18.05.2013 Views

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

28,8 MB - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GRAMATIKAZ OIHENARTEN NEURTHITZETAN

EDO GRAMATIKA 'TA NEURTITZAREN EGITURA

OIHENARTEN OLERKIETAN

Jean-Baptiste ORPUSTAN

U.R.A. 1055 du C.N.R.S., Bordeaux III

Aski ezaguna da olerkaritzako arauek hizkuntzaren egitura xoil edo

arrunten aldatzera deramatela, guti edo aski, non ezten bortxatzera, den

olerkaririk hoberena, eta hizkuntzaren alderat biratuena; eta gehiago olerkari

ahula, menturaz, edo hizkuntza gaizki ezagutzen duelakotz edo guti errespetatzen.

Ikuspegi hedatu horren kontra, egia erran, aitzina daiteke ere bertzc

hau: izan direla jakitate guzizkoak eta olerkiko edergintza goienean zenkatenak,

hizkuntzaren egitura ezagun osoan aldatu dutenak, bereziki joan den mende

azkenetik hunarat. Azken hauetan aipa dezadan bakarrik Frantziako Mallarmé

baten izena.

Ez ote da «anakronismo» edo aro-zuzengaitz handiegia, nahiz argiena,

XVII-garren eta XIX-XX-garren mende elgarretaratze hau? Gauza ezin ukatua

dudarik gabe, hain dira urrun aro honetako eta klasikotasuneko edergilen eta

olerkarien («kloba-honzalen») gogo-xedeak, Mallarmé 'ta Oihenartenak. Eztut

osoki baztertuko, bizkitartean, baduela ere urrundik hurbiltze hunek bere

gisako egokitasuna, eta, nahiz bi bide eta gogo osoki ezberdinetan, badutela

euskaldun klasikoak eta erdaldun modernoak, bakoitzak bere hizkuntzaren

erabiltzean, eta bakarrik huntan, halako ahaidegoa bat.

Oihenartck hautatu zituen beraz bi zailtasun olerkiari eman zenean: 1.

erregela europatar klasikoen baitezpadakotasuna (bertsuaren eta neurtitzaren

egituran, silaben zenbakian bere beharrezko elisio eta sinalefekin —eta ez,

aitzinekoek bezala, bakoitzaren hautura—, errimaren, den gutienik silaba bat

eta erdiekin, zuzentasun eta aberastasunean... Eta eztut sartu gogo oraino

silaben azentuan eta «luzetasunean»...), 2. neurtitzaren laburtasuna (lau silabatik

hamabietaraino), silaben zenbakia bietan edo hiruetan aldatuz olerki bertsudun

gehienetan. Aldiz, egin ditu ere bertsugabeko olerki zenbait, ez ttipienetarik

[1]

135

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!