18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

OIHENARTEN AMODIOZKO NEURTITZEN TEMATIKA

Hemen poetak bere burua enaratzat (golondrina) dauka esplikazio bidez.

Hurrengoan, ordea, juntagailu erkatzailea zuzen:

Margarita,

ba daidita

othe huts zin egitez,

begiz urdin

bezain gordin

zarela zu egitez?159

Erkaketa sugerigarria damaren eitea begi urdinekin konparatuz. Hurrengoan,

berriz, poeta ilhagina eta betzainarekin erkatuta: «Baninz bezain/zembait

betzain/edo ilhagin zarpazu»160

Amodio jeloskor eta segitzailearen alorrean V. ataleko azken ahapaldia

dugu aberatsena; bertan esne eulitsua, sagar harjoa, haur «zakarzua» eta «pikot

orbainez» delakoekin gonparaketak. Beraz, lau gonparaketa edertasun gaitza

isladatzeko medio:

Ainziti, ederrik gaitz dena, duzu

berhala, nol' ezne uluzu

denean, edo sagarra harzu,

haur ederra buru zakarzu;

edo anderauren begitartea,

pikot orbainez net bethea161.

Ederdura fisikoak ere sortzen ditu beste irudiak, adibidez, ukabil eta

besoaren kasuan. Bestetan, ordea, konparaketarik ez propioki, irudi sinbolikoa

inolako juntagailurik gabe ematen delako:

Oina, kaizuz, zolako?

Ikusten gogarako:

ukaraia, besoa,

arhan-lil' itxurako162

159 II. atala, 1. ahap. Daidita = egin aditzaren sintetikoa. Cfr. XIII, 60.

160 II. atala, 5. ahap. Ilhagin = cardador de lana. Erbia zakurraren atzetiko irudia dallar

hurrengoan maitalearen maiteaganako atze-segida adieraziz: «Hora nol'a erbiratzean,/bazterrez

bazter,/bethi ere laster/ari naiz zure hatzean» (IV. atala, 6. ahap.). Zarpazu —zu atzizkiaz,

ohizko —tsu afrikariaren ordeaz.

161 V. atala, azken ahapaldia. Ulluzu = eulitsu. Pikot'orbainez = nafarreria orbainez.

Anderauren hitzaz ikus Lafon «Notes pour...», 71. or.

162 X. atala, 8. ahap. Gure lirika zaharreko erreferentzia begetalak ikus: Luis M. Mujika,

Euskal lirika tradizionala, t. III, 513-533 or. Ondorengoan, berriz, konparaketa malla sozialaren

esparruan: «Orduan pausu nuke, eta/ nihaur neduke,/handiago ezi baninz/Baroin edo Duke»

(XIII. atala, 26. ahap.). Eskua ere arraultze batekin erkatuta: «Eskua zuri, nola/arraulza berri

erruna» (XII. atala, 10. ahap.). Eta begiak lasto gisa: «Begi leinhuru goriek/lasto-legez garturik»

(Beste zenbait olerki, II. 2. ahap.).

[35] 385

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!