28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia 28,8 MB - Euskaltzaindia

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
18.05.2013 Views

JEAN-BAPTISTE ORPUSTAN trabatu bat («Maite dut, eta naiz maitatu, / Bana naiz hanbat dezdixatu... »), eta goratik galdatzen maitasunaren libertatea, gizartearen eta, gehiago dena, aitamen kontra (izendatu gabe: «Nihauren azkazi hurrenac... »): «Maitarien iaun erregueac Higu ditu borxa -legeac, Eta haren resuman libertatea Da gobernari...» Ez ote da jadanik hemen karbari gaztek (XXVI) erakutsiko duten hogengabetasun hartarik? Etzen gauza arrotza XVII-garren mendean (nahi ezpada igan Aro Zaharreko Sapho ala bertzetara...): aitzineko mendeko «poetesek» (Lyoneko Louise Labbé...), hurbilago Molières-en komediek goraipatzen zuten neskato gazteak, emazteak maitasunerateko duen dretxoa. Oihenarten ausartzia, beti bere gogo-argitasunean, ezta hortakotz ttipiago, bereziki euskal literaturan. Etxepareren andere beldurtuetarik bagaramatza aski urrun, beharbezalakotasunari hitzetan eta gauzetan laidorik gabe. Baionako liburuko olerkietan, 1664-koak eta «zaharrarokoak» baldin badira, Egivateguy-k entzutera uzten duenaz, Oihenarten gogo maitaria berriz bidean zabilan; eta, «gaztaroko» gaineratekoetarik badira, berant bilduak eta urteak iraganik bururatuak (ainitzetan gertatu dena), gogo arina argi da karbarien eresian, bertze nonbait erakutsi dugun bezala. Egia da orduan zuhurtzia ohituaz kampo zebilala, eta jakinean (ikus 25-garren atsotitza: «Amoratzea, gaztearentzat loratzea, zaharrarentzat da zoratzea »). Baina erakutsia zuen aitzinetik maitasuna, handi ala ez («arrazoinezko» ezkontza egina bazuen Joanarekin), atxikimenduaren beteginera hel zaitekeela, eta ez Etxeparek zion «traizionera». Hortakotz, berantangoko olerkien gogo arintasunean, ezin ahantzia da XVII-garrenean zehar (luzetasunez bigarren olerkia: 128 neurtitz) zabaldua zuen «ezkontidearen» laudorioa, 61 urtetan, zaharraroko lana jadanik: «gaztaroan egina ez izanagati... ». IV. BIDE BERRI BATZUK Biziaren eta erlisioneko moralaren arteko loturan aski urruntzen dira elgarretarik Etxepare eta Oihenart: arrazoin bakarra ezta hastetik aitzinatu dudana, aroen eta gizartearen, erlisionearen ere ezberdintasuna. Gehitu behar zaie ere alde batetik bizi-molde, ingurumen eta gertakarien eragina, bertzetik bakoitzaren jitea, nortasuna, ezpadugu ere nahasirik baizik senditzen olerkietako alegiatasunaren irazkian gaindi. Oihenartek ekarri du olerkiari haren aitzinekoak egin etzezakeena: gogo klasikoa. Ezin berex daitezke hemen egitura formalerateko arta eta jakitatea, eta Aro Zaharreko mitologia zinezko, beharrezko literatura klasikoaren apaindura, eta ja berpiztetarrarena, hau lehenbiziko klasikotasun bat den neurrian. 464 [14]

BERNAT ETXEPARE 'TA ARNALDE OIHENART: ONDORIOTASUNETIK HARAT Etxeparek baldin bazakien ere hortaz zerbait (olerki-jantzek azpi-entzun dezakate menturaz), etzuen lekurik «doktrina» zabalduz hasia zelakotz, eta oro edo abantzu hari buruz moldaturik, mitologiaren ekartzeko euskal literaturaraino. Oihenart da izan egiazki Museen «izena herri hautan hospatu» eta entzunarazi duena (XVII). Hitza bi erran-nahietan hartu behar da: zeihar eta sinbolikoan, olerkiaren arau edo erregela zuzenak; labur eta zuzenean, Museak berak, eta haiekin mitologiako jainko («Febus, Temis»), leku («Parnason») eta ere jakitate sinboliko guzia (neurri hau azpimarratu dut karbarien «piko» eta «pikotzean»). Gaia zabalago da (ikus «sorzaina» XIII 17), bereziki azken olerkietan, Zalgizen sonetoan edo Arrainen ilharthitzean. Ezaguna da mitologiazko gogo klasikoaren apaindura literarioari erran-arazten zirela behar zenean egia modernoak, eta erlisione girixtinoaren gogamena bera: jansenismoko gogoa ikusi da, arrazoinekin, Racine baten tragedietan. Urrunago ote doa Oihenart karbariek pikotzeari egiten dakoten otoitz bitxian, bekoz beko ezarriz baratzeko pikotzea eta Edengo sagartzea, eta bere buru moralaz arinak «Eua amaso»-rekin, eta girixtino sineste guziaren oinarria den «bekatu orijinalarekin»? Bide berriak, ohi-gabeak, egiazko sineslen etsaiak: Racine, «jansenisten haur-hazia» egotzi zuten Port-Royaleko «bakartuek», eta antzokia, antzertia eta mitologia utzi behar ukan zituen berriz onhartua izaiteko. Oihenart zendu eta urte guti barne, haren aipamena handi zaitekeenean oraino (XVIII-garren mendean goraipatzen da bai Euskaldun bai jakintsun arrotzen artean), izan zen euskal literatura bide hortarik baztertu nahi izan zuena, Gazteluçar jesuista eta olerkaria, Pauen 1686-an agertarazi zituen Eguia Catolicoac-etan. Nahi zituen Muse «profanoak» baztertu, eta olerkariak erlisione zintzoan geldi arazi: «Urrun adi, Parnaseko Musa zahar profanoa; Eta zu, zato, zeruko Musa berri dibinoa. (Ikus P. Lafitte, Literaturaz, P. Urkizuk bildu artikuluak, Klasikoak 35.zenb., 129. orr.). Dakigularik bizkitartean Parisen Jesuiten ikastetxetan emaiten zirela gai mitologikoekilako tragediak. Egia da mendea atzinatzen ari zela orduko, erlisione katolikoa hesten (Frantzian «Edit de Nantes»-en haustea da). Onartuko zuena Oihenartek mitologiaren debekatze hori? Hasteko olerka riek ez, eta elizatiarrek berek, mende bat berantago Monhok («Apolonen kontra », «Bacchusec ez du triompharik... ») eta Camousarrik (Virgiliuz-en Buko likoak itzuliz). Bide berri horietan ezarriko dugu ere jadanik aipatu den «errealismoa», ez bakarrik bere baitan, baina gehiago Oihenartek nahasi duelakotz jakitate klasikoarekin eta bereziki mitologiarekin. Berriz itzuli gabe hemen XVIIgarrenean, XXVI-garrenean eta bertze olerkietan (manamenduetako «albor, idi» eta bertze) direnetara, irudi edo itzuli bakar bat emanen da bururapen [15] 465

JEAN-BAPTISTE ORPUSTAN

trabatu bat («Maite dut, eta naiz maitatu, / Bana naiz hanbat dezdixatu... »),

eta goratik galdatzen maitasunaren libertatea, gizartearen eta, gehiago dena,

aitamen kontra (izendatu gabe: «Nihauren azkazi hurrenac... »):

«Maitarien iaun erregueac

Higu ditu borxa -legeac,

Eta haren resuman libertatea

Da gobernari...»

Ez ote da jadanik hemen karbari gaztek (XXVI) erakutsiko duten hogengabetasun

hartarik? Etzen gauza arrotza XVII-garren mendean (nahi ezpada igan

Aro Zaharreko Sapho ala bertzetara...): aitzineko mendeko «poetesek» (Lyoneko

Louise Labbé...), hurbilago Molières-en komediek goraipatzen zuten neskato

gazteak, emazteak maitasunerateko duen dretxoa. Oihenarten ausartzia, beti

bere gogo-argitasunean, ezta hortakotz ttipiago, bereziki euskal literaturan.

Etxepareren andere beldurtuetarik bagaramatza aski urrun, beharbezalakotasunari

hitzetan eta gauzetan laidorik gabe.

Baionako liburuko olerkietan, 1664-koak eta «zaharrarokoak» baldin badira,

Egivateguy-k entzutera uzten duenaz, Oihenarten gogo maitaria berriz bidean

zabilan; eta, «gaztaroko» gaineratekoetarik badira, berant bilduak eta urteak

iraganik bururatuak (ainitzetan gertatu dena), gogo arina argi da karbarien

eresian, bertze nonbait erakutsi dugun bezala. Egia da orduan zuhurtzia ohituaz

kampo zebilala, eta jakinean (ikus 25-garren atsotitza: «Amoratzea, gaztearentzat

loratzea, zaharrarentzat da zoratzea »). Baina erakutsia zuen aitzinetik maitasuna,

handi ala ez («arrazoinezko» ezkontza egina bazuen Joanarekin), atxikimenduaren

beteginera hel zaitekeela, eta ez Etxeparek zion «traizionera». Hortakotz,

berantangoko olerkien gogo arintasunean, ezin ahantzia da XVII-garrenean

zehar (luzetasunez bigarren olerkia: 128 neurtitz) zabaldua zuen «ezkontidearen»

laudorioa, 61 urtetan, zaharraroko lana jadanik: «gaztaroan egina ez izanagati... ».

IV. BIDE BERRI BATZUK

Biziaren eta erlisioneko moralaren arteko loturan aski urruntzen dira

elgarretarik Etxepare eta Oihenart: arrazoin bakarra ezta hastetik aitzinatu

dudana, aroen eta gizartearen, erlisionearen ere ezberdintasuna. Gehitu behar

zaie ere alde batetik bizi-molde, ingurumen eta gertakarien eragina, bertzetik

bakoitzaren jitea, nortasuna, ezpadugu ere nahasirik baizik senditzen olerkietako

alegiatasunaren irazkian gaindi.

Oihenartek ekarri du olerkiari haren aitzinekoak egin etzezakeena: gogo

klasikoa. Ezin berex daitezke hemen egitura formalerateko arta eta jakitatea,

eta Aro Zaharreko mitologia zinezko, beharrezko literatura klasikoaren apaindura,

eta ja berpiztetarrarena, hau lehenbiziko klasikotasun bat den neurrian.

464 [14]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!