18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

OIHENARTEN AMODIOZKO NEURTITZEN TEMATIKA

onhetsirik eztudala,

bana horregatik hura

ezta nizaz arrengura120

Xuriari ere kexu bera behar bezala «axolati» ez dela salatzean; ez du

ardurarik hainbeste maitatu duena saminduratik ateratzeko. Beraz, bestetan

bezala, mesprezutik jasoriko protesta:

Bena hura, hargati,

nizaz ezt' axolati,

et'enu itoiten, berak

sartu nauen phenati121.

Etzintezkea jagoiti unha

ene hain gaizki tratatzez?

Beti zuzaz ezin enzuna

lan duketa deitoratzez?122.

XV. JELOSKORTASUNA

Amodiozko lirikan hau da gairik oparoenatekoa, bai euskal esparruan, eta

bai kanpotikoan. Ertaro osoa horren lekukoa da. Aski da Probentzako trobalarien

lirika aztertzea. Beste hainbeste Gaztela, Italia ala Portugalgoa.

Etxeparerengan maita-joku gisa azaltzen da. Gainera, jeloskortasuna, maiz,

gorrotoa, higuina eta malurarekin lotzen da.

Oihenartengan jeloskortasuna, bereziki, Argia eta Beltxaranaren kasuetan:

Gauik, egunik,

eztinak hunik,

hireki ezpaniz, Argia123.

Maitaleak ezin du jasan dama ikusi gabe, eta gurari horretan ez du

etengabetasunik, ezen eta «gauik, egunik,/eztinat hunik» dio. Jarrera jeloskorra,

benetan, Argia damari erakutsia.

Poetak ezin du itxaron. Toki sekretuan maitamindua noiz aurkituko urduri

dago, desoseguz dago. Topaketaren aldia irrika biziz espero du:

120 VII. atala, 2. ahap. Arrenkura = ardura, interesa. Erran baderaukat = esan badiot.

«Arrenkura» rencura erromanikotik. Eta hurrengoetan: «Ez behin-ere gogorik, /niri hunki

egitekorik» (VII. atala, 5. ahap.). «Ban', ene zori gaitzetan,/ enaiz orano deusetan» (XV. atala,

2. ah.).

121 X. atala, 14. ahap. Atsotitzetan axol/ hitza, 226, 252.

122 Beste zenbait olerki, V 1. ahap.

123 III. atala, 1. ahap.

[27] 377

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!