18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GRAMATIKAZ OIHENARTEN NEURTHITZETAN EDO GRAMATIKA 'TA ...

bigez; XVI 28 neke biga), ehun ere (XVII xixari ehunen), eta berdin ber(a)

(V 49, XIII 49 berhala; XIII 11 ber-zuhurtzia).

Aldaketa edo aldizkatze xoil horietarik harat, nahiz zenbait guti erabiliak

(«menturatuak») euskal olerkaritza gehienean, edo horiekin nahasiz, Oihenartek

lekuz aldatzen edo urruntzen ditu ere erranaldiaren egituran indar berezia

duten hitzak: menperatzaile, aditzondo («adberbio») eta bertze: II 25-29 Hanbat...

Baninz bezain Zenbait betzain (=zenbait betzain baninz bezain; eztut

azpimarratzen ahots jokoa); 80- 82 Zenbat nizan Zutan izan (...); Zein manura

Er',ardura (hemen zenbat-en orde zein-en errepikatzetik dator Lafonek, arrazoin

gabe ene ustez, senditzen duen «moldegaizkeria»: erdaraz «à quel point...

combien...); XIII 87 lehen Etsirik hartu bano (=hartu baino lehen); XXVIII

3Hatsarrea zeren emaiten baitute.

3. Gramatikatik erretorikara

Elipsiak, erranaldiaren lokailu edo hitz nagusien eta zenbait aldiz hitz

guzien lekuz aldatzeak, horra uste dut azkenean zer diren Oihenarten estilo

poetikoaren ezaugarri azkarrenak, edo bederen, irakurtzaileak gehienik senditzen

dituenak. Gogoan badugu Oihenartek bazekiela latina (frantsesa baino ederkiago,

zion P. Lafittek), eta poetika latinean, espainolean eta italianoan bezala,

ikusten zituela euskal olerkaritza zuzenaren eredu hoberenak, asma daiteke

poetika latina ere sartu dela, silaben neurrian (beraz prosodian) bezala, estiloan.

Erakutsiko da menturaz noizpait hemen egiten den baino hurbilagotik zer

egite duten elgarrekin, aldi hortarik, Oihenarten estiloak eta olerkaritza latinak.

Errana da erretorika hutsa baztertzen dutala azterketa honetatik, gramatikako

ereduen eta neurtitzaren arteko loturetan egoiteko.

Hurbil hurbila dugu bizkitartean erretorika klasikoa, Oihenartek ere,

Montaigne batek lehenago bezala (baina hunek hastiatu zuen, bertzeak baliatu!),

bere ikastokietan (Maulen ala Bordelen) ikasi behar ukan zuena: Virgilius-en

aipamen ezagun batek erakuts dezake hitz-irudi horien aberastasun poetikoa.

Eztut uste Oihenartek egin zezakeela euskaraz molde berekorik (erran-nahia

eta gramatikazko akordatzea aldizkatuz). Huna alta Oihenarten bizpahiru

hyperbata aski ohargarriak (elgarrekin doatzin hitzak lodiz emaiten ditut): II

62 -63 Bertz' anhitz buruz Norbait onz'eginagorik: zuzen lerrokatuz heldu

da bertze norbait buruz anhitz onz'eginagorik («quelqu'autre ayant le visage

- littéralement: de tête - beaucoup mieux fait»); III 37 Bana herabe 38 Stakuru

gabe 39 Dinat, Argia, jitera; XX 28 Ethor zedin berri haren 29 Mariaren

30 Heltzeko beharrira (= ethor zedin berri haren heltzeko Mariaren beharrira).

IV. ERRIMA ETA ERRANALDIA: JAUZIAK ETA GELDITZEAK

Errima neurtitzaren «kadentzia» edo erortea da, musikarendako erabiltzen

den erran-nahi berean. Neurtitz luzeak har baldin badezake erranaldi osoa,

[21]

155

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!