18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GRAMATIKAZ OIHENARTEN NEURTHITZETAN EDO GRAMATIKA 'TA ...

oinzolala (hemen, zola hitzarekin zuzen heldu bada ere, Xuberoko moldean,

errimaren beharrak soinuarena, ene iduriz, gainditu duke!).

Errimak badira hiruetan-hogita bat hurbil —ra elatibodunak, silaba bat

eta erditik (—era, —ira, —ara, —ora, —ura), bietara (—tzera, —tera, —

rira, hara) eta goiti (—atzera, —itera). Aipamen guzien ezartzea luzeegi heldu

bailizateke, utziko da. Erran dezadan bakarrik elatiboa eztela batere segur aldi

batez: XXIII 8 zure begira, nahiz R. Lafonek zuzen emaiten duen elatibo

balioan «á vous attendre »: «zure beha nago» itzuli erran-nahi eta egitura

berekoan bezala, begiratze-ren aditz erroa izan daiteke.

Nasaitasun horren ondoan, Oihenartek eztu behin ere ezarri —rat erriman,

edo...ezta behartu.

Neurtitz barman berdintsu: aldi bailar batez eman du —rat, XVI 15 nehorat

joaiten; nahiz j— «i konsonata» den Oihenartendako, eta guretzat «erdi-konsonan

ta», badiduri bokalismo azkarregia (eta «erdi-kontsonanteak» badu hemen zer

ikus) hautsi nahi izan duela (a-j-o-a-i); ezpada zenbaitek —rat atzikiari demoten

mogimenduzko balioa, baina bitxi laiteke aldi bakar huntan!

Gaineratuko da bertze adibide hau, —rat adlatiboa —ko genitiboaz

luzaturik emaiten duena: XXV 4 berzetratko amorioa. Badakigu konsonante

arteko bokal erorte hori, tra tara-ren orde, eki-sortaldeko euskalki zenbaitetan

(eta xuberotarrean beraz) aurkitzen dela aski goizik, nahiz euskal ahoskerako

ereduen etsai hutsa den (euskarak etorkiz ezagutzen ez duen delako «muta

cum liquida»): guti baderabila orotara Oihenartek, moldea Atsotitz-etan zuen

(adibidez 6 aberats eta 9 abrats), eta beharko da noizpait erakutsi atsotitzetan

hartua dela Oihenartek olerkietan derabilan «tresneria» gehiena, hiztegi, gramatika,

egitura edo gogoeta... Gehiago, lehenbiziko ahots gogortasun horren gainera

bi atzizkiak lotu ditu arteko bokal ohiturik gabe: —ratko eta ez —rateko.

Sinalefarekin ondotik, aski molde gaitzeko itzulia iduritzen zaigu, nahiz hobearen

egitea gaitz den ere.

Bertze orotan —ra aurkituko da, edo konsonante aitzin (hamar bat aldiz)

eta kopla zaharreko gelditzean (aldi bat: XXVI hetara / hauk datorrala), edo

sinalefa eginez (XVI 20 nor'ezpaitakit, XVII 25 lurrer'etorria, XX 109 goiztirir'izar

bati: ohartzeko da elisio moldean emanak direla, baina bereziki azkenean

sinalefak soinu hobea demala, tiriri baino hobe tirirai iduriz...).

Bizidunekilako elatibo-adlatiboak: —ganik, —gana(t).

Lehenbizikoak eztu aldaketarik (ikus berdin —tarik elatibo plurala eta

—danik aditz-lagunetan: XVII 19 oraidanik...), eta Oihenartek nominatiboari

lotzen du, ez genitiboari: III 43, VII 6, 19, XXVI 31 higanik; XX 165

aitaganik; XXV 23 zuganik. Baina zer ote da XX 146 harganik ? Eztirudi

huraganik dugula, bainan bai harenganik -en laburpena, beraz genitiboaren

ondotik: gai hau urrunago ikertuko da, baina ageri dena da Oihenart eztela

hemen ere molde bakar batean gelditu, harganik-ek egiten baititu neurtitz

laburreko lau silabetarik hiruak!

[5]

139

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!