18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GRAMATIKAZ OIHENARTEN NEURTHITZETAN EDO GRAMATIKA 'TA ...

baztertzen; erregulartasun osorik ezpadu berenaz, gutiago oraino Oihenarten

gaztaroan. Badiduri neurtitzaren egituratzeko baliatzen duela, eta ardura erriman:

I 27 Narria xila zirozu 28 (...) niagozu; hortik harat zu (sujeto ala

objeto) gabeko aditzak alokutibo gabe dira: lilitu da, guerthatu da, eztut egin,

dut, niz, nohela. Garaztarraren bokal hetsiduna ager daiteke ere: V 15 nahi

nikezi (=nuke+alok.), bainan olerki berean eta berdin erriman 49 (...) duzu

(=da+alok.), eta gehienean alokutibo gabe (1 Nik eztut: ez «eztizit»). Ikus ere

VI 27 Zuzaz dizut (silaba bat gehituz dut balio du, bainan errepika errankorra

da), VII 21 hatzen dizu, 34 etziakizu. Adibideak gehiago luzatu gabe, argi

da Oihenartek baliatzen duela alokutiboa, ahoskera ohituan ala garaztar molde

hetsian, edo errankortasunez (eta erregulartasunik gabe izanez, badatxika gehienetan

indar berezia, neurtitzaren harmonian sartzen denean gehiago), edo

silaben zenbakian, edo erriman. Badira ere olerki alokutibo gabeak: gertatzen

da beraz estiloaren ezberdintasunetan sartzen ahal dela.

Alokutiboa arruntago da, edo bederen hala iduritzen zait, no-ka eginak diren

olerkietan (adibidez III 2 Eztinat..., IX 8 Zitin (orain ditin)..., XI 6 Prest nun...,

XXVI 65 Eztinat...), nahiz ere gehienetan erregulartasunik gabe: Oihenartek

entzun-arazten baitu jendearen, eta bereziki gazten arteko mintzaira ohitua.

R. Lafonek ikusi du aldi bat «itsas-aldeko solezismo»: XXII 48 zor utena:

zor hitzarekin jokabidea doi bat berezia bada ere (erraiten da zor dautzut

eta zor zaitut).

3. Aditzetik izena

Euskal aditza izenari hurbil baita, hartzen ditu izenaren edo izenlagunaren

markak. Horrela Xuberoako molde berezian, aditz-izena instrumentalean erabiltzen

da bertze euskalkiek partizipioa bezala gerundibo balioan: I 1 zutan

pensatzez, II 16 zure artatzez 17 Zerbitzatzez, VI 5 zuri beti iarraikitez, 6...

zerbitzu egitez... IX 36 Sartzeraz geroz (ikus gorago); bainan ere I a Zu

begistatuz geroz, 25 ardur'arduratuz, V Em'ibiliz, eme hatsartuz 33 Eta

haztatzez...: bi moldeak hemen lerro berean.

Partizipioaren izen huts emaiten, ezaguna da B. Etxeparek bazekiela ezin

hobeki. Oihenartek ere, eta deklinatuz (III 23 Maiz pensaketa 24 Egonak:

ohar gaiten alta erranaldi oso bat dela izen egina! XX 12 Bere hilaz).

Partizipiotako, aldiz, aurkitzen da izenlagun hutsa erriman: XXIV 8 Nahiz

izan sendoa (=sendatua).

Ausartago da ohi gabeko aditz formek ukaiten dutelarik izen lagunaren

gradoen atzizkia: aditz-izen deklinatuan (V 30 Exekiterago eniz auzat), partizipio

bururakaitzean (III 11 Nun botzen-ago; VII 24-25 hotzen-ago (...)gortzenago).

Atsotizetan baziren horrelakoak: 510 Axeria nehork borhostago... 636

lainkoagana, ukhenago duena, da zordunago. Hona ere soberatasunezko

atzizkia partizipio instrumentaldun gerundibo balioan: 511 Bethegiz zorroa

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!