18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

LUIS MARIA MUJIKA

Ederragoari deituriko neurtitzetan salaketa bera, andereak nekez aurki

baitezake bizikiago maiteko duen beste gizakirik. la olerki osoa kexu baten

azalpen da, bere paradigmaz eta guzti. Kasu honetan uko hitza:

Zuk niri uko badagidazu,

nik zuri galde bezambat,

eridenik eztadukazu

nik nola maita zitzan bat115

Jokabide hain deitoragarriak poetaren protesta merezi du, dama gordeka,

itzurika eta iheska baitabil maitaminduarekin, topo egin ordez («Aitziti ni

ekus-eta gorde /nahiz zabiltz'et'itzuri; /eta hunki-jin (ongi-etorri) erran orde

»)116

/ari zitzauzat belzuri

Lantu bera nekeak damari egozten dizkionean, eskergabetasuna salatuz:

Ban'ezdeustzat zuk dadukazu

nik neke hartzen dudana,

et'eskerrik ezterautazu

jiteaz hala zugana117.

Mesprezuaren gaia ere arbuioaren hurbilekoa, biak lotuta baitaude amodiozko

jarreretan. Etxepareren kasuan nabarmen sentimendu bera.

Oihenartek phuztatzez hitza eskaintzen digu «mesprezua» eta «arbuioa»

adieraziz bere lehenengoetako neurtitz batean:

Bana zoaz,

laurherroaz,

ene'erranak phuztatzez118.

Maitaleak bihotz-berotasuna dio damari, baino hark ez dio gogorik ordainetan.

«Zu zerk hain haitu/egiten zaitu/nizaz ez gogaratzera?» 119. Anderekiak

poetaren ardura osoa berarengan duela jakin arren, ez dio arrenkurarik jartzen:

Erran baderaukat ezi

oro harena naizala,

nehor ere, hur bezi,

115 Ederragoari, 6. ahap. Eriden = aurkitu.

116 Beste zenbait olerki, V, 8. ahap. Logikoki, arbuioak eskergabekeria azaltzen du damaren

aldetik, eta gaitzeskarri da. Oihenartek lazki dio: «Alabana,/enegana, orano eia zurerik,(heldu

denez/deus ogenez,/eta gaitzez bertzerik? (II. atala, 4. ahap.). Lafonek ogenez eta gaitzez

«mechanchetés» gisa itzultzen ditu (Art. c. 5. or.). Hurrengoan garbiago eskergabekeriaren

salaketa: «Elkoit dakit elkorra, /esker gabe, gotorra,/ del'enetzat, bait'ere/ harri bezain gogorra»

(X. atala, 11. ahap.). Ondorengoan dama iheska ageri da: «Zeren nik zuri/emanik bahi/bihotz',

itzuri/baitzauzki nahi» (XV atala, 8 ahap.).

117 Beste zenbait olerki, V. 7. ahap.

118 II. atala, 8. ahap. Phuzta = mesprezatu, arbuiatu (Txillardegi, op. c.133 or.). IV.

atalean berezi (apartatu) hitza mesprezuzko jarrera gisa uler daiteke: «Zuk ni zureti (aiher

naiz) beti/nadukazu berezirik» (IV. atala, 4. ahap.).

119 IV. atala, 10. ahap. Haitu = harroxko, anpurus.

376 [26]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!