18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JEAN-BAPTISTE ORPUSTAN

de leurs ouvrages poëtiques, il y a fort peu de Vers qui soient réguliers...

«Eta erakusten zuen erregulartasunak zertan zuen huts egiten.

Urte bat lehenago, 1656-an, Notitia-ren bigarren argitaraldiko XIV-garren

kapituluan, erakutsirik zein ziren hitz eta neurtitz «emeak eta arrak» euskaran

(«faemininos, masculinos»), doi doietarik ezpazuen jadanik Etxepare izendatua:

«Solent vulgares versificatores, ut versus masculinos, quos vocant, faciant,

syllabas finales, natura breues, producere, ut in hoc exemplo:

Uztazu hurrentzera amore maité,

Orai partitzeco damu ginanté,

Author horum versuum ambas syllabas, te, finales, naturâ suâ breues,

longas fecit; quod vitium est in carmine non ferendum», edo nahi bada euskaraz:

«ohi dute neuritzlari jendetarrek, arrak deitzen dituzten neurtitzen egiteko,

azkeneko silaba bere baitarik laburren emaitea, adibide huntan bezala (...)

Neurtitz hauen egileak te bi azken silabak, bere baitarik laburrak, luze egiten

ditu: hau baita olerkian ezarri behar ezten hutsa».

Aipamenak izena balio du: orok dakigun Etxepareren hamargarren olerkia

ren (Amorosen disputa) hastapeneko biekoa baita (azentuak Oihenartenak

dira), eta beraz hona «vulgares versificatores» guzien nagusia nor den! Hots,

Oihenartek, aipatu baditu ere XVI-garren mendeko bertze olerkari garaztarrak,

eta berantagoko lapurtar zenbait, azpimarratzen zuen Etxeparek euskal literaturan

ordukotz bazeukan lehentasuna. Aldi berean azkartzen bere kritiken indarra.

1665-eko eskutitzeko xehetasun batek badema erakustera Oihenartek bere

aitzineko olerkari «jendetarraz» zuen ezagutza, etzela bakarrik liburuetakoa,

irakurtzetik ateraia. Hau baitio: «le colige tant de la qualitté de sa rime, qui

est foible et imparfaicte, que du ton et de lair auquel il faisoit chanter ses

Vers qu'il a Creu les faire masculins... »; eta aipatzen ditu hutsak: erriman beraz,

eta ere neurtitzaren hauste 'ta gelditzetan («Les Cesures et les repos de ses Vers

sont aussy Irreguliers, en plusieurs Endroits»), erranez nola Etxeparek derabilan

(ez beti, baina gehienetan) hamabortzeko neurtitza, ezezaguna dena olerki frantzes,

italiano eta españoletan, eta gutiago («Encore moins») latinetan. R. Lafonek zuen

erakutsiko Oihenartek bere «klasikotasunean» asma etzezakeena: neurtitz luzearen

iturburua ere latinezko bertsu zaharretan aurki zaitekeela.

Aldiz, nolaz zakien bada Oihenartek, mende bat eta gehiago iraganik (eta

zein erran den mende gertakariz eta aldaketaz betea, Euskal Herrietan ere!),

nolako «doinu eta airetan kantarazten» zituen Etxeparek bere neurtitzak?

Hona ixtorioko, eta literatura ixtorioko bereziki, mixterio ttipi bat. Badaiteke

bizkitartean erantzuna aski erraza dela, oroitzen bada nor izana zen Juana

Erdoikoaren lehenbiziko senarra, Oihenartek berak ezagutu zukeena, 1616-an

Parisetik itzultzean hil baino lehen: Jean de l'Hostal, «vice-chancelier de

Navarre» kargu ohoragarriarekin («ainsi est nommé le président du Parlement

de ce Royaume» dio Nicolas de Bordenave Joana Labrit eta erlisioneko gerlen

452 [2]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!