18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JEAN-BAPTISTE ORPUSTAN

dugun bezala: «Urnas plebeyes... »), eta ez idazlearen hautura egitekoak, hauste

'ta gelditzeak berdin; 2. errimaren aberastasuna, jakinez silaben luzetasuna ere

behar dela gogoan ukan, eta hortik errima «lerrakor, eme, arrak», gero'ta

xehekiago aztertu dituenak Notitiatik 1665-ko eskutitzera.

Ohar gaiten bizkitartean Oihenartek eztituela arau horiek erdal olerkigin

tzari hartu bakarrik, baina ere euskarazkotik: hortakotz goraipatzen du «Le

Père haramburu cordelier», nahiz errimak aberastasunez («bederen silaba bat

eta erdi») ahul utzi dituen, eta, ohargarriago dena ene ustez, euskal olerkigintza

izengabe (ezpadut huts egiten?) zaharra, nabartar («Andr'Emili... ») eta bizkaitar

(«Atseyn andia da amore Eutea») adibidek derakutsaten bezala. Nolaz galdu

da, «jakintsunagoak» izan behar zuten idazletan, zuzentasun horren axola?

Horra iduriz zergatik Etxepare 'ta bertzeak hutsean diren.

Eta Oihenarten lanaren zuzentasuna, alde horietarik, «bethegina» agertzen

da, eta nahi den bezain eztabadagarria bada ere euskal azentuaz dioena orokorki

eta euskalki batetik bertzera («problème très ardu...dans nos chansons...on agit

comme si toutes les syllabes s'équivalaient », dio Lafittek, op. cit. orr. 204;

bainan ez ote da hau aire zaharren neurkadarekin batean aztertu behar?

baditugu ikasleak, orain, gai honi lotzen ari direnak bere tesietan, artetik

aipatzeko). Badira ere lanak lehenago edo orain agertuak, bai Etxepareren huts

edo bederen ezberdintasunetaz, eta Oihenarten erregulartasunaz, hemen berriz

xehetasunetan sartze beharrik ez izaiteko.

2. Neurtitzaren luzetasunean, Oihenartek eztu aipatu Etxeparek erabili

duen hamabortzeko neurtitz luzea baizik, ikusi den bezala. Egia da Garaztarraren

olerla gehienetan horrela moldatua baldin bada, azken olerkietan badirela

ere zenbait neurtitz laburragoetan: hirueko ezberdina edo kopla zaharra bi

neurtitz laburrekin (9.zenbakia, 14) eta bereziki hamekakoa (10.zenbakia, 11);

guti nahi bada, aski olerkigintzan hamabortzeko moldatzen baino zerbait

gehiago bazakiela erakusteko.

Alde hortarik, aski argi dago Oihenarten xedea: nahi izan du ahal bezenbat

aitzindaritik urrundu, ezpaitu behin ere erabili ez hamabortzekorik bertsu

osoan, ez eta hamekakorik ere (dakigularik ohituenak direla olerkari «jendetiarretan»!).

«Urrundu» bai, osoki berexi ez: Oihenarten hirueko ezberdinaren neurtitz

luzeak baditu hamalau silaba (bi neurtitz-erdiak berdin 7+7), bat gutiago

bakarrik; hobeki, behin baino gehiagotan (IX, XI, XIV, XX, XXI, XXV)

nahasi ditu, molde ezberdinetan, zortzi eta zazpiko neurtitzak, erran nahi

baita Etxepareren hamabortzeko luzea erditik hautsi duela, oharturik errimaren

beha bezala zagola hemistikioa, eta ainitzetan bazirela han «barneko» errima

edo asonanzak: molde iduriz «erdi-bethegin» hori, badiduri betheginerat ereman

nahi izan duela. Berezikiago ageri da XXIV-garrenean, zortziko zuzenean,

zortzi eta zazpi silabak errimarekin batean aldizkatuz, beraz Eguiateguy-k

zioen Zaharraro-an, menturaz; neurkada zaharrerat bere gisan itzuliz.

454 [4]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!