18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

BERNAT ETXEPARE 'TA ARNALDE OIHENART: ONDORIOTASUNETIK HARAT

Etxeparek baldin bazakien ere hortaz zerbait (olerki-jantzek azpi-entzun dezakate

menturaz), etzuen lekurik «doktrina» zabalduz hasia zelakotz, eta oro edo

abantzu hari buruz moldaturik, mitologiaren ekartzeko euskal literaturaraino.

Oihenart da izan egiazki Museen «izena herri hautan hospatu» eta entzunarazi

duena (XVII). Hitza bi erran-nahietan hartu behar da: zeihar eta sinbolikoan,

olerkiaren arau edo erregela zuzenak; labur eta zuzenean, Museak berak,

eta haiekin mitologiako jainko («Febus, Temis»), leku («Parnason») eta ere

jakitate sinboliko guzia (neurri hau azpimarratu dut karbarien «piko» eta

«pikotzean»). Gaia zabalago da (ikus «sorzaina» XIII 17), bereziki azken

olerkietan, Zalgizen sonetoan edo Arrainen ilharthitzean. Ezaguna da mitologiazko

gogo klasikoaren apaindura literarioari erran-arazten zirela behar zenean

egia modernoak, eta erlisione girixtinoaren gogamena bera: jansenismoko gogoa

ikusi da, arrazoinekin, Racine baten tragedietan.

Urrunago ote doa Oihenart karbariek pikotzeari egiten dakoten otoitz

bitxian, bekoz beko ezarriz baratzeko pikotzea eta Edengo sagartzea, eta bere

buru moralaz arinak «Eua amaso»-rekin, eta girixtino sineste guziaren oinarria

den «bekatu orijinalarekin»? Bide berriak, ohi-gabeak, egiazko sineslen etsaiak:

Racine, «jansenisten haur-hazia» egotzi zuten Port-Royaleko «bakartuek», eta

antzokia, antzertia eta mitologia utzi behar ukan zituen berriz onhartua izaiteko.

Oihenart zendu eta urte guti barne, haren aipamena handi zaitekeenean

oraino (XVIII-garren mendean goraipatzen da bai Euskaldun bai jakintsun

arrotzen artean), izan zen euskal literatura bide hortarik baztertu nahi izan

zuena, Gazteluçar jesuista eta olerkaria, Pauen 1686-an agertarazi zituen Eguia

Catolicoac-etan. Nahi zituen Muse «profanoak» baztertu, eta olerkariak erlisione

zintzoan geldi arazi:

«Urrun adi, Parnaseko Musa zahar profanoa;

Eta zu, zato, zeruko Musa berri dibinoa.

(Ikus P. Lafitte, Literaturaz, P. Urkizuk bildu artikuluak, Klasikoak

35.zenb., 129. orr.). Dakigularik bizkitartean Parisen Jesuiten ikastetxetan

emaiten zirela gai mitologikoekilako tragediak. Egia da mendea atzinatzen ari

zela orduko, erlisione katolikoa hesten (Frantzian «Edit de Nantes»-en haustea

da).

Onartuko zuena Oihenartek mitologiaren debekatze hori? Hasteko olerka

riek ez, eta elizatiarrek berek, mende bat berantago Monhok («Apolonen

kontra », «Bacchusec ez du triompharik... ») eta Camousarrik (Virgiliuz-en Buko

likoak itzuliz).

Bide berri horietan ezarriko dugu ere jadanik aipatu den «errealismoa»,

ez bakarrik bere baitan, baina gehiago Oihenartek nahasi duelakotz jakitate

klasikoarekin eta bereziki mitologiarekin. Berriz itzuli gabe hemen XVIIgarrenean,

XXVI-garrenean eta bertze olerkietan (manamenduetako «albor,

idi» eta bertze) direnetara, irudi edo itzuli bakar bat emanen da bururapen

[15]

465

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!