18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

LUIS MARIA MUJIKA

batez ere, hemen azterkizun dugun iruditeriaren aldetik. Gazteluzarren txinparta

ernazentista zenbait askoz apalagoa da Oihenartekin gonparatuta.

Jakina denez, ernazimenduan Grezia eta Erromako kultura klasikora itzulera

gertatu zen Italian, Frantzian eta Espainian, batez ere. Honela, Italian Ariosto,

Torcuato Tasso eta beste batzuk Homero eta Virgilioren poetika berreskuratu

zuten, eta bere eragina, maiz, bilustasunez bilduta, Espainiara Boscán eta

Garcilaso de la Vegaren eskutik etorri zen.

Frantzira ernazimendua prosan Rabelaisen eskutik, batez ere, sartu zen,

eta poesian Marot eta Ronsarden bitartez. Ronsarden poesia amodiozkoak

eragin handia izan zuen olerkian. Bere Odes eta Amours obrak gaur egun

gogozkoenak. Dena den, Ronsardek bi joera ditu, bat erudito eta hanpurusogoa,

bestea apal eta intimistagoa. Azken honek eragin handia eduki zuen.

Oihenart XVII. mendean kokatzen da, nagusienik. Bai Marot eta bai

Ronsard XVI mendeko autoreak ditugu. Ernazimenduaren ukitua, Oihenarti

behar bada, irits ziezaiokeen autore hauen eskutik. Bestalde, Oihenartek kultura

klasikoaren zukeen ezagumena, hots, Grezia eta Erromakoarena, ez da ahantzi

behar. Guri ez dagokigu hemen eragin literario hipotetikoen azterketa egitea,

irudien eta sinboloen konstatapena baino. Horretara mugatuko gara. Francisque-

Michel euskalariak Maroden eragina bilatzen dio, baino Oihenartek Marotengandikoa

baino zabalagoak eduki ditzake.

Oihenarten gaztaroko neurtitzetan ez da hain nabarmen kutsu bukolikoa,

hots, artzain girokoa, amodioaren pasartetakoa baino. Alde honetatik kultur

klasikoan ezaguna zen irudi zenbait, gerora Italian zehar Frantziara, Espainiara

eta abarretara hedatua, konstatagarri Oihenarten poetikan ere. Adibidez, ileadatsa

urrezkoa (cabellera de oro) dela esatea, ezpainak arrosak, hortzak esnezkoak,

begiak izarrak, larrua elur-kolorezkoa (piel nívea), bekokia eguzkia, masailak

kristal eta marfilezkoak, eta abar iruditeria ernazentista erabiltzea da, eta, azken

finean, urreneko iturri batetik datorren kultura klasikoan atondutako irudi

batzu gureganatzea. Ronsard eta Garcilaso gisako autoretan iruditeria hori

atzemangarri. Oihenarten kasuan, noski, Frantziako ernazimenduaren eragina

zuzenagotzat jo behar da.

Sarrera honetan esandakoak kontuan edukirik, azter dezagun hurbilagotik

Oihenarten sinbolismo somatikoa. Nahiz eta poesia bukolikoko elemendu

zenbait atzeman bere neurtitzetan, funtsean, damaren somatismoa eta harekin

loturiko iruditeria ernazentista da hedatuena. Paisaiako elemenduak ez dira

hain ugariak; adierazpen somatikoak, ordea, bereziki, Xuria, Beltxarana eta

Joanaren soina deskribatzean, oso sugerigarri, bizi eta oparoak dira, eta gehienak

iruditeria klasiko-errenazentista baten ildotik.

Irudi batzuk arlo botanikotik datoz, arana (besoa) eta arrosa (ezpainak)

kasuak bezala; beste batzuk naturako fenomenoetatik (elurrezkoak dira, adibidez,

hatzak, bularrak, hortzak, eta lepoa; izarrak, izartegia, artizarra eta

394 [44]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!