18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

OIHENARTEN AMODIOZKO NEURTITZEN TEMATIKA

Hanbat beti

gotorreti

egiten derautazul38

Batzutan, luzez, luzez otoituz,

zure bihotz gogorra goithuz,

norabait jitez hitz badaidazu,

hur'ere ger'eztadukazu139.

Beltxaranari eskainitako neurtitzetan kexu garratza edertasunak ez duelako

amodiozko ordainik bihotzean. Gogorkeria azaltzen dio nagusiki:

Zer probetxu edertarzuna

da hire gorputzean,

tink bihotzean

badatxen gogortarzuna? 140

Solas gaitz baten andanan, protesta bera hurrengo ahapaldian ere maitearen

bihotz-gogorkeria dela eta:

Izterbegia minzatzen

delakoz guzaz, kexatzen

hark zaitu, hanti datorra

zure niganat gogorra141.

Hemen gogorra sustantibaturik, gogorra hitza (izenlagunezkoa) datorra

aditzarekin puntua egiteko egokiagoa izaki.

XVIII. SAMINA, PENA

Amodiozko poesitetan beste tematika errepikakorra samina eta dolorearekin

loturikoa da. Noski, arbuio eta mesprezuzko jokabideekin erlazionatzen da,

ezen eta maitaminduaren ukoak eta ihesak samina sortzen du maitearengan.

Alde anitz saminak Oihenarten neurtitzetan. Arbuioaren mende dagoen sentimendu

hau, behar bada, adierazkorrena:

Niri bai baten erraitera

etzenthozke ehoiz ere?

Orai, zure minez hiltzera

nohela, ikusiz berere142.

138 II. atala, 5. ahap.

13 9 V. atala, 3. ahap. Goithuz = garaituz, gaindituz. Jitez = etorriz.

140 XI. atala, 2. ahap. Badatxen = etxekitzen zain, femeninozko aditza. Ikus Lafon,

Système, I, 170-172.

141 XV. atala, 4. ahap. Izterbegi = etsai, arerio. Minzatzen = mintzatzen, kasu honetan,

beste askotan bezala, afrikaziorik gabeko NZ taldea.

142 I. atala, 7. ahap. Nohela = nohala.

[31] 381

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!