Osterantzekoak:

kmz ºbái!: · jan!, ja-néban baintzát etá... Tomáte Orlándo es eiáko gústatzen!

raz4 º... serían dao-ori (?)... parrókixan! daos, elixan ...

Batzuetan aposizio mota biak aurki ditzakegu bata bestearen ondoan, pilatuta. Adibidez:

raz5 º... Batén diskusíñuan génden, bíxok!, andra-gísonok!, da etori [sic] da maistria!,

señoit’Antónia!

rmz ºJos- Josén eee... andría!: ·· José Gandárias!... --kmz ºdébarra da · berá baña uurté askúan Ei- ·

Eibárren! Markos estosu esáutzen, Márkos Etxeberría?

kmz ºbai, bákitx; Mendarókua san orí ... Gregorio Santa Krus, Álesen áitxa! ...

rmz2 º... béste baté-pe, Eibárren, Pátxi!, · Pátxi Aspítarte Abóntza basárrikúa ...

2.2.3. Aposizioak eta kasu markak

Euskarazko joera orokorrak betetzen dira Eibarren:

a) Aposizio murrizgarrietan, sintagma biak unitate bakartzat hartzen dira, kasu marka bakarra

ageri dela.

b) Aposizio ez-murrizgarrietan:

•Hiztunak unitate bakar gisa sentitzen badu, kasu marka bakarra ipintzen da amaieran. Esate

baterako:

raz1 nere léngusu Míkelekim-berba im-biot –nme2 Míkel nere léngosuakim-berba im-biot --kmz

Urrútia, gure- guré profesóriak · konferénsia bat emón biaok --nme2 Yoséba, nere profesóriai, ·

kótxia-arrapautze

kgg Míkelekin eim-bio-bérba, neré léngusua

nme2 nere léngosuak, · Juan da Felísa,-alkár estab’esautzen

•Sintagma bien artean eten handia dagoenean eta atzeko sintagmak ematen duen informazioa

gehigarri hutsa denean, normalean sintagma biei eransten zaie kasu-marka. Esaterako:

S.B. Mikelekin ein biot berba, nire lengusuakin --nme2 neré léngosuakim-berba im-biót,

Míkelekiñ

kaz3 º... páatze-setzén-neree uesabari, Kayetano Kareagarí ...

naz º... one-trába ingo dau, está?, tá? [sic] pañoluak?: éon!

2.2.4. Bestelako egiturak

•Sintagma zatiak subjektuan eta atributuan errepikatzerakoan. Adibidez:

naz órre-néurrixok, · béyen ee, néurrixe-dia

•Atributuak errepikatzerakoan, perpausak bata bestearen ondoan baina informazioa aberastuz.

Esaterako:

raz º... es!, neré- neré aitxán tía-ero isén bie-san!, áitxitxan arrebía-ero isén bie-san ...

•Sintagma bateko osagaia birritan errepikatzerakoan, bietariko baten informazio murrizgarria

eskainiz; adibidez:

naz eridatxua saniau jata, eskuko eridatxua... --rmz ºburkajiakiñ?!, akordauko esara ba?!, burkajaaundixakiñ?!

--rmz º[kirtenak] tornúan! ·· sepílluakiñ!: eskusko sepílluakin ra-rra-rra-rra! --kmz3 º…

“purdeixa”: purdeixa mekanismua · Eibarren ·· iñok etxuan iñ ·· da, neuk i-najuam-bat … --raz5

ºbaai, gausá-askó ta, ebíllen txopo bílla!, txopúa da bigúna!, da fasílla biarrérako!, ·· da suríxa

nayéban, txopó suríxa ta sera ta..., or! ... --raz5 º... da, −“améntxe laga najuam-ba nik e, · saraíxa! ··

amáika-arrúako saraíxa!”: es · txikíxa be! --raz5 º... −“atzó Gisasólakua eon suan amén, ·· Gisasólako

mutílla ta ...” --raz º... -”déitxukotzat · ontxé amári, e Igártuan amári?”, txa ... --raz º... neré aitxítxan

arrebía, porke ... áitxitxa Félis, gure áitxitxa, · e ei ekásen irú arréba ... --kmz º... ta · nobélia irakórri

···· bakéruen · nobélak --kmz ºéne! ... ní-beti dákaras aséitunak!, · aseituna surixak eta baltzak --kmz

ifarráixia dábik ... ºUrkotiik. ·· Béstia égua da, égo-aixía

•Batzuetan aposizioan izen edo sintagama bi baino gehiago ager daitezke; esaterako:

naz º... bakisu e, Máiten amaa-Áltzakua, María!, da...

2.2.5. Ondorioak

Eibarren egiten diren aposizioak orokorrean euskarazkoak dira, murrizgarriak eta ezmurrizgarriak.

Aposizio murrizgarriei dagokienez, aipatzekoa da errespetuzkoen erabilera gutxitzen doala

eta izen ia “lexikalizatuetan” eta oso jakineko egoeretan erabiltzen direla “jaun, don, doña” eta

antzerakoak. Bestalde, gizonezkoekiko errespetua adierazten duten formak erabiltzeko joera handiagoa

egon da andrazkoekikoak erabiltzeko baino, errespetu hori “andra, neska, señora” edo zein berbaren

bitartez adierazi zalantza erabatekoa baita lekuko nagusi guztien ahotan. Lanbidezko aposizioetan

erabateko hurrenkera “izen berezia + izen arrunta” da andereño-irakasleentzako “señorita” berba

erabiltzerakoan izan ezik. Gauza bera gertatzen da, baina alderantziz, ahaidetasunezko aposizioetan: izen

arrunta aurretik jartzeko joera ia erabatekoa da “Mersedes alabia” tankerakoetan izan ezik. Sainduen

aposizioek ere azken bide hau egiten dute eta izen berezia arruntaren ostean jartzen da, baita “Ama

Birjiña Maria” erakoetan ere. Horrelako batzuen azalpena gaztelaniaren eragina izan daiteke, baina ez du

balio “aitxitxa Felis” azaltzeko, adibidez. Lekuzko aposizioetan izen bereziek leku-denborazko genitibo

marka hartzeko joera dute, baita genitibo bien -neko marka ere, aposizio egitura piskat desitxuratuz. Beste

eremu batzuk ere badaude: denborazkoak, pertsona izen-deiturak, kalifikatiboz osatutakoak, marka

komertzialez osatutakoak eta abar. Aposizioko osagaiek kasu markak orokorrean euskaraz moduan

hartzen dituzte.

Aposizio mota bi horiek elkarren ondoan ere agertzen dira batzuetan. Baina badira aposizioak

sortzeko beste bide batzuk ere, errepikapenez batez ere; sintagma osoak zein zatiak errepikatu daitezke

bigarrenean informazio berria ekarriaz. Nolanahi ere, perpaus erlatiboz osatutako aposizioek

konplexutasun handiagoa dute orain arte azaldutakoek baino.

493

494

3. ADBERBIO SINTAGMA

Euskaltzaindiaren gramatiketan adberbioaren alorrean adizlagunak eta aditzondoak bereizten

dira eta guk bereizketa nagusi hori jaso dugu 1395 .

3.1. Adizlagunak

Hainbat forma deklinabideko kasuetan garatu direnez, hemen ez dira berriro garatuko 1396 . Ikus

bereziki instrumentala, soziatiboa, motibatiboa, destinatiboa, prolatiboa, inesiboa, ablatiboa, adlatiboa,

adlatibo bukatuzkoa eta bide zuzenezko adlatiboa. Postposizioak, baina, jarraian datoz.

3.1.1. Postposizioak edo atze-hitzak 1397

Postposizioen erabateko definiziorik ez dugu jaso 1398 , baina guk horretakotzat hartuko dugu kasu

marka baino beregainago direnak, baina hala ere aurretik duten osagaiari estu lotuta daudenak,

semantikoki hitz andana bakarra osatuz. Postposizioen aurretik izenak edo izen sintagmak −deklinatuta

zein gabe− agertzea da arruntena. Baina izenak ez ezik, izenordainak eta birritako erakusleak ere jaso

ditugu aurrekarietan, esaterako; eta leku-denborazko sintagmetan aditzondoak ere bai. Adibidez:

rmz º...da sárdaua be baii, béti! · Oingo aldian ásko sárdaua!

kaz1 º... an euán ·· aldapária oñ aldian · andíxa!

1395 EUSKALTZAINDIA, GRAMATIKA BATZORDEA (1991, 309-311. or. eta hur.); EUSKALTZAINDIA (1993, 447-450). Edonola

ere, I. ZABALA-k erakusten du hori ez dela deitura egokia: “aditza laguntzen duten osagaien sailkapena egiten zaigu. Eginkizun hori

duten osagai guztiak ‘adberbio’ izeneko gainkategorian bildu ditu Euskaltzaindiak eta bi kategoria bereizi ditu: batetik, aditza laguntzeko

deklinabide marka bat behar duten osagaiei ‘adizlagun’ esaten die eta soil-soilik inolako deklinabide-markarik gabe aditzari lagun

diezaioketen osagaiei, ‘aditzondo’.

Kasu honetan izenaren modifikatzaileen kasuan aipatu dugun arazo beraren aurrean gaude: inolako markarik gabe aditza

lagun dezaketen osagaiak, kategoria jakin bati dagozkio (...) beste hizkuntzetan ‘adberbio’ izenaz ezagutzen direnak. ‘Adizlagun’

etiketak aldiz, funtzio bat adierazten du eta ez gramatika-kategoria bat. Izan ere, adizlagunak (sintaxian eratzen diren) ‘postposizio

sintagmak’ dira. Areago, Euskaltzaindiak bi adizlagun-mota bereizten ditu: batetik, “izen-sintagma deklinatuaren bidezkoak (...)”

eta bestetik, “postposizioaren bidezkoak (...)”. Biak dira postposizio bidez eraturikoak, gertatzen dena da euskaraz badirela atzizkiak

diren postposizioak (deklinabide-atzizkiak) 1395 eta hitz beregainak diren postposizioak, osagarri modura mota jakin bateko

postposizio-sintagma hautatzen dutenak” (1999, 878-879). I. ZABALA-ren kritika eta proposamenak honetan datzate: hainbat

osagairen kategoriak ezartzerakoan orokorrean gramatika-kategoriak, sintaxi-funtzioak, semantika-funtzioak eta egiturazko

harremanak nahasten direla (1999, 878-882); ikus gainera I. ZABALA, J.C. ODRIOZOLA (1994). Honako definizio hau ematen

dute aipaturiko egile bi horiek: “Adberbioen aldaezintasuna batez ere mugatzailea, komunztadura-markak eta aditzarekiko

komunztadura duten argumentuek hartzen dituzten ergatibo, absolutibo eta datibo marka hartzeko ezintasunari dagokio.

Horrenbestez, nolabaiteko erlazio-hizkia daramaten ‘adberbioak’ postposizio sintagmak direla esan behar dugu gramatikakategoriaz

ari bagara eta erlazio-hizkirik ez daramatenek ‘aditzondoen’ gramatika-kategoria osotzen dutela esan genezake” (1994,

533).

1396 Nolabaiteko definizioa ematekotan I. ZABALA-ren eta J.C. ODRIOZOLA-rena jarriko genuke: “Laburbilduz, aditzlagunak,

postposizio sintagmak dira gramatika-kategoriari dagokionez eta haien artean, predikatuak eta modifikatzaileak bereiz daitezke

sintaxi-funtzioari begira” (1994, 535)

1397 Euskarazko izen hori A. AREJITA-ri hartu zaio (MENDEBALDE, 1998, 168).

1398 Izan ere, ikertzaileek “erdi-atzizki” erako izenak ere asmatu dituzte ez bereziki postposizioentzat, eratorpenaren, elkarketaren eta

aposizioaren arteko mugan dauden osagai batzuk sailkatzerakoan, hala nola “alde, bide, zain” eta abar. Hala ere, E. PEREZ-ek

Bilbon egin zuen berbaldian “erdi-” kategoria hori ukatu egin zuen eta atera zuen ondorio nagusia hau da: “ez dagoela “erdiatzizkiez”

hitz egiterik: jatorria jatorri, edo lexiko kategoria nagusiak dira; beraz, hitz elkartuko osagaiak dira (mugakizunak,

zehazkiago) edo atzizkiak dira; beraz, hitz eratorrien sortzaileak” (EUSKALTZAINDIA, 2001; fotokopiaturik eman zuen

dokumentaziotik hartua). Nolanahi ere, ikertzaile horren ustez osagai horiek postposizio egituretan azaldu izatea, erdi-atzizkitzat

hartzen diren horiek “izen arin” direlako litzateke. Bestalde, J.C. ODRIOZOLA ere hurbildu zaizkie postposizioei egituren eta

kategorien ikuspegitik (1999), baina “gramatikalak” ez diren kasu marka atzizkiak ere postposiziotzat hartuz (“postposizio

atzizkiak” hitzari zeharo lotuta doazen artean besteak “postposizio beregainak” dira, konplexuak izan daitezkeen arren); antzera

jokatzen du A. EGUZKITZA-k ere (in I. TURREZ, A. AREJITA, C. ISASI, 1998, 83-88). Atal honetan postposizio “beregainak”

jorratzen ditugu, noski. Helburu didaktikoagoz heldu die postposizioei –”Location Nouns” bere hitzez, nahiz eta azalpenean eremu

semantikoa gehiago hedatzen duen– R.P.G. DE RIJK-ek (1990, 3-20). Ikus hurbilketa teorikoz adibidez: G. REBUSCHI (1984,

174-179).

Adberbio formak osterantzean ere jaso ditugu, “ortik aparte” adibidetzat. Postposizio sintagma

izan daiteke beste postposizio baten aurrekari; adibidez:

raz º... irúak ingururarte ní-ló itxe-nebán! --nme2 kirikíxu bat ikusi dot an ortu bárren aldían --f.a.

solúan barrena siar juan naix -- kgg mai gañéti-béra jausí san --kmz3 º... ollaorrakin dao-pá!” ...

sentíru najuan! · ego-ótzori… ·· nee buru gáñeti-siar! orr… --kaz1 º... Unibérsidadekooo ·· serák,

etxíak?, · aretxem-páre inguruan euan, e?, errekónduan --raz º... eske irúrak ingurua eskéro nik ésineban

ein lorík ... raz1 alkondária sam-pixkat ee m- berde móru antzerákua-eró...

Aditza ere izan daiteke aurrekaria, aditz izena gehienbat (behar izanez gero, kasu markaz), baina

partizipioa bera ere bai 1399 ; adibidez:

kaz2 º...ardaua bótatzekoo · básura plántan! -f.a.

orrék e, gastátzias apárte, irabási be ásko eitxen dau

kmz óian eon suan ill arte

Areago, batzuetan perpaus osoak 1400 ere jaso dira postposizio hitzen aurretik, adibidez:

S.B. onek lorok len egosenen aldian politxa-dia

naz angue-dien aldetik, errixa ondo esautuko dabe

Aurreko osagai horiek kasu markak har ditzakete edo nominatibo mugagabe soila 1401 ager

daiteke. Gramatiketan agertzen dira baldintzetariko batzuk: lokatiboak izan ala ez, aurreko osagaiaren

genitibo kasu marka noiz ezaba daitekeen eta noiz ez eta bizidunen eta bizigabeen joerak, besteak

beste 1402 .

Bestalde, postposizio hitzek eurek ere kasu markak har ditzakete eta hori ere kontuan hartu

beharrekoa da, aurreko izenaren kasu marka baldintza baitezake. Jakina, guk postposizio legez aurkezten

ditugun forma batzuk guztiz beregain ere aurki ditzakegu beste ingururen baten, izen legez 1403 , izenlagun

legez, adizlagun legez, aditz legez 1404 ...

Hurrenkera arruntena da kasu markadun aurrekari edo dena delako osagaia postposizioaren

aurretik izatea, baina kasu batzuetan postposizioaren ondorik ere jaso dugu; adibiderako, “suri eskerrak

/eskerrak suri; jentes gañeska /gañeska jentes”.

Batez ere postposizioaren aurreko osagaiak zein kasu marka duen erreparatuko dugu, eta

duenean, postposizioarenean ere bai (postposizioa kasu markaz bakarrik jaso badugu, horrela ipiniko

dugu sarreran). Kasu markak erakusteko, postposizien kasuan, markak ipiniko ditugu zuzenean.

Esangurazko edo bestelako ezaugarri aipagarriak aurkitutakoan ere dagokion iruzkina egingo da.

Edonola dela ere, ez dugu jasotako postposizioek eskaintzen eta merezi duten azterketa eremu

guztia agortuko, baina hainbat adibide eskaintzen dizkiogu lan horri lotu nahi zaionari gai honentzat egin

1399

Honelako egiturek menpeko perpausetarako bidea ematen dute, jakina.

1400

Horien gakoa adizki jokatua agertzea da, beste osagarririk izan ala ez; bestalde, osagarriak baditu eta aditza jokatu gabea bada

ere, guk perpaustzat hartzen dugu.

1401

Horrelako egituren “zuzentasuna” eta erabilera aberatsa erakutsi nahi du M. KALTZAKORTA-k bere lanean, “leku esangurako

postposiziotzako” batzuetara mugatuta bada ere (1997).

1402

Liburu hauetan kontsulta daiteke, besteak beste: O. IBARRA (1995; 238, 404-408); I. eta E. ZUBIRI (1995, 231-249);

EUSKALTZAINDIA (1993; 159, 498-502); MENDEBALDE (1998, 167-224).

1403

“Atze” eta “aurre”, besteak beste; esapideak ere jaso ditugu, adibidez: kmz “áurriak erakúste-ok átzia selan erabilli”, aldaerak

aldaera; “aurrera!” (zentzu bikoitzaz: gonbita-agintea, eta adore emateko esapide adierazkorra), “atzera!”.

1404

Adibidez, “alde egin” perifrasia hain emankorra den “alde”-rako.

495

496

den taulan. Hemen aurkezten dira guk jaso ditugun egiturak. Ez dira denak ere, baina Eibarko erabileraren

nondik norakoak erakusteko nahikotzat joko genituzke; horiei kantitatezko “aña, laiñ” gehi dakieke, baita

izenordain bihurkarien atalean aurkeztu ditugun batzuk, baita liburuetan jaso ditugun bestelakoak ere.

Adibidez, I. LASPIUR-i jaso diogu “iñon pekora” egitura, eguneroko erabileratik galdua dela aitortu

arren 1405 . Hona hemen bada:

•“Akorduan 1406 “. Aurretik edutezko genitiboa du. Adibiderako:

rmz ºgúre aitxa-sanak e Léstako Inasiok esate-juan ·· berak sékula beste idiik · esebala ikusi!,

aitti- áitxitxa-beti-idi gorríxak... Geró a laautzaniam-ba-aitxák e, · gallegua eró... bee... bestee... t-

t-... es- béste kláse bat!: áetxek es beste dának!, e, gúre akorduam-be ·· gorrík emen gítxi eon

dok!: Aárraspí etá, o kapritxósom-baték!, axé gustatze-akonak!

kaz1 ºArráuetaa · aldian? ·· subixak? ·· ba, ontxe daosenak nere akorduan...

•“Albo, -ko, -n”, leku esanguraz aurretik edutezko genitiboa eta inesiboa hartzen ditu.

Lexikalizatuta dago “albo-agiña” berban, adibidez. Adibidez:

f.a. suré alboko mutilla sein san?

•“Aldamenian/aldemenian /-eko /-etik /-era 1407 “. Aurretik nominatibo mugagabea, edutezko

genitiboa eta leku-denborazko genitiboa har ditzake. Izenlaguna aurretik duela ere jaso dugu nominatibo

mugagabea, adibidez:

kgg karretéria guré-etxe aldaméneti-pasátzen da

kgg suré-etxe aldaménian bisi naix --S.B. sure etxe/etxian aldamenian bisi nais

•“Alde /aldia; -a, -ko, -tik- n, -ra, -rako, -rarte, -rutz”. Leku-denborazko zentzuz, aurretik

nominatibo mugagabea, nominatibo mugatua 1408 , edutezko genitiboa, leku-denborazko genitiboa, inesiboa

edota ablatiboa har ditzake. Adibiderako:

kmz ºtrenían etórtze-giñan bá!, ero Oña- Oñatítxik-eró, Donostía-aldétik-eró, bátetik... be!,

mendítxik!

f.a. elixian eskerreko aldetik dao nere etxia //f.a. eskerreko aldiakua da orí //f.a. eskumako

aldiakua da

kmz1 ºééé!., geró e ·· geró urtén biok está? saspírak aldían eró? buelta bat ítxera?

Lexikalizazio bidean edo bidea burututa daude formak batzuk: “bestekalde, aspikalde(txo),

bekalde, gañekalde, eskerrekalde, eskumakalde, aurrekalde, atzekalde, ostekalde” leku-denborazko

genitibo soilduna 1409 . Aurretik ablatibo kasu marka dutenak ere hemen kokatuko genituzke:

“emetikalde/amendikalde, ortikalde, andikalde”, “ostetikoalde”; soilketa fonikoz: “errekalde, eskerralde,

goixalde, askenalde, etxalde/etxealde 1410 , kokotalde, samalde” eta abar; toponimo batzuetan ere bai,

“Olalde, Olaldia, Olaldekua; Txabolaldia; Errekalde; Kanteraldia”. Era berean, beste kasu marka batzuk

har ditzakete forma erdi-konposatu erdi-eratorri horiek. Norabidezko zentzuz, “aixia gure alde” erako

egituretan ere postposizioak edutezko genitiboa du aurretik. Bestalde, deklinabidearen atalean ere aipatu

1405 (1999, 48).

1406 “Akordua” izen legez “orimena, gomuta” adierazteko ere erabiltzen da.

1407 Berori izenlagun gisa ere jaso dugu, aurretik osagairik gabe.

1408 Horrelakoak batez ere orduak adierazterakoan erabiltzen dira.

1409 Forma horiek osorik postposizio legez ere erabiltzen dira, forma metatuak sortuz; adibidez: ñaz2 “º.. seraa... · Ólarriako béntian ·

áurrekaldian daona” --kaz2 “ºda geó, aén ittúrrixan átzekaldian · euán · errekátxo bat ...”.

1410 Esangura bi ditu nagusiki: bata, lekuzkoagoa, etxe ingurua; eta bestea subjektiboagoa, etxekoen egoera hain zuzen. Lekuzko

esangurarako bereizirik ere erabiltzen da, “etxe alde” hain zuzen.

da postposizio honen erabilera adlatibo bide zuzenezkoaren zentzuz; horrelakoetan aurretik nominatibo

mugagabea zein edutezko genitiboa har dezake; adibide batzuetan aurretik perpausa dela ere jaso dugu.

Izenlaguna aurretik duela ere jaso dugu nominatibo mugagabea, adibidez:

f.a. ºórrek, guree ortu aldekuook...

Jarrerak adierazterakoan, aurretik edutezko genitiboa hartzen du. Adibidez:

raz1 ºbái!, gaixúa!, bai-emótekua estabe ke- aukítzen: gaixúa, bañaa gaixúa éuren

alderáko! ...

Esangura materiazkoa denean, edo gaia adieraztekoa, aurretik nominatibo mugagabea eta edutezko

genitiboa har dezake. Adibidez:

kgg órrek dirú aldétik óndo dábis

Saila, maila, arloa adierazteko ere nominatibo mugagabea eta edutezko genitiboa hartzen ditu

aurretik. Esaterako:

raz º... es- esekíun esébe!: · sésuan aldían · esébes! iñók esekíxan!, porke-éso éra- orí tabú bá-san, orí

eséuan iñók e seértzerik! ...

Konparaketak egiterakoan edutezko genitiboa hartzea da joera hedatuena, baina nominatibo

mugagabe eta leku-denborazko genitibodunak ere jaso ditugu. Esate baterako:

rmz ºtxakoliña be itxe-san! · lem-bé!, · da sárdaua be baii, béti! · Oingo aldian ásko sárdaua!, bueno!,

len ee... saarretam-baeuan gurían e!, da Lésetan da sagárra!...: burdíkak eta burdíkaak... ·· da

Iñárriam-be bai!

Egitura esplikatiboetan perpaus osoa hartzen dute, adibidez:

nme2 angúak dián aldétik... yáke angúa-dián, ·· erríxa ondo esautuko dabe --naz angue-dien aldetik,

errixa ondo esautuko dabe

•“Antzera, antzian; -rako, -rutz 1411 “, modu-konparaketa zentzuz, aurretik edutezko genitiboa

hartzen du. Adibiderako:

f.a. erosi nitxuan prákak áren morokúak, aren antzerakuak

•“Aparte”. Gehigarriak adierazteko, aurretik ablatiboa hartzen du, baina deklinabidean ere aipatu

denez, nahiz eta mintzagaia bizigabea izan, sarri bizidunen forma hartzen du (baita bizigabeentzakoa ere,

noski); bestalde, instrumental eta soziatibodunak ere jaso ditugu. Esate baterako:

kmz ºorreándik apárte, biarréra be juaten dok --raz1 órtik apárte biarrera juaten da --rmz

ºLoixóla, ta-Áixakuak eta oná!, ee... ... ándik aparte-e... ··· Mielmári!: txa Mielmari bee, · gure, or

ibilli san! --kmz3 º… an emoteskuesan muestrak e ·· gitxi gora-bera e · iualtzu eitxe-enduasen!

Gero-orreandik aparte daok e noberak e ·· noberan ee… kóntura-artutakuen e,

“ei- i- iñ im-bia-dot” eta ... --f.a. améndik aparte, beste séose be badáka-nik //ORRÉS aparte,

biarra be eitxen dau //orrégas aparte (…) esí-tzut esér esán

Leku-denborazko zentzuz ere ablatiboa hartzen du, bizigabeentzat marka bizigabez orokorrean.

Adibidez:

kmz ºmikrofusiñua bai, aparte ·· a! bueno!, blóketik · aparte

1411 “Sure antzerutz” erako egiturak naz-ri jaso zaizkio bakarrik.

497

498

•“Arte, artian /artietan; -ko, -tik, -ra, -rutz”. Denbora zentzuz, muga adierazterakoan aurretik

nominatibo mugagabea eta adlatiboa hartzen du (aditza ere hartzen du horrelakoetan, bai jokatua 1412 bai

jokatu gabea); adlatiboa dena den, adizki jokatuekin agertzen da bakarrik, nominatibo mugagabea ere

egiten den arren. Aditzondoak ere hartzen ditu aurretik, bai soilak bai kasu markaz, adlatiboa hain zuzen;

izenekin gauza bera gertatzen da, nominatiboa zein adlatiboa har dezakete. Forma batzuk lexikalizaturik

daude: “aste-arte” ez da asteko eguna, aste barrua, bitartea baino. Adibidetzat:

raz º... kami-óia!: aberíxau daá! ta béste sar bat ekarri artían!... oláko sár bat... María-Arikítxakópe-esángotzú

oríí! --raz5 ºEujénia...; · da esa-netzan -"ara Eujénia! · ní ·· nai bosu etorri, nik

ifinikotzut amen kuartua, baña es illétarako ta, ·· ill artéKO!" --ñaz1 ºni ákordatze-(?)nitzan e,

beixak eosen ártiam-bé, orrék i- béste-etxiok inda eosela, e?

kmz ºetzirarte ordúan jái!: óóó!, · óóó...!, marabílla! · marabíllia da orí! --raz5 ºéstakisu baa ogei

urte arte · eskolan erabilli ban aitxán etá!?

nme2 ºmésa ostían, ·· eer- · sepultúretara jute-san abadía ta -"Páter Nóster" da,

· txakúrraundixa-ándrak emotetzeN arté báá, ba "Páter Nóster" da "Páter Nóser" [sic]: "Páter Nóster!" abadíak eta, · "sérura lááster" guk!, sakristíxatimonagílluak

eta, · geró etorri saniam-belárritti-tirekáatxu bat...

Orduak adierazterakoan aurretik nominatibo mugatua hartzen du gehienetan ordu zehatzak

adierazterakoan; gutxi gorabeherakoak adierazterakoan adlatiboa ere izan dezake aurretik; “noix arte”

zehaztugabeenean, ez da kasu markarik ageri. Denbora zentzuz baterako ekintza edo gertakariak ere

adieraz daitezke: horrelakoetan aurrekaria beti perpausa da, adizki jokatuduna.

Lekuzko zentzuz aipatu dugu deklinabideko adlatibo bukatuzkoaren atalean ere (nominatibo

mugagabea zein adlatiboa har dezake aurretik) baina lexikalizatuta dago kasik kasu marka legez. Lekuzko

beste zentzuz nominatibo mugagabea eta edutezko genitiboa har ditzake aurretik. Lexikalizazio bidean

ere jaso dugu berba batzuetan, “anka-arte, ankarte; sasikarte/sasakarte, larrarte, arbolarte, mugarte; euskiarte”

adibidez. Zenbait adibide:

ñaz1 ºbai!, Ermúko panareixarartekua ori danori! · san! Solosabal --ñaz2 ºe, Txáltxaneti-geró

gue- Kiputxánera-árte · iséngo san, estaki-nik! ... --kmz7 º... Gero ba or gabisen, bátian ee-

Eibarrerarte, Kálamuara ... --nme2 ºeee... ··· bernía da eee oo... · sétik, belaunetik · eta orkatillaártekua

raz1 º... erlámiñua sérak ekarten dau, máátzak ... porke nik iñoix ikusi dot, kájak, está? ... da kajá

mordúa, d'ántxe urtetze-eben e matz ártian! ...

Kopuruzkoa adierazterakoan, nominatibo mugagabea eta adlatiboa har ditzake. Izenlaguna

aurretik duela ere jaso dugu nominatibo mugagabea, adibidez:

kmz kartá bá-tópau juat nere líburu ártian --f.a. neré liburu artian kartá bat billau dot

Kidetasun esanguraz edutezko genitiboa hartzen du aurretik. Hizlaria kideen multzokoa bada

gradu hurbileko mugatzailea har dezake aurrekariak: “bixon arte/artian”, adibidez. Aurrekaria “eta”-z

lotutako sintagma anitza izan daiteke; horrelakoetan edutezko genitiboa kasu marka bietan ager daiteke

edo bigarrenean bakarrik. Banatze zentzuz aurretik edutezko genitiboa hartzen du.

Edonola ere, “tarte” (“tartian, tartera, tartetik...”) aldaera ere erabiltzen da; eta ez guztiz berdin

baina oso antzera “bitxarte” ere bai 1413 .

1412

Jokatuetan adizkia gehienetan indikatiboz egiten da baina S.B.-k subjuntibozko egiturak ere ezagutzen ditu: “etorri naiñ arte”,

esaterako.

1413

Ikus berari eskaini zaion zatian.

kmz juári gure ártetik, emén esaitxuau biar da --f.a. béstien tartian sartísu orí

•“Asken/atzen, -n”, denborazko zentzuz aurretik nominatibo mugagabea eta edutezko genitiboa

hartzen ditu; lekuzko zentzuz adibide banakaren bat jaso dugu bakarrik, aurretik edutezko genitiboa

duela. “Akabera” postposizioa ere jaso dugu, pareko lekuzko zentzuz. Adibiderako:

nme2 º... onákoo bu- ee, alámbresko erastúm-bat, · da berba itten e, lagúna ikustem-basan ták!

suk arí tta...; · da-ast- ass- ee, · astían askenian eukénak erriéla!: erriela,

txampóm-bat sán!, ·· txampóm-ba-sánn, d'astíen ee, · sápatu atzaldien a seukenak, erriela emom-bier maistriai! ...

rmz5 º... au dok ultzian askena estók?

•“Aspi; aspixan, -ko, -tik, -ra”, leku esangurakoa. “Aspikalde” aldaera ere erabiltzen da 1414 .

Aurretik nominatibo mugagabea eta edutezko genitiboa hartzen du gehienetan baina instrumental,

ablatibo eta inesibodun adibide bana ere jaso dugu. Aurrekaritzat perpausa duela ere jaso dugu adibideren

bat, esaterako:

kaz1 ºbaai! Abeletxealdia daó · ba · oim-panadérixia daon aspíxan ...

Esangura figuratiboa ere har dezake, adibidez:

nme2 beti sure aspixan eom-biou alá?!

Lexikalizaturik, adibidez: “anka-aspixa /ankaspixa, sapata-aspixa; Agiñaspi, Agarraspi;

Etxaspi/Itxaspi”. Pragmatikari dagozkion iruzkinak ipiniko dira jarraian, lekukoen ahotikoak:

kgg º[“hanka gainera jausi” galdetutakoan] or, esate-baterako, anka-aspira esin jata jáusi,

sélan jausiko játa…?; ombre bai!, basáre, piñúa eitxen ero basáre, bai!… …

es, baña-ála ta gusti be, ankas góra eonda be, anka gañéra jausíko játzu, gañ- ankían gáñekaldia

isango dalako: óña, óña, orduan be, gáña isángo da

•“Atze, atzia; -ko, -n, -tik, -ra, -rañok, -rutz” eta “atzekalde” aldaera lexikalizatua, leku

esanguraz aurretik nominatibo mugagabea zein edutezko genitiboa dutela erabiltzen dira. Adibidez:

ñaz2 ºbai, Unibérsidadian átzerañok! --kmz orrén etxiórren a- átzera juan dok balóia --naz

Migélen átzetik etorri di óndorik, aretxi segitzen

Helburuzko zentzuz, zerbaiten bila, lortu gurarik esangura duela, aurretik edutezko genitiboa

hartzen du. Adibidetzat:

kmz orren átzetik ibilitxú-démpora-askúan

Moduzko esanguraz aurrekariak instrumentala har dezake, mugagabea zein mugatua

(“aurrekos/aurrekuas atzera” adibidez). Hemen adibide bat:

ñaz5 “Dotriñia zererako be, komuniorako be euskeraz ikasi genduan guk. Atzekuaz aurrera. Eta

atzekuaz aurrera, baiña dotriñia, haxe erakutsi ondo! ... eta lehen dotriñia, dana e! Hasi atzekuaz

aurrera eta aurrekuaz atzera. Eta oiñ ezer be ez ...”

Denborazko zentzuz gutxitan baina erabili egin egiten da, aurretik nominatibo mugagabea edota

edutezko genitiboa dituela. Adibide baten izenlaguna aurretik duela ere jaso dugu nominatibo mugagabea:

naz eee, amárretako mesa-átzeti-jungo naix, mesa ondorik

1414 “Aspiko-alde” lexikalizaturik, azaldu da lehenago ere.

499

500

•“Aurre; -ko, -n, -tik, -ra, -rañok”, leku esanguraz aurretik nominatibo mugagabea, edutezko

genitiboa eta ablatiboa hartzen du. “Aurrekalde” aldaera ere jaso dugu. Lexikalizaturik ere jaso dugu,

“etxaurre, askaurre, elixaurre” berbetan adibidez. Adibiderako:

raz º... ní bein bákarri-jua-nitzan e ·· Santú Motzéra!, estáki-nu-nun eró, Sam-Pédrotik áuurreraala

juan da · an be iguála! ... --kaz2 ºbaña gure áitxa san... · íxkuan áurrera juateko amorrráátua!

Denbora zentzuz aurretik nominatibo mugagabea, edutezko genitiboa, inesiboa eta ablatiboa har

ditzake; lexikalizazio bidean da “gerraurre” adibidez. Orduak adierazterakoan nominatibo plurala har

dezake aurretik. Esate baterako:

nme1 ºorí be-edadían áurrera doya ta óndiom-bee órtxe

raz1 º... Arrátietam-bákarrik ollaskua játe-genduan da sér!? ... gerrá ostían asko-obeto baña

gerrá-aurrian...?!: gerráurrian · óllaskua jate-bana grándia san! ...

Bai lekua bai denbora adierazterakoan konparazio egiturak har ditzake aurretik: lekuzko

adibidea, “presía baño áurrerao ...”; denborazkoa, “Julio baño aurretik ...”; edo perpausak besterik gabe:

“ara sartu aurretik, eskondu aurretik” denborazko zentzuz.

Moduzko esanguraz aurrekariak instrumental mugagabea zein mugatua har dezake

(“atzekos/atzekuas aurrera; muturres aurrera” adibidez), edo soziatiboa. Esaterako:

kmz ántxitxiketan joyan da jáusi ein súan, mustúrres áurrera jausi súan!

•“Bako”. Etimologikoki “*bagako” forma litzateke, edo agian *ba(ri)ko, baina Eibarren guztiz

errotuta dago hasieran aipatu den forma murriztua. Osagai hau lexikalizazioetan sarri aurki dezakegu:

“lotzabako 1415 , ganorabako, arrasto-bako, gatzi-bako” adibidez; baina oraindik badu bizitasuna

postposizio legez bestelako osagaiak aurretik hartzeko ere: nominatibo mugagabea edo partitiboa dira

aurreko izenen kasu markak (“bustan bako, epe bako”, “botoirik bako”). Izenlagunak direnez, ondoan

izena edo dagokion kasu marka hartzen dute. Aditzak edo perpausak ere har ditzake aurretik “bako”-k,

adibidez, “garbitxu bako sapatak”, “ogirik jan bakua”. Adibiderako:

raz1 fundaméntu bako gisónak ein dau orí --nme2 orí, arrásto-bakó ba-da --S.B. ºpersona bat epé

bakua dana, jo-ta seosen saiñ, jó-ta trípa-jaten dao, eon esinda, umore txarrakin --naz erosi dot ee

txaketa bat · botoiri-bakua

•“Ba(r)ik(an)”. Esanguraz, soziatiboaren alderantzizkoa esan gura du, zerbaiten ezeztapena,

gabezia adierazten du, beraz. Aurreko osagaia nominatibo mugagabez eta partitiboz agertzen da

gehienetan baina nominatibo mugatua ere ager daiteke; deklinabideko atalean ere aipatu da “-ra barik”

egitura, adlatiboarenean hain zuzen. Aditz partizipioak ere sarri ageri dira postposizio horren aurretik eta

horrelakoetan moduzko zentzua du batez ere. Ez dakigu ziur hemendik eratorria den “bari(xa)ko/u” egun

izena. Esate baterako:

kmz antiájoo bárik etxuat isebe- esébe ikústen --f..a. antijori-barik e estot esebe ikusten

f.a. esébe-esan barí-juan dok

Bestelako esanguraz, aurkaritza ñabarduraz ere erabiltzen da, “su barik beste bat” adibidez. “Zu

ez baina beste bat” parafraseatu daiteke, edo “zure lekuan beste bat”, ordezkaketa ñabardura ere baduela.

“Biarrian” ere berdin-berdin erabil daiteke, zentzu eta ñabardura berberaz. Aurretik hainbat osagai har

ditzake: izenak (teorian behintzat, kasu marka guztiak har ditzake, partitiboa barne, izenlagunak

sortzekoak izan ezik), izenordainak, aditzondoak-adizlagunak, aditzak, perpausak... Adibidetzat:

rmz ºor piñárixam-béra! · juate-giñuasen!: bidía bari-bides- atajútik!

nme2 telebisiñuai begira eom-bárik, obé da oera jun saittesen, e?

•“Barren; barrena, -n, -tik, -ra”. Leku esangura duenean aurretik nominatibo mugagabea,

edutezko genitiboa edota leku-denborazko genitiboa hartzen ditu. Esangura nagusia beherengo ingurua

da, baina batzuetan egitura erredundanteak jaso ditugu, “be(e)”-ren ondoan dela:

ñaz2 ºtxaletam-beko barrenien, es?

Osterantzeko erabilera ere badu “barren”-ek, solasaldian ñabardura aurkaria erantsiz; adibidez:

kmz ardurátuta euán?, e ábixau néuan bárren!

•“Barri; -rik”-k esangura nagusi bi ditu. Hemen aipatuko duguna “albiste” esangura da; bestea,

denborazkoa da baina beti menpeko perpausa osatzen duenez, menpeko denborazko perpausen atalean

garatu beharko litzateke 1416 .

“Albiste” zentzuz bada, aurreko osagaiak nominatibo mugagabea, edutezko genitiboa eta lekudenborazko

genitiboa har ditzake; adibide baten partitibo kasu markaz ere jaso dugu. Esate baterako:

kmz ºe- elixáko barrí estákitx esébe --kmz3 º... léku bátzutan e, ·· ésitu eukitze-genduan ··

sekiulako arma bárri txáá! ...

•“Barru; -ko, -n, -tik, -ra”; leku esanguraz nominatibo mugagabea, edutezko genitiboa edota

inesiboa har ditzake aurretik; lekua figuratiboa, abstraktua ere izan daiteke, edo metafisikoa, subjektiboa,

izenordain bihurkarien atalean ikusi den bezala. Leku esangura hori luzera edo neurri eremura ere heda

daiteke, adibidez:

kmz3 º… guri e, · aprosimasiño bat emonda eroo · enfiñ! · a itxeko plántillak · éraitxeskuesen ·

sentésimiam-barruan! ...

Denbora esanguraz tartea adierazten du, geroaldikoa zein iraganaldikoa, eta aurretik nominatibo

mugagabea eta edutezko genitiboa onartzen ditu. Adibidetzat:

raz5º... -"Maltzáko kantiñéruak?!..., ·· seose bada...: suk im-biosuna da óñ ·· bakisu noix eskondu

san anáya?" -"baai", da -"bueno!, ba, eskritxurak, sérak, kontratúa · éitxen da · sortzí eun ero

amabost eum-barruan ·· da juan saitxe · notárixuagana, Élgoibarren, da esplíkaixosu!" · da

papéltxo bat serían, da ... --kmz irú illébetee bárru · ekíngoitxuk án biarrían

•“Bat; batera, batian”-ek kidetasun zentzua du, batetik. Horrelakoetan, aurretik nominatibo

mugagabea, nominatibo singularra, nominatibo plurala, ergatiboa, datiboa zein soziatiboa agertzen dira.

Hizlaria taldearen barruan badago, edo taldea hizlariarengandik gertu badago gradu hurbileko

mugatzailez eratutako formak erabil daitezke (“bixok batera”, adibidez). Aditz izena inesibo kasuz ere

jaso dugu. Denbora ñabardura ere badute forma horiek. Esaterako:

rae º... da gero-óndorik... ·· árek, árek idiekin da batera-artuak eta bábak! ... rmz ºerremolatxa ee

udabárrixan eraitxen da!, e, artuakim-batera!

1415 Aldaerak jaso ditugu: “lotzagabeko” eta “lotzaik bako” f.a.-ren ahotan, eta “lotzagabia” kmz-ren eta kgg-ren ahotan.

1416 Ikus sintaxiaren sailean denborazko menpeko perpausei eskainitako atalean.

501

502

Denborazko esanguraz aditzaren ondoan agertzen da, bai partizipioa bai aditz izena izan

daitezke, eta kasu marka hartzen dute, instrumentala gehienetan eta soziatiboa batzuetan: “-t(z/x)ias

bat/batera/batian” 1417 . Edonola ere, denbora adierazten duten osagaiak ere izan daitezke aurretik, soziatibo

kasu markaz (“illunakin batera”, adibidez).

•“Be(e); beian, -s, -ko, -tik, ra, -rutz”; “bekalde” aldaeratzat jo dezakegu; eta “pe” aldaera ere

oso erabilia da, batez ere aurreko osagaia nominatibo mugagabez denean, enklitiko gisa lexikalizazio

mailak baititu. Adibidez, lexikalizatzeke ditugu: “sillape, oepe, sulope, keixape, arbolape, kaixolape,

aixpe, presape, lapikope, lurpe, lanparape, tellatupe, paope, txapape; Galda(ra)miñopian” 1418 ;

lexikalizaturik edo bidean daude: “besape, galtzarpe, arkupe, aterpe, estalpe, elispe; keispe; minpeko 1419 “;

beste esapide batzuetan txertatuta: “aopeka berba eiñ/jardun” esaterako. Leku esanguraz aurretik

nominatibo mugagabea, instrumentala, edutezko genitiboa, leku-denborazko genitiboa, inesiboa eta

ablatiboa 1420 onartzen ditu. Hala ere, pragmatika aldetiko iruzkinak jaso ditugu, kgg-rengandik esaterako:

kgg º[“eskillaretan bera” sintagmaz] or “bera” esátia olako kasuetan sé da, indárra emóteko ero? …;

eske jáusi derriorres bera jausi bie-sara es?: “máitxi-jausi” esin leike ésan?, bárdiñ, es?; eta sé alde

dau “maitxi-jausi” ero “maitxi-bera jausi san”?… eske, “mendítxi-bera dátor” …, “eskiyáretan béra

jausí san”: derriorres jausi bi-da berútz, es? , estáka sentzúrik. Ome!, “eskiyáretatik

jausí san”, jausi leike eskiyáretatik béste alde batera, eta “eskiyaretatik bera jausi san” ya derriorres

jausí san eskiyáretan bueltaka, es? … geixenetan esáten dou baña, estaka- estáka sentzúrik es?,

indarra emóteko eró es? “Maitxi-jausí da”, “máitxi-bera jausí da”… … “mai gañétik béra jausí da”,

óri ya…

Antzerako iruzkina egin diezaiokegu tankera honetako adibideei: ñmz “º... gero errekia bajatzen da

goitxi-berá”.

Modua adierazterakoan, aurretik instrumentala, soziatiboa eta ablatiboa 1421 har ditzake;

lexikalizatuta ere badugu “auspes/auspas” forman. Adibiderako:

kmz baákik ibiltzen · búrus béra?, · pínua eitxen?

Kopurua ere adieraz dezake (adinezkoa, pisuzkoa...); horrelakoetan aurretik ablatiboa hartzen du.

Adibidez:

nme2 ºbai, saspíxa ero saspítti-berakua dienien, · "énaix baltzekora lleatzen". ·· Bué! érderas

"figúras" esátutze... · órrei, "fiúras"; · da, éuskeras "baltzékuak"

Bestelako esaera adberbialak ere jaso ditugu: “(-n) gora ta bera (ibilli)”.

•“Be(g)ira” “egon” aditzarekin batera agertzen da gehienetan baina ez da ezinbestekoa hori

izatea. Aurretik datiboa, adlatiboa 1422 eta adlatibo bide zuzenezkoa hartzen ditu. Adibidetzat:

raz1 estáki-juango garán, démporiai j- begira gáre juáteko

kmz -sé-itxen dó-gorá beíra? ·· º-isárra-jan! --raz1 norús beíra sare?

1417

Gai hau partizipioa aderbio moduan erabilita garatuko da berriro beherago.

1418

Adibide horiek gehienek leku esangura dute; erantzukizuna ere adierazten dute horrela sortutakoek: “ardurapian”-ek adibidez.

1419

Esangura bikoitza du: esan ezina edo ongi ahostu gabeko jarduna; eta iruzurra, gezurra.

1420

Lexikalizazio bidean den egitura bikotea sortzen da horrela: “goitxik bera” eta pareko alderantzizko egitura, “betik gora”. Guztiz

lexikalizatuta dago “goitxibera” berba, gurpildun lera erakoa adierazteko. Beste lexikalizazio batzuk: “buruti-berakua”, “meningitis”

adierazteko.

1421

Ikus arestian aipatutako lekuzko “goitxik bera”: moduzko esanguraz “erabat” esan gura du, deklinabideko atalean ere adierazi

denez.

1422

“Nora/gora begira + egon adizkia” egiturak hitzez hitzeko esanguraz landa, bestelako ñabardura ere badu, honakoa hain zuzen:

S.B. ““baña norá beira ao bañá, mosolúori?!”, ºdéspistauta ero …”. “Gora begira”-k alferkeria ere adierazten du.

•“Bestekalde, -ko, -tik, -ra, -raño(k)” forma konposatua da baina berariaz aipatuko dugu

esangura ere halakoa duelako (“beste alde” ere jaso da, nolanahi ere). Aurretik nominatibo mugagabea,

edutezko genitiboa, instrumentala edota ablatiboa hartzen ditu. Adibidez:

kgg mendíxan bestekaldían Markíña dau --kmz euskaldún-fransésak · fron- fronterátik

béstekaldéra bisi-ítxuk --nme2 fronteríam-béstekaldétik, · e frantzes-euskálduna-bisi dia

•“Bete” forma soilik baino, -ta atzizkiz 1423 jaso dugu, “beteta”; aurretik gehienetan instrumentala

hartzen du, baina “lurra betian” erakoak ere jaso ditugu.

raz º"orí birióri dóya · daná betéta jentéss" ... bai, "bidá [sic] betían doya jentía" be bai, bai!

•“Biarrian” postposizio legez bi zentzuz jaso dugu. Batetik, aurkaritza ñabardura duen

ordezkaketa adierazteko 1424 , eta aurretik izena, izenordaina, aditzondoa, adizlaguna eta aditza eta

perpausa izan ditzake. Adibiderako:

kaz2 º... itxe-genduan eun árgis · da · ordu báteterdietan juam-biarrian · ordu batian juan ·· da

bóstak arte...

Bestetik, oraindik gertakizun den baina laister gertatuko dena adierazteko erabiltzen da 1425 :

aditza hartzen du aurretik beti. Adibidetzat:

nme2 jausí biarrian dao

•“Bide/bire, bidian/birian”-ek leku esangura duenean aurretik adlatiboa, adlatibo bide

zuzenezkoa + leku-denborazko genitiboa (-rusko) har ditzake. Esate baterako:

kgg etxerusko bidían kontaukotzut atzokúa --raz1 º... or da,

seruRA BIDIAN juan da ta ·· ní-pe-esperansia bákat serura bidian juateko!

Moduzko esanguraz aurretik aditz izena dela jaso dugu, leku-denborazko genitibo markaz;

hemen adibidea:

nme2 etxé txiki ontakoo · téllatua · jáusteko soríxan dao -ero- jáusteko bidían dao

•“Billa”-ren bitartez galdu edo desagertutako zerbait aurkitze ekintzak adierazteko erabiltzen da,

baina jakineko zerbait eskatzera edo hartzera joaterakoan ere erabiltzen da 1426 . Aurretik nominatibo

mugagabea edota edutezko genitiboa hartzen ditu. Adibiderako:

raz5 º... (?)Perikóetxeki dabill amén ·· txopuem-billa, da tx- usufrútua-saldu seinkes, da su

anáyak esi-seinke-etára · egúndo be! etxétik" ... //raz5 ºbaai, gausá-askó ta, ebíllen txopo bílla!,

txopúa da bigúna!, da fasílla biarrérako! ...

raz1 María etorri san ogixam-bílla

•“Bitxarte, bitxartia; bitxartian, -tik”; leku zentzuz sintagma soilak har ditzake aurretik,

nominatibo mugagabez, edutezko genitiboz edo adlatiboz. Adibidez:

kmz sartík ori piesíori dánen a- dánen bitxártian

Baina egitura konplexuagoak ere bai: “ablatibo−adlatibo” egitura, “leku/pertsona izen + eta +

leku/pertsona izen”, esate baterako. Azken egitura horretan nominatibo mugagabea eta edutezko genitiboa

1423 Ez dakigu oinarrizko kategoria zein den: “bat” zenbakia, ala “bete” izenondoa ala “bete” aditza.

1424 Ikus pareko esanguradun “barik” ere.

1425 Ikus beherago ere, partizipioa adberbio legez erabilita azaltzen den lekuan.

503

504

onartzen ditu; kasu marka bigarren izenari txertatuz gero nahikoa da, baina bietan ere ager daiteke.

Adibiderako:

kmz ºMáltzan!: · Maltzáti-Plaentxiara bitxartian

S.B. Miren eta Josén tártian, bitxartian

Esapideetan ere badugu: “bi(t)xen bitxartian” adibidez: batzuetan esangura lexikalizatua du

(denborazko zentzua hartzen du batez ere); bestetan ez, adibidez:

rmz ºtxiríkilletán dá!, e... e, básarri bat emén da be- Kaitano béstia d’antxe bixem-bitxártian!, garoo

e, egur ártian da ...

naz suk erosisu ogixa tta bixem-bittarti-ni jungo naix peskáderixara

Denborazko esanguraz, aurretik nominatibo mugagabea hartzen du. Baterako ekintza edo

gertakariak ere adieraz daitezke: horrelakoetan aurrekaria gehienetan perpausa da, adizki jokatuduna;

baina izenak ere har ditzake, adlatibo kasu markaz. Adibidetzat:

kmz ik ogixaa erosten duan bitxártian, nik ee · okelían billa najóyak

•“Buru; -s” 1427 denborazko esanguraz ez da kasik erabiltzen Eibarren, raz1-ek bakarrik onartu du

forma hori (aurrekoa edutezko genitiboz dela). Izenordain bihurkari gisa ere erabil daiteke, edutezko

genitiboa aurretik dela, “euren burus”, baina hori ere ez da oso erabilia (nme2-k eta f.a.-k darabilte). Leku

esanguraz ordea gehiagotan erabiltzen da, goiko aldeko muturra-ingurua-lekua adierazirik; lexikalizaturik

edo bidean dugu hainbat berbatan, aurrekoa nominatibo mugagabez dela: “oe-buru, artaburu 1428 , pa(g)oburu,

belaun-buru, eskillara-buru; Etxaburu” eta abar. Adibidez:

raz1 º"eskillára-burúa" básarrikua da!

•“Erdi” aipatu da zenbatzaileen atalean ere, proportzioak adierazterakoan. Baina postposizio gisa

ere erabiltzen da lekua eta denbora adierazterakoan, esaterako. Leku zentzuz aurretik nominatibo

mugagabea, edutezko genitiboa zein leku-denborazko genitiboa har ditzake. Adibiderako:

rmz2 º... berái akórdau akóla ta · or estála biár!, erríxan erdí-erdíxan e probálekúrik eta ... //rmz2

ºes juam-bíd’erdíra ta botáta lága!, "énajoyan óiñ!" ...

Denborazko zentzuz, nominatibo mugagabea hartzen du. Esaterako:

kaz2 º... urte-eban aitxák, · báskalduta urte-ban... ·· da ní, árratzald’erdixa ero isango san... ·· neup’urte-neban,

da ...

•“Esa, esian, -k, -gaitxik” zerbaiten gabezia adierazteko erabiltzen da baina baldintza ñabardura

ere badu, “beste(r)ik esian” erdi lexikalizatutako egituran adibidez; ikusten denez, aurretik partitiboa

hartzen du. Gabezia hutsa adierazterakoan nominatibo mugagabea eta partitiboa hartzen du. Aditzondoa

aurretik duela lexikalizatuta dago “ondo-es” izenean −ongi-ez hori zein mailatakoa den, “zorabioa” izan

daiteke edo larriagoa−, edo “ondo-esik” adberbioan; esangura etimologikoagoa dute “gogo-es, nai-es”

berbek, “inapetencia, indisponibilidad” esan gura baitute. Adibiderako:

kgg bésterik esían e esnía barík úra erángot --naz esiñ isen dot amaittuu démporaik esagaittik --

S.B. dempora esagaitxik esin isen dot amaitxu --f.a. diruik esak euki gaitxu etxian

1426

Ikus ikuspegi orokorrez izen propioen ondoko erabileraz M. KALTZAKORTA-ren lana (1999).

1427

“Buru” berba oso emankorra da esapideak eta egitura konposatuak osatzeko.

1428

Artoaren fruitua izendatzeko ez ezik esanahi konnotatiboa ere badu, lagunartean erabiltzen den “intsulto” gisa; ñabardura

despektiboa ere izan dezake.

•“Eskas, eskasian, -ko” postposizioak jakineko kopuru, neurri edo dena delako zehatz baterako

piskat falta dela adierazten du; aurretik nominatibo mugagabea hartzen du. Orduak adierazterakoan

nominatibo mugatu plurala hartzen du. Adibidez:

kmz -séma-fálta dok? -eta- -kilómetro bi exkáx

f.a. laurak eskas dia

•“Eske, eskian”-k galdetze esangura du; batzuetan “bila” ere erabil daiteke baina “eske”-k

esangura murritzagoa du horrek baino, norberarena ez dena eskatzera joatea esan gura baitu azken finean.

Aurretik nominatibo mugagabea nahiz edutezko genitiboa hartzen du. Esaterako:

kmz María etórri san oo-ogi éske //atzó Urkiolara- Urkiólara jua-giñan, nóbixo éske

Lexikalizazio bidean ditugu egitura batzuk: “parka eske (etorri) /parka eskatu”, ganaduak “umeeske/iskuan-eske

egon”, altan daudela adierazteko adibidez. Esate baterako:

nme2 demandáldixa in da gero bixámonian ee, · parka éske jun san --raz1 parká eskíam-baai

•“Esker, eskerrak 1429 /grasiak”; aurretik datiboa hartzen du. Perpausak ere hartzen ditu,

gehienetan -(e)naz markatuta, baina perpaus horiei datibo marka ere txerta dakieke: -(e)nari, alegia. Dena

den, kgg-k -(e)la ere itsasten dio adizkiari. Adibiderako:

kmz -sélan konsegidu dosúe ko- kótxia-ain-merké? ... -eskérrak laún batí --raz1 -séla erosi osu

kótxia-ain merké? ... -lagúm-batí eskérrak

rmz2 º... da grásiaak Kórtak akábau bárik errétirau saná, séa ...

kaz2 º... grásia-gámbariaa · desente daonari, eee? ...

kgg eskérrak atzo etorri siñála bestéla...

Edonola ere, formaz normalizatutako “ezker”-ekin neutralizatzen da Eibarren, homofonismoz.

“Ezker” esanguraz, lekuzko postposizio legez ere jaso dugu, adibidez:

naz nere-etxie dao · iturríxan · eskerrérutz

•“Esku, eskuan, eskuetan” postposizioa deklinabideko atalean ere aipatu da, inesiboarenean hain

zuzen, inesiboaren berezko kasu marka ordezkatzen duten postposizioetariko bat baita. Aurretik edutezko

genitiboa hartzen du. Adibidez:

kmz desisíñua e, euré-eskúan daok --f.a. au biarrau eroseñen eskuetan esi-leike laga --kmz12 "...

baiña gaurko gaztiak elixara ez juatia ezkontzera euren esku... asko ikusten da”

•“Estilora, estiluan; -ko”, modu-konparaketa zentzuz, aurretik edutezko genitiboa hartzen du.

Adibidez:

raz1 seuré-estilora in dó-nik --f.a. neré anaia suré estilora jásten da

•“Fuera, -ko”-k gehigarri zentzua duenean aurretik ablatiboa hartzen du. Lekuzko ñabardura zein

denborazkoa ere hartzen du. Moduzko esanguraz ere ablatiboa hartzen du aurretik. Adibide batzuk:

kmz anaiári lagúntze- lagúntze-etzak tallarréti-fuera --kaz3 ºta gáñera-afana euan ee? e, tallarretifuera

· biarra im-baña geró · jósten ikasi! ... --kmz3 º... piñi juem-baa ·· nai dabenak e pagau! · da

· bedrátzi-illebete-ero suan · eitxe-genduana! · bertán ·· a- geure kóntura seá! ·· ee, s’ésangua-:-lo

1429 Aldaera erabiliena “eskerrak” plural markaduna da; “esker” askoz gutxiago erabiltzen da eta batez ere lekuko kaletarrei (kgg-ri,

S.B.-ri eta kmz11-ri) jaso diegu. Plural markaren erabilera nagusitasuna indartzen du “grasiak” maileguaren formak.

505

506

taa jan da órrek, geure kóntura!, kuarteleti-fuera! ... --kmz7 "... sozialistak oktubrian, ein genduan

mobimiento bat, léetik fuerakua, léetik fuerakua zan, ilegala zan ...”

•“Fabore, -ko”-k “alde”-k duen jarrerazko zentzu bera du. Aurretik edutezko genitiboa hartzen

du 1430 . Adibiderako:

raz º... ní betíí, esátetzú-gastíen... gastíen faborékua nais, oseake... --f.a. ºbátak esaten dau “es”da

bestia-“bai”, da gero resultatzen da e neré fabóre urtén dabéla: - “Aor ba!, ikúsi dosu sélan urtén

dabén?, or ba!”

•“Falta, faltia; -gaittik, -n”-k aurretik nominatibo mugagabea edota edutezko genitiboa hartzen

ditu. Edonola ere, postposizio egituraren eta “falta (izan)” aditz perifrasiaren artean oso muga txikia dago:

objektua nominatibo mugatuz denean, aditz egituratzat hartu dugu, adizki laguntzailerik ez agertu arren

ere, horrelakoetan isilduta dagoela uste baitugu. Adibidetzat:

kmz ur fáltia ákau --kmz6 "... aixe bialdu etxerá! Jakin eixén diruan faltan daolá! ...” --nme2 esíisen

[sic] do-biárra · amáittu, démporia paltán, dempóriam-páltiagattik

•“Gaiñ 1431 , gañian, -ko, -tik, -ra”; “gañekalde” lekuzko esangurako aldaera ere jaso dugu.

Gehigarriak adierazteko, aurretik nominatibo singularra, instrumentala eta soziatiboa hartzen ditu.

Adibiderako:

naz orrésas gáñera, daukat béste gausa bat esateko //ones gáñera esam-biot béste gausa bat -nme2

nik orres gáñera esi-neikisu eséb'esán --raz1 orí ... esátestasu lengúas gáñetik? --f.a. onégas

gáñera beste gausá bat esán bietzúet

Mintzagaia, solasgaia adierazterakoan, edutezko genitiboa hartzen du aurretik; esangura horrekin

esaldi itxuraz anbiguoak sor daitezke, hitz-jokoz, adibidez:

nme2 beyá-nn gáñian diskutitze-jardun dabe //nme2 orré-le-elixíorren gáñiam-berba in dabe

Lekuzko esangura duenean aurretik nominatibo mugagabea eta edutezko genitiboa hartzen ditu.

Arestian aipatutako “beian gañian” egiturak lekuzko esangura duenean “lurrean” esan gura du, behean.

Ñabardura figuratiboa ere hartzen du inoiz, mintzagai edo solasaldiko gaia abstraktua denean; “asto/bisikleta

gañian” erakoek lekua ez ezik, modu ñabardura ere badute. Lexikalizazio bidean dela esan daiteke “mendigaiñ;

Bergaretxe-gaiñ, Agiña-gaiñ/gañe; su-gaiñ, ipur-gaiñ” erako berbetan, eta lexikalizaturik “txingorgaiñ

1432 , esne-gaiñ” erakoetan.

Bestalde, hainbat bider aipatu da deklinabidearen atalean bizidunen inesibo kasu markaren ordez

postposizio egiturak erabiltzen direla, bada hauxe da bat, nagusia, eta aurretik edutezko genitiboa hartzen du.

Adibidez:

kmz séuen gain dao · gáusak ondo eitxia

Moduzko egitura lexikalizatuak ere jaso ditugu, adibidez, “jakiñian gañian egon”.

•“Gañeska”-ren aurreko osagaiak instrumentala hartzen du. Adibidetzat:

1430

Horrela agertzen da R.M. AZKUE-k bete eragin zuen erizkizundiko Eibarko erantzunean ere, “gure fabore” hain zuzen (in A.M.

ECHAIDE, 1984, 344).

1431

Ikus bizidunen inesibo balioz zenbait errealizazio espektrogrametan: kmz 20B251, naz 12B187. Horrez landa, osagaia

errepikaturik ere jaso dugu eta beste aldaera fonetiko batzuk antzeman daitezke: raz1 24A374.

1432

Joko izena da.

mz2 º... Eibárko sesén-plasía, · ikusítxa-dáka-ní-gáñexka jentés, ·· Urtáiñek · da Jústo Gallástegi

[sic] arrí-jasotzen jokatu ebeníam-bé!, baña gáñeska jentía betéta! ... --nme2 tabernía, jentes

gáñeska seuan

•“Gero” osagaia desitxuratuta erabiltzen da: “eskeriok/eskero” gehienetan 1433 . Menpeko

perpausak sortzeko erabiltzen da batez ere, baina denborazko zentzuz osagai soilagoak ere hartzen ditu:

orduak edo denboraren joanean mugarri bat adierazterakoan, esaterako. Horrelakoetan nominatibo

singularra, nominatibo plurala, edutezko genitiboa edota adlatiboa hartzen ditu aurretik; adibidez:

raz º... nii, beiñ irúrak eskéro esí-naix oián eón!” ... --raz º... eske irúrak ingurua eskéro nik ésineban

ein lorík --rmz2 º... lapúr kabrói orrí be, · esá-naútzam-batén da geró arén · eskéro eon san

serári be bai! ... --kmz14 “... Kontua etara: orduan umerik ez zan behiñ hamalau urtera ezkero

birjiña zanik ...”

Aurretik erakuslea duenean instrumentala hartzen du. Gogoan izan behar da deklinabidearen

atalean egin den “oneskero/onuskero...” eta “arreskero/arreskeriok” formen iruzkina. Horiek ere denbora

zentzua dute.

•“Goi, goixa; -ko, -n, -ra, -rako, -rutz”-k lekua adierazterakoan nominatibo mugagabea, edutezko

genitiboa, leku-denborazko genitiboa, -(e)neko aldaera, inesiboa zein ablatiboa hartzen ditu aurretik.

Adibiderako:

kmz órre-gure goixan bisi- bisi-ítxuk //gerrítxi-gora e lo- loríxa daok

Deklinabideko ablatibo atalean ere aipatu da, toponimian lexikalizaturik (horietan, aurreko izena

nominatibo mugagabez dago), “Mendigoitxi, Urgoitxi”...

Neurriak edo kopuruak adierazterakoan ere ablatiboa hartzen du aurretik. Adibidez:

rmz2 º... oiñ ddala berrógei bat úrte-eró ·· da berrógei estítxuk óndio, e?: ogétamarreti-góra bai!...

Modua adierazterakoan aurretik instrumentala hartzen du. Forma batzuk ihartuta daude; “ankasgora”-k

adibidez esangura bikoitza du: bata hitzez hitzekoa, burua behean eta hankak goian direla; eta

bestea ere ñabarduraz betea, esangura orokorrena figuratiboa, anabasa, ordenarik eza adierazteko

erabiltzen da eta bestea jausitakoan itzuliz gero erabiltzen dena. Modua adierazteko, osterantzean,

soziatiboa ere hartzen du aurretik. Esate baterako:

kmz dána-ankas góra laga juek //an jéuan ... trípas góra --nme2 ºbai! ee, ánkenn ordés eskúek

[sic] diála, ánkekin góra! --naz or dao, burús berá-ankekin gora dauela

•“Gorabera, goraberia, goraberak, -ekin, -n” postposizio legez solasaldiko gaia adierazteko

erabiltzen da besteak beste erabilera aberatsa ez duen arren; aurretik edutezko genitiboa eta lekudenborazko

genitiboa hartzen ditu. Adibiderako:

f.a. bérbetan diardue reunixoko goraberekin --S.B. bátzarreko górabéran jardun juek

Beste esangura beste hizkeretako “arabera”-ren parekoa da, zerbait egiteko ala ez gakoa

adierazteko hain zuzen; horrelakoetan aurretik edutezko genitiboa hartzen du. “Arabera” zentzu horrekin

beste aldaera bat ere jaso dugu rae-ren ahotan, “-(e)n goi-beian”, funtsean “gorabera”-ko osagaiez baina

adlatibo kasu markarik gabe. Adibide bana:

1433 I. LASPIUR-ek “ezkerik, ezkerikan” aldaerak ere aurkezten ditu (1999, 46), baina guk ez dugu horrelakorik jaso. Gure ustez I.

LASPIUR-ek “oiñ ezkero” legez aurkezten duena “honez gero” da.

507

508

nme2 egueldíxan goráberan dao --rae ºegualdixan goi-beian dao

•“Guen, guena; -n, -tik”. Leku esangura du; aurretik nominatibo mugagabea, edutezko genitiboa

edota leku-denborazko genitiboa hartzen ditu. Egitura semantikoki erredundanteak ere jaso ditugu, “...

goiko guen-” erakoak adibidez, ia lexikalizazio bidean jarria dela dirudi, oso sarri jaso baititugu

horrelakoak.

f.a. ekin saitxe biarrian an soló guenian --ñaz1 ºánn, ann... á etxia ·· se- séla jakon isená: antxé

goikó guen-guenian san! ...

•“Inguru, ingurua; -ko, -n, -tik, -ra, -rako, -raño(k)/-rarte” postposizio aberatsa da erabilera

aldetik, baita esangura ñabardura aldetik ere. Deklinabidean adlatibo bide zuzenezko kasu markaren ordez

erabiltzen da (beste postposizio batzuen ondoan, jakina), bai bizigabeetan bai bizidunetan; esangura

horrekin, aurretik nominatibo mugagabea, edutezko genitiboa eta adlatiboa hartzen ditu. Esate baterako:

nme2 txakúrra, oná um- umé onén ingúrura setórren...

Zenbatzaileen atalean ere aipatu dugu kopuru zehaztugabeak adierazterakoan, zenbatzaile

zehaztuz osatutako sintagmen ondoan; horrelakoetan, postposizioaren aurreko osagaiak nominatibo

mugagabea hartzen du. Adibiderako:

kmz º"júbilau"!?: · ordúan ésebes!, · larogei urté inguru badakes dá!...

Lekua adierazterakoan aurretik nominatibo mugagabea, edutezko genitiboa edota inesiboa

hartzen ditu. Esangura ñabardurak ditu, izan daiteke zerbaiten edo norbaiten bueltakoa adierazteko, zein

jakineko toki baten inguruko leku zehaztugabea adierazteko. Aurretik perpausa ere har dezake, adibidez:

ñaz2 ºoñ e ser ere-, polidéportibua daon inguruan eró? edo seróri ero...

Denbora adierazterakoan, orduak izanez gero aurretik nominatibo plurala hartzen du, baina

salbuespen bakarra jaso dugu, kmz-ren “bedratzi-inguruan” forman, lekuko horrek gehienetan nominatibo

plurala darabilen arren. Osterantzeko denbora esanguraz, aurretik nominatibo mugagabea hartzen du.

Adibidez:

kmz ºarén anáia, · lusé-lusía (...) Nere- neré sasoi ingúrukua ... // -sé ordutárako etorriko ais? -da-

-bá!, ordú bixak ingurúan

•“Kanpo, kanpua; -n, -ra”, leku esanguraz aurretik nominatibo mugagabea eta ablatiboa hartzen

ditu. Leku figuratiboa denean aurretik edutezko genitiboa, instrumentala 1434 eta ablatiboa hartzen ditu

(“legian/leges/legetik kanpo-” adibidez). Zenbait adibide:

kmz1 º"portála". · Gú-"portála" deitze-tzáau · péora kámpua --rmz5 ºpásau im-biok á!: · ambarruti-badoyá,

bále dok óndiok!, pásau, kámpora · kaltzaráti-kámpora! · kámpora urtem-biaok ··

orduan do-fállia, orduan emom-bitzak álto!

Gehigarri esanguraz, aurretik instrumentala 1435 zein ablatiboa hartzen ditu. Adibidez:

S.B. órtik kanpo, esin detzut esér esán --kgg kámpo est- esi-etzut esér esán

Denborazko zentzuz ere, aurretik instrumentala 1436 eta ablatiboa hartzen ditu. Esaterako:

1434 Beste esanguretan ez bezala, kasu honetan instrumentala darabilten lekukoak kgg, nme2, naz eta S.B. dira.

1435 kgg da hori darabilen lekuko bakarra.

kmz plásoti-kámpora llegau-itxuk, ka- kártak --S.B. fetxas kanpo

Moduzko esanguraz aurretik nominatibo singularra eta instrumentala hartzen ditu. Adibidetzat:

kmz barrukúa kámpora --naz barrukuas kámpora --S.B. barrukos kanpora

Futbol giroko berba den “jokos kanpo” komunikabideetatik sartua dela dirudi, f.a.-k “jokotik

kanpo” egiten baitu, eta gizonezkoek “orsaixa” inglesetiko mailegua baitarabilte orokorrean. Hemen

azalpentxo bat:

kgg "órsaixa isán da": ºkuadriyan be bai, “fuera de juegua” eta “yokos kampo” es

•“Kargu/kargo, karguan”, ardura eta errespontsabilitatea adierazterakoan aurretik edutezko

genitiboa hartzen du. Adibidetzat:

nme2 geró nere kárgu ·· ogittá juetia

•“Kasa; kasara/kasera, -etan, -etara” aipatu da deklinabidearen atalean balio bihurkariz; aurretik

edutezko genitiboa hartzen du. Adibiderako:

nme2 nii, neure káseta ondo bisi nais --f.a. átzaldia bere kásetan pasau dau

•“Klasera, klasian”, modu-konparaketa zentzuz, aurretik edutezko genitiboa hartzen du.

Adibidez:

kmz bere klásera! --raz1 sure klásera in dot

•“Kontra; -n, -ra, -rutz”-ek “alde, fabore”-ren zentzu figuratiboaren alderantzizkoa adierazten du

batzuetan, horrelakoetan aurretik datiboa, edutezko genitiboa edota instrumentala erabiltzen da. Adibidez:

kmz ºne- nerí e kóntra eitxiárren! --kmz1 º... oiñ ekítxuk, le- e lén ipintze-juen ba dánen kóntra, ta

oin júrixuen kóntra dáuas-ero?... ...

Jarrerak ez eze, ekintzak ere adieraz daiteke: “drogian kontra eiñ” erako egituretan esaterako;

horietan edutezko genitiboa du aurretik.

Lekuzko esangura duenean, aurretik nominatibo mugagabea, datiboa eta edutezko genitiboa

onartzen ditu. Adibiderako:

kmz ºbaai, · átzera be ipinikou or · paretá(n) · kóntran... --naz an éuam-paretan kóntrara

Lekuzko ñabardura du, norabidezkoa hain zuzen, “aixia gure kontra” erako egiturak; hor ere

postposizioak edutezko genitiboa du aurretik.

•“Kontu, -n, -ko, -ra” aipatu da deklinabidearen atalean balio bihurkariz; aurretik edutezko

genitiboa hartzen du. Ardura, errespontsabilitatea adierazteko, aurretik edutezko genitiboa hartzen du.

Ardura abstraktua barik ardura materiala esan gura duenean ere antzera erabiltzen da (dirua, jatekoa...).

Adibide batzuk:

kmz etxáka-jéferik, nere kóntura eitxe-juat --f.a. errekauak lagaisus nere kóntura

1436

kgg eta S.B. dira hori darabilteen lekuko bakarrak, alfabetizazioaren eraginez ziurrenik. Edonola ere, S.B.-k ablatiboa ere

badarabil.

509

510

Solasaldian lehenago izandako gairen bat aipatzerakoan aditza har dezake, leku-denborazko

genitibo markaz. Alorra, arloa adierazterakoan aurretik nominatibo mugagabea hartzen du. Adibide bana,

argigarri:

rmz ºlen, es juteko kontua, eta oiñ ...

S.B. ºbertzo kontuan etxata aitzen...

Beste esangura bat ere badu, gaztelaniazko kalkoa: nork jasaten duen ekintza bat, norengatik izan

den; horrelakoetan aurretik edutezko genitiboa hartzen du. Esate baterako:

f.a. nere kontu ein dosue naikua barré //Patxin kóntura ondo pasau eben

•“Lako(txia)(k) 1437 “, modu-konparaketa zentzuz, aurretik nominatibo mugatua eta edutezko

genitiboa har ditzake. Esaterako:

kag ºbéstiena dá!, babérua · lakotxíak, e?, olako gausa surí batzuk!, ólan, káro!, sakúan lakotxisakúan

modokúak isán bia-díra · tálla gustíak egón al isátekó

•“Leintxe/letxe/letxeik/les/letz”, modu-konparaketa zentzuz, aurretik nominatibo mugagabea,

nominatibo singularra, edutezko genitiboa edota leku-denborazko genitiboa har ditzake; badirudi

aditzaren elipsia dagoela eta teorian behintzat aurreko osagaiak edozein kasu marka har dezake, partitiboa

izan ezik. Adibiderako:

rae ºau- oixe terrásioi léintxe!, lau póste aolantxee... · tí-tí-tí!, d’antxe gáñian... --naz béstiei

létxeik --S.B. beré aitxán letxe //beré aitxán les

•“Leku, -n” ordezkaketa adierazteko erabiltzen da. Aurretik edutezko genitiboa onartzen du;

aurretik perpausa dela ere jaso dugu adibide bat. Adibide batzuetan “barik” eta “biarrian” ere erabil

daitezke. kgg-k “lekuan”-en ordez “tokixan” ere badarabil. Baserrietan “besian” forma ere erabiltzen da,

rmg-ri jaso diogunez. Adibidetzat:

kaz3 º... ta, papéletan · be ikusi eban · salbokonductuan lékuan · ba · Asiéndara sóyan ee papela

kóbratzeko ae- áxe-erakutzitzala!

•“Mende/bende/menpe, -n”-k aurretik edutezko genitiboa hartzen du. Adibidez:

nme2 Katáliñek, ·· gisóna méndien dauka --f.a. bere méndian daka

•“Modu-/moru- //modo-/moro- //muru; moruan /moduan, -ko, -ra”. Konparaketa eta moduzko

zentzuz, aurretik nominatibo mugagabea, nominatibo mugatua, ergatiboa, edutezko genitiboa 1438 ,

destinatiboa, leku-denborazko genitiboa zein inesiboa har ditzake; aurretik perpausa duela ere jaso ditugu

adibide batzuk. Badirudi batzuetan aditzaren elipsia dagoela eta teorian behintzat aurreko osagaiak

edozein kasu marka har dezake, partitiboa izan ezik. Adibiderako:

kmz º...ordúan eitxe-seben e ·· kantu-papela morúan · bertzuen- bértzuak, bátari txa béstiari txa

béstiari ... --raz5 ºseme móduen! ·· Da, ·· esan ei-tzan Madalénak: -"ará! Ambrosió! ... --nme2

gúri be diar ingouskue bestien mouan --f.a. txarri baten moruan gisendu da

Prolatibo ñabardura duenean arruntena aurretik nominatibo mugagabea izatea da, baina

osterantzekoak ere izan daitezke. Zenbait adibide:

1437 I. LASPIUR-ek “ez lakua” egitura aurkezten du, baina funtsean ezezkoan izan zein baiezkoan egitura bera da. Aurretik forma

mugagabeak dituzte berak aurkeztutako adibideek (1999, 43).

1438 Ikus adibide baten errealizazioa espektrograman: raz1 01A118.

kmz betí-isan dóu · gaurkó eúna jai- jai- jai morúan --raz1 umía txikíxa-artú ben ... etxeráko

morúan //txikítxan artu ébem-ba etxe- etxéko umía morúan

•“Ondo; onduan, -ko, -tik, -ra, -raño(k); -rik /-rian”, lekuzko esanguraz aurretik nominatibo

mugagabea, edutezko genitiboa, inesiboa, leku-denborazko genitiboa eta ablatiboa hartzen ditu; aurretik

perpausak dituela ere jaso ditugu adibide batzuk. Berba batzuk lexikalizazio bidean daude: “errekondo,

mugondo, elixondo; belarrondoko /belarrixan-ondoko, begi-ondoko” esaterako. Adibiderako:

kmz baña uésabaak, · orkúa-sían, · sélan matadéroo-ondúan tabernía? ... //guré-etxe ondotipásatzen

dó-karretéria --nme2 kamiñúa, geure-etxian ondoti-pasatzen da

Denborazko esanguraz aurretik nominatibo mugagabea hartzen du; lexikalizaturik edo bidean

dago besteak beste “baskalondo”.

Leku-denborazko esangurarako bestelako aldaerak ere jaso ditugu, “ondorik /ondorian 1439 “ hain

zuzen, nahiz eta helburuzko ñabardura ere baduen adibide batzuetan. Aurretik edutezko genitiboa hartzen

dute. Adibidez:

raz2 ºaman ondorian dabil atzalde osuan --kmz gu Migélen ondóri-juango-aitxuk

Alderaketa zentzuz aurretik edutezko genitiboa hartzen du.

•“Ordes”-ek ordaina, ordezkaketa adierazten du. Aurretik edutezko genitiboa hartzen du;

ordezkaketa denborazkoa denean aurretik leku-denborazko genitiboa hartzen du. Lexikalizatuta dago

“ama/aitxa-ordeskua, ama/aitxa-ordia” erako berbetan. Adibiderako:

kmz sé-emon déuek · kótxe sarrán ordés?

•“Oste, ostian, -ko, -tik, -ra”; “ostekalde” aldaera ere jaso da. Leku zentzuz aurretik nominatibo

mugagabea, edutezko genitiboa eta inesiboa onartzen ditu; lexikalizatuta dago berba batzuetan, “elixoste;

Etxoste/Itxoste” adibidez. Adibide batzuk:

kmz etxe óstera juan dok txakúrra //Úrko-ostían Markíñaa... --kaz1 º... len errekia joyan · basúan

e, e, séra, ·· seran óstetik, sentralan óstetik ..

Denborazko zentzuz aurretik nominatibo mugagabea hartzen du; aurretik perpausa dela ere jaso

dugu adibide bakanen bat. Erabateko erabilera du “gerraoste, baskaloste, afaloste” berbetan −eta ez

dakigu ziur zein den “odoloste”-ren jatorria−, esaterako. Aurretik aditz partizipioa duela ere jaso dugu

adibideren bat. Adibide baten izenlaguna aurretik duela ere jaso dugu nominatibo mugagabea:

f.a. amárretako mesá óstian juango naix

kmz mesa óstian juango nok

“Ostera” berba lexikalizatuta dago joan-etorria adierazteko, baina horrek ere aurretik beste izen

batzuk har ditzake, kasu markaz: nominatibo mugagabea, leku-denborazko genitiboa eta adlatiboa dira

guk jasotakoak. Bestelako esangura eta forma du adberbio gisa erabiltzen den “ostera”-k; ñabardura bi

ditu, erabiliena aurkaritzakoa da, eta bestea errepikakorra.

•“Pare; parian, -ko, ra, -raño(k)”, modu-konparaketa zentzuz, aurretik edutezko genitiboa hartzen

du; egitura batzuetan esanahia finkatuta du, “pipian/kriston pare”-n adibidez. Adibiderako:

S.B. txarri baten páre jarri dok

1439 Kasu markaren bitxitasunaz egin da iruzkintxo bat deklinabidearen atalean.

511

512

Lekuzko zentzuz nominatibo mugagabea, edutezko genitiboa, leku-denborazko genitiboa zein

inesiboa hartzen ditu; perpausa aurretik duela ere jaso da adibideren bat. Adibide baten izenlaguna

aurretik duela ere jaso dugu nominatibo mugagabea:

kgg améndi-beríala elduko gara sure-etxe párera

kmz etxe páreraño ekarri najúe-kótxian --ñaz2 ºbai!, errékati-trembiréra bitxártian, asi... ási amén

daa · Samákolanekoo párerañok: (?)oixé san orí, sirrindára!, extú-extua, e?

•“Parte, partia; partes, -tik, -ra, -rutz”. Ordezkaketa adierazterakoan, pertsonena zein gauzena,

aurretik edutezko genitiboa hartzen du; ordezkaketa denborazkoa denean aurretik leku-denborazko

genitiboa hartzen du; lexikalizaturik dago “aspaldiko partes” egitura, ordezkaketa zentzurik gabe.

kmz ºbaai, eisu- éisu séuk · neré partés --S.B. señén partétik satos?

kmz atzoko partés gaur nátok

Denborazko bestelako zentzuz aurretik nominatibo mugagabea eta leku-denborazko genitiboa

hartzen ditu. Adibidetzat:

kmz soríonak, e?, barixáko-to- barixáko-ko partétik- partés

Lekuzko zentzuz, nominatibo mugagabea, edutezko genitiboa, leku-denborazko genitiboa edota

inesiboa hartzen ditu aurretik (batzuetan edute, jabego zentzua ere badu). Zenbait adibide:

ñaz1 ºbai!: Ermuko partiam-bátzuek eta beste batzuek ee-Eibarko partiam-be bai, e?, mujóya dao

bertán dá! Ta Saldíbar!: iruu... antxe dao mujóya, e?: Eibar, m ee Érmua i Zaldíbar //ñaz1 ºBískai

partiam-bai!, O- Ólarriako béntiaa... --ñmz ºonútzao!, kámpo-santú partéra!

Lexikalizatuta dago “... beste parte batetik; parte batera; parte baterako” erako egituretan,

esangura abstraktuz.

•“Pasau, -ko, -n” postposizioak jakineko kopuru, neurri edo dena delako zehatz bat baino

gehixeago dagoela adierazten du. Aurretik nominatibo mugagabea hartzen du; izenondoen ondoan

lexikalizazioak jaso ditugu: “listo-pasau, listotik pasau” adibidez. Esaterako:

kmz lau órdu pásau · eo- eon sitxúan --naz lau ordu pásauan eon sien

•“Peligro //arrisku/arrixku //billur; -ik”, aurretik aditz izena hartzen du sarritan, leku-denborazko

genitibo markaz, baina nominatibo mugagabe osagaiak ere izan daitezke, edo perpaus osoak.

kmz estáka-pelígrori-jáusteko-órrek //éé! tránkill, e?, es-txáka-pelígrori-jáustekorik éta! --nme2

tránkill! estauka jáusteko arriskuik etá //estauka jáusteko billúrrik

•“Plantan”, modu-konparaketa zentzuz, aurretik edutezko genitiboa har dezake. Adibidetzat:

kaz2 º... -”séuekiñ! erdixa-neu pitxár bat artu...” ardaua bótatzekoo · básura plántan! ...

•“Puntuan” postposizioak moduzko esangura duenean aurretik aditz izena hartzen du lekudenborazko

genitibo markaz; bestelako osagaiek aurretik edutezko genitiboa hartzen dute. Modua ez ezik,

berehalakoan gertatuko den zerbaiten ñabardura ere badu. Adibiderako:

nme2 ori etxioi jáusteko · púntuan dao --kmz etxera juatekoo · púntuan eó-nok, e?

•“Puruan, purus”-ek modu zentzua du; aurretik edutezko genitiboa hartzen du; partizipioa

edutezko genitiboa markaz ere jaso dugu, baita perpaus osoak ere. Esate baterako:

az1 beixari loixá barrúan geatu ako. ºOrí g- grábia da, e?. · Bai, · séla botatzen dabe bá?! -ba

ikusiko sendúan- bot- botíkem-purúan, botíkem-purúan... ... --nme2 biarra-amaitzekoo, · eiñámpurúan

eim-bie-san

Denborazko ñabardura duenean ere edutezko genitiboa hartzen du, baina gutxiago erabiltzen da

beste esanahiarekin baino. Adibiderako:

f.a. diar eingo-tzut e asté gustian puruan

•“Saiñ” “egon” aditzarekin batera agertzen da gehienetan baina ez da ezinbestekoa hori izatea.

Aurretik datiboa, edutezko genitiboa hartzen du; aditz izena ere hartzen du, leku-denborazko genitibo

markaz. Zenbait adibide:

kmz señén saiñ áo? --raz º... níík irúra-pásauta ta juate-ee, ni oéti-jai [sic] txa ni járri órtxe!: niamaika

jertzí ein dó-nik or!, a e éureri saiñ! ...

Bestelako esangura du “sain(du)” aditzaren oinarria erabiltzen denean, “bei saiñ” erakoetan

aurrekoa nominatibo mugagabez doa −lehenago ere aipatu da gai hau, deklinabidean−.

•“Siar”. “Buelta, -n” ere sarri erabiltzen da lehenengoaren ordez. Lekuzko esanguraz aurretik

nominatibo singularra, inesiboa eta ablatiboa erabiltzen dira; adibide bakar baten aurretik instrumentala

duela jaso dugu (“mendis siar”, f.a.-ren ahotan).

rmz ºan etxeuam-béste · sérik! ·· ibíltxeko lékuik!, bi- bidían síar árus da ónutz! · ero sáltoka eo

éskutatzen eo... --nme2 ... kalietan siar ibili gara, gorá ta béra --f.a. solúan barrena siar juan naix

kgg gaur e egualdi txarra dao e órti-siar juateko

kaz2 º... asi nitzam-ba · kopeti eitxen, kopeti-itxen · txikixaa... a- áundixaua áundixaua

áundixaua... · askenian amem-buééltan... ·· buru gustian, ee? ...

Denborazko esanguraz ez da ia erabiltzen, eta erabiltzekotan aurretik inesiboa duela, “astian siar,

urte gustian siar” erakoetan egiten da; “buelta” denborarako sarriago erabiltzen da aurretik nominatibo

mugagabea duela. Zenbait adibide:

S.B. astian siar deitxuko detzut

rmz ºAndra-Mári béspera-nábu eraitxe-genduan gu-betí! · sati bátzuk eta beste sati bátzuk e Sam-

Bartólome bueltan!: Sam-Bartólome bésperi ero-olan...

•“Tipora; -ko” modu-konparaketa zentzuz, aurretik edutezko genitiboa har dezake. Adibiderako:

nme2 aren típora jasten da --rmz º... gure aitxa-sána-be betí-idíxa ·· ónen típokua, gorri... ·

kastañau... · o baltzá ero... ·· béti!

•“Trasara; -ko”, modu-konparaketa zentzuz, aurretik edutezko genitiboa har dezake.

•“Truke, trukian, trukes”; “ordes” eta “partes, -tik” ere erabiltzen dira. Aurretik edutezko

genitiboa hartzen du. Adibidez:

raz1 sé-emotzúe kótxe sarrán truké? -- f.a. kollar bat emongo-tzut orrén trukés

•Beste postposizio batzuk: “pe(g)ante; mutur; punta; isenian; denporan, sasoian; asuntuan;

bastarrian, ertzian, eskiñan; alturan; kasuan; orduko; bistan; segiruan; salia; sulua; frentian; asieran,

askenian/akaberan; ixilian; bajuan; erara; sorixan; sarreran; aldi; kanbixus; alderdira; jositxa; omenes” eta

abar. Adibide batzuk:

raz1 º bai baña démpora- démpora · bakua es beintzát! bai, sas- sor-

saspikixa- saspíkixak be bisten (?)... dia bañá, · básarri muturrian... --rmz5 º[probetan] da

513

514

noberak · ústem-badau · ñ justu daola · arrixan muturretik ipintzen do-makillia béra, an e, · serían

ee susén!: arríxan muturrian ipiñi tta · ño! all- lleauta dao-estao!, aretxek esate-uk...

f.a. dirú asuntuan, gausak obera doyas

nme3 ºbueno, gú · BERTÁ UÉSKA [sic] ORDÚKO, · n- Jáka-aldéra, ni-

(?)iru-ordutan Jákan eote-naix, e? ...

nme2 ºdaa, ·· a garajia da itten ibili giñaniam-ba guk amárrak inguruam-bokadillua jate-genduan,

está? ·· da, · andrían ixilik ekartzeskun · euníam-botílla bat ardao e serák ... baña-andrían ixíllik,

e?!: da esate-seban -"au erun- erandakuam-botaa eskombroraa ero, andriak esteixela ikusi -esateseban-

á · botillia"...

Postposizio batzuek ondorik eskatzen duten osagai mota hainbat eratakoa izan daiteke: perpaus

arrunten egitura betetzeko beharrezko diren osagaiak (adibide gehienak, ezein kasu markaz); baina

perpaus nominalizatuak ere jaso ditugu (bai partizipioaz bai aditz izenaz) adizki jokatudun perpausen

ondoan. Adibidez, bizidunen inesiboa adierazterakoan (baina ez horietan bakarrik) hiru adibide mota jaso

ditugu, eredurako:

kmz orí EIÑ ERO ES EIÑ, IRÉ SEMÍAN GAIN daok

kmz orí EITXIÁ · IRÉ ALÁBEN GAIN daok

kmz ÓNEN GAIN DAO · JUAN GAITXIAN ero es -- f.a. ÓRREN GAIN DAO GÓYASEN ero

eskóyasen

3.2. Aditzondoak

Izenondoak legez, aditzondoak ere ez ditugu deklinabide kasuka zehatz aztertu, deklinabideko

atalean batzuk aipatu diren arren. Orokorrean, ez dute izenen eredua beti betetzen, berezitasunak

baitituzte 1440 ; inesiboko “piskaten” forma ikusi baino ez dugu, adibidez 1441 . Atal honetan gehiago

erreparatu zaie aditzondo batzuen formari, esangurari eta erabilerari 1442 . Deklinabideko atalean balio

erakuslea duten adberbio kategoriako formei eskaini zaien saio nahikoa zabala ere kontuan hartu

beharrekoa da 1443 . Gramatiketan aurki daitezkeenez gero, hemen ez dira zeharo jorratuko adberbializatze

bide guztiak.

3.2.1. Sailkapen formala

3.2.1.1. Bakunak

Hainbat dira, baina hemen denborazkoak aipatuko ditugu: “atzo, gaur 1444 , bixar 1445 , etzi 1446 , len,

oiñ 1447 , gero 1448 , beti, sarri, i(g)es/ias, beiñ, sekula 1449 , bart, laste(r), segiruan, bela, biskor/bixkor, aguro,

1440

Ikus adibidez espektrograman: kmz 67A166.

1441

Aditzondo batzuen deklinabidera hurbildu nahi zaiona I. LASPIUR-ek tajututako taulak eta adibideak kontsulta ditzake (1999b,

132-133)

1442

Ikuspegi teorikoagoetatik abiatuz gero bestelako emaitzak izango lirateke atal honetan; adibidez, I. ZABALA-rena eta J.C.

ODRIOZOLA-rena hartuz gero (1994, 532-541). Egile horiek ongi bereizten dituzte kategoria-gramatikal maila, funtzio-sintaktiko

maila eta semantika mailak. Hau da, “aditzaren modifikatzaile modura joka dezaketen osagaien artean, postposizio-sintagmak eta

aditzondoak ditugu. Dena den, zenbait posposizio-sintagmak eta lekuzko zein moduzko aditzondo batzuek predikatuak ere eratzen

dituzte. Bukatzeko, zenbait aditzondok, aditza ezezik, izenondoak, beste aditzondo batzuk edo perpaus osoak modifika ditzakete”

(aip. lib., 536).

1443

Hemen ez ditugu berriro aurkeztuko, deklinabideko erakusleen baitako atalera jo behar da haien berri izateko: 1.10.3. zatia

bereziki horiei eskainitakoa da; eta deklinabidearen azterketan barrena hainbat aipamen barreiatuta ere badaude.

1444

Ikus errealizazio batzuk espektrogrametan: kmz 63B187; nme2 24B166.

1445

Ikus errealizazio bat espektrograman: raz1 22B385.

1446

Esapidea sortzen da “bixar” eta “etzi” bata bestearen jarraian erabilita: “bixar-etzi”, “bixar-ero-etzi” hain zuzen. Esangura

zehaztugabea du, geroko “edozein egunetan”.

askar, ariñ, aspaldi, antxiña, ensegida 1450 , berandu, ya 1451 “, besteak beste. Horietatik batzuek modu

ñabardura ere badute.

poliki”.

3.2.1.2. Eratorriak

Eratorbide nagusia atzizki bidez da; besteak beste hauek jaso ditugu:

• -ki 1452 atzizkia hauetan jaso dugu: “edarki/ederki; txarki 1453 , gaixki/geixki//gaiski/geiski;

• -ka/-ga atzizkia emankorrena da gure iritziz. -ga aldaera kontsonante sudurkariaren ostean

aurkitu dugu adibide bakan batzuetan. Aurretiko, oinarriko osagaitzat sarritan izena du, baina adizlagunak

eta beste kategoria batzuk ere izan ditzake. Izenetan oinarritutako aditzondoek ekintza adierazten dute,

sarritan errepikakorra gehienetan; bide batez modua ere adierazten dute, eta esangura hori dute bereziki

aditzondo batzuek: “arrast(r)aka, tatarraska; arrapataka, prixaka; saltaka; dardaraka, ikaraka; arrika 1454 ;

txandaka; satika; bakarka; aopeka; txintxiliska (eta aldaerak), fueraka 1455 , beitxuka 1456 , aienaka,

albaba(s)ka, antxitxi(n)ka, korrika, eskerka”-k adibidez.

Animalien zaraten izenek ere hartzen dute atzizki hori: “arrantzaka; pioka/txioka; uluaka,

saunkaka; kurrixka(s), kurrinka, kurrixkaka; miauka/miaoka; marrusaka, murrusaka, orroka, orruaka” dira

guk jasotakoak.

Honela sortutako hainbat aditzondoren ordez instrumental kasu marka ere jaso dugu: “diarka”

eta “diarres” bikotea esaterako; areago, -ka atzizkia instrumental kasu markari itsatsita ere jaso dugu:

“barreska, kurrixka, erdiska, gañeska, txintxiliska /txingiliska /dindiliska 1457 “-n adibidez; instrumental

kasu marka aurretik eta ondorik ere jaso dugu: “urriskas /(k)urrixkas”.

Oinarrian adlatiboa duten formak ere jaso ditugu: “aurreraka, atzeraka, goraka”; esangura bera

dute funtsean adlatibo bide zuzenezkoa oinarrian dutenek: “aurreruska, atzeruska”. f.a.-ri jaso dizkiogu

“aurreraska, atzeraska 1458 “ aldaerak. Lekuko batzuek bereizi egiten dute: oinarrian adlatibo soila dutenek

mugimendua adierazten dute (“juan, jo, etorri, eruan...”), eta bide zuzenezko adlatiboa dutenak “jausi”rekin

erabiltzen dira; baina bestera ere jaso ditugu adibideak. Beste erator atzizki bat gehituta ere jaso

dugu “gorakalarixa” forma.

Oinarrian zenbatzaileak dituela ere erabiltzen da. Batetik, zenbatzaile zehaztuak, eta

zenbatzaileek “-na-” dutela, esangura orokorrena banakaria da: “banaka-(banaka) 1459 , biñaka, irunaka,

launaka, bosnaka, seiñaka, saspiñaka”. Bestelako formak ere jaso dira: “bakarka” adibidez; edo

1447 Ikus zenbait errealizazio espektrogrametan: naz 13A222, naz 13A224.

1448 Ikus errealizazio bat espektrograman: naz 12A040.

1449 Ezezko perpausetan erabiltzen denez gehienetan, “sekula be (es)” aldaerak ere erabiltzen dira, nolabait esateko, forma bakuna

baino konplexuagoak.

1450 Hau mailegu garbia da baina aditzondo bakun legez erabiltzen da, sarri asko gainera.

1451 Aditzondo hau ere mailegua da baina erabilera handia du lekuko guztien ahotan. Denborazko esanguraz landa bestelakoak ere

baditu: baiezkoa adierazteko, lekuzko ñabardura...; izan ere, komodin gisa ere erabiltzen da, gaztelaniazko erabileraren kalkoz.

1452 R.P.G. DE RIJK-ek moduzko adberbioak sortzeko atzizkitzat hartzen du (1995, 53-65).

1453 Aditzondo hau lekuko batzuek ez dute onartzen Eibarrerako, kmz-k eta f.a.-k esaterako.

1454 Pelota jokoan esangura bera du, baina pelotarekin egiten da “arrika”, eta hori falta da, “atxiki”.

1455 Joko izena, edo mota da.

1456 Joko izena, edo mota da.

1457 -ka-ren aurreko kontsonante frikari txistukaria errealizazio sabaikariz ere jaso dugu. Aldaera hedatuena “txintxiliska/-xka” da.

1458 Baina *goruska ez da Eibarren erabiltzen.

515

516

“txikitaka”. Bestetik, zenbatzaile zehaztugabeak ere jaso ditugu atzizki hori txertatuta (-na- banakaria

“piskat”-i txertatuta jaso dugu bakarrik): “piskaka/pixkaka //piskanaka/pixkanaka, apurka, gitxika, satika,

pitxinga /pitxinka; erdiska”. Horiek sarritan errepikatuta erabiltzen dira, “pitxinga-pitxinga” esaterako.

Aditz perifrasietako izenak eta partizipio erroak ere jaso ditugu atzizki honen oinarrian, objektu

edo osagarri eta guztiko adibideren bat ere jaso dugu: “sakaka, bultzaka, tiraka, eskinga, igesika; ate-joka,

gaiski-esaka, beso-sabalka”, esaterako.

Atzizki honen ordez aditz perifrasiak ere jaso ditugu: “tiroka, bueltaka” eta “tiruak botatzen,

bueltak emoten” adibidez.

-ka-dun osagaiak aditz perifrasietan ere jaso ditugu: “atzamarka /atximurka /atximurtxika

/atzamurtxika /(txatximurka)... eiñ”, “ainka eiñ”, “gañeska eiñ”, “gomitxuka eiñ, botaka eiñ”, “adarka

eiñ” adibidez.

• -ro/-do atzizkia 1460 . Aldaera hedatuena kontsonante dardarkariduna da baina “berri(r)o/barriro”

eta “berrido/barrido” ere jaso ditugu, esate baterako. Atzizki horretaz eratutako beste aditzondo batzuk:

“astiro, siero/siaro 1461 ; lusero/lusaro 1462 “ 1463 . Gehienek modu zentzua dute; zenbaitek denbora zentzua ere

badute.

• -(e)ro atzizkiak alditasuna, errepikatzen diren epeak adierazten ditu, baina ez ditu onartzen

denbora tartea adierazten duten izen guztiak, ez eta zenbatzaile-determinatzaileak ere (*bi egunero, *egun

biro). Arruntak dira “e(g)une(r)o, astero, illero, urtero, jaiero, goixero” formak eta asteko egunei

txertatutakoak, besteak beste. Errepikatu egin daitezte, birritan da arruntena baina hirutan edo gehiagotan

ere izan daiteke adierazkortasunaren arabera.

• -txo/-to/-do atzizkia. Moduzko aditzondoak sortzen ditu 1464 , eta aldaerak ez dira aurreko

atzizkiarekin nahasi behar, kasu honetan kontsonanteak oinarriaren amaieraren araberakoak baitira.

Aditzondo hauek jaso ditugu: “ondo, obeto, txarto, e(d)arto/e(d)erto, politxo 1465 , gaisto 1466 , erresto,

satarto”; “egundo (be)”.

• -(r)ik 1467 atzizkia. Honela moduzko aditzondoak sortzen dira gehienbat, adibidez: “alperrik,

ixilik, baraurik/barurik, geldi(ri)k, narrutzik, narru-gorri(ri)k, bildotxik/billotzik, gorrik,

1459 Zenbatzaile zehaztugabeen atalean ere aipatu dugu forma hau, kopuru txikia adierazteko besteak beste.

1460 R.P.G. DE RIJK-ek moduzko adberbioak sortzeko atzizkitzat hartzen du (1995, 66-72).

1461 “Siaro” aldaera kgg-ri eta S.B.-ri jaso diegu bakarrik.

1462 -a-dun aldaera S.B.-k darabil bakarrik guk jasotako adibideetan.

1463 Beste aditzondo batentzat, “aguro/agudo” alegia, S. SEGURA-k eta J.M. ETXEBARRIA-k latineko jatorria aipatzen dute,

“acutus, -a, -um” hain zuzen (1996, 106), homofonismoak erator atzizkiarekin ere pentsaraz dezakeen arren.

1464 R.P.G. DE RIJK-ek ere moduzko adberbioak sortzeko atzizkitzat hartzen du (1995, 72-76).

1465 Hainbat esangura ditu: “ondo; asko; astiro”... besteak beste.

1466 Hala ere, jaso diren adibideetan aditzondo baino, izenondo funtzioa du.

1467 Izatez partitibo kasu marka izan ala ez –gai hori aurkezten dute M. AZKARATE-k eta P. ALTUNA-k besteak beste (2001, 92)–,

amaieran -an gehigarria har dezake; horrela jaso diogu “gorrikan” nme2-ri. Bestalde, I. ZABALA-ren hitzetan, “-ik bukaera

dutenean ‘egoera mailako predikatuak’ baizik ez dituzte ematen baina badituzte mugatzailea hartzen dutenean ‘izaki mailako’

predikatuak eratzen dituzten edota izena modifika dezaketen ordainak” (1999, 884), “Predikatuarena ez da adberbioen ohiko

funtzioa eta adberbiotzat hartu gabe agian ‘adjektibo (edo izen) predikatutzat’ har litezke hauek lehenago esan dugun bezala” (aip.

lib., 886). Antzerako adierazpenak lehenago ere isuriak zituen J.C. ODRIOZOLA-rekin batera eginiko lan baten (1994; 538, 540-

541). Dena dela, Eibarren erabat arrotzak dira “isil da, isil dago” erako egiturak, “isilla da” onar daitekeen artean eta zalantzaz “isilla

dago”. Atributu funtzioan -(r)ikdunik inoiz ez agertzea ere garrantzitsua da R.P.G. DE RIJK-en ustez: “I would readly agree that the

categorial status of these items is problematic, and that, whatever they are, they have to be carefully distinguished from manner

adverbs. Yet, simply calling them adjetives seems in no way to solve the problem (...) In short, while I would very much like to

learn of an adequate analysis of stative adverbs, I can see litle or no advantage to treating them as mere adjectives” (1995, 54).

ortotzik/ortosik 1468 , ank(a)utzik, oñutzik, mangutzik, utzik, posik, posaorik, bisi(ri)k, sutik/sutiñik/sutunik,

gaixo(r)ik, onik, makalik, sabalik 1469 , txintxilik, esna(o)rik; gaste(r)ik; aterrik; ondo-esik; letxeik; igesik”.

Zenbatzaileen arloko batzuk ere jaso ditugu: “oso(r)ik, bakarrik”. Leku-denborazko zentzudunak:

“ondorik, ondorian”.

• -la(n) atzizkia balio erakuslea duten adberbio kategoriako formen atalean ere aipatu da, eta

horietan du erabilera nagusia. Hemen beste adibide batzuk ipiniko ditugu, “sela(n)” galdetzailez eta

“bestela(n)” forma.

• -tu atzizkiak zenbait partizipiorekin homofonismoa du, baina esanguraz ez dira nahasten;

honela sortuak ditugu besteak beste: “isarratu, edadetu”, azken honek izenondo funtzioa ere baduen arren.

•Deklinabide kasu markadunak ere hemen aipa daitezke: “berris, estreñako(s), barres, negarres;

segurutik, ondiok 1470 /ondiño, sarritxan, sekularixuan, aspaldi(x)an, urrian” eta abar. Adizlagunen

galdetzaileak ere hemen leudeke (“nun, nundik...”).

•Hemen kokatuko lirateke atzizki mailakatzailez eratutako formak ere, “o(i)ntzu/ointxu”

adibidez 1471 .

Aditzondoak esapideetan ere jaso ditugu; ez ditugu denak aipatuko, batzuk baino:

raz4 º... bueno!, dána-posik, da tio Floren · etorri sam-bisítatzea, bisittatzea...: aaii!, sé-ederki...! ...

nme3 ºmúi bién! · edérki-edérki! Ordún lesiñúai ekim-biako...

kmz ºbueno!, agúr biótza, ondó juán!, óndo, e?

raz º... báekíxen árek! ni etxían · púntua eitxen billauko niñuena or serían, báekíxen!, ondó

ekíxen árek!, · e? ...

kaz2 º... béstetan · ordua · óndo jóta juate-nitzen, e?, bai goixian da · bai ee báskalostian!, · da,

orduan eunien...

3.2.1.3. Konposatuak

Deklinabidearen atalean aurkeztu dira honelako zenbait 1472 . Hemen beste batzuk aipatuko ditugu:

“arañeun/erañeun, etzidamu; bela 1473 , belakuan, beriala, belaxe; oingeran, oingo-eran, askenaldi(x)an”;

deklinabide kasu markadunak ere hainbat ditugu konposatuak: “lengunian, aurten” adibidez. Hemen koka

daitezke guk aurrerago aipatuko ditugun esapide adberbialak ere, batzuk konposatuak baino areago

perifrastikoak baitira (“gaurtik aurrera, amendik aurrera” adibidez).

3.2.2. Sailkapen semantikoa

Aditzondoak bakarrik edo aposizioan ager daitezke:

S.B. laga or giltzak

/S.B. lagaisus giltzak or goixan

3.2.2.1. Zirkunstantziaren bat adierazten dutenak

1468

Aditzondo hau eta hurrengoa esapide baten ere jaso dugu: “an be txakurrak ortozik/ankutzik!”, leku guztietan dagoela akatsen

bat adieraziz.

1469

Hitz-jokoetan ere jaso dugu: S.B. “º”Atia sabalik itxik” (…) esakeria...”.

1470

Ikus errealizazio batzuk espektrogrametan: naz 36A278; raz1 2B9, raz1 54A85b.

1471

Dena dela, ikus beherago atal honi eskaini zaion saioa: 4.2.1. atala hain zuzen.

1472

Ikus adizlagunak sortzeko galdetzaileetatik eratorritako adberbio zehaztugabeen atalean.

517

518

Denbora aditzondoak aditzondoen sailkapen formala egiterakoan aurkeztu dira eta ez du merezi

berriz errepikatzerik. Aipatzeke utzi ditugun “aurre” eta “atze”-tik eratorritakoak aipatuko genituzke

bereziki.

Leku aditzondoak, berezkoak, “ur, urrian; urriñ 1474 “ dira; bestalde “aurre”, “atze”, “goi”, “be(e)”tik

eratorritakoak ere badaude. Kasu markak har ditzakete.

3.2.2.2. Nozioren bat adierazten dutenak

•Moduzko aditzondoak 1475 . Honelako asko aipatu ditugu jada aditzondoen sailkapen formalaren

atalean eta ez ditugu berriz aipatuko; aipatu gabeko beste batzuk ekarriko ditugu hona. Orokorrean,

“sela(n) 1476 “ galdetzailearen erantzunak ditugu sail honetan: “erres, kili-kolo, nasai, makal, sietz,

kontentu, asarre, tente, prest, duan, aprapos/apropos, bapo” bakunen artean; atzizki bidez, “ondotik,

sallian”; perifrasiz: “se klase, sis da bitz”. Gaztelerazko atzizkiak ere sarri erabiltzen dira: “-mente” da

erabiliena (adibidez, “notarialmente, unikamente, jeneralmente, espresamente, esatamente,

naturalmente”), baina gaztelaniazko gerundioz ere jaso dugu “pe(g)ante” forma. Gaztelerazko egitura

bidez jaso ditugu esaterako “en-jeneral, mano-a-mano”.

•Maila-aditzondoak 1477 : “naiko/naikua, samar/xamar/txamar” ditugu era horretakoak, adibidez.

3.2.2.3. Iritzi-adberbioak

Hiztunaren jarreraren bat adierazten dutenak dira:

•Ustea adierazten dutenak. Ez dugu jaso aditzondo bakunik honelakoak adierazteko, baina bai

egitura anitz: “izena/izenordaina edutezko genitibo markaz + ustes/ustetan/ustietan

//iritzis/eritzis/iritzixan/eretzixan 1478 //pentzamentuan/pentzamentutan/pentzamentus //apaltasunian

//konsiensian beian”. Beste bide bat destinatibo kasu marka erabiltzea da: “neretzat/neretako/neretzako

...” adibidez 1479 .

Perpausen bitartez hainbat bide daude 1480 ; ardatzetariko bi “uste (izan)” eta “pentzau” aditzak

dira. Horien bitartez hainbat egitura jaso ditugu, besteak beste: “baietz/esetz uste(n)/pentzau + izan

adizkia, “nor-nori” eran edo “nor-nork” eran”; “uste(n)/pentzau 1481 + edun adizkia 1482 “; “es + edun

1473 Modua adierazirik ere, bi ñabardura nagusi ditu: bata erraztasuna-zailtasunaren eremukoa, eta bestea denboraren ardatzekoa.

1474 Ikus errealizazio bat espektrograman: naz 11A031.

1475 Gai jorratua da hizkuntzalarien artean: EUSKALTZAINDIA-k iragarrita du A. ELORDIETA-ren eskutik gai honen inguruko

hitzaldia egitea: “Moduzko aditzondoak eta aditzondoen arteko hurrenkeraz” (erreferentzia hemendik hartu da:

EUSKALTZAINDIA, 2001); I. ZABALA-k eta J.C. ODRIOZOLA-k ere eskaini diote saio bat ikuspegi morfologiko-teorikoz

(1994, 536-541); baita R.P.G. DE RIJK-ek ere, azken honek ikuspegi didaktikoagoz eta irizpide diakronikoa ere tartean dela (1995,

53-82).

1476 Galdetzaile horrek hainbat esanahi ñabardura ditu moduaz gain: zergatia, galdera erretorikoak egiterakoan (ikus errealizazio bat

espektrograman: raz1 3A138), konpletibetako menderagailu legez..., esate baterako.

1477 Ikus konparazioaren atalean eta izen/izenondo/aditzondoen eta besteen mailakatzearen atalean, aurrerago.

1478 “Iritzi/eritzi” aditz honen aldaerak ere jaso ditugu, kontsonante afrikari sabaikaridunak: raz1-ek gehienetan aldaera sabaikariak

darabiltza, esaterako.

1479 “Ni” izenordaina eredutzat jarri dugu, adibide gehien horrelakoak jaso ditugulako, baina edozein izenordain edo izen izan

daiteke.

1480 Perifrasiak ez direnean, adizkien lekuan partizipioak ipini ditugu baina aditz izenak ere izan daitezke batzuetan. Hurrenkera ere

ez da beti egitura ereduetan jarritakoa.

1481 Hemen beste antzerako partizipio batzuk ere erabil daitezke, “imajinau” adibidez.

1482 Ikus errealizazio bat espektrograman: raz1 01B52.

adizkia indikatiboz + uste/pentzau 1483 “; “pentzau + izan adizkia “nor-nori” eran”: osagaiak har ditzake:

moduzko aditzondoak, adibidez; edo galderazko perpausetan “se(r)” galdetzailea, edo menpeko perpaus

osoa. “Baietzian/esetzian //baieskuan/eseskuan 1484 + egon adizkia”; “baietz/esetz eingo/esango + edun

adizkia ondorio forman”; “izenordaina ergatibo kasu markaz + pentzau! partizipioa”. “Iritzi/eritzi/eretzi”

aditzaren bitartez ere hainbat egitura jaso ditugu: “se(r)/aditzondoa/izenondoa + iritzi adizki

trinkoa/perifrastikoa 1485 “; “baiezko perpausa, + es + iritzi adizki trinkoa /uste (izan)

/pentzau/beitxendu 1486 , galdera legez”; “perpausa, + es?/esta?”. “Iritzi” ezezkoan erabilita gutxitzat

hartzea esan gura du, ez dela nahikotzat joten. Hemen jaso dugun adibidea:

kmz7 “... an Amorebietan, ba, pixkat kategorixako puestua nekan, da ‘ALFA’ra etorri bia nitzán,

orduan Tornos-burberr ekarri zitxuen, da ni Tornos-burberra enetzan iristen, eh! Eskola

Armerixan ibili txa, zerá ee ...”

Aurrekook osagarri legez menpeko perpausak har ditzakete, baina ez dira beti ageri

menderagailu markak, adibidez:

kaz3 º... ta esáeria san!, nik estot · péntzatzen ola sanik! ... --kmz ºsé iriste-atzu · mágras · ítxia? --f.a.

burrukan eitxia etxuat ondo pentzatzen

ñaz1 ºan, edifísio bá-san daná, péntzatzen dot! --raz1 ºba ígual iséngo da óri, úste dó-nik, e?

“Uste (izan), pentzau, iritzi” horien ondoan, beste aditz batzuk ere erabiltzen dira jarrera

erakusterakoan: “beitxendu, topau, jausi, ikusi, etorri” esaterako. Adibide bana:

nme2 ºbáai! ······· bátzuek saárrauei be ittutzé · “íí” bañáá, s- satárra geatzen da eró... nerí neurí

satárra beittentze-atá!

raz1 estot ondó topatzen

raz1 Juaní ondo- óndo- · óndo jauste-ako

raz1 orí etxúat ondó ikústen

S.B. orrí es datorkixo ondó pláyara juátia//etxako ondo etortzen, jausten, pláyara juatia

Beste egitura batzuk: “esaten + edun adizkia- + -nes/-n les”; goiko egiturak baina aditza isilduta;

edo “esan leiken...” erakoak; adibidez:

f.a. esáten daben lés e klímia kánbixatzen dao --kgg dakixénak e esáten dabénes e klímia-aldátzen

dao

rag2 ºser?, baloia dala?!...

kaz2 ºamak kontestasiñua: −“ba, lélengo · sesenak · árrapauko sa- al saitxu ba!” nóbixuari..., esaleiken...

·· estzan asko gúra! esta?!

•Ziurtasuna adierazten dutenak. Hasi harridurazko egituretatik: “bai!, bai/es ba!, orixe (ba/bai)!,

bai oixe!, jakiña (ba) 1487 !, normala!, beinke!, biako/bieko!, ombre!, klaro!, es?/esta?” adibidez, eta

perifrasiak ere baditugu sail honetan: “jakiña baietz/esetz, (iñungo/bape) duda(rik) (be) barik, duda(rik)

(be/bape) barik, duda(r)ik bes”, baita forma arruntak ere: “fijo, benetan, seguru, sigur”, esaterako.

1483

“Estot pentzatzen ...” erako adibideetan ez da ulertu behar norberaren buruak ez duela pentsatzen, uste esangura garbia baitu.

Besterik da hitzez hitz horixe esan gura izatea, baina inguruea guztiz bestelakoa litzateke.

1484

Azken bi aldaera hauek ez dira oso erabiliak: “baieskuan” kgg-ri jaso diogu bakarrik eta “eseskuan” geuk jarri dugu, analogiaz

egin daitekeelako.

1485

Adizki perifrastikoa erabiltzerakoan “nor-nori” eta “nor-nori-nork” erakoak jaso ditugu.

1486

Horren aurreko adizkia “nor-nori” erakoa zein “nor-nork” erakoa izan daiteke. Gehienetan partizipioaren ordez aditz izena

erabiltzen da, guk horrelako adibideak jaso baititugu (“estosu uste?, etxatzu pentzatzen/beitxentzen?”, esaterako), baina iraganerako

partizipioa ere erabil daiteke (“estosu uste isen?, etxatzu pentzau/beitxendu?”, eredurako).

1487

I. LASPIUR-ek ere aurkezten ditu aldaera biak, “esamolde jator”-tzat (1999, 44).

519

520

Bestalde, perpaus osoak ere erabil daitezke ziurtasun hori adierazteko. Batzuetan, perpauseko

osagairen batek adierazten du zalantza eza: “eta/t(x)a/da, barren”; beste batzuetan, perpaus osoaren

egiturak du adiera hori. Jakineko perpausak izan daitezke: “estao duda(r)ik, ori da!”; edo egiturak izan

daitezke jakinekoak, adibidez, ezezkoan eratuta, galdera-harridura nahasirik: “es + adizkia + partizipioa -

ko/-go + ba!?”, hurrenkera partizipioa aurretik dela ere jaso dugu. Baiezkoan ere jaso dugu adibide bat:

kmz7 “... Karo ba! Blas zeuría, zeiñena izango da bá! ...”

Edonola ere, aipatutako aukeretariko bat baino gehiago elkarren ondoan ager daitezke;

adibidetzat:

kmz -ori létriori esáutzen dok? -ómbre!, etxúa-pa · esáutukó, neuk e neuk e ein júat-etá! --nme2 -

áitze-osu ori létrioi? ... -á, bai ba! néuk e- i- · eskribídu ot etá! --raz1 ºbai bá! bai! bíxetara ipintzen

dau, jakíña bá!

•Ziurtasunik eza, zalantza adierazten dutenak. “Bada(e)spada(n)/bar(a)espara 1488 (be)” da

euskarazko forma erabiliena baina badira beste batzuk ere: “segurutik, beste barik, edosein modutan”;

gaztelaniatik hartutakoak ere jaso ditugu: “porsiakaso, se(g)uramente, i(g)ual” adibidez. Perpaus bitartez

ere adieraz daiteke ziurtasun eza, lehenago aipatutako “pentzatzen/uste(n)/imajinatzen dot” barne,

adibidez:

f.a. estao esér segúru //f.a. daná da esjákiña //f.a. amén mundúan egún bat estao segurúrik //f.a.

amén estao ordú segurúrik//f.a. ºguré aitxák esáte-ban: guk eskapurik es, da suek ordú segurúrik

es

kmz º”aspikúa”, “trébería”... ·· Báietzía-nao, e?, oríxe dalá · trébería; es nao segúru, e?

kmz6 ºneu be siur es! eskese · neu b’enaix eon e · diretiban ...

•Agiantasuna adierazten dutenak. Batez ere balizko gertakarietarako aipatuko dugu hemen,

“ziurtasun eza”-rekin kurutzatu baitaiteke. Hainbat osagaik adierazten dute, bai jatorriz euskarazkoak bai

jatorriz gaztelaniazkoak baina jator erabilita denak ere; esaterako: “biarbada; igual, akaso, seguramente”

Adizki jokatu bidez, “partizipioa -ko/go + adizkia iraganaldian” ere agiantasun, mentura zentzua

du. Adibiderako:

f.a. Mikel esta etorri, ástu eingo-akon arí

Perpaus bidez ere egin daiteke: “isen leike”; “estakitx/estaki-pa ...”, “biar/bier” aditzak ere

menturazko balioa du batzuetan. “Ero, ei” osagaiek agiantasuna indartu egin dezake, adibidez:

S.B. estaki-pa nik, penia emon destan ero

raz1 ºGaste- Gas- Gastelúkua-garbítxu bier ei dau

•Egiantzekotasuna adierazten dutenak. Aditzondo soilik ez baina perifrasiak eta perpaus egiturak

jaso ditugu batez ere: “itxuria 1489 ; bai/es itxuria, itxuria es; itxuria/itxura danes, itxuria daones/dauanes,

dirudienes; daones; ikusten danes”. Guk geuk ez dugu gure lekukoengandik jaso baina I. LASPIUR-ek 1490

aurkezten duen “kontizu” ere sail honetakoa litzateke.

1488 Eibarren ere sarri erabiltzen da hortik eratorritako “bada(e)spadako/baresparako” izenlaguna, ez ziurtasun eza adierazteko,

fidagarritasun eza baino. I. LASPIUR-ek “bada ezbada (be)” eran jasotzen du egitura hori (1999, 42).

1489 Perpausean hasierako, barruko eta amaierako posizioa har dezake.

1490 (1999, 44).

•Desira, nahia edo itxaropena adierazten dutenak: “a(a)l” da jaso dugun berariazko euskarazko

aditzondo bakarra, baina gaztelaniazko “ojala” ere euskarara egokituta jaso dugu, adizkia baldintza edo

subjuntibo eran hartzen baitu; baldintza soilak, perpaus adierazkorretan, zentzu bera du. Badira beste bide

batzuk ere: perpausetan, aditzaren aurretik “ia/aber (ba)” osagaia tartekatuz, adizkiari ere -(e)n marka

gehituta; edo aginte erako adizkiak erabiliz. Beste bide bat, adizkiari “-(e)lakuan” gehitzea da. “Nai,

espero...” erako aditzez osatutakoek ere, jakina, desira edo nahia adierazten dute. Modu bat baino gehiago

batera ager daitezke, adibidez:

naz aber Eibarrek idabasten dabén!, ójala...

3.2.3. Kategoria-aldaketak

3.2.3.1. Adberbio lexikalizatuak

Aditzondo bihurtutako edo bihurtzen dauden adizlagunak ditugu hauek. Aditzondo legez

jakineko egitura izaten dute; lexikalizazio bidean daudenak, beste kategoria bateko funtzioa betetzerakoan

beste esangurak ere izan ditzake. Adibidez, “gañera”-k adberbio legez esangura kopulatiboaaurkaritzakoa

du besteak beste, baina adizlagun gisa, lekuzkoa. Horrelako batzuk aipatu dira lehenago ere

baina hemen beste batzuk: “gañera, gañetik; orduan; oñes; (afal-/baskal-/gerra-)ostian; onduan; atzera 1491

(be), ostera (be)” eta abar.

3.2.3.2. Izenondoa adberbio gisa

Kategoria horren funtzioak “izan” ez den beste aditzekin betetzen dituzte izenondoek, eta

aditzondo bihurtzen direnez, arruntena da mugatzailerik ez hartzea, forma mugagabea agertzea 1492 .

Izenondo askok onartzen dute erabilera hori eta batzuk esapideetan ere aurki ditzakegu (“argi ibili 1493

(illunetan)”, “argi txa garbi”, “estu ta larri (ibili)” esate baterako). Aditzetan, “e(g)on” da gehienetan jaso

duguna 1494 , baina badira gehiago ere: “ikusi, jausi, geratu, eiñ, jardun, ibilli, urten, berba eiñ, ipiñi, etorri,

kantau, jarri, buelta eiñ, artu, euki, jokatu, bisi 1495 “ esaterako.

Baina izenondo batzuek aditzondoen lekuan edo ordez agertu arren ere, mugatzailea hartzen

dute; horiek izenondo izaten jarraitzen dute gure ikuspegiz, predikatu osagarri funtzioan. Esate baterako,

lekuko gehienek “gaste ikusten saitxuk” egiten duten artean (agian aditzondotzat har daiteke), kmz-k

“gastia ikuste-aut” egiten du (izenondo legez). Horrelako adibide gehiago ere jaso ditugu, “sar”

1491 Aditzondo-adberbioaren esangura “berriro” da; adizlagunarena, lekuzkoa batez ere.

1492 Hori onargarria da ohiko ikuspegiz behintzat; I. ZABALA-ren ikuspegitik hori ez da guztiz zuzena, izan ere: “Hasteko, moduzko

adberbioek nola galdekariari erantzuten diote baina galdera horri erantzuten dioten guztiak ez dira moduzko adberbioak, ‘egoeramailako

predikatuek’ ere erantzuten diote galdera horri. (...) Bestetik, mugatzailerik gabe erabiltzeak ez du esan nahi adj.

kategoriako hiztegi-sarrera bati kategoria aldatu diogunik. Izan ere, ‘egoera mailako predikatuen’ ezaugarrietako bat da

mugatzailerik gabe azaltzea (...) hortaz, ez dago arrazoirik ‘ aditzondo’ edota ‘adberbio’ bihurtzen direla esateko” (1999, 887-888).

Ikus gainera I. ZABALA-ren eta J.C. ODRIOZOLA-ren lana; besteak beste, adjektiboen eta moduzko adberbioen arteko harremana

lantzen dute, sarri adberbiotzat hartu izan direnak predikatu funtzioari erreparatuz adjektiboak baitira euren ikuspegiz (1994). Baina

beste egile batzuek bestela dakusate gai hori; R.P.G. DE RIJK-ek adibidez, zenbait adjektibok “ø” atzizkia hartzen dutela uste du:

“Many adjectives allow a zero adverbializer, i.e., they are able to act as manner adverbs themselves” (1995, 76).

1493 Ikus adibide baten errealizazioa espektrograman: raz1 01A41.

1494 Datuen erkaketarako I. GAMINDE-ren lana ikus daiteke (1991c).

1495 Ikus adibide baten errealizazioa espektrograman, “trankil bizi zian”-ena hain zuzen: raz1 51A29.

521

522

aditzondoarekin ia erabat; “egon” aditza da horrelakoak gehien jaso ditugunak, baina “geratu”-z osatutako

perpausetan ere bai; hemen zenbait:

S.B. kotxia sarra dao ya –f.a. au kótxiau sarra dáo –kgg kótxe au sárra dau –kmz au kótxiau sárra dao

--naz au kotxiauu sarrá dao

S.B. one-galtzok sikiñak dare --naz ñó!, ori pótioi lo- · eee... s- gaitxa dao, e? --f.a. ºbaai-bai-bai!

fronteria ess-kasa eon san! --raz º... ni oin be iguala eongo nitzáke, len bano [sic] txárrao-oiñ!,

geruao ta nérbixo géixao! --raz ºóndo dáaoo: óso- óso guapia dao gañera! ... --kmz3 º... eskopetabe

karua-dauas … da gero munisiñua b’estao-merkia ta geo … --kmz1 º... -”selakúa daok etá ?

[sic]” -”biún-biún-biúna daok!” --kmz likíña daok

nme2 º... bátzuek saárrauei be ittutzé · “íí” bañáá, s- satárra geatzen da eró... nerí neurí satárra

beittentze-atá! //nme2 ºbá! oin gastíak e askoi-ittutzé igual e, · amásei-amasórtzi urteko mutílla-pa

iruroei urteko gisonai be “íí” bañá, e, satárra geatzen da

Alderantzizkoa, izenondo funtzioz eta mugagabean agertzea, “libre” sarri jaso dugu horrela;

adibidez:

kmz ºá! bai!, gusurra esatia libre da

Euskalki denetan artikulurik gabe erabiltzen diren izenondoak badira Eibarren ere (aditzaren

ezaugarriak gogoan izan behar dira, jakina, aditzondo funtzioan agertu ahal izateko). Atal honetan jar

genitzakeen hainbat izenondo izenondo berezien atalen jorratu ditugu (hala-nola “argi, garbi, susen,

oker...”); beste zenbait: “jator jokatu, egoki/soragarri jokatu, “libre egon”, “sintzo/formal ibili”, eta abar.

3.2.3.3. Partizipioa adberbio gisa

Partizipioa bera huts-hutsean ez dugu jaso adberbio gisa, baina bai hainbat atzizki edo

deklinabide kasu marka erantsirik (aditzondo ez ezik, adizlagun bihurtuta). Edonola ere, atzizkiak zein

kasu markak aditzari txertatuz gero menpeko perpausen eremuan sartzen gara. Hemen dira guk jasotako

moduak:

• -t(t/x)a/da atzizkia 1496 txertatuta. Aldaera fonetikoak partizipioaren azken soinua zein den

araberakoak dira. Ia-ia aditz guztiek har dezakete atzizki hau eta Eibarren hedatu, erabili eta emankorrena

da oso alde handiz. Moduzko adberbioak sortzen dira gehienbat, edo nolabait modu esangura edo

ñabardura dutenak 1497 . Horrela sortutako adberbioek osagarriak hartuz gero edo atzizkidun partizipioak

forma lexikalizatuak ez badira, moduzko menpeko perpausen atalean sartzen gaituzte, “ondo gordeta

dakat” esaldian adibidez. Lexikalizazio bidean dago besteak beste “beteta”. Adibide batzuetan aditzondo

soila ere erabil daitekeenean, aditz bihurtuta eta -ta atzizkiz ere jaso dugu, “asarretuta” adibidez, “asarre”

soilaren ondoan. Beste kasu batzuetan, partizipioaren jatorria izena edo izenondoa izanda ere, partizipio

bihurtuta esangura ezberdina duenez, honelako adberbioen erabilera justifikatuta dago: “tontotuta,

moskortuta, amorratuta”.

Horrela sortutako formei leku-denborazko genitibo marka ezarriz gero menpeko perpaus

erlatiboak sortzen dira.

1496 Ikus adibide gehiago sintaxiaren sailean moduzko esaldien atalean ere, baita aditzen sailean forma pasiboen atalean ere. Ikus,

bestalde, errealizazio bat espektrograman: kmz 67A166.

1497 Sortzen den kategoria ez litzateke aditzondoa I. ZABALA-ren eta J.C. ODRIOZOLA-ren ustez: “partizipio hauek gramatikakategoriaz

posposizio-sintagmak dira: posposizio-sintagma horiek aditz-sintagma dute barrruan. Areago, partizipio horiek perpaus

absolutuak eratzen dituzte (...) zuhurrago dirudi -rik edo -ta morfemak menderagailu edo posposizioen sailean sartzea” (1994, 540).

Egitura berezi batzuk ere osatzen dira: “adberbioa/zenbatzailea + partizipioa- + -t(x)a/da”. Dena

dela, lexikalizazio bidean daudenak esangura nahiko tinkoa dute; prozesu horretan sartzeke daudenak

arrunki sor daitezkeelarik ere. Bikoteak ere baditugu: “asko jota, gitxi jota”, “gehienez, gutxienez”

esanguraz. Horien parekoak dira “geixen(a)/goittik jota, gitxien(etik)/betik jota”. Asko erabiltzen den

beste kasu bat: “ondo 1498 /obeto//txarto esanda (+ eon adizkia)”. Osterantzean sortutakoak, lexikalizatzeke,

ere jaso ditugu, esaterako:

naz ori kóntus eindda dao, e?

• -(r)ik atzizkia ez da aditzei txertatuta sarri erabiltzen Eibarren 1499 . Erabiltzen denean, jakineko

egitura eta aditzekin egiten da batez ere: “se(r) esanik/eiñik estao ...”, “estao esan biarrik 1500 ...”. Horietan

atzizkia partitibo kasu marka garbitzat ere har daiteke. Adibide batzuetan zalantza dugu oinarria

izenondoa ote den ala aditzoina ote den (forma batzuk aditzondo eratorrien atalean ere aipatu ditugu):

“sabalik”-ek esaterako zer du oinarrian, “sabal” izenondoa ala “sabal(du)” aditzoina?; zalantza bera dugu

“utzik, isillik, bisirik” eta abarren kasuan. Partizipio osoari txertatuta jaso dugu “pentsaurik” forma,

moduzko esangurazkoa baina horren erabilera oso murritza da Eibarren, kaleko gizonezko zaharrenek

baitarabilte: kmz10-i eta kmz14-ri jaso diegu bakarrik; jarraian adibideetariko bat:

kmz10 “... gu juan giñazen, ba, pentsaurik, gure urteriagaz, ba, geldittu geinkiala hori zerori ...”

Bestalde, “i(g)esik” formaren oinarria ez da ez izena ez izenondoa, aditz perifrasiaren lehen zatia

baino (“i(g)es eiñ”).

•Deklinabide kasu markak txertatuta. Hemen ez dira kasu gramatikalak eta izenlagunak

aipatuko, adizlagunak sortzen dituztenak baino. Kasu batzuk aztertuko ditugu bereziki:

Instrumental kasu marka txertatuta (-s). Forma mugatuak (singularrekoak) jaso ditugu (“leiduas,

irekurrixas, naixas, juenas, ibilixas” esaterako), mugagabeak ez baitira erabiltzen Eibarren (guk ez dugu

horrelakorik sistematikoki jaso behintzat). Postposizioekin ere ager daitezke horrelakoak, “ikesixas

batera/gañera” eredutzat (aditz izenak ere izan daitezke partizipioen ordez); edo denborazko esangura

duen egituran “bat” zenbakiaren aurretik, “altzauas bat” eredutzat. “Partizipioa instrumental kasu markaz

+ juan adizkia” egituran ere erabatera forma mugatuak erabiltzen dira, salbuespenak ere jaso ditugun

arren, S.B.-ren “illundus joyak” esaterako (modu arruntena “badoya gastauas” erakoa da); hauetan ere

aditz izena erabil daiteke partizipioaren lekuan esangura aldatzeke.

Inesibo kasu marka txertatuta (-n). Kasu honetan ere forma mugatu singularrak erabatekoak dira.

Kasu batzuetarako instrumental kasu markaren esangura bera du, baina errepikatuta erabiltzen da (kasu

marka bera errepikatuta: “ibilixan-ibilixan 1501 “; kasu marka biak erabilita: “ibilixan ibilixas”, adibidez).

Beste kasu batzuetan bestelako esangura du, moduzko garbiagoa: “jakiñian/egonian (egon)”. Batzuetan

perpauseko beste osagai batzuek laguntzen dute inesibo kasu marka azaltzeko: “erdi, ixa” esaterako (“erdi

jantzixan”, “ixa illian” adibidez); ezintasuna adierazterakoan ere agertzen da, hurrenkera zein den kasu

marka “esin”-i txertatuta edo partizipioari txertatuta (“eiñ esiñian” eta “esiñ eiñian”, eredurako)

1498 “Ondo esanda!” egitura bera lexikalizaturik edo bidean da, esapide legez erabiltzen da: “merezi zuen hori esatea” edo antzerako

esanguraz (agian gaztelaniako “¡bien dicho!”-ren kalkoa da baina Eibarren ongi “itzuli” da).

1499 Ikus “-ta” atzizkiari arestian egin zaion iruzkina.

1500 “Biar” hori izenaren eta aditzaren tarteko bidean dago kasu honetan.

523

524

−lehenengo aukera (partizipioa + esiñian) da hedatuena bietan−. Dena dela, inesiboak orokorrean dituen

esangura ñabardurak har ditzakete partizipioek ere (modua, lekua, ekintza...), baita gehiago ere,

baldintzazkoa esaterako.

Hemen aipa daiteke beste egitura bat: “partizipioa + eiñian/biarrian”, moduzko perpausen

sortzaile. Edonola ere, A. AREJITA-k “eiñian”-en parekotzat aurkezten du “aginean” forma 1502 , berba

atzekari legez. Orduan Eibarko “eiñian” hori zer da?, “eiñ” partizipioa inesibo kasu markaz, ala

“aginean”-en aldaera? “Biarrian”-ek eman dezake argitasun piskat, baina ez osoa; izan ere, nola

parafraseatuko genuke “jausi biarrian (dago)”?: “jausi ein BIAR dau, jausi ein biar dabela emoten dau;

ixa jausixan dago...”, eta horietan agertzen diren osagaiak adizkiak dira, ez da “biar” izena, aditzaren

erabileretariko bat baino.

Esaerak ere baditugu honelako adizlagunez osatuta, adibidez:

S.B. “jan da eranian da pixu ariñian, estao gure morokorik”

Beste kasu marka batzuk ere jaso ditugu: soziatiboa, leku-denborazko genitiboa, ablatiboa,

adlatiboa; adibide batzuk:

naz ba-askenian aimbestee ibillikiñ, apurtu ingo da

f.a. jan-eranétik óndo gáuas

raz6 “Gaztañian horrixekin, ganau zaiñara ta juate giñanian ...” --kmz ºmendira juateko ero, ·

ganau-sáñerako be bai

nme2 ºbaai, bañá, lúak artu barik estao loitteik: oríí, jakiñékua da

3.2.3.4. Zenbatzaileak adberbio gisa

Zenbatzaile batzuk aditzondo dira aditzarekin komunztadurarik ez dutenean, automatikoki

singularrez egiten dutenean. Hau da, “asko daki” egituran “asko”-k aditzondo funtzioa du; baina “asko

dakis”-en izenordain funtzioa, adizkiko morfema pluralak erakusten duenez (izen zenbakarri edo gauza

bat baino gehiagoren ordez erabiltzen dela ziurra da). Guk, edonola ere, zenbatzaileen inbentarioa eta

formak-aldaerak-erabilerak (perpaus bakoitzeko funtzio edo kategorian larregi erreparatzeke)

deklinabideko atal horretan aztertu ditugu.

3.2.3.5. Aditzondoak izenondo gisa

Ez da honako hau erabilera arruntena baina “leku urriña” eta “leku urra” gisakoak jaso ditugu

S.B.-ren ahotan.

3.2.3.6. Esaera adberbialak

Atal honetan hainbat kategoriatako osagaiak sartuko dira; gehienen ezaugarri amankomuna

esangura nolabait lexikalizatuta izatea da. Aurkeztuko diren egiturak ez dira denak Eibarko bereziak,

jakina; baina Eibarren erabiltzen diren batzuk ezagutzeko balio izango digu hemen aipatzeak; hauek dira

jaso ditugun esaeretariko batzuk: “batera(-batera), baterakuan; lelengotik, lelengo ta bat(/beiñ); len-bailen,

albaitx askarren/biskorren; noixian beiñ, noixi-peiñ /noixi-beiñ, noixi-peiñian /noixi-beiñian; lantzian,

1501 Esaera ere bada, “ibilixan ibilixan bagabixas/bagabillas”.

1502 “Aginik” ere badakar baina horrelakorik Eibarren ez denez ez dugu horretan erreparatuko (in MENDEBALDE, 1998, 170).

lantzian beiñ, lantzian-lantzian; bein da berris/barris//barriro/berriro; takian-potian, takian da potian,

takian-takian; beiñ-ero-beiñ /beiñ-o-beiñ 1503 , beingotik, beinguan; bein be(s); bein baten; beste baten;

lelengo aldis; zenbakia + bidar/bider//aldis; oiñ urrengo/urrenguan; aste-egunian; momentu batetik

bestera; goixian goixao, goixian goixetik; gaur egun/egunian” batez ere denbora esangurakoak. Bestelako

esangurako esaera batzuk: “bates be, geixenbat; lantzian + zenbatzailea; gitxi/piskat gorabera”; “bide

bates”; “gorantzi(x)ak + edutezko genitibo markadun izenlaguna 1504 /leku-denborazko genitibo markadun

izenlaguna 1505 + partes/partetik”; “alperrik + izan adizkia”; “soritxarres”; “nai txa nai es, derri(g)or(res)”;

“izena + dala ta estala”; “bertan bera 1506 “; “jai + egon adizkia!”; “gero gerokuak”; “jo-ta-ke/keia/sua”;

“eta abar/abarra”; “taka-taka”; “kasu/kaso baterako, esate baterako, kasurako, esaterako, esateko baten”;

“eurixa goixan-beian”; “era-batera”; “aurrera ta atzera, atzera ta aurrera; atzeruska ta aurreruska; jo atzera

ta jo aurrera”.

Gaztelerazkoak ere erraz erabiltzen dira Eibarren: “sobre todo, derrepente, momentuan; de

paso”. Batzuk euskaraz oso errotuta ditugu, “derrigor(res)” esaterako.

3.3. Nahaste semantiko-pragmatikoak

Deiktikotzat har daitezkeen adberbio batzuk aipatuko ditugu hemen, denbora ardatzean eta leku

ardatzean erabiltzerakoan era batera ez, baina alderantzizkora ere uler baitaiteke: “aurre/atze/gero/(len)”

aipatuko ditugu bakarrik. Kasu markak har ditzakete, baina “arazoa” ez da horregatik ezabatzen (agian

hortxe du sorrera). Esaterako, denbora ardatzean iraganaldiari begira “aurre”-k gehienetan hizlariaren

ikuspegitik zaharrena, lehenagokoa adierazten du eta “atze”-k berriena, geroagokoa; baina gerokoari

begira “aurre”-k berria adierazten du, etortzeko dagoena. “Len” eta “gero”-rekin gauza bera dugu, “len”

erabiltzen da zaharrena adierazteko eta “gero” berriagorako; geroaldiko ikuspegiz “gero” erabiltzen da,

“len” semantikoki ezinezkoa baita gerokoan.

Leku ardatzean, hizlariaren ikuspegitik “aurre”-k aitzina adierazten du eta “atze”-k ostea

(erreparatu egin behar da “iraganaldi”ko denbora ardatzeko erreferenteen alderantzizkoak direla). Leku

ardatz berezi bat aipatuko dugu: testu-liburu-dokumentu-diskoetan esaterako, “aurria” portada eta

hasierako orriak lirateke; “atzia” ostera, amaierakoa; baina testuan edo edukinean barrena “aurrerago” eta

“atzerago”-k esangura bikoitza izan dezakete, alderantzizkoa gainera: “ikusi aurrerago” hutsa adieraziz

gero, gure lekukoek hasieretako orrietaruntz joko lukete; “ikusi atzerago” aginduz gero, amaieraruntz

joko lukete. “Aurrerago”-ren pare ulertzen du nme2-k behintzat, “gorago”, eta “atzerago”-ren pare

“berago”. Gure iritziz, edonola ere, testu edo antzerako edukinetan alderantziz ere uler daiteke:

“aurrerago” amaierako orrietaruntz eta “atzerago” hasierakoetaruntz.

Nahasmenaren adibide batzuk ekarriko ditugu hona:

rae ºgeroo, artuak amaitze-sienian, gero bábak!, e-eee jo!, babá · ásko-ote-san dá!: árek ee apártau! ·

mákiñiakiñ · −gámbaran mákiñi eote-san!− da geró ÁNDIK ATZERÁ bábak apartátzen! gabian!:

oseak’ésan · biarrik amaitzen!

1503 Esangura ñabardurak ditu: “behingoz, halakoren baten” batetik, eta “noizbait” bestetik, nagusiak aipatzekotan.

1504 Horrela gorantziak nork bidaltzen dituen adierazten da.

1505 Horrela denbora esangura gehitzen da: gorantziak noiz ematekoak ziren zehatz.

1506 Esangura zeharo lexikalizaturik dagoela lekuko baten iruzkin ironikoak erakusten digu; “bertan bera jausi” perpausa dela eta hau

zioen: nme2 “ºa! bertan góra esta jausten iñóbee...” Edonola ere, beste aditz batzuekin ere erabiltzen da: “autz eiñ, desaparesiru,

amaitxu, laga” beste batzuen artean.

525

526

kmz1 ºes!, éibartarra dók orí!: éibartarr-éibartarr-éibar-… Gure tíok, · Marsélok etá, · siásen iru

mutíll · da neská bat, da-an da ba, -”íí!”, béti! ... nik étxaíxat. Arek ÁURRETIKÚA- (?)… gu

baño GERÚAOKÚA-súan [sic] árek

Nahaste semantiko hauek ez dugu uste Eibarko bereziak direnik, nolanahi ere, eta ez dakigu

euskal sena jatorrak modu bateratuan ulertzen dituen adberbio horiek.

3.4. Ondorioak

Adizlagunen sailean postposizioak edo atze-hitzak izan ditugu aztergai bereziki. Postposizioak

beti joan behar dute aurreko osagai bati oso estu lotuta, baina ez kasu marka beste. Nolanahi ere, erdibide

horren froga atzeko hitz hori beste funtzio batzuetan beste kategoriaren bat izan dezakeela litzateke; baita

postposizio funtzioan kasu markak har ditzakeela ere. Aurretik hainbat kategoriako osagaiak har ditzake:

izena, izen sintagma, izenordaina, birritako erakuslea, aditzondoa, beste postposizio sintagma bat, aditzaadizki

jokatua, eta perpausa ere bai. Aurrekari horiek kasu markak har ditzakete ala ez. Kasu marka

arruntena genitibokoa da. Hurrenkerari dagokionez, arruntena da postposizioa ondorik agertzea, eskuma

aldean. Funtzio atzekari hori hainbat eta hainbat osagaik betetzen dute, batzuk emankorragoak badira ere,

bai erabileraz, bai esanguraz bai aldaeraz. Postposizioen esangura arruntenak leku-denborazkoak dira,

baina modu, kopuru, jarrera, ordezkaketa eta beste mila ñabardura har ditzekete. Batzuetan postposizio

egiturak eurak lexikalizaturik daude toponimian, eguneroko hitzetan eta esapideetan ere bai.

Aditzondoen alderdi formalari dagokionez, bakunetan denborazkoek osatzen dute sail

aberatsena. Forma eratorriak sortzea da bide arruntena, nolanahi ere. Atzizki batzuk ez dira oso

emankorrak sortze aldetik baina erabilera aldetik frekuentzia handia dute, -ki, -do/-to atzizkiez osatutako

formetan gertatzen den moduan adibidez; beste atzizki batzuk oso emankorrak dira, -ka legez, esanahi

aldetik ere ñabardurak ugari ditu ondorioz. Izatez adizlagunak diren forma batzuk guztiz aditzondo

bihurtuta daude, esangura jatorrizkotik oso bestelakoa dutelarik. Aditzondo konposatuak sortzea ez da

eratorbidea besteko bide ugaltsua. Baina egitura konplexuagoak ere aipatu behar dira, oso bide joria baita.

Alderdi semantikoari dagokionez, leku-denborazkoak arruntak badira ere, moduzko aditzondoak

eta mailakatzaileak gogoan hartu beharrekoak dira. Oso sail ugaria da iritzi-adberbioena; ustea,

ziurtasuna, zalantza, agiantasuna, egiantzekotasuna eta desira adierazteko formak eta egiturak daude bere

baitan. Forma bakunak erabiltzea baino arruntagoa da egitura konplexuak erabiltzea, sarritan adizkiak

tartean direla.

Kategoria aldaketek adberbioen eremua asko aberasten dute. Perpausaren egiturak erakusten du

izenondoa adberbio gisa noiz erabil daitekeen; partizipioek ere sail honetako bihurtzeko kasu markak eta

atzizkiak hartzen dituzte, besteak beste. Bestalde, zenbatzaileak ere batzuetan aditzondo dira, aditzeko

komunztaduran eraginik ez dutenean hain zuzen. Alderantzizkoa, adberbioak beste kategorien funtzioetan

nekez aurkitzen dira. Bestalde, esaera adberbialek leku handia hartzen dute adberbioen alor honetan, eta

bakoitzaren aldaerek areago egiten dute; nolanahi ere, maileguz hartutako esaerak ere erabiltzen dira.

Osagai eta aditzondo deiktikoek, izaerak baldintzaturik, esanahi kontrajarriak ere izan ditzakete

zein ikuspegi hartzen den edo erreferentea zein motatakoa den. Ez da baina, Eibarko arazo berezia gure

iritziz.

4. ADJEKTIBOEN, ADBERBIOEN ETA BESTE OSAGAI BATZUEN MAILAKATZEA

Adjektiboak eta adberbioak dira berez mailak onartzen dituzten kategoriak, baina jakineko bide

batzuk izenak, izenordainak, erakusleak, zenbatzaileak, interjekzioak eta abar indartzeko edo

mailakatzeko erabiltzen dira esate baterako. Beraz, atal honetan mailakatzaileak orokorrean jorratuko

dira, berdin diola zer indartzen duten.

Mailakatzeko hainbat bide daude, eta sarri aurki ditzakegu mailakatzaile bat baino gehiago esaldi

edo perpaus baten bertan:

4.1. Marka fonetikoak erabilita:

4.1.1. Bokalak luzatuta 1507

Ahozko lagunarteko jardunean oso erabilia da bide hau eta gainera oso adierazkorra da

semantikoki, hizlariaren jarrera ere azaltzen duela. Esaldi baten bertan berba bateko baino gehiagoko

bokalak luza daitezke, eta edozein bokal, jakina. Goi maila adierazten du. Zenbait adibide:

nae ºááá da ume guápuee!

kmz ºJésúúús!, jésúússs!, ··· sékula esiñ ama- amaitxútakua da-áu!

kmz º oooi!, seláko edéérraa!

4.1.1. Kontsonanteak luzatuta 1508

Kontsonante leherkariak ezin luza daitezke (egitekotan ere, etentxoa edo egingo litzateke

kontsonante horiek nabarmentzekotan), ezta euren baitan osagai leherkariak dituztenak ere (afrikariak

alegia), dardarkariak salbuespen (edonola ere, dardarkarien sailean luzapena baino areago errepikapena

litzateke). Osterantzean, bokalentzat esan dugunak atal honetan ere balio du, bai zentzuz bai marka bat

baino gehiago ager daitezkeelako bata bestearen ondoan. Adibiderako:

raz1 ºtotál billurtúta bisí naixs ja- játiakin da, baña billurrrrtúta komplétamente!, iñusséntetuta

bisi naix, xe- iñuséntetuta!

raz5 ºbai ba!-alabía eskontzia nai-ban!: mutill ónnna ei san!

4.1.3. Kontsonante bustiduraz

Goi maila baino, hizlariaren jarrera adierazteko erabiltzen da; batzuetan eztigarri gisa erabiltzen

da eta beste batzuetan guztiz peioratiboki. Lehenengoaren adibidetzat jar dezakegu “baltxa,

p(r)exioxa/p(r)exioxo; xe(r); adiox” eta bigarrenaren adibidetzat “exkaxa, maxkala”.

1507 Ez dugu fonetikako atalean bokal bakoitzaren iraupen mediarik egin, eta adibideak pertzepzioz transkribatu ditugu: zalantza izan

dugunean luzatua ote den ala ez, ez dugu aintzat hartu; baina luzapena nabarmena denean, bokalak luzeraren arabera gehitu ditugu

transkribapenean.

1508 Ez dugu fonetikako atalean kontsonante bakoitzaren iraupen mediarik egin, eta adibideak pertzepzioz transkribatu ditugu:

zalantza izan dugunean luzatua ote den ala ez, ez dugu aintzat hartu; baina luzapena nabarmena denean, kontsonanteak luzeraren

arabera gehitu ditugu transkribapenean. Hobietako kontsonante albokari luzatua transkribatzerakoan “l-l” eredua bete dugu, “ll”

idatziz gero grafikoki behintzat sabaikariarekin (“ll”) nahas daitekeelako.

527

528

Hala ere, bustidura ez-automatikoak beti ez du esangura hori, ezer azpimarratzeke ere

sabaikarizazioa ager baitaiteke.

4.2. Marka morfologikoak erabilita

4.2.1. Atzizki bidez:

•“-txo” atzizkia hainbat kategoriari eransten zaio: bai izenondoei, bai adizlagunei, bai

aditzondoei; eta gainera izenei ere bai. Kasu markak eta bestelako atzizkiak ere hartzen ditu. Esangura

aldetik ere aberatsa da, hainbat ñabardura baititu: “piskat gehiago-handiago... /gutxiago-txikiago...” da

esangura orokorrena.

Formari dagokionez, sarri hartzen du gehiagotasun marka ondorik; balio erakuslea duten

adberbio kategoriako forma batzuek, adlatibo bide zuzenezko markadunak hain zuzen, bitxitasun

fonetikoa dute loturazko bokaltzat beti -a- hartzen baitute: “onutzatxuao, orrutzatxuao, arutzatxuao” hain

zuzen; ez dugu uste “onutza-” osoan adlatibo bide zuzenezko markaren arrastoa denik; edonola ere, raz1-i

bakarrik jaso diogu “onutxuao” forma.

Gehiegitasun esangura ere badu, baina ez erabatekoa, edo hizlariari ez dio larregi ardura

gehiegitasun horrek, “geixe(g)i” eta “larregi” hitzek eurek ere hartzen dute atzizki hori, bakoitzak aldaera

bikotea sortuz gainera: “geitxo, geixeitxo; lartxo, larre(g)itxo”.

“Oin” aditzondoari (kom. “orain”) gehituta ere aldaerak ditugu, “ointzu-” eta “ointxu-”.

Esangura antzerakoa izaki ere ez dakigu “-tsu” eta “-txo” atzizki ezberdinak diren, ala biak “-txo”-ren

aldaerak diren.

Izenen ondoan “txikia” da esangura neutroena; baina esangura afektiboa ere badu, oso markatua:

“amatxo, aitxatxo; Andonitxo” berbetan adibidez, edo umeen “erropatxuak” berban esaterako.

Egitura batzuetan, gutxitan, goi maila adierazten du: “ondotxo” aditzondoak ez du esan nahi

“piskat ondo”, “oso ondo” baino; gauza bera gertatzen da “sarritxotan”-ekin.

•“-(t)xe” atzizki-artizkia deklinabidearen eremuko erakusleen eta balio erakuslea duten

adberbioen atalean azaldu dugun bera da 1509 . Han argi utzi dugu batzuetan atzizki legez agertzen dela, eta

beste batzuetan artizki legez; atzizkiaren baitako kontsonante alternantzia ere aipatua dugu. “-txo”

atzizkiak baino bizitasun eta erabilera aberastasun txikiagoa du (batez ere ez delako hura besteko

kategoriatan txertatzen) baina hala ere oso emankorra da, erakusleek eta balio erakusledun adberbioek

eurek sail mugatua baina erabilera frekuentzia oso-oso handia baitute. Atzizki legez dugu adibidez:

“ointxe, oingotxe; orduantxe”; artizki legez esaterako: “oinditxik”.

Gainera, indartze lagunak har ditzake, “bertan” osagaia esaterako: “orduantxe bertan, ointxe

bertan”.

•“-ska(ra/da)/-xka(ra/da)” atzizkia batez ere koloreen alorrean erabiltzen da, kolorearen tonoa

gutxi gorabehera adieraziz; eredurako: “gorriska/gorrixka //gorriskara/gorrixkara /gorriskada/gorrixkada”.

1509 Izan ere, deklinabidearen atalean azaldu diren forma indartuak hemen ere jar genitzakeen.

Hala ere, beste osagai batzuek ere hartzen dute atzizki hori, zenbatzaile zehaztugabeek adibidez,

“mordoxka bat” eredurako.

Atzizki horrek beste osagai batzuk ere har ditzake, “luseskiña” izenondoan duen -iñ adibidez.

•“-tzu” atzizkia aurkeztu dugu aniztasuna esanguraz deklinabidearen atalean; hemen, gutxi

gorabeherako traza edo antza adierazteko aipatuko dugu, “i(g)ualtzu” forma eredurako.

•Beste atzizki batzuk: “-ka 1510 “, “-kotxo”, “-kote”, -”txa 1511 “, eta adibide bana: “satarkia,

satarkotxo, orixkote, lapurtxia”.

•Atzizkia ez den arren hemen aipatuko dugu “sar” izenondoa. Aipatu da lehen ere izenondoen

atalean dituen esangurez: denbora askokoa; handia; eta despektiboa. Ez dugu berriro dena errepikatuko,

beste izenondo batzuen mailakatzaile izan daitekeela baino ez dugu aipatuko: “tonto sarra, majadero

sarra” erakoetan.

4.2.2. Errepikaketaz

Errepikaketa soila izan daiteke (dena delako osagaia errepikatuta) edo tartean beste osagai

batzuk direla.

•Izenondoa 1512 , aditzondoa edo bestelako osagaia 1513 errepikatuz, goren maila adierazteko, onean

on eta txarrean txar, ugaritasunean ugari eta urritasunean urri, baiezkoan bai eta ezezkoan ez... adierazten

da. Orokorrean lehenengo forma izaten da errepikatutakoa mugagabez, baina batzuetan fonetika

sintaktikoz osagai hori piskat desitxuratu egiten da: “poli-politxa, bal-baltza” adibidez, amaierako

kontsonante afrikaria kontsonante aurretik galduta; edo “pu-puntan”, amaierako silaba osoa galduta.

Bigarren osagaia deklinatu edo atzizkiz aldatu egiten da forma soila balitz legez. Adierazkortasunaren

arabera errepikapen aldiak gehitu egin daitezke. Zenbait adibide:

raz1 ºetxéko morúan éukitze-gendúan: etxéko morú-morú-morúan --raz1 º... or e, estakasu

modifikau biar eséb’eséb’eséb’eséb’esébe... --raz º... Eulok eta-bé kótxia gasté-gastérik artu eben

... --kmz ºess!: on-on-on-óna-pés!

Batzuetan, hala ere, osagaia mugatzaile edo kasu marka edo atzizki eta guzti errepikatzen da,

adibidez:

raz1 º... onétxe-morúan!: polí-polí-polítxa, barres-bárres-bárres-bárres.... --rae º... baña txárrentxárrena

mendíxan isete-san egarríxe!, búúú!, ide-báten txárren-txárrena!... ... --kmz1 ºbái!, amándria

Eibarkúa, éibartárra-éibartarra ...

Inoiz izena ere errepikatzen da, tasunen bat indartzeko: “egi-egixa, ume-umiak, bide-bidia, samasamatik,

Eibar-Eibarko” adibidez.

Aditz perifrasietako aurreko osagaia ere errepikatuta izan daiteke: “ple-ple eiñ 1514 “ adibidez,

errepikapenez erabiltzen da beti, eta ez “*ple eiñ”.

Areago, perpaus osoak errepika daitezke, esana indartzeko; adibidez:

naz ikusikosu, arrapatzem-basaittut, arrapatzem-basaittúúút...! ikusikosu

1510 Adibidea bakarrik forma mugatuz jaso denez, amaierako bokala -a dela suposatu egin behar da; -e ere izan zitekeen.

1511 Adibidea bakarrik forma mugatuz jaso denez, amaierako bokala -a dela suposatu egin behar da; -e ere izan zitekeen.

1512 Ikus espektrogrametan errealizazio batzuk: nme2 1A169; raz1 01B319.

1513 Ikus adibide baten errealizazioa espektrograman: raz1 24A374.

1514 I. LASPIUR-ek ere aurkezten du egitura hori (1999, 48).

529

530

•Errepikatutako osagaien artean “bai” tartekaturik. Adibidez “ondo bai ondo”, baina ez da ia

erabili ere egiten honelakorik. Errepikatutakoa izenordaina denean erabiliagoa da: “su bai su!” edo “a bai

a!” erakoetan esate baterako.

•Errepikatutako osagaien artean “be” tartekaturik aurrekoa baino askoz ere sarriago erabiltzen da

baina ez dute lekuko guztiek erabiltzen. Adibidez, “ondo be ondo, ona be ona” ditugu.

•Errepikatutako osagaien artean “eta” tartekaturik da gure ustez honelako errepikaketa

“konplexuetan” erabiliena eta aberatsena. Gainera, errepikatutako osagaiak era askotakoak izan da)tezke:

adberbioak, zenbatzaileak, izenak, aditz partizipioak, perpausak... Errepikapen aldiak adierazkortasunaren

araberakoa da, edo ekintzaren indarrarena, adibidez:

rmz ºseaa... [idiak] badakisu séla este-sian!, oingótxe moruan!: lótu ta erabilli tta lotu ta erabilli tta

lotu ta erabilli tta ba, ési!

•Errepikatutako osagaiek gehiagotasunezko konparaketa egitura sortuz. Sarri erabiltzen dira

honelakoak eta “ondo baño obeto, satarra baño satarraua” ipiniko ditugu eredurako; lehenengoa da gure

iritziz jaso ditugun honelako denetan erabiliena.

•Perpauseko osagairen bat amaieran berriro errepikatzerakoan, horixe da nabarmendu nahi dena.

Teorian behintzat edozein osagai izan daiteke errepikatutakoa, subjektua, objektua, osagarriak, aditza

bera, adizkidun perpaus zatiak.... Sarri ere sarri erabiltzen da. Adibidez:

S.B. a bai gison ona san, a!

raz1 º ... políttaua-síam-políttauák! ... --raz1 á gisóna óóna sán! óóna!

naz ikusitta bákarri-pe póstu itte-naix, e? póstu... --raz1 ºda étxakue ba-asarretu geró ee e ...-ri txa ...ri!?

·· eta, · asarrétu gáñera-asarrátu, e? ... --kmz ºfío?: uíí! ké frío! · berótu sáitxe! berótu! berótu!

raz5 º−“geró-orrekin Kayetánonekuokiñ es berbári-pe iñ, ee?, berbári-pes!: órre-txarra-dia-ta!”... -nme2

ºá! Sabino etorrittakuen ikusikosú! Sabíno etorrittakuen

•Perpauseko aditza partizipioan eta jokatuta ager daiteke, birritan, “be” tartean duela; adibidez:

nme2 sarrán sarrés, · kótxia, · ibíli bestabill

•Goikoaren aldaeratzat har daiteke aditz sintagma nolabait errepikatzen denean, “eta” tartean

dela; adibidez:

S.B. kotxe barrixa erosi dau, ta bai merkia erosi be

•Errepikatutako lehenengo osagaia edutezko genitibo marka duenean eta bigarrenak

instrumentala edo soziatiboa goi maila adierazten da. Egitura hau aipatu dugu jada deklinabidearen

atalean: “sarran sarres” eta “sarran sarrakin” erako adibideak ditugu.

•Errepikatutako osagaien artean “baña” tartekaturik ere sarri erabiltzen da; errepikatutakoa

izenondo edo adberbioa izan daiteke, zein egitura handiagoak. Hurrenkera adierazkortasunaren arabera

aldatu egin daiteke. Adibide batzuk:

naz Lúrdes dao méya baña mé-meya --raz º... eún bat sán, · lélengo Eibárren-manifestasiño ·

gogórra eon sana -baña gogórra, e?

rmz2 º... ikusítxa-dáka-ní-gáñexka jentés, ·· Urtáiñek · da Jústo Gallástegi [sic] arrí-jasotzen

jokatu ebeníam-bé!, baña gáñeska jentía betéta!, San Jóse-eun báten, bañaa jentía!...

naz -sélan atzo gabeko afarittan? ... -búú! onndo baño-obeto baña onndo bañ’obeto

•Bestelako mailakatze errepikapenak:

raz5 º... −“enííí! o-ri, ori-orí don trástia! ...” ... --raz5 º... d’ártze-ban tasoikára ba-kafíataesní,

sópa-sópak eiin dda ...

f.a. ºe!, gisóna-jákiñ es baña órre-gausok..., jákiñ es! gisonak...

kmz ºbai!, bai-bai-bai, i estútu eitxe-áix, estútu eitxe-ais!… --kaz2 ºda, ara juatia nai txa

(?)juatias... · sálto itxia nai plasára! sálto itxia nai plasára ta... ·· álakom-baten ...

4.3. Maila adberbioak

Gramatikariengandik jaso ditugun iruzkinak Eibarren errealitatean frogatu egin ahal izan ditugu;

hauxe irakur dezakegu adibidez: “Ez da erraza maila-adberbioak sailkatzea: izan ere, maila-adberbio

berak balio desberdinak har ditzake testuinguruaren arabera edota hiztunak ematen dion intonazioa eta

enfasiaren ondorioz” (I. eta E. ZUBIRI, 1995, 268). Hala ere, bide batzuk argi eta garbi aurkez ditzakegu

eta beste batzuk ez hainbeste.

Edonola ere, hemen aurkeztuko ditugun osagai guztiak ez dira adberbioak, batzuk bakarrik

erabiltzean izenondo arruntak dira (“itzel, galant” adibidez), edo bestelako kategoriak (“oso” adibidez),

esaterako, baina guk denak batera aurkeztuko ditugu.

4.3.1. Goi maila, osotasuna adierazteko

Osagai batzuk osoan ageri dira mailakatzaile legez: “oso, galanta, itzela/itzala, demasa, aundixa,

nausixa, sarra, amorratua, garaua; ondo, asko, siero”; maileguak ere sarri erabiltzen dira: “profesionala,

enormia, terriblia, estraordinarixua, mundiala, numero-uno”, eta leku-denborazko genitibo marka ere har

dezakete (“estraordinarixoko txakurra”, esaterako). Beste batzuk eratorriak dira: “-garri” atzizkiz:

“ikusgarri, ikaragarri, isugarri, billurgarri, negargarri”, eta hauei era berean “-zko” gehi dakieke, “-garri /garrisko”

alternantzia sortuz, baina alternantzia beste osagai baten ondoan daudenerako da batez ere.

Izenlagunak sortzeko atzizkidun formak oso erabiliak dira: “selako, sekulako, egundoko, demaseko,

itzeleko, makaleko, tamañoko, munduan bateko, aukerako, kategorixako, primerako, puta-madreko,

kanpeonatoko 1515 ; kriston”. Gazteek gaztelaniatik hartzen dute “super” mailakatzailea ere, zahar batzuek

ere badarabilten arren. Mailakatutakoa izenondoa edo aditzondoa ez eze, horiek txertatuta dauden

sintagma osoa izan daiteke, adibidez:

kmz3 “... grabadoriak eta oso fiñák etá ...”

kaz9 “Bai lélengotikan bai, bai, oso kuadrilla politxa egon zan ...”

Mailakatzaileak ondoan beste osagai bat duenean kasu marka, mugatzaileak eta abar batek har

ditzake, edo biek: “i, txarri galanta” zein “i, txarrixa galanta”.

“Asko” mailakatzaile legez erabilita beste osagaiaren ondorik doa, eta mugatzailea eta kasu

markak berak hartzen ditu (“politx askuak”, adibidez); aditzondoaren ondoan doanean berorrek legez

funtzionatzen du: “dotore asko”. “Ondo” mailakatzaile legez ostera, osagaiaren aurretik agertzen da

(“ondo majia, ondo mendi edarra”, “ondo erres” esaterako).

Goian aipatutako mailakatzaile batzuk eurak bakarrik izenaren ondoan edo bakar-bakarrik

agertuta ere, superlatiboak dira; goian aipatutakoak eta beste batzuk aipa daitezke: “aidian/airian”-ek

1515 Erabilienak “demaseko, sekulako, egundoko, itzeleko, makaleko” dira, baina besteak ere ahozko jardunean bizitasun polita dute.

531

532

esaterako “oso erraz” esan gura du; beste batzuk ere badira: “primeran, soragarri, fenomeno/fenomenal,

majo; grandia, bedeinkatua/berinkatua //Jangoikuak bedinkatutakua/berinkatutakua”. Adibidez:

S.B. sarata itzela etara eban --kgg sekuláko e saratía etára séban

S.B. airian irabasi dou –nme2 áidietan irebasitzaue

Badira, baina, bestelako bideak ere, izenlagunen sailekoak; adibidez, mailakatu beharreko

osagaiari (izenondoa gehienetan) -ta(r)(i)kua txertatuz gero esangura bera du, goi maila. Adibidez:

f.a. orí bidioi lusíetakua da --raz1 orí árboliori aunndíxa da, orí aunndíxetakua da orí árboliori

Izenlagunen sail horretan sar ditzakegu “selako, a selako(txe), alako, ako”-z osatutakoak. Adizki

jokatudun perpausean daudenean, gehienetan -(e)n(a) txertatzen zaio adizki horri.

Perifrasi luzeagoak ere jaso ditugu, esaterako: “izenondoa- -inesibo plurala/ablatibo singularra +

be + pasau(takua)”, “izenondoa- -inesibo plurala + be + izenondoa”, “sekula + ezezko perpaus erlatiboa

+ moroko/moduko + izena”, “benetan (+ be) + osagaia”; “es edosein/erosein modutako/morutako +

izena”; “jo-ta + osagaia”; “osagaia + egixa esateko”; “es + izenondo/a$itzondo + be”; perpaus

adierazkorrak; egitura paraleloak bata bestearen jarraian ipinita. Mota bakoitzetik zenbait adibide:

f.a. orí gólfuetan be pasautakua --raz1 º... bái! ... lístati-pe pa- áurrera pasauta dáka onék!

nme2 gólfuetam-be gólfua

f.a. sékula artu estaben moroko moskorra ekan

kgg bénetan be sosiúsa da //kgg bénetan be gastérik il san --kaz3 º... berbatzua da bénetan, ee?

raz1 º... neu-rekonositzen dot · lísto estraordinaixua bia-dala, es erosein moutako máixua ta, es

erosein modutako-ofisinistia, e?... · ójo!

naz tabernia euan dana sies ·· betéta, jó-ta josítxa! //naz º[min] bai...! danien dauket, jo-ta... txartx-...

txárra!, áá!... ... //naz ºda, es ba!, neu-p’enebam-pentzau aberixaut’euni!-bestela já-t’arrapauko

nebam-bertán!

naz -gustau jatzu errealua? ... -polí-polítta isen da égix’esateko

raz5 º... da, −“améntxe laga najuam-ba nik e, · saraíxa! ·· amáika-arrúako saraíxa!”: es · txikíxa be!

naz ºm- sús! nik artu do-sustua!

kmz7 ºorko guantia, orko guardasola, orko... --raz1 ºsainddu e, sain- sáindu saitxíe beintzát, e?,

Jangoikúa-(?)...: oingó pastílliá!, oingó estakiser!, oingó badákisér, enééé!, orí askéna!

andrakúmiantzakó! --raz4 º... beim-bakarrik ·· n- nere-estuasuna ta nere nearrak! ... --raz ºgeró gaupása!:

irúrak! · lúak artu gendunaa-nérako!: orrén mobiméntua ta orrén estúla ta orrén serak eseban

eukí akabúrik!

Badira gainera goi maila adierazten duten esapideak: “pos-arren, posa(k)-soratzen; amama; bapo;

jo-ta-ke; barre itxuan” esaterako.

Egitura batzuk formaz konparaziozkoak (berdintasunezkoak zein gehiagotasunezkoak) izan

arren, goi maila adierazteko erabiltzen dira; adibidez:

nae ºbárre itteen dau baña gero, · bégi asul-asul... rúúúbixo-ru-: guaapueé!?..., isem-be itxestan

modukue!

raz1 ºbai bá!, nik esáten dó-pá! dao, índa dao e, obéto esíndako morúan --raz1 º bat, bat

ja-nebán! ... játeko baño estimaua dákat! --nme2 báltzaue dao, báltzaua! · ikétza bañó be!

4.3.2. Erabatekotasuna adierazteko

Osagai hauek ezartzen zaizkie mailakatu beharreko osagaiei, besteak beste: “siero/siaro, totaleko,

total, gustis, dana, konpletua, purua, utza, osua, goitxik-berakua 1516 ; konpletamente, sietz/sies”; aurretik

1516 “Tonto galdua” ere jaso diogu f.a.-ri, baina ziurrenik gaztelaniako hitzez hitzeko itzulpena izango da.

aipatutakoetan maileguak ere badiren arren, oso ongi errotuta daude eguneroko hizketan; beste batzuk

“maileguago” dira, “del-todo” adibidez. Gehienak bai izenondoen bai adberbioen ondoan jaso ditugu.

Esangura aldetik batzuetan ez dago muga garbirik goi mailaren eta erabatekotasunaren artean, edo

gehiegitasuna adierazten den. “Egi” berbaren ondoan “berdaderua” erabiltzen da, “egi berdaderua”

adibidez.

Egitura batzuk formaz konparaziozkoak (berdintasunezkoak zein gehiagotasunezkoak) izan

arren, erabatekotasuna adierazteko erabiltzen dira; adibidez:

f.a. Jesús e prémixua etaratzeko moruko satarra san

nme2 orí neskioi, daná borondate utzzá da, ónaue da, ónau [sic] dá! --naz ºda, b- bápe txárraua és!,

je-je-je-je, bápe txárraua és! , áái-ai-ai!...

4.3.3. Erabateko ezeztapena, ukapena adierazteko

Zenbatzaileak erabiltzen dira gehienbat, ezezko egituretan gehienetan, esate baterako: “bape

(be), dana, apur bat be(s)”.

4.3.4. Nahikotasuna adierazteko

“Behar den beste inguru” adierazteko honakoak erabiltzen dira besteak beste: “naikua/naiko;

desente, bastante, piskat; samar /xamar /txamar, politxa”; batzuetan askotasun ñabardura dute. Batzuetan

“seose(r)” ere mailakatzaile legez erabiltzen da, nahiz eta nahikotasun esangura garbia ez izan.

Aipatutako mailakatzaile gehienek zentzu txarreko edo ez oso oneko osagaien ondoan ez dute

esangura hori, eta askotasun ñabardura hartzen dute, nahi baino gehiagokoa: “naiko/naikua //bastante

kantzauta, kantzau samar”; horrelakoetan “piskat” ere erabil daiteke nahi baino gehiagoko hori

adierazteko.

Esangura ñabardura horiek lekukoengandik jaso ditugu, ez baita bat “naikua ondo lo eiñ” eta

“ondo samar lo eiñ”, esaterako: lehenengoak zentzu positiboagoa du bigarrenak baino.

4.3.5. Gutxitasuna, ez-nahikotasuna, adierazteko

Nahikotasunaren eta ez-nahikotasunaren artean oso muga txikia denez, goian aipatutako batzuk

hemen errepikatuko ditugu; besteak beste hauek erabiltzen dira: “antzian; samar /xamar /txamar; piskat;

seose(r), satixa, apenas”.

4.3.6. Beste zenbait

“Erdi” sarri erabiltzen da “piskat” zentzuz, ez asko eta ez gutxi, tartekoa baino. Mailakatzailea

denean “erdi” mailakatu beharreko osagaiaren aurretik ezartzen da, “erdi lo, erdi mosolua, erdi

moskortuta, erdi euskeras erdi erderas” (zenbatzaile zatikia denean ostera, ondorik erabiltzen da).

Esapideetan ere erabiltzen da, “erdis-por-erdis” adibidez.

“Ixa /kasi(k)”-ek osotasunerako edo ekintzak betetzeko zerbait falta dela adierazten du.

Izenondoen ondoan erabiltzen denean izenondoek beste mailaren bat izaten dute, eta gehientasunekoa

izaten da gehienetan. Partizipioen ondoan erabiltzerakoan, partizipioak ere edo -ta atzizkia hartzen du,

533

534

edo inesibo kasu marka (“ixa beteta”, “ixa betian” esaterako). Zenbatzaile orokorren eta zehatzen ondoan

zehaztugabe bihurtzen du sintagma, esanguraz bederen.

4.4. Konparazioa 1517

4.4.1. Desberdintasunezko konparazioa

Gehiagotasuna, gehientasuna eta gehiegitasuna adieraz daiteke.

4.4.1.1. Gehiagotasuna adierazteko

a) Gehiagotasun morfema nagusia -(x)a(g)o 1518 da. Erreferente bi izan behar dute gutxienez, eta

jakinekoak izan behar dira esandakoa ulertu ahal izateko; hala ere, solasaldian barrena bat bakarrik ager

daiteke. Biak agertzerakoan konparazioa bi eratara egin daiteke, bi perpauz elkartuz, “baña” edo beste

osagairen batez; edo perpausak zein erreferenteak “baño ... -a(g)o 1519 “-ren bitartez alderatu. Horrela

menpeko perpausak sor daitezke; baina aditzak guztiz isilduta ere izan daitezke. Adibidez:

S.B. péntzatze-neban Juan posao eongo sala//posixao --kmz5 “... pélotan be eitxe genduan bai, ...,

batian obetuau da bestian gaizkixau ...”

S.B. ori aundixa da, baña a bestia aundixaua

S.B. onek are-paño txikixauak dia --raz1 º... da pósik! ... oin Madridera juateko baño · enkántauao ·

pósak! ...

kmz ºjóéé ·· nekosúa! ·· lusía bañó · nekosúa!

Ikusten denez, bai izenondoek bai adberbioek har dezakete mailakatzaile hau, eta batzuk

polimorfismoz jokatzen dute gainera, “posao” eta “posixao” biak ditugu, adibidez. Beste forma batzuetan

erredundantzia jaso dugu, “goixauao”-n adibidez. Balio erakuslea duten adberbio formak ere bitxiak dira

maila hau hartzerakoan, oinarrian adlatibo bide zuzenezkoa baitute (“onutzao, orrutzao, arutzao” eta ez

“*onao, *orrao, *arao”, esaterako).

Beste bikote “bitxi” bat “goix”-ek eta “goi”-k osatzen dute gehiagotasun marka hartzerakoan.

“Goi”-ren kasuan kontsonante dardarkaria tartekatzen da eta bi azalpen izan ditzake. Bata, fonetikoagoa,

berdin ahoskatuko litzatekeen “goiz”-en gehiagotasun markarekin ez nahastatzeko; eta bestea,

morfologikoagoa, tarteko dardarkari hori adlatibo kasu markaren arrastoa litzatekeela, hau da: *goi-raago

> *gora-ago > gora(g)o, baina orduan ablatiboa eskatzen duen esaldian, adibidez, erabilitakoan nola

azaldu? Gehiegitasun eta gehientasunaren ataletan ere gauza bera gertatzen da. “Goiz”-en kasuan berriz,

amaierako kontsonante frikaria sabaikaritu egiten da automatikoki.

Gainera, forma “irregularrak” ere badira: “on”-en gehiagotasun forma nagusia “obe” da; “oba”

aldaera nme2-ri jaso diogu. “Ondo”-rena “obeto” da eta “asko”-rena “geixa(g)o” 1520 . Batzuetan “obe”-k

izenondoa den arren izenondo zein aditzondo funtzioa izaten du. Mailakatzeari dagokionez forma

erredundanteak ere jaso ditugu: “obiaua, obetuao” erabili egiten dira, baina forma sintetiko “zuzenak”

1517

Ikus adibide gehiago menderakuntzaren atalean ere, konparaziozko esaldiak.

1518

Ikus errealizazio batzuk espektrogrametan: kmz 67B232, kmz 67B239; naz 35A069; raz1 53B316, raz1 54A44, raz1 54A105,

raz1 54A106.

1519

Atzizki horren beste aldaera batzuk ere jaso ditugu. Bata, kaletarra itxuraz, -au hain zuzen; bestea, Aginaga aldekoa, -a hutsa,

murrizketaz. Ikus errealizazio batzuk espektrogrametan: kmz 67A069, kmz 67B291, kmz 67B304.

1520

Ikus errealizazio bat espektrograman: nme2 1A43.

aino askoz gutxiago. Edonola ere, forma erredundante horien erabiltzaileak lekuko zaharrak dira, raz1,

kmz3 eta kmz5 esaterako (aldaera biak darabiltzate, jakina), eta horrek esan nahi du ez dela gaur egungo

berrikuntza. Ez da irregularra baina erredundantzia hori jaso diogu naz-ri “goixauao” forman ere.

b) Gehiagotasuna egitura konplexuagoetan txertatuta ere jaso dugu, esaterako:

“gero/geruao//lantzian (eta) + ...-a(g)o”; “semat (eta) ...-a(g)o, (eta) (orduan) (eta) ...-a(g)o”;

“sein/bestelako osagaia + baño sein/bestelako osagaia + ...-a(g)o”; “sekula + ...-a(g)o”; “galdetzailea + -

a(g)o”; “...-ao/aua ondio(k)/gañera”; “...-a(g)ua + osagai bera errepikatuta gehiagotasun markarik gabe +

baño”. Esapideetan ere bai: “goixao; goixian goixao”, “(esta) gitxiaorik be(s)” esaterako; aditz

perifrasietan: “naixa(g)o izen 1521 “. Adibiderako:

S.B. gu bixon arteko aldia gero ta aundixaua da –f.a. guré artian geruao ta diferensia aundíxaua-daos

--naz ori, geruao geixao asten dao, e? --nme2 píllua, lans- · lantzían txikíxaua dóya

rmz5 º... gero juatem-berotu itxen dok itxuria ta sémat eta geruao ta geruao txárrao, geruao txárrao...

... --raz1 ºséma-lénao etorritta obé! · udía!

raz1 º... ojó! seiñ- seim-báño seiñ oobét/ ipinitxa dao-orí! --nme2 señé-paño señék obéto itten dabe -nme2

euníam-baño eunían obéto dao --raz1 º... báta baño béstia elegántiao iséten da berbía ta oríxe

da orí!

enae º... ba, · [taberna] sékula dotoríaua im-bie-dabe antxé-estakitx ikusi dosún ...

raz4 ºrenteeruak!, rentérua-kapóyak: bi kapoi. Samartinguaak eta Muitzakuak, bi kapoi. Daa-are-pe

ba... es- e, ·· señek óbiauak eta ·· pixú aundixaua ta... --kmz ºdirúa! ·· bastár batéra · señek úrrao!

S.B. ori txarra bada, au txarraua ondiok --raz1 º... orí bastante sálla iseten da; gañera nere-edadian

geixao-onddiokan --S.B. banoya ni eskursiñora, eta duan dan eskero, erresao gañera

naz alpérraue da-alperra bañó!

kmz ºda, goixían góixaoo · bénga! --naz ºestao beroik, ee?: kéba!, esta gitxiari-p’estao! --S.B. loitxia

naixao nik telebista ikustia baño

c) Esapide bihurtutako konparaketak ere jaso ditugu: “basia baño tontuaua, txingarra/kiderra

baño baltzaua; txitxi baño posao; baria baño astiruao; oñestua/tximistia baño biskorrao; ideltzeruen

prakak baño surixao 1522 ; bakillaua baño flakuao”, batzuk aipatze aldera.

d) Beste egitura batzuk formaz ez, baina zentzuz gehiagotasunezkoak dira; izan ere, ez dira beti

guk aurkeztutako osagai guztiak beti ageri, adibidez:

rmz º... perráu e, iru bat egun áurretik eó --kmz3 º... Patxíko suan daa... · e ser, urtena suan

gureandik eta ... --kmz burúa kéntze-tzan ... gisonári –raz1 burúa kéntzetzan alturán --S.B. ni sure

aldian sarra nais

kae1 º... da suek, e Arrasolara se juate-siñan? · Salbador · eim-baño len amá? ...

e) Eta alderantziz, formaz gehiagotasunezkoak izan arren goi maila adierazten dute beste

batzuek. Esate baterako:

raz1 ºbá! usáim-bat edárrauá!: bótatze-akon erremúa, · da ... --raz1 ºpitxílorak ... árek urtetzen

dabenian yá ·· uda- udabárrixa óna... Baña- baña-árek e, · no- noixko urtén!?: · lístiauak e lístiauak!...

... beste- sanjosé-lórak eta-asko eote-iya: pitxílorak lístiaua-dia!...! ... --nme2 ºsein... sein gaistuao

dien estao igertzeik

naz ºe- a- itxíttako lékuti-jun dia!: ará!, ganau txarríxaorik mundúen!, da ...

1521

Aditz perifrasi honek aurreko zatia ere har dezake: “X baño” hain zuzen. Ikus adibide baten errealizazioa espektrograman: raz1

23B341.

1522

“Zuri” “alfer” esanguraz ulertu behar da.

535

536

f) Gehiagotasunezko konparazioak berak ere, mailak har ditzake:

•Maila aditzondoak erabilita (zenbatzaileak izatez): “asko(s) (be), piskat, bastante, ainbat;

amaika bidar, milla bidar/aldis” adibidez. “Asko(s) be” gehienetan atzizkidun osagaiaren aurretik

agertzen da baina batzuetan ostean ere agertzen da; adibidez:

rmz5 º... gu-pañoo asko inddar geixao éken árek! ...

raz º... gu báño sárraua-días e?, askó bé! ... --f.a. ºbaña orí gátxaua da askó be esáten da

entenitzen

•Atzizki mailakatzaileak erabilita: “-txo-”. Forma irregularrek hartzen dutenean joera orokorra -

a(g)o atzizkia agertzekoa da (“obetxuaua, obetotxuao, geitxuao” alegia), egitura erredundanteak sortuz.

•Denbora eta kantitatea adierazten duten aditzondoekin: “ordu bi/bi ordu beranduao” eta “kilo

bi/bi kilo urun geixao” esaterako.

•Bestelako bidez: “esin + ...-a(g)o; ...-a(g)o esindako moduan; ...-a(g)o esinda”, esaterako.

4.4.1.2. Gehiegitasuna adierazteko

•Gehiegitasun morfema nagusia -(x)e(g)i 1523 da. Forma irregularrak “asko”-renak dira, “geixegi”

eta “larregi”. Izenondoek marka hau hartzerakoan ez dute aldaera askorik izaten, baina -i bokalez

amaitutakoetan loturazko kontsonante frikari sabaikaria batzuetan aukerakoa da, “aundie(g)i

/aundixe(g)i” alegia; antzerakoak jaso ditugu “lodi”-ren kasuan. -e bokalez amaitutakoetan ere batzuetan

disimilazioaren lekuan luzapena (“gasteei” adibidez) edo murrizketa gertatzen da (“asarrei” esaterako).

Gehiagotasunaren atalean aipatu denez, bikote “bitxia” sortzen “goi” eta “goiz” gehiegitasun mailan jarriz

gero, izan ere “goi” gehiegitasun mailan jarritakoan kontsonante dardarkaria tartekatzen baita 1524 .

Izenondoek gehiegitasun marka hartu beharrean “larre(g)iko” har dezakete aurretik, zentzu bera

izaki; adibidez:

raz1 á be lárreiko lusía //raz1 lárreiko lusía, lárreikúa!

Esapideetan erabiltzen da “naikua eta larregi”, esaterako.

•Gehiegitasuna adierazteko beste bide batzuk: aipatua dugu -txo atzizkia. Horrez gain, egitura

batzuk daude: “osagaia- + -inesibo marka + pasau”; “erreixatik pasau(takua)”. Adibidez:

nme3 ºádios-bá!, es gaistuak es, gaistúam-pásau!

kmz3 “... Amen ee tiroteua ta bonbardeuari iesi, da, an be nik e, kázara, eztá, naiz ni itxúa, kázara ee,

pasau. Pasau baiñá, fanático izan naiz baiña, txakurrak eta danak, eh! Ni izan naiz ee, erreixatik

pasautakua ...”

4.4.1.3. Gehientasuna adierazteko

a) Marka nagusia hauxe da: -(x)(e)n. Izan ere, -i bokalaz amaitutako osagai batzuetan

alternantzia dago -ixena /-iña aldaeren artean. Hori gertatzen da “aundi, txiki, nausi” izenondoetan, eta

aldaera biak antzera erabiltzen dira, “aundi”-ren kasuan agian “aundiña” sarriago. Beste batzuetan ostera,

-ixena aldaera onartzen dute bakarrik, “ori, bisi”-ren kasuan esate baterako (“orixena” alegia).

1523 Ikus errealizazio batzuk espektrogrametan: kmz 67B237; raz1 54A50.

1524 Izan ditzakeen azalpenak aipatutako atal horretan daude.

“Asko” da forma irregularra duen forma bakarra, “geixen” hain zuzen. Osterantzeran,

gaztelaniako maileguak erabiltzen dira, “masimua” esaterako. Beste konparaketa mailetan aipatu denez,

“goi”-k eta “goix”-ek bikote bitxia eskaintzen digute: “goi” gehientasun mailan jarritakoan kontsonante

dardarkaria tartekatzen baita.

Esapideetan ere erabiltzen da: “geixen-bat”; “geixenes (be), gitxienes (be); guena, barrena;

altuen”; “geixen jo(ta)” adibidez. Azken egitura hauen hitzez hitzeko esangura kopuruzkoa da, gutxi

gorabeherako muga adierazteko; baina zentzu figuratiboa ere badute, sormenaren mugak adieraziz;

adibidez:

nme2 se pasau atzu?, ba géixena jota béé, uretá jausí!

b) Markadun osagaiaren aurreko izen-sintagmak zenbait kasu marka har ditzake, arruntenak

partitiboa, leku-denborazko genitiboa, inesiboa eta ablatiboa dira, partitiboa bereziki. Izen sintagmei ez

ezik, kasu markak adizkiei ere txerta dakieke. Batzuetan bata bestearen jarraian ager daitezke.

Partitiboaren eta mailakatutako osagaiaren artean “eta” tartekatu daiteke. Adibide batzuk:

S.B. ori da munduan mutillik majuena –raz1 oríxe da ... mundúko · mutílli-pólitxena --kmz10

“...neska polit batek esan zestan: “Candido, heu haiz mutikorik hamen polittena eta garbixena”

eta bata eta bestia ...”

f.a. mutil gustietan berá san májuena --naz ee mutil dánen artín, axé san mutílli-guapuena

raz1 emoirasu txulétarik eta edérrena --raz1 auxé dao txúletarik eta gítxien eindakua

nme2 orren mémpian eotia ·· mundúan e, · e, leíkenik txárrena da --naz nere txakurra bísixena da

emen dauesenetatik

c) Gehientasuna adierazteko marka soilena aipatu dugu baina badira oinarri hori duten egitura

konplexuagoak ere:

• -(x)eneta(ri)ko(ua)-k goi maila adierazten du. Adibidez:

rmz6 “... hau Donostiako frontoia, Gros-a, ona zan. Frontoi ona zan ha jokatzeko, onenetaikua” --f.a.

au mutillau ónenetakua da

• -(r)engo-k gehientasun esangura du, eta batzuetan hitzez hitzeko esangura gordetzen duen

artean (“barrurengo, gorengo, barrenengo, berengo, arutzengo”, adibidez), beste batzuk lexikalizatuta

daude: “puntengo”-k goi maila adierazten du, primerako kalitatea hain zuzen.

•alik eta ...-(x)en(a); albait ...-(x)en(a); ainbat ...-(x)en(a); ...iñoiskorik ...-(x)en(a);

egundoko/sekulako (-rik) ...-en(a) egiturak oso adierazkorrak dira.

•Goikoaren aldaera da ondoko egitura hau: “(al)/(osagarriak) + adizki jokatua- + -n (+ -ik 1525 ) +

(eta) + ...-en”. Adibidez:

S.B. al danik eta bixkorren juango nais –f.a. al dotenik biskorren juango naix --nme2 jungo naix

al doténik eta-askarren –naz juengo naix al dotem-bíxkorren

S.B. sekula gertau danik gausarik edarrena gertau san an

S.B. daukasunik aundiña emoirasu//daukasunik eta aundiña

d) Euskaraz orokorrean den legez, Eibarren ere superlatiboa beti positiboa eta baiezkorra da:

nme2 ºbai! txulétiai esa-leixo “gitxien eindakua” baña, neskíai “gitxíem-polítta” esi-leikixo esán!

1525

Aldaera hau arestian aipatu den partitiboaren lekuan ere aipa daiteke, horixe baita azken finean, partitibo kasu marka adizkiari

txertatuta.

537

538

f) Superlatibotik sortutakoak dira zenbatzaile ordinal batzuk: “asken, atzen; lelen/lenen; urren-

(go)” 1526 . Edozein modutan ere, gehientasun marka birritan duela ere jaso dugu “askenen”-en kasuan.

4.4.2. Berdintasunezkoa

Aditza agertu ala ez, menpeko perpausen atalean sartuko ginateke baina ez da hori oraingo

aztergaia. Atal honetan bitan banatuko ditugu berdintasuna adierazteko modua esangurari erreparatuz,

formari dagokionez bide arruntena postposizio bidezkoa baita.

4.4.2.1. Nolakotasuna, modua adierazterakoan

•Batetik, postposizio egiturak erabiltzen dira. Batzuk gai horri eskainitako atalean jorratu ditugu,

“beste” adjektiboaren atalean jorratu da eta “besin” orain aurkezten dugu lehenengoz. Adibiderako,

“nominatibo mugagabea /nominatibo mugatua /edutezko genitiboa /leku-denborazko genitiboa /aditz

izena leku-denborazko genitibo markaz + beste /besteko, besin, moroko/modoko //moruko/moduko

//moruan” egitura. Ezezkoan ere jaso ditugu adibide gutxi batzuk, aurretik aditzondoa dutela, adibidez:

rmz2 º... Ermúan Lomiñókuak, Lomiñóko anáyak eta óllarrik · oiñ es moúkuak, jó! ...

rmz6 “... [trinketean] Arrienek eta bixok jokatu gentsagun Arranbilleteri eta egin genduan ridikulo

bat, bueno, gehixago ez arrimatzeko modokua”

•Bestetik, balio erakuslea duten adberbio formak erabil daitezke: “aiñ” eta “olako(txe),

alako(txe)”.

•Izenlagun egituren bitartez: “antzerako, tankerako”, adibidez.

•Zenbatasuna adierazteko ere erabiltzen dira, adibidez:

f.a. esta ain gitxí, gitxiao isen seikian --kaz3 ºjente aiñ asko es baña-ákordatze-jata beñ ...

ñaz2 ºori Eskol’Armerixiori be, · sémat?, métro bete beste be bajatúta eongo da óri, e? ...

•Esapide edo bestelako egituretan txertatuta, esate baterako: “ain justu/susen” zehaztasuna

adierazterakoan; bestetik, perpaus kontsekutibo batzuetan ere “ain” osagaia aurki dezakegu egituraren

barne: “ain + adizkia eta osagarriak + (ese) + ...”. Azkenengo egitura hau zenbatasuna adierazten duten

“onenbeste, orrenbeste, hainbeste” formetara ere hedatzen da.

4.4.2.2. Zenbatasuna, kopuruak adierazterakoan

•Postposizio egiturak: “aditzondoa + beste” adibidez.

•Balio erakuslea duten adberbio formen bitartez: “onenbeste, orrenbeste, ainbeste 1527 “; izen

neurgaitzekin, amaieran -ko atzizkia har dezakete.

4.5. Harridura perpausak eta izenondo, aditzondo eta bestelakoen maila

•Galdetzailez eratutako perpaus adierazkorrak, goi maila adierazten dute orokorrean. “Selako”

lehenago ere aipatu da goi maila adierazteko bideen artean. Teorian behintzat edozein galdetzaile erabil

1526 Ikus deklinabidearen alorreko zenbatzaile ordinalen atalean ere.

1527 Ikus zenbatzaile zehaztugabeen atalean ere, deklinabidearen alorrean.

daiteke: “se(r)” eta “selako” sarri txandaka erabiltzen dira, esangura bera dutela. “Se(r)” galdetzailea

bakarrik edo “a se ...” egituran txertatuta jaso dugu; galdera erretorikoetan ere bai, adibidez:

raz1 º bai, ondókiña ne- da · prátikua ser da bá?, buenóóó!

Gainera, “se(r)” galdetzailea nolakotasuneko osagaien ondoan ez ezik, kopurua adierazten

dutenen ondoan ere agertzen da, “semat”-en lekuan sarri.

Tankera honetako egituretan jaso ditugun beste galdetzaile batzuk: “semat, noiskua, noistik,

norañok, sela(n)”, nahiz eta teorian behintzat edozein ager daitekeen.

Gaztelerako “ke” ere jaso dugu, nahiz eta hori arruntena ez izan, adibide bakarra jaso baitugu:

raz1 º... ené! ba estimatzen do-lorak, áiiiii... ... K’élegante diasééén...

Orokorrean, izenondoa, adberbioa eta izen sintagmak mailakatzen dituzte. Mailakatutakoa adizki

jokatudun perpausean txertatuta badago adizkiak amaieran -(e)n marka hartzen du gehien-gehienetan,

mailakatutakoa galdetzailearen ondoan doanean izan ezik. Hori salbuespen sistematikoa da, baina

osterantzeko salbuespenik oso-oso gutxi jaso ditugu, adibide banakaren bat. Adibidez:

raz1 selako guapia saosen --nme2 a se politta saosen, e? --naz ólaa!, se ... se guapa sauesen!

kmz ºbañá!, umílla sé sára bá! --rae º... gastáñak egósi ta · gosúa-sé-eote-siem-ba gabien!

S.B. se aundixa da a --naz ñó!, se guapa saos! --kag º, “ko-kó-drilo”, sé gátxa dÁ!

•Osterantzeko perpaus adierazkorrak era askotara era daitezke, hasi bokatibo bitartez, eta

izenordain-erakusleez osatutako egituretaraino. Bitartean, “bai” osagai indartzailea duten esaldiak jaso

ditugu (perpausak adizkia duenean -(e)la marka hartzen du gehienetan); inesiboaren bitartez eratutako

perpaus adierazkorrak, ugaritasun zentzudunak; galdera erretorikoak eta abar.

4.6. Zehaztasuna eta zehaztasun eza adierazteko

•Zehaztasun eza adierazteko aipatu dugu lehenago ere “ixa /kasi(k)” osagaia, baita “(gitxi) gorabera”

ere. Hemen “letz/les” aurkeztuko dugu adibide batzuen bitartez:

kmz Úrko mendíxak saspireun da... saspiréun letz · altúra- · alturía dáka --naz -botélla-asko falta

itten dabe-e? ... -séma-letz? --rmz ºsemat kortxo les?

•Zehaztasuna adierazteko besteak beste hauek erabiltzen dira: “susen, seguru, justu”.

4.7. Gaztelerazko atzizkiak eta egiturak

Euskarazko erabileran errotutakoak aintzat hartu ditugu batez ere. Gehienbat atzizkidun formak

erabiltzen dira; adibidez: “guapisimo, majisima; guapito, majito, bolita, txabalita/-o”. Batzuetan

euskarazko erroei txertatzen zaizkie: “patxito, lolitos” ume hizkeran, adibidez 1528 . Bestelako maileguen

adibide batzuk:

f.a. ºromeríxia bañaa, · de kategoría!: · de-katégoría! erromeixia, e?

kaz2 º... da-árek euasen filarmónikiakiñ... ·· da geroo, ármau genduam-báile bat!... · pú!... · de áupa

Lerándio! ...

1528

J. SAN MARTIN-ek dakarren “mingelin” forma ere horrela sortutakoa da (“quejosito (a)” itzultzen du berak), forma arrunta

“mingel” baita (2000b, 1013).

539

540

4.8. Ondorioak

Mailakatu daitezkeen osagaiak izenondoak eta aditzondoak dira bereziki baina sarritan beste

kategoria batzuek ere onartzen dituzte mailakatzaileak, izenek adibidez.

Mailakatzaile fonetiko nagusiak luzapenak eta bustidurak dira. Sarriago erabiltzen dira

lehenengoak, nahiz eta bigarrenek ere indar adierazkor handia duten (dutenean, noski; sarritan

sabaikarizazioak ez dira adierazkorrak, automatikoak baino).

Mailakatzaile morfologiko nagusiak atzizkiak dira. Denetatik erabiliena -txo atzizkia da,

kategoria askori gehitzen zaio gainera; horrek esan gura du esanahi ñabarduraz ere aberatsena dela,

kontrako esanahiak ere badituela, “txikitasuna, gutxi”, eta “handitasuna, asko” hain zuzen. -(t)xe atzizkiaartizkia

ez da kategoria askotan txertatzen baina erakusle formetan erabiltzen denez erabilera aldetik oso

emankorra da. Gutxiago erabiltzen diren atzizkiak ere badira, -kote adibidez. Gaztelerazko atzizkiak ezik

dira aipatzeke utzi, berba batzuetan oso erabilera handia dutelako. Errepikapenezko baliabideak ere ugari

dira eta gehienen esangura goi mailakoa da. Errepikapen soila da erabiliena alde handiz, eta errepikapen

“konplexuetatik” tartean “eta” osagaia duena da erabiliena, adierazkortasuna azaltzeko hainbat modu

diren arren.

Maila adberbioen bitartez hainbat ezaugarri adierazten dira: goi maila, erabatekotasuna

(“baiezkoa” eta “ezezkoa”), nahikotasuna eta abar. Bere baitan adberbio gehien dituen saila goi mailarena

da, bai euskarazko formak bai maileguak erabiltzen baitira, baita jakineko egiturak ere.

Konparazioaren bitartez desberdintasuna adierazten da batetik. Funtsean hiru kontzeptu

adierazten badira ere (gehiagotasuna, gehiegitasuna eta gehientasuna), horiek mamitzeko bideak benetan

ugari dira, areago bide bakoitzaren aldaerak kontuan izanda. Gainera forma irregularrak ere kontuan hartu

beharrekoak dira, baita horietatik sortutako erredundanteak ere. Egitura soilenen ondoan konplexuak ere

badaude. Mailakatzen duten egiturak eta formak, era berean, mailakatzailez graduatu egin daitezke,

benetako forma altxorra sortuz.

Beste alde batetik, berdintasunezko konparazioak batez ere postposizio bidez egiten dira, edo

“beste, besin” erako osagaien bitartez. Formak aldatu egiten dira modua adierazten den ala kopuruak

alderatzen diren.

Orokorrean, harridura perpausak oso erabiliak dira mailakatzaile legez. Gehienetan goi maila

adierazten dute eta galdetzailez osatutakoak izaten dira sarri.

Zehaztasuna edo horren eza adieraztea ere mailakatzea denez, “ixa, les” erakoak ere hemen

aipatu behar dira. “Ixa” da forma erabiliena oso alde handiz; “les/letz” ordea zaharrenen ahotan bizi da

gehienbat.

541

542

E) ONDORIOAK

543

544

A) OROKORRAK

♦Galdekizunarekin zein solasaldi askez, bietan lortu dugu lekukoen jardunean naturalitate maila

handia. Horrekin lanaren oinarri tinkoa ezarri dugu. Jakina, galdekizunaz lortu ditugu oso gutxi erabiltzen

diren egiturak, aldaera mordoa, batzuetan zuzenean galdetu beharra izanik, solasaldi askez ziurraski lortu

ezinikoak. Alderantzizkoa ere gertatu zaigu: solasaldi askez galdekizunaren bitartez lortu ezin izan

ditugunak jaso dira.

Hala ere, hainbat ezaugarri jasotzeke geldituko zirela ere uste dugu. Baina sistemaren zati

garrantzitsua jaso dugulakoan gure helburu nagusiak betetakotzat jotzen ditugu, bai jasoketa mailakoak

eta bai azterketakoak ere.

Orokorrean, dela galdekizunez zein solasaldi askeen bitartez, zaindu gabeko hizkera, bapatekoa,

jaso dugu nagusiki, beraz. Hala ere, gure korpus guztia ez da maila berean kokatu behar, ume hizkeraren

ezaugarri batzuk ere jaso baititugu, esate baterako (objektu funtzioa betetzen duen izen sintagma

mugagabean jartzea, adibidez). Hizkera “informala”, “arduragabea”, edozein modutan.

Galdekizunari dagokionez, bere efektibitate metodologikoa frogatuta geratu da. Bestalde, jaso

den solasaldi aske kopuru handiak galdekizunaren bitartez lortutako emaitzak erabat bermatu ditu, bide

biak elkar-osagarri direla; aurrerantzean ere tankera honetako lanak egiterakoan hemen erabilitako

metodologia orokorra baliagarria da: ez bide batak ez besteak, bakarka, ez dituzte eskaintzen nahikoa datu

ikerketa zorrotza eta fidagarria burutu nahi baldin bada.

Bestalde, giza alderdiari dagokionez, hasieran jarritako lekuko profilak bete dira, bai lekuko

nagusien eremuan bai bestelako lekukoenean ere. Tesiko aztergai izan den korpuseko adibide guztiguztietan

lekukoen berri eman izateak soziolinguistikara hurbiltzeko bidea eman digu, euskal

dialektologiako monografiagintzan ia jorratu bako alorrera.

Aztertu den zatia ere oparoa izan da, bai hainbat alomorfo eta orotariko aldaera, bai erabilera

aldetik esangurak eta ñabardurak ere kontuan hartu izan direlako, besteak beste. Horiei gehitu behar

zaizkie une oro gogoan izan diren kontsiderazio soziolinguistikoak eta pertzepziozkoak.

Horrenbestez, emaitza orokorrak ere ugari eta emankorrak izan dira. Tesiaren gune izan den

azterketaz gain, bestelako ikuspegiz azter daitekeen korpus handia lortu da, bai material akustikoz eta bai

tesi honetan batez ere aurkezten den transkribatutako materialez osatutakoa. Eta lekukoen iritzi eta jarrera

metalinguistikoak jaso diren neurrian, alderdi pertzeptualak duen balioa ere jaso da. Bestalde, korpusak

balio etnografiko-kulturala ere izan dezake; bai gizarte sistema eta baloreak ezagutzeko, bai herriko

ondare den memoria historiko jatorra berreskuratu eta gordetzeko.

Bigarren mailan daude, egin den azterketaren ikuspegitik, batutako material lexiko eta

fraseologikoa, iritzi pertzeptualen bilduma, egin diren azterketa akustikoak eta abar. Horrek ez du esan

nahi, baina, interesik ez dutenik, alderantziz baino.

Azken finean, datuak eta emaitzak ez ezik, uste dugu gure ikerbidea ekarria izan daitekeela

hizkuntzalaritza, dialektologia eta soziolinguistika batuz, edozein euskalki, azpieuskalki edo hizkera

lantzeko.

♦Polimorfismoa. Sarri gertatu zaigu lekukoek euren idiolektoen gaineko iritziak eta ezaugarriak

eman izatea: “nik beti ekin esaten dot”, “nik berbak naikua osorik esaten ditxuraz” eta antzerakoak; baina

praktikan, ekoizpenetan alternantzia fonetikoak egiten dituzte (e/a alternantzia adibidez); edo ustez

“osorik” esaten duten berba bi-hiru-lau modutara esatea. Berdin gertatzen da aldaera morfologikoekin ere,

genitibo kasu marka beste kasuetan txertatu ala ez, esaterako. Polimorfismoa oharkabean gertatzen da;

izan ere, sarritan entzun diegu lekukoei “es dakitx zelan esaten doten ori”, dena delakoa esan esaten duten

arren, jakina. Hori polimorfismo idiolektalari dagokionez. Gizarteko polimorfismoa, bestalde, beste

edozein lekutan bezalaxe oso-oso aberatsa da Eibarren ere, bertako hizkeraren aberastasunaren eta

erabilera biziaren ezaugarri.

♦Lekukoengandik eibartar forma jatorrak ez eze, forma “arraro” batzuk eta beste hizkera

batzuen eraginez eratutakoak ere lortu ditugu. Esate baterako, lekuko batzuengan alfabetizazioaren

eragina nabari da, eredu normalizatuaren eragin handia aurkitu baitugu euren esanetan. Beste lekuko

batzuek inguruko herrietako aldakien nolabaiteko eragina erakusten dute, Eibartik kanpoko hizkeren

prestigioarengatik agian. Azken hau galdekizuna lantzerakoan gertatu zaigu noiz edo noiz; solasaldi

askean forma jatorrak naturalki erabiltzen dira, eta beste aldakien eragina txikiagoa da.

Beste forma “bitxi” ugari lekukoek ahoskatzerakoan dituzten zalantzen, ezbaien edota ziurtasun

ezaren eraginez sortutakoak dira. Lekuko zaharrenek forma bitxi asko era nahiko “jatorrean” eratzen

dituzte, gehienak asistematikotzat jo ditugun arren. Gai horrek askoz ere lan espezializatuagoa merezi du:

nolako “erratak”, zalantzak eta abar sortzen diren eta horien emaitzak; non duten iturria eta nola azal

daitezkeen.

Lekuko nagusi gazteenarengandik jaso dugu “bitxikeria” eta berrikuntza asko ia gramatikako

alor guztietan. Alfabetizazioaren ondorio ez ezik, Eibarko sistema jatorreko altxorra zaharrenek bezain

ongi ez ezagutzeak ere eragina izan dezake horretarako.

Edonola ere, bidean dauden hainbat aldaketa sumatu ditugu, bai bilakaera fonetikoz, bai

alomorfoen bilakaeraz edota aldaketaz, baita egituren erabileraren aldetik ere.

545

546

♦Soziolinguistika mailan, ez dugu jaso bereizteka erabatekorik ondorio garrantzitsuak atera ahal

izateko. Adibidez, andrazko/gizonezko dikotomiari eustekorik ez dugu aurkitu, eta antzera berba egiten

dutela dirudi. Baina hori, jakina, deklinabide eta adjektibo-adberbio mailan gertatzen da; agian maila

morfosintaktiko eta fonetiko-fonologiko osoak kontuan hartuz gero bestelako ondorioak izango

genituzke.

Zenbat eta ikasiagoa lekukoa, forma normalizatuaren eta beste euskalki-hizkeren eragin

handiagoa. Bestalde, zenbat eta zaharragoa lekukoa, euskal egitura jatorragoak erabiltzen ditu. Sistema

osoenaren ezagutza zaharrenengandik dator, gazteenek hainbat forma, modu, esangura eta abar ez

baitituzte ezagutzen. Horrek erakusten du hainbat forma, ezaugarri, egitura, erabilera eta abar galtze

bidean daudela, bizitasun murritza dutela. Gazteleraren eragina ere nabarmenagoa da, orokorrean, lekuko

gazteengan, gehienbat egituren mailan.

Kaletar/baserritar dikotomia bereiztaile legez ageri da batzuetan, forma eta egitura batzuk

bereziki kaletarrek darabiltzatelako, eta beste zenbait baserritarren ahotan bizirik daudelako. Edonola ere,

baserritarren artean ere (eta oro har eibartarren artean), Aginagakoen ezaugarriak dira berezienak euren

hizkeraren bereizgarri diren aldaera fonetiko zein morfologikoak gogoan hartuz gero.

♦Erlatibitatearen teoria ez dugu matematikoki frogatu, baina hainbat adibide lortu ditugu

emaitzak erlatiboak direla erakusteko beste: ingurua, lekukoaren hizketarako ahalmena, etenak, eta

abarrek forma ezberdin asko sor ditzakete.

♦Ahozko hizkera bizia aztertzen jardun dugunez, sarri aurkitu ditugu Eibarko hizkeraren

ezaugarriak gramatiketako azalpenetatik at, hainbat arau zorrotz baliorik gabe utzirik Eibarrerako

behintzat; ahozko zaindu gabeko hizkeraren malgutasunaren erakusle da ezaugarri hori. Horrek ez du

esan nahi gramatika bide orokorrak betetzen ez direnik, jakina, sarri jaso baitugu lekukoengandik

agramatikaltasun edo desegokitasun pragmatikoen zantzu eta azalpen zehatzak ere.

Hala ere, horrek ez du esan nahi Eibarko euskararen altxorra kontuan hartzekoa ez denik,

liburuetan “klasikotzat” hartzen diren hainbat egitura ere jaso baititugu. Postposizioetan adibidez, “-kin

batian” forma erabiltzen da gaur egun hedatuago den “batera”-ren ondoan; edo “ondoan”-ekin batera

“ondorik, ondorian”.

♦Gai zehatzagoetara jauzi eginez, hasieratik aipatuko dugu osagai batzuen “berezko” kategoria

zein den erabakitzea oso zaila edo noizbait ezinezkoa ere gertatu zaigula, polisemia hutsa baino areagoko

arazoa delakoan. Adibidez, izenen eta izenondoen arteko muga batzuetan garbia da baina bestetan zinez

zaila da berezko izaera zein den erabakitzea, perpausean duen funtzioaren araberakoa izaten baita

kategoria batekoa ala bestekoa. Gauza bera gertatzen da izenondo eta aditzondo batzuen artean.

Izenordainen eta zenbatzaile batzuen artean ere ez dago muga garbirik, zenbatzaile batzuek bi kategoria

horien funtzioak betezen baitituzte eta izen kategoriarena ere bai gainera (zenbaki kardinalek, esaterako);

beste zenbatzaile batzuk adberbio legez ere erabiltzen dira, aditzarekin komunztadurarik gordetzeke.

Bestalde, oso erraz gertatzen dira kategorien arteko txandaketak, dena delako osagaiak

perpausean duen funtzioarengatik, edo kasu markek edo atzizkiek horretarako bide ematen dutelako (aditz

partizipioak, esaterako, aditz nagusi ez ezik izenondo eta izen ere badira, baita adberbio ere; izenak eurak

ere, zein kasu marka duten, izenak dira, edo izenlagunak, edo adizlagunak...).

Kurutzaketa formal, funtzionalak ez eze, esangurazkoak ere jaso ditugu. Deklinabideko lekudenborazko

erakusleen parean balio erakuslea duten adberbio kategoriako formak sarri erabili izateak

horixe erakusten du, adibide bat ipintze aldera.

Gai hau gehiago zailtzen da lexikalizazioak kontuan hartuz gero; g!inera, kontuan izan behar da

lexikalizazio mailak daudela eta ez direla berdin landu behar lexikalizazio osoak, forma ihartuak, eta dena

delako osagaiaren erabileraren bateko lexikalizazioa.

Hau ez da Eibarko gertaera berezia, euskarazkoa baino (hizkuntza askotakoa ere bada, neurri

batez); izan ere, hiztegietan ere item beraren pean hainbat kategoriaren erreferentziak aurki ditzakegu

perpaus moten arabera.

♦Ikuspuntu diatopikotik, eremu geolektalen inguruan, honako ondorio nagusiak atera ditzakegu:

a) Eibarko formak (aldaera fonetikoak zein morfologikoak kontuan hartuta) batzuetan bat datoz

bizkaierarekin, mendebaldeko ezaugarri orokorrekin 1529 . Batzuk aipatuko ditugu:

•Nominatibo mugagabean amaierako -e bokalez amaitutako berba batzuk -a egitea.

•Nominatibo singularrean -a itsatsidun berbetan -ia/-ie/-i aldaerak sortzea.

•Forma ihartu batzuk mendebaldeko aldakiak gogora ekartzen dituzte: “aurrerantzian” forma

lexikalizatuak adibidez.

1529 Ikus K. ZUAZO-k dakartzan zerrenda eta argibideak (1999, 22-27).

547

548

•Izenordain indartuen zerrenda, orokorrean.

•Erakusleek erro bera izatea bai singularrean bai pluralean (“onétan, ónetan” adibidez, Eibarren

batzuetan azentua bereizgarri dela).

•Birritako erakusleen forma eta erabilera.

• -txo- mailakatzailea izatea aukera bakarra forma batzuetan.

•Modu eta konparaziorako “lako” eta “les/letxe” erako postposizioen erabilera 1530 .

•Ergatibo pluralaren bereizketa formalik ez egitean, kasu markaz alegia.

•“Edo-“-z

zehaztugabeak

osatutako forma saila, bai galdetzaileetatik eratorritakoa, bai adberbio

1531 .

b) Bestetan ez dira bizkaierako ezaugarriak zeharo betetzen:

•Soziatibo kasu marka adibidez, -gas da bata, baina gutxien erabilitakoa, -kin orokorragoaren

ondoan.

•“Bi” zenbatzaile zehaztuaren hurrenkeran eta erabileran, batzuetan, bietara erabiltzen baita,

izenaren aurretik nahiz ostean.

• -ik amaitutako atzizkiei batzuetan -an eranstea: -rikan, -tikan, -gaitxikan...

•“Nahi-“-dun izenordain galdetzaile saila ez da egiten Eibarren 1532 .

c) Gipuzkerarekin bat egiten duten Eibarko ezaugarriak 1533

Beste ezaugarri batzuen artean hauek aipatuko ditugu: “ontan, ortan, artan” erako aldaerak badira

Eibarren, tarteko loturazko -e-dunen ondoan. Bestalde, “Euskera kiputxian legez, zein galdetzailliak ixa

1530 Goikoak dira K. ZUAZO-k aipatzen dituenetarikoak; hurrengoak, gure iritziz aipa daitekeen beste zenbait.

1531 K. ZUAZO-k “Deba Ibarrian ez diran mendebaleko ezaugarrixak” atalian aipatzen ditu horiek, Eibarren badiren arren (aip. lib.,

29).

1532 Aip. lib., 30.

1533 Aip. lib., 32.

guztiz baztertu dau nor” 1534 . Modu adberbio batzuetan (galdetzailean eta balio erakuslea dutenetan)

amaierako -n gabeko formak, kontsonante sudurkaridunak ere badiren arren.

d) Deba bailarako bereizgarriekin bat datozen Eibarko ezaugarriak 1535 :

•Destinatiboko -(e)ndako kasu marka, besteen ondoan.

•Bizidunen inesiboaren lekuan beste bide batzuk hartzea, soziatiboz eratutako egiturak adibidez.

•Ablatiboko kasu markaren -ti aldaera.

•Adlatibo bide zuzenezko kasu marka nagusia: -rutz.

Beraz, aztertu dugun esparruaren arabera, mendebaldeko hizkeren barruan kokatzen dela ez dago

zalantzarik, baina gipuzkeratik ere badu zerbait. Edonola ere, Eibarko hizkerak gehiago du

mendebaldekotik erdialdekotik baino, tarteko hizkera den arren.

♦Denboraren ardatza kontuan izanik, gure lana sinkronikoa da, lehenengo grabaketetatik

azkenengo grabatu gabeko oharretara gehienetan bost urte inguru doazen arren, eta Eibarko Udaletik lortu

ditugunetan, hamar urte inguruko aldea ere bada batzuetan, eta bestetan handiagoa, gure grabaketen

garaikideak ere jorratu ditugun arren.

Bost urte (edo gehiago) horietan ez dugu uste funtsezko aldaketarik gertatuko zenik gure

lekukoen ahotan; “aldaketa” dei badiezaioke, lekuko batzuk hil egin izatea gogoan hartzekoa da,

aurrerantzean horien ereduak ez baitu indarrik izango ondorengoei utzitako neurrian baino.

Baina ardatz diakronikora jauzi egiteko aukera ematen digu R.M. AZKUE-ren lanak, esate

baterako; hain zuzen ere, Erizkizundi irukoitza... 1536 da guk gehien erabili dugun lana. Deklinabideari eta

adjektibo-adberbioei dagokienean, edonola ere, guk geuk jasotako tankerako aldaerak aurki ditzakegu

Erizkizundi-an.

1534 Aip. lib., 33.

1535 Aip. lib., 52.

1536 A.M. ECAHIDE (1984). Transkripzioei dagokienez, ez dakigu zenbaterainoko zehaztasunez jaso ziren erantzunak Erizkizundian:

adibidez, Eibarko erantzunetan hainbat bider “z” grafia dugu, baita “ž” ere (grafia hau duten erantzun batzuk Eibarko bereziak

dira), bestetan ere espero zitezkeenean “s” eta “x” ageri direla; eta osterantzeko transkribaketetan “Miravallestik” berban edo “verba

ein barik” perpausean “v” grafia... Alderaketerako beste muga bat Erizkizundi-ak gehienetan herri bakoitzeko erantzun bakarra

jasotzen duela da, eta ez dela polimorfismorako biderik herrika (orokorrean baden arren); horretan, gure lana beste muturrean

legoke. Gainera, eibartarraren erantzun asko falta dira tartean.

549

550

Aurkitu dugun alde handiena fonetikoa da gehienetan, baina edozein modutan ere, lan horretako

erantzunetan gaur egun bizirik dirauten hainbat gertakari aurki ditzakegu; adibidez, -a itsatsidun berbak

mugatzaile singularra hartzerakoan -ia egitea (“arrebia” dakar 1537 , baita “txarriamia” aldaera ere 1538 ;

mugatzailea -e egitea ere jaso zuten aldi hartan, “garrafoie” berban hain zuzen ere 1539 . Leku izenetan ere

amaierako -a gorde egiten zen aldi hartan: “Donostiako” 1540 , ”Donostiara” 1541 ; “Errenteriža” 1542 ;

“Nafarruatik” 1543 . Gaur egun ez da arrunta -o amaieradunak -oa egitea –Erizkizundi-an 20., 21. eta 22.

galderen erantzunetan “amengoa, Eibarkoa, Lurdeskoa” 1544 ditugu esaterako–, baina “fueruak” dakar 60.

orrialdean. Galdetzaileen atalean “ze” dardarkari gabeko aldakia aurki dezakegu 1545 , baina baita

dardarkariduna ere 1546 ; eta “zein” “nor”-en lekuan erabilita pertsonetaz galdetzerakoan 1547 .

Beste deklinabide kasu marka batzuk ere aipatuko ditugu, denboraren joanean ez direlako

oraindik ezkutatu: genitiboa “aman” egiten du Azkue-ren aspaldiko lekukoak, gaur egun gehienek egiten

duten legez; instrumentalean “oñaz” aldaera ageri da 1548 , baina “ures” 1549 ; motibatibo kasu markaren

aurretik ere edutezko genitibo marka darabil izenordain eta erakusleetan; adlatibo bide zuzeneko -rutz

kasu marka darabil. Birritako erakusleak ere ongi finkatuta zeuden ordurako itxuraz, “onek gonok”

baitugu adibidez 1550 . Zenbatzaileen alorrean, gaur egun ere erabiltzen den egitura aurki dezakegu: “naikua

gizon” 1551 .

♦Aztergaiaren izaera berriz, ahozkotasunetik jasoa izan da erabat, baina idatzizko ereduak

batzuetan alderaketetarako erabili dira, edo zenbait egituraren izaera eta erabilera indartzeko 1552 .

Orokorrean, fonetismo eta alomorfo aldetik idatzizko ereduek tinkotasun handiagoa dute, baina egitura

formalei dagokienez, ez dugu alde nabarmenik sumatu, polimorfismoak eta sinkretismoak sortutakoaz

landa. Zerbait aipatzekotan, idatzizko ardatzean ahozkoan erabilera eta bizitasun txikia dituzten egitura

konplexuagoak sortzen direla ikusi dugu, berdeklinabidea adibidez.

B) ZEHATZAK

1537 Aip. lib., 55.

1538 Aip. lib., 57.

1539 Aip. lib., 61.

1540 Aip. lib., 298.

1541 Aip. lib., 299.

1542 Aip. lib., 307.

1543 Aip. lib., 329.

1544 Aip. lib.; 190, 193, 196.

1545 Aip. lib., 217.

1546 Aip. lib., 218.

1547 Aip. lib., 216-217.

1548 Aip. lib., 129.

1549 Aip. lib., 96.

1550 Aip. lib., 279.

1551 Aip. lib., 353.

1. Deklinabideko atalarenak

Beste monografia, lan deskriptibo eta antzerako lan batzuetan ageri ez den kasuistika zabala

aurkitu dugu gure ikerketan, bai FORMA eta ALDAEREN aldetik, bai ERABILEREN aldetik.

a) Alderdi formalean hainbat eta hainbat aldaera jaso ditugu, deklinabide kasu bakoitzerako,

izenordain bakoitzerako, erakusle bakoitzerako eta abar; gogoan izan besterik ez dago erakusleak

determinatzaile gisa zenbat eratara molda daitezkeen, adibidez (era bakoitzaren aldaerak aldaera). Dena

dela, lekukoen esanak nolabait koherenteak dira, bai idiolektoa kontuan izanda, bai sistema osoa kontuan

izanda ere. Ez daude sistema hausten duten osagai gehiegi, bitxikeria batzuk jaso ditugun arren, eta jaso

ditugun aldaera fonetiko ugariak hizkera biziaren, ahozkoaren berezko ezaugarritzat hartu behar dira.

Aldaerak batzuetan morfologikoak dira eta beste batzuetan fonetikoak, nahiz eta batzuetan ez

dagoen igartzerik zein motatakoak diren. Aldaeretariko batzuek, areago, “neutralizazioak”-berdinketak

ere sortzen dituzte, sinkretismoa sortuz; batzuk erabatekoak dira, adibidez nominatibo pluralaren eta

ergatiboaren artekoa; edo balio erakuslea duten adberbio kategoria duten forma indartu batzuen artekoa,

“berta-” oinarrikoak bereziki, hiru graduen formak esateko moduz era bakarrean eratzen baitira. Beste

batzuk noizbehinkakoak eta mugatuak dira: inesiboaren eta edutezko genitiboaren artean, adibidez; nahiz

adlatiboaren eta genitiboaren artean. Nolanahi ere, azaldu dugu honelako berdinketak itxurazkoak direla

gehien-gehienetan, sisteman ez dutela eragin handirik.

Kasuistika zabala formei eta aldaerei dagokienean esan dugu, baina forma eta aldaera horien

erabiltzaileen artean ere gauza bera gertatzen da: ez ditugu idiolekto berdinak aurkitu; ezaugarri batzuetan

lekuko batzuek elkarren traza handiagoa dute, baina beste batzuetan euren joerak ez datoz bat. Ikusi

besterik ez dago ezaugarri bakoitzaren ondoan ipini ditugun lekuko “multzoak”, aldakorrak gehienetan.

Dena den, garbien ikusten dugun banaketa diatopikoa Aginaga alde batetik eta beste auzoak bestetik da;

aipatu denez, Aginagako lekukoak ezaugarri asko eta askotan besteekin nahaste ageri dira, baina jakineko

ezaugarri batzuk auzo horretakoak dira: fonetismo gertakari asko auzo horretako lekukoen ahotan jaso

ditugu, murrizketen alorrean batez ere (beste auzoetakoek eta kalekoek ere badituzte horrelakoak, jakina,

batez ere zaharrenen ahotan); baina ezaugarri morfologiko batzuk auzo horretakoak dira bakar-bakarrik:

motibatibo kasu marka erakusle eta izenordainetan oinarriari, forma nominatiboari zuzenean txertatzea,

adibidez.

Deklinabidea lantzerakoan lan zabalena gradu gabeko mugatzailea kontuan hartuta egin dugu,

baina gradu hurbilekoen bai formak eta bai erabilerak beste atal baten aztertu ditugu, alderdi bietan

aberastasun handia jaso baitugu. Ondoren dakartzagun gogoeta eta azalpen orokorrak gradu gabeko

deklinabideaz dira.

1552 Gehienbat T. ETXEBARRIA-ren lanaz dihardugu (1986), eta I. LASPIUR-enak ere gogoan ditugu (1999a)-(1999b).

551

552

Lana hasterakoan uste genuen aldaera eta erabilera aldetik altxor handia jasoko genuela. Edonola

ere, aldaera batzuek ezusteak eman dizkigute, Eibarren ez zirela erabiltzen uste genuelako. Adibidez,

deklinabide kasu markak mugatzailez eransterakoan zein emaitza lortu diren ikusirik: -ia/-ie/-i, -ua/-ue/-u,

-ixa/-ixe nominatibo singularrean esate baterako, eta abar (areago, horrela eratutako hiatoak-diptongoak

kontuan hartzen baditugu).

Deklinabide kasu marka batzuk aldaera aldetik joriak dira (ahoskatze uneko errealizazioak

kontuan hartzeke); adibidez destinatiboko -ndako /-ntzat /-ntzako /-tako ikus daiteke. Eibarren erabiltzen

ez direla uste genuen kasu marka batzuk ere aurkitu dira, hala nola ablatiboko -danik/-danetik,

denborazko aditzondoei txertatzekoa. Bestalde, ablatiboa ere joria da kasu marka aldaerei dagokionez:

kasu marka hedatuenaren ondoan (-tik(an)/-gandik), aipatu berri ditugun denborazkoak jaso ditugu, baina

baita -rik aldaera ere, -rian forma zaharrenaren ondoan (“ondorik, ondorian” hitzean txertatuta, kasu).

Horrelako lexikalizatutako forma gehiago ere jaso ditugu, adlatibo bide zuzenezko

“aurrerantzian/aurreruntzian” adibidez. Adlatibo bukat5zkoak forma bi har ditzake, lekua ala denbora, zer

adierazten duen: -rañok eta -rarte, bien arteko kurutzaketak kurutzaketa.

Aldaerak bestelakoak ere izan daitezke: kasu marka batzuek edutezko genitiboarena onar

dezakete euren baitan, baina Eibarko joera nagusia (ez erabatekoa, erakutsi dugunez) ez tartekatzekoa da;

eta tartekatzekotan, mugagabe formetan egiten da gehien. Hori joera nagusia baino ez da, destinatiboak,

kasu baterako, beti hartzen duelako (genitiboaren zein forma hartu, horretan datza zein aldaera izan: -nala

-re(n)-, alegia).

Leku-denborazko kasu marken bizigabeen deklinabideari dagokionez, mugagabeko -taartizkiaren

aldaera fonetikoak eta noizbehinkako erabilera aipatuko genuke. Aukerakoa izatea kasu

gehienetan eta lekuko gehienen ahotan ere deigarria da.

Bizidunen ezaugarriak bereziki aipatzea merezi du. Inesiboko -gan ez da ia erabiltzen Eibarren

eta horren ordez postposizioetara joten da, forma jatorrak sortuz edonola ere. Ablatiboan eta adlatiboan ez

dugu gertaera berezirik aurkitu, eta bide zuzenezko eta bukatuzko adlatiboen kasuan forma horiek kasik

izan ere ez direla aipatu behar da, adlatibo soilaz edo bestelako perifrasiez ordezkatzen baitira. Nolanahi

ere, bizidunen deklinabidean Eibarren edutezko genitiboz osatutako marka erabiltzen da: “-(re)nian, -

(re)netik, -(re)nera, -(re)nerañok, -(re)nerutz”.

Aldaera fonetikoak ugariak dira, errealizazioak beste, baina gertakari batzuk sistemaz egiten

dira: mugatzailea eransterakoan sortzen diren aldaketak; plural ezaugarria txertatzerakoan gertatzen diren

aldaketak; kasu marketako bokal arteko kontsonante hurbilkari eta ahostunen galera; ondorioz bokal

asimilazio-disimilazioak edo luzapenak gertatzea (azken kasu hau batez ere tinbre bereko bokalak

elkartzerakoan), kasu batzuetan disimilaziorik gertatzen ez den arren (adlatiboko dardarkaria

galtzerakoan, adibidez); murrizketak. Bustidurak, loturazko bokalen tinbre alternantziak eta

armonizazioak ere kontuan hartzekoak dira, besteak beste. Loturazko bokalari dagokionez, kontsonante

amaieradun berbetan oso arrunta da -e- loturazko bokala eranstea kasu markaren aurretik, batez ere

mugagabean; baina nahikoa sistematikoki jaso dugu bokal amaieradun berbetan 1553 ere, “gastaiena,

jaixetan” forma mugagabeak sortuz, esate baterako. Bai zaharren bai gazteen ahotan gertatzen da gainera.

Horiei fonetika sintaktikoz berba amaierako soinuetan gertatzen diren aldaketak gehitu behar zaizkie.

Izenordain zehaztugabeek ere, galdetzaileek (“nor, sein, ser”), badituzte berezitasunak.

Deklinabidean galdetzaile bakoitzari dagokien berezko ezaugarriak gordetzen dira: “nor” pertsonentzakoa

izatea; “seiñ”-en balio bikoitza, gauzentzakoa zein pertsonentzakoa izatea; eta “ser”-en erabilera anitza:

izenordain legez, determinatzaile legez, zein izen legez erabilitakoan. “Nor” galdetzailea edutezko

genitiboan eta hori hartzen duten beste kasuetan izenordain arrunten antzerakoa da itxuraz, “noren” egiten

baitu (marka biak bere baitan dituela dirudi), baina destinatiboan ostera, ez (*noretako, baina

“norendako/-tzat/-tzako”).

Zenbatzaileek ere era bereziz jokatzen dute. Deklinabide arruntaren azterketan aipatu dira

ezaugarri batzuk, eta beste batzuk zenbatzaileen atalean bertan. Zenbatzaile zehaztuek –zenbakiek–

berezitasuna dute, izan ere, izen kategoria dutenak modu batera deklinatzen dira, izenordain kategoria

dutenak bestera, eta abar; mugagabe-mugatu deklinabide eredu bikotea ugaritu egiten da beraz, lau modu

ere onartuz (izatez, bost modu dira baina mugagabean homofonismo osoa dago zenbaki guztietan).

Adibidez: “bat/iru/lau, bata/irua/laua, batzuk/irurak/laurak, batak/iruak/lauak”.

Aditzondo batzuk deklinatu egin daitezke baina ez dugu alor hori zeharo jorratu. Areago,

perpaus erlatiboetan ere menpeko aditza isilduz gero perpaus nagusiko aditzari txertatzen zaizkio kasu

markak: “datorrenari” eta abar; horietan ere ez dugu sakondu. Aditzek eurek ere, beraz, kasu markak har

ditzakete, bai partizipioek bai aditz izenek (eta menpeko hainbat perpausetan adizki jokatuek ere bai),

zein funtzio betetzen diharduten eta zein kategoria duten perpausean. Eremu hori ere ez dugu agortu.

b) Kasu marka guztiek dute erabilera aberats eta jatorra, bai mugagabean bai mugatuan. Forma

aldetik gertatu zaigun bezala, uste bako erabilerak ere aurkitu ditugu sarri:

Kasu gramatikalen artean, nominatiboa da erabilera joriena duena, bai berezko esaldiko

funtzioetan, zein bokatibo funtzioan (funtzio horretarako ia edozein kasu erabiltzen dela ere aipatzekoa

da). Forma eta zentzu ñabardura altxor handia du bere baitan. Hala ere, beste kasuek ere badituzte

ezaugarri eta erabilera bereziak.

1553 Gehienak glide sabaikaridun beheranzko diptongoz amaitutakoak.

553

554

Izenlagunak sortzeko kasuak erabilera maiztasun handia izateaz gain, hartzen dituzten balioak

eta sortzen dituzten egiturak ugari ere ugari dira.

Leku-denborazko kasuen artean ere joriak dira marka batzuek dituzten esangura eta balioak.

Inesiboak, esaterako, kontzeptu eta ezaugarri asko eta asko adierazteko balio du, eta forma mugatumugagabeen

jokoak ere horretarako lagundu egiten du (beste horrenbeste gertatzen da multzo honetan ere

sartzen den leku-denborazko genitiboaren kasuan ere). Ablatiboak eta adlatibo soilak ere hainbat erabilera

dituzte, baina ez da gauza bera gertatzen adlatibotik eratorritakoekin.

Adizlagunak sortzeko beste kasuetan erabilera aldetik balio eta ñabardura gutxixeago dutela

antzeman dugu; soziatiboa litzateke, nolanahi ere, horietan aberatsena.

Orokorrean, kasu guztiek uste ez genuen aberastasuna eta balio aniztasun handia dute,

gramatiketan aurki ditzakegunak, gutxi-asko, gaindituz.

Kasu marken erabilera eremuari (edo bizitasunari) dagokionez, batzuena handituz doan eran

besteena gutxituz doaz; adlatibo kasu marka soilak, adibidez, bide zuzenezkoaren eta bukatuzkoaren

funtzioa betetzen du sarritan, eta ia erabat forma bizidunen kasuan. Horren ondorio garbia da azken bi

horien erabilera oso-oso mugatua izatea. Adlatiboaz gain, postposizioek ere betetzen dute horien zeregina.

Nolanahi ere, leku-denborazko beste kasuetako bizidunen forma batzuk ere ia galduta daude

(inesibokoak, adibidez), adlatibokoak sarri erabiltzen diren artean. Erdibidean daude ablatiboko bizidunen

formak.

Gutxien erabiltzen den kasu marka, nolanahi ere, prolatiboa da. Lekuko batzuek oso jator

darabilte, baina postposizioz ordezkatzeko arriskuan dago, edo motibatibo kasuaren erabileraz (azken

kasu hau ziurrenik gaztelaniaren interferentziaz gertatzen da), edo bestelako perifrasiz. Instrumentalaren

erabilera jatorra ere gehienbat lekuko zaharrenen ahotan bizi da, eta batez ere jakineko egituretan

txertaturik, esangura nahikoa tinkoz. Sortzeko indarra kasik galdua duela dirudi, eta bizien moduzko

formak eratzerakoan dagoela esan daiteke. Osterantzeko kasuek erabilera arrunta dutela esan daiteke.

Kasu marken arteko kurutzaketak ere badira, guztiarekin ere. Edozein modutan, kurutzaketa eta

txandaketa horiek ez dira bakarrik Eibarko ezaugarri, edozein gramatikatan aurki ditzakegu antzerako

fenomenoak:

Adibidez, edutezko genitiboaren eta leku-denborazko genitiboaren arteko txandaketa dugu bai

Eibarren, bai euskaran orokorrean ere. Destinatiboaren eta leku-denborazko genitiboz osatutako -rako

atzizkiaren artean ere antzerako zerbait gertatzen da. Guk lekukoengandik jaso ditugu nahaste horien

adibide asko, erabilera “nahasi” hori eguneroko jardunean finkaturik dagoen erakusgarri.

Instrumentalaren kasua ere aipatzekoa da: formei dagokienean, bertako forma jatorrak erabiltzen

dira orokorrean, baina alfabetizazioaren ondorioz berriak ere sartzen daude, batez ere gazteenen ahotik,

“zertaz” galderari dagokionez batez ere: “onetas, nitas” eta antzerakoak jaso ditugu lekuko batengandik,

gehien alfabetatutakoarengandik hain zuzen, gazteen belaunaldikoa.

Bestalde, instrumentalaren eta beste kasuen arteko txandaketa ere nabaria da. Erabiltzen denean

instrumentala jator erabiltzen den arren, beste bidez ordezkatzerakoan baliabideak oso ugari dira: beste

kasu marka batzuk, postposizioak, eta abar. Hau ere ez da Eibarko ezaugarri isolatua, beste leku batzuetan

ere antzerakoa gertatzen baita. Dena dela, inesiboak, soziatiboak eta motibatiboak instrumentala kasu

marka bizi legez ia desagertze bidean jarri dute.

Adlatibo bukatuzkoan -raño(k) eta -rarte markek nahikoa ongi gordetzen dute bakoitzaren

lekurako eta denborarako erabilera, baina bestelakoak ere jaso ditugu, -rarte lekua adierazteko eta -rañok

denbora adierazteko, alegia.

Goikoez gain badira beste kurutzaketa batzuk: motibatiboak, adibidez, edo soziatiboak, beste

kasu batzuei hartzen die lekua batzuetan, eta horrelakoetan “ordezkaketa” gertatzen dela esan daiteke

kasu batzuetan, eta “txandaketa” beste batzuetan.

Kurutzaketak kasu marken artean ez ezik, forma eta kategorien artean ere gertatzen dira.

Erakusleek, izenordain legez erabilitakoek, orokorrean ez dute leku-denborazko bizigabe formen erabilera

aberatsik inondik inora ere, forma horiek lekuko gehienek ezagutu egin arren. Horien ordez balio

erakuslea duten adberbio kategoriako formak erabiltzen dira, dagokien kasu markaz. Ikusi dugunez, ia

erabiltzen ez diren “on(e)tako, on(e)tan” formen pareko forma erabiliak “amengo, amen” dira, eta antzera

beste kasu eta gradu guztietan.

Edonola ere, kurutzaketak osterantzekoak ere badira, morfologikoagoak, orokorragoak:

•Mugagabea-mugatua “nahasterakoan”:

555

vNominatibo mugagabe-mugatuaren erabileran, adibidez. Hainbat adibide jaso ditugu

subjektu-objektu-predikatu funtzioetan modu biak txandaka erabilita.

vMugagabeari -tzu plural atzizkia eransterakoan.

vLeku-denborazko kasuetan mugagabeko forma batzuetan -ta- artizkia ez erabiltzean.

556

vKomunztadura egiterakoan.

•Bizidun-bizigabeen artean:

vArrunki bizidun legez deklinatzen diren hitzak bizigabe legez deklinatuta. Era

honetakoak jaso ditugu adibide gehien kasu guztietan. Lekukoek ez dute erreparorik

“alabatan, semetatik” eta antzerakoak sortzerakoan. Adlatiboa da gure ustez hori

gutxien gertatzen den kasua, gertatu egiten den arren.

vBizigabetzat legez deklinatzen diren hitzak bizidun legez deklinatuta.

vForma hibridoak, bietariko ezaugarriak dituztenak, gutxienekoak.

Galdetzaileen erabilerari dagokionez, aipatzekotan, “nor” galdetzailearen erabilera murritza

aipatuko genuke lehenik eta behin. Bigarrenik, “sein” galdetzailearen zentzu bikoitza izenordain denean

aipatu behar dugu (gauzentzat eta pertsonentzat berdin balio izatea, alegia) 1554 .

Baina Eibarren “sein”-ek determinatzaile funtzioa ere sarritan betetzen duela azpimarratzekoa

da, “se(r)”-i lekua kenduz; alderantziz ere gertatzen da, bai galdetzaile gisa, bai determinatzaile gisa.

Azkenik, “ser” galdetzaileari dagokionez, dituen hiru funtzio-erabilerak kontuan izanda hauxe aipa

dezakegu: izenordain legez gauzak “adierazteko” (entzuleak hori entzundakoan ziur daki gauzaren batez

galdetzen dela) erabiltzen dela bakarrik, baina determinatzaile nahiz izen denean, ondokoa bai gauza bai

pertsona edo biziduna izan daiteke.

Guk geuk deklinabideko atalean hainbat kategoria bereizi ditugun arren, ongi konturatu gara

kategoriatan sailkatzea nahikoa erlatiboa dela, osagai bakoitzak perpausean bete ahal ditzakeen funtzioek

(bai sintaktikoek bai semantikoek) kategoria dantza ikusgarria eragiten baitute. Dantza hori ez da Eibarko

berezitasuna, jakina; ezta euskararena ere, baina gure lanean hainbatetan egin dugu topo “oztopo”

horrekin.

2. Adjektibo sintagma atalarenak

a) Adjektibo sintagma.

1554 I. LASPIUR-en hitzak dakartzagu hona lehenago ere adierazi duguna azpimarratuz, eta duen hedadura: ““Zein”ek “nor”i lekua

kendu detsan moduan kendu detsa “edozeiñ”ek “edonor”i. Esan deigun, edonor eta edozein, nor eta zein deklinatzen diran modu

berian deklinatzen dirala” (1999b, 76).

Eremu honetan izenondoak jorratu dira −ez dugu hainbeste deklinabidean erreparatu

osterantzeko alderdietan baino: hurrenkera, mugatzaileak, izenondoz eratutako egiturak, kategoria

trukaketak, semantika eta abar−.

Mugatzaileei dagokienean deigarria da Eibarren zein bizitasun handia duen mugatzailea bai

izenari bai izenondoari txertatzeko joerak, “on da” erako mugagabeen faltaren ondoan. Kategoria

trukaketan bi alderdi ditugu: alde batetik, beste kategoria batzuk izenondo-adjektibo legez erabiltzea,

partizipioa esaterako. Gaur egun partizipioa adjektibo bihurtzeko bizien dagoen modua -tako-ren bitartez

da, nahiz eta agian lexikalizazio bidean dauden “betia, erria...” erakoak ere erabiltzen diren. Kasu

batzuetan, hemen ere, zaila egin zaigu jatorrizko kategoria zein den erabakitzea, partizipioa ala izenondoa

(ala izena). Beste aldetik, izenondoak eurak beste kategoria batzuetako funtzioak betetzen jaso ditugu,

izenarena edo aditzondoena esaterako, baita beste osagai batzuen mailakatzaile gisa ere. Izenondoa

aditzondo legez sarri ere sarri erabiltzen da, eta batzuetan zaila egin zaigu jatorrizko kategoria zein den

erabakitzea. Izenondo, izenlagun eta izenordainen mugan dagoen “beste” guk izenondoen atalean ezarri

dugu; deigarria da esapideetan eta egituretan txertatzeko duen erraztasun eta aberastasuna.

Alor semantikoan ere aztertu ditugun izenondo batzuk oso aberatsak dira balioen aldetik.

Polisemikoenetarikoak dira “on” eta “edar/eder”, zentzu positiboak eta peioratiboak euren barne dituztela;

esapide eta fraseologia mailan ere oso aberats eta adierazkorrak dira. Koloretzat ditugun hainbat

izenondok ere euskaraz jator dituzten esangura konnotatiboak dituzte Eibarren ere, zaharren ahotan

biziago dauden arren gazteenetan baino: “suri, baltz, gorri” dira guk aztertu ditugunak. Sarritan izenondo

funtzioan izan ala aditzondo funtzioan izan, izenondoek esangura ñabardura desberdinak hartzen dituzte;

gauza bera gertatzen da sarri aditz bihurtutakoan: “garbi”-tik sortutako “garbitxu” adibidez “zikina

kentzea” da, baina “hiltzea” ere bai.

Besterik aipatzekotan, izenondo batzuek har dezaketen beste ezaugarri bat aipatuko genuke:

generoa hain zuzen. Maileguetan ez ezik, euskarazko hitzak genero markaz jaso ditugu (“mosolo/mosola”

adibidez). Horrelakoetatik eratorritakoetan ere gorde egiten da ezaugarri hori (“mosolotu/mosolatu”,

esaterako). Hala ere, maileguetan ez dago beti garbi zein genero den: “lora karua” da horren erakusgarri.

b) Aposizioa

Eibarren euskarazko egiturak betetzen dira orokorrean, bai aposizio murrizgarrietan bai ezmurrizgarrietan,

nahiz eta salbuespenak jaso ditugun. Ezer aipatzekotan, errespetuzko aposizioen

erabilera urria (gero eta urriagoa gainera) azpimarratuko genuke −beti ere gogoan izan behar da ahozko

lagunarteko solasaldi mailan gaudela−, eta gehienbat andrazkoekiko; “don” eta “doña” maileguen

erabilera ere ahozko jardunean gainbehera dator, sasoi baten oso bizirik egon bazen ere, batez ere lanbide

557

558

berezi batzuetako lagunekin (apaizak, abokatuak, sendagileak..., gure lekukoen ahotan, “tituludunak”).

Sainduen izen batzuk jai egunak adierazterakoan guztiz lexikalizatuta daude, baita toponimian ere.

Deituretan berriz, errespetuzkoen alderantzizkoa gertatzen da: izen-abizen ez ezik, izengaitzizen,

izen-jaiotetxearen izen, eta areago, izen-abizen-jaiotetxearen izen egiturak jaso ditugu. Lekuzko

aposizioetan -ko izenlagun atzizkia aukerakoa da, eta -neko ere sarri jaso dugu.

Aposizio mota nolabait berezia da perpauseko osagai batzuen errepikaketaz egiten dena, baina

oso emankorra ahozko jardunean.

3. Adberbio sintagma atalarenak

Adberbioen atalean ere atal nagusi bi egin ditugu: adizlagunak eta aditzondoak. Adizlagun asko

eta asko deklinabidearen atalean azaldu direnez, atal honetan postposizioak jorratu dira. Deklinabidearen

atalean ere aipatu dugu kasu marka batzuen ahultasuna postposizio egitura batzuen aurrean (inesibo

biziduna eta adlatibo bide zuzenezkoa gehienbat); izan ere, postposizioak eurak ugari dira, eta erabilera

ere eskerga dute. Guk egin dugun hurbilketan hiru ezaugarri sumatu ditugu: batetik, postposizio asko

sinonimotzat har daitezkeela, maileguak izan arren ere; bestetik, postposizioek perpausean erabilera

ugaria dutela, gehienek kasu marka asko har baitezakete, baten bat aipatzekotan “ondorik, ondorian”

aipatuko genuke kasu marken berezitasunarengatik; kasu marka hartzea orokorrena da “bila, eske, barik”

eta antzekoen salbuespenez bada ere. Hain erabiliak dira eze, sintagma baten bertan postposizio bat baino

gehiago azal daitezke bata bestearen jarraian, berdeklinazioa balitz legez (gogoan izan “ortuan barrena

siar” erakoak). Erabileraren beste aztarna garbi bat horrelako forma batzuk lexikalizatuta daudela da, hain

erabilia den “-kalde” adibidez; edo areago, toponimiako eta lexiko arrunteko lexikalizazioak.

Hirugarrenik, postposizioen aurrekarien kasu marka erabilienak nominatibo mugagabea eta genitiboak

direla ez dago dudarik, baina bestelakoak ere mordoa jaso ditugu. Nominatibo mugagabearen eta

edutezko genitiboaren erabilera dela eta, aurrekari den sintagman izenlaguna denean ere mugagabedun

hainbat adibide jaso ditugu, gramatikarien azalpenetatik at. Bestalde, postposizioaren esanguraren arabera

aurretik hartzen dituen kasu markak aldatu egiten dira. Aurrekari diren osagaiak ere kategoria askotakoak

dira: izen sintagma, adberbioa, aditza, perpausa...

Aditzondoetan, formari dagokionez, soilak, konposatuak eta eratorriak aztertu ditugu. Aditzondo

soiletan, sail handiena denborazkoek osatzen dute. Eratorrien alorrean aipatzekoa da bizi handiena duena

-ka dela ziurki; -(r)ik-ek ostera ez du sortze bizitasunik, eginiko, ikasitako formak dira erabiltzen direnak

(“bisirik, sutik” erakoak). Partizipioa aditzondo-adberbio bihurtzerakoan ere, -ta da bide hedatuena, eta

forma bakanen baten baino ez da erabiltzen euskara normalizatuan eta beste hizkera batzuetan halako

bizitasuna duen -(r)ik atzizkiak; kasu markak ere onartzen ditu baina hori ere ez da hain bide erabilia eta

gazteen ahotan are eta gutxiago.

Sailkapen semantikoari dagokionez, begi-bistakoa da denborazkoak dutela paradigma

aberatsena; eta iritzi-adberbioak ere aberatsak dira baina egiturei dagokienean, ez berezko aditzondoak

daudelako. Esaera adberbial ugari erabiltzen dira, semantika maila guztietakoak.

4. Mailakatzearenak

Ikusi denez, mailatzat hartzen dugu bai adierazkortasun bereziz indartutako osagaia, edo

adierazkortasunaz landa, esangura zehatza izan arren ere are zehatzago egiten dena, ñabardurek esangura

eremu osoena murriztuta. Izenondoak eta aditzondoak ez ezik, bestelako kategoriek ere (izenek,

izenordainek, interjekzioek, eta abar) onartzen dituzte nolabaiteko “mailak” edota adierazkortasun

graduak. Mailakatze moduei dagokienean, bide fonetikoak, atzizki-artizki bideak, errepikapenak, mailaadberbioak,

konparaketak edota perpaus egiturak jaso ditugu, besteak beste, mailegu garbien ondoan.

Mailak, berriz, hauek jaso ditugu nagusiki: goi maila, erabatekotasuna, nahikotasuna, nahikotasun eza,

gehiagotasun maila, gehientasun maila, gehiegitasun maila, berdintasun maila; maila afektiboa. Bereziki

solasaldi askean dute mailakatze bideek, edozeinek, berezko bizitasun eta erabilera eremua, ñabardura

amaigabeak lortzen baitira mailakatze moduak konbinatuz. Egitura gehienak galdekizunez ere erraz lortu

ditugu, baina adierazkortasun naturala jardun askean sortzen da.

Laburbilduz, metodologiari dagokionez uste dugu egin dugun galdekizuna tresna egokia izan

dela ikerketa honetarako, nahiz eta solasaldi askeetatik lortutako materiala ere ezinbestekoa den

azterketaren iturriak ongi finkatzeko. Lekukoengandik oro har lortu dugun korpus handiak Eibarko

euskara nolakoa den ondo islatzen du, hainbat lagin geo-soziolinguistiko gogoan izan baitira: jatorri

geografikoa, adina, sexua, eta neurri baten, alfabetizazioa. Bestelako emaitzek korpus hori hobeto

kokatzeko laguntzen dute, baita ikerketaren ikuspegi osoago bat lortzeko ere. Egin dugun azterketak

morfologiako alor zabal bat nolakoa den zehatz erakusten du: deklinabidea, adjektibo sintagma eta

adberbio sintagma. Aldaera fonetikoak eta morfologikoak aintzat hartu direnez, deskripzioak gai honetaz

orain arte diren beste lanak osatu egiten dituela uste dugu, orain arte aipatu gabeko ezaugarri, forma eta

egitura asko azaldu baititugu. Erabilera eremua landu izateak lagundu du amaierako ikuspegi osoa lortu

ahal izateko: kontuan hartu da batez ere zer erabiltzen den, nolako egituretan eta zein formaz, zein

esangura edo balio duen, zenbat erabiltzen den eta nork darabilen. Erabateko ondorio diatopiko eta

soziolinguistikorik ez dugu atera, baina funtsean Aginagakoak hizkeraz nolabait bereziak direla aurkitu

dugu, baita zahar/gazte bikoteak indar bereizle handia duela ere, alfabetizazioa tartean delarik, besteak

beste.

559

560

F) BIBLIOGRAFIA, ERREFERENTZIAK

561

562

♦BIBLIOGRAFIA

ABAITUA ODRIOZOLA, J.K.: 1994: “Dependencias locales y anáforas vacías en euskara”, A.S.J.U.,

XXVIII-3 (837-869 or.)

ACHÓN INSAUSTI, J.A.: 1998: Gipuzkoako Komunikabideen Historia. 2/ Aro Modernoa (1500-1833),

Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundia

AGUIRRE GUISASOLA, V.: 1882: “Sobre el apellido Guisasola y análogos”, Euskal-Erria, V (142-144 or.)

AGUIRRE GUISASOLA, V.: 1882b: “Sobre el apellido Guisasola y análogos”, Euskal-Erria, VI (102-108

or.)

AGUIRRE SORONDO, A.: 1996: Las ermitas de Eibar, Zarautz, Eibarko Udala = Ayuntamiento de

Eibar

ALBERDI LARIZGOITIA, J.: 1989: “Ohar batzuk euskal deklinabidearen historiografiarako”, A.S.J.U.,

XXIII-2 (411-434 or.)

ALBERDI LARIZGOITIA, J.: 1989b: “Euskararen Morfologiazko Ikerketak (1900-1936)”, A.S.J.U., XXIII-

3 (769-796 or.)

ALBERDI LARIZGOITIA, J.: 1996: Euskararen tratamenduak: erabilera. IKER 9; Euskaltzaindia, Euskal

Herriko Unibertsitatea / U.P.V. [“IKER, 9”]

ALBERDI, I.; SARASUA, A.: 2000-I-21: “Luziana Larreategui. Eibartarren Ahotan. Egoibarra”, ...eta

kitto!, 300 zkia (20-22 or.)

ALLIÈRES, J.: 1961: “Petit atlas linguistique basque français “SACAZE””, Via Domitia, VII, année IX,

1960, fascicule 4/VIII, année X, fascicule 4

ALTUBE, S.: 1960: “Eibartarrak eta euskera”, Euskera Euskalzaleen Biltzarra Eibarren, V (61-65 or.)

ALTUBE, S.: 1975: Erderismos, Bilbao, Indauchu Editorial (2. arg.; 1. arg., 1929)

ALTUNA, J.: 1915: Afijos del euzkera, Bilbao, Revista Euzkadi

ALTZIBAR, X.: 1992: Bizkaierako idazle klasikoak: Mogeldarrak, Astarloatarrak, Frai Bartolome:

Nortasuna, Idazlanak, Grafiak, Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundia

ALVAR LOPEZ, M. (argitaratzailea): 1975: Teoría lingüística de las regiones, Barcelona, Planeta [“Planeta

Universidad 2/ Colecciones Universitarias Planeta”]

ALVAR LOPEZ, M. (argitaratzailea): 1977: Atlas plurilingües: metodología, Madrid, Comisión Española

del Atlas Lingüístico de Europa (ALE)-C.S.I.C.-Departamento de Geografía Lingüística (D. L., 1978)

ALVAR LOPEZ, M.: 1991: Estudios de geografía lingüística, Madrid, Paraninfo

ALVAR, M.: 1983: Estructuralismo, geografía lingüística y dialectología actual, Madrid, Gredos, (1.

reinpresioa; 2. arg. gehitua, 1973) [“Biblioteca Románica Hispánica. II, Estudios y Ensayos, 137”]

ALZELAI, M.; et alii: 1994: Eibar ezagutzen: lehen hezkuntzarako ikas unitatea, Egoibarra Batzordea,

Eibarko Udala

AMATIÑO: 1972 martxoa: “Gorosta ingurua dala eta... Aterru jaunari toponimiaz”, Eibar, 141, II Epoca (12-

13 or.)

AMURIZA, X.; et alii: 1992: Gregorio Atxa-Orbea, “Orbe” bertsolaria, Oñati, Ego Ibarra [“Ego Ibarra,

1992, 8”]

AÑIBARRO, P.A.; VILLASANTE, L. (argitaratzailea): 1963: Voces bascongadas: diferenciales de Bizcaya

[sic], Guipúzcoa y Navarra con la distinción que las usa cada nación, anotadas con sus letras iniciales, B.

G. N. y quando [sic] es común a todas, precede una C, Bilbo, Caja de Ahorros Vizcaína

AÑIBARRO, P.A. de, Fray; VILLASANTE, L. (argitaratzailea): 1970: Gramática bascongada: escrita

hacia 1820 y publicada ahora por primera vez, San Sebastián, Seminario Julio de Urquijo [Separata:

Anuario del seminario de Filología Vasca “Julio de Urquijo”, t.3 (1969)]

ARANA GOIRI, S. de: 1896: Lecciones de Ortografía del Euzkera bizkaino, Bilbao, Tipografía de

Sebastián Amorrortu (Berrargitaratua: Obras Completas, Buenos Aires, Sabindiar Batza, 1965)

ARANA GOIRI, S. de: 1897: Umiaren lenengo aizkidia: Bizkaiko euzkeraz irakurtzen ikasteko, Bilbao,

Bizkaya’ren Edestija ta Izkerea Pizkundia (Bizkaitar batek iratzija)

ARANBERRI ODRIOZOLA, F.: 1996: Ermua eta Eitzako euskara, Oñati, Ermuko Udaleko Euskara

Batzordea

ARANBERRI ODRIOZOLA, F.: 2001: Ermua - Eitzaga leku-izenak. Geure izanaren barrena, Bilbao,

Euskaltzaindia [“Onomasticon Vasconiae, 22”]

ARBIZU VARONA, V.: 1990-1992: Laudioko haraneko toponimia azterketa, Deustuko Unibertsitatea (tesi

amaitu gabea, 1990-1992. urteetan erregistroan sartua)

AREJITA OÑARTE-ETXEBARRIA, A.: 1994: La obra de Juan Antonio Moguel, Deustuko Unibertsitatea

(tesi argitaratu gabea)

AREJITA, A.; et alii: 1983: Bizkaieraren idatzizko arauak. Deklinabidea eta aditza, Gasteiz, Argitalpen

Zerbitzu Nagusia, Lehendakaritza Saila, Eusko Jaurlaritza [“Hizkuntz Prestakuntza, 1”]

AREJITA, A.; et alii: 1985: Bizkaieraren idaztarauak: deklinabidea eta aditza, Vitoria-Gasteiz, Eusko

Jaurlaritza = Gobierno Vasco (2. arg.)

AREJITA, A. (zuzend.); et alii: 1989: Bizkaierazko joskera, Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritzaren

Argitalpen Zerbitzu Nagusia [“Hizkuntz Prestakuntza, 4”]

AREJITA, A.; et alii: 2001: Bizkai euskeraren jarraibide liburua. Lehenengo pausuak, Bilbao; Labayru

Ikastegia, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa

AREJITA, A.; et alii (arg.): 2002: Bilbao. El espacio lingüístico. Simposio 700 Aniversario = Bilboren

700. Urteurrena. Hizkuntza gunea. Sinposioa, Bilbao, Deustuko Unibertsitatea

ARETA, N.: 1997-X-31 – 2000-II-25: “Efemerideak” atala, ...eta kitto! Eibarko astekaria, 211 zenbakia –

305 zenbakia (atal horrek ez du periodizitate eta orrialde tinkorik izan)

ARETA, N.: Eibarko efemerideak, Eibarko Udala (amaitu eta argitaratu gabea)

ARGOITIA, J.A.; AZKARATE, N.; GEZURAGA, X.: 1995: Eibarko euskeraren esakerak eta bestelako

berezitasun batzuk, Eibar, Eibarko Udala-Euskara Batzordea

AROCENA, F. et alii: 1960: Alfa. 1920-1960, San Sebastián, Industria Gráfica Valverde

ARRECHE PÉREZ, I.: 1993-1994. ikasturtea: Basauriko euskararen azterketa linguistikoa, Deustuko Unibertsitatea

(doktorego tesia)

ARRETXE, J.: 1994: Basauriko euskara, Basauri, Udala

563

564

ARRIETA, J.A.: 1974: Un estudio sobre el habla vasca de Motrico, Deustuko Unibertsitateko

Lizentziatura tesina (argitaratu bakoa)

ARTIAGOITIA, X.: 1995: Verbal projections in basque and minimal structure, Donostia = San Sebastián,

Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Gipuzkoa [“Supplements of Anuario del Seminario de

Filología Vasca «Julio de Urquijo», XXXVI”]

ARTIAGOITIA, X.: 1998: “Determinatzaile sintagmaren hipotesia euskal gramatikan”, Uztaro 27 (33-61 or.)

ASTIGARRAGA Y UGARTE, L. (moldatzailea: ARRESE BEITIA, F.): 1884: Diccionario manual

bascongado y castellano y elementos de gramática para uso de la juventud de Vizcaya: con ejemplos en

ambos idiomas, Tolosa, Establecimiento Tipográfico de Eusebio López (“arreglado por F. A. y B.”)

AURREKOETXEA, G.: 1986: “Euskal Herriko Hizkuntz Atlasa (EHHA): inkesta metodologia eta ezezko

datuak”, Euskera XXXI (2. aldia) (413-424 or.)

AURREKOETXEA, G.: 1995: Bizkaieraren egituraketa geolinguistikoa, Bilbo, Universidad del País Vasco

= Euskal Herriko Unibertsitatea, Servicio Editorial = Argitarapen Zerbitzua

AURREKOETXEA OLABARRI, Gotzon: 1997: “Ahozko testuak transkribatzeko irizpideak”, Uztaro 23,

87-94 or.

AURREKOETXEA, G.; VIDEGAIN, X. (paratzaileak): 1992: Nazioarteko Dialektologia Biltzarra.

Agiriak = Actas del Congreso Internacional de Dialectología = Actes du Congres International de

Dialectologie = Proceedings of International Congres on Dialectology [Euskaltzaindia, Bilbo,

1991.X.21/25], Bilbo; Euskaltzaindia [“Iker, 7”]

AURREKOETXEA, G.; VIDEGAIN, X.: 1993: Euskal Herriko Hizkuntz Atlasa: Galdesorta Cuestionario

Questionnaire, Bilbo (Euskera-ko separata: 3, XXXVIII. liburukia, 2. aldia (529-647. or.)) [“Dialektologia:

atlasgintza”]

AZKARATE VILLAR, M.; ALTUNA, P.: 2001: Euskal morfologiaren historia, Donostia, Elkarlanean

AZKARRAGA, J.; MUNIOZGUREN, F.: 1996: Eibarko bilakaera soziolinguistikoa (1981-1991) eta 1995-

2000 jardunbiderako oinarriak = Evolución de la situación sociolingüística en Eibar (1981-1991) y bases de

intervención 1995-2000, Eibar, Eibarko Udala-Euskara Batzordea

AZKUE, R.Mª de: 1896: Método práctico para aprender el euskera bizkaino y gipuzkoano, Bilbao,

Tipografía de José de Astuy (azalean: 1898)

AZKUE, R.Mª de: 1896b: Clave de temas: complemento del método práctico para aprender el euskera

bizkaino y gipuzkoano, Bilbao, Tipografía de José de Astuy, 1896

AZKUE, R.Mª: 1925: Morfología vasca, Bilbao, Academia de Lengua Vasca (“Advertencias para ...” ataleko

amaieran “Bilbao, Abril de 1923” dakar (VIII. or.))

AZKUE, R.Mª: 1969: Diccionario Vasco-Español-Francés, Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca (1. arg.,

1905)

AZKUE, R.Mª: 1969b: Morfología vasca, Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca (1. arg., 1925)

AZKUE, R. Mª de: 1984: Diccionario vasco – español – francés, Bilbo, Euskaltzaindia (K. Mitxelena-ren

sarrerarekin)

AZPIAZU, J.A.: 1999: Un mercader en el reino de Felipe II: El eibarrés Martín López de Isasi, Azpeitia,

Eibarko Udala = Ayuntamiento de Eibar, Ego Ibarra [“Ego Ibarra 1999, 22”]

AZPIAZU, Mª B.: 1976: Toponimia de Vergara (argitaratu gabea)

BADIA I MARGARIT, A.M.: 1952: Sobre metodología de la encuesta dialectal, Zaragoza, Ed. Instituto de

Estudios Pirenaicos [“Filología/ Insituto de Estudios Pirenaicos 15”]

BARAIAZARRA, L.: 1986: “Markina-Xemeingo euskara aztertzen”, Euskera, XXXI, 1 (143-159 or.)

BARANDIARÁN, J.M. de: 1976: Guía para una encuesta etnográfica, Vitoria, Consejo de Cultura de la

Excma. Diputación Foral de Alava (“Tirada independiente de la separata de la revista “Cuadernos de

Etnología y Etnografía de Navarra” número 20 Institución Príncipe de Viana − Diputación Foral de Navarra

con la autorización Institución Príncipe de Viana”)

BARRENA, E.; et alii: 1999: Eibar. 1346-1996. Ekarpen historikoak. Aportaciones históricas, Donostia,

Eusko Ikaskuntza [“Colección Lankidetzan Bilduma, 14” / “Ego Ibarra, 23”]

BARRUTIA, E.: 1987 uztaila-abendua: Hitanoaren proposamena bizkaieraz, Fontes Lingvae Vasconum.

Stvdia eta docvmenta, 50, XIX. urtea (separata)

BARRUTIA ETXEBARRIA, E.: 1996: Bermeo eta Mundakako arrantzaleen hiztegia, Bilbo, Udako Euskal

Unibertsitatea

BARRUTIA, E.: 1993: Mundakako arrantzaleen jakintzaren lexiko eta enziklopedia, Deustuko

Unibertsitatea (tesi argitaratu gabea) (ale 2)

BASAURI, S.; et alii: 1997: Eibarko aditz-taulak (argitaratu gabeko lanaren zirriborroa)

BASAURI, S.; SAN MARTIN, J.: 1972: “Eibarko euskerari buruz”, Egan (32-37 or.)

BASAURI, S.; et alii.: 2003: Eibarko hiztegi etnografikoa, Oñati; Eibarko Euskara Mintegia, Eibarko Udala

BASTERRECHEA, J. (“OSKILLASO”): 1984: El libro negro del euskara, Bilbao, [s.n.]

BELAUSTEGUIGOITIA, F.: 1912: Euzkerazko ikasbide erraza: (bizkayeraz) = Método fácil para

aprender el euzkera: (dialecto bizkaino), Bilbao, Imp., Lit. Vda. e Hijos de Grijelmo

BEREICUA BASAURI, R.M.S.: 1972-VI: “A survey of linguistic variables in the Central zone of the Deva

River Valley. The zone of Placencia in contrast with its neighbours towns of Eibar and Vergara”, A.S.J.U.

(20-28 or.)

BIDEGAIN, X.; ETXEBARRIA, J.Mª; AURREKOETXEA, G.: 1985: Euskal Herriko Atlas Linguistikoa.

Galdekizuna, Euskaltzaindia (Euskaltzaindiak 1985.II.22.ko batzarrean onartua) (argitaratu gabea)

BILBAO AZKORRA, M.N.: 1993-1994: Getxoko euskararen azterketa, Deustuko Unibertsitatea (tesi

amaitu gabea, 1993-1994. ikasturtean erregistroan sartua)

BONAPARTE, L.L.: 1978?: Carte des sept Provinces Basques, montrant la délimitation actuelle de

l´euscara et sa division en dialectes, sous-dialectes et variétés (CASTILLO eta ZABALO-ren arg.; 1. arg.,

1863) [mapa: “Echelle des milles géographiques 1/200.000”]

BONAPARTE, L.L. (prestakuntza eta maketa: J.A. ARANA MARTIJA): 1991: Opera omnia vasconice,

Bilbo, Euskaltzaindia, (4 ale) [“LITERATURA KLASIKOA”]

“BOSTAK BAT” LANTALDEA: 1996: Diccionario 3000 hiztegia, Bilbo, “Bostak bat” lantaldea

[“Adorez, 7”]

BURGETE, X.; GAMINDE, I.: 1991: Otxandioko euskaraz, [s.l.], Inprimategia: Gráficas Loroño

(Otxandioko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Laguntzaz)

565

566

BUTRON, J.; PEDRO, J. de: 1988: Euskal gramatika praktikoa, Donostia, Erein

CALVÓ, J.L.: 1997: I.- La Industria Armera Nacional 1830-1930. Fábricas, privilegios, patentes y

marcas, [s.l.], [s.n.] Eibarko Udala? [“Comisión Damasquinado. Ego Ibarra, 19”]

CAMINO, I. (argitaratzailea): 1998: Nafarroako hizkerak: Nafarroako Euskal Dialektologiako

Jardunaldietako Agiriak, Iruñea, 1997ko azaroa (24-28), Bilbo, Udako Euskal Unibertsitatea

CAMPION, A.: 1977: Gramática de los cuatro dialectos literarios de la lengua euskara, Bilbao, La Gran

Enciclopedia Vasca (1. arg., 1884) (bi ale)

CELAYA OLABARRI, P.: 1970: Eibar. Síntesis de monografía histórica, San Sebastián, Gráficas Izarra

CHAMBERS, J.K.; TRUDGILL, P.: 1994: La Dialectología, Madrid, Visor (1. arg. 1980) [“Visor

Lingüística 3”] (C. MORAN GONZALEZ-en itzulpena; egokitzapena eta oharrak, E. BUSTOS GISBERTenak)

CRYSTAL, D. (J.C. MORENO CABRERA-k zuzendutako arg.): 1994: Enciclopedia del lenguaje de la

Universidad de Cambridge; Madrid, Buenos Aires, México; Taurus Ediciones

DORNAKU OLAECHEA, J.M.R.: 1910: Euzkel-iztija ó sea Gramática de la lengua vasca: según el

método de Ollendorf, Bilbao, Imprenta y Enc. Bilbao Marítimo y Comercial (azaleko izenburua: Euzkeliztija

bizkayeraz ó sea Gramática de la lengua vasca en dialecto bizkaino: según el método Ollendorf)

DUCROT, O.; SCHAEFFER, J.M. (gaztelaniazko argitalpenaren zuzend.: M. TORDESILLAS): 1998:

Nuevo diccionario enciclopédico de las ciencias del lenguaje, Madrid, Arrecife Producciones S.L.

ECHAIDE ITARTE, A.Mª (paratzailea): 1984: Erizkizundi irukoitza = Triple cuestionario = Triple

questionnaire (euskara 1925), Bilbo; Euskaltzaindia = Real Academia de la Lengua Vasca = Academie de

la Langue Basque (ale 2) [“Iker-3”]

ECHAIDE ITARTE, A.Mª.: 1989: El euskera en Navarra: Encuestas Lingüísticas (1965-1967), San

Sebastián, Eusko Ikaskuntza [“Cuadernos de Sección. Hizkuntza eta Literatura, 8”]

ECHEBARRIA LEJARRAGA, J.Mª: 1990-1992: Bizkai aldeko hizkera mintzatuen azterketa, Deustuko

Unibertsitatea (tesi amaitu gabea, 1990-1992. urteetan erregistroan sartua)

ECHEBARRIA, E.: 1882: “Sobre el apellido Guisasola y análogos”, Euskal-Erria, V (226-229 or.)

ECHEVARRIA LEGUINA, Mª N.: 1990-1992: Gorozikako hizkeraren azterketa morfosintaktikoa,

Deustuko Unibertsitatea (tesi amaitu gabea, 1990-1992. urteetan erregistroan sartua)

EGAÑA, M.; et alii: 1983-1990: Euskalerriko atlas etnolinguistikoa [EAEL], Donostia, Aranzadi Zientzia

Elkartea, Etnologia Mintegia = Sociedad de Ciencias Naturales Aranzadi, Seminario de Etnología (2 ale)

EGILE EZEZAGUNA: 1951 maiatza: “Ipuñak”, Goi-Argi, 12 (4. or.)

EGUSKITZA GOROSTITZA, J. (“EGUZKI”): 1984: Aditza: bizkaierazko erabileran, Bilbao, Labayru

Ikastegia [“Eskola Apunteak/Labayru Ikastegia, 2”]

EIBARKO ADITZ-BATZORDIA: 1998: Eibarko aditza, [s.l.], Eibarko Udala - Euskara Batzordea

EIBARKO KLUB DEPORTIBOA: 1958 abendua: “Actividades de nuestras secciones”: “LINGÜISTICA”,

Club Deportivo de Eibar (18-25 or.)

EIBARKO KLUB DEPORTIBOA: 1960 abendua: “Actividades de nuestras secciones”: “LINGÜISTICA”,

Club Deportivo de Eibar (26-31 or.)

EIBARKO KLUB DEPORTIBOA: 1999: Eibarko Klub Deportiboa. 75. urteurrena. 1924-1999, Eibar,

Eibarko Klub Deportiboa

EIBARKO UDALA: 1998: “Eibarreraren oiñarrizko ikastarua” ikastaroa, Eibarko Udala (argitaratu gabea)

EIBARKO UDALA: 1998b: Eibar, Eibarko Udala, Nekar [kaleetako planoa eta izendegia da]

EIBARKO UDALA: 2001: Eibarko euskeriaren unidade didaktikua, Eibarko Udala, Euskara Batzordea, Ego

Ibarra [bideoa]

ELEIZALDE, L.: 1908-V: “Breves notas acerca del lenguaje de Vergara”, Euzkadi (239-245 or.)

ELEJABEITIA ORTUONDO, A.; IRIBAR IBABE, A.; PAGOLA PETRIRENA, R.M.: 1998:

Euskararen hotsak = Los sonidos del euskara = Les sons de la langue basque = The sounds of Basque,

Bilbao, Universidad de Deusto [CD-ROM formatoa, ordenadoreko artxiboa]

ELEXPURU, J.M.: 1991: Deba arroko bizkaierazko herri-euskeraren idatz arauak. Eztabaidarako

proposamenak, Bergara (argitaratu bakoa)

ELEXPURU ARREGI, J.M.: 1996: Bergara aldeko lexikoa, Gasteiz, Euskal Herriko Unibertsitatea (tesi

argitaratu bakoa)

ELGOIBAR, E.; GAMINDE, I.; ZUBIZARRETA, B.: 1987: Euskararen galera Nafarroan (1587-1984),

Iruñea, Pamiela

ELHUYAR: 1996: Euskara-gaztelania / castellano-vasco hiztegia, Usurbil, Elhuyar Kultur Elkartea (2.

berrinprimatzea: 1996ko ekaina; 1. arg.: 1996ko apirila)

ELHUYAR (zuzendaritza: M. AZKARATE, X. KINTANA, X. MENDIGUREN): 1996b: Hiztegi

elektronikoa euskara – gaztelania. Diccionario electrónico castellano – vasco, Usurbil, Elhuyar (CD-

ROM disko konpaktua. Diskuan: Elhuyar hiztegia)

ELHUYAR (zuzendaritza: M. AZKARATE, X. KINTANA, X. MENDIGUREN): 2000: Euskara –

gaztelania. Castellano – vasco hiztegia, Usurbil, Elhuyar (Azalean: Elhuyar hiztegia)

ELORDUI, A.: 1996: “Hegomendebaldeko bizkaieraren aditz egituraren aldaketa-bilakabidea eta hizkuntz

desagerpena”, A.S.J.U., XXX-2 (713-751 or.)

ELORTZA, J.; et alii: 1999: Arrasateko euskara, [s.l.], Arrasateko Udala

ELORZA MAIZTEGI, J.: 2000: Eibar: orígenes y evolución. Siglos XIV-XVI, Eibar, Eibarko Udala

ELZO, J.; et alii: 1995: Bizkaieraren erabilerak Administrazioan = Usos del euskera vizcaíno en la

Administración, Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundia, Lehendakaritza Saila (ale bi)

ENET (EIBARKO NATURA ETA ETNOGRAFIA TALDEA): 1998: Laixetan, garixetan: basarrixa

Eibarren, Egoibarra Batzordia, Eibarko Udala

ENRÍQUEZ FERNÁNDEZ, J.; et alii (transkribatzaileak): 1997: Foguera-vecindario de las villas de

Vizcaya de 1511, San Sebastián, Eusko Ikaskuntza = Sociedad de Estudios Vascos [“Fuentes

Documentales Medievales del País Vasco, 78”]

EREÑO EALO, Mª I.: 1990-1992: Galdakaoko euskera biziaren azterketa, Deustuko Unibertsitatea (tesi

amaitu gabea, 1990-1992. urteetan erregistroan sartua)

ERRAZTI IGARTUA, A.: 1994: Iurreta Elizateko Euskara eta Toponimia, Amorebieta, Iurretako Udala

567

568

ESNAOLA, I.: 1997ko urria: “Gazte euskaldunen lagun arteko hizkera hemen eta orain zertan den ulertzeko

zenbait argibide”, bat. Soziolinguistika aldizkaria, 24 (63-75 or.)

ETXABURU, J.Mª: [s.a.]: Ondarrutar berbetea, [s.n.], [s.l.]

ETXANIZ, J.M.: 1960: “El euskera en Eibar”, Aranzazu VII, 386 (212-214 or.)

ETXEBARRIA AROSTEGUI, M.: 1985: Sociolingüística urbana: el habla de Bilbao, Bilbao, Universidad

de Deusto

ETXEBARRIA AROSTEGUI, M.; et alii: 1998: Las secuencias vocálicas en euskera, Bilbao, Ediciones

FBV, S.L. [“Fonética Vasca, 5”]

ETXEBARRIA AYESTA, J.M.: 1986: Euskal fonetika eta fonologia, Bilbao, Labayru Ikastegia [“Eskola

Apunteak, 11”]

ETXEBARRIA AYESTA, J.M.: 1988: Zeberio-Araneko euskararen azterketa etnolinguistikoa, Deustuko

Unibertsitatea, doktoradutza tesia (ale 2)

ETXEBARRIA AYESTA, J.M.: 1991: Euskal fonetika eta fonologia: euskera biziaren azterbidean,

Bilbao, Labayru Ikastegia [“Ikasgaiak eta Ariketak, 3”]

ETXEBARRIA AYESTA, J.M.: 1991b: Zeberio haraneko euskeraren azterketa etno-linguistikoa,

Ibaizabal, Euba

ETXEBARRIA IBARBIA, T. (“ARRATETIKO BAT”): 1963-1964: “Flexiones Verbales de Eibar”, Euskera

VIII-IX (2. aldia) (53-130 or.)

ETXEBARRIA IBARBIA, T.: 1965-1966: “Lexicón del euskera dialectal de Eibar (Arrate'tikuen izketia)”,

Euskera X-XI

ETXEBARRIA IBARBIA, T.: 1986: Flexiones verbales y Lexicón del euskera dialectal de Eibar, Bilbao,

Real Academia de la Lengua Vasca - Euskaltzaindia (Euskera aldizkarian argitaratutakoaren 2. arg.)

ETXEBARRIA IBARBIA, T.: 1990: Viaje por el país de los recuerdos, Donostia-San Sebastián, Sociedad

Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones (2. arg., faksimil; 1.a, 1968)

ETXEBARRIA IBARBIA, T.: 1992: Recordando la guerra. Diario de viaje de un refugiado español, San

Sebastián, J.A. Ascunce Ed.

ETXEBARRIA IBARBIA, T.: 1998: Flexiones verbales y Lexicón del euskera dialectal de Eibar. Juan San

Martinen gehigarrixagaz, Oñati; Eibarko Udala, Euskara Batzordea (3. arg., 2.aren faksimila)

ETXEBARRIA, J.Mª: 1975: Léxico rural vasco de Amorebieta (Vizcaya), Deustuko Unibertsitatea

(argitaratu gabea)

ETXEBARRIA, J.Mª: 1986 2: “Euskal Herriko Atlas Linguistikoaren historiarako”, Euskera XXXI (2. aldia)

(375-411 or.)

ETXEBARRIA, J.Mª: 1990: “Las grabaciones en euskera de la Fonoteca de Viena. Cuentos y anécdotas en

dialecto vizcaíno”, Etniker-Bizkaia (187-204 or.)

ETXEBARRIA, J.Mª.: 2002: El verbo auxiliar vasco. Formas unificadas y dialectales, Muenchen, Lincom

Europa [“LINCOM Studies in Basque Linguistics”]

ETXEBERRIA MURUA, P.; et alii: 1994ko Azarotik 1995eko Azarora: Euskararako intonazio kurben

modelatze eta sintesia, ahots sintesirako erabileraduna egitasmoa; AHOLAB, Euskal herriko

Unibertsitatea [“Egitasmoak: Erakundeekin batera”] (erreferentzia Internet bidez hartua:

http://bips.bi.ehu.es)

ETXEBERRIA MURUA, P.; et alii: 1995eko Urritik 1996ko Urrira: Euskararen intonazioaren azterketa:

estandarizaziorako aurrerapausua eta ahots sintesirako erabilpena egitasmoa; AHOLAB, Euskal Herriko

Unibertsitatea (erreferentzia Internet bidez hartua: http://bips.bi.ehu.es)

ETXEBERRIA MURUA, P.; et alii: 1996ko Azarotik 1997ko Azarora: Euskara batuarako intonazio kurben

sorrera automatikorako arau eta ereduen garapena egitasmoa; AHOLAB, Euskal Herriko Unibertsitatea

[“Egitasmoak: Erakunderekin batera”] (erreferentzia Internet bidez hartua: http://bips.bi.ehu.es)

ETXEBESTE, I.; SEGUROLA, K.: 1994: “BAT-BATZUK eta NOR(TZUK) - ZEIN(TZUK) AHOZKO

HIZKUNTZAN (Euskal Herriko Hizkuntz Atlaseko datuen arabera)”, Euskera XXXIX 2 (723-734 or.)

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA: 1997: “Euskararen historia: arazo zahar, bide berri” (C5

mintegia), XVI. Uda Ikastaroak = Cursos de Verano, IX. Europar Ikastaroak = Cursos Europeos, Donostia-

San Sebastián, Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea [“Ciclo C Zikloa:

Hizkuntzalaritza eta literatura / Lingüística y literatura. C5”] (ikastaroaren zuzendaria: J.A. LAKARRA)

(egitaraua liburukiaren 63-64. orrialdeetan. Ikastaroko hitzaldiak argitaratu gabeak)

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA: 1997b: “Procesamiento del lenguaje natural desde una

perspectiva de principios y parámetros (C)” (Curso C.1) ikastaroa, XVI. Uda Ikastaroak = Cursos de Verano,

IX. Europar Ikastaroak = Cursos Europeos, Donostia-San Sebastián, Universidad del País Vasco = Euskal

Herriko Unibertsitatea [“Ciclo C Zikloa: Hizkuntzalaritza eta literatura / Lingüística y literatura. C1”]

(zuzendariak: J. URIAGEREKA; J. ORMAZÁBAL) (egitaraua liburukiaren 49-51 orrialdeetan. Hitzaldiak,

argitaratu gabeak)

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA: 1999: “Euskal dialektologia (I)” (C.1 Ikastaroa), XVIII.

Cursos de Verano = Uda Ikastaroak, XI. Cursos Europeos = Europar Ikastaroak, San Sebastián =

Donostia, Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea [“Ciclo C Zikloa: Hizkuntzalaritza

/ Lingüística. C1”] (ikastaroaren zuzendaria: K. ZUAZO ZELAIETA) (egitaraua: liburukiaren 51-52

orrialdeetan. Ikastaroko hitzaldiak argitaratu gabeak)

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA: 2000: “Euskal testuen historiaz eta edizioaz (I)” (H.1 ikastaroa),

XIX. Cursos de Verano = Uda Ikastaroak, XI. Cursos Europeos = Europar Ikastaroak, San Sebastián =

Donostia, Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea, 2000 [“Ciclo H Zikloa:

Hizkuntzalaritza / Lingüística. H.1.”] (ikastaroaren zuzendariak: J.A. LAKARRA ANDRINUA; I. RUIZ

ARZALLUZ) (egitaraua liburukiaren 105-106. orrialdeetan. Ikastaroko hitzaldiak argitaratu gabeak)

EUSKAL TELEBISTA: 1999: “EIBARKO EUSKARA” jorratu edo komentatzen duten saioen tituluen

zerrenda, zerrenda argitaratu gabea, eskabidez lortutakoa (4 orri)

EUSKALTZAINDIA (Elkarlanean. SIADECOK koordinatua): 1977: Euskararen liburu zuria,

Euskaltzaindia [“Soziolinguistika”]

EUSKALTZAINDIA (Elkarlanean. SIADECOK koordinatua): 1977b: El libro blanco del euskara, Bilbao,

Euskaltzaindia [“Soziolinguistika”]

EUSKALTZAINDIA: 1979: Bergarako Biltzar ondoko erabakiak, Euskaltzaindia [“Gramatikak”]

EUSKALTZAINDIA: 1983: Euskaltzaindiaren historia laburra, Euskaltzaindia

EUSKALTZAINDIA (moldatzailea: P. SALABURU): 1993: Euskal gramatika laburra: perpaus bakuna,

Bilbo; Euskaltzaindia, Gramatika Batzordea, Euskal Herriko Unibertsitatea

EUSKALTZAINDIA, GRAMATIKA BATZORDEA: 1987: Euskal gramatika: lehen urratsak I. II,

Euskaltzaindia

569

570

EUSKALTZAINDIA, GRAMATIKA BATZORDEA: 1987b: Eglu-I (eraskina), Euskaltzaindia

EUSKALTZAINDIA, GRAMATIKA BATZORDEA: 1990: Euskal gramatika. Lehen urratsak-III

(Lokailuak), Bilbo, Euskaltzaindia [“EGLU-III”]

EUSKALTZAINDIA, GRAMATIKA BATZORDEA: 1991: Euskal gramatika. Lehen urratsak-I, Bilbo,

Euskaltzaindia (2. arg.) [“EGLU-I”]

EUSKALTZAINDIA: 1998: Arauak. 1. Karpeta, Bilbo, Euskaltzaindia (CD-ROM disko konpaktua)

EUSKALTZAINDIA: 1999: Euskal Herriko Hizkuntza Atlasa. Ohiko euskal mintzamoldeen antologia.

Euskal Herriko 145 herritako grabaketa atalez osatutako 4 audio CD+testu lagungarria, Bilbo;

Euskaltzaindia, Euskadiko Kutxa (4 CD + CD ROM + Liburuki bat) [“Euskararen Hizkuntza Atlasa”]

EUSKALTZAINDIA: 2000: Hiztegi batua, Bilbo, Euskaltzaindia [“Euskera XLV 2”]

EUSKALTZAINDIA: 2001: Euskalgintza XXI. mendeari buruz. Euskaltzaindiaren Nazioarteko XV.

Biltzarra (Bilbo - Baiona). 2001eko irailaren 17tik 22ra, Biltzarraren aurkezpen-aurkibide liburuska

(berbaldiak argitaratu bakoak)

EUSKO IKASKUNTZA: 2000ko abendua: “Euskarazko lehen soinuak”, Asmoz ta Jakitez.

Argitalpenak/Publicaciones/Publications, 17 (1. or.)

EUSKO JAURLARITZA: II. Soziolinguistikako Mapa. Soziolinguistika datubasea, Eibarko datuak, on-line

(Internet helbideak: www.eibar.org //www.euskadi.net)

EUSKO JAURLARITZA: Soziolinguistika datubasea on-line (Internet helbidea: www.euskadi.net)

EUSKO JAURLARITZA: 1982: Euskararen erabilera Bizkaiko irakaskuntzan. Hezkuntza Sailaren

adierazpena, Gasteiz, Eusko Jaurlaritza (separata)

EUSTAT: “POB. DE EIBAR (>=2 ANOS [sic]) by BARRIOS, EDAD DE EUSKARA and NIVEL

GLOBAL DEL EUSKARA” (ordenadore bidez lortutako informazioa: Deustuko Unibertsitatea - EUTG-ko

Kalkulo Zentruan)

FASOLD, R.: 1993: The Sociolinguistics of Language, Oxford UK & Cambridge USA, Blackwel (1. arg.,

1990; berrinprimatua, 1991, 1992, 1993) [“Introduction to Sociolinguistics, Volume II/ “Language in

society, 6”]

FASOLD, R.: 1995: The Sociolinguistics of Society, Oxford UK & Cambridge USA, Blackwel (1. arg.

1984; berrinprimatua indize berriz, 1987; berrinprimatua 1990, 1991, 1992, 1993, 1995) [“Introduction to

Sociolinguistics, Volume I”/ “Language in society, 5”]

FERNÁNDEZ FERNÁNDEZ, B.: 1997: Egiturazko kasuaren erkaketa euskaraz, UPV /EHU, Doktoradutza

tesia

FIGUEROA, E.: 1994: Sociolinguistic metatheory, Oxford, New York, Tokyo; Pergamon [“Language &

communication library, 14”]

FISIAK, J. (argitaratzailea): 1988: Historical Dialectology. Regional and Social, Berlin-New York-

Amsterdam, Mouton de Gruyter [“Trends in linguistics. Studies and monographs, 37”]

FRANCIS, W.N.: 1989: Dialectology. An introduction, London-New York, Longman (1. arg. 1983)

[“Longman Linguistics Library 29”]

GAMINDE I.; et alii: 1995: “Zeanuriko intonazioaz”, ELE, 16 (97-121 or.)

GAMINDE, I.: [s.a.]: Bilboko euskara, Bilbao, Bilbo berreuskalduntzeko Koordinakundea [azaleko

izenburua: Bilbo, berbaz berba]

GAMINDE, I.: 1982: “Butroiko Euskara”, FLV-40, Iruña (403-460 or.)

GAMINDE, I.: 1984-1985: Aditza bizkaieraz, Iruñea, Udako Euskal Unibertsitatea (3 ale)

GAMINDE, I.: 1988: Ahozko bizkaieraz, Bilbo, Bizkaiko AEK

GAMINDE, I.: 1988b: “Bizkaiko Aditz Trinkoen Alokutiboak”, F.L.V. XX 52 (181-240 or.)

GAMINDE, I.: 1989: Foruko euskeraren morfosintaxiaz, Foruko Udala

GAMINDE, I.: 1989b: Leioako euskararen gramatikaz, Bilbao, Leioako Udala

GAMINDE, I.: 1990: “Ezezko nominalizazioak bizkaieraz”, Uztaro 0 (85-97 or.)

GAMINDE, I.: 1991: Abadiñoko euskaraz, Abadiño, [Abadiñoko] Udala

GAMINDE, I.: 1991b: “Ablatiboaren balioak bizkaieraz”, Litterae Vasconicae. Euskeraren Iker Atalak, 5

(177-190 or.)

GAMINDE, I.: 1991c: “Adjetiboa «egon» aditzarekin bizkaieraz”, Litterae Vasconicae. Euskeraren Iker

Atalak, 5 (191-200 or.)

GAMINDE, I.: 1992: Urduliz eta Gatikako herri hizkeraren azterketa linguistikoa, Deustuko Unibertsitatea

(tesi argitaratu gabea) (ale 2)

GAMINDE, I.: 1992b: Urduliz ingeru, berbak eta bizimodu, Urduliz, Urdulizko Euskera Taldea

GAMINDE, I.: 1992c: “Bizkaieraren esaldi denborazkoez”, FLV 24 (405-430 or.)

GAMINDE, Iñaki: 1992d: “Esaldi kausalak Bizkaian”, in VILLASANTE, L.: Luis Villasanteri omenaldia,

Bilbo, Euskaltzaindia [“Iker, 6”] (183-194 or.)

GAMINDE, I.: 1993: “Hotsen erabilpen frekuentziaz Bizkaian”, Litterae Vasconicae. Euskeraren iker

atalak, 6 (107-139 or.)

GAMINDE, I.: 1994: Bilboko Larraskituko euskaraz: lexikoa eta testuak, Bilbao, Bilboko Udala =

Ayuntamiento de Bilbao

GAMINDE, I.: 1995: Bizkaieraren azentu-moldeez, Bilbao, Labayru Ikastegia

GAMINDE, I.: 1997: Galdekizuna (argitaratu bakoa)

GAMINDE, I.: 1998: Euskaldunen azentuak, Bilbao, Labayru Ikastegia

GAMINDE, I.: 1999: Bakio berbarik berba, Bilbao, Labayru Ikastegia

GAMINDE TERRAZA, I.: 2000: “Eibarko euskararen intonazioaz”, Fontes Linguae Vasconum, 83 (37-

52. or.)

GAMINDE, I.: MEÑAKA BERBARIK BERBA, on-line (Internet helbidea: http://bips.bi.ehu.es)

GAMINDE, I.; HUALDE, J.I.: “Euskal azentu-ereduen atlaserako: zenbait isoglosa”, Anuario del Seminario

de Filología Vasca “Julio de Urquijo”-n agertzeko (ASJU XXXVIII-3, 1994ko erreferentzia)

571

572

GAMINDE, I.; SALTERAIN, M.: 1991?: Abadiñoko lexikoaz, Abadiño, Udala (Abadiñoko Udalaren eta

Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Saila)

GANDARIAS OLAETA, R.: 1996: Ispasterko intonazioaren deskribapena: azterketa fonetikoa,

Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea, doktoradutza tesia

GARCIA MARCOS, F.: 1993: Nociones de sociolingüística, Barcelona, Octaedro [“Lenguaje y

Comunicación”]

GARCIA MOUTON, P. (argitaratzailea): 1994: Geolingüística. Trabajos europeos, Madrid, Consejo

Superior de Investigaciones Científicas [Biblioteca de Filología Hispánica: 12”]

GARZIA, R.; ARREGI, K.: 1981: “Hikako aditz-joko alokutiboa Markina aldeko subeuskalkian”, F.L.V.

XIII-38

GARZIA GARMENDIA, J.: 1996: “Hura, bera eta abarren adar gehiago”, Senez Itzulpen Aldizkaria, 18

(81-112 or.)

GERRIKAGOITIA URIONAGUENA “BEESI”, T.; ARETA AZPIRI, N. (moldatzailea): 2000: Arantza

eta larrosa (Nire bizitzaren gomutak), Oiartzun, Sendoa [“Auspoa Liburutegia, 269”]

GIMENO MENENDEZ, F.: 1993: Dialectología y Sociolingüística españolas, Universidad de Alicante (2.

arg.; 1.a, 1990)

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA: Adierazle sozio-ekonomikoak >> azken egoera. EIBAR – Balio

absolutu eta erlatiboak eta balio erlatiboen konparazio taula. >> Bilakaera, on-line (Internet helbidea:

www.udalgida.net)

GOENAGA MENDIZABAL, F.: s.a.: Sintaxis vasca: complementación y nominalización, Vitoria-Gasteiz;

Argitarapen Zerbitzua, Euskal Herriko Unibertsitatea [“Tesis doctorales = Doktorego tesiak”]

GOENAGA, P.: 1980: Gramatika bideetan, Donostia, Erein (2. arg., zuzendua eta osatua)

GÓMEZ, Ricardo; LAKARRA, Joseba Andoni (argitaratzaileak): 1992: Euskalaritzaren historiaz; Leioa,

San Sebastián; Euskal Herriko Unibertsitatea, Gipuzkoako Foru Aldundia (I: XVI-XIX.mendeak; II: XIX-

XX. mendeak) [“«Julio de Urkixo» Euskal Filologiako Mintegiaren Aldizkariaren Gehigarriak, 15”]

GOMEZ, R.; LAKARRA, J.A. (argitaratzaileak): 1994: Euskal dialektologiako kongresua (Donostia, 1991ko

iraila), Donostia = San Sebastián, Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Gipuzkoa [“«Julio

Urkixo» Euskal Filologi Mintegiaren Aldizkariaren Gehigarriak, XXVIII”; “ASJU, XXVII”] (azalean: Euskal

dialektologiako kongresua (Donostia, 1991ko irailak 2-6), 1995)

GOROSTIAGA BILBAO, J.: 1953: Vocabulario del Refranero vizcaíno de 1596, Salamanca

GORROCHATEGUI, S.; LARRAÑAGA, R.: 1990: 500 años de armería vasca. Eibar, Ayuntamiento de

Eibar con la colaboración del Departamento de Economía y Planificación del Gobierno Vasco y del

Departamento de Cultura de la Diputación Foral de Guipúzcoa

GUTIÉRREZ AROSA, J.: 2001: La insurrección de octubre del 34 y la II República en Eibar, Lasarte-Oria,

Eibarko Udala – Ego Ibarra [“Ego Ibarra 2001, 27”]

HERNÁEZ RIOJA, I.: 1995: Euskararako ahotsetik testura eginiko bihurketa eratzaileetan oinarritutako

sintetizadorerekin, Euskal Herriko Unibertsitateko doktoradutza tesia

HERNÁEZ, I.: 1995: “F0 kurbak euskaraz: testutik ahotsera bihurketarako ereduenganako aurreneko

hurbilketa” hitzaldia, XI Congreso de la Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural,

Bilbao (Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural-ek antolatuta) [“Hitzaldiak”]

(erreferentzia Internet bidez hartua: http://bips.bi.ehu.es)

HERNÁEZ, I.; et alii.: 1994: “Euskarazko testu-ahots bihurketa sistemen naturaltasunaren hobekuntza”

hitzaldia, 7th Mediterranean Electrotechnical Conference (MELECOM'94), Antalya (Turkia) (antolatzaileak:

IEEE Region 8; IEEE Turkey Sec; Middle East Technical University; Bilkent University; The Chamber

Electrical Engineers of Turkey) [“Hitzaldiak”] (erreferentzia Internet bidez hartua: http://bips.bi.ehu.es)

HERNÁEZ, I.; et alii: 1994b: “Ahozka: eukararako testu-ahots bihurketa sistema (gaztelaniaz)”, Boletín

Sdad. Esp. Procesamiento Lenguaje Natural, 14 (241-256 or.)

HERNÁEZ, I.; et alii: 1994c: “Ahozka: euskarazko testu-ahots bihurkerarako sistema” hitzaldia, X Congreso

de la Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural, Santiago de Compostela (Sociedad

Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural-ek antolatuta) [“Hitzaldiak”] (erreferentzia Internet

bidez hartua: http://bips.bi.ehu.es)

HERNÁEZ, I.; et alii: 1995: “F0 kurbak euskaran: testutik ahotsera bihurketarako ereduenganako

aurreneko hurbilketa”, Boletín Sdad. Esp. Procesamiento Lenguaje Natural, 15 (272-288 or.)

HERNÁEZ, I.; et alii: 1996ko Martxotik 1998ko Abendura: Euskarazko testu-ahots bihurgailu baten

aurreneko saiorako argibideren bilketa egitasmoa; AHOLAB, Telefonica I + D [“Egitasmoak:

Enpresekin batera”] (erreferentzia Internet bidez hartua: http://bips.bi.ehu.es)

HERNÁEZ, I.; et alii: 1997: “Hego euskalkietarako intonazioaren eraketa” hitzaldi argitaratu gabea,

EUROSPEECH'97 5th European Conference on Speech Communication and Technology, Rodhas

(Grezia) (European Speech Communication Association-ek antolatuta) [“Hitzaldiak”] (erreferentzia

Internet bidez hartua: http://bips.bi.ehu.es)

HERNÁEZ, I.; ETXEBARRIA, P.: “Euskaraz sintetizatutako ahotsaren adigarritasun froga” hitzaldia, XI

Congreso Nacional de Lingüistica Aplicada, Valladolid, 1993 (Asociación Española de Lingüistica Aplicadak

antolatuta) [“Hitzaldiak”] (erreferentzia Internet bidez hartua: http://bips.bi.ehu.es)

HERNANDEZ, S.: 1999-XI-5: “Eibarko historixia eta ohitturak eibartarron ahotan. Itziar Alberdi eta Asiera

Sarasua gaztiak testimonixuak jasotzen dihardue”, ...eta kitto!, 292 zkia (12. or)

HOLMER, N.M.: 1964: El idioma vasco hablado: un estudio de dialectología euskérica, Donostia-San

Sebastián, Seminario Julio Urquijo [“Publicaciones del Seminario «Julio de Urquijo» de la Excma.

Diputación Provincial de Guipúzcoa”]

HOLMER, N.M.: 1991: El idioma vasco hablado: un estudio de dialectología euskérica, Donostia-San

Sebastián, Gipuzkoako Foru Aldundia-Diputación Foral de Gipuzkoa (1. argitalpenaren berrinprimaketa)

[“Anejos del Anuario del Seminario de Filología Vasca «Julio de Urquijo», V”]

HUALDE, J.I.: 1989: “Acentos vizcaínos”, ASJU, XXIII-1 (275-325 or.)

HUALDE, J.I.: 1997: Euskararen azentuerak, Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea; Donostia, Gipuzkoako

Foru Aldundia [“Anuario del Seminario de Filología Vasca «Julio de Urquijo», Gehigarriak, XLII [42]”]

HUALDE, J.I.; BILBAO, X.: 1992: A phonological study of the basque dialect of Getxo, Donostia-San

Sebastián, Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Gipuzkoa

HUALDE, J.I.; ELORDIETA, G.; ELORDIETA, A.: 1994: The basque dialect of Lekeitio; Bilbo, Donostia;

Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea, Diputación Foral de Gipuzkoa = Gipuzkoako

Foru Aldundia [“Supplements of Annuario del Seminario de Filología Vasca «Julio de Urquijo», XXXIV”]

HUALDE, J.I.; ORTIZ DE URBINA, J. (argitaratzaileak): 1993: Generative studies in basque linguistics;

Amsterdam, Philadelphia; John Benjamins Publishing Company [“Series IV - Current Issues in Linguistic

Theory, 105”]

573

574

IBARRA MURILLO, O.: 1994: Ultzamako euskararen azterketa, Euskal Herriko Unibertsitatea (argitara

bako doktoradutza tesisa)

IBARRA MURILLO, O.: 1995: Ultzamako hizkera. Inguruko euskalkiekiko harremanak, Morentin,

Nafarroako Gobernua: Hezkuntza, Kultura, Kirola eta Gazteri Departamentua [Hezkuntza, Kultura, Kirola

eta Gazteri Departamentuaren laguntzaz egina. Ikerketak argitaratzeko deialdia 1994]

IBARRA MURILLO, O.: 1996 urtarrila-apirila: “Bonapartearen [sic] sailkapena eztabaidatuz”, Fontes

Linguae Vasconum. Studia et documenta, nº 71, año XXVIII (71-86 or.)

IBARRA, I.; VIDEGAIN, X.: 1986: “Atlas linguistikoa eta informatika”, Euskera XXXI (2. aldia) (425-433

or.)

IBIÑAGABEITIA, A.: “Eibar'ko euskeraren alde”, Irrintzi aldizkaria, Caracas [in Eibar, 22, II Epoca, Marzo

1959 (11. or.) ere argitaratua dago]

ICAZURIAGA ARANGUENA, Mª C.: 1990-1992: Kortezubi eta Inguruko euskararen azterketa, Deustuko

Unibertsitatea (tesi amaitu gabea, 1990-1992. urteetan erregistroan sartua)

IGUEREGUI ITURRARAN, Mª R.: 1990-1992: Izenaren morfologia Gernika eta Bakioren arteko

lurraldean: agozko euskal dialektologiaren ikerketa, Deustuko Unibertsitatea (tesi amaitu gabea, 1990-

1992. urteetan erregistroan sartua)

IKASLE-BAT: 1956 abendua: “Las clases de euskera en nuestro Club”, Club Deportivo de Eibar

IMBS, P.; STRAKA, G. (argitaratzaileak): 1957: Colloque de dialectologie romane tenu à la Faculté des

Lettres de Strasbourg (Centre de Philologie romane) en avril 1956, Le Puy, Imp. «La Haute-Loire» (Extrait

du Bulletin de la Faculté des Lettres de Strasbourg, 35e année, fasc. 5-6, Strasbourg)

INTXAUSTI, J.: 1960: Euskal-aditza: gipuzko-bizkaierak: paradigmas verbales y método racional para

su estudio, Zarauz, Icharopena

INTXAUSTI, J.: 1965: Las 7 lecciones del Euskal-aditza, Zarauz, Icharopena

IRAOLAGOITIA, F.: [s.a.] Aditza bizkaieraz. Euskeraz egin: aditza bizkaieraz, [s.l.], [s.n.] (azalean

Euskeraz egin: aditza bizkaieraz)

IRAZOLA, J.M.: 1985: Euskal aditza bizkaiera eta batua, Bilbo, Hizkuntza Eskola (azalean: Euskera:

laugarren maila)

IRAZOLA, J.M.: 1987: Euskal aditza bizkaiera eta batua, Gasteiz, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen-Zerbitzu

Nagusia (izenburuaren aurretik: “Euskera Zerbitzua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila”)

[“Hizkuntz Prestakuntza, 2”]

IRAZOLA, J.M.: 1989: Euskal aditza bizkaiera eta batua, Gasteiz, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen-Zerbitzu

Nagusia (2. arg.; 1. arg., 1987ko iraila) [“Hizkuntz Prestakuntza, 2”]

IRIGOIEN, A.: [s.a.]: “Ahal izaitea eta ezin izaitea nola adierazi izan diren euskaraz mendebaldean”

(artikulu argitaratu gabea)

IRIGOYEN, A.: 1983: “Bizkaiko aditzaren erabileraz oharrak”, Euskera XXVIII

IRIGOYEN, A.: 1985: De re philologica linguae vasconicae, Bilbao, Euskal Filologia-Deustuko

Unibertsitatea

IRIGOYEN, A.: 1986: En torno a la toponimia vasca y circumpirenaica, Bilbao, Universidad de Deusto

– Departamento de Lengua Vasca

IRIGOYEN, A.: 1990: Sobre toponimia del País Vasco Norpirenaico (Observaciones en torno a la obra

Toponymie basque de Jean-Baptiste Orpustan), Bilbao, Universidad de Deusto – Departamento de

Lengua Vasca

IRIGOYEN, A.: 1994: “Euskera y vasquismo en el Bilbao de Arriaga” (artikulu argitaratu gabea, “Jornada

coloquio: Emiliano de Arriaga, Bilbao 1994-XII-20”-an aurkezturikoa)

IRIGOYEN, A.: 1995: “Eibarko hiri-toponimia. Eibarko Udala. Ego Ibarra batzordea, Bilbao, 1995, 526 pp.”,

De re philologica linguae vasconicae, Ollobarren, Wilsen Editorial (101-103 or.)

IRIGOYEN, A.; OLASOLO, E.: 1998: Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia

de los siglos XVII y XVIII, Bilbao, Bizkaiko Batzar Nagusiak = Juntas Generales de Bizkaia (5 ale + CD-

ROM)

ITURRIOZ TELLERÍA, F. (“ITURRIOTZ’TAR Pirmin”): 1931: Txomiñ-ikasle: euzko-umiei irakurtzen

erakusteko lenengo idaztia. Bizkaieraz, Donostia, Iñaki Deunaren Irarkola

IZAGIRRE, E.; LIZARRALDE, M.; NARBAIZA, A.: 2000: Eibarko idazlien eta idazlanen antologixia,

[s.l.], Eibarko Udala, Euskara Batzordea

IZAGUIRRE, C.: 1994: El vocabulario vasco de Aranzazu-Oñate y zonas colindantes, Donostia, Oñati, =

San Sebastián, Oñati; Gipuzkoako Foru Aldundia, Oñatiko Udala = Diputación Foral de Guipúzcoa,

Ayuntamiento de Oñati (2. arg. faksimil eta gehigarriak; 1. arg., 1970) [“Anejos del Anuario del Seminario

de Filología Vasca «Julio de Urquijo», VII”]

IZQUIERDO VIRTO, J.: 1986: Soraluzeko aditza: hika eta zuka. Plazentziako aditzaren paradigma

(argitaratu gabea)

JABERG, K. (itzultzailea: J. MONDEJAR): 1995: Estudios de geolingüística. Sobre problemas y métodos

de la cartografía lingüística, Granada, Universidad de Granada [“Colección Filológica de la Universidad de

Granada (dirigida por José Mondéjar) XXXVII”]

JANSEN, W. H.: 1992: “Acento y entonación en Elorrio”, ASJU

JUNGEMANN, F.: 1955: La teoría del sustrato, Madrid, Editorial Gredos

KALTZAKORTA MENTXAKA, M: 1997: “Leku esangurako posposiziotzako batzuk”, Euskera XLII 2.

aldia (333-348 or.)

KALTZAKORTA MENTXAKA, M.: 1999: “Bila-ren erabil-eremua”, Uztaro 29 (51-59 or.)

KEREXETA GALLASTEGUI, J.: 1992: Fogueraciones de Bizkaia del siglo XVIII, Bilbao; Instituto

Labayru, Bilbao Bizkaia Kutxa [“Estudios de Etnología y Etnografía, 2”]

LABAYRU IKASTEGIA: 1980: Amar urte euskerarentzat: 1970-1979, Bilbao, Labayru Ikastegia

(Labayru Ikastegia. Udako Euskal Ikastaroa)

LABAYRU IKASTEGIA: 1996: Derioko Udako Euskal Ikastaroa: 25 urtean (1970-1994), Bilbao,

Labayru Ikastegia, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa

LAFUENTE, F.R.; SANCHEZ-CAMARA, I.: 1996: La apoteosis de lo neutro, Madrid, Fundación para el

análisis y los estudios sociales [“Papeles de la Fundación”]

LAKA, I.: 1987: “Bizkaiko Aldundiaren euskarazko katedra (hiperbizkairaren historia I)”, ASJU, XXI, 2

LAKARRA ANDRINUA, J. (edizio kritikoa): 1996: Refranes y Sentencias (1596). Ikerketak eta edizioa,

Bilbao; Real Academia de la Lengua Vasca/Euskaltzaindia, Bizkaia Foru Aldundia [“Colección

EUSKARAREN LEKUKOAK, 19”]

575

576

LAKARRA, J.A.: 1986: “Bizkaiera Zaharra Euskalkien Artean”, ASJU, XX-3 (639-682 or.)

LAKARRA, J.A.; ORTIZ DE URBINA, J. (argitaratzaileak): 1992: Syntactic theory and basque syntax,

Donostia = San Sebastián, Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Gipuzkoa [“Supplements of the

Anuario del Seminario de Filología Vasca «Julio de Urquijo». International Journal of Basque Linguistics

and Philology, XXVII”]

LARRAMENDI, M. de: 1745: Diccionario trilingüe del castellano, bascuence, y latín, Donostia

LARRAMENDI, M. de: 1950: Corografía de Guipúzcoa, Editorial Vasca Ekin (1882)

LARRAÑAGA IGARZA, J.: 1998: Antzuolako hizkera, [s.l.], Antzuolako Udala

LARRAÑAGA, R.: 1978: “Vocabulario de la industria armera vasca”, B.R.S.B.A.P. XXXIV (316-320 or.)

LARRAÑAGA, R.: 1979: “Vocabulario de la Armería”, B.S.B.A.P. XXXV (355-389 or.)

LARRAÑAGA, R.: 1991: “Nere erriko euskera: «Flexiones verbales y lexicón del euskera dialectal de

Eibar». Toribio Etxebarria”, RIEV XXXVI, Nº1, Año 39 (189-192 or.)

LARRAÑAGA, R.: 1995: “Relación de algunas palabras euskericas habituales en Soraluze-Placencia de las

Armas”, Cuadernos de Sección. Hizkuntza eta Literatura, 13 (35-42 or.) (Donostia, Eusko Ikaskuntza)

LARRAÑAGA, R.: 2001: Armeros vascos. Repaso histórico – Raíces y desarrollo, Astigarraga, Eibarko

Udala, Ego Ibarra

LARRAÑAGA, R.; ALUSTIZA, N.: 1996: El grabado en Eibar. Nuestros grabadores, Eibar; Eibarko

Udala / Ayuntamiento de Eibar, Ego Ibarra Batzordea [“Ego Ibarra, 18”]

LASPIUR ZABALA, I. (“EIBARTARRA”): 1971-XI-28: “Eibar euskalduna”, Zeruko Argia 456 (14. or.)

LASPIUR ZABALA, I.: 1979: “Azentu diakritikoa Eibarko euskaran”, Euskera XXIV, 2. aldia (175-268 or.)

LASPIUR ZABALA, I.: 1995: Eibarko ikastolaren historia txikia. 1960-1994, Oñati, Eibarko Udala-Euskara

Batzordea

LASPIUR ZABALA, I.: 1999a: Eibarrera jatorraren bidetik, Oñati, ...eta kitto! Euskara Elkartea

LASPIUR, I.: 1999b: Eibarko euskeriaren deklinabidia eta entonaziñua, [s.l.]; Eibarko Udala, Euskera

Zerbitzua

LASPIUR, I.: [s.a.]: Leniz-tik Deba arteko ibarreko euskara (argitaratua?)

LASPIUR, I.: [s.a.]b: Euskara Eibarren (argitaratua?)

LÁZARO CARRETER, F.: 1987: Diccionario de términos filológicos, Madrid, Editorial Gredos (7.

reinpr., 1968ko zuzendutako 3. arg.-arena; 1. arg., 1953) [“Biblioteca Románica Hispánica. III Manuales,

6”]

“LEKEITIOKO BERBAK” LANTALDEA: 2001a: Lekeitioko berbak. Itsasoa (1), Lekeitio, Lekeitioko

Udala (egileek diotenez “kuadernotxoa” da)

“LEKEITIOKO BERBAK” LANTALDEA: 2001b: Lekeitioko berbak. Eguraldia/denporea (2), Lekeitio,

Lekeitioko Udala (egileek diotenez “kuadernotxoa” da) [Azalean Lekeitioko berbak. Eguraldia/denporea

(2) eguraldia ipintzen du, baina barruko aldean Lekeitioko berbak. Denporea bakarrik]

LEKUONA, J.M.; LOPEZ DE LUZURIAGA, J.I.; NARBAIZA, A.: 1992: 1685eko kopla zaharrak, Zarautz,

Ego Ibarra

LIZARRALDE, M.: 1984: Euskera Eibarren tesina, Deustuko Unibertsitatea (argitaratu gabea)

LOPEZ MORALES, H.: 1993: Sociolingüística, Madrid, Editorial Gredos (2. arg.; 1.a, 1989) [“Biblioteca

románica hispánica. III. Manuales, 70”]

M.L.: 2000-XII-28: “Joan Mari Irigoien: “Lur bat haratago””, Herria, 2586 zenbakia

MADARIAGA, I.: 1998: “Testu ahots bihurketa, eta Ahots-taldearen beste lan batzuk” hitzaldia, Euskara eta

Internet. Informatikari Euskaldunen II. Topaketak, Donostia, 1998 (Udako Euskal Unibertsitatea)

[“Hitzaldiak”] (erreferentzia Internet bidez hartua: http://bips.bi.ehu.es)

MARKAIDA, B.; GAMINDE, I.; MARKAIDA, E.: 1993: Sopelako euskaraz, Urduliz, Urdulizko Euskera

Taldea

MARTÍNEZ DE MORENTIN DE GOÑI, L.: 1996: Aguinaga de Eibar. Historia de la parroquia, San

Sebastián, Editorial Centro Unesco de San Sebastián

MEJÍAS BIKANDI, E.: 1991: “Case marking in Basque”, A.S.J.U., XXV-2 (469-486 or.)

MENDEBALDE: 1997: Mendebaldeko euskara XX. mende goienean, Bilbao, Mendebalde Euskal Kultur

Elkartea [1]

MENDEBALDE: 1998: Mendebaldeko euskararen ekarria, Bilbao, Mendebalde Euskal Kultur Elkartea [2]

MENDEBALDE: 1999: Euskalkien lekua literaturan, Bilbao, Mendebalde Kultur Alkartea [3]

MENDEBALDE: 2000: Mendebaldeko berbetearen formalizazinoa, Bilbao, Mendebalde Euskal Kultur

Elkartea [4]

MENDEBALDE: 2001: Euskalkia eta hezkuntza, Bilbao, Mendebalde Kultur Alkartea

MENICA LARRINAGA, M.I.: 1993-1994: Ahozko erregistroen (morfojoskera arloan) bilketa, analisia eta

sailkapena bizkaierako euskaldun hiztunengan, Deustuko Unibertsitatea (tesi amaitu gabea, 1993-1994.

ikasturtean erregistroan sartua)

MENIKA, I.: 1996: “Markina-Xemeingo hizketaren azterketa”, in LABAYRU IKASTEGIA: Derioko

Udako Euskal Ikastaroa. 25 urtean (1970-1994), Bilbao, Labayru Ikastegia

MICOLETA, R. de: 1653: Modo breve de aprender la lengua vizcayna, [s.l.], [s.n.] [Deustuko

Unibertsitatean dagoen fotokopia erabili dugu]

MITXELENA ELISSALT, K.: 1985: Lengua e Historia, Madrid, Paraninfo [“Colección Filológica”]

MITXELENA, K.: 1964: “El atlas lingüístico vasco”, in Presente y Futuro de la lengua española. Actas de la

Asamblea de Filología del I Congreso de Instituciones Hispánicas, Madrid, Ediciones Cultura Hispánica,

MCMLXIV, volumen I [“Publicación de la Oficina Internacional de Información y Observación del Español.

OFINES”] (427-442 or.)

MITXELENA, K.: 1968: “Ortografia”, Euskera, XIII (203-217 or.)

MITXELENA, K.: 1978-2: “Arantzazutik Bergarara”, Euskera, XXIV (2. aldia), Bilbo (467-477. or.)

MITXELENA, K.: 1987-1999: Diccionario general vasco = Orotariko euskal hiztegia, Bilbao;

Euskaltzaindia, Editorial Desclée de Brouwer, Ediciones Mensajero

577

578

MITXELENA, K.: 1990: Fonética histórica vasca, Donostia = San Sebastián, Gipuzkoako Foru Aldundia =

Diputación Foral de Gipuzkoa [“Anejos del Anuario del Seminario de Filología Vasca «Julio de Urquijo»,

IV. Serie: «Obras completas de Luis Michelena», I”] (1. arg,, 1961; 2. arg. zuzendua eta handitua, 1977;

berrinprimatua: 1985, 1990)

MOCOROA MUGICA, J.Mª: [s.a.]: Relación de locuciones del padre Mokoroa de los siguientes testigos:

Aixerixa, Agirre D., Irugarrendar bat, Kalamua, Txonta, Garaoitxi, Izparkari, San Martin J., Etxebarria,

Gastezar, Ibar-gurutze, Urki, Lendakaria, Langille, Ermu-zale, Arrate, Pagope, Txirio-kale, Mekola (zati

argitaratu gabea)

MOCOROA MUGICA, J.Mª: 1990: Repertorio de locuciones del habla popular vasca, oral y escrita, en sus

diversas variedades. Analógicamente clasificado por categorías y conceptos a base de los cuadros e índices

de A. Pinoche y F. Brunot. - Ortik eta emendik, Sondika; Labayru Ikastegia, Eusko Jaurlaritza-Kultura eta

Turismo Saila, Etor Argitaletxea [tomo bi]

MOGUEL URQUIZA, J.A.: 1800: Confesio ta Comunioco eracasteac

MOGUEL URQUIZA, J.A.: Peru Abarca, on-line (Internet helbidea: www.eibar.org/materixala)

MOLINER, M.: 1992: Diccionario del uso del español, Madrid, Editorial Gredos S.A. (berrinprimatua; 1.

arg. 1966) (bi ale. I: A-G; II: H-Z) [“Biblioteca Románica Hispánica; V. Diccionarios, 5”]

MOLINER, M.: 1998: Diccionario de uso del español, Madrid, Gredos (2. arg.; 1.a: 1966) (2 ale. I: A-H;

II: I-Z)

MONTES GIRALDO, J.J.: 1970: Dialectología y geografía lingüística. Notas de orientación, Bogotá,

Instituto Caro y Cuervo [“Publicaciones del Instituto Caro y Cuervo. Series Minor XIII”]

MONTES GIRALDO, J.J.: 1995: Dialectología general e hispanoamericana. Orientación teórica, metodológica

y bibliográfica, Santafé de Bogotá, Instituto Caro y Cuervo (3. arg.: “reelaborada, corregida y

aumentada”; 1. arg. 1982; 2. arg. 1987) [“Publicaciones del Instituto Caro y Cuervo XCI”]

MORALES, J.: 1995: “Hura eta bera. Haren, beraren eta bere”, Senez Itzulpen Aldizkaria, 16 (81-92 or.)

MORENO FERNANDEZ, F. (biltzailea): 1990: Estudios sobre variación lingüística, Alcalá de Henares,

Universidad de Alcalá de Henares-Servicio de Publicaciones (egileak: M. ALVAR et alii)

MORENO FERNANDEZ, F.: 1990b: Metodología sociolingüística, Madrid, Ed. Gredos S.A. [“Biblioteca

Románica Hispánica. II. Estudios y Ensayos, 372”]

MOUTARD, N.: 1976: “Étude Phonologique sur les Dialectes Basques”, Fontes Linguae Vasconum VIII

MUGICA [MUJIKA] BERRONDO, P.: 1981: Diccionario vasco-castellano, Bilbo, Editorial Mensajero

(ale bi: I.an A-I; II.ean J-Z)

MUGICA [MUJIKA] BERRONDO, P.: 1987: Diccionario castellano-vasco, Bilbo, Editorial Mensajero (4.

arg., zuzendua eta laburtua)

MUGICA Y ORTIZ DE ZÁRATE, P. de: 1892: Dialectos castellanos: montañés, vizcaíno, aragonés.

Primera parte, fonética, Berlín, Heinrich & Kemke

MUJICA, G. de: 1990: Monografía histórica de la villa de Eibar, Zarautz; Ayuntamiento de Eibar,

Itxaropena, (4. arg.; 1.a, 1910)

MUJIKA URDANGARIN, L.M.: 1989: Euskal toponimiazko materialeak. Mutriku, Elgoibar, Eibar. XV.

alea, Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Gipuzkoa (azalean: XV. alea. Gipuzkoako

goi-mendebaldea) [“Euskal toponimiazko materialeak, XV”]

MUJIKA, L.M.: Euskal toponimiazko materialeak, Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de

Gipuzkoa

MUNIOZGUREN URKIOLA, F.: 1995: “Eibarko hiri-toponimia”, Sanjuanak Eibarren 1995 (8-9 or.)

NARBAIZA AZKUE, A.: 1990: Eibarko gatxizenak, Eibar, “Ego Ibarra” Batzordea [“Ego Ibarra, 2”]

NARBAIZA AZKUE, A.: 1995?: Bizkaieraren gutxiespena. Eibarkeraren topikoa (argitaratu gabea)

NARBAIZA AZKUE, A.: 1998: Eibarko euskara: gutxiespenaren historia, [s.l.], Eibarko Udala, Euskara

Batzordea [lomoan: Eibarkeraren gutxiespenaren historia]

NARBAIZA, A.: 2002: Policarpo Larrañaga (1883-1956); Donostia-San Sebastián, Vitoria-Gasteiz;

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia [“Bidegileak”]

NARBAIZA AZKUE, A.: Eibarko euskara: gutxiespenaren historia, on-line (Internet helbidea:

www.eibar.org)

NAVARRO TOMÁS, T.: 1923: “Observaciones fonéticas sobre el vascuence de Guernica”, Tercer

Congreso de Estudios Vascos, San Sebastián (49-56 or.)

NAVARRO TOMAS, T.: 1975: Capítulos de geografía lingüística de la Península Ibérica, Bogotá,

Instituto Caro y Cuervo [“Publicaciones del Instituto Caro y Cuervo, XXXV”]

ODRIOZOLA J.C.; ZABALA, I.; 1992: Idazkera teknikoa. Izen-sintagma, Bilbao; Euskal Herriko

Unibertsitatea, Argitarapen Zerbitzua [“Idazkera teknikoa, 2”]

ODRIOZOLA, J.C.: 1999: “Postposizioak EGLUn: egitura motak eta gramatika-kategoriak”, Euskera XLIV

2 (841-863 or.)

ODRIOZOLA, J.C.: 1999b: Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan, EHUko Argitalpen Zerbitzua

OHYARÇABAL, B.: 1992: “Euskararen mugez egin lehen mapak (1806-1807)”, in VILLASANTE, L.: Luis

Villasanteri omenaldia, Bilbo, Euskaltzaindia [“Iker, 6”] (349-366 or.)

OIHENART, A. (J. GOROSTERRATZU-ren itzulpena): 1926: “Notitia utriusque Vasconiae tum Ibericae

tum Aquitanicae”, RIEV, 17 (353 or.)

OLAZAR URIBE, M.: 1970: Mungialde, Bermio ta Ondarruko euskal-abostegia, Deustuko Unibertsitatea

(argitaratu gabea?)

OLAZAR, M.: urrilla 1998: “Euskal abostegia eta onen oguzkatzea Mungialde, Bermeo ta Ondarroan”, Zer.

Bizkaitarrai-bizkaieraz, 33 (4-10 or.)

OÑATIBIA AUDELA, J.: 1965: Método de euskera radiofónico = Euskera irrati bidez: bizkaiera, San

Sebastián, Edili (azalean: 1er Curso)

OÑATIBIA AUDELA, J.: 1967: Método de euskera radiofónico = Euskera irrati bidez: bizkaiera, San

Sebastián, Edili (2. arg.; 1.a, 1965) (azalean: 1er Curso)

OÑEDERRA, M.L.: 1990: Euskal fonologia, palatalizazioa: asimilazioa eta hots sinbolismoa, Leioa, Euskal

Herriko Unibertsitatea

OTAEGI, J.: 1997: “Adjektiboa euskal poesian”, A.S.J.U. XXXI-1 (337-360 or.)

OREGI, E.; et alii: 1986: Euskara euskalkiak. Eibar 85, Zarautz, Eibarko Udala, 1986

ORMAETXEA, J.L.: 1998: Aramaioko euskara (Euskal Herriko Unibertsitateko lan argitara bakoa)

579

580

ORMAETXEA, N. (“ORIXE”): 1960 iraila-urria: Karmel-eko artikuluak

ORMAZABAL, J.; ROMERO, J.: 1998: “On the Syntactic Nature of the me-lui and the Person-Case

Constraint”, A.S.J.U., XXXII-2 (415-433 or.)

ORTEGO PASCUAL, E.: 1992-1993: Barrikako euskarari buruzko ikerketa linguistikoa, Deustuko

Unibertsitatea (tesi amaitu gabea, 1992-1993. ikasturtean erregistroan sartua)

ORTIZ BORDALLO, Mª.C.: 1994: Análisis comparativo de los atlas lingüísticos españoles, Madrid,

Universidad Nacional de Educación a Distancia [“Cuadernos de la UNED, 122”]

ORTIZ DE URBINA, J.: 1989: Parameters in the Grammar of Basque. A GB Approach to Basque Syntax;

Dordrecht, Providende; Foris Publications [“Studies in Generative Grammar, 33”]

PAGOLA, R.M.: 1991: Dialektologiaren atarian: (Euskal dialektologiaren historiara hurbilketa), Ed.

Mensajero (Gero Euskal Liburuak), Bilbo [“Unibertsitaterako Liburuak, 3”]

PAGOLA, R.M.: 1992: Euskal fonetika Nafarroan (Euskal Herriko hizkuntz atlaserako ekarria), Pamplona,

Nafarroako Gobernua; Kultur eta Hezkuntza Departamentua (2 ale)

PAGOLA, R.M.; et alii: 1992: Bonaparte ondareko eskuizkribuak. Bizkaiera, Bilbo, Deustuko

Unibertsitatea, Euskal Ikaskuntzen Institutua [tomo bat hiru aletan]

PAGOLA, R.M.; et alii: 1993: Bonaparte ondareko eskuizkribuak. Gipuzkera, Bilbo, Deustuko

Unibertsitatea, Euskal Ikaskuntzen Institutua [tomo bat sei aletan]

PAGOLA, R.M.; et alii: 1994: Bonaparte ondareko eskuizkribuak. Lapurtera, Bilbo, Deustuko

Unibertsitatea, Euskal Ikaskuntzen Institutua [tomo bat bi aletan]

PAGOLA, R.M.; et alii: 1995: Bonaparte ondareko eskuizkribuak. Iparraldeko goi-nafarrera, Bilbo,

Deustuko Unibertsitatea, Euskal Ikaskuntzen Institutua [tomo bat hiru aletan]

PAGOLA, R.M.; et alii: 1996: Bonaparte ondareko eskuizkribuak. Hegoaldeko Goi-Nafarrera, Bilbo,

Deustuko Unibertsitatea, Euskal Ikaskuntzen Institutua [tomo bat lau aletan]

PAGOLA, R.M.; IRIBAR, I.; IRIBAR, J.J.: 1997: Bonaparte ondareko eskuizkribuak. Zaraitzera, Bilbo,

Deustuko Unibertsitatea, Euskal Ikaskuntzen Institutua

PAGOLA, R.M.; IRIBAR, I.; IRIBAR, J.J.: 1997b: Bonaparte ondareko eskuizkribuak. Aezkera, Bilbo,

Deustuko Unibertsitatea, Euskal Ikaskuntzen Institutua

PAGOLA, R.M.; IRIBAR, I.; IRIBAR, J.J.: 1997c: Bonaparte ondareko eskuizkribuak. Erronkariera,

Bilbo, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Ikaskuntzen Institutua

PAGOLA, R.M.; IRIBAR, I.; IRIBAR, J.J.: 1999: Bonaparte ondareko eskuizkribuak. Mendebaldeko

behe-nafarrera, Bilbo, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Ikaskuntzen Institutua

PAGOLA, R.M.; IRIBAR, I.; IRIBAR, J.J.: 1999b: Bonaparte ondareko eskuizkribuak. Ekialdeko behenafarrera,

Bilbo, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Ikaskuntzen Institutua [tomo bat bi aletan]

PAGOLA, R.M.; IRIBAR, I.; IRIBAR, J.J.: 1999c: Bonaparte ondareko eskuizkribuak. Zuberera, Bilbo,

Deustuko Unibertsitatea, Euskal Ikaskuntzen Institutua [tomo bat bi aletan]

PAGOLA, R.M.; PEILLEN, Tx.; DÍEZ DE ULTZURRUN, P.: 1992: Euskalki literarioak, Bilbao, Labayru

Ikastegia [“Gauontza sorta, 8”]

PEÑA SANTIAGO, L.P.: 1964-VII-2: “Sobre Eibar”, Kezka (26. or.)

PÉREZ BILBAO, A.: 1991: Bermeoko herri hizkera, Bilbao, Antonio Pérez Bilbao (2. arg.)

PETYT, K.M.: 1980: The sutdy of dialect. An introduction to dialectology, London, André Deutsch [“The

Language Library”]

PITARKE, J.Mª: 1984: Aditz IV: aditz komparatua, Derio, Labayru Ikastegia Udako Euskal Ikastaroa

[“Eskola Apunteak, 4”]

PUJANA AGIRREGABIRIA, P.: 1979: Oletako euskal aditza = El verbo vasco de Oleta (Alava): flexiones

IKA del Valle de Leintz (Gaztaga, Eskoriatza, Aretzabaleta y Arrasate), del Valle de Angiozar (Bergara), de

Zeanuri y de la zona de Mungia, Diputación Foral de Alava

PUJANA AGUIRREGABIRIA, P.: 1978: Euskal-aditza (bizkaiera) = Flexiones del verbo vasco

vizcaino, Bilbao, Geu, (“Zer eta zertarako” atalean hauxe dio: “Morgan, 1970-go bagillak 29. 2º

Argitalpena Arteagan, 1978-go Urtarrillak 1” (8. or.)) (Azalean: Ikasi ta zabaldu!)

REAL ACADEMIA ESPAÑOLA: 2001: Diccionario de la lengua española, Madrid, Real Academia

Española (22. arg.)

REBUSCHI, G.: 1984: Structure de l’énoncé en basque, Paris, SELAF [“L’Europe de tradition orale, 3”]

REBUSCHI, G.: 1997: Essais de linguistique basque; Bilbo-Bilbao, Donostia-San Sebastián; Euskal

Herriko Unibertsitatea, Gipuzkoako Foru Aldundia [“Supplements of Anuario del Seminario de Filología

Vasca «Julio de Urquijo», XXXV”]

REBUSCHI, G.; et alii: 1986: Euskal sintaxiaren zenbait arazo, Bilbao; Euskal Herriko Unibertsitatea,

Argitarapen Zerbitzua [“Donostiako Udako IV Ikastaroak = IV Cursos de Verano en San Sebastián”]

RIJK, R.P.G. de: 1990: “Location Nouns in Standard Basque”, A.S.J.U., XXIV-1 (3-20 or.)

RIJK, R.P.G. de: 1995: “Basque manner adverbs and their genesis”, A.S.J.U., XXIX-1 (53-82 or.)

RIJK, R.P.G. de: 1996: “On the origin of the partitive determiner”, A.S.J.U., XXX-1 (145-158 or.)

RODRIGUEZ LLOPIS, J.: 1992-1993: Valores temporales y modales en el castellano y euskera de Orozko,

Deustuko Unibertsitatea (tesi amaitu gabea, 1992-1993. ikasturtean erregistroan sartua)

ROLLO, W.: 1925: The basque dialect of Marquina, Leiden

ROMAINE, S. (itzulpena: J. BORREGO NIETO): 1996: El lenguaje en la sociedad. Una introducción a la

sociolingüística, Barcelona, Editorial Ariel, S.A. (originalaren izenburua: Language in society, 1994) [“Ariel

Lingüística”]

ROS CUBAS, A.; CABELLO, J.M.: 1997: Basauriko toponimia, Bilbao; Labayru Ikastegia, Basauri:

Udala

ROTAETXE AMUSATEGI, K.: 1978: Estudio estructural del euskara de Ondarroa, Durango, Leopoldo

Zugaza [“Tesis, 1”]

RUIZ OLABUENAGA, J.I.: 1984: Atlas lingüístico vasco, Vitoria-Gasteiz, Servicio Central de

Publicaciones-Gobierno Vasco [“Gabinete de prospección sociológica. Presidencia-Gobierno Vasco”]

SALABURU, P.: 1992: “Euskara, hizkuntza ergatiboa ote da?”, in VILLASANTE, L.: Luis Villasanteri

omenaldia, Bilbo, Euskaltzaindia [“Iker, 6”] (417-433 or.)

SALINAS SOLANO, M.: 1976: Descripción fonética del euskera de Lekeitio, Deustuko Unibertsitatea

(argitaratu gabea)

581

582

SALVADOR, G.: 1987: Estudios dialectológicos, Madrid, Paraninfo [“Colección Filológica”]

SAN MARTIN, J.: “Eibar eta Plaentziako euskeraren alde”, Eibar. Revista Popular III Epoca, 32. zenbakia

(42-43 or.)

SAN MARTIN, J.: 1958: “Eibar`en erabiltzen diran burdin langintzako itz teknikoak”, Euskera III (141-158

or.)

SAN MARTIN, J.: 1958b: “Burdin laneko zenbait tekniku itz”, Euzko-gogoa 9-1 (39-5 1 or.)

SAN MARTIN, J.: 1959: “Eibar`en teknika gaietan egin dan eboluziñoari buruz”, Euskera IV (127-138 or.)

SAN MARTIN, J.: 1961: “El solar de Unzueta y su participación en el bando oñacino (Contribución a la

historia de Eibar)”, B.R.S.B.A.P., XVII (377-389 or.)

SAN MARTIN, J.: 1962 apirila: “Términos técnicos del euskera eibarrés”, Eibar, 50, II Epoca (2, 10 or.)

SAN MARTIN, J.: 1962b abendua: “¿Aitzgorri, Aizgorri ó Aizkorri?”, Club Deportivo de Eibar (17. or.)

SAN MARTIN, J.: 1963: “Las primeras noticias de la Villa de Eibar (Contribución a la historia de

Eibar)”, Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País, XIX (227-230 or.)

SAN MARTIN, J.: 1963b: “Relación nominal de caseríos del término municipal de Eibar”, Munibe (138-139

or.)

SAN MARTIN, J.: 1964-VII-2: “Gentiles”, Kezka (26-27 or.)

SAN MARTIN, J.: II-1969: “Nombres de Setas en Eibar”, Kezka (3-5 or.)

SAN MARTIN, J.: 1975: “Akondia lexar baga”, Eibar 1975. Fiestas de San Juan, Eibarko Udala (15)

SAN MARTIN, J.: 1975b: “Perretxiku izenak Eibarren. Batzar txostenak”, Euskera XX [separata] (317-324

or.)

SAN MARTIN, J.: 1976: “Léxico técnico empleado en la industria técnica eibarresa”, III Semana de

Antropología Vasca 1973 Bilbao, II bol. (375-381 or.)

SAN MARTIN, J.: 1977: “Relación de caseríos del término municipal de Eibar, con citas cronológicas”,

Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 27 (61-90 or.)

SAN MARTÍN, J.: 1978: “Txori izenak Eibarren”, Euskera, XXIV (271-277 or.)

SAN MARTIN, J.: 1979-1: “Txori izenak Eibarren”, Euskera, XXIV 2, 24 (271-277 or.) (separata)

SAN MARTIN, J.: 1979a: “Eibar”, Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco, Vol. X. Cuerpo A.

Diccionario Enciclopédico Vasco, Donostia, Ed. Auñamendi (180-272 or.)

SAN MARTIN, J.: 1981: “Arrateko Kantategia”, Homenaje a Odon de Apraiz = Odon Apraizi Omenaldia,

Gasteiz, Arabako Foru Aldundia [separata] (335-352 or.)

SAN MARTIN, J.: 1981b: “Eibarko aditz-laguntzailearen paradigmak”, IKER-1 (Euskalarien Nazioarteko

Jardunaldiak), Bilbo, Euskaltzaindia (331-342 or.)

SAN MARTIN, J.: 1981c: “Eibarko aditz-laguntzailearen paradigmak”, Euskalarien Nazioarteko

Jardunaldiak, Iruñea - Pamplona, Editorial Aranzadi (331-342 or.) (separata)

SAN MARTIN, J.: 1984, 1: “Don Juan Ibargutxi abade idazlearen oroitzapenak”, Euskera, XXIX 2, (339-347

or.)

SAN MARTIN, J.: 1985: “Toponomástica eibarresa medieval”, Symbolae Ludovico Mitxelena Septuagenario

Oblatae, Gasteiz (995-1006 or.) (separata)

SAN MARTIN, J.: 1986-2: “Toribio Etxebarriaren Flexiones verbales y Lexicón del euskera dialectal de

Eibar liburuaren aurkezpena”, Euskera XXXI (591-593 or.)

SAN MARTIN, J.: 1987, 2: “Toribio Etxebarria euskalari eta euskal idazle”, Euskera XXXII 2 (277-285

or.)

SAN MARTIN, J.: 1987, 2: Toribio Etxebarria euskalari eta euskal idazle” (separata: Euskera XXXII 2

(277-285 or.))

SAN MARTIN, J.: 1990, 2: “Botanika lexikoa Eibarren eta Toribio Etxebarriaren Lexicón lanari

gehigarriak”, Euskera, XXXV 2 (337-365 or.) (separata)

SAN MARTIN, J.: 1990b: “Don Gabriel Manterola, mendeurreneko oroitza”, in URIBEETXEBARRIA, T.

et alii: Novia de Salcedo, Migel Arruza eta Gabriel Manterolaren mendeurrenak, Euskera XXXV 2 (281-288

or.) (separata)

SAN MARTIN, J.: 1991: “Introducción a la toponomástica guipuzcoana. Gizpuzkoar toponomastikarako

sarrera”, Actas de las I Jornadas de onomástica, toponimia. Vitoria-Gasteiz. Abril de 1986 = I onomastika

jardunaldien agiriak. Toponimia. Gasteiz, 1986ko apirila, Euskaltzaindia (251-277 or.) (separata)

SAN MARTIN, J.: 1992: “Franzisko Arrateren sermoietarik bat, Eibarko euskaraz”, in VILLASANTE, L.:

Luis Villasanteri omenaldia, Bilbo, Euskaltzaindia [“Iker, 6”] (435-449 or.)

SAN MARTIN, J.: 1993: Antzinako Eibar. Etnografia gaiak. Temas de etnografía del antiguo Eibar, Eibar,

Ego Ibarra [“Ego Ibarra 1993, 11”]

SAN MARTIN, J.: 1998-1/2: “Eibarko esaerak”, Egan, II Garaia, L* alea (zenbaki zuzendua) (198-200 or.)

[Euskalerriako Adiskideen Elkarteko “Boletina”-ren Euskarazko Gehigarria]

SAN MARTIN, J.: 2000: Eibar eta Elgetako toponomastika. Toponomástica de Eibar y Elgeta, Pamplona /

Iruñea, Euskaltzaindia [“Onomasticon Vasconiae, 21”]

SAN MARTIN, J.: 2000b: “TORIBIO ETXEBARRIAREN LEXICON-i gehigarriak”, Euskera, XLV 3

(1001-1020 or.)

SAN MARTIN, J.: 2001 urtarrila-apirila: “F. Arrate zenaren sermoietariko hiru, Eibarko euskaraz (1861-

1869)”, Fontes Lingvae Vasconvm, stvdia eta docvmenta, Año XXXIII 86 (separata)

SAN MARTIN, J.; LARRAÑAGA, R.; ZELAIA, P.: 1981: Eibarko damaskinatua, Eibar, Eibarko

Museoaren Patronatoa [liburuaren azalean eta gaineko paperezko azalean: Eibarko damaskinadua]

SAN MARTIN, J.; PEÑA SANTIAGO, L.: 1966: Estudio etnografico del Valle de Urraul Alto, Donostia

SANCHIS I GUARNER, M.: 1953: La cartografía lingüística en la actualidad y el atlas de la Península

Ibérica, Madrid, Instituto Miguel de Cervantes [“Monografías de Ciencia Moderna, 43”]

SANGRONIZ, M.: 2001: Eibarko euskeriaren unidade didaktikua, Eibarko Udala, Euskera Zerbitzua

SANGRONIZ, M.; OTZERINJAUREGI, M.: 2001: Eibar kantuz kantu, Lasarte-Oria, Eibarko Udala,

Ego Ibarra Batzordea [“Ego Ibarra, 2001, 28”]

SARASKETA GOJENOLA, A.; et alii: 1996: Eibarko baserriak (argitaratu gabeko zirriborroa)

583

584

SARASKETA GOJENOLA, A.; et alii: 1997: Eibarko Basarrixak. Dabid Arriolan omenez, Lasarte-Oria;

Eibarko Udala: Zerbitzu Batzordea, Ego Ibarra Batzordea; ...eta kitto! Euskara Elkartea

SARASKETA, P.: 1909: Eibar. Monografía descriptiva de esta noble y leal villa Guipuzcoana, Eibar,

Imp. de P. Orúe

SARASOLA, I: 1992: “Bizkaiera eta euskara batua: eritzi-iritzi eta nire-nere literatur tradizioan”, in

VILLASANTE, L.: Luis Villasanteri omenaldia, Bilbo, Euskaltzaindia [“Iker, 6”]

SARASOLA, I.: 1996: Euskal Hiztegia, Donostia, Kutxa Gizarte eta Kultur Fundazioa [“Hauta Lanerako

Euskal Hiztegia”]

SARASUA GISASOLA, R.; ESKUDERO, F.; SAGARNA, J.Mª (moldatzaileak): 1993: Juan Bautista

Gisasola. 1885-1948, Zarautz, Itxaropena [“Ego Ibarra, 1993, 9”] (azaleko izenburua: “Juan Bautista

Gisasola. Musika lanen bilduma”)

SARASUA ARANBERRI, A.: 1996: Eibarko hegaztiak, Eibarko Udala [“Ego Ibarra 1996, 17”]

SARASUA, A.: 1997: “Eibarko Hegazti Izenak”, Eibar, 16 (22-23 or.)

SARASUA, A.: 1999?: Eibar (1876-1936): Sozialismoa eta Euskara Toribio Etxebarriaren eskutik

(argitaratu bako lana)

SARASUA, A.: 2000?: Deba Ibarreko, Lea-Artibaiko eta inguruetako Txori-izenen bilduma (argitaratu

bakoa)

SARASUA, A.: Eibarko Hegazti Izenak (latinez, gazteleraz eta Eibarko euskeraz), on-line (Internet

helbidea: www.eibar.org)

SARASUA, A.: Eibarren erabiltzen diran hegazti-izenen zerrendia / Eibarko Txori-izenak, on-line (Internet

helbidea: www.geocities.com/Paris/Cafe/5812)

SARASUA, J.: 1955?: “Eibar y el euskera”, (Diana?)

SARASUA, R.M.: 1991: “La Música en Eibar. Eibarko Musikoak”, Eibar; Eibarko Udala, Ego Ibarra

[“Ego Ibarra, 1991, 4”]

SEGURA MUNGUIA, S.; ETXEBARRIA AYESTA, J.M.: 1996: Del latín al euskara = Latinetik

euskarara, Bilbao, Universidad de Deusto [“Serie Letras, vol. 29”]

SOLOETA-DIMA, F.M.: 1922: Ensayo de la unificación de dialectos baskos [sic], Buenos Aires, Tip. “La

Baskonia”

TELLERIA, Alberto: 2003: Berbeta berua, Oñati; Badihardugu Euskera Alkartia

THOMAS, A. R. (argitaratzailea): 1988: Methods in Dialectology. Proceedings of the Sixth International

Conference held at the University College of North Wales, 3 rd - 7th August 1987; Clevedon, Philadelphia

e.a.; Multilingual Matters Ltd. [“Multilingual Matters, 48”]

TOLEDO, A.: 1989: Euskal elaberriaren sorrera, Bizkaiko Foru Aldundia

TORREALDAI, J.M.: 1998: El Libro Negro del Euskera, Donostia, TTarttalo

TREBIÑO, I.: 1754. urteko udal ordenantzak euskaraz eta administrazioa euskaraz historian zehar, online

(Internet helbidea: www.eibar.org)

TRUDGILL, P.: 1983: On dialect. Social and Geographical Perspectives, Oxford, Basil Blackwell

TURREZ, I.; AREJITA, A.; ISASI, C. (argitaratzaileak): 1998: Studia Philologica. In honorem Alfonso

Irigoien, Bilbao, Deustuko Unibertsitatea [“Serie Euskal Herria, 17”]

TXILLARDEGI: 1977: Oinarri bila morfosintasian eta fonologian, Donostia, ALVAREZ-LOREA

TXILLARDEGI: 1979: Euskal aditz batua, Euskaltzaindia

TXILLARDEGI; AURREKOETXEA, G. (koordinatzaile eta zuzentzaileak): 1987: Euskal

dialektologiaren hastapenak, Bilbo, Udako Euskal Unibertsitatea, (2. arg.; 1.a, 1983 ) [LXII]

UNANUE, J.M.: 1990: Eibar. Gaiak, idazlanak = Eibar. Temática y trabajos literarios, Ego-Ibarra

Batzordea-Eibarko Udala

URDANGARIN ARRIZABALAGA, J.A.: 1990-1992: Ondarruko euskeraren azterketa soziolinguistikoa,

Deustuko Unibertsitatea (tesi amaitu gabea, 1990-1992. urteetan erregistroan sartua)

URIARTE GARAI, J.A.: 1995: Fruizko hizkera: azterketa linguistikoa, Deustuko Unibertsitatea (ale bi)

[Doktorego Tesia, argitaratu gabea]

URKIJO, N.: 1994: Zenbait apunte Laudioko euskaraz, Bilbo, Udako Euskal Unibertsitatearen

hizkuntzalaritza saila

URRESTARAZU, A. UMANDI: 1955: Formas verbales vizcaínas = Bizkaierazko aditz-erak, Zarauz,

Seminario de Filología Vasca «Julio de Urquijo» (azalean: Gramática vasca - «Umandi»)

URRUTIA, G.: 1920: El verbo euzkérico en los distintos dialectos, Tolosa, Imp. de E. López (bere azal

bereziakin hau ere barnean du, ZABALA ARANA GOIRIENA, J.: 1919: La conjugación en el euzkera

bizkaino: dos estudios sobre la conjugación bizkaina en su forma actual según una posible reforma, Tolosa,

Imp. de E. Lopez)

URRUTIA, H.; et alii: 1988: Fonética Vasca I. Las Sibilantes en el Vizcaíno, Bilbao, Universidad de Deusto

[“Publicaciones de la Universidad de Deusto. Lingüística, volumen 2”]

URRUTIA, H.; et alii: 1995: Las vocales en euskera, Bilbao, Publicaciones de la Universidad de Deusto

[“Fonética Vasca, 4; “ serie “Lingüística”, nº 7]

URRUTIA, H.; et alii: 1998: “Las secuencias vocálicas en el dialecto vizcaíno” (in I. TURREZ, A.

AREJITA, C. ISASI, 1998, 224-252)

VILLASANTE, L.: 1972: La declinación del vasco literario común, Oñate, Editorial Franciscana

Aranzazu [“Serie “Luis de Eleizalde” sobre unificación del euskera escrito, fascículo 2”]

VILLASANTE, L.: 1992: Luis Villasanteri omenaldia, Bilbo, Euskaltzaindia [“Iker, 6”]

VILLASANTE, L.; ITURRIA, C.; ZABALGOGEASCOA, A.: 1955: Paradigmas de la conjugación

vasca (Dialectos Guipuzcoano y Vizcaíno), [s.l.], Editorial Franciscana Aranzazu

VILLEGAS KANBRA, J. (egilea); KEREXETA GALLASTEGUI, J. (begiralea): 1978: Nire biotza:

método fácil para el aprendizaje del euskera bizkaino, Bilbao, Gran Enciclopedia Vasca

WARDHAUGH, R.: 1992: Introducción á sociolingüística, Santiago de Compostela, Servicio de

Publicacións e Intercambio Científico, ed. (2. argitalpenaren itzulpena; itzultzailea: M. CAL VARELA)

[“Lingua Franca, 1/ Publicacións en Lingüística e Filoloxía, 24”]

WEINRICH, U.: 1954: “Is an structural dialectology possible?”, Word XX (388-400)

WILLIAMS, G.: 1992: Sociolinguistics. A sociological critique, London and New York, Routledge

585

586

WURM, S.A.; MÜLHÄUSLER, P.; TRYON, D.T. (argitaratzaileak): 1996: Atlas of languages of

intercultural communication in the Pacific, Asia, and the Americas; Berlin-New York; Mouton de Gruyter

(2 tomo 3 bolumenetan) [“Trends in Linguistics. Documentation, 13”]

YRIZAR, P. de: 1956b: “Atlas lingüístico del País Vasco. Cuestionario de formas verbales”, Boletín de la

Real Sociedad Vascongada de Amigos del País, año XII, cuaderno 2º (143-168 or.)

YRIZAR, P. de: 1981: Contribución a la dialectología de la lengua vasca, Donostia-San Sebastián, Caja de

Ahorros Provincial de Guipúzcoa = Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala (ale bi) [“Lingüística y

Filología. Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, 1”] (Vol. I: Trabajos preliminares, recopilación.

Observaciones sobre ellos de C.C. Uhlenbeck, R. Lafon, H. Gavel y A. Irigaray; Vol. II: Trabajos

preliminares, ampliación)

YRIZAR, P. de: 1991: Morfología del verbo auxiliar guipuzcoano: estudio dialectológico, Bilbao,

Euskaltzaindia [1. alea] (Edukia: “Subdialecto Septentrional”)

YRIZAR, P. de: 1991b: Morfología del verbo auxiliar guipuzcoano: estudio dialectológico, Bilbao,

Euskaltzaindia [2. alea] (Edukia: “Subdialectos meridional y de Navarra”)

YRIZAR, P. de: 1992: Morfología del verbo auxiliar vizcaino: (estudio dialectológico). Subdialecto

oriental (variedad de Marquina), subdialecto occidental (variedades de Guernica, Bermeo y Plencia),

Bilbao, Euskaltzaindia [1. alea]

YRIZAR, P. de: 1992b: Morfología del verbo auxiliar vizcaino: (estudio dialectológico). Subdialecto

occidental (variedades de Arratia, Orozco, Arrigorriaga y Ochandiano), subdialecto de Guipúzcoa

(variedades de Vergara y Salinas), Bilbao, Euskaltzaindia [2. alea]

YRIZAR, P. de: 1992c: Morfología del verbo auxiliar roncalés: (estudio dialectológico), Bilbo,

Euskaltzaindia = Real Academia de la Lengua Vasca = Académie de la Langue Basque

YRIZAR, P. de: 1992d: Morfología del verbo auxiliar alto navarro meridional: (estudio dialectológico);

Pamplona, Bilbao; Nafarroako Gobernuaren Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia,

Euskaltzaindia

YRIZAR, P. de: 1992e: Morfología del verbo auxiliar alto navarro septentrional: (estudio

dialectológico). Subdialectos de Ulzama y de las Cinco Villas; Pamplona, Bilbao; Nafarroako Gobernua:

Nafarroako Hizkuntza Politika Zuzendaritza Nagusia, Euskaltzaindia [1. alea]

YRIZAR, P. de: 1992f: Morfología del verbo auxiliar alto navarro septentrional: (estudio

dialectológico). Subdialectos de Araquil, de Araiz y de Guipúzcoa; Pamplona, Bilbao; Nafarroako

Gobernua: Nafarroako Hizkuntza Politika Zuzendaritza Nagusia, Euskaltzaindia [2. alea]

YRIZAR, P. de: 1997: Morfología del verbo auxiliar labortano: (estudio dialectológico), Bilbao [etc.];

Euskaltzaindia, Euskal Herriko Unibertsitatea

YRIZAR, P. de: 1999: Morfología del verbo auxiliar bajo navarro occidental: (estudio dialectológico),

Bilbao [etc.]; Euskaltzaindia, Euskal Herriko Unibertsitatea

YRIZAR, P. de: 1999b: Morfología del verbo auxiliar bajo navarro oriental: (estudio dialectológico).

Subdialecto Cizo-mixano, Bilbao [etc.]; Euskaltzaindia, Euskal Herriko Unibertsitatea [1. alea]

ZABALA, I.: 1999: “Gramatika-kategoriak eta EGLU”, Euskera XLIV 2 (865-896 or.)

ZABALA, I.; ODRIOZOLA J.C.: 1994: “‘Adjektiboen’ eta ‘adberbioen’ arteko muga zehatzik eza”,

A.S.J.U., XXVIII-2 (524-541 or.)

ZABALETA, J.M.; et alii: 1995: Diccionario mini hiztegia. Euskara - Gaztelania Castellano - Euskara,

[s.l.] Bilbo, Lur [“LUR hiztegi txikiak”]

ZALLO, E.: 2001: Bizkaierazko Aditza. Oinarrizko Ikasbidea, Bilbo, Labayru Ikastegia

ZAMARRIPA Y URAGA, P. de: 1913: Manual del vascófilo: libro de modismos, onomatopeyas, elipsis,

uso distinto de la S y la Z y otras cosas que conviene saber para hablar y escribir bien en vascuence

vizcaíno, Bilbao, Imp. y Enc. de José A. de Lerchundi (azalean “1914” dakar. 1987. urtean faksimil berriz

argitaratua)

ZAMARRIPA Y URAGA, P. de: 1915: Gramática vascongada: con vocabulario vizcaíno - castellano y

castellano – vizcaíno, Bilbao, Imp. de José A. de Lerchundi

ZAMARRIPA Y URAGA, P. de: 1930: Vocabulario vasco-castellano: suplemento a su Gramática vasca,

en cuyo tomo se da el castellano-vasco, Bermeo, Gaubeka

ZAMARRIPA Y URAGA, P. de: 1950: Gramática vasca, Bilbao, Verdes (7. arg.) (azalean dialecto

vizcaíno dakar)

ZAMARRIPA Y URAGA, P. de: 1957: Vocabulario vasco-castellano y castellano-vasco: suplemento a

su Gramática vasca, Bilbao, T.G. Verdes (4. arg.)

ZAMARRIPA Y URAGA, P. de: 1987: Manual del vascófilo, Bilbao, Wilsen (berrinprimaketa; 1. arg.,

1913)

ZARATE, M.: 1975: Euskal deklinabidea: (bizkaieratik baturantz), Durango, Leopoldo Zugaza, (1. arg.)

[“Tratados, 2. Serie Lengua”]

ZARATE, M.: 1978-2: “Euskara batua ta euskalkiak”, Euskera, XXIV 2, Bilbo (557-568-577 or.)

ZARATE, M.: 1979: Euskal deklinabidea: (bizkaieratik baturantz), Durango, Leopoldo Zugaza, (2. arg.; 1.

arg., 1975) [“Tratados, 2. Serie Lengua”]

ZAVALA, J.M. de: 1848: El verbo regular vascongado del dialecto vizcaino, San Sebastián, Imprenta de

Ignacio Ramón Baroja

ZELAIA, P.: 1994: Eibarko historiaren laburpena, Eibar, ...eta kitto! Euskara elkartea

ZELAIETA GEREDIAGA, L.M.: 1990: Zornotzako aditz-eren karinkara, Amorebieta-Etxano

[Amorebieta-Etxano] Udala [“«Zornotzari buruzko ikerketa-beka» 1”]

ZELAIETA, A.; AEK (Bilbao) (argitaratzaileak): 1995: Rafael Mikoleta: era llaburra, Bilbo, AEK

ZENBAITEK: “Tailerrerako hiztegi teknikoa (euskara batuaz) eta Armagintza-Hiztegia Eibarko euskeran,

tailerrarako hiztegiaren parte”, on-line (Internet helbideak:

http://www.geocities.com/Paris/Cafe/5812/tailerhiztegi //www.eibar.org)

ZENBAITEK: 1976: Sobre la Real Academia de la Lengua Vasca/Euskaltzaindia, Hezkuntza eta Zientzia

ministerioaren argitalpenen zerbitzua, 1976

ZENBAITEK: 1978: Cultura Vasca II, San Sebastián, Erein S.A.

ZENBAITEK: 1978b: Segundas Jornadas Nacionales de Dialectología [21 a 23 de Septiembre de 1978],

Neuquén, Departamento de Letras, Universidad Nacional del Comahue

ZENBAITEK: 1983-1987: Philologica hispaniensia. In honorem Manuel Alvar [Homenaje], Madrid,

Gredos (I tomoa: Dialectología, 1983)

587

588

ZENBAITEK: 1988: Bergarako euskera, Bergara; UNED-BERGARA, Bergarako Udalaren diru laguntzaz

ZENBAITEK: 1992: Bizkaieraren lekua gaur, Bilbo, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Ikaskuntzen

Institutua [“Euskal Herria, 9”]

ZENBAITEK: 1994: Bizkaiko euskera, bizkaiera?: II. Jardunaldiak [ospatu ziren] Barrainkuako Udal

Kultur Etxea[n] 1993ko udaberria, Bilbao; Bilboko Udala, Kultura eta Turismo Saila, Barrainkuako Udal

Kultur Etxea [“Jardunaldiak, 2”] [JARDUNALDIAK SOZIOLINGUISTIKAZ: 2.a, 1993, Bilbao; A.

ASTIGARRAGA: Jardunaldietako koordinatzaile-moderatzailea]

ZENBAITEK: 1995: Eibarko hiri-toponimia, Pamplona/Iruñea, Euskaltzaindia/Real Academia de la

Lengua Vasca [“Onomasticon Vasconiae, 13”]

ZENBAITEK: 1996ko apirila: “Eztabaida: euskalkien tokia euskararen normalkuntzan” (1);

garatzerakoan: “Eztabaida” atalean “Zein da euskalkien zeregina euskararen normalkuntzan?” (20-21),

Administrazioa euskaraz 12 (1, 20-21 or.)

ZENBAITEK: 1997: Eibarreraz idazteko oiñarrizko erizpidiak, Eibar, Eibarko Udala

ZENBAITEK: 1998: Tailerrerako hiztegi teknikoa. Erdara-euskara, Eibar, ...eta kitto! Euskara Elkartea

ZENBAITEK: 1998b: “Euskalkiak eta eibarrera” hitzaldi multzoa, Eibarko Udala (argitaratu gabeak)

ZENBAITEK: 2000-: Bizkaierarako Fonoteka egitasmoa; AHOLAB, Bizkaiko Foru Aldundia

(erreferentzia Internet bidez hartua: http://bips.bi.ehu.es)

ZENBAITEK: 2001: Eibarko euskararen hiztegi orokorra egitasmoa, Eibarko Udala, Euskara Batzordea

(egitasmoa garatzen dihardute, argitaratzeke)

ZENBAITEK: Eibarko kantutegia, 17. mendekoak / Karlistadetakoak / Arratekoak / Gabon kantak /

Jaietakoak / Umeen jolas-kantuak / Eibarko herria goratzekoak, on-line (Internet helbidea: www.eibar.org)

ZENBAITEK: Eibarko XVI. mendeko merkatari handiak: Isasi, Orbea, Iraurgi, Arrizabalaga (Debako

Urazandiko Arriolatarren untziekin izan zituzten tratuak direla eta), on-line (Internet helbidea:

www.eibar.org) (erreferenzia bibliografiko originala hau da: HUXLEY BARKHAM, S.; BARKHAM,

M.M.: The Arriolas of Urazandi: Maritime Enterprise in Vizcaya and Guipúzcoa. Gaztelerazko itzulpena,

Donostiako Untzi Museoarendako egin zuten copyright markarik barik; izenburua hau da: Los Arriola de

Urazandi: iniciativa empresarial marítima en Vizcaya y Guipúzcoa (hacia 1540 - hacia 1630))

ZENBAITEK: Eibarreraz idazteko oiñarrizko erizpidiak, (ofizialki aprobautako liburua) on-line (Internet

helbideak: www.geocities.com/Paris/Cafe/5812/idazta.html //www.eibar.org)

ZUAZO ZELAIETA, K.: 1988: “Bizkaieraren ezaugarriez gehiago”, A.S.J.U., XXII-2 (367-377 or.)

ZUAZO, K.: 1988b: ““El verbo regular vascongado del dialecto vizcaíno” gramatikaren ekarriez”, A.S.J.U.,

XXII-2 (547-567 or.)

ZUAZO, K.: 1988c: Euskararen batasuna. IKER 5; Euskaltzaindia, Euskal Herriko Unibertsitatea

[“IKER, 5”]

ZUAZO, K.: 1989: “Euskera ote da Bizkaiera?”, RIEV, XXXIV (75-90 or.)

ZUAZO, K.: 1998 maiatza-abuztua: “Euskalkiak, gaur”, Fontes Lingvae Vasconvm, año XXX, 78 (191-233

or.)

ZUAZO, K.: 1999: Deba ibarreko euskeria, Oñati; argitaratzaileak: Antzuolako, Aramaioko, Aretxabaletako,

Arrasateko, Bergarako, Eibarko, Eskoriatzako, Leintz-Gatzagako, Oñatiko eta Soraluzeko Udalak

ZUAZO, K.; BADIHARDUGU EUSKERA ALKARTIA: 2002: Deba Ibarretik euskararen herrira,

Badihardugu Deba Ibarreko Euskera Alkartia, Oñati

ZUBIKARAI, A. (“ONDARZUBIO”): 1996 urrilla: “Eibartarrak eta ondarrutarrak esaeretan”, Arranondo, 78

(22. or.)

ZUBIRI, I.; ZUBIRI, E.: 1995: Euskal Gramatika Osoa, Bilbo, Didaktiker, SA

♦KONTSULTATUTAKO INTERNET GUNE NAGUSIAK 1555 :

-bips.bi.ehu.es

-www.deusto.es

-www.egoibarra.com

-www.ehu.es

-www.eibar.org

-www.euskadi.net

-www.euskaltzaindia.net

-www.fonatari.org

-www.geocities.com

-www.gipuzkoa.net

-www.rae.es

-www.sustatu.com

-www.udalgida.net

-www.uzei.com

-www.uzei.org

♦ERABILITAKO DOKUMENTAZIOA

EIBARKO UDALA: 1981: EIBAR. PISTAS A LOS CASERIOS. NORMAS SUBSIDIARIAS DE

PLANEAMIENTO (Art. 94 b.R.P.) [mapa: TOPONIMIA /2-4 /1:5.000].

EIBARKO UDALA: 1996-VI-19: “Eibar”, Eibarko Udaleko Estatistika saileko agiria.

EIBARKO UDALEKO EGO IBARRA BATZORDEKO “AHOZKO BILDUMA” ONDAREA: 1982.

urtetik hona egindako grabazioak daude, gainera, egunean-egunean Eibartarren Ahotan proiektuan

diharduten langileek ondare hori aberasten eta lantzen dihardute. Grabaketak ez eze, transkribaketak ere

erabili dira.

1555 Denen aurretik “http://” jarri behar da.

589

590

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA-k antolatutako Uda Ikastaroetan tesigileak hartutako

dokumentazioa (fotokopiak e.a.) eta apunteak: 1997. urtean, 1998. urtean, 1999. urtean, 2000. urtean.

EUSKALTZAINDIA: 2001: Euskalgintza XXI. mendeari buruz. Euskaltzaindiaren Nazioarteko XV.

Biltzarra (Bilbo - Baiona). 2001eko irailaren 17tik 22ra. Bilbon banatutako materiala (fotokopiak eta

apunteak), argitaratu bakoa.

ETXEBARRIA, T.: IV TOMOS “LEXICÓN DIALECTAL DEL EUSKERA EIBARRÉS, Eibarko Udal

Artxiboa, Toribio Etxebarria Fondoa, 19/87

ETXEBARRIA, T.: APUNTES SOBRE FORMAS VERBALES EN EUSKERA EIBARRÉS, Eibarko

Udal Artxiboa, Toribio Etxebarria Fondoa, 19/87

ETXEBARRIA, T.: FICHAS PREPARATORIAS DEL “LEXICÓN”, Eibarko Udal Artxiboa, Toribio

Etxebarria Fondoa, 19/87

PUERTA RUEDA, I. de (zuzendaria); et alii: 2002: Toponimia mapa (1:10.000), Eibarko Herriaren Hiri-

Antolamendurako Plan Nagusia. Aurrerapena (Informazioa: TOPOGRAFIA I-T-TP-01), argitaratu bakoa

591

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!