18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BERNAT ETXEPARE TA ARNALDE OIHENART: ONDORIOTASUNETIK HARAT

Baina, orokorki behatuz, Oihenarten neurtitzaren luzetasun zuzena guti

gurutzatzen da Etxeparerenarekin (hunen Kontrapas-eko laueko iduria dudazkoa

baita: errepikatuz, zortzikoa!), laburrenetik hasiz: 4,5,6,7,8,9,10,12 eta 14,

hau bakarrik kopla zaharrean, nahiz Oihenartek zioen, huts eginez aldi huntan,

«errima bageko neurtitza» zela hirugarren neurtitza, beraz zazpi silabako biga,

hamalaueko baten orde! Ez, etzen bere nahitan gelditu guk uste dugun bezain

garaztarrari hurbil! Nahia, gogo-argikoa, neurtitz labur egitera emana zuen,

dudarik gutiena gabe.

3. Bertsuan (berak kobla edo kopla deitzen du), ikusi denaz, urruntasuna

ttipitzen da, bereziki delako kopla zaharraren erabiltzetik. Eta ere Oihenartek

baititu laueko zenbait (VI, VIII, XVI, XXVII) nahiz neurtitzetan beti ezberdinak,

beti errimak aldizkatuz, eta beti zuzenak, bortzeko, seiko eta zazpikorik nahasi

gabe Etxeparek bezala (kantatzeko nola egin behar zen?). Baliteke menturaz

hemen ere lehen begi ukaldiak ezterakutsan berdintasun edo bederen iduripen

bat: Oihenartek, nahi izan ditu kantu molde zenbait bertsutan itxuratu, bere

errepika ageriekin (X, XXV), edo bi neurtitz berex emanez (VII, XXIII),

bainan bertsu guzietan. Orduan oroitarazten du Etxepareren hastapenetako

diztikoaz; zer balio zuen? ala doinuaren emaitea? egiazko errepika? Hau ezta

argi Kontrapas-ean baizik; aski, Oihenarten bildumarekin loturaren egiteko

(ikus errepikaz zer dion eskutitzean, op. cit. 215). Jakinez, alta, hunek aitzinekoaren

olerki egituraren ondoan (edo kanpoan) zauden kantu ereduak, nahi izan

dituela bertsuan berean, bertsuaren «barnean» eman.

Eta honengatik erran daiteke eztuela Oihenarten bertsuak musikan emaite

edo kantatze beharrik, Ronsard batenak baino gehiago; bainan, honek «polifo

nia» hartu zuen bezala bere aroko musikari handienen ganik, har lezakeela

menturaz, nahiz olerki jakintsunaren musikan emaiteko «moda» urrundua

zagon jadanik XVII-garren mendean.

Hitz bat behar du ere Oihenarten bildumak dadukan olerki Etxeparenetarik

urrunenak: erran nahi da Zalgizeko jaunaren ohorezko sonetoak. Gauza oharga

arria segur: etzuketen ahantzi ez Larramendi batek (Oihenarten izena osoki

ixiltzen badu ere), ez Eguiateguyk (baina honek «irakurtzaleri» egiten duena

«hamalaurdun» hutsa da, ez soneto zuzena).

4. Bildumaren egitura

Eztakit aski ohartu denez iduriz bitxikeria huni: Etxeparek eman zuelarik,

Oihenartek berak dion bezala (ikus gorago) liburua «bi partetan zatiturik »,

lehenean doktrina girixtinoaren zatiak, bigarrenean maitasunezkoak (eta ere

presondegiko «kexua », Oihenarten hitzaz baliatuz), Oihenartek ere eman zituen

bi zati, baina gaiak alderantziz, lehenik maitasunezkoak, bigarrenik «Iainkoazko

neurtitzak», erdaraz « Vers de Devotion» «(eta aurritzean «quelques rimes pies»).

Baionako liburuko olerki berriek (zaharrarokoek, menturaz) eztute egitura

[5]

455

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!