18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BERNAT ETXEPARE TA ARNALDE OIHENART: ONDORIOTASUNETIK HARAT

Bai, baina Oihenartek baliatu du ere aitzinekoa, bereari emanez haren

oiharzun bat baino gehiago: hastapeneko lehen hitzak (adoreçac) eta azkenak

(gaynetic) baliatu ditu lehen bertsuaren moldatzeko (—etsac, —unic) eta oraino

«barne errimako» (bertzeric, laincoric); gero baliatu du ere asonantzan den

—(u)qui (2,3,4,6,7,8,9,10) aberastuz (—uqui errima hirugarrenean). Baina ezta

errima bakar bat bietan baino gehiago, erregelari jarraikiz.

Eztu atxiki aski ederra zen Ehor erho (5) itzulia; bainan ohartzeko da

bertze zerbaitek ordaintzen duela errima 'ta soinu paralelo aberatsean:

Ezadil', erhaiten ari:

Ezizal' ohaidecari.

Hizkuntzako aldaketak ohargarriago dira, nahiz hemen ere baliatzen duen

Etxepareren laugarrena hitzez hitz (alda ote zezakeen, nahi izan balu? uste

dut baietz!), baina bakar bat lekuz aldatuz, hiru elisione 'ta sinalefa emanez,

Etxeparek bezala eta neurri berean, nahiz honek laugarren bat huts egiten

duen (zortzi silaba: Ait(a) et(a) ama ohor(a) içac / Ait'et'am'etzac ohora).

Hitz errepikak bereziki aditzetan (eztaçala bietan, ezetare ahozko laburpena

ere) ezeztatzen ditu (ezac, etzac, ezadil', ezizal', eztezala): ez da azkenean

errepika bakarra bi olerkietan.

Gramatikazko bitxikeria zenbait ere: luzequi aditz-ondo ohi gabea (luzaz,

luzez), vayecila (ikus bizkitartean Oihenarten XXI-garrena), gaycetsi erro

ordaina (ezan laguntzaileak behar luke gaitzets, onhets lehenean den bezala;

berdin ebaxi, eduqui).

Baina hiztegia du Oihenartek gehienik aldatu, eta ez «garbitu» erran ohi

den bezala (ezpaita garbi ez zikinik hizkuntzan, hutsak baizik), baina «euskaldu».

Erdalki behar gabeak, hain usu lehenagoko idazkietan eta bereziki elizakoetan,

baztertu ditu: adora, iura, causa, vanoqui, sanctifica devotqui, fama,

falsuqui, desira; hautatu eta atxiki edo euskal hitzak (iaurets, alferretan,

erabil, gezurrezco iaquile) edo euskaran ohituagoak (sainduqui, ohora; desea

«iberismoz» hautatu duke...).

Zuzenketak diren horien ondoan, euskal hitz zaharrak sartu ditu, bere

gordintasunean: ohaidecari (ikus zer dioen olerkietako hiztegi laburrean),

ohoinkeri(a), albor, motil, nezkato, idi. Eta nork eztu ikusten hemen egunoroko

bizi guzia dela sartzen, «fazoinik gabe» erran ginezake, baina ere Bibliari

hurbilduz, protestantismoaren erreformatik atera baitzen Kontra-erreforma?

Ikusiko da orduan, hemen ikertzen den gai zuzenerat itzuliz, zein den jende

xoilari hurbilago, Garaziko bikario jenerala, ala Donapaleuko abokata...

2. Eginbide 'ta erlisione gaien mailak

Manamenduetako erlisione gogo horretaz nahi banu zerbait erran, teologian

den gutienik sartu gabe, agerian den hau lizate: Oihenartek zabaltzen duela

[9] 459

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!