28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia 28,8 MB - Euskaltzaindia

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
18.05.2013 Views

JEAN-BAPTISTE ORPUSTAN silaben zenbakia eta soinua moldatu: noiz egin elisio eta sinalefak, silaba bat irabaziz (—ti), edo soinu gogorregiak ezabatu, noiz aldiz soinua bizkortu, edo silaba bat gehitu (—tik). Lehenbizikoa (—ti) aurki daiteke hiru moldez: gehienik kontsonante aitzinean: V 39 leihoti jauziz, 45 gaurgoiti zerbait; XII 33 hanti nag'; XIV 7 gaineti, hotzik (hazkatuak sinalefa debekatzen duenaz geroz, .ageri soinuak duela hautua ekarri); XV 31 hanti datorra; XVII 60 erorteti begiratzeko; XXII 26 nonti bait'; XXIV 23 zein ondoti, zein; XXVI 52 hanti-landan, 72 gordailuti hék; XXVII 29 aitziti ni; gero sinalefan: X 49 ainziti, ederrik (pondukatzeak eztu elisio ez sinalefarik kentzen, euskaran erdaran bezala, non ezten kopla zaharreko neurtitz luzearen gelditzean: ikus beherago); XIII 12 gainti utzia; XV 48 jagoiti enanzuna; XXVI 51 zurati erautsirik; XXVII 1 jagoiti unha; azkenik delako hirueko ezberdineko (kopla zaharreko neurtitz luzearen gelditzean («errima gabeko neurtitza» baitio bitxiki Oihenartek): X 27 gaineti 1; XII 18 hanti /; XXVI 39 karbategiti /. Dudan utziko da adibide hau: XIII 12 orozaz gainti utzia. R. Lafonek dio gaineti elatiboaren orde dela «menturaz» («est sans doute pour gaineti»): Oihenarten «lizentzia poetikoetan» lizate orduan, ezpazen haren aroko mintzairan erabilia; uste dut ere ikus daitekeela hor —ti atzizkiaz egin izen lagun hetarik («tenue par tous pour supérieure»), lizenziarik gabe beraz. Neurtitzaren barnean, —tik herskariduna, hameka aldietarik bederatziz bokal aitzinean da, sinalefa hautsiz, edo, nahi bada, silaba baten irabazteko: XIII 4 burutik oinzalala; XV 9 geroztik esperanzaz, 53 gaurgoitik oinaren; XVII 26 zerutik igorria, jagoitik eztela; XX 129 saparretik oldartzean; XXIV 34 gaurgoitik epa; XXV 9 jagoitik ezpaitugu; XXVI 71 hizkatzetik eskukara. Aldi bat hatskatuaren aitzinean da, horrekin bat egiten duela orduan hemengo euskalkiaren arabera: XV 37 aitzitik haur da. Bakarrik aldi bat ere kontsonante azkarraren aitzinean: XVII 22 aitzitik zitzauzte gibeltu: herskari eta xixtukari lerro hortan ikus —entzun, bederen!— daiteke errankortasun bat Museen kontra-ko erasia bizkortzen duena; baina zenbat horrelako soinu-joko eztu ezarri Oihenartek kantatzetik berex moldatu dituen neurtitzetan, nahi ukan balu bezala, Mallarmé-k —berriz ere!— erranen duena aitzindu: «musikari bere ontasuna hartu», XVI-XVII-garren mendetako olerkariek, Europa gehienean, gogoan zuten xedea, balinba. Adlatiboa: —ra, —rat, —la. Ezta hemen eztabadatuko hea —ra denez —rat -en laburpena P. Lafittek zion bezala (Grammaire..., orr. 60. $140), ala —ra den gehitu —t emanez. Badakigu aldiz —la agertzen dela —a azken ahotsa duten hitzetan (id.), eta xuberotarra dela: horrela aurkitzen da aldi bakar batez erriman: XIII 4 burutik 138 [4]

GRAMATIKAZ OIHENARTEN NEURTHITZETAN EDO GRAMATIKA 'TA ... oinzolala (hemen, zola hitzarekin zuzen heldu bada ere, Xuberoko moldean, errimaren beharrak soinuarena, ene iduriz, gainditu duke!). Errimak badira hiruetan-hogita bat hurbil —ra elatibodunak, silaba bat eta erditik (—era, —ira, —ara, —ora, —ura), bietara (—tzera, —tera, — rira, hara) eta goiti (—atzera, —itera). Aipamen guzien ezartzea luzeegi heldu bailizateke, utziko da. Erran dezadan bakarrik elatiboa eztela batere segur aldi batez: XXIII 8 zure begira, nahiz R. Lafonek zuzen emaiten duen elatibo balioan «á vous attendre »: «zure beha nago» itzuli erran-nahi eta egitura berekoan bezala, begiratze-ren aditz erroa izan daiteke. Nasaitasun horren ondoan, Oihenartek eztu behin ere ezarri —rat erriman, edo...ezta behartu. Neurtitz barman berdintsu: aldi bailar batez eman du —rat, XVI 15 nehorat joaiten; nahiz j— «i konsonata» den Oihenartendako, eta guretzat «erdi-konsonan ta», badiduri bokalismo azkarregia (eta «erdi-kontsonanteak» badu hemen zer ikus) hautsi nahi izan duela (a-j-o-a-i); ezpada zenbaitek —rat atzikiari demoten mogimenduzko balioa, baina bitxi laiteke aldi bakar huntan! Gaineratuko da bertze adibide hau, —rat adlatiboa —ko genitiboaz luzaturik emaiten duena: XXV 4 berzetratko amorioa. Badakigu konsonante arteko bokal erorte hori, tra tara-ren orde, eki-sortaldeko euskalki zenbaitetan (eta xuberotarrean beraz) aurkitzen dela aski goizik, nahiz euskal ahoskerako ereduen etsai hutsa den (euskarak etorkiz ezagutzen ez duen delako «muta cum liquida»): guti baderabila orotara Oihenartek, moldea Atsotitz-etan zuen (adibidez 6 aberats eta 9 abrats), eta beharko da noizpait erakutsi atsotitzetan hartua dela Oihenartek olerkietan derabilan «tresneria» gehiena, hiztegi, gramatika, egitura edo gogoeta... Gehiago, lehenbiziko ahots gogortasun horren gainera bi atzizkiak lotu ditu arteko bokal ohiturik gabe: —ratko eta ez —rateko. Sinalefarekin ondotik, aski molde gaitzeko itzulia iduritzen zaigu, nahiz hobearen egitea gaitz den ere. Bertze orotan —ra aurkituko da, edo konsonante aitzin (hamar bat aldiz) eta kopla zaharreko gelditzean (aldi bat: XXVI hetara / hauk datorrala), edo sinalefa eginez (XVI 20 nor'ezpaitakit, XVII 25 lurrer'etorria, XX 109 goiztirir'izar bati: ohartzeko da elisio moldean emanak direla, baina bereziki azkenean sinalefak soinu hobea demala, tiriri baino hobe tirirai iduriz...). Bizidunekilako elatibo-adlatiboak: —ganik, —gana(t). Lehenbizikoak eztu aldaketarik (ikus berdin —tarik elatibo plurala eta —danik aditz-lagunetan: XVII 19 oraidanik...), eta Oihenartek nominatiboari lotzen du, ez genitiboari: III 43, VII 6, 19, XXVI 31 higanik; XX 165 aitaganik; XXV 23 zuganik. Baina zer ote da XX 146 harganik ? Eztirudi huraganik dugula, bainan bai harenganik -en laburpena, beraz genitiboaren ondotik: gai hau urrunago ikertuko da, baina ageri dena da Oihenart eztela hemen ere molde bakar batean gelditu, harganik-ek egiten baititu neurtitz laburreko lau silabetarik hiruak! [5] 139

JEAN-BAPTISTE ORPUSTAN

silaben zenbakia eta soinua moldatu: noiz egin elisio eta sinalefak, silaba bat

irabaziz (—ti), edo soinu gogorregiak ezabatu, noiz aldiz soinua bizkortu,

edo silaba bat gehitu (—tik).

Lehenbizikoa (—ti) aurki daiteke hiru moldez:

gehienik kontsonante aitzinean: V 39 leihoti jauziz, 45 gaurgoiti zerbait;

XII 33 hanti nag'; XIV 7 gaineti, hotzik (hazkatuak sinalefa debekatzen duenaz

geroz, .ageri soinuak duela hautua ekarri); XV 31 hanti datorra; XVII 60

erorteti begiratzeko; XXII 26 nonti bait'; XXIV 23 zein ondoti, zein; XXVI

52 hanti-landan, 72 gordailuti hék; XXVII 29 aitziti ni;

gero sinalefan: X 49 ainziti, ederrik (pondukatzeak eztu elisio ez sinalefarik

kentzen, euskaran erdaran bezala, non ezten kopla zaharreko neurtitz luzearen

gelditzean: ikus beherago); XIII 12 gainti utzia; XV 48 jagoiti enanzuna;

XXVI 51 zurati erautsirik; XXVII 1 jagoiti unha;

azkenik delako hirueko ezberdineko (kopla zaharreko neurtitz luzearen

gelditzean («errima gabeko neurtitza» baitio bitxiki Oihenartek): X 27 gaineti

1; XII 18 hanti /; XXVI 39 karbategiti /.

Dudan utziko da adibide hau: XIII 12 orozaz gainti utzia. R. Lafonek

dio gaineti elatiboaren orde dela «menturaz» («est sans doute pour gaineti»):

Oihenarten «lizentzia poetikoetan» lizate orduan, ezpazen haren aroko mintzairan

erabilia; uste dut ere ikus daitekeela hor —ti atzizkiaz egin izen lagun

hetarik («tenue par tous pour supérieure»), lizenziarik gabe beraz.

Neurtitzaren barnean, —tik herskariduna, hameka aldietarik bederatziz

bokal aitzinean da, sinalefa hautsiz, edo, nahi bada, silaba baten irabazteko:

XIII 4 burutik oinzalala; XV 9 geroztik esperanzaz, 53 gaurgoitik oinaren;

XVII 26 zerutik igorria, jagoitik eztela; XX 129 saparretik oldartzean; XXIV

34 gaurgoitik epa; XXV 9 jagoitik ezpaitugu; XXVI 71 hizkatzetik eskukara.

Aldi bat hatskatuaren aitzinean da, horrekin bat egiten duela orduan

hemengo euskalkiaren arabera: XV 37 aitzitik haur da.

Bakarrik aldi bat ere kontsonante azkarraren aitzinean: XVII 22 aitzitik

zitzauzte gibeltu: herskari eta xixtukari lerro hortan ikus —entzun, bederen!—

daiteke errankortasun bat Museen kontra-ko erasia bizkortzen duena; baina

zenbat horrelako soinu-joko eztu ezarri Oihenartek kantatzetik berex moldatu

dituen neurtitzetan, nahi ukan balu bezala, Mallarmé-k —berriz ere!— erranen

duena aitzindu: «musikari bere ontasuna hartu», XVI-XVII-garren mendetako

olerkariek, Europa gehienean, gogoan zuten xedea, balinba.

Adlatiboa: —ra, —rat, —la.

Ezta hemen eztabadatuko hea —ra denez —rat -en laburpena P. Lafittek

zion bezala (Grammaire..., orr. 60. $140), ala —ra den gehitu —t emanez.

Badakigu aldiz —la agertzen dela —a azken ahotsa duten hitzetan (id.), eta

xuberotarra dela: horrela aurkitzen da aldi bakar batez erriman: XIII 4 burutik

138 [4]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!