18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

OIHENARTEN AMODIOZKO NEURTITZEN TEMATIKA

Dudarik gabe, gaua/eguna kontzeptua errepikatuena aldiaren guztizkotasuna

(maitasunari loturik) isladatzeko. Adierazpen hori doluari, jeloskortasunari,

amodioaren tenoreari, eskaintzari atxikia egon daiteke. Ikus dezagun pasarte

zenbait:

Gauik, egunik,

eztinak hunik,

hireki ezpaniz, Argia82.

Gauaz, epaizkaz, zur'etxen sartuz

em'ibiliz, eme hatsartuz83.

Hambat nago penatan,

nik eztakit nolatan,

gau et'egun gor batek

naduk'arrenkuratan84.

Neurtitzei azken partean erantsiriko maitezko olerkietan ere denboraren

kontzeptua nabari, egunaren hiru aldarteak eta gaua aipatuz. Denak maitemindua

maitatzeko une aproposak dira:

X. ESKARIAK

Argitzean, eguerditan,

arratsean natzano,

gaua goizak ordaritan

biharamunt dazano

zuri huts, et'ez bertzeri

darraik' ene gogoa...85.

Eskarien tenorea amodioaren zertzeladetara bideratzen da, arrenkurek,

zalantzek, kezkek sorturiko abagaduneak isladatuz. Bihotzari jarrera jeloskor

batetik eskeak sortzea normala da. Maitearen itzulera, amodioarekiko jarrera

esklusiboa eta damaren erantzuna izanen dira gai ohizkoenak. Jainkoa, bestalde,

bitartekotzat hartzen da maiz, Oihenarten alderdi erlijiosoa kontuan edukirik.

Hona adierazpen zenbait. Lehenik Jainkoa bitarteko duten eskariak:

Zein ahal den egiati,

zuk bezi ehork etziakizu

82 III. 1. ahap.

83 V. atala, 5. gn. multzoa

84 X. atala, 1. ahap. Eta beste pasarte ezagun hau: «Nahiz ezpegi/gauaz ilhargi,/ni zure

begi/ederrek argi» (XVI. atala, 1. ahap.).

85 Beste zenbait olerki, II. ahap. Biharamunt dazano = Biharamona den arteraino. Eta

ondorengoa: «Mirets ziniro bazeneki/gau et'egun, zein ardura» (Ederragoari, 3. ahap.).

[19] 369

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!