18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JEAN-BAPTISTE ORPUSTAN

Ohargarriago zait bertze itzuli bat, Oihenarten neurtitz ederrenetarik

batean. XVII 75 Nangoenean noizpait udalen, 76 Andreak («Museak» dira),

zuen alhor zabalen; Lafonek dio «variante de udalan», beraz errimako ahots

aldatze hutsa; bigarrena zer da? zabal-en genitibo gibel emana? Huts eginen

dut behar bada, baina bertze zerbait ikusten dut, hots bi inesibo: udalen

erran-nahiz, inesibo garbia («en travail d'été»), bainan ere morfologiaz, udalanen

mugagabearen laburpena, euskarak hain ongi ezagutzen duen «haplologia»-ren

bidez; zabalen erran-nahiz berdin inesiboa «dans vos vastes campagnes», eta

formaz genitiboa, bainan ere inesibo mugagabe zaharra... Bederen dudazko

erabilera, eta Oihenartek ezin ederkiago badagien «lizentzia», hizkuntzaren

«arteketaz» baliatuz.

Adlatibo zenbait iker daiteke. Hala nola XIII 46 Zirudien bertara erriman;

Lafonek «tres obscur» ziona arrazoinekin: zuzenez datiboa behar lizateke

(«ressemblait à eux-mêmes»), bainan Oihenart datibo eta adlatibo kasuen

hurbiltasunaz baliatu da (erdaraz biak á-tik itzultzen dira). Ohigabeago oraino

XXII 2 «Du Alferitzak ahurrera»: «le latif ahurrera a la valeur d'un participe

passé» dio Lafonek Lafitten Gramatika aipatuz ($429: «quelques adlatifs emplo

yés comme verbes»). Molde hortan ohiz kampoko aditza da bizkitartean

ahurreratze, eta behar luke ahurreratu; hemen ere (ezpadu inesibo balioan

emaiten: «ahurrean»?) egitura ohitua zabaltzen du olerkariak. Argiago, ene

ustez, bertze hau: XXVIII 10 «Burura behar duk erramu-boneta», ezpaita

hemen batere zuzen heldu bururatu partizipio «bururakorra», eztuelakotz

Zalgizek berak eman behar «boneta burura», baina bai bertzek, aipamenak,

Oihenartek: «il faut te mettre sur la tête le béret de lauriers». Errimak du

bakarrik galdetzen aditz-izenean III 39-42 «(...)herabe (...)Dinat, Argia, jitera»:

zuzenez behar zen jitea nominatiboan (edo jiteko sujetoa herabe bada: literalki

«j'ai honte pour venir»). Aditz-izenaren adlatiboari (eta bertze aditz molde

batzuer) gehitzen duenean komparatiboaren —ago, hizkuntzako egituretaz

baliatzen da, baina hauk doi bat hedatuz: V 30 exekiterago auzat (balio du

gehiago exekitera). Bizidunekilako adlatiboa ohi gabea da itzuli huntan: II 8

Badut (...) 9 Maitazarre zugana; erran-nahiz maitasunaren mogimendua norbaitengana

erakusten du zuretzat prolatibo zuzenak baino hobeki, eta ondoko

errimak adlatiboa zuen (hemen zuzen): 11 (...) peitu 12 Bazara zu nigana?

Elatiboan zuzen heldu da, erriman izanik ere, IV 16 «Zuk ni zureti»:

«moi de ce qui est vótre ezta beraz Lafonek uste zuen bezala zutarik elatibo

personalaren orde: «equivaut ici à l'ablatif du pronom personnel (...)à cause

de la rime».

Genitiboak ikusi den bezala (baten'biga) har dezake prolatiboaren balioa,

kasu hau genitiboan egiten denean, eta beraz laburpenez elisione ezaugarriak

(')derakutsan bezala: XV 65 ó(...)zur', ene bano, 66 Eginen duzu gehiago»:

entzuten da zuretzat, enetzat: bada beraz bigarren atzizkiaren elipsia osoa.

Ezta hain argi zin atzizkik dagien elipsia XXVI 3 Egarriz botx'egoneta

neurtitz-erdian, eta Lafonek arrazoin duenez diolarik: «bortxa doit avoir

146 [12]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!