18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GRAMATIKAZ OIHENARTEN NEURTHITZETAN EDO GRAMATIKA 'TA ...

Hizki organiko elisio denean (XXI 11 glori'emaiteko), eta jakinez atzizki

osoaren elipsia (ikus gorago) gerta daiteela, duda gelditzen da (XV 28 Maite

zaituen'egozteko). Arrazoin horien gatik, eta bereziki nominatiboaren bekantasunaren

oro har, genitiboa hartzen eztuten itzuliak ohiz kampoko bezala azter

daitezke, eta egiazko «lizenzia poetiko» bezala Oihenarten neurtitzetan; neurtitzaren

eta gramatikaren arteko joko horiek bere eragina ekartzen dakote estilo

poetikoari.

2. Erranaldiaren egitura: hitzen ohizko lekutik aldatzea

Hizkuntza deklinabidedunen erranaldia, deklinabide gabekoena baino libroago

dela gauza ezaguna da, eta, adibide arruntak hartuz, euskarak borogatzen

duela latinak bezain ongi, nahiz bere moldean zenbait gauzetan. Bainan

deklinabide gabeko hizkuntzetan ere, estilo poetikoaren ezaugarri ohargarriena,

edozin irakurtzaile edo entzulentzat, hitzen ohiz kampoko lerrokatzetik heldu

da.

Oihenartek du, gehienik gure olerkari eta idazle zaharretan, eta urrundik

ere, erranaldiaren egitura ohitua kordokatu, edo hitzen lekuz aldatzetik, edo

ere neurtitzaren neurkadak (silaben zenbatzeak eta multzokatzeak, eta errimaren

indarrak, nahi bada) erranaldiaren batasunari badagion bortxuaren ondorioz.

Hortik datorrela, aitzinean aipatu den morfologiaren ezberdintasunetik baino

gehiago, Oihenarten irakurtze zaila, nehork guti uka dezake. Ikertuko dira

hemen egitura aldaketa horien molde nagusiak, xehetasun orotara sartu gabe.

Eztadin uste izan, hargatik, Oihenarten neurtitz eta bertsu guziak edo

gehienak entzun-gaitzak direla, behar dut ere azpimarratu, gure olerkariaren

erranaldi ohikoa, «arrunta» nahi bada, ezpada beti egituraz xoila, ezin lañoagoa

dela, «laua» (bi hitzak latinetik: «planum»), hitz-laxo hutsa iduritzerainokoan,

«prosaikoa», ainitzetan. Hobeki ageriko da laxo moldean idazten eta erraiten

badira, neurtitzaren egitura ahantzirik (ariketa hutsa da hau, ez irakur molde

zuzena), bereziki olerkien hastapenetan (XVII-garreneko itzuli eta hitzak

atxikiz, edo «arkaismoak»):

I 1: Erranen duta? ahal dezaket, egia dena bezala, zu begistatuz geroz

zu bezi ehor etzautala laket (azken hitza da lekuz aldatu).

II 1: Margarita, badaidita othe huts zin eginez begiz urdin bezain gordin

zarela zure egitez? (hizki bat aldatu da).

IV 1: Zuzaz bertzerik maiterik nehor eztudalarik herrian, zu bezain

gorrik ez hain gogorrik eztudala da aguerrian (hitz bat lekuz aldatu da).

XVI 1: Nahiz ezpegi (=ezpeza egin) gauaz ilhargi, ni zure begi ederrek

argi (nezakete), heien gordatzen ari ezpazine beti miratzen dagotenari (aditza

eman da, eta hitz bat lekuz aldatu).

[19] 153

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!