18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GRAMATIKAZ OIHENARTEN NEURTHITZETAN EDO GRAMATIKA 'TA ...

(«beharra») den ala ez, ezpaitakigu aski xeheki, menturaz, XVI-garren mendeko

euskara, Oihenartek ikasi zuena, nolakoa zen Xuberoa-Amikuzen.

Ohargarriena, gai huntan, forma aldaketarik gabe (—(ta)rik: ikus gorago

baizi/baizik...), partitiboaren erabilera da. Oihenartek berak erakutsi du zin

gaizki zen, Etxeberri Ziburukoaren neurtitzen moldean, kasu atzizki hortaz

eta bertzetaz behar baino gehiago baliatzea neurtitzen neurriaren betetzeko:

«...a fin datraper La mesure de ses Vers, 11 redouble souvent larticle Entre

ladiectif et le substantif, comme Lors quil dict, Enea galdea pour Ene galdea,

pensamenduetaric gaxtoetaric pour pensamendu gaxtoetaric» (Lettre de l'Art

Poétique, op. cit. orr. 229). Ausartzia ohiz kampoko horietarik («Licences

Exorbitantes» dio eskutitzak) zaintzen badu Oihenartek bere burua, huna

errimako partitibo zenbait: IV 7 Zu gabetarik (8 Dohatalarik); VII 29 behinere

gogorik, 30 Niri hunki egitekorik XIII (hitzen urruntasuna salbu, Etxeberri

ren errepika iduri du); XIII (14 halarik) 15... ez mehe soberarik; XVII 121

nehor niri obororik, XIX (9 Eztakiala ioan urterik) 10 Eur'aitorr'egin gaberik;

eta azken hau: XX 103 guer'ondorik, 104 Nonbaitkorik; partitiboak ekarri

du elatibo forma zuzenaren aldatzea (ondotik elatiboa balio du) erriman.

Oihenartek etzukeen «lizenzia» hau ohiz kampokoegia ikusten, are gutiago

egiazko bertze partitibo horiek, ezpaitira, egia erran, gramatikazko huts osoak,

bainan bai, bizkitartean, erdaraz erraiten den bezala, «iletarik doi bat tiratuak!»

Badira bertzalde ainitz partitibo (bereziki Laur karbarien eresian) erriman ere

osoki zuzenak. Oihenartek ikusten zuen muga lizenzia onargarrien eta hutsezkoen

anean; zenbait aldiz, bekan, arina iduritzen bazauku ere, aitzinatuz

oraino erakutsiko den bezala. Aipa dezadan oraino, hemen, «prosodia», jakinez

nola Oihenarten «beharriaren» arabera (« Vous deves consulter vostre oreille»

dio eskutitzak), partitiboa, adlatiboa, prolatiboa «lerrakorrak» diren «harzera,

harturic, harzeco, avec Laccent en la premiere» (Lettre... orr. 224), eta badutela

beraz leku berezia erriman.

Inesiboa-ren erabilera gehienetan ohikoa da. Bereziki XV 14 Enaiz orano,

deusetan, erriman izanik ere, gauza ezaguna da: «Zertan zira?» galdegiten da

arruntki, eta ihardesten «Deusetan», naiz/niz aditza azpientzunez. Eztut beraz

hor ikusten R. Lafonek zion «itzuli ilun» («expression obscure») hartarik;

literalki «je ne suis encore en rien», erran nahi du «parvenu à rien». Berdintsu

XXIV 22 Dugu hetan ezarri inesibo zuzena da («nous y avons mis») eta ez

prolatibo balioan, «L'inessif a ici la même valeur que dans l'expression bere

honetan «pour son bien» badio ere R. Lafonek.

Bi inesibo mugagabe, nahiz forma ezberdinean, jarraikitzen dira, xubereraz

oraino egiten ornen den moldean, VII 34 nitan gainen: R. Lafonek dio zati

hortaz «L'ensemble est obscur», eta inesiboak itzultzen ditu «á mon sujet»,

nere gainean edo hobeki nitaz balitz bezala.

Inesibo mugagabea erabilia da ere XVIII 1 «Iancotan bat huts iauretsac»,

erdarako «en Dieu, en tant que Dieu» balioan, prolatiboari hurbil beraz

(«comme Dieu») eta aski itzulgaitza erdarala.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!