18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

PATRI URKI2U

egin nahi izan zituen, zeren esdrújulo -i dagokienez ez dut uste ezagutu

zitzakeenik, François Morpain-en etxean Bordelen inprimarazi zuen Euskal

Poesian, zein geroago baina akatsez josia Erruanen Adrian

f25

Morront-enean 110 bermoldiztegiratu den. Bere obra engainatzen ez banaiz,

saratarra, eta Bordeleko Parlamentuan Erregeren abokatu jenerala zen Leheteko

jaunari eskaini zion. Bi partetan banatua dago, lehenak Doctrina Christianaren

pasarte batzuek ematen dizkigu, eta besteak (bere kartzelatze auhenez

aparte) amodiozko neurtitzak, aski errespetu gutxikoak eliz gizon batentzat,

eta batipat arimazain den apez bati ez dagozkionak.

Bai errimaren kalitate pobre eta eskasagatik, bai bere bertsoak kantarazten

zituen doinu eta musikagatik, esan dezaket bertso arrak egiteko asmoa izan

zuela, baina metodo txar batez baliatu zela, hau da, bortxatu egin zituela

berez labur zirenak, bertsolerro bakoitzeko azken silabak luzeak bilaka zitezen.

Hona nola hasten den:

Mundian t 11 den gizon orok behar luke pensatú,

Jaungoikoak nola duien bat bedera formatú,

Bere Iduri propiara, gure arima kreatú,

Memoriaz, borondatez, endelguiaz goarnitú.

Denak hamabost silabako bertsolerroak dira, berdinik ez dutenak poeta

frantses, italiano eta espainolen artean, (zinen baitan bertsolerro luzeenak

hamahiru silabako alexandrino emeak diren), are gutxiago latinezkoen artean.

Bertsolerro hauen mozte eta atseden uneak leku askotan ere irregularrak

dira.

f26

Honen ondoren izan zen beste apaiz bat Donibane Garazin jaioa, Jean

d'Etchegaray 12 Jauna ditua, euskal poesian aritua eta Artzain gorria izeneko

10 Adrien Morront Erruanen moldiztegigile (1604-1630), Ambrosio Salazar-en Ias clavellinas

de recreación...» (1614) ere argitaratu zuena (Gallia Typographica...par George Lepreux,

T. III, Paris 1912, 334).

"' Doctrina Christana

Munduyâ den guiçon oroc behar luque pêsatu

langoycoac nola duyen bat bedera formatu

Bere irudi propara gure arima creatu

Memoraz vorondatez endelguyaz goarnitu.

(Iinguae Vasconum Primiciæ, per Doniinum Bernardum Dechepare Rectorem Sancti Michaelis

veteris, François Morpain, Bordeaux, 1545)

12 Bidarten 1601. urtean apaiz zegoen Jean Detchegaray bera ote? (Bibliothèque Municipale

de Bayonne, Archives....FF 357, H H 181)

326 [32]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!