18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JEAN-BAPTISTE ORPUSTAN

B. Etxepare lekuko, laburrak behar du, nahitez, erranaldia hautsi: non eta

nola? Hemen da dudarik gabe Oihenartek ekarri duen gauza itxuraz «modernoena»...

bainan itxuraz bakarrik, eta aitor dezadan hastapenean Mallarmé-z egiten

nuen aipamena osoki «anakronikoa» zela, aro zuzengaitza: euskal erranaldia

eta frantsesarena, eta ere XIX-garren mende azkeneko olerkaritza eta XVIIgarrenekoa

(eta orduko olerkariek baldin bazuten ere berraurkitu XVI-XVIIetako

barrokismoa) gogoz eta izaitez urrun daude egiazki.

Alta, morfologiaren aldaketetan, erranaldiaren egituran bezanbat, hortan

da, errima-kadenziak eta erranaldiak elgarrekin badagiten jokoan, Oihenarten

estilo poetikoran gai ene ustez ohargarriena. Xehetasun eta adibide guzietara

aitzinatu gabe, huna zenbait froga.

1. Aitzin-jauzia

Horrela ditzen dut erdaraz «rejet» zeritzona, errimatik ondoko neurtitzaren

hastapenean gelditzen denean erranaldia edo hitz multzoa eta ez erriman

(eta kopla zaharreko neurtitz luzean, neurtitz erdiko gelditzean, «césure»,

orduan erriman baino ahulago). Jauziaren indarra, errimako hitzaren eta ondokoaren

joskerazko loturaren azkartasunak arautzen du, eta ere errimaren

ondoko hitz multzoaren luzetasunak: hau laburrago eta jauzia azkarrago.

Neurtitzaren laburtasunaren ondorio izan daiteke jauziaren usutasuna, ez beti.

Oihenartek baditu ezin azkarragoak, bereziki aditz laguntzaile 'ta partizipioen

arten, osatu eta osatzaile 'ta holako, gehienetan gakotxa batez azpimarraturik:

I 31 zure minez hiltzera 32 Nohela...

IV 22 So xuxen ari 23 Naiz, senalkari...

IV 46 Zer gaitz jasaiten 47 Dudan...

X 37 Nola nitan botere 38 Duen...

XI 19 Zer al'ahatze 20 Zauzkin...

XIII 69 Al'urrix al'orotsa 69 Düen...

XIV 29 Ban'erakutsu maitari 30 Gaizoak...

XV 49 et'ihesari 50 Dema...

XV 54 Etziren-ber zu batere 55 Larde...

XVI-garrenean neurtitzen Iaburtasunak ainitz ekartzen ditu. Orotako azkarrenak

izanez —eta atzizki menperatzaile bezala erabilia duenean jauziak

aditzetik berexten (jakina zenbait euskalkietan hitzari osoki lotu dela laburtuz

—ta/—da):

34 Zurekin batu 35 Et'...

Vinsonen liburuko aldaketan errepikatzen da: Behatu / Eta...

XVII 1 luzez zerbitzatu 2 Zaiztuztet, eta nik hospatu 3 Dut...

Hemen badira errankortasun handia hartzen duten jauziak, aldi oro

gakotxaz azpimarratuirik:

156 [22]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!