28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia 28,8 MB - Euskaltzaindia

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
18.05.2013 Views

JEAN-BAPTISTE ORPUSTAN IV 51, ezpazitu IV 54 (ohar baikai—, ezpazai— bokal errepika hausten dela, eta beraz «harmoniaren beharra» nagusi, iduriz) eta gaituelakotz XXII 55, zaitu IV 59 (beraz —zitu-ri hurbil!). Joan aditzak har dezake, idazle gehienetan bezala, bokal arteko hatstuna: noa XVI 19, nohela 32. Eztira aipamen guziak emaiten. Aldaketa horietan leku berezia dadukate Oihenartek atsotitzen lekukotasu naz baliatuz (eta dudarik gabe ere haren aitzineko tradizione literarioaz) derabiltzan ahozko molde laburtuek. Gehienak eta ezagunenak laguntzaile iragankorrean ditugu: neke biga itut (ditut: sinalefak «irabazten» du silaba bat, Lafonek ohartarazten duen bezala; emaiten ahal zen «neke bi ditut» XVI 28, tutzula (dituzula) XIV 30, draukat X 34 (231-garren atsotitzean drauku; ikus ere Leizarraga eta b.), Argiratu'tut (XVII 7: elipsi markatua). Ohargarriena, hutsa ezpada (?), VI 22 darote «derautate»-ren laburpen ohigabez. Zalgizen zonetoan bute hartzen dut agintera zuzen bezala (eta ez R. Lafonek uste zuen badute-ren laburpenetako, erran-nahiaz baliatuz, nahiz Oihenarten lizen zien mugen barnean litzatekeen). Ahozko formak dira oraino dautano XIII 11, elauke II 52, enendauke II 61 (dagotano, elagoke, enendagoke). Ohiz kanpoko formak badira ere, nahiz zuzenak, eta Oihenartek beti bezala neurtitzaren edo harmoniaren beharretako hautatzen dituenak: III 44- 45 Noiz nakidana dakidan Jin (...) 48 Eta han bat akidan: ahots joko hutsa bertsu osoan, Oihenart soinuaz jostatzen balitz bezala, ez ironia eta irri maltzurrik gabe maitarien «zinkurinen» alderat; berdintsu XXIV 33 Dakit dakidizula. Errimari zor dira forma zenbait, nahiz zuzenak: II 31 Haur hal'ezten («Vers très obscur, dio Lafonek, zuzen aztertuz bizkitartean: La forme relative ezten (...) ne peut avoir qu'une valeur finale(...) »; aditz hutsaren subjuntibo balio hori ezaguna da idazle zaharretan); IX 9 daritzana («uste duna?»); XVI 15-16 Nehorat joaiten zauzkidanean: Lafonek «obscur» dio, nahiz datiboa zuzen heldu den euskaraz, et oraino arruntki erabilia; IX 30 Zeren hik hil banuken 31 Aipatu duken: lehenbiziko aditzak (Lafonek aztertzen duen bai— ordeko ba-ez bertzalde, Xuberoko moldean) erlatibo forma hartzen du (orai —la). Huts zenbait utzi ote du ere Oihenartek jokabidean? XXI 2 Duzkizu objeto pluraldunaren orde duztazu singularra behar laiteke, arrazoin osoan R. Lafonek dioen bezala. Berdin erabilia zuen VII 19 ikuskizu, bainan hemen errima egiteko: lizenzia batek ekarri duke bigarrena, beharrik gabe. Nork eztaki bizkitartean euskal ahots egiturak, bereziki aditzean, baduela —zk(i)— multzorat halako ixuri bat? eta ez ote du hemen idazleak emaiten —zt— multzoaren ordain? Hona hasteko aditz laguntzaile gabeari ikusi dakon abantaila ageriena: laburtasuna, «la prolixité...» delakoaren erremedio bat... Alokutiboa, hain ezaguna B. Encepare garaztarraren neurtitzetan, eta ere Garaziko (eta ingurune zenbaitetako) euskalkiaren osagailua, Oihenartek eztu 150 [16]

GRAMATIKAZ OIHENARTEN NEURTHITZETAN EDO GRAMATIKA 'TA ... baztertzen; erregulartasun osorik ezpadu berenaz, gutiago oraino Oihenarten gaztaroan. Badiduri neurtitzaren egituratzeko baliatzen duela, eta ardura erriman: I 27 Narria xila zirozu 28 (...) niagozu; hortik harat zu (sujeto ala objeto) gabeko aditzak alokutibo gabe dira: lilitu da, guerthatu da, eztut egin, dut, niz, nohela. Garaztarraren bokal hetsiduna ager daiteke ere: V 15 nahi nikezi (=nuke+alok.), bainan olerki berean eta berdin erriman 49 (...) duzu (=da+alok.), eta gehienean alokutibo gabe (1 Nik eztut: ez «eztizit»). Ikus ere VI 27 Zuzaz dizut (silaba bat gehituz dut balio du, bainan errepika errankorra da), VII 21 hatzen dizu, 34 etziakizu. Adibideak gehiago luzatu gabe, argi da Oihenartek baliatzen duela alokutiboa, ahoskera ohituan ala garaztar molde hetsian, edo errankortasunez (eta erregulartasunik gabe izanez, badatxika gehienetan indar berezia, neurtitzaren harmonian sartzen denean gehiago), edo silaben zenbakian, edo erriman. Badira ere olerki alokutibo gabeak: gertatzen da beraz estiloaren ezberdintasunetan sartzen ahal dela. Alokutiboa arruntago da, edo bederen hala iduritzen zait, no-ka eginak diren olerkietan (adibidez III 2 Eztinat..., IX 8 Zitin (orain ditin)..., XI 6 Prest nun..., XXVI 65 Eztinat...), nahiz ere gehienetan erregulartasunik gabe: Oihenartek entzun-arazten baitu jendearen, eta bereziki gazten arteko mintzaira ohitua. R. Lafonek ikusi du aldi bat «itsas-aldeko solezismo»: XXII 48 zor utena: zor hitzarekin jokabidea doi bat berezia bada ere (erraiten da zor dautzut eta zor zaitut). 3. Aditzetik izena Euskal aditza izenari hurbil baita, hartzen ditu izenaren edo izenlagunaren markak. Horrela Xuberoako molde berezian, aditz-izena instrumentalean erabiltzen da bertze euskalkiek partizipioa bezala gerundibo balioan: I 1 zutan pensatzez, II 16 zure artatzez 17 Zerbitzatzez, VI 5 zuri beti iarraikitez, 6... zerbitzu egitez... IX 36 Sartzeraz geroz (ikus gorago); bainan ere I a Zu begistatuz geroz, 25 ardur'arduratuz, V Em'ibiliz, eme hatsartuz 33 Eta haztatzez...: bi moldeak hemen lerro berean. Partizipioaren izen huts emaiten, ezaguna da B. Etxeparek bazekiela ezin hobeki. Oihenartek ere, eta deklinatuz (III 23 Maiz pensaketa 24 Egonak: ohar gaiten alta erranaldi oso bat dela izen egina! XX 12 Bere hilaz). Partizipiotako, aldiz, aurkitzen da izenlagun hutsa erriman: XXIV 8 Nahiz izan sendoa (=sendatua). Ausartago da ohi gabeko aditz formek ukaiten dutelarik izen lagunaren gradoen atzizkia: aditz-izen deklinatuan (V 30 Exekiterago eniz auzat), partizipio bururakaitzean (III 11 Nun botzen-ago; VII 24-25 hotzen-ago (...)gortzenago). Atsotizetan baziren horrelakoak: 510 Axeria nehork borhostago... 636 lainkoagana, ukhenago duena, da zordunago. Hona ere soberatasunezko atzizkia partizipio instrumentaldun gerundibo balioan: 511 Bethegiz zorroa

JEAN-BAPTISTE ORPUSTAN

IV 51, ezpazitu IV 54 (ohar baikai—, ezpazai— bokal errepika hausten dela,

eta beraz «harmoniaren beharra» nagusi, iduriz) eta gaituelakotz XXII 55,

zaitu IV 59 (beraz —zitu-ri hurbil!). Joan aditzak har dezake, idazle gehienetan

bezala, bokal arteko hatstuna: noa XVI 19, nohela 32. Eztira aipamen guziak

emaiten.

Aldaketa horietan leku berezia dadukate Oihenartek atsotitzen lekukotasu

naz baliatuz (eta dudarik gabe ere haren aitzineko tradizione literarioaz)

derabiltzan ahozko molde laburtuek. Gehienak eta ezagunenak laguntzaile

iragankorrean ditugu: neke biga itut (ditut: sinalefak «irabazten» du silaba

bat, Lafonek ohartarazten duen bezala; emaiten ahal zen «neke bi ditut» XVI

28, tutzula (dituzula) XIV 30, draukat X 34 (231-garren atsotitzean drauku;

ikus ere Leizarraga eta b.), Argiratu'tut (XVII 7: elipsi markatua). Ohargarriena,

hutsa ezpada (?), VI 22 darote «derautate»-ren laburpen ohigabez. Zalgizen

zonetoan bute hartzen dut agintera zuzen bezala (eta ez R. Lafonek uste

zuen badute-ren laburpenetako, erran-nahiaz baliatuz, nahiz Oihenarten lizen

zien mugen barnean litzatekeen). Ahozko formak dira oraino dautano XIII

11, elauke II 52, enendauke II 61 (dagotano, elagoke, enendagoke).

Ohiz kanpoko formak badira ere, nahiz zuzenak, eta Oihenartek beti

bezala neurtitzaren edo harmoniaren beharretako hautatzen dituenak: III 44-

45 Noiz nakidana dakidan Jin (...) 48 Eta han bat akidan: ahots joko hutsa

bertsu osoan, Oihenart soinuaz jostatzen balitz bezala, ez ironia eta irri

maltzurrik gabe maitarien «zinkurinen» alderat; berdintsu XXIV 33 Dakit

dakidizula. Errimari zor dira forma zenbait, nahiz zuzenak: II 31 Haur

hal'ezten («Vers très obscur, dio Lafonek, zuzen aztertuz bizkitartean: La

forme relative ezten (...) ne peut avoir qu'une valeur finale(...) »; aditz hutsaren

subjuntibo balio hori ezaguna da idazle zaharretan); IX 9 daritzana («uste

duna?»); XVI 15-16 Nehorat joaiten zauzkidanean: Lafonek «obscur» dio,

nahiz datiboa zuzen heldu den euskaraz, et oraino arruntki erabilia; IX 30

Zeren hik hil banuken 31 Aipatu duken: lehenbiziko aditzak (Lafonek aztertzen

duen bai— ordeko ba-ez bertzalde, Xuberoko moldean) erlatibo forma hartzen

du (orai —la).

Huts zenbait utzi ote du ere Oihenartek jokabidean? XXI 2 Duzkizu

objeto pluraldunaren orde duztazu singularra behar laiteke, arrazoin osoan

R. Lafonek dioen bezala. Berdin erabilia zuen VII 19 ikuskizu, bainan hemen

errima egiteko: lizenzia batek ekarri duke bigarrena, beharrik gabe. Nork

eztaki bizkitartean euskal ahots egiturak, bereziki aditzean, baduela —zk(i)—

multzorat halako ixuri bat? eta ez ote du hemen idazleak emaiten —zt—

multzoaren ordain? Hona hasteko aditz laguntzaile gabeari ikusi dakon abantaila

ageriena: laburtasuna, «la prolixité...» delakoaren erremedio bat...

Alokutiboa, hain ezaguna B. Encepare garaztarraren neurtitzetan, eta ere

Garaziko (eta ingurune zenbaitetako) euskalkiaren osagailua, Oihenartek eztu

150 [16]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!