18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JEAN-BAPTISTE ORPUSTAN

(XVII-garrena adibidez: ohar gaiten Bernat Etxeparek eztuela egitura hori

ezagutzen), olerkia horrela kantutik berexiz; bainan ezta hauetan gramatika

aldaketa gutiago, iduriz. Neurtitz laburren hautu hau hobeki neurtuko da,

oroitzen bagira Oihenartek berak diola euskarak duen —edo ukan dezakeen?—

gogortasun berezi bat, olerkiko, hitzen luzetasuna dela edo bederen luzatzeko

errextasuna:

«...Cela (l'élision et la synalèphe) servira aussy a L 'accourcissement des

mots, La prolixitte desquels, en notre langue, nest pas peu Incommode a la

Poesie. («L'Art Poetique basque..., P. Lafitte, in Gure Herria 1967, p. 221).

Oihenartek bere luma horrelako ariketara («gymnaztika-ra») menperatuz,

ez ote du sortu han edo hemen neurtitz eta bertsuetan, aztertzailek (René

Lafon batek, bereziki) ikusi dizkion «iluntasun» hetarik zenbait, itzultzaileak

(Archu bat Francisque-Michelek aitzineko mendean agertu zuen lehen itzulpenean)

hutserat, edo bederen dudarat eror-araziz?

Erakutsi nahi ditut, eta ahal denean —ez beti!— argitu gramatikaren eta

olerkaritzaren arteko harreman ohargarrienak, edo gramatikaren egitura ohituenak

(Oihenartek mintzo zuen euskararen ez jakinean, eta badakit idazkeratik

ahozko mintzaira ohituraino badela muga batez bertzerik...) hunkitzen, aldatzen

dituztenak, eta zenbait aldiz ere —oro har, guti, uste dut— erran-nahia iluntzen

ezpada gordetzen.

Ikertuko dira beraz, azterketa zenbait xehekiago emanez noiztenka, gai

hauk:

1) deklinabidea,

2) aditzaren jobabidea 'ta moldaketa («morfologia»),

3) erranaldiaren egitura 'ta joskera («sintasia»),

4) neurtitzaren egiturak (bereziki errimak) ekartzen dituen «hauste» eta

«jauziak» erranaldi jarraikian,

5) egintza berezi zenbait azkenik.

I. DEKLINABIDEAN

Gai hau zabaldu bainuen noizpait xeheki, emaiten da hemen laburpenez

eta gauza ohargarrienak erakutsiz bakarrik.

Neurtitzaren «beharretan», eta erran den bezala behar hertsiak ditu Oihe

nartek hautatu, lehen lehenik hor ditugu 1) errimaren aberastasun eta egitura

(aldizkatze, besarkatze, jarraikitze eta horien nahasketak: «les besoins de la

rime» zion René Lafonek), 2) silaben zenbakia jakinez bai elisio bai sinalefak

ezin huts eginak direla. Erregela huts horien gainetik, eztira ahanztekoak

neurtitzak bereziki, eta ere edozin idazki estiloan ongi artatuk, dituen soinu

arauak: zenbait behar direlarik hedatu edo azkartu errankortasunez, edo soinu

gaitz («kakofoniko») zenbait baztertu.

136 [2]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!