28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia 28,8 MB - Euskaltzaindia

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
18.05.2013 Views

JEAN-BAPTISTE ORPUSTAN lehenbizikoa, pizuena dudarik gabe erlisioneko, bertze zenbait ttipitzen (erhaite, ohaidekaritza, ohointza, gezur). Oroitarazten dauzku Axularrek zabaltzeko hautatu zituen zazpietarik hiru bekatu kapitalak, gogo bakotxak balu bezala bere baitako ikuspegi bat erlisioneko eginbideari buruz. Eta berdin ere Leizarragak, kalbinismoen molde bipilean Jainkoa bera mintzaraziz («ministre de la parole de Dieu» zen), lehen manemenduaren hastapena emanik labur-laburra («Eztuc ukanen niçaz berce laincoric ene aitzinean»), orrialde erdi batetara zabaltzen duenean gero Oihenartek aipatzen zuen Iainkoaizuna, protestantek hain hastio zituzten elizako irudietara hedatuz («Eztraucac eure buruari imagina ebaquiric eguinen, ez irudiric batre ceruän garayan diren gaucenic...»). Kontra-erreformako izpiritua erakusten du menturaz Oihenartek emaiten dituelarik berehala ere, eta Hamarkuna-ri loturik iduriz gakotxa batez (ikus gorago), zortziko berean, baina laburrago (14 neurtitz), Elizaren manüak. Eta hortan gelditzen du «doktrina» bera, beharrenean eta oinarrian. Otoitzetaz (Les Essais, XVI, «Des prières») idatzi zuen entseguan, Montaignek (eta oroit gaiten Bordeleko auzapez aipatua Oihenart sortu zen urte berean hil zela), bere katolikotasun zintzoan, haren gostuz debozionea eta erlisionea sobera erakusgarri eta ikusgarri bilakatuak ziren aroan, zion otoitz bakar batez baliatzen zela: «le patenostre (...) C'est l'unique priere de quoy je me sers par tout, et la repete au lieu d'en changer». Gaineratekoetan, osoki XVII-garreneko moldean, Etxeberriren Noelak eta bertze lekuko, ohargarrienik Eguberri -koplak dira, utzi duen olerki luzeena (168 neurtitz). Uste dut hemen dela Oihenartek Etxepareren Iudicio generala eta «Andre dona Mariari» dagien Oracionia-ren lekua hartzen duen olerkia. Mariaren erlisionea aitzinatu zen Erdi Aroan, diote zenbaitek, amodio kortesak emazte maitatua sobera goratzen zuelakotz. Eztu Oihenartek holako erlisione sendimendukoia: xoila, jendetarra, gizatarra izaitekotz, hau baita, Jainkoaren gizontasuna, ederkienik erakusten duena, egin duen bertsu molde landuenean (seieko ezberdina, lau silabako neurtitzak dituen bakarra: 8-4-7-8-4-7, bi errima jarraiki eta lau besarkatu): «Hanxe guizon -iduritan Gauerditan Iesus iaio zekion, Mihiscando oihal lodiz Abel odiz Ohacoa zeguion». Gehitzen bada gurutzearen parafrasia (Vexilla regis), huna, ez nahi bada doktrina, baina Oihenarten erlisioneko sinesmenaren osagailu xoilak. Etxepareren «doktrina» hiru mailetan zen: bekatua (gizakia) beherean, ararteko Maria, ororen buru judizioa (Jainkoa); Oihenartena ere: Jainko legea, Eguberriko jaiotza, gurutze salbatzailea. Simeonen kantuko itzulpenean, behar da ikusi 460 [ 10]

BERNAT ETXEPARE 'TA ARNALDE OIHENART: ONDORIOTASUNETIK HARAT menturaz Oihenart «zahartuaren» ordain bat. Urrun dabil, hasteko, Etxeparek ala Axularrek zabaldu zituzten erlisioneko irudi izigarrietarik, judizio ala ifernu (egia da etzuela Oihernart laikoak «arimen kargurik»), eta berdin urrun maitasun gizatarra eta doktrina elgarri lotzen dituen erlisione sendimendukeriara ixuritik. III. MAITASUNA ETA MAITALEAK 1. Maitasuna, bekatua eta beharbezalakotasuna. Gauza agerienak begitik ihes doaz, ezpada ohartzen Etxepareri ohian, eta arrazoinekin, emaiten zakon ausartziaren ondoan, nola erakusten duen egiazki maitasuna erlisioneko doktrinaren barnean: bekatuzkoa ízanez, noizpait, ahal bezain laster baztertu behar dena, nahi bada judizioan «seculakoz damnatu» (I 365) izaitetik bere burua begiratu. Erran behar da Etxeparek erakusten dituen maitasunak, zuzenbidez kanpokoak direla, ezkontzaz kampokoak bereziki, Erdi Aroko amodio gortesaren moldean (Tristan eta Yzolt ala bertze); edo Etxepare apezak berak ezagutu molde berean (2, 7: «Nihaurc ere uqhen dicit ceynbayt ere amore» aipatu neurtitza noradino den aitorra, dirudienez, ala ez, jakiteko gaitz da), edo (eta menturaz) segurrago maitasun gizatarra bere baitarik eta hastapenetik eskasa eta ahula delakotz (id. 11 «Amoretan othe date leyal denic batere ?»). Olerkietan erakusten dituen maitalek berek —eta ezta uste izan behar olerkaria bera dela mintzo maitasunezko elgarrizketetan!— olerkariak bezala (id. «Beqhatuzco amoria bethi date traydore»), aitor dezakete zenbait aldiz hutsean direla: adibidez 4, 26 «Nic eztaquit berciac vana ny ary niz bequatu»; 10, 19 «Beccatu honetan hilen baguina... ». Hastapenetik izenburuak erakusten zuen Etxepareren xedea: maitasunaren eta maitarien «gaztiguya », erran nahi baitu kritika. Eta maitasunezko kasu berezi, gertakari, gutizia eta sendimenduen erakustean, egiazko bizitasun eta aro hartako gordintasunean bada ere, eztu xedeari uko egin, bainan hastetik salatu duen maitasunaren ezteuztasuna borogatu. Oihenartek erasiatu duelarik eskutitzean Garaztarraren ausartzia ( « Vers d'amour assez mal seants a Un Ecclesiastique et surtout ayant charges d(')ames») gordintasun hura zuen gogoan: izanik ere bakarrik hitz eta gauzetakoa (gogo xedeak osoki moralixtak, «ortodoxoak» baitira ikusi den bezala), etzen onhargarri Kontra-erreformako beharbezalakotasun zintzoan, delako «bienséance» aipatuan. Beharbezalako olerkietan, euskaldun ala ez, guti da, emazten laudorio aldi berean Erdi Aroko gortesia eta Berpizteko gogo berrian (Emazten favore) aurkitzen den irudia bezalakorik, «hayn eder eta placentic» (3,55-62). Etxepareren maitariek badakite zenbait aldiz mehatxatzen, bortxatzen, hasten bederen (8 Potaren galdacia), eta ere, gehiago dena, maitasunezko egintzaren betetzen,

BERNAT ETXEPARE 'TA ARNALDE OIHENART: ONDORIOTASUNETIK HARAT

menturaz Oihenart «zahartuaren» ordain bat. Urrun dabil, hasteko, Etxeparek

ala Axularrek zabaldu zituzten erlisioneko irudi izigarrietarik, judizio ala ifernu

(egia da etzuela Oihernart laikoak «arimen kargurik»), eta berdin urrun maitasun

gizatarra eta doktrina elgarri lotzen dituen erlisione sendimendukeriara ixuritik.

III. MAITASUNA ETA MAITALEAK

1. Maitasuna, bekatua eta beharbezalakotasuna.

Gauza agerienak begitik ihes doaz, ezpada ohartzen Etxepareri ohian, eta

arrazoinekin, emaiten zakon ausartziaren ondoan, nola erakusten duen egiazki

maitasuna erlisioneko doktrinaren barnean: bekatuzkoa ízanez, noizpait, ahal

bezain laster baztertu behar dena, nahi bada judizioan «seculakoz damnatu»

(I 365) izaitetik bere burua begiratu. Erran behar da Etxeparek erakusten

dituen maitasunak, zuzenbidez kanpokoak direla, ezkontzaz kampokoak bereziki,

Erdi Aroko amodio gortesaren moldean (Tristan eta Yzolt ala bertze); edo

Etxepare apezak berak ezagutu molde berean (2, 7: «Nihaurc ere uqhen dicit

ceynbayt ere amore» aipatu neurtitza noradino den aitorra, dirudienez, ala ez,

jakiteko gaitz da), edo (eta menturaz) segurrago maitasun gizatarra bere baitarik

eta hastapenetik eskasa eta ahula delakotz (id. 11 «Amoretan othe date leyal

denic batere ?»).

Olerkietan erakusten dituen maitalek berek —eta ezta uste izan behar

olerkaria bera dela mintzo maitasunezko elgarrizketetan!— olerkariak bezala

(id. «Beqhatuzco amoria bethi date traydore»), aitor dezakete zenbait aldiz

hutsean direla: adibidez 4, 26 «Nic eztaquit berciac vana ny ary niz bequatu»;

10, 19 «Beccatu honetan hilen baguina... ». Hastapenetik izenburuak erakusten

zuen Etxepareren xedea: maitasunaren eta maitarien «gaztiguya », erran nahi

baitu kritika. Eta maitasunezko kasu berezi, gertakari, gutizia eta sendimenduen

erakustean, egiazko bizitasun eta aro hartako gordintasunean bada ere, eztu

xedeari uko egin, bainan hastetik salatu duen maitasunaren ezteuztasuna borogatu.

Oihenartek erasiatu duelarik eskutitzean Garaztarraren ausartzia ( « Vers

d'amour assez mal seants a Un Ecclesiastique et surtout ayant charges d(')ames»)

gordintasun hura zuen gogoan: izanik ere bakarrik hitz eta gauzetakoa (gogo

xedeak osoki moralixtak, «ortodoxoak» baitira ikusi den bezala), etzen onhargarri

Kontra-erreformako beharbezalakotasun zintzoan, delako «bienséance» aipatuan.

Beharbezalako olerkietan, euskaldun ala ez, guti da, emazten laudorio

aldi berean Erdi Aroko gortesia eta Berpizteko gogo berrian (Emazten favore)

aurkitzen den irudia bezalakorik, «hayn eder eta placentic» (3,55-62). Etxepareren

maitariek badakite zenbait aldiz mehatxatzen, bortxatzen, hasten bederen

(8 Potaren galdacia), eta ere, gehiago dena, maitasunezko egintzaren betetzen,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!