18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JEAN-BAPTISTE ORPUSTAN

41 Eta, nure 42 Bezain, zure: hurbil dezagun berdin Xuberoako moduan eta

erriman galdezkoa: III 46 Jin, eta nura, aldiz XVI 20 Nor' ezpaitatik); bigarrenean

hire, cure. Horrelako ahoskeraren aldaketa hutsak baziren Atsotitz-en

«tresnerian». Baliatzen du ere, bere erran-nahi berezian nihaur, hihaur.

Erakusletan, lehen edo hurbilak baditu haur-en diptongoa laburtuz eta

idekiz —o—rekilako formak: honen, hoien (XXVI 5 aho hoien hezagarri:

balio du hauien), hôtan (XX 43: erriman, azentuak erakusten duela laburpena),

hontan (IV 9); bainan ere bokal bakun hetsia atxiki dutenak kasu beretan:

IX 26 hunen, XI 25 hunetan (erriman).

Jabetasunezko ala erakusle, instrumentala xixtukaritik hasten da: nizaz,

zuzaz, hauzaz, harzaz (eta adlatiboan harzara)... Bitxiago da bigarren edo

arteko erakuslearen hau, erriman segurki: XXIV 39 galde nauzun horrez.

Zuzenago zen forma betean B. Etxepareren horregaz (ikus P. Altuna, op. cit.

orr. 101).

Hirugarren erakusleak baditu hirueko bokaldunak: heiek ergatiboa, heier

datiboa, heien genitiboa; eta ahozko moldean laburtuak: hek nominatiboa,

hetan inesiboa. Ezta aldaketarik bizidunekin; eta ondoko gairat, kasuen baliorat

aitzinatuz, aski argi da itzuli huntan: VI 11 Ezta, maitezko gauzetan, 12

Haurren borx'ahalik hetan: erran nahi du «aitametan» (ez R. Lafonek uste

duen bezala «gauzetan» errepikatuz aski moldegaizki, ezpaita horrelako hutsik,

«iluntasunak» baldin badira ere, Oihenarten neurtitzetan).

Zenbaitetan hitz horien bieko bokaletaz baliatu da sineresia edo dieresia

egiteko, neurtitzaren behar arau: dieresiarekin XVII 72.74 neure/ak; sineresiarekin

ahozko moldean XVII 3,76 zuen. Ahozko ahoskatze (erran badaiteke!)

hutsa ager daiteke idazkian, diptongoaren bokal heste ohitu eta sineresian:

XXIV 27 Zuk zuriak belzuriak (erriman dieresia, aldi berean hitz eta soinu

joko ederra).

Nahiz ahoskera hutseko gauza den, aipatuko dut hemen Oihenarten azken

olerki ezaguna, Ilhartitza: lehenbiziko errima biak eta azkena, oro dieresian,

eginak dira ahozko molde hortan: haitia, maitia, hobia, zuzenez «hautua,

maitea, hobea»; eztu, uste izan den bezala, Oihenartek bietan emaiten hitz

bera erran-nahi berean errimako, berak errana baitzuen gain-gainetik debekatua

zela olerki zuzenetan: lehenbiziko hobia «hil-hobia» da; bigarrena hobea;

«Arrain jaun, Zuberoako luje zenaren Ilhartitza », idatzi du biziaren eta biziko

mintza-molden idurian.

2. DEKLINABIDEKO KASUEN ERABILTZEAZ

Aitzinean aipatu diren adibideak eztira hemen berriz aztertuko. Ezta ere

beti ageriko olerkariaren hautua ereman duen arrazoina, neurtitzaren egitura

144 [10]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!