18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BERNAT ETXEPARE 'TA ARNALDE OIHENART:

ONDORIOTASUNETIK HARAT

Jean-Baptiste ORPUSTAN,

U.R.A. 1055 du C.N.R.S., Bordeaux III

(Bernard Dechepare et Arnaud d'Oyhénart: au-delà de l'héritage).

(Aitzin oharra. Izenburuan emaiten diren izenak eztitut, batzuetan aski

ausartki egiten den bezala gaur-egun, bere molde zeharretik aldatu: Garaztarrarena

berak emaiten baitauku luzaz gure eskualdetan atxiki duen moldean, eta

Mauletarrarena (sortzez), Erdi Aroan eskualde hauetan ere hainbertze erabilia

zen Arnalt —eta hau gaskoinduz «Arnaud» ofiziala— izenaren ondorio guti

aldatua, Yusef Eguiateguy-k XVIII-garren mendean: «Mosde Arnalde Oihenart»;

emaiten badu ere urrunago Arlande, erran nahi da izenaren forma aldatzen

eta nahasten hasi zela XVIII-garren mende ondarrean, ez XVII-garrenean).

SARRERA

Badakigu 1967-tik hunarat, P. Lafittek Olerkigintzako eskutitza («L'art

Poetique basque, Indiquee dans une lettre escrite a Un cure du pays de

Labourt au moys de mai 1665», Gure Herria 1967, orr. 205-229) agertu

zuenez geroz, Oihenartek ezagutzen zuela hurbiletik Etxepareren olerki lana,

eta idazkitik apur bat gehiago ere; eta kritikatzen zuela gehienik olerkaritza

zuzenaren erregeletan zituen hutsen gatik, baina ere, doi bat, gaian eta funtsean

berean.

Garaztarraz egiten zuen aipamena, egiazki hirugarrena zen. Izenik ezpazuen

emaiten, hura zuen lehen-lehenik gogoan Oihenarten gaztaroa-n, 1657-an beraz,

Irakurtzaileari eskaintzen zuen aurritz laburraren hastapenean: «Au lecteur.

Combien que les Basques ayent assés d'inclination a la Poësie, si est ce qu'ils

ont fait si peu d'estat iusqu'icy d'en observer les Regles, et mesme de les

connoistre, qu'en tout ce que nous avons, soit d'imprimé ou de manuscrit

[1]

451

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!