24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

94 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

X. KAPITULUA

Hernán Cortések aurrea hartu zuen.

Santisteban del Puertoren sorrera

Garay Pánucoko gobernadore izendatu zenetik itsas armada prest egotea lortu zuen

arte -1523ko ekaina- bi urte igaro ziren, eta denboraldi hartan, Cortésen egoera nabarmen

indartu zenez, aurrea hartzea eta bere kontura Huasteca -Pánucoko lurraldea,

zalantzarik gabe Garayena zena- konkistatzeari ekitea erabaki zuen.

Kontatzen ari garen gertaerak gertatu zirenetik ehun urte igaro zirenean, hain zuzen ere,

1608an, Fernando de Alva Ixtlilxuchitlek, Diego de Mendoza y Pimentel erregeordearen

interpreteak, eskuizkribu batean bere arbasoek Cortésekin bizi izan zituzten gorabeherak

idatzi zituen, antzinako kanta eta oroitzapenetan oinarrituta. Villa Rica fundatu zen

garaiko pasarteak eta Cortések huasteken kontra egin zuen gerraren garaiko pasarteak

interesatzen zaizkigu. Álvaren aburuz, Hernán Cortések, oinez zihoazen 300 espainolekin

eta zaldiz zihoazen 150 gizonekin eta 40.000 indiar akulhua eta mexikarrekin Pánucora

joan zen eta han bertokoek, matxinatuta omen zeudenek, amore eman zuten. Ondoren,

Chilara eraman zuen armada (indigenek Garayek lehenago bidali zituen espedizionarioak

hil zituzten tokia) eta hango indiarrekin borrokatu ziren. Batailaren gauan, inor bizi ez

zen herri batean lo egin zuten, eta bertako tenpluetan Garayen gizonen larru larrutuan

aurkitu zituzten, eta hormetan esekita, haien jantziak eta armak. Cortések eta bere gizonek

lurraldea suntsitu zuten, horien atzean, milaka hildako eta herri huts utzirik 113 .

Chila inguruetan, Cortések Santisteban de Puerto hiribildua fundatu zuen, 1522an, eta

inguruko herriak aliatu indiarren artean banatu zituen. Hiribildu hori sortzeko asmo

bakarra, Garay lurraldean sartzean harresi moduan erabiltzea izan zen. Asmoa hain

nabaria zenez, Bernal Díaz del Castillok ere aho beteka onartu zuen: “Y gastó Cortés en

aquella ida que fue a Pánuco mucha cantidad de pesos de oro, que después demandaba a

Su Magestad que le pagase aquella costa, y los ofi ciales de la hacienda de Su Magestad no

se los quisieron rescebir en cuenta ni pagar cosa dello, porque dijeron que si hacía aquella

entrada y gasto, que era por causa de se apoderar de aquella provincia, porque don

Francisco de Garay, que la venía a conquistar, no la hobiese, porque ya tenían noticia que

venían desde la isla de Jamaica con grande armada” 114 .

113 IXTLILXUCHITL, FERNANDO DE ALVA. “Horribles crueldades de los conquistadores de México y de los indios que los auxiliaron para subyugarlo

a la corona de Castilla”. Mexiko, 1829. 62. or. eta hurrengoak.

114 CASTILLO, BERNAL DÍAZ, “Historia verdadera de la conquista de la Nueva España”, CLVIII. Kapitulua.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!