18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JEAN-BAPTISTE ORPUSTAN

Hiztegiko gaia bada ere (idazleak baitema hitz bekan-etan), aipatzen dut

XVII 25 berainik (orai eman ginezake bere baitarik), baitirudi bera-ganik

zahar zenbaiten laburpena dela, edo bere-ganik genitiboarekilakoa (hitzetan

emaiten duen nurainik-en egiteko behar da ustez neure edo nure...).

Adlatiboko atzizkiak azken herskaria hartzen edo galtzen du: erriman

gabe da —gana (II, 2, 12, 107; IV 30; XX 40; XXVII 28) eta neurtitz barnean

aldi bat (XVIII 33 zugana jiteti: erdi-konsonante aitzinean delakotz edo tjiteti

hiru herskarien gogortasuna arindu nahiz).

Neurtitz barnean alderantziz, azken hau dugu, orotara guti eta hitz

berdinetan: VII 23 zu niganat hotzenago, 24 ni zuganat botzenago: hitz

joko, gramatika joko eta errankortasun ere konsonante aitzineko soinu gogor

horren erabiltzetik, argiago oraino azken huntan: XV 32 zure niganat gogorra.

Nahi balitz oraidanik ondorio bat atera, hauxe lizateke: erriman Oihenartek

baliatzen ditu gehienik atzizki azken konsonante gabeak, aldi berean laburrenak

edo arinenak, kontsonantedunak neurtitz barnean erabiliz eta bekanago.

Iduriz atzizki hau nominatiboari emaiten da, salbu aldi batez: XX 40

beregana (ez «beragana» edo «bergana»). Izan daiteke aldizkatze hutsa den

bi egituren artean, ezpada itxuraz nominatibo horretan genitibo laburtu zenbait

ikusi behar? Kausatiboan ohar bera egin daiteke, hasteko.

Kausatiboak: —gati, —gatik, —gatila.

«Kausatibo» izendatzen da laburpenez, P. Lafittek dioenean, arrazoinekin,

«causal ou concesszf».

Azken kontsonante gabea, hemen ere, erriman da gehienik (III 21, 24;

VII 39; X 40; XIV 26, 26; XV 33, 35, 70, 72; XX 110), genitibo zaharrarekin

(—n gabearekin) aldi bat: XIV 26 bategati, 25 Iaincoagati-rekin erriman.

Errannahiak eztitu biak berexten, baina bai 1° bigarrenaren itzuli ohituak

(«Jinkuaatik» entzuten da Baxe-Nabarran, eta «zuregatik» etab.) 2° lehenbizikoa

ren soinu gogorrak arteko —e gabe (ikus gorago bizkitartean berzetratko).

Neurtitz barnean agertzen da kontsonante aitzinean, biziki bekanago (XIII

12; XV 23; XXIII 14).

Errima guti egiten da azken kontsonantedunarekin: II 49 horiegatik (biziki

ohargarri ere genitibo zaharra eta «neurtitzeko behar» delako gabea, —ie—

sineresian ahozkatu behar baita, eta hitzak egiten du lau silabako neurtitz

labur osoa), 50 orogatik: ohar gaiten bi neurtitzetan balio berean errepikatzen

dela («Malgré tout cela» Lafon-en itzulpenean, eta nahi bada errepika hitzez

hitz itzuli: «malgré cela, malgré tout (cela)».

Neurtitz barnean usuago da, konsonante aitzinean aldi bat salbu (VIII

25 hargatik utzi), eta ere genitibo batekin: VII 11 horregatik hura. Badaiteke

ere, silaba mugatzeaz bertzalde (VIII 25), errankortasun azkarrago bat bilatu

duela poetak (adibidez: V 62 Zergatik? Maite zintielakotz).

140 [6]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!