18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GRAMATIKAZ OIHENARTEN NEURTHITZETAN EDO GRAMATIKA 'TA ...

Oihenarten datibo ainitza edo plurala, Xubero Nafarroa Behereko moldean,

beti —er da (XIII 6 bertzer ari dir'); —eri denean ikusi behar da

mugagabea: XXIV Zuri huts, et'ez bertzeri, R. Lafonek itzultzen du «vous

seule, et personne d'autre»; eta berdin —ri IX 39 herri orori, nahiz pluralaren

balioarekin zenbait aldiz, oro mugagabea baita. Ohartzeko da bizkitartean

biak erriman direla.

Instrumentala-ren forma bakarra —z da; bainan Oihenartek aditz partizipio

edo izen instrumentaldunaren ondotik, gero eman dezake instrumentalean,

orai Iparraldeko euskalkietan bezala, edo gabe:

III 33 hik joz geroz bihotzean, VIII 14 jarriz geroz amorioa, IX 36

sartzeraz geroz, hobiti (R. Lafonek itzultzen du «tiré de la tombe alors que

j'allais y entrer»: bainan uste dut balio duela «aprés y être entré», «etxeraz

geroz» «aprés être rentré à la maison» den molde berean»);

XVII 30 hura galduz gero zertako; XXV 2 hasiz gero Ederragoa (sinalefa).

Aditz jokatuarekin instrumentalik ezta:

VI 33 behar dudan gero; XVII 117 axol guti 118 duzuen gero (orai

hemengo euskalkietan agertuko zen aditza ere instrumentalean: duzuenez geroz).

Inesiboa-k eztu onartzen formaz aldaketarik, genitiboa-k bezala (ikusi

da Oihernartek, atzizki aitzinean bakarrik, emaiten duela azken sudurkari

gabeko genitibo zaharra, zuzenez personaletan gelditu dena, erakusletan: haregatik,

horregatik; bainan ez Etxeparere kantuia-k deman bezala izenetan). Bizkitartean

ohargarri da XII 2 Hor, bebe, laztan bila, eta ez ohi den bezala beben/

hemen (etimologiaz, haur lehen erakusletik, ikus L. Michelena, Fonética

historica vasca, orr. 177), atzizki laburtua beraz, xuberotarrez egiten ornen

dena oraino. Oihenartek hautatu duke laburtasun horren gatik eta azken

sudurkarien errepikaren hausteko («hemen, laztan»). Azken sudurkariaren

emaite edo erorte ezagun eta euskalki guzietan osoki hedatuetako berezitasun

bat beraz.

Nahiz partitiboaren atzizkia —ik aldagaitza den deklinabidean, azken

herskaria galtzen du, dudarik gabe aitzinean erakutsi atzizkiekin analogiaz (eta

bereziki elatiboarekin), baizi(k) hitzaren erabileran (—bai erroaren aldaketak

bertzalde): I 4 Zu bezi ehor sinalefan, II 65 Baliz baizi erriman, V 16, VII

7 bezi erriman, XIII 27 Baizik izartegia, 81 Baizik ogen konsonante aitzinean,

XVII 34 bezi erriman, 100 Baizik higatuz konsonante hatskatu aitzinean, 124

Baizi nigar konsonante aitzinean, XXVII 24 baizi anhitzetan sinalefan. Hemen

ditugu erabil molde guziak, deklinabideko eredu beretan, bereziki errimako

bokaldunen hautuan.

Jabetasunezko eta erakusleen deklinabidea

Jabetasunezko eta personalen deklinabideko ezberdintasunetaz baliatzen

da ere Oihenart: lehen personan ene, neure eta ere aldi bat erriman nure (II

[9]

143

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!