18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JEAN-BAPTISTE ORPUSTAN

lehertu doa. Urrats bat urrunago (urrunegi ?) eginez, Oihenartek emaiten du

atzizki bat «libro»: XIII 38 ez egi «ez sobera» baino laburrago, eta euskaldunago?

Egia da atzizki hutsaren eta hitzaren arteko mugak iragankorrak gertatu

direla zenbait aldiz euskaran (ikus adibidez J. Etxepare medikua eta —koi).

Aditz-izenerat itzuliz, eta baztertuz Oihenartek aditz (edo izen eta b.)

egiteko hartzen duen errextasuna, hizkuntzak hitz egiteko duen errextasun

beraren araura (adibidez honlakatze, bertzelakatze, erbiratze), xuberotar moldean

(ikus Lhande, Dictionnaire... 684) lo izenetik emaiten du lotze (ez nahasteko

bertze lotu/lotze-rekin XVII 111) aditz-izena, erriman: III 36... bait'are lotzean.

III. JOSKERA ETA ERRANALDIAREN EGITURA

1. Aditz-izenaren osatzailea: genitibo ala nominatibo

Gai hau aski xeheki aztertu baitut joan den Lucien Bonaparten mendeburuko

kongresuan, lasterrez aipatzen dut. Oihenarten erabilera zuzena genitiboa

da: erran nahi da aditz-izena eztela aditz bezala baina izen bezala gogatzen

eta erabiltzen. Hortakotz ezin bekanagoak dira Iparraldeko idazle eta olerkari

zaharretan, XVIII-garren menderaino bederen, nominatiboarekilako adibideak;

bizkitartean, jakina da olerkariek gehiago derabilatela, eta hemen ere jo egiten

dugu delako «neutitzaren beharrekin». Erran behar da oraino, nahiz bazekizkian

nehork baino hobeki bere aroan euskararen berezitasunak, latinaz zuen ezagutzak

eta erabiltzeak bultzatzen zuela egitura nominatibora; gehiago, ohartzen

bagira, euskal hiztegilari bezala ere (Neurthitz hauetako hitz bekanen adigarria;

Pouvreau-ren hiztegiko oharrak: ikus Mari Jose Kerejeta «Oihenart Sylvain

Pouvreauren hiztegian», ASJU XXV-3, 1991, 865-899) aditz-izenak, mugaturik

ohi zen bezala, erdal «infinitibo»-tik itzultzen zituela.

Aditz-izenaren osatzaile mugagabeak, edozin izenenak bezala erakutsia

izan da «genitibo markagabea» balio duela, adibidez:

I 24 zuri bi hitz erraitean; V bi hitz zuri erraiteko; XVIII 83 itotsemaiten

84 ogi epaiten.

Nominatibo ezaguna guti agertzen da, bederen argiki:

II 48 En 'erranak phuztatzez («phuztatuz» partizipioan balitz nominatiboa

zuzen lizateke: ikus gorago aditz-izen horren erabilera); IX 1Berritzen ar'iz(...)

4Egin erautan zauria (ohargarri da osatzaile nominatiboa aditzaren gibelean

urrun, eta ezarri balu «berritzen dun» zuzen heldu zen: ikus beherago erranaldiaren

egitura); XXI 10 Jenter gorde'agertzeko (elisioneaz ikus gorago, eta

beherago); XVII 102 hék hartzera herabez.

Egitura horien berdinak badira genitiboan: IV 20 zur'ikustez; XII 5 haren

bertuten (...) 6Ari dir'eranzuten; XX 8 Teiarzunen 90soki garbitzeko (...) 11

Gizonaren 12 Bere hilaz pitzeko; XVII 24 ene bizi erazitera.

152 [18]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!