18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GRAMATIKAZ OIHENARTEN NEURTHITZETAN EDO GRAMATIKA 'TA ...

eta beraz horietan da aditz elipsia ohituen leku berezia (ikus adibidez X 16-

27, lau bertsu aditz nagusirik gabe).

Gerta daiteke elipsi ohargarria, hala nola XVI-garrenaren lehen bi bertsuak

aditz nagusirik gabe dira, R. Lafonek dion bezala: «Il n'y a pas de verbe

dans la proposition principale (...) S'il y en avait un, il serait au conditionnel.

Le verbe qui vient à l'esprit est «faire». Baldintza bai, dudarik gabe; bainan

ezan laguntzaileak du bakarrik huts egiten («nezakete»), erroa hor baita

«argi» (beraz «ce sont vos beaux yeux qui m'éclaireraient»). Eta horra hemen,

artetik, Oihenartek moldatu dituen neurtitz arraroenetarik zenbait, estiloaren

eta egituraren aldetik. Olerki berak urrunago dio: 7 Zuk hori egiten 8

bezanbatetan, behar da entzun edun laguntzailea (duzun), elipsia arraroa ere,

jendetasunezko bigarren personan eta erlatiboan.

Mintzaira arruntean ohitua da laguntzailearen elipsia, nahiz ere baldintzan,

gero agertzen denean (enainte): XVII 44 nol'ez higa 45 Nol'enainte... 48...porroka?

Erranaldi oso batetaraino heda daiteke elipsia: XXVI 64 Herenak zinhardetsana

65 (:») Eztinat...(»). Uste dut entzun behar dela erranaldi nagusia «Hau

izan zen» edo holako, R. Lafon-ek ikusten badu ere neurtitzeko lizenzia hutsa

(«l'a final a été ajouté pour les besoins de la rime»): Oihenartek, bederen,

«itxurak salbatu ditu», erran nahi dut gramatikarenak eta zuzentasunarenak.

2. Jokabideko aldaketak

Baztertuz aditz erroen ahots aldaketak, hiztegiari lotzen baitira gehienik

(adibidez ikus/ekus, etzan/etzin/etzun, ukhen/uken) herskari hatskatu ala hats

gabe (ik(h)us...), aditzaren molde ezberdinetan agerienak izan-en jokabidean

dira: oraian Etxeparek etzuen, Nafarroa Beherako molde iduriz zaharrenean,

niz baizik (P. Altuna, op. cit. orr. 115-117) (bizkitartean Iruñeko 1415-eko

eskutitzean nayz). Oihenartek baditu niz, hiz (III 4-5 erriman baihiz), olerki

berean niz eta naiz elgarri hurbil (V 41 Noiz ere bai-naiz orhitzen 42 Zin

zinez, baniz hil-nahitzen: aditza barne da neurtitz bakoitzaren bokal harmonian,

eta dudarik gabe hunek du manatzen); edo urrunago (VIII 5 Maite naiz eta

naiz maitatu; 25 Eta hargatik utzi baniz 26 Ahaid', adizkidez fida niz:

lehenean harmonia, bigarrenean errima); eta ere nitz VIII 6,26. Pluralean

aurkitzen dira gara XXVI 6 eta bagira V 23, zara II 12 eta zira V 24;

datibodunetan zait XVII 55 eta zautan XVI 14, baitzauzkit XVI 325 eta

baitzitzauzat I 24. Bigarren laguntzailearen iragan pluraleko formetan (*edin

erroa) aldizkatzen dira ziten XX 103,148, XXVI 18,57 eta zitezen XX 96

(ohar gaiten olerki berean: XX).

Iragankorrean (*edun,*era(d)un erroak) huna zenbait ezberdintasun: naduke

X 61, neduke XIII 6,72,77; duela XIII 57, diela II 15 (Xuberoa eta

Nafarroa Behereko diptongo hesturan); nauen X 42, n'aien VII 6; baikitu

[15]

149

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!