18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

OIHENARTen ATSOTITZAK ETA POETIKA RERRIRARURRIZ

poemak Jussef Eguiateguyk dioena sinesten badugu 1657. edizioan agertzen

ez diren poemak 1664. urtean Paben argitaratuak bailirateke. Hona ondoren,

hain zuzen, Zuberoako errejentak dioskuna:

«Mos de Arnalde Oihenartek derikü ere ützi libürüñi bat,

Atsotitzak edo Refrañak, izen diana, Pariscn moldizkidatia 1657.

urthian. Jarraikiz dereikü beraren Gaztaroa neurthitzetan ta azkenekoz

Zaharzaroa ere neurthitzetan eman, Payen moldizkidatia

1664. urthian»'Z.

Garbiasko adierazten dizkigu, bada, plazaratze urtçak, hala nola beste

testu honetan:

«Haren obretaric dago liburuñi bat oraino Parisen pharte,

bersia Paven moldiskidatia. Hartan da bidantza Erran-Etzaz Min

tzo dirade ere hau bi berecitan, batan bere gastaroaz bersian bere

saharzaroaz dutinac solhatzen. Mira sian bi obretan erakhoustia,

huscara-ren manua haren luma bersalacoaren pian loteskinde

olzekian denaz doitzkintzun lissatekiala» 1 3.

Alegia, Oihenartek bi obra idatzi zituela, bata zahartzaroaz, gaztaroaz

bestea, eta horien bitartez erakutsi nahi zuela euskara poesiarik ederrena

sortzeko gai zela. Iharduten du Eguiateguyk, edizio baten hitzaurrean bailegoan,

beste idazlanez ere, eta aipatzen digu nola jakintsuek mauletarraren liburuak

sekulako alabantzez betetzen zituzten kontsideraturik bakantetarik bakantena,

hots, inter rariores rarissimus.

Sinesgarri litzateke, beraz, Atsotizen Urhenquina....Paben ziur 1665. urtean

argitaratu zen bezala Zaharzaroa ere neurthitzetan liburuñoa Paben 1664.

urtean plazaratu izana, jakin dakigunez 14 Oihenartek hiri honetako artxiboak

miatzeko —bere historia jardunetan— maiz bertaratzen zela eta etxe bat ere

berea zuela han, zinen bigarren bizitza Etienne Marsan medikuari 1664.irailaren

29an alokatu zion.

Dena den, urtea egokia daitekeen arren ez dirudi hala titulua, Zaharzaroa....,

alegia, zeren iritsi zaizkigun ia zortzi poemetarik lau amodiozkoak diren

(I,II,III,V), bi ofizioetakoak (IV,VIII), bat goratzarrekoa (VI) eta hilartitza

bestea, nabari denez ez dutelarik gaztaroko beste liburukiarekin aldaketa

handirik, hala gaztaroa/zahartzaroa kontrajartzeko. Honela, badirudi Mitxelenaren

ohar hura, alegia egileak azken orduan lehen argitaralditik kenduko zituenak

direla ez legoke oker, zeren eta zio ezberdinengatik utz zitzakeen beste

baterako, hala nola bere paperen artean aurkitu den beste errefrau multzoa.

Jussef Eguiateguy, Iehen Liburia edo Filosofo Íluskaldunaren ekbeia (1785), Txomin

Peillenek prestatua. Euskaltzaindia, Bilbo, 1983,28

13 BNP, FCB, MS, n.° 154, f.24 V.

14 J.B.E. de Jaurgain, Arnaud d`Oihenart et sa famille H. Champion, Paris 1885, 32

[3]

297

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!