18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

BERNAT ETXEPARE 'TA ARNALDE OIHENART: ONDORIOTASUNETIK HARAT

ixtoriogile biarnesak: Histoire du Béarn et de la Navarre, orr. 142), garaztarra

zen, Buzunaritz Apate-ko jauna. Apateko jauregian erraiten dute oraino Sarasketa

Etxepare aitoretxekoekin eta gure olerkariarekin hangoa bazen uste den

bezala, jendakian zirela (nahiz dokumentorik ezten aitzinatu horren borogatzeko,

erran behar da oraino bi etxeak ahaide beren eskuetan direla). Oihenarten

jakitatea gauza hortan etxeko eta ahozko tradizione bizietarik heldu hel zitekeen.

Olerkintzaz harat, bazuen Oihenartek erasia gotorrago bat bere aitzinekoarendako,

hau moraleko eta erlosionekoa, bakarrik delako eskutitzean agertzen

dena. XVII-garren mende erditan harat, Luis XIV-garren errege «guziz girixtinoaren»

gortea itxuraz (baita zer erran egiaz...) beharbezalakatua zen («bienséance»

delakoa), erresuma ere «debozinoari» emana, kontra-erreforma betean;

gogo-aldatze horren lekuko hor ditugu aro hartako hainbertze euskal idazle

elizatiar. XVI-garren mende hastapeneko gogo libroa urrun da orduan, Rabelais,

Marot, Ronsard batzuena (oro guti edo aski elizari hurbil). «Un Veritable

Ecclesiastique », Etxeberri Ziburukoan ikusten du Oihenartek, olerkiginzan ahula

izanik ere, xeheki aztertzen duen bezala. Etxepareren liburuko bigarren zatiak

eztu egokitasun bera alde horretatik: «La premiere (partie) contient quelques

fragments de La Doctrine Chrestienne, Et l'autre (outre les regrets de la

complainte de son Emprisonnement) des Vers d'amour assés mal seans a Un

Ecclesiastique, et surtout a Un curé ayant charge d(')ames ». Huna beraz

bi olerkarien arteko auziaren bigarren arrazoina.

Ezin errana da, ene ustez, auzi horren xahutzeko, edo Etxepareren hutsen

zuzentzeko, eta hura bakarrik gogoan egin dituela Oihenartek bertsu guziak,

«hontu koblak». Bada alta, olerkigintzan eta handik kampo ere, bien arteko

estekadura erakus dezakeen arrazoinik. Hori da bilatuko, ahal bezanbat mugatuko,

ikertuz 1) lehenik ageriena: olerkigintza bera eta liburuen egitura; 2) bigarrenik

erlisioneko olerki gaien hautua eta berezitasunak, ikusiz biek neurtitzetan

eman duten gai ber bat: «hamarkuna» edo «dekalogoa»; 3) hirugarrenik maitasunaz

eta «maitariez» dematen itxura ezberdinagoa; 4) azkenik ere, ondoriotasunetik

urrunago, Oihenartek ekartzen dituen berritasun ohargarri batzuk. Eta

horrela aterako gira doi bat, agian, azterketa klasiko eta eskolastikoen «paralelo»

ohituetako «gaingirotasun» eta formalitatetik.

I. NEURTIZKINTZATIK LIBURUAREN EGITURA OSORA

1. Neurtitzaren moldatzeaz eta errimaz Oihenarten olerki erregeletan,

gauza aski ezaguna delakotz eta aztertua jadanik han edo hemen, doi doia

orhoitarazten da: 1. silaben zenbaki zuzena jakinez sinalefa eta elisioak beharrezkoak

direla (latinean, italianoan eta espainolean bezain hertsiki, dio, eta edozein

olerki klasikoekin egin daitekeen gonbaraketak erakutsiko du argiki, aurten

ikasle zenbaitekin Gongora-ren III-garren sonetoaz baliatuz egin

[3] 453

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!