18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GRAMATIKAZ OIHENARTEN NEURTHITZETAN EDO GRAMATIKA 'TA ...

valeur adverbiale ». Bertzerik ikus daite: hoberenik bortxaz «de force», baina

lehenbiziko instrumentalak (gerundibo balioan) debekatzen zuen.

Duda bat sor daiteke XXII-garreneko adibide huntan: 16 Ez ur ban' urar'odola.

René Lafon-en azterketa zuzena da, iduriz: «Ur-ar(a): à la manière

de l'eau». Latinak bizkitartean hau du: «Manavit unda et sanguine»: «zarion

ura eta odola»; ez ote da entzun behar orduan «urarekin odola», zoziatiboko

atzizkiaren elipsia osoa? Elizateke parafrasia hortako «lizenzia ausart» bakarra.

Nominatibo huts mugagageak (ikus beherago) prolatiboa balo luke X 22

Argi zerbitzatzeko («argitzat» erran ginezake, bainan erdaraz «de lumière»

mugagabean), elipsia deusek eztuelarik entzuterat emaiten.

Orotara deklinabidean, atzizkien ezberdintasunetaz harat, Oihenartek eskuratzen

ditu eta menperatzen, neurri batean, baina bekan eta gehienetan bederen

neurtitzaren edo estiloaren beharrer hizkuntza gehiegi makurtu gabe, kasuen

erran-nahia eta erabilera.

3. MUGAGABE 'TA MUGATU

Estilo arruntean mugaturik eman ginezazkeen hitz batzu Oihenartek

mugagabean uzten ditu. Hautu hori ezta beti gramatikazkoa, bezala eta errannahi

bereko (orai bizkaitar) legez hitzekilako adibide hauek derakustenaz:

mugaturik I 1 Egia dena bezala; XXVI 21 Orai izana bezala; XX 124 hilalegez;

eta mugagabean VI 16 inhar bezala; XXIV Lasto-legez.

Mugagabea eman daiteke mugatuaren balioan, sintagma berak mugatua

duenean azken ezaugarria: XXII 16 Ez ur ban'(...)odola. Azken —a baliatzen

da lehen hitzeko, Etxeberriren hutsari demala beraz «kontra-adibidea»!

Bereziki objeto eta atributoak mugagabean egon daitezke: II 8 Badut(...) 9

Maitazarre (ohiz balio luke «badut ainitz maitazarre»); VI 18 Ezta hori ezkontze,

bana da saltzea (bigarren mugatzeak balio du beraz leheneko, eta anean... irabazi

da silaba bat!). Berdin, mugatzea alderantziz, XI 17 Zor din maitatu izateak 18

Ordainetan, maitatze. Aditz osagailua egon daiteke ere mugagabe hutsean: XXVI

32 Osagarri hik emanik (ohituago bederen «osagarria»).

Adibide berak erakusten du partizipio bururakorra (atributoa balio du)

mugagabe sinalefan eta erriman VIII 5 naiz maitatu 6 (...) dezdixatu. Aldiz,

erriman XIV 33 (...) aipatua 34 Zirat' (..) 36 Zerurano alxatua, mugatuaren

indar osoaz baliatuz.

Aditzaren osagailu zuzena mugagabean dago, laburpenak sortzen duela

soinu errankorrago bat, XVII 69 Gar behar zen gauzetan (ez ohi den bezala

garra: erdaraz ere muga bagean «de la flamme»).

Ber(a) osatuaren aitzinean gerta daite mugagabean: XIII 11 baita berzuhurtzia.

Oihenartek emaiten du ondotik ere atributuan: IV 45 Ban'ez ber

[13] 147

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!