18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

OIHENARTEN AMODIOZKO NEURTITZEN TEMATIKA

Argia damaren jarrera, tamalez, arbuiozkoa da; andereki honek beti presa

eta ukoa ditu ordain latz. «Nombait, bi-biak, heltzen bagira» da topaketazko

koadroaren alde bat, eta «utzi zitzadan manuz baitzauzat» beste mutur negatiboa29.

Bestetan, berriz, topo egitea ez dago maitaleen esku, gurasoen ukoaren

mende baino:

Ni maite nuen, nik maitenik dudana

ezt'ehon hauzu hurbiltzera nigana30

Topaketa lehendik eginiko minaren ordain daiteke; amodioa elkarrekin

ikusiz elikatzen da. «Kausit ahal baneza/nonbait berhez-berheza»31.

«Batzarre» hitzak Oihenarten poesian topaketaren semantika du32.

Bien arteko amodioa komeni da elkarrekikoa izatea. Maiteak maitemindua

bilatzen du; berarengan du poza, erantzun-ezak, ordea, samindura. Amodioaren

tenkadura elkarrekiko maitasun baten andanan doa.

Ikus dezagun elkarrekikotasun hori zertan datzan:

Zuk nizaz, nik zuzaz atsegin

biek oroz bat hartzeko ?33.

Hemen ni/zu izenorde pertsonalen bitartez elkarrekikotasunaren adierazpena.

Berdin hurrengoan:

Han erasten

zerik hasten

bainaiz ene gaizkiaz,

eta, nire

bezain, zure

nola nizan egiaz34.

Batek bestearekiko duen ordaina nabarmen «zordun» hitza erabiltzean,

maitasunaren tenorea azalduz. Ordain hori, noski, jarrera jeloskor batetik

sortzen da:

Eia bada,

ordua da,

zuretan has ziteen

ene hartzen,

29 V. atala, 4. ahap.

30 VIII. atala, 2. ahap.

31 X. atala, 15. ahap. Hemen berhez-berheza delakoak sekretuaren tematika gogarazten du.

32 «Mirets ziniro bazeneki/gau et'egun, zein ardura,/nahiz batzarre egin zureki,/jin nizan

zur'okolura» (Ederragoari, 3 ahap.). Okolua hitzak jatorria lat. locullum delakoan, bere aldakiak

beste euskalkietan ikullu, ukullu, okelu direlarik. Cf.Luis M. Mujika, Latina eta erromanikoaren

eragina euskaran, 56. or.

33 I. atala, 3. ahap.

34 II. atala, 7. ahap. Nure «neure»ren diptongo murrizketa. Erasten = mintzatzen.

[9] 359

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!