18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

BERNAT ETXEPARE 'TA ARNALDE OIHENART: ONDORIOTASUNETIK HARAT

ezjakin berdinean gira. Iduri du bizkitartean etzela Etxepare Oihenarten gogotik

osoki ateratua bigarren liburu ondarra moldatu zuelarik.

II. «DOKTRINAZ»

Erlisioneari buruz ezberdintasun handienean dira bi olerkariak, katolikoak

izanik ere, orok dazkiten bi arrazoin nagusien gatik: 1) bat apeza baita, bertzea

laikoa (lehenbizikoetarik euskal letretan); 2) Etxepare Erreforma aitzinekoa,

Oihenart erlisioneko gerlen ondokoa eta Kontra-erreformakoa. Noraino ikus

daitezkeen baldintza horien ondorioak bi bildumetan jakiteko eta xuxen ikertzeko,

behar da izan erlisioneko gauzetan ni nizan baino ixuriagoa. Edozein

idazleri etzako egintza eskapatuko: Oihenartek nahi izan duela bere moldez

berridatzi Etxeparek, (eta haren ondotik Leizarragak eta bertze) itxura guzien

arabera lehen aldikotz, neurtitzetan ezarria zuen «dekalogoa».

1. «Hamar manamenduyac» eta «Hamarcuna edo Iaincoaren manüac ».

Etxeparek moldatu zuen egitura, xoila zen eta arrazoinezkoa: hamar

neurtitz luze eta hamar erranaldi oso, manamendu bezenbat (214-223); eta

hamar manamenduak ziren Iudicio generala-n sar aitzineko azken muga,

arrazoinez ere. Oihenarten liburuan hamarkuna alpha da, erlisioneko gauza

eta neurtitz ororen hastapena (elizaren manuez osaturik, ikusiko den bezala);

eta behar ditu, zenbaki sinboliko xoilari bizkarra itzuliz, hemezortzi zortzi

silabako neurtitz (ohartzeko da azkenean Exepareren silabak direla gehienak,

gutiz: 150, Oihenartek 144; laburpen ttipi, baina laburpen, iduri gabean).

Hemen hamarrak bat bertzearen ondotik emanez, Etxepare lehenik, ikusiko

da ohargarriena eztagoela horretan:

1. «Adoreçac iangoyco bat onhestz oroz ganetic

Iaincotan bat huts iauretsac

Eta bertzeric zinhetzac (sic)

Iaincoriz ez Iaincoaizunik

Ezin datequiela hunic.

(Oihenartek laueko hau berex emaiten du, bertsu moldean).

2. Haren ycena ez iura causa gabe vanoqui

Haren izen'alferretan

Ez erabil eur'elhetan,

3. Ygandiac eta vestac sanctifica devotqui

Igand'egun', orhituqui,

Iragan ezac sainduqui

[7] 457

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!