28,8 MB - Euskaltzaindia
28,8 MB - Euskaltzaindia 28,8 MB - Euskaltzaindia
OIHENART: EUSKAL ERREFRAUAK ETA FORU ZUZENBIDEA 0229 Herrik bere lege, etxek bere aztura Errefrau honetan biltzen da zuzenbide osoaren sistema eta bere azterketa alde askotatik egin daiteke. Antzekoak ere topa daitezke inguruko hizkuntzetan, hala nola biarneseraz: «A cada bilatye, Soun usage; Cade maysou, Sa fayssou»26 eta baita ere Sauguisen bilduman. Esan bezala, ekin diezaiogun gure egitekoari: 1) Lehen so batez, hemen dugu bildua eta batua egungo kezka den zuzenbide publikoa/zuzenbide pribatuaren arteko bikoiztasuna. «Herria», hau da, nolabaiteko publikotasuna duenak sortzen du legea, lege idatzia batipat, eta hau, «herri» horrek aukeraturiko ordezkariek testu eztabaidatu baten bidez gorpuzten da. Bestaldean, etxean, pribatutasunaren zirkuluan, ohitura da nagusi. Mendeetan oinarritutako prozesu baten bidez, fintzen, sakontzen eta errotzen ari den ekimen etengabearen bitartez erdiesten da «etxe»aren inguruko erregimen juridikoa. 2) Berizketa honek, era berean, beste esanahi bat ere eduki dezake euskal zuenbidearen historian, eta horrela aipatzen dute autoreek, errefrau honen azalpen juridikoa egiterakoan 27. Ohituraz sorturiko zuzenbidea, etxe autonomoen bilketan jaioriko arau moeta hau agindu multzoa izango da, geroxeago lege idatzia bihurtuko dena. Ohitura dago bizirik, etxeari lotuta, zuzenbidearen lehen itun gisa, itun soziala alegia. Hitz batez esateko, gaurko gizarte zibila, erabide autonomo baten gune bezala kontsideratua. Ildo honetatik dator, etorri ere, euskal foru sisteman, ohitura oraindik orain Nafarroako sistema juridikoan zuzenbidearen lehen iturburua izatea 28 eta Bizkaian, xvi. mendean, Foru Bernia idatzi zenean, beŕtan izkiriatzen zena, ohituraz eta indar osoz bizirik zirauen foru zuzenbide osoaren zati bat besterik ez zela aitortzea29. 26 V. LESPY: Dictons et Proverbes du Béarn, André Cadier Libraire-Editeur, Bayonne 1990, birrarg., 226. orr. 27 NUSSY, ibidem, 71. orr. 28 Ikus adibidez, M.C. OLIVER SOLA: Ia costumbre como fuente del derecho navarro, Gobierno de Navarra, Departamento de Presidenca, Pamplona 1991. 29 Ikus Fuero Nuevo de Vizcaya, Autos de la Junta: «se dexaron de escrivir en el dicho Fuero, y se usa, e platíca por uso, y costumbre...» in Fuero Nuevo de Vizcaya, Leopoldo Zugaza editor, Durango 1976, 2. orr. Errefrau honen interpretazioarako bestelako elementuak ere ematen ditu Caro Barojak, alega, etxe bakoitzak bere ohiturak dituela euskal tradizioan. «Hay una tercera circunstanca en que se da la matrilocalidad: en aquellas partes en que rige la estricta ley de primogenitura y la hija es la mayor. Esta ley se hallaba vigente en otra época, aquí y allá, a lo largo de casi todo el Pirinero. En el país vasco-francés el fuero de Soule la admite, y se regía por ella también el Labourd; la baja Navarra, no tanto. Aunque en el mismo Soule cada dominio tenía sus excepciones (de derecho feudal o nacional), y de acuerdo con el refrán recogido por Oihenart: (), ya Jacques de Béla (1585-1667) hallaba un fundamento clarísimo y general a esta ley, válido para todo el País vasco, en las condiciones de la vida económica y, sobre todo, agrícola. La mujer estaba, según él, en las mismas condiciones para regentar la hacienda que el hombre, pues hombres y mujeres trabajan de modo semejante». (CARO BAROJA, JULIO: Ios Vascos. Ediciones Istmo. 3' edición. Madrid 1973. 211 orr.). [13] 341
ANDRES URRUTIA Forua da ohiturazkoa, lege idatzia honen testigantza, askotan ohiturapean gelditzen dena. 0341 Nori berea da zuzenbidea Hona hemen, baita ere, euskaraz formulaturiko zuzenbidearen printzipio nagusienetariko bat. Izan ere, zuzenbidearen ideia horretan biltzen da: Bakoitzari zor zaion uziaren asepena, besteenarekin loturik eta aldi batera lortzea. Aatik, errefrau honek eta berak darabilen «zuzenbidea» hitzak arazo jakingarri bazuk planteatu ditu euskararen erabileran. Izan ere, egungo legegizonok «zuzenbide» hitza ez genuke erabiliko Oihenartek edo Detxeparek 30 erabili zuten sentidu berberean, hau da, Oihenartek errefrauen itzulpenean ordainez ematen duen «chose legitime» horren ordezko. Guretzat, horren sentidua gehiago doa zilegi, bidezko edo «legezkoa» (sensu lato) denaren aldetik «deretxo»aren araberakoa den lorratzetik baino. Horrexegatik, egunotan egiten dugun berizketa: «zuzenbidea» berdin arau multzoa, sentidu objektiboan eta «eskubide» berdin nork bere eskuan dituen ahalmen juridikoak sentidu subjektiboan, arazoak konpontzeko baliagarri izan zaigu, «Justizia»ren kontzeptua, aldiz, azken desideratum bezala uzteko, hain zuzen ere, «zuzenbide» honen egiteko nagusitzat. Uste dugu honetan zuzenbidean ibili garela, okerbidean baino. Geroak esango du hori ere. 0431 Zeinek bere itxura, herriak bere aztura Aurretiaz azalduriko 0229 errefrauaren antzerakoa da honako hau ere. Berriz ere, hemen interpretazio juridiko baterako giltza zera da, lege idatziaren bateratasun arrazoigabetutik abiatuta, nork bere ingurumarian dituen baldintzi egokitutako kontzeptua arau munduan ere baliotsua dela baieztatzea. Eta araugintza honen mamia aurkitzen da, argi eta garbi, azturak (ohiturak) eragindako legegintzan. Honek, ostera, Euskal Zuzenbidean hark —ohiturak— duen sona azpimarratzeko parada ematen digu. Aipu ia mitiko batekin buka genezake iruzkin hau, hain zuzen ere, Gregorio de Altube eskribau zenak 1949. urtean emandako hitzaldi baten tituluarekin: «El paisaje como fuente de derecho», hau da, herri bakoitzaren ezaugarri fisiko zein soziologikoek nola 30 B. ETXEPARE: Linguae vasconum Primitiae P. Altunak paraturiko edizio kritikoa, Euskaltzainda, Bilbao 1980, 136. orr. eta jarr. IV, 23: «Lan eginaz esquer gayxto galdu yrabacia bercerenzat gueldicen da ene çucenbidia» P. Altuna berak ere, honda ematen du zuzenbide honen ordaina: «derecho», «droit, bien légitime» in F.M. ALTUNA: Etxepareren Hiztegia, Ed. Mensajero, Bilbao 1979, 181. orr. 342 [14]
- Page 277 and 278: JEAN HARITSCHELHAR 351. Ohaidea onh
- Page 279 and 280: JEAN HARITSCHELHAR Emaztearen boter
- Page 281 and 282: JEAN HARITSCHELHAR Jean HARITSCHELH
- Page 283 and 284: PATRI URKlZU Esku artean erabili di
- Page 285 and 286: 2. ATSOTITZEN HELBURUEZ PATRI URKIZ
- Page 287 and 288: PATRI URKIZU moldiztegiratuak arrun
- Page 289 and 290: PATRI URKIZU 242 Hira bera da hirga
- Page 291 and 292: PATRI URKIZU 6. Pikatuak erraiten d
- Page 293 and 294: ARNAUD OIHENART Euskal poetika L'ar
- Page 295 and 296: PATRI URKIZU Zortzi bertsolerro hau
- Page 297 and 298: PATRI URKIZU I'che gioir di tal vis
- Page 299 and 300: PATRI URKIZU Beharrezkoa da, ordea,
- Page 301 and 302: Quantum potes tantum aude Quia maio
- Page 303 and 304: Lignum 92 crucis Signum ducis, Sequ
- Page 305 and 306: PATRI URKIZU Cuius animan' gementem
- Page 307 and 308: Nullus patet hic amicus, Solus ades
- Page 309 and 310: PATRI URKIZU zazpi silaba besterik
- Page 311 and 312: Operante spiritu Sine viri coitu, G
- Page 313 and 314: PATRI URKI2U egin nahi izan zituen,
- Page 315 and 316: PATRI URKIZU hitz bera erepikatuz m
- Page 317 and 318: ANDRES URRUTIA 1. SARRERA: HIZKUNTZ
- Page 319 and 320: ANDRES URRUTIA Behenafarroak ere be
- Page 321 and 322: ANDRES URRUTIA patriarkak ekarririk
- Page 323 and 324: ANDRES URRUTIA Bi esamoldeon arteko
- Page 325 and 326: ANDRES URRUTIA Errefrauak, zuzenbid
- Page 327: ANDRES URRUTIA negozio eta horrelak
- Page 331 and 332: ANDRES URRUTIA baitira fede publiko
- Page 333 and 334: ANDRES URRUTIA tirabiretan nolabait
- Page 335 and 336: ANDRES URRUTIA 4.2. Oihenarten erre
- Page 337 and 338: LUIS MARIA MUJIKA somatismoa eta po
- Page 339 and 340: LUIS MARIA MUJIKA Bestalde, poetak
- Page 341 and 342: eti tink eta ekhuru; zein, manura e
- Page 343 and 344: LUIS MARIA MUJIKA Ene gogoa baliaki
- Page 345 and 346: et'ohartzen zeren zordun zaudeen35.
- Page 347 and 348: ezpadidan, lur orotan, zeren hik hi
- Page 349 and 350: gorde-lekura eta hi han bat akidan5
- Page 351 and 352: hon eztaritzozunari, moien apur bat
- Page 353 and 354: adimenduz, eranzun nik ezin bezalak
- Page 355 and 356: ain'engoiti Jainkoagati dakidan nik
- Page 357 and 358: erhi mehe, gaineti zilharztatu idur
- Page 359 and 360: Ildo beretik: LUIS MARIA MUJIKA Ald
- Page 361 and 362: LUIS MARIA MUJIKA Ederragoari deitu
- Page 363 and 364: Beraz higanik egin, jadanik, noiz n
- Page 365 and 366: LUIS MARIA MUJIKA Salaketa, oraindi
- Page 367 and 368: LUIS MARIA MUJIKA Saminezko aitorpe
- Page 369 and 370: LUIS MARIA MUJIKA Ohizkoa denez, sa
- Page 371 and 372: LUIS MARIA MUJIKA Gonparaketaren lo
- Page 373 and 374: XX. KOLOREAK LUIS MARIA MUJIKA Oihe
- Page 375 and 376: LUIS MARIA MUJIKA batean. Ondorengo
- Page 377 and 378: k) Ahoa eta mihia: 1) Hortzak: 11)
ANDRES URRUTIA

Forua da ohiturazkoa, lege idatzia honen testigantza, askotan ohiturapean

gelditzen dena.

0341 Nori berea da zuzenbidea

Hona hemen, baita ere, euskaraz formulaturiko zuzenbidearen printzipio

nagusienetariko bat. Izan ere, zuzenbidearen ideia horretan biltzen da: Bakoitzari

zor zaion uziaren asepena, besteenarekin loturik eta aldi batera lortzea.

Aatik, errefrau honek eta berak darabilen «zuzenbidea» hitzak arazo

jakingarri bazuk planteatu ditu euskararen erabileran.

Izan ere, egungo legegizonok «zuzenbide» hitza ez genuke erabiliko

Oihenartek edo Detxeparek 30 erabili zuten sentidu berberean, hau da, Oihenartek

errefrauen itzulpenean ordainez ematen duen «chose legitime» horren

ordezko. Guretzat, horren sentidua gehiago doa zilegi, bidezko edo «legezkoa»

(sensu lato) denaren aldetik «deretxo»aren araberakoa den lorratzetik baino.

Horrexegatik, egunotan egiten dugun berizketa: «zuzenbidea» berdin

arau multzoa, sentidu objektiboan eta «eskubide» berdin nork bere eskuan

dituen ahalmen juridikoak sentidu subjektiboan, arazoak konpontzeko baliagarri

izan zaigu, «Justizia»ren kontzeptua, aldiz, azken desideratum bezala uzteko,

hain zuzen ere, «zuzenbide» honen egiteko nagusitzat. Uste dugu honetan

zuzenbidean ibili garela, okerbidean baino. Geroak esango du hori ere.

0431 Zeinek bere itxura, herriak bere aztura

Aurretiaz azalduriko 0229 errefrauaren antzerakoa da honako hau ere.

Berriz ere, hemen interpretazio juridiko baterako giltza zera da, lege idatziaren

bateratasun arrazoigabetutik abiatuta, nork bere ingurumarian dituen baldintzi

egokitutako kontzeptua arau munduan ere baliotsua dela baieztatzea. Eta

araugintza honen mamia aurkitzen da, argi eta garbi, azturak (ohiturak)

eragindako legegintzan. Honek, ostera, Euskal Zuzenbidean hark —ohiturak—

duen sona azpimarratzeko parada ematen digu. Aipu ia mitiko batekin buka

genezake iruzkin hau, hain zuzen ere, Gregorio de Altube eskribau zenak

1949. urtean emandako hitzaldi baten tituluarekin: «El paisaje como fuente de

derecho», hau da, herri bakoitzaren ezaugarri fisiko zein soziologikoek nola

30 B. ETXEPARE: Linguae vasconum Primitiae P. Altunak paraturiko edizio kritikoa,

Euskaltzainda, Bilbao 1980, 136. orr. eta jarr.

IV, 23:

«Lan eginaz esquer gayxto galdu yrabacia

bercerenzat gueldicen da ene çucenbidia»

P. Altuna berak ere, honda ematen du zuzenbide honen ordaina: «derecho», «droit, bien

légitime» in F.M. ALTUNA: Etxepareren Hiztegia, Ed. Mensajero, Bilbao 1979, 181. orr.

342 [14]