28,8 MB - Euskaltzaindia
28,8 MB - Euskaltzaindia 28,8 MB - Euskaltzaindia
OIHENARTEN AMODIOZKO NEURTITZEN TEMATIKA erantzukizunik izan ala ez. «Non ere, noreki ere baniz, /pena dut zutan pensatzez» 42. «En'ixil, eta (maiz pensaketa /egonak, ziotsan nigati»43 IV. HIL ALA BIZI MAITASUNEZ Heriotza eta bizitzaren antitesia ere nabarmen Oihenarten neurtitzetan; halere, heriotzea gehiago azaltzen da clamaren jarrera uzkur eta mesprezagarrien ondorio delako. «Ezi bihotza, zu beti hala/ikusiz gibel zauztadala, /hotzarriturik orai hil-hila»44. Argia damari zuzenduriko neurtitzetan «Hilpenetan behar dut itzuri» eta «Noiz ere bainaiz hauzaz orhitzen, /zin zinez, baniz hil-nahitzen» (Lafonek «très sincèrement je dèsire mourir») gisakoak ixurtzen ditu bihotzaren malura azalduz. Baita «Hiltzea gaitz da, gaitzago bana/ mait'uken, et'ez mait'izan»45 Poetak, espero zuen amodioa ez lortzean, ezkuturik gabeko lanturuz herioari deitzen dio; maitasunik gabe bizitza gorrotagarri zaio: Behar dudan gero zuzaz net etsitu..., betor betor herioa, bizi ene hastioa46. Ondorengo kasuan, berriz, hil eta bizi antitesia maite-jarrera guztiko baten adierazpen gisa; poetak fideltasuna indar osoaz, hots, biziaz eta heriotzeaz ordaindu nahi luke: ...Ezi zu bazaud'eneki, ni bizi eta hil nahi nuzu47. Zuria deituriko damari bere arbuioaz eta mesprezuaz herio baten errudun gerta daitekeela dio. Poetaren bihotza hil dezake: Zerbait eur'ontarzuneti, bihotz hunen pitzgarri, emadan sarri, begiratzeko hiltzati: 42 I. atala, 3. ahap. 43 III. atala, 4. ahap. Ildo beretik hurrengoak ere: «Banaiz jaikiten, /banaiz etziten, /zu zatozt beti gogara» (IV. atala, 2. ahap.), «Zuganik hon ardietsi engoiti/pens'ezazu ordu dudala» (Ederragoari, 5. ahap.). 44 V. atala, 1. ahap. 45 V. atala, 5. eta 6. multzoak. Baita hurrengoa: «Ezpere, hura hilen d'eta zu /harzaz huts zirate hospazu» (Ibidem, azken multzoa). 46 VI. atala, 9. apala. Lehen pasartea gaurko euskara arautuan: «Zutzaz guztiz etsi egin behar izanen dudanez...». 47 VIII. atala, 6. ahap.
ezpadidan, lur orotan, zeren hik hil banuken...»48 LUIS MARIA MUJIKA Beltxaran damari ere herio-salaketa bera amodioa ukatu diolako. Oraingoan, ordea, salaketa hori zuzenagoa da, dudarik gabe: Ezpanun hant'idokiten, zordun izan bezala, hik hil nunala dinat hil-aitorr utziten49 Hemengo «hil-aitorr(a)» damaren jarrera zapuztzailetik. Poetak damari doluzko egoeratik ateratzea eskatzen dio, amodio-ezak sorturiko egoera gaitzetik askatzea. Salaketa «hil hil nunala» delakoa da. Joana emaztekiaren jokabidea, aldiz, positiboa izanen da. Haren amodioa bizi eta hiltzea merezi duen opari da. Horregatik: «Batez nago harturik/ hura gogoan sarturik, /ezin hil, ezin biziz, /nago net eiharturik» 50 Logikoki, Joanak bizitza fisikoaz galtzen duenean poetak zertarako bizi bear duen esaten du; ez du merezi lur hontan irauteak bizitza heriotzea bilakatu baitzaio poetari: O zer hiltze latz'enetako! Hura galduz gero zertako hemen, ala gaitz-beha nago?51 V. AMODIOAREN SEKRETUA Ertarotik ernazimendura amodioren adierazpenetan «sekretuaren» tematika da berezitasun argienetako bat. Maitaleak sekretuan maite du dama; jeloskortasu nak ezkutuko aldarteak maite ditu amodioa adierazteko. Beste maitaleen soetatik gorde nahi luke galaiak neska. Jokabide hau ere asid nabarmen euskal alorrean Etxepareren poetika gozo eta xaloan. Aski ditugu hurrengo testuak kontutan hartzea: Balinetan nik banerro hari neure bihotza, eta gero balin balit respuesta bortitza, dardoak bano lehen Tiro erdira ene bihotza; duda gabe eror neinde han berian bihotza52 48 IX. atala, 4. ahap. Hil banuken = hilko bait naun. Zubereraz «baitnüken. Heriotzearen aipua hilobiaren irudipidean «Zeren nuken idoki/halaz osoki,/sartzeraz geroz, hobiti> dioenean (Ibidem, 5. ahap.). 49 XI. atala, 4. ahap. 50 XIII. atala, 1. ahap. 5' Ezkontidearen hil-kexua, 4. gn. multzoa 52 B. Etxepare, Olerkiak, 110.or. 362 [12]
- Page 295 and 296: PATRI URKIZU Zortzi bertsolerro hau
- Page 297 and 298: PATRI URKIZU I'che gioir di tal vis
- Page 299 and 300: PATRI URKIZU Beharrezkoa da, ordea,
- Page 301 and 302: Quantum potes tantum aude Quia maio
- Page 303 and 304: Lignum 92 crucis Signum ducis, Sequ
- Page 305 and 306: PATRI URKIZU Cuius animan' gementem
- Page 307 and 308: Nullus patet hic amicus, Solus ades
- Page 309 and 310: PATRI URKIZU zazpi silaba besterik
- Page 311 and 312: Operante spiritu Sine viri coitu, G
- Page 313 and 314: PATRI URKI2U egin nahi izan zituen,
- Page 315 and 316: PATRI URKIZU hitz bera erepikatuz m
- Page 317 and 318: ANDRES URRUTIA 1. SARRERA: HIZKUNTZ
- Page 319 and 320: ANDRES URRUTIA Behenafarroak ere be
- Page 321 and 322: ANDRES URRUTIA patriarkak ekarririk
- Page 323 and 324: ANDRES URRUTIA Bi esamoldeon arteko
- Page 325 and 326: ANDRES URRUTIA Errefrauak, zuzenbid
- Page 327 and 328: ANDRES URRUTIA negozio eta horrelak
- Page 329 and 330: ANDRES URRUTIA Forua da ohiturazkoa
- Page 331 and 332: ANDRES URRUTIA baitira fede publiko
- Page 333 and 334: ANDRES URRUTIA tirabiretan nolabait
- Page 335 and 336: ANDRES URRUTIA 4.2. Oihenarten erre
- Page 337 and 338: LUIS MARIA MUJIKA somatismoa eta po
- Page 339 and 340: LUIS MARIA MUJIKA Bestalde, poetak
- Page 341 and 342: eti tink eta ekhuru; zein, manura e
- Page 343 and 344: LUIS MARIA MUJIKA Ene gogoa baliaki
- Page 345: et'ohartzen zeren zordun zaudeen35.
- Page 349 and 350: gorde-lekura eta hi han bat akidan5
- Page 351 and 352: hon eztaritzozunari, moien apur bat
- Page 353 and 354: adimenduz, eranzun nik ezin bezalak
- Page 355 and 356: ain'engoiti Jainkoagati dakidan nik
- Page 357 and 358: erhi mehe, gaineti zilharztatu idur
- Page 359 and 360: Ildo beretik: LUIS MARIA MUJIKA Ald
- Page 361 and 362: LUIS MARIA MUJIKA Ederragoari deitu
- Page 363 and 364: Beraz higanik egin, jadanik, noiz n
- Page 365 and 366: LUIS MARIA MUJIKA Salaketa, oraindi
- Page 367 and 368: LUIS MARIA MUJIKA Saminezko aitorpe
- Page 369 and 370: LUIS MARIA MUJIKA Ohizkoa denez, sa
- Page 371 and 372: LUIS MARIA MUJIKA Gonparaketaren lo
- Page 373 and 374: XX. KOLOREAK LUIS MARIA MUJIKA Oihe
- Page 375 and 376: LUIS MARIA MUJIKA batean. Ondorengo
- Page 377 and 378: k) Ahoa eta mihia: 1) Hortzak: 11)
- Page 379 and 380: LUIS MARIA MUJIKA batez ere, hemen
- Page 381 and 382: LUIS MARIA MUJIKA d) Elurra = eskua
- Page 383 and 384: mokoetan xartaturik koralez bi mohu
- Page 385 and 386: OIHENARTEN AMODIOZKO POESIEN AZTERK
- Page 387 and 388: OIHENARTEN 4MODIOZKO POESIEN AZTERK
- Page 389 and 390: Santillana-k: OIHENARTEN AMODIOZKO
- Page 391 and 392: OIHENARTEN AMODIOZKO POESIEN AZTERK
- Page 393 and 394: OIHENARTEN AMODIOZKO POESIEN AZTERK
- Page 395 and 396: OIHENARTEN AMODIOZKO POESIEN AZTERK
ezpadidan, lur orotan,

zeren hik hil banuken...»48

LUIS MARIA MUJIKA

Beltxaran damari ere herio-salaketa bera amodioa ukatu diolako. Oraingoan,

ordea, salaketa hori zuzenagoa da, dudarik gabe:

Ezpanun hant'idokiten,

zordun izan bezala,

hik hil nunala

dinat hil-aitorr utziten49

Hemengo «hil-aitorr(a)» damaren jarrera zapuztzailetik. Poetak damari

doluzko egoeratik ateratzea eskatzen dio, amodio-ezak sorturiko egoera gaitzetik

askatzea. Salaketa «hil hil nunala» delakoa da.

Joana emaztekiaren jokabidea, aldiz, positiboa izanen da. Haren amodioa

bizi eta hiltzea merezi duen opari da. Horregatik: «Batez nago harturik/ hura

gogoan sarturik, /ezin hil, ezin biziz, /nago net eiharturik» 50 Logikoki, Joanak

bizitza fisikoaz galtzen duenean poetak zertarako bizi bear duen esaten du;

ez du merezi lur hontan irauteak bizitza heriotzea bilakatu baitzaio poetari:

O zer hiltze latz'enetako!

Hura galduz gero zertako

hemen, ala gaitz-beha nago?51

V. AMODIOAREN SEKRETUA

Ertarotik ernazimendura amodioren adierazpenetan «sekretuaren» tematika

da berezitasun argienetako bat. Maitaleak sekretuan maite du dama; jeloskortasu

nak ezkutuko aldarteak maite ditu amodioa adierazteko. Beste maitaleen soetatik

gorde nahi luke galaiak neska. Jokabide hau ere asid nabarmen euskal alorrean

Etxepareren poetika gozo eta xaloan. Aski ditugu hurrengo testuak kontutan

hartzea:

Balinetan nik banerro hari neure bihotza,

eta gero balin balit respuesta bortitza,

dardoak bano lehen Tiro erdira ene bihotza;

duda gabe eror neinde han berian bihotza52

48 IX. atala, 4. ahap. Hil banuken = hilko bait naun. Zubereraz «baitnüken. Heriotzearen

aipua hilobiaren irudipidean «Zeren nuken idoki/halaz osoki,/sartzeraz geroz, hobiti> dioenean

(Ibidem, 5. ahap.).

49 XI. atala, 4. ahap.

50 XIII. atala, 1. ahap.

5' Ezkontidearen hil-kexua, 4. gn. multzoa

52 B. Etxepare, Olerkiak, 110.or.

362 [12]