28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia 28,8 MB - Euskaltzaindia

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
18.05.2013 Views

JEAN-BAPTISTE ORPUSTAN olerkiaren erdian (10, 66: «Hiçac haribira dugun eguina», 67 «Oray eguyn duçu nahi duçuna 68 Eman derautaçu ahalgueyçuna»). Oihenarten maitasuna, mehatxu bizi bat salbu (X 45) baina hitzetan gelditzen dena, jendetasunaren mugetan dago; hiru gorputzen irudiek, hainbertze XVI-XVII mendetako olerki eta margoetaz orhoituz, gorputza erakutsiz «burutik aztaleraino», badakite hitz pollitez, gordintasunaren ezeztatzen: X 30 «Eztazkit ezterrazket, gordailluan daunzanac»; XIII 55 «Balin balu, sabela / Garhi nerraque dela, / Ezi, segurtatzeco, eztu ezagun düela». Gerta daiteke irudi baten sinbolismoak duela entzun-arazten maitasunaren indarra, hala nola «kadran-orratza» III 25-36, eta maitasunezko ametsa hitz batez («bait'are lotzean»). Azpi-erranaz baliatzen da Karbarien eresian XXVI 54 «bait'egin karb'aldi bat han harequi». Egia da Etxepareren olerkiak gogoan zituzkeela bizkitartean, erakusten zuenean maitaria gambaran sarturik andereari hurbiltzen, eta hau oihuz «zuc heiagora / Eguiten duzu» V 36-37 (ikus Etxepare VIII 21 «Eyagora»). Edo maitaria mintzarazten zuenean, mundua lekuko hartuz, Maitenaren hil-kexuan VI 21 «Icus, gende hounac, ikus ene pena» (Etxepare XII, 45 «Gende honac»); eta oraino VIII-garrenaren galdezko sarreran 1-4: «Zenbat leihorra zabal bata (...) eracutsico zaita (...) Ni nizan bezain, zori gaitzetacoric ?» (Etxepare XII 45 «Egundano yçan daya ni bay dichatacoric?»). Eta horrelako bertze itzuli zenbait (Lafonek erakutsi zuen bertze hau: Etxepare IX 24 «çor handian çaude», Oihenart II 72 «Zeren zordun zauden»). Baina ez ote dira maitalen eleak eta arrazoinak, sendimenduak bezala, orotan, eta bereziki literaturan, beti berdintsuak? Donapaleutarrarenak, bizkitartean apainduago, naturalezako edertasunez bereziki (oihan, haltz, sagartze, pikotze, arrosa, julufrai, mohuri, orsto, «ekoizpen» eta lore), eta ere, apaindura ohiz kanpokoagoa, bizi arrunteko gauzetaz (arraulze, ezne «ulutzu», gisu-labe...). Baina auherretan da bilatuko Oihenartek maitaler, mutil ala andere, emaiten dezteien ele-sendimenduetan den gutieneko ogenduntasuna. Hemen ezta maita sun debekaturik, aitamen baimenik gabe ere (VI, VIII), ez bekatuaren aipurik: inozenzia hutsean daude maitariak. Bai eta ere doi batez mugak iragaiten dituztenean, laugarren karbariak eta motil gazteak bezala (ikus XXVI 52-57). Oihenartek bere alegiazko (bederen olerkaritzako) «gaztaroan», emaiten du Donjuanismo-ra (nahiz andereak «gorrik» dauden gehienetan!): Margarita, Argia, Xuria, Graziana, Beltxarana, Joana, «Ederragoa»... eta izendatu gabeak... sobera, menturaz; egia ere maitasuna eta maitariak zenbaitetan irrigarri direla, Oihenarten ironia iratzarri, gauzak erranak «cum grano salis», gatz pikor batekin! 462 [12]

BERNAT ETXEPARE 'TA ARNALDE OlHENART. ONDORlOTASUNETlK HARAT 2. Maitaleak eta maitasuna Erraz da ikustea alde batetik Etxepareren anderen izengabetasuna, bertzetik aitzinean erran den zerrenda: Garaztarraren «andre eder jentila» izengabea da, segeretukoa delakotz, maitasuna debekatua. «Jentila» lehengo erdal hiztegian noblea zen (Oihenartek Joana Erdoikoaz erranen du bakarrik «aitor'alaba»): maitasun gortesean gira (XII 6), menturaz Garaziko jauregietan. Mintzo dira zenbait aldiz aski azkar, «to»-ka, beti «zu»-ka ari zaienari (VIII, XII). Badira gazteak («Gazte proa nyçan arren» XII), eta ezkonduak, bederen anderetan. Anderen aldetik, maitaria beti (salbu VIII-garrenean) «O(ihenar)t» baita alegia poetikoan, bada jende mota aberatsa 1657-ko bilduman. Izenen ezberdintasunarekin, badira bertzeak: ilen edo larruko kolorean (beltxaran, xuri, ile urreztatu), eta oraino gizarteko mailetan, edo auzotasunak onhartzen duen elhe ausartean. Hemen zenbait aldiz no erraiten da maiteari (II, IX, XI), eta eztakigu, Etxeparerekin bezala, to-rekin ordaintzen zenetz orduan (bertze moldekoa da Jainkoari, bekatoreari, handi ala ttipiari, literatura zaharraren moldean emaiten den to-a). Karbariak elgarri no-ka ari dira (XXVI): izan daiteke beraz baden zu eta no-ka mintzo diren edo zaienen artean muga bat, edo adinekoa (gazteener to-no errexago eta gazteenen artean), edo gizartekoa. Maitasun «jentil eta kortesak» baldin badema oraino oiharzun bat edertasunaren laudorian, anderearen «zerbitzu» ordaingabeko luzean (bada ere preziositateko «moda»), badiduri Oihenartek ezagutarazten dauzkula beheraxagoko «nezkak», eta menturaz hiriko (Donapaleu edo bertze) edo baserriko («ezein nekazale gazte», XVII) jende xoilak. Bere buruaren goititze bat sendi daiteke Ioanaren betheginzarrea -n, dioelarik (XIII 73-78): «Baletsa iaungoicoari Har nenzan zerbitzari Ordüan pausu nuque Eta nihaur neduque, Handiago baninz ezi Baroin, Cont', edo Duke». Joana Erdoikoarekin ezkonduz Oihenartek bazekien jauzi eginen zuela Zuberoko sortzezko burgesia ttipitik, Baxe -Nabarrako nobleziara; eta huna hemen zeiharka erranik olerkian «zuzen» den bezala («des choses dites de profil», Saint John Perse) zerbait olerkariaren bizitik. Olerki eta neurtitz jokoak lekua utz baitezake ere egiazko sendimenduari. Hasteko Oihenarten maitalek erakusten dute elgarren artean, eta sendimenduetan, Etxeparerenek baino ezberdintasun gehiago. Alde horretatik ohargarri da VIII-garren olerkia: hemen olerkariak elhea eman du andere bati, hau da mintzo buruan buru (erran da Oihenarten maitasunezko olerki bakotxa bakarrizketa dela), oihuz erakusten duela maitasun [13] 463

BERNAT ETXEPARE 'TA ARNALDE OlHENART. ONDORlOTASUNETlK HARAT

2. Maitaleak eta maitasuna

Erraz da ikustea alde batetik Etxepareren anderen izengabetasuna, bertzetik

aitzinean erran den zerrenda: Garaztarraren «andre eder jentila» izengabea da,

segeretukoa delakotz, maitasuna debekatua. «Jentila» lehengo erdal hiztegian

noblea zen (Oihenartek Joana Erdoikoaz erranen du bakarrik «aitor'alaba»):

maitasun gortesean gira (XII 6), menturaz Garaziko jauregietan. Mintzo dira

zenbait aldiz aski azkar, «to»-ka, beti «zu»-ka ari zaienari (VIII, XII). Badira

gazteak («Gazte proa nyçan arren» XII), eta ezkonduak, bederen anderetan.

Anderen aldetik, maitaria beti (salbu VIII-garrenean) «O(ihenar)t» baita

alegia poetikoan, bada jende mota aberatsa 1657-ko bilduman. Izenen ezberdintasunarekin,

badira bertzeak: ilen edo larruko kolorean (beltxaran, xuri, ile

urreztatu), eta oraino gizarteko mailetan, edo auzotasunak onhartzen duen

elhe ausartean. Hemen zenbait aldiz no erraiten da maiteari (II, IX, XI), eta

eztakigu, Etxeparerekin bezala, to-rekin ordaintzen zenetz orduan (bertze

moldekoa da Jainkoari, bekatoreari, handi ala ttipiari, literatura zaharraren

moldean emaiten den to-a). Karbariak elgarri no-ka ari dira (XXVI): izan

daiteke beraz baden zu eta no-ka mintzo diren edo zaienen artean muga bat,

edo adinekoa (gazteener to-no errexago eta gazteenen artean), edo gizartekoa.

Maitasun «jentil eta kortesak» baldin badema oraino oiharzun bat edertasunaren

laudorian, anderearen «zerbitzu» ordaingabeko luzean (bada ere preziositateko

«moda»), badiduri Oihenartek ezagutarazten dauzkula beheraxagoko «nezkak»,

eta menturaz hiriko (Donapaleu edo bertze) edo baserriko («ezein nekazale

gazte», XVII) jende xoilak.

Bere buruaren goititze bat sendi daiteke Ioanaren betheginzarrea -n, dioelarik

(XIII 73-78):

«Baletsa iaungoicoari

Har nenzan zerbitzari

Ordüan pausu nuque

Eta nihaur neduque,

Handiago baninz ezi Baroin, Cont', edo Duke».

Joana Erdoikoarekin ezkonduz Oihenartek bazekien jauzi eginen zuela

Zuberoko sortzezko burgesia ttipitik, Baxe -Nabarrako nobleziara; eta huna

hemen zeiharka erranik olerkian «zuzen» den bezala («des choses dites de

profil», Saint John Perse) zerbait olerkariaren bizitik. Olerki eta neurtitz jokoak

lekua utz baitezake ere egiazko sendimenduari. Hasteko Oihenarten maitalek

erakusten dute elgarren artean, eta sendimenduetan, Etxeparerenek baino ezberdintasun

gehiago.

Alde horretatik ohargarri da VIII-garren olerkia: hemen olerkariak elhea

eman du andere bati, hau da mintzo buruan buru (erran da Oihenarten

maitasunezko olerki bakotxa bakarrizketa dela), oihuz erakusten duela maitasun

[13] 463

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!