18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GRAMATIKAZ OIHENARTEN NEURTHITZETAN EDO GRAMATIKA 'TA ...

Arau horien biratzeko Oihenart baliatu da deklinabideak eskaintzen

zaizkion ezberdintasun eta aldaketetaz, edo molde hutsetan (atzizkietan), edo

kasuen balioan. Xuberotarra sortzez, Baxe-Nabartarra (Amikuztarra eta Ozti

bartarra) ezkonduz geroztik, bainan ere euskalki orotara jakin-nahia, erabili

ditu hizkuntzaren marradura edo margodura horiek, guti aipatuko den hiztegian

bezala, gramatikako egituretan. Xuxen heldu laiteke hemen L. Michelenak

gure olerkariaz eta Axularrez zioena: «Ba-zekiten garbitasunak gutxi ajola

diola izkuntzari, aberastasunak, biguntasunak, errextasunak, berriz, asko» (Bole

tin de la Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País, 1953 or. 461).

Aldaketa guti agertzen da eta ager daiteke, ezpada mugadidean, deklinabide

ko kasu nagusi batzuetan: nominatibo, ergatibo, datibo, inesibo, eta instrumentalean.

Gehiago elatibo, adlatibo, kausatibo, zoziatibo, prolatiboetan, eta partiti

boaren erabiltzean. Behar dira berezi forma eta erran-nahizko balioa.

1. Atzizki moldeak neurtitzaren egituran eta soinuan

(Oharra: errimak eta sinalefak emaiten dira hizki lodietan; olerki eta

neurtitzen zenbakiak Izpegi argitaldiarenak dira).

Elatiboa: —ti, —tik, tila.

René Lafonek zioen Xuberotarrek biak erabiltzen zituztela, gehiago iduriz

—ti, eta hau lehenago izen-lagun (adjetibo) egiteko atzizkia izana zela, Atsotitz

zenbaitetan ikusten denaz («Sur les suffixes casuels —ti et —tik», Eusko-

-Jakintza 1948, orr. 141-150). Xuberotarraren hautuz, edo olerkariaren, Oihe

nartek badarabil gehiago —ti.

Erriman eztugu hau baizik aurkitzen, eta huna beraz ezberdintasun horren

arrazoin lehena, delako «errimaren beharra»:

I 4 gorreti, 5 aldeti, 33 gorreti;

II 26 gotorreti; IV 16 zureti;

IX 25 ontarzuneti, 26 hiltzeti, 33 aintziti, 36 hobiti;

X 42 penati; XVII 7 ilhunbeti, 8 herratzeti, 56 saihetseti, 118 zerbitzuti;

XX 86 zeruti, 136 lepoti, 137 ukoti;

XXII 13 kozuti; 14 bekatuti; XXVII 33 jiteti; 35 peti.

Ezpadugu, aldiz, —tik atzizkia erriman aurkitzen, gogoari eman behar

da olerkariak aski ukan duela, molde horretako errima egiteko, —rik partitiboa:

—ti—rekin orotara, molde bereko izenlagun eta goiti (engoiti, jagoiti) gainerat

emanez, hogita bortz errima zenbakatu baldin baditugu, partitiboak egiten

ditu bietan hainbertze: berrogita hamar bat.

Elatibo agertzen da ere aldi bat —tila (XXII 24) atzizki luzatua: ikusiko

da molde bereko bertze batzuekin.

Neurtitz barnean, —ti gelditzen bada nagusi (hogi bat aldiz), Oihenartek

eztu —tik baztertu (hameka aldiz bederen). Hemen neurtizlariak behar ditu

[3]

137

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!