18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

OIHENARTEN NOTITIA UTRIUSQUE VASCONIAE: BERRIKUNTZA ETA ...

bizilagunek. Baina ohizko erakundetzeak porrot egin zuenean, 1876. urtez

geroztik, Hegoaldean ere Euskal Herri izatearen gunea nabarmentzen hasi

zen. Ikuspegi Euskal Herrikoa hedatzen hasi zen, Iruñeko Euskara elkartea

eta beste euskal herrialdetan sortu zen literatura historikoa eta aldizkarietan,

joera berdintsua nabari da.

Hala ere, Probintzia esparruan kokatzen dira historia lanak eta K. Etxegarairek

Euskal Herriko hiru probientzien Erdi Aroko historia, metodo positiboan

oinarriturik honezkero, burutzen du. A. Campion izango zen beharbada

ikuspegi orokorrenak asmatzen zebilena.

XX. mendean hala ere Geografia del País Vasco-Navarro, B. Etxegarairen

Vasconia atala Enciclopedia Universal Europeo Americana, Espasa izenez ezaguna

dugun hiztegian eta Th. Lefebvreren, (Les modes de vie dans les Pyrénées-

-Atlantiques orientales, 1933) lanek aro berria agiri dute. Eusko Ikaskuntzaren

sorrera eta Eusko Ikaskuntzako ikuspegia Oihenartianoa izan zen eta ez da

A. Oihenarten lana kasualitate batez itzultzen eta zabaltzen.

Frankismo garaian, Vasconia kontzeptua zilegizkoa zen eta bukatzeko

autore batzuk aipatu nahi nituzke, gizarte zientzien arloan ohizko kategoria

hori erabili izan zutelako eta nolabait berpiztu: J.M.Lacarra, F. Krutwig, J.M.

Azaola, A. Irigoien26. F. Krutwigen kasuan, bere ikuspegia erabat identifikatzen

da Oihenarten Vasconia zabalaren geografiaz.

Laburbilduz, esango genuke, Oihenarten ikuspegia erabat modernoa dela

eta gaurko Euskal Herrirako abiapuntu jakingarria eta beharrezkoa, euskaldunon

lurraldetasunaren definizio gaurkotu baterako erabat egokia.

26 Lacarra J.M., Vasconia medieval. San Sebastián, 1957.

Krutwig F.: Vasconia. Buenos Aires, 1963.

Azaola J.M., Vasconia y su destino. Madrid, 1972.

Alfonso Irigoienek ere azken aldian bere De re philologica linguae vasconicae bilduman.

[9] 651

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!