18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

OIHENARTEN AMODIOZKO POESIEN

AZTERKETA KONPARATIBOA

Aurelia ARKOTXA,

U.R.A. 1055 C.N.R.S., Bordeaux III

Oihenarten lan literarioetaz hitz egiterakoan lehen oztopoa garaiak dakargu,

garaiaren urruntasunak, erran nahi da, guretzat, Erromantismotik lehenagoko

den garai bat... Bigarren oztopoa hemen tratatuko den gaiaren baitan atxeman

dezakegu: amodioaz mintzo zaigunean, Oihenart esperientziaz mintzo ote zen?

aipatzen dituen emazteak, maitasun inguruan diren gertakizunak, bizi ote izan

zituen? Hitz batez: Joana bere ezkontideaz egin hil-kexutik kanpo, esperientzia

intimo baten aztarnak atxeman ote ditzakegu Oihenartek utzi dizkigun 21

amodiozko poesietan?

Erantzunak guretzat baldin baluke ere garrantzirik, ez dirudit horrela

zenik preseski Oihenarten garaian, garai hori zentzu zabal batean hartuz.

Soako batek ekar diezagukeen berri bakarra hauxe liteke: Oihenartek ez

dituela bere amodiozko poesiak emazte maite bakar baten zeinupean idatzi

izan nahi, bertze ezagut zezazkeen poeta batzuk egin izan zuten gisan (XIII.

mendean Dante-k Beatrice, XIV.mendean Petrarca-k Laura, XVI.enean, Olivier

de Magny-k Louise Labé poeta, Maurice Scève-k Pernette du Guillet («Délie»)

edo Agrippa d'Aubigné-k, bere Primadera-n Diane Salviati, eta Garcilaso-k

Isabel Freyre...).

Oihenart hor Ronsard (1524-1585) baten (oroit honek aipatzen dituen

Cassandre Salviati, Hélène de Surgères, Marie e.a.) eta Lope de Vega (1562-

1635) baten ikuspundutik (ez ote zituen honek Elena de Osorio, Isabel de

Urbina eta Marta de Nevares kantatu?) frango hurbil dabil. Baina Oihenartek

aipatzen dituen emazteei (Joanaren kasua aparte utzirik) zail liteke deitura bat

ezartzea, menturaz ez direlakotz sekulan izan, sekulan izan ez ziren bezala

Ronsard-ek aipatu emazte anitz.

Nahiz Oihenartek ez duen bere burua poeta handitzat hartzen' eta nahiz

poema gutti utzi digun, konbeni zaigu aztertzea zein neurritan bere amodiozko

Ikus Art Poétique

[1] 401

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!