18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JEAN-BAPTISTE ORPUSTAN

lehenbizikoa, pizuena dudarik gabe erlisioneko, bertze zenbait ttipitzen (erhaite,

ohaidekaritza, ohointza, gezur). Oroitarazten dauzku Axularrek zabaltzeko

hautatu zituen zazpietarik hiru bekatu kapitalak, gogo bakotxak balu bezala

bere baitako ikuspegi bat erlisioneko eginbideari buruz. Eta berdin ere Leizarragak,

kalbinismoen molde bipilean Jainkoa bera mintzaraziz («ministre de la

parole de Dieu» zen), lehen manemenduaren hastapena emanik labur-laburra

(«Eztuc ukanen niçaz berce laincoric ene aitzinean»), orrialde erdi batetara

zabaltzen duenean gero Oihenartek aipatzen zuen Iainkoaizuna, protestantek

hain hastio zituzten elizako irudietara hedatuz («Eztraucac eure buruari imagina

ebaquiric eguinen, ez irudiric batre ceruän garayan diren gaucenic...»).

Kontra-erreformako izpiritua erakusten du menturaz Oihenartek emaiten

dituelarik berehala ere, eta Hamarkuna-ri loturik iduriz gakotxa batez (ikus

gorago), zortziko berean, baina laburrago (14 neurtitz), Elizaren manüak. Eta

hortan gelditzen du «doktrina» bera, beharrenean eta oinarrian. Otoitzetaz

(Les Essais, XVI, «Des prières») idatzi zuen entseguan, Montaignek (eta oroit

gaiten Bordeleko auzapez aipatua Oihenart sortu zen urte berean hil zela),

bere katolikotasun zintzoan, haren gostuz debozionea eta erlisionea sobera

erakusgarri eta ikusgarri bilakatuak ziren aroan, zion otoitz bakar batez

baliatzen zela: «le patenostre (...) C'est l'unique priere de quoy je me sers par

tout, et la repete au lieu d'en changer».

Gaineratekoetan, osoki XVII-garreneko moldean, Etxeberriren Noelak eta

bertze lekuko, ohargarrienik Eguberri -koplak dira, utzi duen olerki luzeena

(168 neurtitz). Uste dut hemen dela Oihenartek Etxepareren Iudicio generala

eta «Andre dona Mariari» dagien Oracionia-ren lekua hartzen duen olerkia.

Mariaren erlisionea aitzinatu zen Erdi Aroan, diote zenbaitek, amodio kortesak

emazte maitatua sobera goratzen zuelakotz. Eztu Oihenartek holako erlisione

sendimendukoia: xoila, jendetarra, gizatarra izaitekotz, hau baita, Jainkoaren

gizontasuna, ederkienik erakusten duena, egin duen bertsu molde landuenean

(seieko ezberdina, lau silabako neurtitzak dituen bakarra: 8-4-7-8-4-7, bi errima

jarraiki eta lau besarkatu):

«Hanxe guizon -iduritan

Gauerditan

Iesus iaio zekion,

Mihiscando oihal lodiz

Abel odiz

Ohacoa zeguion».

Gehitzen bada gurutzearen parafrasia (Vexilla regis), huna, ez nahi bada

doktrina, baina Oihenarten erlisioneko sinesmenaren osagailu xoilak. Etxepareren

«doktrina» hiru mailetan zen: bekatua (gizakia) beherean, ararteko Maria,

ororen buru judizioa (Jainkoa); Oihenartena ere: Jainko legea, Eguberriko

jaiotza, gurutze salbatzailea. Simeonen kantuko itzulpenean, behar da ikusi

460 [ 10]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!