18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JEAN-BAPTISTE ORPUSTAN

olerkiaren erdian (10, 66: «Hiçac haribira dugun eguina», 67 «Oray eguyn

duçu nahi duçuna 68 Eman derautaçu ahalgueyçuna»).

Oihenarten maitasuna, mehatxu bizi bat salbu (X 45) baina hitzetan

gelditzen dena, jendetasunaren mugetan dago; hiru gorputzen irudiek, hainbertze

XVI-XVII mendetako olerki eta margoetaz orhoituz, gorputza erakutsiz «burutik

aztaleraino», badakite hitz pollitez, gordintasunaren ezeztatzen: X 30

«Eztazkit ezterrazket, gordailluan daunzanac»; XIII 55 «Balin balu, sabela /

Garhi nerraque dela, / Ezi, segurtatzeco, eztu ezagun düela». Gerta daiteke

irudi baten sinbolismoak duela entzun-arazten maitasunaren indarra, hala nola

«kadran-orratza» III 25-36, eta maitasunezko ametsa hitz batez («bait'are

lotzean»). Azpi-erranaz baliatzen da Karbarien eresian XXVI 54 «bait'egin

karb'aldi bat han harequi».

Egia da Etxepareren olerkiak gogoan zituzkeela bizkitartean, erakusten

zuenean maitaria gambaran sarturik andereari hurbiltzen, eta hau oihuz «zuc

heiagora / Eguiten duzu» V 36-37 (ikus Etxepare VIII 21 «Eyagora»). Edo

maitaria mintzarazten zuenean, mundua lekuko hartuz, Maitenaren hil-kexuan

VI 21 «Icus, gende hounac, ikus ene pena» (Etxepare XII, 45 «Gende

honac»); eta oraino VIII-garrenaren galdezko sarreran 1-4: «Zenbat leihorra

zabal bata (...) eracutsico zaita (...) Ni nizan bezain, zori gaitzetacoric ?»

(Etxepare XII 45 «Egundano yçan daya ni bay dichatacoric?»). Eta horrelako

bertze itzuli zenbait (Lafonek erakutsi zuen bertze hau: Etxepare IX 24 «çor

handian çaude», Oihenart II 72 «Zeren zordun zauden»). Baina ez ote dira

maitalen eleak eta arrazoinak, sendimenduak bezala, orotan, eta bereziki literaturan,

beti berdintsuak? Donapaleutarrarenak, bizkitartean apainduago, naturalezako

edertasunez bereziki (oihan, haltz, sagartze, pikotze, arrosa, julufrai, mohuri,

orsto, «ekoizpen» eta lore), eta ere, apaindura ohiz kanpokoagoa, bizi arrunteko

gauzetaz (arraulze, ezne «ulutzu», gisu-labe...).

Baina auherretan da bilatuko Oihenartek maitaler, mutil ala andere, emaiten

dezteien ele-sendimenduetan den gutieneko ogenduntasuna. Hemen ezta maita

sun debekaturik, aitamen baimenik gabe ere (VI, VIII), ez bekatuaren aipurik:

inozenzia hutsean daude maitariak. Bai eta ere doi batez mugak iragaiten

dituztenean, laugarren karbariak eta motil gazteak bezala (ikus XXVI 52-57).

Oihenartek bere alegiazko (bederen olerkaritzako) «gaztaroan», emaiten du

Donjuanismo-ra (nahiz andereak «gorrik» dauden gehienetan!): Margarita,

Argia, Xuria, Graziana, Beltxarana, Joana, «Ederragoa»... eta izendatu gabeak...

sobera, menturaz; egia ere maitasuna eta maitariak zenbaitetan irrigarri direla,

Oihenarten ironia iratzarri, gauzak erranak «cum grano salis», gatz pikor batekin!

462 [12]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!