18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JEAN-BAPTISTE ORPUSTAN

Errimako hitz joko ohargarrienetan (utzirik bazterrerat aberastasun xoila,

nahiz ardura ikusteko den) hau: IV 39 ...ehun (=«nehon»-en forma zaharra,

ezagutarazten du idatziz ehoun) 40 bat'anaint' ehun (=100) 41 Urtez behin...;

berdintsu V 5 hil-urhentu (=bururatu) 6 Nola bainuzu ia hurrentu (=hurbildu),

XIII 16-18.

Bada behin «begiko errima» («rime pour l'oeil erdal olerkaritzako lizenzia

ohitua): XX 77 ...bertz'errekeitu gauez (=«gabez»: idazkera zaharrean b-v-u

batzu bertzentzat erabiliak ziren) 78Zatzan gauez (=«gauaz» mugagabean).

Gehiago dena, ahots (ez bakarrik hizki) aldatzea gertatzen da errimaren

zuzentzeko: XXV 7 ...hanbat dizut hugu 8... 9...ezpaitugu: Lafonek ohartarazten

du higu eta higü direla bakarrik hiztegietan, baina ez ote ere hügü xuberotarrez

ahots berdintzez Junes Casenavek deman bezala (Hiztegia orr. 487)? Oihenartek

edo berdintze hori aitzinatu du, edo bazen jadanik haren aroan, eta xuberotar

ezpainkatu biak eman ditu u arruntean... hizkuntzaren ahalmenetarik atera gabe.

Ezkira bizkitartean hiztegiaren moldatzeko Oihenarten entseguetan urruna

go aitzinatuko.

Bururatzeko...

Oihenarten olerkigintza eta euskal gramatikaren harremanetaz (neurtitzak

badu ere gehienik hartzen, ohi den bezala, gramatikari eta hizkuntzaren

eredueri, artetan ere doi bat ebasten) egin diren azterketa hauetarik, «urhent

peiturik» badaude ere «zenbait eretzetan», huna ondorio argienak:

1) Olerkariak baliatu ditu hizkuntzaren erregela eta berezitasun gehienak,

atsotitzer esker, eta hizkuntzaz zuen jakitateari, bai gramatikan, bai hiztegian

(aski baitzakien ezagutzeko ez bakarrik latinari hartu hitzak zin ziren, bainan

erraiteko ere, atzizkiak behakoa lanotu gabe, deblauki erdal hitza zaitekeela:

ikus Pouvreau-ren hiztegiko oharrak); «baliatze» hori, ikusi dugu etzela bakarrik

«erabiltzea», bainan azken ondorioetaraino eremaitea, hutsera (hizkuntzan) edo

«ohi gabeko lizenziara» (neurtizkintzan) erori gabe, nahiz, bekan, mugaraino

ausartatuz.

2) Gramatika eta neurtitzaren elgarrekin egituratzeko «moldea» («moldeaz

idokia» dio Joanaren betheginzarreaz... edo edertasun osoaz XIII 29), badakigu

latina zuela: eta bereziki silabaren eta sílaba multzoaren neurtzeko (eta hortik

errima ar, eme eta lerrakorrak eta hauer emaiten dien balioa), bainan ere

erranaldiaren egituran eta hitzen lerrokatzean. Latina gutarik urrun bada orai

(XVI-XVII-garren mendetan kultura europatarraren oinarria zen), Oihenartek

bazakien biziki untsa, iturburuz eta jatorriz osoki ezberdina izanik ere, auzoko

erdarak baino hurbilago zagokola euskarari gramatikazko egitura nagusi batzuetan;

eta, azkenean, Europako neurtizkintza gehienak (eta Lafonek ederki

erakutsia duen bezala, euskaldunak) hura zuela iturburu zahar eta aberatsena.

158 [24]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!