18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JEAN-BAPTISTE ORPUSTAN

zaitudanean (Lafonek aztertzen duela: «Ber signifie ici seule». Dans cette

acception, il est d'ordinaire employé avec l'article»).

Errege hitza euskarak mugagabean du (hasteko jenden erran arruntetan:

zenbat eztut entzun lehenago «Angeleterrako, Espainiako errege», nahiz Fran

tziako Euskaldunek etzuten erregerik!), eta Oihenartek bietan (haren aroko

idazle gehienek bezala, baina hemen neurtitzaren gatik!), eta erriman: XX 111

Iudu erregearen 112 Sortzearen; eta aldiz itzuli berean urrunxago XX 112

ludu-erregez.

Partizipio bururakaitza inesibo «zaharrean », mugagabean da: X 22 ...

nolako? 23 Ikusten gogarako («ikustean» ginuke, gerundibo balioan, baina

Oihenart baliatzen da ere, arrazoinekin ene ustez, inesibo mugagabeaz).

Artetan mugatzea ere errepikatzen da: XIII 10 Zeren dena guzia (R.

Lafonek: «Il semble qu'Oihénart, pour exprimer avec plus de force l'idée de

«tout», ait employé ici les deux faons de la rendre, dena et guzia»); bizkitartean

ezin arruntago da den guzia, eta den oraino aditz hutsa («toute autant qu'elle

est»); beraz erlatiboaren mugatzeak du bakarrik errankortasuna azkartzen,

hizkuntzaren mugetarik den gutienik atera gabe.

Aldiz erlatibo mugatuaren (—na) elipsia osoa egiten da menturaz: XI 8

mana nezana guzia: «Nezana est pour nezanan, dio Lafonek, comme dans

la forme souletine nezaña pour nezañan». Izan daiteke; baina uste dut mugatua

dela hemen ere guzia-ren aitzinean, eta behar lukeela zuzenez nezanana, eta

badiduri, mugatzea atxikiz, kakofonia eztitu dela elipsiarekin..., ezeztatu gabe.

Hutsik edo lizenzia «ohiz kampokorik» badela hor, bereziki aro zaharretako

bertze neurtitzlarien ondoan. Etxeberri, Etxepare ala bertze, nork aitzina

lezake? Oihenart agertzen zauku, olerki eredu egile, eta aldi berean egiazko

euskarazko (erran nahi dut, gehienetan bederen, euskararen egitura berezietarik

moldatzen diren) «lizenzia poetiko»-en eraikitzaile.

II. ADITZAREN MORFOLOGIA, JOKABIDEA, ERABILERA

1. Aditzaren elipsia

Hain da ezaguna hizkuntza gehienek duten errextasun hau, eta bereziki

latinak... edo euskarak, non auherlan bailitake kasik gaiaren ikerketa xehe bat.

Atsotitz- en lekukotasuna hor, aitzina, aditzaren elipsia baita «estilo eliptiko»

zaharraren (erran nahi dut euskaldunaren) osatzaile nagusia. Errangabe doa

eztirela hemen aipatzen neurtitz egiturarekin zerbait ikusteko duten gaiak

baizik. Oihenartek, bizkitartean, eztu hainbertze erabiltzen aditzaren elipsia,

hau erranaldi xoilenetan baita gehienik, eta Oihenarten erranaldiak gehienetan

luzeak eta batzunak baitira; hita gorputz irudietan (X, XII, XIII) gutiago,

148 [14]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!