18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GRAMATIKAZ OIHENARTEN NEURTHITZETAN EDO GRAMATIKA 'TA ...

XXII-garren olerkian (Vexilla regis elizako himnoaren parafrasia) Oihenart

baliatu da —gatila atzizkiaz, hitzaren luzatzeko beldurrik gabe, errima eginez

—tila adlatiboarekin (XXII 23 gugatila, 24 zuretila. «L'auteur a sans doute

ajouté, pour le besoin de la rime, le suffixe —la au suffixe d'ablatif —ti, par

analogie avec le suffixe —kila variante de —ki» dio R. Lafonek (op. cit. orr.

162). Ezta deus gehitzekorik, ezpada hau: XXII-garren olerki-parafrasiako

estilo osoan aurki daitezkeen berezitasunetarik bat dela. Eta oraino hunkitzen

dela Oihenartek gramatikari burla ukan duen gogoa: «analogiaz» edo bertze,

hizkuntzaren ahaletaz baliatzea, hedatuz behar denean. B. Etxeparek emana

zuen lehen urratsa (bederen ezagun idazkietan aurkitzen dena), baiezila (bayeci

la) eginez baiezi-tik hiruetan (ikus P. Altunaren hiztegian orr. 28: I 219, IV

6, 15).

Komitatibo edo zoziatiboa: —Id, —kin, —kila.

Lehenbiziko genitiboari lotzen den atzizki (—rekin) hunen itxuretan, P.

Lafittek dion bezala (op. cit. orr. 60, $141) —ki Xuberokoa da bereziki:

hortakotz ote du Oihenartek hoinbertze erabiltzen? ala hedatuago zen, bederen

Amikuzeraino, haren aroan? ala hautua laburtasunak du manatzen hemen ere,

edo errextasunak neurtitzen beharretako eta arintasunak? Egia da baduela

euskarak hortara gabe nahiko hitz (aditz partizipio eta iragan, inesibo, adberbio...)

sudurkaritik bururatzen denik, bereziki errimako.

Erriman, bada, aurkitzen da hamabortz bat aldiz (VII 31,33; VIII 23,24;

XI 10,11; XIV 24; XX 16,75,78,123,126; XXV 15; XXVI53,54); —kin bakarrik

bietan (XX 26,26). Neurtitz barnean hau usuago bada, gutiz (konsonante

aitzinean XVI 33 zurekin batu; kopla zaharreko gelditzean XXVI 78 pikoekin

/ garhaitu; bokal aitzinean XXV 1 zurekin ezagutze, XXVI 75 pikoekin

ezkontzeko); —Id aurkitzen da sinalefan (I 14,17, III, 3,4), kopla zaharreko

gelditzean (XIII 30), gehienik kontsonante aitzinean (V 15, XV 6, XXV 8,

XXVI 34,66; eneki jin, bi —in heldu ziren).

Molde arraroagoa iduritzen bazaiku ere gaur-egun —kila atzizki luzatua

—kin-en ondoan, Oihenartek huni hautesten du errimako: IV 42 zurekila,

XII 3 batekila, XX 115 handirekila, XXI 6 begiekila. Barnean aski du aldi

batez, elisionean: III 7 hirekil'aldiz, baina ezta argi hunen abantaila «hirekin'al

diz»-ekin. Laffiten azterketa holaxe zen (op. cit. id. $142): «—kin marque

l'union réalisée, —kila marque le mouvement pour se joindre á quelqu'un».

Eztut Oihenarten hitzetan holakorik senditzen:

[71

IV 41 Bat enaint'ehun / 42 Urtez behin zurekila

(je ne puis m'unir une fois en cent ans avec vous),

XII 3 batu naiz batekila

(Je me suis uni avec une) (itzulpena hitzez hitz),

XX 115 Lehia handirekila 116 Haren bila (...) 118 jarri ziren

(Avec grand empressement ils se mirent (...) á le chercher),

XXI 5 miratu 6 Dut neure begiekila

141

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!